Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Zuzenbide zibila  >>  Formularioak >> Eskubide errealak eta betebeharrak

Salerosketa

*GARREN ZENBAKIA.

*(e)n, nire egoitzan, (e)ko *aren *(e)an.

Nire, *, *(e)ko Notario Elkargo Txit Prestuko kide naizen honen aurrean,

AGERTZEN DIRA:

Alde batetik, * JAUNA/ANDREA eta * JAUNA/ANDREA, adin nagusikoak, * araubidepean ezkonduak, *(e)ko biztanleak, *(e)an egoitza dutenak, eta nortasun-agirien zenbakiak, hurrenez hurren, * eta * dituztenak.

Eta, beste alde batetik, * JAUNA/ANDREA, adin nagusikoa, ezkongabea, *(e)ko biztanlea, (e)an egoitza duena, eta nortasun-agiriaren zenbakia * duena.

Eta * JAUNA/ANDREA, adin nagusikoa, ezkongabea, *(e)ko biztanlea, (e)an egoitza duena, eta nortasun-agiriaren zenbakia * duena.

Beren inguruabar pertsonalak haien adierazpenetatik atera dira.

Euren izen eta eskubidean PARTE HARTZEN DUTE.

Ezagutzen ditut, eta badute, nire aburuz, behar besteko lege-gaitasunik, SALEROSKETA-eskritura hau egilesteko, eta, horretarako,

AZALTZEN DUTE:

I.- * jaunak/andreak eta * jaunak/andreak, ezkontide direnek, honako finka honen gaineko jabetza osoa dutela:

*

TITULUA.- *.

ERREGISTROKO ERREFERENTZIA.- (e)ko Jabetza Erregistroa, * liburukia, * liburua, * folioa, * finka-zenbakia, * inskripzioa.

ZAMAK ETA ERRENTAMENDUAK.- Ez du zamarik ez errentamendurik, eurek hala adierazita.

ERREGISTROKO INFORMAZIOA.- Notario Erregelamenduaren 175. artikuluak aipatzen duen erregistro-informazioari dagokionez, agerrarazten dut ezintasun teknikoak izan direla finkaren titulartasuna eta kargen egoera bide telematikoetatik egiaztatzeko, eta, ondorenez, informazio-ohar soila eskatu diodala, telefax bidez, *(e)ko *aren *(e)an, *(e)ko jabetza-erregistroari; eskaera-zenbakia * izan da. Bide berbera erabiliz, Jabetza Erregistroak ohar hori bidali du, Hipoteka Erregelamenduaren 354.a).4. artikuluak adierazitako epean.Ohar soil horretan jasotako datuen eta eskritura honetan ezarritakoen artean, ez da desadostasunik atzeman* (edo honako desadostasun hauek atzeman dira*). Dena den, ohartarazten dut desadostasuna izan daitekeela Erregistroko informazioaren eta Erregistroko liburuen artean, ezin izan baitira horiek bide telematikoetatik kontsultatu egilespen-unean.Telefax horren fotokopia eskritura honen matrizeari eransten diot, beronen osagai gisa.

KATASTROKO DATUAK.- * zenbaki finkoa dagokio.

Matrize honi erantsi diot bide telematikoetatik finka honi buruz lortutako katastro-zedula.

*ERKIDEGOAREN GASTUAK.- Alderdi eskualdatzaileak adierazten duenaren arabera, eskualdatutako finka eguneraturik dago jabeen erkidegoko gastuen ordainketan. Hala eta guztiz ere, alderdi eskualdatzaileak ez du ekarri datu hori egiaztatzeko ziurtagiririk; Jabetza Horizontalari buruzko Legearen 9,1.e) artikuluko 4. paragrafoak ziurtagiri hori aipatu arren, alderdi eskuratzaileak beren-beregi askatu du alderdi eskualdatzailea ziurtagiri hori aurkezteko betebeharretik.

*ERKIDEGOAREN GASTUAK.-Alderdi eskualdatzaileak adierazten duenaren arabera, deskribatutako finka zein jabe-erkidegotakoa izan, eta erkidego horren gastu orokorrak ordainduta eta egunean daude. Hori egiaztatzeko, ziurtagiria ematen dit eta ziurtagiria bat dator adierazitakoarekin. Ziurtagiri hori luzatuta dago, Jabetza Horizontalaren Legeko 9.1.e) artikuluaren laugarren paragrafoa aintzat hartuta.Ziurtagiria ematen dit, neronek matrize honi eransteko.

II.- Eta, hori guztia azaldu eta gero,

EGILESTEN DUTE:

LEHENENGOA.- * jaunak/andreak eta * jaunak/andreak SALDU ETA ESKUALDATU EGITEN DUTE eskritura honen azalpen-zatian zein finka deskribatu eta finka horren gaineko jabetza osoa, zama eta errentamendurik gabe, finka horri dagozkion eskubide, erabilera, eranskin eta zortasun guztiekin batera, eta zerga eta erkidego-gastuen ordainketan eguneratuta, eta * jaunak/andreak eta * jaunak/andreak EROSI ETA ESKURATU EGITEN DUTE jabetza oso hori, erdi bana eta zati indibiso berdinetan.

BIGARRENA.- Kontratu honen prezioa *koa da. Diru-kopuru hori honetara ordaindu da:

a) Alderdi erosleak eskudiruz ordaindu zuen *ko kopurua, *(e)ko *aren (e)an, baina ezin dute hori agiri bidez egiaztatu.

b) Eta gainerakoa, hau da, *ko kopurua gaur bertan ordaindu da, egintza honetan eta nire aurrean. Horretarako, alderdi erosleak saltzaileari eman dio *; horren lekukotza, fotokopia bidez, matrize honi eransten diot.

Ondorenez, alderdi saltzaileak, jasotako prezio osoaren gainean, jasoagiria ematen du.

Alderdi erosleak adierazten du * hori luzatzeko funtsak hartu direla * zenbakia duen kontutik; alderdi eroslea kontu horren titularra da, * erakundean.

HIRUGARRENA.- Eskritura honen ondoriozko gastu guztiak alderdi eroslearen kontura izango dira, salbu eta Hiri Lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zerga, hori, halakorik badago, saltzaileen kontura izango baita.

(*OHIKO ETXEBIZITZA EROSTEA BIZKAIAN) Martxoaren 21eko 3/1989 Foru Arauaren 11. artikuluko 1. paragrafoaren a) letraren ondorioetarako, abenduaren 23ko 3/2009 Foru Arauak horri eman dion idazkera kontuan hartuta, eskualdaketa honi %2,5eko zerga-tasa aplikatzea eskatzen da. Horretarako, alderdi erosleak hauxe agerrarazten du:

- Eskuratutako etxebizitza zein udalerritan egon eta udalerri horretan, ez daukala beste etxebizitza baten jabetzarik, %25etik gorako ehunekoan.

- Eskuratutako etxebizitza bere ohiko bizilekua izango dela, abenduaren 29ko 6/2006 Foru Arauaren 89. artikuluko 8. paragrafoan aipatu baldintzetan.

(*FAMILIA UGARIAK OHIKO ETXEBIZITZA EROSTEA BIZKAIAN) Martxoaren 21eko 3/1989 Foru Arauaren 11. artikuluko 1. paragrafoaren a) letraren ondorioetarako, abenduaren 23ko 3/2009 Foru Arauak horri eman dion idazkera kontuan hartuta, eskualdaketa honi %2,5eko zerga-tasa aplikatzea eskatzen da. Horretarako, alderdi erosleak hauxe agerrarazten du:

- Familia ugariaren titularra dela.

- Eskuratutako etxebizitza zein udalerritan egon eta udalerri horretan, ez daukala beste etxebizitza baten jabetzarik, %25etik gorako ehunekoan.

- Eskuratutako etxebizitza bere ohiko bizilekua izango dela, abenduaren 29ko 6/2006 Foru Arauaren 89. artikuluko 8. paragrafoan aipatu baldintzetan.

(*OHIKO ETXEBIZITZA EROSTEA GIPUZKOAN) Abenduaren 30eko 18/1987 Foru Arauaren 11. artikuluko 1. paragrafoaren f) letraren ondorioetarako, abenduaren 23ko 4/2009 Foru Arauak hori sartu duela kontuan hartuta, eskualdaketa honi %2,5eko zerga-tasa aplikatzea eskatzen da. Horretarako, alderdi erosleak hauxe agerrarazten du:

- Eskuratutako etxebizitza zein udalerritan egon eta udalerri horretan, ez daukala beste etxebizitza baten jabetzarik, %25etik gorako ehunekoan.

- Eskuratutako etxebizitza bere ohiko bizilekua izango dela, abenduaren 29ko 10/2006 Foru Arauaren 90. artikuluko 8. paragrafoan aipatu baldintzetan.--

Apirilaren 28ko 10/2010 Legean jasotako xedapenak betetzeko, agertzaileek beren beregi adierazten dute ez dagoela "titular errealik", aipatu legeko 4.2.a) artikuluan ezarritakoaren arabera.--------------------------------------------

Lege-erreserbak eta -ohartarazpenak egiten ditut, bereziki zerga-ondorioetarako, arazo material, formal eta zehatzaileetan haiek dituzten betebehar eta erantzukizunei dagokienez, eta haien aitorpenen zehaztugabetasunak ekar ditzakeen ondorio guztiei dagokienez. Batez ere, honako ohartarazpen hauek egiten dizkiet:

a.- 7/94 Foru Arauaren ondoriozko betebeharrez, eragiketa hau haren mende baitago. Era berean, eskritura hau likidaziora aurkeztu behar da Kostu bidezko Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari dagokionez, eta horretarako epe jakin bat dago. Gainera, Hiri Lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zerga ordaindu beharra dago. Ondasunak zerga horien ordainketari lotuta daude, eta erantzukizunak sor daitezke horretarako aurkezpena egin ezean. 8/1989 Legeak dituen ondorioez ere ohartarazten diet alderdiei.

b.- Toki Ogasunen Araubideari buruzko Legearen 64. artikuluaren arabera, eskritura honen objektu den finka lotuta geratzen da Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren tributu-kuota oso-osorik ordaintzeari, Tributuen Lege Orokorrak ezartzen duenaren arabera, zerga horren ondorioz zorrak ordaintzeko daudenean; Katastroko erreferentzia ekarri ezean, zergaren ondoriozko aitorpena aurkeztu beharrak bere horretan dirau, legeak agindutako epean; eta, aipatu aitorpenak aurkeztu ezean eta aitorpenok epez kanpo nahiz okerretara egiteagatik sortuko liratekeen erantzukizunez ere ohartarazten diet.

        eurokoak dira. Horiei gehituko zaie aipatu errege-dekretuaren 4, 5 eta 7. zenbakiak, eta laugarren araua aplikatzearen ondoriozkoa, bai eta 7/94 Foru Araua aplikatzearen ondoriozkoa ere.

Agertzaileei eskritura hau oso-osorik irakurtzen diet, eurek eurenez irakurtzeko eskubidea izanik, eskubide horri uko egiten diotelako, eta, honekin bat eginez, euren adostasuna adierazi eta sinatu egiten dute.

Oso-osoko irakurketaren ondoren, agertzaileak behar beste informatuta geratu direlako, agertzaileek aske emandako adostasunaz, egilespena haien borondatearekin bat egiteaz, borondate hori behar beste informatu ondoren, legezkotasunarekin bat egiteaz, eta agerkai publiko honetan jasota dagoen guztiaz, dokumentua bera idatzita dagoela paper tinbreduneko * foliotan, * sailekoak, * zenbakia eta hurrenez hurreneko *ak, nik, notarioak, fede ematen dut.-

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra