Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Cuarta edición Premios Adrian Celaya

Zuzenbide zibila  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Kreditu konpentsagarria alegatuz aurkeztutako erantzuna

KREDITU KONPENTSAGARRIA ALEGATUZ AURKEZTUTAKO ERANTZUNA

ZEHAZTU ORGANOA

Ni,PROKURADOREAREN IZEN-ABIZENAK, auzitegietako prokuradorea naizen hau, epaitegian agertzen naiz,IZEN-ABIZENAK jaunaren/andrearen izenean eta ordezkaritzan, etaPROBINTZIAko Abokatuen ElkargokoABOKATUAREN IZEN-ABIZENAK abokatuaren zuzendaritzapean.

Ordezkaritza egiaztatzen dutHAUTATU EGIAZTATZEA.

Abokatuaren bulego profesionala:HERRIA,HELBIDEA.

Horiek horrela, zuzenbidean bidezkoen den moduan, hau DIOT:

Idazki honen bidez, ERANTZUN egiten diot, legezko epean eta forman,IZEN-ABIZENAK jaunak/andreak –bere datuak autoetan jasota daude– jarritakoDEMANDA-MOTA demandari.

Horretarako, egitate eta zuzenbideko oinarri hauetan funtsatzen naiz.

EGITATEAK

LEHENENGOA.- Demandatua ados dagoEGITATEAK ZEHAZTU

ZENBAKITU.- Nire ahalorde-emaileak auzi-jartzaileak erreklamatzen dion kredituarekin konpentsa daitekeen kreditu bat du bere alde; izan ere,ZEHAZTU

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Ados nago aurkako alderdiak azaldutako Zuzenbideko oinarriekin:ZEHAZTU ZUZENBIDEKO OINARRIAK

ZENBAKITU- Kreditu konpentsagarriak.

Kode Zibileko 1.195. artikuluarekin bat etorriz, konpentsazioa egin ahal izango da, baldin eta bi pertsona, berezko eskubidez, elkarren hartzekodun eta zordun badira.

Lege bereko 1.196. artikuluan kredituak konpentsatu ahal izateko bete behar diren betekizunak ezartzen dira: obligatu bakoitza obligazio nagusi baten ondorioz izan dadila bestearen obligatu, eta aldi berean hartzekodun nagusi ere; bi zorrak izan daitezela diru-kopuru bat ordaintzekoak, edo, zor diren gauzak suntsikorrak badira, izan daitezela espezie berekoak eta kalitate berekoak, finkatu bada; bi zorrak mugaeguneratuak egon daitezela; bi zorrak likidoak eta galdagarriak izan daitezela; ez dadila egon hirugarren pertsonaren batek sustatutako eta zordunari egoki jakinarazitako auzirik edo atxikipenik zorren gainean.

ZEHAZTU ZUZENBIDEKO OINARRI GEHIAGO

ZENBAKITU Auziaren funtsa.

Kode Zibileko 1.089. artikuluak ezarritakoarekin bat etorriz, betebeharrak sor daitezke legetik, kontratu eta kuasikontratuetatik, egite zein ez-egite ez-zilegietatik, eta errua edo arduragabekeria bitarteko izanik gauzatutako egite eta ez-egiteetatik ere.

Kode Zibileko 1.091. artikuluaren arabera, kontratuetatik sortutako xedapenek lege-indarra dute alderdi kontratugileen artean, eta kontratuan ezarritakoarekin bat etorriz bete behar dira.

Kode Zibileko 1.254. artikulua eta hurrengoak kontratuei buruzkoak dira. 1.258. artikuluarekin bat etorriz, kontratuak adostasun hutsarekin burutzen dira, eta burutzen direnetik behartzen dute berariaz itundutakoa betetzera ez ezik, izaeraren arabera, fede onarekin, usadioarekin eta legearekin bat datozen ondorioetara ere.

ZEHAZTU ZUZENBIDEKO OINARRI GEHIAGO

ZENBAKITU. Kostuak. Kostuak alderdi demandatzaileari ezarri behar zaizkio, Prozedura Zibilaren Legeko 394. artikuluari jarraikiz.

Azaldutakoagatik,

EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: eman ditzala aurkeztutzat demanda hau, agiriak eta kopiak, eta onar ditzala. Har nazala pertsonatutzat eta alderditzat daukadan ordezkaritzan, eta har dezala aurkeztutzat ERANTZUN-IDAZKIAEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunak/andreak nire ordezkatuaren kontra jarritakoDEMANDA-MOTA demandaren aurka. Egoki diren legezko izapideak egin ondoren, eman dezala demanda ezesten duen epaia, gauza dezala alegatutako kreditu-konpentsazioa, eta, ondoriozZEHAZTU,halaber, ezar diezazkiola berariaz kostuak alderdi demandatzaileari.

HERRIA(e)n,DATA(e)an.

Abokatuaren sinadura

Prokuradorearen sinadura

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra