Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Cuarta edición Premios Adrian Celaya

Zuzenbide zibila  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Kontratazioko baldintza orokorra bertan behera uzteko demanda

KONTRATAZIOKO BALDINTZA OROKORRA BERTAN BEHERA UZTEKO Demanda

TXANDA DAGOKION MERKATARITZA ARLOKO EPAITEGIARI

Ni,PROKURADOREAREN IZEN-ABIZENAK, auzitegietako prokuradorea naizen hau, epaitegian agertzen naiz,IZEN-ABIZENAK jaunaren/andrearen izenean eta ordezkaritzan, etaPROBINTZIAko Abokatuen ElkargokoABOKATUAREN IZEN-ABIZENAK abokatuaren zuzendaritzapean.

Ordezkaritza egiaztatzen dut HAUTATU EGIAZTATZEA.

Abokatuaren bulego profesionala:HERRIA,HELBIDEA.

Horiek horrela, zuzenbidean bidezkoen den moduan, hau DIOT:

Idazki honen bidez, JUDIZIO ARRUNTEKO demanda jartzen dut, kontratazioko baldintza orokorra bertan behera uztekoa,DEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunaren/andrearen kontra (egoitza:HERRIA).

Horretarako, egitate eta zuzenbideko oinarri hauetan funtsatzen naiz.

EGITATEAK

LEHENENGOA.- Kontratazioko Baldintza Orokorren Erregistroan ondoren transkribatutakoa ageri da, demandatutako pertsonari buruz:OSATU

Demanda honetako 1 zenbakiko agiri gisa aurkezten da aurrean transkribatutakoa jasotzen duen erregistro-ziurtagiria.

BIGARRENA.-OSATU EGITATEAK

HIRUGARRENA  Alderdi honen ustetan, aipatutako baldintza deuseza da, izan ere,OSATU

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

LEHENENGOA .- Jurisdikzioa. Jurisdikzio zibilak du eskumena, Botere Judizialaren Lege Organikoko 9 eta 21.1 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

BIGARRENA.-Eskumena. Botere Judizialaren Lege Organikoko 86 ter 2 a) artikulua aplikatuz, auzi honen ardura hartzeko eskumen objektiboa merkataritza-arloko epaitegiei dagokie.

Lurraldeari dagokionez zuzentzen natzaion epaitegia da eskuduna, PZLko 52.1.14 artikuluan aurrikusitakoaren arabera.

HIRUGARRENA.- Gaitasuna. Alderdiek demanda hau jartzeko gaitasuna dute, PZLko 6. artikuluarekin eta hurrengoekin bat etorriz.

LAUGARRENA.- Ordezkaritza eta postulazioa. Auzi-jartzailearen ordezkaritza eta postulazioa behar bezalakoak dira demanda honetan, PZLko 23. artikuluaren eta hurrengoen arabera.

BOSGARRENA.- Legitimazioa. Legitimazio aktiboa nire ordezkatuak dauka,OSATU. Legitimazio pasiboa berrizDEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK(r)i dagokio, deusez deklaratu diren baldintzak erabiltzeagatik.

SEIGARRENA.- Prozedura. Bideratu beharreko prozedura judizio arruntekoa da, horrela baitago xedatua PZLko 249.1.5 artikuluan.

ZAZPIGARRENA.- Auziaren funtsa.

Kontratazioaren Baldintza Orokorren Legeko 12. artikuluan xedatutakoaren arabera, bukarazteko akzioa jar daiteke arau horretan xedatutakoaren kontrako baldintza orokorrak erabiltzearen aurka, baita horiek erabiltzeko gomendioaren aurka ere. Manu horretako bigarren paragrafoaren arabera, bukarazteko akzio horren xedea epai bat lortzea da, zeinaren bidez demandatua kondenatzen den baldintza orokorretatik deuseztzat jotzen direnak kentzera eta aurrerantzean horiek berriz ez erabiltzera, hartarako, beharrezkoa denean, kontratua baliozkoa eta eraginkorra izateko zehazten den edukia finkatuz edo argituz.

Bukarazteko akzioari meta dakioke, akzio erantsi gisa, epaiak ukitutako baldintzen arabera kobraturiko diru-kopuruak atzera itzul daitezela erreklamatzeko akzioa, baita aipatutako baldintzak aplikatzeagatik sorturiko kalte-galeren ordaina eskatzekoa ere.

ZEHAZTU ZUZENBIDEKO OINARRIAK kontratazioari buruzko baldintza orokorrei buruzko apirilaren 13ko 7/1998 Legea

ZENBAKIA ZEHAZTU.- Kostuak. Kostuak alderdi demandatuari ezarri behar zaizkio, Prozedura Zibilaren Legeko 394. artikuluari jarraikiz.

Azaldutakoagatik,

AUZITEGIARI ESKATZEN DIOT:  eman ditzala aurkeztutzat demanda hau, agiriak eta kopiak, eta onar ditzala. Har nazala pertsonatutzat eta alderditzat daukadan ordezkaritzan, eta har dezala aurkeztutzat JUDIZIO ARRUNTEKO demandaDEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunaren/andrearen aurka. Egoki diren legezko izapideak egin ondoren, eman dezala epaia, honako hau erabakiz:

a.- kontrataziokoOSATU baldintza orokorra erabat deusez deklaratzea.

b.- demandatua kondenatzea, aipatutako baldintza hori baldintza orokorretatik ezabatzera, eta aurrerantzean ez erabiltzera.

c.-OSATU BUELTATZEA ESKATZEN BALDIN BADA

d.- demandatua kondenatzea berariaz kostuak ordaintzera.

Berebat lehenengoa:Honekin batera aurkezten da tasa judizialaren autolikidazio-agiriaren alea, azaroaren 20ko 10/2012 Legeko 8.2 artikuluko bigarren lerrokadan eta Ogasun Ministerioaren 2662/2012 Aginduko 12.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

HERRIA(e)n,DATA(e)an.

Abokatuaren sinadura

Prokuradorearen sinadura

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra