Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Zuzenbide zibila  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Mantenua erreklamatzeko demanda

MANTENUA ERREKLAMATZEKO DEMANDA

TXANDA DAGOKION LEHEN AUZIALDIKOHERRIA(E)KO EPAITEGIARI

Ni,PROKURADOREAREN IZEN-ABIZENAK, auzitegietako prokuradorea naizen hau, epaitegian agertzen naiz,IZEN-ABIZENAKjaunaren/andrearen izenean eta ordezkaritzan, etaPROBINTZIAko Abokatuen ElkargokoABOKATUAREN IZEN-ABIZENAK abokatuaren zuzendaritzapean.

Ordezkatuaren egoitza:HERRIA,HELBIDEA

Ordezkaritza egiaztatzen dutHAUTATU EGIAZTATZEA.

Abokatuaren bulego profesionala:HERRIA,HELBIDEA

Horiek horrela, zuzenbidean bidezkoen den moduan, hau DIOT:

Idazki honen bidez, hitzezko judizioko demanda jartzen dut, mantenua erreklamatzekoa,DEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunaren/andrearen aurka (bizilekua:HERRIA,HELBIDEA). Horretarako, egitate eta zuzenbideko oinarri hauetan funtsatzen naiz.

EGITATEAK

ZEHAZTU EGITATEAK

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

LEHENENGOA.- Jurisdikzioa. Jurisdikzio zibilak du eskumena, Botere Judizialaren Lege Organikoko 9. eta 21.1 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

BIGARRENA.- Eskumena. PZLko 45. eta 50. artikuluei jarraikiz, auzi honetaz arduratzeko eskumena zuzentzen ari natzaion lehen auzialdiko epaitegiak dauka, demandatuaren egoitzari dagokiona baita.

HIRUGARRENA.- Gaitasuna. Alderdiek judizioan agertzeko beharrezkoa den gaitasuna dute, PZLko 6. artikuluarekin eta hurrengoekin bat etorriz.

LAUGARRENA.- Ordezkaritza eta postulazioa. Auzi-jartzailearen ordezkaritza eta postulazioa behar bezalakoak dira demanda honetan, PZLko 23. artikuluaren eta hurrengoen arabera.

BOSGARRENA.- Legitimazioa. Legitimazio aktiboa nire ahalorde-emaileak dauka, berak dauka-eta mantenurako beharra. Legitimazio pasiboa, berriz,DEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK(e)k dauka,ZEHAZTU.

SEIGARRENA.- Prozedura. Bideratu beharreko prozedura ahozko judiziokoa da, horrela baitago xedatua PZLko 250.1.8 artikuluan.

ZAZPIGARRENA.- Auziaren funtsa.

Kode Zibileko 142. artikuluak eta hurrengoek ahaideen arteko mantenuari buruz dihardute. 148. artikuluaren arabera, mantenua emateko obligazioa galdagarria izango da mantenua jasotzeko eskubidea daukanak bizi ahal izateko behar duenetik, baina ez da ordainaraziko demanda jartzen denetik aurrera baino.

ZEHAZTU FUNTSA

ZENBAKIA ZEHAZTU.- Kostuak. Kostuak alderdi demandatuari ezarri behar zaizkio, Prozedura Zibilaren Legeko 394. artikuluari jarraikiz.

Azaldutakoagatik,

EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: eman ditzala aurkeztutzat demanda hau, agiriak eta kopiak, eta onar ditzala. Har nazala pertsonatutzat eta alderditzat daukadan ordezkaritzan, eta har dezala aurkeztutzat HITZEZKO JUDIZIOKO demandaDEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunaren/andrearen aurka. Egoki diren legezko izapideak egin ondoren, eman dezala epaia, eta kondena dezala demandatua nire ordezkatuari zor dion mantenua ematera, hileanZENBATEKOA euro, baldin eta epaileak ez badio beste zenbatekoren bati egokiago irizten; halaber, ezar diezazkiola berariaz kostuak alderdi demandatuari.

Berebat lehenengoa: Honekin batera aurkezten da tasa judizialaren autolikidazio-agiriaren alea, azaroaren 20ko 10/2012 Legeko 8.2 artikuluko bigarren lerrokadan eta Ogasun Ministerioaren 2662/2012 Aginduko 12.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

HERRIA(e)n,DATA(e)an.

Abokatuaren sinadura

Prokuradorearen sinadura

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra