Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Cuarta edición Premios Adrian Celaya

Zuzenbide zibila  >>  Legeria  >> Orokorra

Huts-zuzenketa, honako honena: 24/2015 Legea, uztailaren 24koa, Patenteena

2017-07-24

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2018/5/30, 131. zk.

I. XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

7148

Huts-zuzenketa, honako honena: 24/2015 Legea, uztailaren 24koa,

 

Patenteena.

Hutsak atzeman dira Patenteen uztailaren 24ko 24/2015 Legean, zeina 2015eko uztailaren 25eko Estatuko Aldizkari Ofizialean (177. zk.) argitaratu baitzen; honen bidez, zuzenketa hauek egiten ditugu:

36.orrialdean, 59. artikuluaren 4. zenbakian, hau dioen lekuan: «Patentearen xedea bada informazio genetikoa duen edo informazio genetikoan datzan objektu edo produktu bat, patenteak ematen dituen eskubideak, 5. artikuluaren 4. zenbakian xedatuta dagoenaren arabera, produktua hartzen duen materiara hedatuko dira, informazio genetikoa materia horretan bilduta badago eta informazio genetiko horrek materia horretan egiten badu bere eginkizuna»; hau esan behar du: «Patentearen xedea bada informazio genetikoa duen edo informazio genetikoan datzan objektu edo produktu bat, patenteak ematen dituen eskubideak, 5. artikuluaren 5. zenbakian xedatuta dagoenaren arabera, produktua hartzen duen materiara hedatuko dira, informazio genetikoa materia horretan bilduta badago eta informazio genetiko horrek materia horretan egiten badu bere eginkizuna».

41.orrialdean, 79. artikuluaren 5. zenbakian, hau dioen lekuan: «Behin 81.1 artikuluan aurreikusitako eskubide edo kargetarikoren bat Patenteen Erregistroan inskribatu eta gero, [...]»; hau esan behar du: «Behin 82.1 artikuluan aurreikusitako eskubide edo kargetarikoren bat Patenteen Erregistroan inskribatu eta gero, [...]».

65.orrialdean, 146. artikuluaren 3. zenbakian, hau dioen lekuan: «[...] lege honen 145. artikuluan aurreikusitako kausetarikoren batean oinarritzen bada»; hau esan behar du: «[...] lege honen 149. artikuluan aurreikusitako kausetarikoren batean oinarritzen bada».

68.orrialdean, 158. artikuluaren 1b) zenbakian, hau dioen lekuan: «EPEren 90.3 artikulua aplikatuta bertan behera utzi dela ulertzen denean, 14.2 artikuluari dagokionez»; hau esan behar du: «EPEren 90.5 artikulua aplikatuta baztertu dela ulertzen denean, 14.2 artikuluari dagokionez».

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra