Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Cuarta edición Premios Adrian Celaya

Zuzenbide zibila  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Ondasun hipotekatuen gaineko betearazpena

ONDASUN HIPOTEKATUEN GAINEKO BETEARAZPENA

TXANDA DAGOKIONHERRIA(E)KO LEHEN AUZIALDIKO EPAITEGIARI

Ni,PROKURADOREAREN IZEN-ABIZENAK, auzitegietako prokuradorea naizen hau, epaitegian agertzen naiz,IZEN-ABIZENAK jaunaren/andrearen izenean eta ordezkaritzan, etaPROBINTZIAko Abokatuen ElkargokoABOKATUAREN IZEN-ABIZENAK abokatuaren zuzendaritzapean.

Ordezkaritza egiaztatzen dutHAUTATU EGIAZTATZEA.

Abokatuaren bulego profesionala:HERRIA,HELBIDEA.

Horiek horrela, zuzenbidean bidezkoen den moduan, hau DIOT:

Idazki honen bidez, ONDASUN HIPOTEKATUEN GAINEKO BETEARAZPEN-DEMANDA jartzen dutDEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunaren/andrearen aurka (bizilekua:HERRIA,HELBIDEA), betearazpena egin dadinHERRIA(e)koHELBIDEA kalean kokatutako etaHERRIA(e)ko Jabetza Erregistroan,LIBURU-ZENBAKIA liburuan,LIBURUKI-ZENBAKIA liburukian,FOLIO-ZENBAKIA folioan inskribatutako ondasun hipotekatuaren gainean.

EGITATEAK

LEHENENGOA.-DATA(e)an, nire ahalorde-emaileak etaDEMANDATUAREN IZEN ABIZENAK jaunak/andreak hipoteka-maileguko kontratua sinatu zuten, eta, besteak beste, honako hau hizpatu zuten:

a.- Ondasun higiezinaren tasazio-prezioa,ONDASUNAREN TASAZIO BALIOA eurokoa.

b.- Zordunaren bizilekua, jakinarazpenak eta errekerimenduak egitekoa,HERRIA,HELBIDEA da.

Aipatutako hipoteka-kredituko kontratua,DATA(e)an inskribatu zenHERRIA(e)ko Jabetza Erregistroan. Idazki honekin batera aurkezten da,DOKUMENTU ZENBAKIA zenbakiko agiri gisa, hipoteka-maileguaren eskritura.

BIGARRENA.- Nire ahalorde-emaileak aipatu kontratuko hizpaketa guztiak bete ditu, ez, ordea,DEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunak/andreak,BETE EZ DENA.

GEHITU EGITATEAK ETA DOKUMENTUAK

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

LEHENENGOA.- Jurisdikzioa. Jurisdikzio zibilak du eskumena, Botere Judizialaren Lege Organikoko 9 eta 21.1 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

BIGARRENA.- Eskumena. PZLko 684. artikuluari jarraikiz, betearazpena abiarazteko eskumena ondasun hipotekatua dagoen lekuko lehen auzialdiko auzitegiak dauka.

HIRUGARRENA.- Gaitasuna. Alderdiek judizioan agertzeko beharrezkoa den gaitasuna dute, PZLko 6. artikuluarekin eta hurrengoekin bat etorriz.

LAUGARRENA.- Ordezkaritza eta postulazioa. Auzi-jartzailearen ordezkaritza eta postulazioa behar bezalakoak dira demanda honetan, PZLko 539. artikuluaren arabera.

BOSGARRENA.- Legitimazioa. Legitimazio aktiboa nire ahalorde-emaileak dauka,DEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunak/andreak hipoteka bidez bermatutako zorraren hartzekoduna baita, PZLko 681. artikuluarekin eta horrekin erlazionatutako 685. artikuluarekin bat etorriz. Legitimazio pasiboa, ordea,DEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunak/andreak dauka, bera baita zorduna.

SEIGARRENA.- Prozedura. PZLko 681. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorriz bideratuko da prozedura.

ZAZPIGARRENA.- Kostuak. Kostuak alderdi demandatzaileari ezarri behar zaizkio, Prozedura Zibilaren Legeko 539. artikuluari jarraikiz.

Azaldutakoagatik,

EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: eman ditzala aurkeztutzat demanda hau, agiriak eta kopiak, eta onar ditzala. Eman dezala jarritakotzat BETEARAZPEN-DEMANDAHERRIA(e)koHELBIDEA kalean kokatutako etaHERRIA(e)ko Jabetza Erregistroan,LIBURU-ZENBAKIA liburuan,LIBURUKI-ZENBAKIA liburukian,FOLIO-ZENBAKIA folioan inskribatutako ONDASUN HIPOTEKATUAREN gainean. Egoki diren legezko izapideak egin ondoren, eman dezala betearazpena abiarazteko autoa, egin diezaiola ordaintzeko errekerimendua zordunari, aipatutako hipoteka-eskrituran zehaztutako helbidean, eta aurkitzerik ez badago, agin dezala ondasun hipotekatua diru bihurtzea, eta, horretarako, enkantean jartzea, enkantean lortutako zenbatekoarekin printzipala, sortutako interesak eta kostuak ordain daitezen, hipoteka-bermeko mugara arte.

Berebat lehenengoa: Honekin batera aurkezten da tasa judizialaren autolikidazio-agiriaren alea, azaroaren 20ko 10/2012 Legeko 8.2 artikuluko bigarren lerrokadan eta Ogasun Ministerioaren 2662/2012 Aginduko 12.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

HERRIA(e)n,DATA(e)an.

Abokatuaren sinadura

Prokuradorearen sinadura

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra