Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Cuarta edición Premios Adrian Celaya

Zuzenbide zibila  >>  Legeria  >> Orokorra

2/2018 Errege Lege Dekretua, apirilaren 13koa, Jabetza Intelektualaren Legearen testu bategina —apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuak onartua— aldatzen duena eta Espainiako ordenamendu juridikoan Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/26/EB Zuzentaraua eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2017ko irailaren 13ko 2017/1564/EB Zuzentaraua txertatzen dituena

2018-04-13

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2018/4/14, 91. zk.

 

I. XEDAPEN OROKORRAK

 

ESTATUKO BURUZAGITZA

5059

2/2018 Errege Lege Dekretua, apirilaren 13koa, Jabetza Intelektualaren

 

Legearen testu bategina —apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege

 

Dekretuak onartua— aldatzen duena eta Espainiako ordenamendu juridikoan

 

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/26/

 

EB Zuzentaraua eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2017ko

 

irailaren 13ko 2017/1564/EB Zuzentaraua txertatzen dituena.

I

Ondasun-banaketak eta zerbitzu-prestazioak berekin badakar jabetza intelektualeko eskubideak erabiltzea, nahitaezkoa da, printzipioz, eskubide horien titularren baimena edukitzea. Baimenak banan-banan ematea, ordea, ez da beti eraginkorra; are gehiago, askotan bideraezina da, erabiltzaile eskatzaileari transakzio-kostu onartezinak sortzen dizkiolako. Horregatik sortu zen kudeaketa kolektiboa, zeina, tradizionalki, jabetza intelektualeko eskubideen entitate kudeatzaileek burutzen baitute. Halako entitateek kudeaketarako ordezko aukera bat eskaintzen dute, banakako negoziazioak ezinezkoak diren kasuetan erabiltzaileek obra askotarako baimenak lortu ahal izan ditzaten. Gainera, jabetza intelektualeko eskubideen titularrei aukera ematen die beren kabuz, banaka, kontrolatu ezingo lituzketen obra-erabilerengatik ordainsariak jasotzeko. Orobat, entitate kudeatzaileak funtsezkoak dira kultura-aniztasuna babesteko eta sustatzeko, merkatuan sartzen baitituzte tokiko kultura-bildumak edo kultura-bilduma ez hain ezagunak, zeinek, oso baliotsuak eta sormen-aberastasun handikoak izanagatik, ez baitute bilduma zabalduenen arrakasta komertziala izaten.

Entitate kudeatzaileen erregulazioa, garrantzitsua izan arren, ez zegoen Europako legegileen zereginen artean harik eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/26/EB Zuzentaraua onartu zen arte; zuzentarau hori egile-eskubideen eta antzeko eskubideen kudeaketa kolektiboari buruzkoa da, eta musika-obren gaineko eskubideen lurralde anitzeko lizentziak emateari buruzkoa ere bai, halakoak barne- merkatuan linean erabil daitezen. Hain zuzen ere, errege lege-dekretu honen helburua zuzentarau horren transposizioa da, eta, horretarako, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bategina —apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuak onartua— aldatu behar da.

Zuzentarau horren bidez, Europar Batasuneko estatuek entitate kudeatzaileei buruz dituzten araudi nazionalak harmonizatu nahi izan ditu Europar Batasunak, gardentasuna eta gobernantza indartzeko, batetik, eta jabetza intelektualeko eskubideen kudeaketa indartzeko, bestetik. Ildo horretatik, zuzentarauak entitate kudeatzaileetako kideak ahalduntzen ditu, tresna berriak emanez, hala nola barne-kontroleko organoa, entitate kudeatzaileko gobernu- eta ordezkaritza-organoek kontu-ematea eta kontrola errazago gauza ditzaten. Neurri hori kontsekuentea da, kontuan hartzen badugu entitate kudeatzaile gehienak —Espainian, denak— elkarteak direla eta, beraz, haiek kontrolatzea, lehentasunez, kideen zeregina izan behar dela beti. Zuzentarauak, orobat, erantzun juridikoa ematen dio musika-obren gaineko egile-eskubideen lizentziak ematea errazteko beharrari, halakoak linean eta mugaz gaindi erabil daitezen.

Zehazki, Zuzentarauak entitate kudeatzaileen araudiko sei arlo nagusi hauek harmonizatzen ditu: jabetza intelektualeko eskubideen titularren ordezkaritza; entitate kudeatzaileko kideen izaera; barne-antolamendua; bildutako eskubide-diruen kudeaketa; jabetza intelektualeko eskubideen kudeaketa beste entitate kudeatzaile batzuen izenean (elkarrekikotasun-akordioak); erabiltzaileekiko harremanak (lizentziak ematea), eta gardentasun- eta informazio-betebeharrak. Lurralde anitzeko lizentziei gagozkielarik, zuzentarau-izaera ematen die garai batean Europako Batzordearen

maiatzaren 18ko 2005/737/EE Gomendioan jasota zeuden xedapenei —gomendio hori lineako musikako lege-zerbitzuen arloan egile-eskubideen eta antzeko eskubideen mugaz gaindiko kudeaketa kolektiboari buruzkoa da—, aintzat hartuta haren azken urteetako aplikazioak berekin ekarri duen eskarmentua.

Transposizioa egiteko oinarritzat hartu diren irizpide nagusiak hauek dira: zuzentarauaren testuarekiko fideltasunari eustea eta, ahal den neurrian, gaur egungo araudia ahalik eta gutxien aldatzea.

II

Azaroaren 4ko 21/2014 Legeak, zeinak apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuz onartutako Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bategina eta Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legea aldatzen baititu, 2014/26/EB Zuzentarauaren edukiaren transposizio partziala egin zuen Espainiako ordenamendu juridikoan. Egia esateko, zuzentarauaren muinaren zati handi bat dagoeneko jasota zegoen Espainiako ordenamendu juridikoan —Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bateginean eta Elkartze Eskubidea Arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoan (entitate kudeatzaileek legez eratzeko erabiltzen duten instituzio juridikoa; zehazki, irabazi-asmorik gabeko elkarte gisa eratzeko), bai eta entitate kudeatzaileen estatutuetan ere—, zuzentarauaren transposizioari itxaron gabe egokitzapena egitea erabaki baitzuten.

Esandakoa gorabehera, orain egiten den transposizioak Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bategineko artikulu askoren edukiari eragiten dio. Gainera, badira zuzentarauaren atal batzuk —hala nola lurralde anitzeko baimenei edo gardentasunarekin zerikusia duten alderdi batzuei buruzkoak— oraindik ez daudenak arau horretan txertatuta. Horregatik, berrantolatu egin behar da Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bategineko hirugarren liburuaren IV. tituluaren edukia; titulu horretan, entitate kudeatzaileei aplikatu behar zaizkien arauak jasotzen dira.

III

Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bategineko hirugarren liburuaren IV. titulua, «Legeak onartutako eskubideen kudeaketa kolektiboa»ri buruzkoa, zazpi kapitulutan banatuta egongo da aurrerantzean.

I. kapituluak jabetza intelektualeko eskubideen kudeaketa kolektiborako eskatzen diren betekizunak arautzen ditu. Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bateginaren orain arteko bertsioarekin alderatuz, berritasuna zera da, arau espezifikoak txertatzen zaizkiela Espainian jardun nahi duten beste estatu batzuetako entitate kudeatzaileei, entitate kudeatzaileen mendeko entitateei eta kudeaketa-operadore independenteei. Azken mota horretako entitateak dagoeneko aktibo daude Espainian eta Europako beste estatu batzuetan; jabetza intelektualeko eskubideak kudeatzen dituzte, baina ez dituzte betetzen Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bateginak orain arte xedatutako araubide juridikoa eta administrazio publikoen gainbegiratze-ahalmenak. Kudeaketa-operadore independenteen ezaugarri bereizgarriak dira irabazi-asmoa dutela (entitate kudeatzaileek ez bezala) eta eskubideen titularrek ez dutela jabetza- edo kontrol-loturarik haiekiko (entitate kudeatzaileek, aldiz, bai). Gauzak horrela, errege lege-dekretu honek halako operadoreen erregulazioa biltzen du. Operadoreok entitate kudeatzaileek eskaintzen duten kudeaketa kolektiboaren ordezko aukerak dira, eta bermeak ematen dizkiete bai eskubideen kudeaketa-gomendioa beren esku utzi duten jabetza intelektualeko eskubideen titularrei, bai eskubideen erabiltzaileei.

II.kapituluan, jabetza intelektualeko eskubideen titularrak entitate kudeatzailearekiko harremanean zer egoera juridiko duen arautzen da eta, nagusiki, harreman horren oinarri den tresna juridikoa; alegia, kudeaketa-kontratua. Kontratu mota horren bidez, eskubideen titularrak, eskubideen jabe izateari utzi gabe, entitate kudeatzaile bati egiten dio kudeaketa- gomendioa. Berritasun gisa, titularrak kontratua guztiz edo partzialki errebokatzeko eskubidea jasotzen da testu bateginean, baina, horretarako, titularrak gehienez ere sei

hilabeteko arrazoizko aurreabisua egin beharko du, entitate kudeatzaile bakoitzak bere estatutuetan arautuko duena.

III.kapituluak entitate kudeatzaileen alderdi organiko batzuk eta barne- funtzionamenduko beste batzuk arautzen ditu. Testu bateginean txertatzen den erregulazioa Elkartze Eskubidea Arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoarekin batera aplikatuko da, entitate kudeatzaileak, legez, irabazi-asmorik gabeko elkarte gisa eratuta daudelako. Kapitulu horretan xedatzen denez, organo bat sortuko da, entitatearen gobernu- eta ordezkaritza-organoen kudeaketaren barne-kontrola egiteko. Barne-kontroleko organo hori entitateko kideek osatuko dute eta, legez ezarritako kasu jakin batzuetan, baita entitatetik kanpoko pertsona independenteek ere. Organoaren independentzia funtzionala bermatzeko, kide bakar batek ere ezingo du harremanik izan entitatearen gobernu- eta ordezkaritza-organoetako kideekin. Besteak beste, organoaren barne-kontroleko eginkizunak hauek izango dira: bildutako eskubide-diruen banaketa; diziplina-espedienteen, kexen eta erreklamazioen izapidetzea eta aurrekontua betearaztea. Batzar Orokorrari (eta, beraz, entitateko kideei) laguntzeko organoa izanik, eskumen- egikaritzaren berri eman beharko dio hari urtean behin, eta aparteko deialdia egin ahal izango dio, entitate kudeatzailearen intereserako komenigarria dela usten badu.

IV. kapituluak entitate kudeatzaileen bilduma erabiltzeko baimen ez-esklusiboak (merkataritza-jardunean, lizentzia esaten zaie halakoei) eta tarifa orokorrak arautzen ditu. Kapitulua bi ataletan banatuta dago: lehenengoa araubide juridiko orokorrari buruzkoa da, eta bigarrena, berriz, lurralde anitzeko lizentzien araubide juridiko espezifikoari buruzkoa. Azken lizentzia horiek alde batera utzita, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bateginaren egungo araudia nahiko aurreratua da arlo horri dagokionez; izan ere, 2014/26/EB Zuzentarauak ezartzen dituen gutxienekoetatik harago doa, tarifen araubideari dagokionez, batez ere. Hori dela eta, errege lege-dekretu honek aldaketa gutxi sartzen ditu kapitulu horretan; nolanahi ere, lurralde anitzeko lizentziak lehen aldiz arautzen dira Espainiako ordenamendu juridikoan. Halako lizentziei esker, lineako musika-zerbitzuetako hornitzaileek behar duten baimena eskuratu ahal izango dute, mugaz gaindiko baimen bakar baten bidez, musika-obren edo -bildumen gaineko eskubideak erabiltzeko Europar Batasuneko hainbat estatutako lurraldeetan eta Europar Batasun osoan.

V. kapituluan, bildutako eskubide-diruen kudeaketa arautzen da; hau da, jabetza intelektualeko eskubideen erabiltzaileei lizentziak emateagatik sortutako zenbatekoak biltzea, banatzea eta ordaintzea arautzen da. V. kapitulua, IV.a bezalaxe, bi ataletan banatuta dago. Araubide juridiko orokorrean, berritasun nagusiak bi dira: batetik, bederatzi hilabeteko gehieneko epea ezartzen da titularrei aurreko urtean bildutako eskubide-diruak banatzeko eta ordaintzeko, eta, bestetik, entitate kudeatzaileak kontabilitate analitiko bat eramatera behartzen dira, kudeaketa-deskontuen zenbatekoa benetan izandako kostuetara egokitu ahal izateko.

VI. kapituluak entitate kudeatzaileen informazio-, gardentasun- eta kontabilitate- betebeharrak ditu hizpide. Zuzentarauak arlo horri buruz ezarritako betebehar ia guztiak jasota daude dagoeneko Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bateginean. Aldaketa nagusia da urteko gardentasun-txostena egin behar dutela urteko aurrekontuekin batera. Txosten horretan, finantza-informazioaren eta kudeaketa ekonomikoari buruzko informazioaren xehetasun guztiak emango dira.

VII. kapituluan, orain arte Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bategineko hirugarren liburuaren VI. tituluan araututa zegoen zehapen-araubidea jasotzen da. Sartu diren aldaketa bakanek helburu hauek dituzte: eskumen-banaketa argi uztea, zehatzeko ahala Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari dagokionean; arau-hauste oso astunak eta astunak egiteagatik hasitako zehapen-prozedura administratiboak ebazteko gehieneko epeak zehaztea, eta zerbitzuak Espainian eman baina establezimendua Europar Batasuneko beste estatu batean duten entitate kudeatzaileek egindako arau-hausteei buruz Europako agintariek informazioa trukatzeko erabiliko duten mekanismoa finkatzea. Orobat, arau-hauste oso astun mota berri bat gehitzen da, zeinak jabetza intelektualeko eskubideen kudeaketa kolektiboko zerbitzu-prestazioa zehatzen baitu baldin eta, derrigorra izanik, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren baimenik gabe egin bada; horrez gain,

beste arau-hauste astun mota batzuk ere txertatzen dira, errege lege-dekretu honen bidez entitate kudeatzaileei eta kudeaketa-operadore independenteei ezartzen zaizkien betebehar berriak ez betetzeagatik.

V. tituluaren edukia aldatzen da. Aurrerantzean, Jabetza Intelektualaren Batzordeari buruzkoa izango da, eta orain arte Jabetza intelektualari buruzko Legearen testu bateginean organo hori arautzeko indarrean zeuden artikuluak biltzen dira.

Aldaketen ondorioz, eskubideak kudeatzeko neurri teknologikoak eta informazioa babesteari buruzko tituluaren zenbakiak aldatzen dira —hemendik aurrera, hirugarren liburuaren VI. titulua izango da—, bai eta laugarren liburuaren artikuluen zenbakiak ere. Gainera, hirugarren liburuaren IV. titulua osatzen duten artikuluen zenbaki berriak kontuan hartuta, eguneratu egiten dira Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bateginean zehar halakoei egindako erreferentziak.

Errege lege-dekretu honen bidez, 20.4 artikuluan kable bidez birtransmititzeko eskubideak erreklamatzeko ezarrita dagoen epea aldatzen da; aurrerantzean, bost urtekoa izango da —alegia, 177. artikuluan oro har jabetza intelektualeko eskubideak erreklamatzeko ezarrita dagoenaren berdina—. Horrez gain, kopia pribatuengatiko ekitatezko konpentsazioa itzultzeko akzioa —25.8 artikuluan arautua— egikaritzeko epea zein den ere ezartzen da xedapenean.

IV

Bestalde, errege lege-dekretu honek zenbait obra- eta prestazio-erabilera harmonizatzen ditu barne-merkatuan eskubideen titularren baimenik gabe, desgaitasuna duten pertsona jakin batzuen mesederako. Horretarako, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2017ko irailaren 13ko 2017/1564/EB Zuzentarauaren transposizioa egiten du; zuzentarau horrek egile-eskubidez eta antzeko eskubidez babestutako obra edo prestazio jakin batzuen erabilera baimendu batzuk ezartzen ditu, itsuen, ikusmen- desgaitasuna duten pertsonen edo testu inprimatuetara irispidea izateko bestelako zailtasunak dituztenen mesederako, eta 2001/29/EE Zuzentaraua —informazioaren gizartean egile-eskubideen eta haien antzeko eskubideen alderdi batzuk harmonizatzeari buruzkoa— aldatzen du.

2013ko ekainaren 27ko Marrakecheko Tratatuaren ondorioz, Batasunak betebehar batzuk hartu behar ditu bere gain, itsuek, ikusmen-desgaitasuna duten pertsonek edo testu inprimatuetara irispidea izateko bestelako zailtasunak dituztenek obra argitaratuetara irispidea izan dezaten errazteko; bada, aurreko paragrafoan aipatutako zuzentaraua Europar Batasuneko erakundeek betebehar horiek betetzeko onartu duten tresna bat da, zeinaren helburua baita zenbait obra eta bestelako prestazio babesturen mugaz gaindiko trukea eta eskuragarritasuna hobetzea, itsuentzako, ikusmen-desgaitasuna duten pertsonentzako edo testu inprimatuetara irispidea izateko bestelako zailtasunak dituztenentzako formatu irisgarrietan, betiere Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazio Batuen Konbentzioan jasotako oinarriekin bat etorrita.

Espainiako ordenamendu juridikoan 1996. urtetik dago jasota desgaitasuna duten pertsonen mesederako zenbait obra eta bestelako prestazio babesturen formatu irisgarrietako aleak ekoizteko eta hedatzeko jabetza intelektualeko eskubideen muga; hortaz, zuzentarauaren funtsezko muin materiala dagoeneko badago Espainiako Zuzenbidean. Hala eta guztiz ere, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bategina aldatu beharra dago, muga hori ondasun eta zerbitzuen Europa barneko trafikoan aplikatzean beharrezkoak diren bermeak egon daitezen.

Azkenik, errege lege-dekretu honen lehenengo xedapen gehigarritik laugarrenera, xedapena indarrean jartzen den unean existitzen diren egoera juridikoei aplikatu behar zaien araubide juridikoa arautzen da. Bosgarren xedapen gehigarrian eta xedapen iragankor bakarrean, Musikako eta Arte Eszenikoetako Institutu Nazionalak ikuskizun publikoetan aritzen diren artisten lan-harreman bereziaren araubidearen arabera egindako obra edo zerbitzu jakinetarako kontratuei aplikatu behar zaizkien arau erkideak biltzen dira. Azken xedapenetako lehenak Espainiako Ondare Historikoaren ekainaren 25eko 16/1985 Legea aldatzen du, ondasun higigarrien inportazioei aplikatu behar zaien

araubidea argitzeko; ondasun inportatuetarako eska daitezkeen luzapenei buruzko testuaren idazkuntza aldatzen du, eta halakoak lege-testuan jasotako araubide bereziaren barnean mantentzen ditu. 32.2 artikuluaren idazkuntza berriak argi uzten du ondasunon edukitzaileek ondoz ondoko luzapenak eska diezazkioketela Estatuko Administrazioari eta eskaerak onartuko direla baldin eta indarreko legeriak galdatutako baldintzak betetzen badira eta betiere Espainiako Ondare Historikoko Ondasunen Kalifikazio, Balorazio eta Esportazio Batzordearen irizpena entzun ondoren. Azken xedapenetako bigarrenaren bidez, Kultur Ondare Immaterialaren Babeserako maiatzaren 26ko 10/2015 Legea aldatzen da; hain zuzen ere, beste idazkuntza bat ematen zaio azken xedapenetako bosgarrenari, Gobernuari baimena emateko 2019ko abenduaren 31 baino lehen testu bategin bat presta dezan, non behar bezala erregularizatuta, argituta eta harmonizatuta egongo baitira Espainiako Ondare Historikoaren ekainaren 25eko 16/1985 Legea, maiatzaren 26ko 10/2015 Legea eta lege-mailako arauetan jasota dauden ondare historikoaren babeserako xedapenak. Bestalde, azken xedapenetako hirugarrenean zehazten da noiztik aurrera aplikatuko zaizkien entitate kudeatzaileei errege lege-dekretu honen bidez aldatutako kontabilitate- eta auditoretza-arauak eta urteko gardentasun- txostena egin eta onartzeko betebeharra.

V

Europako zuzentarauen transposizioa epean egitea Europako Kontseiluak ezarritako lehentasunezko helburu nagusietako bat izan da beti. Helburu hori lortzeak, gaur egun, are lehentasun handiagoa du, Lisboako Tratatuak diseinatutako agertoki berria dela eta. Tratatu horrek Europar Batasunaren Tratatua eta Europako Erkidegoa Eratzekoa aldatzen ditu, transposizioak epean ez betetzeari dagokionez; kasu horietan, Europako Batzordeak zehapen ekonomiko handiak jartzea eska diezaioke Europar Batasuneko Justizia Auzitegiari, eta, gainera, zehapen horiek azkar jartzea.

Une honetan, Espainia atzeratuta dabil 2014/26/EB Zuzentarauaren transposizioari dagokionez; izan ere, barne-ordenamenduko transposizioak 2016ko apirilaren 10a baino lehen eginda egon behar zuen. Zuzentaraua barne-ordenamendu juridikoan txertatzeko, lege-mailako arau bat behar da gutxienez; haren onarpena berandutuz gero, isuna jasotzeko arriskua dago, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuan ezarritakoaren arabera. Horren harira, Europako Batzordeak 2017ko abenduaren 6an erabaki zuen Espainiako Erresumaren aurka demanda bat jartzea Europar Batasuneko Justizia Auzitegian, Espainiak ez duelako bete zuzentaraua betetzeko beharrezkoak diren legezko xedapenak indarrean jartzeko betebeharra.

2014/26/EB Zuzentaraua Espainiako ordenamendu juridikoan sartzea gehiago atzeratzeak ondorio larriak izan ditzakeela ikusita, beharrezkoa da transposizioa presaz egiteko errege lege-dekretu bat onartzea. Hartara, Europako Batzordeak Europar Batasuneko Justizia Auzitegian jarritako errekurtsoa —betebeharra ez betetzeagatik aurkeztua— bertan behera geldituko da objekturik ez izateagatik, eta Espainiari zehapen ekonomikoak jar dakizkion saihestuko da. Ministro Kontseiluak 2018ko otsailaren 9ko bileran ekintza-plan bat onartu zuen, 2018an zehar isuna ezartzeko arriskua duten zuzentarauen transposizioa egiten dela bermatzeko; bada, errege lege-dekretu hau onartzea plan horren neurrietako bat da.

Ikusita 2014/26/EB Zuzentaraua eta 2017/1564/EB Zuzentaraua funtsean loturik daudela eta haien arteko lotura materiala agerikoa dela, komeni da errege lege-dekretu honen bidez bien transposizioa batera egitea Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bateginean, horrek desiragarri den koherentzia emango baitio arauari. Hain zuzen ere, bi zuzentarauek jabetza intelektualeko eskubide esklusiboen erabilerari buruzko zenbait alderdi arautzen dituzte, maila nazionalekoak eta Europar Batasuneko barne-merkatukoak: 2014/26/EB Zuzentarauak jabetza intelektualeko eskubide esklusiboak erabiltzeko lizentziak emateko araubidearekin lotutako alderdiak jorratzen ditu (araubide orokor bat, edozein motatako lizentziei aplikatzekoa, eta araubide espezifiko bat, lurralde anitzeko lizentziei aplikatzekoa), eta 2017/1564/EB Zuzentarauak, aldiz, mugak ezartzen dizkie erreproduzitzeko, banatzeko eta publikoari komunikatzeko jabetza intelektualeko eskubide

esklusiboei, ikusmen-desgaitasuna duten pertsonek obra inprimatuetara irispidea izan dezaten errazteko. Horiek horrela, halako pertsonek barne-merkatura duten irispidea zabaltzen da, aurreratzean ez baitute jabetza intelektualeko eskubideen titularraren baimenik beharko lehendik jendarteratu diren obrak erreproduzitzeko, banatzeko eta jendaurrean komunikatzeko, baldin eta irabazi-asmorik ez badute eta zenbait baldintza betetzen badituzte. Horiek horrela, araubideak pertsona horien kultura-irispiderako eskubidearen eta egile- eta argitaratzaile-eskubideen arteko oreka bermatzen du. Batasunaren barneko trafikora irekitzeak eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2017ko irailaren 13ko 2017/1563/EB Erregelamendua beste herrialde batzuekin egiten den trafikoan zuzenean aplikatzeak —erregelamendu hori egile-eskubidez eta antzeko eskubidez babestutako obra edo prestazio jakin batzuen formatu irisgarriko aleak Batasunaren eta beste herrialde batzuen artean mugaz gaindi trukatzekoa da, itsuen, ikusmen-desgaitasuna duten pertsonen edo testu inprimatuetara irispidea izateko bestelako zailtasunak dituztenen mesederako— aukera emango die Espainiako entitateei barne- merkatuan jarduteko, baldin eta, beren xedeak kontuan hartuta eta legezko betekizunak beteta, baimena ematen bazaie ondasun eta zerbitzuen trafikoan bitartekari aritzeko.

Bosgarren xedapen gehigarriak aparteko eta presako izaera du, Dantza Konpainia Nazionaleko 34 dantzariri hiru urteko kontratua amaituko zaielako 2018ko abuztuaren 31n, eta horrek esan nahi du konpainian egoteari utziko diotela berehala. Hala gertatuz gero, Estatuko eta nazioarteko biretako konpromiso asko bertan behera utzi beharko lirateke, kalte-ordain ekonomiko handiak ordaindu beharko lirateke eta Espainiako kulturak kalte itzelak jasango lituzke.

Bestalde, saihetsezina da Espainiako Ondare Historikoaren ekainaren 25eko 16/1985 Legearen 32.2 artikuluaren aldaketa —azken xedapenetako lehenean jasoa—, ondasun higigarriak esportatzeko lizentzien luzapenari buruz idatzita dagoena presaz aldatu ezean litekeena baita gero eta kultura-ondasun inportatu gehiago Espainiako lurraldetik behin betiko ateratzea, ondasunen jabeek, 20 urteko epea igarotzear egonik, ez dutelako nahi izango legearen araubide orokorra aplika dakien edo, besterik gabe, nahiago izango dutelako ziur egon ondasunak nazioarteko merkatuan eta prezioan berriz besterendu ahalko dituztela.

Arestian azaldu dugun hori guztia dela-eta, aparteko eta presako beharrizana dago oraingo egoeran; horrela, Espainiako Konstituzioaren 86.1 artikuluak Gobernuari lege- dekretuak eman ahal izateko ezartzen dion baldintza betetzen da, Konstituzio Auzitegiaren jurisprudentziarekin bat etorrita: beharrizana dago egitezko baldintza jakin baten ondorioz, alegia, kasu honetan, Europako arau bat lehenbailehen txertatu behar delako barne- ordenamendu juridikoan, bideratzen ari den ez-betetzeagatiko errekurtsoaren zehapen- ondoreak saihesteko; beharrizanari aurre egiteko erabili behar diren neurriek presa dute eta ezinezkoa da presako legegintza-prozeduraren bidez erantzutea, eta, azkenik, lotura dago zehaztutako presako egoeraren eta egoera horri aurre egiteko neurri zehatzen artean.

VI

Errege lege-dekretu hau Espainiako Konstituzioaren 149.1.9 artikuluan ezarritakoaren babesean onartu da, artikulu horrek Estatuari esleitzen baitio jabetza intelektualari buruzko legegintzaren gaineko eskumena.

Halaber, araugintza-proiektu hau onartzea 2018ko Urteko Araugintza Planaren barruan kokatzen da; hain zuzen ere, Gobernuari buruzko azaroaren 27ko 50/1997 Legearen 25. artikuluan xedatutakoaren arabera onartzen da, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak onartu beharreko proiektuetako bat izanik.

Azkenik, esan beharra dago errege lege-dekretu honek bete egiten dituela Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean jasotako erregulazio onaren printzipioak. Bete egiten ditu, orobat, premia- eta efizientzia-printzipioak; izan ere, xedapen hau onartuz, 2014/26/EB Zuzentarauaren eta 2017/1564/EB Zuzentarauaren transposizioa egiteko betebeharra betetzeko behar diren araugintza-neurriak hartzen dira. Gainera, hierarkiari begiratuta, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bategina aldatzeko egokiena den arau mota erabili da; alegia,

lege-mailako araua. Zuzentarau horien transposiziorako premiazkoak diren aldaketak sartzen dira, eta, beraz, proportzionaltasun-printzipioa ere errespetatzen da. Amaitzeko, segurtasun juridikoaren printzipioa, gardentasun-printzipioa eta efizientzia-printzipioa ere betetzen dira, sartutako erreformak koherenteak baitira gainerako ordenamendu juridikoarekin. Alderdi interesdunek parte hartu dute prozesuan, bai aurretiazko kontsulta publikoan, bai informazio publikoaren ondorengo izapidean, eta zuzentarauetan eskatzen diren betebeharrak betetzeko beharrezkoak diren administrazio-kargak baino ez dira txertatzen.

Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeari proiektu honen berri eman zaio 2018ko apirilaren 5ean egindako bileran.

Horregatik, Espainiako Konstituzioaren 86. artikuluan zehaztutako baimenaz baliatuta, Hezkuntza, Kultura eta Kiroleko ministroak proposatuta, eta Ministro Kontseiluak 2018ko apirilaren 13ko bileran gaia eztabaidatu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra. Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bategina —apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua— aldatzea.

Aldatu egiten da Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bategina —apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuak onartua—, eta jarraian azaltzen den moduan geratzen da.

Bat. Aldatu egiten da 20.4 artikuluaren c) letrako hirugarren paragrafoa eta f) letrako bigarrena, eta honela geratzen dira idatzita:

«Artikulu honen c) letra honetan aipaturiko titularrek kable bidezko birtransmisioa egiten duen enpresaren eta beren eskubideen kudeaketa eskuordetu diotela ulertzen den entitatearen arteko hitzarmenetik eratorritako eskubideak gozatuko dituzte eta betebeharrak betetzeari loturik geratuko dira, eskubideen kudeaketa entitate horri gomendatu dioten titularren baldintza beretan. Halaber, c) letra honen aurreko paragrafoetan aipaturiko entitate kudeatzaileari erreklamatu ahal izango dizkiote beren eskubideak, 177. artikuluan jasotakoaren arabera.»

«Aurreko paragrafoan aipaturiko bitartekaritzari aplikatzekoa izango da 193. artikuluan eta xedapen horren garapenerako errege-dekretuan aurreikusitakoa.»

Bi. 25. artikuluaren 8. apartatuan beste paragrafo bat eransten da:

«Itzulketa-akzioa egikaritzeko epea urtebetekoa izango da, ekipamenduaren, aparatuaren edo euskarri materialaren erosketa-fakturan, ekitatezko konpentsazioaren ordainketa eragin zuen hartan, agertzen den egunetik kontatzen hasita. Hogeita bost euro baino gutxiagoko urteko faktura metatuen kasuan, epea azkeneko fakturaren egunetik hasiko da kontatzen.»

Hiru. Aldatu egiten da 31 bis artikulua, eta honela geratzen da idatzita:

«31 bis artikulua. Segurtasuna eta prozedura ofizialak.

Ez da beharko egilearen baimenik obra bat erreproduzitzeko, banatzeko edo publikoari komunikatzeko, segurtasun publikoa edo prozedura administratibo, judizial zein parlamentarioak zuzen burutzea bada helburua.»

Lau. 31 ter artikulua gehitzen da, eduki honekin:

«31 ter artikulua. Desgaitasuna duten pertsonentzako irispidea.

1.Ez dute behar jabetza intelektualeko eskubideen titularraren baimenik dagoeneko jendarteraturiko obretatik desgaitasuna duten pertsonen mesederako

egiten diren erreprodukzio, banaketa eta komunikazio publikoek, betiere irabazi- asmorik gabekoak badira, dagokion desgaitasunarekin zerikusi zuzena badute, desgaitasunari egokituriko prozeduraz edo bitartekoz egiten badira eta desgaitasunak eskatzen duen hartara mugatzen badira.

2.Obraren ustiapen normalarekin gatazkarik ez dagoen egoera berezietan eta eskubidearen titularraren interes legitimoei kalte handiegia eragiten ez zaienean, itsuen, ikusmen-desgaitasuna duten pertsonen edo testu inprimatuetara irispidea izateko bestelako zailtasunak dituztenen erabilera esklusiborako obren formatu irisgarriko aleak ekoizten dituzten eta Espainian ezarrita dauden entitate baimenduek aurreko apartatuan adierazi diren ekintzak burutu ahal izango dituzte, apartatu horretan esandako moduan, onuradun horien zein Europar Batasuneko edozein estatutan ezarrita dauden entitate baimenduen erabilera esklusiborako. Espainian ezarritako onuradunek eta entitate baimenduek aukera izango dute Europar Batasuneko edozein estatutan ezarritako entitate baimenduek emandako formatu irisgarriko aleak lortzeko edo kontsultatzeko.

Apartatu honetako onuradunak zehaztearen ondoreetarako, ulertuko da honako hauek ikusmen-desgaitasuna duten pertsonak direla edo obra inprimatuetara irispidea izateko zailtasunak dituztela:

a)itsuak;

b)ikusmen-desgaitasuna dutenak, baldin eta desgaitasun hori ezin bada zuzendu halako desgaitasunik ez duten pertsonen ikusmen-funtzio berbera lortzeko, eta, ondorioz, halako desgaitasunik ez duten pertsonen maila ia baliokide batean obra inprimatuak irakurtzeko gai ez badira;

c)hautemateko edo irakurtzeko zailtasunak dituztenak, baldin eta horrek halako zailtasunik ez duten pertsonen maila ia baliokide batean obra inprimatuak irakurtzeko ezgaitzen baditu, edo

d)desgaitasun fisiko batengatik ezin dutenak liburu bat eskuetan hartu eta manipulatu edo, irakurtzeko beharrezkoa den neurrian, begiak mugitu edo ikusmena zentratu ezin dutenak.

Artikulu honen ondoreetarako, entitate baimendutzat joko dira itsuei, ikusmen- desgaitasuna duten pertsonei edo testu inprimatuetara irispidea izateko bestelako zailtasunak dituztenei, irabazi-asmorik gabe, heziketa, prestakuntza pedagogikoa, irakurketa egokitua edo informaziorako irispidea eskaintzen dieten entitateak, edo, irabazi-asmorik gabeko antolakundeak eta erakunde publikoak, baldin eta halako zerbitzuak ematea bada beren jarduera nagusietako bat, betebehar instituzionaletako bat edo interes publikoko egitekoetako bat.

3.Artikulu honen ondoreetarako entitate baimenduek, betebehar hauek izango

dituzte:

a)Obren formatu irisgarriko aleak banatzea, komunikatzea edo eskura jartzea, aurreko apartatuan jasotako onuradunen edo beste entitate baimendu batzuen erabilera esklusiborako.

b)Beharrezkoak diren neurriak hartzea formatu irisgarriko aleak baimenik gabe erreproduzitu, banatu, publikoari komunikatu edo publikoaren eskura jartzeko sustagarria ken dadin.

c)Obrak eta aleak arreta egokiz kudeatzea formatu irisgarrian eta kudeaketa horren erregistroa eramatea.

d)Aurreko letretan jasotakoa aplikatzeko egin diren jarduketei buruzko informazioa argitaratzea. Aski izango da, ondore horietarako, Interneteko ataria sei hilean behin eguneratzea eta informazioa —sei hilean behin eguneratua— jabetza intelektualaren arloan eskumena duen Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko zuzendaritza-zentrora bidaltzea, bai eta formatu irisgarrian jarritako obren titularrak ordezkatzen dituen jabetza intelektualeko eskubideen entitate kudeatzailera ere.

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko zuzendaritza-zentro horrek entitate baimenduen erregistroa sortu eta eramango du, eta entitateek jakinarazitako jarduketak egiaztatu ahal izango ditu edozein unetan.

e)Aurreko apartatuko onuradunei, beste entitate baimendu batzuei edo eskubideen titularrei aurreko d) letran jasotakoaren arabera eskura dauden obren eta formatuen zerrenda ematea formatu irisgarrian, hala eskatuz gero, eta formatu irisgarriko aleak trukatu dituzten entitate baimenduen datuak ematea.

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak Europako Batzordeari entitate baimenduek bidalitako informazioa igorriko dio, entitateen izenak eta harremanetarako datuak barne.

Betebehar horiek datu pertsonalen tratamenduaren arloan indarrean den araudia goitik behera errespetatuz bete behar dira.

4.Entitateek jabetza intelektualaren arloan eskumena duen Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko zuzendaritza-zentroari jakinaraziko diote betetzen dituztela aurreko 2. eta 3. apartatuetan adierazitako betebeharrak, entitate baimenduei aplikatu beharrekoak. Betebeharrak betetzen ez badituzte eta hutsak zuzentzeko errekerimenduari kasurik egiten ez badiote, artikulu honetan araututako jarduerari uzteko eskatuko zaie.

5.Aurreko 2., 3. eta 4. apartatuetan xedatutakoak ez du ezertan eragozten Europar Batasunaren araudia aplikatzea; hain zuzen ere, egile-eskubidez eta antzeko eskubidez babestutako obra edo prestazio jakin batzuen formatu irisgarriko aleak mugaz gaindi trukatzeko ezarrita dagoena, itsuen, ikusmen-desgaitasuna duten pertsonen edo testu inprimatuetara irispidea izateko bestelako zailtasunak dituztenen mesederako.»

Bost. Aldatu egiten dira 139.1 artikuluaren a), e) eta f) letrak, eta honela geratzen dira idatzita:

«a) Araua hausten duen ustiapena edo jarduera etetea, 196. eta 198. artikuluetan aipaturiko egintza edo jarduera guztiak barne.»

«e) Obra edo prestazioak publikoari baimenik gabe komunikatzeko erabilitako tresnak erretiratzea edo zigilatzea, bai eta, 198. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, eskubideen kudeaketa elektronikorako informazioa baimenik gabe kendua edo aldatua duten obra edo prestazioak edo, 196. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, babes teknologikoari itzuri eginez iritsi direnak ere.

f)Ordenagailu-programa bat babesteko erabilitako zeinahi gailu tekniko baimenik gabe kentzeko edo neutralizatzeko baizik ez diren tresnak konfiskatzea, baliogabetzea eta, behar izanez gero, suntsitzea, arau-hauslearen kontura. Neurri berak hartu ahal izango dira 196. artikuluan aipaturiko neurri teknologikoei itzuri egiteko diren eta 198. artikuluan aipaturiko eskubideen kudeaketa elektronikorako informazioa kentzeko edo aldatzeko diren gailu, produktu zein osagaiei dagokienez.»

Sei. Aldatu egiten da 141. artikuluaren 4. apartatua, eta honela geratzen da idatzita:

«4. Epailearen zainpean uztea 102. c) eta 196.2 artikuluetan aipaturiko lanabes, gailu, produktu eta osagaiak eta 198.2 artikuluan aipaturiko eskubideen kudeaketa elektronikorako informazioa kentzeko edo aldatzeko erabilitakoak.»

Zazpi. Aldatu egiten da hirugarren liburuko IV. titulua, eta honela geratzen da idatzita:

«IV. TITULUA

Legean onartutako eskubideen kudeaketa kolektiboa

I. KAPITULUA

Kudeaketa kolektiborako betekizunak

147.artikulua. ENTITATE KUDEATZAILEEN BETEKIZUNAK.

Legearen arabera eratuak izanik establezimendua Espainiako lurraldean duten eta, beren izenean zein besterenean, egile bat baino gehiagoren edo jabetza intelektualeko eskubideen beste titular batzuen kontura eta haien interesetan, ustiapen-eskubideak nahiz ondare-izaerako beste eskubide batzuk kudeatzen aritzeko asmoa duten entitateek Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren baimena lortu beharko dute, jabetza intelektuala behar bezala babesten dela bermatzeko. Baimen hori ESTATUKO ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.

Entitateek, jabetza intelektuala babestuta dagoela bermatzeko, ezingo dute irabazi-asmorik izan, eta, baimenaren babesean, jabetza intelektualeko eskubideak egikaritu ahal izango dituzte —titularrek kudeaketa-kontratu bidez beren esku utzitakoak— eta titulu honetan ezarrita dauden eskubide eta betebeharrak izango dituzte; bereziki, lege honetan aurreikusitako kasuetan ekitatezko ordainsari eta konpentsazio bat izateko eskubideak gauzatu eta kable bidezko banaketa baimentzeko eskubidea egikaritu dezakete.

148.artikulua. BAIMENAREN BALDINTZAK.

1.Aurreko artikuluan adierazitako baimena emango da, eskaerarekin batera honako baldintza hauek betetzen direla egiaztatzeko dokumentazioa aurkezten bada soilik:

a)Entitate eskatzailearen estatutuek titulu honetan ezarritako betekizunak betetzea.

b)Emandako datuetatik eta lortutako informaziotik ondorioztatzea entitate eskatzaileak betetzen dituela kudeatzeko gomendatuko zaizkion eskubideak Espainiako lurralde osoan eraginkortasunez administratzeko behar diren baldintzak.

c)Baimenak jabetza intelektualaren babesaren interes orokorren alde egitea.

2.Aurreko apartatuko b) eta c) letretan ezarritako baldintzak betetzen diren balioesteko, balioespen-irizpide hauek aintzat hartuko dira bereziki: gomendatutako eskubideen kudeaketa bideragarrirako gaitasuna; estatutuen eta baliabide materialen egokitasuna xedeak betetzeko, eta haien kudeaketak atzerrian izan dezakeen eraginkortasuna, jabetza intelektualaren babesa osatzen duen interes orokorraren premiazko arrazoiak kontuan hartuta batik bat.

3.Baimena eman dela ulertuko da, hura aurkeztu eta hiru hilabeteko epean aurkako ebazpenik jakinarazten ez bada.

149.artikulua. BAIMENA ERREBOKATZEA.

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak baimena errebokatu ahal izango du, baimena ukatzea eragin zezakeen egitateren bat gertatzen zein agerian geratzen bada, edo entitate kudeatzaileak titulu honetan ezarritako betebeharrak betetzen ez baditu, ez-betetze astuna eginik. Hiru kasuetan, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren ohartarazpen bat beharko da aurretik, adierazitako egitateak konpondu edo zuzentzeko gutxienez hiru hilabeteren epea ezarriko duena.

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hiru hilabetera izango ditu ondorioak errebokazioak.

150.artikulua. Legitimazioa.

Entitate kudeatzaileak, titulu honen arabera baimenduak izan ondoren, beren estatutuetan jasota dagoen moduan egongo dira legitimaturik kudeatzeko enkargatu zaizkien eskubideak egikaritzeko eta era guztietako administrazio-prozeduretan zein prozedura judizialetan haiek baliarazteko.

Legitimazio horren egiaztagarri, entitate kudeatzaileak aski izango du estatutuen kopia eta administrazio-baimenaren ziurtagiria aurkeztea prozesuaren hasieran. Demandatuak puntu hauetan baino ez du oinarritu ahal izango bere kontrakotasuna: demandatzaileak ordezkagaitasunik ez izatea, eskubide esklusiboaren titularraren baimena, edo dagokion ordainsaria ordaindu izatea.

151.artikulua. Espainian establezimendurik ez duten entitate kudeatzaileen betekizunak.

1.Legearen arabera eratuta dauden entitate kudeatzaileek, Espainian establezimendurik izan ez, baina Espainiako lurraldean zerbitzuak eman nahi badituzte lege honetan adierazitakoaren arabera, Espainian jarduerak egiten hasi direla jakinarazi beharko diote Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari.

Komunikazioan, gutxienez, harremanetarako datuak agertu behar dira, eta identifikazio fiskaleko datuak, eman behar dituzten zerbitzuen ezaugarriak, entitate kudeatzaile gisa jarduteko beren establezimendu-herrialdean ezarrita dauden betekizunak betetzen dituztela egiaztatzeko agiriak, eta indarreko beren estatutuen gaztelaniazko bertsioa ere bai. Horrez gain, komunikazioan jasotako datuak aldatzen badira, horren berri eman beharko dute aldaketa gertatzen denetik hilabeteko epean.

2.Aurreko 1. apartatuan adierazitako entitate kudeatzaileek Europar Batasuneko beste estatu batean badute establezimendua, bete egin beharko dituzte 163.etik 166.era bitarteko artikuluetan, 176.2 artikuluan, 177. artikuluaren 1. apartatuan —laugarren paragrafoa izan ezik— eta 2.etik 5.era bitarteko apartatuetan,

185.artikuluan eta 186.ean —c) letratik f) letrara— xedatutako betebeharrak, betiere Espainian ematen dituzten zerbitzuei dagokienez eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak baimendutako entitate kudeatzaileen baldintza berberetan.

3.Aurreko 1. apartatuan adierazitako entitate kudeatzaileek Europar Batasuneko beste estatu batean badute establezimendua, bete egin beharko dituzte 163.etik 166.era bitarteko artikuluetan, 170.etik 174.era bitarteko artikuluetan, 177. artikuluaren 1. apartatuan —laugarren paragrafoa izan ezik— eta 2.etik 5.era bitarteko apartatuetan, 179.etik 184.era bitarteko artikuluetan, 185. artikuluan — urteko gardentasun-txostena argitaratzeko betebeharra izan ezik— eta 186.ean —c) letratik f) letrara— xedatutako betebeharrak, betiere Espainian ematen dituen zerbitzuei dagokienez eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak baimendutako entitate kudeatzaileen baldintza berberetan.

4.Artikulu honetan aipatzen diren entitate kudeatzaileek jabetza intelektualeko eskubideen titularrek kudeaketa-kontratuen bidez eman dizkieten eskubideak egikaritu ahal izango dituzte, betiere horien guztien kontura eta onura kolektiborako. Lege honetan aurreikusitako kasu desberdinetan ekitatezko ordainsari eta konpentsazio bat izateko eskubideak gauzatu eta kable bidezko banaketa baimentzeko eskubidea egikaritu ahal izateko, 147. artikuluan adierazitako baimena eskatu beharko dute.

5.Artikulu honetan aipatzen diren entitate kudeatzaileak administrazio eskudunen gainbegiratze-ahalmenen mende egongo dira, eta 154. artikuluko betebeharrak betetzera behartuta.

152.artikulua. Entitate kudeatzaile baten mendeko entitateen betekizunak.

1.Entitate kudeatzaile baten mendeko entitate batek titulu honetan araututa dagoen jarduera bat egiten badu Espainian eta jarduera hori entitate kudeatzaile nagusiari badagokio, mendeko entitatea behartuta egongo da arauketa hori betetzera entitate kudeatzaileak izango lituzkeen baldintza berberetan.

Entitate kudeatzaile baten mendeko entitate izango da legearen arabera eratuta dagoena, eta, zuzenean edo zeharka, guztiz edo partez, entitate kudeatzaile batena dena edo haren kontrolpean dagoena.

2.Ezertan eragotzi gabe 178. artikuluaren 4. eta 5. apartatuetan xedatutakoa, 25.10 artikuluan pertsona juridikoaren estatutuen kontrolari buruz araututakoa eta

168.artikuluan fakturazio- eta ordainketa-leihatila bakarra kudeatuko duenari buruz esandakoa, entitate kudeatzaileek mendeko entitateren bat eratuz gero edo lehendik existitzen den batean integratuz gero, horren berri emango diote Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari.

153.artikulua. Kudeaketa-operadore independenteen betekizunak.

1.Lege honetan adierazitakoaren arabera Espainian zerbitzuak eman nahi dituzten kudeaketa-operadore independenteek Espainian jarduerak egiten hasi direla jakinarazi beharko diote Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari. Komunikazioan, gutxienez, harremanetarako datuak agertu behar dira, eta identifikazio fiskaleko datuak, eman behar dituzten zerbitzuen ezaugarriak eta 2. apartatuaren a) eta b) letretan ezarrita dauden betekizunak betetzen dituztela egiaztatzeko agiriak ere bai. Horrez gain, jardueren hasieraren komunikazioan jasotako datuak aldatzen badira, horren berri eman beharko dute aldaketa gertatzen denetik hilabeteko epean.

Operadoreek jabetza intelektualeko eskubide jakin batzuk soilik egikaritu ahal izango dituzte, titularrek kudeaketa-kontratu baten bidez kudeatzeko agindu dizkieten eskubideak hain zuzen, betiere horien guztien onura kolektiborako.

2.Kudeaketa-operadore independentetzat hartuko da legearen arabera eratuta dagoen entitate oro, baldin eta kudeaketa-kontratu baten bidez baimenduta badago ustiapen-eskubideak edo ondare-izaerako beste eskubide batzuk titular batzuen izenean eta haien onura kolektiborako kudeatzeko —xede bakarra edo nagusia izan behar du—, eta baldintza hauek betetzen baditu:

a)Ez du izan behar eskubideen titularren jabetzakoa, eta ez du haien zuzeneko zein zeharkako kontrol osoaren edo partzialaren pean egon behar. Horretarako, kudeaketa-operadore independentearen jabetzari buruzko egiaztatze-tituluek izendunak izan beharko dute. Betekizun berberak galdatuko zaizkie kudeaketa- operadore independenteen jabe diren edo haien zuzeneko zein zeharkako kontrol osoa edo partziala duten entitateei, bai eta kudeaketa-operadore independenteen jabetzaren pean edo haien zuzeneko zein zeharkako kontrol osoaren edo partzialaren pean dauden entitateei ere.

b)Irabazi-asmoa izan behar dute.

Ez dira inoiz kudeaketa-operadore independente izango ikus-entzunezko grabazioen produktoreak, fonogramen produktoreak, irrati-hedapeneko entitateak, argitaratzaileak, egileen edo artista interpretatzaileen zein exekutatzaileen kudeatzaileak eta entitate kudeatzailearekiko harremanetan eskubideen titularrak ordezkatzen dituzten agenteak.

3.Kudeaketa-operadore independenteek 163.1, 165., 166. eta 181. artikuluetan, 183. artikuluaren 1. apartatuko a) eta b) letretan eta 186. artikuluaren c) eta e) letretan aurreikusita dauden betebeharrak bete beharko dituzte, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak baimendutako kudeaketa-entitateen baldintza berberetan. Halakoen izenetan “kudeaketa-operadore independente” erreferentziak agertu behar du, edo, bestela, “KOI” siglak.

4.Kudeaketa-operadore independenteek informazio hau argitaratu beharko dute beren web-orrian, erraz iristeko moduan, eta eguneratuta mantendu:

a)Estatutuak.

b)Jabetza intelektualeko eskubideen titularrek haiekin kudeaketa-kontratu bat egin ahal izateko bete behar dituzten baldintzak.

c)Kudeatzen duten bilduma.

d)Kudeatzeko agindu dizkieten eskubideak erabiltzeagatik ordaindu behar diren tarifak, deskontuak barne.

e)Erabiltzaile-elkarteekin sinatuta dituzten kontratu orokorrak eta bildumaren erabilera-modalitate bakoitzerako erabili ohi diren kontratu-ereduak.

f)Eskubideen titularrei ordaindu behar zaizkien kopuruak banatzeko arauak.

g)Kudeaketa-deskontuak eta bildutako eskubide-diruei aplikatutako beste kenkari batzuk.

154.artikulua. Administrazio publikoen gainbegiratze-ahalmenak.

1.Jarraian datorren 155. artikuluaren arabera eskudun diren administrazioek zainduko dute Espainian zerbitzuak ematen dituzten entitate kudeatzaileek, haien mendeko entitate independenteek eta kudeaketa-operadore independenteek dagozkien betebeharrak betetzen dituztela.

Xede horrekin, administrazio eskudunek egokitzat jotzen dituzten ikuskapen- eta kontrol-jarduerak egin ahal izango dituzte, eta, beharrezkoa izanez gero, beste entitate publiko edo pribatu batzuekin lankidetzan jardun ahal izango dute.

Administrazio eskudunek aukera izango dute Europar Batasuneko beste estatu bateko agintaritza eskudunari jabetza intelektualeko eskubideen kudeaketa kolektiboaren araudia aplikatzearekin zerikusia duen informazioa eskatzeko, behar bezala arrazoituta badago; batez ere, Europar Batasuneko estatu horretan establezimendua izanik Espainian zerbitzuak ematen dituzten kudeaketa-operadore independenteen edo entitate kudeatzaileen jarduerei buruzko informazioa eska dezakete.

2.Entitate kudeatzaileek, haien mendeko entitateek eta kudeaketa-operadore independenteek nahitaez jardun beharko dute administrazio eskudunekin; gainera, horien informazio- eta dokumentazio-eskakizunei arretaz erantzun beharko diete.

155.artikulua. Administrazio publikoen eskumenak.

1.Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak honako eginkizun hauek izango ditu beti:

a)Jarduera abiaraztean entitate kudeatzaileek eta kudeaketa-operadore independenteek legezko baldintzak betetzen dituztela eta jarduteko legezko desgaikuntzarik ez dutela egiaztatuko du, lege honetan aurreikusitakoari jarraikiz.

b)147. artikuluan xedatutako baimena duten entitate kudeatzaileek aurkeztutako estatutu-aldaketak onartuko ditu, dagokion Batzar Orokorrak horiek onartu ostean eta beste aplikazio-arau batzuetan xedatutakoari kalterik egin gabe. Entitate kudeatzaileek Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari aurkeztu beharko diote onarpen-eskaera, dagokion Batzar Orokorrak estatutu-aldaketa onartu eta hilabete igaro baino lehen. Administrazioak onarpena eman duela ulertuko da, hura aurkeztu eta hiru hilabeteko epean aurkako ebazpenik jakinarazten ez bada.

c)Establezimendua Espainiatik kanpo izanik zerbitzuak Espainiako lurraldean ematen dituzten entitate kudeatzaileek eta kudeaketa-operadore independenteek jarduera-hasieraren berri emateko bidaltzen dituzten komunikazioak jasoko ditu, bai eta komunikazio horietan jasota dauden datuen aldaketen berri ematekoak ere. Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak zerrenda eguneratu bat izango du ikusgai Interneteko bere atarian; zerrenda horretan agertuko dira Espainian jarduerak egiten

hasiko direla jakinarazi duten kudeaketa-operadore independenteak eta establezimendua Espainiatik kanpo duten entitate kudeatzaileak.

2.Jabetza intelektualeko eskubideen entitate kudeatzaileen eta kudeaketa- operadore independenteen ikuskaritza-, zaintza- eta kontrol-eginkizunak, zehatzeko ahalaren egikaritza barne, ohiko jarduera garatzen duten lurraldeko autonomia- erkidegoari dagozkio.

Jabetza intelektualeko eskubideen entitate kudeatzaile batek edo kudeaketa- operadore independente batek nagusiki autonomia-erkidego jakin batean jarduten duela ulertuko da, haren egoitza soziala eta kideen edo mandatugileen ehuneko 50en zerga-egoitza —kudeaketa-operadore independenteen kasuan— lurralde horretako autonomia-erkidegoan dagoenean, eta hark kudeatzen dituen eskubideei dagokien diru-bilketaren eremu nagusia lurralde horretara mugatzen denean. Diru- bilketaren eremu nagusitzat hartuko da bilketaren ehuneko 60 baino gehiago jasotzen den eremua; baldintza hori bi urtez behin berrikusi ahal izango da.

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministroak proposatuta, Gobernuak informazioa emateko beharrezkoak diren mekanismoak eta betebeharrak zehaztuko ditu erregelamendu bidez, eginkizun horien jardun koordinatua eta eraginkorra bermatzeko.

3.Ikuskaritza-, zaintza- eta kontrol-eginkizunak Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari dagozkio, baita zehatzeko ahalaren egikaritza ere; eginkizun horiek jabetza intelektualeko eskubideen entitate kudeatzaileei, haien mendeko entitateei eta kudeaketa-operadore independenteei dagokienez gauzatuko dira, aurreko apartatuan aurreikusitakoari jarraikiz eginkizun horiek betetzea ez dagokionean autonomia-erkidego bati.

II. KAPITULUA

Eskubideen titularrak

156.artikulua. Eskubideen titularrak ordezkatzeko printzipio nagusiak.

1.Titulu honen ondoreetarako, eskubideen titulartzat hartuko da entitate kudeatzaile ez den pertsona edo entitate oro, baldin eta egile-eskubideen edo jabetza intelektualeko beste eskubide batzuen titularra bada edo, eskubideak ustiatzeko akordio baten babesean edo legearen babesean, legitimotasuna badu halako eskubideen ondorioz sortutako kopuruen zati bat jasotzeko.

2.Entitate kudeatzaileak behartuta daude beren helburu edo xedeekin bat datozen eta estatutuetan jasotako onarpen-irizpideen arabera kontratu edo lege bidez gomendatzen zaizkien eskubideen administrazioa onartzera, baldin eta halakoen kudeaketa beren jarduera-eremuaren barnean badago; aitzitik, ez dute eskubideen administrazioa zertan onartu, ukoa justifikatzeko arrazoi objektiboak badaude eta behar bezala justifikatzen badira. Enkargu hori beren estatutuak eta horri dagokionez aplikatzekoak diren gainerako arauak jarraituz beteko dute.

3.Titularrek kudeaketa-kontratu bat sinatuz gomendatuko diote eskubideen kudeaketa entitate kudeatzaileari, ezertan eragotzi gabe lege honetan jasota dauden eta entitate kudeatzaileen bidez bakarrik kudeatu daitezkeen eskubideak.

Eskubideen titularrak ezin izango du ez zuzeneko ez zeharkako partaidetzarik eskaini entitatearekin edo beste entitate kudeatzaile batzuekin baimen-kontratu ez-esklusiboak egin dituzten erabiltzaileei bildutako eskubide-diruetan, erabiltzaileek, entitate kudeatzailearen bilduma erabiltzean, eskubideen titularraren obra bat edo gehiago lehentasunez ustiatzea bultzatzen dutenean, arrazoirik gabe.

4.Entitate kudeatzaileek ezingo dizkiete betebeharrak ezarri eskubideen titularrei, ez bada objektiboki beharrezkoak direla haien eskubideak edo interesak babesteko edo haien eskubideak eraginkortasunez kudeatzeko.

5.Entitate kudeatzaileek ez dituzte diskriminatuko ordezkaritza-akordio baten bidez beren kudeaketaren pean dauden eskubideen titularrak; bereziki, ez da diskriminaziorik izango aplikatu behar diren tarifei, kudeaketa-deskontuei eta eskubide-diruak biltzeko eta zenbatekoak banatzeko eta ordaintzeko baldintzei dagokienez.

6.Entitate kudeatzaileek eskubide hauek onartuko dizkiete lege edo kontratu bidez harreman juridikoa duten eskubideen titularrei, nahiz eta kide ez izan: entitatearekin elektronikoki komunikatzeko eskubidea; 172.2 artikuluan eta 183.1 artikuluaren a) eta b) letretan jasotako informazio-eskubideak, eta estatutuetan ezarritako prozeduraren arabera erreklamazio bat edo kexa bat aurkezteko eskubidea.

7.Entitate kudeatzaileek beren kideen erregistroa eramango dute, eta aldian- aldian hura eguneratzeaz arduratuko dira.

157.artikulua. Kudeaketa-kontratua.

1.Kudeaketa-kontratuan, eskubideen titularrak adostasun esplizitua eman beharko du, idatziz, entitateari kudeatzeko gomendatzen dion eskubide, eskubide- kategoria edo obra zein prestazio mota bakoitzari dagokionez eta hautatzen dituen lurraldeei dagokienez, kontuan izan gabe nazionalitatea edo bizilekua edo entitate kudeatzailearen establezimendua. Kontratuan ezingo da nahitaezkotzat ezarri erabilera-modalitate guztien kudeaketa, ez eta obra edo etorkizuneko ekoizpen osoaren kudeaketa ere.

2.Entitate kudeatzaileak eskubideen titularrari alderdi hauen berri emango dio kudeaketa-kontratua sinatu baino lehen: titulu honetan onartzen zaizkion eskubide guztiak; 169. artikuluan onartutako eskubideari datxezkion baldintzak, eta kudeaketa- deskontuak eta bildutako eskubide-diruei eta haiek inbertitzetik lortutako etekinei aplikatu beharreko beste kenkari batzuk.

158.artikulua. Kudeaketa-kontratuaren errebokazio osoa edo partziala.

1.Kudeaketa-kontratua ezingo da izan hiru urte baino luzeagoa; gero, urtetik urtera luza daiteke.

2.Titularrak, gehienez ere sei hilabeteko arrazoizko aurreabisua egiten badu —entitate kudeatzailearen estatutuetan ezarritako moduan—, eskubidea izango du kudeaketa-kontratuaren errebokazio osorako edo partzialerako, eta, ondorioz, berak hautatutako eskubideak, eskubide-kategoriak obra edo prestazio motak kendu ahalko ditu, berak hautatutako lurraldeetan.

3.Entitate kudeatzaileak erabaki dezake errebokazioaren ondorioak aurreabisuaren aldia betetzen den ekitaldia amaitzen denetik aurrerakoak izatea, eta ezingo du baldintza gisa jarri titularraren eskubideak beste entitate kudeatzaile bati agintzea, ez bada lege honetan jasota dauden eta nahitaez entitate kudeatzaile baten bidez kudeatu behar diren eskubideak direla.

4.Bildutako eskubide-dirutik kopururen bat zor bazaio titularrari errebokazio osoak edo partzialak ondorioak sortzen dituen unean, titularrak gai hauei buruzko informazioa jasotzeko eskubidea izaten jarraituko du:

a)Entitate kudeatzaileak ordaindu gabeko eskubideei aplikatuko dizkien kudeaketa-deskontuak eta bestelako kenkariak.

b)177. eta 180. artikuluetan jasota dauden eskubideen banaketarekin eta ordainketarekin zerikusia duten eskubideak.

c)181. artikuluan eta 183. artikuluaren a) eta b) letretan jasotako informazio- eskubideak.

d)Entitate kudeatzailearen estatutuetan adierazitako prozeduraren arabera, erreklamazio bat edo kexa bat aurkezteko eskubidea.

5.Baldin eta titularrak diru-kopuruak zor badizkio entitate kudeatzaileari etorkizuneko eskubide-banaketen konturako aurrerakinengatik —177. artikuluaren

9.apartatuan xedatua—, entitate kudeatzaileak berak jarraituko du errebokazio osoaren edo partzialaren xede diren eskubideak, eskubide-kategoriak, obra edo prestazio motak eta lurraldeak kudeatzen, harik eta zorra kitatu arte. Errebokazioak une horretatik aurrera baizik ez ditu ondorioak izango.

6.Entitate kudeatzaileek ez badute ematen musika-obren gaineko lineako eskubideen lurralde anitzeko baimen ez-esklusiborik, eta ez badute beren burua horretarako eskaintzen ere, edo ez badiote uzten beste entitate kudeatzaile bati halako eskubideak ordezkatzen xede horretarako, aukera eman beharko diete beren kideei, halako eskubideei dagokienez, kudeaketa-kontratua partzialki erreboka dezaten, hartara baimenak eman ahal izateko. Errebokazioak ez du lineako gainerako eskubideetan eraginik izango, lurralde anitzekoak ez diren baimenak eta baimen ez-esklusiboak ematearen ondoreetarako.

III. KAPITULUA

Entitate kudeatzaileen antolamendua

159.artikulua. ESTATUTUAK.

Aplikatzekoak zaizkien beste arau batzuek xedatzen dutena eragotzi gabe, puntu hauek jaso beharko dira entitate kudeatzaileen estatutuetan:

a)Izena; izen hori ezin izango da beste entitate batzuenen berdina, ez eta nahasketa sortzeko bezain antzekoa ere. “Jabetza Intelektualeko Eskubideen Entitate Kudeatzailea” erreferentzia ez bada izenaren zati bat, erreferentzia hori edo “JIEEK” sigla idatziko da izenaren ondoren.

b)Entitatearen helburua eta xedeak; hau da, jabetza intelektualeko eskubideen edo eskubide-kategorien kudeaketa, haietatik zein administratuko dituzten argi utzita.

Jabetza intelektualeko eskubideen kudeaketaz gain, beste jarduera batzuk ere egin ahal izango dituzte, baldin eta jarduera horiek entitatearen kultur eremuarekin zerikusia badute eta irabazi-asmorik ezaren betekizuna —147. artikuluan jasoa— betetzen bada.

c)Kudeaketan sartzen diren eskubide-titular motak eta, hala badagokio, zer kategoriatakoak diren, entitatearen administrazioan eta barne-kontrolean zer partaidetza duten erabakitzeko.

d)Entitate kudeatzaileko kide izateko eta kide izateari uzteko irizpideak, zeinak objektiboak, gardenak eta ez-diskriminatzaileak izan behar baitute. Nolanahi ere, kideek —eskubideen titularrak edo entitate ordezkariak izan daitezke, baita entitate kudeatzaileak eta eskubide-titularren elkarteak ere— entitateak kudeatu behar dituen eskubideen titular izan beharko dute, eta, kopuruari dagokionez, gutxienez hamar izango dira.

e)Kideen eskubideak; bereziki hauek:

1.a Entitate kudeatzaileari gomendatutako eskubideen egikaritza ez-komertzialerako baimen ez-esklusiboak emateko kideak duen eskubidea —169. artikuluan jasoa— zer baldintzatan baliatuko den.

2.a Entitatearekin bide elektronikoetatik komunikatzeko eskubidea.

3.a Kudeaketa-kontratua guztiz edo partzialki errebokatzeko eskubidea —158. artikuluan jasoa— zer baldintzatan baliatuko den; betiere, oreka gorde behar da kidearen eskubide horren eta entitate kudeatzaileak gomendatuta dituen eskubideak eraginkortasunez kudeatzeko duen ahalmenaren artean.

f)Batzar Orokorreko kideen boto-erregimena; hura ezartzeko orduan, boto plurala arrazoiz mugatuko duten haztapen-irizpideak hartu ahal izango dira kontuan, betiere kide guztien ekitatezko ordezkaritza proportzionatua bermatuz. Haztapen-

irizpide horiek zehazteko garaian, kideak entitate kudeatzailean daraman denbora bakarrik hartu ahal izango da kontuan, edo kide izateagatik jaso dituen zenbatekoak, edo biak. Kideak baztertzearen zehapenari dagokionez, boto-erregimena berdintasunezkoa izango da.

g)Kideen eginbeharrak eta haien diziplina-araubidea.

h)Entitate kudeatzailearen Batzar Orokorrerako deialdiak bete beharreko arauak.

i)Entitate kudeatzailearen gobernu- eta ordezkaritza-organoak, barne- kontroleko organoa eta horien guztien eskumenak, bai eta kide anitzeko organoen deialdi, eraketa eta funtzionamenduari buruzko arauak ere, eta espresuki debekatuko da gai-zerrendan ez dauden gaiei buruz erabakiak hartzea.

j)Batzar Orokorrak entitate kudeatzailearen barne-kontroleko organoko eta gobernu- eta ordezkaritza-organoko kideak hautatzeko eta kargugabetzeko prozedura.

k)Hasierako ondarea eta aurreikusitako baliabide ekonomikoak.

l)Entitate kudeatzailearen gobernu- eta ordezkaritza-organoek bildutako eskubide-diruak banatzeko erregelamendua taxutzean bete behar dituzten printzipio orokorrak; gerora, Batzar Orokorrak berretsi beharko du erregelamendua. Edonola ere, banaketaren arbitrariotasuna ez da printzipio orokor horietako bat izango, eta bermatu beharko da titularrek banaketan duten parte-hartzea proportzionala dela obra eta prestazio babestuen erabilerarekiko eta, ondorioz, entitate kudeatzailearentzat sortzen laguntzen duten bilketarekiko.

m)Entitatearen ekonomia- eta finantza-kudeaketaren kontrol-araubidea.

n)Entitatea likidatzen den kasuan ondarea edo geratzen den aktibo garbia zertara xedatuko den; ezin izango da, ezein kasutan, kideen artean banatu.

ñ) Bere bilduma erabiltzen dutenen eraginik gabeko kudeaketa bermatzeko eta bere obra eta prestazio babestuen lehentasunezko erabilera bidegabea saihesteko xedapen egokiak.

o)Kideek eta ordezkaritza-akordio baten babesean eskubideak kudeatzen dituzten entitate kudeatzaileek aurkeztutako erreklamazioak eta kexak lantzeko eta ebazteko prozedura, entitate kudeatzailearen jarduera-eremuari dagokionez eta, bereziki, kide izateko eta kide izateari uzteko baldintzei, kudeaketa-kontratuarekin lotutako edozein alderdiri eta eskubideen bilketari eta banaketari dagokienez. Erreklamazioak idatziz erantzungo dira, eta, ukatuak direnean, behar bezala arrazoitu beharko dira.

160.artikulua. BATZAR OROKORRA.

1.Entitate kudeatzaileko kideen Batzar Orokorrerako deia gutxienez urtean behin egingo da, eta hauek izango dira batzarraren eskumenak gutxienez:

a)Entitatearen estatutuen aldaketak onartzea.

b)Bildutako eskubide-diruak banatzeko erregelamendua —gobernu- eta ordezkaritza-organoek entitate kudeatzailearen estatutuetan araututa dauden printzipio orokorren arabera prestatua— berrestea.

c)Entitatearen gobernu- eta ordezkaritza-organoak eta barne-kontroleko organoa osatzen duten pertsonen izendapenak eta kargugabetzeak onartzea; haien errendimendua aztertzea, eta haien ordainsariak eta beste prestazio batzuk onartzea —hala nola irabazi monetarioak eta ez-monetarioak, pentsioak eta subsidioak, beste prima batzuetarako eskubideak eta kaleratzeagatiko kalte-ordainetarako eskubidea—.

d)177.6 artikuluan jasotako baldintzen arabera banatu ezin diren zenbatekoak erabiltzeko politika orokorra onartzea.

e)Bildutako eskubide-diruak inbertitzeko politika orokorra onartzea, eta eskubide-diruak inbertitzetik lortutako beste edozein etekinena; politika horrek bete egin beharko ditu, kasu guztietan, Balore Merkatuaren Legearen testu bateginaren bosgarren xedapen gehigarriaren eta hura garatzeko araudiaren arabera ezarritako

ereduzko kodeetan finkatuta dauden printzipioak eta gomendioak —testu bategin hori urriaren 23ko 4/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuen—.

f)Bildutako eskubide-diruen gainean eta eskubide-diruak inbertitzetik lortutako beste edozein etekinen gainean egindako kenkarien politika orokorra onartzea.

g)Arriskuak kudeatzeko politika onartzea.

h)Ondasun higiezinen eskurapenak, salmentak edo hipotekak onartzea.

i)Ordenamendu juridikoan ezarritakoaren arabera, bat-egiteak eta aliantzak, filialen sorkuntza eta beste entitate batzuen, haien partaidetzen edo eskubideen eskurapena, ordenamendu juridikoak halako eragiketak egitera zuzenean behartzen ez badu.

j)Jesapen- eta mailegu-eragiketak edo maileguen bermeak edo abalak eratzekoak, 177.8 artikuluaren arabera, alde batera utzita apartatu horretan eta

177.9artikuluan bereziki jasota dauden kasuak.

k)Entitatearen kontabilitate- eta auditoretza-arloetan —187. artikuluan arautuak— erabakiak hartzea.

l)Urteko gardentasun-txostena —189. artikuluan jasoa— onartzea.

m)Entitatearen jarduerak eta kudeaketa kontrolatzea gobernu- eta ordezkaritza-organoen bidez.

2.Batzar Orokorrak ezin izango du bere eskumenen egikaritza entitatearen beste organo baten esku utzi, salbu eta aurreko apartatuko g) eta j) arteko letretan adierazitako kasuetan; halakoetan, eskumenen egikaritza entitatearen barne- kontroleko organoaren esku utz dezake. Eskuordetza hori egiteko, Batzar Orokorrak ebazpen bat onartu beharko du, edo, bestela, estatutuetan xedapen bat erantsi beharko da.

3.Entitate kudeatzaileetako kideek entitateko beste kide bati eskuordetu ahal izango diote Batzar Orokorrean parte hartzeko eta botoa emateko eskubidea, baldin eta izendapen horrek ez badu interes-gatazkarik sortzen. Interes-gatazka dagoela ulertuko da, ordezkatua eta ordezkaria eskubide-titularren kategoria ezberdinetakoak badira entitate kudeatzailearen barruan.

Eskuordetza gauzatzeko beharrezkoa den ordezkaritza-ahalmenak batzar orokor bakar baterako baino ez du balioko. Ordezkariak ordezkatuaren eskubide berberak izango ditu Batzar Orokorrean, eta hark esandakoaren arabera emango ditu botoak.

161.artikulua. ADMINISTRAZIOA.

1.Entitate kudeatzaileen gobernu- eta ordezkaritza-organoak lege honetan, entitatearen forma juridikoari buruzko araudian eta entitatearen estatutuetan aurreikusitakoaren arabera arautuko dira.

2.Entitate kudeatzaileek interes-gatazkak saihesteko prozedurak ezarri eta aplikatuko dituzte; gatazkak saihetsezinak direnean, benetako interes-gatazkak eta interes-gatazka izan daitezkeenak detektatzeko, kudeatzeko, kontrolatzeko eta deklaratzeko prozedurak ezarri eta aplikatuko dituzte.

3.Kargua onartu baino lehen, eta ondoren urtero, gobernu- eta ordezkaritza- organoetako kideek interes-gatazkei buruzko deklarazio bat aurkeztuko diote Batzar Orokorrari, zeinak hura aztertu eta aintzat hartuko baitu; deklarazioan, informazio hau jasoko da:

a)Entitate kudeatzailean dituzten interesak.

b)Entitate kudeatzaileak aurreko ekitaldian ordaindu dizkien ordainsari guztiak, baita pentsio-planak, gauzazko lansariak eta beste prestazio batzuk izan badira ere.

c)Entitate kudeatzaileak aurreko ekitaldian ordaindu dizkien kopuruak eskubideen titular izateagatik.

d)Gatazka errealak edo gatazka izan daitezkeenak, interes pertsonalen eta entitate kudeatzailearen interesen artekoak edo entitate kudeatzailearekiko

betebeharren eta beste edozein pertsona fisiko zein juridikorekiko betebeharren artekoak.

Gobernu- eta ordezkaritza-organoetako kidea pertsona juridiko baten ordezkaritzan ari den pertsona fisikoa denean, pertsona fisiko horrek bere interes- gatazkak eta pertsona juridiko ordezkatuarenak adierazi beharko ditu interes- gatazkei buruzko deklarazioan.

Batzarra egindakoan, entitate kudeatzaileak urteko banakako deklarazio horien kopia bana bidaliko dio administrazio eskudunari, entitateari buruzko gainbegiratze- ahalmenak egikaritu ditzan, 186.b) artikuluan ezarritakoaren arabera.

Entitate kudeatzaileak eta bertako kideek deklarazio horien bidez jasotzen duten informazioaren konfidentzialtasuna errespetatu beharko dute; informazio horren tratamendua lehiakortasuna defendatzeko eta datuak babesteko araudien arabera egingo da beti.

162.artikulua. Barne-kontroleko organoa.

1.Entitate kudeatzailearen organo batek bere gain hartuko du, estatutuetan xedatutakoaren arabera, entitatearen gobernu- eta ordezkaritza-organoei gomendatutako kudeaketaren barne-kontrola. Organo horrek ezin izango ditu bere kabuz entitatearen kudeaketa- edo ordezkaritza-ahalak egikaritu, artikulu honetan eta 160.2 artikuluan aurreikusitakoa ezertan eragotzi gabe.

2.Entitate kudeatzailearen estatutuetan ezarriko da barne-kontroleko organoa nola egongo den eratuta eta Batzar Orokorrak nola hautatuko dituen organoko kideak; betiere, irizpide hauei jarraituko zaie:

a)Organoa entitate kudeatzaileko hiru kidez edo gehiagoz osatuta egongo da, eta kide-kategoria guztiek ekitatezko ordezkaritza orekatua dutela bermatu beharko da. Organoko kide bakar batek ere ezingo du egitezko edo zuzenbideko harremanik izan, ez zuzenean ez zeharka, entitate kudeatzailearen gobernu- eta ordezkaritza- organoak osatzen dituzten edo haietan ordezkaritza duten pertsona fisiko eta juridikoekin.

b)Organoko kide izenda daitezke hirugarrengo independenteak, entitate kudeatzaileko kide ez badira; halakoek beren egitekoak garatzeko behar diren ezagutza teknikoak izan beharko dituzte. Entitate kudeatzaileko kide ez diren hirugarrengo horietako bakar batek ere ezingo du egitezko edo zuzenbideko harremanik izan, ez zuzenean ez zeharka, entitate kudeatzailearekin eta entitateko kideekin. Entitate kudeatzaileak urtean 100 milioi euro edo gehiago biltzen baditu aurreko urteko ekitaldian, gutxienez hirugarrengo bat izendatu beharko du, barne- kontroleko organoko kide izan dadin.

Aurreko a) eta b) letren ondorioetarako, egitezko edo zuzenbideko harreman zuzena edo zeharkakoa izango da, edozein kasutan, bigarren gradura arteko (hori barne) odol- eta ezkontza-ahaidetasunaren ondoriozko harreman pertsonala edo izendapenaren aurreko azken bost urteetan izandako lan- edo merkataritza- harremana.

3.Batzar Orokorrak izendatuko ditu barne-kontroleko organoko kideak, lau urterako; gero, izendapena behin luzatu ahalko da, beste lau urterako.

4.Kargua onartu baino lehen, eta ondoren urtero, barne-kontroleko organoko kideek interes-gatazkei buruzko deklarazio bat aurkeztuko diote Batzar Orokorrari, aurreko artikuluaren 3. apartatuan bildutako baldintza berberetan, eta batzarrak hura aztertu eta aintzat hartuko du.

Entitate kudeatzaileak deklarazio horien kopia bana bidaliko dio administrazio eskudunari, entitateari lotutako gainbegiratze-ahalmenak egikaritu ditzan, 186.b) artikuluan ezarritakoaren arabera.

5.Barne-kontroleko organoak eskumen hauek izango ditu, gutxienez:

a)Entitateko gobernu- eta ordezkaritza-organoen jarduerak eta eginkizunak gainbegiratzea, oro har.

b)Batzar Orokorrak onartu dituen erabakien eta politika orokorren betearazpena gainbegiratzea, eta, bereziki, 160.1 artikuluaren d) letratik f) letrara bitartekoen babesean onartu dituenak.

c)Batzar Orokorrak 160.2 artikuluaren arabera eskuordetzen dizkion eginkizunak —halakorik badago— betetzea.

d)Batzar Orokorrak gomendatzen dizkion mandatuak —halakorik badago— betearaztea.

6.Barne-kontroleko organoak deialdia luza diezaieke entitate kudeatzaileko gobernu- eta ordezkaritza-organoetako kideei eta entitateko zuzendaritza-kideei eta teknikariei, bilkuretara joan daitezen, zeinetan hitzarekin baina botorik gabe jardungo baitute.

7.Entitate kudeatzaileko gobernu- eta ordezkaritza-organoek, gutxienez hiru hilean behin, entitatearen kudeaketari buruzko informazioa —kontrol-eskumenak egikaritzeko beharrezkoa dena— bidaliko diote barne-kontroleko organoari. Halaber, entitate kudeatzailearen egoeran eragin nabarmena izan dezaketen gertakariei buruzko beste edozein informazio bidaliko diote. Kontrol-organoko kide guztiek izango dute organo horri komunikatu zaion informazio guztirako irispidea.

8.Aurreko apartatuan arautu den betebeharra ezertan eragotzi gabe, barne- kontroleko organoak eskumenak egikaritzeko behar duen beste edozein informazio eska diezaieke entitate kudeatzaileko gobernu- eta ordezkaritza-organoetako kideei eta entitateko zuzendaritza-kideei eta teknikariei. Horrez gain, eskumenak egikaritzeko behar diren egiaztapenak egin ahal izango ditu edo egin daitezen eskatu ahal izango du.

9.Barne-kontroleko organoak eskumen-egikaritzaren berri emango dio Batzar Orokorrari, urtean behin txostena aurkeztuta.

Entitate kudeatzaileak txosten horren kopia bidaliko dio administrazio eskudunari, entitateari lotutako gainbegiratze-ahalmenak egikaritu ditzan, 186.i) artikuluan ezarritakoaren arabera.

10.Barne-kontroleko organoak Batzar Orokorrerako aparteko deialdia egin ahal izango du, estatutuetan xedatutakoarekin bat etorriz, entitate kudeatzailearen intereserako komenigarria dela usten badu.

11.Entitate kudeatzaileak urtean 100 milioi euro edo gehiago biltzen baditu aurreko urteko ekitaldian, barne-kontroleko organoak, 5. apartatuan azalduta dauden eskumenak egikaritzeaz gain, entitateko gobernu- eta ordezkaritza- organoen jardun hauek gainbegiratu beharko ditu:

a)Bildutako eskubide-diruak banatzeko erregelamenduen aplikazioa.

b)Entitateko kideen aurkako diziplina-prozeduren izapideak eta ebazpena.

c)Erreklamazioen eta kexen izapideak eta ebazpena.

d)Kudeatutako eskubide-diruen bilketaren eta banaketaren urteko aurrekontuaren exekuzioa, eta entitatearen sarrera eta gastuena.

12.Entitate kudeatzaileak urtean 100 milioi euro edo gehiago biltzen baditu aurreko urteko ekitaldian, barne-kontroleko organoari funtzionamendu-arau hauek aplikatuko zaizkio:

a)Gutxienez, sei hilean behin bilduko da.

b)Bilkura guztietan akta egingo da, non alderdi hauek jasoko baitira:

1.a Bertaratuak.

2.a Bilkurako aztergaiak.

3.a Noiz eta non egin den bilkura.

4.a Eztabaiden nondik norako nagusiak, hartutako erabakien edukia eta boto partikularrak.

Bilkuraren akta bilkura horretan bertan edo hurrengoan onar daiteke, eta entitate kudeatzaileko kide guztiei haren kopia bana emango zaie, elektronikoki, akta onartu eta hilabete igaro baino lehen.

c)Barne-kontroleko organoak, eginkizunak behar bezala gara ditzan, auditore baten laguntza izango du, ezertan eragotzi gabe 7. eta 8. apartatuetan aurreikusitakoa. Auditore horrek ezin du izan entitatearen urteko kontuak ikuskatzen dituen berbera; auditorea Batzar Orokorrak izendatuko du, 187.2 artikuluan ezarritako prozeduraren arabera.

IV. KAPITULUA

Entitate kudeatzaileen bilduma erabiltzeko baimen ez-esklusiboak eta tarifa

orokorrak

1.atala. Araubide juridiko orokorra.

163.artikulua. Baimen ez-esklusiboak ematea.

1.Entitate kudeatzaileak behartuta daude kudeatzen dituzten eskubideen gaineko baimen ez-esklusiboen emakida hala eskatzen duten erabiltzaileekin ordainsarien truke negoziatzera eta kontratatzera, ez bada beste modu batean jokatzeko arrazoi justifikatuak daudela; bi alderdiek fede onaren eta gardentasunaren printzipioak betez jardungo dute, beharrezkoa den informazio guztia trukatuta.

Titulu honen ondorioetarako, erabiltzailetzat hartuko dira eskubideen titularren baimena lortzeko betebeharra duten edo eskubideen titularrei konpentsazio bat ordaintzeko edo ordainsari bat emateko betebeharra duten egintzak gauzatzen dituzten pertsonak edo entitateak.

2.Baimen ez-esklusiboen emakida ekitatezko baldintza ez-diskriminatzaileetan oinarrituko da. Horretarako, entitate kudeatzaileek antzeko jarduera ekonomikoak egiten dituzten beste erabiltzaile batzuei onartu zaizkien merkataritza-baldintzen berri emango diete erabiltzaileei. Dena den, lineako zerbitzuei baimenak emateko garaian, entitate kudeatzaileek ez dute zertan oinarritu Europar Batasuneko publikoaren eskura hiru urtez baino gutxiagoz jarrita dauden lineako zerbitzuetako beste erabiltzaile batzuei lehendik emandako baldintzetan.

3.Entitate kudeatzaileek bidegabeko atzerapenik gabe erantzungo diete erabiltzaileen eskaerei, eta baimen ez-esklusiboa emateko behar duten informazioa zein den adieraziko dute, besteak beste.

Behin informazio guztia jasotakoan, entitate kudeatzaileak, bidegabeko atzerapenik gabe, baimen ez-esklusiboa onartu edo ukatuko du, eta, ukatuz gero, arrazoiak zein izan diren zehaztuko du baimendu gabeko zerbitzu bakoitzerako.

4.Alderdiek adostasunik iristen ez duten bitartean, dagokion baimena emantzat joko da baldin eta eskatzaileak erreserbapean ordaintzen badu edo organo judizialaren zainpean jartzen badu entitate kudeatzaileak tarifa orokorren arabera galdaturiko zenbatekoa.

5.Entitate kudeatzaileek erabiltzaileei aukera emango diete berekin komunikatzeko bide elektronikoak erabiltzeko, baimen ez-esklusiboaren erabilerari buruzko gaien berri eman dezaten.

164.artikulua. Tarifa orokorrak.

1.Entitate kudeatzaileek beren bilduma erabiltzeagatik ordaindu beharreko zenbatekoa zehazten duten tarifa orokorrak ezarri behar dituzte, zeinak errazak eta argiak izango baitira. Tarifa orokor horiekin batera memoria ekonomikoa aurkeztuko

da, zeinaren edukia erregelamendu bidez ezarriko baita eta zeinak argibide xeheak emango baititu tarifa-modalitate bakoitzeko eta erabiltzaile-kategoria bakoitzeko.

2.Tarifa orokorretan, irabazi-asmorik ez duten kultura entitateentzako murriztapenak jasoko dira.

3.Tarifa orokorren zenbatekoa arrazoizko baldintzetan oinarrituz zehaztuko da. Horretarako, erabiltzailearen jardueran obra edo prestazio babestuaren gaineko eskubideak erabiltzearekin lotutako balio ekonomikoa izan beharko da kontuan, bi alderdien arteko oreka egokia bilatuz, eta, horretarako, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan, gutxienez:

a)Bildumaren erabilera eraginkorraren maila, erabiltzailearen jarduera osoari dagokionez.

b)Bildumaren erabileraren intentsitatea eta garrantzia, erabiltzailearen jarduera osoari dagokionez.

c)Entitate kudeatzailearen bildumaren zabaltasuna. Ondorio horietarako, obrak eta prestazioak hartuko dira bilduma gisa, horien eskubideak entitate kudeatzaile batek kudeatzen dituenean.

d)Erabiltzaileak bildumaren merkataritza-ustiapena egiteagatik bereganatzen dituen diru-sarrerak.

e)Entitate kudeatzaileak tarifen aplikazioa eraginkor egiteko eskaintzen duen zerbitzuaren balio ekonomikoa.

f)Entitate kudeatzaileak beste erabiltzaile batzuekin erabilera-modalitate bererako zehaztu dituen tarifak.

g)Europar Batasuneko beste estatu batzuetan erabilera-modalitate bererako homologatu diren entitate kudeatzaileen tarifak, horiek alderatzeko oinarri homogeneoak badaude.

4.Tarifa orokorrak zehazteko metodologia Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren agindu bidez onartuko da; halere, aurretiaz Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren txostena eta Gobernuaren Ekonomia Gaietarako Batzorde Delegatuaren akordioa beharko dira.

165.artikulua. Akordio sektorialak.

Entitate kudeatzaileek kontratu orokorrak negoziatu eta sinatu beharko dituzte beren bildumaren erabiltzaile-elkarteekin, elkarteok hala eskatzen badute eta kasuan kasuko sektorea ordezkatzen badute.

166.artikulua. Salbuespenak.

Aurreko artikuluetan baimen ez-esklusiboak emateari buruz, tarifa orokorrei buruz eta akordio sektorialei buruz xedaturikoa ez zaio aplikatuko obra literario, dramatiko, dramatiko-musikal, koreografiko edo pantomimazkoei dagozkien eskubideen kudeaketari, ez eta titularraren banakako baimena behar duen zeinahi motatako obra baten edo gehiagoren erabilera bereziari dagokionari ere.

167.artikulua. Erabiltzaileen betebeharrak.

1.Alderdiek kontrako akordioa egiten ez badute, erabiltzaileek, eskubidea erabili eta laurogeita hamar eguneko epearen barruan, informazio hau bidali beharko diote entitate kudeatzaileari, aldez aurretik erabakitako edo ezarritako formatuan: entitate kudeatzaileak ordezkatzen dituen eskubideen erabilerari buruz eskura duten informazio xehea eta egokia, eskubide-diruak biltzeko eta eskubideen titularrei zor zaizkien zenbatekoak banatzeko eta ordaintzeko beharrezkoa dena.

2.Aurreko apartatuan aipatzen den eperik ezean, alderdiek adosten duten epeak aukera eman behar dio beti entitate kudeatzaileari 177.1 artikuluan ezarrita dagoen epea betetzeko.

3.Informazioaren formatuari eta epeari buruz adosten dena erabiltzaile-sektore oso jakin batentzat ezar daiteke, baldin eta entitate kudeatzaileak eta dagokion sektorean estatu-mailako ordezkagarritasuna duten erabiltzaile-elkarteek akordioa egiten badute.

4.Informazioa zein formatutan komunikatuko den finkatzeko, kudeaketa kolektiboko entitateek eta erabiltzaileek edo haiek ordezkatzen dituzten elkarteek kontuan izango dituzte, ahal den neurrian, borondatezko arau sektorialak.

5.Erabiltzaileak ez badu 1. apartatuan jasotako betebeharra betetzeko beharrezkoa den informazioa, entitate kudeatzaileari eska diezaioke, 183.1 artikuluan xedatutakoaren arabera. Kasu horretan, erabiltzaileak entitate kudeatzaileari informazioa bidaltzeko duen epea eten egingo da, harik eta entitate kudeatzaileak erabiltzaileari behar bezala erantzun arte.

6.Baimen ez-esklusiboa ematea arautzen duen kontratuak zigor-klausula bat izan beharko du, zeina aplikatuko baita erabiltzaileak ez badu betetzen informazioa bidaltzeko betebeharra, ezarrita dauden moduan eta epeetan.

168.artikulua. Fakturazio- eta ordainketa-leihatila bakarra.

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak baimendu dituen entitate kudeatzaileak behartuta daude Internet bidez erabili ahal izango den fakturazio- eta ordainketa- leihatila bakarraren kudeaketan, finantzaketan eta mantentze-lanetan parte hartzera, indarrean den araudian zehaztutako epeak eta baldintzak errespetatuz. Leihatila horri esker, entitate horiek kudeatzen duten bildumako erabiltzaileek modu eguneratuan ezagutu ahal izango dute entitate eta operadore horiei ordaindu behar dieten guztizko kostu indibiduala —bere jarduerari dagozkion tarifa orokorrak aplikatzearen ondoriozkoa—. Gainera, dagokion ordainketa egin ahal izango dute.

169.artikulua. Eskubideen egikaritza ez-komertzialerako baimenak ematea.

Eskubideen kudeaketa entitate kudeatzaile bati gomendatzeak ez dio eragotziko titularrari eskubideen egikaritza ez-komertzialerako baimenak ematea, entitatearen estatutuetan jasotako baldintzetan.

2.atala. Musika-obren gaineko lineako eskubideen lurralde anitzeko baimen ez-esklusiboen araubide juridikoa.

170.artikulua. Xedapen orokorrak.

1.Musika-obren gaineko lineako eskubideen lurralde anitzeko baimen ez-esklusiboa zera da, lineako musika-zerbitzuen emaileek behar duten baimena Europar Batasuneko hainbat estatutan musika-obra bat erreproduzitzeko, publikoari komunikatzeko eta publikoaren eskura jartzeko eskubidea ustiatzeko ahalmena izan dezaten.

2.Atal honetan eta titulu honen V. kapituluko 2. atalean jasota dauden xedapenak ez zaizkie aplikatuko entitate kudeatzaileei, baldin eta, eskatutako eskubideen borondatezko gehikuntzan oinarrituta, lurralde anitzeko baimen ez-esklusibo bat ematen badute honetarako:

a)Irrati-hedapeneko organismo batek eskatzen dituen musika-obren gaineko lineako eskubideetarako, halakoak irrati- edo telebista-programen bidez publikoari komunikatzeko edo publikoaren eskura jartzeko lehenengo emisioan edo gerokoetan.

b)Irrati-hedapeneko organismoak ekoitzitako edo harentzat ekoitzitako lineako edozein materialetarako, aurrebistaratzeak barne, irrati- edo telebista-programen hasierako hedapena osatzen badute.

Salbuespen horien aplikazioa mugatu egin behar da; izan ere, aukera eman behar da lineako irrati- edo telebista-programetara eta jatorrizko emisioarekin

harreman argi eta mendekoa duen materialera —kasuan kasuko irrati- edo telebista- programa osatzeko, aurrebistaratzeko edo berriro ikusteko ekoitzi denera— irispidea izateko.

171.artikulua. Musika-obren gaineko lineako eskubideen lurralde anitzeko baimen ez-esklusiboak izapidetzeko gaitasuna.

1.Musika-obren gaineko lineako eskubideen lurralde anitzeko baimen ez-esklusiboak ematen dituzten entitate kudeatzaileek nahikoa gaitasun izango dute baimenak administratzeko behar diren datuak eraginkortasunez eta gardentasunez bide elektronikoetatik bideratzeko; bereziki, bilduma identifikatzearen eta haren erabilera kontrolatzearen ondorioetarako, erabiltzaileei fakturak egitearen ondorioetarako, eskubide-diruak biltzearen ondorioetarako eta eskubideen titularrei dagozkien zenbatekoak banatu eta ordaintzearen ondorioetarako.

2.Aurreko 1. apartatuaren ondorioetarako, entitate kudeatzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte, gutxienez:

a)Gai izan behar dute zehatz-mehatz adierazteko zer musika-obra —osorik edo zati batean— taularatzeko baimena duten.

b)Gai izan behar dute, lurralde bakoitzean, osorik edo partez, zehatz-mehatz adierazteko zein diren taularatzeko baimenduta dituzten musika-obren edo obra zatien gaineko eskubideak eta titularrak.

c)Identifikatzaile bakarrak erabili behar dituzte eskubideen titularrak eta musika-obrak identifikatzeko, kontuan hartuta, ahal den neurrian, nazioartean edo Europar Batasunean garatu diren borondatezko arau eta jardunbide sektorialak.

d)Baliabide egokiak erabiliko dituzte musika-obren gaineko lineako eskubideen lurralde anitzeko baimen ez-esklusiboak ematen dituzten beste entitate kudeatzaile batzuen eskura dauden datuetan egon daitezkeen kontraesanak azkar eta eraginkortasunez atzemateko eta konpontzeko.

172.artikulua. Beste entitate kudeatzaile batekin egindako ordezkaritza-akordioak.

1.Entitate kudeatzaile batek beste bati musika-obren gaineko lineako eskubideen lurralde anitzeko baimen ez-esklusiboak ematea gomendatzeko egiten duen ordezkaritza-akordio oro ez-esklusiboa izango da. Entitate kudeatzaile mandatariak baldintza ez-diskriminatzaileetan kudeatuko ditu gomendioan jasotako eskubideak.

2.Entitate mandatugileak kideei akordioaren baldintza nagusien berri emango die, eta haren iraupenaren eta entitate kudeatzaile mandatariak egiten dituen zerbitzuengatik sortzen diren kostuen berri ere bai.

3.Entitate kudeatzaile mandatariak entitate mandatugileari jakinaraziko dio zer baldintza nagusitan emango diren baimenak; orobat, jakinaraziko dizkio ustiapenaren izaera, baimena dela-eta egin beharreko ordainketei buruzko xedapenak edo haiei eragiten dietenak eta baimenaren iraupena, kontabilitate-ekitaldiak eta lurraldeak.

173.artikulua. Ordezkaritza-betebeharra.

1.Entitate kudeatzaile batek beste entitate kudeatzaile baten edo batzuen bildumako musika-obren gaineko lineako eskubideen lurralde anitzeko baimen ez-esklusiboak ematen baditu edo haien emakida eskaintzen badu, nahitaez sinatu beharko ditu beste entitate kudeatzaile batzuek —beren bildumako musika-obren gaineko halako baimenik ematen ez dutenek edo haien emakida eskaintzen ez dutenek— halako eskubideekin lotuta eskatzen dizkieten ordezkaritza-akordioak.

2.Entitate mandatariak entitate mandatugileari idatziz eta bidegabeko atzerapenik gabe erantzungo dio.

3.Entitate mandatariak entitate mandatugilearen bilduma ordezkatua kudeatuko du bere bilduma propioa kudeatzeko erabiltzen dituen baldintza

berberetan, eta lineako zerbitzuen hornitzaileei zuzendutako eskaintza guztietan txertatuko du.

4.Entitate mandatariak entitate mandatugileari egindako zerbitzuagatik emango diren kudeaketa-deskontuak ez dira izango entitate mandatariaren arrazoizko kostuak baino handiagoak.

5.Entitate mandatugileak entitate mandatariaren eskura jarriko du bere bildumari buruzko informazioa, baimena emateko beharrezkoa dena. Informazioa eskasa denean edo entitate mandatariari titulu honetan jasotako betekizunak betetzea eragozten dion moduren batean ematen denean, mandatariak eskubidea izango du betekizunak betetzeko egin behar izan dituen arrazoizko gastuak fakturatzeko edo informazio eskasa edo erabilgaitza duen obra kanpoan uzteko.

174.artikulua. Tarifak.

1.Honako honen 163.4, 164. eta 165. artikuluak ez zaizkio aplikatuko lineako eskubideen lurralde anitzeko baimen ez-esklusiboen emakidari.

2.Lineako eskubideen lurralde anitzeko baimen ez-esklusiboak ematen dituzten entitate kudeatzaileek lineako musika-zerbitzuen hornitzaileekin tarifa batzuk negoziatu eta adostu beharko dituzte, beren bilduma erabiltzeagatik eskatuko duten ordainsaria zehazten dutenak. Tarifa horiek fede onaren eta gardentasunaren printzipioen arabera negoziatuko dira, eta arrazoizkoak eta ekitatezkoak izango dira, besteak beste, negoziatutako eskubideen erabileraren balio ekonomikoarekiko, kontuan hartuta obren izaera eta erabilera-eremua eta entitate kudeatzaileak ematen duen zerbitzuaren balio ekonomikoa. Entitate kudeatzaileak erabiltzaileari tarifak ezartzeko erabili diren irizpideak jakinaraziko dizkio.

V. KAPITULUA

Entitate kudeatzaileek bildutako eskubide-diruen kudeaketa

1.atala. Araubide juridiko orokorra.

175.artikulua. Eskubide-diruen bilketa eta erabilera.

1.Entitate kudeatzaileek arretaz jokatuko dute eskubide-diruen bilketan eta kudeaketan.

Bildutako eskubide-diru izango dira entitate kudeatzaile batek eskubideen titularren kontura biltzen dituen zenbatekoak, eskubide esklusiboaren, ordainketa- eskubidearen edo konpentsazio-eskubidearen ondoriozkoak.

2.Entitate kudeatzaileek bereiz idatziko dituzte beren kontuetan:

a)Bildutako eskubide-diruak eta haiek inbertitzetik lortutako edozein etekin.

b)Aktibo propio guztiak eta aktibo horietatik, kudeaketa-deskontuetatik, bestelako kenkarietatik edo beste jarduera batzuetatik eratorritako errentak.

3.Entitate kudeatzaileak ez dira baimenduta egongo bildutako eskubide-diruak eta haiek inbertitzetik lortutako etekinak eskubideen titularren artean banatzeaz bestelako zerbaitetarako erabiltzeko; nolanahi ere, kopuru horiek erabil ditzakete Batzar Orokorraren erabakien arabera 178. artikuluan jasota dauden jarduerak eta zerbitzuak finantzatzeko zenbatekoa eta kudeaketa-deskontuak kentzeko edo konpentsatzeko.

4.Entitate kudeatzaile batek erabakitzen badu bildutako eskubide-diruak edo haiek inbertitzetik lortutako etekinak inbertitzea, ordezkatzen dituen eskubide-titularren interes onerako egingo du, Batzar Orokorrak onartuta dituen inbertsioko eta arrisku- kudeaketako politika orokorren arabera, eta, betiere, arau hauek aintzat hartuta:

a)Interes-gatazkarako arriskua egon badaiteke, entitate kudeatzailea arduratuko da inbertsioa eskubide-titularren intereserako soilik izateaz.

b)Aktiboak inbertitzeko, zorro osoaren segurtasun-, kalitate-, likidezia- eta errentagarritasun-eskaerak beteko dira.

c)Aktiboak behar bezala dibertsifikatuko dira, aktibo jakin batekiko mendekotasun handiegia izan ez dezaten eta zorro osoak arriskuak pila ez ditzan.

5.Entitate kudeatzaileen gobernu- eta ordezkaritza-gobernuek informazioa gardentasunez landuko dute Batzar Orokorrak onartutako inbertsio-politika orokorrei egin beharreko jarraipen-lanetan; horretarako, urteko txosten bat aurkeztuko diote Batzar Orokorrari halako politiken betetze-mailari buruz, batzarrak aztertu eta aintzat har dezan. Txostenean, bereziki adieraziko dira politika horietatik aldenduta egin dituzten eragiketak eta horretarako izan dituzten arrazoiak. Urteko txosten hori elektronikoki jarriko da entitateko kideen eskura.

176.artikulua. Deskontuak.

1.Kudeaketa-deskontuak eta bildutako eskubide-diruen gaineko bestelako kenkariak arrazoizkoak izango dira, entitate kudeatzaileak eskubideen titularrei eskaintzen dizkien zerbitzuei dagokienez, eta irizpide objektiboen arabera ezarriko dira.

2.Kudeaketa-deskontuak ez dira izango entitate kudeatzaileak ustiapen- eskubideen eta ondare-izaerako beste batzuen kudeaketa-lanengatik izan dituen kostu justifikatuak —eta agiri bidez dokumentatuak— baino handiagoak. Ondorio horietarako, entitate kudeatzaileak helburu hauek betetzen dituen kontabilitate analitikoa eraman beharko du:

a)Ematen dituen zerbitzuen benetako kostua zenbatekoa den jakin behar du.

b)Ematen duen zerbitzua behar bezala kudeatzen dela egiaztatu behar du.

3.Entitate kudeatzaileek ez dute kenkaririk aplikatuko —alde batera utzita kudeaketa-deskontuak eta Batzar Orokorraren erabakien arabera 178. artikuluan jasota dauden jarduerak eta zerbitzuak finantzatzera bideratutakoak— ordezkaritza- akordio baten babesean kudeatzen dituzten eskubideetatik lortutako diru-sarreren gainean, ez eta diru-sarrera horiek inbertitzetik lortutako beste edozein etekinen gainean ere, ez bada ordezkaritza-akordioan alderdi den beste entitate kudeatzaile batek kenkariak aplikatzeko baimen espresua emana duela.

177.artikulua. Eskubideen banaketa, ordainketa eta preskripzioa.

1.Bildutako eskubide-diruak ekitatez banatuko dituzte entitate kudeatzaileek, erabilitako obra edo prestazioen titularren artean eta ordezkaritza-akordioak sinatuta dituzten beste entitate kudeatzaileen artean, banaketa-erregelamenduan xedatutakoaren arabera.

Eskubide-diruak aldian behin banatu eta ordainduko dira, arretaz eta zehaztasunez, ahalik eta azkarren; edozein kasutan, bilketa egin eta hurrengo urteko urtarrilaren 1etik bederatzi hilabete igaro baino lehen. Hala ere, epea ez betetzeko aukera egongo da, bereziki honako alderdi hauekin zerikusia duten arrazoi objektiboek hala justifikatzen dutenean:

a)Erabiltzaileek informazioa komunikatzea.

b)Eskubideak edo eskubideen titularrak identifikatzea.

c)Obrei eta bestelako prestazioei buruzko informazioa eskubideen titularrekin erkatzea.

Ordainketa egiteko likidazioetan datu hauek jaso behar dira, gutxienez:

a)Eskubidea eta modalitatea zein diren.

b)Sortzapen-aldia.

c)Bildutako diruaren jatorria.

d)Aplikatu diren kenkariak.

Apartatu honetan aurreikusitakoa aplikatuko zaie, orobat, titularraren eskubide- kategoria bera administratzen duen entitate kudeatzaileko kide ez diren eskubide- titularrei, nahitaezko kudeaketa kolektiboko eskubideei dagokienez.

2.Beste entitate kudeatzaile mandatari batek ordezkaritza-akordio baten babesean biltzen dituen eskubide-diruak entitate kudeatzaile mandatugileak banatuko eta ordainduko dizkie erabilitako obra edo prestazioen titularrei, gehienez ere kopuru horiek jaso eta sei hilabeteko epean. Hala ere, epea ez betetzeko aukera egongo da, bereziki aurreko apartatuan jasotako alderdiekin zerikusia duten arrazoi objektiboek hala justifikatzen dutenean.

3.Entitate kudeatzailearen Batzar Orokorrak banaketarekin lotutako zenbait arau onartu ahal izango ditu, kontuan hartuko dituztenak kultura-arloan garrantzitsuak diren obra eta prestazio babestuak, haien izaera, berritasuna edo objektiboki garrantzitsua den beste edozein alderdi, eta egindako nazioarteko akordioak.

4.Entitate kudeatzaileei titular bati esleitu beharreko zenbatekoak ordain dakizkiola erreklamatzeko epea bost urtekoa izango da, titularrari dagozkion zenbatekoak esleitu eta hurrengo urteko urtarrilaren 1etik kontatzen hasita.

5.Banaketa-prozedura egin ostean, titularra, obra edo prestazio babestua identifikatu ez badira, entitate kudeatzaileei oraindik esleitzeko dauden zenbatekoak ordaintzeko eskatu ahal izango zaie; horretarako, bost urteko epea izango dute, bilketa egin eta hurrengo urteko urtarrilaren 1etik kontatzen hasita.

Aurreko paragrafoan adierazitako kopuruak bereiz jasoko dira entitate kudeatzailearen kontuetan.

Banaketa-prozedura horretan, entitate kudeatzaileek beharrezkoak diren neurriak betearaziko dituzte eskubideen titularrak identifikatu eta lokalizatzeko. Neurri horien artean, honako hauek ditugu:

a)Entitateko kideen erregistro-datu eguneratuak egiaztatuko dira, bai eta obra eta prestazio babestuen erregistro normalizatuetako eta erraz eskura daitezkeen beste erregistro batzuetako datuak ere.

b)1. apartatuan aurreikusitako epea igaro eta, gehienez ere, hiru hilabeteko epean, entitateko kideen eta ordezkaritza-akordioak dituzten beste entitate kudeatzaile batzuen eskura jarriko dira identifikatu edo lokalizatu ez diren eskubide- titularren obren eta prestazioen zerrenda eta eskubide-titularrak identifikatzen edo lokalizatzen lagun dezakeen beste edozein informazio.

6.Bildutako zenbatekoetatik titularrak artikulu honetako 4. eta 5. apartatuetan aurreikusita dagoen epean erreklamatzen ez dituen kopuruak xede hauetarako erabiliko dituzte, osorik, entitate kudeatzaileek:

a)Entitateko kideei laguntzeko jarduerak, edo egile nahiz artista interpretatzaile eta exekutatzaileak prestatzeko eta sustatzeko jardueretarako.

b)Kudeatzen dituzten eskubideei dagozkien obra eta prestazio babestuen legezko eskaintza digitala sustatzeko, betiere 178.1.c) artikuluaren 1. eta 3. puntuetan aurreikusitako baldintzei jarraikiz.

c)Esandako kopuruen jatorri den banaketa-prozesuan behar bezala identifikatu ziren gainerako obra eta prestazio babestuen banaketa proportzionalki handitzeko.

d)Fakturazio- eta ordainketa-leihatila bakarra —168. artikuluan jasoa— finantzatzeko.

e)25.10 artikuluan aipatuta dagoen pertsona juridikoa finantzatzeko.

Entitate kudeatzaile bakoitzeko Batzar Orokorrak urtero hitzartu beharko du bildutako eta erreklamatu gabeko zenbatekoen artetik gutxienez zer ehuneko bideratuko den arestian adierazitako xede bakoitzera; edozein kasutan, ehuneko hori ez da inoiz ehuneko hamabost baino txikiagoa izango, d) eta e) letren kasuan salbu.

Entitate kudeatzaileek beren urteko kontuetan soberakin negatiboak badituzte, edo beren zerga-betebeharrak eta gizarte-segurantzako betebeharrak egunean dituztela egiaztatzen ez badute, apartatu honetako lehen paragrafoan adierazitako zenbatekoak –edo horretarako beharrezkoa izan daitekeen zenbatekoa– beren urteko kontuetan dituzten soberakin negatiboak konpentsatzera edo arestian adierazitako betebeharrak betetzera (edo bietara) xedatu beharko dituzte.

7.Titularraren eskura dagozkion zenbatekoak edo bildutako zenbatekoak jarri diren egunaren hurrengo urteko urtarrilaren 1etik hiru urte igaro ostean, entitate kudeatzaileek preskribatzeko dauden zenbatekoen erdia xedatu ahal izango dute gehienez ere, urtero eta aurretiaz; zenbateko horiek aurreko apartatuan aurreikusitako xedeetara bideratuko dira, ezertan eragotzi gabe titularrek preskribatu gabe dauden zenbatekoen inguruko erreklamazioak egitea. Ondorio horietarako, entitate kudeatzaileek berme-gordailu bat osatuko dute xedatutako zenbatekoen ehuneko hamarrarekin.

8.Entitate kudeatzaileek ezin izango dute krediturik edo mailegurik eman, ez zuzenean ez zeharka. Era berean, ezin izango dituzte hirugarrenen betebeharrak fidantzatu, bermatu edo haien aldeko abala eman, 155. artikuluaren arabera eskudun den administrazioaren baimen espresua eta berezia duten kasuetan salbu; horretarako, betebehar horiek laguntza-jarduerekin edo sustapen-jarduerekin zuzenean loturik egon beharko dute, eta ordezkatutako eskubideen titularrentzako onurak izan behar dituzte.

9.Entitate kudeatzaileek honako kasu honetan bakarrik eman ahal izango dizkiete aurrerakinak entitateko kideei, bildutako eskubide-diruen etorkizuneko banaketen kontura: emakida hori diskriminaziorik gabeko arauetan oinarritzen denean eta eskubide-diruen banaketaren azken emaitzan eragiten ez duenean.

178.artikulua. Eginkizun soziala eta legezko eskaintza digitalaren garapena.

1.Entitate kudeatzaileek honako hauek sustatuko dituzte, zuzenean nahiz beste entitate batzuen bitartez:

a)Laguntza-jarduerak edo -zerbitzuak, entitateko kideen alde.

b)Egile nahiz artista interpretatzaile eta exekutatzaileen prestakuntza- eta sustapen-jarduerak.

c)Kudeatzen dituzten eskubideei dagozkien obra eta prestazio babestuen legezko eskaintza digitala. Horren barnean, honako hauek sartuko dira:

1.a Eduki babestuen eskaintzari eta kontsumo legalari buruzko prestakuntza-, hezkuntza- edo sentsibilizazio-kanpainak, eta jabetza intelektualeko eskubideak urratzearen aurkako kanpainak.

2.a Obra eta prestazio babestuen sustapen zuzena, horien eskubideak norbere nahiz hirugarrenekin partekatutako plataforma teknologikoen bitartez kudeatzen direnean.

3.a Desgaitasuna duten egileak eta artistak kasuan kasuko esparru sortzailean edo artistikoan, edo bietan, txerta daitezela sustatzeko jarduerak, baita haien obra, sorkuntza eta prestazioen eskaintza digitala sustatzeko jarduerak eta desgaitasuna duten pertsonak esparru digitalerako irispidea izan dezatela sustatzeko jarduerak ere.

Aurreko a) eta b) letretan aipatutako jarduerak eta zerbitzuak bidezko irizpideen arabera eskainiko dira, batez ere haietara irispidea izateari eta haien helmenari dagokienez.

2.Entitate kudeatzaileek 25. artikuluan aurreikusten den eta erregelamendu bidez zehazten den konpentsazioaren ehunekoa xedatu beharko dute aurreko apartatuko a) eta b) letretan aipatzen diren jardueretara eta zerbitzuetara.

3.Administrazio eskudunak hala eskatzen duenean, entitate kudeatzaileek artikulu honetan aipatutako jarduerak eta zerbitzuak laguntzakoak, prestakuntzakoak, sustapenekoak eta legezko eskaintza digitalekoak direla egiaztatu beharko dute.

4.Aurreko 1. apartatuko jarduerak gauzatzeko helburuarekin, entitate kudeatzaileek irabazi-asmorik gabeko pertsona juridikoak osatu ahal izango dituzte indarrean den legedian zehaztutakoa kontuan hartuta eta administrazio eskudunari aurretiazko jakinarazpena egin ostean. Horrela osatutako pertsona juridikoa desegiten bada, entitate kudeatzaileak desegitea bera eta desegitearen baldintzak jakinarazi beharko dizkio haren osaera jakinarazi zion organoari.

5.Ezohiko izaeraz eta modu justifikatuan, 1. apartatuko a) eta b) letretan jasotako jarduerak nahiz interesgarriak izan daitezkeen bestelako jarduerak gauzatzeko helburuarekin, entitate kudeatzaileek irabazi-asmorik gabeko pertsona juridikoak osatu ahal izango dituzte, administrazio eskudunaren baimen espresu eta berezia jaso ostean. Pertsona juridikoa desegiten bada, entitate kudeatzaileak desegitea bera eta desegitearen baldintzak jakinarazi beharko dizkio, berehala, haren osaera baimendu zuen organoari.

2.atala. Musika-obren gaineko lineako eskubideen lurralde anitzeko baimen ez-esklusiboen ondorioz bildutako eskubide-diruen kudeaketaren araubide juridikoa.

179.artikulua. Diru-bilketa eta fakturazioa.

1.Musika-obren gaineko lineako eskubideen lurralde anitzeko baimen ez-esklusiboak ematen dituzten entitate kudeatzaileek kontrolatu egin beharko dute baimena jaso duten lineako musika-zerbitzuen hornitzaileek nola erabiltzen dituzten eskubideak.

2.Entitate kudeatzaileek musika-obren gaineko lineako eskubideen lurralde anitzeko baimen ez-esklusiboak dituzten lineako zerbitzuen hornitzaileei aukera eman beharko diete baimendutako eskubideen benetako erabilera bide elektronikoetatik deklaratzeko, eta hornitzaileek zehatz-mehatz jakinarazi behar dute obrei benetan zer erabilera eman dieten.

Entitate kudeatzaileek gutxienez informazio-metodo bat eskainiko dute, kontuan hartuko dituena nazioartean edo Europar Batasunean datuak elektronikoki trukatzeko garatu diren borondatezko arau edo jardunbide sektorialak. Lineako zerbitzuen hornitzaileek deklarazioak formatu propioan aurkeztuz gero, entitate kudeatzaileek haiek ez onartzeko aukera izango dute.

Musika-obren gaineko lineako eskubideen lurralde anitzeko baimen ez-esklusiboak dituzten lineako musika-zerbitzuen hornitzaileek eskubide baimenduak benetan nola erabili dituzten egiaztatu ahal izango dute entitate kudeatzaileek. Entitate kudeatzaileek deklarazio horien bidez jasotzen duten informazioaren konfidentzialtasuna errespetatu beharko dute; informazio horren tratamendua lehiakortasuna defendatzeko eta datuak babesteko araudien arabera egingo da beti.

3.Entitate kudeatzaileek bide elektronikoak erabiliz bidaliko dizkiete fakturak lineako zerbitzuen hornitzaileei. Fakturetan, baimenaren xede izan diren obrak eta eskubideak zehaztuko dira 171.2 artikuluan jasota dauden baldintzetako datuak aintzat hartuta, eta, ahal den neurrian, aurreko apartatuaren arabera hornitzaileak emandako informazioa aintzat hartuta.

Entitate kudeatzaileek gutxienez fakturazio elektronikoko formatu bat eskainiko dute, kontuan hartuko dituena nazioartean edo Europar Batasunean datuak elektronikoki trukatzeko garatu diren borondatezko arau edo jardunbide sektorialak. Horrelakoetan, lineako zerbitzuen hornitzaileak ezin izango du faktura ukatu formatua dela eta.

4.Obra jakin baten lineako eskubideak benetan erabili direla jakinarazi ondoren, entitate kudeatzaileek zehaztasun osoz eta atzerapenik gabe fakturatuko diote lineako zerbitzuen hornitzaileari, salbu eta, hornitzaileari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik, ezinezkoa denean.

5.Entitate kudeatzaileek prozedura egokiak ezarriko dituzte, lineako zerbitzuen hornitzaileek faktura zehatz-mehatz aurkaratu ahal izan dezaten; batik bat, entitate

kudeatzaile batek edo hainbatek hornitzaileei musika-obra beraren gaineko lineako eskubideengatik faktura bat edo gehiago bidaltzen dizkieten kasuetarako.

180.artikulua. BANAKETA ETA ORDAINKETA.

1.Musika-obren gaineko lineako eskubideen lurralde anitzeko baimen ez-esklusiboak ematen dituzten entitate kudeatzaileek zehaztasun osoz eta atzerapenik gabe banatu behar dituzte baimen horien babesean biltzen dituzten eskubide-diruak, behin obren benetako erabileraren berri dutenean, salbu eta, lineako zerbitzuen hornitzaileari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik, hala egitea ezinezkoa denean.

2.Entitate kudeatzaileek eskubideen titularrei informazio hau helaraziko diete gutxienez, 1. apartatuaren arabera egindako ordainketa bakoitzarekin batera:

a)Eskubideen titularrei dirua zor izatea eragin duen erabilera zer alditan eta zer lurraldetan egin den.

b)Eskubideen titularrek beren ordezkari izateko partez edo guztiz baimendu duten entitate kudeatzaileak musika-obren gaineko lineako eskubide bakoitzari lotuta bildu dituen eskubide-diruak, aplikatu dituen kenkariak eta banatu dituen zenbatekoak.

c)Entitate kudeatzaileak lineako zerbitzuen hornitzaile bakoitzari lotuta eskubideen titularren izenean bildu dituen eskubide-diruak, aplikatu dituen kenkariak eta banatu dituen zenbatekoak.

3.Artikulu honetan aurreikusitakoa aplikatuko da entitate kudeatzaileak beste entitate kudeatzaile batek egindako gomendioaren babesean ematen dituenean baimenak. Entitate kudeatzaile mandatugilearen erantzukizuna izango da eskubideen titularren artean zenbatekoak banatzea eta informazioa komunikatzea, entitate kudeatzaileek besterik adosten dutenean izan ezik.

VI. KAPITULUA

Entitate kudeatzaileen informazio-, gardentasun- eta kontabilitate-betebeharrak

181.artikulua. ESKUBIDEEN TITULARREI EMAN BEHARREKO INFORMAZIOA BEREN ESKUBIDEEN KUDEAKETARI BURUZ.

1.Entitate kudeatzaileek gutxienez informazio hau helaraziko diete, urtean behin, dagokion aldian bildutako eskubide-diruak esleitu dizkieten edo ordainketak egin dizkieten eskubide-titularrei eta lege honen arabera nahitaezko kudeaketa kolektiboko eskubide izateagatik entitateek kudeatzen dituzten eskubideen titular ez-kideei:

a)Eskubideen titularraren harremanetarako datuak, entitate kudeatzaileari eman dizkionak bera identifikatu eta lokalizatu ahal izateko erabil ditzan.

b)Bildutako eskubide-diruetatik eskubideen titularrari esleitu zaizkionak.

c)Entitate kudeatzaileak eskubideen titularrari ordaindu dizkion zenbatekoak, kudeatutako eskubideen kategoriaren eta erabilera motaren arabera.

d)Eskubideen titularrari esleitu eta ordaindu zaizkion zenbatekoen erabilera- aldia, ez bada, erabiltzaileen deklarazioekin zerikusia duten arrazoi objektiboak direla eta, entitate kudeatzaileak galarazita duela halako informazioa ematea.

e)Kudeaketa-deskontu gisa edo beste edozein kontzeptu gisa aplikatu diren kenkariak.

f)Eskubideen titularrari esleitu zaizkion edozein alditako eskubide-diru ordaindugabeak.

2.Entitate kudeatzaile batek bildutako eskubide-diruak esleitzen dituenean eta entitateko kideen artean badenean bildutako eskubide-diruak titularren artean

banatzeaz arduratzen den entitaterik, entitate kudeatzaileak entitate horri helaraziko dio 1. apartatuan jasotako informazioa, lehendik halakorik ez badu. Bildutako eskubide-diruak informazioari dagokion aldian esleitu dizkieten edo ordaindu dizkieten eskubide-titularren eskura jarri beharko dute entitateek informazio hori, gutxienez urtean behin.

182.artikulua. Beste entitate kudeatzaile batzuei eman beharreko informazioa ordezkaritza-akordioen babesean egindako eskubide-kudeaketari buruz.

Entitate kudeatzaileek, urtean behin eta bide elektronikoak erabilita, informazio hau bidaliko diete entitate kudeatzaileei, zeinen izenean eskubideak kudeatzen baitituzte ordezkaritza-akordioen babesean:

a)Bildutako eskubide-diruak; entitate kudeatzaileak ordaindu dituen kopuruak —kudeatutako eskubideen kategoriaren arabera eta ordezkaritza-akordio baten babesean kudeatutako eskubideen erabilera motaren arabera sailkatuak—, eta bildutako eskubide-diruetatik ordaintzeke dauden guztiak, edozein alditakoak.

b)Kudeaketa-deskontu gisa edo beste edozein helburu lortzeko aplikatu diren kenkariak.

c)Ordezkaritza-akordioaren xede diren obra edo prestaziotarako onartu edo ukatu diren baimen ez-esklusiboei buruzko informazioa.

d)Batzar Orokorrak hartutako ebazpenak, baldin eta egokiak badira ordezkaritza-akordioan jasotako eskubideak kudeatzeko.

183.artikulua. Aurretiazko eskaera egin ondoren eman beharreko informazioa.

1.Ezertan eragotzi gabe 185. artikuluan adierazitako betebeharra, entitate kudeatzaileek, idatzizko eskaera arrazoituei erantzuteko, gutxienez informazio hau eman behar diete entitate kudeatzaileei, haien izenean eskubideak kudeatzen baitituzte ordezkaritza-akordioen babesean, eta eskubideen titularrei edo erabiltzaileei:

a)Ordezkatzen dituzten obrak edo bestelako prestazioak, zuzenean edo ordezkaritza-akordioen babesean kudeatzen dituzten eskubideak eta hartzen dituzten lurraldeak.

b)Entitate kudeatzailearen jarduera-eremua dela-eta aurreko a) letrako obrak edo bestelako prestazioak ezin direnean zehaztu, ordezkatzen dituzten obren edo bestelako prestazioen kategoriak, kudeatzen dituzten eskubideak eta hartzen dituzten lurraldeak.

2.Entitate kudeatzaileek, idatzizko eskaera jasorik, honako alderdi hauei buruzko informazioa eman beharko diete kideei eta kide ez diren eskubide-titularrei, baldin eta nahitaezko kudeaketa kolektiboko eskubideei dagokienez eskubide- kategoria bera administratzen badute haientzat:

a)Zeinek osatzen dituzten entitateko goi-zuzendaritza eta gobernu- eta ordezkaritza-organoak eta pertsona horiek zer batzorde eta lantaldetan parte hartzen duten.

b)Aurreko letran adierazitako pertsonei gobernu- eta ordezkaritza-organoetako kide izateagatik eta batzordeak eta lantaldeak osatzeagatik esleitzen zaizkien ordainsariak eta gainerako eskuratzeak. Informazio horiek oro har eman ahal izango dira, ordainsari-kontzeptuka; goi-zuzendaritzako langileei dagokien informazioa modu bereizian jasoko da, eta ez baldintza hori ez duten organo eta batzordeetako gainerako parte-hartzaileekin edo bazkideekin batera.

c)Entitateak bere bildumako erabiltzaileekin, elkarteekin eta beste entitate kudeatzaile batzuekin sinatutako kontratuen baldintzak, horiek zuzeneko interes legitimoa dutela egiaztatzen dutenean.

d)Batzar Orokorrak egindako bilkuren aktak, non gutxienez jasoko baitira bertaratuen kopurua —bai pertsonalki agertu direnak, bai ordezkatuak—, bakoitzari dagokion boto kopurua, eta landutako gaien, onartutako erabakien eta bozketen emaitzen laburpena.

3.Aurreko 1. eta 2. apartatuetan xedatutakoaren babesean eskatzen den informazioa doan, bide elektronikoak erabilita eta bidegabeko atzerapenik gabe emango da.

4.Musika-obren gaineko lineako eskubideen lurralde anitzeko baimen ez-esklusiboak ematen dituzten entitate kudeatzaileek, jasotzen dituzten idatzizko eskaera arrazoituei erantzuteko, ordezkatzen duten lineako musika-bilduma identifikatzeko baliagarria den informazio eguneratu hau emango diete, bide elektronikoak erabilita, lineako musika-zerbitzuen hornitzaileei, ordezkatzen dituzten eskubideen titularrei eta beste entitate kudeatzaile batzuei:

a)Ordezkatutako musika-obrak.

b)Guztiz edo parte partez ordezkatutako eskubideak.

c)Estalitako lurraldeak.

Entitate kudeatzaileek arrazoizko neurriak hartu ahal izango dituzte, beharrezkoa denean, datu-zehaztasuna eta -osotasuna babesteko, datuen berrerabiltzea kontrolatzeko eta merkataritzaren ikuspuntutik kontuzkoa den informazioa babesteko.

184.artikulua. LURRALDE ANITZEKO BILDUMEI BURUZKO INFORMAZIOAREN ZEHAZTASUNA.

1.Musika-obren gaineko lineako eskubideen lurralde anitzeko baimen ez-esklusiboak ematen dituzten entitate kudeatzaileek barne-prozedurak ezarriko dituzte, eskubide-titularrek, beste entitate kudeatzaile batzuek eta lineako zerbitzuen hornitzaileek 171.2 artikuluan jasota dauden datuak eta 183.4 artikuluaren arabera emandako informazioa zuzentzea eskatu ahal izan dezaten.

2.Eskaera justifikatuta badago, entitate kudeatzaileak datuak edo informazioa bidegabeko atzerapenik gabe zuzendu beharko du.

3.Entitate kudeatzaileek eskubideen titularrei baliabideak emango dizkiete, honako alderdi hauei buruzko informazioa formatu elektronikoan aurkez dezaten: musika-obrei buruzkoa; obra horien eskubideei buruzkoa, eta entitatea zer lurraldetarako baimendu duten biltzen duen informazioa. Horretarako, entitate kudeatzaileek eta eskubideen titularrek aintzat hartuko dituzte, ahal den neurrian, nazioartean edo Europar Batasunean datu-trukeari buruz garatu diren borondatezko arau eta jardunbide sektorialak.

4.Aurreko apartatua aplikatuko zaie 172. eta 173. artikuluetan jasotako ordezkaritza-akordio baten babesean entitate kudeatzaileak kudeatzen dituen eskubideen titularrei, bi entitate kudeatzaile horiek beste akordio bat egiten dutenean izan ezik.

185.artikulua. ADITZERA EMAN BEHAR DEN INFORMAZIOA.

Entitate kudeatzaileek informazio hau argitaratu beharko dute beren web-orrian —erraz iristeko moduan—, eta eguneratuta mantendu:

a)Entitatearen estatutuak.

b)Urteko kontuak eta kudeaketa-txostena, auditoretza-txosten eta guzti, eta urteko gardentasun-txostena. Azken hori bost urtez egongo da ikusgai web-orrian.

c)Entitatearen gobernu- eta ordezkaritza-organoetako kideak.

d)Erabiltzaile-elkarteekin sinatuta dituzten kontratu orokorrak eta bildumaren erabilera-modalitate bakoitzerako erabili ohi diren kontratu-ereduak.

e)Bildumaren erabilera-modalitate bakoitzerako indarrean dauden tarifa orokorrak, justifikazio-memoria ekonomikoa barne, deskontuak eta deskontu horiek

aplikatzeko gertatu behar duten inguruabarrak. Hori guztia neurria ezartzen edo azkeneko aldiz aldatzen denetik hamar eguneko epean argitaratu behar da.

f)Zerrenda bat, non bilduko baita zer entitate kudeatzailerekin sinatu diren ordezkaritza-akordioak. Akordio bakoitzaren iraupena eta alderdi kontratugile bakoitzaren eremu subjektiboa eta objektiboa jaso beharko dira.

g)Entitateak kudeatzen duen bilduma, non atzerriko kudeaketa- antolakundeekin sinatu dituzten ordezkaritza-akordioen arabera kudeatzen dituzten obra eta prestazio babestuak zehaztu beharko baitituzte.

h)Bildutako eskubide-diruak banatzeko erregelamendua, eta administratutako eskubide eta erabilera-modalitate bakoitzari eta azken horiek inbertitzetik lortutako diru-sarrerei aplikatzen zaizkien kudeaketa-deskontuen eta bestelakoen zenbatekoa edo ehunekoa.

i)Administratzen dituzten obra eta prestazio babestuen zerrenda, zehazten duena zer titular dagoen guztiz edo partez identifikatu edo lokalizatu gabe eskubide- diruak banatzeko eta ordaintzeko prozedura gauzatu ondoren. Zerrenda hori argitaratzeko, urtebeteko epea izango da 177.5.b) artikuluan jasotako hiru hilabeteko epea igarotzen denetik kontatzen hasita.

j)Banatu ezin diren zenbatekoak erabiltzeari buruzko politika orokorra.

k)Entitateko kideek eta ordezkaritza-akordio baten babesean eskubideak beren kontura kudeatzen dituzten entitate kudeatzaileek aurkeztu dituzten erreklamazioak eta kexak lantzeko eta ebazteko prozedura; horrek ez du kentzen prozedura hori entitatearen estatutuetan ere jasota egon behar izatea.

186.artikulua. Administrazio eskudunari jakinarazteko betebeharra.

Entitate kudeatzaileak behartuta daude 155. artikuluaren arabera eskudun den administrazioari gai hauek arreta egokiz jakinaraztera:

a)Administratzaileen, ahaldunen eta entitatearen barne-kontroleko organoa osatzen duten pertsonen izendapenei eta kargu-uzteei buruzko informazio osatua duten dokumentuak.

b)Entitatearen gobernu- eta ordezkaritza-organoak eta barne-kontroleko organoa osatzen duten pertsonek Batzar Orokorrari egindako interes-gatazkei buruzko urteko deklarazioak.

c)Kudeaketa-kontratuen ereduak eta haien aldaketak.

d)Tarifa orokorrak eta haien aldaketak, garapeneko erregelamendu-araudian jasota dagoen justifikazio-memoria ekonomiarekin batera.

e)Erabiltzaile-elkarteekin egindako kontratu orokorrak.

f)Estatuko eta atzerriko kudeaketa kolektiboko antolakundeekin hitzartutako kontratuak.

g)Kontabilitateari eta auditoretzari buruzko dokumentuak, 187. artikuluan aipatuak, eta urteko gardentasun-txostena.

h)Inbertsio-politika orokorraren betetze-mailari buruzko urteko txostena.

i)Barne-kontroleko organoak idatzitako urteko txostena, Batzar Orokorrari eskumen-egikaritzaren berri emateko.

187.artikulua. Kontabilitatea eta auditoretza.

1.Entitate kudeatzaileek urteko kontuak aurkeztu beharko dituzte, zeinak irabazi-asmorik gabeko entitateen kontabilitate-planaren arabera eta bertan aurreikusitako ereduak erabiliz soilik prestatuko baitira. Horrez gain, urteko kontuekin batera, kudeaketa-txostena ere aurkeztu behar dute. Txosten horren edukia Kapital Sozietateen Legearen testu bateginaren 262. artikuluan jasota dagoena izango da —testu bategin hori uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen—.

Merkataritza-sozietateetan parte hartzen duten eta Merkataritza Kodeko 42. eta 43. artikuluetan sozietate nagusirako aurreikusten diren kasuetako batean

dauden entitate kudeatzaileek urteko kontu bateratuak eta kudeaketa-txosten bateratua egin beharko dituzte, kode horretan eta irailaren 17ko 1159/2010 Errege Dekretuan aurreikusitako eran; errege-dekretu horren bidez, urteko kontu bateratuen formulazio-arauak onartzen dira eta azaroaren 16ko 1514/2007 Errege Dekretuak onetsitako Kontabilitate Plan Orokorra eta azaroaren 16ko 1515/2007 Errege Dekretuak onartutako Enpresa Txiki eta Ertainen Kontabilitate Plan Orokorra aldatzen dira.

2.Entitate kudeatzaile guztiek beren urteko kontuen auditoretza egingo dute. Auditoretza kontratatzeko eta egiteko orduan, Kontu Auditoretzaren uztailaren 20ko 22/2015 Legean aurreikusitakoa hartuko da kontuan; auditoreek gutxienez hilabete izango dute auditoretza-txostena idazteko, urteko kontuak aurkezten zaizkien momentutik kontatzen hasita.

175.artikuluaren 2. eta 4. apartatuetan eta 177.5 artikuluaren bigarren paragrafoan ezarrita dauden betebeharren betetze-maila urtean behin berrikusiko dute aurreko paragrafoan aipatu diren auditoreek; hartara, legeak eskatzen duena betetzen den egiaztatuko da. Auditoreek txosten bat prestatuko dute berrikusketaren emaitza eta, hala badagokio, atzemandako hutsak azaltzeko. Txosten hori urteko kontuen auditoretza-txostenari erantsiko zaio.

Auditoreak entitatearen Batzar Orokorrak izendatuko ditu, auditoretzaren xede den ekitaldia amaitu aurretik. Batzar Orokorrak ezin izango ditu auditoreak errebokatu haien izendapen-epea amaitu aurretik, behar bezala arrazoitutako kasuetan salbu.

Batzar Orokorrak auditoretzaren xede den ekitaldia amaitu aurretik auditorerik izendatu ez badu edo izendatutako pertsonak enkargua onartu ez badu edo bere eginkizunak ezin baditu bete, entitatearen organo betearazle gorenak auditoretza egingo duen pertsona izendatu dezala eskatu beharko dio egoitza sozialeko merkataritzako erregistratzaileari, betiere Merkataritza Erregistroaren Erregelamenduan merkataritza-sozietateetarako xedatzen denari jarraikiz. Kasu horietan, entitateko beste edozein kidek ere egin ahal izango dio eskaera merkataritzako erregistratzaileari.

3.Entitate kudeatzaileko organo betearazle gorenak urteko kontuak eta kudeaketa-txostena egingo ditu, ekitaldi bakoitza itxi eta hurrengo lehen hiru hilabeteetan.

Urteko kontuak eta kudeaketa-txostena, urteko gardentasun-txostena eta 2. apartatuaren eta 189.2 artikuluaren arabera auditoreek egin behar dituzten txostenak entitateko kideen eskura jarriko dira bide elektronikoak erabiliz edo, bestela, haien egoitza sozialetara eta lurralde-ordezkaritzetara helaraziz —batean zein bestean, doan—; agiriak Batzar Orokorraren zein bilkuratan onartu nahi diren, gutxienez egun hori baino hamabost egun lehenago jarriko dira kideen eskura. Batzar Orokorrerako deialdia ere entitatearen web-orrian iragarriko da, eta eskubide hori aipatuta agertuko da.

Batzar Orokorrak onartu beharko ditu urteko kontuak, ekitaldi bakoitza itxi eta sei hilabeteko epean.

4.Urteko kontuak —edo, hala badagokio, kontu bateratuak— onartu eta hurrengo hilabetea amaitu baino lehen, egoitza sozialaren Merkataritza Erregistroan aurkeztuko da, gordailutzeko, Batzar Orokorrak urteko kontuak onartu izanaren ziurtagiria. Horri erantsita aurkeztuko da urteko kontuen —kontu arrunten zein bateratuen—, kudeaketa-txostenaren eta auditoreen txostenaren ale bana. Urteko gardentasun-txostenaren ale bat ere erantsiko da.

Gordailu-betebeharrari, egokia denean, Kapital Sozietateen Legearen testu bateginean eta Merkataritza Erregistroaren Erregelamenduan ezarritako arauak aplikatuko zaizkio.

188.artikulua. Bilketaren eta banaketaren urteko aurrekontua.

Kudeatutako eskubideen bilketari eta banaketari eta entitatearen diru-sarrerei eta gastuei dagokien urteko aurrekontua egin beharko dute entitate kudeatzaileek; aurrekontu hori kasuan kasuko ekitaldia abiarazi aurretik onetsi beharko da. Proposamena entitateko kideen eskura jarriko da bide elektronikoak erabilita edo, bestela, haien egoitza sozialetan eta lurralde-ordezkaritzetan —batean zein bestean, doan—, hura onartzeko eskumena duen organoaren bilkura egin baino hamabost egun lehenago gutxienez. Organoaren bilkurarako deialdia entitatearen web-orrian iragarriko da, eta eskubide hori aipatuta agertuko da.

189.artikulua. Urteko gardentasun-txostena.

1.Entitate kudeatzaileen gobernu- eta ordezkaritza-organoek urteko gardentasun-txostena idatzi beharko dute, aurreko ekitaldia itxi ondorengo hiru hilabeteen barruan.

Urteko gardentasun-txostenak eranskinean jasota dagoen edukia bildu beharko du, gutxienez. Orobat, txosten berezi bat erantsiko zaio, non azalduko baita zertarako erabili diren entitateko kideen mesederako laguntza-zerbitzuetarako kendu diren zenbatekoak, egile, artista, interpretatzaile eta exekutatzaileak prestatzeko eta sustatzeko jardueretarako kendutakoak eta entitateak kudeatzen dituen eskubideei dagozkien obra eta prestazio babestuen legezko eskaintza digitala sustatzeko kendutakoak.

2.Urteko kontuen auditoretza egiteko 187.2 artikuluaren arabera izendatu diren auditoreek berrikusiko dute gobernu- eta ordezkaritza-organoek idatzitako urteko gardentasun-txostena, eta egiaztatuko dute han jasota dagoen kontabilitate- informazioa bat datorrela entitate kudeatzailearen kontabilitatearekin. Auditoreek txosten bat prestatuko dute berrikusketaren emaitza eta, hala badagokio, atzemandako hutsak azaltzeko. Berrikusketa-txosten hori urteko gardentasun- txostenean jasoko da oso-osorik.

3.Batzar Orokorrak sei hilabeteko epea izango du, aurreko ekitaldia ixten denetik aurrera, urteko gardentasun-txostena onartzeko.

VII. KAPITULUA

Zehapen-araubidea

190.artikulua. Administrazio-erantzukizuna, zehapen-organo eskudunak eta zehapen-prozedura.

1.Entitate kudeatzaileek, haren mendeko entitateek eta kudeaketa- operadoreek administrazio-erantzukizuna izango dute, beren eginkizunak egikaritzean egiten dituzten arau-hausteei dagokienez, betiere lege honetan xedatutakoari jarraikiz.

2.Zehatzeko ahala egikaritzea 155. artikuluaren arabera eskudun den administrazioari dagokio. Jarduteko legezko desgaikuntza ematea Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari dagokio.

3.Zehatzeko ahala egikaritzea Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari badagokio, kapitulu honetan aipatzen diren zehapenak, oso astunak direnean, Hezkuntza, Kultura eta Kiroleko ministroak ezarriko ditu; arau-hausteak astunak edo arinak direnean, berriz, Kulturako estatu-idazkariak ezarriko ditu. Zehapen- prozedurak instruitzea Jabetza Intelektualaren zuzendari nagusiaren eginkizuna izango da beti.

4.Zehatzeko ahala nola egikaritu behar den Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako prozedurak arautuko du, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean xedatutako printzipioen arabera. Dena den, hemezortzi hilabeteko

epea izango da arau-hauste oso astunen ondorioz hasitako prozeduretan ebazpen espresua jakinarazteko, eta hamabi hilabeteko epea, berriz, arau-hauste astunengatik hasitako prozeduren kasuan.

5.Entitate kudeatzaile batek edo kudeaketa-operadore independente batek establezimendua Europar Batasuneko beste estatu batean badu eta bere estatuak jabetza intelektualeko eskubideen kudeaketa kolektiborako eman duen araudia urratzen badu Espainiako lurraldean, 155. artikuluaren arabera eskudun den administrazioak beharrezkoa den informazio guztia bidali ahal izango dio beste estatuko agintaritza eskudunari. Horrez gain, agintaritza horri eska diezaioke har ditzala hartu beharreko neurriak, betiere haren eskumenen eremuan.

6.Entitate kudeatzaile batek edo kudeaketa-operadore independente batek establezimendua Europar Batasunetik kanpo badu baina zerbitzuak Espainian ematen baditu titulu honetan jasotakoaren arabera, administrazio-erantzukizuna izango dute lege honetan xedatutako betebeharrak ez betetzeagatik egiten dituzten arau-hausteei dagokienez, establezimendua Espainian duten entitate kudeatzaileen eta kudeaketa-operadore independenteen baldintza berberetan.

191.artikulua. Arau-hausteen sailkapena.

1.Jabetza intelektualeko eskubideen kudeaketa kolektiboko entitateek, haren mendeko entitateek eta kudeaketa-operadore independenteek egiten dituzten arau- hausteak oso astunak, astunak edo arinak izango dira.

2.Hauek dira arau-hauste oso astunak:

a)Entitate kudeatzaileak, haren mendeko entitateak edo kudeaketa-operadore independenteak gomendioan jasota dituen eskubideak administratzeko eraginkortasunik eza nabarmena. Egoera hori eskubideen titularren eta erabiltzaileen multzoari dagokionez hauteman beharko da, eta ez modu isolatuan edo banan- banan.

b)Entitate kudeatzailearen estatutuetan adierazitako helburuak behin eta berriz eta modu larrian ez betetzea, zuzenean nahiz zeharka, dagozkien jabetza intelektualeko eskubideak babesteko edo kudeatzeko jarduerak gauzatzen direnean; halere, ez zaie kalterik egingo bete behar dituzten legezko eskaintza digitalaren garapenari eta eginkizun sozialari, ezta entitatearen esparru kulturalarekin lotuta dauden eta lege honen 159. artikuluaren b) letran adierazten diren irabazi-asmorik gabeko jarduerei ere, horiek estatutuetan aurreikusita badaude.

c)Entitate kudeatzaileari dagozkion jabetza intelektualeko eskubideak administratzeari buruzko betebeharra —156.2. artikuluan zehaztua— behin eta berriz eta modu larrian ez betetzea.

d)Jabetza intelektualeko eskubideen kudeaketa kolektiboko zerbitzuak ematea 147. artikuluan aipatzen den baimena aldez aurretik lortu gabe, baldin eta hura lortzea beharrezkoa bada.

e)IV. tituluko betebeharrak oso modu larrian ez betetzea eragiten duen beste gertakariren bat agerian jartzea.

3.Hauek dira arau-hauste astunak:

a)157. artikuluan kudeaketa-kontratuari dagokionez ezarritako baldintzak ez betetzea.

b)Bildutako zenbatekoak banatzeko sistemak, arauak eta prozedurak modu arbitrarioan eta ekitaterik gabe aplikatzea.

c)163. artikuluaren 1. eta 2. apartatuetan, 165., 168. eta 173. artikuluetan,

175.artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan, 177., 178., 180. eta 183. artikuluetan, 186. etik 187.era bitartekoetan eta 189.ean ezarritako betebeharrak ez betetzea, ezta lege honetan aurreikusitako kasuetan ekitatezko ordainsari eta konpentsazio bat izateko eskubidea gauzatzeko betebeharra eta kable bidezko banaketa baimentzeko eskubidea egikaritzekoa ere.

d)Jabetza intelektualeko eskubideen kudeaketa kolektiboko entitateek, haien mendeko entitateek edo kudeaketa independenteko operadoreek aurka egitea, aitzakiak jartzea edo uko egitea administrazio eskudunek lege honen araberan egin behar duten ikuskapen-jarduerari.

e)159. artikuluaren o) letran ezarritakoaren arabera estatutuetan jasota dagoen erreklamazioak eta kexak lantzeko eta ebazteko prozedura nabarmen ez betetzea.

f)151.1 eta 153.1 artikuluetan jardueren hasiera komunikatzeko ezarrita dagoen betebeharra ez betetzea.

4.Hauek dira arau-hauste arinak:

a)Administrazio publikoek 154. artikuluan xedatutakoaren arabera egindako errekerimenduak aintzat ez hartzea. Halakotzat hartuko da entitate kudeatzaileak, haren mendeko entitateak edo kudeaketa independenteko operadoreak ez duenean erantzuten Administrazio Publikoak errekerimenduan ezarritako epearen barruan, eskatu zaion informazioa ematen ez duenean edo ematen duen informazioa okerra edo osatugabea denean.

b)Entitate kudeatzaileek, haren mendeko entitateek edo kudeaketa independenteko operadoreek ez betetzea titulu honetan, abenduaren 23ko 3/2008 Legean —jatorrizko artelanen egileen mesederako partaidetza-eskubideari buruzkoan— eta jabetza intelektualeko eskubideen kudeaketa kolektiboari buruzko beste edozein arauditan ezarrita dauden eta nahitaez gorde beharrekoak diren manuak, baldin eta, aurreko bi apartatuetan ezarritakoaren arabera, ez-betetzea arau-hauste astuna edo oso astuna ez bada.

192.artikulua. Zehapenak.

1.Arau-hauste oso astunengatik, zehapen hauetako bat ezarriko zaie entitate kudeatzaileei edo kudeaketa independenteko operadoreei:

a)Entitate kudeatzaile gisa edo kudeaketa independenteko operadore gisa jarduteko desgaikuntza. Desgaikuntzak 2. apartatuan ezarrita dagoen argitalpenetik hiru hilabete igarotakoan izango ditu ondoreak, eta, gehienez ere, bost urte iraungo du.

b)Arau-hausleak isuna ezarri aurreko urtean bildu duen zenbateko osoaren ehuneko 1 eta 2 arteko isuna. Isuna jarri aurreko urtean diru-bilketarik izan ezean, 400.001 eta 800.000 euro arteko isuna jarriko da.

2.Arau-hauste oso astunengatik ezarritako zehatzeko ebazpenak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko dira, eta, hala badagokio, kasuan kasuko autonomia-erkidegoko aldizkari ofizialean, behin ebazpenak administrazio-bidean irmo izandakoan eta han agertzen diren datu pertsonalak disoziatutakoan.

3.Arau-hauste astunak egiteagatik, arau-hausleari isuna jarri aurreko urtean bildutako zenbateko osoaren ehuneko 1eko isuna jarriko zaio, gehienez ere. Isuna jarri aurreko urtean diru-bilketarik izan ezean, 200.001 eta 400.000 euro arteko isuna jarriko da.

4.Arau-hauste astunengatik ezarritako zehatzeko ebazpenak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko dira, eta, hala badagokio, kasuan kasuko autonomia-erkidegoko aldizkari ofizialean, behin ebazpenak administrazio-bidean irmo izandakoan eta han agertzen diren datu pertsonalak disoziatutakoan.

5.Arau-hauste arinak egiteagatik, arau-hausleari isuna jarriko zaio, gehienez 200.000 eurokoa edo isuna jarri aurreko urtean bildutako zenbateko osoaren ehuneko 0,5 egiten duena.

6.Arau-hauslea entitate kudeatzaile baten mendeko entitate bat denean, kontuan hartuko da, isuna zehaztearen ondoreetarako, entitate nagusiak bildu duen diru-kopurua.

7.Zehapenak mailakatu ahal izateko, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 29. artikuluan ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan.

8.Diruzko zehapenak Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak ezartzen dituenean, Diru Bilketako Erregelamendu Orokorrean (uztailaren 29ko 939/2005 Errege Dekretuak onartua) eta aplikagarriak diren gainerako arauetan finkatutako organoen eta prozeduren bidez egingo da bilketa. Bestelako kasuetan, isunak jarri dituzten administrazio publikoei aplikatzen zaizkien arauetan finkatuta dauden organoek egingo dute bilketa. Arau-hausleak zehapenean duen erantzukizuna aitortzen badu, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 85. artikuluan xedatutakoa aplikatuko da.

9.Arau-hauste oso astun baten zehapen-prozedura abiarazi ostean edo 149. artikuluaren arabera entitate kudeatzaile bat ohartarazi ostean, kasu batean zein bestean legezkotasuna berrezartzeko zailtasun edo oztopo objektiboek premiazko arrazoiak daudela justifikatzen badute, agintaritza eskudunak modu arrazoituan erabaki ahal izango du entitatearen ordezkaritza-organoak enkaitzea eta aldi baterako izaeraz esku hartzea, entitatearen egoitza sozialari dagokion epaileak aurretiaz baimena eman ostean. Horretarako, barne-kudeatzaile bat izendatuko du, eta hark entitatearen ordezkaritza-organoei dagozkien lege- eta estatutu-izaerako eginkizunak hartuko ditu bere gain, honako baldintza hauetan:

a)Sei hilabetez esku hartuko da; dena den, epe hori beste sei hilabetez luzatu ahal izango da.

b)Aldi baterako esku-hartzetik eratorritako gastuak esku hartutako entitatearen kargura ordainduko dira.

c)Esku-hartzearen xedea entitatearen funtzionamendu instituzionala erregularizatzea izango da, baita haren kudeaketa argitzea eta arlo horretako betebehar legalak betetzeko beharrezkoak izan daitezkeen neurriak hartzea eta ezartzea ere.»

Zortzi. Aldatu egiten da hirugarren liburuko V. tituluaren izenburua, eta honela geratzen da idatzita:

«V. TITULUA

Jabetza Intelektualaren Batzordea

193.artikulua. Jabetza Intelektualaren Batzordea: osaera eta eginkizunak.

1.Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari atxikita, Jabetza Intelektualaren Batzordea sortu da esparru nazionaleko kide anitzeko organo gisa. Organo horren zeregina izango da bitartekotza, arbitrajea, tarifen zehaztapena eta titulu honetan aurreikusitako egoeren kontrola gauzatzea, eta lege honen bidez esleitzen diren jabetza intelektualeko eskubideak zaintzea. Era berean, aholkuak eskainiko ditu Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak kontsultatutako bere eskumeneko gaien inguruan.

2.Batzordeak bi atal hauen bitartez jardungo du:

a)Lehenengo Atalak bitartekaritzari, arbitrajeari, tarifen zehaztapenari eta kontrolari dagozkion eginkizunak gauzatuko ditu, titulu honetan aurreikusitako eran.

b)Bigarren Atalak, berriz, jabetza intelektualeko eskubideak zaintzen direla bermatuko du Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak dituen eskumenen esparruan, informazioaren gizarteko zerbitzuen arduradunek horiek urratu ez ditzaten; horretarako, Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 8. artikuluan eta harekin bat datozen artikuluetan aurreikusitakoaren arabera jardungo da.

3.Lehenengo Atala lau kide titularrek osatuko dute, eta horiek beren ordezkoei eskuordetu ahal izango dizkiete beren eginkizunak. Jabetza intelektualaren eta lehiaren defentsaren esparruan gaitasun handia duten adituen artean aukeratuko dituzte kide horiek guztiak, eta horien artean, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak Ataleko lehendakaria izendatuko du, zeinek kalitateko botoa izango baitu. Ataleko kideak Gobernuak berak izendatuko ditu, errege-dekretu bidez, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioko, Justizia Ministerioko eta Energia, Turismo eta Agenda Digitaleko Ministerioko titularren proposamenen arabera; pertsona horiek bost urtez izango dira ataleko kide, eta luzapen bakarra egin ahalko da.

Lehenengo Atalaren osaera, funtzionamendua eta jarduketa lege honetan eta hura garatzen duten erregelamendu-arauen arabera eraenduko dira, eta, modu osagarrian, urriaren 1eko 40/2015 Legean, Arbitrajeari buruzko abenduaren 23ko 60/2003 Legearen eta Auzi Zibil eta Merkataritzakoetako Bitartekaritzari buruzko uztailaren 6ko 5/2012 Legean jasotakoaren arabera. Gobernuak Lehenengo Atalaren osaera aldatu ahal izango du erregelamendu bidez.

4.Kulturako estatu-idazkaria edo hura eskuordetzen duen pertsona Bigarren Atalaren lehendakaria izango da, eta atala kide hauez osatuta egongo da: Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko bi kide; Industria, Energia, Turismo eta Agenda Digitaleko Ministerioko kide bat; Justizia Ministerioko kide bat; Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioko kide bat, eta Lehendakaritzako eta Lurralde Administrazioetarako Ministerioko kide bat. Kide horiek guztiak departamentu horien bitartez izendatuko dira, goi-tituluak behar dituzten taldeei edo kategoriei dagozkien eta jabetza intelektualaren esparruan ezagutza egiaztatuak dituzten Administrazio Publikoetako langileen artean. Aurreko baldintza hori ezertan eragotzi gabe, departamentu bakoitzak dagozkion kideak izendatzean, zuzenbide prozesalari, administrazioarekiko auzien jurisdikzioari eta komunikazio elektronikoei buruz duten prestakuntza juridikoa ere baloratuko da. Aipatutako departamentu horiek kide bakoitzaren ordezko bat izendatuko dute ekitaldi berean eta aurreko apartatuan zehaztutako baldintzei jarraikiz. Horrela, behar bezala beteko dira legez aurreikusitako alderdiak, kidea bertan ez denean edo gaixo dagoenean, eta, oro har, arrazoi justifikaturen bat dagoen guztietan.

Erregelamendu bidez, Bigarren Atalaren funtzionamendua zehaztuko da, baita hari esleitutako eginkizunak betetzeko prozedura ere.

194.artikulua. Bitartekaritzari, arbitrajeari, tarifen zehaztapenari eta kontrolari dagozkion eginkizunak.

1.Jabetza Intelektualaren Batzordeko Lehenengo Atalak honako baldintza hauetan gauzatuko du bitartekaritza-eginkizuna:

a)Negoziazioetan jardun beharko du, aldez aurretik alderdiak, adostasunik lortzen ez dutelako, beren borondatez haren menera jarrita. Negoziazio horiek jabetza intelektualeko eskubideen kudeaketa kolektiboarekin zuzenean lotutako esparruei buruzkoak izango dira, eta jabetza intelektualeko eskubideen titularren eta kable bidezko banaketa-enpresetako titularren artean irrati-hedapenezko emisio bat kable bidez banatzea baimentzekoak ere bai.

b)Hala badagokio, proposamenak aurkeztu beharko dizkiete alderdiei. Alderdi guztiek aurreko paragrafoan adierazitako proposamena onartzen dutela

ulertuko da, hiru hilabeteko epean alderdiren batek aurka dagoela adierazten ez badu. Kasu horretan, Batzordearen ebazpenak Arbitrajeari buruzko abenduaren 23ko 60/2003 Legean aurreikusitako ondorioak izango ditu, eta jurisdikzio-ordena zibilean berrikusi ahal izango da. Proposamena eta aurka-egiteak alderdiei jakinaraziko zaizkie, urriaren 1eko 39/2015 Legearen III. tituluko II. kapituluan ezarritakoaren arabera.

2.Jabetza Intelektualaren Batzordeko Lehenengo Atalak arbitraje-eginkizuna honela beteko du:

a)Aldez aurretik alderdiak beren borondatez haren menera jarrita, jabetza intelektualeko eskubideen kudeaketa kolektiboarekin zuzenean lotuta dauden gaiei buruzko gatazkak ebatziko ditu.

b)Eragindako entitate kudeatzaileak, erabiltzaile-elkarte batek, irrati- hedapeneko entitate batek edo Batzordeak bereziki garrantzitsutzat jotzen duen erabiltzaile kaltetu batek eskatuta, tarifa orokorrak ordezkatuko dituzten zenbatekoak zehaztuko ditu, beste alderdiak bere onespena eman ostean, eta 163. artikuluko 4. apartatuan adierazitako ondorioetarako; horretarako, horiek zehazteko gutxieneko irizpideak izan beharko ditu kontuan, 164.3 artikuluan aurreikusita daudenak.

Apartatu honetan zehazten dena behar bezala bete beharko da, ezertan eragotzi gabe jurisdikzio eskudunaren aurrean egikaritu ahal diren akzioak. Hala ere, epaile eta auzitegiak ezin arduratuko dira Atalaren aurrean arbitraje-erabakiaren zain dagoen eztabaidaren auziaz, harik eta Atalak ebazpena eman arte; betiere, alderdi interesdunak salbuespen bidez alegatu beharko du auzigaia.

3.Jabetza Intelektualaren Batzordeko Lehenengo Atalak tarifak zehazteko bere funtzioa beteko du nahitaezko kudeaketa kolektiboko eskubideak ustiatu ahal izateko, baita borondatezko kudeaketa kolektiboko eskubideetarako ere, titularren kategoria berari dagokionez, horiek obra edo prestazio berarekiko ordainketa- eskubidea eragiten dutenean.

Atalak behar bezala zehaztuko ditu entitate kudeatzaileen bildumako obrak eta gainerako prestazioak erabiltzeagatik ordaindu beharko den zenbatekoa, hura ordaintzeko modua eta aurreko paragrafoan adierazitako eskubideak eraginkor egiteko gainerako baldintza guztiak, betiere eragindako entitate kudeatzaileak berak, erabiltzaile-elkarte batek, irrati-hedapeneko entitate batek edo Atalaren ustez bereziki garrantzitsua den erabiltzaile batek hala eskatzen duenean, formalki negoziazioa abiarazi denetik sei hilabete igaro ostean horien arteko adostasunik ez badago. Eginkizun hori betetzean, Lehenengo Atalak aldez aurretiko txostena eskatu ahal izango die honako organismo publiko hauei: zehaztu beharreko tarifek eragiten dieten merkatuekin edo sektore ekonomikoekin lotuta jarduten duten organismo publikoei, eta kasuan kasuko erabiltzaileen elkarte edo ordezkariei.

Tarifa horiek zehazteko orduan, Lehenengo Atalak 164.3 artikuluan adierazitako irizpideak beteko ditu, gutxienez. Erabaki horiek ESTATUKO ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko dira, eta horiek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango dira aplikagarriak. Gainera, titular eta betebeharrak dituzten pertsona guztientzat izango dute irismena, obra eta prestazioen erabilera-modalitate berari dagokionez eta erabiltzaile-sektore berari dagokionez, eta haien aurka administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren aurrean jarri ahal izango da helegitea.

Horrez gain, Lehenengo Atalak dagozkion ebazpenak eman ahal izango ditu

164.3artikuluan adierazitako tarifa orokorrak zehazteko metodologia eguneratuz eta garatuz, aldez aurretik Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren txostena eskuratuta.

4.Jabetza Intelektualaren Batzordeko Lehenengo Atalak bere kontrol- eginkizuna beteko du, eta entitate kudeatzaileek beren betebeharrak betez zehaztu dituzten tarifa orokorrak ekitatezkoak eta ez-diskriminatzaileak direla bermatuko du. Horretarako, 164.3 artikuluan aurreikusten diren gutxieneko irizpideen aplikazioa baloratu beharko du, besteak beste. Betebehar horietakoren bat betetzen ez dela ikusten badu, egoera Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari jakinaraziko dio, dagozkion ondorioetarako.

5.Erregelamendu bidez, Lehenengo Atalak aurreko apartatuetan xedatutakoari jarraikiz garatuko dituen eginkizunak gauzatzeko prozedura zehaztuko da.

195.artikulua. Ingurune digitalean eskubideak zaintzen direla bermatzeko eginkizuna.

1.Jabetza Intelektualaren Batzordeko Bigarren Atalak jabetza intelektualeko eskubideak zaintzen direla bermatzeko eginkizunak beteko ditu, horrela, informazioaren gizarteko zerbitzuen arduradunek horiek urratu ez ditzaten. Horretarako, legezkotasuna berrezartzeko xedea izango duen prozedura bat erabiliko da.

2.Legezkotasuna berrezartzeko prozedura honako hauen aurka xedatuko da:

a)Jabetza intelektualeko eskubideak urratzen dituzten informazioaren gizarteko zerbitzu-emaileen aurka; prozedura abiarazi edo ez erabakitzeko, Bigarren Atalak Espainiako audientzia-mailari jaramon egingo dio, bai eta zantzuen arabera baimenik ez duten eta zerbitzuaren edo negozio-ereduaren bitartez eskuratu daitezkeen obra eta prestazio babestuen kopuruari ere.

b)Aurreko paragrafoan adierazten den moduan jabetza intelektualeko eskubideak urratzen dituzten informazioaren gizarteko zerbitzu-emaileen aurka; halakoetan, zantzu guztien arabera baimenik gabe eskaintzen diren obren eta prestazioen deskribapena edo kokapena emango dira, eta, hortaz, modu aktiboan eta ez-neutralean jardungo da —hau da, ez da bitartekaritza tekniko hutsera mugatuko—. Gainera, arestian adierazitako obra eta prestazioen esteka-zerrenda antolatuak eta sailkatuak eskaintzen dituzten horiek sartuko dira barnean, zerbitzu- emaileek lotura horiek hasiera batean eskaini ahal izan badituzte ere.

3.Prozedura ofizioz abiaraziko da, urratutzat jo diren jabetza intelektualeko eskubideen titularrak edo jarduera horren ardura duen pertsonak salaketa egin ostean. Gainera, hark ustezko informazio-gizarteko zerbitzu arau-hausleari egindako kentze-errekerimenduaren saiakera emaitzagabearen arrazoizko proba bat aurkeztu beharko du salaketarekin batera; hain zuzen, baimenik gabe eskaini diren eduki zehatzak kentzeko eskatu izanarena. Errekerimendu hori zerbitzu-emaileak publikoari helarazitako helbide elektronikora —harekin komunikatzeko eman duenera— bidaltzea nahikoa da. Aurretiazko errekerimendu hori dagokionean hartu ahal izango da kontuan, uztailaren 11ko 34/2002 Legeko 16. eta 17. artikuluetan zehaztuta dagoen ezagutza eraginkorraren ondoreetarako, eta, betiere, obra edo prestazioa identifikatzen duenean, bai eta eskubideen titularra eta, gutxienez, informazioaren gizarteko zerbitzuan eskaintzen den obraren edo prestazioaren kokapen bat ere. Zerbitzu-emaileak helbide elektroniko baliagarririk helarazten ez badu berarekin harremanetan jartzeko, paragrafo honetan aurreikusitako errekerimendu-saiakera ez da beharrezkoa izango. Errekerimendu-saiakerak emaitzarik eman ez duela ulertuko da, kasuan kasuko zerbitzu-emaileak erantzuten ez badu, edo, erantzuten badu ere, hiru eguneko epean dagozkion edukietara sartzeko bidea kendu edo desgaitzen ez badu, errekerimendua bidali den egunetik kontatzen hasita.

Entitate kudeatzaileek prozedura hori premiatu ahal izateko nahikoa legitimazio izango dute, 150. artikuluan xedatzen diren terminoen arabera.

Erregelamendu bidez garatuko den prozedura hori bizkortasun- eta proportzionaltasun-printzipioetan oinarrituko da, eta bertan, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53.2 artikuluan aurreikusitako defentsarako eskubideak aplikatuko dira.

Erregelamenduan ezarritako epean ebazpenik ematen ez bada, prozedura iraungi egingo da.

Bigarren Atalak prozedura honetan emandako ebazpenek amaiera emango diote administrazio-bideari.

4.Bigarren Atalak egokitzat jotzen dituen neurriak hartu ahal izango ditu, jabetza intelektualeko eskubideak urratzen dituen informazioaren gizarteko zerbitzu baten prestazioa eten edo eskubide horiek urratzen dituzten edukiak kentzeko, baldin eta zerbitzu-emaileak ondare-izaerako kalteak eragin baditu edo eragin

baditzake. Neurri horien artean, neurri teknikoak eta arretaz jokatzeko eginbehar zehatzak eskatu ahal izango zaizkio zerbitzu-emaile arau-hausleari, eskubideak gehiago urratu ez daitezela eta arau-hauste horiek berriz gauzatu ez daitezela izango baita horien helburua.

Bigarren Atalak kentze- edo etete-neurri horiek zabaldu ahal izango dizkie behar bezala identifikatuta dauden beste obra eta prestazio babestu batzuei, horien eskubideen bitartez prozeduran interesdun gisa parte hartzen duten pertsonak ordezkatzen direnean, horiek eskubide-titular berari dagozkionean edo obra edo prestazio mota berari dagozkionean, baldin obra edo prestazio horiek legez kontra ere eskaintzen direla egiaztatzen duten egintzak edo egoerak badaude.

Neurri horiek hartu aurretik, informazioaren gizarteko zerbitzu-emailea errekeritu beharko da, 48 orduko epean, arau-haustea eragin duten edukiak bere borondatez kendu ditzan, edo hala badagokio, dagozkion alegazioak egin eta egokitzat jotzen dituen probak proposa ditzan jabetza intelektualeko eskubidearen mugaren aplikagarritasunari edo erabilerari dagokionez. Epe hori igaro ostean, proba bat egingo da bi egunetara, eta horrela, interesdunei dagokion jakinarazpena egingo zaie bost eguneko epean ondorioak atera daitezen. Atalak ebazpena emango du, gehienez ere, hiru eguneko epean.

Zerbitzuaren prestazioa eten, edo baimenik gabeko obrak eta prestazioak bere borondatez kendu badira, hori jabetza intelektualeko eskubideak urratu izanaren berariazko aitorpen gisa hartuko da, eta beraz, amaiera emango dio prozedurari.

5.Hura bere borondatez kentzen ez bada, eta emandako ebazpenaren eraginkortasuna bermatzearren, Bigarren Atalak bitartekaritza-zerbitzuak, ordainketa elektronikoko zerbitzuak eta publizitate-zerbitzuak eskaintzen dituztenen lankidetza eskatu ahal izango du, eta, horrela, zerbitzu-emaile arau-hausleari eskaintzen dizkioten zerbitzuak eten ditzatela eskatu ahal izango die.

Lankidetza-neurriak hartzeko orduan, Bigarren Atalak egokitzat jotzen duen moduan baloratuko du arau-hausle gisa deklaratutako informazioaren gizarteko zerbitzu-emailearen finantzaketa blokeatzeko neurriek izan dezaketen eraginkortasuna.

Internet-sarbidea hornitzen dutenek informazioaren gizarteko zerbitzua blokeatzen badute, hura behar bezala arrazoitu beharko da. Horretarako, neurriaren proportzionaltasuna aztertu beharko da, gainerako neurriek izan dezaketen eraginkortasuna kontuan hartuta.

Zerbitzua eskaintzean Espainiako estatu-kodeari dagokion domeinu-izen bat (.es) edo Espainian kokatutako erregistroa duen lehen mailako beste domeinu bat erabiltzen bada, Bigarren Atalak gertakari horiek jakinarazi beharko dizkio erregistro- agintariari; izan ere, hark domeinuaren izena baliogabetu beharko du, eta, beraz, ezin izango da berriz esleitu, gutxienez, sei hilabeteko epean.

Bitartekaritza-zerbitzuak, ordainketa elektronikoko zerbitzuak edo publizitate- zerbitzuak eskaintzen dituztenek lankidetzarik eskaintzen ez badute, hori arau- hauste gisa hartuko da uztailaren 11ko 34/2002 Legeko 11. artikuluaren arabera.

Dena den, arau-haustea eragin duen informazioaren gizarteko zerbitzu-emaileak bere zerbitzuak kendu edo eteteko errekerimenduari —aurreko apartatuan adierazitakoarekin bat etorriz egindakoari— kasu egiten ez badio, bitartekaritza- zerbitzuen emaileari zuzendutako lankidetza-neurria betearazi ahal izateko, aurretiazko baimen judiziala beharko da, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 122 bis artikuluko bigarren apartatuan araututako prozeduraren arabera.

6.Aurreko 2. apartatuan deskribatutako informazioaren gizarteko zerbitzu- emaile berak arau-hausle gisa jotzen diren edukiak kentzeko errekerimendua betetzen ez badu —aurreko 4. apartatuan aurreikusitakoaren araberako azken ebazpenetatik eragindakoak—, bigarren arau-hauste hori gertatzen denetik — bigarren hori barne—, hura administrazioko arau-hauste oso astuntzat joko da, eta 150.001 eta 600.000 euro arteko isuna ezarriko zaio. Informazioaren gizarteko

zerbitzu-emaile berak legez kontrako jarduerak gauzatzen baditu bi aldiz edo gehiagotan, hori ere behin eta berriz errepikatzen den arau-hauste gisa joko da apartatu honen ondorioetarako. Legez kontrako jarduerak berriz abiarazi direla ulertuko da, prozeduraren xede den erantzule berak berriz ere titular beraren obrak edo prestazioak ustiatzen baditu, horiek lehenengo aldian erabili ez dituenak badira ere, betiere edukiak bere borondatez kendu aurretik. Tarteko pertsona fisikoak edo juridikoak erabilita ere, arau-haustea berriz abiarazten duten zerbitzu-emaileak izango dira arau-haustearen erantzuleak.

Portaera arau-hauslearen astuntasunak eta hark gizartean eragin dituen ondorioak direla-eta beharrezkoa denean, arau-haustea egiteak honako ondorio hauek izan ditzake:

a)Ebazpen zehatzailea ESTATUKO ALDIZKARI OFIZIALean, bi egunkari nazionaletan edo zerbitzu-emailearen Interneteko webgunearen hasierako orrian argitaratuko da, zehapena jaso duenaren kontura, zehapena jakinarazi eta urtebeteko epean, behin ebazpena irmoa denean eta arau-hausteak gizartean izan duen oihartzuna eta astuntasuna hartu kontuan hartuta.

b)Zerbitzu-emaileak gehienez ere urtebetez etengo ditu arau-hauste gisa deklaratu diren jarduerak. Neurri horren eraginkortasuna bermatzearren, organo eskudunak bitartekaritza-zerbitzuak, ordainketa elektronikoko zerbitzuak eta publizitate-zerbitzuak eskaintzen dituztenen lankidetza eskatu ahal izango du, eta zerbitzu-emaile arau-hausleari eskaintzen dizkioten zerbitzuak eten ditzatela agindu ahal izango die. Lankidetza-neurriak hartzeko orduan, behar bezala baloratuko da arau-hausle gisa deklaratutako informazioaren gizarteko zerbitzu-emailearen finantzaketa blokeatzeko neurriek izan dezaketen eraginkortasuna. Internet-sarbidea hornitzen dutenek informazioaren gizarteko zerbitzua blokeatzen badute, erabaki hori zehatz-mehatz arrazoitu beharko da. Horretarako, neurriaren proportzionaltasuna eta balioetsitako eraginkortasuna aztertu beharko dira, gainerako neurriek izan dezaketen eraginkortasuna kontuan hartuta. Lankidetzarik eza arau-hauste gisa hartuko da uztailaren 11ko 34/2002 Legeko 11. artikuluaren arabera. Dena den, bitartekaritza-zerbitzuen emaileari zuzendutako lankidetza-neurri hori betearazteko, aurretiazko baimen judiziala beharko da, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 122 bis artikuluko bigarren apartatuan araututako prozeduraren arabera.

Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko kide ez diren, baina Espainiako lurraldera xedaturik dauden zerbitzuak eskaintzen dituzten estatuetako zerbitzu-emaileek gauzatutako arau-hausteen kasuan, zehapena jarri duen organoak agindu ahal izango die bitartekaritza-zerbitzuen emaileei har ditzatela hartu beharreko neurriak Espainiatik haiek eskainitako zerbitzuetara sartzea galarazteko, gehienez ere urtebetez.

Zehatzeko ahala urriaren 1eko 39/2015 Legearen IV. tituluan, urriaren 1eko 40/2015 Legean eta lege hori garatzeko araudian zehaztutako prozeduraren arabera arautuko da.

Zehapenak Kulturako estatu-idazkariak ezarriko ditu, hura baita horretarako eskumena duen organoa, uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 35. eta 36. artikuluetan eta horiekin bat datozen artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Zehapen-prozeduraren instrukzio-egileak espedientera gehitu ahal izango ditu Bigarren Atalak aurreko apartatuan adierazten diren jabetza intelektualeko eskubideak zaintzeko dituen eginkizunak betez bideratzen dituen antzeko prozeduren jarduketak.

7.Artikulu honetan xedatutakoak ez ditu eragotziko egoki diren akzio zibil eta penalak eta administrazioarekiko auzien akzioak.

8.Borondatezko ereduzko kodeak garatu ahal izango dira artikulu honetan aurreikusitako bitartekaritza-zerbitzuen, ordainketa elektronikoko zerbitzuen edo publizitate-zerbitzuen lankidetzarako neurriei dagokienez.

9.Bigarren Atalean, bere eginkizunen esparruan egindako jarduketetatik eratorritako xehetasunen eta informazioen inguruko datuen trataera egiten da. Trataera hori Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera gauzatuko da, eta, bereziki, 7.5 artikuluan xedatutakoaren arabera, arau-hauste penalen edo administratiboen kasuan.»

Bederatzi. Aldatu egiten da hirugarren liburuko VI. titulua, eta honela geratzen da idatzita:

«VI. TITULUA

Eskubideak kudeatzeko neurri teknologikoak eta informazioa babestea

196.artikulua. Neurri teknologikoak: saiheste-egintzak eta prestatze-egintzak

1.Lege honetan aitorturiko jabetza intelektualeko eskubideen titularrek legearen hirugarren liburuaren I. tituluan aurreikusitako akzioak egikaritu ahal izango dituzte, jakinaren gainean egonik edo jakinaren gainean egoteko arrazoizko motiboak izanik zeinahi neurri teknologiko eraginkor saihesten dutenen kontra.

2.Akzio horiek berak egikaritu ahal izango dira edozein gailu, produktu edo osagai fabrikatzen, inportatzen, banatzen, saltzen, alokatzen, salmentarako nahiz alokairurako iragartzen edo xede komertzialez edukitzen dutenen kontra, eta, orobat, zerbitzuren bat ematen dutenen kontra, baldin eta gailu, produktu, osagai edo zerbitzu hori, zeinahi neurri teknologiko eraginkorri dagokionez:

a)Babesa saihesteko helburuz sustatzen, iragartzen edo komertzializatzen bada, edo

b)Babesa saihestea alde batera utzita, xede edo erabilera komertzial mugatua badu, edo

c)Nagusiki babesa saihestu ahal izateko edo saihestea errazteko helburuz sortu, ekoitzi, egokitu edo egin bada.

3.Neurri teknologikotzat jotzen da: bere funtzionamendu normalean, obra edo prestazio babestuei dagokienez, jabetza intelektualeko eskubideen titularren baimenik ez duten egintzak eragoztea edo mugatzea xede duen teknika, gailu edo osagai oro.

Neurri teknologikoak eraginkortzat jotzen dira eskubideen titularrek obra edo prestazio babestuaren erabilera kontrolatzen dutenean, dela sarbide-kontrol bat aplikatuz, dela babes-prozedura bat, hala nola kodifikazioa, aleatorizazioa edo obra edo prestazioaren beste eraldaketa bat, edota kopiatze-lana kontrolatuz babes- helburu hori lortzen duen mekanismo bat.

4.Aurreko apartatuetan xedaturikoa ez zaie aplikatuko ordenagailu-programak babesten erabilitako neurri teknologikoei, haiek beren araudi propioaren mende egongo baitira.

197.artikulua. Jabetza intelektualaren mugak eta neurri teknologikoak.

1.Neurri teknologiko eraginkorrez babesturiko obra edo prestazioen eskubideen titularrek baliabide egokiak ahalbidetu beharko dizkiete jarraian aipatzen diren mugen onuradunei haietaz gozatzeko, duten xedearen arabera, baldin eta onuradun horiek legez irispidea badute delako obra edo prestaziora. Muga horiek hauek dira:

a)Kopia pribatuari buruzko muga, 31.2 artikuluan aurreikusitako eran.

b)Helburua segurtasun publikoa edo prozedura ofizialak izateari edo ahalmen- urritasunak dituzten pertsonen onurarako izateari buruzko mugak, 31 bis eta 31 ter artikuluetan aurreikusitako eran.

c)Hezkuntza edo ikerketa zientifikoaren arloko helburuak dituen aipuaren eta ilustrazioaren inguruko muga, 32.2, 3 eta 4. artikuluetan aurreikusitako terminoetan.

d)Irakaskuntzako edo ikerketa zientifikoko argigarriari gisa, edo segurtasun publikorako nahiz prozedura administratibo zein judizial baterako erabiltzeari dagokion muga, hori guztia datu-baseei dagokienez eta 34.2.b) eta c) artikuluan aurreikusitako eran.

e)Irrati-hedapeneko entitateek obrak erregistratzeari buruzko muga, 36.3 artikuluan aurreikusitako eran.

f)Erakunde jakin batzuek obrak ikerketarako edo kontserbaziorako erreproduzitzeari buruzko muga, 37.1 artikuluan aurreikusitako eran.

g)Irakaskuntzako edo ikerketa zientifikoko argigarri gisa erabiltzeko xedez datu-base baten edukiaren parte funtsezko bat erauzteari buruzko muga eta “sui generis” eskubideak babesturiko datu-base baten edukia segurtasun publikorako edo prozedura administratibo zein judizial baterako erauzteari edo berrerabiltzeari buruzkoa, 135.1.b) eta c) artikuluan aurreikusitako eran.

2.Jabetza intelektualeko eskubideen titularrek aurreko zenbakian aurreikusitako eginbeharra betetzeko borondatezko neurririk hartu ez dutenean — beste interesdun batzuekin itunak egitea barne—, muga horien onuradunek jurisdikzio zibilaren aurrera jo ahal izango dute.

Muga horien onuradunak kontsumitzaileak edo erabiltzaileak direnean, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bateginaren 3. artikuluan zehazturiko eran —testu bategin hori azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen—, Prozedura Zibilaren urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearen 11.2 eta 11.3 artikuluetan legitimaturiko entitateek jardun ahal izango dute haien defentsan.

3.Lege honen 196.1 artikuluan aurreikusitako babes juridikoa izango dute, bai jabetza intelektualeko eskubideen titularrek beren borondatez harturiko neurri teknologikoek, beste interesdun batzuekin egindako itunetatik eratorriek barne, bai dagokion ebazpen judizialean jasotakoek, hori bada kasua.

4.Aurreko apartatuetan xedaturikoak ez du eragotziko obra edo prestazioen gaineko eskubideen titularrek egoki deritzoten konponbideak jartzea —besteak beste, neurri teknologikoak—, kopia pribatu gisa egindako erreprodukzio kopuruari dagokionez. Kasu horietan, 31.2 artikuluan aurreikusitakoaren onuradunek ezin galdatuko dute ken daitezela eskubideen titularrek apartatu honen arabera hartu dituzten neurri teknologikoak, hori bada kasua.

5.Artikulu honen aurreko apartatuetan ezarritakoa ez zaie aplikatuko kontratuz adosturikoaren arabera publikoaren eskura jarritako obra edo prestazioei, edozein pertsonak nahi duen lekutik eta nahi duen unean haietara irispidea izateko moduan jarri badira.

198.artikulua. ESKUBIDEEN KUDEAKETARAKO INFORMAZIOAREN BABESA.

1.Jabetza intelektualeko eskubideen titularrek hirugarren liburuko I. tituluan aurreikusitako akzioak egikaritu ahal izango dituzte jarraian zehazten diren egintzetariko zeinahi jakinaren gainean eta baimenik gabe burutzen duenaren eta hori egitean eskubide haietarikoren baten urratzea bultzatzen, ahalbidetzen, errazten edo ezkutatzen dutela jakiteko arrazoizko motiboak dituen ororen kontra:

a)Eskubideen kudeaketa elektronikorako informazio guztia kentzea edo aldatzea.

b)Eskubideen kudeaketa elektronikorako informazioa baimenik gabe kendua edo aldatua duten obra edo prestazio babestuak banatzea, banatzeko inportatzea, irrati-hedapenez emititzea, komunikatzea edo publikoaren eskura jartzea.

2.Aurreko apartatuaren ondoreetarako, eskubideen kudeaketarako informaziotzat joko da: titularrek ematen duten eta babesturiko obra nahiz prestazioa,

egilea nahiz beste edozein eskubidedun identifikatzen duen informazioa, edo obra edo prestazio babestua erabiltzeko baldintzak nahiz informazio hori ordezkatzen duen zeinahi zenbaki edo kode adierazten duena, betiere informazio-elementuok obra edo prestazio babestuaren ale bati elkarturik badoaz edo haren komunikazio publikoarekin loturik agertzen badira.»

Hamar. Aldatu egiten da laugarren liburua; hain zuzen ere, orain arte 163.etik 167.era bitarteko artikulu zirenei beste zenbaki bat ematen zaie eta, aurrerantzean, 199.etik 203. era bitartekoak izango dira. Honela geratzen dira idatzita:

«LAUGARREN LIBURUA

Legearen aplikazio-eremua

199.artikulua. Egileak.

1.Lege honen arabera, espainiar egileen jabetza intelektualeko eskubideak eta Europar Batasuneko beste estatu batzuetako nazionalitatea duten egileenak babestuko dira.

Eskubide horiek izango dituzte, halaber:

a)Beste herrialde batzuetako nazionalitatea izan eta ohiko bizilekua Espainian dutenek.

b)Beste herrialde batzuetako nazionalitatea izan eta ohiko bizilekua Espainian ez dutenek, Espainiako lurraldean lehen aldiz argitaraturiko haien obrei dagokienez edo beste lurralde batean argitaratu eta hogeita hamar egunen barruan Espainiako lurraldean argitaratuei dagokienez. Hala ere, antzeko kasuetan espainiar egileen obrak aski babesten ez dituzten estatuetako nazionalitatea duten atzerritarren kasuan, gobernuak printzipio horren helmena murriztu ahal izango du.

2.Ikus-entzunezko obren egile guztiek, zeinahi ere dela haien nazionalitatea, ordainsari proportzional bat jasotzeko eskubidea dute 90. artikuluaren 3. eta 4. apartatuen arabera proiektaturiko beren obrengatik. Hala ere, espainiar egileei eskubide baliokide bat bermatzen ez dieten estatuetariko bateko nazionalitatea duten egileen kasuan, Gobernuak erabaki ahal izango du erakusleek entitate kudeatzaileei kontzeptu horretan ordainduriko diru-kopuruak bidera daitezela erregelamenduz ezarritako interes kulturaleko asmoetara.

3.Edozein kasutan, beste herrialde batzuetako nazionalitatea dutenek Espainia parte den nazioarteko hitzarmen eta tratatuen arabera dagokien babesa izango dute, eta, halakorik ezean, espainiar egileekin parekaturik egongo dira, baldin eta espainiar egileak ere herrialde hartako nazionalitatea dutenekin parekaturik badaude herrialde hartan.

4.Obra jatorriz Bernako Hitzarmenaren arabera beste herrialde batekoa denean, eta haren egileak Europar Batasuneko estatu bateko nazionalitatea ez duenean, babes-epea obraren jatorriko lurraldean ematen den bera izango da; epe hori ezin izango da ezein kasutan lege honetan egileen obrentzat aurreikusitakoa baino luzeagoa.

5.Aitortzen da egilearen eskubide morala, zeinahi ere dela haren nazionalitatea.

200.artikulua. Artista interpretatzaile zein exekutatzaileak.

1.Espainiar artista interpretatzaile zein exekutatzaileei lege honetan aitorturiko eskubideak babestuko dira, zeinahi ere dela haien interpretazioaren edo exekuzioaren lekua, eta Europar Batasuneko beste estatu bateko nazionalitatea duten artista interpretatzaile zein exekutatzaileei dagozkienak ere bai.

2.Beste herrialde batzuetako nazionalitatea duten artista interpretatzaile zein exekutatzaileek lege honetan aitorturiko eskubide berak izango dituzte kasu hauetariko zeinahitan:

a)Ohiko bizilekua Espainian dutenean.

b)Interpretazioa edo exekuzioa Espainiako lurraldean egiten denean.

c)Interpretazioa edo exekuzioa lege honen arabera babesturiko fonograma batean edo ikus-entzunezko euskarri batean grabatzen denean.

d)Interpretazioa edo exekuzioa, grabatu ez bada ere, lege honen arabera babesturiko irrati-hedapenezko emisio batean sartzen denean.

3.Edozein kasutan, beste herrialde batzuetako nazionalitatea duten artista interpretatzaile zein exekutatzaileek Espainia parte den nazioarteko hitzarmen eta tratatuen arabera dagokion babesa izango dute, eta, halakorik ezean, espainiar artista interpretatzaile zein exekutatzaileekin parekaturik egongo dira, baldin eta horiek ere herrialde hartako nazionalitatea dutenekin parekaturik badaude herrialde hartan.

4.Aurreko 112. artikuluan aurreikusitako babes-epeak aplikatuko zaizkie, orobat, Europar Batasuneko nazionalitaterik ez duten aipaturiko titularrei ere, nazioarteko hitzarmenen baten bidez Espainian babesa bermatua badute. Hala ere, dagozkion nazioarteko betebeharrak eragotzi gabe, titularrak nazionalitatea duen herrialdean aurreikusitako datan amaituko da babes-epea; epe hori ezin izango da, ezein kasutan, lehen aipaturiko artikuluan ezarritakoa baino luzeagoa.

201.artikulua. Produktoreak, argazki hutsen egileak eta argitaratzaileak.

1.Fonogramen eta ikus-entzunezko obra edo grabazioen produktoreek, argazki hutsak egiten dituztenek eta 129. artikuluan aipaturiko obren argitaratzaileek honako kasu hauetan izango dute lege honen araberako babesa:

a)Espainiar herritarrak edo egoitza Espainian duten enpresak direnean, eta Europar Batasuneko beste estatu bateko herritarrak edo egoitza Europar Batasuneko beste estatu batean duten enpresak direnean.

b)Beste herrialde batzuetako nazionalitatea izan eta aipaturiko obrak Espainian argitaratzen dituztenean, lehen aldiz, edo beste herrialde batean argitaratu eta hogeita hamar egunen barruan. Hala ere, antzeko kasuetan espainiarren obrak edo argitalpenak aski babesten ez dituzten estatuetako nazionalitatea dutenen kasuan, gobernuak printzipio horren helmena murriztu ahal izango du.

2.Edozein kasutan, aurreko apartatuko b) letran adierazitako titularrek Espainia parte den nazioarteko hitzarmen eta tratatuen arabera dagokien babesa izango dute, eta, halakorik ezean, fonogramen edo ikus-entzunezko obra edo grabazioen produktoreekin, argazki hutsak egiten dituztenekin eta 129. artikuluan aipaturiko obren argitaratzaileekin parekaturik egongo dira, baldin eta horiek ere herrialde hartako nazionalitatea dutenekin parekaturik badaude herrialde hartan.

3.Aurreko 119. eta 125. artikuluetan aurreikusitako babes-epeak aplikatuko zaizkie, orobat, Europar Batasuneko nazionalitaterik ez duten aipaturiko titularrei ere, nazioarteko hitzarmenen baten bidez Espainian babesa bermatua badute. Hala ere, dagozkion nazioarteko betebeharrak eragotzi gabe, titularrak nazionalitatea duen herrialdean aurreikusitako datan amaituko da babes-epea; epe hori ezin izango da, ezein kasutan, lehen aipaturiko artikuluetan ezarritakoa baino luzeagoa.

202.artikulua. Irrati-hedapeneko entitateak.

1.Egoitza Espainian edo Europar Batasuneko beste estatu batean duten irrati- hedapeneko entitateek lege honetan ezarritako babesa izango dute beren emisio eta transmisioei dagokienez.

2.Edozein kasutan, egoitza beste herrialde batean duten irrati-hedapeneko entitateek Espainia parte den nazioarteko hitzarmen eta tratatuen arabera dagokien babesa izango dute.

3.Aurreko 127. artikuluan aurreikusitako babes-epeak aplikatuko zaizkie, orobat, Europar Batasuneko nazionalitaterik ez duten aipaturiko titularrei ere, nazioarteko hitzarmenen baten bidez Espainian babesa bermatua badute. Hala ere, dagozkion nazioarteko betebeharrak eragotzi gabe, titularrak nazionalitatea duen herrialdean aurreikusitako datan amaituko da babes-epea; epe hori ezin izango da, ezein kasutan, lehen aipaturiko artikuluan ezarritakoa baino luzeagoa.

203.artikulua. «Sui generis» eskubidearen babesaren onuradunak.

1.Lege honen 133. artikuluan aurreikusitako eskubidea ezaugarri hauek dituzten datu-baseei aplikatuko zaie: haien fabrikatzaileek edo eskubidedunek Europar Batasuneko estatu bateko nazionalitatea izatea edo ohiko bizilekua Europar Batasuneko lurraldean izatea.

2.Artikulu honen 1. apartatua aplikatuko zaie, orobat, Europar Batasuneko estatu baten legeriaren arabera eratu diren eta egoitza ofiziala, administrazio nagusia edo jarduera-zentro nagusia Europar Batasunean duten sozietate eta enpresei ere; hala ere, sozietate edo enpresa horrek egoitza soziala besterik ez badu aipaturiko lurraldean, haren eragiketek egiaz eta jarraituki loturik egon beharko dute Europar Batasuneko estatu bateko ekonomiarekin.»

Hamaika. Onartu egiten da bigarren xedapen gehigarria, eta honela geratzen da idatzita:

«Bigarren xedapen gehigarria. Europako agintari eskudunen artean informazioa trukatzea.

1.Lege honen 155. artikuluaren arabera eskudun den administrazioak bidegabeko atzerapenik gabe erantzungo die lege honen aplikazioari buruz Europar Batasuneko beste estatu bateko agintari eskudunek, behar bezala arrazoituta, egindako informazio-eskaerei; bereziki, Espainian establezimendua duten entitate kudeatzaileen edo kudeaketa-operadore independenteen jarduerekin zerikusia dutenei.

2.Lege honen 155. artikuluaren arabera eskudun den administrazioak erantzun arrazoitua emango die, hiru hilabeteko epean, Europar Batasuneko beste estatu bateko agintari eskudunek, beren eskumenen esparruan, Espainian establezimendua duen eta Europar Batasuneko estatu eskatzailean jarduerak burutzean lege honen aurka arau-hausteren bat egin duen entitate kudeatzailearen aurka behar diren neurriak hartzeko aurkeztutako eskaerei.»

Hamabi. Aldatu egiten da bosgarren xedapen gehigarriaren 5. apartatua, eta honela geratzen da idatzita:

«5. Uztailaren 11ko 34/2002 Legea aplikatu behar zaion, eta 2. artikulutik 4. artikulura xedatutakoaren babespean, 195. artikuluaren babespean bideratutako prozedura batean interesdun gisa hartu behar den informazio-gizarteko zerbitzu- emaile bat uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan zehaztutako terminoetan identifikatu ez bada, prozedura abiarazi ahal izango da hura interesdun gisa hartuta, betiere Bigarren Atalaren eskura dauden arrazoizko identifikazio-jarduketak egin ostean eta horiek behar bezala identifikatu ahal izan ez badute; baldintza hori bere horretan mantenduko da, identifikatu gabeko zerbitzu-emaileak eskainitako informazio-gizarteko zerbitzua identifikatu arte eta hura prozeduran agertu arte. Egoera hori argi eta garbi islatuko da espedientean, eta xedapen honetan zehaztutako Estatuko Aldizkari Ofizialeko argitalpen-aurreikuspenak aplikatuko dira,

eta, hala badagokio, 195. artikuluan aurreikusitako lankidetza- eta zehapen-neurriak ere bai, informazioaren gizarteko zerbitzu hori borondatez kentzen ez bada.»

Hamahiru. Azken xedapenetako lehena gehitzen da, eduki honekin:

«Azken xedapenetako lehena. ESKUMEN-TITULUA.

Legegintzako errege-dekretu hau Espainiako Konstituzioaren 149.1.9 artikuluan ezarritakoaren babespean onartu da, artikulu horrek Estatuari esleitzen baitio jabetza intelektualari buruzko legegintzaren gaineko eskumena.

31 ter artikulua, berriz, Espainiako Konstituzioaren 149.1.1 artikuluaren babesean eman da, zeinaren indarrez espainiar guztien berdintasuna bermatzeko oinarrizko baldintzak arautzeari buruzko eskumena baitu Estatuak, bai eskubideez baliatzean eta bai eginbehar konstituzionalak betetzean ere.»

Hamalau. Aldatu egiten da azken xedapen bakarraren izendapena, eta, aurrerantzean, azken xedapenetako bigarrena izango da.

Hamabost. Eranskin bat gehitzen da, eduki honekin:

«ERANSKINA

Urteko gardentasun-txostenaren edukia

1.Honako honen 189. artikuluan jasota dagoen urteko gardentasun-txostenak informazio hau bilduko du, gutxienez:

a)Finantza-egoerak; balantzea, ekitaldiko emaitzen kontua eta memoria gehituko dira.

b)Ekitaldiko jarduerei buruzko txostena.

c)Entitateak kudeatzen dituen eskubideen baimen ez-esklusiboak ukatu diren kasuei buruzko informazioa.

d)Entitate kudeatzailearen egitura juridikoaren eta administratiboaren deskribapena.

e)Entitate kudeatzailearen jabetzakoak diren entitateei buruzko informazioa, edo entitate kudeatzailearen zuzeneko edo zeharkako kontrol osoa zein partziala dutenei buruzkoa.

f)161. eta 162. artikuluetan aipatzen diren pertsonei aurreko ekitaldian ordaindutako ordainsarien zenbateko osoari buruzko informazioa, bai eta eman zaizkien bestelako onurei buruzkoa ere.

g)Eranskin honen 2. atalean ageri den finantza-informazioa.

h)Gizarte-, kultura- eta hezkuntza-zerbitzuetarako kendu diren zenbatekoak zertarako erabili diren jasotzen duen txosten berezia, non eranskin honen 3. atalean ageri den informazioa emango baita.

Aurreko f), g) eta h) letretako informazioaren zifrak itxitako ekitaldiari eta horren aurreko ekitaldiari dagozkionak izango dira. Ondorio horietarako, ekitaldi bateko zenbatekoak eta aurreko ekitaldikoak konparagarriak ez direnean, zifren jatorriaren egituran aldaketaren bat egin delako, edo kontabilitate-irizpideren bat aldatu delako edo hutsak zuzendu direlako, aurreko ekitaldiari buruzko informazioa egokitu beharko da, dagokion ekitaldiko zenbatekoekin batera aurkezteko, eta horren berri eman beharko da xehetasunez.

2.Urteko gardentasun-txostenean finantza-informazio hau jaso beharko da:

a)Bildutako eskubide-diruen finantza-informazioa, kudeatutako eskubideen kategoriaren arabera eta erabilera motaren arabera xehatuta, eta bildutako eskubide-diruak inbertitzetik lortutako etekinei buruzko informazioa eta etekinei emandako erabilera —eskubideen titularrei edo beste entitate kudeatzaile batzuei banatu zaizkien, edo beste zerbaitetarako erabili diren—.

b)Eskubide-kudeaketak eta entitate kudeatzaileak eskubide-titularrei eskaintzen dizkien beste zerbitzu batzuek berekin dakarten kostuari buruzko finantza-informazioa. Gutxienez alderdi hauek azalduko dira, xehe-xehe:

1.a Ustiapen- eta finantza-kostu guztiak, kudeatutako eskubideen kategoriaren arabera xehatuta; kostuak zeharkakoak direnean eta eskubide-kategoria bati edo gehiagori esleitzea ezinezkoa denean, zeharkako kostuak esleitzeko erabili den metodoa zein izan den adieraziko da.

2.a Ustiapen- eta finantza-kostuak, kudeatutako eskubideen kategoriaren arabera xehatuta; kostuak zeharkakoak direnean eta eskubide-kategoria bati edo gehiagori esleitzea ezinezkoa denean, zeharkako kostuak esleitzeko erabili den metodoa zein izan den adieraziko da, soilik eskubide-kudeaketari dagokionez, barne hartuta bildutako eskubide-diruetatik kendu diren kudeaketa-deskontuak edo haien bidez konpentsatu direnak, edo bildutako eskubide-diruak inbertitzetik lortutako beste edozein etekin.

3.a Eskubide-kudeaketako zerbitzuak ez diren beste zerbitzu batzuekin lotutako ustiapen- eta finantza-kostuak, baina gizarte-, kultura- eta hezkuntza- zerbitzuak barne hartuta.

4.a Kostuak estaltzeko erabili diren baliabideak.

5.a Bildutako eskubide-diruei aplikatutako kenkariak, kudeatutako eskubideen kategoriaren arabera eta erabilera motaren arabera xehatuta, eta kenkarien xedea —adibidez, eskubide-kudeaketarekin edo gizarte-, kultura- eta hezkuntza- zerbitzuekin lotutako kostuak—.

6.a Eskubide-kudeaketako zerbitzuak eta entitate kudeatzaileak eskubide- titularrei eskaintzen dizkien beste zerbitzu batzuek berekin dakarten kostuak egiten duen ehunekoa, kasuan kasuko ekitaldian bildutako eskubide-diruei dagokienez; kostuak zeharkakoak direnean eta eskubide-kategoria bati edo gehiagori esleitzea ezinezkoa denean, zeharkako kostuak esleitzeko erabili den metodoa zein izan den azalduko da.

c)Eskubideen titularrei ordaindu behar zaizkien zenbatekoei buruzko finantza- informazioa, gutxienez alderdi hauek zehatz-mehatz azalduta:

1.a Eskubideen titularrei esleitu zaien zenbateko osoa, kudeatutako eskubideen kategoriaren arabera eta erabilera motaren arabera xehatuta.

2.a Eskubideen titularrei ordaindu zaien zenbateko osoa, kudeatutako eskubideen kategoriaren arabera eta erabilera motaren arabera xehatuta.

3.a Ordainketen maiztasuna, kudeatutako eskubideen kategoriaren arabera eta erabilera motaren arabera xehatuta.

4.a Bildutako zenbateko osoa, oraindik eskubideen titularrei esleitu ez zaiena, kudeatutako eskubideen kategoriaren arabera eta erabilera motaren arabera xehatuta eta zenbatekoak zein ekitalditan bildu ziren adierazita.

5.a Eskubideen titularrei esleitutako zenbateko osoa, oraindik ordaindu ez zaiena, kudeatutako eskubideen kategoriaren arabera eta erabilera motaren arabera xehatuta eta zenbatekoak zein ekitalditan bildu ziren adierazita.

6.a Entitate kudeatzaileak ez badu banaketa eta ordainketa egin 177.1 artikuluaren bigarren paragrafoan ezarritako epean, atzerapenaren arrazoiak.

7.a Banatu ezin diren zenbatekoen guztizko kopurua, eta zer erabilera eman zaien.

d)Beste entitate kudeatzaile batzuekin izandako harremanen informazioa, gutxienez alderdi hauei buruzkoa:

1.a Beste entitate kudeatzaile batzuetatik jasotako zenbatekoak eta beste entitate kudeatzaile batzuei ordaindutako zenbatekoak, kudeatutako eskubideen kategoriaren, erabilera motaren eta entitatearen arabera xehatuta.

2.a Beste entitate kudeatzaile batzuei ordaindu behar zaizkien kudeaketa- deskontuak eta bildutako eskubide-diruen gaineko beste kenkari batzuk, kudeatutako eskubideen kategoriaren, erabilera motaren eta entitatearen arabera xehatuta.

3.a Beste entitate kudeatzaile batzuek ordaindutako kudeaketa-deskontuak eta diru-sarreren beste kenkari batzuk, eskubide-kategoriaren eta entitatearen arabera xehatuta.

4.a Beste entitate kudeatzaile batzuetatik eskubideen titularrei zuzenean banatu zaizkien zenbatekoak, eskubide-kategoriaren eta entitatearen arabera xehatuta.

3.Jarraian adierazten den informazioa bildu beharko da txosten berezian, eta azaldu beharko da zertarako erabili diren entitateko kideen mesederako laguntza- zerbitzuetarako kendu diren zenbatekoak, egile, artista, interpretatzaile eta exekutatzaileak prestatzeko eta sustatzeko jardueretarako kendutakoak eta kudeatzen dituzten eskubideei dagozkien obra eta prestazio babestuen legezko eskaintza digitala sustatzeko kendutakoak:

a)Ekitaldian zehar entitateak jarduera horietan erabiltzeko eskuratu duen zenbatekoa, bai zenbateko osoa, bai jatorriaren arabera xehatua lege-testu honen 175.3, 177.6 eta 178.2 artikuluetan ezarritakoa kontuan hartuta; horrez gain, hala badagokio, behin jarduerak eginda izan diren geldikinak ere zehaztuko dira.

b)Zerbitzu eta jarduera horietarako kendu diren zenbatekoak, xede motaren arabera xehatuta; xede mota bakoitza, berriz, kudeatutako eskubideen kategoriaren arabera eta erabilera motaren arabera xehatuko da.

c)Zenbatekoei emandako erabilerari buruzko azalpena, xede motaren arabera xehatuta; zerbitzu eta jarduera horietarako kendu diren zenbatekoen kudeaketa-kostua ere sartuko da, eta horretarako erabili diren zenbatekoak bereiz adieraziko dira.»

Lehen xedapen gehigarria. Entitate kudeatzaileen estatutuak aldatzea eta bildutako eskubide-diruak banatzeko erregelamendua onartzea edo berrestea.

1.Errege lege-dekretu hau indarrean jarri eta urtebeteko epean, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak baimendutako entitate kudeatzaileek beren estatutuak Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bateginera —errege lege-dekretu honen ondorioz taxutua— egokitzeko erabakia onartu beharko dute.

Errege lege-dekretu hau indarrean jarri aurreko urteko ekitaldian 100 milioi euro edo gehiago bildu duten entitate kudeatzaileek aurreko paragrafoan adierazi den betebeharra hiru hilabeteko epean bete beharko dute, errege lege-dekretu hau indarrean jartzen denetik kontatzen hasita.

2.Errege lege-dekretu hau indarrean jarri eta urtebeteko epean, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak baimendutako entitate kudeatzaileek bildutako eskubide-diruak banatzeko erregelamendua berretsi beharko dute, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bateginaren —errege lege-dekretu honen ondoriozkoa bera— 160.1.b) artikuluaren arabera.

Bigarren xedapen gehigarria. Entitate kudeatzaileko kideen eskubideei buruzko informazioa.

Entitate kudeatzaileek errege lege-dekretu hau indarrean jarri aurretik entitateko kide zirenei jakinaraziko die zer eskubide aitortzen zaizkien Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bateginaren hirugarren liburuko IV. tituluan eta, bereziki, zer baldintza dituen testu bategin horren 169. artikuluan aitortzen zaien eskubideak. Informazio hori errege lege-dekretu hau indarrean jarri eta hiru hilabete igaro baino lehen jakinarazi behar zaie, edozein bide erabilita —entitatearen web-orria barne—.

Hirugarren xedapen gehigarria. Errebokatze-eskubidea.

Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bateginaren 158. artikuluan jasota dagoen errebokatze-eskubidea aplikatuko zaie errege lege-dekretu hau indarrean jartzen den unean indarrean diren edo luzatuta dauden kudeaketa-kontratuei.

Laugarren xedapen gehigarria. Establezimendua Espainiatik kanpo duten entitate kudeatzaileen jarduera hasierako komunikazioak, eta kudeaketa-operadore independenteenak.

1.Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bateginaren 151.1 artikuluan ageri diren entitate kudeatzaileek errege lege-dekretu hau indarrean jartzen den unean Espainian zerbitzuak eskaintzen badituzte testu bategin horren hirugarren liburuko IV. tituluan ezarritakoaren arabera, jarduerak hasi dituztela jakinarazi beharko diote Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari —halaxe jasota baitago 151.1 artikuluan—, errege lege- dekretua indarrean jarri eta hilabeteko epearen barruan.

2.Kudeaketa-operadore independenteek errege lege-dekretu hau indarrean jartzen den unean Espainian zerbitzuak eskaintzen badituzte Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bateginaren hirugarren liburuko IV. tituluan ezarritakoaren arabera, jarduerak hasi dituztela jakinarazi beharko diote Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari —halaxe jasota baitago Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bateginaren 153.1 artikuluan—, errege lege-dekretua indarrean jarri eta hilabeteko epearen barruan.

Bosgarren xedapen gehigarria. Musikako eta Arte Eszenikoetako Institutu Nazionalak ikuskizun publikoetan aritzen diren artisten lan-harreman bereziaren araubidearen arabera egindako iraupen mugatuko kontratuei aplikatu behar zaizkien arauak.

1.Musikako eta Arte Eszenikoetako Institutu Nazionalak Ikuskizun publikoetan aritzen diren artisten lan-harreman berezia arautzen duen abuztuaren 1eko 1435/1985 Errege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoaren arabera egindako iraupen mugatuko kontratuak, baldin eta proiektu artistiko bati lotua badago, zentro sortzailearen estatutuen babesean onartutako gida-planean jasotzen den iraupena izango du.

2.Salbuespenez, gehieneko iraupena igaro ondoren langilea beste proiektu artistiko baterako berriro kontratatzen bada ikuskizun publikoetan aritzen diren artisten lan- harreman bereziaren bidez, iraupen mugatuko beste kontratu bat baino ezingo zaio egin, eta kontratu horrek proiektu artistiko horri dagokion iraupena izango du, aurreko apartatuan xedatutakoaren arabera. Halakoetan, ez da aplikatuko Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuak 15. artikuluaren 5. apartatuan ezartzen duena.

3.Xedapen honetan aurreikusten ez den guztian, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoa aplikatuko da, iraupen mugatuko kontratuei dagokienez.

Xedapen iragankor bakarra. Bosgarren xedapen gehigarria aplikatzea Musikako eta Arte Eszenikoetako Institutu Nazionalak ikuskizun publikoetan aritzen diren artisten lan-harreman bereziaren araubidearen arabera egindako indarreko kontratuei.

Bosgarren xedapen gehigarrian ezarritakoa Musikako eta Arte Eszenikoetako Institutu Nazionalak ikuskizun publikoetan aritzen diren artisten lan-harreman bereziaren araubidearen arabera egindako kontratuei ere aplikatuko zaie, baldin eta errege lege- dekretua indarrean jartzen den unean indarrean badaude.

Azken xedapenetako lehena. Espainiako Ondare Historikoaren ekainaren 25eko 16/1985 Legea aldatzea.

Aldatu egiten da Espainiako Ondare Historikoaren ekainaren 25eko 16/1985 Legearen

32. artikuluko 2. apartatua, eta honela geratzen da idatzita:

«2. Halako ondasunak Estatuko Administrazioren aurretiazko lizentzia eskuratu ondoren esportatu ahal izango dira —lizentzia emateko, indarreko legerian ezarrita dauden baldintzak bete behar ditu eskaerak—, baina ezin ezingo da egikaritu haiek lehentasunez eskuratzeko eskubiderik. Hamar urte igaro baino lehen, halako ondasunen edukitzaileek egoera luzatzeko eska diezaiokete Estatuko Administrazioari. Eskaera onartu egingo da, baldin eta eskaerak indarreko legerian eskatutako baldintzak betetzen baditu eta, betiere, Espainiako Ondare Historiko Ondasunen Kalifikazio, Balorazio eta Esportazio Batzordearen irizpena entzun ondoren.

Artikulu honetan arautzen den inportazioaren araubide bereziaren luzapenak eskatzen diren guztietan onartuko dira, lehenengo luzapenaren baldintza eta betekizun berberekin.

Aitzitik, ondasunen edukitzaileek inportazio-araubidearen luzapena behar den garaian eta moduan eskatzen ez badute, ondasun horiek lege honen araubide orokorrari lotuak geratuko dira.»

Azken xedapenetako bigarrena. Kultur Ondare Immaterialaren Babeserako maiatzaren 26ko 10/2015 Legea aldatzea.

Kultur Ondare Immaterialaren Babeserako maiatzaren 26ko 10/2015 Legearen azken xedapenetako bosgarrena honela geratzen da idatzita:

«Baimena ematen zaio Gobernuari, 2019ko abenduaren 31 baino lehen, testu bategina lantzeko; bertan txertatuko dira, behar bezala erregularizatuta, argituta eta harmonizatuta, Espainiako Ondare Historikoaren ekainaren 25eko 16/1985 Legea, Kultur Ondare Immaterialaren Babeserako Legea eta lege-mailako arauetan bilduta dauden ondare historikoaren babeserako xedapenak.»

Azken xedapenetako hirugarrena. Kontabilitate- eta auditoretza-arauak eta urteko gardentasun-txostenarekin lotuta daudenak aplikatzea.

Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bateginaren 187. artikuluan jasota dauden kontabilitate- eta auditoretza-arauak eta testu bategin horren 189. artikuluan xedatuta dagoen urteko gardentasun-txostena egin eta onartzeko betebeharra 2017ko abenduaren 31 baino lehen hasitako kontabilitate-ekitaldiei aplikatuko zaizkie.

Azken xedapenetako laugarrena. Eskumen-titulua.

Errege lege-dekretu hau Espainiako Konstituzioaren 149.1.9 artikuluan ezarritakoaren babesean onartu da, artikulu horrek Estatuari esleitzen baitio jabetza intelektualari buruzko legegintzaren gaineko eskumena.

Laugarren apartatua, berriz, Konstituzioaren 149.1.1 artikuluaren babesean eman da, zeinaren indarrez espainiar guztien berdintasuna bermatzeko oinarrizko baldintzak arautzeari buruzko eskumena baitu Estatuak, bai eskubideez baliatzean eta bai eginbehar konstituzionalak betetzean ere.

Bosgarren xedapen gehigarria eta xedapen iragankor bakarra Espainiako Konstituzioaren 149.1.7 artikuluan xedatutakoaren babesean eman da, zeinaren bidez lan- arloko legegintzaren eskumen esklusiboa esleitzen baitzaio Estatuari.

Azken xedapenetako bosgarrena. Europar Batasunaren Zuzenbidea txertatzea.

Errege lege-dekretu honen bidez, zuzentarau hauek txertatzen dira Espainiako Zuzenbidean: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/26/EB Zuzentaraua, egile-eskubideen eta antzeko eskubideen kudeaketa kolektiboari buruzkoa eta musika-obren gaineko eskubideen lurralde anitzeko lizentziak emateari buruzkoa halakoak barne-merkatuan linean erabil daitezen; eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2017ko irailaren 13ko 2017/1564/EB Zuzentaraua, egile-eskubidez eta

antzeko eskubidez babestutako obra edo prestazio jakin batzuen erabilera baimendu batzuk ezartzen dituena, itsuen, ikusmen-desgaitasuna duten pertsonen edo testu inprimatuetara irispidea izateko bestelako zailtasunak dituztenen mesederako, eta 2001/29/

EEZuzentaraua —informazioaren gizartean egile-eskubideen eta haien antzeko eskubideen alderdi batzuk harmonizatzeari buruzkoa— aldatzen duena.

Azken xedapenetako seigarrena. Indarrean jartzea.

Errege lege-dekretu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Madrilen, 2018ko apirilaren 13an.

FELIPE e.

Gobernuko presidentea,

MARIANO RAJOY BREY

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra