Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Cuarta edición Premios Adrian Celaya

Zuzenbide zibila  >>  Legeria  >> Orokorra

Kode Zibila

1885-07-24

Itzulpena nork: Arrieta Idiakez,.Francisco Javier; Gaminde Egia, Eba; Landa, Begoña; Lobera Revilla, Gotzon; Urrutia Badiola, Andrés (Zuz.); Urrutia Idoiaga: Esther; Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala (IZO)

Erakundea: Grazia eta Justizia Ministerioa

Argitalpena: Gaceta, 1889/7/28, 206. zk.

Eguneratua: 2011-09-01

Kode Zibila

ATARIKO TITULUA

ARAU JURIDIKOAK, HORIEN APLIKAZIOA ETA ERAGINGARRITASUNA

I. KAPITULUA

Zuzenbidearen iturriak

1 artikulua

1. Espainiako antolamendu juridikoaren iturriak dira legea, ohitura etazuzenbidearen printzipio orokorrak.

2. Ez dute baliorik izango goragoko

lerruneko xedapenen bat urratzen duten xedapenek.

3. Ohiturak lege aplikagarririk izanezean bakarrik eraenduko du, betiere moralaren nahiz ordena publikoaren aurkakoa izan ez eta ohitura hori frogatuz gero.

Usadio juridikoak borondate-aitorpenaren interpretazio hutsak ez badira,ohituratzat hartuko dira.

4. Zuzenbidearen printzipio orokorrak legerik edo ohiturarik izan ezean

aplikatuko dira, printzipio horiek antolamendu juridikoa eratzeko duten izaerari kalterik egin gabe.

5. Nazioarteko itunetan jasotakoarau juridikoak ez dira Espainian zuzenean aplikatuko barne antolamenduaren osagai bihurtu arte, arauok «Estatuko Aldizkari Ofizial»ean oso-osorik argitaratuz.

6. Jurisprudentziak antolamendu juridikoa osatuko du, Auzitegi Gorenaklegea, ohitura eta zuzenbidearen printzipio orokorrak interpretatu nahiz aplikatzean, behin eta berriz ezartzen duen doktrinaren bidez.

7. Epaile eta auzitegiek eginbehar desenkusaezina dute, kasu orotan, euren eskumeneko gaiak ebazteko, ezarritako iturri-sistemari helduz.

2 artikulua

1. Legeak indarrean jarriko dira«Estatuko Aldizkari Ofizial»ean oso-osorik argitaratu eta hogeigarren egunean, legeetan euretan besterik xedatu ez bada.

2. Geroko legeek bakarrik indargabetzen dituzte indarreko legeak. Indargabetzearen norainokoa beren beregi xedatuko da, eta indargabetze hori hedatuko da lege berrian gai berberari buruz aurrekoarekin bat ez datorren guztira. Lege bat indargabetze hutsagatik ez dira indarrean jartzen lege horrek indarrik gabe utzi zituenak.

3. Legeek ez dute atzera-eraginezkoondorerik izango, eurek aurkakoa xedatzen dutenean izan ezik.

II. KAPITULUA

Arau juridikoen aplikazioa

3 artikulua

1. Arauak euren hitzez-hitzezkoesanguraren arabera interpretatuko dira, betiere, testuinguruari, aurrekari historikoei eta legegintzazko aurrekariei, eta arau horiek aplikatu behar diren garaiko gizarte-errealitateari lotuta, eta, batik bat, arauen espiritua eta xedea kontuan hartuta.

2. Ekitatea balioestekoa izango daarauak aplikatzean; hala ere, auzitegiek emandako ebazpenen oinarri esklusiboa ekitatea izan dadin, legeak beren beregi ahalbidetu behar du hori.

4 artikulua

1. Arauen aplikazio analogikoa bidezkoa izango da, arauok kasu zehatzaarautu ez arren, horren antzeko beste bat arautzen dutenean, bi kasuon oinarria berbera dela.

2. Zigor-legeak, salbuespenekoak etaaldi baterakoak ez dira aplikatuko, eurok beren beregi jasotako kasuetan eta uneetan baino.

3. Kode honetako xedapenak ordezko moduan aplikatuko dira beste legebatzuek araututako gaietan.

5 artikulua

1. Besterik ezarri ezean, epeak egunetan finkatu badira zenbaketa egunzehatz batetik hasita, egun hori zenbaketatik kanpo geratu eta zenbaketa biharamunean hasiko da; epeak hilabeteetan edo urteetan finkaturik badaude, epeok datatik datara zenbatuko dira.

Muga-hilabetean zenbaketaren hasierako egunaren parekorik ez dagoenean, epea hilaren azken egunean agortzen dela ulertuko da.

2. Epeen zenbaketa zibilean ez diraegun baliogabeak baztertzen.

III. KAPITULUA

Arau juridikoen eragingarritasun orokorra

6 artikulua

1. Legeak ez ezagutzeak ez du legeok ez betetzetik desenkusatzen. Zuzenbideko okerrak legeek zehaztutako ondoreak besterik ez ditu izango.

2. Lege aplikagarria hala nahitabaztertzea eta lege horretan aitortutako eskubideei uko egitea baliozkoak izango dira, bakarrik, interes edo ordena publikoa hautsi ez eta ez dietenean hirugarrenei kalterik egiten.

3. Aginduzko eta debekuzko arauenaurkako egintzak zuzenbide osoz deusezak dira, salbu eta arauotan urratze-kasuetarako bestelako ondorea ezarri denean.

4. Arau baten testuaren babespeanburututako egintzak legeari maula eginez gauzatu direla ulertuko da, baldin eta egintzon helburua bada antolamendu juridikoak debekatzen duen edo antolamendu juridikoaren aurkakoa den emaitza lortzea; egintza horiek ez dute eragotziko saihestu nahi zen araua aplikatu beharra.

7 artikulua

1. Eskubideak onustearen eskakizunekin bat etorriz egikaritu beharko dira. 2. Legeak ez du babesten eskubideaz abusatzea, ezta eskubidea gizartearen aurka egikaritzea ere. Egite edo ez-egite orok, egilearen asmoarengatik, egite edo ez-egitearen helburuarengatik edo berori burutzeko inguruabarrengatik, begi-bistan gainditzen baditu eskubidea egikaritzeko muga arruntak, hirugarrenari kalte eginez, orduan, kalte-ordain egokia eman beharra dakar, eta abusuak jarraitzea eragotziko duten administrazio-neurriak nahiz neurri judizialak hartu beharko dira.

IV. KAPITULUA

Nazioarteko zuzenbide pribatuaren arauak

8 artikulua

1. Zigor-legeak, polizia-legeak etaherri-segurtasuneko legeak bete beharrekoak dira Espainiako lurraldean dauden pertsona guztientzat.

2. Ezabatua, Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearen ondorioz.

9 artikulua

1. Pertsona fisikoen naziokotasunakeratortzen du haiei dagokien lege pertsonala. Lege horrek arautuko ditu gaitasuna eta egoera zibila, familiaren eskubideak eta eginbeharrak, eta heriotzaren ondoriozko oinordetza.

Lege pertsonala aldatzeak ez dueraginik izango aurreko lege pertsonalarekin bat etorriz eskuraturiko adinnagusitasunean.

2. Ezkontideek, ezkontza egitean,lege pertsonal erkidea badute, lege horrek arautuko ditu ezkontzaren ondoreak; halako legerik izan ezean, ezkontideetatik edozeinen lege pertsonalak edo horren ohiko bizilekuari dagokion legeak arautuko ditu horiek, baldin eta ezkontideek lege hori aukeratu badute, ezkontzaren aurretik egindako agiri kautoan; eta, ezkontideek ez badute aukerarik egin, ezkondu osteko bizileku ohikoari dagokion legeak arautuko ditu haiek, eta, horrelako bizilekurik izan ezean, ezkontza non egin eta toki horretako legeak.

107. artikuluan zehazturiko legeakarautuko ditu deuseztasuna, banantzea eta dibortzioa.

3. Ezkontzaren ondasun-eraentzahizpatu, aldarazi eta ordezteko, hitzarmen edo itunak egiten badira, horiek baliozkoak izango dira, ezkontzaren ondoreak arautzen dituen legearekin bat datozenean, edo itunok egitean alderdietatik edozeinek zein naziokotasun edo ohiko bizileku izan, eta naziokotasun edo bizileku horri dagokion legearekin bat datozenean.

4. Semearen edo alabaren lege pertsonalak, edo, hori ezin bada zehaztu,semearen edo alabaren ohiko bizilekuari dagokion legeak arautuko ditu, bai seme-alabatasunaren izaera eta edukia, adopzio bidezkoa barne, bai eta gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak ere.

5. Nazioarteko Adopzioaren Legeko manuek arautuko dute nazioartekoadopzioa. Era berean, atzerriko agintariek eratu adopzioen kasuan, adopzio horiek ondoreak sortuko dituzte Espainian, Nazioarteko Adopzioaren Legean ezarritako xedapenekin bat etorriz.

6. Ezgaiaren nazioko legeak arautuko ditu ezgaiaren tutoretza eta hura babesteko gainerako erakundeak. Halaere, ezgaiaren ohiko bizilekuari dagokion legeak arautuko ditu behin-behineko edo presako babes-neurriak.

Espainiako agintari judizialek edo administrazio-agintariek esku hartzen badute tutoretza eta gainerako babes-erakundeak eratzeko formalitateetan, formalitate horiek Espainiako legearen arabera gauzatu beharko dira beti.

Espainiako legea aplikatuko da bertan behera utzitako adingabe edo ezgaien gainean babes- eta hezkuntza-neurriak hartzeko, baldin eta adingabeok edo ezgaituok Espainiakolurraldean badaude.

7. Mantenu-emailearen eta mantenu-hartzailearen nazioko lege erkideakarautuko du ahaideek elkarri mantenua emateko duten eskubidea. Edonola ere, mantenua eskatzen duen pertsonak ezin duenean mantenu hori lortu nazioko lege erkidearen arabera, pertsona horren ohiko bizilekuari dagokion legea aplikatuko da. Bi lege horiek izan ezean, edo bietatik batek ere ez badu ahalbidetzen mantenua jasotzea, mantenuaren erreklamazioa zein agintaritzaren eskumenekoa izan eta agintaritza horren barne legea aplikatuko da.

Naziokotasun erkidea aldatuz geroedo mantenu-hartzailearen ohiko bizilekua aldatuz gero, lege berria aplikatuko da aldaketa-unetik aurrera.

8. Kausatzaileak heriotza-unean zeinnaziokotasun izan eta naziokotasun horri dagokion legeak arautuko du heriotzaren ondoriozko oinordetza, ondasunen izaera zein den eta ondasunok zein herritan dauden kontuan hartu gabe. Hala ere, testamentuan xedapenak egin eta oinordetza-itunak ordenatu badira, egilespen-unean testamentugilearen edo xedatzailearen nazioko legea zein izan eta lege horrekin bat etorriz, orduan, xedapen eta itun horiek euren baliozkotasunari eutsiko diote, nahiz eta oinordetza arautzen duen legea beste bat izan; edozein kasutan ere, seniparteak azken horri egokituko zaizkio.

Ezkontzaren ondoreak zein legekarautu eta lege berberak arautuko ditu lege-aginduz alargunari eratxikitzen zaizkion eskubideak, betiere ondorengoen seniparteei kalterik egin gabe.

9. Kapitulu honen ondoreetarako,Espainiako legeek jasotako naziokotasun bikoitzen egoerei dagokienez, nazioarteko itunek zehazturikoa bete beharko da; eta, itunok ez badute ezer ezarri, lehenespena izango du azken bizileku ohikoarekin bat datorren naziokotasunak, eta, halakorik izan ezean, eskuratutako azken naziokotasunak.

Espainiako naziokotasunaz gain,norbaitek beste naziokotasun bat badu, eta naziokotasun hori ez badago Espainiako legeetan edo nazioarteko itunetan jasota, Espainiakoak izango du lehentasuna beti. Bi naziokotasun edo gehiago izanik, horietatik bat ere ez bada Espainiakoa, hurrengo paragrafoan ezarritakoa bete beharko da.

10. Ohiko bizilekuari dagokion legea izango da naziokotasunik ez dutenen edo zehaztu gabeko naziokotasunadutenen lege pertsonala.

11. Pertsona juridikoen naziokotasunak eratortzen du eurei dagokienlege pertsonala, eta horrexek arautuko ditu gaitasun, eraketa, ordezkaritza, jardunbide, transformazio, desegite eta azkentzeari dagozkien guztiak.

Naziokotasun desberdineko sozietateek bat egiten dutenean, kontuan izanbeharko dira bakoitzari dagozkion lege pertsonalak.

10 artikulua

1. Ondasun higiezinen gaineko edukitza, jabetza eta beste eskubideak, baieta horien publizitatea ere, ondasunak non egon eta toki horretako legeak arautuko ditu.

Lege berbera aplikatuko zaie ondasun higigarriei. Igarobide-ondasunen gaineko eskubideak eratu edo lagatzeari dagokionez, ondasunok nondik igorri eta bertan daudela ulertuko da, salbu eta igortzaileak eta jasotzaileak esanbidez edo isilbidez hitzartu dutenean ondasunok helmugan daudela ulertzea.

2. Ontziak, aireontziak eta burdinbideko garraioak, bai eta euren gaineratutako eskubide guztiak ere, zein tokitako banderapean jarri, matrikula hartu edo erregistroan inskribatu eta toki horretako legearen menpe geratuko dira. Automobilak nahiz errepideko beste garraioak non egon eta toki horretako legearen menpe geratuko dira.

3. Balore-tituluen jaulkipena nongertatu eta toki horretako legeari egokituko zaio jaulkipen hori.

4. Espainiako lurraldearen barruan, Espainiako legearen arabera babestuko dira jabetza intelektualaren eta industria-jabetzaren eskubideak, nazioarteko hitzarmenetan eta itunetan ezarritakoari kalterik egin gabe, Espainia hitzarmen eta itun horien kide den heinean.

5. Kontratu-betebeharrei alderdiek beren beregi aukeraturiko legea aplikatuko zaie, lege horrek zerikusia baldin badu kasuan kasuko negozioarekin; hori gertatu ezean, alderdien nazioko lege erkidea aplikatuko da; lege erkiderik izan ezean, ohiko bizileku erkideari dagokion legea; eta, azken buruan, kontratua non egin eta toki horretako legea.

Aurreko lerrokadan xedatutakoagorabehera, eta alderdiek beren beregi legerik aukeratu ezean, ondasun higiezinen gaineko kontratuei aplikatuko zaie ondasunok non egon eta toki horretako legea; ondasun higigarri gorpuzdunen salerosketak merkataritzako establezimenduetan egiten badira, salerosketa horiei aplikatuko zaie establezimenduak non egon eta toki horretako legea.

6. Alderdiek beren beregi legerik aukeratu ezean, eta 8. artikuluaren 1. paragrafoan xedaturikoari kalterik egingabe, lan-kontratuak eratorritako betebeharrei aplikatuko zaie zerbitzuak non egin eta toki horretako legea.

7. Dohaintza-emailearen naziokolegeak arautuko ditu beti dohaintzak.

8. Espainiako antolamendu juridikoaren ondoreetarako, Espainian kostu bidezko kontratuak egiten baditu bere nazioko legearen arabera ezgaia den atzerritarrak, kontratuok baliozkoak izango dira, ezgaitasun-arrazoi hori ez dagoenean Espainiako legerian aitortuta. Erregela hori ez da aplikatuko atzerrian dauden ondasun higiezinei buruzko kontratuetan.

9. Egitate batek kontratutik kanpoko betebeharrak eratortzen baditu,egitate hori non gertatu eta toki horretako legeak arautuko ditu halako betebeharrak.

Kudeatzaileak jarduera nagusia nongauzatu eta toki horretako legeak arautuko du negozioen kudeaketa.

Arrazoirik gabeko aberasteari aplikatuko zaio aberastuari ondare-balioatransferitzea eragin duen legea.

10. Betebeharra arautzen duen legea hedatzen zaie betetzearen betekizunei, ez-betetzearen ondorioei, bai etabetebeharraren azkentzeari ere. Dena den, epailearen edo Administrazioaren esku-hartzea behar duten betearazpen-modalitateei aplikatuko zaie betetzea non gertatu eta toki horretako legea.

11. Legezko ordezkaritzari aplikatuko zaio ordezkariaren ahalmenak zeinharreman juridikotatik sortu eta harreman horiek arautzen dituen legea; alderdiek beren beregi legerik aukeratu ezean, borondatezko ordezkaritzari aplikatuko zaio emandako ahalmenak zein herritan egikaritu eta herri horretako legea.

11 artikulua

1. Kontratuak, testamentuak eta gainerako egintza juridikoak zein herritan egin eta herri horretako legeak arautuko ditu haien forma eta solemnitateak. Hala ere, horrelakoak egin badira euren edukiari aplikatu beharreko legeak agindutako forma eta solemnitateekin, edota xedatzailearen lege pertsonalarekin nahiz egileen lege erkidearekin bat, orduan ere baliozkoak izango dira. Era berean, ondasun higiezinen gaineko egintza eta kontratuak baliozkoak izango dira, horiek egin badira ondasunok non egon eta toki horretako forma eta solemnitateen arabera.

Egintzok ontziaren edo aireontziarenbarruan egin badira hori nabigatzen ari den artean, ulertuko da ontzia zein herritako banderapean jarri, matrikula hartu edo erregistroan inskribatu eta egintzok herri horretan egin direla. Ontzi eta aireontzi militarrak euren estatuko lurraldearen zatitzat hartzen dira.

2. Legeak, egintza eta kontratuen edukia arautzean, forma edo solemnitate zehatz bat ezartzen badu haiek baliozkoak izan daitezen, forma edo solemnitate hori beti aplikatuko da, baita egintza eta kontratuok atzerrian egin direnean ere.

3. Espainiako legea aplikatuko zaie kontratuei, testamentuei eta gainerako egintza juridikoei, baldin eta halakoak eskuetsi badituzte Espainiak atzerrian dituen diplomazia eta kontsulatuetako funtzionarioek.

12 artikulua

1. Espainiako legearen arabera egingo da beti gatazka-arau aplikagarria zehazteko kalifikazioa. 2. Atzerriko zuzenbidera igorpena egiten denean, igorpen hori atzerriko lege materialera egin dela ulertuko da, eta ez da kontuan hartuko atzerriko zuzenbidearen gatazka-arauek Espainiakoaz besteko legeetara egin dezaketen igorpena.

3. Atzerriko legea ez da inoiz aplikagarria izango ordena publikoarenaurkakoa denean.

4. Lege-maulatzat hartuko da gatazka-araua erabiltzea Espainiako aginduzko lege bati itzuri egiteko.

5. Gatazka-arauak igorpena egitenduenean sistema legegile desberdinak dituen estatu bateko legeriara, estatu horretako legeriarekin bat etorriz zehaztuko da sistema horietatik zein aplikatu behar den.

6. Auzitegi eta agintariek ofiziozaplikatuko dituzte Espainiako zuzenbidearen gatazka-arauak.

V. KAPITULUA

Nazioko lurraldean aldi berean indarrean dauden araubide zibilen aplikazio-eremua

13 artikulua

1. Espainian aplikazio orokor etazuzenekoa izango dute atariko titulu honen xedapenek, legeen ondoreak eta legeen aplikaziorako erregela orokorrak zehazten dituzten neurrian, bai eta 1. liburuaren IV. tituluko xedapenek ere, azken titulu horretan ezkontzaren ondasun-eraentzari buruzkoak direnek izan ezik.

2. Gainerakoan, eta probintzietannahiz lurraldeetan indarrean dauden zuzenbide bereziak edo foru-zuzenbideak oso-osorik errespetatuz, Kode Zibila ordezko zuzenbide moduan aplikatuko da, baldin eta ez badago probintzia nahiz lurralde horietako arau berezien arabera aplikatu beharreko ordezko zuzenbiderik.

14 artikulua

1. Auzotartasun zibilak eratortzendu zuzenbide zibil erkidearen edo zuzenbide bereziaren nahiz foru-zuzenbidearen menpe egotea.

2. Jaiotakoek auzotartasun zibilaizango dute zuzenbide erkideko lurraldean edo zuzenbide bereziko nahiz foru-zuzenbideko lurraldean, gurasoen auzotartasuna ere bertakoa bada.

Adopzioaren bidez, adopzio-hartzaileen auzotartasun zibila eskuratzendu adoptatu emantzipatugabeak.

3. Semea edo alaba jaio edo adoptatzean, gurasoek auzotartasun zibil desberdina badute, semearen edo alabarenauzotartasuna izango da horren semealabatasuna lehenengoz bi gurasoetatik zeini begira zehaztu eta guraso horri dagokiona; halakorik izan ezean, jaiotzatokiari dagokiona; eta, azken buruan, zuzenbide erkideko auzotartasuna.

Hala ere, bi gurasoek, bietatik guraso-ahala egikaritzen duenak edo eratxikipenaren bidez ahal hori jaso duenak,semeari edo alabari ezar diezaioke bataren edo bestearen auzotartasun zibila, baldin eta ez badira sei hilabete igaro jaiotza edo adopzioa gertatu denetik.

Guraso-ahalaren egikaritza kendunahiz eteteak edo gurasoen auzotartasuna aldatzeak ez du eraginik seme-alaben auzotartasun zibilaren gain.

Edonola ere, semeak edo alabak, hamalau urte betetzen dituenetik emantzipazioaren osteko urtea igaro arte, aukeratu ahal du, bai bere jaiotza-tokiari dagokion auzotartasun zibila, bai bere gurasoetatik edozeinen azkeneko auzotartasuna. Semea edo alaba ez badago emantzipaturik, legezko ordezkariaren laguntza beharko du aukera egitean.

4. Ezkontzak ez du aldatzen auzotartasun zibila. Hala ere, legez edo egitez bananduta ez dagoen ezkontideak beste ezkontidearen auzotartasun zibila aukera dezake edozein unetan.

5. Auzotartasun zibila eskuratzen da: 1) Jarraika eta bi urtetan zehar, toki batean bizilekua izatearekin, baldin eta interesdunak adierazten badu bere borondatea hori dela.

2) Jarraika eta hamar urtetan zehar,toki batean bizilekua izatearekin, epe horretan aurkako adierazpenik egin gabe.

Bi adierazpenok Erregistro Zibileanagerrarazi behar dira, eta ez dira errepikatu behar.

6. Zalantzak izanez gero, lehentasuna izango du jaiotza-tokiari dagokionauzotartasunak.

15 artikulua

1. Atzerritarrak Espainiako naziokotasuna eskuratzen badu, hurrengoauzotartasunetatik bat aukeratu beharko du naziokotasun horren eskuraketa inskribatzean:

a) Bizilekuaren tokiari dagokiona.

b) Jaiotza-tokikoa. c) Guraso edo adopzio-hartzaileetatik edozeinen azkeneko auzotartasuna.

d) Ezkontidearena. Interesdunak naziokotasuna eskuratzeko duen gaitasuna kontuan harturik, aukeraren inguruko adierazpen hori egin dezake, bai aukeratzaileak, bere kabuz edo bere legezko ordezkariaren laguntzarekin, bai azken horrek bakarrik. Naziokotasuna eskuratzen denean adierazpenaren bidez edo legezko ordezkariak egindako eskariaren bidez, horretarako beharrezkoa den baimenak zehaztuko du zein den aukeratu beharreko auzotartasun zibila.

2. Atzerritarrak herritartze-agiriaren bidez eskuratzen badu naziokotasuna, naziokotasuna emateko errege-dekretuak zein auzotartasun zibil zehaztu eta auzotartasun zibil hori izango du atzerritarrak; auzotartasun hori zehazteko kontuan hartuko da atzerritarrak berak eginiko aukera, aurreko paragrafoan xedatutakoaren arabera edo eskaera egiten duenarengan diren beste inguruabar batzuen arabera.

3. Espainiako naziokotasuna berreskuratzeak berarekin dakar interesdunaknaziokotasuna galtzean zuen auzotartasun zibila berreskuratzea.

4. Kasuan kasuko lurraldeak legeria berezia edo foru-legeria badu, eta, legeria horren barruan, lurralde horretako eskualde edo herri batek espezialitate zibil berezkoa edo berezia baldin badu, artikulu honetako eta aurreko artikuluko xedapenek arautuko dute eskualde edo toki horrekiko mendetasun pertsonala.

16 artikulua

1. Nazioko lurraldean legeria zibil desberdinak izateagatik lege-gatazkak sortzen badira, gatazka horiek IV. kapituluan jasotako arauekin bat etorriz konponduko dira, hurrengo ñabardurekin:

1) Auzotartasun zibilak eratorrikodu lege pertsonala.

2) Ez da aplikagarria izango kalifikazio, igorpen eta ordena publikoariburuz 12. artikuluaren 1, 2 eta 3. paragrafoetan xedatutakoa.

2. Aragoiko Konpilazioan araututakoalarguntasun-eskubidea dagokie nortzuei eta konpilazio horretako ezkontzaren ondasun-eraentza duten ezkontideei, nahiz eta gerogarrenean euren auzotartasun zibila aldatu; dena den, kasu horretan, bazter utzi behar da oinordetza-legeak ezarritako senipartea.

Norbaitek, onustez eta kostu bidez, ondasunak eskuratzen baditu, eta ondasun horiek ez badaude kokaturik alarguntasunaren ondoriozko eskubide-igurikimena aitortzen den lurraldean, eskubide hori ezin izango da eskuratzailearen aurka jarri, kontratua lurralde horretatik kanpo egin denean, eskualdatzailearen ezkontzako ondasun-eraentza zein den agerrarazi gabe.

Alargunak, halaber, alarguntasun-gozamena izango du, aurrez hildakoakAragoiko auzotartasun zibila duenean bere heriotza-unean.

3. Bederatzigarren artikuluko irizpideen arabera, eta, halakorik izanezean, Kode Zibilaren arabera, Espainiako legeen artean aplikagarria zein izan eta lege horrek arautuko ditu espainiarren arteko ezkontzak dituen ondoreak.

Azken kasu horretan, Kode Zibilakondasunen banantze-eraentzari buruz araututakoa aplikatuko da, baldin eta, ezkongaien lege pertsonalekin bat etorriz, banantze-sistemak eraendu behar badu ezkontza hori.

I. LIBURUA

PERTSONAK

I. TITULUA

ESPAINIARRAK ETA ATZERRITARRAK

17 artikulua

1. Jatorrizko espainiarrak dira: a) Aita edo ama espainiarrarengandik jaioak.

b) Espainian jaio baina guraso atzerritarrak dituztenak, baldin eta gurasoetatik bat, behintzat, Espainian jaio bada.

Salbuespen gisa har daitezke Espainian egiaztaturiko diplomazia eta kontsulatuetako funtzionarioen seme-alabak.

c) Espainian jaio baina guraso atzerritarrak dituztenak, baldin eta bi gurasook naziokotasunik ez badute, edo bataren nahiz bestearen legeriek ez badiote semeari edo alabari naziokotasunik eratxikitzen.

d) Espainian jaio baina seme-alabatasuna zehaztu gabe dutenak. Ondorehorietarako, adingabeen lehenengo egonaldi ezaguna Espainiako lurraldean izan bada, adingabe horiek Espainiako lurraldean jaio direla uste da.

2. Espainian izandako jaiotza edo seme-alabatasuna zehaztu bada hemezortzi urte bete eta gero, jaiotza eta seme-alabatasun horiek berez ez dira Espainiako naziokotasuna eskuratzeko arrazoiak. Halakoetan, interesdunak Espainiako jatorrizko naziokotasuna aukera dezake, harako zehaztapena gertatu eta bi urteko epean.

18 artikulua

Espainiako naziokotasuna eduki etaerabiltzea, hamar urtetan zehar eta jarraika, onustez eta Erregistro Zibilean inskribatutako tituluan oinarrituz, naziokotasuna sendotzeko arrazoia da, nahiz eta gero naziokotasun hori eragin zuen titulua deuseztatu.

19 artikulua

1. Espainiar batek adoptatzen baduhemezortzi urtekoa baino gazteagoa den adingabe atzerritarra, atzerritar horrek Espainiako jatorrizko naziokotasuna eskuratuko du adopzio-unetik.

2. Adoptatua hemezortzi urtekoabaino nagusiagoa bada, adoptatu horrek Espainiako jatorrizko naziokotasuna aukera dezake adopzioa eratu eta hurrengo bi urteetako epean.

20 artikulua

1. Espainiako naziokotasuna aukeradezakete: a) Espainiar baten guraso-ahalaren menpe daudenek edo egon direnek.

b) Aita edo ama jatorriz espainarradutenek, guraso hori Espainian jaio bada.

c) 17 eta 19. artikuluetako azkenparagrafoan aipatzen direnek.

2. Aukeraren inguruko adierazpenaegin dezakete:

a) Aukeratzailearen legezko ordezkariak, baldin eta aukeratzaile hori hamalau urtekoa baino gazteagoa edo ezgaitua bada. Kasu horretan, aukeraegin ahal izateko, beharrezkoa da Fiskaltzak aurretiaz irizpena igortzea eta adierazlearen egoitzari dagokion Erregistro Zibileko arduradunak baimena ematea. Baimen hori adingabearen edo ezgaituaren intereserako emango da.

b) Interesdunak berak, bere legezkoordezkariaren laguntzarekin, interesdun hori hamalau urtekoa baino nagusiagoa denean, edo, ezgaituta egonda ere, ezgaiketa-epaiak hori egitea ahalbidetzen dionean.

c) Interesdunak, bere kabuz, emantzipaturik badago edo hemezortzi urtekoa baino nagusiagoa bada. Aukera hori iraungi egingo da interesdunak hogei urte betetzen dituenean; baina aukeratzailea bere lege pertsonalaren arabera ez badago emantzipaturik hemezortzi urte betetzean, aukera egiteko epea luzatu egingo da emantzipazioaren ondorengo bi urteak igaro arte.

d) Interesdunak, bere kabuz, gaitasun osoa berreskuratu eta hurrengo biurteetako epean. Salbuespen gisa har daiteke c) idatz-zatiarekin bat etorriz aukera-eskubidea iraungitzea.

3. Aurreko paragrafoan xedatutakoagorabehera, artikulu honen 1.b) idatz-zatian ezarritako aukera-eskubidearen egikaritzak ez du inolako adin-mugarik izango.

21 artikulua

1. Interesdunak salbuespeneko inguruabarrak dituenean, Espainiako naziokotasuna eskuratzen da, errege-dekretuaren bidez eta zuhurtziarakotasunez, herritartze-agiria emanez. 2. Espainian bizilekua izateagatik, halaber, Espainiako naziokotasuna eskuratzen da, hurrengo artikuluak zehaztutako baldintzetan eta justizia-ministroak emanda; ministroak ezezkoa eman diezaioke naziokotasuna emateari, ordena publikoa edo nazioko interesa oinarri duten arrazoiengatik.

3. Kasu batean eta bestean, eskabidea egin dezakete: a) Interesdun emantzipatuak edo hemezortzi urtekoa baino nagusiagoa denak.

b) Hamalau urtekoa baino nagusiagoa denak, bere legezko ordezkariarenlaguntzarekin.

c) Hamalau urtekoa baino gazteagoa den adingabearen legezko ordezkariak. d) Ezgaituaren legezko ordezkariak edo ezgaituak berak, bere kabuz nahiz behar besteko laguntzarekin, ezgaiketa-epaiak eratortzen duenaren arabera.

Kasu horretan eta aurreko kasuanere, eskabidea egin ahal izateko, legezko ordezkariak aurretiaz baimena lortu behar du, aurreko artikuluaren 2. paragrafoko a) letrarekin bat etorriz.

4. Herritartze-agiriaren bidezkoemateak edo bizilekua izatearen bidezko emateak iraungi egingo dira jakinarazpenaren osteko ehun eta laurogei egunetan, baldin eta epe horretan interesduna ez bada funtzionario eskudunaren aurrean agertu 23. artikuluan zehaztutako betekizunak gauzatzeko.

22 artikulua

1. Bizilekua izateagatik naziokotasuna emateko, beharrezkoa da bizilekuhori hamar urtetan zehar izatea. Bost urte nahiko izango dira errefuxiatu-izatea eskuratu dutenentzat; eta bi urte, Iberoamerikako herrietakoentzat, Andorra, Filipina Uharteetakoentzat, Ekuatore Ginea, Portugal eta herri sefardietakoentzat.

2. Bizilekua urtebetean izatea nahiko da: a) Espainiako lurraldean jaioarentzat.

b) Aukeratzeko ahalmena garaizegikaritu ez duenarentzat.

c) Jarraikako bi urtetan eta lege-aginduz, Espainiako herritar edo erakunde baten tutoretza, zaintza edo harrerapean egon denarentzat, eskabideaegiteko unean oraindik egoera horretan izan arren.

d) Eskabidea egitean, gizon nahizemakume espainiarrarekin urtebete ezkondurik egin duenarentzat, legez edo egitez banandurik ez badago.

e) Espainiar baten alargunarentzat,ezkontidea hiltzean legezko edo egitezko banantzerik ez badago.

f) Espainiatik kanpo jaio denarentzat, horren aita, ama, aitona edo amona jatorriz espainiarra izan bada. 3. Kasu horietan guztietan, bizilekua legezkoa, jarraikakoa eta eskaeraren aurrekoxea izan behar da.

Aurreko paragrafoaren d) idatz-zatian agindutakoaren ondoreetarako,atzerrian egiaztaturiko diplomazia eta kontsulatuetako funtzionario espainiarrarekin bizi den ezkontideak Espainian legezko bizilekua duela ulertuko da.

4. Erregistro Zibilari buruzko legeriak araututako espedientean, interesdunak egiaztatu beharko du herritarzintzoa dela eta Espainiako gizartean behar beste integratuta dagoela.

5. Bizilekua izateagatik naziokotasuna emateak ala ez emateak ez diokalterik egingo Administrazioarekiko auzibideari.

23 artikulua

Aukeraren bidez, herritartze-agiriaren bidez edo bizilekua izatearen bidez, Espainiako naziokotasuna eskuratu eta eskuraketa hori baliozkoa izandadin, baldintza erkide hauek bete behar dira:

a) Hamalau urtekoa baino nagusiagoa izan eta bere kabuz adierazpenaegiteko gaitasuna duenak zin egin edo hitzeman behar du Erregeari fideltasuna diola, eta Konstituzio eta legeei, obedientzia.

b) Pertsona berberak adierazi behar du aurretiazko naziokotasunariuko egiten diola. Betekizun horretatik salbuetsita geratzen dira 24. artikuluaren 1. paragrafoan aipatutako herrietakoak.

c) Eskuraketa Espainiako ErregistroZibilean inskribatu behar da.

24 artikulua

1. Emantzipatuek Espainiako naziokotasuna galtzen dute, baldin etaatzerrian ohiko bizilekua izan eta euren borondatez beste naziokotasun bat eskuratzen badute, edo modu esklusiboan erabiltzen badute emantzipazioaren aurretik eratxiki izan zaien naziokotasun atzerritarra. Galera hiru urte igarotakoan gertatuko da, hurrenez hurren, atzerriko naziokotasuna eskuratu zenetik edo emantzipaziotik zenbatuta. Dena den, interesdunek galera saihestu ahal izango dute, baldin eta aipatu epe horretan Erregistro Zibileko arduradunari adierazten badiote Espainiako naziokotasunari eusteko borondatea dutela.

Paragrafo honekin bat etorriz, Iberoamerikako herrietako, Andorra, Filipina Uharteetako, Ekuatore Ginea edoPortugaleko naziokotasuna eskuratzea berez ez da nahiko, Espainiako jatorrizko naziokotasuna galtzeko.

2. Edozein kasutan ere, espainiar emantzipatuek Espainiako naziokotasuna galtzen dute, horri beren beregi uko egiten badiote, beste naziokotasun bat badute eta atzerrian euren ohiko bizilekua badute.

3. Norbaitzuek, atzerrian jaio etabizi arren, Espainiako naziokotasuna badute, aita edo ama espainiarra izateagatik, guraso hori ere atzerrian jaio arren, eta euren bizilekua zein herritan izan eta herri horretako legeek bertako naziokotasuna ematen dietenean, Espainiako naziokotasuna galduko dute beti, hiru urteko epean ez badiote Erregistro Zibileko arduradunari adierazten naziokotasun horri eusteko borondatea dutela; epearen zenbaketa hasten da haiek adin-nagusitasuna edo emantzipazioa lortzen dutenetik.

4. Manu honetan xedatutakoarenarabera, ez da Espainiako naziokotasuna galtzen, Espainia gerran izanez gero.

25 artikulua

1. Jatorriz espainiar ez direnek naziokotasuna galduko dute: a) Espainiako naziokotasuna eskuratzean, beste naziokotasun bati uko egiten diotela adierazi ondoren, hiru urteko epean, naziokotasun hori bakar-bakarrik erabiltzen dutenean.

b) Gobernuak beren beregi emandako debekuaren aurka, atzerriko estatubaten alde euren borondatez armak hartzen badituzte, edo estatu horretan edozein kargu politiko betetzen badute.

2. Epai irmoak adierazten dueneaninteresdunak, Espainiako naziokotasuna eskuratzean, faltsutze, ezkutatze edo iruzur egin duela, epai horrek eskuraketaren deuseztasuna dakar; baina deuseztasun horrek ez du ondore kaltegarririk ekarriko hirugarren onustedunen aurka. Deuseztasun-akzioa Fiskaltzak egikaritu behar du, ofizioz edo salaketaren ondorioz, hamabost urteko epearen barruan.

26 artikulua

1. Espainiako naziokotasuna galduduenak hori berreskura dezake hurrengo betekizunak gauzatuz gero:

a) Espainian legezko bizilekua izatea. Betekizun hori ez zaie aplikatzenemigranteei, ezta euren seme-alabei ere. Gainerako kasuetan, justizia-ministroak betekizuna barka dezake salbuespeneko inguruabarrak izanez gero.

b) Erregistro Zibileko arduradunariadieraztea Espainiako naziokotasuna berreskuratzeko borondatea.

c) Berreskuraketa Erregistro Zibilean inskribatzea. 2. Gobernuak zuhurtziara eta aurretiaz emandako gaikuntzarik izan gabe, ezin dute Espainiako naziokotasuna berreskuratu edo, hala denean, hori eskuratu aurreko artikuluan aipatutako kasuetatik edozeinetan daudenek.

27 artikulua

Lege berezietan eta itunetan xedaturikoari kalterik egin gabe, atzerritarrek espainiarren eskubide zibil berberak dituzte Espainian.

28 artikulua

Korporazio, fundazio eta elkarteek,lege-aitorpena izan eta egoitza Espainian badute, Espainiako naziokotasuna izango dute, kode honetako xedapenen arabera pertsona juridikoak izanez gero.

Elkarteek atzerrian badute egoitza,itunetan edo lege berezietan zehazturiko izaera eta eskubideak izango dituzte Espainian.

II. TITULUA

NORTASUN ZIBILAREN SORRERA ETA AZKENTZEA

I. KAPITULUA

Pertsona fisikoak

29 artikulua

Jaiotzak nortasuna dakar; baina ernaldua jaiotzat jotzen da, mesedegarrizaizkion ondore guztietarako, ernaldu hori jaio bada hurrengo artikuluak adierazten dituen baldintzetan.

30 artikulua

Nortasuna eskuratzen da bizirik jaio eta une horretan bertan, amaren sabeletik oso-osorik askatu ondoren.

31 artikulua

Erditze bikoitzetan, jaiotzaren lehentasunak lehenengo jaio denari ematen dizkio legeak premuari aitortzendizkion eskubideak.

32 artikulua

Pertsonen heriotzak nortasun zibilaazkentzen du.

33 artikulua

Bi pertsona edo gehiagori deitu bazaie elkarren oinordeko izateko, zalantzak badaude lehenago nor hil den jakiteko, eta norbaitek adierazten badubataren edo bestearen heriotza aurretik gertatu dela, orduan, berari dagokio hori frogatzea; frogarik izan ezean, bibiok aldi berean hil direla uste da, eta batarengandik bestearengana ez da eskubide-eskualdaketarik gertatzen.

34 artikulua

Absentearen inguruko heriotza-presuntzioari eta horren ondoreei dagokienez, liburu honen VIII. tituluan xedatutakoa beteko da. II. KAPITULUA

Pertsona juridikoak

35 artikulua

Pertsona juridikoak dira: 1) Legeak aitortu dituen eta interes publikoa duten korporazio, elkarte eta fundazioak.

Horien nortasuna hasten da zuzenbidearen arabera baliozkotasunez eratudiren unetik beretik.

2) Interes pribatuko elkarteak, horiek zibilak, merkataritzakoak nahizindustriakoak izan, baldin eta legeak berezko nortasuna ematen badie, elkartekideengandik gain lokabe.

36 artikulua

Sozietate-kontratuari buruzko xedapenek arautuko dituzte, kontratu horrenizaeraren arabera, aurreko artikuluaren 2. zenbakian aipatutako elkarteak.

37 artikulua

Legeek korporazioak sortu edo aitortu badituzte, lege horiek arautukodute halako korporazioen gaitasun zibila; elkarteena, horien estatutuek; eta fundazioena, euren eraketa-erregelek, baldin eta erregela horiek administrazio-xedapenaren bidez behar bezala onetsi badira, betekizun hori beharrezkoa denean.

38 artikulua

Pertsona juridikoek mota guztietakoondasunak eskura eta eduki ditzakete, betebeharrak hartu ahal dituzte, eta akzio zibil nahiz kriminalak egikaritu ahal dituzte, legeekin eta euren eraketa-erregelekin bat etorriz.

Gai horri dagokionez, bi ahalen artean hitzarturikoak eraenduko du Eliza;eta lege berezietan xedaturikoak arautuko ditu ikastetxe eta ongintza-etxeak.

39 artikulua

Korporazio, elkarte edo fundazioekjarduteari uzten badiote, legez jarduteko epea amaitu delako, euron helburua bete delako edo helburu hori lortzeko ezin daitezkeelako erabili euren jarduera eta baliabideak, orduan, korporazio, elkarte edo fundazio horien ondasunei eman behar zaie legeek, estatutuek nahiz fundazio-klausulek horretarako esleitutako erabilera. Aldez aurretik ez bada ezer ezarri, ondasunok erabili behar dira haien antzeko helburuak lortzeko, azkendutako erakundeen onura gehienak jaso behar lituzkeen erregio, probintzia edo udalerriaren intereserako.

III. TITULUA

EGOITZA

40 artikulua

Eskubideak egikaritu eta betebeharzibilak betetzeko, pertsona fisikoen egoitza da euren ohiko bizilekuari dagokion tokia, eta, hala denean, Prozedura Zibilari buruzko Legeak zehazturikoa.

Diplomaziakoek, euren karguarengatik, bizilekua atzerrian badute, etalurraldez kanpokotasun eskubidea badute, euren egoitza izango da Espainiako lurraldean izan duten azkenekoa.

41 artikulua

Pertsona juridikoa sortu edo aitortu duen legeak, estatutuek edo eraketa-erregelek ez dutenean finkatu pertsona juridiko horren egoitza, ulertuko da pertsona juridikoak egoitza duela bere legezko ordezkaritza non izan eta bertan, edo bere eraketari dagozkion eginkizun garrantzitsuenak non bete eta toki horretan.

IV. TITULUA

EZKONTZA

I. KAPITULUA

Ezkontitza

42 artikulua

Ezkontitzak ez du ezkontzeko betebeharrik sortzen, eta, orobat, ez du betebeharrik sortzen, ezkontzarik ez dagoenerako hizpatu dena betetzeko. Ez da demandaren izapidetza onartuko, horrekin ezkontitza betetzea lortu nahi bada.

43 artikulua

Adin nagusikoak edo adingabeko emantzipatuak egiazko ezkontitza ematen badu, eta, arrazoirik gabe, ez-betetzea gertatzen bada, beste alderdiari kalte-ordaina baino ez zaio eman behar, ez-betetzearen ondorioz berak izan dituen gastuengatik, bai eta hitzemandako ezkontza dela-eta hartu dituen betebeharrengatik ere.

Akzio horren iraungitzea urtebetekoepean gertatuko da, ezkontzeari ezetza eman zaion egunetik zenbatuta.

II. KAPITULUA

Ezkontzaren betekizunak

44 artikulua

Gizonezkoak eta emakumezkoakezkontzeko eskubidea dute, kode honen xedapenekin bat etorriz.

Ezkontzak betekizun eta ondore berberak izango ditu, bi ezkongaiak sexu berdinekoak izan zein desberdinekoak izan.

45 artikulua

Ez dago ezkontzarik, ezkontzekoadostasunik gabe.

Jarri gabekotzat hartuko da adostasunaren gaineko baldintza, epe-mugaedo modua.

46 artikulua

Ezin dira ezkondu: 1) Adingabeko emantzipatugabeak.

2) Ezkontza-loturaren bidez elkartuta daudenak.47. artikulua

Era berean, ezin dira elkarrekin ezkondu: 1) Odol bidez edo adopzioaren bidez, zuzeneko lerroan ahaide direnak.

2) Hirugarren gradurainoko albokoak, odol bidez. 3) Euretatik edozeinen ezkontidea doloz hiltzeagatik, egile edo sopikun gisa kondenatuak izan direnak.

48 artikulua

Alderdiak hala eskatuz gero, justiziaministroak ken dezake aurreko ezkontidea doloz hiltzeagatiko eragozpena. Alderdiak hala eskatu, eta horretarako arrazoi zuzena izanez gero, lehen auzialdiko epaileak ken ditzake albokoen arteko hirugarren graduko eragozpenak, bai eta adinaren eragozpena ere, hamalau urtetik aurrera. Adinaren eragozpena kentzeko espedienteetan, entzun beharko zaie adingabeei eta horien guraso edo zaintzaileei.

Gerogarrenean eragozpena kentzeakezkontza deuseza baliozkotzen du, ezkontza hori egin den unetik, baldin eta alderdietatik batek ez badu ezkontzaren deuseztasuna eragin, epaiketaren bidez.

III. KAPITULUA

Ezkontzeko forma

I. ATALA

Xedapen orokorrak

49 artikulua

Espainiar oro ezkon daiteke, Espainian edo Espainiatik kanpo: 1) Epailearen, alkatearen edo kode honek aipaturiko funtzionarioaren aurrean.

2) Legez ezarritako forma erlijiosoan.

Espainiarrak ezkon daitezke, Espainiatik kanpo ere, ezkontza zein tokitanegin eta toki horretako legeak ezarritako formaren arabera.

50 artikulua

Bi ezkontideak atzerritarrak izanezgero, ezkontza Espainian egin daiteke, espainiarrentzat agindutako formaren arabera edo euretatik edozeinen lege pertsonalak ezarritako forma betez.

II. ATALA

Epailearen, alkatearen edo horien ordezko funtzionarioaren aurrean ezkontzea

51 artikulua

Ezkontza eskuesteko eskudunaizango da: 1) Erregistro Zibilaren ardura duen epailea, eta ezkontza egiten den udalerriko alkatea edo horren eskuordetza duen zinegotzia.

2) Halako epailea ez dagoen udalerrietan, alkatea edo araudi bidezizendaturiko eskuordea.

3) Atzerrian Erregistro Zibilaren ardura duen funtzionarioa, diplomaziakoa nahiz kontsulatukoa.

52 artikulua

Hilzorian dagoenaren ezkontza eskuets dezake: 1) Erregistro Zibilaren ardura duen epaileak, eskuordeak edo alkateak, nahiz eta ezkongaiek kasuan kasuko mugabarruan bizilekurik izan ez.

2) Epailerik izan ezean, eta kanpainan dauden militarrei dagokienez, horien goiko ofizialak edo buruak. 3) Itsasontzian nahiz aireontzian egindako ezkontzei dagokienez, horren kapitainak edo komandanteak.

Ezkontza hori eskuesteko ez dabeharrezkoa aurretiaz espedientea osatzea; baina, ezkontza egitean, bi lekuko adin nagusiko izan behar dira bertan, horretarako ezintasuna egiaztatzen denean izan ezik.

53 artikulua

Epaile, alkate edo funtzionarioakezkontza eskuetsi arren, eskugabea bada edo legebidez izendatuta ez badago, horrek ez du ukituko ezkontzaren baliozkotasuna, baldin eta ezkontide batek, behintzat, onustez jardun badu, eta haiek jendaurrean bete badituzte euren eginkizunak.

54 artikulua

Behar beste frogatutako arrazoi larriadagoenean, justizia-ministroak isilpeko ezkontza eskuets dezake. Kasu horretan, espedientearen izapideak isilpean egingo dira, ediktu edo aldarririk argitaratu gabe.

55 artikulua

Epaile, alkate edo funtzionarioak ezkontza eskuesten badu, eta ezkongaiakharen barruti edo mugapetik kanpo badu bere bizilekua, ezkontza-espedientean baimendu ahal izango da ezkongai hori ahaldunaren bitartez ezkontzea, baldin eta ezkongaiak ahaldun horri ahalorde berezia ematen badio modu kautoan; nahitaezkoa izango da beti beste ezkongaia bertan izatea.

Ahalordean zehaztuko da norekinegin behar den ezkontza; eta, pertsona horren identitatea jakin ahal izateko, inguruabar pertsonal zehatzak adieraziko dira.

Ahalordea azkendu egingo da, ahalorde-emaileak hori ezeztatzeagatik, ahaldunak horri uko egiteagatik edo horietatik edozein hiltzeagatik. Ahalorde-emaileak ahalordea ezeztatzeko, nahiko izango da ezkondu aurretik berak hori modu kautoan adieraztea.

Ezeztapena berehala jakinaraziko zaio ezkontza eskuesten duen epaile, alkate edo funtzionarioari.

56 artikulua

Elkarrekin ezkondu nahi dutenekaldez aurretik egiaztatu beharko dute kode honek ezarritako gaitasun-betekizunak badituztela, Erregistro Zibilari buruzko legeriaren arabera espedientearen izapideak egiten direnean.

Ezkongaietatik edozeinek urritasunedo anomalia psikikoak baditu, medikuei irizpena eskatuko zaie, pertsona horrek adostasuna emateko duen gaitasunari buruz.

57 artikulua

Ezkontza egin behar da, ezkontideetatik edozeinen egoitzari dagokionepaile, alkate edo funtzionario eskudunaren aurrean, eta bi lekuko adin nagusikoren aurrean ere.

Adostasuna eman daiteke, besteherri bateko epaile, alkate edo funtzionarioaren aurrean ere, baldin eta espedientearen instrukzioa egiten duenak eskuordetza ematen badu, bai ezkontideek hala eskaturik, bai ofizioz.

58 artikulua

Epaile, alkate edo funtzionarioak, 66, 67 eta 68. artikuluak irakurri eta gero, ezkongai bakoitzari galdetuko dio beste ezkontidearekin ezkontzeko adostasuna ematen duen eta benetan egintza horretan ezkontza egiten duen; bi-biok baietz erantzunez gero, epaile, alkate edo funtzionarioak bi horiek ezkontza bidez lotuta geratu direla adieraziko du, eta inskripzio edo akta egokia egingo du.

III. ATALA

Forma erlijiosoan ezkontzea

59 artikulua

Ezkontzeko adostasuna eman daiteke, inskribatutako erlijio batek ezarritako forman, betiere erlijio horrek estatuarekin hitzartu duenaren arabera,edo, hitzarmenik izan ezean, estatuaren legeriak baimentzen duenaren arabera.

60 artikulua

Ezkontza egiten bada zuzenbide kanonikoaren arauen arabera edo aurreko artikuluan jasotako forma erlijiosoetatik edozeinetan, ezkontza horrek ondore zibilak dakartza. Ondore horiek bete-betean aitortzeko, hurrengo kapituluan xedatutakoa bete beharko da.

IV. KAPITULUA

Ezkontza Erregistro Zibilean inskribatzea

61 artikulua

Ezkontzak ondore zibilak sortzenditu egiten den unetik.

Ondore horiek bete-betean aitortzeko, beharrezkoa izango da ezkontzaErregistro Zibilean inskribatzea.

Inskribatu gabeko ezkontzak ez diekalterik egingo hirugarrenek onustez eskuraturiko eskubideei.

62 artikulua

Ezkontza epaile, alkate edo funtzionarioaren aurrean egin eta berehala, horrek ezkontza inskribatu edo ezkontzaren akta egingo du, bere sinadura, eta ezkonberri eta lekukoen sinadura jarriz.

Halaber, behin inskripzioa edo aktaegin eta gero, epaile, alkate edo funtzionarioak ezkonberri bakoitzari emango dio ezkontza egin dela egiaztatzen duen agiria.

63 artikulua

Espainian forma erlijiosoan eginiko ezkontza inskribatzeko, Elizarenedo kasuan kasuko erlijioaren ziurtagiria aurkeztu behar da Erregistro Zibilean; ziurtagiri horrek adierazi behar ditu Erregistro Zibilari buruzko legerian agindutako inguruabarrak.

Idazkunari ezezkoa emango zaio,Erregistroan aurkeztutako agiriek edo Erregistroko idazkunek agerian jartzen dutenean ezkontzak ez dituela betetzen bere baliozkotasunerako titulu honetan ezartzen diren betekizunak.

64 artikulua

Isilpeko ezkontza aitortzeko, nahikoda ezkontza hori Erregistro Zibil Zentraleko liburu berezian inskribatzea; baina halako ezkontzak ez die kalterik egingo hirugarrenek onustez eskuratutako eskubideei, harik eta ezkontza hori Erregistro Zibil arruntean inskribatu arte.

65 artikulua

63. artikuluan xedatutakoa izan ezik,gainerako kasuetan, ezkontza egiten bada espediente egokiaren izapideak egin barik, epaileak edo Erregistroaren ardura duen funtzionarioak egiaztatu behar du, inskripzioa egin baino lehen, ezkontza hori egiteko legezko betekizunak badirela.

V. KAPITULUA

Ezkontideen eskubide eta eginbeharrak

66 artikulua

Ezkontideek eskubide eta eginbeharberberak dituzte.

67 artikulua

Ezkontideek begirunea eta laguntzaeman behar dizkiote elkarri, eta familiaren intereserako jardun behar dute.

68 artikulua

Ezkontideek betebeharra dute, elkarrekin bizi, bestearenganako fideltasuna izan eta elkar sorosteko. Gainera,elkarrekin banandu beharko dituzte etxeko ardurak, bai eta aurreko, ondorengo eta euren ardurapeko beste pertsonen gaineko zaintza eta arreta ere.

69 artikulua

Aurkako frogarik izan ezean, usteda ezkontideak elkarrekin bizi direla.

70 artikulua

Ezkontideek elkarren arteko adostasunez finkatuko dute ezkontegoitza;eta, desadostasuna izanez gero, epaileak ebazpena emango du familiaren interesa kontuan izanda.

71 artikulua

Ezkontide batek ezin dio bere buruari eratxiki bestearen gaineko ordezkaritza, baldin eta hori ez bazaio berari eman.

72 artikulua

Ezabatua, uztailaren 7ko 30/1981Legearen ondorioz; lege horrek ezkontzaren arauketa aldarazi du Kode Zibilean, eta deuseztasun-, banantze- nahiz dibortzio-auzietan bete beharreko prozedura zehaztu du.

VI. KAPITULUA

Ezkontzaren deuseztasuna

73 artikulua

Ezkontza egiteko forma edozeinizanik ere, deuseza da:

1) Ezkontzeko adostasunik gabeegindako ezkontza.

2) 46 eta 47. artikuluek aipatzen dituzten pertsonen artean egindako ezkontza, salbu eta 48. artikuluarekin batetorriz ezkontzeko baimena dagoenean.

3) Epaile, alkate edo funtzionarioaren aurrean egin behar dena, baldin etahorren edo lekukoen esku-hartzerik gabe egiten bada.

4) Okerraren ondorioz egindakoa,baldin eta okerra beste ezkongaiaren identitateari buruzkoa bada, edo horren ezaugarri pertsonalei buruzkoa, ezaugarriok erabakigarriak izan badira adostasuna emateko.

5) Derrigortzearen edo beldur astunaren ondorioz egindakoa.

74 artikulua

Ezkontzaren deuseztasuna eskatzeko akzioa dagokie ezkontideei, Fiskaltzari, eta deuseztasunean zuzeneko eta bidezko interesa duten pertsonetatik edozeini, hurrengo artikuluetan xedaturikoari kalterik egin gabe.

75 artikulua

Deuseztasun-arrazoia adingabezia izan bada, akzioa egikari dezakete, ezkontidea adingabea den bitartean, horren gurasoetatik, tutoreetatik edo zaintzaileetatik edozeinek eta, betiere, Fiskaltzak.

Adin-nagusitasunera heltzean, ezkontide adingabeak bakarrik egikaridezake akzioa, salbu eta ezkontideak urtebete elkarrekin bizi izan direnean, adin-nagusitasuna lortu eta gero.

76 artikulua

Okerraren, derrigortzearen edo beldur astunaren kasuetan, akats hori jasan duen ezkontideak bakarrik egikaridezake deuseztasun-akzioa.

Akzioa iraungi eta ezkontza baliozkotzen da, baldin eta ezkontideak urtebete bizi izan badira elkarrekin, okerradesegin eta gero, edo derrigortzea nahiz beldurraren arrazoia desagertu eta gero.

77 artikulua

Ezabatua, uztailaren 7ko 30/1981 Legearen ondorioz.

78 artikulua

73. artikuluaren 3. zenbakian xedatutakoari kalterik egin gabe, epaileak ez du forma-akatsarengatik ezkontza deuseztatuko, baldin eta ezkontideetatik batek onustez egin badu ezkontza hori.

79 artikulua

Ezkontzaren deuseztasunari buruzko adierazpenak ez ditu baliogabetukoezkontzak seme-alabei eta onustedun ezkontideari edo ezkontideei begira jadanik sortu dituen ondoreak.

Onustea badela uste da.

80 artikulua

Alderdietatik edozeinek hala eskatuzgero, ordena zibilean eragingarriak izango dira Elizaren auzitegiek ezkontza kanonikoaren deuseztasunari buruz emandako ebazpenak, edo ezkontza rato eta gauzatugabeari buruzko erabaki pontifizioak, baldin eta, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 954. artikuluan aipaturiko baldintzekin bat etorriz, epaile zibil eskudunak ebazpena ematen badu, eta ebazpen horretan adierazten bada halako ebazpen nahiz erabakiak estatuaren zuzenbidearen araberakoak direla.

VII. KAPITULUA

Banantzea

81 artikulua

Banantzea epaiketaren bidez dekretatuko da, ezkontza egiteko formaedozein izanda ere:

1) Bi ezkontideek batera, edo, batek bakarrik, bestearen adostasunarekin, hori eskatzen badu, ezkontza egindenetik hiru hilabete igaro eta gero.

Demandarekin batera, hitzarmen arauemaileari buruzko proposamena aurkeztu beharko da, kode honen 90. artikuluaren arabera idatzita.

2) Ezkontide batek bakarrik hori eskatzen badu, ezkontza egin denetik hiru hilabete igaro eta gero. Demanda jartzeko ez da beharrezkoa izango epe hori igarotzea, egiaztatzen bada arriskua dagoela ezkontide demandatzailearen, bi-bion seme-alaben edo ezkontza horretako kideetatik edozeinen bizitza, osotasun fisiko, askatasun, osotasun moral edo sexu-ukigabetasunarentzat.

Demandarekin batera, neurriei buruzko proposamen oinarriduna aurkeztubeharko da, neurri horiek arau ditzaten banantzeak eratortzen dituen ondoreak.

82 artikulua

Edukirik gabe.

83 artikulua

Banantze-epaiak ezkontideen artekoelkarbizitza etetea dakar, eta horrekin amaitu egiten da etxeko ahala egikaritzean ezkontide batek bestearen ondasunak lotzeko duen aukera.

84 artikulua

Berradiskidetzeak amaiera ematendio banantze-prozedurari, eta gerogarreneko ondorerik gabe uzten du prozedura horretan erabakitakoa; baina bi ezkontideek, bakoitza bere aldetik, berradiskidetze horren berri eman beharko diote auzia erabakitzen ari den edo erabaki duen epaileari.

Hori gorabehera, epaileak emandako ebazpenaren bidez, seme-alabei begira hartutako neurriak iraunaraz edoaldaraz daitezke, hori egitea justifikatzen duen arrazoia dagoenean.

VIII. KAPITULUA

Ezkontza desegitea

85 artikulua

Ezkontza egiteko forma eta garaia edozein izanda ere, ezkontza desegiten da, ezkontide baten heriotza edo heriotza-adierazpenaren ondorioz, eta dibortzioaren ondorioz.

86 artikulua

Dibortzioa epaiketa bidez dekretatuko da, ezkontzaren forma edozein izanik ere, hori eskatzen badu ezkontidebatek bakarrik, bi ezkontideek edo batek bestearen adostasunarekin, 81. artikuluan ezarritako betekizun eta inguruabarrak gertatuta.

87 artikulua

Edukirik gabe.

88 artikulua

Dibortzio-akzioa azkentzen da, ezkontideetatik edozein hiltzeagatik edoezkontideak berradiskidetzeagatik; berradiskidetze hori esanbidezkoa izan behar da, demanda jarri ondoren gertatzen bada.

Dibortzioaren osteko berradiskidetzeak ez du legezko ondorerik sortzen,baina dibortziatuak elkarrekin ezkon daitezke berriro.

89 artikulua

Ezkontza dibortzioaren bidez desegingo da, hori adierazten duen epaiaematen denean bakarrik, eta dibortzio horrek ondoreak sortuko ditu epaia irmoa den unetik. Dibortzioak ez die hirugarren onustedunei kalterik egingo, Erregistro Zibilean inskribatu arte.

IX. KAPITULUA

Deuseztasunak, banantzeak eta dibortzioak sortzen dituzten ondore berberak

90 artikulua

Kode honen 81 eta 86. artikuluetanaipaturiko hitzarmen arau-emaileak barnean hartu behar ditu, gutxienez, hurrengo kontuak:

a) Bi gurasoen ahalpeko seme-alaben zaintza eta zaintza hori egikaritzako modua zehaztu behar dira, eta, haladenean, seme-alabekin bizi ohi den ezkontideaz bestekoak zein araubide bete behar duen seme-alabokin harremanak izan eta eurekin egoteko.

B) Beharrezkotzat joz gero, aitona-amonek euren lobak bisitatzeko eta eurokin komunikatzeko araubidea ezarriko da, betiere loben interesa kontuan hartuta.

C) Familiaren etxebizitza eta ostilamenduaren erabilera eratxiki behar da.

D) Ezkontzaren zametan eta mantenuan izan beharreko partaidetza zehaztu behar da, eta, era berean, partaidetza horiek eguneratzeko oinarriak eta euron bermeak finkatu behar dira, hala denean.

E) Ezkontzaren ondasun-eraentzalikidatu behar da, hori bidezkoa denean.

F) Hala denean, ezkontide batek 97. artikuluarekin bat etorriz ordaindu behar duen pentsioa zehaztu behar da.

Ezkontideek akordioak egin badituzte deuseztasun, banantze edo dibortzioaren ondorioak arautzeko, epaileakakordio horiek onetsiko ditu, salbu eta seme-alabentzat kaltegarri direnean edo ezkontide batentzat kalte astunak dakartzatenean. Alderdiek araubide bat proposatzen badute aitona-amonek euren lobak bisita eta eurokin komunika daitezen, epaileak araubide hori onetsi ahal izango du, aurretiaz aitonaamonei entzun eta horiek adostasuna emanez gero. Akordioei ezezkoa emateko, epaileak ebazpen zioduna eman behar du, eta, kasu horretan, ezkontideek beste proposamen bat aurkeztu behar diote epaileari, horrek onets dezan, bidezkoa izanez gero. Epaileak akordioak onesten dituenetik, akordio horiek premiamendu-bidean betearaz daitezke.

Epaiketa bidez edo beste hitzarmenbaten bidez aldaraz daitezke ezkontideen arteko hitzarmenik izan ezean epaileak hartutako neurriak edo ezkontideek eurek hitzartutakoak, inguruabarretan aldaketa garrantzitsuak gertatu direnean.

Epaileak ezar ditzake hitzarmenabetetzeko beharrezkoak diren berme erreal nahiz pertsonalak.

91 artikulua

Deuseztasun, banantze nahiz dibortzioari buruzko epaietan, edo horiek betearaztean, ez badago ezkontideen arteko akordiorik edo lortutako akordioa ez bada onetsi, epaileak neurri batzuk erabakiko ditu aurreko artikuluekin bat etorriz, eta neurri horiek ordeztuko dituzte aldez aurretik seme-alabei, familiaren etxebizitzari, ezkontzaren zamei, ondasun-eraentzaren likidazioari eta kasuan kasuko kautela nahiz bermeei buruz harturikoak; eta, kontzeptu horietatik baten gain, ez badira oraindik kautela edo bermeak hartu, epaileak bidezkoak direnak ezarriko ditu. Neurri horiek aldaraz daitezke, inguruabarretan aldaketa garrantzitsuak gertatzen direnean.

92 artikulua

1. Banantzeak, deuseztasunak etadibortzioak ez dituzte gurasoak askatzen, gurasook euren seme-alabei begira dituzten betebeharretatik.

2. Epaileak edozein neurri hartu behar duenean seme-alaba adingabeen jagoletza, zaintza eta hezkuntzari buruz,seme-alabon eskubidea betetzea zainduko du, horiek esan beharrekoa entzunez.

3. Epai bidez guraso-ahala kentzeaerabakiko da, prozesuan horretarako arrazoia azaldu denean.

4. Gurasoek hitzarmen arau-emailean, edo epaileak berak, erabaki dezakete, seme-alaben onurarako, gurasoahala oso-osorik nahiz zati batez gurasoetatik batek egikaritzea. 5. Seme-alaben gaineko jagoletza eta zaintzaren egikaritza elkarrekin banatzea erabakiko da, gurasoek hori eskatzen dutenean hitzarmen arau-emailearen proposamenean, edo prozeduran zehar bi-biok horretan ados jartzen direnean. Epaileak, baterako jagoletza erabakitzean, eta bere ebazpenaren arrazoiak azaldu eta gero, kautela egokiak hartuko ditu, ezarritako jagoletza-araubidea eragingarritasunez bete dadin; ahal den neurrian, neba-arrebak ez dira elkarrengandik bananduko.

6. Edozein kasutan ere, jagoletza eta zaintzaren araubidea erabaki aurretik, epaileak txostena eskatuko dio Fiskaltzari, eta adingabeek esan beharrekoa entzungo du, horiek behar besteko zentzutasuna badute eta horiei entzutea beharrezkotzat jotzen bada ofizioz edo fiskalak, alderdiek, talde judizial teknikoak edo adingabeak berak hala eskatuta; baloratuko ditu, orobat, alderdiek agerraldian egindako alegazioak eta agerraldi horretan egindako froga, bai eta gurasoek euren artean eta gurasook seme-alabekin dituzten harremanak ere, horiek guztiak bat etor daitezen jagoletza-araubidearekin.

7. Baterako jagoletza ez da bidezkoa izango, gurasoetatik edozeinen aurka zigor-prozesua hasi denean, guraso horrek beste ezkontidearen edo bi-biokin bizi diren seme-alaben bizitza, osotasun fisiko, askatasun, osotasun moral edo sexu-askatasun nahiz -ukigabetasunaren aurka atentatzeagatik.

Jagoletza hori ez da bidezkoa izango, halaber, epaileak etxeko indarkeriaren zantzu oinarridunak atzematen dituenean, alderdien alegazioak eta egindako frogak kontuan hartuta.

8. Salbuespenez, nahiz eta artikuluhonen bosgarren paragrafoko kasuak gertatu ez, epaileak, alderdietatik batek hala eskatuta, eta Fiskaltzak horren aldeko txostena eginda, gurasoek elkarrekin banatutako jagoletza eta zaintza erabaki dezake; erabaki horren oinarria izan daiteke beste modurik ez egotea adingabearen interes gorena egoki babesteko.

9. Epaileak, aurreko paragrafoek aipatzen dituzten erabakietatik edozeinhartu aurretik, guraso-ahala egikaritzeko modua eta adingabeak zaintzeko araubidea egokiak diren jakiteko, irizpena eskatu ahal izango die, ofizioz edo alderdiak hala eskatuta, behar bezalako kualifikazioa duten espezialistei.

93 artikulua

Edozein kasutan ere, epaileak zehaztuko du guraso bakoitzak zein partaidetza izan behar duen mantenuaemateko unean, eta neurri egokiak hartuko ditu, gurasoek prestazioak ordain ditzaten eta prestazio horiek molda daitezen, unean-unean seme-alabek dituzten inguruabar ekonomikoetara eta beharrizanetara.

Familiaren egoitzan bizi badiraseme-alaba adin nagusiko edo emantzipatuak, eta ez badute berezko dirusarrerarik, epaileak ebazpenean bertan finkatuko du kode honen 142. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz seme-alaboi zor zaien mantenua.

94 artikulua

Gurasoak, seme-alaba adingabeekin edo ezgaituekin bizi ez arren, eskubidea du seme-alabok bisitatu, horiekin harremanak izan eta eurekin egoteko. Epaileak zehaztuko du noiz, nola eta non egikarituko den eskubide hori; eta eskubidea muga edo eten dezake, inguruabar larriak gertatzen badira eta horien arabera hori komenigarria bada, edo ez-betetze astun edo errepikatua burutu bada epailearen ebazpenean ezarritako eginbeharren aurka.

Era berean, aldez aurretik guraso eta aitona-amonei entzun eta horiek adostasuna emanez gero, epaileak zehaztu dezake kode honen 160. artikuluaren arabera aitona-amonek euren lobak bisitatzeko eta eurokin komunikatzeko duten eskubidea, betiere adingabearen interesa kontuan hartuta.

95 artikulua

Epai irmoak ezkontzaren ondasun-eraentza desegingo du, ezkontzarenondasunei dagokienez.

Deuseztasun-epaiak ezkontide baten gaitzustea adierazten badu, onustezjardun duenak partaidetza-eraentzari buruzko xedapenak aplika ditzake ezkontzaren ondasun-eraentza likidatzean, eta gaitzustedun ezkontideak ez du eskubiderik izango bere ezkontideak lortu dituen irabazietan parte hartzeko.

96 artikulua

Ezkontideek egin eta epaileak onetsitako akordiorik izan ezean, seme-alabei eta eurekin geratzen den ezkontideari dagokie familiaren etxebizitzaeta etxebizitza horretan egunero erabiltzen diren objektuak erabiltzea.

Seme-alaba batzuk ezkontide batekin geratzen direnean, eta besteak,bestearekin, epaileak bidezkoena erabakiko du.

Semerik edo alabarik izan ezean,erabaki daiteke ondasun horien erabilera euren titular ez den ezkontideari ematea, zuhurtziara finkaturiko epean zehar, baldin eta, inguruabarrak kontuan hartuta, hori komenigarri bada, eta ezkontide horren interesa bada babes handiena merezi duena.

Etxebizitza eta ondasunon erabileraeuren titular ez den ezkontideari dagokionean, bi alderdien adostasuna, edo, hala denean, epailearen baimena, behar da horiek xedatzeko.

97 artikulua

Banantzeak edo dibortzioak ezkontide bati desoreka ekonomikoa ekarri badio beste ezkontidearen egoerari begira, eta, horren ondorioz, ezkontza bitartean izan zuen egoerak txarrera egin badu, ezkontide horrek konpentsazioa jasotzeko eskubidea izango du; konpentsazio hori aldi baterako edo denbora-mugarik gabeko pentsioa izan daiteke, hitzarmen arau-emaileak edo epaiak kasuan-kasuan zehaztutakoaren arabera.

Ezkontideen artean adostasunik izanezean, epaileak, epaian bertan, horren zenbatekoa zehaztuko du, eta, horretarako, hurrengo inguruabarrak izango ditu kontuan:

1) Ezkontideen artean egindakoakordioak.

2) Ezkontideen adina eta osasun-egoera. 3) Ezkontideek lanbiderako duten kualifikazioa eta lanpostua lortzeko aukera.

4) Familiari begira ezkontideekizan duten eta izango duten ardura.

5) Ezkontide batek bere lanarekinbestearen merkataritza-, industria- edo lanbide-jardueretan eman duen laguntza.

6) Ezkontzaren eta ezkontideen arteko elkarbizitzaren iraupena. 7) Ezkontide batek pentsio-eskubidea izan eta hori galtzeko duen arriskua.

8) Ezkontide batek eta besteak dituzten ondasun, baliabide ekonomikoeta beharrizanak.

9) Garrantzitsu gerta daitezkeen inguruabarretatik beste edozein. Epailearen ebazpenean finkatuko dira pentsioa eguneratu eta horren ordainketa ziurtatzeko oinarriak.

98 artikulua

Ezkontzaren deuseztasuna adierazizgero, ezkontide onustedunak kalte-ordaina eskuratzeko eskubidea izango du, ezkontideen artean elkarbizitza izan bada, 97. artikuluan agindutako inguruabarrak kontuan izanik.

99 artikulua

97. artikuluaren arabera, epaileakfinkatu duen pentsioaren ordez, edozein unetan hitzar daiteke bizi arteko errenta bat, ondasun zehatz batzuen gaineko gozamena edo ondasunez nahiz diruz kapital jakin bat ematea.

100 artikulua

Banantze- edo dibortzio-epaietan,pentsioa eta hori eguneratzeko oinarriak finkatu eta gero, pentsio hori aldaraz daiteke, soilik, aldaketa garrantzitsuak gertatu direnean ezkontide baten edo bestearen aberastasunean.

101 artikulua

Pentsio-eskubidea azkentzen da, eskubide hori sorrarazi zuen arrazoia amaitzeagatik, edo pentsioaren hartzekoduna berriz ezkontzeagatik edo beste norbaitekin ezkondu-bizimodua egiteagatik.

Pentsio-eskubidea ez da azkentzenzorduna hiltzeagatik. Hala ere, horren jaraunsleek epaileari eska diezaiokete pentsioa urritu edo kentzeko, baldin eta jarauntsiko ondasunak behar beste ez badira zorraren beharrizanak asetzeko, edo pentsioak eragina badu euren seniparte-eskubideen gain.

X. KAPITULUA

Deuseztasun-, banantzeeta dibortzio-demanden ondoriozko behin-behineko neurriak

102 artikulua

Deuseztasun-, banantze- edo dibortzio-demanda onartuz gero, lege-aginduz sortzen dira hurrengo ondoreak:

1) Ezkontideak elkarrengandik bananduta bizi daitezke, eta elkarrekinbizi direlako presuntzioa amaitzen da.

2) Ezeztatuta geratzen dira ezkontideek elkarri emandako adostasun etaahalordeak.

Era berean, eta aurkako itunik izan ezean, amaitu egiten da etxeko ahala egikaritzean ezkontide batek bestearen ondasun pribatiboak lotzeko duen aukera.

Ondore horietarako, alderdietatik edozeinek eragin dezake idatzohar egokia egitea Erregistro Zibilean, eta, hala denean, Jabetza Erregistroan eta Merkataritzako Erregistroan ere.

103 artikulua

Behin demanda onartu eta gero, etaezkontideek egin eta epaileak onetsitako akordiorik izan ezean, epaileak hurrengo neurriak hartuko ditu, ezkontideek esan beharrekoa entzunez: 1. Bi gurasoen ahalaren mendeko seme-alabak zein ezkontiderekin geratu behar diren erabakiko du seme-alaben intereserako; eta, Kode Zibilak ezarritakoaren arabera, neurri egokiak hartuko ditu, batik bat, seme-alaben gaineko jagoletza eta zaintza egikaritzen ez duen ezkontideak nola bete behar duen semealabok jagoteko eginbeharra, eta ezkontide horrek zein baldintza bete behar duen, denbora, modu eta lekuaren aldetik, seme-alaba horiekin harremanak izan eta eurokin egoteko.

Salbuespenez, seme-alabak jar daitezke aitona-amonen, ahaideen edobeste pertsona batzuen ardurapean, horiek adostasuna emanez gero, eta, halako pertsonarik ez badago, erakunde egokiaren ardurapean; batari edo besteari zaintza-eginkizunak emango zaizkio, epailearen agintepean eginkizun horiek bete ditzaten.

Ezkontideetatik edozeinek edo hirugarrenek adingabea berekin eramangodutelako arriskua dagoenean, beharrezkoak diren neurriak hartu ahal izango dira, eta, bereziki, hurrengoak:

a) Adingabea nazioko lurraldetikatera dadin debekatzea, aurretiaz epaileak horretarako baimena ematen duenean izan ezik.

b) Adingabeari pasaportea luza dakion debekatzea, edo, jadanik luzatutabadago, hori kentzea.

c) Aurretiaz epailearen baimena behar izatea, adingabearen egoitza lekuzaldatzeko.

2. Familiaren interesetatik babes handiena behar duena kontuan hartuta, epaileak erabakiko du zein ezkontidek eutsiko dion familiaren etxebizitza erabiltzeari, eta, era berean, inbentarioa egin etagero, ostilamenduaren ondasun eta objektuetatik zeintzuk geratu behar diren familiaren etxebizitzan eta zeintzuk eramango dituen beste ezkontideak; halaber, komenigarri diren kautela-neurriak hartuko ditu epaileak, ezkontide bakoitzaren eskubidea iraunarazteko.

3. Epaileak finkatuko du ezkontidebakoitzak ezkontzaren zametan izan behar duen partaidetza, «litis expensas» deiturikoetan duena barne, hori bidezkoa izanez gero; epaileak ezarriko ditu kopuruak eguneratzeko oinarriak; eta, kontzeptu horien guztien ondorioz, ezkontide batek besteari zor dizkion kopuruen ordainketa ziurtatzeko, bermeak, gordailuak, atxikipenak edo kautelazko beste edozein neurri egoki hartuko du.

Ezkontide batek guraso-ahalaren

menpe dauden eta bi ezkontideenak diren seme-alabak zaintzeko lan egiten badu, lan hori ezkontzaren zametan parte hartzeko bide gisa hartuko da.

4. Inguruabarrak kontuan hartuta, eta aurretiaz inbentarioa eginez, epaileak erabakiko du irabazpidezko ondasunetatik edo ondasun erkideetatik zeintzuk eman behar zaizkion ezkontide bati eta zeintzuk besteari; era berean, epaileak finkatuko ditu administrazioaren, xedapenaren eta nahitaez eman beharreko kontu-arrazoien inguruan ezkontideek bete behar dituzten erregelak, ondasun erkideei buruz edo horietatik eurek jaso duten zatiari buruz, bai eta aurrerantzean eskuratzen dituzten ondasunei buruz ere.

5. Hala denean, epaileak erabakikodu zein araubide bete behar den, ezkontzako itunen bidez edo eskritura publikoaren bidez ezkontzaren zamei bereziki lotuta geratu diren ondasun pribatiboak administratu eta xedatzeko.

104 artikulua

Ezkontzaren deuseztasun-, banantze- edo dibortzio-demanda jartzekoasmoa duen ezkontideak aurreko bi artikuluetako ondore eta neurriak eska ditzake.

Neurri eta ondore horiek indarreaniraungo dute, eurok hasieran hartu eta hurrengo hogeita hamar egunetan zehar, demanda aurkezten bazaio epaile edo auzitegi eskudunari.

105 artikulua

Ezkontegoitzatik irten den ezkontideak ez du urratzen ezkontideek elkarrekin bizitzeko duten eginbeharra, baldin eta horretarako zentzuzko arrazoia izan bada, eta, hogeita hamar eguneko epean, demanda edo aurreko artikuluetan aipaturiko eskaera aurkeztu badu.

106 artikulua

Edozein kasutan ere, kapitulu honetan agindutako ondore eta neurriak azkendu egiten dira, horien ordez ezartzen direnean demandari oniritzia ematen dion epaian adierazitakoak, edo prozedura horri beste bide batetik amaiera ematen zaionean.

Adostasun eta ahalordeen ezeztapena behin betikoa dela ulertzen da. XI. KAPITULUA

Deuseztasun, banantze

eta dibortzioari aplikatu

beharreko legea

107 artikulua

1. Ezkontza egiteari zein lege aplikatu eta lege horren arabera zehaztukodira ezkontzaren deuseztasuna eta horren ondoreak.

2. Banantzea eta dibortzioa arautuko ditu ezkontideek demanda aurkeztean duten nazioko lege erkideak; naziokotasun erkiderik izan ezean, une horretan senar-emazteen ohiko bizileku erkideari dagokion legeak; eta, halako bizilekurik izan ezean, ezkontideen ohiko azken bizileku erkideari dagokion legeak, ezkontideetatik batek oraindik estatu horretan badu ohiko bizilekua.

Edozein kasutan ere, Espainiako legea aplikatuko da, ezkontideetatik bat espainiarra izanik edo horren ohiko bizilekua Espainian egonda:

a) Aurretiaz aipatutako legeetatikbat bera ere ezin bada aplikatu.

b) Espainiako auzitegian aurkeztutako demandan banantzea edo dibortzioa eskatzen badute bi ezkontideekedo batak bestearen adostasunarekin.

c) Idatz-zati honen lehenengo paragrafoan aipatutako legeek ez badutebanantzea edo dibortzioa aitortzen, edo aitortza hori bereizkeriaz edo ordena publikoaren kontra egiten badute.

V. TITULUA

GURASOTASUNA ETA SEME-ALABATASUNA

I. KAPITULUA

Seme-alabatasuna eta horren ondoreak

108 artikulua

Seme-alabatasuna naturaren arabera eta adopzio bidez gauza daiteke. Naturaren araberako seme-alabatasuna ezkontzazkoa eta ezkontzaz kanpokoa izan daiteke. Seme-alabatasuna ezkontzazkoa da, aita eta ama elkarrekin ezkonduta daudenean.

Ezkontzazko eta ezkontzaz kanpoko seme-alabatasunak, bai eta adopziobidezkoak ere, ondore berberak sortzen dituzte, kode honen xedapenekin bat etorriz.

109 artikulua

Seme-alabatasunak zehazten dituabizenak, legean xedatutakoaren arabera.

Seme-alabatasuna bi lerroetan zehaztuta badago, aitak eta amak, adosjarrita, euren lehenengo abizena zein hurrenkeratan eskualdatuko den erabaki dezakete, Erregistroan inskripzioa egin aurretik. Aukera hori erabili ezean, legean xedatutakoa aplikatuko da.

Seme edo alaba nagusiarentzat abizenen hurrenkera inskribatu eta gero,hurrenkera hori aplikatuko da gerogarreneko jaiotza-inskripzioetan ere, lotura bereko neba-arreben kasuan.

Semeak edo alabak, adin-nagusitasunera heltzean, abizenen hurrenkeraaldatzeko eska dezake.

110 artikulua

Aitak eta amak, nahiz eta guraso-ahalik izan ez, betebeharra dute,seme-alaba adingabeak jagon eta eurei mantenua emateko.

111 artikulua

Gurasoa guraso-ahaletik eta gainerako babes-eginkizunetatik baztertuta geratuko da, eta guraso horrek galdu egingo ditu lege-aginduz semearen edo alabaren gain nahiz horren ondorengoen gain, zein euren jarauntsietan, berari dagozkion eskubideak:

1. Giza sorkuntza ekarri duten harremanen ondorioz kondenatua izan denean, epai penal irmoaren bidez.

2. Seme-alabatasuna epaiketaren bidez zehaztu denean, bera horren aurkaagertuta.

Bi kasuotan, semeak edo alabak ezdu guraso horren abizenik izango, berak edo beraren legezko ordezkariak hori eskatzen duenean izan ezik.

Murrizketa horiek ondoreak sortzeari utziko diote, semearen edo alabaren legezko ordezkariak hala erabaki eta epaileak erabaki hori onesten badu, edo, osterantzean, semeak edo alabak berak hala erabakitzen badu gaitasun osoa lortu eta gero.

Euren horretan diraute beti seme-alabak jagon eta eurei mantenua emateko betebeharrek. II. KAPITULUA

Seme-alabatasuna zehaztu

eta frogatzea
I. ATALA

Xedapen orokorrak

112 artikulua

Seme-alabatasunak bere ondoreaksortzen ditu, berori gauzatzen den unetik. Seme-alabatasunaren legezko zehaztapenak atzera-eraginezko ondoreak ditu, baldin eta atzera-eragina eta seme-alabatasunaren ondoreek duten izaera bateratzeko modukoak badira, eta legeak aurkakorik xedatzen ez badu.

Edozein kasutan ere, seme-alabatasuna zehaztu baino lehen, seme edoalaba adingabearen edo ezgaiaren ordezkariak egintzak burutu baditu seme edo alaba horren izenean, egintzok euren baliozkotasunari eutsiko diote.

113 artikulua

Seme-alabatasuna egiaztatzeko bideak dira Erregistro Zibilean egindakoinskripzioa, seme-alabatasun hori legearen bidez zehazten duen agiri edo epaia, ezkontzazko aitatasunari buruzko presuntzioa, eta, aurreko biderik izan ezean, egoera-edukitza. Inskripzioaz bestelako frogak onartzeko, Erregistro Zibilari buruzko Legean xedatutakoa bete behar da.

Seme-alabatasunaren zehaztapena ezda eragingarria izango, horren aurkako beste seme-alabatasun bat egiaztatzen bada.

114 artikulua

Seme-alabatasunari buruzko idazkunak zuzen daitezke Erregistro Zibilariburuzko Legearekin bat etorriz, titulu honetan aurkaratze-akzioen inguruan bereziki xedatutakoari kalterik egin gabe.

Era berean, edozein unetan zuzendaitezke idazkunak, baldin eta epai penalak frogatutzat jotzen baditu egitate batzuk eta idazkunak egitate horien aurkakoak badira.

II. ATALA

Ezkontzazko seme-alabatasuna zehaztea

115 artikulua

Aitarengandik eta amarengandikdatorren ezkontzazko seme-alabatasuna legearen bidez zehaztuko da:

1. Jaiotza-inskripzioaren bidez, gurasoen ezkontzari buruzko inskripzioarekin batera. 2. Epai irmoaren bidez.

116 artikulua

Seme-alabak jaio badira ezkontzaegin ostean, eta ezkontza hori desegin edo ezkontideak legez nahiz egitez banandu eta hurrengo hirurehun egunak igaro baino lehen, uste da horiek senarraren seme-alabak direla.

117 artikulua

Semea edo alaba jaio bada ezkontzaegin eta hurrengo ehun eta laurogei egunetan, senarrak ezerezean utz dezake presuntzioa, horren aurkako aitorpen kautoa formalizatzen badu erditzearen berri izan eta hurrengo sei hilabeteetan zehar. Salbuespen gisa har daiteke senarrak esanbidez edo isilbidez aitatasuna aitortzea, edo, ezkontza egin aurretik, senarrak jakitea emaztea haurdun dagoela. Azken kasu horri dagokionez, salbuespen gisa har daiteke aitorpen kautoa senarraren eta emaztearen adostasunarekin formalizatzea ezkontzaren aurretik nahiz horren ondoren, betiere, semea edo alaba jaio eta hurrengo sei hilabeteetan.

118 artikulua

Ezkontideak legez nahiz egitez bananduta egoteagatik, senarra semearen edo alabaren aitatzat jotzeko presuntziorik izan ez arren, seme-alabatasuna ezkontzazko seme-alabatasun gisa inskriba daiteke, bi ezkontideek horretarako adostasuna ematen badute.

119 artikulua

Seme-alabatasuna ezkontzazkoaizango da gurasoen ezkontza-dataz geroztik, gurasook semea edo alaba jaio eta gero ezkondu eta seme-alabatasuna bera legearen bidez zehaztu denean hurrengo atalean xedatutakoarekin bat etorriz.

Aurreko lerrokadan ezarritakoakmesede egingo die, hala denean, hildako semearen edo alabaren ondorengoei.

III. ATALA

Ezkontzaz kanpoko seme-alabatasuna zehaztea

120 artikulua

Ezkontzaz kanpoko seme-alabatasuna legearen bidez zehaztuko da: 1. Erregistro Zibileko arduradunari egindako aitorpenaren bidez, aitorpen hori testamentuan edo beste agiri publiko batean gauzatuz gero.

2. Erregistro Zibilari buruzko legeriaren arabera, espedientearen izapideak egin, eta espediente horretanemandako ebazpenaren bidez.

3. Epai irmoaren bidez. 4. Amari begira, jaiotza-inskripzioan amarengandiko seme-alabatasuna agerraraziz, inskripzio hori egin denean epearen barruan eta Erregistro Zibilari buruzko Legeak xedatzen duenaren arabera.

121 artikulua

Ezgaiek edo adina dela-eta ezkontzeko gaitasunik ez dutenek egindako aitorpena baliozkoa izan dadin, epailearenonespena behar da, Fiskaltzak esan beharrekoa entzunez.

122 artikulua

Guraso batek bere kautan egitenduenean aitorpena, ezin du beste gurasoaren identitatea agerrarazi, identitate hori legearen bidez zehaztuta dagoenean izan ezik.

123 artikulua

Adin nagusikoa seme edo alabatzat aitortzeak ez du ondorerik sortuko, adin nagusiko horren esanbidezko nahiz isilbidezko adostasunik gabe.

124 artikulua

Adingabearen edo ezgaiaren seme-alabatasunari buruzko aitorpena eragingarria izan dadin, beharrezkoa daadingabe edo ezgai horren legezko ordezkariak beren beregi emandako adostasuna, edo, bestela, epailearen onespena, Fiskaltzak eta lege-bidez zehazturiko gurasoak esan beharrekoa entzunez.

Adostasuna edo onespena ez da beharrezkoa, aitorpena testamentuan eginbada edo aitorpen hori jaiotza-inskripzioa egiteko epearen barruan egin bada. Aitatasunari buruzko inskripzioa modu horretan eginez gero, inskripzio hori etenda gera daiteke, amak hala eskatuz gero, jaiotzaren osteko urtebetean zehar. Aitak inskripzioaren baieztapena eskatzen badu, nahitaezkoa izango da epaileak berori onestea, Fiskaltzak esan beharrekoa entzunez.

125 artikulua

Adingabearen edo ezgaiaren gurasoak neba-arrebak edo zuzeneko lerroanodolkideak direnean, seme-alabatasuna lege-bidez zehaztu bada guraso bati begira, epailearen aurretiazko baimena nahitaezkoa izango da seme-alabatasun hori lege-bidez beste gurasoari begira zehaztu ahal izateko; epaileak baimen hori emango du, Fiskaltzak esan beharrekoa entzunez, adingabeari edo ezgaiari hori komeni bazaio.

Gaitasun osoa lortzean, eta aitorpen kautoa eginez, adingabe edo ezgaiak baliorik gabe utz dezake azken zehaztapen hori, halakoari adostasunik eman ez badio.

126 artikulua

Hildakoaren seme-alabatasunari buruzko aitorpenak ez du ondorerik sortuko, aitorpen horri adostasunik ematenez badiote hildakoaren ondorengoek eurek edo horien legezko ordezkariek.

III. KAPITULUA

Seme-alabatasun akzioak

I. ATALA

Xedapen orokorrak

127 artikulua

Ezabatua, Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearenondorioz.

128 artikulua

Ezabatua, Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearenondorioz.

129 artikulua

Ezabatua, Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearenondorioz.

130 artikulua

Ezabatua, Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearenondorioz.

II. ATALA

Erreklamazioa

131 artikulua

Bidezko interesa duten pertsonetatik edozeinek akzioa du, egoera-edukitza iraunkorraren bidez agertutako seme-alabatasuna adieraz dadin.

Salbuespen gisa har daiteke seme-alabatasun zehatz bat erreklamatu etahori legearen bidez zehazturiko beste seme-alabatasun baten aurkakoa izatea.

132 artikulua

Kasuan kasuko egoera-edukitzarikizan ezean, aita, ama, seme edo alabari dagokio ezkontzazko seme-alabatasuna erreklamatzeko akzioa, eta akzio hori preskribaezina da.

Semea edo alaba hiltzen bada gaitasun osoa lortu eta hurrengo lau urteakigaro baino lehen, edo, bestela, demandaren oinarri diren frogak aurkitu eta hurrengo urtebetean zehar, seme edo alaba horren jaraunsleei dagokie haren akzioa, epeok bete arte.

133 artikulua

Kasuan kasuko egoera-edukitzarikizan ezean, semeari edo alabari bere bizitza osoan zehar dagokio ezkontzaz kanpoko seme-alabatasuna erreklamatzeko akzioa.

Semea edo alaba hiltzen bada gaitasun osoa lortu eta hurrengo lau urteakigaro baino lehen, edo, bestela, demandaren oinarri diren frogak aurkitu eta hurrengo urtebetean zehar, seme edo alaba horren jaraunsleei dagokie haren akzioa, epeok bete arte.

134 artikulua

Semeak, alabak edo gurasoak erreklamazio-akzioa egikaritzen badu aurreko artikuluekin bat etorriz, egikaritzahorrek beti ahalbidetzen du kontrakarreko seme-alabatasuna aurkaratzea.

135 artikulua

Ezabatua, Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearenondorioz.

III. ATALA

Aurkaratzea

136 artikulua

Senarrak aitatasuna aurkaratzeko akzioa egikari dezake seme-alabatasunaErregistro Zibilean inskribatu eta hurrengo urtebetean zehar. Hala ere, epe horren zenbaketa ez da hasten, senarrak jaiotzaren berri ez duen bitartean.

Senarra hiltzen bada aurreko lerrokadan adierazitako epea amaitu bainolehen, akzioa jaraunsle bakoitzari dagokio, epe hori bete arte.

Senarra hiltzen bada jaiotzaren berriizan gabe, urtebetea zenbatu behar da, jaraunsleak horren berri duenetik.

137 artikulua

Semeak edo alabak aitatasuna aurkara dezake seme-alabatasuna inskribatu eta hurrengo urtebetean barrena.Semea edo alaba adingabea edo ezgaia izanez gero, epearen zenbaketa hasten da, seme edo alaba horrek adin-nagusitasuna edo legezko gaitasun osoa lortzen duenetik.

Seme-alabatasuna inskribatu etahurrengo urtebetean zehar, guraso-ahala duen amari, edo, bestela, Fiskaltzari dagokio akzioa egikaritzea, seme edo alaba adingabe edo ezgaiaren intereserako.

Familia-harremanetan ez badago ezkontzazko seme-alabatasunaren egoera-edukitzarik, edozein unetan jar dezakete demanda semeak, alabak edohorren jaraunsleek.

138 artikulua

Adostasunaren akatsetan oinarrituta,eta 141. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, aurkaratzeko modukoak dira legearen arabera ezkontzazko seme-alabatasunaren zehaztapena dakarten aitorpenak. Aitatasuna beste arrazoi batzuen ondorioz aurkaratu ahal izateko, atal honetan jasotako arauak hartu behar dira kontuan.

139 artikulua

Emakumeak bere amatasuna aurkaratzeko akzioa egikari dezake, egiaztatzen badu erditzea ustearazi dela edosemearen edo alabaren identitatea egiazkoa ez dela.

140 artikulua

Familia-harremanetan ez dagoenean egoera-edukitzarik, amarengandik edo aitarengandik ezkontzaz kanpodatorren seme-alabatasuna aurkara dezakete seme-alabatasun hori dela-eta kalteturik gerta daitezkeenek.

Egoera-edukitza dagoenean, aurkaratze-akzioa dagokio, bai seme, alaba edo guraso gisa agertzen denari, baita nahitaezko jaraunsleei ere, baldin eta seme-alabatasunak eragina izan badezake nahitaezko jaraunsle horien izaeraren gain.

Behin seme-alabatasuna inskribatu eta gero, akzioa iraungi egingo da, semeak edo alabak kasuan kasuko egoera-edukitza izan eta ondorengo lau urteak igaro eta gero.

Seme-alabek akzioa izango dutebeti, gaitasun osoa lortu eta hurrengo urtebetean zehar.

141 artikulua

Aitorpena oker, indarkeria edota larderiaren ondorioz egin bada, aitorpen hori egin duenari dagokio berori aurkaratzeko akzioa. Akzio hori iraungi egingo da, aitorpena egin edo adostasunaren akatsa amaitu eta urtebete igarota; urtebetea bukatu baino lehen aitortzailea hiltzen bada, horren jaraunsleek egikari dezakete akzioa, edo lehendik hasitako egikaritzari ekin diezaiokete.

VI. TITULUA

AHAIDEEN ARTEKO MANTENUA

142 artikulua

Mantenu gisa hartzen da elikagaiak,gelak, arropak eta osasun-laguntzak izateko behar den guztia.

Halaber, mantenu-hartzailea adingabea den bitartean, mantenuak berebarruan hartzen ditu mantenu-hartzaile horren hezkuntza eta haziera; mantenu-hartzailea adin nagusikoa izanik ere, horren heziketa oraindik ez denean bukatu berari egotzi ezin zaion arrazoiaren ondorioz, heziketa horren gastuak ere mantenuaren barruan sartzen dira.

Mantenuaren barruan sartuko dirahaurdunaldiak eta erditzeak eragindako gastuak, gastu horiek ez badaude beste modu batez estalita.

143 artikulua

Elkarri mantenua eman behar diote,aurreko artikuluan adierazitako hedadura osoan:

1. Ezkontideek. 2. Aurreko eta ondorengoek.

Neba-arrebek elkarri zor dizkiote bizitzeko beharrezkoak diren laguntzakbakarrik, eurontzat laguntza horiek nahitaezkoak direnean mantenu-hartzaileari egotzi ezin zaion arrazoiaren ondorioz; laguntza horiek hedatuko dira, hala denean, neba-arrebon hezkuntzarako beharrezkoak diren laguntzetara ere.

144 artikulua

Mantenuaren erreklamazioa bidezkoa izan eta mantenu hori eman behardutenak bi edo gehiago direnean, honako hurrenkera honetan eskatuko zaie mantenua:

1. Ezkontideari. 2. Gradurik hurbileneko ondorengoei.

3. Aurrekoei, horiek ere gradurikhurbilenekoak izanik.

4. Neba-arrebei; edonola ere, neba-arrebek azken lekuan eman behar dutemantenua, sabelkideak edo odolkideak besterik ez badira.

Ondorengoen eta aurrekoen artean,mailaketa arautuko da, mantenu-eskubidea duen pertsonaren legezko oinordetzara nortzuei deitu eta horien arteko hurrenkeraren arabera.

145 artikulua

Pertsona batek baino gehiagokmantenua emateko betebeharra dutenean, pentsioaren ordainketa euren artean banatuko da bakoitzak dituen ondasunen arabera.

Nolanahi ere, presako beharrizana izanez gero, eta inguruabar berezien ondorioz, epaileak pertsona horietatik bat behartu dezake mantenua behin-behinean ematera; hala ere, mantenua behin-behinean eman duenak gainerako betebeharpekoei eska diezaieke eurei dagokien zatia.

Bi mantenu-hartzailek edo gehiagok aldi berean mantenua erreklamatzen diotenean mantenua emateko legezko betebeharra duen pertsona berberari, pertsona horrek ez badu guztiak mantentzeko beste aberastasunik, aurreko artikuluan ezarritako hurrenkera beteko da; zernahi gisaz, ezkontidea eta guraso-ahalaren menpe dauden seme-alabak badira aldi berean pilatzen diren mantenu-hartzaileak, semeak edo alabak izango du lehentasuna, gurasoaren aurretik.

146 artikulua

Mantenuaren zenbatekoa izan beharda, mantenua nork eman eta horrek dituen ondasun edo baliabideen araberakoa, eta mantenu hori nork jaso eta horrek dituen beharrizanen araberakoa.

147 artikulua

Aurreko artikuluak aipaturiko kasuetan, mantenua proportzioz urritu edohanditu behar da, mantenu-hartzailearen beharrizanak eta mantenu hori eman behar duenaren aberastasuna gehitu edo gutxitzen diren neurrian.

148 artikulua

Mantenua emateko betebeharraeska daiteke, hori jasotzeko eskubidea nork izan eta berak, bizirik irauteko, hori behar duen unetik; baina ez da mantenurik emango demanda jarri den dataz geroztik baino.

Mantenuaren ordainketa hilabeteaurreratuetan gauzatu behar da; eta, mantenu-hartzailea hildakoan, horren jaraunsleek ez dute zertan itzuli hark aurreraturik jasotakoa.

Mantenu-hartzaileak edo Fiskaltzakhala eskatuz gero, epaileak kautelazko neurri egokiak agin ditzake presaz, zertarako eta herri-erakunde nahiz beste pertsona batek egindako aurrerakinak ziurtatu eta etorkizuneko beharrizanak hornitzeko.

149 artikulua

Mantenua emateko betebeharraduenak, hori asetzeko, aukeran du finkaturiko pentsioa ordaintzea, edo, bestela, mantenua jasotzeko eskubidea duena norberaren etxean hartu eta mantentzea.

Ez da halako aukerarik izango, baldin eta aukera horrek urratzen baduarau aplikagarriek edo epailearen ebazpenek mantenu-hartzailearentzat zehaztu duten elkarbizitza-egoera. Era berean, aukera hori ezets daiteke, horretarako arrazoi zuzena dagoenean edo mantenu-hartzaile adingabearen interesari kalte egiten zaionean.

150 artikulua

Mantenua emateko betebeharra amaitzen da betebeharpekoa hiltzeaz batera,nahiz eta betebeharpeko horrek mantenua eman, epai irmo bat betetzeko.

151 artikulua

Mantenu-eskubideari ezin zaio ukorik egin, eta eskubide hori ezin zaioinori eskualdatu. Halaber, mantenua ezin da konpentsatu, mantenu-hartzaileak mantenu hori eman behar duenari zor dionarekin.

Edonola ere, atzeraturiko mantenupentsioak konpentsa daitezke, eta horieiuko egin dakieke, eta pentsio horiek demandatzeko eskubidea eskualda daiteke kostu bidez nahiz dohainik.

152 artikulua

Modu berean, mantenua ematekobetebeharra amaitzen da:

1. Mantenu-hartzailea hiltzen denean. 2. Mantenu-betebeharra duenaren aberastasuna urritzen denean, baldin eta, horren ondorioz eta mantenu-hartzailearen beharrizanak asetzeko, ase gabe utzi behar badira norberaren eta familiaren beharrizanak.

3. Mantenu-hartzaileak lanbidean,ogibidean nahiz industrian jardun ahal duenean, destino bat eskuratu duenean, edo, bere aberastasunak hobera egiteagatik, ez duenean mantenu-pentsiorik behar bizirik irauteko.

4. Nahitaezko jaraunsle izan zeinizan ez, mantenu-hartzaileak hutsegitea izan duenean, hutsegite horrek jaraunsgabetzea baldin badakar.

5. Mantenu-hartzailea mantenuaeman behar duenaren ondorengoa denean, baldin eta mantenu-hartzaile horren beharrizana sortu bada beraren jokabidea makurra izan delako edo bera lanean ez delako arduratsua izan, betiere arrazoiak dirauen artean.

153 artikulua

Aurretik datozen xedapenak bestelako kasuetan ere aplikatu behar dira,baldin eta kasu horietan mantenu-eskubidea baldin badago kode honen aginduz, testamentuaren ondorioz edo itunaren ondorioz, betiere itundutakoari, testamentugileak agindutakoari edo legeak kasu bereziaren inguruan xedatutakoari kalterik egin gabe.

VII. TITULUA

GURASOEN ETA SEME-ALABEN ARTEKO HARREMANAK

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

154 artikulua

Seme-alaba emantzipatugabeak gurasoen ahalpean daude. Guraso-ahala beti egikarituko da seme-alaben onurarako, euren nortasunarekin bat etorriz, eta haien osotasun fisikoa nahiz psikologikoa errespetatuz.

Ahal horrek hurrengo eginbehar etaahalmenak baitaratzen ditu:

1. Seme-alabak jagotea, eurokinizatea, horiei mantenua ematea, semealabok heztea, eta, berebat, seme-alaba horiei oso-osoko heziketa ematea.

2. Seme-alabak ordezkatzea eta euren ondasunak administratzea. Seme-alabek behar besteko zentzutasuna badute, eurei entzun beharko zaie beti, eurongan eragina izan dezaketen erabakiak hartu aurretik.

Gurasoek, euren ahala egikaritzean,agintaritzaren laguntza lortu ahal izango dute.

155 artikulua

Seme-alabek zenbait eginbehar dituzte: 1. Gurasoen esanak egitea euren ahalpean dauden bitartean, eta gurasoak errespetatzea beti.

2. Familiaren zametan ekitatezko partaidetza izatea, euren baliabideen arabera eta familiarekin bizi diren bitartean.

156 artikulua

Guraso-ahala egikaritzen dute bigurasoek batera, edo, osterantzean, batek bakarrik, bestearen esanbidezko edo isilbidezko adostasunarekin. Guraso batek buruturiko egintzak baliozkoak dira, egintzok gizarte-usadioekin eta kasuan kasuko inguruabarrekin bat badatoz edo presako beharrizan-egoeretan gauzatu badira.

Desadostasuna izanez gero, bietatik edozeinek jo dezake epailearengana. Epaileak entzungo die bi-bioi eta semeari edo alabari ere, horrek behar besteko zentzutasuna badu; semea edo alaba hamabi urtekoa baino nagusiagoa bada, horri beti entzun behar dio epaileak. Horiei guztiei entzun eta gero, epaileak aitari edo amari eratxikiko dio, gerogarreneko errekurtsorik gabe, erabakiak hartzeko ahalmena. Desadostasunak etengabekoak badira, edo beste edozein arrazoik modu larrian oztopatzen badu guraso-ahalaren egikaritza, epaileak guraso bati eratxiki diezaioke ahalaren egikaritza, oso-osorik zein zati batez; edo, bestela, epaileak gurasoen artean bana ditzake guraso-ahalaren eginkizunak. Neurri horien iraupena epaileak berak zehaztuko du; baina iraupen hori ezin da inoiz izan bi urtetik gorakoa.

Aurreko lerrokadetako kasuetan, hirugarren onustedunei begira uste daguraso bakoitzak bestearen adostasunarekin diharduela, guraso-ahalaren egikaritza arrunta burutzean.

Guraso bat izan ezean, edo gurasohori absente badago, ezgaia bada edo guraso horrek ezintasunen bat badu, beste gurasoak modu esklusiboan egikarituko du guraso-ahala.

Gurasoak banandurik bizi badira, semearekin edo alabarekin bizi den gurasoak egikarituko du guraso-ahala. Dena den, beste ezkontideak eskaera oinarriduna egiten badu, epaileak horri eratxiki diezaioke guraso-ahala, semearen edo alabaren intereserako, guraso horrek bestearekin batera ahal hori egikari dezan; edo, bestela, epaileak aitaren eta amaren artean bana ditzake guraso-ahalaren egikaritzari datxezkion eginkizunak.

157 artikulua

Adingabeko emantzipatugabeakbere seme-alaben gaineko guraso-ahala egikarituko du, bere gurasoen laguntzarekin; biak izan ezean, tutorearen laguntzarekin; eta, desadostasuna edo ezintasuna dagoen kasuetan, epailearen laguntzarekin.

158 artikulua

Epaileak, ofizioz edo semeak nahizalabak berak, edozein ahaidek edo Fiskaltzak hala eskaturik, hartuko ditu:

1. Neurri egokiak, mantenuarenematea ziurtatzeko eta semearen edo alabaren etorkizuneko beharrizanak hornitzeko, gurasoek eginbehar horren ez-betetzea gauzatzen dutenean.

2. Xedapen aproposak, seme-alabeinahasmendu kaltegarririk ez eragiteko, zaintza-ahalaren titularra aldatzen denean.

3. Gurasoetatik edozeinek edo gainontzekoek adingabea berekin eramandezaten saihesteko beharrezkoak diren neurriak, eta, bereziki, hurrengoak:

a) Adingabea nazioko lurraldetikatera dadin debekatzea, aurretiaz epaileak horretarako baimena ematen duenean izan ezik.

b) Adingabeari pasaportea luza dakion debekatzea, edo, jadanik luzatutabadago, hori kentzea.

c) Aurretiaz epailearen baimena behar izatea, adingabearen egoitza lekuzaldatzeko.

3. Oro har, epaileak berak egokitzat jotzen dituen gainerako xedapenak, adingabea arriskutik aldentzeko edo adingabe horri kalterik ez egiteko.

Neurri horiek guztiak edozeinmotatako prozesu zibil nahiz penaletan har daitezke, baita borondatezko jurisdikzioaren prozeduretan ere.

159 artikulua

Gurasoak banandurik bizi badira, etaez badute erabakirik hartzen elkarren arteko adostasunez, epaileak seme-alaben onurarako erabakiko du zein guraso arduratu behar den seme-alaba adingabeak jagoteaz. Erabaki hori hartu baino lehen, epaileak seme-alabei entzungo die, horiek behar besteko zentzutasuna badute, eta, beti, seme-alabok hamabi urtekoak baino nagusiagoak badira.

160 artikulua

Gurasoek, nahiz eta guraso-ahala egikaritu ez, eskubidea dute, euren seme-alaba adingabeekin harremanak izateko, salbu eta beste inork seme-alabok adoptatu dituenean edo epailearen ebazpenak besterik xedatu duenean.

Kari zuzenik izan gabe, ezin daeragotzi semeak edo alabak aitonaamonekin eta bestelako ahaide nahiz hurbilekoekin harreman pertsonalak izatea.

Aurkatasuna izanez gero, epaileak ebazpena emango du, inguruabarrak kontuan izanik, eta adingabeak, aitona-amonek, ahaideek nahiz hurbilekoek hala eskatuz gero. Bereziki ziurtatuko du finkatu beharreko neurriek aitona-amonen eta loben arteko harremanak erraztea, eta, orobat, ebazpen judizialak hausteko ahalmenik ez ematea, ebazpenok murriztu edo eteten dituztenean adingabeek euren gurasoetatik batekin dituzten harremanak.

161. artikulua Harrerapean dagoen adingabeari dagokionez, horren gurasoek, aitona-amonek nahiz bestelako ahaideek eskubidea dute adingabea bisitatu eta horrekin harremanak izateko; epaileak eskubide hori arautu edo eten dezake, inguruabarrak eta adingabearen interesa kontuan izanik.

II. KAPITULUA

Seme-alaben gaineko legezko ordezkaritza

162 artikulua

Gurasoek guraso-ahala badute, euren seme-alaben gaineko legezko ordezkaritza ere badute izan, azken horiek adingabeko emantzipatugabeakdirenean.

Salbuespen gisa har daitezke: 1. Nortasun-eskubideen inguruko egintzak, edo, legeen arabera eta semeak edo alabak duen heldutasunaren arabera, seme edo alaba horrek bere kabuz buru ditzakeenak.

2. Gurasoen eta seme-alaben arteko interes-gatazka eragiten duten egintzak. 3. Gurasoen administraziotik kanpo utzitako ondasunen gain gauza daitezkeen egintzak.

Kontratu batzuek semea edo alababehartzen badute prestazio pertsonalak egitera, eta seme edo alaba horrek behar besteko zentzutasuna badu, kontratuok egiteko beharrezkoa da semearen edo alabaren aurretiazko adostasuna izatea, 158. artikuluan ezarritakoari kalterik egin gabe.

163 artikulua

Gai zehatz baten inguruan, aita etaamaren interesa euren seme-alaba emantzipatugabeek dutenaren aurkakoa bada, epaileak seme-alaba horientzat defendatzailea izendatuko du, defendatzaile horrek epaiketan nahiz epaiketatik kanpo seme-alabok ordezka ditzan.

Era berean, epaileak izendapen hori egingo du, gurasoen betebeharra seme edo alaba adingabeko emantzipatuaren gaitasuna osatzea izanik, euron interesa seme edo alaba horrek izan dezakeenaren aurkakoa denean.

Interes-gatazka guraso batekin bakarrik sortzen bada, lege-aginduz beste gurasoari dagokio adingabea ordezkatu edo beraren gaitasuna osatzea, eta horretarako ez da izendapen berezirik behar.

III. KAPITULUA

Seme-alaben ondasunak eta ondasun horien administrazioa

164 artikulua

Gurasoek euren ondasunak nola administratu eta arreta berberarekin administratu behar dituzte seme-alaben ondasunak; horretarako, gurasook betebehar dituzte administratzaile orok dituen betebehar orokorrak eta Hipoteka Legean ezarritako betebehar bereziak.

Gurasoen administraziotik kanpogeratzen dira:

1. Dohainik eskuratutako ondasunak, xedatzaileak beren beregi horiordenatu duenean. Ondasun horien administrazioari buruz, eta eurek ematen dituzten fruituen destinoari buruz, modu hertsian bete behar da xedatzailearen borondatea.

2. Oinordetza bidez eskuraturiko ondasunak, baldin eta bata, bestea edo bi-biok oinordetza horretan zuzen jaraunsgabetuak izan badira edo ezduintasun-arrazoia dela-bide ezin badira jaraunsleizan. Ondasun horiek administratuko ditu kausatzaileak izendaturiko pertsonak, eta, horrelakorik izan ezean, eta ondoz ondo, beste gurasoak edo epaileak bereziki izendaturiko administratzaileak.

3. Hamasei urtekoa baino nagusiagoa den seme edo alabak bere lan edoindustriaren bidez eskuratu dituen ondasunak. Semeak edo alabak berak burutuko ditu modu arruntean administratzeko egintzak; administratzeko modu hori gainditzen duten egintzetarako, semeak edo alabak gurasoen adostasuna izan beharko du.

165 artikulua

Seme edo alaba emantzipatugabearenak dira beti beraren ondasunen fruituak, bai eta haren lan nahiz industriaren bitartez lortutako guztia ere. Dena den, adingabea bi gurasoekin edo guraso batekin bizi bada, gurasoek halakoak erabil ditzakete familiaren zamei aurre egiteko, hori beharrezkoa den heinean; gurasoek ez dute kontu-arrazoirik eman behar, beharrizan horietan kontsumitu dituzten fruituei buruz.

Helburu hori lortzeko, gurasoei neurriegokian eman behar zaizkie eurek administratzen ez dituzten ondasunen fruituak. Salbuespen gisa har daitezke aurreko artikuluaren 1 eta 2. zenbakietan aipatutako ondasunen fruituak, bai eta seme-alabei euren hezkuntza nahiz karrerarako bereziki dohaintzan eman edo utzitako ondasunen fruituak ere.

Dena den, gurasoek ez badute eskuarterik, epaileari eska diezaiokete eurei ekitatez dagokien zatia emateko.

166 artikulua

Gurasoek ezin diete ukorik eginseme-alaben titulartasunpeko eskubideei, eta ezin dituzte besterendu, ezta kargatu ere, seme-alaba horien ondasun higiezinak, merkataritza nahiz industriako establezimenduak, objektu baliotsuak eta balore higigarriak, salbu eta akzioak lehenespenez harpidetzeko eskubidea. Hori egin ahal izateko, onura edo beharrizanaren inguruko arrazoi egiaztatuak izan behar dira, eta, aldez aurretik, egoitzari dagokion epaileak baimena eman behar du, Fiskaltzak esan beharrekoa entzunez.

Gurasoek epailearen baimena izanbehar dute semeari edo alabari utzitako jarauntsia nahiz legatua arbuiatzeko.

Epaileak baimenari ezezkoa ematen badio, jarauntsia inbentario onuraren arabera bakarrik onar daiteke.

Epailearen baimena ez da beharrezkoa, adingabeak hamasei urte bete baditu eta agiri publikoan adostasuna emanbadu; balore higigarriak besterentzeko ere ez da epailearen baimenik behar, baldin eta ondasun nahiz balore ziurretan berrinbertitzen bada besterentze horren ondorioz lortutako zenbatekoa.

167 artikulua

Administrazioa gurasoen esku utzi denean, administrazio horrek arriskuan jartzen badu semearen edo alabaren ondarea, eta, semeak edo alabak, Fiskaltzak nahiz adingabearen ahaideetatik edozeinek hala eskatzen badu, orduan, epaileak bere ustez beharrezkoak diren probidentziak eman ditzake ondasunak ziurtatu eta babesteko; kauzio edo fidantza eska dezake administrazioak bere horretan iraun dezan; edo beste administratzaile bat izenda dezake.

168 artikulua

Guraso-ahala bukatzean, seme-alabekgurasoei eska diezaiekete kontu-arrazoiak ematea, ordu arte seme-alabon ondasunen gain burutu izan duten administrazioari buruz. Hiru urte igarotakoan preskribatuko da betebehar horren betetzea eskatzeko akzioa.

Doloaren edo erru astunaren ondorioz, ondasunak galdu edo narriatu badira, gurasoek erantzukizuna izangodute eragindako kalte-galeren gainean.

IV. KAPITULUA

Guraso-ahala azkentzea

169 artikulua

Guraso-ahala amaitu egiten da: 1. Gurasoen, semearen edo alabaren heriotza edo heriotza-adierazpenaren ondorioz.

2. Semea edo alaba emantzipatzearen ondorioz. 3. Semea edo alaba adoptatzearen ondorioz.

170 artikulua

Aitari edo amari bere ahala kenduahal zaio oso-osorik zein zati batez, ahal horri datxezkion eginbeharrak ez-betetzeagatik emandako epaiaren bidez, edo auzi kriminalean nahiz ezkontzako auzian emandako epaiaren bidez.

Auzitegiek, seme-alaben onura etaintereserako, guraso-ahalaren berreskuraketa erabaki dezakete, kentzea eragin zuen arrazoia amaitu denean.

171 artikulua

Seme-alaba ezgaituen gaineko guraso-ahala luzaturik geratuko da, lege-aginduz, horiek adin-nagusitasunera heltzean. Seme edo alaba adin nagusikoa ezkongabea izanik, bere gurasoekin edo horietatik edozeinekin bizi eta ezgaiturik geratzen bada, guraso-ahala birgaitu egingo da, eta ahal hori egikarituko du semea edo alaba adingabea izan balitz ahala izango zukeenak. Bi bide horietatik edozein erabilita, guraso-ahala luzatzen bada, ahal hori egikarituko da, ezgaiketa-ebazpenak bereziki xedatzen duenaren arabera, eta, modu subsidiarioan, titulu honen erregelek xedatzen dutenaren arabera.

Guraso-ahal luzatua bukatu egiten

da:

1. Bi gurasoen edo semearen nahizalabaren heriotza edo heriotza-adierazpenaren ondorioz.

2. Semea edo alaba adoptatzearenondorioz.

3. Ezgaitasunaren amaiera adieraztearen ondorioz. 4. Ezgaitua ezkontzearen ondorioz.

Guraso-ahal luzatua bukatzean, ezgaiketa-egoerak bere horretan badirau,tutoretza edo kuradoretza eratu beharko da, kasuan-kasuan bidezkoa zer den ikusita.

V. KAPITULUA

Adopzioa eta adingabeak babesteko beste modu batzuk

I. ATALA

Adingabeen gaineko zaintza eta harrera

172 artikulua

1. Kasuan kasuko lurraldean adingabeen babesaz arduratzen den herri-erakundeak antzematen duenean adingabeababesgabezia-egoeran izan daitekeela, erakunde horrek lege-aginduz adingabearen gaineko tutoretza du, eta beharrezkoak diren babes-neurriak hartu behar ditu adingabe hori zaintzeko. Berrogeita zortzi orduko epearen barruan, herri-erakundeak horren berri eman behar dio Fiskaltzari, eta, legezko forma erabiliz, jakinarazpena egin behar die guraso, tutore edo zaintzaileei. Jakinarazpena egitean, guraso, tutore edo zaintzaileei informazioa eman behar zaie, Administrazioaren esku-hartzea eragin duten arrazoiei buruz eta kasuan-kasuan hartutako erabakiak izan ditzakeen ondoreei buruz; ahal izanez gero, informazioa beraien aurrean, eta modu argi eta ulergarrian eman behar da.

Babesgabezia-egoeratzat har daitezke egitez gertatzen direnak, adingabeen zaintzari buruz legeek ezartzendituzten babes-eginbeharrak ez-betetzeagatik edo eginbehar horien egikaritza ezinezko nahiz desegoki izateagatik, adingabeei ez zaienean ematen nahitaezko duten laguntza moral edo materiala.

Herri-erakundeak berari eratxikitakotutoretza bereganatzen duenean, eten egiten da guraso-ahala edo tutoretza arrunta. Hala eta guztiz ere, baliozkoak dira guraso edo tutoreek adingabearen ordezkari gisa burutu dituzten egintzak, baldin eta egintzok ondare-izaera badute eta adingabearentzat onuragarri gertatu badira.

2. Inguruabar larriak direla eta, guraso edo tutoreek ezin dutenean adingabea jagon, herri-erakunde eskudunarieska diezaiokete horrek bere gain har dezan adingabearen zaintza, beharrezkoa den epean zehar.

Zaintzaren ematea idatziz jaso etabertan agerrarazi behar da guraso edo tutoreek informazioa jaso dutela, eurok semeari edo alabari begira oraindik dituzten erantzukizunen inguruan eta Administrazioak harako zaintza burutzeko erabiliko duen moduaren inguruan.

Geroago zaintza burutzeko moduaaldatzen bada, aldakuntza hori oinarriduna izan behar da, eta guraso edo tutoreei eta Fiskaltzari eman behar zaie aldakuntzaren berri.

Era berean, herri-erakundeak beregain hartu behar du adingabearen gaineko zaintza, epaileak hala erabakitzen duenean legearen arabera hori bidezkoa den kasuetan.

3. Herri-erakundeak bere gain hartzen du adingabearen zaintza, gurasoedo tutoreek hala eskatu dutelako, edo horixe delako lege-aginduz hari eratxiki zaizkion babes-eginkizunetatik bat.

Zaintza burutuko da, familiak bere etxean adingabea hartuz edo adingabe hori barnetegian sartuz. Familiak bere etxean adingabea hartzen duenean, hura burutuko du herri-erakundeak zehazturiko pertsonak edo pertsonek.

Adingabea barnetegian sartuz gero, hura burutuko du adingabeaz arduratzen den zentroko zuzendariak.

Administrazioaren ebazpenak harrera xedatzen duenean, adingabearen gurasoak edo tutoreak, bi hileko epean,ebazpen horren aurka jarri ahal izango dira, baldin eta erabakitako modalitatea, haien ustez, ez bada adingabearentzat komenigarriena, edo familia-gunearen barruan beste pertsona batzuk badira izendatutakoak baino egokiagoak.

4. Adingabearen interesa bilatu behar da beti, eta, ahal izanez gero eta interes horren aurkakoa ez den heinean, lortu behar da adingabea bere familian berriro sartzea eta neba-arreben zaintza erakunde edo pertsona berberaren ardurapean jartzea.

5. Elkarrekin bizitzeko arazo larriak azaltzen badira adingabearen eta horren zaintzaz arduratzen den pertsonaren edo pertsonen artean, adingabeak berak edo bestelako interesdunak eska dezake hura edo haiek kargutik enkaitzea.

6. Prozedura Zibilaren Legeak ezarritako epe eta baldintzei men eginez, jurisdikzio zibilean errekurtsoa jarri ahal izango zaie babesgabezia-egoera aitortu etalege-aginduz tutoretzaren eratxikipena adierazi duten ebazpenei, eta horretarako ez da beharrezkoa izango aurretiaz administrazio-bidean erreklamazioa egitea.

7. Gurasoek, guraso-ahala izanik, hori etenda badute artikulu honen 1. paragrafoaren arabera, legitimazioa dute, etendura hori buka dadin eta adingabearen babesgabezia-adierazpena ezezta dadin eskatzeko, baldin eta, administrazioaren ebazpenak babesgabezia adierazi ondoren, eta ebazpen hori jakinarazi denetik bi urteko epean, haiek ulertzen badute, babesgabezia eragin duten inguruabarrak aldatzearen ondorioz, berriro aukera dutela guraso-ahala bereganatzeko.

Halaber, eta epe berean, gurasoek legitimazioa dute, adingabearen babesari

buruz hartutako erabakien aurka jartzeko.

Behin epe hori igarota, ez dute eskubiderik izango adingabearen babesari buruz hartutako erabakiak edo neurriak eskatzeko, ezta halakoen aurka jartzeko ere.Zernahi gisaz, herri-erakundeari eta Fiskaltzari informazioa eman ahal izango diete, babesgabezia-adierazpena zein inguruabarrek eragin eta inguruabar horietan aldaketaren bat gertatuz gero.

8. Herri-erakundeak, ofizioz edo Fiskaltzak nahiz pertsona edo erakunde interesdunak hala eskatuta, une oro ezeztatu ahal izango du babesgabezia-adierazpena, eta adingabea beraren familiarekin itzultzea erabaki ahal izango du, baldin eta adingabe horrek ez badu lotura iraunkorrik beste familia batekin, edo ulertzen badu horixe dela egokiena adingabearen interesa kontuan hartuta. Erabaki hori Fiskaltzari jakinaraziko zaio.

173 artikulua

1. Familia-harrerak berez dakaradingabeak erabateko partaidetza izatea familiaren bizitzan; harrerak betebeharrak ezartzen dizkie adingabea etxean hartzen dutenei, adingabe hori jagon, berarekin izan, eta horri mantenua, hezkuntza eta oso-osoko heziketa emateko.

Harrera hori gauza dezakete adingabearen familia-gunea ordezten duenpertsonak nahiz pertsonek, edo, bestela, zereginetako egoitzaren arduradunak.

2. Harrera idatziz formalizatu etabertan azaldu behar da herri-erakundearen adostasuna, horrek tutoretza edo kuradoretza izan zein izan ez; adingabea etxean hartu duten pertsonen adostasuna; bai eta adingabearena berarena ere, hori hamabi urtekoa baino nagusiagoa bada. Gainera, gurasoak ezagunak badira eta ez bazaie guraso-ahala kendu, edo tutorea ezaguna bada, gurasoek edo tutoreak adostasuna eman behar dute, artikulu honen 3. paragrafoak aipatzen duen behin-behineko familiaharreraren kasuan izan ezik.

Familia-harrera formalizatzeko agiriak, hau da, aurreko lerrokadan aipaturiko agiri horrek, honako datu hauek baitaratu behar ditu:

1) Beharrezkoak diren adostasunak. 2) Harreraren modalitatea eta horrentzat ezarri izan den iraupena.

3) Alderdi bakoitzaren eskubide etaeginbeharrak, eta bereziki:

a) Harrerapeko adingabearen familiakegin ditzakeen bisiten aldizkakotasuna.

b) Herri-erakundeak edo beste erantzule zibil batzuek bete behar duten estaldura-sistema, bai adingabeak izanditzakeen kalteengatik, bai eta adingabe horrek inori eragin diezazkiokeen kalteengatik ere.

c) Elikagaien, hezkuntzaren eta osasun-laguntzen bereganaketa. 4) Harreraren helburua kontuan harturik, herri-erakundeak gauzatu behar duen kontrolaren edukia, eta familia hartzailea kontrol horretan elkarlanean arituko delako konpromisoa.

5) Hala denean, hartzaileek jaso behar duten konpentsazio ekonomikoa.

6) Hartzaileek profesional gisa badihardute, edo harrera zereginetakoegoitzan gauzatzen bada, hori beren beregi adierazi behar da.

7) Adingabeen laguntzarako zerbitzuek egindako txostena. Agiri hori Fiskaltzari bidali behar zaio.

3. Gurasoek edo tutoreak ez badioteharrerari adostasunik eman, edo horren aurka jarri badira, epaileak bakarrik erabaki dezake harrera, adingabearen intereserako eta Prozedura Zibilari buruzko Legearen izapideekin bat etorriz.

Herri-erakundearen proposamenak ere aurreko zenbakian aipaturiko datuak jaso behar ditu.

Zernahi gisaz, eta adingabearen intereserako, herri-erakundeak behin-behineko familia-harrera erabaki dezake; familia-harrerak bere horretan iraungo duepaileak ebazpena eman arte.

Herri-erakundeak proposamenaaurkeztu behar dio epaileari, eginbide egokiak burutu eta espedientea amaitzeaz batera, eta, gehienez jota, hamabost eguneko epean.

4. Adingabearen gaineko harreraamaitu egiten da:

1) Epaileak hartutako erabakiarengatik. 2) Adingabea etxean hartu duten pertsonek gauzatutako erabakiarengatik, aldez aurretik horren berri eman bazaio herri-erakundeari.

3) Tutoreak edo gurasoek hala eskatzeagatik, baldin eta guraso horiekguraso-ahala badute eta adingabea eurekin izatea eskatu badute.

4) Hartzaileei entzun eta gero, adingabearen tutoretza edo zaintza duenherri-erakundeak hartutako erabakiarengatik, erakunde horren ustez hori beharrezkoa denean adingabearen interesa babesteko.

Harreraren amaierari buruzko ebazpen judiziala nahitaezkoa da, epaileakberak erabaki duenean harrera hori.

5. Behar besteko erreserbaz burutu behar dira harrera formalizatu eta amaitzeko jarduera guztiak.

173bis artikulua

Familia-harreraren helburua kontuan izanik, harrera horrek hurrengomodalitateak izan ditzake:

1. Familia-harrera soila. Hori behin-behinekoa izan behar da, adingabearen egoera dela-eta aurreikus daitekeelako hori berriro sartuko dela berefamilian; edo beste babes-neurri bat hartu bitartekoa delako, beste horrek izaera egonkorragoa izanik.

2. Familia-harrera iraunkorra. Halako harrera gertatuko da, adingabearen adina edo beste inguruabar batzuk kontuan hartuta, eta adingabe horren familiaren arabera, hori komenigarria izan eta adingabearen laguntzarako zerbitzuek horren aldeko txostena egiten dutenean. Kasu horretan, herri-erakundeak hala eskaturik, eta adingabearen interes gorena aintzakotzat hartuta, epaileak tutoretzaren ahalmenak eratxiki diezazkieke hartzaileei, horiek errazago bete ditzaten euren erantzukizunak.

3. Adopzio aurreko familia-harrera.Herri-erakundeak modalitate hori formalizatuko du, adingabearen laguntzarako zerbitzuek horren aldeko txostena egin, eta, ondorenez, herri-erakundeak adingabea adoptatzeko proposamena egiten dionean agintaritza judizialari.

Proposamen hori egin ahal izateko, hartzaileek adopziorako beharrezkoak diren betekizunak gauzatu behar dituzte; hartzaile horiek hautatuak izan behar dira; adopziorako adostasuna eman behar diote herri-erakundeari; eta, horrez gain, adingabearen egoera juridikoa egokia izan behar da, bera adoptatzeko.

Halaber, eta adopzio-proposamena aurkeztu aurretik, herri-erakundeak adopzio aurreko familia-harrera formaliza dezake, erakunde horren ustez beharrezkoa denean denboraldi bat izatea, adingabea familia berrira molda dadin. Denboraldi hori ahalik eta laburrena izan behar da, eta, edozein kasutan, ezin da urtebetetik gorakoa izan.

174 artikulua

1. Fiskaltzari dagokio atal honekadingabeen inguruan aipatzen dituen tutoretza, harrera eta zaintzaren gaineko jagoletza gorena.

2. Horretarako, herri-erakundeak berehala eman behar dio Fiskaltzari barneratu berri diren adingabeen albiste, eta, horrez gain, hari bidali behar dizkio administrazio-ebazpenen kopia, eta tutoretza, zaintza eta harreren eraketa, aldakuntza eta amaiera formalizatzeko idazkien kopia ere. Halaber, adingabearen inguruabarretan berrikuntza interesgarria izanez gero, herri-erakundeak berrikuntza horren abisu eman behar dio Fiskaltzari.

Sei hilabetean behin gutxienez, Fiskaltzak adingabearen egoera egiaztatubehar du, eta epaileari eskatu behar dizkio fiskaltza horren ustez beharrezkoak diren babes-neurriak.

3. Fiskaltzari dagokion jagoletzakez du herri-erakundea askatuko horrek adingabeari begira duen erantzukizunetik, ezta berak antzematen dituen anomalien berri Fiskaltzari emateko betebeharretik ere.

II. ATALA

Adopzioa

175 artikulua

1. Adopzioaren kasuan, beharrezkoa da adopzio-hartzailea hogeita bosturtekoa baino nagusiagoa izatea. Bi ezkontideek egindako adopzioetan, nahiko da euretarik bat adin horretakoa izatea.

Edozein kasutan ere, adopzio-hartzaileak adoptatuak baino hamalau urte gehiago izan behar ditu gutxienez.

2. Adingabeko emantzipatugabeak bakarrik adopta daitezke. Salbuespenez, adin nagusikoak edo adingabeko emantzipatuak adopta daitezke, emantzipatu aurretixe geldiarazpenik gabeko harrera- edo elkarbizitza-egoera izan denean adopziogaiak hamalau urte bete baino lehenagotik.

3. Ezin dira adoptatu: 1) Ondorengoak.

2) Alboko lerroan bigarren gradukoahaide direnak, odol bidez nahiz ezkontza bidez.

3) Tutoreak ezin du tutoretzapekoa adoptatu, tutoretza horren kontu-arrazoi orokor egiaztatua behin betiko onetsi arte.

4. Pertsona batek baino gehiagok ezin dute batera inor adoptatu, salbu eta bi ezkontideek, batera nahiz ondoz ondo, adopzioa egiten dutenean. Adopzioaren osteko ezkontzak ezkontideari ahalbidetzen dio bere ezkontidearen seme-alabak adoptatzea. Adopzio-hartzailea hiltzen denean edo adopzio-hartzaile horri 179. artikuluan ezarritako baztertzea gertatzen zaionean, adoptatua berriz adopta daiteke.

176 artikulua

1. Adopzioa epaileak emandakoebazpenaren bitartez eratzen da; ebazpen horrek kontuan hartu behar ditu beti adingabearen interesa eta adopzio-hartzaileak zein adopzio-hartzaileek guraso-ahala egikaritzeko duten egokitasuna.

2. Adopzio-espedientea hasteko,beharrezkoa da aldez aurretik herrierakundeak proposamena egitea, adopzio-hartzailearen edo adopzio-hartzaileen mesederako, baldin eta erakunde horrek adierazi badu adopzio-hartzaile horiek guraso-ahala egikaritzeko egokiak direla. Egokitasun horri buruzko adierazpena proposamenaren aurrekoa izan daiteke.

Nolanahi ere, proposamena ez da beharrezkoa, adopziogaiak hurrengo inguruabarretarik bat betetzen duenean: 1) Umezurtz izateaz gain, adopzio-hartzailearen hirugarren graduko ahaide izatea, odol bidez nahiz ezkontza bidez.

2) Adopzio-hartzailearen ezkontidearen semea edo alaba izatea. 3) Urtebetetik gora legezko harrerapean egotea, adopzio aurreko harrerari buruzko neurriaren ondorioz, edo, bestela, epe berean, tutoretzapean egotea.

4) Adin nagusikoa edo adingabeko emantzipatua izatea.

3. Aurreko paragrafoaren lehenengo hiru kasuetan, adopzioa era daiteke,nahiz eta adopzio-hartzailea hil, baldin eta horrek jadanik adopziorako adostasuna eman badio epaileari. Kasu horretan, epaileak emandako ebazpenaren ondoreak atzera-eraginezkoak izango dira adostasun hori emateko data arte.

177 artikulua

1. Epailearen aurrean, adopzioariadostasuna eman behar diote adopzio-hartzaileak edo adopzio-hartzaileek eta adopziogaiak, azken hori hamabi urtekoa baino nagusiagoa baldin bada.

2. Adopzioari baiezkoa eman behardiote, Prozedura Zibilari buruzko Legean ezarritako forma erabiliz:

1) Adopzio-hartzailearen ezkontideak, salbu eta ezkontideen arteko legezko banantzea epai irmoaren bitartez gertatu denean, edo bi ezkontideenadostasunez egitezko banantzea gertatu eta hori sinesgarriro agerrarazi denean.

2) Emantzipaturik ez dagoen adopziogaiaren gurasoek, salbu eta legearen bidez guraso horiei guraso-ahala kenduzaienean, edo gurasook guraso-ahala kentzeko arrazoian daudenean. Halako egoerak atzemateko, alderdi-aurkatasuneko prozedura judiziala bete behar da; prozedura horren izapideak egin behar dira Prozedura Zibilari buruzko Legearen 1827. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ez dago baiezkoa emateko beharrik,baiezko hori eman behar dutenak horretarako ezinduta daudenean; ezintasun hori atzemango du adopzioa eratzen duen ebazpen judizial ziodunak.

Amak ezin du baiezkorik eman, umea erditu eta hurrengo hogeita hamar egunak igaro arte.

3. Epaileak entzun besterik ez dieegin behar:

1) Gurasoei, ez bazaie guraso-ahalakendu eta euren baiezkoa ez bada beharrezkoa adopzioa eratzeko.

2) Tutoreari, eta, hala denean, zaintzaileari edo zaintzaileei. 3) Hamabi urtekoa baino gazteagoa den adopziogaiari, horrek behar besteko zentzutasuna baldin badu.

4) Herri-erakundeari, adopzio-hartzailearen egokitasuna balioetsi ahal izateko, adopziogaiak urtebete baino gehiago daramanean horren harrerapean.

178 artikulua

1. Adopzioak azkendu egiten ditu adoptatuaren eta horren aurreko familiaren arteko lotura juridikoak.

2. Salbuespenez, euren horretan diraute kasuan kasuko gurasoaren familiarengandiko loturok:

1) Adoptatua adopzio-hartzailearenezkontidearen semea edo alaba denean, ezkontide hori hilda egon arren.

2) Legearen bidez guraso batengandikbakarrik seme-alabatasuna zehaztu denean, baldin eta ondore hori eskatu badu adopzio-hartzaileak, hamabi urtekoa baino nagusiagoa den adoptatuak edo loturon iraupena nahi duen gurasoak.

3. Aurreko paragrafoetan ezarritakoa ulertzen da, ezkontzako eragozpenen inguruan xedatutakoari kalterikegin gabe.

179 artikulua

1. Fiskaltzak, adoptatuak edo azken horren legezko ordezkariak hala eskaturik, epaileak erabakiko du guraso-ahala kentzeko arrazoian dagoen adopzio-hartzailea bazterturik geratzea babes-eginkizunetatik, eta lege-aginduz adoptatuaren gain edo horren ondorengoen gain, zein euren jarauntsietan, berari dagozkion eskubideetatik.

2. Behin gaitasun osoa lortu etagero, adoptatuak bakarrik eska dezake baztertzea, hurrengo bi urteetan zehar.

3. Murrizketa horiek ondorerikgabe geratuko dira, semeak edo alabak berak hala erabakitzen badu gaitasun osoa lortutakoan.

180 artikulua

1. Adopzioa ezeztaezina da. 2. Epaileak adopzioaren azkentzea erabakiko du aitak edo amak hala eskatuz gero, baldin eta aita edo ama horrek, errurik izan gabe, ez badu espedientean eskurik hartu 177. artikuluan aipaturiko moduan. Beharrezkoa da, halaber, adopzioa gauzatu eta hurrengo bi urteetan zehar, demanda jartzea, eta eskaturiko azkentzeak adingabeari kalte astunik ez eragitea.

3. Adopzioa azkentzea berez ez daarrazoia eskuraturiko naziokotasuna eta auzotartasuna galtzeko; era berean, adopzioa azkentzeak ez ditu aldarazten aldez aurretik gauzaturiko ondare-ondoreak.

4. Adoptatuari naturaren araberadagokion seme-alabatasuna zehazteak ez du adopzioa bera ukituko.

5. Adoptatuek euren jatorri biologikoari buruzko datuak jakiteko eskubidea izango dute, behin adin-nagusitasuna eskuratuta, edo, adingabetasunean zehar, euren gurasoek haien ordezkari gisa jardunez gero. Espainiako herrierakundeek, adingabeak babesteko eginkizuna betetzen dutenean, eta betiere interesdunei aurretiaz jakinarazpena eginda, eskatzaileei aholkuak eta laguntzak emango dizkiete, euren zerbitzu espezializatuen bitartez, haien eskubidea eragingarria izan dadin.

VIII. TITULUA

ABSENTZIA

I. KAPITULUA

Absentzia-adierazpena eta horren ondoreak

181 artikulua

Edozein kasutan ere, norbait bereegoitzatik edo bere azken bizilekuari dagokion lekutik desagertu bada, eta pertsona horren inguruan ez bada beste berririk izan, epaileak defendatzailea izenda dezake, alderdi interesdunak edo Fiskaltzak hala eskatuz gero; defendatzaile horrek desagertua babestu eta ordeztu behar du, epaiketan edo kalte astunik eragin gabe atzeratu ezin diren negozioetan. Salbuespen gisa har daiteke desagertua legearen bidez nahiz borondatez ordezkaturik egotea, 183. artikuluarekin bat etorriz.

Bertan dagoen ezkontide adin nagusikoa ez badago lege-bidez banandurik, ezkontide hori da desagertuaren ordezkari eta defendatzaile berezkoa; eta, ezkontiderik izan ezean, laugarren gradurainoko ahaiderik hurbilena, bera ere adin nagusikoa baldin bada. Ahaiderik ez badago, ahaideak bertan ez badaude edo presa nabaria badago, epaileak ospe oneko pertsona kaudimenduna izenda dezake ordezkari eta defendatzaile, Fiskaltzak esan beharrekoa entzun eta gero.

Era berean, epaileak bere sen onaren arabera har ditzake ondarea iraunarazteko beharrezkoak diren probidentziak.

182 artikulua

Legezko absentzia-adierazpena sustatu eta eragiteko betebeharra dute, hurrenkera-lehenespenik gabe:

1. Absentearen ezkontideak, horilegez bananduta ez badago.

2. Laugarren gradurainoko albokoahaideek.

3. Fiskaltzak, ofizioz edo salaketabidez.

Halaber, edonork adierazpen horieska dezake, baldin eta zentzuz uste badu desagertuaren ondasunen gain eskubide bat baduela, eta eskubide hori egikari daitekeela, desagertu horren bizitza bitartean edo horren heriotzaren ondorioz.

183 artikulua

Egoitzatik edo azken bizilekutik desagertu dena legezko absentzian dagoela ulertuko da:

1. Azken berriak izan direnetik, edo,azken berririk izan ezean, pertsona hori desagertu denetik, urtebete igaro denean, baldin eta pertsona horrek ez badu ahaldunik utzi, ahaldun horrek bere ondasun guztiak administra ditzan.

2. Hiru urte igaro direnean, baldineta pertsona horrek, ahalordea ematearen bidez, bere ondasun guztiak administratzeko ardura utzi badio norbaiti.

Mandatariaren heriotzak, mandatarihorren uko egite justifikatuak edo mandatuaren iraungitzeak legezko absentzia dakar, baldin eta horiek gertatzean desagertuaren egonlekua ezezaguna bada, eta, azken berriak izan zirenetik, edo, azken berririk izan ezean, pertsona hori desagertu zenetik, urtebete igaro bada. Absentzia-adierazpena Erregistro Zentralean inskribatu eta gero, zuzenbidez azkendurik geratzen dira absenteak emandako mandatu orokor nahiz berezi guztiak.

184 artikulua

Epaileak arrazoi larririk atzemanezean, absentzia-adierazpena duena ordezkatzea, hori bilatzea, horren ondasunak babestea eta administratzea, eta haren betebeharren betetzea dagokie:

1) Bertan dagoen ezkontide adin nagusikoari, hori ez badago legez nahizegitez banandurik.

2) Seme edo alaba adin nagusikoari; bat baino gehiago izanez gero, lehenespena dute absentearekin bizi zirenek, eta nagusiak lehenespena du, gazteenari begira.

3) Lerro bateko nahiz besteko aurrekorik hurbilen eta gazteenari. 4) Neba-arreba adin nagusikoei, horiek familia-giroan bizi izan badira absentearekin, eta nagusiak gazteenari begira lehenespena izanik.

Aipatutako pertsonak izan ezean,epaileak, bere sen onaren arabera eta Fiskaltzari entzunez, ospe oneko pertsona kaudimenduna izendatuko du, eta horri dagozkio eginkizunak, euren hedadura osoan.

185 artikulua

Absentzia-adierazpena duenaren ordezkariak hurrengo betebeharrak izango ditu: 1. Ordezkatuaren ondasun higigarriei buruzko inbentarioa egitea eta haren ondasun higiezinak deskribatzea.

2. Epaileak tentuz finkatu duen bermea ematea. Salbuespen gisa har daitezke aurreko artikuluaren lehenengo,bigarren eta hirugarren zenbakietan jasotakoak.

3. Absentearen ondarea iraunarazieta defendatzea, eta haren ondasunek eman ohi dituzten etekin arruntak jasotzea.

4. Prozesu zibilari buruzko legeakabsentearen ondasunen edukitza eta administrazioari buruz ezartzen dituen arauekin bat jokatzea.

Absentearen ordezkari datiboei aplikatu behar zaizkie, bai tutoretzan aritzea arautzen duten manuak, bai eta tutoreen gaikuntza ez, enkaitze eta desenkusatzeari buruzko arrazoiak ere, horiek guztiak ordezkari datiboen ordezkaritza bereziari egokitzen zaizkion heinean.

186 artikulua

Absentzia-adierazpena duenarenlegezko ordezkariak sar badaitezke 184. artikuluaren lehenengo, bigarren eta hirugarren zenbakietan, ordezkari horiek absentearen ondarearen gaineko edukitza izango dute aldi baterako, eta eurek bereganatuko dute ondasun horiek ematen dituzten produktu likidoen kopuru zehatz bat. Kopuru hori epaileak adieraziko du, eta, horretarako, kontuan hartuko du fruitu, errenta eta aprobetxamenduen zenbatekoa; absenteak dituen seme-alaben kopurua eta berak seme-alaba horienganako dituen mantenu-betebeharrak; ordezkaritzak berez dakartzan jagoletza eta jarduna; ondarea ukitzen duten kargak; eta, berebat, izaera bereko beste inguruabar guztiak.

Gainera, aipatu artikuluaren laugarren zenbakian sartzen diren legezkoordezkariek edukitza izango dute aldi baterako, eta eurek bereganatuko dituzte, epaileak adierazitako neurrian, fruitu, errenta eta aprobetxamenduak; ordezkari horiek ezin dute inola ere atxiki produktu likidoen bi heren baino gehiago, eta gainerako herena absentearentzat erreserbatu behar da, edo, hala denean, horren jaraunsle nahiz kausadunentzat.

Absentearen ondasunak saldu, kargatu, hipotekatu edo bahi moduaneman ahal izateko, ondasun horien aldi baterako edukitza dutenentzat beharrezkoa da ageriko beharrizana edo onura egotea, eta epaileak hori aitortu eta adieraztea; halako egintzak baimentzean, epaileak zehaztuko du zertan erabili behar den egintzokin lortutako kopurua.

187 artikulua

Aldi baterako edukitza bitarteanedo ordezkaritza datiboa burutzen den artean, inork frogatzen badu lehenespeneko eskubidea duela edukitza hori izateko, oraingo edukitzailea bazterturik geratuko da; hala ere, lehenespeneko eskubidea duenak produktuen gaineko eskubidea izango du demanda aurkezteko egunaz geroztik bakarrik.

Absentea agertuz gero, horri bereondarea itzuli behar zaio, baina ez zaizkio itzuli behar ordu arte jasotako produktuak, tartean gaitzustea izan ez bada; gaitzustea izanez gero, itzulketak bere baitan hartuko ditu jasotako fruituak eta jaso beharko ziratekeenak, epai-adierazpenaren arabera agerpena gertatu zen egunetik zenbatuta.

188 artikulua

Ordezkaritza datiboaren aldi baterako edukitza bitartean edo ordezkaritza hori burutzen den artean, absentzia-adierazpena duenaren heriotza frogatzen bada, oinordetza ireki behar da heriotza-unean haren borondatezko nahiz legezko oinordeko direnen onurarako; aldi baterako edukitzaileak oinordeko horiei eman behar die hildakoaren ondarea, baina aipatu neurrian atxiki ditzake ordu arte jasotako produktuak, bereak izango balira bezala.

Hirugarren batek bere burua aurkeztu eta agiri sinesgarrian egiaztatzen badu absentearen ondasunak eskuratu dituela erosketa bidez nahiz bestelako tituluen bidez, ordezkaritza amaitu egingo da ondasun horiei begira, eta ondasunok euren titular legitimoen esku geratuko dira.

189 artikulua

Absentearen ezkontideak ondasunak banantzeko eskubidea izango du.

190 artikulua

Absente dagoen pertsonaren izenean edozein eskubide erreklamatuahal izateko, nahitaez frogatu behar da pertsona hori bizirik zegoela, bera bizirik egotea beharrezkoa zenean, halako eskubidea eskuratzeko.

191 artikulua

Aurreko artikuluan xedatutakoarikalterik egin gabe, absenteari oinordetzara deitu bazaio, oinordetza hori ireki bada, eta inork ere ez badu berezko eskubiderik erreklamazioa egiteko, absentearen jaraunskideek eskuratuko dute, gehiagotzeko eskubidearen bidez, hari dagokion zatia. Hala denean, batzuek eta besteek, Fiskaltzaren esku-hartzearekin, ondasun horien inbentarioa egin behar dute, eta ondasunok erreserbatu behar dituzte heriotza-adierazpena egin arte.

192 artikulua

Aurreko artikuluan xedatutakoa ulertzen da, absenteak eta horren ordezkari nahiz kausadunek jarauntsia eskatzeko dituzten akzioei nahiz bestelako eskubideei kalterik egin gabe. Eskubide horiek azkentzen dira, preskripziorako finkatu den epea igarotakoan bakarrik.

Erregistroan inskribatzen badira jaraunskideek gehiagotzeko eskubidearen bidez eskuratu dituzten ondasun higiezinak, inskripzio horretan adierazi behar da artikulu honetan eta aurreko artikuluan xedatutakoaren menpe geratzen direla ondasun higiezin horiek.

II. KAPITULUA

Heriotza-adierazpena

193 artikulua

Heriotza-adierazpena bidezkoa da:

1. Absentearen azken berriak izandirenetik, edo, berririk izan ezean, absentea desagertu denetik, hamar urte igaro direnean.

2. Absentearen azken berriak izandirenetik, edo, berririk izan ezean, absentea desagertu denetik, bost urte igaro direnean, baldin eta, epe hori igarotakoan, absenteak hirurogeita hamabost urte bete baditu.

Epe horiek zenbatu behar dira, absentearen azken berriak egutegiko zein urtetan izan, edo, berririk izan ezean, absentearen desagerpena egutegiko zein urtetan gertatu, eta urte hori bukatzen denetik.

3. Bizitzaren aurkako indarkeriadela eta, hur-hurreko heriotza-arriskua gertatu denetik, urtebete igaro denean, baldin eta indarkeriaz geroztik ez bada absentearen inguruko berririk izan; epe hori datatik datara zenbatu behar da.

Ezbeharra izanez gero, epe hori hiru hilabetekoa izango da.

Indarkeria badela uste da, baldineta, norbait politika nahiz gizarte izaerako iraulketa batean desagertu denetik, adierazitako denboran zehar, ez bada haren inguruko berririk izan, eta, iraulketa amaitu zenetik, sei hilabete igaro badira.

194 artikulua

Halaber, heriotza-adierazpena bidezkoa da: 1. Bi urte igaro direnean, kontingente armatuko kideek, edo, borondatezko funtzionario laguntzaile gisa nahiz informazio-eginkizunetarako, indar horrekin batu direnek kanpainako ekintzetan parte hartu eta horietan galdu direnetik; bi urte horiek zenbatzen dira, bake-itunaren datatik, edo, bake-itunik hitzartu ezean, gerraren amaierari buruzko adierazpen ofizialaren datatik.

2. Hiru hilabete igaro direnean, berririk izan gabe, itsasoan galdutako ontzian daudenei buruz edo itsasoan barneratu eta desagertu direnei buruz, itsasoan galdu izana egiaztatu denetik edo desagerpena gertatu denetik.

Ontzia itsasoan galdu dela uste da,baldin eta ontzi hori ez bada helmugara iritsi, edo, iristeko puntu finkorik izan ezean, ontzia ez bada itzuli; bi kasu horietatik edozeinetan, sei hilabete igaro behar dira, azken berriak jaso direnetik, edo, berririk izan ezean, bidaiaren hasierako portutik ontzia irten den datatik.

3. Hiru hilabete igaro direnean, berririk izan gabe, galdutako aireontziandaudenei buruz, ezbeharra egiaztatu denetik; gauza bera gertatzen da, giza hondarrak aurkitu badira eta hondar horiek ezin izan badira identifikatu.

Ezbeharra gertatu dela uste da, baldin eta, sei hilabetez luzatu bada itsasoen, basamortuen nahiz biztanlerik

gabeko guneen gain egindako bidaia, pertsonei nahiz aireontziari buruzko azken berriak izan zirenetik, edo, berririk izan ezean, bidaiaren hasierako datatik. Bidaia etapaka eginez gero, epe horren zenbaketa hasiko da, azken berriak zein aireratze-gunetan izan eta ordutik.

195 artikulua

Heriotza-adierazpenaren bitartez, amaitu egiten da legezko absentzia-egoera; baina, heriotza-adierazpenik ez dagoen artean, eta aurkako ikerketarik izan ezean, uste da absentea bizirik egon dela, hori hildakotzat jo behar den unea arte.

Heriotza-adierazpen orotan, adierazi behar da, aurreko artikuluetan agindutakoari helduta, zein datatik aurreraulertzen den heriotza gertatu dela, horren aurkako frogarik izan ezean.

196 artikulua

Behin absentearen heriotza-adierazpena irmoa izan eta gero, haren ondasunen gaineko oinordetza irekiko da, etaondasunok adjudikatuko dira, testamentu- nahiz abintestato-epaiketei buruzko izapideen bitartez, kasuan-kasuan, edo, bestela, epaiketatik kanpo.

Jaraunsleek ezin dute dohaineko xedapenik egin heriotza-adierazpena egineta hurrengo bost urteak igaro arte.

Epe berbera igaro arte, eta legatuakizatekotan, ezin dira legatuok eman, eta legatu-hartzaileek ez dute legatu horiek eskatzeko eskubiderik, salbu eta testamentugilearen arimaren aldeko erruki-agintzak edo ongintza-erakundeentzako legatuak direnean.

Oinordeko bakarra izateagatik, jarauntsi-banaketa beharrezkoa ez badaere, oinordekoen betebehar noraezekoa da notario bidez ondasun higigarrien inbentario xehea eratzea eta ondasun higiezinen deskripzioa egitea.

197 artikulua

Heriotza-adierazpenaren ostean, absentea agertu edo bizi dela frogatzen bada, absente horrek bere ondasunak berreskuratuko ditu euren horretan, eta saldutako ondasunen prezioa edo prezio horrekin eskuratu diren ondasunen gaineko eskubidea izango du; baina bere oinordekoei ezingo die erreklamatu, ez errentarik, ez fruiturik, ezta haren oinordetzako ondasunekin lortutako produkturik ere, bera agertu den egunetik edo hil ez delako adierazpenaren egunetik aurrera ez bada.

III. KAPITULUA

Absenteen Erregistro Zentrala

198 artikulua

Absenteen Erregistro Zentral etapublikoan agerrarazi behar dira:

1. Epaileak legezko absentziari buruz emandako adierazpenak. 2. Epaileak emandako heriotza-adierazpenak.

3. Epaileak erabakitako ordezkaritza legezkoak eta datiboak, eta ordezkaritza horien azkentzea. 4. Lekuaren, dataren eta egileen aipamen zehatza, eta, titulu honetan agindutakoaren ondorioz, ondasun higigarrien inbentarioa eta ondasun higiezinen deskripzioa eskuetsi dituen notarioaren aipamen zehatza ere.

5. Emate-autoaren aipamen zehatza,eta lekuarena, datarena, egileena eta notarioarena ere, azken horrek eskuetsi baditu absenteen ordezkari legezkoek edo datiboek, epailearen baimenarekin, egin dituzten eskualdaketa eta zamei buruzko eskriturak.

6. Ondasunen deskripzio nahiz inbentarioari buruzko eskriturak zein izan eta horien leku, data, egile eta notario egileslearen aipamen zehatza, heriotza-adierazpenaren ondorioz egindako banaketa eta adjudikazioei buruzko eskriturak, edo kasuan kasuko banaketa-koadernoak protokoloan jasotzeko aktak.

IX. TITULUA

EZGAIKETA

199 artikulua

Norbait ezgaia dela adierazteko, nahitaezkoa da horretarako epaia ematea legeak ezarritako arrazoien ondorioz.

200 artikulua

Ezgaiketa-arrazoiak dira norberari bere burua gobernatzea galarazten dioten gaixotasun edo akats iraunkorrak, fisikoak izan nahiz psikikoak izan.

201 artikulua

Adingabeak ezgaituak izan daitezke, eurongan ezgaiketa-arrazoia egoneta zentzuz aurreikus daitekeenean ezgaitasun horrek adin-nagusitasunera heldu eta gero ere iraungo duela.

202 artikulua

Ezabatua, Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearenondorioz.

203 artikulua

Ezabatua, Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearenondorioz.

204 artikulua

Ezabatua, Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearenondorioz.

205 artikulua

Ezabatua, Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearen ondorioz.

206 artikulua

Ezabatua, Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearenondorioz.

207 artikulua

Ezabatua, Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearenondorioz.

208 artikulua

Ezabatua, Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearenondorioz.

209 artikulua

Ezabatua, Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearenondorioz.

210 artikulua

Ezabatua, Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearenondorioz.

211 artikulua

Ezabatua, Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearenondorioz.

212 artikulua

Ezabatua, Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearenondorioz.

213 artikulua

Ezabatua, Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearenondorioz.

214 artikulua

Ezabatua, Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearenondorioz.

X. TITULUA

ADINGABEEN EDO EZGAITUEN GAINEKO TUTORETZA, KURADORETZA ETA ZAINTZA

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

215 artikulua

Adingabeak edo ezgaituak euraketa haien ondasunak zaindu eta babesteko, edo euren pertsona ala ondasunak bakarrik zaindu eta babesteko, jarraikoak eratuko dira, eraketa hori bidezkoa den kasuetan:

1. Tutoretza. 2. Kuradoretza.

3. Defendatzaile judiziala.

216 artikulua

Babes-eginkizunak eginbeharrakdira, babespekoaren onurarako egikarituko dira, eta agintaritza judizialaren zaintzapean egongo dira.

Epaileak, ofizioz nahiz edozein interesdunek hala eskaturik, kode honen158. artikuluan ezarritako neurri eta xedapenak har ditzake, adingabe eta ezgaien gaineko tutoretza, egitezko zaintza edo zuzenbideko zaintzaren kasu guztietan, hori beharrezkoa bada, adingabe edo ezgai horien intereserako.

217 artikulua

Babes-karguen desenkusa onartuko da legeak ezarritako kasuetan bakar-bakarrik.

218 artikulua

Erregistro Zibilean inskribatu behardira tutoretza- eta kuradoretza-karguei buruz epaileek ematen dituzten ebazpenak.

Ebazpen horien inskripzio egokiaegiten ez den bitartean, ebazpenok ezin izango dira hirugarrenen aurka jarri.

219 artikulua

Aurreko artikuluan aipatutako ebazpenen inskripzioa egingo da, agintaritzajudizialak Erregistro Zibileko arduradunari inolako atzerapenik gabe igorri behar dion komunikazioaren bidez.

220 artikulua

Babes-eginkizuna betetzean, norbaitek kalte-galerak izan baditu berakezelako errurik izan gabe, eta ez badago beste biderik kalte-ordaina lortzeko, kaltedun horrek kalte-galeron ordaina eskuratzeko eskubidea izango du babespekoaren ondasunen kontura.

221 artikulua

Babes-karguan diharduen horrentzat debekaturik dago: 1. Babespekoak edo beraren kausadunek egindako eskuzabaltasunak jasotzea, kudeaketa behin betiko onesten ez den artean.

2. Babespekoa ordezkatzea, karguan diharduenak egintza berean esku hartzen duenean bere izenean edo beste inoren izenean, horren ondorioz interes-gatazka sortuz.

3. Babespekoaren ondasunak kostubidez eskuratzea, edo, titulu berberaren bidez, babespekoari ondasunak eskualdatzea.

II. KAPITULUA

Tutoretza

I. ATALA

Tutoretza orokorrean

222 artikulua

Tutoretzaren menpe egongo dira: 1. Adingabeko emantzipatugabeak, horiek guraso-ahalpean ez daudenean.

2. Ezgaituak, epaiak hala ezarri duenean. 3. Guraso-ahal luzatuaren menpe daudenak, ahal hori azkendu bada, kuradoretza bidezkoa denean izan ezik.

4. Babesgabezia-egoeran direnadingabeak.

223 artikulua

Gurasoek, testamentuan nahiz notario-agiri publikoan, tutorea izenda dezakete, eta tutoretzaren gaineko fiskalizazio-organoak ezar ditzakete; era berean, organo horien partaide izan behar diren pertsonak izenda ditzakete; eta, halaber, beste edozein xedapen ordena dezakete, euren seme-alaba adingabe nahiz ezgaituei eurei edo haien ondasunei buruz.

Halaber, jarduteko behar bestekogaitasuna dutenetatik edonork, etorkizunean epaiketa bidez ezgaituta gera daitekeela aurreikusiz, notario-agiri publikoan edozein xedapen egin dezake, bere buruari edo bere ondasunei buruz, bai eta tutorea izendatu ere.

Notario eskuesleak ofizioz komunikatuko dizkio Erregistro Zibilari artikulu honek aipatzen dituen agiri publikoak, agiriok interesdunaren jaiotza-inskripzioan adieraziak izan daitezen.

Ezgaiketa-prozeduretan, epaileak ziurtagiria eskatuko dio Erregistro Zibilari, eta, hala denean, azken nahietako egintzen erregistroari, artikulu honek aipatzen dituen xedapenak egin diren ala ez egiaztatzeko.

224 artikulua

Tutoretza eratzean, epailearentzatlotesleak izango dira aurreko artikuluan aipaturiko xedapenak, salbu eta beste zerbait behar denean adingabearen nahiz ezgaituaren onurarako; kasu horretan, epaileak bestelakoa ezarriko du ebazpen ziodunaren bidez.

225 artikulua

Testamentura nahiz notario-agiri publikora bildu direnean aitaren eta amaren xedapenak, batzuk eta besteak batera aplikatuko dira, bateratzeko modukoak diren heinean. Xedapen horiek bateratzeko modukoak ez badira, epaileak hartuko ditu, ebazpen ziodunean, bere ustez tutoretzapekoarentzat egokienak direnak.

226 artikulua

Testamentuan nahiz notario-agiripublikoan tutoretzari buruzko xedapenak egin badira, xedapen horiek eraginik gabekoak izango dira, baldin eta, horiek hartzeko unean, xedatzaileari guraso-ahala kendu bazaio.

227 artikulua

Norbaitek dohainik ondasunak xedatzen baditu adingabearen edo ezgaituaren mesederako, ondasunok administratzeko erregelak ezar ditzake, etaadministrazio hori burutu behar duen pertsona edo pertsonak izenda ditzake.

Tutoreari dagozkio administratzaileari eratxiki ez zaizkion eginkizunak.

228 artikulua

Fiskaltzak edo epaile eskudunakjakin badaki bere jurisdikziopeko lurraldean norbait tutoretzapean jarri behar dela, lehenengoak eskatu eta bigarrenak erabakiko du, baita ofizioz ere, tutoretzaren eraketa.

229 artikulua

Tutoretzara deituriko ahaideek etaadingabearen edo ezgaituaren gaineko zaintza duen pertsonak tutoretzaren eraketa eragin beharko dute, hori erakarri duen egitatea ezagutzen duten unetik; hori egin ezean, pertsona horiek erantzukizun solidarioa izango dute eragindako kalte-galeren ordainaren gain.

230 artikulua

Pertsona orok Fiskaltzari edo agintaritza judizialari eman diezaioke tutoretza erakarri duen egitatearen berri.

231. artikulua Epaileak, tutoretza eratu baino lehen, entzun egingo die ahaiderik hurbilenei, berak egoki deritzen pertsonei, eta, edozein kasutan, tutoretzapekoari, horrek behar besteko zentzutasuna badu, eta, beti, tutoretzapeko hori hamabi urtekoa baino nagusiagoa bada.

232 artikulua

Tutoretza Fiskaltzaren jagoletzapeanbeteko da; Fiskaltzak ofizioz jardungo du, edo, bestela, edozein interesdunek hala eskaturik.

Edozein unetan, Fiskaltzak tutorearieska diezaioke, horrek informazioa eman dezan, adingabe edo ezgaituaren egoerari buruz, bai eta tutoretzaren administrazioak duen egoerari buruz ere.

233 artikulua

Tutoretza eratzen duen ebazpeneanedo horren osteko ebazpenetatik edozeinetan, epaileak jagoletza- eta kontrol-neurriak ezar ditzake, bere ustez horiek komenigarri badira tutoretzapekoaren onurarako. Era berean, epaileak edozein unetan eska diezaioke tutoreari, horrek informazioa eman dezan, adingabe edo ezgaituaren egoerari buruz, bai eta administrazioaren egoerari buruz ere.

II. ATALA

Tutoretzarako delazioa eta tutorea izendatzea

234 artikulua

Tutorearen izendapenean, hobetsikodira:

1. 223. artikuluko bigarren lerrokadaren arabera tutoretzapekoak berakizendatu duena.

2. Tutoretzapekoarekin bizi den ezkontidea. 3. Gurasoak.

4. Gurasoek euren azken nahiarenxedapenetan izendaturiko pertsona edo pertsonak.

5. Epaileak izendaturiko ondorengoa, aurrekoa, neba edo arreba. Salbuespen gisa, eta ebazpen ziodunean, epaileak aurreko paragrafoetako hurrenkera alda dezake, edo paragrafo horietan aipaturiko pertsona guztiak alde batera utz ditzake, hori beharrezkoa bada adingabe edo ezgaituaren onura kontuan hartuta.

Adingabearentzat onuragarria da tutorearen familia-bizitzan integratzea.

235 artikulua

Aurreko artikuluan aipaturikoak izanezean, epaileak pertsonarik egokiena izendatuko du tutore; horretarako, kontuan izango du zeintzuk diren pertsona horren eta tutoretzapekoaren arteko harremanak, eta zein den tutoretzapeko horren onura.

236 artikulua

Tutoretzan tutore batek jardungodu, salbu eta:

1. Tutoretzapekoari berari edo horrenondareari inguruabar bereziak gertatzeagatik, komeni denean kargu desberdin gisa bereiztea pertsonaren tutorea eta ondasunen tutorea; horrelakoetan, tutore bakoitzak bere buruz jardungo du bere eskumen-eremuan, baina bi-biei dagozkien erabakiak batera hartu beharko dituzte.

2. Tutoretza aitari eta amari dagokienean; horrelakoetan, aita eta amabatera arituko dira tutoretzan, guraso-ahala nola egikaritu eta modu berean.

3. Inor bere neba edo arrebarenseme-alaben tutore izendatu denean, komenigarritzat jo bada tutorearen ezkontideak ere tutoretza horretan jardutea.

4. Epaileak tutore izendatzen dituenean tutoretzapekoaren gurasoek testamentuan nahiz notario-agiri publikoanizendatu dituzten pertsonak, pertsona horiek batera tutoretzan jardun dezaten.

237 artikulua

Aurreko artikuluaren 4. zenbakira bildutako kasuan, testamentugileak berenberegi hala xedatzen badu, eta 2. zenbakira bildutako kasuan, gurasoek hala eskatzen badute, epaileak, tutoreak izendatzean, erabaki dezake tutore horiek modu solidarioan egikaritu ahal izatea tutoretzaren ahalmenak.

Mota horretako izendapenik egin ezean, eta 1 eta 2. zenbakietan xedatutakoari kalterik egin gabe, gainerako kasu guztietan, tutoreek batera egikarituko dituzte euron ardurapean utzitako tutoretza-ahalmenak; hala ere, baliozkoa izango da tutore gehienen erabakiz egindakoa. Halako erabakirik izan ezean, epaileak entzungo die tutoreei eta tutoretzapekoari, azken horrek behar besteko zentzutasuna baldin badu; ondoren, epaileak bere ustez komeni dena erabakiko du gerogarreneko errekurtsorik gabe. Desadostasunak etengabekoak badira eta modu larrian oztopatzen badute tutoretza betetzea, epaileak tutoretza horren jardunbidea berrantolatu ahal izango du, eta beste tutore bat ere izenda dezake.

237bis artikulua

Tutoreei batera eratxiki bazaizkie euren ahalmenak, eta, egintza edo kontratu jakin bati begira, interesen arteko bateraezintasuna edo aurkatasuna sortzen bada tutore baten inguruan, beste tutoreak, edo, tutore bat baino gehiago izanez gero, gainerako tutoreek batera gauza dezakete halako egintza edo kontratua.

238 artikulua

Edozein arrazoiren ondorioz, tutorebatek kargua uzten badu, tutoretzak bere horretan irauten du gainerako tutoreekin, salbu eta izendapena egitean beren beregi besterik xedatu denean.

239 artikulua

172. artikuluak aipatzen duen erakundeari dagokio, lege-aginduz, babesikez duten adingabeen gaineko tutoretza.

Nolanahi ere, erregela arruntekin batetorriz izendatu behar da tutorea, pertsona jakin batzuek, adingabearekin dituzten harremanengatik edo beste inguruabar batzuengatik, tutoretza bereganatu ahal dutenean tutoretzapekoaren onurarako.

234. artikuluan aipatutako pertsonetatik bat ere ez denean tutore izendatu, kasuan kasuko lurraldean adingabeen babesaz arduratzen den herri-erakundeak, lege-aginduz, bere gain hartuko du ezgaiaren edo babesgabezian dagoenaren gaineko tutoretza. Babesgabezia-egoeratzat har daiteke egitez gertatzen dena, tutoreari legeek ezartzen dizkioten eginbeharrak ez-betetzeagatik edo eginbehar horien egikaritza ezinezko nahiz desegoki izateagatik, adingabeei ez zaienean ematen nahitaezko duten laguntza moral edo materiala.

240 artikulua

Neba-arreba batzuentzat tutoreaizendatu behar bada, epaileak, ahal den neurrian, pertsona bera izendatuko du guztion tutore.

241 artikulua

Edozein pertsona tutore izan daiteke, baldin eta pertsona horrek bere eskubide zibilen oso-osoko egikaritzabadu eta hurrengo artikuluetan ezarritako desgaikuntza-arrazoietatik bat ere betetzen ez badu.

242 artikulua

Pertsona juridikoak ere tutore izandaitezke, irabaziak lortzeko asmorik ez badute eta euren helburua adingabeak eta ezgaituak babestea bada.

243 artikulua

Ezin dira tutore izan: 1. Epaileak emandako ebazpenaren bitartez, guraso-ahalaren egikaritza kendu edo etenda dutenak, edota zaintza nahiz hezkuntzarako eskubideak oso-osorik zein zati batez kendu edo etenda dituztenak.

2. Lege-aginduz, aurreko tutoretzabatetik enkaituak izan direnak.

3. Askatasuna kentzeko zigorretatikedozeinen ondorioz, kondenatuak izan direnak, kondena hori betetzen dauden artean.

4. Edozein delituren ondorioz kondenatuak izan direnak, hortik funtsez aterabadaiteke pertsona horiek ez dutela behar den moduan jardungo tutoretzan.

244 artikulua

Era berean, ezin dira tutore izan: 1. Egitez erabateko ezintasuna duten pertsonak.

2. Adingabearekin edo ezgaituarekin begi-bistako areriotasuna dutenak. 3. Jokabide makurreko pertsonak edo bizibide ezagunik ez dutenak.

4. Adingabearekin edo ezgaituarekin interes-gatazka garrantzitsuak dituztenak; harekin egoera zibilari nahizondasunen titulartasunari buruzko auzia edo eztabaida dutenak; edota adingabe edo ezgaituari diru-kopuru handiak zor dizkiotenak.

5. Porrot eginak eta birgaitu gabekokonkurtsatuak, pertsonaren gaineko tutoretzaren kasuan izan ezik.

245 artikulua

Halaber, ezin dira tutore izan aitakedo amak, testamentura nahiz notario-agirira bildutako xedapenetan, beren beregi tutoretzatik kanpo utzi dituztenak, salbu eta epaileak ebazpen ziodunean besterik ezartzen duenean adingabe edo ezgaituaren onurarako.

246 artikulua

243.4 eta 244.4 artikuluetan gaikuntza ez izateko ezarri arrazoiak ezzaizkie aplikatuko gurasoek euren azken nahiaren xedapenetan izendaturiko tutoreei, gurasoentzat arrazoi horiek ezagunak direnean izendapena egiteko unean; hala ere, epaileak, ebazpen ziodunean, bestelakoa ezar dezake adingabearen edo ezgaituaren onurarako.

247 artikulua

Karguaz jabetu eta gero, tutoreak tutoretzatik enkaituak izango dira, gaikuntza ez izateko legezko arrazoian sartu direnean; tutoretzan jardutean makurjokatu dutenean; karguari datxezkion eginbeharren ez-betetzea gauzatu dutenean; nabariro azaldu denean pertsona horiek ez direla kargua betetzeko gauza; edo tutoreek eta tutoretzapekoek elkarrekin bizitzeko arazo larriak eta jarraikakoak agertu dituztenean.

248 artikulua

Epaileak, ofizioz edo Fiskaltzak, tutoretzapekoak nahiz beste edozein pertsona interesdunek hala eskaturik, tutorea kargutik enkaitzeko dekreta dezake;horretarako, aldez aurretik, tutoreari zitazioa egingo dio, eta, hori bertan agertzen bada, berak esan beharrekoa entzungo du. Halaber, adingabeak esan beharrekoa ere entzungo da behar besteko zentzutasuna badu.

249 artikulua

Enkaitze-prozeduraren izapideakegin bitartean, epaileak tutorearen eginkizunak eten ditzake, eta tutoretzapekoarentzat defendatzaile judiziala izenda dezake.

250 artikulua

Enkaitzea epaiketaren bidez adierazi eta gero, beste tutore bat izendatubehar da kode honetan ezarritako moduan.

251 artikulua

Tutorea tutoretzan aritzetik desenkusa daiteke, kargu horretan jarduteakgehiegizko kargak dakartzanean, adinaren, gaixotasunaren, zeregin pertsonalen edo lanbide-zereginen ondorioz, tutorearen eta tutoretzapekoaren artean loturarik ez izatearen ondorioz edo beste edozein arrazoiren ondorioz.

Pertsona juridikoak tutoretzatik desenkusa daitezke, behar besteko baliabiderik ez dutenean tutoretza egoki betetzeko.

252 artikulua

Interesdunak desenkusa-arrazoiaalegatzen badu, alegazio hori hamabost eguneko epean egin beharko du izendapenaren berri izan duenetik.

253 artikulua

251. artikuluan aipaturiko desenkusa-arrazoietatik edozein gertatze bidezazaltzen bada tutoretza betetzen den bitartean, tutorea desenkusa daiteke tutoretza betetzetik; baina, horretarako, bera ordezteko pertsonaren bat izan behar da, eta pertsona horrek aurreko tutorearen antzeko baldintzak izan behar ditu.

254 artikulua

Aurreko artikuluan xedatutakoa ezzaio aplikatuko pertsona juridikoen ardurapean utzitako tutoretzari.

255 artikulua

Desenkusatzeko arrazoia gertatzebidezkoa baldin bada, edozein unetan alega daiteke.

256 artikulua

Desenkusari buruzko ebazpena ematen ez den artean, desenkusa hori proposatu duenak eginkizuna gauzatzekobetebeharra du.

Hori egin ezean, epaileak defendatzailea izendatuko du haren ordez; desenkusa ezetsiz gero, ordeztuak izangodu desenkusa horrek eragin dituen gastu guztien gaineko erantzukizuna.

257 artikulua

Testamentuan izendaturiko tutoreatutoretzatik desenkusatzen bada tutoretza horren delazio-unean, galdu egiten du testamentugileak izendapena delaeta berari utzi diona.

258 artikulua

Behin desenkusa onartuz gero, beste tutore bat izendatu behar da.

III. ATALA

Tutoretzan aritzea

259 artikulua

Izendaturiko tutorea karguaz jabetuko da agintaritza judizialaren eskutik.

260 artikulua

Epaileak tutoreari eska diezaioke fidantza eratzea, betebeharren betetzeaziurtatzeko; epaileak fidantza horren modalitatea eta zenbatekoa zehaztuko ditu.

Hala ere, herri-erakundeak ez du fidantzarik eman behar, baldin eta adingabearen gaineko tutoretza lege-aginduz bereganatu badu, edo tutoretzahori epaileak emandako ebazpenaren aginduz betetzen badu.

261 artikulua

Berebat, edozein unetan eta arrazoizuzena izanez gero, epaileak aldaraz edo ondorerik gabe utz dezake, oso-osorik zein zati batez, kasuan-kasuan emandako bermea.

262 artikulua

Karguaz jabetu eta hurrengo hirurogei egunetako epean zehar, tutoreakinbentarioa egin behar du tutoretzapekoaren ondasunei buruz.

263 artikulua

Agintaritza judizialak epe hori luzadezake ebazpen ziodunean, horretarako arrazoia baldin badago.

264 artikulua

Inbentarioa epaiketaren bidez eratubehar da, Fiskaltzaren esku-hartzearekin eta epailearen iritziz egoki diren pertsonei zitazioa eginez.

265 artikulua

Agintaritza judizialaren ustez tutorearen eskuetan utzi behar ez diren dirua, bitxiak, objektu baliotsuak eta balore nahiz agiri higigarriak horretarakodestinaturiko establezimenduan gordailutuko dira.

Tutoretzapekoaren ondasunekinordainduko dira aurreko neurriek eratortzen dituzten gastuak.

266 artikulua

Tutoreak ez baditu inbentarioan sartzen tutoretzapekoaren aurka dituenkredituak, ulertuko da tutoreak kredituoi uko egiten diela.

267 artikulua

Tutorea adingabearen edo ezgaituarenordezkaria da, adingabe nahiz ezgaitu horrek, legeak beren beregi ezarritako xedapenaren arabera edo ezgaiketa-epaiaren arabera, bere kabuz burutu ahal dituen egintzetarako izan ezik.

268 artikulua

Tutoreak euren karguan arituko diratutoretzapekoen nortasunarekin bat etorriz, eta haien osotasun fisikoa nahiz psikologikoa errespetatuz.

Tutoreek, tutoretza betetzean, agintaritzaren laguntza lortu ahal izangodute.

269 artikulua

Tutoreari dagokio tutoretzapekoajagotea, eta, bereziki:

1. Tutoretzapekoari mantenua ematea. 2. Adingabea hezi eta horri oso-osoko heziketa ematea.

3. Tutoretzapekoak gaitasuna eskuraedo berreskura dezan eta tutoretzapeko hori hobeto gizartera dadin eragitea.

4. Urtero-urtero, epaileari informazioa ematea adingabe edo ezgaituarenegoerari buruz, eta administrazioaren urteko kontu-arrazoiak ematea.

270 artikulua

Tutore bakarrak eta, hala denean, ondasunen tutoreak, tutoretzapekoen ondareaadministratzen dute lege-aginduz, eta administrazio hori burutu behar dute familiako guraso on batek egingo lukeen moduan.

271 artikulua

Tutoreak epailearen baimena izanbehar du:

1. Adingabea buru-osasunerako establezimenduan edo hezkuntza nahizheziketa berezirako establezimenduan sartzeko.

2. Adingabeen nahiz ezgaituen ondasun higiezinak, merkataritza zein industriako establezimenduak, objektu baliotsuak eta balore higigarriak besterendu edo kargatzeko; eta kontratuak egin edota egintzak burutzeko, baldin eta kontratu edo egintza horiek xedatzaileak eta inskribatzeko modukoak badira. Salbuespen gisa har daiteke akzioak lehenespenez harpidetzeko eskubidearen salmenta.

3. Eskubideei uko egiteko; tutoretzapekoarentzat interesgarriak diren gaietan transakzioa egiteko; eta gai horiek tartekaritzapean jartzeko. 4. Inbentario onurarik gabe edozein jarauntsi onartzeko; eta jarauntsiak nahiz eskuzabaltasunak arbuiatzeko.

5. Ondasunetan gastu bereziak egiteko. 6. Tutoretzapekoen izenean demanda jartzeko, presako gaietan edo balio gutxiko gaietan izan ezik.

7. Ondasunak errentan emateko,errentamendu horiek sei urtetik gorako iraupena dutenean.

8. Dirua maileguan eman edo hartzeko. 9. Tutoretzapekoaren ondasunak nahiz eskubideak dohainik xedatzeko.

10. Tutoretzapekoak tutore horrenaurka dituen kredituak hirugarrenei lagatzeko, edo hirugarrenek tutoretzapekoaren aurka dituzten kredituak kostu bidez eskuratzeko.

272 artikulua

Jarauntsia banatu edo gauza erkideazatitzeko, tutoreak ez du epailearen baimenik behar; baina, banaketa eta zatiketa egin eta gero, beharrezkoa izango da epaileak horiek onestea.

273 artikulua

Aurreko bi artikuluetan jasotako egintzetatik edozein baimendu edo onetsi baino lehen, epaileak entzungo die Fiskaltzari eta tutoretzapekoari ere, hori hamabi urtekoa baino nagusiagoa bada edo epailearentzat horri entzutea egoki gertatzen bada; berebat, epaileak bilduko ditu berari eskatu zaizkion txostenak eta bere ustez komenigarri direnak.

274 artikulua

Tutoreak ordainsaria jasotzeko eskubidea du, tutoretzapekoaren ondareak hori ahalbidetzen badu. Epaileari dagokio ordainsariaren zenbatekoa eta berori jasotzeko modua finkatzea, eta, horretarako, kontuan hartuko ditu egin beharreko lana, eta ondasunen balioa eta errentagarritasuna; ahal den neurrian, ordainsariaren zenbatekoa ez da izan behar ondasunen etekin likidoaren ehuneko 4tik beherakoa, ezta ehuneko 20tik gorakoa ere.

275 artikulua

Gurasoek bakarrik, eta betiere euren azken nahiaren xedapenetan, aukera eman diezaiokete tutoreari, horrektutoretzapekoaren ondasunek sortzen dituzten fruituak beregana ditzan, tutoretzapekoari mantenua ematearen truk, salbu eta epaileak ebazpen ziodunean besterik xedatzen duenean.

IV. ATALA

Tutoretza azkendu eta azken kontu-arrazoiak ematea

276 artikulua

Tutoretza azkentzen da: 1. Adingabeak hemezortzi urte betetzen dituenean, salbu eta aurretiaz epaiketaren bidez ezgaitua izan denean.

2. Tutoretzapeko adingabea adoptatzen denean. 3. Tutoretzapean dagoen pertsona hiltzen denean.

4. Adingabeari adin-nagusitasunaren onura ematen zaionean.

277 artikulua

Modu berean ere, tutoretza azkentzen da: 1. Guraso-ahala kendu nahiz eteteagatik tutoretza eratu eta gero, ahalaren titularrak hori berreskuratzen duenean.

2. Ezgaiketaren amaiera dakarren edoezgaiketa-epaia aldarazten duen ebazpen judiziala ematen denean, baldin eta ebazpen horren ondorioz kuradoretzak tutoretza ordezten badu.

278 artikulua

Tutoreak bere karguan aritzeari eutsiko dio, tutoretzapeko adingabea ezgaitua izan bada adin-nagusitasunera heldu baino lehen, ezgaiketa-epaian xedatutakoarekin bat etorriz.

279 artikulua

Tutoreak, bere eginkizunak bukatzean, bere administrazioari buruzko kontu-arrazoi orokor eta egiaztatua eman beharko dio agintaritza judizialari, hiru hilabeteko epean; epe hori behar den beste luza daiteke, horretarako arrazoi zuzena izanez gero.

Bost urte igarotakoan preskribatzenda kontu-arrazoien ematea eskatzeko akzioa; epe horren zenbaketa hasten da, kontu-arrazoien ematea gauzatzeko zein epe ezarri eta hori igaro denetik.

280 artikulua

Kontu-arrazoien onespenari buruzebazpena eman baino lehen, epaileak entzungo die tutore berriari, edo, hala denean, kuradore edo defendatzaile judizialari, eta tutoretzapean egondako pertsonari edo horren jaraunsleei.

281 artikulua

Tutoretzapean egon den pertsonakordainduko ditu kontu-arrazoiak emateko beharrezkoak diren gastuak.

282 artikulua

Kontu orokorraren saldoak legezkokorrituak sortuko ditu tutorearen mesederako nahiz horren kalterako.

283 artikulua

Saldoa tutorearen mesederako bada,saldo horrek legezko korrituak sortuko ditu, tutoretzapean egondakoari bere ondasunak itzuli eta ordainketa eskatu zaionetik.

284 artikulua

Saldoa tutorearen kalterako bada,saldo horrek legezko korrituak sortuko ditu, kontua onetsi denetik.

285 artikulua

Epailearen onespenak ez du eragotziko tutoreak eta tutoretzapekoak edo horren kausadunek egikaritzea tutoretza dela-eta elkarren aurka dituzten akzioak.

III. KAPITULUA

Kuradoretza

I. ATALA

Xedapen orokorrak

286 artikulua

Kuradoretzaren menpe daude: 1. Emantzipatuak, euren gurasoak hil badira, edo guraso horiek ezintasunen bat badute legeak agindutako laguntza emateko.

2. Adin-nagusitasunaren onura lortudutenak.

3. Zarrastelkeria-adierazpena dutenak.

287 artikulua

Era berean, kuradoretza bidezkoada, babes-zeregin horren menpe geratu direnentzat, euren zentzutasun-maila kontuan harturik emandako ezgaiketa-epaiaren ondorioz, edo, hala denean, epai hori aldarazten duen ebazpen judizialaren ondorioz.

288 artikulua

286. artikuluaren kasuetan, kuradoretzaren helburua izango da kuradoreak esku hartzea, adingabeekedo zarrastelek euren kabuz burutu ezin dituzten egintzetan.

289 artikulua

Ezgaituen gaineko kuradoretzarenhelburua izango da kuradoreak laguntza ematea, kuradoretza hori ezarri duen epaiak beren beregi aipaturiko egintzetan.

290 artikulua

Ezgaiketa-epaiak ez badu zehaztukuradoreak zein egintzatan esku hartu behar duen, ulertuko da esku-hartze hori hedatzen dela kode honen arabera tutoreek epailearen baimena zein egintzatan behar eta egintza berberetara.

291 artikulua

Kuradoreei aplikatu behar zaizkie tutoreen izendapen, gaikuntza ez, desenkusa eta enkaitzearen inguruko arauak. Ezin dira kuradore izan porrot eginak eta birgaitu gabeko konkurtsatuak.

292 artikulua

Kuradoretzapekoa aurretiaz tutoretzapean egon bada, tutore izandakoakbeteko du kuradorearen kargua, epaileak aurkakoa xedatzen ez badu.

293 artikulua

Egintza juridiko jakin batzuetan kuradorearen esku-hartzea manuzkoa izanik,egintzok haren esku-hartzerik gabe burutzen direnean, deuseztagarriak dira, kuradoreak berak edo kuradoretzapean dagoenak hala eskatuz gero, kode honen 1301.

artikuluaren eta ondorengoen arabera.

II. ATALA

Kuradoretza, zarrastelkeria-kasuetan

294 artikulua

Ezabatua, Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearenondorioz.

295 artikulua

Ezabatua, Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearenondorioz.

296 artikulua

Ezabatua, Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearenondorioz.

297 artikulua

Zarrastelkeria-adierazpena duenakegintza batzuk burutzen baditu zarrastelkeria-demanda jarri baino lehen, ezin da egintza horien aurka jo arrazoi horretan oinarrituz.

298 artikulua

Ezabatua, Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearenondorioz.

IV. KAPITULUA

Defendatzaile judiziala

299 artikulua

Defendatzaile judiziala izendatu behar da, defendatzaile horrek pertsonajakin batzuen interesak ordezka eta babes ditzan, baldin eta pertsona horien inguruan ondoko kasuetatik bat betetzen bada: 1. Gai zehatz baten inguruan interes-gatazka izatea, adingabeen edo ezgaituen eta euren legezko ordezkari nahiz kuradoreen artean. Bi gurasoek batera tutoretza betetzen dutela, interes-gatazka guraso bati begira bakarrik sortzen bada, beste gurasoari dagokio, lege-aginduz eta izendapen berezirik gabe, adingabea edo ezgaitua ordezkatu eta babestea.

2. Edozein arrazoi dela bide, tutoreak edo kuradoreak bere eginkizunetan ez jardutea; halakoetan, epaileakdefendatzailea izendatuko du, arrazoi hori desagertu arte edo karguan aritzeko beste pertsona bat izendatu arte.

3. Kode Zibilak ezartzen dituen gainerako kasuak.

299bis artikulua

Norbait tutoretzapean jarri behar dela jakinez gero, eta prozedurari amaiera ematen dion konponbide judiziala ematen ez den artean, Fiskaltzak bere gain hartuko ditu pertsona horren ordezkaritza eta defentsa. Kasu horretan, eta, pertsona jagoteaz gain, ondasunen zaintza ere beharrezkoa denetan, epaileak ondasun horien administratzailea izenda dezake; administratzaile horrek bere kudeaketaren kontu-arrazoiak eman behar dizkio epaileari, behin kudeaketa amaitu eta gero.

300 artikulua

Borondatezko jurisdikzioaren prozedura bitartean, epaileak, ofizioz edoFiskaltzak, adingabeak berak edo epaiketan agertzeko gaitasuna duten pertsonetatik edozeinek hala eskaturik, defendatzaile izendatuko du bere ustez kargu horretarako egokiena dena.

301 artikulua

Defendatzaile judizialari aplikatubehar zaizkio tutore eta kuradoreen gaikuntza ez, desenkusa eta enkaitzearen inguruko arrazoiak.

302 artikulua

Defendatzaile judizialak izango dituepaileak ematen dizkion eskumenak; kudeaketa amaitutakoan, defendatzaileak kontu-arrazoiak eman behar dizkio epaileari.

V. KAPITULUA

Egitezko zaintza

303 artikulua

203 eta 228. artikuluetan xedatutakoari kalterik egin gabe, agintaritza judizialak egitezko zaintzailerik badelajakin dakienean, zaintzaile horri eska diezaioke informazioa eman dezan, dela adingabearen edo ustezko ezgaiaren egoerari buruz eta hark dituen ondasunen egoerari buruz, dela zaintzaileak haienganako izan duen jardunari buruz; era berean, epaileak kontrol- eta jagoletza-neurriak ezar ditzake bere ustez horiek egokiak badira.

304 artikulua

Ezin dira aurkaratu egitezko zaintzaileak adingabearen edo ustezko ezgaiaren intereserako burutu dituen egintzak, haren onurarako gertatu badira.

305 artikulua

Ezabatua, urriaren 24ko 13/1983Legearen ondorioz; lege horrek Kode Zibila eraldatu du tutoretzaren arloan.

306 artikulua

Egitezko zaintzaileari aplikatu behar zaio 220. artikuluan tutorearen inguruan xedatutakoa.

307 artikulua

Ezabatua, urriaren 24ko 13/1983Legearen ondorioz; lege horrek Kode Zibila eraldatu du tutoretzaren arloan.

308 artikulua

Ezabatua, urriaren 24ko 13/1983Legearen ondorioz; lege horrek Kode Zibila eraldatu du tutoretzaren arloan.

309 artikulua

Ezabatua, urriaren 24ko 13/1983Legearen ondorioz; lege horrek Kode Zibila eraldatu du tutoretzaren arloan.

310 artikulua

Ezabatua, urriaren 24ko 13/1983Legearen ondorioz; lege horrek Kode Zibila eraldatu du tutoretzaren arloan.

311 artikulua

Ezabatua, urriaren 24ko 13/1983Legearen ondorioz; lege horrek Kode Zibila eraldatu du tutoretzaren arloan.

312 artikulua

Ezabatua, urriaren 24ko 13/1983Legearen ondorioz; lege horrek Kode Zibila eraldatu du tutoretzaren arloan.

313 artikulua

Ezabatua, urriaren 24ko 13/1983Legearen ondorioz; lege horrek Kode Zibila eraldatu du tutoretzaren arloan.

XI. TITULUA

ADIN-NAGUSITASUNA ETA EMANTZIPAZIOA

314 artikulua

Emantzipazioa gertatzen da: 1. Adin-nagusitasunera heltzean.

2. Adingabea ezkontzean. 3. Guraso-ahala egikaritzen dutenek hori ematen dutenean.

4. Epaileak hori ematen duenean.

315 artikulua

Adin-nagusitasuna hasten da hemezortzi urte betetakoan. Adin-nagusitasunaren urteak zenbatzeko, jaioteguna aintzat hartu behar da oso-osorik.

316 artikulua

Ezkontzak zuzenbidez dakar emantzipazioa.

317 artikulua

Guraso-ahala egikaritzen dutenekemantzipazioa eman dezaten, beharrezkoa da adingabeak hamasei urte izatea eta adingabe horrek emantzipazioari adostasuna ematea. Emantzipazio hori eman daiteke, eskritura publikoaren bidez edo Erregistroaren ardura duen epailearen aurrean egindako agerraldiaren bidez.

318 artikulua

Emantzipazioa emanez gero, hori Erregistro Zibilean inskribatu behar da, eta, bien bitartean, emantzipazioak ez du ondorerik sortuko hirugarrenen aurka.

Behin emantzipazioa eman eta gero,ezin da hori ezeztatu.

319 artikulua

Hamasei urtekoa baino nagusiagoaden semea edo alaba bere buruz bizi bada gurasoen adostasunarekin, hori emantzipatutzat joko da ondore guztietarako. Gurasoek adostasun hori ezezta dezakete.

320 artikulua

Epaileak emantzipazioa eman diezaieke hamasei urtekoak baino nagusiagoak diren seme-alabei, horiek halaeskatzen badute eta horien gurasoei entzun eta gero:

1. Guraso-ahala egikaritzen duenabeste gurasoa ez den pertsona batekin ezkontzen denean edo horrekin ezkondu-bizimodua egiten duenean.

2. Gurasoak banandurik bizi direnean. 3. Guraso-ahalaren egikaritza modu larrian oztopatzen duten arrazoietatik edozein gertatzen denean.

321 artikulua

Era berean, epaileak, Fiskaltzarentxostena jaso ondoren, adin-nagusitasunaren onura eman diezaioke hamasei urtekoa baino nagusiagoa den tutoretzapekoari, tutoretzapeko horrek hala eskatzen badu.

322 artikulua

Adin nagusikoak gaitasuna dubizitza zibileko egintza guztiak gauzatzeko, kode honek kasu berezietarako ezartzen dituen salbuespenetan izan ezik.

323 artikulua

Emantzipazioaren ondorioz, adingabea gaituta dago bere burua eta ondasunak gobernatzeko, adin nagusikoizango balitz bezala; baina, adin-nagusitasunera heldu arte, emantzipatuak ezin izango du dirua maileguan hartu, ezta ondasun higiezinak, merkataritza nahiz industriako establezimenduak edo balio berezia duten objektuak kargatu eta besterendu ere, bere gurasoen adostasunik gabe, eta, bi-biok izan ezean, kuradorearen adostasunik gabe.

Adingabeko emantzipatua bere kabuzager daiteke epaiketan.

Artikulu honetan xedatutakoa aplikatu behar zaio epaiketaren bidez adin-nagusitasunaren onura lortu duen adingabeari ere.

324 artikulua

Adingabe ezkonduak ondasun higiezinak, merkataritzako establezimenduakedo balio berezia duten objektu erkideak besteren edo karga ditzan, nahiko da bi ezkontideen adostasuna, beste ezkontidea adin nagusikoa bada; bestea ere adingabea bada, bi-bion adostasuna ez ezik, behar da bataren eta bestearen guraso edo kuradoreen adostasuna ere bai.

XII. TITULUA

EGOERA ZIBILARI BURUZKO ERREGISTROA

325 artikulua

Pertsonen egoera zibilari buruzkoegintzak agerrarazi behar dira ondore horretarako dagoen erregistroan.

326 artikulua

Egoera zibilari buruzko erregistroak bere barruan hartuko ditu jaiotza, ezkontza, emantzipazio, aitorpen eta legitimazio, heriotza, bertakotze eta auzotartasunari buruzko inskripzioak nahiz idatzoharrak; erregistro horren ardura izango dute, Espainian, udaleko epaileek edo ordena zibileko beste funtzionario batzuek, eta, atzerrian, kontsulatu eta diplomaziako agenteek.

327 artikulua

Erregistroko aktek egoera zibilarenfroga egiten dute; froga hori beste batez ordez daiteke, halako aktarik egin ez denean, Erregistroko liburuak desagertu direnean edo auzitegietan eztabaida sorrarazi denean.

328 artikulua

Jaiotza inskribatzeko ez da beharrezkoa jaioberria Erregistroaren arduraduen funtzionarioari aurkeztea; nahiko da adierazpena egiteko betebeharra duenak adierazpen hori egitea. Adierazpen horrek bere barruan jasoko ditu legeak ezarritako inguruabar guztiak; adierazpenaren egileak hori sinatu behar du, eta, ezinezkoa bada, bi lekukok sinatu behar dute, egileak hala eskatuta.

329 artikulua

Ezkontza kanonikoetan, ezkongaiek ezkontza hori Erregistro Zibilean inskribatzeko beharrezkoak diren datu guztiak eman behar dizkiote estatuaren ordezkari izan eta ezkontza horretan den funtzionarioari. Salbuespen gisa har daitezke zentzarazpenei, eragozpenei eta horien barkatzeari buruzko datuak, horiek ez baitira inskripzioan agerrarazi behar.

330 artikulua

Bertakotzeek ez dute inola ere legezko ondorerik izango Erregistroaninskribatzen ez diren bitartean, horiek egiaztatzeko froga eta eurok emateko data edozein izanda ere.

331 artikulua

Udaleko epaileek, eta, hala denean,lehen auzialdikoek, 20 pezetatik 100erako isunarekin zigortu ahal dituzte Erregistro Zibilari buruzko xedapenen arau-hausteak, baldin eta arau-hauste horiek delitu edo falta ez badira.

332 artikulua

1870eko ekainaren 17ko Legeak indarrean iraungo du, aurreko artikulueklege hori aldarazi ez duten heinean.

II. LIBURUA

ONDASUNAK, JABETZA ETA HORIEN ALDARAZPENAK

I. TITULUA

ONDASUNEN SAILKAPENA

Atariko xedapena

333 artikulua

Eskuratzeko modukoak diren edoizan daitezkeen gauza guztiak ondasun higigarri edo higiezinak dira.

I. KAPITULUA

Ondasun higiezinak

334 artikulua

Ondasun higiezinak dira: 1. Lurrak, eraikinak, bideak eta lurrari atxikita dauden orotariko egiturak.

2. Zuhaitzak, landareak eta banantzeke dauden fruituak, horiek lurrarilotuta dauden bitartean edo ondasun higiezinaren zati osagarri diren bitartean.

3. Ondasun higiezinari finkotasunezlotuta dagoen guztia, baldin eta ondasunaren materiari kalte egin gabe edo objektua bera narriatu gabe ezin bada horretatik banandu.

4. Estatuak, erliebeak, pinturak etaerabilerarako nahiz apaindurarako bestelako objektuak, baldin eta ondasun higiezinaren ugazabak eraikin edo landetan jarri baditu, funtsari modu iraunkorrean lotzeko asmoarekin.

5. Finkaren jabeak eraikin edo landa batean egiten den industria edo ustiapenerako destinatutako makinak,ontziak, tresnak eta lanabesak, ustiapenaren beraren beharrizanak zuzenean asetzen badituzte.

6. Animalien hazitegiak, usategiak,erlauntzak, arrainen urmaelak edo antzeko hazitokiak, jabeak horiek jarri edo artatzen dituenean finkari lotuta iraunaraz daitezen eta finkaren behin betiko osagai izanik.

7. Landa baten lugintzarako destinatu diren ongarriak, ongarri horiek

zein lurretan erabiltzekoak izan eta lurrotan baldin badaude.

8. Meatze, harrobi eta zepategiak, horien gaiak hobiari lotuta dauden bitartean; bai eta ur biziak edo urmaelak ere.

9. Dike eta eraikinak, flotagarriak izan arren, baldin eta, horien xedearen eta baldintzen arabera, euren destinoa bada ibai, laku edo itsasertzaren toki finko batean egotea.

10. Herri-lanen administrazio-emakidak, eta ondasun higiezinen gaineko zortasunak eta gainerako eskubide errealak.

II. KAPITULUA

Ondasun higigarriak

335 artikulua

Ondasun higigarri moduan hartzendira, eskuratzeko modukoak izanik, aurreko artikuluan aipatu ez diren ondasunak; eta, orokorrean, puntu batetik bestera garraia daitezkeen ondasun guztiak, hori egin badaiteke haien euskarri den ondasun higiezinari kalterik egin gabe.

336 artikulua

Gauza higigarriak dira, halaber, bizi artean edo jarauntsi bidez pertsona edo familia bati loturiko errenta nahiz pentsioak, baldin eta errenta edo pentsio horiek ez badute ondasun higiezina zama errealarekin kargatzen; besterendutako ogibideak; herri-zerbitzuen gaineko kontratuak; bai eta hipoteka-maileguak ordezkatzen dituzten zedula eta tituluak ere.

337 artikulua

Ondasun higigarriak suntsikorrakedo suntsiezinak dira.

Lehenengo motako ondasunak dira, euren izaerari dagokion moduan erabiliz gero, kontsumitzen direnak; bigarren motari dagozkio, aldiz, beste ondasun guztiak.

III. KAPITULUA

Ondasunen sailkapena, ondasunok nori dagozkion kontuan hartuta

338 artikulua

Ondasunak herri-jabarikoak edo jabetza pribatukoak dira.

339 artikulua

Herri-jabariko ondasunak dira: 1. Herri-erabilerarako destinatzen direnak, besteak beste, estatuak eraikitako bide, kanal, ibai, uhar, portu eta zubiak; ur-bazterrak, hondartzak, itsasarteak eta horien antzekoak.

2. Herri-erabilerakoak izan gabe,estatuari modu pribatiboan dagozkion ondasunak, baldin eta herri-zerbitzurako edo nazioko aberastasuna suspertzeko destinatu badira, hala nola, harresiak, gotorlekuak eta lurraldearen defentsarako bestelako obrak; eta meatzeak, horien emakida gauzatzen ez den bitartean.

340 artikulua

Estatuari dagozkion gainerako ondasunetan ez badira betetzen aurreko artikuluan adierazitako inguruabarrak, ondasun horiek jabetza pribatuko izaera dute.

341 artikulua

Herri-jabariko ondasunak estatuaren jabetzapeko ondasun bilakatzendira, erabilera orokorrerako edo lurralde-defentsaren beharrizanetarako destinoa galtzen dutenean.

342 artikulua

Errege-ondareko ondasunak arautzenditu horiei buruzko lege bereziak, eta, lege horrek arautzen ez dituen kontuetan, kode honetan jabetza pribatuari buruz ezartzen diren xedapen orokorrek.

343 artikulua

Probintzia eta herrietako ondasunenartean, erabilera publikorako ondasunak eta ondare-ondasunak bereizten dira.

344 artikulua

Probintzia eta herrietan, herri-erabilerako ondasunak dira probintzietako bideak eta herri-bideak; plazak, kaleak, iturriak eta ur publikoak; bai eta pasealekuak eta zerbitzu orokorrerako herri-lanak ere, herri edo probintziek horiek ordaindu badituzte.

Probintziek edo herriek dituzten gainerako ondasunak ondare-ondasun dira,eta kode honen xedapenek arautzen dituzte halakoak, lege bereziek xedatutakoa salbu.

345 artikulua

Jabetza pribatuko ondasunak dira,estatuaren, probintzien eta udalerrien ondare-ondasunez gain, gizabanakoei banaka nahiz modu kolektiboan dagozkienak ere.

Aurreko hiru kapituluetarako xedapenak

346 artikulua

Legearen xedapenetan edo gizabanakoek egindako aitorpenetan, gauza nahizondasun higiezin edo gauza nahiz ondasun higigarri adierazmoldeak erabiltzen direnean, ulertuko da adierazmoldeok euren barruan hartzen dituztela, hurrenez hurren, I eta II. kapituluetan aipatutako gauzak.

«Altzari» hitza, huts-hutsean, erabiltzen denean, ulertuko da hitz horrek ez dituela bere barruan hartzen dirua, kredituak, merkataritzako efektuak, baloreak, bitxiak, bilduma zientifiko nahiz artistikoak, liburuak, dominak, armak, arropak, zaldi edo gurdiak eta horien arreo, bihi, zuku eta merkatu-gaiak, ez eta gelak jantzi edo apaintzeko erabiltzen ez diren bestelako gauzak ere, salbu eta argiro-argiro horren aurkakoa eratortzen duenean legearen edo banakako xedapenaren testuinguruak.

347 artikulua

Gauza higigarri nahiz higiezinengaineko salmentan, legatuan, dohaintzan edo bestelako xedapenetan, gauzon edukitza edo jabetza eskualdatzen denean gauza horien barruan dagoen guztiarekin, ulertuko da gauzokin batera ez direla eskualdatzen eskudirua, baloreak, kredituak eta akzioak, nahiz eta horien agiriak gauzaren barruan izan, salbu eta argiro-argiro agerrarazten denean eskualdaketa balore eta eskubideotara hedatzeko borondatea.

II. TITULUA

JABETZA

I. KAPITULUA

Jabetza orokorrean

348 artikulua

Jabetza da gauzak gozatu eta xedatzeko eskubidea, eta legean ezarritakomugapenak baino ez ditu.

Gauzaren jabeak akzioa du gauzahorren ukandunaren eta edukitzailearen aurka, gauza erreibindikatzeko.

349 artikulua

Agintaritza eskudunak bakarrik ken diezaioke inori jabetza; horretarako, herri-onuran oinarritutako arrazoi egiaztatua izan behar da, eta, aldez aurretik, kalte-ordain egokia eman behar da.

Betekizun hori ez bada aurretiazgauzatzen, epaileek babestuko dute jabetza galdu duenaren edukitza, eta, hala denean, horri edukitza itzuliko diote.

350 artikulua

Lurraren jabea lur horren azalean etaazpian dagoenaren ugazaba da, eta lur horretan berari komeni zaizkion obrak, landaketak eta lur-zulatze lanak egin ditzake, betiere zortasunei kalterik egin gabe, eta meatze eta urei buruzko legeek eta polizia-araudiek xedatutakoaren menpe.

351 artikulua

Altxor ezkutua zein lurretan aurkitu,eta lur horren ugazabari dagokio altxor hori.

Hala ere, gauza ustekabean aurkitzen denean inoren lurrean edo estatuaren lurrean, aurkitutakoaren erdia aurkitzaileari emango zaio.

Aurkitutako gaiak zientziarako nahizarteetarako interesgarriak badira, estatuak gaiok eskura ditzake horien prezio zuzenaren truk; prezio hori adierazitakoaren arabera banatuko da.

352 artikulua

Legearen ondoreetarako, altxorra dadiruaren, bitxien nahiz beste edozein objektu baliotsuren gordailu ezkutu eta ezezaguna, baldin eta ezin bada jakin gordailu hori lege bidez nori dagokion.

II. KAPITULUA

Akzesio-eskubidea

Xedapen orokorra

353 artikulua

Akzesioaren ondorioz, ondasunengaineko jabetzak eskubidea ematen du ondasunon produktuen gainean, eta ondasunoi berez nahiz modu artifizialean lotu edo erantsitako gaien gainean ere.

I. ATALA

Akzesio-eskubidea, ondasunen produktuei begira

354 artikulua

Jabeari dagozkio: 1. Fruitu naturalak.

2. Fruitu industrialak. 3. Fruitu zibilak.

355 artikulua

Fruitu naturalak dira lurrak berez ematen dituen gaiak, bai eta animalien kumeak eta gainerako produktuak ere.

Fruitu industrialak dira lugintza edolanaren ondorioz edozein motatako lurrek ekoizten dituzten gaiak.

Fruitu zibilak dira eraikinen alogera,lur-errentamenduen prezioa, eta betiereko, bizi arteko edo horien antzeko errenten zenbatekoa.

356 artikulua

Fruituak jasotzen dituenak ordaindubehar ditu beste inork fruituok ekoitzi, bildu eta artatzeko egin dituen gastuak.

357 artikulua

Fruitu natural edo industrialak dirabegi-bistan daudenak edo sortu direnak bakarrik.

Animaliei dagokienez, nahiko da euren amaren sabelean izatea, horiek jaio ez badira ere.

II. ATALA

Akzesio-eskubidea, ondasun higiezinei begira

358 artikulua

Inoren lurrean eraiki, landatu edoereindakoa eta bertan egindako hobekuntzak nahiz konponketak lur horren ugazabari dagozkio, hurrengo artikuluek xedatzen dutenaren menpe.

359 artikulua

Obra, ereintza eta landaketa guztiakjabeak bere kontura egin dituela uste da, aurkakoa frogatzen ez den artean.

360 artikulua

Lurraren jabeak, berak zuzenean edobeste norbaiti hala eskatuta, lur horretan landaketa, eraikin edo obrak egiten baditu inoren gaiekin, horien balioa ordaindu behar du; eta jabeak gaitzustez jardun badu, kalte-galeren ordaina ere eman beharko du. Gaion ugazabak horiek kentzeko eskubidea du, baldin eta hori egin badaiteke eraikitako obrari inolako kalterik eragin gabe, edo kentze horren ondorioz landaketa, eraikin nahiz obra gauzatuak galtzen ez badira.

361 artikulua

Norbaitek besteren lurrean eraiki,erein edo landatzen badu onustez, lur horren ugazabak obra, ereintza edo landaketa bereganatzeko eskubidea du, 453 eta 454. artikuluetan ezarritako kalte-ordaina eman eta gero; edo, bestela, lurraren ugazabak bertan zerbait fabrikatu edo landatu duena behartu dezake lurraren prezioa ordaintzera, eta lurra erein duena, errenta egokia ematera.

362 artikulua

Norbaitek besteren lurrean eraiki,landatu edo ereiten badu gaitzustez, bertan eraiki, landatu edo ereindakoa galtzen du, kalte-ordaina eskuratzeko eskubiderik gabe.

363 artikulua

Norbaitek besteren lurrean eraiki,landatu edo ereiten badu gaitzustez, lurraren ugazabak pertsona horri eska diezaioke, obra errausteko edo landatu nahiz ereindakoa erauzteko, betiere gauzak jatorrizko egoeran birjarriz, eraikitzaile, landatzaile edo ereilearen kontura.

364. artikulua Besteren lurrean eraiki, erein edo landatu duena ez ezik, lurraren ugazaba ere gaitzusteduna denean, batari eta besteari dagozkien eskubideak dira bi-biok onustez jardunez gero izango lituzketenak.

Lurraren ugazabak gaitzustez jardun duela ulertzen da, baldin eta egitatea beraren begi-aurrean gauzatu bada,eta, jakinaren gainean egonda ere, ez bada egitatearen aurka jarri.

365 artikulua

Gai, landare edo haziak hirugarren batenak izan eta horrek ez badu gaitzustez jardun, lurraren ugazabak erantzukizun subsidiarioa du balioaren gainean, eta erabiltzaileak eurok ordaintzeko beste ondasunik ez duenean bakarrik.

Xedapen hori ez da gertatuko, jabeakegikaritzen badu 363. artikuluak ematen dion eskubidea.

366 artikulua

Landak ibaiertzen mugakide badira,ugazabei dagozkie ur-lasterraren ondorioz landa horiei ezari-ezarian gehitzen zaizkien zatiak.

367 artikulua

Urmaelen edo aintziren mugakidediren landen ugazabek ez dituzte eskuratzen urek, berez gutxitzean, agerian utzitako lurrak; eta ez dituzte galtzen urek, gorakada ezohikoen ondorioz, estalitako lurrak.

368 artikulua

Ibai, erreka edo uharraren ur-lasterrakur-bazterreko landa batetik zati jakin bat bereizten duenean beste landa batera garraiatuz, bereizitako zatia zein finkatakoa izan eta finka horren ugazabak eusten dio zati horren gaineko jabetzari.

369 artikulua

Ur-lasterrak lur batetik zuhaitzakatera eta beste lur batera garraiatzen baditu, zuhaitzok zein lurretan geratu eta lur horren jabeari dagozkio, aurreko ugazabek ez badituzte zuhaitz horiek erreklamatzen hilabeteko epean.

Aurreko ugazabek zuhaitzak erreklamatuz gero, eurek ordaindu beharko dituzte zuhaitzak biltzeko edo leku seguruan jartzeko sortu diren gastuak.

370 artikulua

Uren norabidea berez aldatzeagatik, bertan behera utzitako ubideak ur-bazterretako lurren ugazabei dagozkie, euren lurren luzeraren arabera. Bertan behera utzitako ubideak ugazaba desberdinen landak banantzen bazituen, lehengo tarte bera izan behar da, lerro banatzaile berritik, finka batetik bestera.

371 artikulua

Estatuari dagozkio nahiz Espainiakoitsasertzaren aldameneko itsasoetan, nahiz ibai nabigagarri eta flotagarrietan, eratzen diren uharteak.

372 artikulua

Ibai nabigagarri eta flotagarrien norabidea berez aldatzen denean, landapribatuan ubide berria irekiz, ubide hori herri-jabarikoa izango da. Landaren ugazabak ubidea berreskuratuko du urek ubide hori berriro lehortzen badute, berez edota legeak horretarako ahalbidetzen dituen lanen ondorioz.

373 artikulua

Goiko arrastakinak ondoz ondo pilatzeagatik, ibaietan uharteak eratzen direnean, uharteok dagozkie horietatik hurbilen dagoen bazterreko edo ibaiertzeko ugazabei; uhartea ibaiaren erdian badago, hori bi bazterretako lurren ugazabei dagokie uhartearen luzera erdi-erditik zatituz. Horrela eratutako uharte bakarra bazter batetik bestetik baino hurbilago badago, uharte osoa dagokio uharte horretatik hurbilen dagoen bazterreko ugazabari.

374 artikulua

Ibaien ur-lasterra ubideetan zatitzeagatik, landa osoa edo horren zati bat bakarturik geratzen denean, landa horrenugazabak eutsi egiten dio landaren edo landa-zatiaren jabetzari. Era berean, ur-lasterrak zati bat landatik banantzen badu, landaren ugazabak zati horren jabetzari eusten dio.

III. ATALA

Akzesio-eskubidea, ondasun higigarriei begira

375 artikulua

Bi gauza higigarri ugazaba desberdinenak izan, bi-biok batu, eta, gaitzusterikizan gabe, gauza berria eratzen denean, gauza nagusiaren jabeak gauza erantsia eskuratzen du aurreko ugazabari gauza erantsiaren balioa emanez.

376 artikulua

Elkarri erantsitako bi gauzaren artean,bata besteari batu bazaio hori apaindu, erabili edo hobetzeko, bigarrena gauza nagusitzat jotzen da.

377 artikulua

Aurreko artikuluko erregelaren bidez ezin bada zehaztu elkarri erantsitako bi gauzaren artean zein den nagusia, nagusitzat joko da balio handiena duen objektua, eta, bi objektuok balio bera badute, bolumen handiena duena.

Pintura eta eskulturetan, eta idazki,inprimaki, grabatu edo litografietan, gauza erantsi moduan hartuko da ohola, metala, harria, ehuna, papera edo pergamua.

378 artikulua

Gauzak, elkarri batuta egon arren,kalterik eragin gabe banandu ahal direnean, gauzon ugazabek banantzea eska dezakete.

Gauza bat erabili, edertu edo hobetzeko, beste bat batu eta azken horrekgauza nagusiak baino balio handiagoa duenean, gauza erantsiaren ugazabak banantzea eska dezake, nahiz eta gauza nagusiari nolabaiteko kaltea eragin.

379 artikulua

Gauza erantsiaren ugazabak gaitzustez egin duenean eransketa, gauza galtzen du, eta gauza nagusiaren jabearieman behar dio horrek izandako kalteen ordaina.

Gaitzustez jardun duena gauza nagusiaren ugazaba izan bada, gauza

erantsiaren ugazabak aukeran du gauza nagusiaren ugazabak gauza erantsiaren balioa ordain diezaion ala berari dagokion gauza banan dadin, horretarako gauza nagusia suntsitu behar bada ere; eta, gainera, bi kasuotan, kalte-galeren ordaina eska daiteke.

Bi ugazabetatik edozeinek eransketa egin badu bestearen begi-aurrean,eta, jakinaren gainean egonda ere, ez bada eransketaren aurka jarri, bi ugazabon eskubideak zehaztuko dira onuste-kasuetarako xedatu den moduan.

380 artikulua

Eransketa egiteko erabili izan den gaiaren ugazabak horretarako adostasuna eman ez eta kalte-ordaina eskuratzeko eskubidea badu, kalte-ordain gisa eska dezake eransketa egiteko erabili den gauzaren espezie, balio eta inguruabar bereko beste gauza bat, edo, bestela, gauzaren prezioa, adituek egindako tasazioaren arabera.

381 artikulua

Espezie bereko edo desberdineko bigauza nahasten badira horien ugazaben borondatez edo ustekabean, eta, azken kasu horretan, gauzak ezin badira banandu euroi kalterik egin gabe, jabeek proportziozko eskubidea eskuratzen dute gauza osoaren gain, nahasitako edo nahaspilatutako gauzen balioa kontuan hartuz.

382 artikulua

Jabe baten borondatez, baina onustez, espezie bereko edo desberdineko bigauza nahasi edo nahaspilatzen badira, jabeen eskubideak zehaztuko dira aurreko artikuluan xedatutakoaren arabera.

Nahastea edo nahaspila eragin duenak gaitzustez jardun badu, berari dagokion eta berak nahasi edo nahaspilatu duen gauza galduko du, eta, gainera,nahastea egiteko erabili duen gauzaren ugazabari eman beharko dio horri eragindako kalteen ordaina.

383 artikulua

Norbaitek onustez inoren gaia erabili badu espezie berriko obra osoa edo horren zati bat egiteko, obra hori bereganatzen du gaiaren ugazabari horren balioa emanez.

Obra egiteko erabili izan den gaiaobra bera baino preziatuagoa bada, edo obrak berak baino balio handiagoa badu, gaiaren ugazabak aukeran du espezie berria eskuratzea obraren balioa eman eta gero, edo, bestela, gaiaren ordaina eskatzea.

Espezie berriko obra eratzean gaitzustea izan bada, gaiaren ugazabakobra bereganatzeko eskubidea du, obraren egileari ezer ordaindu gabe; edo, bestela, egileari eskatu ahal dio gaien balioaren eta berari eragindako kalteen ordaina eman diezaion.

III. KAPITULUA

Mugaketa eta mugarriak jartzea

384 artikulua

Jabe orok bere jabetza mugatzekoeskubidea du, lur mugakideen ugazabei zitazioa eginez.

Ahalmen berbera dagokie eskubideerrealak dituztenei.

385 artikulua

Mugaketa egingo da jabe bakoitzaren tituluen arabera, eta, behar adinako titulurik izan ezean, jabe mugakideen edukitzak ondorioztatzen duenarenarabera.

386 artikulua

Tituluek ez badute zehazten jabe bakoitzari dagokion muga edo luze-zabala, eta arazo hori ezin bada konpondu edukitzaren nahiz bestelako frogabideen bidez, mugaketa egingo da lur auzigaia hainbanatuz.

387 artikulua

Jabe mugakideen tituluek luze-zabala adierazten badute, eta luze-zabalhori lur osoak duena baino handiagoa edo txikiagoa bada, proportzioz banatuko da gehiegizko edo gutxiegiko zati hori.

IV. KAPITULUA

Landa-finkak ixteko eskubidea

388 artikulua

Jabe orok bere landak itxi edo hesiditzake, horma, zanga, palaxu bizidun zein bizigabe nahiz beste edozein bide erabiliz, landotan eratutako zortasunei kalterik egin gabe.

V. KAPITULUA

Aurrian dauden eraikinak eta lurrera erortzeko arriskuan dauden zuhaitzak

389 artikulua

Eraikin, horma, zutabe edo besteedozein egitura hur-hurreko aurrian badago, horren jabea behartuta dago hori erraustera, edo, bestela, hori lurrera eror ez dadin beharrezkoak diren obrak egitera.

Aurrizko obraren jabeak ez badu horiegiten, agintaritzak eraikina erraustaraz dezake jabe horren kontura.

390 artikulua

Zuhaitz mardulen bat lurrera erortzeko arriskuan egon eta horrekin kalte egin ahal zaienean inoren finkariedo bide publiko zein pribatutik igarotzen diren oinezkoei, zuhaitzaren ugazabak zuhaitza errotik atera eta kendu behar du; ez badu hori egiten, beraren kontura egingo da agintaritzaren erabakiz.

391 artikulua

Aurreko bi artikuluen kasuetan,eraikina edo zuhaitza lurrera erortzen bada, 1907 eta 1908. artikuluetan xedatutakoa aplikatuko da.

III. TITULUA

ONDASUN-ERKIDEGOA

392 artikulua

Erkidegoa bada izan, gauza edo eskubide baten gaineko jabetza zenbaitpertsonari indibisoan dagokienean.

Kontraturik edo xedapen berezirikizan ezean, titulu honen aginduek arautuko dute erkidegoa.

393 artikulua

Erkidegoaren partaideek horrenonura eta zametan hartuko dute parte, euren kuoten arabera.

Erkidegoaren partaideei dagozkienzatiak berdinak direla uste izango da, kontrakoa frogatzen ez den bitartean.

394 artikulua

Erkidegoaren partaide bakoitzak gauza erkideak erabili ahal izango ditu eurenxedearekin bat etorriz, erkidegoaren interesari kalterik egin gabe, eta gainerako partaideei gauzok euren eskubidearen arabera erabiltzea eragotzi barik.

395 artikulua

Jabekide orok gainerako partaideakbehartu ditzake gauza edo eskubide erkidea artatzeko beharrezkoak diren gastuak ordaintzera. Partaidea betebehar horretatik askatu ahal izango da, jabarian dagokion zatiari uko egiten badio bakarrik.

396 artikulua

Eraikinaren pisu edo lokalak nahiz horien zatiak, eraikin horren osagai erkide batera edo herri-bidera berezko irteera izateagatik, modu independentean aprobetxa badaitezke, jabetza bananduaren objektu izan daitezke, eta jabetza banandu horri jabekidetasun-eskubidea datxekio eraikinaren osagai erkideen gainean; osagai erkideak dira eraikina egoki erabili eta lupertzeko beharrezkoak diren guztiak, besteak beste, lurra, lurgaina, zimendazioak eta gainaldeak; egiturako osagaiak, eta, horien artean, zutabe, habe, solairu eta zama-hormak; fatxadak, terraza, balkoi eta leihoen kanpoko gainestalkiekin batera, euren irudi edo itxuraketa, eurok eratzen dituzten itxitura-osagaiak eta haien kanpoko gainestalkiak barne; ataria, eskailerak, atezaindegiak, korridoreak, igarobideak, murruak, zuloak, patioak, putzuak eta igogailu, gordailu, zenbakailu, telefono edo beste zerbitzu nahiz instalazio erkide batzuetarako destinaturiko barrunbeak, baita erabilera pribatiboa dutenak ere; igogailuak, eta ur, gas edo elektrizitatearen hustuketa nahiz hornidurarako instalazio, ekarketa eta biderakuntzak, baita eguzkiaren energia aprobetxatzeko balio dutenak ere; garbitzeko ur beroarenak, berogailuak, aire girotuarenak, kea egurastu edo husteko balio dutenak; suteak atzeman eta horien aurreneurriak hartzeko balio dutenak; irekigailu automatikoa eta eraikinaren segurtasunerako balio duten bestelakoak, bai eta antena kolektiboak eta ikus-entzunezko edo telekomunikazioko zerbitzuen gainerako instalazioak ere, horiek guztiak espazio pribatiboan sartu arte; zortasunak eta bestelako osagai material nahiz juridikoak, euren izaera edo xedearengatik, zatiezinak badira.

Jabekidetasunaren mendeko osagaiak ezin dira inola ere zatitu; zatiokosagai pribatibo jakin baten eranskin banaezinak direnez gero, horrekin batera bakarrik besterendu, kargatu edo enbargatu ahal izango dira.

Pisu edo lokala besterentzen bada,gainerako pisu edo lokalen jabeek, titulu horren bidez bakarrik, ez dute eroslehentasun-eskubiderik izango, ezta atzera-eskuratzeko eskubiderik ere.

Lege-xedapen bereziek, eta, horiekahalbidetzen duten neurrian, interesdunen borondateak arautzen dute jabetzaren forma hori.

397 artikulua

Jabekideetatik batek ere ezin dugauza erkidean aldakuntzarik egin gainerako jabekideen adostasunik gabe, nahiz eta aldakuntzok guztientzat onuragarriak izan.

398 artikulua

Gauza erkidea administratu eta hobeto lupertzeko bete beharrekoak izango dira partaide gehienek hartutakoerabakiak.

Halako gehiengoa izan dadin, erabakia hartu duten partaideek ordezkatubehar dituzte erkidegoaren xedea eratzen duten interes gehienak.

Gehiengorik ez badago, edo gehiengoaren erabakiak kalte larriak badakartza gauza erkidearen gain interesa dutenentzat, epaileak egoki deritzonaaginduko du alderdiak hala eskatuta; halakoetan, epaileak administratzaile bat ere izenda dezake.

Gauzaren zati bat pribatibo moduandagokienean partaide bati edo batzuei, beste zatia erkidea izanik, azken horri bakarrik aplikatuko zaio aurreko xedapena.

399 artikulua

Jabekide orok jabetza osoa du berezatiaren eta berari dagozkion fruitu eta onuren gainean; ondorenez, jabekideak jabetza hori besterendu, lagatu edo hipotekatu ahal du, bai eta beste inor jabetzaren aprobetxamenduan jarri ere, eskubide pertsonalen kasuan izan ezik.

Dena den, besterentze edo hipoteka horrek ondoreak sortuko ditu, gainerako jabekideei begira, erkidegoa amaitu eta zatitzean jabekide horri adjudikatzen zaion zatiaren gainean bakarrik.

400 artikulua

Jabekide batek ere ez du erkidegoanirauteko betebeharrik. Jabekide bakoitzak edozein unetan eska dezake gauza erkidearen zatiketa.

Hori gorabehera, baliozkoa da epe jakin batean zehar gauza indibisoan iraunarazteko ituna; epe hori ezin da hamar urtetik gorakoa izan. Epe hori beste hitzarmen baten bidez luza daiteke.

401 artikulua

Aurreko artikuluan xedatutakoagorabehera, jabekideek ezin dute gauza erkidearen zatiketa eskatu, horrekin gauza baliogabe suertatzen denean xedetzat duen erabilera betetzeko.

Eraikinaren ezaugarriek eraikinarenzatiketa ahalbidetzen badute, zatiketa hori egin daiteke erkideetatik edozeinek hala eskatuta; halakoetan, pisu edo lokal independenteak horiei erantsitako osagai erkideekin batera adjudikatuko dira, 396. artikuluak araututako moduan.

402 artikulua

Gauza erkidearen zatiketa egin dezakete, bai interesdunek, bai eta partaideen borondatez izendatutako tartekarinahiz ararteko adiskidetzaileek ere.

Tartekari nahiz ararteko adiskidetzaileek zatiketa egiten badute, erkidegoaren zatiak eratu beharko dituzte erkide bakoitzari dagokion eskubidearen arabera; ahal den neurrian, saihestu behar dute erkideei osagarriak diruz ordaintzea.

403 artikulua

Partaideen hartzekodun edo lagapenhartzaileek gauza erkidearen zatiketan esku har dezakete, eta zatiketa horren aurka jar daitezke euren esku-hartzerik gabe gauzatzen bada. Hala ere, ezin dute aurkaratu jada burututa dagoen zatiketa, salbu eta iruzurrez egin denean, edota, zatiketa eragozteko hartzekodun eta lagapen-hartzaileok horren aurka forma egokian jarri arren, zatiketa hori gauzatu denean; betiere, zordunak edo lagatzaileak eskubidea du zatiketaren baliozkotasunari eusteko.

404 artikulua

Gauza berez zatiezina izan eta jabekideak ez direnean ados jartzen gauzahori euretako bati adjudikatu eta horrek gainerakoei kalte-ordaina emateko, gauza saldu eta horren prezioa banatuko da.

405 artikulua

Gauza erkidearen zatiketak ezin diohirugarrenari kalterik egin; hirugarrenak eutsi egingo die banaketa egin aurretik berari zegozkion hipoteka, zortasun edo beste eskubide errealei. Era berean, erkidegoa zatitu arren, indarrean iraungo dute hirugarrenak erkidegoaren aurka dituen eskubide pertsonalek.

406 artikulua

Jarauntsi-zatiketaren inguruko erregelak aplikatuko zaizkio erkidegoapartaideen artean zatitzeari.

IV. TITULUA

JABETZA BEREZI BATZUK

I. KAPITULUA

Urak

I. ATALA

Uren gaineko jabaria

407 artikulua

Herri-jabarikoak dira: 1. Ibaiak eta horien berezko ubideak.

2. Ur-begi eta erreken berezko ubideetatik etengabe edo etenka doazenurak, eta ubide horiek beroriek.

3. Herri-jabariko lurretan etengabeedo etenka jaiotzen diren urak.

4. Naturak herri-lurretan eratutakolaku eta aintzirak, eta horien ibilguak.

5. Sakan edo euri-bideetatik igarotzen diren euri-urak, horien ubidea ereherri-jabarikoa denean.

6. Herri-lurren azpian dauden urak.

7. Herri-lanak gauzatzeko guneanaurkitu diren urak, nahiz eta lanok emakidadunak egin.

8. Subjektu pribatuen, estatuaren,probintzien edo herrien lurretan etengabe edo etenka jaiotzen diren urak, urok lur horietatik irteten direnetik.

9. Iturri, estolda eta establezimendupublikoen soberakinak.

408 artikulua

Jabari pribatukoak dira: 1. Jabari pribatuko lurretan etengabe nahiz etenka jaiotzen diren urak, urok lur horietatik igarotzen diren bitartean.

2. Naturak lur pribatuetan eratutakolaku eta aintzirak, eta horien ibilguak.

3. Lur pribatuen azpian daudenurak.

4. Lur pribatuen gainean erortzendiren euri-urak, horiek lurron mugak gainditzen ez dituzten bitartean.

5. Euri-urek etengabe nahiz etenkaeratutako ur-lasterraren ubideak, eta herri-jabarikoak ez diren finkak zeharkatzen dituzten erreken ubideak.

Landa eta eraikin batera urak eramateko erreten edo akueduktu ororen ur,ubide, ezponda eta bazterrak landa edo eraikinaren osagaitzat hartuko dira.

Akueduktuak lur batzuk edo horien mugak zeharkatu arren, lurron jabeek ezin dute alegatu akueduktuaren gaineko jabaririk, ezta akueduktuaren ubide edo bazterrak aprobetxatzeko eskubiderik ere, salbu eta alegazio horren oinarri diren jabetza-tituluek erreklamaziopeko eskubidea edo jabaria adierazten dutenean.

II. ATALA

Herri-uren aprobetxamendua

409 artikulua

Herri-uren gaineko aprobetxamendua eskuratzen da: 1. Administrazio-emakidaren bidez.

2. Hogei urteko preskripzioaren bidez. Aprobetxamendu horien gaineko eskubide eta betebeharren mugak izango dira, lehenengo kasuan, emakidaren hitzez-hitzezkotasunak eratortzen dituenak, eta, bigarrenean, urak erabiltzeko moduak eta formak eratortzen dituztenak.

410 artikulua

Uren aprobetxamendurako emakidaoro hirugarrenari kalterik egin gabe ulertzen da.

411 artikulua

Ur publikoak aprobetxatzeko eskubidea azkentzen da horien emakidairaungitzen denean edo eskubidea hogei urteko epean erabiltzen ez denean.

III. ATALA

Jabari pribatuko uren aprobetxamendua

412 artikulua

Lurretik ur-begi edo errekaren batetengabe nahiz etenka jaio eta lur horren jabeak haren urak aprobetxa ditzake lur horretatik igarotzen diren bitartean; hala ere, soberakin-urak herri-jabariko ur bihurtzen dira, eta horien gaineko aprobetxamendua urei buruzko lege bereziak arautzen du.

413 artikulua

Euri-uretako ibilguen gaineko jabari pribatuak ez du biderik ematen lan edo obrak gauzatzeko, horien helburua bada hirugarrenaren kalterako uron ibilbidea aldatzea, edo uholdeen indarrez lan edo obrok suntsitzeak hirugarrenari kalte egin ahal badio.

414 artikulua

Ezin da inor jabetza pribatuko lurretan sartu, bertan urak bilatzeko edolurrotan dauden urak erabiltzeko, jabeen baimenik gabe.

415 artikulua

Lurraren jabeak bertan jaiotzen diren uren gaineko jabaria du, baina jabari horrek ezin die kalterik egin beheko lurren jabeek urok aprobetxatzeko lege bidez eskuratu dituzten eskubideei.

416 artikulua

Lurraren jabeak ahalmena du lurhorren barruan euri-uren biltegiak eraikitzeko, horiekin ez bazaio kalterik egiten jendeari edo hirugarrenari.

IV. ATALA

Lurpeko urak

417 artikulua

Lurraren jabeak, berak bakarrik, edo,osterantzean, beste inork, haren baimenarekin, lurpeko urei buruz ikerketak egin ditzake bertan.

Herri-jabariko lurretan lurpeko ureiburuz ikerketak egin ahal izateko, administrazio-baimena izan behar da nahitaez.

418 artikulua

Urei buruzko lege bereziarekin batetorriz azaleraturiko urak, nork azaleratu eta horri dagozkio.

419 artikulua

Ur azaleratuen jabeak bertan behera uzten baditu ur horiek euren ibilbide naturalean, herri-jabarikoak izangodira.

V. ATALA

Xedapen orokorrak

420 artikulua

Lur batean urak biltzeko defentsaobrak badaude, edo, uren ibilbidea aldatzeagatik, obra horiek berriro eraiki behar badira, lurraren jabea behartuta dago beharrezkoak diren konponketak edo eraikinak berak egitera, edo, bestela, kalteak izan dituzten edo begi-bistan kalteak izan ditzaketen lurren jabeek konponketa edo eraikinok egin ditzaten ahalbidetzera, horrekin berari kalterik eragiten ez bazaio.

421 artikulua

Lur batean gaiak pilatu edo erortzeagatik uren ibilbidea oztopatzen badahirugarrenari kalte eginez edo hirugarrena arriskuan jarriz, eta, horren ondorioz, gaiok lur horretatik atera behar badira, aurreko artikuluan xedatutakoa aplikatu behar da.

422 artikulua

Aurreko bi artikuluetan aipatu obrekonurak ekarri eta onurotan parte hartzen duten jabe guztiek ordaindu behar dituzte, euren interesaren arabera, obra horiek egiteko gastuak. Inork erruz eragin baditu kalteak, berak izango du gastuon gaineko erantzukizuna.

423 artikulua

Herri-onura dela bide, Nahitaez Jabetza Kentzeari buruzko Legearenmenpe daude korporazioei edo subjektu pribatuei dagozkien uren gaineko jabetza eta erabilera.

424 artikulua

Titulu honetako xedapenek ez diete kalterik egiten aldez aurretik eskuratutako eskubideei, ezta ur, erreten, iturri edo ur-begien jabeek duten jabari pribatuari ere; jabari horren bidez, jabeok ur, erreten, iturri edo ur-begiak aprobetxa, sal eta truka ditzakete jabetza pribatu gisa.

425 artikulua

Kapitulu honetako xedapenek berenberegi arautzen ez dituzten gaietan, urei buruzko lege bereziak agindutakoa aplikatu behar da.

II. KAPITULUA

Meak

426 artikulua

Meak aurkitzeko asmoarekin, espainiarrek nahiz atzerritarrek herri-jabariko lurretan laginketak edo lur-zulatze lanak egin ditzakete askatasunez, baldin eta lanon luze-zabala edo sakonera ez bada hamar metrokoa baino handiagoa; dena den, lanak gauzatu baino lehen, toki-agintaritzari lanon abisu eman behar diote. Jabetza pribatuko lurretan ezin da laginketarik egin, lurren jabeak edo horren ordezkariak horretarako baimenik ematen ez badu.

427 artikulua

Meagintzari buruzko lege bereziak arautzen ditu aurreko artikuluan aipatutako eskubidearen mugak, eskubide hori egikaritzeko aurretiazko formalitate eta baldintzak, meatzat jo behar diren gaien izendapena, eta lurraren jabeari, eta, emakida luzatuz gero, meen aurkitzaileei dagozkien eskubideen zehaztapena.

III. KAPITULUA

Jabetza intelektuala

428 artikulua

Literaturako lanaren edo lan zientifiko nahiz artistikoaren egileak eskubidea du berak nahi duen moduan lanhori ustiatu eta xedatzeko.

429 artikulua

Jabetza Intelektualari buruzko Legeak zehazten du eskubide hori nori dagokion, nola egikaritu behar den eta zenbat dirauen. Lege berezi horrek arautu edo konpontzen ez dituen gaietan, kode honek jabetzari buruz ezarritako erregela orokorrak aplikatuko dira.

V. TITULUA

EDUKITZA

I. KAPITULUA

Edukitza eta horren motak

430 artikulua

Edukitza naturala da norbaitek gauzaukan edo eskubidea lupertzea. Edukitza zibila ukantza edo luperketa bera da, eta, horrekin batera, norbaitek bere egin nahi izatea gauza edo eskubidea.

431 artikulua

Gauzak ukan edo eskubideak lupertzen dituen berberak egikaritzen duhaien gaineko edukitza, edo, osterantzean, beste inork, haren izenean.

432 artikulua

Ondasun eta eskubideen gaineko edukitza bi modutan izan daiteke: ugazaba moduan, edo, bestela, gauza edo eskubideak artatu nahiz lupertzeko ukandun moduan, horien gaineko jabaria beste inorena izanik.

433 artikulua

Edukitzailea onusteduna da, ez badaki bere tituluan edota eskuratzeko moduan akats bat dagoela eta akats horrekhura baliogabetzen duela.

Edukitzailea gaitzusteduna da bestelako kasuetan.

434 artikulua

Onustea badela uste da beti, eta edukitzailea gaitzusteduna dela baieztatzen duenari dagokio hori frogatzea.

435 artikulua

Onustez eskuratutako edukitzak izaera hori galtzen du, egintza jakin batzuek egiaztatzen dutenean eta egiaztatzen dutenetik edukitzaileak badakielagauzaren gaineko edukitza bidegabe duela.

436 artikulua

Uste da edukitza eskuratzeko modua zein izan eta modu berean eustenzaiola edukitza horren luperketari, kontrakoa frogatzen ez den bitartean.

437 artikulua

Atzemateko moduko gauza eta eskubideak bakarrik izan daitezke edukitzaren objektu.

II. KAPITULUA

Edukitza eskuratzea

438 artikulua

Edukitza eskuratzen da edukitzapekogauza edo eskubidea okupatzen denean, gauza nahiz eskubide hori norberaren borondatearen menpe geratzen denean, edo norberaren egintzak eta harako eskubidea eskuratzeko ezarritako lege-formalitateak betetzen direnean.

439 artikulua

Edukitza eskura dezakete edukitzahori lupertuko duenak berak, horren legezko ordezkariak, mandatariak eta mandaturik ez duen hirugarrenak; dena den, azken kasu horretan, ez da ulertuko edukitza eskuratu denik, edukitzaegintza norbaiten izenean egin eta pertsona horrek egintza berresten ez duen bitartean.

440 artikulua

Jaraunsleak jarauntsia onartzenduenean ulertzen da jarauntsiko ondasunen edukitza berari eskualdatu zaiola kausatzailearen heriotza-unetik, inolako geldiarazpenik gabe.

Norbaitek baliozkotasunez arbuiatzen badu jarauntsia, ulertzen da pertsona horrek ez duela inoiz jarauntsiarenedukitzarik izan.

441 artikulua

Ezin da sekula ere edukitza indarkeriaz eskuratu, edukitzailea eskuraketahorren aurka jartzen den bitartean. Norbaitek uste badu beste inori gauzaren ukantza kentzeko akzioa edo eskubidea duela, eta ukanduna gauza ematearen aurka jartzen bada, hark laguntza eskatu beharko dio agintari eskudunari.

442 artikulua

Jaraunsle-tituluaren bidez oinordekodenak ez ditu jasango bere kausatzaileak izan duen edukitza akastunaren ondorioak, salbu eta frogatzen denean oinordekoak bazuela edukitzan eragina duten akatsen berri; hala ere, onusteko edukitzaren ondoreak ez dira onuragarriak izango oinordekoarentzat, kausatzailearen heriotza-datatik baino.

443 artikulua

Adingabeek eta ezgaituek gauzengaineko edukitza eskura dezakete; baina euren ordezkari legitimoen laguntza behar dute edukitzatik eurentzat sortzen diren eskubideak erabiltzeko.

444 artikulua

Jasamen hutsarekin burututako egintzek, modu klandestinoan eta gauzarenedukitzaileak jakin gabe gauzaturikoek, eta indarkeriazko egintzek ez dute eraginik edukitzaren gainean.

445 artikulua

Edukitza, egitate gisa, ezin zaie bipertsona desberdini aitortu, indibiso-kasuetan izan ezik. Edukitzeko egitatearen inguruan auzia sortzen bada, lehenespena izango du oraingo edukitzaileak; oraingo edukitzaileak bi badira, antzinatasun gehien duenak; edukitza guztien data berbera bada, titulua aurkezten duenak; eta, baldintza horiek guztiak berberak badira, gauza gordailuan edo epailearen zainpean utziko da, harik eta gauza horren gaineko edukitza edo jabetzari buruz, izapide egokien bidez, erabakia hartu arte.

III. KAPITULUA

Edukitzaren ondoreak

446 artikulua

Edukitzaile orok eskubidea du bereedukitza errespetatua izan dadin; eta, hari edukitzan nahasmendua eraginez gero, edukitza bera babestu edo hori edukitzaileari itzuli beharko zaio, prozedura-legeek ezartzen dituzten bideak erabiliz.

447 artikulua

Ugazaba moduan eskuratu eta lupertzen den edukitza bakarrik izan daiteke jabaria eskuratzeko titulua.

448 artikulua

Ugazaba moduan edukitza duenakbere mesederako du edukitzeko titulu zuzena duelako lege-presuntzioa, eta ezin da pertsona hori behartu titulua erakustera.

449 artikulua

Gauza higiezinaren gaineko edukitzak berez dakar gauza horren barruan dauden altzari eta objektuen gainekoa ere, horiek alde batera utzi behar direla frogatu edo egiaztatzen ez den bitartean.

450 artikulua

Gauzaren gaineko edukitza erkidegoan dagoenean ulertuko da gauza horren partaide bakoitzak indibiso bitartean edukitza izan duela gauza zatitzean berari dagokion zatiaren gain bakarrik.

Gauzaren gaineko edukitza erkidegoan izanik, edukitza horren oso-osoko nahiz zati bateko geldiarazpenak erkide guztiei egiten die kalte neurri berean.

451 artikulua

Edukitzaile onustedunak bere egitenditu jasotako fruituak, edukitza hori legez geldiarazten ez den bitartean.

Fruitu naturalak eta industrialakeuren jatorritik banandu edo bereizten diren unetik jaso direla ulertzen da.

Fruitu zibilak egunean-eguneanekoitzi direla ulertzen da, eta edukitzaile onustedunari dagozkio proportzio horretan.

452 artikulua

Onustea amaitzean fruitu naturaledo industrial batzuk banantzeke badaude, edukitzaileak eskubidea du fruitu horien ekoizpenerako egin dituen gastuak berreskuratzeko, eta, horrez gain, uztaren produktu likidoaren zati bat jasotzeko, edukitzak izan duen iraupenaren arabera.

Zamak modu berean lainduko dira bi edukitzaileen artean.

Gauzaren jabeak, hala nahi badu,edukitzaile onustedunari eman diezaioke lugintza bukatzeko eta banantzeke dauden fruituak biltzeko ahalmena, edukitzaile horrek lugintzan izan dituen gastuen eta edukitzaile horri dagokion produktu likidoaren kalte-ordain gisa; edukitzaile onustedunak, edozein arrazoi dela eta, ez badu emate hori onartu nahi, galdu egingo du beste edozein bidetatik kalte-ordaina eskuratzeko eskubidea.

453 artikulua

Nahitaezko gastuak edukitzaile orori ordaintzen zaizkio; baina edukitzaile onustedunak bakarrik atxiki dezake gauza, gastu horiek ordaintzen ez zaizkion bitartean.

Gastu onuragarriak edukitzaile onustedunari ordaintzen zaizkio gauza atxikitzeko eskubide berberarekin; edukitzaren inguruko auzietan garaile ateratzendenak aukeran du gastuen zenbatekoa ordaintzea, edo, bestela, gastu horiek direla-eta gauzak izan duen balio-gehikuntza ematea.

454 artikulua

Edukitzaile onustedunari ez zaizkio ordaindu behar luxuzko edo atsegin hutsezko gastuak; baina edukitzaile horrek berarekin eraman ditzake gauza nagusia edertzeko erabili dituen apaindurak, baldin eta horrekin gauza nagusiari ez badio narriadurarik eragiten, eta edukitzaile berriak hobesten ez badu aurreko edukitzaileari horrek gastatutakoa ordaintzea.

455 artikulua

Edukitzaile gaitzustedunak ordaindu behar ditu berak jasotako fruituaketa edukitzaile legitimoak jaso ahal izango zituzkeenak; eta beraren eskubidea izango da, bakar-bakarrik, gauza artatzeko nahitaez egin behar izan dituen gastuak berreskuratzea. Edukitzaile gaitzustedunari ez zaizkio ordainduko luxuzko eta atsegin hutsezko hobekuntzetan egindako gastuak; baina edukitzaile horrek berarekin eraman ahal izango ditu gastuak zein objektutan inbertitu eta objektu horiek, baldin eta gauzari ez bazaio narraidurarik egiten, eta edukitzaile legitimoak hobesten ez badu objektu horiekin geratzea, edukitza eskuratzeko unean objektuok zuten balioa ordainduz.

456 artikulua

Naturak edo denboraren joan-etorriak hobekuntzak sortzen dituenean, hobekuntza horiek beti geratzen dira edukitzari buruzko auzian garaile ateratzen denarentzat.

457 artikulua

Edukitzaile onustedunak ez du inolako erantzukizunik edukitzapeko gauzetan izandako narriadura edo galeraren gain, doloz jardun duela egiaztatzendenean izan ezik. Edukitzaile gaitzustedunak narriadura edo galeraren gaineko erantzukizuna du beti, baita ezinbesteko kasuetan ere, asmo gaiztoz atzeratu duenean edukitzaile legitimoari gauza ematea.

458 artikulua

Edukitza lortzen duenak ez du hobekuntzarik ordaindu behar, hobekuntzahori desagertu bada gauza eskuratzeko unean.

459 artikulua

Oraingo edukitzaileak egiaztatzen badu iraganean edukitza izan duela, bitarteko denboran ere edukitzaile izan dela uste da, kontrakoa frogatzen ez den bitartean.

460 artikulua

Edukitzaileak edukitza gal dezake:

1. Gauza bertan behera uzten duenean. 2. Gauza beste inori lagatzen dionean kostu bidez nahiz dohainik.

3. Gauza erabat suntsitu edo galtzendenean, edo gauza hori merkataritzatik kanpo geratzen denean.

4. Beste inork gauzaren edukitza duenean urtebete baino gehiagoko epean,nahiz eta aurreko edukitzaileak edukitza horren aurkako borondatea agertu.

461 artikulua

Ez da ulertu behar gauza higigarriaren gaineko edukitza galdu denik, gauza hori edukitzailearen eskumendeandagoen bitartean, berak gauza aldianaldian non dagoen jakin ez badaki ere.

462 artikulua

Ez da ulertu behar gauza higiezineneta eskubide errealen gaineko edukitza galdu denik, ezta hirugarrenaren kalterako gauzatzen den preskripzioaren ondoreetarako eskualdatu denik ere, Hipoteka Legean xedatutakoaren arabera baino.

463 artikulua

Norbaitek inoren gauzaren gaineko edukitza badu ukandun huts gisa, eta edukitza horren gaineko egintzak burutzen baditu edo horiei adostasuna ematen badie gauza edozein modutan lupertu edo atxikitzeko, orduan, egintza horiek ez dakarte betebeharrik ez kalterik ugazabarentzat, salbu eta ugazabak ukandunari egintzok burutzeko esanbidezko ahalmenak eman dizkionean, edo egintzok burutu eta gero ugazabak horiek berretsi dituenean.

464 artikulua

Ondasun higigarrien gain onustezeskuratutako edukitza tituluaren bestekoa da. Hala ere, norbaitek gauza higigarria galdu badu edo inori legearen aurka halakoa kendu bazaio, gauza higigarria erreibindika diezaioke horren edukitza duenari.

Galdutako nahiz ostutako gauza higigarriaren edukitza duenak gauza horionustez eskuratu badu jendaurreko salmentan, gauzaren jabeak ezin izango du horren itzulketa lortu gauza horren truk emandako prezioa ordaindu gabe.

Halaber, Gobernuaren baimenarekinezarritako erruki-etxeetan bahitutako gauza higigarrien jabeak ezin izango du euron itzulketa lortu, halakoak bahitu dituen pertsona edozein izanik ere, establezimenduari bahikuntzaren kopurua eta mugaeguneratutako korrituak ordaindu gabe.

Burtsa, azoka edo merkatuan eskuratutako gauza higigarrietan, edo legezbehar den moduan jardun eta antzeko objektuak salerosten dituen merkatariarengandik eskuraturikoetan, Merkataritza Kodeak xedatzen duena bete beharko da.

465 artikulua

Animalia basatien gaineko edukitzari eutsi egiten zaio animaliok edukitzailearen eskumendean dauden bitartean; etxekotutako edo mantsotutako animaliak animalia mantsoekin edo etxeko animaliekin parekatzen dira, edukitzailearen etxera itzultzeko ohitura baldin badute.

466 artikulua

Edukitza bidegabe galdu eta zuzenbidearekin bat etorriz berreskuratzen duenari buruz, ulertzen da, beraren onurarako izan daitezkeen ondore guztietarako,edukitza lupertu izan duela inolako geldiarazpenik gabe.

VI. TITULUA

GOZAMENA, ERABILTZEA ETA BIZTANTZEA

I. KAPITULUA

Gozamena

I. ATALA

Gozamena orokorrean

467 artikulua

Gozamenak inoren ondasunak lupertzeko eskubidea ematen du, ondasun horien forma eta izaera artatzekobetebeharrarekin batera, salbu eta gozamenaren eraketa-tituluak edo legeak bestelakoa ahalbidetzen duenean.

468 artikulua

Gozamena eratzen da lege bidez;subjektu pribatuen borondatez, borondate hori bizien arteko egintzetan edo azken nahian azalduta; bai eta preskripzio bidez ere.

469 artikulua

Gozamena era daiteke gauzak ematendituen fruitu guztien edo batzuen gain, pertsona batentzat edo batzuentzat, aldi berean nahiz ondoz ondo, eta, betiere, egun jakin batetik aurrera edo egun jakin bat arte, huts-hutsean edo baldintzapean. Halaber, gozamena eskubide baten gain era daiteke, eskubide hori bere-berezkoa edo eskualdaezina denean izan ezik.

470 artikulua

Gozamenaren eraketa-tituluak zehaztuko ditu gozamendunaren eskubideeta betebeharrak; titulu horretan ez bada ezer zehaztu edo bertan zehaztutakoa nahiko ez bada, hurrengo bi ataletan jasotako xedapenak aplikatuko dira.

II. ATALA

Gozamendunaren eskubideak

471 artikulua

Gozamendunak eskubidea du gozamenpeko ondasunek ematen dituzten fruitu natural, industrial eta zibil guztiak eskuratzeko. Finkan aurkitutako altxorrei dagokienez, gozamenduna arrotza besterik ez da.

472 artikulua

Gozamendunari dagozkio gozamenahastean banantzeke dauden fruitu naturalak eta industrialak.

Gozamena azkentzean banantzekedaudenak jabeari dagozkio.

Aurreko kasuetan, gozamendunakez dizkio jabeari ordaindu behar, gozamena hasten denean, horrek egindako gastuak; baina, gozamena amaitzean, jabeak gozamendunari ordaindu behar dizkio, banantzeke dauden fruituen produktuarekin, gozamendunak berak egindako lugintza, hazi eta horien antzekoen ondorioz sortutako gastu arruntak.

Artikulu honetan xedatutakoak ezdie kalterik egiten hirugarrenaren eskubideei, eskubide horiek gozamena hasi edo bukatzean eskuratu direnean.

473 artikulua

Gozamendunak gozamenpeko luredo landak errentan eman baditu, eta gozamena errentamendua baino lehen amaitzen bada, gozamendunak edo horren jaraunsle eta oinordekoek eskuratzen dute errentariak ordaindu behar duen errentaren araberako zatia bakarrik.

474 artikulua

Fruitu zibilak egunean-eguneanjaso direla ulertzen da, eta fruituok gozamendunari dagozkio gozamenak izan duen iraupenaren arabera.

475 artikulua

Gozamena eratzen bada aldizkakoerrenta edo pentsioa diruz, fruituz edo obligazioen nahiz eramailearentzako tituluen korrituez jasotzeko eskubidearen gain, eskubide horren produktu edo fruitutzat hartuko da mugaegun bakoitzean eman beharrekoa.

Gozamenaren bitartez gozatzen badira industria- edo merkataritza-ustiategi batean parte-hartzeak ematen dituenetekinak, eta etekin horiek banatzeko ez badago mugaegun finkorik, etekinok ere izaera horretakoak izango dira.

Kasu batean zein bestean, horiekguztiak fruitu zibil gisa banatu eta aurreko artikuluak agintzen duen moduan erabiliko dira.

476 artikulua

Gozamenpeko lurrean meatzeak daudenean, gozamendunari ez dagozkio jadanik salatuta edo emakidapean dauden meatzeen produktuak, ezta gozamena hastean langintzapean dauden meatzeenak ere, salbu eta gozamenaren eraketa-tituluan gozamendunari beren beregi eman zaizkionean produktu horiek, edo gozamena unibertsala denean.

Hala ere, gozamendunak harriak,karea eta igeltsua atera ditzake harrobietatik, berak egin behar dituen edo beharrezkoak diren obrak nahiz konponketak burutzeko.

477 artikulua

Aurreko artikuluan xedatutakoa gorabehera, legezko gozamenean, gozamendunak ustia ditzake jadanik salatuta, emakidapean edota langintzapean dauden meatzeak, horiek gozamenpeko lurrean badaude; halakoetan, gozamendunak bere egiten ditu gastuak kendu eta gero geratzen diren etekinen erdiak, eta gastu horiek gozamendunak eta jabeak erdi bana ordaintzen dituzte.

478 artikulua

Gozamendun izateak ez dio berarikentzen Meatzeei buruzko Legeak gozamendun orori ematen dion eskubidea, zertarako eta gozamenpeko lurretan dauden meatzeak salatu eta horien gaineko emakida eskuratzeko, legeak berak ezarritako forma eta baldintzekin.

479 artikulua

Gozamendunak luper ditzake gozamenpeko gauzak akzesio bidez izanduen gehikuntzak, gauza horrentzat eratu diren zortasunak, eta, oro har, gauza horri datxezkion onura guztiak.

480 artikulua

Gozamendunak bere kabuz aprobetxa dezake gozamenpeko gauza, beste inori errentamenduan eman diezaioke gauza hori, eta, orobat, gozamen-eskubidea besterendu ahal du, baita dohainik ere. Dena den, gozamendunak halako izaeraz egiten dituen kontratu guztiak gozamena amaitzean suntsiaraziko dira, landa-finken gaineko errentamendua izan ezik; errentamendu horrek nekazaritzako urtea amaitu arte dirauela ulertuko da.

481 artikulua

Gozamenpeko gauzak, kontsumigarriak izan ez arren, erabileraren erabileraz narriatzen badira, gozamendunak gauza horiek erabil ditzake euren xedearen arabera, eta, gozamena amaitzean, dauden-daudenean itzuli behar ditu; hala ere, gozamendunaren dolo edo zabarkeria dela-eta gauzek narriadurak izan badituzte, gozamendunak jabeari kalte-ordaina eman behar dio.

482 artikulua

Gozamenak bere barruan hartzenbaditu erabileraren erabileraz kontsumitzen diren gauzak, gozamendunak gauza horiek erabiltzeko eskubidea du, eta, gozamena amaitzean, euren balioa ordaindu behar du gauzok zenbatetsita eman bazaizkio. Gauzak zenbatetsi ez direnean, gozamendunak eskubidea du kopuru eta kalitate bereko beste horrenbeste itzultzeko, edo, bestela, gozamena bukatzean gauzok duten prezio arrunta ordaintzeko.

483 artikulua

Mahasti, olibadi eta bestelako zuhaitznahiz zuhaixken gozamendunak probetxua atera dezake hildako orpoetatik, bai eta istripuren bat dela-eta hautsi edo erauzitako orpoetatik ere; baina beste batzuk jarri behar ditu haien ordez.

484 artikulua

Ezbeharra edo aparteko kasua dela eta, hainbat mahasti, olibadi edota zuhaitz nahiz zuhaixka desagertu badira, eta birjarpena ezinezkoa bada edo birjarpen horrek gehiegizko kargak badakartza, gozamendunak jabearen esku utz ditzake hildako, eroritako edo hautsitako orpoak, eta jabeari eska diezaioke horiek kendu eta lurra garbi uztea.

485 artikulua

Mendiaren gozamendunak luper ditzake mendi horrek bere izaeraren arabera eman ditzakeen aprobetxamenduguztiak.

Mendiko zuhaitzak mozteko direnean edo eraikuntzarako oholak egitekodirenean, gozamendunak mendi horretan egin ditzake jabeak egin ohi zituen mozketa edo ebaketa arruntak; jabeak halakorik egin ezean, mozketa edo ebaketak egingo dira tokiko ohiturak zehaztutako modu, zati eta aldian.

Gozamendunak mozketa edo ebaketak egingo ditu beti finkaren artapenarikalterik egin gabe.

Zuhaitzen hazitegietan, gozamendunak behar besteko meazketa egin dezake bertan geratzen diren zuhaitzakegoki haz daitezen.

Aurreko lerrokadetan ezarritakoazkanpo, gozamendunak ezin ditu zuhaitzak orpotik ebaki, ebaketa gozamenpeko gauzaren bat birjarri edo hobetzeko egiten denean izan ezik; kasu horretan, gozamendunak aldez aurretik eman behar dio jabeari obra egiteko beharrizanaren berri.

486 artikulua

Lurrak, eskubide errealak edo ondasun higigarriak erreklamatzeko akzioaren gozamendunak akzio hori egikari, eta akzioaren jabea behartu dezake horretarako ordezkaritza ematera eta berak dituen frogabide guztiak lagatzera. Akzioa egikaritzearen ondorioz gozamendunak erreklamaziopeko gauza eskuratzen badu, gozamena fruituetara bakarrik mugatuko da, eta gauzaren gaineko jabaria jabearentzat geratuko da.

487 artikulua

Gozamendunak bere ustez komenigarri diren hobekuntza onuragarriakedo atsegin hutsezko hobekuntzak egin ditzake gozamenaren objektu diren ondasunetan, horien forma edo izaera aldatzen ez badu; hala ere, gozamendunak ez du horren ondoriozko kalte-ordaina eskatzeko eskubiderik. Dena den, gozamendunak hobekuntza horiek ken ditzake, hori egin badaiteke ondasunei kalterik egin gabe.

488 artikulua

Gozamendunak gozamenpeko ondasunetan izandako kalteak konpentsaditzake berak ondasunotan egindako hobekuntzekin.

489 artikulua

Ondasunen jabeak ondasunok besteren ditzake horien gaineko gozamena beste inorena izanda ere; dena dela,jabeak ezin ditu ondasun horien forma eta izaera aldatu, ezta eurotan ezer egin ere, gozamendunari kaltegarri gertatzen zaiona.

490 artikulua

Gauzaren gaineko edukitza erkidegoan egon eta gauza horren zati baten gozamendunak egikari ditzake jabeak gauzaren administrazioari buruz eta fruitu nahiz korrituen eskuraketari buruz dituen eskubide guztiak. Erkidegoan edukitako gauza zatitzeagatik erkidegoa amaitzen bada, gozamendunak jasotzen du jabeari edo jabekideari adjudikatutako zatiaren gaineko gozamena.

III. ATALA

Gozamendunaren betebeharrak

491 artikulua

Ondasunak gozatzen hasi aurretik,gozamenduna behartuta dago:

1. Ondasun guztien inbentarioa egitera, jabea edo horren ordezkari legitimoa zitatuz, ondasun higigarriak tasatuzeta ondasun higiezinen egoera deskribatuz.

2. Fidantza ematera, atal honen arabera berari dagozkion betebeharren betetzea bereganatuz.

492 artikulua

Aurreko artikuluaren bigarren paragrafoan jasotako xedapena ez zaioaplikatzen saltzaile edo dohaintza-emaileari, horrek bere buruarentzat erreserbatu badu saldutako edo dohaintzapeko ondasunen gaineko gozamena, ezta seme-alaben ondasunen gaineko gozamena duten gurasoei edo legezko gozamen-kuota duen alargunari ere, gurasoak edo alarguna berriz ezkontzen ez badira.

493 artikulua

Gozamenaren titulua edozein izanda ere, gozamendunari barkatu ahalzaio inbentarioa egiteko betebeharra edo fidantza ematekoa, horrekin inori kalterik egiten ez zaionean.

494 artikulua

Gozamendunarentzat fidantza ematea nahitaezkoa izanik, gozamendun horrek ez badu hori egiten, jabeak epaileari eska diezaioke ondasun higiezinak administraziopean jartzea; ondasun higigarriak saltzea; efektu publikoak, kreditu-titulu izendunak edo eramailearentzako kreditu-tituluak inskripzio bihurtzea edota bankuan nahiz establezimendu publikoan gordailutzea; eta, era berean, kapitalak, eskudiruzko kopuruak eta ondasun higigarriak besterentzean lortutako prezioa balore ziurretan inbertitzea.

Gozamendunari dagozkio gauza higigarrien prezioak eta efektu publikoeknahiz baloreek ematen dituzten korrituak, bai eta administraziopean jarritako ondasunen produktuak ere.

Orobat, gozamendunak fidantzarik ematen ez duen bitartean edo gozamendunari betebehar hori barkatzen ez zaion bitartean, jabeak, hala hobetsita, bere eskuetan atxiki ditzake, administratzaile gisa, gozamenpeko ondasunak; halakoetan, jabeak gozamendunari eman behar dio ondasunen produktu likidoa, behin administrazio horren ondorioz hitzartu den zenbatekoa edo epaiketa bidez zehaztutakoa kendu eta gero.

495 artikulua

Fidantzarik eman ez duen gozamendunak zin-eginezko kauzioa egineta epaileari eska diezaioke nahitaez erabili beharreko altzariak berari ematea, eta berari eta beraren familiari gozamenpeko etxean gela bat esleitzea; epaileak, kasuan kasuko inguruabarrak aztertu eta gero, eskaera horri baiezkoa eman diezaioke.

Gozamendunaren industriarako beharrezkoak diren tresna, erreminta etagainerako ondasun higigarriei buruz, gauza bera ulertuko da.

Jabeak ez baditu ondasun higigarri jakin batzuk saldu nahi horiek garrantzi artistikoa edo afekzio-prezioa dutelako, ondasunok berari itzultzea eska dezake, fidantza bidez bermatzen badu tasazio-balioaren legezko korrituak ordainduko dituela.

496 artikulua

Behin fidantza eman eta gero, gozamendunak produktu guztien gainekoeskubidea du, gozamenaren eraketa-tituluarekin bat etorriz produktu horiek jasotzen hasteko egunetik hasita.

497 artikulua

Gozamendunak gozamenpeko gauzak jagon behar ditu familiako gurasoon batek egingo lukeen moduan.

498 artikulua

Bere gozamen-eskubidea besterenduedo errentan ematen duen gozamendunak erantzukizuna izango du bere ordezkoak, erruz nahiz zabarkeriaz, gozamenpeko gauzei egiten dizkien kalteen gain.

499 artikulua

Gozamena abere-talde edo aziendaren gain eratzen bada, gozamendunakkumeekin ordeztu behar ditu, bai urtero berez hiltzen diren abelburuak, baita animalia kaltegarrien harrapakeriaren ondorioz hiltzen direnak ere.

Gozamena abelburuen gain eratu etagero, gozamenpeko abelburu guztiak hiltzen badira kutsaduraren eraginez edo ez-ohiko gertakizun baten ondorioz, gozamendunak horretan errurik izan gabe, gozamendun horrek aski du jabeari ezbeharra gertatu eta gero geratu diren hondakinak itzultzearekin.

Era berean, istripuren bat dela-etaabelburu batzuk hiltzen badira gozamendunak horretan errurik izan gabe, gozamenak bere horretan iraungo du bizirik geratzen diren abelburuen gain.

Gozamena abelburu antzuen gain eratu bada, gozamen horren ondoreak etagauza suntsikorren gain eratutako gozamenarenak berberak direla ulertuko da.

500 artikulua

Gozamendunaren betebeharra dagozamenpeko gauzetan beharrezkoak diren konponketa arruntak egitea.

Konponketak nahitaezkoak badiragauzen ohiko erabilerak eragiten dituen narriadura edo apurketei aurre egin eta gauzok artatzeko, konponketok arruntak direla ulertuko da. Jabeak hala eskatu arren, gozamendunak ez baditu konponketa arruntak egiten, jabeak bere kabuz egin ditzake halakoak, gozamendunaren kontura.

501 artikulua

Konponketa bereziak jabearen kontura izango dira. Gozamendunak konponketa horien abisu eman behar dio jabeari, horiek egiteko beharrizana presakoa denean.

502 artikulua

Jabeak konponketa bereziak egitenbaditu, gozamendunari eska diezaioke horietan inbertitutako kopuruak gozamenak iraun artean sortu duen lege-korritua.

Konponketa horiek gauzaren iraupenerako nahitaezkoak izanik, jabeakez dituenean egiten, gozamendunak egin ditzake; baina, gozamena amaitu eta gero, gozamendunak jabeari eska diezaioke obra horiek direla-eta finkak izan duen balio-gehikuntza.

Jabeak ezezkoa ematen badio zenbateko hori ordaintzeari, gozamendunak gauza atxikitzeko eskubidea dugauza horren produktuekin harako zenbatekoa berreskuratu arte.

503 artikulua

Jabeak gozamenpeko finkan gauzaditzake bertan egin daitezkeen obra eta hobekuntzak, edo, finka hori landa-lurra izanez gero, landaketa berriak ere, baldin eta egintza horiek ez badute gozamenaren balioa txikiagotzen eta ez badiote kalterik egiten gozamendunaren eskubideari.

504 artikulua

Gozamenak dirauen artean, gozamendunaren kontura geratuko dira urteko zama eta kontribuzioak, bai etafruituen kargatzat hartzen direnak ere.

505 artikulua

Jabearen kontura geratuko dira gozamenak iraun artean eta kapitalaren gainzuzen-zuzenean ezartzen diren kontribuzioak.

Jabeak horiek ordaindu baditu, gozamendunak jabeari eman behar dizkiokontzeptu hori dela-eta jabeak ordaindu dituen zenbatekoen korrituak; gozamendunak zenbateko horiek aurreratu baditu, eurok jaso beharko ditu gozamena amaitzean.

506 artikulua

Gozamena ondare osoaren gain eratu, eta, eraketa-une horretan, jabeakzorrak baditu, 642 eta 643. artikuluek dohaintzen inguruan ezarritakoa aplikatuko zaie, hala gozamenaren iraupenari, nola gozamendunak zor horiek ordaintzeko duen betebeharrari.

Xedapen berbera aplikatuko da,baldin eta gozamena eratzean jabea aldizkako prestazioak ordaintzera behartuta badago, nahiz eta prestazio horiek kapital ezagunik izan ez.

507 artikulua

Gozamendunak fidantza egokiaeman badu edo ematen badu, bere kabuz erreklama ditzake gozamenaren osagai diren kreditu mugaeguneratuak.

Gozamendunari fidantza emateko betebeharra barkatu bazaio, gozamendun horrek ezin izan badu fidantzarik eman edo emandakoa nahiko izan ez bada, gozamendunak jabearen baimena izan beharko du, edo, jabearen baimenik izan ezean, epailearen baimena, kreditu horiek kobratu ahal izateko.

Fidantza eman duen gozamendunak bere ustez komenigarri den xedea eman diezaioke eskuratutako kapitalari. Fidantzarik eman ez duen gozamendunak, berriz, irabazian jarri beharko du kapitala, jabearen adostasunarekin, eta, bi-bion arteko adostasunik izan ezean, epailearen baimenarekin; eta, edozein kasutan, gozamendunak behar beste berme eman behar du gozamenpeko kapitala oso-osorik iraunarazteko.

508 artikulua

Gozamendun unibertsalak osorikordaindu beharko du bizi arteko errentaren edo mantenu-pentsioaren gaineko legatua.

Jarauntsiko zati alikuotaren gainekogozamendunak legatu hori ordainduko du bere kuotaren arabera.

Bi kasu horietan, jabeak ez du ordainketarik egin behar. Gauza zehatz baten edo batzuen gaineko gozamendunak legatu hori ordainduko du, errenta edo pentsioa gauza horien gain zehatz-mehatz eratuta dagoenean bakarrik.

509 artikulua

Zor jakin batzuen ordainketa bermatzeko eratutako hipotekan, finka hipotekatuaren gozamendunak ez dituzor horiek ordaindu behar.

Zor horiek ordaintzeko, finka enbargatu edo epaiketa bidez saltzen bada,jabeak erantzukizuna izango du gozamendunari begira, arrazoi horrengatik gozamendunak galdu duenaren gain.

510 artikulua

Gozamena eratu bada jarauntsi osoaren edo horren zati alikuotaren gain, gozamendunak diru-kopuru batzuk aurrera ditzake gozamenpeko ondasunei dagozkien jarauntsi-zorrak ordaintzeko; gozamena azkentzean, gozamendunak jabeari eska diezaioke kopuru horiek itzul diezazkion, korriturik gabe.

Gozamendunak ezezkoa ematen badio diru-kopuru horiek aurreratzeari,jabeak eska dezake gozamenpeko ondasunak saltzea, diru kopuru horiek ordaintzeko behar den besteko neurrian; osterantzean, jabeak bere diruz ordain ditzake kopuruok, eta, kasu horretan, gozamendunari eska diezazkioke kasuan kasuko korrituak.

511 artikulua

Gozamendunak jabeari eman behardio hirugarrenak burututako egintza guztien abisu, baldin eta horien berri badu eta halako egintzek jabetza-eskubideei kalte egin ahal badiete; hori egin ezean, gozamendunak kalte-galeren gaineko erantzukizuna izango du erruduna bera izango balitz bezala.

512 artikulua

Gozamendunaren kontura geratukodira gozamenari buruzko auzietan izandako gastu, kostu eta kondenak.

IV. ATALA

Gozamena azkentzeko moduak

513 artikulua

Gozamena azkentzen da: 1. Gozamenduna hiltzen denean.

2. Gozamena zein eperako eratu eta epe hori amaitzen denean, edota eraketa-tituluan jasotako baldintza suntsiarazlea betetzen denean.

3. Pertsona berarengan bateratzendirenean gozamena eta jabetza.

4. Gozamendunak gozamenari ukoegiten dionean.

5. Gozamenpeko gauza oso-osorikgaltzen denean.

6. Eratzailearen eskubidea suntsiarazten denean. 7. Preskripzioa gertatzen denean.

514 artikulua

Gozamenpeko gauzaren zati bat bakarrik galtzen bada, eskubide horrekgainerako zatian iraungo du.

515 artikulua

Hogeita hamar urtetik gorako gozamenik ezin da eratu herri, korporazio edo sozietateen mesederako. Halako gozamena eratu bada, eta, epea bete aurretik, herria hutsik geratzen bada edo korporazioa nahiz sozietatea desegiten bada, gozamena azkendu egingo da egitate hori dela bide.

516 artikulua

Gozamena eman bada hirugarrenakadin jakin bat bete arte, gozamen hori ez da azkenduko aldez aurretik finkatutako urte-kopurua bete arte, nahiz eta hirugarrena lehenago hil, salbu eta gozamena beren beregi eman denean pertsona horren bizitzari begira bakarrik.

517 artikulua

Gozamena finkaren gain eratu bada,eta, finka horren osagaietako bat eraikin bat izanik, eraikin hori edozein modutan suntsitzen bada, gozamendunak eskubidea izango du lurra eta gaiak lupertzeko.

Hori berori gertatuko da, gozamenaeraikinaren gain bakarrik eratu eta eraikin hori suntsitzen denean. Hala ere, kasu horretan, jabeak beste eraikin bat egin nahi badu, lurra okupatzeko eta gaiak erabiltzeko eskubidea izango du; baina gozamendunari ordaindu behar dizkio gozamenak dirauen artean lurraren eta gaien balioak sortzen dituen korrituak.

518 artikulua

Gozamendunak jabearekin bateraordaintzen badu gozamenpeko lurraren asegurua, ezbehar-kasuetan gozamendunak eraikin berria gozatzeari eutsiko dio, eraikina egiten bada; jabeari ez bazaio komeni eraikin berria egitea, gozamendunak jasoko ditu aseguruaren prezioak ematen dituen korrituak.

Lurraren gaineko asegurua gozamendunak bakarrik eratu badu, jabeak aseguru hori ordaintzeari ezezkoa eman diolako, gozamendunak eskubidea eskuratuko du aseguruaren prezioa oso-osorik jasotzeko, ezbeharren bat gertatzen denean; hala ere, prezio hori finka berreraikitzeko inbertitu beharko du.

Lurraren asegurua jabeak bakarrik eratu badu, gozamendunak aseguru hori ordaintzeari ezezkoa eman diolako, jabeak oso-osorik jasoko du aseguruaren prezioa, ezbeharren bat gertatuz gero, betiere, gozamendunak aurreko artikuluaren arabera duen eskubideari kalterik egin gabe.

519 artikulua

Herri-onura dela-eta gozamenpeko gauza nahitaez kentzen bada, jabea behartuta dago gauza hori subrogatzera, gauza horren balio bera eta antzeko baldintzak dituen beste gauza batekin; edo, osterantzean, gozamendunari kalte-ordainaren legezko korrituak ordaintzera, gozamenak iraun behar duen denbora osoan zehar. Jabeak azken hori aukeratuz gero, korrituen ordainketa fidantza bidez bermatu beharko du.

520 artikulua

Gozamenpeko gauza behar bezalaerabili ez arren, gozamena ez da azkentzen. Dena den, gozamenpeko gauzaz abusatzeagatik jabeari kalte larriak eragiten bazaizkio, jabeak eska dezake gauza berari itzultzea; hori eginez gero, jabeak gozamendunari urtero ordaindu behar dio gauzaren produktu likidoa, behin administrazioaren ondorioz gozamendunak izan dituen gastuak eta gozamendun horri esleitu zaion saria kendu eta gero.

521 artikulua

Gozamena eratu bada berori eratzekounean bizirik zeuden pertsona batzuen mesederako, gozamena ez da azkenduko pertsona horietatik azkena hil arte.

522 artikulua

Behin gozamena amaitu eta gero,jabeari itzuli beharko zaio gozamenpeko gauza; hala ere, gozamendunak edo beraren jaraunsleek gauza hori atxikitzeko eskubidea dute, eurek ordaindutako zenbatekoak itzultzen ez zaizkien bitartean. Gauza itzulitakoan, fidantza edo hipoteka ezereztuko da.

II. KAPITULUA

Erabiltzea eta biztantzea

523 artikulua

Erabili eta biztantzeko eskubideen eraketa-tituluak arautuko ditu erabiltzaileari eta biztantzeko eskubidearen titularrari dagozkien ahalmenak eta betebeharrak; titulurik izan ezean, hurrengo xedapenek arautuko dituzte halakoak.

524 artikulua

Erabiltzeko eskubidearen bitartez,inoren gauzak ematen dituen fruituak jaso daitezke erabiltzailearen eta beraren familiaren beharrizanak asetzeko behar den beste, nahiz eta familia hori handitu.

Biztantzeko eskubidearen bitartez,eskubide horren titularrak inoren etxean okupa ditzake berak eta beraren familiakoek bizitzeko behar dituzten gelak.

525 artikulua

Erabili eta biztantzeko eskubideak ezin dakizkioke inori errentan eman, ezta intsuldatu ere, inolako tituluren bidez.

526 artikulua

Abere-taldea edo azienda erabiltzekoeskubidea duenak abelkumeak, esnea eta artilea aprobetxa ditzake bere eta beraren familiaren kontsumorako behar den beste; orobat, simaurra aprobetxa dezake, berak lantzen dituen lurrak behar beste ongarritzeko.

527 artikulua

Erabiltzaileak kontsumitzen baditu inoren gauzak ematen dituen fruitu guztiak, edo biztantzeko eskubidearen titularrak etxe osoa okupatzen badu, erabiltzaile edo titular horrek lugintza-gastuak ordaindu, artapenerako konponketa arruntak egin eta kontribuzioak ordaindu behar ditu, gozamendunak egiten duen moduan.

Erabiltzaileak fruitu batzuk baino ez baditu eskuratzen, edo biztantzeko eskubidearen titularrak gela batzuk bakarrik erabiltzen baditu, erabiltzaile edo titular horrek ez du ezer ordaindu behar, baldin eta jabeak eskuratzen dituen fruitu edo aprobetxamenduak aski badira gastuak eta zamak ordaintzeko.

Horiek aski ez badira, erabiltzaile edo titularrak jarri behar du falta den zatia.

528 artikulua

Erabili eta biztantzeko eskubideeiaplika dakizkieke gozamenaren inguruan ezarritako xedapenak, baldin eta xedapen horiek ez badira kapitulu honetan agindutakoaren aurkakoak.

529 artikulua

Arrazoi berberen ondorioz azkentzendira erabili eta biztantzeko eskubideak, eta gozamena; eta, gainera, gauzaz eta bizilekuaz modu larrian abusatzen denean ere.

VII. TITULUA

ZORTASUNAK

I. KAPITULUA

Zortasunak orokorrean

I. ATALA

Finken gain ezar daitezkeen

zortasun-motak

530 artikulua

Zortasuna da ondasun higiezin baten onurarako beste baten gain ezartzen den karga, bi ondasunon jabeakdesberdinak izanik.

Zortasuna zein ondasun higiezinenmesederako eratu eta horrexeri lur nagusi deritzo; zortasuna zeinek jasan eta horrexeri zortasunpeko lur deritzo.

531 artikulua

Zortasunak ezar daitezke, halaber,pertsona baten nahiz gehiagoren onurarako, edo, bestela, erkidego baten onurarako, pertsona edo erkidego horiek kargapeko finkaren jabe ez direnean.

532 artikulua

Zortasunak etengabekoak nahizetenkakoak izan daitezke, agerikoak edo ez-agerikoak.

Zortasunak etengabekoak dira horien erabilera iraunkorra denean edo izan daitekeenean, gizakiak inolako egitaterik burutu gabe.

Zortasunak etenkakoak dira denbora-tarte luzeagoetan edo laburragoetan erabiltzen direnean eta erabilera hori gizakiak buruturiko egitateen menpe dagoenean.

Zortasunak agerikoak dira kanpokozeinuen bitartez adierazten direnean eta etengabe begi-bistan daudenean, baldin eta zeinu horiek azalarazten badituzte zortasun horien erabilera eta aprobetxamendua.

Zortasunak ez dira agerikoak, horiek badirela erakusten duten zantzuetatik bat bera ere ez dagoenean.

533 artikulua

Zortasunak, gainera, positiboak edo negatiboak izan daitezke. Zortasun positiboetan, zortasunpeko lurraren jabeak inori zerbait egiten utzi behar dio, edo, bestela, berak bere kabuz egin behar du zerbait; zortasun negatiboetan, zortasunpeko lurraren jabeak debekaturik du zortasunik gabe zilegia izango litzatekeen zerbait egitea.

534 artikulua

Zortasunak modu aktibo edo pasiboan zein finkatakoak izan eta finkahorretatik banaezinak dira.

535 artikulua

Zortasunak zatiezinak dira. Zortasunpeko lurra bi lur edo gehiagotan zatituarren, zortasuna ez da aldatzen, eta zatiketaren ondorioz sorturiko lurrek jasan behar dute zortasun hori, eurei dagokien zatian.

Lur nagusia bi lur edo gehiagotanzatitzen bada, zati bakoitzaren jabeak oso-osorik erabil dezake zortasuna; baina ezin du erabiltzeko lekua aldatu, ezta zortasuna beste modu batera astundu ere.

536 artikulua

Zortasunak ezartzen dira, bai legez,bai jabeen borondatez. Lehenengoei legezko zortasun deritze, eta bigarrenei borondatezko zortasun.

II. ATALA

Zortasunak eskuratzeko moduak

537 artikulua

Ageriko eta etengabeko zortasunakeskuratzen dira titulu bidez edota hogei urteko preskripzioaren bidez.

538 artikulua

Aurreko artikuluak aipatzen dituen zortasunak preskripzioaren bidez eskuratzeko, edukitza-epea honetara zenbatzen da: zortasun positiboetan, lur nagusiaren jabea edo zortasunetik probetxua ateratzen duena zortasunpeko lurraren gain eskubide hori egikaritzen hasi den egunetik; zortasun negatiboetan, lur nagusiaren jabeak, egintza formal baten bidez, zortasunpeko lurraren jabeari zortasunik gabe zilegia izango litzaiokeen zerbait egitea debekatzen dion egunetik.

539 artikulua

Titulu bidez bakarrik eskura daitezke agerikoak ez diren zortasun etengabekoak eta etenkako zortasunak, azkenhoriek agerikoak izan zein izan ez.

540 artikulua

Preskripzio bidez eskuratu ezin diren zortasunei buruz ez badago eraketa-titulurik, titulu horren ordez onar daiteke zortasunpeko lurraren jabeak egindako aitorpen-eskritura, edo, bestela, epai irmoa.

541 artikulua

Bi finken jabeak bion artean jartzenbadu zortasuna badela erakusten duen ageriko zeinua, eta, ondoren, finka horietako bat besterentzen bada, zeinu hori izatea titulutzat hartuko da zortasunak modu aktibo nahiz pasiboan bere horretan iraun dezan, salbu eta, bi finka horien gaineko jabetza banantzeko unean, horietatik edozeinen besterentze-tituluan aurkakoa adierazi denean, edo, eskritura egin baino lehenago, zeinu hori desagerrarazi denean.

542 artikulua

Zortasuna ezartzean ulertzen dazortasun hori erabiltzeko beharrezkoak diren eskubide guztiak eman direla.

III. ATALA

Lur nagusiaren eta zortasunpeko lurraren jabeek dituzten eskubideak eta betebeharrak

543 artikulua

Lur nagusiaren jabeak bere konturaegin ditzake, zortasunpeko lurrean, zortasuna erabili eta artatzeko beharrezko diren obrak; baina ezin du zortasuna aldatu, ezta hori gehiago astundu ere.

Horretarako, epe eta modurik egokiena aukeratu behar du, zortasunpekolurraren jabeari ahalik eta deserosotasunik txikiena eragiteko.

544 artikulua

Lur nagusiak bat baino gehiago izanez gero, horien guztien jabeek ordaindubehar dituzte aurreko artikuluan aipaturiko gastuak, obrak jabe bakoitzari ematen dion onuraren arabera. Gastu horiek ordaindu nahi ez dituen jabea betebehar horretatik aske gera daiteke gainerakoen mesederako zortasunari uko eginez gero.

Zortasunpeko lurraren jabeak zortasuna edozein modutan erabiltzen badu, berak ordaindu behar ditu gastuak, aurretik adierazitako proportzioan, kontrakoa ituntzen denean izan ezik.

545 artikulua

Zortasunpeko lurraren jabeak ezindio inolako kalterik egin bertan eratutako zortasunaren erabilerari.

Hala ere, jatorrian esleituriko kokapenaren ondorioz edo zortasuna erabiltzeko hasieran ezarri zen moduaren ondorioz, zortasuna deserosoegi bihurtzenbada zortasunpeko lurraren jabearentzat, edo jabe horrek ezin badu bertan obra, konponketa edo hobekuntza garrantzitsurik egin, jabe horren kontura alda daiteke zortasuna, jatorrizkoak bezain erosoak diren leku nahiz erabiltzemoduak eskainiz, eta lur nagusiaren jabeari edo zortasuna erabiltzeko eskubidea dutenei kalterik egin gabe.

IV. ATALA

Zortasunak azkentzeko moduak

546 artikulua

Zortasunak azkentzen dira: 1. Pertsona berarengan bateratzen direnean lur nagusiaren gaineko jabetza eta zortasunpeko lurraren gainekoa.

2. Hogei urtetan zehar zortasunokerabiltzen ez direnean.

Epe horren zenbaketa hasiko da, etenkako zortasunetan, zortasuna erabiltzeari utzi zaion egunetik; eta, etengabeko zortasunetan, zortasunaren aurkako egitate bat burutu izan den egunetik.

3. Lurren egoera aldatzeagatik zortasunak erabili ezin direnean; hala ere, geroago lurren egoerak zortasuna erabiltzea ahalbidetzen badu, zortasun hori berpiztu egingo da, salbu eta, zortasuna berriro erabil daitekeen unean, preskripziorako epea amaiturik dagoenean aurreko zenbakian xedatutakoarekin bat etorriz.

4. Zortasuna aldi baterakoa edo baldintzapekoa izanik, epe-muga helduedo baldintza betetzen denean.

5. Lur nagusiaren jabeak zortasunari uko egiten dionean.

6. Lur nagusiaren eta zortasunpeko lurraren jabeek euren artean zortasuna luditzea hitzartzen dutenean.547. artikulua

Zortasuna emateko modua preskribadaiteke zortasuna bera preskribatzen den era eta neurri berean.

548 artikulua

Lur nagusia jabe bati baino gehiagori badagokie erkidegoan, jabe batenerabilerak preskripzioa eragozten du beste jabeentzat ere.

II. KAPITULUA

Legezko zortasunak

I. ATALA

Xedapen orokorrak

549 artikulua

Legez ezarritako zortasunen helburua da herri-onura edo subjektu pribatuen interesa.

550 artikulua

Herriaren edo auzokoen onurarako ezarritako zortasunen gorabehera guztiak arautuko dituzte eurok zehazten dituzten lege eta erregelamendu bereziek, eta, halakorik izan ezean, titulu honetako xedapenek.

551 artikulua

Titulu honetako xedapenek arautuko dituzte legeak subjektu pribatuen intereserako edo onura pribatuaren ondorioz ezartzen dituen zortasunak, betiere, hiri- nahiz landa-poliziari buruzko legeek, erregelamenduek eta ordenantza orokorrek edo tokiko ordenantzek xedatutakoari kalterik egin gabe.

Zortasun horiek interesdunek egindako hitzarmenaren bidez alda daitezke,legeak hori debekatu ez eta hirugarrenari kalterik egiten ez zaionean.

II. ATALA

Uren inguruko zortasunak

552 artikulua

Beheko lurrek nahitaez jaso behardituzte goiko lurretatik berez eta gizakiaren esku-hartzerik gabe erortzen diren urak, baita urok euren ibilbidean eramaten dituzten lur eta harriak ere.

Beheko lurren jabeak ezin ditu eginzortasun hori eragozten duten obrak, ezta goiko lurren jabeak zortasuna astuntzen dutenak ere.

553 artikulua

Ibaien ur-bazterrak, jabari pribatukoak izan arren, herri-erabilerako zortasunaren menpe daude euren luzeraeta ertzetan, hiru metroko zonaldean, nabigazio, flotazio, arrantza eta salbamenduko interes orokorraren mesederako.

Zirgako bide-zorraren menpe daudeibai nabigagarri edo flotagarrietako ertzen mugakide diren lurrak; zortasun hori ibaien nabigazio eta flotazioaren zerbitzupean bakarrik dago.

Jabetza pribatuko lurrak okupatubehar badira hori lortzeko, aurretiaz kalte-ordain egokia eman behar da.

554 artikulua

Uharka egitea beharrezkoa deneanibai edo errekatik ura desbideratu nahiz hartzeko, edo etengabeko nahiz etenkako beste ur-laster batzuk aprobetxatzeko, eta uharka egin behar duena ez bada ur-bazterren jabea edo uharkari eutsi behar dioten lurren jabea, uharkako zurkaitz-zortasuna ezar daiteke aurretiaz kalte-ordain egokia emanez.

555 artikulua

Ur-ateraketa eta uraskari buruzko zortasun nahitaezkoak ezar daitezke hirietako edo baserrietako auzoen mesederako, herri-onura dela-bide eta aurretiaz kalte-ordain egokia emanez.

556 artikulua

Ur-ateraketa eta uraskaren gainekozortasunei dagokienez, zortasunpeko lurretan bidea utzi behar zaie pertsona nahiz abelburuei, bertatik igaro daitezen, zortasuna erabiltzeko lekuraino; kalte-ordaina zerbitzu horretara ere hedatu behar da.

557 artikulua

Norbaitek ur batzuk xedatzeko ahalmena badu eta ur horiek bere finkaraekarri nahi baditu, eskubidea du urok tarteko lurretatik igaroarazteko; baina kalte-ordaina eman behar die lur horien jabeei, bai eta beheko lurren jabeei ere, urak azken horietara irazi edo eroriz gero.

558 artikulua

Aurreko artikuluan emandako eskubidea erabili nahi duenak zenbait betebehar ditu: 1. Egiaztatu behar du ura xedatzeko ahalmena duela eta ur hori behar bestekoa dela, ur horren xedeak zein erabilera izan eta erabilera hori betetzeko.

2. Egiaztatu behar du berak eskatzen duen bidea, egokiena izateaz gain,hirugarrenari kargarik txikiena dakarkiona dela.

3. Kalte-ordaina eman behar diozortasunpeko lurraren jabeari, legeek eta erregelamenduek zehazten duten moduan.

559 artikulua

Interes pribaturako akueduktu-zortasunik ezin da ezarri eraikinetan, horien patio edo geletan, ezta aurretiazdiren lorategi eta ortuetan ere.

560 artikulua

Akueduktu-zortasunak ez dakarinolako oztoporik, zortasunpeko lurraren jabeak lur hori itxi eta hesitzeko, ezta akueduktuaren beraren gain eraikitzeko ere; dena den, ezin zaio akueduktuari kalterik egin, eta ezin dira eragotzi nahitaezko konponketa eta garbiketak.

561 artikulua

Legearen ondoreetarako, akueduktu-zortasuna etengabeko eta agerikozortasuntzat jotzen da, nahiz eta uren igarotzea etengabekoa izan ez, zortasunaren erabilera lur nagusiaren beharrizanen menpe egon edota egunetik egunera nahiz ordutik ordura zehazturiko txandetan erabili.

562 artikulua

Norbaitek, bere landa ureztatu edohobetzeko, ur-geralekua edo ur-banategia eraiki behar badu urak zein ubidetatik hartu eta ubide horretan bertan, ubidearen bazterretako jabeei eska diezaieke haren eraikuntza ahalbidetzea; horretarako, aurretik kalte-ordaina eman behar du, eta kalte-ordain horrek barneratu behar ditu zortasun berriarekin jabe horiei eta gainerako ureztatzaileei eragiten zaizkien kalte-galerak.

563 artikulua

Kode honetan arauturik gabeko arazoetan, atal honetako ur zortasunenezarpen, hedadura, forma eta baldintzei aplikagarri izango zaizkie gai horien inguruko lege bereziak.

III. ATALA

Bide-zorra

564 artikulua

Finka edo landa bat beste finka edolanda batzuen artean kokaturik badago herri-biderako irteerarik gabe, jabeak eskubidea du alboko landotatik bidea eskatzeko; horretarako, aurretiaz kalte-ordain egokia eman behar du.

Zortasunaren eraketak ahalbidetzen badu hori etengabe erabiltzea lurnagusiaren beharrizan guztiak asetzeko, horretarako bide iraunkorra ezarriz, kalte-ordainak barneratuko ditu okupatutako lurraren balioa eta zortasunpeko lurrari eragiten zaizkion kalteen zenbatekoa.

Finka bat beste batzuen artean kokatuta egonik, bide-zorra ezartzen denean finka horren uztak zortasunpekolurretatik ateratzeko, bide iraunkorrik ezarri gabe, kalte-ordainak barneratuko du karga horrek eragiten dituen kalteen ordaina.

565 artikulua

Bide-zorra ezarri behar da zortasunpeko lurrari kalterik txikiena eragitendion lekutik, eta, erregela horrekin bateratzeko modukoa den heinean, lur nagusitik herri-bidera dagoen tarterik txikienetik.

566 artikulua

Bide-zorraren zabalera lur nagusiaren beharrizanak asetzeko bestekoaizango da.

567 artikulua

Salmenta, trukaketa edo banaketaren bidez finka bat eskuratzen bada, eta finka hori saltzaile, trukatzaile edo partaidekidearen beste finka batzuen artean kokaturik badago, horiek guztiek finka horretara heltzeko bidea eman behar dute kalte-ordainik jaso gabe, aurkakoa ituntzen denean izan ezik.

568 artikulua

Finka bat beste batzuen artean kokaturik egon arren, jadanik ez bada beharrezkoa halakoari beste horietatikbide ematea, jabeak finka hori batu duelako herri-bidearen ondoan dagoen finka batekin, orduan, zortasunpeko lurraren jabeak zortasunaren azkentzea eska dezake, berak kalte-ordain gisa eskuratu duena itzuliz.

Gauza bera ulertuko da, finka batbeste batzuen artean kokatuta egonik, finka horretan sartzeko beste bide bat irekitzen denean.

569 artikulua

Eraikina egin edo konpontzeko nahitaezkoa bada inoren lurretik gaiak igarotzea edo lur horretan aldamioak nahiz obrarako beste objektu batzuk jartzea, lur horren jabea behartuta dago adostasuna ematera; baina horrekin eragiten zaizkion kalteen ordain egokia jaso dezake.

570 artikulua

Abelburuentzako bide-zorrak, eta,zehatzago, mendiarteak, abelbideak, oinbideak edo horien antzeko beste izen batzuk dituzten zortasunak, bai eta uraska-, etzaleku- eta saroe-zortasunak ere, arlo horretako ordenantza eta erregelamenduek arautuko dituzte, eta, halakorik izan ezean, tokiko usadio eta ohiturek.

Lege bidez eskuraturiko eskubideeikalterik egin gabe, mendiarteak ezin du 75 metro baino gehiagoko zabalera izan; abelbideak, 37 metro eta 50 zentimetro baino gehiago; eta oinbideak, 20 metro baino gehiago.

Abelburuentzako bide-zor edo uraska-zortasun nahitaezkoa ezarri behar denean, atal honetan, eta 555 eta 556. artikuluetan xedatutakoa bete behar da.Kasu horretan, zortasunaren zabalera ezin da izan 10 metrotik gorakoa.

IV. ATALA

Mehelin-zortasuna

571 artikulua

Mehelin-zortasunak arautzen dituzte titulu honetako xedapenek, eta tokiko ordenantza eta usadioek ere bai, azken horiek titulu honen aurkakoak ez diren heinean, edo titulu honek arautzen ez dituen gaietan.

572 artikulua

Mehelin-zortasuna badela uste da,horren aurkako titulurik, kanpoko zeinurik edo frogarik ez dagoen bitartean:

1. Elkarren ondoko eraikinak banantzen dituzten hormetan, altuerarikgutxien duen hormaren punturik goreneraino.

2. Hirietako edo baserrietako auzoetan dauden lorategi edo eskortak banantzen dituzten hormetan. 3. Landa-lurrak banantzen dituzten hesi, itxitura eta palaxuetan.

573 artikulua

Mehelin-zortasunaren aurkako kanpo-zeinurik badela ulertzen da: 1. Eraikinak banantzen dituzten hormetan leiho edo zulo irekiak daudenean.

2. Banantze-hormaren alde bat arteza eta hormalde osoa koskarik gabekoadenean; eta, beste aldean, goiko zatia era horretakoa izanik, beheko zatiak koskak edo irtenuneak dituenean.

3. Horma osoa finka baten lurrean bakarrik eraiki denean, ez, ordea, elkarrenondoko finken lurretan erdi bana.

4. Hormak finka baten habe, pisueta teilapeen zama jasaten duenean, ez, ordea, alboko finkarenak.

5. Patioak, lorategiak eta landak banantzen dituen horma eraiki denean teilatutxoetako urak finka batera bakarrik isur daitezen.

6. Banantze-horma harlanduaz eraikia izanik, horma horrek harripauso izeneko harriak dituenean, eta harriok tartetik tartera azalaren alde batetik bakarrik irteten direnean, ez, ordea, beste aldetik.

7. Itxitura edo palaxuekin defendaturiko landen ondokoak itxita ez daudenean. Kasu horietan guztietan ulertuko da horma, itxitura edo palaxuen gaineko jabetza dagokiola, modu esklusiboan, aipatu zeinuetatik edozeinetan oinarritutako presuntzioa zein finka edo landaren mesederako izan eta horren jabeari.

574 artikulua

Landen artean irekitako zanga edoerretenek mehelin-izaera dutela uste da, aurkakoa egiaztatzen duen titulu edo zeinurik ez badago.

Mehelinaren aurkako zeinua badaizan, alde batean bakarrik agertzen denean zanga ireki edo garbitzeko atera den lurra nahiz zaborreria; kasu horretan, zangaren gaineko jabetza dagokio, modu esklusiboan, kanpoko zeinua zein landaren mesederako izan eta horren jabeari.

575 artikulua

Mehelina zein finkaren mesederakoizan eta horren jabeek ordaindu behar dituzte, bakoitzari dagokion eskubidearen arabera, mehelin-horma konpondu eta eraikitzeko gastuak, eta mehelin-izaera duten itxitura, palaxu, zanga eta erretenak artatzeko gastuak ere bai.

Dena den, jabe oro karga horiek ordaintzeko betebeharretik aske gera daiteke mehelinari uko eginez gero, salbueta mehelin-horma jabe horren eraikinaren euskarria denean.

576 artikulua

Mehelin-horma eraikinaren euskarri izanik, eraikin horren jabeak berori eraitsi nahi badu, mehelinari ere uko egin diezaioke; dena den, eraikina eraisteak kalte egin ahal badio mehelin-hormari, jabeak ordaindu behar ditu, kasu horretan bakarrik, kalteok saihesteko beharrezkoak diren obra eta konponketa guztiak.

577 artikulua

Jabe orok mehelin-horma altxa dezake bere kontura, betiere obrak eratortzen dituen kalteen ordaina emanez, kalte horiek aldi baterakoak izan arren.

Jabearen kontura izango dira, halaber, mehelin-horma artatzeko gastuak,baldin eta hormaren egoera aldatu bada hori altxatuz edo horren zimenduak sakonago eginez; eta, horrez gain, mehelin-hormaren altuera edo sakonera gehitzeagatik hori artatzeko egin behar diren gastu berrien kalte-ordaina.

Mehelin-hormak ezin badu altxaketarik jasan, horma hori altxatu nahi duen

jabeak horma berregin beharko du bere kontura; hori egin ahal izateko nahitaezkoa baldin bada mehelin-hormari zabalera gehiago ematea, jabe horren lurrean zabalduko da horma.

578 artikulua

Mehelin-hormari altuera, sakonera edo zabalera gehiago emateko gastuak ordaindu ez dituzten gainerako jabeek mehelin-eskubideak eskura ditzakete, baldin eta obraren zenbatekoa eta hormari zabalera gehiago emateko erabili den lurraren balioaren erdia proportzioz ordaintzen badituzte.

579 artikulua

Mehelin-hormaren jabe bakoitzakhorma hori erabil dezake, berak mankomunitatean duen eskubidearen arabera.

Hortaz, jabeak eraikinak egin ditzake bere obraren euskarri gisa mehelin-horma erabiliz, edo, bestela, horma horretan habeak sartuz, hormaren zabaleraren erdiraino; baina jabeak ezin die mehelinaren beste titularrei eragotzi mehelin-horma erabil dezaten.

Mehelinaren titularrak eskubide horierabili ahal izateko, aurretiaz izan behar du mehelinean interesaturik dauden gainerako titularren adostasuna; adostasunik lortu ezean, adituek baldintza batzuk finkatuko dituzte obra berriak haien eskubideei kalterik ez egiteko.

V. ATALA

Argi-bisten zortasuna

580 artikulua

Mehelinaren titular batek ere ezindu, bestearen adostasunik gabe, mehelinean leihorik ireki, ezta zulorik ere.

581 artikulua

Mehelin ez den horma inoren finkaren ondoan dagoenean, horma horrenjabeak, argia izateko, laukian 30 zentimetroko zabalera duten leiho edo zuloak ireki ditzake habeen parean edo sabai azpian, betiere hormara jositako burdin-sareaz eta alanbre-sareaz.

Nolanahi ere, zuloak zein hormatanireki eta horma horren ondoko finka edo lurraren jabeak zulo horiek itxi ditzake, mehelina eskuratzen badu eta aurkakorik itundu ez bada.

Halaber, jabe horrek zuloak estalditzake bere lurrean eraikinen bat eginez, edo, osterantzean, zulo nahiz leiho horiek dituen hormaren ondoan beste horma bat eginez.

582 artikulua

Alboko finkari begira ezin da bistazuzeneko leihorik ireki, ezta horren antzeko balkoirik edo beste hegalkinik ere, bi metroko tarterik ez badago alboko finkaren eta halakoak izango dituen hormaren artean.

Halaber, alboko finkari begira ezinda soslai edo lapraneko bistarik izan, 60 zentimetroko tarterik ez badago.

583 artikulua

Aurreko artikuluak aipatzen dituen tarteak neurtuko dira, zuzeneko bistetan, hormaren kanpoko marratik, zuloek ez badute hegalkinik, eta, hegalkinak badituzte, hegalkin horien marratik; lapraneko bistetan, bi finkak banantzen dituen marratik.

584 artikulua

582. artikuluan xedatutakoa ezinzaie aplikatu herri-bidearen bitartez banandutako eraikinei.

585 artikulua

Edozein tituluren bidez zuzeneko bistak, balkoiak edo begiratokiak izateko eskubidea eskuratzen denean finka mugakidearen gain, zortasunpeko lurraren jabeak ezin izango du bertan eraiki hiru metro baino gutxiagoko tartean; tarte hori 583. artikuluan zehaztutako moduan neurtuko da.

VI. ATALA

Eraikinetako urak hustea

586 artikulua

Eraikinaren jabeak horren teilatu etagainaldeak eraiki behar ditu euri-urak norberaren lurrera, edo, bestela, kale nahiz leku publikoetara eror daitezen, ez, ordea, alboko lurrera. Urak norberaren lurrera erori arren, jabeak ur horiek batu behar ditu, alboko lurrean urok kalterik eragin ez dezaten.

587 artikulua

Lurra teilatuen isurialde-zortasunpean dagoenean, lur horren jabeak bertan eraiki dezake norberaren teilatuan euri-urak hartuz edo ur horiei bestelako irtenbidea emanez, betiere tokiko ordenantza nahiz ohiturekin bat etorriz eta lur nagusiari inolako karga edo kalterik eragin gabe.

588 artikulua

Etxe bateko eskorta edo patioa beste etxe batzuen artean kokatuta egon eta ezin direnean etxe horretatik atera eskorta edo patio horretara biltzen diren euri-urak, euri-urok husteko zortasuna ezartzea eska daiteke; horretarako, euri-urak igaro behar dira alboko lurretan irteerarik errazena eskaintzen duen lekutik, eta, era berean, urok husteko bidea ezarri behar da zortasunpeko lurrari kalterik txikiena eragiten dion moduan, betiere aurretiaz kalte-ordain egokia emanez.

VII. ATALA

Eraikin eta landaketa zehatz batzuk egiteko tarteak eta bitarteko obrak

589 artikulua

Jaurre nahiz gotorlekuetatik hurbilezin da eraiki, ezta landatu ere, hori gaiaren inguruko legeek, ordenantzek eta erregelamendu bereziek ezartzen dituzten baldintzen menpe egiten ez bada.

590 artikulua

Inoren hormatik edo mehelin-hormatik hurbil ezin dira eraiki putzuak, estoldak, akueduktuak, labeak, sutegiak, tximiniak, kortak, erregaien gordailuak, lurrunez mugitzen diren artefaktuak eta fabrikak, horiek guztiak arriskutsu edo kaltegarri direla; halakoak eraiki ahal izateko, erregelamenduek eta tokiko usadioek agindutako tarteak errespetatu, eta beharrezko diren babes-obrak egin behar dira, obrak egiteko moduari buruz erregelamenduek agintzen dituzten baldintzak betez.

Erregelamendurik izan ezean, eta adituek euren irizpena eman eta gero, beharrezkotzat jotzen den arreta izan beharko da, alboko landei eta eraikinei kalterik ez egiteko.

591 artikulua

Inoren landatik hurbil zuhaitzak landatu ahal izateko, ordenantzek edo tokiko usadioak baimendu tarteak betebehar dira. Ordenantza eta usadiorik izan ezean, tartea bi metrokoa izan behar da landak banantzeko lerrotik zenbatuta, zuhaitz handiak landatzen direnean; eta 50 zentimetrokoa, zuhaitz txikiak edo zuhaixkak landatzen direnean.

Jabe orok eska dezake aipatu tarteak baino tarte txikiagoetan landatutako zuhaitzak erauztea.592. artikulua

Zuhaitz batzuen adarrak alboko landa, lorategi edo patioetara hedatzenbadira, horien jabeak eskubidea du adarrok moztu daitezen erreklamatzeko, halakoak beraren lurrean zabaltzen diren neurrian. Alboko zuhaitzen sustraiak badira inoren lurrean zabaltzen direnak, lurraren jabeak bere kabuz moztu ahal ditu bere landaren barruan sartutako sustraiak.

593 artikulua

Mehelin-palaxuan zuhaitzak izanezgero, zuhaitz horiek ere mehelinak direla uste da, eta jabeetatik edozeinek eskubidea du zuhaitz horiek erauz daitezen eskatzeko.

Dena den, eta salbuespenez, mugarrigisa erabiltzen diren zuhaitzak ezin dira erauzi, mugakide guztiak ados jartzen ez badira.

III. KAPITULUA

Borondatezko zortasunak

594 artikulua

Finkaren jabeak bertan ezar ditzakebere ustez egoki diren zortasunak, berak nahi duen modu eta forma erabiliz, horrekin legeak eta ordena publikoa hausten ez baditu.

595 artikulua

Norbaiti finkaren gaineko jabetzabadagokio, eta beste inori, berriz, haren gaineko gozamena, finkaren jabeak zortasunak ezar ditzake bertan, gozamendunaren adostasunik gabe, zortasunok ez badiote kalterik egiten gozamen-eskubideari.

596 artikulua

Norbaiti finkaren gaineko jabari zuzenekoa dagokionean, eta beste inori,berriz, haren gaineko jabari erabilgarria, ezin izango da finka horren gain borondatezko eta betiereko zortasunik ezarri, bi jabeon adostasunik gabe.

597 artikulua

Funts indibisoaren gain zortasunaezartzeko, jabekide guztien adostasuna izan behar da.

Jabekide batzuek bakarrik eman badute zortasuna ezartzeko adostasuna,hori etenda geratuko da partaide edo erkideetatik azkenak adostasuna eman arte.

Hala ere, jabekide batek bere kabuzeman badu adostasuna, berak eta beraren oinordekoek ezin dute eragotzi emandako eskubidearen egikaritza, oinordekook banakako tituluaren bidezkoak izan zein izan ez.

598 artikulua

Lur nagusiaren eskubideak eta zortasunpeko lurraren betebeharrak zehaztuko dira tituluaren bidez, eta, haladenean, preskripzioaren ondorioz eskuratutako zortasuna edukitzearen bidez. Hori izan ezean, titulu honetako xedapen aplikagarriek arautuko dute zortasun hori.

599 artikulua

Zortasuna eratzean zortasunpeko lurraren jabeak bere gain hartu badu zortasuna erabili eta artatzeko beharrezkodiren obren ordainketa, zama horretatik aska daiteke zortasunpeko lurra bertan behera utziz, lur nagusiaren jabearentzat.

600 artikulua

Aurrerantzean bazka-erkidegoa ezarriahal izateko, jabeek beren beregi eman beharko dute adostasuna kontratuan edo azken nahian; dena den, bazka-erkidegoa ezin izango da eratu gizabanakoen unibertsaltasun baten mesederako eta ondasunen unibertsaltasun baten gainean, baizik eta gizabanako jakin batzuen mesederako, eta lur jakin eta zehatz batzuen gainean.

Artikulu honekin bat etorriz ezarritako zortasuna arautuko du berori eratzeko tituluak.

601 artikulua

Udalerriei nahiz estatuari dagozkienlur publikoetan bazka-erkidegoak izanez gero, administrazio-legeek arautuko dituzte erkidego horiek.

602 artikulua

Herri bateko edo batzuetako auzokoen artean bazka-erkidegoa izanik,finka baten jabeak finka hori hesitzen badu horma edo palaxu bidez, erkidegotik kanpo uzten du finka hori. Nolanahi ere, finkaren gain ezarrita dauden gainerako zortasunek euren horretan iraungo dute.

Finka hesitzen duen jabeak bazka-erkidegoaren gaineko eskubideari eutsiko dio, hesitu gabeko beste finketan.

603 artikulua

Lurrak bazka-zortasunarekin kargaturik badaude, lur horien jabeak kargahori ludi dezake, zortasun-eskubidea dutenei karga horren balioa ordainduz.

Hitzarmenik izan ezean, luditze-kapitala finkatzeko oinarria izango dabazken urteko balioaren ehuneko laua; oinarri hori adituen tasazioaren bitartez arautuko da.

604 artikulua

Zortasunak ezarri badira jabetzapribatuko mendietatik ateratzen diren egurrak eta gainerako produktuak aprobetxatzeko, zortasun horiei ere aurreko artikuluan xedatutakoa aplikatzen zaie.

VIII. TITULUA

JABETZA ERREGISTROA

KAPITULU BAKARRA

605 artikulua

Jabetza Erregistroaren helburua daondasun higiezinen gaineko jabariari eta gainerako eskubide errealei buruzko egintza nahiz kontratuak inskribatzea edo horien idatzoharra egitea.

606 artikulua

Ondasun higiezinen gaineko jabariari edo beste eskubide errealei buruzko tituluek, Jabetza Erregistroan behar bezala jaso gabekoek, dela inskripzioaren bidez dela idatzoharraren bidez, ez diote kalterik egiten hirugarrenari.

607 artikulua

Jabetza Erregistroa publikoa izangoda bertan idatzohar edo inskripzioaren bidez jasotako ondasun higiezin nahiz eskubide errealen egoera zein den jakiteko, interes ezaguna duten gizabanakoentzat.

608 artikulua

Inskripzio edo idatzoharraren bidezjaso beharreko tituluak zehazteko, bai eta inskripzio nahiz idatzohar horien forma, ondoreak eta azkentzea, Erregistroa eramateko modua eta horren liburuetan egindako idazkunen balioa zehazteko ere, Hipoteka Legean xedatutakoa bete beharko da.

III. LIBURUA

JABETZA ESKURATZEKO MODU DESBERDINAK

ATARIKO XEDAPENA

609 artikulua

Jabetza eskuratzen da okupazioarenbidez.

Ondasunen gaineko jabetza eta besteeskubide errealak eskuratu eta eskualdatzen dira legearen bidez, dohaintzaren bidez, testamentuzko nahiz testamenturik gabeko oinordetzaren bidez, eta, zenbait kontraturen ondorioz, traditio bidez.

Haiek eskura daitezke, orobat, preskripzioaren bidez.

I. TITULUA

OKUPAZIOA

610 artikulua

Okupazioaren bidez eskuratzen dira, berez atzemateko modukoak izanik, jaberik ez duten ondasunak, besteak beste, ehiza eta arrantzako animaliak, ezkutuko altxorra eta bertan behera utzitako gauza higigarriak.

611 artikulua

Lege bereziek arautzen dute ehizaeta arrantzarako eskubidea.

612 artikulua

Erlauntzaren jabeak erlauntz horiinoren funtsetik pertsegitzeko eskubidea izango du, funts horren edukitzaileari eragindako kaltearen ordaina emanez.

Inoren funtsa hesiturik badago, funts horen jabeak adostasuna eman behar du, erlauntzaren jabea bertan sartzeko.

Jabeak ez duenean erlauntza pertsegitu, edo pertsegitzeari utzi dionean elkarren segidako bi egunetan, finkarenedukitzaileak erlauntza okupatu edo atxikitzeko eskubidea izango du.

Animalia mantsotuen jabeak ere horiek erreklamatu ahal izango ditu hogeiegunetan zehar, beste inork okupatu dituenetik zenbatuta. Behin epe-muga hori igaro eta gero, animaliak nork jaso eta artatu, eta horrexeri dagozkio.

613 artikulua

Uso, untxi eta arrainak euren hazitokitik irteten badira jabe desberdineko beste hazitoki batean sartuz, horren jabetzapean geratuko dira, baldin eta ez badira erakarri trikimailuak edo iruzurra erabiliz.

614 artikulua

Norbaitek ustekabean altxorra aurkitzen badu inoren jabetzapeko lurrean,kode honen 351. artikuluan emandako eskubidea izango du.

615 artikulua

Norbaitek altxorraz bestelako gauzahigigarri bat aurkitzen badu, hori itzuli behar dio aurreko edukitzaileari. Edukitzailea ez bada ezaguna, aurkikuntza zein herritan gertatu eta herri horretako alkatearen zainpean utzi beharko da berehala.

Alkateak ohiko moduan argitaraziko du aurkikuntza, elkarren segidako bi igandetan.

Gauza higigarria ezin bada artatunarriadurarik eragin gabe edo horren balioa nabariro gutxitzen duten gastuak egin gabe, eta bigarren iragarkia egin denetik zortzi egun igaro eta jabea ez bada agertu, gauza hori jendaurreko enkantean saldu eta horren prezioa gordailuan jarriko da.

Bigarren argitalpenetik bi urte igaroeta gero, ez bada jabea agertu, aurkitutako gauza edo horren balioa adjudikatuko zaio aurkitu duenari.

Aurkitzaileak eta jabeak gastuakordainduko dituzte, bakoitzari hala dagokionean.

616 artikulua

Jabea garaiz agertzen bada, gauzarenzenbateko edo prezioaren hamarrena ordaindu beharko dio, sari gisa, aurkikuntza gauzatu duenari. Aurkikuntzaren balioa 2.000 pezetatik gorakoa denean, gaindikinaren hogeirena baino ez da eman behar sari gisa.

617 artikulua

Lege berezien bitartez zehaztuko diraeskubideak, dela itsasora botatako gauzen nahiz olatuek hondartzara botatzen dituztenen gainekoak, eurak ere edozein motatakoak izanik, dela itsasertzean hazten diren landare eta belarren gainekoak.

II. TITULUA

DOHAINTZA

I. KAPITULUA

Dohaintzen izaera

618 artikulua

Dohaintza eskuzabaltasun-egintzada, eta, horren bitartez, norbaitek beste inoren mesederako gauza dohainik xedatzen du, eta azken horrek onartu.

619 artikulua

Halaber, norbaiti dohaintza egitenbazaio berak izandako merituengatik edo dohaintza-emaileari egin dizkion zerbitzuengatik, eta meritu edo zerbitzu horiek ez badira eskatzeko moduko zorrak, hori ere dohaintza da; dohaintza-hartzaileari ezarritako karga dohaintzapeko balioa baino txikiagoa denean ere, hori dohaintza da.

620 artikulua

Dohaintzek dohaintza-emailea hildakoan sortu behar badituzte ondoreak,azken nahiaren xedapenen izaera dute, eta testamentuzko oinordetzari buruz ezarritako erregelak aplikatzen zaizkie.

621 artikulua

Kontratu eta betebeharrei buruzkoxedapen orokorrek arautuko dituzte bizien arteko ondoreak izan behar dituzten dohaintzak, titulu honek zehaztu ez dituen gaiei dagokienez.

622 artikulua

Kontratuei buruzko erregelek arautuko dituzte dohaintza kargadunak; eta titulu honetako xedapenek arautuko dituzte ordain gisa emandako dohaintzak, ezarritako kargaren baliotik gorako zatian.

623 artikulua

Dohaintza burutzen da dohaintza-emaileak dohaintza-hartzailearen onarpena dakienetik. II. KAPITULUA

Nork egin edo jaso ahal

dituen dohaintzak

624 artikulua

Dohaintzak egin ditzakete kontratuak egin eta norberaren ondasunak xedatu ahal dituztenek.

625 artikulua

Dohaintzak onar ditzake horretarakobereziki ezgaituta ez dagoen pertsona orok.

626 artikulua

Kontratuak egin ezin dituzten gizabanakoek ezin izango dituzte baldintzapeko dohaintzak edo dohaintza kargadunakonartu, euren ordezkari legitimoen eskuhartzerik gabe.

627 artikulua

Dohaintzak egiten bazaizkie ernalduta baina jaiogabe daudenei, dohaintza horiek onar ditzakete eurok jaioko balira haien ordezkari legitimo izango liratekeenek.

628 artikulua

Gaikuntzarik gabeko pertsonei egindako dohaintzak deusezak dira, nahizeta tartean jarritako pertsonak beste kontratu baten itxurapean horiek egin.

629 artikulua

Dohaintzak ez du betebeharrik ezondorerik sortzen dohaintza-emailearentzat, onarpena ematen den unetik baino.

630 artikulua

Dohaintza-hartzaileak, deuseztasun-zigorpean, dohaintza onartu behardu, dela bere kabuz, dela kasu horretarako ahalorde berezia duen pertsona baimenduaren bitartez, dela ahalorde orokor eta askietsia duenaren bitartez.

631 artikulua

Norbaitek dohaintza onartzen baduinoren ordezkari gisa, ordezkatuak ezin duelako bere kabuz onarpenik eman, ordezkari gisa jardun duenak eragin behar ditu 633. artikuluan aipaturiko jakinarazpena eta idatzoharra.

632 artikulua

Ondasun higigarriaren gaineko dohaintza hitzez edo idatziz egin daiteke. Hitzezko dohaintzetan, dohaintzapeko gauza aldi berean eman behar da.

Betekizun hori gauzatu ezean, dohaintzak ez du ondorerik sortuko, ez bada idatziz egiten, onarpena modu berean jasota.

633 artikulua

Gauza higiezinaren gaineko dohaintza baliozkoa izan dadin, dohaintzahori eskritura publikoan egin behar da; eskritura horretan adierazi behar dira, banan-banan, dohaintzapeko ondasunak eta dohaintza-hartzaileak bete behar dituen zamen balioa.

Onarpena dohaintzari buruzko eskrituran bertan egin daiteke edo besteeskritura banandu batean; baina ez du ondorerik sortuko dohaintza-emailea bizirik dagoela egiten ez bada.

Onarpena eskritura bananduan eginez gero, onarpen hori forma kautoaerabiliz jakinarazi beharko zaio dohaintza-emaileari, eta eginbide horren idatzoharra bi eskrituretan jaso beharko da.

III. KAPITULUA

Dohaintzen ondoreak eta dohaintzok mugatzea

634 artikulua

Dohaintzaren barruan sar daitezkedohaintza-emailearen oraingo ondasun guztiak edo horietatik batzuk; dohaintza-emaileak berarentzat erreserbatu behar du beti, jabetza osoz nahiz gozamenaz, bere inguruabarren arabera bizitzeko behar duen bestekoa.

635 artikulua

Dohaintzaren barruan ezin dira etorkizuneko ondasunak sartu. Etorkizuneko ondasuntzat hartzen dira dohaintza-unean dohaintza-emaileak xedatu ezin dituenak.

636 artikulua

634. artikuluan xedatutakoa gorabehera, dohaintzaren bidez ezin du inorkjaso edo eman jarauntsiaren bidez eman edo jaso dezakeena baino gehiago.

Dohaintza ez-ofiziosoa izango daneurri horretatik gorakoa den heinean.

637 artikulua

Zenbait pertsonari batera egindakodohaintzaren kasuan, ulertuko da guztiei ere zati berdinak dagozkiela; eta pertsona horien artean ez da gehiagotzeko eskubiderik gertatuko, dohaintza-emaileak ez badu besterik xedatu.

Xedapen horretatik salbuetsita geratzen dira bi ezkontideei batera egindako dohaintzak; ezkontideen artean gehiagotzeko eskubidea gertatuko da, dohaintza-emaileak ez badu aurkakorik xedatu.

638 artikulua

Dohaintza-hartzailea subrogatu egiten da dohaintza-emaileari ebikzio-kasuan dagozkion eskubide eta akzio guztietan. Nolanahi ere, dohaintza-emaileak ez du saneamendu-betebeharrik dohaintzapeko gauzei begira, dohaintza kargaduna denean izan ezik; kasu horretan, dohaintza-emaileak ebikzioaren ondoriozko erantzukizuna izango du kargaren neurrian.

639 artikulua

Dohaintza-emaileak bere buruarentzat erreserba dezake dohaintzapekoondasun batzuk xedatzeko ahalmena edo horien kontura kopururen bat xedatzeko ahalmena; baina dohaintza-emailea hiltzen bada eskubide hori egikaritu gabe, dohaintza-hartzaileari dagozkio erreserbaturiko ondasunak edo kopurua.

640 artikulua

Halaber, jabetza pertsona bati, eta gozamena beste bati edo batzuei eman dakieke dohaintzan, kode honen 781. artikuluan ezarritako mugapenarekin.

641 artikulua

Kasu eta inguruabar orotan, baliozkotasunez ezar daiteke dohaintza-emailearen mesederako lehengoratzea; bainaezin da beste inoren mesederako halakorik ezarri, kode honek testamentuzko ordezpenen inguruan zehazten dituen kasu berberetan eta mugapen berdinekin ez bada.

Dohaintza-emaileak lehengoratzeahizpatzen badu hirugarrenaren mesederako eta aurreko lerrokadan xedatutakoaren aurka, lehengoratze hori deuseza da; baina horrek ez dakar dohaintzaren deuseztasuna.

642 artikulua

Dohaintza egitean dohaintza-hartzaileari ezarri bazaio dohaintza-emailearen zorrak ordaintzeko betebeharra, klausula horretan beste adierazpenik jaso gabe, ulertuko da dohaintza-hartzaileak ordaindu behar dituela dohaintza egin baino lehenagoko zorrak bakarrik.

643 artikulua

Zorren ordainketari buruz hizpaketarik izan ezean, dohaintza-hartzaileak zor horien gaineko erantzukizuna izango du, dohaintza hartzekodunei iruzur eginez gauzatu denean bakarrik.

Dohaintza hartzekodunei iruzur eginez gauzatu dela uste izango da, horiegitean dohaintza-emaileak ez duenean bere buruarentzat erreserbatu dohaintza hori egin baino lehenagoko zorrei aurre egiteko beste ondasun.

IV. KAPITULUA

Dohaintzak ezeztatu eta urritzea

644 artikulua

Seme, alaba eta ondorengorik ezduenak dohaintzaren bat egiten badu, dohaintza hori ezezta daiteke, hurrengo kasuetatik edozein gertatuz gero:

1. Dohaintza egin eta gero, dohaintza-emaileak seme-alabak izatea, nahizeta horiek hilondokoak izan.

2. Dohaintza egitean ustez hilda zegoen semea edo alaba bizirik egotea.

645 artikulua

Dohaintza hutsaldu bada hori egin etagero seme-alabak jaio direlako, dohaintza-emaileari itzuliko zaizkio dohaintzapeko ondasunak, edo, ondasunok saldu baditu, horien balioa.

Dohaintzapeko ondasunak hipotekaturik badaude, dohaintza-emaileak hipoteka hori aska dezake, horrek bermatzen duen kopurua ordainduz, betieredohaintza-hartzaileari zenbateko hori erreklamatzeko eskubidearekin.

Ondasunak ezin direnean itzuli, zenbatetsi egingo dira dohaintza-unean zuten balioaren arabera.

646 artikulua

Ezeztapen-akzioa sortzen bada, dohaintza egin eta gero seme-alabak jaiodirelako edo dohaintza egitean ustez hilda zeudenak bizirik daudelako, akzio hori bost urte igarota preskribatzen da; epe horren zenbaketa hasten da, azken semea edo alaba jaio dela edo ustez hilda zegoena bizi dela jakin denetik.

Akzio horri ezin zaio ukorik egin,eta, dohaintza-emailea hil eta gero, horren seme-alabei eta haien ondorengoei eskualdatzen zaie.

647 artikulua

Dohaintza ezeztatuko da dohaintza-emaileak hala eskaturik, dohaintza-hartzaileak ez duenean bete hark berariezarri dizkion baldintzetatik bat.

Kasu horretan, dohaintzapeko ondasunak dohaintza-emaileari itzulikozaizkio, eta deusezak izango dira dohaintza-hartzaileak egindako besterentzeak eta ondasunotan ezarritako hipotekak, betiere Hipoteka Legeak hirugarrenei begira ezarritako mugapenarekin.

648 artikulua

Halaber, dohaintza-hartzailearen eskergabekeria dela bide, eta dohaintza-emaileak hala eskaturik, dohaintzaezezta daiteke hurrengo kasuetan:

1. Dohaintza-hartzaileak delitu bategitea, dohaintza-emailearen beraren aurka edo haren ohore nahiz ondasunen aurka.

2. Dohaintza-hartzaileak dohaintza-emaileari delitu bat egoztea, hori frogatuz nahiz frogatu gabe, baldin eta delituhorren aurkako prozedura epaileak ofizioz hasten badu edo Fiskaltza delitu horren akusatzailea bada, salbu eta delitua dohaintza-hartzailearen beraren, horren ezkontidearen edo beraren agintepeko seme-alaben aurka egiten denean.

3. Dohaintza-hartzaileak dohaintza-emaileari mantenua bidegabe ukatzea.

649 artikulua

Dohaintza-hartzailearen eskergabekeriarengatik dohaintza ezeztatu etagero, besterentzeek eta hipotekek, Jabetza Erregistroan ezeztapen-demandaren idatzoharra egin baino lehenagokoek, euren horretan iraungo dute.

Idatzoharraren ostekoak deusezakdira.

650 artikulua

Aurreko artikuluaren lehenengolerrokadak aipatzen duen kasuan, dohaintza-emaileak eskubidea izango du dohaintza-hartzaileari ondasun besterenduen balioa eskatzeko, balio hori ezin badie hirugarrenei erreklamatu; edo, bestela, ondasunen gain eratutako hipotekaren kopurua eskatzeko.

Ondasun horien balioa arautzeko,dohaintza egiteko unea izan behar da kontuan.

651 artikulua

Dohaintza 644. artikuluan ezarritako arrazoietatik bat gertatzeagatik edo dohaintza-hartzailearen eskergabekeriarengatik ezeztatu, eta dohaintza hori urritzen denean ez-ofiziosoa izateagatik, dohaintza-hartzaileak ez ditu fruituak itzuliko demanda jarri zenetik baino.

Ezeztapena gertatu bada dohaintzanezarritako baldintzaren bat ez betetzeagatik, dohaintza-hartzaileak itzuliko ditu, ondasunez gain, baldintza betetzeari utzi zionetik jaso dituen fruituak.

652 artikulua

Dohaintza-emaileak ezin dio aldezaurretik ukorik egin dohaintza-hartzailearen eskergabekeriarengatik berak duen akzioari. Akzio hori urtebete igarotakoan preskribatzen da, eta horren zenbaketa hasten da, dohaintza-emaileak egitatearen berri izan eta akzioa egikaritzeko aukera izan duenetik.

653 artikulua

Akzio hori ez zaie eskualdatuko dohaintza-emailearen jaraunsleei, dohaintza-emaile horrek ez badu akzioa egikaritu horretarako aukera izan arren.

Modu berean ere, akzio hori ezinizango da dohaintza-hartzailearen jaraunslearen aurka egikaritu, salbu eta dohaintza-hartzailea hiltzean demanda jadanik jarrita dagoenean.

654 artikulua

Dohaintza-emailearen ondasunekharen heriotza-unean duten balio likidoa zenbatu eta gero, dohaintzak ez-ofiziosoak badira 636. artikuluan xedatutakoaren arabera, gaindikinaren neurrian urritu beharko dira; urripena gorabehera, dohaintzok ondoreak sortuko dituzte dohaintza-emailea bizirik dagoela, eta dohaintza-hartzaileak fruituak bereganatuko ditu.

Dohaintzak urritzeko, kapitulu honetan, eta kode honen 820 eta 821. artikuluetan xedatutakoa bete beharko da.655. artikulua Dohaintzen urripena eska dezakete seniparte-eskubidea edo jarauntsiko zati alikuotaren gaineko eskubidea dutenek, bai eta euren jaraunsle nahiz kausadunek ere.

Dohaintza-emailea bizirik dagoela,aurreko lerrokadan aipaturiko subjektuek ezin diote ukorik egin euren eskubideari, ez beren beregi egindako adierazpenaren bitartez, ezta dohaintzari euren adostasuna emanik ere.

Hildakoaren dohaintza-hartzaileek,zati alikuotaren gainekoak ez diren legatu-hartzaileek eta hartzekodunek ezin dute urripena eskatu, ezta urripen horretatik onurak atera ere.

656 artikulua

Dohaintzak bat baino gehiago izanik, horiek ez badira sartzen xedapenaskeko zatian, arestikoenak ezabatu edo urrituko dira gaindikinaren neurrian.

III. TITULUA

OINORDETZAK

Xedapen orokorrak

657 artikulua

Norbaiten oinordetzarako eskubideak eskualdatzen dira bera hiltzen denunetik.

658 artikulua

Oinordetza gauzatzen da gizakiak testamentuan adierazitako borondatearen bitartez, eta, hori izan ezean, lege-aginduz.

Lehendabizikoari testamentuzko oinordetza deritzo, eta bigarrenari oinordetza legitimo. Halaber, oinordetzaren zati bat gizakiaren borondatearen bidez gauza daiteke, eta bestea lege-aginduz.

659 artikulua

Jarauntsiak bere barruan hartzen ditu norbaiti dagozkion ondasun, eskubide eta betebehar guztiak, haren heriotzaren ondorioz azkentzen ez badira.

660 artikulua

Titulu unibertsalaren bidezko oinordekoari jaraunsle deritzo, eta legatuhartzaile, banakako tituluaren bidezkooinordekoari.

661 artikulua

Heriotzaren egitate hutsa dela bide,hildakoaren jaraunsleak haren eskubide eta betebeharren oinordeko bihurtzen dira.

I. KAPITULUA

Testamentuak

I. ATALA

Testamentu bidez xedatzeko gaitasuna

662 artikulua

Edonork egin dezake testamentua,baldin eta legeak beren beregi horretarako debekurik ezartzen ez badio.

663 artikulua

Testamentua egiteko ezgaituta daude: 1. Hamalau urtekoak baino gazteagoak, sexu batekoak izan nahiz bestekoak izan.

2. Ohikotasunez edo aldian-aldianzentzutasunik ez dutenak.

664 artikulua

Buru-nahastearen aurretik egindako testamentua baliozkoa da.

665 artikulua

Norbait epai bidez ezgaitua izan bada, epai horrek ez badu ezer jasotzen ezgaitu horrek testamentua egiteko duen gaitasunari buruz, eta ezgaituak testamentua egiteko asmoa baldin badu, notarioak bi aditu izendatuko ditu, aldez aurretik ezgaitua azter dezaten; adituon ustez ezgaituak horretarako gaitasunik ez duenean, notarioak ez du haren testamentua eskuetsiko.

666 artikulua

Testamentugileak gaitasuna duen ala ez zehazteko, kontuan izan behar da testamentua egiteko unean zein den testamentugile horren egoera.

II. ATALA

Testamentuak orokorrean

667 artikulua

Testamentu deritzo norbaitek, bereheriotza gertatu eta geroko, bere ondasun guztiak edo batzuk xedatzeko gauzatzen duen egintzari.

668 artikulua

Testamentugileak bere ondasunakxeda ditzake jaraunsle-tituluaren bidez edo legatu-tituluaren bidez.

Zalantzak izanez gero, eta testamentugileak jaraunsle hitza erabili ezarren, haren borondatea argi badago kontzeptu horren inguruan, xedapena baliozkoa izango da titulu unibertsalaren edo jaraunsle-tituluaren bidezko xedapen gisa.

669 artikulua

Bi pertsonak edo gehiagok ezindute testamenturik egin modu mankomunatuan edo agerkari berean, nahiz eta testamentua pertsona horien guztien onurarako edo beste inoren onurarako izan.

670 artikulua

Testamentua nahitaez norberak burutu beharreko egintza da: horren eraketa, oso-osorik edo zati batez, ezin dainoren erabakimenaren menpe utzi, ezta komisario edo mandatariaren bidez egin ere.

Era berean, ezin da inoren erabakimenaren menpe utzi jaraunsle edo legatu-hartzaileen izendapenen iraupena,eta, testamentugileak jaraunsleak edo legatu-hartzaileak izen-abizenez izendatuak badira, ezta horiei dagozkien zatiak izendatzeko ardura ere.

671 artikulua

Testamentugileak beste inoren eskuutz dezake berak maila zehatz batzuei, besteak beste, ahaide, txiro edo ongintza-etxeei, orokorrean utzitako diru-kopuruak banatzeko ardura, bai eta kopuruok eskuratuko dituzten pertsonak edo establezimenduak aukeratzeko ardura ere.

672 artikulua

Jaraunsle-izendapenen, agintzarien edo legatuen gain egindako xedapen oro deuseza izango da, testamentugileak zedula edo paper pribatuak aipatu, eta, bera hil ostean, bere egoitzaren barruan nahiz kanpoan agertzen badira, zedula edo paperotan ez direnean gauzatzen testamentu olograforako ezarritako betekizunak.

673 artikulua

Deuseza izango da indarkeria, doloedo iruzurrez egindako testamentua.

674 artikulua

Norbaitek, dolo, iruzur edo indarkeriaz, beste inori beraren azken nahiaaskatasunez adieraztea eragozten badio horren abintestato jaraunslea izanik, jarauntsiaren gaineko eskubidea kenduko zaio, berak izan dezakeen erantzukizun kriminalari kalterik egin gabe.

675 artikulua

Testamentuko xedapen oro ulertzeko, kontuan izan beharko da horren hitzez-hitzezko esangura, salbu eta argieta garbi atzematen denean testamentugilearen borondatea bestelakoa izan dela. Zalantzak izanez gero, testamentuaren beraren esangura arakatu eta testamentugilearen asmoari gehien egokitzen zaiona bete beharko da.

Legeak adierazitako deuseztasunagertatzen denean, testamentugileak ezin du debekatu testamentua aurkaratzea.

III. ATALA

Testamentuen forma

676 artikulua

Testamentua arrunta edo bereziaizan daiteke.

Arruntak dira testamentu olografoa,irekia eta itxia.

677 artikulua

Testamentu berezitzat hartzen dira testamentu militarra, itsas testamentua eta atzerrian eginikoa.

678 artikulua

Olografo deritzo testamentugileakberak idatzitako testamentuari, hori idatzi denean 688. artikuluan zehaztutako forma eta betekizunekin.

679 artikulua

Testamentua irekia da, testamentugileak bere azken nahia adierazten duenean egintza hori eskuetsi behar dutenpertsonen aurrean, pertsona horiek testamentuko xedapenen edukiaz jabetzen direla.

680 artikulua

Testamentua itxia da, testamentugileak, bere azken nahia aditzera emangabe, aitortzen duenean azken nahi hori jasota dagoela egintza horretan parte hartu behar duten pertsonei aurkeztutako pleguan.

681 artikulua

Testamentuetan ezin dira lekukoizan:

1. Adingabeak, 701. artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe. 2. Itsuak eta guztiz gor edo mutu direnak.

3. Testamentugilearen hizkuntzaulertzen ez dutenak.

4. Zentzutasunik ez dutenak. 5. Notario eskueslearen ezkontidea, laugarren gradurainoko odolkideak edo bigarren gradurainoko ezkontza-ahaideak, eta notarioarekin lan-harremanak dituztenak.

682 artikulua

Halaber, testamentu irekian ezin dira lekuko izan testamentu horretan jaraunsle eta legatu-hartzaile izendatu direnak, ezta horien ezkontide, laugarren gradurainoko odolkide edo bigarren gradurainoko ezkontza-ahaideak ere.

Legatu-hartzaileak eta horien ezkontide edo ahaideak ez daude debeku horren menpe, legatupeko objektu higigarriaren edo diru-kopuruaren garrantzia txikia denean jarauntsiko ondasunei begira.

683 artikulua

Lekuko batek gaikuntzarik ez duelaadierazteko, beharrezkoa da testamentua egiteko unean lekuko horrek ezgaitasun-arrazoia izatea.

684 artikulua

Testamentugileak bere borondateaadierazten duenean notarioak ez dakien hizkuntza erabiliz, beharrezkoa izango da interpretatzailearen parte-hartzea; testamentugileak aukeratuko du interpretatzaile hori, eta berak itzuliko du testamentuko xedapena, testamentua egiteko lekuan ofizial diren hizkuntzen artetik notarioak erabiltzen duen horretara. Agerkaria bi hizkuntzotan idatziko da, hizkuntza horietatik testamentugileak zein erabili duen adieraziz.

Testamentu irekia eta testamentu itxiaren akta idatziko dira, bai testamentugileak erabilitako atzerriko hizkuntzan, bai notarioak erabilitako hizkuntza ofizialean, nahiz eta notarioak atzerriko hizkuntza hori jakin.

685 artikulua

Notarioarentzat testamentugilea ezaguna izan behar da, eta, hala ez bada,testamentugile hori identifikatuko da bera ezagutzen duten eta notarioarentzat ezagunak diren bi lekukoen bitartez, edo, bestela, herri-agintariek igorritako agirien bidez, agirion helburua pertsonak identifikatzea denean. Halaber, notarioak ziurtatuko du bere ustez testamentugileak testamentua egiteko beste lege-gaitasun duela.

700 eta 701. artikuluetako kasuetan,lekukoentzat testamentugilea ezaguna izan behar da, eta lekuko horiek ahaleginak egin behar dituzte testamentugileak gaitasuna duela ziurtatzeko.

686 artikulua

Testamentugilea ezin bada identifikatu aurreko artikuluak ezarritako moduan, notarioak, edo, hala denean, lekukoek, inguruabar hori adieraziko dute, testamentugileak horretarako aurkeztu dituen agiriak eta testamentugilearen inguruabar pertsonalak aipatuz.

Arrazoi hori dela-bide testamentuaaurkaratu bada, testamentuaren baliozkotasunari eusten dionak frogatu behar du testamentugilearen identitatea.

687 artikulua

Deuseza izango da testamentua,hori egin bada kapitulu honetan hurrenez hurren ezarritako formalitateak bete gabe.

IV. ATALA

Testamentu olografoa

688 artikulua

Adin nagusikoek bakarrik egin dezakete testamentu olografoa. Testamentu hori baliozkoa izan dadin, testamentugileak berak idatzi behar du testamentua oso-osorik, eta horretan sinadura jarri behar du, hori egiteko eguna, hila eta urtea adieraziz.

Testamentuan hitzak zirriborratuta,zuzenduta edo lerro artean idatzita agertzen badira, testamentugileak hitzok salbatuko ditu bere sinadura jarriz.

Atzerritarrek euren hizkuntza erabiliz egin dezakete testamentu olografoa.

689 artikulua

Testamentu olografoa protokoloan jaso behar da, eta, horretarako, testamentu hori aurkeztu behar zaio testamentugilearen azken egoitzako lehen auzialdiko epaileari, edo, bestela, testamentugilea hil den tokiko epaileari; aurkezpen hori egin behar da testamentugilea hil eta hurrengo bost urteetako epean. Betekizun hori gauzatu gabe testamentua ez da baliozkoa izango.

690 artikulua

Testamentuaren gordailuzainak testamentu hori aurkeztu behar du epaitegian, testamentugilearen heriotzarenberri izan duenean; gordailuzainak ez badu hamar eguneko epean testamentua aurkezten, atzerapenaren ondorioz sortu diren kalte-galeren gaineko erantzukizuna izango du.

Aurkezpen hori egin dezake, orobat, jaraunsle, legatu-hartzaile nahizalbazea gisa edo beste edozein izaera dela-bide testamentuan interesa duten pertsonetatik edozeinek.

691 artikulua

Behin testamentu olografoa aurkeztu eta testamentugilearen heriotza egiaztatu eta gero, epaileak testamentua irekiko du, hori plegu itxian aurkeztu bada; aktuarioarekin batera, epaileak orri guztiak sinatuko ditu; eta, era berean, testamentugilearen identitatea egiaztatuko du testamentugilearen idazkera eta sinadura ezagutzen dituzten hiru lekukoen bitartez, baldin eta lekukook adierazten badute testamentugileak testamentua eskuz idatzi eta sinatu duela, eta horretan zentzuzko dudarik ez dutela.

Lekuko egokirik ez dagoenean edo azterturikoek zalantzak dituztenean, idazkerei buruzko aditu-alderaketa erabil daiteke testamentugilearen identitatea egiaztatzeko, epaileak horri egoki baderitzo.

692 artikulua

Aurreko artikuluan adierazitako eginbideak gauzatzeko, ahalik arinen zitazioa egingo zaio alargunari, halakorikizanez gero; testamentugilearen ondorengo eta aurrekoei; eta, ondorengo eta aurrekorik izan ezean, neba-arrebei.

Pertsona horien bizilekua ez badagoepaitegi-barrutian, horien izatea ezezaguna bada, edo, adingabeak edo ezgaituak izanda, ez badute ordezkari legitimorik, Fiskaltzari egingo zaio zitazioa.

Eginbideok gauzatzen diren bitartean, zitazioa jaso dutenak bertan izandaitezke, eta, egintza horretan bertan, testamentuaren kautotasunari buruz ohar egokiak egin ditzakete ahoz.

693 artikulua

Epaileak testamentuaren identitatea egiaztatuta dagoela uste badu, testamentu hori eginbideekin batera protokoloan jasotzeko erabakiko du; protokoloan jasotze hori notario eskudunaren erregistroetan gauzatuko da, eta notario horrek interesdunei emango dizkie protokoloan jaso izanaren kopia edo lekukotzak.

Bestelako kasuetan, epaileak ezezkoa emango dio protokoloan jasotzeari.

Epailearen ebazpena edozein izandaere, eta interesdunak horren aurka agertu arren, ebazpena gauzatuko da, interesdunok ebazpen hori epaiketa egokian aurkaratzeko duten eskubideari kalterik egin gabe.

V. ATALA

Testamentu irekia

694 artikulua

Testamentu irekia egin behar da toki horretan jarduteko gaikuntza duen notarioaren aurrean.

Erregela horretatik salbuetsita daude atal honetan bertan beren beregi zehazturiko kasuak bakarrik.

695 artikulua

Testamentugileak notarioari ahoz edo idatziz agertuko dio bere azken nahia.

Nahi hori aintzat hartuta, notarioak testamentua idatziko du, eta, bertan, testamentu hori egiteko toki, urte, hil, egun eta ordua adieraziko ditu; notarioak testamentugileari ohartaraziko dio testamentua irakurtzeko duen eskubideaz, eta, ondoren, notarioak berak testamentua irakurriko du ozenki, testamentugileak bere borondatea testamentu horrekin bat datorren ala ez adieraz dezan.

Hala izanez gero, egintza berean testamentua sinatuko dute testamentugileak, hori egin ahal badu, eta, hala denean, lekukoek eta egintza horretan parte hartu behar duten gainerako pertsonek.

Testamentugileak adierazten baduberak ez dakiela sinatzen edo ezin duela sinatu, lekukoetatik batek sinatuko du testamentugilearen ordez eta berak hala eskatuta.

696 artikulua

Notarioak fede emango du berarentzat testamentugilea ezaguna dela edo behar bezala identifikatu duela; hala ez denean, 686. artikuluan agindutako adierazpena egingo du. Berebat, notarioak agerraraziko du bere ustez testamentugileak testamentua egiteko behar den lege-gaitasuna duela.

697 artikulua

Testamentua eskuesteko egintza horretan, bi lekuko egoki izan behar dira:

1. Testamentugileak adierazten duenean berak ez dakiela sinatzen edo ezinduela testamentua sinatu.

2. Testamentugilea, testamentua sinatzeko gauza izan arren, itsua denean,edo, bestela, adierazten duenean ez dakiela irakurtzen edo ezin duela bere kabuz testamentua irakurri.

Testamentugileak ez badaki irakurtzen edo ezin badu testamentua irakurri,eta, horrez gain, testamentugilea guztiz gorra bada, lekukoek notarioaren aurrean testamentua irakurriko dute, eta irakurritakoa eta testamentugileak agertutako borondatea bat datozela adieraziko dute.

3. Testamentugileak edo notarioakhala eskatzen duenean.

698 artikulua

Testamentuaren egite horretan izanbehar dira, modu berean ere:

1. Ezagutza-lekukoak, halakorik izanez gero; horiek, gainera, lekuko instrumental gisa parte har dezakete. 2. Testamentugile ezgaitua aztertu duten adituak.

3. Testamentugilearen borondateanotarioak erabilitako hizkuntza ofizialera itzuli duen interpretatzailea.

699 artikulua

Atal honetan adierazitako formalitate guztiak egintza bakarrean gauzatukodira; egintza hori testamentua irakurtzearekin batera hasiko da, eta geldiarazpen oro ez da zilegia izango, salbu eta aldian aldiko istripu batek geldiarazpena eragiten duenean.

700 artikulua

Testamentugilea hur-hurreko heriotza-arriskuan badago, testamentua bostlekuko egokiren aurrean egin daiteke notariorik gabe.

701 artikulua

Izurrite-kasuan, testamentua notarioaren esku-hartzerik gabe egin daitekehamasei urtekoak baino nagusiagoak diren hiru lekukoen aurrean.

702 artikulua

Aurreko bi artikuluen kasuetan, testamentua idatziz jasoko da, hala egindaitekeenean; hori ezinezkoa bada, testamentua baliozkoa izango da, nahiz eta lekukoek idazten jakin ez.

703 artikulua

Aurreko hiru artikuluetako xedapenen arabera egindako testamentua eraginik gabe geratuko da, baldin eta bihilabete igaro badira testamentugilea heriotza-arriskutik onik atera edo izurritea amaitu denetik.

Testamentugilea epe horren barruanhiltzen denean, testamentua eraginik gabe geratuko da, baldin eta, heriotza gertatu eta hurrengo hiru hilabeteetan, idatziz edo ahoz egindako testamentua ez bada auzitegi eskudunean aurkezten, testamentu hori eskritura publiko bihurtzeko.

704 artikulua

Notarioaren eskuespenik gabe egindako testamentuak eragingabeak izangodira, horiek eskritura publiko bihurtu eta protokoloan jasotzen ez badira, Prozedura Zibilaren Legeak ezarritako formaren arabera.

705 artikulua

Kasuan-kasuan ezarritako solemnitateak ez gauzatzeagatik, testamentu irekiadeuseza dela adierazten bada, eta deuseztasun hori gertatzen bada testamentua eskuetsi duen notarioaren asmo gaizto, zabarkeria edo ezjakite barkaezinaren ondorioz, notario horrek erantzukizuna izango du eragindako kalte-galeren gain.

VI. ATALA

Testamentu itxia

706 artikulua

Testamentu itxia idatziz egin behar

da.

Testamentugileak eskuz idazten badutestamentua, bere sinadura jarri behar du testamentuaren amaieran.

Testamentua bide mekanikoetatik edozein erabiliz idazten bada, edo, testamentugileak hala eskatuta, beste inork testamentua idazten badu, testamentugileak sinadura jarri behar du testamentuko orri guztien oinean.

Testamentugileak ez dakienean sinatzen edo ezin badu sinatu, beste pertsona batek, hark hala eskatuta, sinatuko du testamentuko orri guztien oinean,testamentugileak sinatzeko duen ezintasunaren arrazoia adieraziz.

Edozein kasutan, sinaduraren aurretik salbatuko dira hitz zirriborratuak,zuzenduak edo lerro artean idatziak.

707 artikulua

Testamentu itxia egitean, hurrengosolemnitateak bete beharko dira:

1. Testamentuaren papera testamentu-azal itxi eta zigiludunaren barruansartuko da; horrela, testamentu-azala apurtu barik, ezin izango da papera azaletik atera.

2. Testamentugileak testamentu itxi eta zigiluduna eramango du notario eskueslearen aurrera; edo, bestela, testamentugileak egintza horretan bertan itxi eta zigilatuko du testamentua.

3. Notarioaren aurrean, testamentugileak adieraziko du, bere kabuz edo684. artikuluan agindutako interpretatzailearen bidez, berak aurkezturiko pleguak bere testamentua jasotzen duela; gainera, testamentugileak adieraziko du testamentua berak idatzi eta sinatu duen, edo, alderantziz, beste inork eskuz edo bide mekanikoetatik edozein erabiliz testamentua idatzi den, eta horren amaieran eta orri guztietan testamentugileak berak ala beste inork, berak hala eskatuta, sinatu duen.

4. Testamentu-azalaren gainean,notarioak testamentuaren egilespenari buruzko akta egokia egingo du, eta, akta horretan, azal hori ixten duten zigiluen zenbakia eta marka adieraziko ditu; notarioak fede emango du testamentugilea ezagutzen duela, edo, bestela, hori 685 eta 686. artikuluetan araututako moduan identifikatu dela, baita notarioaren ustez testamentugileak testamentua egiteko behar den lege-gaitasuna baduela ere.

5. Behin akta egin eta irakurri ondoren, hori sinatu behar dute testamentugileak, sinatu ahal badu, eta, hala denean, testamentuan parte hartu behar duten pertsonek; notarioak akta eskuetsiko du bertan bere zeinu eta sinadura jarriz.

Testamentugileak aitortzen badu berak ez dakiela sinatzen edo ezin duela sinatu, egintza horretan parte hartu behar duten bi lekuko egokietatik batek sinatuko du testamentua, testamentugilearen ordez eta berak hala eskatuta.

6. Inguruabar hori ere adierazi behar da aktan, testamentua egiteko toki,ordu, egun, hil eta urtearekin batera.

7. Testamentua eskuesteko egintzanbi lekuko egokik parte hartu behar dute, testamentugileak edo notarioak hala eskatzen badu.

708 artikulua

Itsuek eta irakurtzen ez dakitenekedo irakurri ezin dutenek ezin dute testamentu itxia egin.

709 artikulua

Hitzik egin ezin dutenek idatzi ahalbadute, testamentu itxia egin dezakete hurrengoa betez gero:

1. Testamentugileak berak sinatubehar du testamentua. Gainerako betekizunei dagokienez, 706. artikuluan xedatutakoa beteko da.

2. Testamentua notarioari aurkeztean, testamentugileak testamentu-azalaren goiko aldean idatzi behar du azal horren barruan bere testamentua dagoela; bertan adieraziko du testamentua berak idatzi eta sinatu duela.

3. Testamentugileak idatzitakoaren atzean, egilespen-akta egingo da; horretan, notarioak fede emango du aurreko zenbakian agindutakoa eta 707. artikuluan xedatutakoa bete dela, azken hori kasu zehatzari aplika dakiokeen neurrian.

710 artikulua

Testamentu itxia eskuetsi eta gero,notarioak testamentugileari emango dio testamentu hori; baina, aldez aurretik, notarioak egilespen-aktaren kopia eskuetsia jarriko du protokolo arruntean.

711 artikulua

Testamentugileak testamentu itxiabere eskuetan gorde dezake edo horren zaintza bere konfiantzako pertsona baten ardurapean utz dezake; bestela, notario eskuesleari eman diezaioke, bere artxiboan gorde dezan.

Azken kasu horretan, notarioak jasoagiria emango dio testamentugileari,eta bere protokolo arruntean agerraraziko du, egilespen-aktari buruzko kopiaren bazterrean edo atzean, testamentua bere eskuetan geratzen dela. Testamentugileak geroago notarioaren eskutik ateratzen badu testamentua, testamentugileak jasoagiria sinatuko du notarioak egindako oharraren atzetik.

712 artikulua

Notarioak edo testamentu itxia eskuetan duen pertsonak epaile eskudunari aurkeztu beharko dio testamentua,testamentugilearen heriotza jakiteaz batera.

Notarioak edo pertsona horrek hamar egunetan zehar ez badu hori egiten,bere zabarkeriaren ondorioz sorturiko kalte-galeren erantzukizuna izango du.

713 artikulua

Norbaitek bere eskuetan testamentu itxia badu, eta doloz ez badu testamentu hori aurkezten aurreko artikuluaren bigarren lerrokadak finkatutako epean, artikulu horretan zehazten den erantzukizuna izango du, eta, horrez gain, jarauntsirako eskubidea galduko du, eskubide hori badagokio abintestato jaraunsle gisa edo testamentuzko jaraunsle nahiz legatu-hartzaile gisa.

Zigor bera ezarriko zaie testamentugilearen edo testamentua zaindu nahizgordetzen duen pertsonaren egoitzatik testamentu itxia doloz osten duenari, eta beste modu batera testamentua ezkutatu, apurtu edo baliogabetzen duenari ere bai, bidezkoa den erantzukizun kriminalari kalterik egin gabe.

714 artikulua

Testamentu itxia ireki eta protokoloan jasotzeko, Prozedura ZibilarenLegean agindutakoa beteko da.

715 artikulua

Testamentu itxia deuseza da atal honetan ezarritako formalitateak bete gabe egiten denean; notario egilesleak eragindako kalte-galeren erantzukizuna izango du, baldin eta frogatzen bada asmo gaizto, zabarkeria edo ezjakite barkaezinaren ondorioz gertatu dela hutsegitea.

Dena den, testamentu hori testamentu olografo gisa baliozkoa izango da, baldin eta testamentugileak testamentu osoa idatzi eta sinatu badu, eta testamentu horrek testamentu olografoaren gainerako baldintzak betetzen baditu.

VII. ATALA

Testamentu militarra

716 artikulua

Gerraldian, kanpainan dauden militar, boluntario, bahituri, gerrako preso, armadako enplegatu eta armadarekin batu diren pertsonek testamentua egin dezakete, gutxienez kapitain-gradua duen ofizialaren aurrean.

Xedapen hori aplika dakieke atzerrian dauden armadakideei ere bai.

Testamentugilea gaixorik edo zaurituta badago, testamentua egin dezakeberari laguntza ematen dion kapilau edo adituaren aurrean.

Testamentugilea destakamenduanegonez gero, testamentua egin dezake destakamenduburuaren aurrean, nahiz eta hori kapitainaren mendekoa izan.

Artikulu honetako kasu guztietan,nahitaezkoa izango da bi lekuko egokiren parte-hartzea.

717 artikulua

Aurreko artikuluan aipaturiko pertsonek ere testamentu itxia egin dezakete gerrako komisarioaren aurrean; kasu horretan, gerrako komisarioak notarioaren eginkizunak gauzatuko ditu 706. artikuluko eta ondorengoetako xedapenen arabera.

718 artikulua

Aurreko bi artikuluen arabera egindako testamentuak lehenbailehen igorribehar dira kuartel nagusira, eta horrek gerra-ministroari igorriko dizkio.

Testamentugilea hildakoan, gerra-ministroak testamentua igorri behardio hildakoaren azken egoitzako epaileari, eta, egoitza hori ezezaguna bada, Madrilgo epaileen dekanoari; horrek ofizioz zitazioa egingo die jaraunsleei eta oinordetzan interesa duten gainerakoei. Horiek guztiek eskatu beharko dute testamentua eskritura publiko bihurtu eta hori protokoloan jasotzeko, Prozedura Zibilaren Legeak araututako forman.

Testamentua itxia denean, epaileakofizioz irekiko du testamentua, lege horretan arauturiko forman; horretarako, epaileak zitazioa egingo dio Fiskaltzari, horrek testamentuaren irekieran parte har dezan, eta, behin testamentua ireki eta gero, horren berri emango zaie jaraunsleei eta gainerako interesdunei.

719 artikulua

716. artikuluan aipaturiko testamentuak iraungi egingo dira, testamentugileak gerraldiko ekintzei utzi dienetiklau hilabete igarota.

720 artikulua

Testamentugilea guda, eraso, borroka, eta, orokorrean, gerra-ekintzarenhur-hurreko arriskuan badago, ahoz egin dezake testamentu militarra, bi lekukoren aurrean.

Hala ere, testamentu hori eraginikgabe geratuko da, testamentugileak gerra-arriskua dela-eta testamentua egin eta arrisku horretatik onik ateratzen bada.

Testamentugilea arriskutik onik atera ez arren, testamentua eragingabeaizango da, lekukoek ez badute hori formalizatzen gerrako auditorearen edo armadarekin batu den funtzionario judizialaren aurrean; ondoren, 718. artikuluan agindutako moduan jardun beharko da.

721 artikulua

Testamentu militarra itxia izanezgero, 706 eta 707. artikuluetan agindutakoa bete beharko da, baina testamentu hori egin behar da ofizialaren aurrean eta 716. artikuluaren aginduz testamentu irekietan parte hartu behar duten bi lekukoen aurrean; pertsona horiek guztiek egilespen-akta sinatuko dute, bai eta testamentugileak berak ere, hala egin dezakeenean.

VIII. ATALA

Itsas testamentua

722 artikulua

Itsas bidaian zehar ontziaren barruan doazenek testamentu ireki nahiz itxiak egin ahal dituzte ondoko forma erabiliz:

Gerra-ontzietan, testamentua eginbehar da kontulariaren edo horren eginkizunak betetzen dituen pertsonaren aurrean; gainera, bertan egon behar dira testamentugilea ikusi eta horrek esandakoa ulertzen duten bi lekuko egoki. Ontziko komandanteak edo horren ordezkoak ontzat emango du egintza.

Merkataritza-ontzietan, kapitainakedo horren ordezkoak eskuetsiko du testamentua, eta, horretan, bi lekuko egokik hartu behar dute parte.

Bi kasuotan, lekukoak bidaiarienartetik aukeratuko dira, halakorik izanez gero, eta lekuko horietatik batek, gutxienez, sinatzeko modua izan behar du; lekuko horrek bere izenean sinatuko du, baita testamentugilearen ordez ere, horrek sinatzen ez dakienean edo sinatu ezin duenean.

Testamentua irekia denean, 695. artikuluan agindutakoa ere bete beharkoda; testamentua itxia denean, kapitulu honetako seigarren atalean agindutakoa bete beharko da, lekukoen kopuruari eta notarioaren esku-hartzeari buruzkoa izan ezik.

723 artikulua

Gerra-ontziko kontulariaren edomerkataritza-ontziko kapitainaren testamentua eskuetsiko dute haien karguetan ordezko direnek; gainerakoan, aurreko artikuluan xedatutakoa bete beharko da.

724 artikulua

Komandante edo kapitainak zainduko ditu itsas zabalean egindako testamentu irekiak, eta, nabigazio-egunkarian, horiei buruzko aipamena egingo da.

Aipamen bera egingo da testamentuolografo eta itxiei buruz ere bai.

725 artikulua

Ontzia atzerrian porturatu eta bertan Espainiako diplomazia edo kontsulatuko agentea badago, gerra-ontziko komandanteak edo merkataritza-ontziko kapitainak agente horri eman behar dio testamentu irekiaren kopia edo testamentu itxiaren egilespen-aktari buruzko kopia, bai eta egunkarian egindako oharrarena ere.

Testamentuaren nahiz aktaren kopian, jatorrizko agiriak jasotzen dituen sinadura berberak jarriko dira, sinatzaileak bizirik izan eta ontzi barruan badaude; bestela, testamentua jaso duen kontulariak edo kapitainak nahiz horren ordezkoak eskuetsiko du testamentua, eta, horretan, testamentuan parte hartu zuten pertsonen artean ontzi barruan daudenek sinatu beharko dute.

Diplomazia edo kontsulatuko agenteak idatziz agerraraziko du emateareneginbidea, eta, testamentu irekiaren kopia edo testamentu itxiaren egilespen-aktari buruzko kopia itxi eta zigilatu ondoren, kopiok egunkariko oharrarekin batera igorriko zaizkio, bide egokia erabiliz, marina-ministroari, eta horrek aginduko du kopia bere ministerioaren artxiboan gordailutzeko.

Ematea gauzatzen duen komandante edo kapitainak diplomazia edo kontsulatuko agentearen eskutik jasoko duematea gauzatu delako ziurtagiria, eta horri buruzko oharra idatziko du nabigazio-egunkarian.

726 artikulua

Gerra nahiz merkataritzako ontzia erresumako lehenengo portura iristen denean, komandante edo kapitainak tokiko itsas agintariari emango dizkio jatorrizko testamentua, itxita eta zigilaturik, egunkarian egindako oharraren kopia, eta, testamentugilea hilez gero, heriotza hori egiaztatzen duen ziurtagiria ere bai.

Emate hori aurreko artikuluan araututako forman egiaztatuko da, eta itsasagintariak marina-ministroari igorriko dizkio agiri horiek guztiak, inolako luzapenik gabe.

727 artikulua

Testamentugilea hil eta testamentuairekitzen bada, 718. artikuluan xedaturikoa bete beharko du marina-ministroak.

728 artikulua

Atzerritarrak Espainiako ontzian testamentua egin duenean, marina-ministroak estatu-ministroari igorriko diotestamentua, hori diplomazia-bidean behar bezala bidera dadin.

729 artikulua

Testamentua olografoa izanik, bidaian zehar testamentugilea hiltzen bada, komandante nahiz kapitainak testamentua jasoko du hori zaintzeko; horren inguruko aipamena egingo du egunkarian; eta, ontzia Erresumako lehenengo portura iristen denean, tokiko itsas agintariari emango dio testamentua, aurreko artikuluan arauturiko forman eta horrek aipatzen dituen ondoreetarako.

Gauza bera egin beharko da, testamentua itxia izanik, testamentugileakhori bere eskuetan duenean bera hiltzeko unean.

730 artikulua

Atal honen arauekin bat etorrizegindako testamentu ireki eta itxiak lau hilabete igaro eta gero iraungitzen dira; epe horren zenbaketa hasten da, testamentua forma arruntean egiteko aukera non izan eta toki horretan testamentugilea lehorreratzen den unetik.

731 artikulua

Itsasoan galtzeko arriskua izanezgero, 720. artikuluan xedatutakoa aplikatuko zaie gerra edo merkataritzako ontzien tripulazioari eta bidaiariei.

IX. ATALA

Atzerrian egindako testamentua

732 artikulua

Espainiarrek nazio-lurraldetik kanpoegin dezakete testamentua, espainiarrok zein herritan egon eta herri horretako legeek ezarritako formen menpe.

Espainiarrek testamentua egin dezakete, halaber, itsas zabalean, atzerriko ontzian nabigatzen duten bitartean, ontzia zein naziotakoa izan eta nazio horren legeen menpe.

Era berean, espainiarrek testamentuolografoa egin dezakete 688. artikuluaren arabera, baita testamentu hori onartzen ez duten herrietan ere.

733 artikulua

Espainiarrek atzerrian egiten badute 669. artikuluan debekatutako testamentu mankomunatua, Espainian testamentu hori ez da baliozkoa izango, nahiz eta bera egin den tokiko nazio-legeek berori onartu.

734 artikulua

Berebat, atzerrian dauden espainiarrek testamentu itxia nahiz irekia egin dezakete Espainiako diplomazia edo kontsulatuko funtzionarioaren aurrean, horrek testamentua egiteko tokian notarioaren eginkizunak betetzen dituela.

Kasu horietan, kapitulu honen bost eta seigarren ataletan ezarritako formalitate guztiak gauzatu beharko dira hurrenez hurren.

735 artikulua

Diplomazia edo kontsulatuko agenteak Estatuko Ministeriora igorriko du,bere sinadura eta zigiluarekin eskuetsita, testamentu irekiaren kopia edo testamentua itxiaren egilespen-aktari buruzko kopia, kopia horiek ministerioaren artxiboan gordailu daitezen.

736 artikulua

Espainiarrak diplomazia edo kontsulatuko agentearen eskuetan testamentu olografo edo itxia gordailutu eta agente horrek, testamentugilea hildakoan, estatu-ministroari igorriko dizkio testamentua eta testamentugilearen heriotza-ziurtagiria.

Estatuko Ministerioak MadrilgoGazetan argitaraziko du heriotzaren berria, hildakoaren jarauntsian interesa dutenek testamentua jaso eta hori protokoloan jasotzea eragin dezaten, agindutako forman.

X. ATALA

Testamentuen ezeztapena eta eragingabetasuna

737 artikulua

Testamentuko xedapen guztiak berez ezeztakorrak dira, nahiz eta testamentugileak testamentuan adierazi xedapenok ez ezeztatzeko borondate edoerabakia.

Jarri gabekotzat hartuko dira etorkizuneko xedapenak indargabetzen dituzten klausulak nahiz testamentugileak testamentua baliozkotasunez ezeztatzeko hitz edo seinale jakin batzuk erabili behar direla agintzen dituenak.

738 artikulua

Testamentua ezin da oso-osorik edozati batez ezeztatu, testamentua egiteko solemnitateak betetzen ez badira.

739 artikulua

Geroko testamentu perfektuak aurrekoa ezeztatzen du zuzenbidez, salbu etatestamentugileak geroko testamentuan adierazten duenean aurreko testamentua osorik edo zati batez iraunarazteko borondatea.

Hala ere, aurreko testamentuak indarra berreskuratzen du, testamentugileak geroko testamentua ezeztatu etaberen beregi adierazten badu lehenengoaren baliozkotasunari eusteko borondatea.

740 artikulua

Bigarren testamentuan izendaturiko jaraunslearen nahiz legatu-hartzailearen ezgaitasuna edo horren uko egitea dela eta, testamentua iraungi arren, ezeztapenak berezko zaion ondorea sortuko du.

741 artikulua

Testamentuan seme-alabatasunaren gain egindako aitorpenak ez du indarrik galtzen, nahiz eta testamentu hori ezeztatu, horretan bestelako xedapenik jaso ez edo testamentuaren gainerako xedapenak deusezak izan.

742 artikulua

Testamentu itxia ezeztatu dela usteda, testamentu hori testamentugilearen egoitzan agertu denean, horren azalak apurtuta edo zigiluak urraturik edota testamentua egilesteko sinadurak ezabatu, karraskatu edo zuzenduta.

Nolanahi ere, testamentu hori baliozkoa izango da, frogatzen deneankaltea testamentugileak nahi gabe eta jakin gabe gertatu dela edo testamentugileak zoroaldian egin duela; baina testamentu-azala apurtuta edo zigiluak urraturik agertzen badira, orduan, testamentua baliozkoa izan dadin, aurrekoaz gain, testamentuaren kautotasuna frogatu beharko da.

Testamentua inoren eskuetan badago, ulertuko da akatsa pertsona horrekeragin duela, eta, testamentu-azala apurtuta edo horren zigiluak urraturik egonez gero, testamentua ez da baliozkoa izango, horren kautotasuna frogatzen ez bada; testamentu-azala edo horren zigiluak oso-osorik egon arren, testamentuaren sinadurak ezabatu, karraskatu edo zuzenduta badaude, testamentua baliozkoa izango da, testamentugileak berak plegua forma horretan eman duela egiaztatzen ez denean.

743 artikulua

Testamentuak iraungi egingo diraedo testamentuko xedapenak osorik zein zati batez eragingabe gertatuko dira, kode honetan beren beregi agindutako kasuetan bakarrik.

II. KAPITULUA

Jarauntsia

I. ATALA

Testamentu bidez eta testamenturik gabe oinordeko izateko gaitasuna

744 artikulua

Testamentu bidezko oinordekoakedo abintestato oinordekoak izan daitezke lege-aginduz ezgaiturik ez daudenak.

745 artikulua

Ez dira oinordeko izateko gai: 1. Abortukinak; 30. artikuluan adierazitako inguruabarrak betetzen ez dituztenak abortukinak direla ulertuko da.

2. Legeak onartzen ez dituen elkarteedo korporazioak.

746 artikulua

Elizak eta elizaren kabildoak, probintzietako diputazioak eta probintziakeurak, udalak eta udalerriak, harrera-etxeak, ongintza-etxe eta ikastetxeak, legeak onartu edo aitortutako elkarteak eta gainerako pertsona juridikoak testamentu bidezko eskuratzaile izan daitezke 38. artikuluan xedatutakoaren menpe.

747 artikulua

Testamentugileak, bere arimaren aldeko arimakari eta erruki-egintzetarako, bere ondasun guztiak edo batzukxedatzen baditu modu zehaztugabean eta horien erabilera finkatu gabe, albazeek ondasunak salduko dituzte eta horien zenbatekoa banatuko dute; zenbatekoaren erdia gotzainari emango zaio, horrek arimakarietarako, eta Elizaren laguntza eta beharrizanetarako destina dezan, eta beste erdia gobernadore zibilari emango zaio, hildakoaren bizilekuko ongintza-erakundeetarako, edo, halakorik izan ezean, probintziakoetarako destina dezan.

748 artikulua

Herri-establezimenduaren mesederako eginiko xedapena baldintzapekoaizan edo xedapen horrek kargaren bat ezartzen duenean, xedapen hori baliozkoa izango da Gobernuak onesten duenean bakarrik.

749 artikulua

Txiroentzako xedapenak orokorreanegiten badira pertsona nahiz herririk izendatu gabe, ulertuko da xedapenok eragina dutela testamentugilearen azken bizilekuko txiroen mesederako bakarrik, testamentugilearen borondatea bestelakoa izan dela argiro agerrarazten ez den bitartean.

Txiroak kalifikatu eta ondasunak banatuko ditu testamentugileak izendaturiko pertsonak; horrelakorik izan ezean,albazeek; eta, albazearik izan ezean, parrokoak, alkateak eta udaleko epaileak, euren arteko zalantzak botoen gehiengoz erabakiz.

Gauza bera egingo da, testamentugileak bere ondasunak xedatzen dituenean parrokia edo herri jakin bateko

txiroen mesederako.

750 artikulua

Pertsona zehaztugabearen mesederako eginiko xedapen oro deusezaizango da, salbu eta jazokuntzaren bat dela-medio pertsona hori zehaztu daitekeenean.

751 artikulua

Testamentugileak bere ahaideenmesederako modu generikoan egindako xedapena ulertzen da gradurik hurbileneko ahaideentzat egin dela .

752 artikulua

Ez dute ondorerik sortzen testamentugileak, azken gaixoaldian, bereaitortza entzun duen apaizaren mesederako nahiz apaiz horren laugarren gradurainoko ahaideen mesederako, edota haren eliza, kabildo, erkidego edo institutuaren mesederako eginiko xedapenek.

753 artikulua

Era berean, ez du ondorerik sortuko testamentugileak bere tutore edo kuradorearen mesederako eginiko testamentu-xedapenak, salbu eta xedapen hori kontu-arrazoiak behin betiko onetsi eta gero egiten denean, edo, kontuarrazoiak eman behar ezean, xedapena tutoretza edo kuradoretza azkendu eta gero egiten denean.

Hala ere, tutore edo kuradorearenmesederako eginiko xedapenak baliozkoak izango dira, pertsona hori testamentugilearen aurreko, ondorengo, neba, arreba edo ezkontidea bada.

754 artikulua

Testamentugileak ezin du bere jarauntsi osoa edo zati bat xedatu testamentua eskuetsi duen notarioarenmesederako, horren ezkontidearen mesederako edo laugarren gradurainoko ahaide nahiz ezkontza-ahaideen mesederako, 682. artikuluan ezarritako kasuan izan ezik.

Debeku berbera aplikatuko zaietestamentu irekiko lekukoei, testamentu hori notarioaren aurrean egin zein egin ez.

Artikulu honetako xedapenak aplikatzen zaizkie, berebat, testamentu berezien lekukoei eta testamentu horienegilespena zein pertsonaren aurrean egin eta pertsona horiei.

755 artikulua

Deuseza izango da ezgaiaren mesederako eginiko testamentu-xedapena, nahiz eta xedapen horri kostu bidezko kontratuaren itxura eman edo tarteko pertsona baten izenean egin.

756 artikulua

Ezduintasun-arrazoiaren ondoriozez dira oinordeko izateko gai:

1. Seme-alabak bertan behera utzi,prostituzioan jarri edo gaizpideratzen dituzten gurasoak.

2. Testamentugilearen, horren ezkontidearen, ondorengoen edo aurrekoen bizitzaren aurka atentatzeagatik, epaiketan kondenatua izan dena.

Ofentsagilea nahitaezko jaraunsleabada, seniparte-eskubidea galduko du.

3. Testamentugilea delitua egin izanaz akusatzen duena, baldin eta legeakdelitu horrentzat espetxealdi edo presoaldi handia baino goragoko zigorra ezarri eta akusazioa kalumnia dela adierazten denean epai baten bidez.

4. Adin nagusiko jaraunslea, baldineta jakin badaki testamentugilea indarkeriaz hil dela, eta, hilabeteko epean, ez badu heriotza hori auzitegietan salatzen, salbu eta auzitegiek ofizioz jardun dutenean.

Debeku hori amaituko da legearenarabera akusatzeko betebeharrik ez dagoen kasuetan.

5. Mehatxua, iruzurra edo indarkeria erabiliz, testamentugilea testamentua egin edo aldatzera behartzenduena.

6. Bide berberak erabiliz, testamentugileari testamentua egitea nahiz egindakoa ezeztatzea eragozten diona, etageroko testamentua ordeztu, ezkutatu edo aldatzen duena.

7. Desgai den norbaiten oinordetzaizanez gero, jarauntsirako eskubidea izan eta hari beharrezkoak diren laguntzak eman ez dizkiotenak; beharrezko laguntzatzat hartuko dira Kode Zibilaren 142 eta 146. artikuluetan araututakoak.

757 artikulua

Ezduintasun-arrazoiek ondoreaksortzeari uzten diote, testamentugileak arrazoiok jakin baditu testamentua egiteko unean, edo, testamentua egin ondoren jakinda, arrazoiok agiri publikoaren bitartez barkatu baditu.

758 artikulua

Jaraunsle edo legatu-hartzailearengaitasuna kalifikatzeko, zein pertsonaren oinordetza izan eta horren heriotza-data izan behar da kontuan.

756. artikuluaren 2 eta 3. kasuetan,epaia irmo izateari itxaron beharko zaio; 4. zenbakian, aldiz, salaketa egiteko hilabetea igarotzeari.

Jaraunsle-izendapena edo legatuabaldintzapekoa bada, baldintza betetzeko unea ere kontuan izan behar da.

759 artikulua

Jaraunslea edo legatu-hartzaileabaldintza bete baino lehen hiltzen bada, ez die bere jaraunsleei inolako eskubiderik eskualdatzen, nahiz eta testamentugilearen ostean hil.

760 artikulua

Aurreko artikuluetako debekuenaurka, oinordeko izateko ezgaitasuna duenak jarauntsiko ondasunen edukitza eskuratzen badu, ondasunok eta horien akzesioak itzuli beharko ditu, berak jasotzen dituen fruitu eta errentekin batera.

761 artikulua

Ezgaitasunaren ondorioz jarauntsitik baztertua izan dena testamentugilearen semea, alaba edo ondorengoa bada, eta seme-alabak edo ondorengoak baditu, horiek eskuratuko dute hark senipartearen gain duen eskubidea.

762 artikulua

Ezin da ezgaitasuna deklaratzekoakziorik egikaritu, bost urte igaro badira ezgaiak jarauntsiaren edo legatuaren edukitza eskuratu zuenetik.

II. ATALA

Jaraunsle-izendapena

763 artikulua

Norbaitek nahitaezko jaraunslerikez badu, bere ondasun guztiak edo batzuk xeda ditzake, testamentu bidez, ondasunok eskuratzeko gaitasuna duten pertsonetatik edozeinen mesederako.

Norbaitek nahitaezko jaraunsleakbaditu, bere ondasunak xedatu ahal izango ditu kapitulu honen bosgarren atalean ezarritako forma eta mugapenekin.

764 artikulua

Testamentua baliozkoa izango da,nahiz eta jaraunsle-izendapenik jaso ez, izendapen horrek ondasun guzti-guztiak hartu ez edo izendatuak jarauntsia arbuiatu edo jaraunsle izateko ezgaitasuna izan.

Kasu horietan, legeen arabera egindako testamentu-xedapen guztiak betekodira, eta ondasunen gerakina jaraunsle legitimoei emango zaie.

765 artikulua

Jaraunsleak izendatzen badira zatirik izendatu gabe, hainbana izango dira jaraunsle.

766 artikulua

Testamentugilea baino lehen hiltzenden borondatezko jaraunsleak, jaraunsle izateko ezgaitasuna duenak eta jarauntsiari uko egiten dionak ez diete inongo eskubiderik eskualdatzen euren jaraunsleei, 761 eta 857. artikuluetan xedatutakoa salbu.

767 artikulua

Jaraunslea edo legatu-hartzaileaizendatzeko arrazoi faltsua adierazten bada, arrazoi hori ez dela idatzi ulertuko da, salbu eta testamentuak ondorioztatzen duenean testamentugileak ez zukeela jaraunsle-izendapena edo legatua egingo, arrazoia faltsua zela jakin izan balu.

Zuzenbidearen aurkako arrazoiaadierazten bada, hori ez dela idatzi ulertuko da, nahiz eta arrazoia egiazkoa izan.

768 artikulua

Gauza zehatz eta jakinaren gainean izendaturiko jaraunslea legatu-hartzailetzat joko da.

769 artikulua

Testamentugileak jaraunsle batzuk banan-banan eta beste batzuk taldeka izendatzen dituenean, berbarako, «N eta N jaraunsle izendatzen ditut, bai eta Nren seme-alabak ere», taldeka izendatutakoak banan-banan izendatu direla ulertuko da, argiro agertzen ez bada testamentugilearen borondatea bestelakoa izan dela.

770 artikulua

Testamentugileak bere neba-arrebak jaraunsle izendatzen baditu, eta horietatik batzuk odolekoak eta besteak aitarengandikoak edo amarengandikoak bakarrik badira, jarauntsia banatuko da testamentugilea testamenturik gabe hilez gero banatuko litzatekeen modu berean.

771 artikulua

Testamentugileak pertsona bati eta horren seme-alabei oinordetzara deitzen dienean, ulertuko da horiek guztiak aldi berean izendatu direla, eta ez ondoz ondo.

772 artikulua

Testamentugileak jaraunslea izendatuko du horren izen-abizenak erabiliz; eta, izen-abizen berberak dituzten bi pertsona daudenean, testamentuak inguruabarren bat adierazi beharko du, izendatua nor den jakin ahal izateko.

Testamentugileak jaraunslearen izena aipatzen ez badu ere, zalantzarikgabe jakin badaiteke nor izendatu duen, izendapena baliozkoa izango da.

Adopzio-hartzailearen testamentuanmodu generikoan semea, alaba edo seme-alabak aipatu eta aipamen horrek bere barruan hartzen ditu seme-alaba adoptatuak ere bai.

773 artikulua

Testamentugileak okerren bat badujaraunslearen izen-abizenei edo ezaugarriei buruz, oker horrek ez du izendapena akastun bihurtzen, beste bideren bat erabilita ziur jakin daitekeenean nor izendatu den.

Izen eta abizen bereko pertsonek inguruabar berdinak badituzte, eta inguruabarron bidez ezin bada jakin norizan den izendatua, pertsona horietatik bat ere ez da jaraunsle izango.

III. ATALA

Ordezpena

774 artikulua

Testamentugileak ordezko bat edo gehiago izenda ditzake jaraunsle izendatu duenarentzat edo dituenentzat, izendatuok testamentugilea baino lehenago hiltzen direnerako edota jarauntsia onartu nahi ez edo onartu ezin dutenetarako.

Ordezpen soilak, kasurik adierazten ez duenak, aurreko lerrokadan adierazitako hiru kasuak hartuko ditu, testamentugileak bestelakoa xedatu duenean izan ezik.

775 artikulua

Hamalau urtekoak baino gazteagoaketa sexu batekoak nahiz bestekoak diren ondorengoentzat, horien gurasoek eta gainerako aurrekoek ordezkoak izendatu ahal dituzte, ondorengook adin horretara heldu baino lehen hiltzen direnerako.

776 artikulua

Zorotasuna dela-eta hamalau urtekoa baino nagusiagoa den ondorengoaezgaia dela adierazten bada, aurrekoak ordezkoa izenda dezake ondorengo horrentzat.

Ezgaituak burua argi duenean edobere senera datorrenean testamentua egin eta testamentu horrek eraginik gabe utziko du aurreko lerrokadak aipatzen duen ordezpena.

777 artikulua

Ordeztuak nahitaezko jaraunsleakizanez gero, aurreko artikuluek aipatzen dituzten ordezpenak baliozkoak izango dira jaraunsleon seniparte-eskubideei kalte egiten ez dietenean bakarrik.

778 artikulua

Bi pertsona edo gehiago izan daitezke beste inoren ordezko, eta, alderantziz, ordezko bakarra izan daitekejaraunsle bi edo gehiagorentzat.

779 artikulua

Jaraunsleak zati desberdinen gaineanizendatu eta elkarren ordezko badira, jaraunsleok ordezpenean eskuratuko dituzte izendapenean dagozkien zati berberak, salbu eta argiro agertzen denean testamentugilearen borondatea bestelakoa izan dela.

780 artikulua

Ordezkoa geratuko da izendatuariezarritako zama eta baldintza berberen menpe, salbu eta testamentugileak beren beregi horren aurkakoa xedatu duenean, edo karga nahiz baldintzok izendatuari bakar-bakarrik dagozkionean.

781 artikulua

Fideikomisozko ordezpenak direlabide, testamentugileak jaraunsleari ezartzen dio jarauntsi osoa edo horren zati bat artatu eta hirugarren bati eskualdatzeko ardura; ordezpenok baliozkoak izango dira eta ondoreak sortuko dituzte, bigarren gradutik gorakoak ez badira edo testamentugilea hiltzeko unean bizirik dauden pertsonen mesederako egiten badira.

782 artikulua

Fideikomisozko ordezpenek ezindute inola ere senipartea kargatu, salbu eta seniparte hertsia kargatzen dutenean epaiketa bidez ezgaitutako seme, alaba edo ondorengoaren mesederako, 808. artikuluaren arabera. Ordezpen horiek hobekuntzako herenaren gainekoak badira, ondorengoen mesederako bakarrik egin daitezke.

783 artikulua

Fideikomisozko ordezpenerakodeiak baliozkoak izan daitezen, esanbidezkoak izan behar dira.

Fiduziarioak fideikomisodunarieman beharko dio jarauntsia, baina jarauntsi horretatik ken ditzake gastu legitimo, kreditu eta hobekuntzengatik berari dagozkionak, salbu eta testamentugileak bestelakoa xedatu duenean.

784 artikulua

Fideikomisodunak oinordetzarakoeskubidea eskuratuko du testamentugilea hiltzen den unetik, nahiz eta fideikomisodun hori fiduziarioa baino lehen hil. Fideikomisodunaren eskubidea horren jaraunsleei eskualdatuko zaie.

785 artikulua

Ez dute ondorerik sortzen: 1. Esanbidezkoak ez diren fideikomisozko ordezpenek; ordezpenak esanbidezkoak dira, baldin eta izen hori eman bazaie edo ordeztuari ezarri bazaio ondasunak beste jaraunsle bati emateko betebehar eztabaidaezina.

2. Besterentzeko debeku betierekoajasotzen duten xedapenek, bai eta aldi baterako debekua dakartenek ere, baldin eta azken horiek 781. artikuluan aipaturiko mugaz kanpo egiten badira.

3. Jaraunslearen gain ezartzen direnxedapenek, baldin eta horien bitartez jaraunsleak bigarren gradutik gorako pertsona batzuei ondoz ondo ordaindu behar badie errenta edo pentsio jakin bat.

4. Norbaiti jarauntsiko ondasun guztiak edo batzuk uzteko helburua duten xedapenek, baldin eta pertsona horrek ondasunok erabili edo inbertitu behar baditu testamentugileak berari isilpean eman dizkion jarraibideen arabera.

786 artikulua

Fideikomisozko ordezpena deusezaizan arren, horrek ez dio kalterik egiten izendapenaren baliozkotasunari, ezta lehenengo deiaren jaraunsleei ere; halakoetan, fideikomisozko klausula ez dela idatzi ulertu behar da.

787 artikulua

Baliozkoa izango da testamentugileak norbaiti jarauntsi osoa edo horrenzati bat, eta beste inori gozamena uzteko xedapena. Testamentugileak zenbait pertsonari deitzen badie gozamenera, aldi berean baino, ondoz ondo, 781. artikuluan xedaturikoa bete beharko da.

788 artikulua

Baliozkoa izango da xedapena, jaraunsleari ezartzen badio aldiro-aldiro kopuru jakin batzuk ongintzako obretan inbertitzeko betebeharra, adibidez, dontzeila txiroei ezkonsariak edo ikasleei, txiroei, ongintza-etxeei nahiz herri-ikastetxeei pentsioak emateko betebeharra, hurrengo baldintzak kontuan hartuta:

Ondasun higiezinen gainean aldibaterako zama ezartzen bada, jaraunsleak edo jaraunsleek kargapeko finka xeda dezakete; karga ez da desagertuko horri buruzko inskripzioa ezerezten ez den bitartean.

Zama betierekoa baldin bada, jaraunsleak hori kapitalizatu eta kapitalairabazian jarri ahal izango du, lehenengo eta behar besteko den hipotekarekin.

Kapitalizazioetan eta kapital-ezarpenetan, probintziako gobernadore zibilakesku hartu behar du, eta Fiskaltzak esan beharrekoa entzun behar da.

Edozein kasutan ere, testamentugileak ez duenean hurrenkerarik ezartzenongintzarako agintzaria administratu eta erabiltzeko, administrazio-agintariak ezarriko du hurrenkera hori, legearen arabera hala dagokionean.

789 artikulua

Kapitulu honetan jaraunsleei buruzxedatutakoa legatu-hartzaileei ere aplikatzen zaiela ulertuko da.

IV. ATALA

Baldintzapeko edo epe-mugapeko jaraunsle-izendapena eta legatua

790 artikulua

Testamentuko xedapenak baldintzapean egin daitezke, xedapenok titulu unibertsalaren bidezkoak izannahiz banakako tituluaren bidezkoak izan.

791 artikulua

Jaraunsleei eta legatu-hartzaileeijarritako baldintzei dagokienez, eta atal honetan arautzen ez diren arazoetan, baldintzapeko betebeharren erregelak aplikatuko dira.

792 artikulua

Ezinezko baldintzak eta lege nahizohitura onen aurkakoak jarri gabekotzat hartuko dira, eta ez diete inolako kalterik egingo jaraunsle edo legatu-hartzaileei, nahiz eta testamentugileak bestelakoa xedatu.

793 artikulua

Behin edo gehiagotan ez ezkontzekobaldintza erabatekoa jarri gabekotzat hartuko da, salbu eta hildakoak edo horren aurreko nahiz ondorengoek alargunari ezarri diotenean debeku hori.

Hala ere, edonori legatu moduaneman ahal zaio gozamena, erabiltzea nahiz biztantzea, edota pentsio zein prestazio pertsonala, pertsona horrek ezkongabe edo alargun dirauen denborarako.

794 artikulua

Deuseza izango da xedapena, horibaldintzapean egin eta baldintza bada jaraunsle edo legatu-hartzaileak bere testamentuan xedapenen bat egitea testamentugilearen edo beste inoren mesederako.

795 artikulua

Jaraunsle edo legatu-hartzaileari nahibadako baldintza hutsa ezartzen bazaio, baldintza bete behar du, baldintzaren berri izan eta testamentugilea hiltzearekin batera.

Salbuespen gisa har daiteke baldintza aurretiaz bete izana, hori ezin badaberriz errepikatu.

796 artikulua

Baldintza ustekabekoa edo mistoadenean, nahiko izango da baldintza hori edozein unetan gauzatu edo betetzea, testamentugilea bizirik egon zein hilda egon, salbu eta testamentugileak bestelakoa xedatu duenean.

Testamentua egitean baldintza horigertatu edo beteta badago, eta testamentugileak ez badu horren berririk izan, baldintza betetzat joko da.

Testamentugileak baldintzaren berribadu, baldintza hori betetzat joko da, bakar-bakarrik, baldintzaren izaeraren ondorioz ezin denean berriz gertatu edo bete.

797 artikulua

Testamentugileak izendapenaren edolegatuaren helburua finkatu arren, edo berak utzitako ondasunak erabiltzeko modua nahiz horien gainean ezarritako zama adierazi arren, ez da ulertuko horiek baldintza direnik, ez badu ematen hori testamentugilearen borondatea izan denik.

Modu horretan utzitakoa behingoaneska daiteke, eta jaraunsleei eskualda dakieke, fidantza bidez bermatzen badute testamentugileak agindutakoa betetzea, eta, betebehar hori betetzen ez denerako, eurek eskuratutakoa itzultzea fruitu eta korrituekin batera.

798 artikulua

Aurreko artikuluan aipaturiko izendapenak edo legatuak ezin duenean ondorerik sortu testamentugileak ordenatutako moduan, horretan eraginik ezduela jaraunsle edo legatu-hartzailearen erru edo egitate batek, beste era batera bete beharko da, betiere testamentugilearen borondateari gehien egokitzen zaion moduan.

Baldintza bete edo ez betetzeko interesa duenak baldintza betetzea eragozten duenean, horretan eraginik ezduela jaraunsle edo legatu-hartzailearen erru nahiz egitate batek, baldintza betetzat joko da.

799 artikulua

Baldintza etengarriak ez du eragozten jaraunsle edo legatu-hartzaileak berari dagozkion eskubideak eskuratzeaeta bere jaraunsleei eskubideok eskualdatzea, baita baldintza bete aurretik ere.

800 artikulua

Jaraunsle edo legatu-hartzailearinahibadako baldintza ezartzen bazaio, eta baldintza hori negatiboa edota zerbait ez egitekoa edo ez ematekoa baldin bada, jaraunsle edo legatu-hartzaileak nahiko du fidantza bidez testamentugileak debekatu duen hori egin edo emango ez duelako bermearekin, eta, debekua urratuz gero, jasotakoa fruitu eta korrituekin batera itzuliko duelako bermearekin.

801 artikulua

Jaraunslea baldintza etengarripeanizendatuz gero, jarauntsiko ondasunak administraziopean jarriko dira, baldintza bete arte edo hori betetzea ezinezkoa dela ziurtatu arte.

Gauza bera egingo da jaraunsle edolegatu-hartzaileak fidantzarik ematen ez duenean aurreko artikuluaren kasuan.

802 artikulua

Baldintzarik gabe izendatutako jaraunslearen edo jaraunsleen esku geratuko da aurreko artikuluan aipaturiko administrazioa, horien eta baldintzapeko jaraunslearen artean gehiagotzeko eskubidea gertatzen denean. Hori berori ulertuko da legatu-hartzaileei dagokienez.

803 artikulua

Baldintzapeko jaraunsleak ez badujaraunskiderik, edo, halakorik izan arren, euren artean ez bada gehiagotzeko eskubiderik gertatzen, haren esku geratuko da administrazioa, behin fidantza eman eta gero.

Baldintzapeko jaraunsleak ez badufidantzarik ematen, administrazioa ustezko jaraunsleari emango zaio, horri ere fidantzapean; batak eta besteak ez badute fidantzarik ematen, auzitegiek beste norbait izendatuko dute, eta horrek administrazioaren ardura hartuko du bere gain, fidantzapean ere, eta fidantza hori jaraunslearen esku-hartzearekin emango da.

804 artikulua

Administratzaileei dagozkie absentearen ondasunen administratzaileek dituzten eskubide eta betebehar berberak.

805 artikulua

Egun edo epe jakin bat izendatzenbada jaraunsle-izendapenak edo legatuak ondoreak sor ditzan edo ondoreak sortzeari utz diezaion, izendapen hori baliozkoa izango da.

Bi kasuotan, eta aipatu epe-mugaheldu arte edo hori bukatu eta gero, oinordeko legitimoari deitu zaiola ulertuko da. Dena den, lehenengo kasuan, oinordekoak ez du ondasunon edukitza eskuratuko, harik eta izendatuaren esku-hartzearekin behar adinako kauzioa eman arte.

V. ATALA

Seniparteak

806 artikulua

Senipartea da testamentugileak xedatu ezin duen ondasun-multzoa; legeakjaraunsle zehatz batzuei erreserbatzen die multzo hori, eta, horregatik, jaraunsleoi nahitaezko jaraunsle deritze.

807 artikulua

Nahitaezko jaraunsle dira: 1. Seme-alabak eta ondorengoak, euren guraso eta aurrekoei begira.

2. Aipatu berri direnak izan ezean,guraso eta aurrekoak, euren seme-alaba eta ondorengoei begira.

3. Alarguna, kode honek ezartzenduen forma eta neurrian.

808 artikulua

Seme-alaben edo ondorengoen senipartea osatzen dute aita eta amarenjarauntsiko bi herenek.

Hala ere, senipartea osatzen dutenbi zatietatik bat xeda dezakete aitak eta amak, euren seme-alabei edo ondorengoei hobekuntza gisa emateko.

Seme, alaba edo ondorengoetatikbat epaiketa bidez ezgaitua denean, testamentugileak fidezkomisozko ordezpena ezarri ahal izango du seniparte hertsiko herenaren gainean; kasu horretan, fiduziario izango dira epaiketa bidez ezgaitutako seme-alabak edo ondorengoak, eta fideikomisodun izango dira nahitaezko jaraunskideak.

Hirugarren zatia xedapen askekoaizango da.

809 artikulua

Guraso edo aurrekoen seniparteaosatzen du seme-alaben edo ondorengoen jarauntsiaren erdiak; dena den, guraso edo aurrekoak ondorengo kausatzailearen alargunarekin batera pilatzen badira oinordetzan, euron senipartea jarauntsiaren heren batekoa izango da.

810 artikulua

Gurasoei erreserbaturiko senipartea bien artean erdibanatuko da: gurasoetatik bat hilda dagoenean, bizirik dagoenari dagokio seniparte osoa.

Testamentugileak, aita eta amarikizan ez, baina gradu bereko aurrekoak dituenean aitarengandiko eta amarengandiko lerroetan, jarauntsia bi lerro horietan erdibanatuko da. Aurrekoak ez badira gradu berekoak, senipartea oso-osorik dagokie lerro bateko nahiz besteko aurrekorik hurbilenei.

811 artikulua

Aurreko batek bere ondorengoaren ondasun batzuk jarauntsi baditu, eta ondorengoak dohainik eskuratu izan baditu ondasunok beste aurreko nahiz neba edo arreba baten eskutik, aurreko horrek erreserbatu behar ditu lege-aginduz eskuratu dituenak, ondasunok zein lerrotatik etorri eta lerro horretan hirugarren gradurainoko ahaide direnen mesederako.

812 artikulua

Aurrekoak dira, bestelako pertsonakbaztertuz, eurek seme-alaba edo ondorengoei eman dizkieten gauzen oinordeko, baldin eta seme-alaba edo ondorengoak aurrekoak baino lehen hil badira ondorengorik izan gabe, eta oinordetza horretan dohaintzapeko objektuak eurak baldin badaude. Objektuok besterendu badira, aurrekoak oinordeko izango dira dohaintza-hartzaileak objektu horiei begira izango lituzkeen akzio guztietan; objektuok saldu badira, euron truk lortutako prezioan; eta, objektuok trukatu edo aldatu badira, horien ordezko gertatu diren ondasunetan.

813 artikulua

Testamentugileak ezin die jaraunsleei kendu euren senipartea, legeak beren beregi zehazturiko kasuetan baino. Era berean, testamentugileak ezin du inolako karga, baldintza eta ordezpenik ezarri senipartearen gainean, alargunaren gozamenaren inguruan xedatutakoari kalterik egin gabe eta 808. artikuluak epaiketa bidez ezgaitutako seme-alaba edo ondorengoen inguruan ezarritakoari kalterik egin gabe.

814 artikulua

Nahitaezko jaraunslearen preterizioakez dio kalterik egiten seniparteari. Jaraunsle-izendapena urrituko da, legatuak, hobekuntzak eta gainerako testamentu-xedapenak urritu baino lehen.

Dena den, seme-alaben edo ondoregoen nahi gabeko preterizioak hurrengoondoreak sortuko ditu:

1. Seme-alaba eta ondorengo guztienpreterizioa gertatzen bada, ondare-edukia duten testamentu-xedapenak deuseztatuko dira.

2. Bestelako kasuetan, jaraunsleenizendapena deuseztatuko da; baina baliozkoak izango dira edozein tituluren bidez ordenatutako agintzariak eta hobekuntzak, batzuk eta besteak ez-ofizioso ez diren heinean. Nolanahi ere, ezkontidea jaraunsle izendatuz gero, izendapen hori deuseztatu egingo da seniparteei kalte egiten dien neurrian bakarrik.

Preteritua izan ez den ondorengoaren ondorengoek hura ordezkatzendute aurrekoaren jarauntsian, eta ez dira preteritutzat jotzen.

Nahitaezko jaraunsle preterituak testamentugilea baino lehen hiltzen badira, testamentuak bere ondore guztiak sortuko ditu.

Seniparteei kalterik egin gabe, lehenespenekoa da beti testamentugileakordenatu duena.

815 artikulua

Nahitaezko jaraunsleak senipartearen osagarria eska dezake, testamentugileak edozein tituluren bidez hari dagokion senipartea baino gutxiago uztenbadio.

816 artikulua

Deuseza da uko-egite edo transakziooro, etorkizuneko senipartearen zordunak eta horren nahitaezko jaraunsleek egina, eta jaraunsleok seniparte hori erreklamatu ahal dute zorduna hiltzean; hala ere, kolaziora ekarri beharko dute uko-egite edo transakzioaren ondorioz jaso dutena.

817 artikulua

Nahitaezko jaraunsleen seniparteagutxitzen duten testamentu-xedapenak urritu egingo dira, haiek hala eskatuz gero, xedapenok ez-ofiziosoak edo gehiegizkoak diren zatian.

818 artikulua

Senipartea finkatzeko, kontuan hartuko da testamentugilea hiltzean geratzen diren ondasunen balioa, zor etazamak kendu eta gero; zor eta zamen artean ez dira sartuko testamentuan ezarritakoak.

Jarauntsiko ondasunen balio likidoari gehituko zaio dohaintza kolazionagarriena.

819 artikulua

Seme-alabei egindako dohaintzakhaien seniparteari egotziko zaizkio, dohaintzok ez badira hobekuntza gisa egin.

Kanpokoei egindako dohaintzakegotziko zaizkio testamentugileak azken nahian askatasunez xeda zezakeen zatiari.

Dohaintzak ez-ofiziosoak badiraedo xedapen askeko kuota gainditzen badute, urritu egingo dira hurrengo artikuluetako erregelen arabera.

820 artikulua

Behin senipartea aurreko bi artikuluen arabera finkatu eta gero, urripenahonetara egingo da:

1. Dohaintzak errespetatuko dira senipartea estal daitekeen neurrian; eta,beharrezkoa izanez gero, testamentuan egindako agintzariak urritu edo deuseztatuko dira.

2. Legatuen urripena lainean egingoda, inolako bereizketarik egin gabe.

Testamentugileak xedatzen badu legatu baten ordainketak lehenespena duela beste batzuenaren aurretik, legatu horiez da urrituko beste guztiak oso-osorik senipartea ordaintzeko erabili arte.

3. Agintzaria gozamenaren edo bizi arteko errentaren gain ezartzen bada, eta agintzari horren balioak xedapen askeko zatia gainditzen duela ulertzen bada, nahitaezko jaraunsleek aukeran dute testamentuko xedapena betetzea ala legatu-hartzaileari testamentugileak askatasunez xeda zezakeen jarauntsi-zatia ematea.

821 artikulua

Urritu beharreko legatua nekez zatidaitekeen finka baten gainekoa denean, legatu-hartzailearen esku geratuko da finka hori, urripenak ez badu bere barruan hartzen finkaren balioaren erdia; bestela, nahitaezko jaraunsleen esku geratuko da. Hala ere, hark eta horiek diruz ordaindu beharko diote elkarri bakoitzaren hartzekoa.

Legatu-hartzaileak seniparte-eskubidea baldin badu, finka osoa atxiki dezake, baldin eta finka horren balioak ez badu gainditzen xedapen askeko zatiaren zenbatekoa gehi legatu-hartzaile horri seniparte gisa dagokion kuotaren balioa.

Jaraunsleek edo legatu-hartzaileekez badute erabili nahi artikulu honetan ematen zaien eskubidea, finka jendaurreko enkantean salduko da edozein interesdunek hala eskatuz gero.

822 artikulua

Ohiko etxebizitzaren titularrak horren gaineko biztantze-eskubidea ematen badio, dohaintza edo legatu moduan, desgaitasuna duten senipartedunetatik bati, hori ez da zenbatuko seniparteak kalkulatzeko, heriotza-uneanbi-biok elkarrekin bizi badira etxebizitza horretan.

Biztantze-eskubide hori lege-aginduz eratxikiko zaio, baldintza berberetan, desgai den senipartedunari, horrentzat beharrezkoa izan eta hildakoarekin batera bizi bada, salbu etatestamentugileak bestelakoa xedatu edo eskubide hori beren beregi baztertu duenean; hala ere, biztantzeko eskubidearen titularrak ezin izango du eragotzi gainerako senipartedunak bertan bizitzea, hori haientzat beharrezkoa den bitartean.

Aurreko bi lerrokadek aipatzen duten eskubidea eskualdaezina izango da. Lehenengo bi lerrokadetan xedatutakoak ez du eragotziko ezkontideari kode honen 1406 eta 1407. artikuluetan araututako eskubideak eratxikitzea; eskubideok biztantze-eskubidearekin batera izango dira.

VI. ATALA

Hobekuntzak

823 artikulua

Aita edo amak seniparterako destinatuta dauden bi herenetatik bat xedadezake hobekuntza gisa, bere seme, alaba edo ondorengo baten nahiz batzuen mesederako, horiek naturaren araberakoak izan nahiz adopzio bidezkoak izan.

824 artikulua

Hobekuntzaren gain kargak ezardaitezke senipartedunen edo euren ondorengoen mesederako bakarrik.

825 artikulua

Bizien arteko kontratuaren bidezdohaintza soila nahiz kargaduna egiten bazaie nahitaezko jaraunsle diren seme-alaba edo ondorengoei, dohaintza hori ez da hobekuntza gisa hartuko, dohaintza-emaileak ez badu beren beregi adierazi hobetzeko borondatea.

826 artikulua

Baliozkoa izango da ezkontza-itunetan eskritura publikoaren bidez hobetzeko edo ez hobetzeko egindako hitzematea. Testamentugileak hitzematearen aurka egindako xedapenak ez du ondorerik sortuko.

827 artikulua

Hobekuntza ezeztatzeko modukoaizango da, nahiz eta hori jadanik ondasunak ematearekin batera gauzatu, salbu eta ezkontza-itunetan edo hirugarren batekin kostu bidez egindako kontratuan egiten denean.

828 artikulua

Testamentugileak bere seme, alaba edo ondorengo bati emandako agintzaria nahiz legatua ez da hobekuntza gisa hartuko, salbu eta testamentugileak beren beregi adierazten duenean hori dela bere borondatea, edo agintzari edo legatu hori xedapen askeko zatian sartzen ez denean.

829 artikulua

Hobekuntza gauza zehatzaren gainean jar daiteke. Gauza horren balioakhobekuntzarako destinaturiko herena eta hobekuntzadunari dagokion seniparte-zatia gainditzen baditu, hobekuntzadunak diruz ordainduko die gaindikina gainerako interesdunei.

830 artikulua

Hobetzeko ahalmena ezin da inorenardurapean utzi.

831 artikulua

1. Aurreko artikuluan xedatutakoagorabehera, ezkontideari testamentuan ahalmenak eman ahal zaizkio, testamentugilea hil eta gero bi-bion seme-alaba edo ondorengoen mesederako hobekuntzak egin ditzan, baita xedapen askeko herenaren kontura ere, eta, oro har, ondasun zehatzen adjudikazioak edo eratxikipenak egin ditzan, edozein titulu edo oinordetza-kontzepturen bidez, likidatu gabeko ezkontza-sozietate deseginaren ondasunak erabiliz ere.

Ezkontideak egintza batean edo batzuetan, aldi berean nahiz ondoz ondo,egin ditzake hobekuntza, adjudikazio edo eratxikipen horiek. Ezkontideari ez bazaio ahalmenik eman halakoak bere testamentuan bertan egiteko, edo ez bada eperik finkatu, bi urteko epea izango du, oinordetza ireki denetik zenbatuta, edo, hala denean, bi-bion seme-alabetatik azkena emantzipatzen denetik zenbatuta.

Ezkontidearen xedapenak ondasun zehatz eta jakinen gainekoak badira, seme, alaba edo ondorengo onuradunari jabetza ematen diote, eta, horrez gain, edukitza ere bai, haiek onartzearen ondorioz, salbu eta xedapenotan besterik ezarri denean.

2. Alargunak ondasunen gaineanaurreko paragrafoak aipatzen dituen ahalmenak dituenean, berari dagokio ondasunok administratzea.

3. Ezkontideak bere ardurapean utzitako ahalmenak egikaritzean, bi-bionseme-alaben seniparte hertsiak errespetatu behar ditu, bai eta kausatzaileak haien mesederako egindako hobekuntzak eta gainerako xedapenak ere.

Bi-bion ondorengoetatik baten seniparte hertsia errespetatzen ez bada,edo, kausatzaileak utzitako ondasunen gainean eta hark aginduta, ondorengoari partaidetza-kuota bat badagokio eta hori ez bada errespetatzen, kaltedunak eska dezake ezkontideak burututako egintzak hutsaltzea, kalteturik gertatu den interesa betetzeko hori beharrezkoa den neurrian.

Kausatzaileak bi-bion seme-alabaedo ondorengoen mesederako egindako xedapenak eta seniparteak errespetatu direla ulertuko da, batzuk eta besteak behar beste beteta geratzen direnean, nahiz eta osorik edo zati batez hori gertatu, ahalmenak egikaritzen dituen ezkontideari bakarrik dagozkion ondasunekin.

4. Aipatu ahalmenak ezkontideari ematean, ez da aldatuko seniparteen eta kausatzaileak egindako xedapenen araubidea, batzuen eta besteen onuraduna ez denean bi-bion ondorengoetatik bat. Kasu horretan, zuzeneko lerroan onuradunaren ahaide ez den ezkontideak bi-bion ondorengoen kontura jardun dezake, ahalmen horien menpeko ondasunei dagokienez, senipartearen edo xedapen horien inguruan betearazpen- eta adjudikazio-egintzak burutuz.

Hildakoaren ondorengoetatik bat

alargunaren ondorengo izan ez eta aurrez hildakoaren jarauntsian nahi gabeko preterizioa gertatu zaionean, ezkontidearen ardurapean utzitako ahalmenen egikaritzak ezin dio kalterik egin preterituaren zatiari.

5. Ezkontideari emandako ahalmenak bukatu egingo dira, berriz ezkontzen denean, antzeko egitezko harremanak hasten dituenean edo bi-biona ez den seme edo alabaren bat duenean, testamentugileak besterik xedatu ezik.

6. Aurreko paragrafoetako xedapenak aplikatuko zaizkie, orobat, elkarrekin ezkonduta ez daudenei, bi-biok ondorengoren bat dutenean.

832 artikulua

Hobekuntza ez denean gauza zehatzaren gainean eratzen, jarauntsiko ondasunekin eurekin ordaindu beharko da;eta, ondasunak banatzean jaraunsleen arteko berdintasuna lortu ahal izateko, 1061 eta 1062. artikuluetan ezarritako erregelak bete beharko dira, horiek aplikagarri diren heinean.

833 artikulua

Seme, alaba edo ondorengo hobekuntzadunak jarauntsiari uko egin diezaioke, eta hobekuntza onar dezake.

VII. ATALA

Alargunaren eskubideak

834 artikulua

Ezkontideak ez badaude banandurik, epaiketa bidez ez egitez, euretako bat hiltzean, eta alarguna seme-alaba edo ondorengoekin batera pilatzen bada jarauntsian, alargun horrek gozamen-eskubidea izango du hobekuntzako herenaren gainean.

835 artikulua

Ezkontide bananduen artean berradiskidetzea gertatu bada, eta, kode honen 84.

artikuluarekin bat etorriz, berradiskidetze hori jakinarazi bazaio banantzearen gaineko ardura izan zuen epaitegiari, bizirik dirauenak bere eskubideei eutsiko die.

836 artikulua

Ezabatua, maiatzaren 13ko 11/1981Legearen ondorioz; lege horrek Kode Zibila aldarazi du, seme-alabatasunari, guraso-ahalari eta ezkontzaren ondasun-eraentzari buruzko arloetan.

837 artikulua

Ondorengorik izan ez arren, aurrekoak badaude, alargunak gozamen-eskubidea izango du jarauntsiaren erdiarengain.

838 artikulua

Ondorengo eta aurrekorik izan ezean,alargunak gozamen-eskubidea izango du jarauntsiko bi herenen gain.

839 artikulua

Ezkontideari bere gozamen-zatiaordaintzeko, jaraunsleek eslei diezazkiokete bizi arteko errenta, ondasun zehatz batzuen produktuak edo eskudiruzko kapitala; horretan, jaraunsleek eta alargunak elkarren arteko adostasunez jardun behar dute, edo, bestela, epailearen aginduz.

Hori egiten ez den bitartean, jarauntsiko ondasun guztiak lotuta daudealargunari dagokion gozamen-zatiaren ordainketarekin.

840 artikulua

Alargunarekin batera pilatzen direnean kausatzailearenak bakarrik diren seme-alabak, alargun horrek eskatu ahal izango du bere gozamen-eskubidea ordaintzea diruzko kapitala esleituz edo jarauntsiko ondasunen erloa esleituz, seme-alabek hala aukeratuta.

VIII. ATALA

Jarauntsi-zatiaren ordainketa, kasu berezietan

841 artikulua

Testamentugileak edo horrek beren beregi baimendutako kontularibanatzaileak jarauntsiko ondasunguztiak nahiz batzuk adjudika diezazkioke seme, alaba edo ondorengo bati, gainerako senipartedunen jarauntsi-zatia eskudiruz ordaintzeko aginduarekin.

Aurreko lerrokadaren kasu berean,ordainketa eskudiruz egiteko ahalmena dagokio Kode Zibilaren 1057. artikuluak aipatzen duen kontulari-banatzaile datiboari ere bai.

842 artikulua

Aurreko artikuluan xedatutakoagorabehera, seme, alaba nahiz ondorengoetatik edozeinek eskudiruz ordaindu behar badu bere neba-arrebei dagokien jarauntsi-kuota, eska dezake kuota hori jarauntsiko ondasunekin ordaintzea; kasu horretan, kode honen 1058. artikulutik 1063.erakoetan agindutakoa bete beharko da.

843 artikulua

Seme-alaba edo ondorengo guztienesanbidezko baieztapenik izan ezean, epailearen onespena beharko da aurreko bi artikuluek aipatzen duten banaketa egiteko.

844 artikulua

Ordainketa eskudiruz egiteko erabakiak ez du ondorerik sortuko, baldineta jasotzaileei ez bazaie erabakiaren berririk ematen oinordetza ireki eta hurrengo urtebeteko epean. Ordainketa bera beste urte bateko epean egin behar da, aurkako itunik izan ezean.

Diru-kopuruaren jasotzaileari dagozkio kopuruaren gaineko legatu-hartzailearentzat ezarritako lege-berme berberak.

Epea igaro eta gero, ordainketarikegiten ez bada, iraungi egingo da testamentugile edo kontulari-banatzaileak seme-alaba nahiz ondorengoei emandako ahalmena, eta jarauntsiaren banaketari ekingo zaio, banaketari buruzko xedapen orokorren arabera.

845 artikulua

Aurreko artikuluetan aipaturiko aukerak ez du eraginik izango gauza zehatzaren gaineko legatuetan.

846 artikulua

Era berean, aukerak ez du eraginikizango testamentugileak gauza zehatzen gain egindako banaketa-xedapenetan.

847 artikulua

Seme-alaba edo ondorengoei ordaindu behar zaien kopurua finkatzeko, kontuan izan behar da ondasunek kasuan kasuko zatia likidatzeko unean duten balioa, ordu arte ekoitzitako fruitu edo errentak ere gogoan izanik. Likidazioa egiten denetik, eskudiruzko kredituak legezko korrituak sortuko ditu.

IX. ATALA

Jaraunsgabetzea

848 artikulua

Jaraunsgabetzea gerta daiteke legeakberen beregi aipaturiko arrazoietatik bat gertatzen denean bakarrik.

849 artikulua

Jaraunsgabetzea testamentuan bakarrik egin daiteke, eta bertan adierazibehar da jaraunsgabetzearen oinarri den legezko arrazoia.

850 artikulua

Jaraunsgabetuak jaraunsgabetze-arrazoiari ezezkoa ematen badio, testamentugilearen jaraunsleei dagokie jaraunsgabetze-arrazoia egiazkoa dela frogatzea.

851 artikulua

Jaraunsgabetzea arrazoirik adierazigabe egiten bada, edo, arrazoia adierazi arren, horren egiatasuna aurkaratu eta hori frogatzen ez bada, edota arrazoi hori ez bada ondorengo lau artikuluetan adierazitako arrazoietatik bat, jaraunsle-izendapena deuseztatuko da, horrek jaraunsgabetuari kalte egiten dion heinean; baina legatuak, hobekuntzak eta gainerako testamentu-xedapenak baliozkoak izango dira seniparte horri kalte egiten ez dioten heinean.

852 artikulua

853, 854 eta 855. artikuluek zehatz-mehatz ezarritakoari helduz, jaraunsgabetzeko arrazoi zuzenak dira ezduintasuna dela-eta oinordeko izateko ezgaitasuna eragin, eta 756. artikuluan 1,2, 3, 5 eta 6. zenbakietan aipatzen direnak.

853 artikulua

Seme-alaba eta ondorengoak jaraunsgabetzeko arrazoi zuzenak izangodira, halaber, 756. artikuluan 2, 3, 5 eta 6. zenbakietan adierazitakoak ez ezik, hurrengoak ere bai:

1. Arrazoi legitimorik izan gabe, jaraunsgabetzea gauzatzen duen gurasoedo aurrekoari mantenua ukatzea.

2. Egitez tratu txarra ematea edo hitzez irain larriak eragitea.

854 artikulua

Guraso eta aurrekoak jaraunsgabetzeko arrazoi zuzenak izango dira,756. artikuluan 1, 2, 3, 5 eta 6. zenbakietan adierazitakoak ez ezik, hurrengoak ere bai:

1. Guraso-ahala galtzea 170. artikuluan ezarritako arrazoien ondorioz.

2. Arrazoi legitimorik izan gabe,seme-alaba edo ondorengoei mantenua ukatzea.

3. Guraso batek bestearen bizitzaren aurka atentatzea, euren artean ezbada berradiskidetzerik izan.

855 artikulua

Ezkontidea jaraunsgabetzeko arrazoi zuzenak izango dira, 756. artikuluan 2, 3, 5 eta 6. zenbakietan adierazitakoak ez ezik, hurrengoak ere bai: 1. Ezkontzako eginbeharren aurka ez-betetze larri edo errepikatua burutzea.

2. 170. artikuluarekin bat etorriz,guraso-ahala galtzea dakarten arrazoiak.

3. Seme-alabei edo beste ezkontideari mantenua ukatzea. 4. Ezkontide testamentugilearen bizitzaren aurka atentatzea, tartean berradiskidetzerik izan ez bada.

856 artikulua

Jaraunsgabetzearen ostean ofentsagilearen eta ofendituaren artean gertatutako berradiskidetzeak jaraunsgabetzekoeskubidea kentzen dio ofendituari, eta ondorerik gabe uzten du jadanik egindako jaraunsgabetzea.

857 artikulua

Jaraunsgabetuaren seme-alaba edoondorengoak haren lekuan jarriko dira, eta nahitaezko jaraunsleen eskubideei eutsiko diete seniparteari dagokionez.

X. ATALA

Agintzariak eta legatuak

858 artikulua

Testamentugileak agintzari eta legatuekin karga ditzake, bere jaraunsleaez ezik, legatu-hartzaileak ere bai.

Legatu-hartzaileek kargaren gainekoerantzukizuna izango dute, legatuaren balioa erantzukizun horren gehieneko muga izanik.

859 artikulua

Testamentugileak jaraunsleetatikbat legatuarekin kargatzen duenean, jaraunsle horri bakarrik dagokio karga betetzea.

Testamentugileak ez badu jaraunslejakin bat kargatzen, jaraunsle guztiak geratuko dira betebeharpean, jaraunsle diren proportzio berean.

860 artikulua

Legatua emateko betebeharra duenak ebikzioaren ondoriozko erantzukizuna izango du, baldin eta gauza zehaztugabea izan eta horren generoaedo espeziea bakarrik aipatu bada.

861 artikulua

Inoren gauzaren gaineko legatua baliozkoa da, testamentugileak legatuaegitean jakin badaki gauza hori inorena dela. Jaraunsleak legatua eskuratu behar du hori legatu-hartzaileari emateko; eta, hori egitea ezinezkoa bada, legatuhartzaileari eman behar dio gauzaren zenbatespen zuzena.

Legatu-hartzaileak frogatu behar dutestamentugileak bazekiela gauza inorena zela.

862 artikulua

Testamentugileak ez bazekien legatuan emandako gauza inorena zela, legatua deuseza izango da. Hala ere, legatua baliozkoa izango da, baldin eta testamentugileak gauza hori eskuratzen badu testamentua egin eta gero.

863 artikulua

Baliozkoa izango da jaraunslearenedo legatu-hartzailearen gauza bat hirugarrenari legatuan ematea; jaraunsle edo legatu-hartzaileak, oinordetza onartzean, legatupeko gauza edo horren zenbatespen zuzena eman beharko du hurrengo artikuluan ezarritako mugapenarekin.

Aurreko lerrokadan ezarritakoaulertzen da nahitaezko jaraunsleen seniparteari kalterik egin gabe.

864 artikulua

Testamentugileak, jaraunsleak edolegatu-hartzaileak legatupeko gauzaren zati bat edo horren gaineko eskubide bat bakarrik duenean, legatua zati edo eskubide horren gainekoa bakarrik dela ulertuko da, salbu eta testamentugileak beren beregi adierazten duenean gauza osoa ematen duela legatuan.

865 artikulua

Deuseza da merkataritzatik kanpoko gauzen gaineko legatua.

866 artikulua

Testamentua egiteko unean jadaniklegatu-hartzaileari badagokio legatupeko gauza, legatu horrek ez du inolako ondorerik sortuko, nahiz eta gauzaren gainean beste inork eskubideren bat izan.

Testamentugileak beren beregi xedatzen badu gauza eskubide edo kargahorretatik askatzeko, legatua baliozkoa izango da askatze horri dagokionez.

867 artikulua

Testamentugileak gauza bahituaedo hipotekatua legatuan ematen duenean eskatzeko moduko zorren bat ziurtatzeko, zor horren ordainketa jaraunsleak egin beharko du.

Jaraunsleak zorra ez ordaintzeagatik, legatu-hartzaileak egiten badu ordainketa, legatu-hartzailea hartzekodunen lekuan eta eskubideetan subrogatuko da ordaindutakoa jaraunsleari erreklamatzeko.

Beste edozein zamak, betierekoak nahiz aldi baterakoak, legatupeko gauzaren gain eragina badu, gauza zamarekin batera eskualdatuko zaio legatu-hartzaileari; baina, bi kasuotan, jarauntsiaren zamak dira testamentugilea hil arte sortutako korritu edo erredituak.

868 artikulua

Legatupeko gauza gozamen, erabiltze edo biztantzearen menpe badago,legatu-hartzaileak eskubideok errespetatu beharko ditu horiek legearen arabera azkendu arte.

869 artikulua

Legatua ondorerik gabe geratuko da: 1) Testamentugileak legatupeko gauza transformatzen duenean, transformazioaren ondorioz gauza horrek ez badu lehengo formarik ez izenik.

2) Testamentugileak, edozein titulunahiz arrazoiren ondorioz, legatupeko gauza edo horren zati bat besterentzen duenean; azken kasu horretan ulertu behar da legatua ondorerik gabe geratzen dela besterendutako zatian bakarrik. Besterentzeaz geroztik, gauza testamentugilearen jabarira itzultzen bada kontratuaren deuseztasunaren ondorioz edo bestelako arrazoien ondorioz, egitate horren ostean legatuak ez du indarrik izango, salbu eta berreskuraketa atzera-eskuratzeko itunaren ondorioz gauzatzen denean.

3) Testamentugilea bizirik dagoela,legatupeko gauza oso-osorik galtzen denean; edo, testamentugilea hil eta gero, gauza hori jaraunslearen errurik gabe galtzen denean. Nolanahi ere, legatua ordaintzeko betebeharra duenak ebikzioaren ondoriozko erantzukizuna izango du, baldin eta legatupeko gauza ez bada zehaztu bere espeziea aipatuz, 860. artikuluan xedatutakoaren arabera.

870 artikulua

Hirugarrenaren aurkako kredituarenlegatuak edo legatu-hartzailearen zorren bat barkatzea nahiz horretatik askatzea dakarren legatuak ondoreak sortuko ditu, testamentugilea hil eta gero indarrean dirauen kreditu- edo zor-zatiaren gainean bakarrik.

Lehenengo kasuan, jaraunsleak nahiko izango du zordunaren aurka berakizan ditzakeen akzio guztiak legatu-hartzaileari lagatzearekin.

Bigarren kasuan, jaraunsleak nahiko izango du legatu-hartzaileari ordainagiria ematearekin, horrek hala eskatzen badio.

Bi kasuotan, legatuaren barruan sartuko dira testamentugilea hiltzean kreditu edo zorraren ondorioz zor zirenkorrituak.

871 artikulua

Aurreko artikuluan aipaturiko legatua iraungitzen da, baldin eta testamentugileak, legatu hori egin eta gero,zordunaren aurka epaiketa bidez demanda jartzen badu horrek zorra ordain dezan, nahiz testamentugilea hiltzean ordainketa egin barik egon.

Zordunari legatu moduan gauzabahitua ematen bazaio, bahi-eskubidea bakarrik barkatzen dela ulertzen da.

872 artikulua

Zorretatik askatzeko edo horiek barkatzeko legatu generikoaren barruansartzen dira testamentua egiten den uneko zorrak, baina ez gerokoak.

873 artikulua

Hartzekodunari egindako legatua ezzaio egotziko beraren kredituaren ordainketari, salbu eta testamentugileak beren beregi hori adierazten duenean.

Kasu horretan, hartzekodunak kredituaren edo legatuaren gaindikinakobratzeko eskubidea izango du.

874 artikulua

Hautabidezko legatuetan, mota bereko betebeharrentzat xedaturikoa betekoda, testamentugilearen esanbidezko borondateak eratorritako aldarazpenak salbu.

875 artikulua

Gauza higigarri generikoaren gaineko legatua baliozkoa izango da, nahizeta jarauntsian genero horretako gauzarik egon ez.

Zehaztu gabeko gauza higiezinarengaineko legatua baliozkoa izango da, jarauntsian horren generoko gauzaren bat dagoenean bakarrik.

Aukeratzea jaraunsleari dagokio,eta jaraunsle horrek nahiko izango du kalitate txikiagoa edo handiagoa ez duen gauza ematearekin.

876 artikulua

Testamentugileak beren beregi ematen badio aukeratzeko ahalmena jaraunsleari edo legatu-hartzaileari, lehenengoak eman edo bigarrenak aukeratuko du bere ustez egokien den gauza.

877 artikulua

Jaraunsleak edo legatu-hartzaileakezin badu aukerarik egin, horren eskubidea jaraunsleei eskualdatuko zaie; baina, behin aukera egin eta gero, hori ezeztaezina izango da.

878 artikulua

Testamentua egiteko unean legatupeko gauza legatu-hartzailearena bada,legatua ez da baliozkoa, nahiz eta geroago gauza hori besterendu.

Une horrez geroztik legatu-hartzaileak gauza dohainik eskuratzen badu,ezin dezake ezer eskatu horren truk; baina, eskuraketa kostu bidez gertatzen bada, legatu-hartzaileak jaraunsleari eskatu ahal dio gauza eskuratzearen truk emandakoa kalte-ordain gisa ematea.

879 artikulua

Hezkuntzarako legatuak legatu-hartzailea adin nagusikoa izan arte dirau. Mantenurako legatuak legatu-hartzailea bizirik dagoen bitartean dirau, testamentugileak besterik xedatu ez badu.

Testamentugileak legatu horietarako kopurua zehaztu ez badu, zenbatekohori finkatuko da legatu-hartzailearen egoera eta izatea, eta jarauntsiaren zenbatekoa kontuan hartuta.

Testamentugileak, bizirik zegoela,legatu-hartzaileari diru-kopuru jakin bat edo beste gauza batzuk mantenu gisa emateko ohitura bazuen, ulertuko da legatuan kopuru bera eman dela, salbu eta kopuru horren eta jarauntsiaren zenbatekoaren artean proportziorik eza nabaria denean.

880 artikulua

Legatu moduan ematen denean aldizkako pentsio bat edo urte, hil nahizasteroko kopuru jakin bat, legatu-hartzaileak lehenengo epealdiari dagokiona eska dezake testamentugilea hiltzeaz batera, eta hurrengo epealdiei dagozkienak, horiek hasten direnean; eta ez da itzulketarik egin behar, nahiz eta legatu-hartzailea hil, hasitako epealdia amaitu aurretik.

881 artikulua

Legatu-hartzaileak legatu huts etasoilak eskuratzeko eskubidea du testamentugilea hiltzen den unetik, eta eskubide hori bere jaraunsleei eskualdatzen die.

882 artikulua

Legatua gauza jakin eta zehatzaren gainekoa izanik, gauza hori testamentugilearena denean, legatu-hartzaileak gauzaren jabetza eskuratzen du testamentugilea hiltzen den unetik; eta banantzeke dauden fruitu eta errentak bere egiten ditu, baina ez heriotzaren aurretik sortu diren eta ordaintzeke dauden errentak.

Une horretatik bertatik, legatupeko gauzaren arriskua legatu-hartzailearen gain geratzen da; ondorenez, legatu-hartzaileak gauzaren galera edo narriadura jasan beharko du, eta, era berean, probetxua aterako du gauza gehitu edo hobetuz gero.

883 artikulua

Legatupeko gauza bere osagarriguztiekin eta testamentugilea hiltzean zegoen moduan eman beharko da.

884 artikulua

Gauza jakin eta zehatzaren gainekoa baino, legatua generikoa edo kopuruaren gainekoa bada, horren fruitueta korrituak, testamentugilea hiltzen den unetik, legatu-hartzaileari dagozkio, testamentugileak beren beregi hori xedatu duenean.

885 artikulua

Legatu-hartzaileak ezin du bere kabuz okupatu legatuan ematen zaiongauza; aitzitik, jaraunsleari, edo, horretarako baimena duenean, albazeari, eskatu behar dizkio gauza horren ematea eta edukitza.

886 artikulua

Jaraunsleak legatupeko gauza beraeman behar du ahal izanez gero; eta ez da nahiko gauza horren zenbatespena ematearekin.

Diruzko legatuak espezie horretanordaindu beharko dira, jarauntsian halakorik egon ez arren.

Jarauntsiarekin ordaindu beharkodira legatupeko gauza emateko beharrezkoak diren gastuak, betiere seniparteari kalterik egin gabe.

887 artikulua

Jarauntsiko ondasunak ez badira legatu guztiak estaltzeko beste, ordainketahurrenkera honen arabera egingo da:

1) Ordain gisa emandako legatuak. 2) Gauza jakin eta zehatzaren gaineko legatuak, baldin eta gauza horiek jarauntsiko ondasunak badira.

3) Testamentugileak lehenespenekotzat jo dituen legatuak. 4) Mantenurakoak.

5) Hezkuntzarakoak. 6) Gainerakoak, lainean.

888 artikulua

Legatu-hartzaileak ezin duenean legatua onartu edo ez duenean hori nahi,edota edozein arrazoiren ondorioz legatuak ondorerik sortzen ez duenean, legatu hori jarauntsi-masara bilduko da, ordezpen-kasuei eta gehiagotzeko eskubideari kalterik egin gabe.

889 artikulua

Legatu-hartzaileak ezin du legatuaren zati bat onartu eta bestea arbuiatu,azken hori kargaduna bada.

Legatu-hartzailea legatua onartuaurretik hiltzen bada, jaraunsle batzuk dituela, jaraunsle horietako batek onar eta beste batek, aldiz, arbuia dezake berari legatuan dagokion zatia.

890 artikulua

Legatu-hartzaileak bi legatu jaso baditu eta horietatik bat kargaduna bada,ezin dio horri ukorik egin eta bestea onartu. Bi-biok kargadunak edo kargarik gabekoak izanez gero, legatu-hartzaileak askatasuna du guztiak onartu edo berak nahi duena arbuiatzeko.

Jaraunslea aldi berean legatu-hartzaile bada, jarauntsiari uko egin eta legatua onar dezake, edo legatuari ukoegin eta jarauntsia onartu.

891 artikulua

Jarauntsi osoa legatuetan banatuzgero, jarauntsi horretako zorrak eta kargak legatu-hartzaileen artean lainduko dira euren kuoten arabera, salbu eta testamentugileak bestelakoa xedatu duenean.

XI. ATALA

Testamentu-albazeak

892 artikulua

Testamentugileak albazea bat edogehiago izenda ditzake.

893 artikulua

Ezin da albazea izan betebeharrakhartzeko gaitasunik ez duena.

Adingabea ezin da albazea izan,nahiz eta guraso edo tutorearen baimena izan.

894 artikulua

Albazea unibertsala edo banakakoaizan daiteke.

Edozein kasutan ere, albazeak modumankomunatuan, ondoz ondo edo modu solidarioan izenda daitezke.

895 artikulua

Albazeak mankomunatuak direnean, baliozkoa izango da guztiek bateraegindakoa, batek gainerakoen legezko baimenarekin egindakoa, eta, desadostasunik izanez gero, gehienek erabakitakoa.

896 artikulua

Presa handiko kasuetan, albazeamankomunatuetatik batek, bere erantzukizun pertsonalaren menpe, beharrezko diren egintzak gauza ditzake, gainerakoei berehala horren berrri emanez.

897 artikulua

Testamentugileak ez badu argiroezartzen albazeen arteko solidaritatea, eta ez badu hurrenkerarik finkatzen horiek eurei agindutakoa bete dezaten, ulertuko da albazeak modu mankomunatuan izendatu direla, eta aurreko artikuluek agindutako moduan beteko dutela euren kargua.

898 artikulua

Albazeatza borondatezko karguada; eta kargu horretan aritzeko izendatuak berori onartu duela ulertuko da, baldin eta ez badu desenkusarik azaltzen izendapenaren berri izan eta hurrengo sei egunetan, edo, izendapena jadanik ezaguna izanez gero, testamentugilea hil dela jakin eta hurrengo sei egunetan.

899 artikulua

Kargua onartzen duen albazeak horibetetzeko betebeharra bereganatzen du; baina karguari uko egin diezaioke arrazoi zuzena alegatuta, epailearen sen onaren arabera.

900 artikulua

Albazeak kargua onartzen ez baduedo karguari uko egiten badio arrazoi zuzenik gabe, galduko du testamentugileak berari utzi diona, betiere senipartearen gain duen eskubidea salbu.

901 artikulua

Albazeek izango dituzte testamentugileak eurei beren beregi eratxikitakoahalmen guztiak, ahalmenok legeen aurkakoak ez badira.

902 artikulua

Testamentugileak ez baditu berezikizehaztu albazeen ahalmenak, albazeok hurrengo ahalmenak izango dituzte:

1) Testamentugilearen arimakariaketa hiletak antolatu eta ordaintzea, testamentugileak berak testamentuan xedatutakoaren arabera; eta, horrelakorik izan ezean, herriko ohituraren arabera.

2) Diruz eman beharreko legatuakordaintzea, jaraunsleak hori jakin eta horretarako adostasuna ematen badu.

3) Testamentuan agindutako besteguztia bete dadin zaintzea, eta, epaiketan nahiz epaiketatik kanpo, testamentu horren baliozkotasunari eustea, hori zuzena bada.

4) Ondasunak artatu eta zaintzekobehar den arreta izatea, bertan dauden jaraunsleen esku-hartzearekin.

903 artikulua

Jarauntsian ez badago testamentugilearen hiletak eta legatuak ordaintzekobeste dirurik, eta jaraunsleek ez badute euren dirurik jartzen, albazeek ondasun higigarrien salmenta eragingo dute; eta, horiekin nahiko ez bada, ondasun higiezinena, jaraunsleen esku-hartzearekin.

Adingabe, absente, korporazio edoherri-establezimendu batek interesa badu jarauntsiaren gainean, ondasunen salmenta egingo da legeek kasu horietarako agindutako formalitateekin.

904 artikulua

Testamentugileak ez badu albazearentzat eperik finkatu, horrek urtebetekoepean bete beharko du berari agindutakoa, kargua onartu duenetik zenbatuta, edo, testamentuaren edo horren xedapenen baten baliozkotasun nahiz deuseztasunari buruz gatazkaren bat eragin bada, gatazka hori amaitu denetik zenbatuta.

905 artikulua

Testamentugileak legezko epea luzatu nahi badu, beren beregi zehaztu beharko du luzapenaren epea. Ez badu luzapenaren eperik zehazten, ulertuko daepea urtebete luzatzen dela.

Luzapen hori amaitu eta oraindik testamentugilearen borondatea betetzeke badago, epaileak behar den besteko luzapena eman dezake, kasuan kasuko inguruabarrak kontuan izanda.

906 artikulua

Legatu-hartzaile eta jaraunsleek, elkarren arteko adostasunez, albazeatzaren epea luza dezakete, euren ustez beharrezkoa den epean; baina erabakiagehiengoz bakarrik hartzen bada, luzapena ezin da urtebetetik gorakoa izan.

907 artikulua

Albazeak berari emandako aginduaren gaineko kontu-arrazoiak eman beharko dizkie jaraunsleei. Albazeak izendatu badira, ez jaraunsle zehatzei ondasunak emateko, ezpada testamentugileak, zuzenbideak onartuko kasuetan, zein inbertsio edo banaketa xedatu eta ondasunei inbertsio edo banaketa hori emateko, albazeek epaileari eman behar dizkiote kontu-arrazoiak.

Artikulu honen aurka testamentugileak ezarritako xedapen oro deusezaizango da.

908 artikulua

Albazeatza dohaineko kargua da.

Hala ere, testamentugileak bere ustez komenigarri den ordainsaria zehaztu dezake albazeentzat; horri kalterik egin gabe, albazeek eskubidea dute banaketa-lanen ondorioz edo aukerako beste lanetatik edozeinen ondorioz eurei dagokiena kobratzeko.

Testamentugileak modu bateratuanordainsariren bat eman badie albazeei legatu gisa, edo haientzat ordainsariren bat zehaztu badu, kargua betetzen dutenei gehiagotuko zaie kargua onartzen ez dutenen zatia.

909 artikulua

Albazeak ezin dio inori kargua eskuordetu, hori egiteko testamentugilearen esanbidezko baimenik ez badu.

910 artikulua

Albazeatza amaitzen da, albazearenheriotza, ezintasun, uko-egite edo enkaitzearen ondorioz, eta testamentugileak zehazturiko epe-muga agortzearen ondorioz, legearen aginduz, eta, hala denean, interesdunen erabakiz.

911 artikulua

Aurreko artikuluko kasuetan, eta albazeak bere kargua onartzen ez duenean ere, jaraunsleei dagokie testamentugilearen borondatea betearaztea.

III. KAPITULUA

Testamenturik gabeko oinordetza

I. ATALA

Xedapen orokorrak

912 artikulua

Oinordetza legitimoa gertatzen da: 1) Norbait testamenturik gabe edo testamentu deusezarekin hiltzen denean, edo geroago testamentuak bere baliozkotasuna galtzen duenean.

2) Testamentuak ez duenean jaraunsle-izendapenik jasotzen ondasunguztientzat nahiz batzuentzat, edo testamentugileari dagozkion ondasun guztiak xedatzen ez dituenean. Kasu honetan, oinordetza legitimoa gertatuko da xedatu gabeko ondasunetan bakarrik.

3) Jaraunsle-izendapenari jarritakobaldintza betetzen ez denean, jaraunslea testamentugilea baino lehen hiltzen denean, edo jaraunsle horrek jarauntsia arbuiatzen duenean, ordezkorik izan gabe eta gehiagotzeko eskubidea ere ez dagoela.

4) Jaraunsle izendatuak oinordekoizateko gaitasunik ez duenean.

913 artikulua

Testamentuzko jaraunslerik izanezean, legeak jarauntsia uzten die hildakoaren ahaideei, alargunari eta estatuari.

914 artikulua

Testamentuzko oinordeko izatekoezgaitasunari buruz xedaturikoa aplika dakioke testamenturik gabeko oinordetzari ere.

II. ATALA

Ahaidetasuna

915 artikulua

Ahaideen arteko hurbiltasuna zehazten da belaunaldi-kopuruaren arabera. Belaunaldi bakoitzak gradu batosatzen du.

916 artikulua

Graduen segidak lerroa osatzen du,eta lerroa zuzenekoa edo albokoa izan daiteke.

Zuzeneko lerro deritzo pertsonenarteko graduek osaturiko multzoari, pertsonok elkarren aurreko eta ondorengo direnean.

Eta alboko lerro deritzo pertsonenarteko graduek osaturiko multzoari, baldin eta pertsonok, oin berberarengandik etorri arren, elkarren aurreko eta ondorengo ez badira.

917 artikulua

Zuzeneko lerroa ondorengoenganakoa eta aurrekoenganakoa izan daiteke. Lehenengoak familiaburua eta horren ondorengoak lotzen ditu.

Bigarrenak pertsona bat berarenaurrekoekin lotzen du.

918 artikulua

Lerroetan zenbat belaunaldi edo pertsona izan eta beste horrenbeste graduzenbatzen dira, gurasoarena kenduta.

Zuzeneko lerroan oinarenganaino bakarrik igotzen da. Horrela, seme edoalabaren eta gurasoaren artean gradu bat dago; iloba eta aitona edo amonaren artean bi; eta birbiloba eta birraitona edo birramonaren artean hiru.

Alboko lerroan oin erkidearenganaino igo, eta, ondoren, zenbatu beharreko pertsonarenganaino jaitsi behar da.Horregatik, neba-arreben artean bi gradu daude; horien eta osaba-izeben artean hiru, osaba-izebok aitaren neba-arrebak izan zein amarenak izan; neba-arreben eta lehengusu-lehengusinen artean lau; eta horrela, ondoz ondo.

919 artikulua

Aurreko artikuluan aipaturiko zenbaketa arlo guztietan aplikatzen da.

920 artikulua

Lotura bikoitz deritzo aitarengandiko ahaidetasuna eta amarengandikoabatera dituenari.

921 artikulua

Jarauntsietan gradurik hurbilenekoahaideak urrunekoa baztertzen du, ordezkapen-eskubidea gertatu behar denean izan ezik.

Gradu bereko ahaideak jaraunsleizango dira hainbana, 949. artikuluan lotura bikoitzari buruz xedaturikoa salbu.

922 artikulua

Gradu bereko ahaide bat baino gehiago badago, eta horietako batek edobatzuek ez badute oinordeko izan nahi edo ezin badute oinordeko izan, horien zatia gehiagotuko zaie gradu bereko beste ahaideei, salbu eta ordezkapen-eskubidea gertatu behar denean.

923 artikulua

Ahaiderik hurbilenak, hori bakarraizanez gero, edo legeak deitutako ahaide hurbil guztiek, horiek bat baino gehiago izanez gero, jarauntsia arbuiatzen badute, hurrengo gradukoek berezko eskubidea dute jaraunsle izateko, eta ezin dute arbuiatzailea ordezkatu.

III. ATALA

Ordezkapena

924 artikulua

Ordezkapen-eskubide deritzo pertsona baten ahaideek haren oinordekoizateko duten eskubideari, pertsona hori bizirik egon balitz edo jaraunsle izan balitz berak izango zituzkeen eskubide guztietan.

925 artikulua

Ordezkapen-eskubidea beti gertatuko da ondorengoenganako zuzenekolerroan, baina inoiz ez aurrekoenganako lerroan.

Alboko lerroan, neba-arrebek dituzten seme-alabentzat bakarrik gertatukoda ordezkapen-eskubidea, horiek lotura bikoitzekoak izan nahiz alde batekoak izan.

926 artikulua

Ordezkapenaren bitartez jaraunsleizanez gero, jarauntsiaren zatiketa leinuko egingo da; horrela, ordezkariak edo ordezkariek ez dute jaraunsle gisa jasoko euren ordezkatuak, bizirik egon balitz, jasoko zukeena baino gehiago.

927 artikulua

Hildakoaren neba nahiz arreba batek edo gehiagok seme-alabak badituzte,azken horiek ordezkapenaren bidez jaraunsle izango dira, euren osaba-izebekin batera pilatuz gero. Baina eurak bakarrik pilatzen badira, jaraunsle izango dira hainbana.

928 artikulua

Pertsona bat ordezkatzeko eskubidea ez da galtzen pertsona horren jarauntsiari uko egiteagatik.

929 artikulua

Ezin da bizirik dagoen inor ordezkatu, jaraunsgabetze- edo ezgaitasun-kasuetan ez bada.

IV. KAPITULUA

Oinordeko izateko hurrenkera, lerro desberdinen arabera

I. ATALA

Ondorengoenganako zuzeneko lerroa

930 artikulua

Oinordetza dagokio, lehenengo lekuan, ondorengoenganako zuzeneko lerroari.

931 artikulua

Seme-alabak eta horien ondorengoak gurasoen eta gainerako aurrekoenoinordeko dira, sexu, adin edota seme-alabatasunaren arabera bereizketarik egin gabe.

932 artikulua

Hildakoaren seme-alabek berezkoeskubidea dute jaraunsle izateko, jarauntsia hainbana zatituz.

933 artikulua

Ilobak eta gainerako ondorengoakordezkapen-eskubidearen bidez dira jaraunsle; eta, horietako bat hiltzen bada jaraunsleak dituela, berari dagokion zatia jaraunsle horien artean hainbanatuko da.

934 artikulua

Seme-alabak eta hildako seme-alaben ondorengoak batera izanez gero,lehenengoak jaraunsle izango dira berezko eskubidearen bidez, eta bigarrenak ordezkapen-eskubidearen bidez.

II. ATALA

Aurrekoenganako zuzeneko lerroa

935 artikulua

Hildakoaren semerik, alabarik etaondorengorik izan ezean, jaraunsle izango dira hildako horren aurrekoak.

936 artikulua

Aita eta ama jaraunsle izango dirahainbana.

937 artikulua

Semea edo alaba hiltzean gurasoetatik bat bakarrik bizirik egonez gero, bera izango da semearen edo alabaren oinordekoa, haren jarauntsi osoan.

938 artikulua

Aita eta ama izan ezean, gradurikhurbileneko aurrekoak izango dira oinordeko.

939 artikulua

Lerro berean gradu bereko aurreko bat baino gehiago izanez gero, jarauntsia buruko zatituko da.

940 artikulua

Aurrekoak lerro desberdinetakoak baina gradu berekoak badira, jarauntsiaren erdia aitarenganako aurrekoei dagokie, eta beste erdia amarenganakoei.

941 artikulua

Lerro bakoitzaren barruan, jarauntsia buruko zatituko da.

942 artikulua

Atal honetan xedaturikoa ulertzenda, 811 eta 812. artikuluetan agindutakoari kalterik egin gabe; agindutako hori testamenturik gabeko oinordetzari eta testamentuzkoari aplikatu behar zaie.

III. ATALA

Ezkontidea eta albokoak oinordeko izatea

943 artikulua

Aurretiko bi ataletan jasotako pertsonak izan ezean, ezkontidea eta albokoak jaraunsle izango dira, hurrengo artikuluek ezarritako hurrenkeraren arabera.

944 artikulua

Aurreko eta ondorengorik izan ezean,eta albokoen aurretik, alarguna oinordeko izango da, hildakoaren ondasun guztietan.

945 artikulua

Aurreko artikuluan aipaturiko deiaez da gertatuko, ezkontidea banandurik badago epaiketa bidez edo egitez.

946 artikulua

Neba-arrebak eta neba-arreben seme-alabak lehenespeneko oinordekoakdira, gainerako albokoen aurretik.

947 artikulua

Lotura bikoitzeko neba-arrebak bakarrik izanez gero, horiek jaraunsleizango dira hainbana.

948 artikulua

Neba-arrebak lobekin batera pilatzen badira, loba horiek lotura bikoitzeko neba-arreben seme-alabak izanik,lehenengoak jaraunsle izango dira buruko, eta bigarrenak leinuko.

949 artikulua

Lotura bikoitzeko neba-arrebak lotura bakarrekoekin batera pilatuz gero,lehenengoek bigarrenen bikoitza hartuko dute jarauntsian.

950 artikulua

Erdi neba-arrebak bakarrik izanezgero, batzuk aitarengandikoak eta besteak amarengandikoak, guztiak jaraunsle izango dira hainbana, ondasunen artean bereizketarik egin gabe.

951 artikulua

Lotura bakarreko neba-arrebenseme-alabak buruko edo leinuko izango dira oinordeko, lotura bikoitzeko neba-arrebentzat ezarritako erregelen arabera.

952 artikulua

Ezabatua, maiatzaren 13ko 11/1981Legearen ondorioz; lege horrek Kode Zibila aldarazi du, seme-alabatasunari, guraso-ahalari eta ezkontzaren ondasun-eraentzari buruzko arloetan.

953 artikulua

Ezabatua, maiatzaren 13ko 11/1981Legearen ondorioz; lege horrek Kode Zibila aldarazi du, seme-alabatasunari, guraso-ahalari eta ezkontzaren ondasun-eraentzari buruzko arloetan.

954 artikulua

Alargunik, nebarik, arrebarik etaneba-arreben seme edo alabarik izan ezean, hildakoaren jarauntsian oinordeko izango dira alboko lerroan laugarren graduraino dauden gainerako ahaideak; gradu horretatik gora ez da hedatzen abintestato jaraunsle izateko eskubidea.

955 artikulua

Alboko ahaide horiek oinordekoizango dira lerrorik bereizi gabe eta euron artean lotura bikoitzaren ondoriozko lehenespenik ezarri gabe.

IV. ATALA

Estatua oinordeko izatea

956 artikulua

Aurreko ataletan ezarritakoarekinbat etorriz ez badago jaraunsle izateko eskubidea duten pertsonetatik bat ere, estatua izango da jaraunsle. Estatuak hildakoaren egoitzako udal erakundeei, ongintza, heziketa, gizartekintza edo lanbideko direnei, jarauntsiaren herena esleituko die, erakundeok publikoak izan zein pribatuak izan; eta beste heren bat, hildakoaren probintzian ezaugarri berekoak diren erakundeei. Batzuen eta besteen artean lehentasuna izango dute hildakoa lanbidez zein erakunderen kide izan eta jarduerarik gehiena zeinetan egin, eta erakunde horiek, nahiz eta halakoak estatu osorakoak izan. Beste herena Herri Zorraren Amortizazio Kutxarako destinatuko da, salbu eta, jarauntsiko ondasunen izaera dela medio, Ministroen Kontseiluak erabakitzen duenean jarauntsiko ondasunei, oso-osorik zein zati batez, beste erabilera bat ematea.

957 artikulua

Estatuak, eta, 956. artikuluaren kasuan, ondasunen bi herenak esleipenbidez jasotzen dituzten erakundeek, jaraunsleen eskubide eta betebehar berberak izango dituzte; baina jarauntsia inbentario-onuraren arabera onartu dela ulertuko da beti, eta horren inguruan ez da inolako adierazpenik behar 1023. artikuluak aipatzen dituen ondoreetarako.

958 artikulua

Estatua jarauntsiko ondasunez jabetu ahal izateko, aurretiaz jaraunsle-adierazpena egin beharko da epaiketa bidez; horretan estatuari adjudikatuko zaizkio ondasunak, jaraunsle legitimorik ez izateagatik.

V. KAPITULUA

Testamentu bidezko eta testamenturik gabeko jarauntsi guztietarako xedapenak

I. ATALA

Alarguna haurdun geratzen denean izan beharreko arretak

959 artikulua

Alargunak uste duenean haurdungeratu dela, horren berri eman beharko die jarauntsiaren gain eskubidea dutenei, baldin eta hilondokoaren jaiotza dela-eta eskubide hori desagertu edo gutxitu ahal bada.

960 artikulua

Aurreko artikuluan aipaturiko interesdunek udaleko epaileari, edo, halakoa dagoen tokietan, lehen auzialdikoepaileari eska diezaiokete komenigarri diren probidentziak hartzea, erditzea gertatu dela ustearaz dadin edo jaioberria, bizitzeko gauza izan ez arren, halakotzat har dadin saihesteko.

Epaileak jagongo du, berak hartzen dituen neurriek alargunaren ahalkeari eta askatasunari kalterik egin ez diezaieten.

961 artikulua

959. artikuluan aipaturiko abisuaegin zein egin ez, erditze-unea hurbiltzean, alargunak interesdun berberei eman beharko die horren berri. Interesdunok eskubidea izango dute euren konfiantzapeko pertsona izendatzeko, pertsona horrek erditzea benetakoa dela egiazta dezan.

Haurdunak ez badu onartzen interesdunek izendaturiko pertsona, epaileakegingo du izendapena; izendatua aditua edo andrazkoa izan beharko da.

962 artikulua

Eginbide horiek ez egitea berez ezda nahiko, erditzea gertatu dela ustearazi denik edo jaioberria bizitzeko gauza ez denik egiaztatzeko.

963 artikulua

Senarrak agiri publikoan edo pribatuan aitortzen duenean bere emaztea haurdun dagoela, emazteak ez du zertan egin 959. artikuluan agindutako abisurik, baina 961. artikuluan xedatzen denaren menpe geratzen da.

964 artikulua

Haurdun geratzen den alargunari,aberatsa izan arren, jarauntsiko ondasunekin eman beharko zaio mantenua; horretarako, kontuan izango da, hilondokoa jaio eta bizitzeko gauza izanez gero, horrek jarauntsiko ondasunetatik jasoko lukeen zatia.

965 artikulua

Erditzea gertatu arteko denboraldian, edo, abortua izateagatik nahiz ernaldiaren gehieneko epea igarotzeagatik, erditzerik gertatuko ez dela ziur izanarte, ondasunak ziurtatu eta administratu egingo dira, nahitaezko testamentu-epaiketari buruz ezarritako forma erabiliz.

966 artikulua

Jarauntsiaren zatiketa etenda geratuko da, erditzea edo abortua gertatudela egiaztatu arte, edo denboraren poderioz alarguna haurdun ez zegoela ondorioztatu arte.

Hala ere, administratzaileak ordainketa egin diezaieke hartzekodunei, aurretiaz epailearen agindua izanez gero.

967 artikulua

Erditzea edo abortua egiaztatu eta gero, edo ernaldia amaitutzean, jarauntsiko ondasunen administratzaileak bere kargua utziko du, eta horren gauzatzeari buruzko kontu-arrazoiak emango dizkie jaraunsleei edo horien ordezkari legitimoei.

II. ATALA

Erreserbapeko ondasunak

968 artikulua

811. artikuluan ezarritako erreserbaz gain, bigarrenez ezkontzen denalargunak lehenengo ezkontzan izandako seme-alaba eta ondorengoei erreserbatu beharko die hildako ezkontidearengandik testamentu, testamenturik gabeko oinordetza, dohaintza nahiz dohaineko beste edozein tituluren bitartez eskuratu dituen ondasun guztien gaineko jabetza; baina ez bere irabazpidezkoen erdia.

969 artikulua

Aurreko artikuluko xedapena aplikadakieke, artikulu horretan aipaturiko tituluen bitartez alargunak bere lehendabiziko ezkontzako edozein seme edo alabarengandik eskuratutako ondasunei, bai eta hildakoa dela-eta horren ahaideengandik jasotakoak ere.

970 artikulua

Erreserbatzeko betebeharra amaitzenda, ezkontza bateko seme-alaba adin nagusikoek, ondasunen gaineko eskubidea izanik, eskubide horri beren beregi uko egiten diotenean, edo, aita edo ama bigarrenez ezkondu dela jakinik, horri gauza batzuk eman nahiz utzi dizkiotenean.

971 artikulua

Erreserba amaitzen da, halaber, bigarrenez ezkondu den aita edo ama hiltzean ez badago lehenengo ezkontzakosemerik, alabarik, ez ondorengorik ere.

972 artikulua

Erreserbatzeko betebeharra gorabehera, bigarrenez ezkondu den aitak edoamak erreserbapeko ondasunekin hobetu dezake lehenengo ezkontzan izandako seme, alaba nahiz ondorengoetatik edozein, 823. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

973 artikulua

Aitak edo amak ez badu osorik edo zati batez erabili aurreko artikuluak ematen dion ahalmena, lehenengo ezkontzako seme-alabak eta ondorengoak izango dira erreserbapeko ondasunen oinordeko, ondorengoenganako lerroaren oinordetzari buruz agindutako erregelekin bat etorriz, eta testamentu bidez seme-alabek edo ondorengoek hildako ezkontidearen jarauntsian zati desberdinak izan arren, edo jarauntsi hori arbuiatu arren.

Aitak edo amak zuzen jaraunsgabetzen badu semea edo alaba, horrek galdu egingo du erreserbaren gaineko eskubidea; hala ere, seme edo alaba horrek seme-alabak edo ondorengoak izanez gero, 857. artikuluan eta 164.

artikuluaren 2. zenbakian xedaturikoa bete beharko da.

974 artikulua

Baliozkoak izango dira alargunak,bigarrenez ezkondu aurretik, erreserbapeko ondasun higiezinekin egindako besterentzeak; alargunak besterentze horiek egiten dituenetik, ondasunen balioa ziurtatu behar du, lehenengo ezkontzan izandako seme-alaba eta ondorengoentzat.

975 artikulua

Alargunak, bigarrenez ezkondu ondoren, erreserbapeko ondasun higiezinak besterentzen baditu, besterentzehorrek indarrean dirau, baldin eta alarguna hiltzean lehenengo ezkontzako semerik, alabarik edo ondorengorik ez badago, betiere Hipoteka Legean ezarritakoari kalterik egin gabe.

976 artikulua

Ondasun higigarriak besterentzenbadira bigarren ezkontzaren aurretik nahiz horren ondoren, besterentze horiek baliozkoak izango dira, betiere kalte-ordaina emateko betebeharra salbu.

977 artikulua

Alargunak, bigarrenez ezkontzean, erreserbapeko ondasun guztien inbentarioa egin behar du; Hipoteka Legean xedatutakoaren arabera, Jabetza Erregistroan idatzoharraren bidez jaso behar du ondasun higiezinak erreserbatu beharrekoak direla; eta ondasun higigarriak tasatu behar ditu.

978 artikulua

Alargunak, halaber, bigarrenez ezkontzean, hipotekaren bitartez ziurtatubehar du:

1) Besterendu gabeko ondasun higigarriak itzultzea, bera hiltzean zeudenegoera berean.

2) Alargunaren erru edo zabarkeriarengatik gertatu diren edo gerta daitezkeen narriadurak ordaintzea. 3) Besterendutako ondasun higigarrien truk jasotako prezioa itzultzea, edo, besterentzea dohainik egin bada, besterentze-unean ondasunok zuten balioa ematea.

4) Baliozkotasunez besterendutakoondasun higiezinen balioa.

979 artikulua

Aurreko artikuluetan bigarren ezkontzarako xedatu dena aplikatzen zaie,orobat, hirugarren eta geroagoko ezkontzei ere bai.

980 artikulua

Aurreko artikuluetan ezarritakoerreserba-betebeharra aplika daiteke, modu berean ere:

1) Ezkontza bitartean edo alarguntasun-egoeran, alargunak ezkontzazkanpoko seme edo alabaren bat izan duenean.

2) Alargunak beste norbait adoptatzen duenean. Salbuespen gisa har daiteke adoptatua ezkontidearen semeaedo alaba izan eta erreserba-hartzaileak ezkontide horren ondorengoak izatea.

Erreserbatzeko betebehar horrekondoreak sortuko ditu, hurrenez hurren, semea edo alaba jaio edo adoptatzen denetik.

III. ATALA

Gehiagotzeko eskubidea

981 artikulua

Oinordetza legitimoetan, jarauntsiaarbuiatzen duenaren zatia beti gehiagotuko zaie jaraunskideei.

982 artikulua

Testamentuzko oinordetzan gehiagotzeko eskubidea gerta dadin, beharrezkoa da: 1) Pertsona biri edo gehiagori jarauntsi berbererako edo jarauntsi-zati berbererako dei egitea, zati zehatzik izendatu gabe.

2) Deituetatik bat testamentugileabaino lehen hiltzea, jarauntsia arbuiatzea edo jarauntsia jasotzeko gai ez izatea.

983 artikulua

Zati zehatzen izendapena egin delaulertuko da, bakar-bakarrik, testamentugileak jaraunsle bakoitzarentzat beren beregi kuota bat zehaztu duenean.

«Erdi bana nahiz hainbana» esaldiakedo bestelakoek, zati alikuota izendatu arren, ez badute kuota hori finkatzen zenbakiekin edo jaraunsle bakoitza ondasun-multzo bananduaren jabe bihurtzen duten seinaleekin, esaldiok ez dute gehiagotzeko eskubidea baztertzen.

984 artikulua

Jarauntsia zein jaraunsleri gehiagotu eta jaraunsle horiek oinordeko izango dira, jarauntsia eskuratu nahi ez edoeskuratu ezin duenari dagozkion eskubide eta betebehar guztietan.

985 artikulua

Nahitaezko jaraunsleen artean gehiagotzeko eskubidea gertatzen da, xedapen askeko zatia horietatik biri edogehiagori uzten zaienean, edo euretako bati eta kanpoko bati.

Arbuiatutako zatia senipartea baldinbada, jaraunskideak zati horren oinordeko izango dira berezko eskubidearen ondorioz, eta ez gehiagotzeko eskubidearen ondorioz.

986 artikulua

Testamentuzko oinordetzan ez badagehiagotzeko eskubiderik gertatzen, eta zatia hutsik utzi duen izendatuarentzat ez bada ordezkorik izendatu, testamentugilearen jaraunsle legitimoei eskualdatuko zaie zati hori; jaraunsleok zatia jasoko dute zama eta betebehar berberekin.

987 artikulua

Gehiagotzeko eskubidea gertatukoda, modu berean ere, legatu-hartzaileen artean eta gozamendunen artean, jaraunsleentzat ezarritakoaren arabera.

IV. ATALA

Jarauntsia onartu eta arbuiatzea

988 artikulua

Jarauntsia onartzea eta arbuiatzeaborondatezko eta askatasunezko egintzak dira oso-osorik.

989 artikulua

Onarpenaren eta arbuiatzearen ondoreak atzeraeraginezkoak dira beti,zein pertsonaren jarauntsia izan eta horren heriotza-unea arte.

990 artikulua

Jarauntsia ezin daiteke zati batez,epera edo baldintzapean onartu, ez arbuiatu.

991 artikulua

Ezin du inork jarauntsia onartu edoarbuiatu, ziur ez badaki zein pertsonaren jarauntsia izan eta pertsona hori hil dela, eta horren jarauntsia jasotzeko eskubidea duela.

992 artikulua

Jarauntsia onar edo arbuia dezaketeeuren ondasunak xedatzeko askatasuna dutenek.

Txiroei utzitako jarauntsia onartzeadagokie testamentugileak txiroak kalifikatzeko eta horien artean ondasunak banatzeko izendatu dituen pertsonei, eta, horrelakorik izan ezean, 749. artikuluan aipaturiko pertsonei; jarauntsia inbentario-onuraren arabera onartu dela ulertuko da.

993 artikulua

Eskuratzeko gaitasuna duten elkarte, korporazio eta fundazioen ordezkari legitimoek onar dezakete erakunde horiei utzitako jarauntsia; hala ere, hori arbuiatzeko, ordezkariek epailearen onespena behar dute Fiskaltzak esan beharrekoa entzun eta gero.

994 artikulua

Herri-establezimendu ofizialek ezindute jarauntsia onartu edo arbuiatu, Gobernuaren onespenik gabe.

995 artikulua

Pertsona ezkonduak inbentario-onurarik gabe jarauntsia onartu eta beste ezkontideak ez duenean horretan parterik hartzen bere adostasuna emanez, ezkontzako sozietatearen ondasunek ez dute erantzukizunik izango jarauntsiko zorrei begira.

996 artikulua

Gaixotasun edo urritasun fisiko nahizpsikikoen ondoriozko ezgaiketa-epaiak ez badu aurkakorik xedatzen, kuradoretzapekoak, kuradorearen laguntzarekin, jarauntsia onar dezake huts eta soilik edo inbentario-onuraren arabera.

997 artikulua

Jarauntsiaren onarpena eta arbuiatzea, behin egin eta gero, ezeztaezinak dira, eta ezin aurkara daitezke, salbu eta adostasuna deuseztatzen duten akatsetatik bat dagoenean, edo testamentu ezezagunen bat agertzen denean.

998 artikulua

Jarauntsia onar daiteke huts eta soilik edo inbentario-onuraren arabera.

999 artikulua

Onarpen huts eta soila esanbidezkoa nahiz isilbidezkoa izan daiteke. Esanbidezkoa da agiri publiko edo pribatuan egindakoa.

Isilbidezkoa da jarauntsia onartzekoasmoa nahitaez eratortzen duten egintzen bidez burututakoa, edo jaraunsle izanik bakarrik bete daitezkeen egintzen bidez burututakoa.

Jarauntsiaren artatze hutserako edobehin-behineko administraziorako egintzek ez dakarte jarauntsi horren onarpenik, horiekin ez bada jaraunsle-titulua edo -izaera eskuratzen.

1000 artikulua

Jarauntsia onartu dela ulertzen da: 1) Jaraunsleak bere eskubidea saldu, dohaintzan eman edo lagatzen dionean kanpoko bati, jaraunskide guztiei edo horietatik batzuei.

2) Jaraunsleak jarauntsiari uko egiten dionean, baita dohainik ere, berejaraunskide baten edo gehiagoren onurarako.

3) Jaraunsleak prezioaren truk jarauntsiari uko egiten dionean berejaraunskide guztien mesederako, inolako bereizketarik egin gabe; uko egite hori dohainekoa bada, eta horren onuradunak badira uko egindako zatia gehiagotzeko eskubidearen bidez jaso behar dutenak, ulertuko da jarauntsia ez dela onartu.

1001 artikulua

Jaraunsleak jarauntsia arbuiatzenbadu bere hartzekodunen kalterako, hartzekodun horiek epaileari eskatu ahal diote horrek baimena eman diezaien, haren izenean jarauntsia onartzeko.

Onarpen hori probetxugarria izangoda hartzekodunentzat, euren kredituen zenbatekoa estaltzeko beste bakarrik.

Gaindikina, hori izanez gero, ez da inoiz izango uko-egilearentzat; aitzitik, gaindikin hori adjudikatuko zaie kode honetan ezarritako erregelen arabera gaindikin hori jaso behar dutenei.

1002 artikulua

Jaraunsleek jarauntsiko efektu batzuk ostu edo ezkutatu badituzte, jarauntsiari uko egiteko ahalmena galtzen dute, eta jaraunsle huts eta soilenizaerarekin geratzen dira, jaraunsleoi ezar dakizkiekeen zigorrei kalterik egin gabe.

1003 artikulua

Onarpen huts eta soilaren bidez,edo inbentario-onurarik gabeko onarpenaren bidez, jaraunsleak jarauntsiko zama guztien gaineko erantzukizuna izango du, bai jarauntsiko ondasunekin, baita bere ondasunekin ere.

1004 artikulua

Zein pertsonaren jarauntsia izan etapertsona hori hiltzen denetik bederatzi egun igaro arte, ezin da jaraunslearen aurkako akziorik egikaritu, horrek jarauntsia onar edo arbuia dezan.

1005 artikulua

Hirugarren interesdunak epaiketaeragiten badu jaraunsleak jarauntsia onar edo arbuia dezan, epaileak jaraunsleari epe-muga bat ezarriko dio, askoz jota hogeita hamar egunekoa, horrek bere adierazpena egin dezan; epaileak jaraunsleari ohartaraziko dio adierazpenik egin ezean jarauntsia onartutakotzat hartuko dela.

1006 artikulua

Jaraunslea hiltzen bada jarauntsiaonartu eta arbuiatu gabe, jaraunsle horren jaraunsleei eskualdatuko zaie berak zuen eskubide berbera.

1007 artikulua

Zenbait jaraunsleri deitu zaieneanjarauntsira, batzuek onartu eta besteek arbuiatu ahal dute jarauntsi hori. Askatasun berbera izango du jaraunsle bakoitzak, jarauntsia huts eta soilik edo inbentario-onuraren arabera onartzeko.

1008 artikulua

Jarauntsiaren arbuiatzea agerkaripubliko edo kautoan egin beharko da, edo, bestela, testamentuzko nahiz abintestato epaiketaren gainean eskumena duen epaileari idazkia aurkeztuz.

1009 artikulua

Norbaiti jarauntsi berberera deitu bazaio testamentu bidez eta abintestato, eta jarauntsia arbuiatzen badu lehenengo tituluaren bidez, ulertzen da arbuiatzea bi tituluen bidez egin duela.

Jarauntsia abintestato jaraunsle gisa arbuiatzen badu, testamentuzko tituluaren berririk izan gabe, oraindik jarauntsia onar dezake testamentuzko titulu horren bidez.

V. ATALA

Inbentario-onura eta hausnarketa-eskubidea

1010 artikulua

Jaraunsle orok jarauntsia onar dezake inbentario-onuraren arabera, nahizeta testamentugileak berari hori debekatu.

Jaraunsle orok, halaber, jarauntsiaonartu edo arbuiatu aurretik, inbentarioa egitea eska dezake horren inguruan hausnartu ahal izateko.

1011 artikulua

Jarauntsia inbentario-onuraren arabera onar daiteke, notarioaren aurreanedo testamentuzko nahiz abintestato epaiketarako neurriak hartzeko eskumena duten epaileetatik edozeini aurkezturiko idazkian.

1012 artikulua

Aurreko artikuluak aipaturiko jaraunslea atzerrian badago, jaraunslehorrek harako adierazpena egin dezake Espainiako diplomazia eta kontsulatuko agentearen aurrean, agente horrek gaikuntza duela egilespen-tokian notarioaren eginkizunak betetzeko.

1013 artikulua

Aurreko artikuluetan aipaturikoadierazpenak ez du inolako ondorerik sortuko, horren aurretik edo ondoren jarauntsiko ondasun guztien inbentario xehe eta zehatza egiten ez bada, hurrengo artikuluetan ezarritako formalitate eta epeetan.

1014 artikulua

Jaraunsleak bere esku jarauntsiko ondasun guztiak edo batzuk izan eta inbentario-onura edo hausnarketa-eskubidea erabili nahi badu, horren berri eman beharko dio testamentuzko nahiz abintestato epaiketaren gainean eskumena duen epaileari, berak jaraunsle dela jakin eta hurrengo hamar egunetan zehar, jaraunsle horrek bere bizilekua badu jarauntsiaren kausatzailea hil den tokian.

Hortik kanpo bizi bada, epea hogeita hamar egunekoa izango da.

Kasu batean nahiz bestean, jaraunsleak aldi berean eskatu beharko du inbentarioa egitea, eta hartzekodun etalegatu-hartzaileei zitazioa egitea, horiek inbentarioa ikustera joan daitezen, komeni bazaie.

1015 artikulua

Jaraunsleak ez badu bere eskuetan jarauntsirik edo horren zatirik, eta jaraunsle gisa ez badu inolako kudeaketarik egin, aurreko artikuluan adierazitako epeen zenbaketa hasiko da, epaileak, 1005. artikuluarekin bat etorriz, jarauntsia onartu edo arbuiatzeko finkatu duen epea agortu eta biharamunetik, edo jaraunsleak jarauntsia onartu duenetik edo jaraunsle gisa kudeaketa egin duenetik.

1016 artikulua

Aurreko bi artikuluek aipatzen dituzten kasuetatik kanpo, ez bada inolako demandarik aurkeztu jaraunslearenaurka, jaraunsle horrek onar dezake jarauntsia inbentario-onuraren arabera edo hausnarketa-eskubidearekin, betiere jarauntsia erreklamatzeko akzioa preskribatzen ez den bitartean.

1017 artikulua

Inbentarioa hasiko da hartzekoduneta legatu-hartzaileei zitazioa egin eta hurrengo hogeita hamar egunetan; eta amaituko da beste hirurogei egunetan.

Ondasunak oso urrun egoteagatik,asko izateagatik nahiz beste edozein arrazoi zuzenarengatik, hirurogei egun horiek nahiko ez direla ulertzen bada, epaileak epe-muga hori luzatu ahal izango du beharrezkotzat jotzen duen beste, eta, askoz jota, urtebetez.

1018 artikulua

Jaraunslearen erru nahiz zabarkeriaren ondorioz ez bada inbentarioa hasiedo amaitu aurreko artikuluetan ezarritako epe eta formalitateekin, ulertuko da jaraunsle horrek huts eta soilik onartzen duela jarauntsia.

1019 artikulua

Hausnarketa-eskubidea bere buruarentzat erreserbatzen badu jaraunsleak, epaitegiari adierazi beharko dio, inbentario bukatu eta biharamunaren hurrengo hogeita hamar egunetan, jarauntsia onartu edo arbuiatzen duen.

Hogeita hamar egunak igarotzen direnean adierazpen hori egin gabe, ulertuko da jaraunsleak jarauntsia onartzenduela huts eta soilik.

1020 artikulua

Edozein kasutan ere, alderdi interesdunak hala eskatuta, eta inbentarioaegiten den bitartean eta jarauntsia onartu arte, epaileak jarauntsiko ondasunen administrazioa eta zaintza agindu ditzake, Prozedura Zibilaren Legeak testamentuzko epaiketaren inguruan agindutakoaren arabera.

1021 artikulua

Norbaitek epaiketa bidez erreklamatzen badu beste inoren edukitzapeanurtebete baino gehiago daraman jarauntsia, eta erreklamazioa egiten duena epaiketan garaile ateratzen bada, ez du zertan inbentariorik egin onura hori izateko, eta berari emandako ondasunekin bakarrik egin beharko die aurre jarauntsiko zamei.

1022 artikulua

Jaraunsleak, inbentarioa egin etagero, jarauntsia arbuiatzen badu, inbentario hori probetxugarria izango da ordezkoentzat eta abintestato jaraunsleentzat; horiei dagokienez, hausnarketarako eta 1019. artikuluak agintzen duen adierazpenerako ezartzen diren hogeita hamar egunak zenbatuko dira, ordezkoek edo abintestato jaraunsleek arbuiatzearen berri izan eta biharamunetik.

1023 artikulua

Inbentario-onurak hurrengo ondoreak sortzen ditu jaraunslearen mesederako: 1) Jaraunsleak jarauntsiko zorrak eta gainerako zamak ordaindu behar ditu jarauntsi horretako ondasunekin ahal den beste bakarrik.

2) Jaraunsleak jarauntsiko ondasunen aurka eusten die hildakoaren aurka zituen eskubide eta akzio guztiei.

3) Jaraunslearen berezko ondasunakez dira ezein ondoretarako bateratzen jarauntsiari dagozkion ondasunekin, bateratze hori jaraunslearentzat kaltegarri bada.

1024 artikulua

Jaraunsleak inbentario-onura galduko du: 1) Bera jakinaren gainean egonik, jarauntsiko ondasun, eskubide edo akzioren bat ez badu inbentarioan sartzen.

2) Zor eta legatu guztien ordainketa amaitu baino lehen, jarauntsiko ondasunak besterentzen baditu epailearen edo interesdun guztien baimenikgabe, edo saldutakoaren prezioa ez badu erabiltzen baimena ematean agindutako moduan.

1025 artikulua

Inbentarioa eratzen den bitartean,eta hausnarketarako epe-mugan zehar, legatu-hartzaileek ezin dute eskatu euren legatuen ordainketa.

1026 artikulua

Hartzekodun ezagun guztiei eta legatu-hartzaileei ordainketa egin arte,ulertuko da jarauntsia administraziopean dagoela.

Administratzaileak, administratzaile hori jaraunslea bera izan zein beste edozein pertsona izan, administratzaile izateagatik jarauntsiaren ordezkaritza izango du, jarauntsiari dagozkion akzioak egikaritzeko eta jarauntsiaren aurka jarritako demandei erantzuteko.

1027 artikulua

Administratzaileak ezin ditu legatuak ordaindu, harik eta hartzekodunguztiei ordaindu arte.

1028 artikulua

Hartzekodunen artean amaitzekedagoenean euren kredituen lehenespenari buruzko epaiketa, kreditu horiek ordainduko dira mailaketarako epai irmoak ezarritako hurrenkera eta mailaren arabera.

Hartzekodunen artean ez dagoeneanepaiketarik erabakitzeke, lehenengo agertzen diren hartzekodunei ordainduko zaie; baina, kreditu ezagunetatik bat lehenespenekoa dela egiaztatzen bada, ez da ordainketarik egingo, aurretiaz eskubide hobea duen hartzekodunaren mesederako kauzioa eman arte.

1029 artikulua

Legatuak ordaindu ondoren bestehartzekodun batzuk agertzen badira, horiek erreklamazioa egin ahal izango dute legatu-hartzaileen aurka, bakar-bakarrik, jarauntsian eurei ordaintzeko beste ondasun ez dagoenean.

1030 artikulua

Kredituak eta legatuak ordaintzeko beharrezkoa denean jarauntsiko ondasunak saltzea, salmenta hori egingo da Prozedura Zibilaren Legeak abintestato eta testamentu-epaiketetarako ezarritako moduan, jaraunsle, hartzekodun eta legatu-hartzaile guztiek bestelakoa erabakitzen ez duten bitartean.

1031 artikulua

Jarauntsiko ondasunak ez badirazor eta legatuak ordaintzeko beste, administratzaileak bere administrazioaren kontu-arrazoiak emango dizkie kobratu beharreko guztia kobratu ez duten hartzekodun eta legatu-hartzaileei; eta administratzaile horrek erantzukizuna izango du bere erru edo zabarkeriaren ondorioz jarauntsiari eragin zaizkion kalteengatik.

1032 artikulua

Hartzekodun eta legatu-hartzaileeiordaindu eta gero, jaraunslearentzat geratuko da jarauntsiko gerakinaren gozatze osoa.

Jarauntsia beste norbaitek administratu badu, bere administrazioaren kontu-arrazoiak emango dizkio jaraunsleari, aurreko artikuluak ezarritako erantzukizunaren menpe.

1033 artikulua

Jarauntsiarekin ordaindu beharko dira inbentarioaren kostuak eta inbentario-onuraren arabera onarturiko jarauntsiaren administrazioak eta defentsak zein gastu sorrarazi eta horiek guztiak.

Salbuespen gisa har daitezke jaraunsleak bere dolo edo gaitzustearengatik kondena pertsonala jaso eta horren ondorioz sorturiko kostuak.

Gauza bera ulertuko da hausnarketa-eskubidea erabiltzeagatik sortutakokostuei dagokienez, baldin eta jaraunsleak jarauntsia arbuiatzen badu.

1034 artikulua

Jaraunslearen berezko hartzekodunek ezin dute eskurik hartu jaraunslehorrek inbentario-onurarekin onartutako jarauntsiaren eragiketetan, harik eta jarauntsi horren hartzekodunei eta legatu-hartzaileei ordaindu arte; dena den, harako hartzekodunek eska dezakete jaraunslearentzat sor daitekeen gerakina atxiki edo enbargatzea.

VI. KAPITULUA

Kolazioa eta banaketa

I. ATALA

Kolazioa

1035 artikulua

Nahitaezko jaraunslea izaera berekobeste jaraunsle batzuekin pilatzen denean oinordetzan, jaraunsle horrek jarauntsiko masara ekarri beharko ditu jarauntsiaren kausatzailearengandik, hori bizirik zegoela, ezkonsari, dohaintza nahiz dohaineko beste edozein tituluren bidez jasotako ondasunak edo baloreak; ekarritakoa seniparteen arauketan eta banaketa-kontuan zenbatuko da.

1036 artikulua

Nahitaezko jaraunsleen artean ez dakolaziorik gertatuko, baldin eta dohaintza-emaileak horixe xedatu badu beren beregi edo dohaintza-hartzaileak jarauntsia arbuiatzen badu, salbu eta dohaintza, ez-ofiziosoa izateagatik, urritu behar denean.

1037 artikulua

Ez da ulertzen testamentuan utzitakoa kolazioaren menpe dagoenik, testamentugileak ez badu aurkakorik xedatu,betiere seniparteei kalterik egin gabe.

1038 artikulua

Ilobak, euren gurasoa ordezkatuz,aitona-amonaren oinordeko direnean euren osaba-izebekin edo lehengusulehengusinekin batera pilatuz, ilobek kolazionatu beharko dute euren gurasoa bizirik egon balitz berak kolazionatu beharko zukeen guztia, nahiz eta eurek hori jarauntsi ez.

Ilobek kolazionatu beharko dute,halaber, jarauntsiaren kausatzailearengandik hori bizirik zegoela jasotakoa, salbu eta testamentugileak aurkakoa xedatu duenean; kasu horretan, testamentugilearen borondatea errespetatu beharko da, jaraunskideen seniparteari kalterik egiten ez bazaio.

1039 artikulua

Gurasoek ez dute kolazionatu behar,euren aurrekoen jarauntsian, aurreko horiek haien seme-alabei dohaintzan eman dietena.

1040 artikulua

Era berean, ez dira kolaziora ekarriko semearen edo alabaren ezkontideariegindako dohaintzak; baina gurasoak bi-bioi batera egin badizkie dohaintzok, semeak edo alabak kolazionatu beharko du dohaintzan jasotako gauzaren erdia.

1041 artikulua

Ez dira kolazioaren menpe egongomantenu- eta hezkuntza-gastuak; gaixotasunak sendatzeko gastuak, nahiz eta gaixotasunok bereziak izan; ikastaldiko gastuak; ekipo arruntak; eta ohiturazko opariak.

Gurasoek edo aurrekoek gastuakegin badituzte desgai diren seme-alaba edo ondorengoen beharrizan bereziak betezeko, gastu horiek ere ez dira kolazioaren menpe egongo.

1042 artikulua

Gurasoak besterik xedatu ezean edo seniparteari kalterik egin ezean, ez dira kolaziora ekarriko guraso horrek bere seme-alabei lanbide-karrera edo karrera artistikoa emateko egin dituen gastuak; hala ere, horiek kolazionatzea bidezkoa denean, eurotatik kenduko da semeak edo alabak, gurasoen etxean eta horiekin batera bizi izan balitz, gastatuko zukeena.

1043 artikulua

Kolazionagarriak izango dira semeaksoldadutzatik aske utzi, seme-alaben zorrak ordaindu, seme-alabontzat ohorezko tituluren bat lortu edo horien antzeko gastuak ordaintzeko erabili diren kopuruak.

1044 artikulua

Ezkontzako opariak bitxi, jantzi etaekipoak izanik, ez dira ez-ofizioso gisa urrituko, opariok testamentu bidez xeda daitekeen kopuruaren hamarrena edo hori baino gehiago gainditzen duten zatian baino.

1045 artikulua

Ez dira kolaziora eta banaketaraekarri behar dohaintzan jasotako gauzak eurak, baizik eta horiek jarauntsiko ondasunak ebaluatzeko unean duten balioa.

Dohaintzaren osteko gehikuntzaedo narriadura fisikoa, bai eta ustekabean nahiz erruz gertaturiko galera osoa ere, dohaintza-hartzailearen kontura, eta haren gain eta galorde izango dira.

1046 artikulua

Bi ezkontideek egindako ezkonsariedo dohaintza erdi bana kolazionatuko da horietako bakoitzaren jarauntsian.

Ezkontide batek bakarrik egindakoa bere jarauntsian kolazionatuko da.

1047 artikulua

Dohaintza-hartzaileak ez du jarauntsiko masatik eskuratuko jadanik jasota duen beste, eta beraren jaraunskideek baliobestekoa jasoko dute, ahal den neurrian izaera, espezie eta kalitate bereko ondasunetan.

1048 artikulua

Aurreko artikuluan agindutakoa gauzatu ezin eta dohaintzapeko ondasunak higiezinak badira, jaraunskideek eskubidea izango dute, eskudiruz edo kotizazio-tasaren araberako balore higigarriez balio bera jasotzeko; jarauntsian ez dagoenean dirurik eta balore kotizagarririk, beste ondasun batzuk salduko dira jendaurreko enkantean, behar besteko kopurua lortu arte.

Dohaintzapeko ondasunak higigarriak direnean, jaraunskideek balio bera jasotzeko eskubidea izango dute, betiere, jarauntsiko beste ondasun higigarri batzuekin eta prezio zuzenaren arabera, eurek askatasunez hala aukeratuta.

1049 artikulua

Kolaziopeko ondasunek sortzen dituzten fruitu eta korrituak jarauntsikomasari zor zaizkio oinordetza irekitzen denetik.

Halakoak arautzeko, kontuan izanbehar dira ondasun kolazionatuen espezie bereko jarauntsi-ondasunen errenta eta korrituak.

1050 artikulua

Jaraunskideen artean eztabaida sortzen bada kolazionatzeko betebeharrariburuz edo kolaziora ekarri behar diren objektuei buruz, horregatik ez da banaketa geraraziko, fidantza egokia emanez gero.

II. ATALA

Banaketa

1051 artikulua

Jaraunskidea ezin da behartu indibiso-egoeran izatera, salbu eta testamentugileak beren beregi zatiketa debekatuduenean.

Dena den, nahiz eta testamentugileak zatiketa debekatu, zatiketa horibeti gertatuko da sozietatea azkentzeko arrazoietatik edozeinen bitartez.

1052 artikulua

Jaraunskide orok, bere ondasunengaineko administrazio eta xedapen askea duela, edozein unetan eska dezake jarauntsiaren banaketa.

Ezgaitu eta absenteen kasuan, banaketa eskatu beharko dute euren ordezkari legitimoek.1053. artikulua Ezkontideetatik edozeinek jarauntsiaren banaketa eska dezake besteak eskurik hartu gabe.

1054 artikulua

Baldintzapeko jaraunsleek ezin dutebanaketarik eskatu baldintza bete arte.

Hala ere, banaketa hori gainerako jaraunskideek eska dezakete, betiere lehenengoen eskubidea behar bezala ziurtatuz, baldintza betetzen den kasurako; eta, baldintza hori bete ez dela edo betetzea ezinezkoa dela jakin arte, banaketa behin-behinekoa dela ulertuko da.

1055 artikulua

Banaketa egin aurretik jaraunskideetatik bat hiltzen bada jaraunsle biedo gehiago dituela, nahiko izango da horietako batek banaketa eskatzea; hala ere, izaera horrekin esku hartzen duten guztiak ordezkaritza bakarrarekin agertu beharko dira.

1056 artikulua

Testamentugileak, bizien arteko egintzaren bidez edo azken nahiaren egintzaren bidez, bere ondasunen banaketa egiten duenean, banaketa hori bete beharko da, nahitaezko jaraunsleen seniparteari kalterik egiten ez dion neurrian.

Enpresa iraunarazteko edo familiaren intereserako, testamentugilearen borondatea bada ustiategi ekonomikoari indibisoan eustea edo kapital-sozietate baten nahiz halako sozietate-talde baten gaineko kontrola ez galtzea, testamentugile horrek artikulu honetan emandako ahalmena erabil dezake, eta gainerako interesdunen senipartea eskudiruz ordaintzea xeda dezake.

Horretarako, ez da beharrezkoa izango jarauntsian ordainketa egiteko beste eskudiru izatea; ordainketa jarauntsitik kanpoko diruarekin egin daiteke.

Era berean, testamentugileak edo berak izendaturiko kontulari-banatzaileak geroratzea ezar dezake, baldin eta geroratze hori ez bada bost urtetik gorakoa, testamentugilearen heriotzatik zenbatuta. Aplikagarria izango da, halaber, betebeharrak azkentzeko beste bideetatik edozein. Ez bada ordainketa egiteko modurik ezarri, senipartedunetatik edozeinek eska dezake bere senipartea jarauntsiko ondasunekin ordaintzea.

Horrela egindako banaketari ezin izango zaio aplikatu 843. artikuluan eta 844. artikuluko bigarren lerrokadan xedatutakoa.

1057 artikulua

Testamentugileak, «inter vivos»edo «mortis causa» egintzaren bidez, jaraunskideez besteko pertsonetatik edozeinen ardurapean utz dezake bera hil ostean banaketa egiteko ahalmen soila.

Testamenturik izan ezean, testamentuan izendaturiko kontulari-banatzailerik izan ezean, edo kargu hori hutsik izanez gero, epaileak, jarauntsiko ondasunen %50 gutxienez ordezkatzen duten jaraunsle eta legatu-hartzaileek hala eskaturik, eta gainerako interesdunei zitazioa eginez horien egoitza ezaguna denean, kontulari-banatzaile datiboa izenda dezake, Prozedura Zibilaren Legeak adituak izendatzeko ezartzen dituen erregelen arabera. Modu horretan egindako banaketa epaileak onetsi behar du, salbu eta jaraunsle eta legatu-hartzaile guztiek hori beren beregi baieztatzen dutenean.

Artikulu honetan eta aurretikoan xedatutakoa bete beharko da, nahiz eta jaraunskideetatik bat guraso-ahalpeanedo tutoretzapean egon, edota zarrastelkeriarengatik nahiz gaixotasun edo urritasun fisiko zein psikikoengatik kuradoretzapean egon; dena den, halako kasuetan, kontulari-banatzaileak jarauntsiko ondasunen inbentarioa egin beharko du, pertsona horien legezko ordezkari edo kuradoreei zitazioa eginez.

1058 artikulua

Testamentugileak banaketarik egin ez eta ahalmen hori inoren ardurapean jarri ez duenean, jaraunsleak adin nagusikoak badira eta euren ondasunak administratzeko askatasuna badute, jaraunsleok jarauntsia bana dezakete euren ustez komenigarri den moduan.

1059 artikulua

Adin nagusiko jaraunsleak elkarrekin ados jartzen ez direnean banaketaegiteko moduari buruz, euren eskubideak iraun egingo du, Prozedura Zibilaren Legeak ezarritako moduan hori egikari dezaten.

1060 artikulua

Adingabe edo ezgaituek jarauntsianlegezko ordezkaritza dutenean, ez da beharrezkoa izango epailearen esku-hartzerik ez onespenik.

Defendatzaile judiziala izendatzenbada adingabea edo ezgaitua banaketan ordezkatzeko, defendatzaile horrek epailearen onespena lortu beharko du, salbu eta epaileak, izendapena egitean, bestelakoa xedatzen duenean.

1061 artikulua

Jarauntsia banatzean, ahal den neurrian, berdintasuna zaindu behar da, erloak eginez edo jaraunskide bakoitzari izaera, kalitate edo espezie bereko gauzak adjudikatuz.

1062 artikulua

Gauza bat zatiezina denean, edo zatiketaren ondorioz gauza horrek baliohandia galtzen duenean, jaraunsle bati adjudika dakioke, jaraunsle horrek gainerakoei diruz ordaintzen badie gaindikina.

Hala ere, nahiko izango da jaraunsleetatik batek gauza horren salmenta eskatzea, jendaurreko enkantean kanpoko lizitatzaileak onartuta, hori horrela egin dadin.

1063 artikulua

Jaraunskideek elkarri ordaindu beharko dizkiote, banaketa egitean, bakoitzak jarauntsiko ondasunetatik jasotakoerrenta eta fruituak, ondasun horietan egindako inpentsa onuragarri eta nahitaezkoak, eta asmo gaiztoaren edo zabarkeriaren ondorioz eragindako kalteak.

1064 artikulua

Banaketa-gastuak jaraunskide guztien intereserako egin direnean, gastuok jarauntsitik kenduko dira; jaraunskide baten berezko intereserako egindakoak horren kontura izango dira.

1065 artikulua

Eskuraketa- edo jabetza-tituluak emango zaizkio kasuan kasuko finka edo finkak zein jaraunskideri adjudikatu eta horrexeri.

1066 artikulua

Titulu berean sartzen direnean zenbait jaraunskideri adjudikaturiko finkabatzuk, edo titulu berean sartzen denean jaraunskide bi edo gehiagoren artean zatitu den finka, orduan, finka horretan edo horietan interes handiena nork izan eta horren eskuetan geratuko da titulua; gainerakoei kopia sinesgarriak emango zaizkie jarauntsiko ondasunen kontura. Guztien interesa berbera bada, titulua emango zaio, adostasunik izan ezean, zotz bidez aukeratutakoari.

Titulua jatorrizkoa izanik, hori duenak gainerako interesdunei ere erakutsi behar die, eurek hala eskatzen dutenean.

1067 artikulua

Jaraunsleetatik edozeinek bere jarauntsi-eskubidea saltzen dioneankanpoko bati banaketa egin aurretik, jaraunskide guztiak zein horietatik edozein subroga daiteke eroslearen lekuan, horri erosketaren prezioa itzuliz, baldin eta itzulketa gauzatzen bada jaraunskideak erosketaren berri izan eta hurrengo hilabetean.

III. ATALA

Banaketaren ondoreak

1068 artikulua

Legearen arabera egindako banaketak jaraunsle bakoitzari ematen dioberari adjudikaturiko ondasunen jabetza esklusiboa.

1069 artikulua

Behin banaketa egin eta gero, jaraunskideak elkarrekin behartuta daudeadjudikaturiko ondasunen ebikzioa eta saneamendua egitera.

1070 artikulua

Aurreko artikuluak aipatutako betebeharra hurrengo kasuetan bakarrik amaituko da:

1) Testamentugileak berak eginduenean banaketa, salbu eta agerikoa denean edo zentzuz uste denean haren nahia aurkakoa dela; eta betiere seniparteari kalterik egin gabe.

2) Banaketa egitean beren beregihala itundu denean.

3) Ebikzioa banaketaren osteko arrazoi batek eragin duenean, edo ebikzioa adjudikaziodunaren erruz gertatu denean.

1071 artikulua

Jaraunskideek elkarrekiko dutenebikzio-betebeharra bakoitzaren jarauntsi-hartzekoaren araberakoa da; baina, euretatik edozein kaudimengabe gertatzen bada, horren zatiaren gaineko erantzukizuna izango dute gainerakoek, proportzio berean, kalte-ordaina jaso behar duenari dagokion zatia kenduta.

Kaudimengabearen ordez ordainketa egiten dutenek horren aurkakoakzioari eutsiko diote, haren egoera ekonomikoak hobera egiten duenerako.

1072 artikulua

Kredituren bat kobratzeko modukotzat adjudikatzen bada, jaraunskideekez dute erantzukizunik izango jarauntsiko zordunaren geroko kaudimengabeziarengatik; erantzukizuna izango dute, banaketa egitean zordun horrek duen kaudimengabeziarengatik bakarrik.

Kobraezinezkotzat jotzen diren kredituengatik ez dago erantzukizunik;baina, halako kredituak osorik edo zati batez kobratzen badira, jasotakoa proportzioz banatuko da jaraunskideen artean.

IV. ATALA

Banaketa hutsaltzea

1073 artikulua

Banaketak hutsal daitezke betebeharrak hutsaltzeko arrazoi berberen ondorioz.

1074 artikulua

Banaketak hutsal daitezke, halaber,laurdenetik gorako kaltearen ondorioz, gauzek adjudikazio-unean zuten balioa kontuan hartuz.

1075 artikulua

Hildakoak egindako banaketa ezinda kaltearen ondorioz aurkaratu, salbu eta nahitaezko jaraunsleen seniparteari kalte egiten zaionean, edo agerikoa denean edo zentzuz uste denean testamentugilearen borondatea bestelakoa izan zela.

1076 artikulua

Kaltearen ondoriozko hutsalketa-akzioak lau urte iraungo du, banaketaegin zenetik zenbatuta.

1077 artikulua

Jaraunsle demandatuak aukeran dukaltearen ordaina eman edo beste banaketa bat egitearekin ados jartzea.

Kalte-ordaina eman daiteke diruzedo kaltea izan duen gauza berberaren gainean.

Beste banaketa bat egiten bada,horrek ezin du eraginik izan kaltedun gertatu ez direnengan edo zuzena dena baino gehiago kobratu ez dutenengan.

1078 artikulua

Jaraunsleak ezin izango du kaltearen ondoriozko hutsalketa-akziorikegikaritu, baldin eta berari adjudikatu zaizkion ondasun higiezin guztiak edo gehienak besterendu baditu.

1079 artikulua

Jarauntsiko objektu nahiz balore batedo batzuk ez aipatzeak ez dakar banaketa kaltearen ondorioz hutsaltzea, baizik eta banaketa hori aipatu gabeko objektu edo baloreekin osatu edo gehitzea.

1080 artikulua

Banaketa egitean jaraunsle batenpreterizioa gertatzen bada, banaketa hori ez da hutsalduko, salbu eta gainerako interesdunen gaitzustea edo doloa frogatzen denean; hala ere, interesdun horiek jaraunsle preterituari ordaindu beharko diote horri proportzioz dagokion zatia.

1081 artikulua

Banaketa ustez jaraunsle denarekinegin eta ez bada benetako jaraunsle, banaketa deuseza izango da.

V. ATALA

Jarauntsiko zorrak ordaintzea

1082 artikulua

Hartzekodun gisa aitortu direnakbanaketa egitearen aurka jar daitezke, harik eta euren kredituak kobratu arte edo kredituon zenbatekoa fidantza bidez bermatu arte.

1083 artikulua

Jaraunskide baten edo gehiagorenhartzekodunek euren kontura esku har dezakete banaketan, banaketa hori haien eskubideei iruzur edo kalte eginez gauza ez dadin.

1084 artikulua

Banaketa egin eta gero, hartzekodunek euren zorrak oso-osorik ordaintzeaeska diezaiokete jarauntsia inbentario-onuraren arabera onartu ez duten jaraunsleetatik edozeini; edo ordainketa jaraunsle horren jarauntsi-zatiaren neurrian egitea, jarauntsia harako onurarekin onetsi bada.

Kasu batean eta bestean, demandatuak eskubidea izango du bere jaraunskideak zitatu eta epatzeko, salbu etatestamentugilearen xedapenaren bidez edo banaketaren ondorioz demandatuak berak bakarrik ordaindu behar duenean zorra.

1085 artikulua

Jaraunskideak ordaindu badu jarauntsian bere partaidetzari dagokionabaino gehiago, gainerakoei erreklama diezaieke proportzioz dagokien zatia.

Gauza bera beteko da, jaraunsle batek oso-osorik ordaindu duenean zorra,hori hipoteka-zorra edo gauza zehatzekoa izanik. Kasu horretan, adjudikaziodunak bere jaraunskideei erreklama diezaieke proportzioz dagokien zatia bakarrik, hartzekodunak bere akzioak laga eta bere tokian subrogatu badu ere.

1086 artikulua

Jarauntsiko finkaren bat betiereko errenta edo zama errealarekin kargatuta dagoenean, errenta edo zama hori ez da azkendu behar, nahiz eta luditzeko modukoa izan, salbu eta jaraunskide gehienek hala erabakitzen dutenean.

Ez bada hori erabakitzen edo zamaludiezina bada, zama horren balioa edo kapitala finkaren balioari kenduko zaio, eta finka karga eta guzti eskualdatuko zaio erloz edo adjudikazioz finka hori jasotzen duenari.

1087 artikulua

Hildakoaren hartzekodun den jaraunskideak beste jaraunskideei erreklama diezaieke bere kredituaren ordainketa, behin jaraunsle gisa berari dagokion zatia kendu ondoren eta titulu honen 5. kapituluko V. atalean ezarritakoari kalterik egin gabe.

IV. LIBURUA

BETEBEHARRAK ETA KONTRATUAK

I. TITULUA

BETEBEHARRAK

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1088 artikulua

Betebehar oro zerbait eman, eginedo ez egite horretan datza.

1089 artikulua

Betebeharrak sortzen dira legetik,kontratu eta kuasikontratuetatik, eta zilegi ez diren egite nahiz ez-egiteetatik, eta edozein motatako erru nahiz zabarkeriarekin burututako egite eta ez-egiteetatik ere bai.

1090 artikulua

Legeak eratorritako betebeharreiburuz ez dago presuntziorik. Kode honetan edo lege berezietan beren beregi zehaztutako betebeharrak bakarrik dira eskatzeko modukoak, eta betebeharrok ezartzen dituen legearen manuek arautuko dituzte horiek; eta, legeak ezartzen ez dituen gaietan, liburu honetako xedapenek.

1091 artikulua

Kontratuetatik sortzen diren betebeharrek lege-indarra dute alderdi kontratugileen artean, eta betebeharrokkontratu horien arabera bete behar dira.

1092 artikulua

Zigor Kodearen xedapenek arautuko dituzte delitu edo faltetatik sortutako betebehar zibilak.

1093 artikulua

Legearen bidez egite edo ez-egiteak zigortu ez, eta egite edo ez-egite horiek eratortzen dituzten betebeharrak erru edo zabarkeriarekin burutu badira, betebeharrok liburu honen XVI. tituluko II. kapituluaren xedapenen menpe geratuko dira.

II. KAPITULUA

Betebeharren izaera eta ondoreak

1094 artikulua

Gauza bat emateko betebeharra duenak gauza hori artatzeko betebeharraere badu, familiako guraso on batek egingo lukeen moduan.

1095 artikulua

Hartzekodunak gauzaren fruituakjasotzeko eskubidea du, gauza hori emateko betebeharra sortzen den unetik. Hala ere, hartzekodunak ez du gauzaren gainean eskubide errealik eskuratuko, gauza berari eman arte.

1096 artikulua

Gauza zehatza eman behar denean,hartzekodunak, 1101. artikuluak berari ematen dion eskubideaz aparte, zorduna behartu dezake horrek ematea gauza dezan.

Gauza zehaztugabea edo generikoabaldin bada, hartzekodunak eska dezake betebeharra zordunaren kontura betetzea.

Betebeharpekoa berandutza-egoeran jartzen bada edo bere gain hartu badu gauza berbera pertsona bi edo gehiagori emateko konpromisoa, beraren kontura izango dira ezustekoak, ematea gauzatu arte.

1097 artikulua

Gauza zehatza emateko betebeharrak bere barruan hartzen du gauzaren erantsi guztiak ematekoa, nahiz etaerantsiok aipaturik egon ez.

1098 artikulua

Zerbait egiteko betebeharra duenakez badu hori egiten, haren kontura betebeharra betearaz dadin aginduko da.

Hori berori beteko da, zordunak zerbait egiten badu betebeharraren edukiaurratuz. Horrez gain, oker egindakoa desegiteko dekreta daiteke.

1099 artikulua

Aurreko artikuluaren bigarren lerrokadan xedatutakoa beteko da, halaber,betebeharra zerbait ez egitekoa izan eta zordunak berari debekatu zaion hori egiten duenean.

1100 artikulua

Berandutza-egoeran jartzen diragauzaren bat eman edo zerbait egiteko betebeharra dutenak, noiztik eta hartzekodunak horiei epaiketa bidez nahiz epaiketatik kanpo euren betebeharraren betetzea eskatzen dien unetik.

Hala ere, berandutza izan dadin ezda beharrezkoa izango hartzekodunak agindeia egitea:

1. Betebeharrak edo legeak horiadierazten duenean beren beregi.

2. Betebeharraren izaerak eta inguruabarrek ondorioztatzen duteneangauza emateko edo zerbitzua egiteko unearen izendapena erabakigarria izan zela betebeharra ezartzeko.

Elkarrekiko betebeharretan, betebeharpeko bat ez da berandutza-egoeran

jartzen, besteak ez badu behar bezala betetzen berari dagokiona, edo, betetzeko beren beregi eskatua izan, hala egiteko adostasuna erakusten ez badu.

Betebeharpeko batek bere betebeharra betetzen duenetik, berandutza hasten da bestearentzat.

1101 artikulua

Eragindako kalte-galeren ordaina eman behar dute euren betebeharrak betetzean doloz nahiz zabarkeriaz jarduten dutenek edo berandutza-egoeran jarri direnek, bai eta edozein modutan betebeharron edukia urratzen dutenek ere.

1102 artikulua

Doloak eratorritako erantzukizuna galdatzeko modukoa da betebehar guztietan. Deuseza da erantzukizun hori gauzatzeko akzioari uko egitea.

1103 artikulua

Zabarkeriak eratorritako erantzukizuna ere eskatzeko modukoa da edozein motatako betebeharrak betetzean;alabaina, auzitegiek erantzukizun hori molda dezakete kasuan-kasuan.

1104 artikulua

Zordunaren erru edo zabarkeria da betebeharraren izaeraren arabera arreta beharrezkoa izan, eta pertsona, denbora eta lekuaren inguruko inguruabarrei egokitzen zaien arreta hori ez izatea.

Betebeharrak adierazten ez dueneanzein arreta izan behar den hura betetzean, familiako guraso on batek izango lukeena da eskatzeko modukoa.

1105 artikulua

Legeak beren beregi aipatzen dituen kasuetatik kanpo, eta betebeharrak berak adierazten dituenetatik kanpo, inork ere ez du erantzukizunik izango, aurreikusi ezin diren gertaerengatik, edo, aurreikusita ere, saihestezinak direnengatik.

1106 artikulua

Kalte-galeren ordainak bere barruanhartzen ditu, hartzekodunak izandako galeren balioa ez ezik, hartzekodun horrek lortu ez duen irabaziaren balioa ere, hurrengo artikuluetan jasotako xedapenei kalterik egin gabe.

1107 artikulua

Zordun onustedunak kalte-galerengaineko erantzukizuna du, kalte-galera horiek betebeharra eratzean aurreikusi badira edo aurreikusteko modukoak izan badira, eta kalte-galerok haren betetze-ezaren nahitaezko ondorio badira.

Dolo-kasuetan, zordunak erantzukizuna izango du betebeharraren betetze-ezak agerian eratortzen dituenkalte-galera guztien gainean.

1108 artikulua

Betebeharra bada diru-kopuru bat ordaintzea, eta zorduna berandutza-egoeran jarri bada, kalte-galeren ordainaizango da, aurkako itunik izan ezean, kasuan-kasuan hitzartutako korrituak ordaintzea, eta, hitzarmenik ez badago, legezko korrituak ordaintzea.

1109 artikulua

Mugaeguneratutako korrituek legezko korrituak sortzen dituzte haiekepaiketa bidez erreklamatzen direnetik, nahiz eta betebeharrak horren inguruan ezer esan ez.

Merkataritzako negozioetan, Merkataritzako Kodeak xedaturikoa beteko da.

Euren araudi bereziek arautuko dituzte erruki-etxe eta aurrezki-kutxak.1110. artikulua

Hartzekodunak kapitala jasotzeanez badu erreserbarik egiten korrituen inguruan, zordunaren betebeharra azkentzen da korrituoi dagokienez.

Zordunketaren azken epea jasotzean,hartzekodunak erreserbarik egiten ez duenean, betebeharra azkenduko da aurreko epeei dagokienez.

1111 artikulua

Hartzekodunek, eurei zor zaien guztia kobratzeko, zordunaren edukitzapeko ondasunak pertsegitu eta gero, zordunaren eskubide eta akzio guztiak egikaritu ahal dituzte helburu berberarekin, zordunari berari datxezkionak izan ezik; era berean, hartzekodunek aurkara ditzakete euren eskubideari iruzur eginez zordunak gauzatu dituen egintzak.

1112 artikulua

Betebeharraren bidez eskuratutakoeskubideak legeen arabera eskualdatzen dira, aurkakoa itundu ez bada.

III. KAPITULUA

Betebehar-mota desberdinak

I. ATALA

Betebehar hutsak eta baldintzapeko betebeharrak

1113 artikulua

Betebehar oro behingoan eskatzeko modukoa da, baldin eta hori betetzea ez bada bihar-etziko nahiz zalantzazko gertaera baten mendekoa, edo, gertaera iraganekoa izanik, interesdunek horren berririk ez badute.

Halaber, baldintza suntsiarazlepeko betebehar oro eskatzeko modukoa izango da, suntsiarazpenaren ondoreei kalterik egin gabe.

1114 artikulua

Baldintzapeko betebeharretan, eskubideen eskuraketa eta eskuratutako eskubideen suntsiarazpen edo galera, baldintza eratzen duen gertaeraren menpeegongo dira.

1115 artikulua

Baldintza betetzea zordunaren borondatearen menpe besterik ez dagoenean, baldintzapeko betebeharra deuseza izango da. Betetzea zoriaren edohirugarren baten borondatearen menpe dagoenean, betebeharrak bere ondore guztiak sortuko ditu kode honetako xedapenen arabera.

1116 artikulua

Ezinezko baldintzek, ohitura onenaurkakoek eta legeak debekatzen dituen baldintzek deuseztatu egingo dute euren menpe dagoen betebeharra.

Jarri gabekotzat hartzen da ezinezkoa dena ez egiteko baldintza.

1117 artikulua

Baldintza bada epe zehatzean gertaeraren bat jazotzea, baldintzapekobetebeharra azkenduko da, epe hori igarotzen denean edo dagoeneko zalantzaezina denean gertaera ez dela jazoko.

1118 artikulua

Baldintza bada epe zehatzean gertaeraren bat ez jazotzea, horrek eragingarri egiten du baldintzapeko betebeharra, zehaztu epea igaro denetik edogertaera hori jazotzea ezinezkoa dela agerikoa denetik.

Ez bada eperik finkatu, ulertuko dabaldintza bete dela, betebeharraren izaera kontuan hartu eta horren arabera ziur asko finkatu nahi izango zatekeen epean.

1119 artikulua

Baldintza betetzat joko da, betebeharpekoak borondatez baldintza betedadin eragozten duenean.

1120 artikulua

Zerbait emateko betebeharraren ondoreek, behin baldintza bete eta gero,atzera egiten dute baldintzapeko betebeharra zein egunetan eratu eta egun hori arte. Hori gorabehera, betebeharrak elkarrekiko prestazioak ezartzen dizkienean interesdunei, ulertuko da elkarren artean konpentsatzen direla baldintza betetzeke egon den bitartean sorturiko fruitu eta korrituak. Baldintza alde bakarrekoa bada, zordunak bereganatuko ditu berak jasotako fruitu eta korrituak, salbu eta baldintzaren izaeratik eta inguruabarretatik atera daitekeenean bestelakoa izan zela baldintza eratu zuenaren borondatea.

Zerbait egin eta ez egiteko betebeharretan, auzitegiek erabakiko dutekasuan-kasuan zein izango den beteriko baldintzaren atzeraeragina.

1121 artikulua

Hartzekodunak, baldintzen betetzeagertatu baino lehen, bere eskubideari eusteko bidezkoak diren akzioak egikari ditzake.

Zordunak berreskaera-eskubidea duepe horretan berak ordaindu duenaren ondorioz.

1122 artikulua

Baldintzak jarri direnean zerbaitemateko betebeharraren eragingarritasuna eteteko asmoarekin, hurrengo erregelak beteko dira, baldintza betetzeke dagoen bitartean gauza hobetu, galdu edo narriatzen denerako:

1. Gauza galdu bada zordunarenerrurik gabe, betebeharra azkendu egingo da.

2. Gauza galdu bada zordunarenerruz, horrek kalte-galeren ordaina emateko betebeharra izango du.

Gauza galdu dela ulertzen da, gauzahori suntsitu, merkataritzatik kanpo geratu edo desagertzen denean, hori non dagoen jakin gabe edo berreskuratzea ezinezkoa izanik.

3. Gauza narriatzen denean zordunaren errurik gabe, urripena hartzekodunaren kontura geratzen da. 4. Gauza zordunaren erruz narriatzen denean, hartzekodunak aukeran du betebeharraren suntsiarazpena ala horren betetzea, bi kasuotan kalteen ordainarekin batera.

5. Gauza hobetzen bada berez edodenboraren poderioz, hobekuntzok hartzekodunari lagatzen zaizkio.

6. Gauza hobetzen bada zordunaren kontura, horrek gozamendunariemandako eskubide bera besterik ez du izango.

1123 artikulua

Baldintzen helburua denean zerbaitemateko betebeharra suntsiaraztea, interesdunek, behin baldintzok bete eta gero, elkarri itzuli behar diote jasotakoa.

Gauza galdu, narriatu edo hobetzenbada, itzulketa egin behar duenari aplikatuko zaizkio aurreko artikuluan zordunaren inguruan jasotako xedapenak.

Zerbait egin edo ez egiteko betebeharretan, eta suntsiarazpenaren ondoreei

dagokienez, 1120. artikuluaren bigarren lerrokadan xedatutakoa beteko da.

1124 artikulua

Betebeharrak suntsiarazteko ahalmena esan gabe doa elkarrekikoetan,betebeharpeko batek berari dagokiona betetzen ez duen kasurako.

Kaltedunak aukeran du betebeharrabete dadin eskatu ala betebehar hori suntsiaraztea, bi kasuotan kalteen ordaina emanez eta korrituak ordainduz.

Era berean, kaltedunak suntsiarazpena eska dezake betetzea aukeratu eta gero ere, betetze hori ezinezkoa denean.

Auzitegiak erreklamaziopeko suntsiarazpena dekretatuko du, baldin eta arrazoi egiaztaturik ez badago auzitegiak epea zehazteko aukera izan dezan.

Hori ulertzen da hirugarren eskuratzaileen eskubideei kalterik egin gabe,1295 eta 1298. artikuluen, eta Hipoteka Legeko xedapenen arabera.

II. ATALA

Eperako betebeharrak

1125 artikulua

Betebeharrak betetzeko egun zehatza finkatu bada, betebeharrok eskatzeko modukoak izango dira egun horiheltzen denean bakarrik.

Nahitaez heldu behar den eguna zehatza dela ulertzen da, nahiz eta horinoiz helduko den jakin ez.

Zalantza bada eguna helduko denala ez, betebeharra baldintzapekoa da, eta aurreko atalaren erregelek arautuko dute betebehar hori.

1126 artikulua

Eperako betebeharretan, ez da berreskaera-eskubiderik izango aurreraturikordaindu denaren ondorioz.

Ordainketa egin duenak, hori egitean,ez badu jakin epea dagoenik, hartzekodunari erreklama diezazkioke azken horrek gauzaren ondorioz jaso dituen korritu edo fruituak.

1127 artikulua

Betebeharretan epe-muga izendatzen denean, beti uste da epe-mugahori hartzekodunaren eta zordunaren onurarako ezarri dela, salbu eta betebeharraren edukiak edo bestelako inguruabarrek erakartzen dutenean bataren ala bestearen mesederako jarri dela.

1128 artikulua

Betebeharrak ez badu eperik zehaztu,baina betebehar horren izaera eta inguruabarretatik atera badaiteke zordunari epe bat eman nahi izan zaiola, auzitegiek epe horren iraupena finkatuko dute.

Era berean, auzitegiek epearen iraupena finkatuko dute, hori erabakitzeazordunaren borondatepean jarri denean.

1129 artikulua

Zordunak epea erabiltzeko eskubidea galduko du: 1. Betebeharra bere gain hartu eta gero, kaudimengabe bihurtzen denean, zorra bermatu ezik.

2. Zordunak hartzekodunari ez dizkionean ematen konpromiso gisa agindutako bermeak. 3. Zordunak, bermeak ezarri eta gero, bere egintzen bidez horiek gutxitzen dituenean, eta ezusteko kasuan bermeok desagertzen direnean, salbu eta berehala, horien ordez, segurtasun bera ematen duten beste berme batzuk ematen direnean.

1130 artikulua

Betebeharraren epea egunetik egunera zehaztuta badago egun zehatz batetik aurrera zenbatuta, lehenengo hori zenbaketatik kanpo geratu eta zenbaketa biharamunean hasiko da.

III. ATALA

Hautabidezko betebeharrak

1131 artikulua

Prestazio batzuk hautabidez betetzeko betebeharra duenak oso-osorikbete behar du prestazio horietatik bat.

Hartzekoduna ezin da behartu prestazio baten zatia eta bestearen zatia jasotzera.

1132 artikulua

Aukeratzea zordunari dagokio, aukera hori beren beregi hartzekodunariematen zaionean izan ezik.

Zordunak ez du eskubiderik izango,ezinezko prestazioak, zilegi ez direnak edo betebeharraren objektu izan ezin direnak aukeratzeko.

1133 artikulua

Aukeratzeak ez du ondorerik sortuko hori jakinarazi arte.

1134 artikulua

Zordunak aukera-eskubidea galdukodu, berak hautabidez bete behar dituen prestazioetatik bat bakarrik gauza daitekeenean.

1135 artikulua

Hartzekodunak kalte-ordaina jasotzeko eskubidea izango du, zordunarenerruz betebeharraren hautabidezko objektu diren gauza guztiak galdu direnean, edo betebeharra betetzea ezinezko bilakatu denean.

Kalte-ordaina finkatzeko oinarritzathartuko da desagertu den azken gauzaren balioa, edo azken lekuan ezinezko suertatu den zerbitzuaren balioa.

1136 artikulua

Aukeratzea beren beregi eratxikizaionean hartzekodunari, betebeharrak hautabidezko izateari utziko dio, aukeratzea zordunari jakinarazten zaion egunetik.

Ordu arte, hurrengo erregelek arautuko dituzte zordunaren erantzukizunak: 1. Gauzetatik bat ezusteko kasuan galtzen bada, zordunak nahikoa du gainerako gauzen artetik hartzekodunak hautaturikoa, edo, gauza bat bakarrik badago, berori ematearekin.

2. Gauzetatik bat zordunaren erruzgaltzen bada, hartzekodunak erreklama dezake geratzen diren gauzetatik edozein, edo, bestela, zordunaren erruz desagertu den gauzaren prezioa.

3. Gauza guztiak zordunaren erruzgaltzen badira, hartzekodunak aukera egingo du gauza horien prezioen artean.

Erregela berberak aplikatuko dirazerbait egin edo ez egiteko betebeharretan, prestazio batzuk edo guztiak ezinezko gertatzen direnean.

IV. ATALA

Betebehar mankomunatu eta solidarioak

1137 artikulua

Betebehar berberean hartzekodun binahiz gehiago edo zordun bi nahiz gehiago pilatzeak ez dakar hartzekodun horietatik bakoitzak betebeharraren objektu diren gauzak oso-osorik eskatzeko eskubidea izatea, ezta zordun bakoitzak gauzak oso-osorik eman behar izatea. Hori gertatuko da, betebeharrak beren beregi hala zehaztu eta betebehar hori izaera solidarioarekin eratzen denean bakarrik.

1138 artikulua

Aurreko artikuluan aipaturiko betebeharraren testutik ez bada besterikateratzen, orduan, zenbat hartzekodun edo zordun izan eta kreditu edo zorra beste horrenbeste zatitan banatu dela uste izango da, eta kreditu edo zor horiek elkarren gain lokabetzat hartuko dira.

1139 artikulua

Zatiketa ezinezkoa bada, hartzekodunen eskubideari kalte egin diezaiokete euren egintza kolektiboek bakarrik, eta zorra kobratu ahal izangoda zordun guztien aurka jota bakarrik.

Zordun horietako bat kaudimengabe gertatzen bada, gainerakoak ez daude behartuta haren gabezia betetzera.

1140 artikulua

Solidaritatea izan daiteke, nahizeta hartzekodunak eta zordunak modu horretan eta epe eta baldintza berberetan lotuta egon ez.

1141 artikulua

Hartzekodun solidario bakoitzak egin dezake gainerakoentzat onuragarria dena, baina ez haientzat kaltegarria dena.

Zordun solidarioetatik edozeinenaurka egikaritutako akzioek kalte egingo diete zordun guztiei.

1142 artikulua

Zordunak zorra ordain diezaiokehartzekodun solidarioetatik edozeini; baina, hartzekodunetatik batek zorduna demandatzen badu epaiketa bidez, zordunak horrexeri egin behar dio ordainketa.

1143 artikulua

Zorra berritzea, konpentsatzea, bateratzea edo barkatzea gauzatzen baduhartzekodun solidarioetatik edozeinek, edo izaera bereko zordunetatik edozeinekin hori egiten bada, betebeharra azkendu egingo da 1146. artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe.

Halako egintzetatik edozein gauzatuedo zorra kobratzen duen hartzekodunak erantzukizuna izango du gainerako hartzekodunei begira, horiei betebeharrean dagokien zatian.

1144 artikulua

Hartzekodunak jo dezake zordunsolidarioetatik edozeinen aurka edo horien guztien aurka aldi berean. Zordun baten aurka jarritako erreklamazioak ez dira oztopo izango geroago gainerako zordunen aurka jarritako erreklamazioetan, zorra oso-osorik kobratzen ez den bitartean.

1145 artikulua

Zordun solidario batek ordainketaegin, eta ordainketa horrek betebeharra azkentzen du.

Ordainketa egiten duenak bere zordunkideei erreklama diezaieke bakoitzaridagokion zatia, aurrerakinaren korrituekin.

Zordunkideek beteko dute zordunsolidarioa kaudimengabe izateagatik betebeharra ez betetzea, bakoitzak duen zorraren arabera.

1146 artikulua

Hartzekodunak egiten badu zordunsolidarioetatik batengan eragina duen zatiaren kitatze edo barkatzea, horrek ez du zorduna askatzen zordunkideei begira duen erantzukizunetik, zordunkideetatik edozeinek zorra ordaindu badu oso-osorik.

1147 artikulua

Gauza suntsitu edo prestazioa ezinezko bihurtzen bada zordun solidarioekinolako errurik izan gabe, betebeharra azkenduta geratuko da.

Zordunetatik edozeinen errua tartean bada, zordun guztiek erantzukizuna izango dute hartzekodunari begira,prezio eta kalte-ordainaren, eta korritu-ordainketaren gainean, errudun edo zabarraren aurkako akzioari kalterik egin gabe.

1148 artikulua

Zordun solidarioak erabil ditzake,hartzekodunak egindako erreklamazioen aurka, betebeharraren izaerak ondorioztatzen dituen salbuespen guztiak eta zordun horri dagozkion salbuespen pertsonalak ere bai. Zordun hori gainerako zordunei dagozkien salbuespen pertsonalez balia daiteke, zordunon erantzukizunpeko zor-zatian bakarrik.

V. ATALA

Betebehar zatigarri eta zatiezinak

1149 artikulua

Zordun bakarreko eta hartzekodunbakarreko betebeharretan, horien objektu diren gauzak zatigarri ala zatiezin izateak ez ditu aldatzen ez aldarazten titulu honen II. kapituluko manuak.

1150 artikulua

Betebehar zatiezin mankomunatuagauzatzen da kalte-ordaina emanez, zordunetatik edozeinek bere konpromisoa hausten duen unetik. Zordun batzuk eurei dagozkien konpromisoak betetzeko prest egon badira, zordun horiek kalte-ordainean hartuko dute parte, betebeharraren mendeko gauza edo zerbitzuaren preziotik eurei dagokien zatian bakarrik.

1151 artikulua

Aurretiko artikuluen ondoreetarako,zatiezintzat joko dira gorputz zehatzak emateko betebeharrak, bai eta zati bateko betetzea onartzen ez duten beste guztiak ere.

Zerbait egiteko betebeharrak zatigarriak izango dira, horien objektuadenean egun-kopuru zehatz batean lan egitea, obrak unitate metrikoka gauzatzea edo horien antzeko gauzak egitea, gauzok zati bateko betetzea onartzen badute euren izaeraren arabera.

Zerbait ez egiteko betebeharretan,zatigarritasuna ala zatiezintasuna zehaztuko da prestazioak kasuan-kasuan duen izaeraren arabera.

VI. ATALA

Zigor-klausuladun betebeharrak

1152 artikulua

Zigor-klausuladun betebeharretan,zigorrak ordeztuko ditu betebeharraren betetze-ezarengatik eman beharreko kalte-ordaina eta korrituak, baldin eta besterik ituntzen ez bada.

Zigorra betearazi ahal izango da,kode honetako xedapenekin bat etorriz hori eskatzeko modukoa denean bakarrik.

1153 artikulua

Zorduna ezin da betebeharra betetzetik askatu zigorra ordainduz, salbueta eskubide hori beren beregi erreserbatzen zaionean. Bestalde, hartzekodunak ezin izango ditu aldi berean eskatu betebeharra betetzea eta zigorra ordaintzea, ahalmen hori argiro ematen ez bazaio.

1154 artikulua

Epaileak ekitatez aldaraziko du zigorra, zordunak betebehar nagusia zatibatez edo modu irregularrean betetzen duenean.

1155 artikulua

Zigor-klausularen deuseztasunakberez ez dakar betebehar nagusiarena.

Betebehar nagusiaren deuseztasunak berez dakar zigor-klausularena. IV. KAPITULUA

Betebeharrak azkentzea

Xedapen orokorrak

1156 artikulua

Betebeharrak azkentzen dira: Ordainketa edo betetzeagatik.

Zor den gauza galtzeagatik. Zorra barkatzeagatik.

Hartzekodunaren eta zordunaren eskubideak bateratzeagatik. Konpentsazioagatik.

Berritzeagatik.

I. ATALA

Ordainketa

1157 artikulua

Zorra ordainduta dagoela ulertukoda oso-osorik betebeharraren mendeko gauza eman edo prestazioa egiten denean.

1158 artikulua

Ordainketa edozein pertsonak egindezake, pertsona horrek betebeharraren betetzean interesa izan zein ez, zordunak hori jakin eta onartu nahiz hori jakin ez.

Inoren kontura ordaintzen duenakordaindutakoa zordunari erreklamatu ahal izango dio, salbu eta zordun horren esanbidezko borondatearen aurka ordaintzen duenean.

Kasu horretan, zordunaren aurkaberreskaera-eskubidea izango du horri ordainketak ekartzen dizkion onuren ondorioz bakarrik.

1159 artikulua

Zordunaren izenean ordaintzen duenak, horrek ezer jakin gabe, ezin izango du hartzekoduna behartu berareneskubideetan subrogatzera.

1160 artikulua

Zerbait emateko betebeharretan, ordainketa ez da baliozkoa izango, horiegiten duenak ez badu zor den gauza askatasunez xedatzeko ahalmenik, ezta hori besterentzeko gaitasunik ere. Dena den, ordainketa egiten bada diru-kopuru edo gauza suntsikorren bat emanez, ezin izango da hartzekodunaren aurka berreskaera-eskubiderik erabili, berak diru-kopurua edo gauza onustez gastatu edo kontsumitu badu.

1161 artikulua

Zerbait egiteko betebeharretan, ezinizango da hartzekoduna behartu prestazio edo zerbitzua hirugarren baten eskutik hartzera, betebeharra ezartzeko unean kontuan izan direnean zordunak berak dituen kalitate eta inguruabarrak.

1162 artikulua

Betebeharra zein pertsonaren mesederako eratu eta horrexeri egin beharzaio ordainketa, edo, bestela, horren izenean betebeharra jasotzeko baimena duenari.

1163 artikulua

Inor bere ondasunak administratzekoezgaituta badago, horri egindako ordainketa baliozkoa izango da berarentzat onuragarri bihurtu den neurrian.

Halaber, hirugarrenari egindako ordainketa baliozkoa izango da hartzekodunarentzat onuragarri bihurtu denneurrian.

1164 artikulua

Kredituaren edukitza duenari onustez egindako ordainketak zorduna askatuko du.

1165 artikulua

Ez da baliozkoa izango zordunakhartzekodunari egindako ordainketa, baldin eta aurretiaz zordunari epaiketa bidez agindu bazaio zor hori atxikitzeko.

1166 artikulua

Gauzaren zordunak ezin du berehartzekoduna behartu beste gauza bat jasotzera, nahiz eta gauza horren balioa zor den bestekoa izan.

Zerbait egiteko betebeharretan ere,ezin izango da egitate baten ordez beste bat burutu, hartzekodunaren borondatearen aurka.

1167 artikulua

Betebeharra gauza zehaztugabeaedo generikoa ematea denean, eta gauza horren kalitate eta inguruabarrak ez badira adierazi, hartzekodunak ezin izango du kalitate handiagoko gauzarik eskatu, ezta zordunak kalitate txikiagokorik eman ere.

1168 artikulua

Zordunaren kontura geratuko diraordainketak epaiketatik kanpo sortzen dituen gastuak. Epaiketako gastuei dagokienez, auzitegiak hartuko du erabakia, Prozedura Zibilaren Legearen arabera.

1169 artikulua

Kontratuak esanbidezko baimenikematen ez duen bitartean, ezin izango da hartzekoduna behartu betebeharraren mendeko prestazioak zati batez jasotzera.

Hala ere, zorraren zati bat likidoaeta bestea ez-likidoa denean, hartzekodunak lehenengoaren ordainketa eskatu eta zordunak hori egin dezake, bigarrena likido bihurtzeari itxaron gabe.

1170 artikulua

Diru-zorren ordainketa hitzartutakoespezieaz egin beharko da, eta, ezin bada espezie hori eman, Espainian legezko erabilera duen zilarrezko edo urrezko txanponaz.

Agindurako ordaindukoak edo kanbio-letrak nahiz merkataritzako besteedozein agiri emateak ordainketaren ondoreak sortuko ditu, agiriok diru bihurtzen direnean edo hartzekodunaren erruz kalteturik gertatzen direnean.

Bien bitartean, jatorrizko betebeharrak eratorritako akzioa etenda geratuko da.1171. artikulua

Ordainketa egin beharko da betebeharrak izendatzen duen lekuan.

Ez bada lekurik izendatu, eta gauzazehatza eman behar bada, ordainketa egin beharko da betebeharra eratzeko unean gauza non izan eta bertan.

Beste edozein kasutan, ordainketa

egiteko tokia izango da zordunaren egoitzari dagokiona.

Ordainketak egoztea

1172 artikulua

Hartzekodun berberaren mesederako espezie bereko zor batzuk dituenak adieraz dezake, ordainketa egitean,zorretatik zeini aplikatuko zaion ordainketa hori.

Pertsona horrek hartzekodunaren eskutik onartzen badu ordainketaren aplikazioa egiten duen jasoagiria, ezin izango du aplikazioaren aurkako erreklamaziorik egin, salbu eta kontratua baliogabetzen duten arrazoietatik bat tartean dagoenean.

1173 artikulua

Zorrak korrituak sortzen baditu, ezin izango da ulertu ordainketa kapitalaren kontura egiten denik, korrituak estalita ez dauden bitartean.

1174 artikulua

Aurreko erregelen arabera ezin denean ordainketa egotzi, ulertuko da mugaeguneratuta dauden zorren artean kargarik gehien dakarrena ordaindu dela.

Zor horiek izaera berekoak badiraeta karga berberak badakartzate, ordainketa zor guztiei egotziko zaie lainean.

Ondasun-lagapenaren bitartez

egindako ordainketa

1175 artikulua

Zordunak bere ondasunak laga diezazkieke hartzekodunei, zorren ordainean. Lagatze horrek, aurkako itunikizan ezean, erantzukizunetik askatuko du zorduna, lagatako ondasunen zenbateko likidoaren neurrian. Zordunaren eta beraren hartzekodunen artean lagatzearen ondoreari buruz egiten diren hitzarmenak egokituko zaizkie liburu honetako XVII. tituluaren xedapenei eta Prozedura Zibilaren Legeari.

Ordainketa eskaini

eta zainpean uztea

1176 artikulua

Ordainketaren eskaintza hartzekodunari egin eta horrek, inolako arrazoirik gabe, onartzen ez badu, zordunaerantzukizunetik aske geratuko da zor duen gauza zainpean utziz.

Zainpean uzteak berez ondore berbera sortuko du, hori egitean hartzekoduna absente dagoenean, edo ordainketaegin behar den unean hartzekoduna ordainketa hori jasotzeko ezgaituta dagoenean; eta zenbait pertsonak kobratzeko eskubidea dutela uste dutenean, edo betebeharraren titulua galdu denean.

1177 artikulua

Zor den gauza zainpean utzi eta horrek betebeharpekoa aska dezan, aldezaurretik zainpean uztea iragarri behar zaie betebeharraren betetzean interesa duten pertsonei.

Zainpean uztea eragingabea izango da, baldin eta ez bazaie hori modu hertsian egokitzen ordainketa arautzen duten xedapenei.

1178 artikulua

Zainpean uztea gauzatuko da, zordiren gauzak agintaritza judizialaren gordailupean utziz; epaileari egiaztatuko zaio, hala denean, eskaintza egin dela, eta, gainerako kasuetan, zainpean uztea iragarri dela.

Zainpean uztea gauzatu eta gero,hori interesdunei ere jakinarazi beharko zaie.

1179 artikulua

Zainpean uztearen gastuak, hori bidezkoa denean, hartzekodunak ordaindu behar ditu.

1180 artikulua

Zainpean uztea behar bezala gauzatu eta gero, zordunak epaileari eskadiezaioke horrek betebeharra kitatzeko agindu dezan.

Hartzekodunak zainpean uztea onartzen ez duen bitartean, edo epaileak zainpean uzte hori behar bezala egin delaadierazten ez duen bitartean, zordunak zainpeko gauza edo kopurua ken dezake, eta betebeharrak indarrean iraungo du.

1181 artikulua

Gauza zainpean utzi eta gero, hartzekodunak baimena ematen badio zordunari gauza zainpetik kentzeko, galduegingo du gauzaren gain duen lehenespen oro. Zordunkideak eta fidatzaileak aske geratuko dira.

II. ATALA

Zor den gauza galtzea

1182 artikulua

Gauza zehatza emateko betebeharraazkenduta geratuko da, gauza galdu edo suntsitzen denean zordunaren errurik gabe eta zorduna berandutza-egoeran jarri aurretik.

1183 artikulua

Gauza galtzen bada zordunaren eskuetan dagoela, uste izango da galerazordunaren erruz gertatu dela, ez, ordea, ezusteko kasuan, aurkakoa frogatzen denean izan ezik, eta 1096. artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe.

1184 artikulua

Era berean, zorduna zerbait egitekobetebeharretik aske geratuko da prestazioa legez edo berez ezinezkoa denean.

1185 artikulua

Gauza jakin eta zehatzaren gainekozorra delitu edo faltaren ondorioz sortzen denean, zorduna ez da askatuko gauzaren prezioa ordaintzetik, gauza galtzeko arrazoia edozein izanda ere, salbu eta zordunak gauza jaso behar zuenari gauza eskaini eta horrek gauza onartzeari uko egin dionean horretarako inolako arrazoirik izan gabe.

1186 artikulua

Gauza galtzeagatik betebeharra azkendu eta gero, hartzekodunari dagozkio betebehar horren ondorioz zordunak hirugarrenen aurka dituen akzioguztiak.

III. ATALA

Zorra barkatzea

1187 artikulua

Barkatzea esanbidez nahiz isilbidezegin daiteke.

Bata eta bestea dohaintza ez-ofiziosoak arautzen dituzten manuen menpeegongo dira. Esanbidezko barkatzea, gainera, dohaintzaren formei egokitu beharko zaie.

1188 artikulua

Hartzekodunak bere borondatez zordunari ematen badio kreditua egiaztatzen duen agiri pribatua, emate horrek berez dakar hartzekodunak zordunaren aurka zuen akzioari uko egitea.

Uko egitea baliogabetzeko hori ezofiziosoa dela adierazten bada, zordunak eta beraren jaraunsleek uko egitearieuts diezaiokete, agiria zorra ordaintzeko eman zela frogatuz.

1189 artikulua

Zorra barneratzen duen agiri pribatua zordunaren eskuetan badago, usteizango da hartzekodunak bere borondatez eman zuela agiri hori, aurkakoa frogatzen denean izan ezik.

1190 artikulua

Zor nagusia barkatzean, betebeharerantsiak azkendu egingo dira; baina, betebehar erantsiak barkatzean, zor nagusiak indarrean iraungo du.

1191 artikulua

Bahiaren betebehar erantsia barkatudela uste izango da, gauza pignoratua zordunaren esku agertzen denean, hartzekodunari hori eman eta gero.

IV. ATALA

Eskubideak bateratzea

1192 artikulua

Betebeharra azkenduta geratuko da,pertsona berberarengan hartzekoduneta zordun-izaerak pilatzen direnetik.

Salbuespen gisa har daiteke bateratzea jarauntsi-tituluaren bitartez gertatzea, baldin eta jarauntsi hori inbentario-onuraren arabera onartu bada.

1193 artikulua

Zordun edo hartzekodun nagusiarengan gertatzen den bateratzea probetxugarria da fidatzaileentzat ere bai.Azken horietatik edozeinengan gertaturiko bateratzeak ez du betebeharra azkentzen.

1194 artikulua

Bateratzeak zor mankomunatua azkentzen du, hartzekodun- eta zordunizaerak aldi berean zein pertsonarengan izan eta pertsona horri dagokionzatian.

V. ATALA

Konpentsazioa

1195 artikulua

Konpentsazioa gertatuko da, bi pertsona, nor bere eskubidez, elkarrenhartzekodun eta zordun direnean.

1196 artikulua

Konpentsazioa bidezkoa izan dadin,nahitaezkoa da:

1. Betebeharpekoak, betebeharpeko nagusi izateaz gain, elkarren hartzekodun nagusi izatea. 2. Bi zorrak diru-kopuruaren gainekoak izatea, edo, zor diren gauzak suntsikorrak izanik, gauzok espezie eta kalitate berekoak izatea, halakoak izendatu badira.

3. Bi zorrak mugaeguneratuta egotea. 4. Zorrak likidoak eta galdatzeko modukoak izatea.

5. Zorren inguruan ez izatea hirugarrenek eragin eta zordunari beharbezala jakinarazitako atxikipen edo auzia.

1197 artikulua

Aurreko artikuluan xedatutakoagorabehera, fidatzaileak konpentsazioa jar dezake hartzekodunaren aurka, horrek zordun nagusiari zor dionarengatik.

1198 artikulua

Hartzekodunak hirugarren bati eskubideak lagatzen badizkio, zordunaklagatze horretarako adostasuna emanda, zordun horrek ezin izango du lagapen-hartzailearen aurka jarri lagapen-emailearen aurka legokiokeen konpentsazioa.

Hartzekodunak zordunari lagapenaren berri ematen badio, zordunak lagatze horretarako adostasunik emangabe, zordun horrek lagapen-hartzailearen aurka jar dezake lagatzea gertatu baino lehenagoko zorren konpentsazioa, baina ez geroko zorrena.

Lagatzea gertatzen bada zordunakhori jakin gabe, zordun horrek lagapen-hartzailearen aurka jar dezake harakoa egin baino lehenagoko kredituen konpentsazioa, bai eta gerokoena ere, zordunak lagatzearen berri izan duen unea arte.

1199 artikulua

Toki desberdinetan ordaindu beharreko zorrak konpentsa daitezke, ordainketa-lekura gauzak garraiatu edoaldatzeko egin diren gastuen ordaina emanez.

1200 artikulua

Konpentsazioa ez da bidezkoa izango, zorretatik bat sortzen denean gordailuaren ondorioz edo gordailuzainnahiz komodatudunaren betebeharren ondorioz.

Era berean, konpentsazioa ezin izango da hartzekodunaren aurka jarri, horrek mantenua zor badu dohaineko tituluaren bidez.

1201 artikulua

Norbaitek bere buruaren aurka zorbatzuk baditu, zorrok elkarren artean konpentsatzeko modukoak izanik, ordainketen egozketari buruz xedatutakoa bete beharko da konpentsazioa egiteko hurrenkeran.

1202 artikulua

Konpentsazioaren ondorea da zorbat eta bestea azkentzea, horien kopuruek bat egiten duten neurrian, nahiz eta hartzekodunek eta zordunek horren berririk izan ez.

VI. ATALA

Berritzea

1203 artikulua

Betebeharrak aldaraz daitezke: 1. Euren objektua edo baldintza nagusiak aldatuz.

2. Zordunaren ordez beste pertsonabat jarriz.

3. Hirugarrena hartzekodunaren eskubideetan subrogatuz.1204. artikulua Betebehar bat beste batekin ordeztu, eta, ondorenez, aurrekoa azken dadin, nahitaezkoa da hori argi eta garbi adieraztea, edo betebehar zaharra eta berria zeharo bateraezinak izatea.

1205 artikulua

Berritzea da jatorrizko zordunarenordez beste zordun bat jartzea; berritzea jatorrizko zordunak jakin gabe egin daiteke, baina ezin daiteke egin hartzekodunaren adostasunik gabe.

1206 artikulua

Hartzekodunak zordun berria onartueta gero, hori kaudimengabe gertatzen bada, ez da berpiztuko hartzekodunak jatorrizko zordunaren aurka zuen akzioa, salbu eta kaudimengabezia hori aurretiazkoa eta jendaurrekoa denean, edo zordunak bere zorra eskuordetzean horren berri duenean.

1207 artikulua

Berritzearen ondorioz betebehar nagusia azkentzen denean, betebeharerantsiek iraun egingo dute, adostasuna zein hirugarrenek eman ez eta horrentzat probetxugarri diren heinean.

1208 artikulua

Berritzea deuseza da jatorrizko betebeharra ere deuseza bada, salbu etadeuseztasunaren arrazoia zordunak bakarrik inboka dezakeenean, edo berrespenak jatorriz deusezak diren egintzak baliozkotzen dituenean.

1209 artikulua

Ez da uste izango hirugarrena hartzekodunaren eskubideetan subrogatzendenik, kode honetan beren beregi aipatutako kasuetatik kanpo.

Gainerako kasuetan, nahitaezkoaizango da subrogazioa argiro ezartzea, horrek ondoreak sor ditzan.

1210 artikulua

Subrogazioa gertatu dela uste izango da: 1. Hartzekodun batek lehenespeneko beste hartzekodun bati ordaintzen dionean.

2. Betebeharraren gainean interesik ez duen hirugarrenak ordainketa egiten duenean zordunaren esanbidezko edo isilbidezko onespenarekin.

3. Betebeharraren betetzean interesa duenak ordainketa egiten duenean,betiere bateratzeak zati egokiaren gainean sortzen dituen ondoreei kalterik egin gabe.

1211 artikulua

Zordunak hartzekodunaren adostasunik gabe egin dezake subrogazioa,zorra ordaintzeko dirua maileguan hartzen duenean eskritura publikoaren bidez, eskritura horretan bere asmoa agerraraziz eta ordainagirian ordaindutako kopuruaren etorburua adieraziz.

1212 artikulua

Subrogazioaren bidez, subrogatuari kreditua eskualdatzen zaio, horri erantsitako eskubide guztiekin batera, bai zordunaren aurka, bai eta hirugarrenen aurka ere, hirugarren horiek fidatzaile izan zein hipoteken edukitzaile izan.

1213 artikulua

Hartzekodunari ordainketa partzialaegiten bazaio, hartzekodun horrek lehenespenez egikari dezake gainerako zatiari begira duen eskubidea, kreditu berberaren zati bateko ordainketa dela-eta haren lekuan subrogatu denaren aurretik.

V. KAPITULUA

Betebeharrei buruzko froga

Xedapen orokorrak

1214 artikulua

Ezabatua, Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearenondorioz.

1215 artikulua

Ezabatua, Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearenondorioz.

I. ATALA

Agiri publikoak

1216 artikulua

Agiri publikoak dira notarioak edoenplegatu publiko eskudunak legeak agindutako solemnitateekin eskuesten dituenak.

1217 artikulua

Notario-legeriak arautuko ditu notario publikoak eskuetsitako agiriak.

1218 artikulua

Agiri publikoek froga egiten dute,hirugarrenen aurka ere bai, agiriok egilestea zein egitatek eragin eta egitate horri buruz, eta egilespen-datari buruz.

Agiri horiek froga egiten dute, halaber, kontratugileen eta euren kausadunen aurka, lehenengoek agiriotan egindituzten adierazpenei dagozkienez.

1219 artikulua

Aurretiko eskritura bat ezereztekobeste eskritura batzuk egiten badira interesdun berberen artean, eskritura berriek hirugarrenen aurkako ondoreak izango dituzte, horien edukiari buruzko idatzoharra egin denean erregistro publiko eskudunean, edo jatorrizko eskrituraren eta hirugarrenak jarduteko erabili izan duen aldaki edo kopiaren bazterrean.

1220 artikulua

Agiri publikoen inguruan, jatorrizkoa edo protokoloa badago, eta agirihorien ondorioz kaltedun gertatzen direnek haien kopiak aurkaratzen badituzte, kopia horiek froga indarra izango dute behar bezala jatorrizkoarekin alderatu izan direnean bakarrik.

Jatorrizko agiriaren eta kopiarenartean aldaeraren bat izanez gero, lehenengoaren edukia hartuko da kontuan.

1221 artikulua

Jatorrizko eskritura, protokoloa edo jatorrizko espedienteak desagertzen direnean, froga egingo dute:

1. Lehenengo kopiek, funtzionariopubliko eskuesleak atera baditu halakoak.

2. Gerogarreneko kopiek, horiekepailearen aginduz egin badira interesdunei zitazioa eginez.

3. Epailearen agindurik gabe ateradiren kopiek, horiek atera badira interesdunak bertan egonik eta euren adostasunarekin.

Aipatu kopiarik izan ezean, frogaegingo dute hogeita hamar urteko edo hortik gorako antzinatasuna duten kopiek, baldin eta halako kopiak jatorrizko agiritik atera baditu jatorrizko hori eskuetsi duen funtzionarioak edo hori zaintzeko ardura duenak.

Antzinatasun txikiagoko kopiek,edo, funtzionario publikoak aurreko lerrokadan aipaturiko inguruabarrak bete ez, eta berak eskuesten dituenek, balio dute idatzizko froga-abiaburu gisa bakarrik.

Auzitegiek inguruabarren araberabalioetsiko dute kopia baten kopiek duten froga-indarra.

1222 artikulua

Agiri desagertu bat edozein erregistro publikotan inskribatzea balioetsiko da aurreko artikuluaren azken bi lerrokadetako erregelen arabera.

1223 artikulua

Eskritura akastunak, hala notarioaeskugabea delako, nola formaren inguruan beste hutsen bat dagoelako, agiri pribatuaren izaera izango du egilesleek berori sinatu badute.

1224 artikulua

Egintza edo kontratu bati buruzko aitorpen-eskriturek ez dute ezer frogatzen egintza edo kontratu hori barneratzen duen agiriaren aurka, baldin eta gehiegikeriarengatik edo aipamen ezarengatik agiri horretatik aldentzen badira, salbu eta beren beregi agerrarazten denean agiriaren berritzea.

Agiri pribatuak

1225 artikulua

Legez aitortutako agiri pribatuakeskritura publikoaren balio berbera izango du, agiri hori sinatzen dutenen eta horien kausadunen artean.

1226 artikulua

Ezabatua, Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearenondorioz.

1227 artikulua

Agiri pribatuaren data hirugarreneibegira zenbatuko da, agiria erregistro publiko batera erantsi edo bertan inskribatu den egunetik; agiria sinatzen duten pertsonetatik edozein hiltzen denetik; edo, agiria funtzionario publikoari eman bazaio horrek duen ogibidearengatik, agiria funtzionario horri zein egunetan eman eta egun horretatik.

1228 artikulua

Idazkun, erregistro eta paper pribatuek froga egiten dute horiek idatzidituen pertsonaren aurka, haietan argi eta garbi agerrarazten diren gai guztietan; baina horietatik probetxua atera nahi duenak onartu behar ditu berarentzat kaltegarri diren zatietan ere bai.

1229 artikulua

Hartzekodunak eskrituraren jarraian,bazterrean edo atzealdean idatzi edo sinatzen duen oharrak, eskritura hartzekodun horren eskuetan badago, froga egiten du zordunarentzat mesedegarri diren gai guztietan.

Gauza bera ulertuko da agiri edo jasoagiri baten bikoizkinaren atzealdean,bazterrean edo jarraian hartzekodunak idatzi edo sinatutako oharrari buruz, agiri edo jasoagiri hori zordunaren eskuetan dagoenean.

Bi kasuotan, berarentzat onuragarri diren zatietatik probetxua atera nahi duen zordunak berarentzat kaltegarri direnak ere onartu beharko ditu.

1230 artikulua

Eskritura publikoan itundutakoa aldatzeko egiten diren agiri pribatuek ezdute ondorerik sortzen hirugarrenaren aurka.

II. ATALA

Aitorpena

1231 artikulua

Ezabatua, Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearenondorioz.

1232 artikulua

Ezabatua, Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearenondorioz.

1233 artikulua

Ezabatua, Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearenondorioz.

1234 artikulua

Ezabatua, Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearenondorioz.

1235 artikulua

Ezabatua, Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearenondorioz.

1236 artikulua

Ezabatua, Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearenondorioz.

1237 artikulua

Ezabatua, Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearenondorioz.

1238 artikulua

Ezabatua, Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearenondorioz.

1239 artikulua

Ezabatua, Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearenondorioz.

III. ATALA

Epaileak berak egindako ikuskapena

1240 artikulua

Ezabatua, Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearenondorioz.

1241 artikulua

Ezabatua, Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearenondorioz.

IV. ATALA

Aditu bidezko froga

1242 artikulua

Ezabatua, Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearenondorioz.

1243 artikulua

Ezabatua, Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearenondorioz.

V. ATALA

Lekuko bidezko froga

1244 artikulua

Ezabatua, Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearenondorioz.

1245 artikulua

Ezabatua, Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearenondorioz.

1246 artikulua

Ezabatua, Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearenondorioz.

1247 artikulua

Ezabatua, Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearenondorioz.

1248 artikulua

Ezabatua, Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearenondorioz.

VI. ATALA

Presuntzioak

1249 artikulua

Ezabatua, Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearenondorioz.

1250 artikulua

Ezabatua, Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearenondorioz.

1251 artikulua

Ezabatua, Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearenondorioz.

1252 artikulua

Ezabatua, Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearenondorioz.

1253 artikulua

Ezabatua, Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearenondorioz.

II. TITULUA

KONTRATUAK

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1254 artikulua

Kontratua bada izan, pertsona batedo gehiago ados daudenetik, beste pertsona bati edo batzuei begira, euren burua gauzaren bat ematera edo zerbitzuren bat egitera behartzeko.

1255 artikulua

Kontratugileek ezar ditzakete eurenustez komenigarri diren itun, klausula eta baldintzak, ez badira legeen, moralaren eta ordena publikoaren aurkakoak.

1256 artikulua

Kontratuen baliozkotasuna eta betetzea ezin dira kontratugile baten nahierara utzi.

1257 artikulua

Kontratuek ondoreak sortzen dituzte, eurok egiten dituzten alderdien artean eta euren jaraunsleen artean, salbu eta, azken horiei dagokienez, kontratutik ateratzen diren eskubide eta betebeharrak eskualdaezinak direnean berez, itun bidez edo lege-aginduz.

Kontratuak hirugarrenaren mesederako hizpaketaren bat badu, hirugarrenak horren betetzea eska dezake, baldineta, hizpaketa ezeztatua izan aurretik, betebeharpekoari adierazten badio hori onartzen duela.

1258 artikulua

Kontratuak burutzen dira adostasunhutsaren bitartez, eta, harrezkero, bete beharrekoak dira, bai beren beregi itundutakoa betetzeari begira, baita, kontratuaren izaeraren arabera, onuste, usadio eta legearekin bat datozen ondorio guztiei begira ere.

1259 artikulua

Ezin du inork besteren izenean kontratatu, azken horrek ez badio horretarako baimenik ematen edo legez ez badagokio horren legezko ordezkaritza.

Norbaitek besteren izenean kontratua egiten badu azken horren baimenikedo legezko ordezkaritzarik izan gabe, kontratua deuseza izango da, salbu eta kontratu hori noren izenean egin eta pertsona horrek kontratua berresten duenean beste alderdi kontratugileak kontratua ezeztatu baino lehen.

1260 artikulua

Kontratuetan ez da zinik onartuko.Hori eginez gero, zina jarri gabekotzat hartuko da.

II. KAPITULUA

Kontratuen baliozkotasunerako oinarrizko betekizunak

Xedapen orokorra

1261 artikulua

Ez dago kontraturik, hurrengo betekizunak gauzatzen direnean baino: 1. Kontratugileen adostasuna.

2. Objektu zehatza, kontratuarengai dena.

3. Kontratuak ezarritako betebeharraren karia.

I. ATALA

Adostasuna

1262 artikulua

Adostasuna azaltzen da eskaintzaeta onarpena bat etortzeagatik, kontratua eratu behar duten gauzaren eta kariaren inguruan.

Eskaintza egin duena eta hori onartu duena toki desberdinetan badaude,adostasuna dago eskaintzaileak onarpenaren berri duenetik, edo, onartzaileak eskaintzaileari onarpena igorrita, horrek ezin duenean ezikusiarena egin onusteari kalterik egin gabe. Kasu horretan, eskaintza non gauzatu eta kontratua bertan egin dela uste da.

Kontratuak eragingailu automatikoen bitartez egin badira, adostasunadago onarpena adierazten denetik.

1263 artikulua

Ezin dute adostasunik eman: 1. Adingabeko emantzipatugabeek.

2. Ezgaituek.

1264 artikulua

Aurreko artikuluan adierazitako ezgaitasuna legeak zehazturiko aldarazpenen menpe dago, eta hori ulertzen dalegeak berak ezarritako ezgaitasun bereziei kalterik egin gabe.

1265 artikulua

Deuseza izango da oker, indarkeria,larderia edo doloaren ondorioz emandako adostasuna.

1266 artikulua

Okerrak adostasuna baliogabe dezan, oker hori kontratuaren objektuden gauzaren muinari buruzkoa izan behar da, edo gauza horren baldintzei buruzkoa, baldintzok kontratua egiteko arrazoi nagusiak izan badira.

Pertsonari buruzko okerrak kontratua baliogabetuko du, kontratua egitekoarrazoi nagusia izan denean pertsona hori kontuan hartzea.

Kontuaren gaineko oker soilakoker horren zuzenketa besterik ez dakar.

1267 artikulua

Indarkeria bada izan, indar jazarrezina erabiltzen denean adostasuna lortzeko. Larderia bada izan, kontratugileetako bati beldur zentzuzko eta oinarriduna eragiten zaionean, kontratugile horrek berak edo haren ondasunek nahiz beraren ezkontideak, ondorengoek edo aurrekoek eurek nahiz haien ondasunek hur-hurreko kalte larria jasango dutelako.

Larderia kalifikatzeko, pertsonarenadina eta izaera izan behar dira kontuan.

Pertsona zehatz batzuei mendetasunaeta errespetua zor eta horiek nahigabetzeko beldurrak ez du kontratua deuseztatuko.

1268 artikulua

Indarkeriak edo larderiak betebeharradeuseztatuko du, nahiz eta indarkeria edo larderia hori kontratuan esku hartzen ez duen hirugarrenak erabili.

1269 artikulua

Doloa bada izan, kontratugile batek, hitz edo azpijokoen bidez, besteabultzatzen duenean kontratua egitera, eta hitz edo azpijokorik izan ez balitz, kontratugileak ez bazukeen kontratu hori egingo.

1270 artikulua

Doloak kontratuen deuseztasunaekar dezan, dolo hori astuna izan behar da, eta kontratugileetatik batek ere ez du erabili behar.

Gertatze bidezko doloa erabiltzenduena behartuta dago kalte-galeren ordaina ematera bakarrik.

II. ATALA

Kontratuen objektua

1271 artikulua

Kontratuaren objektu izan daitezkegizakien merkataritzatik kanpo ez dauden gauza guztiak, baita etorkizunekoak ere.

Dena den, etorkizuneko jarauntsiaren gainean, bizien artean ondasunakzatitzeko helburua duten kontratuak eta bestelako banaketa-eragiketak bakarrik egin daitezke 1056. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Era berean, kontratuaren objektuizan daitezke legeen edo ohitura onen aurkakoak ez diren zerbitzu guztiak.

1272 artikulua

Ezin dira kontratuaren objektu izangauza edo zerbitzu ezinezkoak.

1273 artikulua

Kontratu ororen objektua gauza zehatza izan behar da horren espeziearidagokionez. Kopuruaren zehaztugabetasuna ez da oztopo izango kontratua izan dadin, kopuru hori zehaztu ahal bada kontratugileen artean beste hitzarmen bat egin gabe.

III. ATALA

Kontratuen karia

1274 artikulua

Kostu bidezko kontratuetan, alderdi kontratugile bakoitzarentzat kontratuaren karia izango da beste kontratugileak gauza edo zerbitzu bat eman edo hitzematea; ordaintzeko kontratuetan, ordaindu beharreko zerbitzua edo onura; eta, ongintza hutsekoetan, ongilearen eskuzabaltasuna.

1275 artikulua

Karirik gabeko kontratuek edo zilegi ez den karia dutenek ez dute inolakoondorerik sortzen. Karia ez da zilegia legearen edo moralaren aurkakoa denean.

1276 artikulua

Kontratuetan kari faltsua adierazteak deuseztasuna dakar, salbu eta frogatzen denean kontratu horien oinarriabeste kari egiazko eta zilegi bat zela.

1277 artikulua

Kontratuan karia adierazi ez arren,uste da karia badela izan eta hori zilegia dela, zordunak horren aurkakoa frogatzen ez duen bitartean.

III. KAPITULUA

Kontratuen eragingarritasuna

1278 artikulua

Kontratuak bete beharrekoak izango dira, horiek egiteko forma edozeinizanik ere, baldin eta euren baliozkotasunerako baldintza oinarrizkoak betetzen badira.

1279 artikulua

Legearen aginduz beharrezkoa badaeskritura edo beste forma berezi bat betetzea kontratuaren berezko betebeharrak eragingarriak izan daitezen, kontratugileek elkar behartu dezakete forma hori betetzera, adostasuna eta kontratuaren baliozkotasunerako beharrezkoak diren gainerako betekizunak gauzatzen direnetik.

1280 artikulua

Agiri publikoan agerrarazi beharkodira:

1. Ondasun higiezinen gainean eskubide errealak sortu, eskualdatu, aldaraziedo azkentzeko helburua duten egintza eta kontratuak.

2. Ondasun horien berorien gainekoerrentamenduak, horiek sei urtekoak edo hortik gorakoak badira eta hirugarrenari kalte egin behar badiote.

3. Ezkontzako itunak eta horien aldarazpenak. 4. Jarauntsi-eskubideak edo ezkontzako sozietatearen eskubideak laga, arbuiatu eta horiei uko egitea.

5. Ezkontza egiteko ahalordea, auzietarako ahalorde orokorra eta epaiketan aurkeztu beharreko ahalorde orokorrak; ondasunak administratzeko ahalordea; eta beste edozein ahalorde, horren gaia baldin bada eskritura publikoan idatzirik dagoen edo idatzi behar den egintza, edo hirugarrenari kalte egin behar dion egintza.

6. Akzioak edo eskubideak lagatzea,horiek sortzen badira eskritura publikoan barneratutako egintza batetik.

Halaber, gainerako kontratuak idatzizagerrarazi beharko dira, nahiz eta idazkia pribatua izan, baldin eta 1.500 pezetatik gorakoa bada kontratugile bati edo biei dagozkien prestazioen kopurua.

IV. KAPITULUA

Kontratuak interpretatzea

1281 artikulua

Kontratuaren hitzak argiak badiraeta ez badute zalantzarik sortzen kontratugileen asmoari buruz, kontuan hartuko da kontratuko klausulen hitzez-hitzezkotasuna.

Hitzak itxuraz kontratugileen agerikoasmoaren aurkakoak badira, asmo horrek lehenespena izango du hitzen gainetik.

1282 artikulua

Kontratugilearen asmoa aztertzeko,kontuan izan behar dira, batik bat, kontratua egiteko unean eta horren ondotik kontratugileok gauzaturiko egintzak.

1283 artikulua

Kontratuan erabilitako hitzen orokortasuna edozein izanda ere, ez da ulertu behar kontratu horretan barneratzendirenik interesdunek kontratatu nahi izan dituzten gauza eta kasu osterantzekoak.

1284 artikulua

Kontratuetako klausularen batekesangura desberdinak izan ahal baditu, klausula hori modurik egokienean ulertu beharko da, ondoreak izan ditzan.

1285 artikulua

Kontratuetako klausulak elkarrekin interpretatu behar dira, zalantzazko klausulei klausula guztien multzotik ateratzen den esangura emanez.

1286 artikulua

Esanahi desberdinak izan ahal dituzten hitzak ulertuko dira kontratuarenizaera eta objektuari gehien egokitutako esanahiarekin.

1287 artikulua

Herriko usadio edo ohitura kontuanizango da kontratuen anbiguotasunak interpretatzeko; kontratuotan ez badira aipatzen kontratu orotan ezarri ohi diren klausulak, ohitura edo usadioarekin beteko dira hutsuneok.

1288 artikulua

Kontratuan klausula ilunak izanezgero, horien interpretazioa ezin da onuragarria izan iluntasuna eragin duen alderdiarentzat.

1289 artikulua

Aurreko artikuluetan ezarritako erregelen bidez erabat ezinezkoa deneanzalantzak konpontzea, eta zalantzok kontratuaren aldian aldiko inguruabarrei buruzkoak badira, eta kontratua dohainekoa bada, orduan, zalantzok konponduko dira ahalik eta eskubide eta interes gutxien eskualdatuz. Kontratua kostu bidezkoa bada, zalantza argituko da interesen artean ahalik eta elkarrekikotasun handiena lortuz.

Artikulu honen bidez konpondunahi diren zalantzak kontratuaren objektu nagusiari buruzkoak badira, eta, horren ondorioz, ezin bada jakin zein izan den kontratugileen asmo edo borondatea, kontratua deuseza izango da.

V. KAPITULUA

Kontratuak hutsaltzea

1290 artikulua

Baliozkotasunez egindako kontratuak hutsal daitezke legeak ezarritakokasuetan.

1291 artikulua

Hutsaltzeko modukoak dira: 1. Tutoreek epailearen baimenik gabe egin ahal dituzten kontratuak, baldin eta tutoreek kontratuok egiten badituzte eurek ordezkatzen dituzten pertsonen gauzen gainean, eta pertsona horiek jasandako kaltea bada gauzon balioaren laurdenetik gorakoa.

2. Absentearen ordezkariek egindako kontratuak, baldin eta absenteakaurreko zenbakian azaldutako kaltea jasaten badu.

3. Hartzekodunei iruzur eginez burututako kontratuak, hartzekodunek ezdutenean beste modurik eurei zor zaiena kobratzeko.

4. Gauza auzigaien gaineko kontratuak, demandatuak halakoak egiten dituenean alderdi auzilariek edo agintaritza judizial eskudunak hori jakin eta onetsi gabe.

5. Legeak beren beregi agindutakobeste guztiak.

1292 artikulua

Era berean, hutsaltzeko modukoakdira kaudimengabezia-egoeran zenbait betebeharren kontura egindako ordainketak, horiek egiteko garaian ezin bada zorduna behartu betebeharrok betetzera.

1293 artikulua

Kaltearen ondorioz ez da inolakokontraturik hutsalduko, 1291. artikuluaren 1 eta 2. zenbakietan aipaturiko kasuetatik kanpo.

1294 artikulua

Hutsaltze-akzioa subsidiarioa da;hori egikari daiteke, kaltedunak ez duenean legezko beste baliabiderik kaltearen ordaina lortzeko.

1295 artikulua

Hutsalketaren ondorioz, kontratuaren objektu diren gauzak euren fruituekin batera itzuli behar dira, eta prezioahorren korrituekin batera; ondorenez, hutsalketa gauza daiteke, hori nahi izan duenak bere betebeharrari dagokiona itzuli ahal duenean bakarrik.

Era berean, ez da hutsalketarik gertatuko, kontratuaren objektu diren gauzak lege bidez daudenean gaitzustez jardun ez duten hirugarrenen eskuetan.

Kasu horretan, kaltea eragin duenari kalteen ordaina erreklamatu ahalizango zaio.

1296 artikulua

1291. artikuluaren 2. zenbakian arauturiko hutsalketa ez da gertatuko, epailearen baimenarekin egindako kontratuei dagokienez.

1297 artikulua

Kontratuen bidez, zordunak dohainik ondasunak besterentzen dituenean,uste da kontratuok hartzekodunei iruzur eginez burutu direla.

Era berean, kostu bidezko besterentzeak iruzurrezkoak direla uste da, horiek egin aurretik besterentzailea epaibidez kondenatua izan denean edozein auzialditan, edo horren ondasunak enbargatzeko manamendua eman denean.

1298 artikulua

Norbaitek gaitzustez eskuratzen baditu hartzekodunei iruzur eginez besterendutako gauzak, hartzekodunoi emanbehar die besterentzeak eurei eragin dizkien kalte-galeren ordaina, betiere edozein arrazoiren ondorioz gauzok itzultzea ezinezko gertatzen denean.

1299 artikulua

Hutsalketa eskatzeko akzioak lauurte dirau.

Tutoretzapekoentzat eta absenteentzat, lau urteok ez dira hasiko, lehenengoen ezgaitasuna amaitu arte edo bigarrenen egoitza ezaguna izan arte.

VI. KAPITULUA

Kontratuen deuseztasuna

1300 artikulua

1261. artikuluan adierazitako betekizunak dituzten kontratuak deuseztadaitezke, nahiz eta kontratugileentzat kalterik izan ez, baldin eta kontratuotan akatsen bat izan, eta akats horrek kontratuak baliogabetzen baditu legearen arabera.

1301 artikulua

Deuseztasun-akzioak lau urte bakarrik iraungo du. Epe horren zenbaketa hasiko da:

Larderia- edo indarkeria-kasuetan,horiek amaitzen diren egunetik.

Oker- zein dolo-kasuetan, edo kariafaltsua denean, kontratua gauzatzen denetik.

Akzioa adingabeek edo ezgaituekegindako kontratuei buruzkoa denean, horiek tutoretzapetik irteten direnetik.

Akzioaren helburua bada ezkontide batek, bestearen adostasuna behar eta hori izan gabe, burutzen dituen egintza edo kontratuak baliogabetzea, orduan, ezkontzako sozietatea edo ezkontza bera desegiten denetik, salbu eta aurretiaz behar besteko berriak izan direnean egintza edo kontratu horren inguruan.

1302 artikulua

Kontratuak deuseztatzeko akzioaegikari dezakete kontratu horien ondorioz betebeharpeko nagusi edo subsidiario direnek. Hala ere, pertsona gaiek ezin dute alegatu eurekin kontratatu zutenen ezgaitasuna, eta larderia edo indarkeria eragin, doloa erabili edota okerra sorrarazi zutenek ezin dute euren akzioa oinarritu kontratuaren akats horietan.

1303 artikulua

Behin betebeharraren deuseztasuna adierazi eta gero, kontratugileek elkarri itzuli behar dizkiote kontratuaren objektu diren gauzak, euren fruituekin batera, eta prezioa, horren korrituekin batera, hurrengo artikuluek xedatzen dutenari kalterik egin gabe.

1304 artikulua

Deuseztasuna gertatzen denean kontratugile baten ezgaitasunaren ondorioz, kontratugile horrek ez du besterikitzuli behar berak jasotako gauza edo prezioarekin aberastu dena baino.

1305 artikulua

Deuseztasuna gertatzen denean kontratuaren karia edo objektua zilegi ez izatearen ondorioz, egitate hori bi kontratugileei dagokien delitua edo falta bada, kontratugileok ez dute elkarrekiko akziorik izango, eta euren aurka jo ahal izango da; gainera, kontratuaren objektu izan diren gauzei edo prezioari eman behar zaie Zigor Kodeak delitu edo faltaren efektu eta tresnen inguruan agindutako erabilera.

Xedapen hori aplika daiteke delituedo falta kontratugile bati bakarrik dagokionean ere bai; baina erruztatuak erreklama dezake berak emandakoa, eta ez du bete beharrik berak hitzemandakoa.

1306 artikulua

Egitatea moralaren aurkako karia izan eta egitate hori ez bada delitu ez falta, hurrengo erregelak beteko dira:

1. Errua kontratugile biei dagokienean, horietatik inork ere ezin du berreskaera-eskubiderik izan berak kontratuaren ondorioz eman duenagatik, eta ezindu erreklamatu besteak eskaini duenaren betetzea.

2. Errua kontratugile bati bakarrik dagokionean, kontratugile horrek ezin du berrreskaera-eskubiderik izan berak kontratuaren ondorioz eman duenagatik, eta ezin du eskatu besteak eskaini duenaren betetzea. Besteak, moralaren aurkako kariari begira kanpokoa den heinean, erreklama dezake berak eman duena, baina ez du bete beharrik berak eskaini duena.

1307 artikulua

Deuseztasun-adierazpena dela-etagauza itzultzeko betebeharra duenak ezin badu hori egin gauza galdu delako, jasotako fruituak eta galera-unean gauzak zuen balioa itzuli behar ditu, data horrez geroztik sorturiko korrituekin batera.

1308 artikulua

Kontratugile batek itzultzen ez duen bitartean deuseztasun-adierazpena dela-eta itzuli behar duena, bestea ezin da behartua izan berari dagokiona betetzera.

1309 artikulua

Deuseztasun-akzioa azkenduta geratzen da, kontratua baliozkotasunezbaieztatu den unetik.

1310 artikulua

Kontratuak baiezta daitezke, 1261.

artikuluan aipaturiko betekizunak dituztenean bakarrik.

1311 artikulua

Baieztapena esanbidez nahiz isilbidez egin daiteke. Isilbidezko baieztapena badela ulertuko da, deuseztasun-arrazoia jakin eta hori amaituondoren, arrazoi hori inbokatzeko eskubidea duenak egintzaren bat burutu eta egintza horrek nahitaez erakusten duenean eskubideari uko egiteko borondatea.

1312 artikulua

Baieztapenean ez du parterik hartubehar deuseztasun-akzioa egikaritzeko aukerarik ez duen kontratugileak.

1313 artikulua

Baieztapenak ongitzen ditu kontratuak egin unetik izan ditzakeen akatsak.

1314 artikulua

Era berean, kontratuak deuseztatzeko akzioa azkendu egingo da, kontratuhorien objektu den gauza galtzen denean harako akzioa egikari dezakeen pertsonaren doloz edo erruz.

Akzioaren arrazoia bada kontratugileetatik baten ezgaitasuna, gauza galtzea ez da oztopo izango akzioak aurreegin dezan, salbu eta galera gertatzen denean erreklamatzailearen doloz edo erruz, horrek gaitasuna eskuratu eta gero.

III. TITULUA

EZKONTZAREN ONDASUN-ERAENTZA

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1315 artikulua

Ezkontzaren ondasun-eraentzaizango da ezkontideek ezkontzako itunetan hizpatzen dutena, eta kode honetan ezarritako mugapenak baino ez ditu izango.

1316 artikulua

Ezkontzako itunik izan ezean, edohoriek eragingabeak direnean, eraentza irabazpidezko sozietatearena izango da.

1317 artikulua

Ezkontzaren ondasun-eraentza ezkontza bitartean aldarazteak ez dieinoiz ere kalterik egingo hirugarrenek jadanik eskuratuta dituzten eskubideei.

1318 artikulua

Ezkontideen ondasunekin aurre eginbehar zaie ezkontzaren zamei.

Ezkontide batek ez duenean betetzen zama horiei aurre egiteko dueneginbeharra, epaileak, beste ezkontideak hala eskatuta, bere ustez komenigarri diren kautelazko neurriak hartuko ditu eginbehar horren betetzea eta beharrezko aurrerakinak ziurtatzeko, edo etorkizuneko beharrizanak zuzkitzeko.

Ezkontide batek, behar besteko ondasun berezkorik izan ez arren, nahitaezko gastuak dituenean beste ezkontidearen aurka auzitan sartzeagatik,gaitzusterik edo ausarkeriarik izan gabe, edo hirugarrenaren aurka auzitan sartzeagatik, familiaren probetxurako, gastuok ondare erkidearen kontura geratuko dira, eta, horrelakorik izan ezean, beste ezkontidearen ondasun berezkoen kontura, horren egoera ekonomikoak lehenengoari oztopatzen dionean, Prozedura Zibilaren Legearen aginduz, dohaineko justiziaren onura lortzea.

1319 artikulua

Ezkontideetatik edozeinek familiaren beharrizan arruntak asetzeko egintzak gauza ditzake tokiko usadioarekin eta familiaren inguruabarrekin batetorriz, beharrizanok ezkontide horren jagoletzapean jartzen badira.

Ahal hori egikaritzean zorrak hartuzgero, zor horien gaineko erantzukizuna dute, modu solidarioan, ondasun erkideek eta zorra hartzen duen ezkontidearen ondasunek; eta, modu subsidiarioan, beste ezkontidearen ondasunek.

Norbaitek bere dirutza ekartzen baduhalako beharrizanak asetzeko, eskubidea izango du dirutza horren itzulketa lortzeko, bere ezkontzaren eraentzarekin bat etorriz.

1320 artikulua

Ohiko etxebizitzaren gaineko eskubideak eta familiak egunero erabiltzendituen altzarien gaineko eskubideak xedatzeko, nahiz eta eskubide horiek ezkontide batenak bakarrik izan, bi ezkontideen adostasuna izan behar da, edo, hala denean, epailearen baimena.

Xedatzaileak okerreko adierazpena edo adierazpen faltsua egiten badu etxebizitzaren izaerari buruz, adierazpen horrek ez dio kalterik egingo eskuratzaile onustedunari.

1321 artikulua

Ezkontide bat hildakoan, alargunari emango zaizkio senar-emazteen ohiko etxebizitza erkidearen ostilamendua osatzen duten jantziak, altzariak eta tresnak; baina horiek guztiak ez dira zenbatuko alargunari dagokion hartzekoan.

Ez da ulertuko ostilamenduarenbarruan sartzen direnik bitxiak, objektu artistikoak, historikoak eta aparteko balioa duten beste guztiak.

1322 artikulua

Administratze- edo xedatze-egintzaren bat burutzeko, lege-aginduz ezkontide batek bestearen adostasunarekinjardun behar duenean, deusezta daitezke adostasun hori izan gabe burutu eta esanbidez edo isilbidez baieztatzen ez diren egintzak, adostasunik eman ez duen ezkontideak edo beraren jaraunsleek hala eskaturik.

Hala ere, deusezak izango dira ondasun erkideen gain dohainik burututakoegintzak, kasu horietan beste ezkontidearen adostasunik ez badago.

1323 artikulua

Ezkontideek, edozein tituluren bidez, ondasun eta eskubideak eskualdadiezazkiokete elkarri, eta euren artean edozein motatako kontratuak egin ditzakete.

1324 artikulua

Ezkontideen artean ondasun zehatzbatzuk batenak bakarrik direla frogatzeko, nahiko izango da bestearen aitorpena; baina aitorpen horrek berez ez die kalterik egingo aitorlearen nahitaezko jaraunsleei, ezta hartzekodunei ere, horiek erkidegoarenak izan zein ezkontide bakoitzarenak.

II. KAPITULUA

Ezkontzako itunak

1325 artikulua

Ezkontzako itunetan, egilesleekhizpatu, aldarazi edo ordeztu ahal dute euren ezkontzaren ondasun-eraentza eta haren ondoriozko beste edozein xedapen ere bai.

1326 artikulua

Ezkontzako itunak egin daitezkeezkontza egin aurretik zein ondoren.

1327 artikulua

Ezkontzako itunak baliozkoak izan daitezen, eskritura publikoan agerrarazi beharko dira.

1328 artikulua

Deuseza izango da legeen nahiz ohitura onen aurkako edozein hizpaketa,edo ezkontide bakoitzari dagozkion eskubideen berdintasuna mugatzen duena.

1329 artikulua

Legearen arabera ezkon daitekeen adingabeko emantzipatugabeak itunak egin ditzake; baina bere gurasoen edo tutorearen laguntza eta adostasuna izan behar ditu, salbu eta banantze- edo partaidetza-eraentza itundu besterik egiten ez duenean.

1330 artikulua

Epaiketa bidez ezgaituta dagoenakezkontzako itunak egin ditzake bere guraso, tutore edo kuradorearen laguntzarekin bakarrik.

1331 artikulua

Ezkontzako itunen aldarazpena baliozkoa izan dadin, hori egin behar daitunotan egilesle gisa esku hartu zuten pertsonen laguntza eta esku-hartzearekin, baldin eta pertsona horiek bizirik badaude eta aldarazpenak eragina badu eurek emandako eskubideetan.

1332 artikulua

Aurreko itunak aldarazten dituzten hitzarmenak izanez gero, hori oharbaten bidez adieraziko da aurreko hizpaketa jasotzen duen eskrituran; eta notarioak hori agerraraziko du berak luzatzen dituen kopietan.

1333 artikulua

Erregistro Zibilean ezkontzari buruzegindako inskripzio guztietan aipatu behar dira, hala denean, kasuan-kasuan egindako ezkontza-itunak, bai eta ezkontzaren ondasun-eraentza aldarazten duten hizpaketak, epailearen ebazpenak eta gainerako egitateak ere. Batzuek eta besteek ondasun higiezinen gain eragina badute, Jabetza Erregistroan agerrarazi behar dira Hipoteka Legeak ezarritako moduan eta horren ondoreetarako.

1334 artikulua

Bihar-etzi ezkontza izango delakoanitunetara biltzen den hizpaketa oro ondorerik gabe geratuko da, ez bada ezkontzarik egiten urtebeteko epean.

1335 artikulua

Kontratuen erregela orokorrek arautuko dute ezkontzako itunen baliogabetasuna. Deuseztatzearen ondorioekez diete kalterik egingo hirugarren onustedunei.

III. KAPITULUA

Ezkontzaren ondoriozko dohaintzak

1336 artikulua

Ezkontzaren ondoriozko dohaintzakdira edozein pertsonak, ezkontzaren aurretik eta horri begira, senarrarentzat, emaztearentzat edo bientzat egiten dituenak.

1337 artikulua

Erregela orokorrek arautzen dituzte dohaintza horiek, hurrengo artikuluek erregelok aldarazten ez dituztenneurrian.

1338 artikulua

Legearen arabera ezkon daitekeenadingabeko emantzipatugabeak ere, ezkontzako itunetan nahiz horietatik kanpo, bere ezkontzaren ondoriozko dohaintzak egin ditzake bere gurasoen edo tutorearen baimenarekin. Dohaintzok onartzeko, kode honen III. liburuko II. tituluan xedatutakoa beteko da.

1339 artikulua

Senar-emazteei batera dohaintzanemandako ondasunak bi-biei dagozkie, indibiso arruntean eta hainbana, salbu eta dohaintza-emaileak bestelakoa xedatu duenean.

1340 artikulua

Norbaitek ezkontzaren ondoriozzerbait eman edo hitzematen badu, ebikzioaren edo ezkutuko akatsen ondoriozko saneamendu-betebeharra izango du, gaitzustez jarduten duenean bakarrik.

1341 artikulua

Ezkontzaren ondorioz, bihar-etzisenar-emazte izango direnek dohaintzan eman diezazkiokete elkarri oraingo ondasunak.

Era berean, ezkontzaren aurretik etaezkontzako itunetan, etorkizuneko ondasunak eman daitezke dohaintzan, baina heriotza-kasurako bakarrik, eta testamentuzko oinordetzari buruzko xedapenek zehazten duten neurrian.

1342 artikulua

Ezkontzaren ondoriozko dohaintzak ondorerik gabe geratuko dira,ezkontzarik ez bada egiten urtebeteko epean.

1343 artikulua

Dohaintza horiek arrazoi orokorrengatik ezezta daitezke, salbu eta eurokegin eta gero seme-alabak jaiotzen direnean, edo haiek egitean ustez hilda zeudenak bizirik daudenean.

Hirugarrenek egindako dohaintzetan, zamen ez-betetzetzat har daitezke,dohaintzari ezar dakizkiokeen zama zehatzen ez-betetzeaz gain, edozein arrazoiren ondorioz ezkontza deuseztatzea, eta banantzea eta dibortzioa ere bai, baldin eta banantze edo dibortzio hori eragin zuten egitateak, epaiaren arabera, ezkontide dohaintza-hartzaileari egotzi ahal bazaizkio.

Ezkonberriek egindako dohaintzetan, zamen ez-betetzetzat har daitezke, zama zehatzen ez-betetzeaz gain, ezkontza deuseztatzea ere bai, baldin eta dohaintza-hartzaileak gaitzustez jarduten badu.

Eskergabekeriatzat jo daitezke, legezko kasuez gain, dohaintza-hartzaileak 855.

artikuluko jaraunsgabetze-arrazoia betetzea, edo epaiaren arabera banantzearen edo dibortzioaren arrazoia dohaintzahartzaileari egoztea.

IV. KAPITULUA

Irabazpidezko sozietatea

I. ATALA

Xedapen orokorrak

1344 artikulua

Irabazpidezko sozietatearen bidez,erkide egiten dira ezkontideentzat batak nahiz besteak lorturiko irabazi edo etekinak; ezkontza desegitean, horiek erdi bana eratxikiko zaizkie bi-bioi.

1345 artikulua

Irabazpidezko sozietatea hasiko daezkontza egiteko unean, edo geroago, ezkontzako itunetan eraentza hori hizpatzen denean.

II. ATALA

Ondasun pribatiboak eta ondasun erkideak

1346 artikulua

Ezkontide bakoitzaren ondasun pribatiboak dira: 1. Sozietatea hastean ezkontide bakoitzari dagozkion ondasun eta eskubideak.

2. Geroago ezkontide bakoitzak dohain bidez eskuratzen dituenak.

3. Ondasun pribatiboen kontura edohorien ordez eskuratutakoak.

4. Ezkontide bati bakarrik dagokionatzera-eskuratzeko eskubidearen bidez eskuratutakoak.

5. Pertsonari datxezkion ondasunaketa ondare-eskubideak, eta inter vivos eskualdatu ezin direnak.

6. Ezkontide bati berari edo harenondasun pribatiboei eragindako kalteen ordaina.

7. Norberak erabiltzeko arropa etaobjektuak, horiek aparteko baliorik ez badute.

8. Lanbide edo ogibidean aritzekobeharrezkoak diren tresnak, salbu eta establezimendu edo ustiategi erkidearen zati osagarri nahiz gehigarriak direnean.

4 eta 8. paragrafoetan aipaturikoondasunek ez dute izaera pribatiboa galduko, horiek funts erkideekin eskuratu arren; baina, kasu horretan, sozietatea ezkontide jabearen hartzekoduna izango da ordaindutako balioaren neurrian.

1347 artikulua

Irabazpidezko ondasunak dira: 1. Ezkontideetatik edozeinen lan edo industriaren bidez lorturikoak.

2. Ondasun pribatiboek eta irabazpidezkoek sortutako fruitu, errenta edokorrituak.

3. Ondare erkidearen kontura kostubidez eskuratutakoak, eskuraketa hori erkidegoarentzat egin nahiz senarrarentzat edo emaztearentzat bakarrik egin.

4. Atzera-eskuratzeko eskubide irabazpidezkoaren bidez eskuraturikoak,nahiz eta horiek diru-funts pribatiboekin ordaindu; kasu horretan, sozietatea ezkontidearen zorduna izango da ordaindutako balioaren neurrian.

5. Ezkontideetatik edozeinek, sozietatea indarrean dagoen artean, ondasun erkideen kontura sortutako enpresa eta establezimenduak. Enpresa edo establezimendu horien eraketan kapital pribatiboa eta kapital erkidea pilatzen badira, 1354. artikuluan xedatutakoa aplikatuko da.

1348 artikulua

Urte-kopuru zehatzean kobratukoden kopuru edo kreditua ezkontide batena bakarrik bada ondasun pribatibo gisa, ez dira irabazpidezkoak izango ezkontza bitartean mugaeguneraturiko epeetan kobratzen diren kopuruak; kreditua zein ezkontiderena izan eta berorren kapitaltzat hartuko dira kopuruok.

1349 artikulua

Ezkontide bati bakarrik badagokiogozamen-eskubidea edo pentsio-eskubidea, eskubide hori ezkontide horren ondasun pribatiboa izango da; baina irabazpidezkoak izango dira ezkontza bitartean sorturiko fruitu, pentsio edo korrituak.

1350 artikulua

Ezkontide bakoitzak sozietatera abelburuak ekartzen baditu ondasun pribatibo gisa, irabazpidezkotzat hartuko dira sozietatea desegitean kopuru horretatik gora geratzen diren abelburuak.

1351 artikulua

Irabazpidezko sozietatearenak izangodira ezkontideetatik edozeinek jokoan lortzen dituen irabaziak, bai eta beste edozein arrazoiren bidez lortzen dituenak ere, horiek itzuli beharrik ez badago.

1352 artikulua

Aurretiaz akzio pribatiboen edobestelako sozietate-titulu nahiz sozietate-partaidetzen gaineko titulartasuna izateagatik harpideturikoak pribatiboak izango dira. Izaera hori edukiko dute, orobat, harpidetza-eskubidea besterentzeagatik lortutako kopuruek.

Harpidetza ordaintzeko funts erkideak erabiltzen badira, edo akzioaketekinen kontura jaulkitzen badira, ordaindutako balioa berreskura daiteke.

1353 artikulua

Sozietatea bitartean eta zati berezirik izendatu gabe, bi ezkontideei batera ondasun batzuk dohaintzan eman, edo testamentu bidez halakoak uzten bazaizkie, ondasunok irabazpidezkoak direla ulertuko da, eskuzabaltasuna bibiok onartu eta dohaintza-emaileak edo testamentugileak aurkakoa xedatzen ez duenean.

1354 artikulua

Prezio edo kontraprestazioaren bidez eskuraturiko ondasunak, prezioedo kontraprestazio horren zati bat irabazpidezkoa dela eta beste zatia pribatiboa, irabazpidezko sozietatearenak eta ezkontidearenak edo ezkontideenak izango dira indibisoan, bakoitzak egin dituen ekarpenen arabera.

1355 artikulua

Bi ezkontideek, elkarrekin adosetorriz, irabazpidezko izaera eratxiki ahal diete ezkontza bitartean kostu bidez eskuratzen dituzten ondasunei, prezio edo kontraprestazioaren etorburua, eta hori ordaintzeko modu eta epeak edozein izanda ere.

Eskuraketa bi-biok batera eta kuotarik eratxiki gabe egin bada, uste izango da ezkontideok ondasun horiei irabazpidezko izaera emateko borondatea dutela.

1356 artikulua

Sozietatea bitartean eta prezio geroratuaren truk, ezkontide batek ondasunak eskuratzen dituenean, ondasunokirabazpidezko izaera izango dute, lehenengo ordainketa izaera horretakoa bada, nahiz eta gainerako ordainketak diru pribatiboarekin egin. Lehenengo ordainketak izaera pribatiboa badu, ondasunak ere izaera hori edukiko du.

1357 artikulua

Ezkontide batek epera erosten baditu ondasunak sozietatea hasi baino lehen, ondasun horiek izaera pribatiboaedukiko dute beti, nahiz eta prezio geroratua, osorik zein zati batez, irabazpidezko diruarekin ordaindu.

Salbuespen gisa har daitezke familiaren etxebizitza eta ostilamendua; horieidagokienez, 1354. artikulua aplikatuko da.

1358 artikulua

Kode honekin bat etorriz ondasunak pribatiboak ala irabazpidezkoakdirenean, horiek eskuratzeko erabili diren ondasunek zein etorburu duten kontuan hartu gabe, ordaindutako balioa itzuli behar da, ondasun erkideen edo berezko ondarearen kontura, hurrenez hurren, likidazio-unean balio horren zenbateko eguneratua emanez.

1359 artikulua

Eraikinak, landaketak eta bestelako hobekuntzak egiten direnean ondasun erkideetan eta ondasun pribatiboetan, horiek ukituriko ondasunen izaera zein izan eta horixe izango da haiena ere, ordaindutako balioaren itzulketari kalterik egin gabe.

Dena den, ondasun pribatiboetanhobekuntza egiten denean funts erkideak inbertitzearen ondorioz edo ezkontideetatik edozeinek jardutearen ondorioz, sozietatea hartzekodun izango da, hobekuntzaren ondorioz ondasunek, sozietatea desegiteko edo hobeturiko ondasuna besterentzeko unean, izan duten balio-gehikuntzaren neurrian.

1360 artikulua

Aurreko artikuluaren erregela berberak aplikatuko zaizkie merkataritzako ustiategian, establezimenduan nahizbeste edozein enpresatan izandako ondare-gehikuntzei.

1361 artikulua

Ezkontzan dauden ondasunak irabazpidezkoak direla uste da, bi ezkontideetatik bati ondasun pribatibo gisadagozkiola frogatzen ez den bitartean.

III. ATALA

Irabazpidezko sozietatearen zamak eta betebeharrak

1362 artikulua

Gastuak irabazpidezko sozietatearen ardurapekoak izango dira, gastuonetorburua hurrengo arrazoietatik bat denean: 1. Familia mantentzea, bi-bion seme-alabak elikatu eta heztea, eta familiaren usadio eta inguruabarren arabera aurreneurrizko laguntzak ematea.

Ezkontide baten seme-alabak elikatueta heztea irabazpidezko sozietateari dagokio, seme-alabok familiaren etxean bizi direnean. Bestelako kasuetan, irabazpidezko sozietateak ordainduko ditu kontzeptu horien ondoriozko gastuak; baina, likidazio unean, sozietateari itzuli beharko zaizkio gastu horiek.

2. Ondasun erkideak eskuratu, ukaneta lupertzea.

3. Ezkontideetatik edozeinen ondasun pribatiboak modu arruntean administratzea. 4. Ezkontide bakoitzaren negozioak behar bezala ustiatzea edo lanbide, erti nahiz ogibidean aritzea.

1363 artikulua

Era berean, sozietatearen ardurapekoak izango dira bi ezkontideek, elkarrekin ados etorriz, dohaintzan emanedo hitzematen dituzten kopuruak, salbu eta horiek, oso-osorik edo zati batez, euretako baten ondasun pribatiboekin ordainduko direla ituntzen denean.

1364 artikulua

Ezkontide batek, irabazpidezko sozietatearen ardurapeko gastu nahiz ordainketetarako, ondasun pribatiboakekartzen baditu, ezkontide horrek eskubidea izango du ondasun horien balioa berreskuratzeko, ondare erkidearen kontura.

1365 artikulua

Irabazpidezko ondasunek zuzenekoerantzukizuna izango dute hartzekodunari begira, ezkontide batek zorrak hartzen baditu:

1. Etxeko ahala egikaritzean, edoirabazpidezko ondasunak kudeatu nahiz xedatzean, hori egitea berari badagokio lege-aginduz edo itunen ondorioz.

2. Lanbide, erti edo ogibidean moduarruntean aritzean, edo ondasun pribatiboak modu arruntean administratzean.

Ezkontideetatik bat merkataria bada,Merkataritza Kodean xedatutakoa beteko da.

1366 artikulua

Sozietatearen erantzukizun eta ardurapekoak izango dira ezkontide batekkontratutik kanpo hartutako betebeharrak, ezkontzako sozietatearen onurarako jarduteagatik edo ondasunak administratzeagatik, salbu eta ezkontide zordunaren doloak edo erru astunak eragiten dituenean.

1367 artikulua

Irabazpidezko ondasunekin aurreegingo zaie beti bi ezkontideek batera hartutako betebeharrei, eta ezkontide batek bestearen esanbidezko adostasunarekin harturiko betebeharrei ere bai.

1368 artikulua

Halaber, egitezko banantze-kasuetan, irabazpidezko ondasunek erantzukizuna izango dute ezkontide batek hartutako zorren gain, zorrok hartzen badira irabazpidezko sozietatearen ardurapeko seme-alabak mantendu, horiei lagundu eta haiek hezteko.

1369 artikulua

Ezkontide baten zorrak aldi bereansozietatearen zorrak badira, sozietatearen ondasunek erantzukizun solidarioa izango dute zor horien gain.

1370 artikulua

Ezkontide batek, bestearen adostasunik gabe, irabazpidezko ondasun bateskuratzen duenean horren prezioa geroratuz, eskuraturiko ondasunak beti izango du prezio geroratuaren gaineko erantzukizuna, kode honen erregelen arabera beste ondasun batzuek duten erantzukizunari kalterik egin gabe.

1371 artikulua

Ezkontza bitartean ezkontide batekedozein jokotan galdu eta ordaintzen duenak ez du txikiagotzen irabazpidezko ondasunetan ezkontide horri dagokion zatia, galera neurrizkoa bada familiaren usadio eta inguruabarren arabera.

1372 artikulua

Legeak joko jakin batzuetan irabazitakoa erreklamatzeko akzioa eman,eta halako jokoetan ezkontide batek zerbait galdu, eta hori ordaintzen ez badu, ezkontide zordunaren ondasun pribatiboek bakarrik izango dute galdutakoaren gaineko erantzukizuna.

1373 artikulua

Ezkontide bakoitzak bere ondare pertsonalarekin egiten die aurre zor pribatiboei, eta, ondasun pribatiboak zor horiek ordaintzeko beste ez badira, hartzekodunak irabazpidezko ondasunen enbargoa eska dezake, eta enbargo hori berehala jakinaraziko zaio beste ezkontideari, eta horrek eska dezake, irabazpidezko ondasunen ordez, enbarga dadila ezkontide zordunak ezkontzako sozietatean duen zatia; kasu horretan, enbargoak berarekin ekarriko du ezkontzako sozietatea desegitea.

Exekuzioa ondasun erkideen gainegiten bada, ulertuko da ezkontide zordunak jasota duela, bere partaidetzaren kontura, ondasun exekutatuen balioa, ezkontide horrek beste ondasun pribatibo batzuekin ordaintzen dituenean ondasun erkide horiek, edo ezkontzako sozietatea likidatzen denean.

1374 artikulua

Aurreko artikuluak aipatzen duendesegitea gertatu eta gero, ondasunen banantze-eraentza aplikatuko da, salbu eta, hiru hilabeteko epean, zordunaren ezkontideak agiri publikoan aukeratzen duenean irabazpidezko beste sozietate bat hastea.

IV. ATALA

Irabazpidezko sozietatea administratzea

1375 artikulua

Ezkontzako itunetan bestelako hizpaketarik izan ezean, irabazpidezko ondasunen kudeaketa eta xedapena bi ezkontideei dagozkie batera, ondorengo artikuluek agintzen dutenari kalterik egin gabe.

1376 artikulua

Administratze-egintzak burutzeko biezkontideen adostasuna beharrezkoa denean, horietatik bat adostasuna emateko ezinduta badago edo bidegabe ezezkoa ematen badio adostasuna emateari, epaileak adostasun hori ordez dezake bere ustez eskaera oinarriduna bada.

1377 artikulua

Irabazpidezko ondasunen gain kostu bidez xedatze-egintzak burutzeko,nahitaezkoa izango da bi ezkontideen adostasuna.

Ezkontide batek adostasuna emateariezezkoa ematen badio edo adostasun hori emateko ezinduta badago, epaileak xedatze-egintza bat edo batzuk baimen ditzake, aurretiaz informazio laburra bilduz, bere ustez egintzok familiaren intereserako direnean. Salbuespenez, epaileak bere ustez komenigarri diren mugapen edo kautelak erabakiko ditu.

1378 artikulua

Deusezak izango dira dohainekoegintzak, bi ezkontideen adostasunarekin burutzen ez badira. Hala ere, ezkontide bakoitzak usadioaren araberako eskuzabaltasunak egin ditzake irabazpidezko ondasunekin.

1379 artikulua

Ezkontide bakoitzak testamentubidez xeda ditzake irabazpidezko ondasunen erdiak.

1380 artikulua

Irabazpidezko ondasun baten gaineko testamentu-xedapenak bere ondore guztiak sortuko ditu, baldin eta ondasun hori testamentugilearen jarauntsiari adjudikatzen bazaio. Bestela ulertuko da legatuan ematen dela ondasun horrek testamentugilearen heriotza-unean duen balioa.

1381 artikulua

Ondare pribatiboen fruitu eta irabaziek, eta edozein ezkontideren irabaziek sozietatearen hartzekoa osatzendute, eta irabazpidezko sozietatearen zama eta erantzukizunen menpe geratzen dira. Hala ere, ezkontide bakoitzak bere ondasunen fruitu eta produktuak xeda ditzake, bere ondare pribatiboaren administratzaile den heinean eta ondore horretarako bakarrik.

1382 artikulua

Ezkontide bakoitzak, bestearen adostasunik gabe, baina hori jakinaren gainean dagoela, aurrerakin gisa har dezake familiaren usadio eta inguruabarrenarabera beharrezkoa duen irabazpidezko eskudirua, bere lanbidean aritzeko edo bere ondasunak modu arruntean administratzeko.

1383 artikulua

Ezkontideek informazioa eman behar diote elkarri, aldian-aldian, edozeinjarduera ekonomikoren egoerari buruz eta jarduera horren etekinei buruz.

1384 artikulua

Baliozkoak izango dira ezkontide batek, ondasunak administratu edo diruanahiz balore-tituluak xedatzeko, burutzen dituen egintzak, baldin eta ondasun, diru nahiz balore-titulu horiek ezkontide horren izenean edo eskuetan badaude.

1385 artikulua

Kreditu-eskubideak, horien izaeraedozein izanik ere, zein ezkontideren izenean eratu eta ezkontide horrek egikarituko ditu eskubideok.

Ezkontideetatik edozeinek burutuahal izango du ondasun eta eskubide erkideen defentsa, akzio nahiz salbuespenen bitartez.

1386 artikulua

Beharrezko eta presako egintzak burutzeko, egintzok bereziak izan arren,nahiko da ezkontide baten adostasuna.

1387 artikulua

Ezkontideari lege-aginduz eskualdatuko zaizkio irabazpidezko sozietateak dituen ondasunen administrazioaeta xedapena, baldin eta ezkontide hori bere ezkontidearen tutorea edo legezko ordezkaria bada.

1388 artikulua

Auzitegiek ezkontide bati eman diezaiokete administrazioa, bestea adostasuna emateko ezinduta dagoenean, familia bertan behera utzi duenean edoegitezko banantzea gertatu denean.

1389 artikulua

Aurreko bi artikuluetan xedatutakoaren ondorioz administrazioa jasotzen duen ezkontideak ahalmen osoak ditu horretarako, salbu eta epaileak, aurretiaz informazio laburra bilduz, kautelak edo mugapenak ezartzen dituenean, bere ustez familiaren intereserako hala komeni delako.

Edonola ere, ondasun higiezinak, merkataritzako establezimenduak, aparteko balioa duten objektuak edo balore higigarriak xedatzeko, nahitaezkoa izango da epailearen baimena, lehenespeneko harpidetza-eskubidea xedatzeko izan ezik.

1390 artikulua

Ezkontide batek administratze- edo xedatze-egintzaren bat burutzen badu, eta, horren ondorioz, ezkontideak etekin nahiz irabaziak lortzen baditu bere buruarentzat bakarrik, edo doloz sozietateari kalte egiten badio, ezkontideak sozietateari zor dio onura edo kalteen zenbatekoa, nahiz eta beste ezkontideak egintzaren eragingarritasuna aurkaratu ez, hori bidezkoa denean.

1391 artikulua

Norbaitek egintzaren bat burutzenduenean bere ezkontidearen eskubideei iruzur eginez, aurreko artikuluan xedatutakoa aplikatuko da beti; eta, horrez gain, eskuratzaileak gaitzustez jokatu badu, harako egintza hutsaltzeko modukoa izango da.

V. ATALA

Irabazpidezko sozietatea desegin eta likidatzea

1392 artikulua

Irabazpidezko sozietatea zuzenbideosoz amaituko da:

1. Ezkontza desegiten denean. 2. Ezkontza deuseza dela adierazten denean.

3. Ezkontideen arteko banantzeaepaiketa bidez dekretatzen denean.

4. Ezkontideek beste ondasun-eraentza bat ituntzen dutenean, kode honetan arauturiko moduan.

1393 artikulua

Halaber, irabazpidezko sozietateaamaituko da, ezkontide batek hori eskatu eta epaileak hala erabakitzen badu, hurrengo kasuetatik batean:

1. Beste ezkontidea epaiketa bidezezgaitua izan denean, ezkontide hori absente dagoela edo zarrastela dela adierazi denean, porrotean edo hartzekodunen konkurtsoan dagoela adierazi denean, edota familia bertan behera uzteagatik kondenatua izan denean.

Epaileak desegitea erabaki dezan,nahiko izango da hori eskatzen duen ezkontideak epailearen ebazpen egokia aurkeztea.

2. Beste ezkontideak bere kasa ondarearen gaineko xedatze- edo kudeatze-egintzak burutu, eta egintzok iruzurra, kaltea nahiz arriskua dakartenean, beste ezkontideak sozietatean dituen eskubideentzat.

3. Ezkontideek urtebete baino gehiago daramatenean egitez banandurik,bi-biok horretan ados daudelako edo batek etxea bertan behera utzi duelako.

4. Ez-betetze larri edo errepikatuaburutzen denean, ezkontideek euren jarduera ekonomikoen ibilerari eta etekinei buruz informazioa emateko duten eginbeharraren aurka.

Zor pribatiboak direla-eta ezkontidebatek irabazpidezko sozietatean duen zatia enbargatu eta sozietatea desegiteko, kode honetan bereziki xedatutakoa beteko da.

1394 artikulua

Aurreko artikuluan agindutako desegiteak ondoreak sortuko ditu hori erabakitzen den datatik. Desegite-arrazoirik dagoen ala ez erabakitzeko auzia jartzen bada, inbentarioa egin beharko da behin auzi horren izapidetza hasi eta gero, eta epaileak ondasunak administratzeko beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu; administrazio arrunta gainditzen duten egintza guztietarako, nahitaezkoa izango da epailearen baimena.

1395 artikulua

Ezkontzaren deuseztasuna dela-eta irabazpidezko sozietatea desegin, eta ezkontide baten gaitzustea adierazten denean, beste ezkontideak aukeran du ezkontzaren eraentza atal honetako arauen arabera likidatu edo partaidetza-eraentzari buruzko xedapenen arabera likidatzea; eta ezkontide gaitzustedunak ez du eskubiderik izango beste ezkontideak lorturiko irabazietan parte hartzeko.

1396 artikulua

Behin sozietatea desegin eta gero,hori likidatu beharra dago; likidazioa hasiko da sozietatearen aktibo eta pasiboari buruzko inbentarioa eginez.

1397 artikulua

Aktiboaren barruan sartu beharkodira:

1. Desegite-unean dauden irabazpidezko ondasunak. 2. Legearen aurkako edo iruzurrezko negozioen bidez besterendutako ondasunen zenbateko eguneratua, ondasun horiek berreskuratzen ez badira.

3. Ezkontide baten ardurapekoakizanik, sozietateak ordaintzen dituen kopuruen zenbateko eguneratua, eta, oro har, edozein ezkontideren aurka sozietateak dituen kredituen zenbateko eguneratua.

1398 artikulua

Sozietatearen pasiboaren barruansartuko dira hurrengo partidak:

1. Sozietatearen ardurapeko zorrak,horiek ordaintzeko badaude.

2. Ondasun pribatiboen baliobesteko zenbateko eguneratua, ondasunhoriek diruz itzuli behar direnean sozietatearen intereserako gastatu izan direlako.

Erregela bera aplikatuko zaie ondasunotan gertaturiko narriadurei, horieksortzen badira ondasunak sozietatearen onurarako erabiltzearen ondorioz.

3. Sozietatearen ardurapekoak izanik,ezkontide batek ordaintzen dituen kopuruen zenbateko eguneratua, eta, oro har, ezkontideek sozietatearen aurka dituzten kredituen zenbateko eguneratua.

1399 artikulua

Behin inbentarioa egin eta gero, sozietatearen zorrak ordainduko dira lehenengo lekuan, mantenu-zorretatik hasita, horiek lehenespenekoak izango baitira beti. Gainerako zorrei dagokienez, inbentariopeko ondasunak ez badira zorrok ordaintzeko beste, kredituen pilaketa eta hurrenkerari buruz xedatutakoa beteko da.

1400 artikulua

Zorrak ordaintzeko beste eskudirurik ez dagoenean, irabazpidezko ondasunen adjudikazioak eskain daitezke helburu horretarako; baina, edozein partaidek edo hartzekodunek hala eskatzen badu, ondasunok besterenduko dira, eta euren zenbatekoarekin egingo da ordainketa.

1401 artikulua

Sozietatearen zorrak oso-osorik ordaintzen ez diren bitartean, hartzekodunek eutsi egingo diete ezkontide zordunaren aurka dituzten kredituei. Zordun ezden ezkontideak berari adjudikatu zaizkion ondasunekin egingo die aurre halako zorrei, baldin eta inbentarioa behar den moduan egiten bada epaiketa bidez edo epaiketatik kanpo.

Horren ondorioz ezkontide batek ordaintzen badu berari egotzi ahal zaionkopurua baino gehiago, bestearen aurka berreskaera-eskubidea erabil dezake.

1402 artikulua

Irabazpidezko sozietatearen hartzekodunek horren likidazioan dituzteneskubideak, eta legeek jarauntsien banaketa eta likidazioan eurei aitortzen dizkietenak, berberak dira.

1403 artikulua

Behin sozietatearen zor eta zamak ordaindu eta gero, ezkontide bakoitzari zor zaizkion kalte-ordain eta itzulketak ordainduko dira, inbentariopeko ondasunak hori egiteko beste diren heinean; konpentsazio egokiak egingo dira ezkontidea sozietatearen zorduna denean.

1404 artikulua

Inbentariopeko ondasunetan aurreko artikuluek finkaturiko kenkariakegin eta gero, gerakinak irabazpidezko sozietatearen hartzekoa osatuko du, eta gerakin hori erdibanatu egingo da ezkontideen artean edo euren jaraunsleen artean.

1405 artikulua

Likidazio-unean ezkontide bat bestearen hartzekodun pertsonal gertatzenbada, ezkontide horrek eska dezake bere kreditua ondasun erkideak adjudikatuz ordaindua izan dadin, salbu eta zordunak borondatez ordaintzen duenean.

1406 artikulua

Ezkontide bakoitzak eskubidea izango du, bere hartzekoa bete arte, bertanlehenespenez sar daitezen:

1. Norberak erabiltzeko ondasunakizanik, 1346. artikuluaren 7. zenbakian sartzen ez direnak.

2. Ezkontide horrek benetan kudeatzen duen ustiategi ekonomikoa. 3. Ezkontideak bere lanbidean aritzeko erabili duen lokala.

4. Ezkontide bat hiltzen denean,besteak ohiko bizilekutzat izan duen etxebizitza.

1407 artikulua

Aurreko artikuluaren 3 eta 4. zenbakietako kasuetan, ezkontideak eskadezake, aukeran baitu, ondasunen jabetza berari eratxikitzea, edo, horien gain eta beraren mesederako, erabiltze- edo biztantze-eskubidea eratzea.

Ondasunen edo eskubidearen balioak gainditzen badu ezkontide adjudikaziodunaren hartzekoarena, ezkontide horrek diruz ordaindu behar du gaindikina.

1408 artikulua

Ondasunen masa erkidetik mantenua emango zaie ezkontideei, edo, haladenean, alargunari eta seme-alabei, inbentariopeko ondasunak likidatzen diren bitartean eta pertsona horiei euren hartzekoa eman arte; hala ere, mantenuaren kopuruak gainditzen badu pertsona horiek fruitu eta errenten ondorioz jasoko zuketena, euren hartzekotik kenduko da gaindikina.

1409 artikulua

Pertsona bera bi aldiz edo gehiagoezkontzeagatik, bi ezkontza edo gehiagoren irabazpidezkoak aldi berean likidatu behar badira, eta inbentariorik ez badago, era guztietako frogak onartuko dira sozietate bakoitzaren kapitala zehazteko. Zalantzarik izanez gero, irabazpidezkoak proportzioz eratxikiko zaizkie sozietate ezberdinei, bakoitzaren iraupena eta kasuan kasuko ezkontideen ondasunak nahiz sarrerak kontuan hartuta.

1410 artikulua

Kapitulu honetan beren beregi arauturik ez dauden gai guztietan, besteak beste, inbentarioa eratzean, ondasunak tasatu eta saltzeko erregeletan, ondasunak zatitzean, partaideei egindako adjudikazioetan eta gainerakoetan, jarauntsiaren banaketa eta likidazioari buruz ezarritakoa beteko da.

V. KAPITULUA

Partaidetza-eraentza

1411 artikulua

Partaidetza-eraentzaren bidez, ezkontide bakoitzak eskubidea eskuratzendu, zertarako eta eraentza hori indarrean egon artean besteak lortu dituen irabazietan parte hartzeko.

1412 artikulua

Ezkontide bakoitzari dagozkio administrazioa, luperketa eta xedapen askea,ezkontza egiteko unean berak zituen ondasunen gain, eta geroago edozein tituluren bidez eskura ditzakeen ondasunen gain ere bai.

1413 artikulua

Kapitulu honetan arautzen ez direngai guztietan, ondasunen banantze-eraentzari buruzko arauak aplikatuko dira partaidetza-eraentza indarrean dagoen artean.

1414 artikulua

Partaidetza-eraentzapean ezkontzendirenek, biek batera, ondasun edo eskubideren bat eskuratzen badute, ondasun edo eskubide hori bi-bioi dagokie indibiso arruntean.

1415 artikulua

Partaidetza-eraentza azkentzen da irabazpidezko sozietatearentzat agindutako kasu berberetan, eta 1394 eta 1395. artikuluetan xedatutakoa aplikatzen da.

1416 artikulua

Ezkontide batek partaidetza-eraentzaren amaiera eska dezake, bestearenadministrazio irregularrak kalte larriak egin ahal dizkienean haren interesei.

1417 artikulua

Behin azkentzea gertatu eta gero,irabaziak zehaztuko dira, ezkontide bakoitzaren hasierako eta amaierako ondareen artean dauden aldeak kontuan hartuta.

1418 artikulua

Ulertuko da ezkontide bakoitzarenhasierako ondarean sartzen direla:

1. Eraentza hastean ezkontide bakoitzari dagozkion ondasun eta eskubideak. 2. Jarauntsi, dohaintza nahiz legatuaren bidez geroago eskuratutakoak.

1419 artikulua

Ezkontide bakoitzari eraentza hastean dagozkion betebeharrak kendukodira, eta, hala denean, oinordetza-betebeharrak eta dohaintza zein legatuari datxezkion zamak ere bai, horiek jarauntsiko edo dohaintzapeko ondasunak gainditzen ez dituzten neurrian.

1420 artikulua

Pasiboa aktiboa baino handiagoabada, ez da hasierako ondarerik izango.

1421 artikulua

Hasierako ondarea osatzen dutenondasunak zenbatetsiko dira eraentza hastean, edo, hala denean, horiek eskuratzeko unean, halakoek duten egoera eta balioa kontuan hartuta.

Zenbatespenaren zenbatekoa eguneratu beharko da eraentza amaitzenden egunean.

1422 artikulua

Ezkontide bakoitzaren amaierakoondarea osatuko dute eraentza amaitzeko unean ezkontide horren titulartasunpekoak diren ondasun eta eskubideek, betetzeke dauden betebeharrak kenduz.

1423 artikulua

Amaierako ondarean sartuko da ezkontide batek bestearen adostasunikgabe dohain bidez xedatu dituen ondasunen balioa, salbu eta xedapen horiek usadioen araberako eskuzabaltasunak direnean.

1424 artikulua

Erregela bera aplikatuko da, ezkontide batek, bestearen eskubideei iruzureginez, burutzen dituen egintzei dagokienez.

1425 artikulua

Amaierako ondarea osatzen dutenondasunak eraentza amaitzeko unean zenbatetsiko dira, haiek duten egoera eta balioa kontuan hartuz; eta, dohainik edo iruzurrez besterendutako ondasunak, besterentze-unean horiek zuten egoera eta eurok amaierako eguna arte artatu izan balira beroriek izango zuketen balioa aintzat hartuz.

1426 artikulua

Ezkontide batek bestearen aurkaedozein tituluren ondorioz dituen kredituak, baita ezkontide horren betebeharrak zuzkitu edo betetzearen ondorioz ere, ezkontide hartzekodunaren amaierako ondarean zenbatu eta ezkontide zordunaren ondaretik kenduko dira.

1427 artikulua

Ezkontide baten eta bestearen amaierako eta hasierako ondareen arteko aldea positiboa denean, gehikuntzariktxikiena izan duen ezkontideak jasoko du bere ondare-gehikuntzaren eta beste ezkontideak izandako gehikuntzaren arteko aldearen erdia.

1428 artikulua

Ondareetatik batek bakarrik dueneansaldo positiboa, partaidetza-eskubidea izango da ondare horren titular ez den ezkontidearentzat, harako gehikuntzaren erdiaren gainean.

1429 artikulua

Eraentza eratzean itun daiteke aurreko bi artikuluek ezartzen duten partaidetzaz besteko edozein; baina itundutako horrek neurri eta proportzio berean eraendu beharko du bi ondareetan eta bi ezkontideen mesederako.

1430 artikulua

Erdi banako partaidetza besterikezin da hitzartu, inork bere ezkontideaz besteko pertsona batekin ondorengoak baditu.

1431 artikulua

Partaidetza-kreditua diruz ordaindubeharko da. Zailtasun larriak badaude berehalako ordainketa egiteko, epaileak geroratzea eman dezake, baldin eta geroratze hori ez bada hiru urtetik gorakoa, eta zorra eta horren legezko korrituak behar beste bermaturik geratzen badira.

1432 artikulua

Partaidetza-kreditua ordain daiteke ondasun zehatzak adjudikatuz, interesdunak horretan ados badatoz, edo,zordunak egindako eskaera oinarridunaren ondorioz, epaileak hori erabakitzen badu.

1433 artikulua

Zordunaren ondarean ez badagobehar besteko ondasunik irabazien gaineko partaidetza-eskubidea ordaintzeko, ezkontide hartzekodunak aurkara ditzake bere adostasunik gabe dohain bidez egindako besterentzeak eta bere eskubideei iruzur eginez buruturikoak ere bai.

1434 artikulua

Aurreko artikuluak aipatzen dituenaurkaratze-akzioak iraungi egingo dira, partaidetza-eraentza azkendu eta bi urte igaro eta gero; eta akzio horiek ezin izango dira egikaritu kostu bidezko eskuratzaile onustedunen aurka.

VI. KAPITULUA

Ondasunen banantze-eraentza

1435 artikulua

Ezkontideen artean ondasunen banantzea izango da: 1. Ezkontideek hori hitzartu dutenean.

2. Ezkontideek ezkontza-itunetanhitzartu dutenean euren artean ez dela irabazpidezko sozietaterik izango, baina ez dituztenean adierazi euren ondasunetan eraendu behar duten erregelak.

3. Ezkontza bitartean irabazpidezkosozietatea edo partaidetza-eraentza azkentzen denean, salbu eta interesdunen borondatez eraentza horren ordez beste eraentza bat ezartzen denean.

1436 artikulua

Ondasunak banantzeko demandaeta banantze hori adierazten duen epai irmoa Jabetza Erregistro eskudunean jaso behar dira idatzoharraren edo inskripzioaren bidez, hurrenez hurren, ondasun higiezinen gainekoak badira.

Epai irmoa Erregistro Zibilean ere jaso behar da idatzoharraren bidez.

1437 artikulua

Ondasunen banantze-eraentzan, ezkontide bakoitzari dagozkio haren hasierako unean berak dituen ondasunaketa geroago edozein tituluren bidez eskuratzen dituenak ere bai. Era berean, ezkontide bakoitzari dagozkio ondasun horien administrazioa, gozatzea eta xedatze askea.

1438 artikulua

Ezkontideek parte hartuko dute ezkontzaren zamei aurre egitean. Hitzarmenik egin ezean, aurre egite horretan parte hartuko dute bakoitzak dituen baliabide ekonomikoen arabera. Etxerako egiten den lana zametan parte hartzeko bide gisa hartuko da, eta lan horrek eskubidea emango du banantze-eraentza azkentzean konpentsazioa jasotzeko; hitzarmenik egin ezean, epaileak finkatuko du konpentsazio hori.

1439 artikulua

Ezkontide batek bestearen ondasunak nahiz interesak administratu edokudeatzen baditu, mandatariari dagozkion betebehar eta erantzukizun berberak izango ditu; hala ere, ezkontide horrek ez du izango kontuak emateko betebeharrik, bien bitartean eskuratu edo kontsumitzen dituen fruituen inguruan, salbu eta frogatzen denean fruituok ez zituela inbertitu ezkontzaren zamei aurre egiteko beharrizanetan.

1440 artikulua

Ezkontide bakoitzak harturiko betebeharren gainean, berak du erantzukizun esklusiboa. Etxeko ahal arrunta egikaritzean hartu betebeharren gaineko erantzukizuna bi ezkontideek izango dute, kode honen 1319 eta 1438. artikuluek ezarritako moduan.

1441 artikulua

Ondasun edo eskubideren bat zeinezkontideri dagokion egiaztatu ezin denean, bi ezkontideena izango da erdi bana.

1442 artikulua

Ezkontide bat porrot edo konkurtsoan dagoela adierazi eta gero, hartzekodunen onurarako uste izango da,horren aurkako frogarik izan ezean, ezkontide horrek besteari dohaintzan eman zizkiola azken horrek, kostu bidez eta adierazpena egin baino lehenagoko urtean edo porrotaren atzeraeragina aplikatzen den epean, eskuratu dituen ondasunen erdiak. Presuntzio hori ez da aplikatuko, ezkontideak epaiketa bidez edo egitez bananduta badaude.

1443 artikulua

Dekretaturiko ondasun-banantzeaez da aldatuko ezkontideen arteko berradiskidetzearen ondorioz, baldin eta banantze pertsonala gertatzen bada edo ondasun-banantzea eragin duten gainerako arrazoietatik edozein desagertzen bada.

1444 artikulua

Aurreko artikuluan xedatutakoagorabehera, ezkontideek ezkontzako itunetan erabaki dezakete ondasunak banandu aurretik eraentzen zuten erregelak eurak berriro aplikatzeko.

Ezkontideek ezkontza-itunetan agerraraziko dute zeintzuk diren ezkontzara dakartzaten ondasun berriak; etaondasunok ondasun pribatibotzat hartuko dira, nahiz eta banantzearen ondorioz egindako likidazioaren aurretik irabazpidezkoak izan, oso-osorik zein zati batez.

IV. TITULUA

SALEROSKETA -KONTRATUA

I. KAPITULUA

Kontratuaren izaera eta forma

1445 artikulua

Salerosketa-kontratuaren bidez, kontratugile batek bere gain hartzen dugauza zehatza emateko betebeharra, eta besteak, gauza horren truk prezio zehatza ordaintzeko betebeharra, diruz edo dirua ordezkatzen duen zeinuaren bidez.

1446 artikulua

Salmenta-prezioaren zati bat diruabada eta gainerakoa beste gauza bat, kontratua kalifikatuko da kontratugileen ageriko asmoaren arabera. Asmo hori agerrarazten ez bada, kontratua trukaketatzat hartuko da, baldin eta prezio-zatiaren truk emandako gauzaren balioak gainditzen badu diruaren balioa edo horren baliokidearena; bestela, kontratua salmentatzat hartuko da.

1447 artikulua

Prezioa zehatza dela ulertzeko, nahiko izango da berori halakoa izatea beste gauza zehatz bati begira, edo preziohorren finkapena pertsona jakinaren nahierara uztea.

Pertsona horrek ezin badu prezioa finkatu edo ez badu finkatu nahi, kontratua eraginik gabe geratuko da.

1448 artikulua

Balore, bihi, likido eta gainerako gauza suntsikorren salmentetan, prezioa zehatza dela ulertuko da, prezio gisa hartzen denean saldutako gauzak egun zehatz batean, burtsan edo merkatuan duen prezioa, edo kopuru zehatza gehitu edo kentzen zaionean saldutako gauzak egun zehatz batean, burtsan edo merkatuan duen prezioari.

1449 artikulua

Prezioaren finkapena ezin da inoizutzi kontratugileetako baten nahierara.

1450 artikulua

Salmenta saltzailearen eta eroslearen artean burutuko da, eta bi-biontzat bete beharrekoa izango da, baldin eta kontratuaren objektu den gauza eta horren prezioa hitzartu bada, bata eta bestea oraindik eman gabe egon arren.

1451 artikulua

Gauza eta prezioaren gainean adostasuna dagoenean, saltzeko edo erostekohitzemateak eskubidea emango die kontratugileei, kontratuaren betetzea elkarri erreklamatzeko.

Saltzeko edo erosteko hitzemateaezin bada bete, saltzailearentzat eta eroslearentzat kasuan-kasuan eraenduko du liburu honetan betebehar eta kontratuei buruz xedaturikoak.

1452 artikulua

Saldutako gauzaren gaineko kalteaedo probetxua, behin kontratua burutu eta gero, 1096 eta 1182. artikuluek arautuko dute.

Erregela bera aplikatuko zaio gauzasuntsikorren salmentari, bakan eta prezio bakar baten truk egiten denean, edo gauzon pisua, zenbakia edo neurria kontuan hartu gabe.

Gauza suntsikorrak saltzen badiraeuren pisu, kopuru edo neurriaren arabera finkaturiko prezioaren truk, erosleari ez zaio arriskua egotziko gauzok pisatu, zenbatu edo neurtu arte, salbu eta eroslea berandutzan erori denean.

1453 artikulua

Salmenta egin bada saldutako gauzarekin proba edo entsegua egiteko,edo, salmentako gauzak jaso aurretik, ohikoa bada horiek dastatu edo horiekin proba egitea, salmentok baldintza etengarriaren menpe egin direla uste izango da beti.

1454 artikulua

Salerosketa-kontratuan erresak edoseinaleak izan badira tartean, kontratua hutsal daiteke, baldin eta erosleari horiek galtzeko edo saltzaileari erresak bikoiztuta itzultzeko beren beregi eskatu, eta hala egiteko adostasuna erakutsi badu.

1455 artikulua

Eskritura egiteko gastuak saltzaileakordainduko ditu, eta lehenengo kopiaren gastuak eta salmentaren osteko gainerako gastuak erosleak ordainduko ditu, aurkako itunik izan ezean.

1456 artikulua

Lege berezietan ezarritakoak arautuko du herri-onura dela-eta nahitaezkobesterentzea.

II. KAPITULUA

Erosi edo saltzeko gaitasuna

1457 artikulua

Salerosketa-kontratua egin dezaketekode honen arabera betebeharrak hartu ahal dituzten pertsona guztiek, hurrengo artikuluetan jasotako aldarazpenei kalterik egin gabe.

1458 artikulua

Ezkontideek ondasunak sal diezazkiokete elkarri.1459. artikulua

Ezin dituzte erosketaren bidez eskuratu, ezta jendaurreko edo epaiketazko enkantearen bidez ere, dela zuzenean,dela tartean jarritako beste pertsona baten bidez:

1) Tutoretza karguan ari direnek,euren zaintza edo babespean jarritako pertsonaren edo pertsonen ondasunak.

2) Mandatariek, eurek administratuedo besterendu beharreko ondasunak.

3) Albazeek, euren ardurapean jarritako ondasunak. 4) Enplegatu publikoek, estatuaren, udalerrien, herrien edo eurek administratu beharreko establezimendu publikoen ondasunak.

Xedapen hori aplikagarria izangoda epaile eta adituentzat ere bai, horiek edozein moduz salmentan esku hartzen badute.

5) Magistratuek, epaileek, Fiskaltzako kideek, auzitegi eta epaitegietakoidazkariek, eta justiziako ofizialek, auzitegian eztabaidapean dauden ondasun eta eskubideak, euren eginkizunak zein jurisdikziotan edo lurraldetan bete eta bertan; debeku hori hedatzen da lagatze bidezko eskuratze-egintzetara ere bai.

Erregela horren salbuespen gisa har

daitezke jaraunskideen arteko jarauntsi-akzioak, kredituen ordainean egindako lagatzeak edo haien edukitzapeko ondasunen bermea.

5. zenbaki honetan jasotako debekuak bere barruan hartuko ditu abokatueta prokuradoreak, auzigai diren eskubide eta ondasunei begira, baldin eta auzi horretan parte hartzen badute euren lanbide edo ogibidea dela eta.

III. KAPITULUA

Salerosketa-kontratuaren ondoreak, saldutako gauza galdu denean

1460 artikulua

Salmenta egiteko unean, salmentahorren objektu den gauza oso-osorik galtzen bada, kontratua ondorerik gabe geratuko da.

Hala ere, gauza horren zati bat bakarrik galdu bada, erosleak aukeran dukontratuan atzera egitea, edo geratzen den zatia erreklamatzea, hasieran hitzartutako prezio osoaren araberako zatia ordainduz.

IV. KAPITULUA

Saltzailearen betebeharrak

I. ATALA

Xedapen orokorra

1461 artikulua

Saltzailearen betebeharra da salmentaren objektu den gauza eman etahorren saneamendua egitea.

II. ATALA

Saldutako gauza ematea

1462 artikulua

Saldutako gauza eman dela ulertuko da, gauza hori eroslearen esku etahorren edukitzapean jartzen denean.

Salmenta eskritura publikoaren bidez egiten denean, baliokideak izangodira eskritura egitea eta kontratuaren objektu den gauza ematea, baldin eta eskritura horrek aurkakoa erakutsi edo ondorioztatzen ez badu argi eta garbi.

1463 artikulua

Aurreko artikuluak aipatzen dituen kasuetatik kanpo, ondasun higigarrien ematea gerta daiteke: horiek zein toki edo lekutan biltegiratuta edo gordeta egon eta bertako giltzak emanez; eta kontratugileek euren adostasuna edo bat-etortzea azalduz, baldin eta saldutako gauza ezin bada eroslearen esku jarri salmenta-unean, edo, beste arrazoi bat dela eta, horrek lehendik badu gauza bere esku.

1464 artikulua

Ondasun gorpuzgabeei dagokienez,1462. artikuluaren bigarren lerrokadan xedatutakoa aplikatuko da. Lerrokada hori aplika ezin daitekeen kasuetan, ematetzat ulertuko da jabetza-tituluak eroslearen esku jartzea, edo erosleak berak bere eskubidea erabiltzea saltzailearen adostasunarekin.

1465 artikulua

Saldutako gauza emateko gastuaksaltzaileak ordaindu beharko ditu, eta gauza garraiatu edo lekualdatzeko gastuak, erosleak, hizpaketa bereziren bat dagoenean izan ezik.

1466 artikulua

Saltzaileak ez du saldutako gauzaemateko betebeharrik, erosleak ez badio prezioa ordaindu edo kontratuan ez bada epe bat zehaztu ordainketa egiteko.

1467 artikulua

Halaber, saltzaileak ez du saldutakogauza emateko betebeharrik, ordainketaren geroratzea edo epe-muga hitzartu denean, baldin eta, salmenta egin eta gero eroslea kaudimengabe dela atzemateagatik, saltzaileak prezioa galtzeko hur-hurreko arriskua badu.

Erregela horren salbuespen gisa hardaiteke erosleak epe hitzartuan eta fidantza bidez ordainketa bermatzea.

1468 artikulua

Saltzaileak saldutako gauza emanbeharko du, kontratua burutzean gauza horrek zuen egoera berean.

Fruitu guztiak erosleari dagozkio,kontratua burutu zen egunetik.

1469 artikulua

Saldutako gauza emateko betebeharrak bere barruan hartzen du kontratuan adierazitako guztia eroslearen esku jartzeko betebeharra, hurrengo erregelen bidez:

Ondasun higiezinen salmenta egitenbada ondasunen luze-zabala adieraziz eta prezioa neurri edo zenbaki unitateen arabera finkatuz, saltzaileak kontratuan adierazitako guztia eman beharko dio erosleari, horrek hala eskatuz gero; baina hori ezinezkoa bada, erosleak aukeran du prezioaren proportziozko beherapena eskatu edo kontratua hutsaltzea, baldin eta, azken kasu horretan, luze-zabalak izandako txikipena ez bada ondasun higiezinari eratxikitako luze-zabalaren hamarrenetik beherakoa. Gauza bera egingo da, bi luze-zabalak berdinak izan arren, horietako zati batek ez badu kontratuan adierazitako kalitatea.

Kasu horretan, hutsalketa eroslearen borondatez bakarrik gertatuko da,saldutako gauzaren balio-beherapenak gainditzen duenean hitzartutako prezioaren hamarrena.

1470 artikulua

Aurreko artikuluaren kasuan, ondasun higiezinaren luze-zabala edo zenbakia kontratuan adierazitakoa bainohandiagoa bada, erosleak prezio-gaindikina ordaindu beharko du, luze-zabalaren edo zenbatekoaren gehikuntza ez bada kontratuan adierazitakoaren hogeirena baino handiagoa; baina hogeiren hori gainditzen bada, erosleak aukeran du ondasun higiezinaren balio handiagoa ordaindu edo kontratuan atzera egitea.

1471 artikulua

Ondasun higiezinaren salmenta egiten bada goren mugako prezioarekin,ez, ordea, neurri edo zenbaki unitateen arabera, ez da prezio horren gehikuntza edo txikipenik gertatuko, nahiz eta luze-zabala edo zenbatekoa kontratuan adierazitakoa baino handiagoa edo txikiagoa izan.

Gauza bera gertatuko da, bi finka edo gehiago prezio bakarraren truk saltzen direnean; baina, finken mugak zehazteaz gain, hori egitea nahitaezkoa baita ondasun higiezinen besterentze orotan, horien luze-zabala edo zenbatekoa adierazten bada kontratuan, saltzaileak muga horien barruan dagoen guztia eman beharko dio erosleari, nahiz eta horrek kontratuan adierazitako luze-zabala edo zenbatekoa gainditu; eta, saltzaileak ezin badu hori egin, prezioa txikiagotuko da, luze-zabal edo zenbakien artean izandako aldearen arabera, salbu eta kontratua deuseztatzen denean, erosleak ez duelako onartu nahi hizpatutako guztia baino gutxiago berari ematea.

1472 artikulua

Aurreko hiru artikuluetatik sortutako akzioen preskripzioa sei hilabeteigaro eta gero gertatuko da, ematearen egunetik zenbatuta.

1473 artikulua

Gauza berbera erosle desberdineisaltzen bazaie, jabetza eskualdatuko zaio onustez gauza horren edukitza lehenengo eskuratzen duenari, gauza hori higigarria baldin bada.

Gauza higiezina bada, jabetza dagokio hori Jabetza Erregistroan lehenago inskribatu duen eskuratzaileari. Inskripziorik ez dagoenean, jabetza dagokio gauzaren edukitza onustez lehenago eskuratzen duenari; eta, edukitzarik ez badago, datarik zaharreneko titulua aurkezten duenari, hori ere onusteduna bada.

III. ATALA

Saneamendua

1474 artikulua

1461. artikuluak aipatzen duen saneamenduaren ondorioz, saltzaileakerosleari begira erantzukizuna izango du:

1) Saldutako gauzaren edukitza legezko eta baketsuaren gainean. 2) Gauza horrek dituen ezkutuko akats edo hutsen gainean.

1. Saneamendua,

ebikzio-kasuetan

1475 artikulua

Ebikzioa gertatuko da, eroslearikentzen zaionean, epai irmoaren bidez eta erosketaren aurreko eskubide baten ondorioz, berak erositako gauza osoa edo horren zati bat.

Saltzaileak ebikzioaren ondoriozkoerantzukizuna izango du, kontratuan ezer adierazi ez arren.

Kontratugileek, alabaina, saltzailearen legezko betebehar hori gehitu,txikiagotu edo ezabatu ahal izango dute.

1476 artikulua

Deuseza izango da itun oro, horrenbidez saltzailea ebikzioaren ondoriozko erantzukizunetik askatu eta saltzaile hori gaitzusteduna bada.

1477 artikulua

Erosleak ebikzio-kasuetarako saneamendu-eskubideari uko egin eta gero,ebikzio-kasua gertatzen denean, saltzaileak eman beharko du saldutako gauzak ebikzio-unean zuen prezioa bakarrik, salbu eta erosleak uko egin duenean ebikzioaren arriskuak jakinda eta horren ondorioak onartuz.

1478. artikulua Saneamendua hizpatzen denean edo horren inguruan ezer ituntzen ez denean, ebikzioa gauzatzen bada, erosleak saltzaileari eska diezazkioke:

1) Saldutako gauzak ebizkio-uneanzuen prezioa itzultzea, hori salmentako prezioa baino handiagoa izan zein txikiagoa izan.

2) Fruituak edo etekinak, baldin etakondenatua izan bada epaiketan garaile atera denari horiek ematera.

3) Ebikzioa ekarri duen auziarenkostuak, eta, hala denean, saltzailearekin saneamenduaren gainean izan duen auziarenak ere.

4) Kontratuaren gastuak, erosleakordaindu baditu.

5) Kalteak eta korrituak, eta borondatezko edo atsegin hutsezko gastuakere bai, gauza gaitzustez saldu bada.

1479 artikulua

Ebikzioaren ondorioz erosleak gauzaren zati bat galtzen badu, eta, gauza osoarekin alderatuz, zati hori hain garrantzitsua bada, ezen zati hori izan ez balitz, erosleak ez baitzukeen gauza hori erosiko, erosle horrek kontratuaren hutsalketa eska dezake; baina gauza itzultzeko betebeharra du, eskuraketa-unean gauza horrek zituen kargekin bakarrik.

Hori berori beteko da, gauza bi edogehiago batera saltzen direnean goren mugako prezioaren truk, edo bakoitza bere prezioaren truk, baldin eta argi eta garbi agertzen bada erosleak ez zukeela gauza bat bakarrik erosiko, horrekin batera bestea erosi izan ez balu.

1480 artikulua

Saneamendua ezin da eskatu, hariketa epai irmoa izan arte; epai horrek eroslea kondenatuko du eskuratutako gauza osoa edo horren zati bat galtzera.

1481 artikulua

Saltzaileak saneamendu egokia egiteko betebeharra du, frogatzen deneanebikzio-demanda jakinarazi zaiola, erosleak hala eskaturik. Jakinarazpenik izan ezean, saltzaileak ez du saneamendu-betebeharrik izango.

1482 artikulua

Erosle demandatuak eskatuko du,Prozedura Zibilaren Legeak demandari erantzuteko ezarri duen epe-mugan, demanda hori saltzaileari edo saltzaileei ahalik arinen jakinaraztea.

Jakinarazpena egingo da, lege berberak demandatuak epatzeko ezartzenduen moduan.

Erantzuna emateko epe-muga eroslearentzat eten egingo da, harik eta saltzailearentzat edo saltzaileentzat agerraldia egiteko eta demandari erantzuteko ezarri diren epe-mugak agortu arte; epe-mugok izango dira Prozedura Zibilaren Legeak demandatu guztientzat ezarritako epe-muga berberak, artikulu honen lehenengo lerrokadan ezarritako jakinarazpenetik zenbatuta.

Ebikzioaren ondorioz zitatu direnak ez badira garaiz eta behar den moduan agertzen, demandari erantzutekoepe-mugak aurrera egingo du erosleari begira.

1483 artikulua

Saldutako finka ageriko ez den zamaedo zortasun baten bidez kargaturik badago eskrituran ezer aipatu gabe, eta zama horren izaera dela-eta ulertu behar bada erosleak ez zukeela gauza hori erosiko, karga horren berri izan balu, erosle horrek kontratuaren hutsalketa eska dezake, salbu eta kalte-ordain egokia jasotzea hobesten duenean.

Eskritura egiten denetik urtebetean zehar, erosleak hutsaltze-akzioa egikari edo kalte-ordaina eska dezake.

Urtebetea igaro eta gero, erosleakkalte-ordaina bakarrik eska dezake, epealdi berean, zama edo zortasuna atzeman den egunetik zenbatuta.

2. Saldutako gauzaren ezkutuko akatsedo zamen ondoriozko saneamendua

1484 artikulua

Saltzaileak betebeharra du saldutako gauzaren ezkutuko akatsak saneatzeko, baldin eta, akatson ondorioz,gauza ez bada egokia xedetzat duen erabilera betetzeko, edo akatsok erabilera hori hainbeste txikiagotu badute, ezen erosleak ezkutuko akats horien berri izan balu, ez baitzukeen gauza eskuratuko edo gauza horren truk prezio txikiagoa ordainduko baitzukeen; hala ere, saltzaileak ez du erantzukizunik izango ageriko edo begi-bistako akatsen gainean, ezta begi-bistan ez daudenen gainean ere, baldin eta eroslea aditua bada, eta, bere ogibide edo lanbidearengatik, erraz atzeman behar baditu halakoak.

1485 artikulua

Saltzaileak erosleari begira erantzukizuna du, saldutako gauzaren ezkutukoakats edo hutsengatik, nahiz eta horien berri izan ez.

Xedapen hori ez da aplikatuko aurkakoa hizpatu denean, baldin eta saltzaileak ez badu izan saldutako gauzaren ezkutuko akats edo hutsen berririk.

1486 artikulua

Aurreko bi artikuluetako kasuetan,erosleak aukeran du kontratuan atzera egitea, berak ordaindu zituen gastuak berreskuratuz; edo, bestela, prezioa proportziozko kopuruan txikiagotzea, adituen iritziaren arabera.

Saltzaileak saldutako gauzaren ezkutuko akats edo hutsak badakizki, etaez badizkio horiek adierazten erosleari, erosle horrek aukera berbera izango du, eta, horrez gain, kalte-galeren ordaina emango zaio, hutsalketa aukeratzen badu.

1487 artikulua

Saldutako gauza ezkutuko akatsen ondorioz galtzen bada saltzaileak horien berri izanik, berak jasan beharko du galera, eta erosleari prezioa itzuli beharko dio eta kontratuaren gastuak ordaindu beharko dizkio, kalte-ordainarekin batera. Saltzaileak akatsen berririk ez badu, erosleari prezioa itzuli behar dio, eta erosle horrek pagatu dituen kontratu-gastuak ordaindu behar dizkio.

1488 artikulua

Saldutako gauzak ezkutuko akatsenbat badu salmenta-unean, eta, geroago, ezusteko kasuan edo eroslearen erruz galtzen bada, erosle horrek saltzaileari erreklama diezaioke berak ordaindutako prezioa, galera-unean gauzak zuen balioa kenduz.

Saltzaileak gaitzustez jardun badu,erosleari kalte-ordaina eman beharko dio, eta korrituak ordaindu beharko dizkio.

1489 artikulua

Epaiketazko salmentetan, ez da kalte-galeren gaineko erantzukizunik izango, baina aurreko artikuluetan xedaturiko beste guztia gertatuko da.

1490 artikulua

Aurreko bost artikuluek eratortzendituzten akzioak sei hilabete igaro eta gero azkenduko dira, saldutako gauza ematen denetik zenbatuta.

1491 artikulua

Animalia bi edo gehiago batera saltzen badira goren mugako prezioarentruk edo bakoitzarentzat finkatutako prezioaren truk, bakoitzaren tratuhauste akatsak berari dagokion tratua haustea bakarrik ekarriko du, eta ez besteena, salbu eta agertzen denean erosleak ez zukeela animalia osasuntsua erosiko, horrekin edo horiekin batera akastuna erosi izan ez balu.

Azken hori uste da, abere-lorra, uztarria, bikotea edo sorta erosten denean, nahiz eta hori osatzen duten animaliei prezio banandua jarri.

1492 artikulua

Aurreko artikuluan animalien salmentari buruz xedatutakoa bestelako gauzen salmentari ere aplika dakiokeela ulertzen da.

1493 artikulua

Saneamendua ez da gertatuko animalia eta abelburuen ezkutuko akatsenondorioz, baldin eta salmenta azokan edo jendaurreko enkantean egiten bada, edo salmenta hori zalditeria hondakin gisa besterentzeko egiten bada, hurrengo artikuluan ezarritako kasuan izan ezik.

1494 artikulua

Ezin dira salmenta-kontratuaren objektu izan gaixotasun kutsagarria dutenabelburu eta animaliak. Horien inguruan egindako kontratu oro deuseza izango da.

Deuseza izango da, orobat, abelburueta animalien salmenta-kontratua, baldin eta kontratuan bertan adierazi bada zein zerbitzu edo erabileratarako eskuratzen diren animalia edo abelburu horiek, eta ez badute balio zerbitzu edo erabilera hori gauzatzeko.

1495 artikulua

Adituek azterketa egin arren, animaliek ezkutuko akatsen bat badute, eta, akats horren izaera kontuan hartuta, adituen jakiteak ez badira nahiko hori atzemateko, akats hori tratua hausteko akatsa dela ulertuko da.

Hala ere, adituak, ezjakinean edogaitzustez, ez badu akatsik atzematen edo adierazten, kalte-galeren gaineko erantzukizuna izango du.

1496 artikulua

Tratu-hauste akzioa animalien akatsedo hutsetan oinarritzen bada, akzio hori berrogei eguneko epean jarri beharko da, animalia erosleari ematen zaionetik zenbatuta, salbu eta herri bakoitzeko usadioetan epe luzeagoak edo laburragoak ezartzen direnean.

Animalien salmentetan, akzio horiegikaritu ahal izango da, legeak edo toki usadioek ezarritako akats eta hutsei dagokienez bakarrik.

1497 artikulua

Animalia hiltzen bada hori erosi etahiru egunetara, saltzaileak izango du erantzukizuna, baldin eta, adituen iritziz, animaliaren heriotza eragin duen gaixotasuna kontratuaren aurrekoa bada.

1498 artikulua

Salmenta suntsiarazi eta gero, animalia itzuli beharko da hori saldu eta eman zen egoera berean; eta erosleak erantzukizuna izango du bere zabarkeriaren ondoriozko narriaduren gainean, baldin eta narriadurok ez badira tratua hausteko akats edo hutsek eratortzen dituztenak.

1499 artikulua

Animalia eta abelburuek tratua hausteko akatsak badituzte, horien salmentetan erosleak 1486. artikuluan adierazitako ahalmena izango du; alabaina,ahalmen hori erabili beharko du, tratu-hauste akzioa egikaritzeko epe-muga berberaren barruan, kasuan-kasuan adierazten den bezala.

V. KAPITULUA

Eroslearen betebeharrak

1500 artikulua

Erosleak betebeharra izango du, berari saldutako gauzaren prezioa kontratuan finkaturiko epe eta lekuan ordaintzeko.

Kontratuak ez baditu horiek finkatzen, ordainketa egin beharko da saldutako gauzaren ematea gauzatzen denepe eta lekuan.

1501 artikulua

Erosleak korrituak zor izango ditu,gauzaren ematetik prezioaren ordainketa arteko denboran zehar, hurrengo hiru kasuotan:

1) Hala hitzartzen bada. 2) Saldu eta emandako gauzak fruituak edo errentak ematen baditu.

3) Eroslea berandutzan jartzen bada,1100. artikuluaren arabera.

1502 artikulua

Erosleari nahasmendu eragiten bazaio eskuraturiko gauzaren edukitzanedo jabarian, edo erreibindikazio-akzioaren nahiz hipoteka-akzioaren bidez hori gertatuko delako beldur oinarriduna badu, prezioaren ordainketa eten dezake, saltzaileak nahasmendua edo arriskua desagerrarazi arte, salbu eta prezioaren itzulketa fidantza bidez bermatzen denean, edo, mota horretako gertakizunak jazo arren, erosleak ordainketa egiteko beharra duela hizpatu denean.

1503 artikulua

Saltzaileak arrazoi oinarriduna badu saldutako ondasun higiezina eta horren prezioa galtzearen beldur izateko, kontratuaren suntsiarazpena eragin dezake berehala.

Halako arrazoirik ez badago, 1124.

artikuluan xedaturikoa beteko da.

1504 artikulua

Ondasun higiezinen salmentan,nahiz eta hitzarturiko epean prezioa ez ordaintzeak zuzenbide osoz kontratuaren suntsiarazpena dakarrela hizpatu, erosleak ordainketa egin dezake, baita epe-muga agortu eta gero ere, baldin eta oraindik ez bazaio agindeirik egin epaiketaren bidez edo notario-aktaren bidez. Behin agindeia egin eta gero, epaileak ezin dio beste epe-mugarik eman erosleari.

1505 artikulua

Ondasun higigarriei dagokienez,salmentaren suntsiarazpena zuzenbide osoz gertatuko da, saltzailearen intereserako, erosleak, gauza emateko finkatu den epe-muga heldu aurretik, bere burua aurkezten ez duenean gauza hori jasotzeko, edo, aurkeztuta ere, aldi berean prezioa eskaintzen ez duenean, prezioaren ordainketarako epe luzeagoa itundu ezik.

VI. KAPITULUA

Salmenta suntsiaraztea

1506 artikulua

Salmenta suntsiarazten da betebehar guztiak suntsiarazteko arrazoiberberen ondorioz; eta, horiez gain, aurreko kapituluetan adierazitako arrazoien ondorioz, eta hitzarmenezko nahiz legezko atzera-eskuratzearen ondorioz.

I. ATALA

Hitzarmenezko atzera-eskuratzea

1507 artikulua

Hitzarmenezko atzera-eskuratzeagertatuko da, saltzaileak bere buruarentzat erreserbatzen duenean saldutako gauza berreskuratzeko eskubidea, betiere 1518. artikuluan adierazitakoa eta itundutako beste guztia betetzeko betebeharrarekin.

1508 artikulua

Aurreko artikuluan aipaturiko eskubideak, esanbidezko itunik izan ezean, lau urte iraungo du, kontratuaren datatik zenbatuta.

Hizpaketa eginez gero, epea ezin da hamar urtetik gorakoa izan.

1509 artikulua

Saltzaileak ez badu betetzen 1518. artikuluan agindutakoa, erosleak moduezeztaezinean eskuratuko du saldutako gauzaren jabaria.

1510 artikulua

Saltzaileak bere akzioa egikari dezake eroslearengandik eskubidea lortuduen edukitzaile ororen aurka, nahiz eta bigarren kontratuan hitzarmenezko atzera-eskuratzea aipatu ez, Hipoteka Legeak hirugarrenei begira xedatutakoa salbu.

1511 artikulua

Erosleak saltzailea ordezten duhorren eskubide eta akzio guztietan.

1512 artikulua

Saltzailearen hartzekodunek ezin izango dute hitzarmenezko atzera-eskuratzea erabili eroslearen aurka, aurretik saltzailearen ondasunetan eskusioa egin ez badute.

1513 artikulua

Erosleak, atzera-eskuratzeko itunarekin, finka indibisoaren zati bat erosi, eta, ondoren, finka osoa eskuratzen badu 404. artikuluko kasuan, saltzailea behartu dezake finka osoa luditzera, baldin eta saltzaile horrek atzera-eskuratzea erabili nahi badu.

1514 artikulua

Norbaitzuek, batera eta kontratu batean bakarrik, finka indibisoa saltzendutenean atzera-eskuratzeko itunarekin, ezin dute eskubide hori egikaritu, bakoitzari dagokion zatian baino.

Gauza bera beteko da, baldin etabere kabuz finka saldu duenak zenbait jaraunsle utzi baditu; kasu horretan, jaraunsle horietako bakoitzak berak eskuratutako zatia bakarrik ludi dezake.

1515 artikulua

Aurreko artikuluko kasuetan, erosleak saltzaile edo jaraunskide guztieieska diezaieke saldutako gauza osoa luditzeko ados jartzea; eta, ez badute hala egiten, ezin izango da eroslea behartu zatikako atzera-eskuratzea onartzera.

1516 artikulua

Finka indibisoaren jabekide bakoitzak bere kautan saltzen badu bere zatia, egikaritu ahal izango du, banandurik ere, atzera-eskuratzeko eskubidea,berari dagokion zatiaren arabera; eta erosleak ezin izango du jabekide hori behartu finka osoa luditzera.

1517 artikulua

Erosleak zenbait jaraunsle utzi baditu, atzera-eskuratzeko akzioa ezinizango da egikaritu horietako bakoitzaren aurka, horri dagokion zatian baino, finka indibisoan egon nahiz jaraunsleen artean banatuta egon.

Hala ere, jarauntsia zatitzen bada eta saldutako gauza jaraunsleetatik bati adjudikatu bazaio, atzera-eskuratzeko akzioa horren aurka jar daiteke jarauntsi osoari dagokionez.

1518 artikulua

Saltzaileak ezin izango du atzeraeskuratzeko eskubidea erabili, eroslearisalmentaren prezioa ordaindu gabe, eta, horrez gain:

1) Kontratuaren gastuak, eta salmentarako egin den beste edozein ordainketa legitimo. 2) Saldutako gauza horretan eginiko gastu nahitaezko eta onuragarriak.

1519 artikulua

Salmenta egitean, finkan agerikofruituak edo fruitu sortuak izan eta ez dira ordainduko ez lainduko, atzera-eskuratzeko unean daudenak.

Salmenta egitean fruiturik izan ezeta atzera-eskuratzeko unean halakoak badaude, fruituok atzera-eskuratzailearen eta eroslearen artean lainduko dira, eta erosleari emango zaio erosle horrek, salmenta-unetik zenbatuta, azken urtean finkaren edukitza zenbat denbora izan eta horren araberako zatia.

1520 artikulua

Saldutako gauza berreskuratzen duensaltzaileak gauza hori jasoko du erosleak jarritako zama edo hipoteka guztietatik aske; baina saltzaile horrek onartu beharko ditu erosleak onustez eta gauza dagoen tokiko ohituraren arabera eginiko errentamenduak.

II. ATALA

Legezko atzera-eskuratzea

1521 artikulua

Legezko atzera-eskuratzea eskubideada, kontratuan hizpaturiko baldintza berberetan, erosketa nahiz ordainean ematearen bidez gauza nork eskuratu eta horren lekuan subrogatzekoa.

1522 artikulua

Gauza erkidearen jabekideak atzeraeskuratzea erabil dezake, kanpoko batibesterentzen bazaio gainerako ugazabakide guztien edo horietako baten zatia.

Bi jabekide edo gehiagok atzera-eskuratzea erabili nahi dutenean, hori eginahal izango dute, gauza erkidearen gain duten zatiaren lainean bakarrik.

1523 artikulua

Atzera-eskuratzeko eskubidea izangodute, halaber, lur mugakideen jabeek, landa-finkaren salmenta izanik, horren luze-zabala hektarea batetik gorakoa denean.

Aurreko lerrokadan aipatutako eskubidea ezin zaie aplikatu lur mugakideei, horiek erreka, erreten, sakan, bideedo bestelako zortasun agerikoen bidez bananduta badaude, beste finka batzuen probetxurako.

Bi mugakidek edo gehiagok aldi berean atzera-eskuratzea erabiltzen badute, lehenespena izango du luze-zabalik txikiena duen lur mugakidearen ugazabak; eta, lur biek luze-zabal berbera badute, atzera-eskuratzea lehenago eskatu duenak.

1524 artikulua

Ezin izango da legez atzera-eskuratzeko eskubidea egikaritu, bederatzi eguneko epean ez bada, Erregistroan egindako inskripziotik zenbatuta, edo, inskripziorik izan ezean, atzera-eskuratzaileak salmentaren berri izan duenetik zenbatuta.

Erkideen arteko atzera-eskuratzeak mugakideena baztertzen du.

VII. KAPITULUA

Kredituen eta gainerako eskubide gorpuzgabeen eskualdaketa

1526 artikulua

Kreditu, eskubide edo akzioaren lagatzeak ez du ondorerik sortuko hirugarrenaren aurka, 1218 eta 1227. artikuluekin bat etorriz data zehatza delaulertu behar denetik baino.

Lagatzea ondasun higiezinen gainekoa bada, hori Erregistroan inskribatzen denetik.

1527 artikulua

Zordunak, lagatzearen berri izanbaino lehen, hartzekodunari ordaintzen badio, zordun hori betebeharretik aske geratuko da.

1528 artikulua

Kreditua saldu edo lagatzeak berebarruan hartzen ditu eskubide erantsi guztiak, besteak beste, fidantza, hipoteka, bahia edo pribilegioa.

1529 artikulua

Saltzaile onustedunak kredituarenizate eta legitimitatearen gaineko erantzukizuna izango du salmenta-unean, kreditu hori zalantzazko kreditu gisa saltzen denean izan ezik; baina ez du zordunaren kaudimenaren gaineko erantzukizunik izango, salbu eta hori beren beregi hizpatzen denean edo kaudimengabezia aurretiazkoa eta jendaurrekoa denean.

Kasu horietan ere, jasotako prezioaren eta 1518. artikuluko 1. zenbakianadierazitako gastuen gaineko erantzukizuna bakarrik izango du saltzaileak.

Saltzaile gaitzustedunak erantzukizuna izango du beti, gastu guztienordainketaren gainean, eta kalte-galeren gainean ere bai.

1530 artikulua

Lagatzaile onustedunak bere gainhartzen duenean zordunaren kaudimenaren gaineko erantzukizuna, kontratugileek ez badute ezer hizpatu erantzukizunaren iraupenari buruz, erantzukizun horrek urtebete bakarrik iraungo du kredituaren lagapenetik zenbatuta, baldin eta epea mugaeguneratuta badago.

Kreditua ordaindu behar bada oraindik heldu ez den epe-muga edo epean,erantzukizuna urtebete igaro eta gero amaituko da mugaegunetik zenbatuta.

Kreditua betiereko errenta bat bada,erantzukizuna azkendu egingo da hamar urte igaro ondoren, lagatzearen datatik zenbatuta.

1531 artikulua

Norbaitek jarauntsia saltzen badu jarauntsi hori osatzen duten gauzak aipatu gabe, jaraunsle izatearen ondoriozkoerantzukizuna bakarrik izango du.

1532 artikulua

Norbaitek, goren mugako prezioaren truk edo oso-osorik, zenbait eskubide, errenta edo produktu saltzen baditu, nahiko izango du osotasunaren legitimitatearen gain orokorrean erantzukizuna izatearekin; baina ez du betebeharrik izango, osotasun horretako zati bakoitzaren saneamenduaren gain, salbu eta osotasunaren edo horren zatirik handienaren ebikzioa gertatzen denean.

1533 artikulua

Saltzaileak, berak saldutako jarauntsitik, fruitu batzuk aprobetxatzen baditu edo beste gauzaren bat jasotzen badu, horiek erosleari ordaindu beharko dizkio, aurkakorik itundu ez bada.

1534 artikulua

Erosleak, bestalde, saltzaileari emanbeharko dio horrek jarauntsiko zor eta zamen ondorioz ordaindu duen guztia, eta jarauntsiaren aurkako kredituengatik ordaindutakoa ere bai, aurkako itunik izan ezean.

1535 artikulua

Kreditu auzigaia saltzen bada, zordunak hori azkentzeko eskubidea izango du, baldin eta lagapen-hartzaileari ordaintzen badizkio berak ordaindutako prezioa, berari eragindako kostuak, eta prezioa ordaindu zen egunetik horrek sortu dituen korrituak.

Kreditua auzigaitzat hartuko da, horriburuzko demandari erantzuten zaionetik.

Zordunak bere eskubidea erabil dezake bederatzi egunen barruan, lagapen-hartzaileak berari ordainketa erreklamatzen dionetik zenbatuta.

1536 artikulua

Aurreko artikuluan xedatutakoaribegira, salbuespen gisa har daitezke lagatze edo salmentak, baldin eta horiek egin bazaizkio:

1) Lagatako eskubidearen jaraunskide edo ugazabakide bati. 2) Hartzekodunari, horren kredituaren ordainean.

3) Finkaren edukitzaileari, lagatakoeskubide auzigaiaren menpe dagoenean finka.

VIII. KAPITULUA

Xedapen orokorra

1537 artikulua

Titulu honetan xedatutako guztiaulertzen da, ondasun higiezinei buruz Hipoteka Legean agindutakoaren menpe.

V. TITULUA

TRUKAKETA

1538 artikulua

Trukaketa kontratua da, eta, horrenbidez, kontratugileetako batek bere gain hartzen du gauza bat emateko betebeharra, beste bat jasotzeko.

1539 artikulua

Kontratugileetako batek jasotzenbadu trukaketan berari hitzeman zaion gauza, eta egiaztatzen badu gauza hori ez dela nork eman eta pertsona horrena, ezin da kontratugilea behartu berak trukean eskaini zuena ematera; eta nahiko izango du berak jaso zuena itzultzearekin.

1540 artikulua

Norbaitek ebikzioaren ondoriozgaltzen badu trukaketan jasotako gauza, aukeran du berak trukean eman zuena berreskuratu edo kalte-galeren ordaina erreklamatzea; baina berak eman zuen gauza berreskuratzeko eskubidea erabili ahal izango du, gauza hori oraindik beste trukagilearen eskuetan badago bakarrik, betiere bien bitartean gauza horren gain hirugarrenak onustez eskuratzen dituen eskubideei kalterik egin gabe.

1541 artikulua

Titulu honetan beren beregi arautzen ez diren gaietan, trukaketa arautuko dute salmentari buruzko xedapenek.

VI. TITULUA

ERRENTAMENDU -KONTRATUA

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1542 artikulua

Errentamendua gauzena edo obranahiz zerbitzuena izan daiteke.

1543 artikulua

Gauzen errentamenduan, alderdietako batek bere gain hartzen du bestearigauzaren gozatzea edo erabilera emateko betebeharra, epe zehatzerako eta prezio jakinaren truk.

1544 artikulua

Obra edo zerbitzuen errentamenduan, alderdietako batek bere gain hartzen du beste alderdiarentzat obra gauzatu edo zerbitzua egiteko betebeharra,prezio jakinaren truk.

1545 artikulua

Erabileraren erabileraz kontsumitzen diren ondasun suntsikorrak ezindira kontratu honen gai izan.

II. KAPITULUA

Landa-finken eta hiri-finken gaineko errentamenduak

I. ATALA

Xedapen orokorrak

1546 artikulua

Errentatzaile deritzo gauzaren erabilera laga, obra gauzatu edo zerbitzuaegiteko betebeharra hartzen duenari; eta errentari deritzo gauzaren erabilera edo obra zein zerbitzurako eskubidea eskuratzen duenari, horiek ordaintzeko betebeharrarekin batera.

1547 artikulua

Ahozko errentamendu-kontratuarenbetearazpena hasi eta hitzarturiko prezioa ezin denean frogatu, errentariak errentzatzaileari itzuliko dio errentapeko gauza; eta araututako prezioa emango dio, gauza lupertu izan duen denboraren arabera.

1548 artikulua

Guraso edo tutoreek, adingabe edoezgaituen ondasunei dagokienez, eta ondasunen administratzaileek ere, ahalorde berezirik ez badute, ezin izango dituzte gauzak errentan eman, sei urtetik gorako epe-mugarako.

1549 artikulua

Hirugarrenei begira, ondasun higiezinen errentamenduek ez dute ondorerik izango, ez badaude behar bezalainskribatuta Jabetza Erregistroan.

1550 artikulua

Gauzen errentamendu-kontratuan ezdagoenean hori beren beregi debekatuta, errentariak azpierrentan eman dezake, oso-osorik zein zati batez, errentapeko gauza, errentatzaileari begira kontratuaren betetzearen gain duen erantzukizunari kalterik egin gabe.

1551 artikulua

Azpierrentariak azpierrentatzailearibegira duen betebeharrari kalterik egin gabe, azpierrentari horrek betebeharra du, errentatzailearen mesederako, errentapeko gauza erabili eta artatzeko egintza guztien ondorioz, errentatzaileak eta errentariak itundutako moduan.

1552 artikulua

Azpierrentariak betebeharra du, halaber, errentatzaileari begira, azpierrentamenduan hitzarturiko preziotik zor duenzenbatekoaren ondorioz, hori zor badu agindeia egin denean; ordainketa aurreratuak egingabekotzat hartzen dira, ez badira ohituraren arabera gauzatu.

1553 artikulua

Errentamendu-kontratuari aplikadakizkioke salerosketaren tituluan saneamenduari buruz jasotako xedapenak.

Prezioa itzultzea bidezkoa den kasuetan, txikipena egingo da, errentariakgauza lupertu izan duen denboraren arabera.

II. ATALA

Errentatzaile eta errentariaren eskubide eta betebeharrak

1554 artikulua

Errentatzaileak betebeharra du: 1) Errentariari kontratuaren objektu den gauza emateko.

2) Gauza horretan, errentamenduabitartean, beharrezkoak diren konponketa guztiak egiteko, konponketok beharrezkoak badira gauzak xedetzat duen erabilerarako balio dezan.

3) Errentariak errentamenduarengozatze baketsua izan dezan zaintzeko, kontratuak dirauen bitartean.

1555 artikulua

Errentariak betebeharra du: 1) Errentamenduaren prezioa ordaintzeko, hitzartutakoaren arabera.

2) Errentapeko gauza familiako guraso arretatsu batek egingo zukeen bezalaerabiltzeko, gauza horri itundutako xedea emanez; eta, itunik ez badago, errentapeko gauzari horren izaerak, lurraldeko ohituraren arabera, eratortzen duen xedea emanez.

3) Kontratu-eskrituraren ondoriozko gastuak ordaintzeko.1556. artikulua

Errentatzaileak edo errentariak ezbaditu betetzen aurreko artikuluetan aipaturiko betebeharrak, kontratuaren hutsalketa eta kalte-galeren ordaina eska daiteke; edo, bestela, azken hori bakarrik, kontratua indarrean utziz.

1557 artikulua

Errentatzaileak ezin du aldatu errentapeko gauzaren forma.

1558 artikulua

Errentamendua bitartean, beharrezkoa bada presako konponketaren bategitea errentapeko gauza horretan, eta konponketa ezin bada atzeratu errentamendua amaitu arte, errentariak obra jasateko betebeharra du, berarentzat hori oso gogaikarria bada ere eta obra bitartean finkaren zati bat kentzen bazaio ere.

Konponketak berrogei egun baino gehiago badirau, errentaren prezioa txikiagotu behar da, konponketak dirauen denboraren arabera eta errentariari horren ondorioz kentzen zaion finka-zatiaren arabera.

Obraren izaerarengatik, ezinezkobihurtzen bada errentaria eta beraren familia zati horretan bizitzea, errentariak kontratua hutsal dezake.

1559 artikulua

Errentariak betebeharra du, jabeari,ahalik arinen, usurpazio edo berrikuntza kaltegarri guztien berri emateko, errentapeko gauza horretan beste pertsona batek halakoak egin edo zalantzarik gabe halakoak prestaturik dituenean.

Errentariak betebeharra du, halaber,ugazabari, presa berberarekin, 1554. artikuluaren 2. zenbakian jasotako konponketa guztien beharrizanaren berri emateko.

Bi kasuotan, errentaria bere zabarkeria dela-eta jabeari eragindako kalte-galeren erantzule izango da.

1560 artikulua

Errentatzaileak ez du betebeharrik,hirugarrenak errentapeko finkaren erabileran eragiten duen egitezko nahasmenduaren gain; hala ere, errentariak zuzeneko akzioa izango du nahasmendu-eragilearen aurka.

Ez dago egitezko nahasmendurik,hirugarrenak, Administrazioa izan zein gizabanakoa izan, berari dagokion eskubidearen ondorioz jarduten duenean.

1561 artikulua

Errentariak finka itzuli behar du, errentamendua amaitzean, berak jaso zuen egoera berean, salbu eta denboraren poderioz edo arrazoi saihestezinaren ondorioz gauza hori suntsitu edo narriatu denean.

1562 artikulua

Errentamendua egitean ez bada adierazi zein den finkaren egoera, legearenarabera uste da errentariak egoera onean jaso duela finka hori, aurkakoa frogatzen denean izan ezik.

1563 artikulua

Errentariak erantzukizuna du errentapeko gauzari eragiten zaion narriaduraren gain edo horren galeraren gain, salbu eta frogatzen duenean bere errurik gabe gertatu dela hori.

1564 artikulua

Errentariak erantzukizuna du, bereetxeko pertsonek eragindako narriaduraren gain.

1565 artikulua

Errentamendua epe zehatz baterakoegiten bada, aurretiaz finkatutako egunean amaituko da, agindeiaren beharrik gabe.

1566 artikulua

Kontratua amaitzean errentariakerrentapeko gauza lupertzeari eusten badio hamabost egunetan, horretarako errentatzailearen adostasuna izanik, ulertzen da isilbidezko luzapena dagoela 1557 eta 1581. artikuluek ezartzen duten denborarako, aurretiaz agindeia egin denean izan ezik.

1567 artikulua

Isilbidezko luzapenaren kasuan,amaitu egiten dira, horri begira, hirugarrenak kontratu nagusiaren segurtasunerako eman dituen betebeharrak.

1568 artikulua

Errentapeko gauza galtzen bada edokontratugileetako batek ez badu hizpatutakoa betetzen, hurrenez hurren, 1182 eta 1183. artikuluetan, eta 1101 eta 1124. artikuluetan xedatutakoa beteko da.

1569 artikulua

Errentatzaileak epaiketa bidez bota dezake errentaria, hurrengo arrazoietatik edozeinen ondorioz:

1) Hitzarturiko epe-muga edo 1577eta 1581. artikuluetan errentamenduen iraupenerako finkatutakoa agortzea.

2) Prezio hitzartua ez ordaintzea.

3) Kontratuan hizpatutako baldintzetatik edozein haustea. 4) Errentapeko gauza destinatzea itundu ez diren erabilera nahiz zerbitzuetarako, edo gauza horren erabilera ez jartzea 1555. artikuluaren 2. zenbakian agindutakoaren menpe.

1570 artikulua

Aurreko artikuluan aipatutako kasuetatik kanpo, errentariak eskubideaizango du, 1577 eta 1581. artikuluetan ezarritako epe-mugak aprobetxatzeko.

1571 artikulua

Errentapeko finkaren erosleak eskubidea du, indarreko errentamendua salmenta gauzatzean buka dadin, salbueta aurkakoa ituntzen denean, eta Hipoteka Legean xedatutakoari kalterik egin gabe.

Erosleak eskubide hori erabiltzenbadu, errentariak eska diezaioke aribideko nekazaritza-urteari dagokion uztaren fruituak jasotzen uztea; eta saltzaileari, errentariak izan dituen kalte-galeren ordaina ematea.

1572 artikulua

Erosleak atzera-eskuratzeko ituna duenean, ezin du erabili errentaria botatzeko ahalmena, harik eta atzera-eskuratzea erabiltzeko epea amaitu arte.

1573 artikulua

Errentariak, hobekuntza onuragarrieta borondatezkoei dagokienez, gozamendunari ematen zaion eskubide berbera izango du.

1574 artikulua

Errentamendua ordaintzeko leku etaepeari buruz ez bada ezer itundu, beteko da, lekuari begira, 1171. artikuluan xedatutakoa; eta, epeari begira, lurraldeko ohitura.

III. ATALA

Landa-lurren errentamenduei buruzko xedapen bereziak

1575 artikulua

Errentariak ez du errenta txikiagotzeko eskubiderik izango errentapeko lurra agorra izatearen ondorioz, edo ezusteko arrunten kasuan izandako fruitu-galeraren ondorioz; bai, ordea, fruituen erdia baino gehiago galtzen denean aparteko eta aurreikusezineko ezustekoen ondorioz, aurkako itun berezia salbu.

Aparteko ezustekotzat har daitezke:sutea, gerra, izurritea, ezohiko uholdea, lanbrotxa-izurria, lurrikara eta beste edozein, hori ere ezohikoa bada eta alderdiek ezin badute hori zentzuz aurreikusi.

1576 artikulua

Era berean, errentariak ez du errenta txikiagotzeko eskubiderik, fruituakgaltzen direnean euren sustrai edo enborretik banandu eta gero.

1577 artikulua

Landa-lurraren errentamenduan ez denean horren iraupena finkatu, ulertzen da errentamenduak iraungo duela errentapeko finka osoak, urtebetean edo behingoz, eman ditzakeen fruituak biltzeko beharrezkoa den denbora osoan, nahiz eta bi urte edo gehiago igaro behar, fruituok lortzeko.

Lugintzarako lurrak bi sail edo gehiagotan zatituta badaude, ulertzen da sailak bezainbeste urte dirauela errentamenduak.

1578 artikulua

Errentari izateari uzten dionak errentari hasi berriari utzi behar dio lokala erabiltzen, eta hurrengo urtea prestatzeko lanetan beharrezkoak diren gainerako baliabideak erabiltzen ere bai; eta, halaber, errentari hasi berriaren betebeharra da, kolono izateari uzten dionak fruituak bildu eta aprobetxatzeko behar duen oro ahalbidetzea, hori guztia herriko ohituraren arabera.

1579 artikulua

Apartzeriaren ondoriozko errentamendua egiten bada lugintzarako lurren gain, hazkuntzarako abelburuen gain edo fabrika- nahiz industria-establezimenduen gain, errentamendu hori arautzen dute sozietate-kontratuari buruzko xedapenek eta alderdien hizpaketek; eta, halakorik izan ezean, lurraldeko ohiturak.

IV. ATALA

Hiri-lurren errentamenduari buruzko xedapen bereziak

1580 artikulua

Itun berezirik izan ezean, herrikoohitura beteko da hiri-lurren konponketei begira, konponketok jabearen kontura egin behar badira. Zalantzarik izanez gero, ulertuko da konponketok jabearen kontura egin behar direla.

1581 artikulua

Ez bada eperik ezartzen errentamenduaren inguruan, ulertzen da horiurtebeteka egin dela, urteko alogera finkatu denean; hilabeteka, alogera hilekoa denean; eta egunbeteka, egunekoa denean.

Edozein kasutan ere, errentamendua amaitzen da, agindei bereziarenbeharrik gabe, epe-muga betetzean.

1582 artikulua

Norbait etxearen edo horren zati baten errentatzailea izan eta etxe hori familiaren etxebizitzarako destinatzen denean, edo pertsona hori denda, biltegi, fabrika- nahiz industria-establezimenduaren errentatzailea denean, altzariak ere errentan ematen baditu, ulertuko da altzarion errentamenduak errentapeko finkarenak beste dirauela.

III. KAPITULUA

Obra- eta zerbitzu -errentamenduak

I. ATALA

Morroiek eta alokairupeko langileek egindako zerbitzua

1583 artikulua

Mota horretako zerbitzuak kontratadaitezke epe finkorik gabe, epe zehatz baterako edo obra jakin baterako. Bizi arteko errentamendua deuseza da.

1584 artikulua

Nagusiaren edo beraren familiarenzerbitzu pertsonalerako epe zehatz baterako dagoen etxeko morroiak lana utz dezake edo iraitzia izan daiteke epe-muga agortu baino lehen; baina, nagusiak morroioa iraizten badu arrazoi zuzenik izan gabe, kalte-ordain gisa ordaindu behar dizkio sortutako alokairua eta beste hamabost egunekoa.

Jabeak esandakoa sinetsiko da,horren aurkako frogarik izan ezean:

1) Etxeko zerbitzariak jaso beharreko alokairuaren zenbatekoari buruz. 2) Aribidean dagoen urtean sortutako alokairuen ordainketari buruz.

1585 artikulua

Aurreko artikuluetan agindutakoazgain, nagusi eta zerbitzariei buruz beteko da lege eta araudi bereziek ezartzen dutena.

1586 artikulua

Nekazaritzako morroiek, eskulangileek, artisauek eta obra jakin baterakoeta epe zehatz batean alokairupean diharduten gainerako langileek ezin dute lana utzi, eta ezin dira iraitziak izan kontratuaren betetzea gertatu baino lehen, arrazoi zuzenik ez badago.

1587 artikulua

Aurreko artikuluek aipatzen dituzten morroi, eskulangile, artisau eta alokairupeko beste langileak iraizten badira, iraizpenak eskubidea ematen du, horiei erremintak eta euren karguarengatik okupatzen dituzten eraikinak kentzeko.

II. ATALA

Goren mugako gaikuntza edo prezioarekin egindako obrak

1588 artikulua

Obraren betearazpena kontrata daiteke, hitzartzen bada obra hori betearazten duenak bere lan edo industriabakarrik jarriko duela, edo gaiak ere berak jarriko dituela.

1589 artikulua

Norbaitek obra kontratatu eta beregain hartzen badu gaiak jartzeko betebeharra, berak jasan behar du galera, obra eman baino lehen hori suntsitzen bada, salbu eta, obra jasotzean, berankortasuna izan denean.

1590 artikulua

Norbaitek bere gain hartzen badubere lan edo industria jartzeko betebeharra bakarrik, ezin du inolako ordainsaririk erreklamatu, baldin eta, obra eman aurretik, hori suntsitzen bada, salbu eta obra hori jasotzean berankortasuna izan denean, edo suntsipena gaien kalitate txarraren ondorioz gertatu denean, betiere inguruabar hori behar bezala ohartarazi zaionean ugazabari.

1591 artikulua

Eraikina aurrian badago eraikuntza-akatsen ondorioz, eraikin horren kontratistak kalte-galeren gaineko erantzukizuna du, aurri hori eraikuntza amaitu eta hurrengo hamar urteetan gertatuz gero; erantzukizun berbera eta epe berean izango du eraikuntza zuzendu duen arkitektoak, baldin eta aurria lurraren edo zuzendaritzaren akatsa dela-eta gertatzen bada.

Arrazoia bada kontratistak kontratuaren baldintzak ez gauzatzea, kalte-ordainaren gaineko akzioak hamabosturte iraungo du.

1592 artikulua

Norbaitek bere gain hartzen badu obra bat atalka edo neurri-unitateka egiteko betebeharra, ugazabari eska diezaioke obra hori zatika jaso eta proportzio horretan ordaintzea. Ordaindutako zatia onartu eta jaso dela uste da.

1593 artikulua

Arkitektoa edo kontratista arduratzen bada, goren mugako gaikuntzarenbidez, eraikina egiteaz edo bestelako obra egiteaz, lurraren jabearekin hitzarturiko planoaren arabera, arkitekto edo kontratistak ezin du prezioa handitzea eskatu, nahiz eta jornalen edo gaien prezioek gora egin; eska dezake hori, ordea, planoan aldaketaren bat egin eta horrek obra handitzea dakarrenean, jabeak horretarako baimena emanez gero.

1594 artikulua

Ugazabak obraren eraikuntzan atzera egin dezake bere borondate hutsez,nahiz eta obra hasita egon, kontratistari kalte-ordain gisa ematen dizkiola horrek izan dituen gastuak, egindako lana eta obratik lor zezakeen onura.

1595 artikulua

Obra zehatza egiteko ardura pertsonajakin baten esku uzten denean, horrek dituen ezaugarri pertsonalengatik, kontratua hutsaltzen da pertsona horren heriotzaren ondorioz.

Kasu horretan, jabeak eraikitzailearen jaraunsleei ordaindu behar die, hitzartutako prezioaren arabera, jadanikburututa dagoen obra-zatiaren balioa eta prestatutako gaien balioa ere bai, gaiok onuraren bat badakarte.

Gauza bera ulertuko da, baldin etaobra kontratatu duenak ezin badu hori amaitu, bere borondatetik kanpoko arrazoi baten ondorioz.

1596 artikulua

Kontratistak erantzukizuna izangodu, obran erabiltzen dituen pertsonek egindako lanarengatik.

1597 artikulua

Norbaitek bere lana eta gaiak jartzen baditu kontratistak goren mugarekin gaitutako obra batean, akzioa izango du obra horren ugazabaren aurka,erreklamazioa egiten denean ugazaba horrek kontratistari zor dion kopururaino bakarrik.

1598 artikulua

Obra jabearen nahiaren arabera eginbehar dela hitzartu denean, ulertzen da, adostasunik izan ezean, obraren onespena erreserbatu zaiola kasuan kasuko adituaren iritziari. Obra onetsi behar duen pertsona hirugarrena bada, horrek erabakitakoa beteko da.

1599 artikulua

Aurkako itun edo ohiturarik izanezean, obraren prezioa ordaindu beharko da obra hori ematean.

1600 artikulua

Norbaitek obra egiten badu gauzahigigarriaren gain, gauza hori bahi moduan atxikitzeko eskubidea du ordainketa jaso arte.

III. ATALA

Itsaso nahiz lehorreko garraioak, bai pertsonenak, bai gauzenak

1601 artikulua

Efektuak lehorrez nahiz itsasoz gidatzen dituztenak, euren ardurapekogauzak zaindu eta artatzeari dagokionez, 1783 eta 1784. artikuluek ostalarientzat ezartzen dituzten betebehar berberen menpe daude.

Artikulu honetan xedatutakoa ulertzen da, Merkataritza Kodeak itsasonahiz lehorreko garraioen inguruan ezarritakoari kalterik egin gabe.

1602 artikulua

Erantzukizun berbera dute gidariek,eurek jasotako gauzen galera edo matxurarengatik, salbu eta horiek ezusteko kasuaren ondorioz edo ezinbesteko kasuan gertatu direla frogatzen dutenean.

1603 artikulua

Artikulu hauetan xedaturikoa ulertzen da, lege eta araudi berezietan agindutakoari kalterik egin gabe.

VII. TITULUA

ZENTSUAK

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1604 artikulua

Zentsua eratzen da, zenbait ondasunhigiezin urteko kanon edo korritu batzuen ordainketari lotuta geratzen direnean, diruz jasotzen den kapitala ordaintzeko, edo ondasun higiezin horien gaineko jabari osoa nahiz ez-osoa ordaintzeko.

1605 artikulua

Enfiteusi-zentsua bada izan, norbaitek beste inori finkaren jabari erabilgarria lagatzen dionean, eta berarentzaterreserbatzen dituenean zuzeneko jabaria eta enfiteusidunaren eskutik urteko pentsioa jasotzeko eskubidea, jabari horren berorren aitorpen gisa.

1606 artikulua

Zainpeketa-zentsua bada izan, zentsu-hartzaileak, bere jabetzapeko ondasun higiezinaren gainean, zentsu-emaileari ordaindu beharreko kanon edopentsioaren karga ezartzen duenean, zentsu-emaile horren eskutik diruz jaso duen kapitalaren ondorioz.

1607 artikulua

Erreserba-zentsua bada izan, norbaitek beste inori ondasun higiezinaren gaineko jabari osoa lagatzen dionean eta berarentzat erreserbatzen duenean, zentsu-hartzailearen eskutik eta ondasun higiezin berberaren kontura, urteko pentsioa jasotzeko eskubidea.

1608 artikulua

Zentsuaren izaerak dakar kapitalaren edo ondasun higiezinaren lagapenabetierekoa edo epe mugarik gabekoa izatea; hala ere, zentsu-hartzaileak zentsua ludi dezake bere borondatez, nahiz eta horren aurkakoa itundu; xedapen hori gaur egun jadanik eratuta dauden zentsuei aplikatzen zaie.

Hala ere, itun daiteke zentsuaren luditzerik ez gertatzea zentsu-emailea nahizpertsona zehatz bat bizirik dagoen bitartean, edo luditzea ezinezkoa izatea urtekopuru zehatza igaro arte; kopuru hori, zainpeketa-zentsuan, ezin da hogei urtetik gorakoa izan eta, erreserba- nahiz enfiteusi-zentsuetan, hirurogeitik gorakoa.

1609 artikulua

Luditzea gauzatu ahal izateko, zentsu-hartzaileak urtebeteko aurrerapenarekin abisatu behar dio zentsu-emaileari,edo urteko pentsioaren ordainketa aurreratu behar dio.

1610 artikulua

Zentsuak ezin dira zati batez luditu, beren beregi hori ituntzen ez bada.

Halaber, zentsuak ezin dira ludituzentsu-emailearen borondatearen aurka, baldin eta pentsioen ordainketa egunean ez badago.

1611 artikulua

Kode hau aldarrikatu baino leheneratutako zentsuak luditzeko, kapitala ez bada ezaguna, kapital hori arautuko da, pentsioa 100eko 3an zenbatzetik ateratzen den kopuruaren arabera.

Pentsioa fruituz ordaintzen bada,horiek zenbatetsiko dira, kapitala zehazteko, azken bosturtekoan fruituok izan duten batez besteko prezioaren arabera.

Artikulu honetan xedatutakoa ez zaie aplikatuko foroei, azpiforoei, azalera-eskubideei eta horien antzeko beste edozein kargari; horietan, lege bereziak arautuko du jabariak luditzeari buruzko printzipioa.

1612 artikulua

Zentsua luditzeko sortzen direngastuak zentsu-hartzaileak ordaindu beharko ditu, auzitegien ustez aurkakotasun ausartegiak eragin dituenak izan ezik.

1613 artikulua

Zentsuen pentsio edo kanona alderdiek zehaztuko dute kontratua egitean.

Pentsio gisa dirua edo fruituak emandaitezke.

1614 artikulua

Pentsioak ordainduko dira hitzartutako epeetan; eta, hitzarmenik izanezean, pentsio gisa dirua eman behar bada, kontratuaren datatik zenbatzen hasi eta urteak mugaeguneratzean; eta, fruituak eman behar badira, kasuan kasuko fruitu-bilketa amaitzean.

1615 artikulua

Kontratuan ez bada izendatzen zeinlekutan ordaindu behar diren pentsioak, betebehar hori beteko da zentsuarekin kargaturiko finka dagoen lekuan, baldin eta zentsu-emaileak edo horren ahaldunak bere egoitza badu herri bereko udal mugartean. Horrek bertan egoitzarik izan ez arren, zentsu-hartzaileak halakoa badu, horren egoitzan egingo da ordainketa.

1616 artikulua

Zentsu-emaileak, edozein pentsioren jasoagiria ematen duenean, zentsu-hartzailea behartu dezake, ordainketaegin dela agerrarazten duen gordekina ematera.

1617 artikulua

Kostu bidez nahiz dohainik eskualdadaitezke zentsuekin kargaturiko finkak, eta gauza bera gertatzen da pentsioa jasotzeko eskubidearekin.

1618 artikulua

Ezin dira zatitu, bi pertsona edogehiagoren artean, zentsuarekin kargaturiko finkak, zentsu-emailearen esanbidezko adostasunik gabe, nahiz eta finkok jaraunsle-tituluaren bidez eskuratu.

Zentsu-emaileak zatiketa onartzen duenean, horren adostasunarekin izendatuko da zein zentsu-zatirekin geratuko den kargatuta zati bakoitza; finka horretan zenbat zati egin eta beste horrenbeste zentsu eratuko dira.

1619 artikulua

Zentsuarekin kargaturiko finka jaraunsle batzuei adjudikatu nahi zaienean,zentsu-emaileak ez badu zatiketarako adostasunik ematen, finka hori jaraunsleen artean lizitatuko da.

Adostasunik izan ezean, edo interesdunetako batek tasazio-preziorik eskaini ezean, finka zentsuarekin baterasalduko da, jaraunsleen artean prezioa banatuz.

1620 artikulua

Preskribatzeko modukoak dira zentsuen kapitala eta pentsioak ere bai, liburu honetako 18. tituluan xedatutakoarekin bat etorriz.1621. artikulua

1110. artikuluan xedatutakoa gorabehera, beharrezkoa da bi pentsio jarraianordaintzea, aurreko guztiak ordainduta daudela uste izateko.

1622 artikulua

Zentsu-hartzaileak betebeharra du,zentsupeko finkaren gaineko kontribuzioak eta bestelako zergak ordaintzeko.

Pentsioaren ordainketa egitean, zentsu-hartzaileak ordainketa horretatikken dezake zentsu-emaileari dagozkion zergen kopurua.

1623 artikulua

Zentsuek akzio erreala ematen dutekargapeko finkaren gain. Akzio errealaz gain, zentsu-emaileak akzio pertsonala egikari dezake, atzeratutako pentsioen, eta, hala denean, kalte-ordain eta korrituen ordaina jasotzeko.

1624 artikulua

Zentsu-hartzaileak ezin du pentsioaren barkamenik edo urripenik eskatu,finka aldi baterako agorra izateagatik, ezta fruituak galtzeagatik ere.

1625 artikulua

Ezinbesteko edo ezusteko kasuarenondorioz zentsuarekin kargaturiko finka osorik galdu edo baliogabetzen bada, zentsua azkendu eta pentsioaren ordainketa amaitu egingo da.

Finkaren zati bat bakarrik galtzenbada, zentsu-hartzailea ez da pentsioa ordaintzetik askatuko, salbu eta hobesten duenean finka zentsu-emailearentzat bertan behera uztea. Zentsu-hartzailearen errua tartean delarik, bi kasuotan kalte-galeren ordaina eman beharko du.

1626 artikulua

Aurreko artikuluaren lehenengo lerrokadako kasuan, finka aseguraturik badago, aseguru horren balioa zentsuaren kapitala eta mugaeguneratutako pentsioak ordaintzeari lotuta geratuko da, salbu eta zentsu-hartzaileak hobesten duenean aseguruaren balioa finka berreraikitzeko inbertitzea; kasu horretan, zentsua berpiztu egingo da ondore guztiekin, baita ordaindu gabeko pentsioen ordainketari dagokionez ere.

Zentsu-emaileak zentsu-hartzaileari eska diezaioke, azken horrek ziurta dezan aseguruaren balioa finka berreraikitzen inbertituko duela.

1627 artikulua

Zentsuarekin kargaturiko finka herri-onuraren ondorioz nahitaez kentzenbada, horren prezioa zentsuaren kapitala eta mugaeguneratutako pentsioak ordaintzeari lotuta geratu, eta zentsua azkendu egingo da.

Aurreko xedapen hori aplika daiteke, orobat, nahitaez jabetza kentzeakfinkaren zati batean bakarrik duenean eragina, baldin eta horren prezioa nahiko bada zentsuaren kapitala estaltzeko.

Prezioa nahiko ez bada, zentsuakfinkaren gainerako zatia kargatzeari eutsiko dio, baldin eta zati horren prezioa nahiko bada zentsuaren kapitala gehi kapital horren %25 estaltzeko.

Bestela, zentsu-hartzaileak aukeran du nahitaez kendutako zatia beste berme batekin ordeztu edo zentsua luditzea, 1631. artikuluan enfiteusi-zentsuaren inguruan xedatutakoa salbu.

II. KAPITULUA

Enfiteusi-zentsua

I ATALA

Enfiteusiari buruzko xedapenak

1628 artikulua

Enfiteusi-zentsua ezar daiteke, ondasun higiezinen gain eta eskriturapublikoaren bidez bakarrik.

1629 artikulua

Enfiteusi-zentsua eratzean, kontratuan bertan finkatuko dira, deuseztasun-zigorraren menpe, finkaren balioaeta urtero ordaindu behar den pentsioa.

1630 artikulua

Pentsioa fruituen kopuru zehatza denean, kontratuan finkatuko dira fruituonespezie eta kalitatea.

Pentsioa finkak sortzen dituen fruituen zati alikuota izan, eta ez bada beren beregi ituntzen zein esku-hartzeizan behar duen zuzeneko ugazabak, enfiteusidunak aurretiazko abisua egin beharko dio ugazabari edo horren ordezkariari, fruitu-mota bakoitzaren bilketa zein egunetan hasten den adieraziz; horrela, ugazabak, zuzenean edo ordezkariaren bidez, eragiketa guztiak ikus ditzake, berari dagokion zatia jaso arte.

Abisua eman eta gero, enfiteusidunak uzta bil dezake, nahiz eta zuzeneko ugazaba, horren ordezkaria edokontu-hartzailea bertan egon ez.

1631 artikulua

Nahitaez jabetza kentzeko kasuan,1627. artikuluaren lehenengo lerrokadan xedatutakoa beteko da, finka osoa nahitaez kentzen denean.

Zati batean bakarrik gertatuz gero, nahitaez kendutakoaren prezioa zuzeneko ugazabaren eta jabetza erabilgarria duenaren artean banatuko da; hark jasoko du nahitaez kendutako zatiari zentsuaren kapitalean proportzioz dagokion zatia, zentsua eratzean finka osoari eman zitzaion balioaren arabera edo zentsua luditzeko erabili izan den tasaren arabera, eta gainerakoa enfiteusidunari dagokio.

Kasu horretan, zentsuak finkarengainerako zatian iraungo du, eta kapitala eta pentsioak urritu egingo dira, salbu eta enfiteusidunak aukeratzen duenean oso-osorik luditzea, edo finka zuzeneko ugazabarentzat bertan behera uztea.

Itundutakoarekin bat etorriz laudemioa ordaindu behar denean, zuzenekougazabak jasoko du kontzeptu horren ondorioz berari dagokiona, enfiteusidunari dagokion prezio-zatitik bakarrik.

1632 artikulua

Enfiteusidunak bere egiten ditu finkaren produktuak eta horren akzesioenak. Enfiteusidunak jabeari legozkiokeen eskubide berberak ditu, enfiteusipeko finkan aurkitutako altxor eta meatzeen gain.

1633 artikulua

Enfiteusidunak enfiteusipeko lurra eta horren akzesioak xeda ditzake, bizien arteko egintzen bidez nahiz azken nahiaren egintzen bidez, zuzeneko ugazabaren eskubideak salbu, eta hurrengo artikuluek ezarritakoaren menpe.

1634 artikulua

Pentsioa enfiteusipeko finkatik lortutako fruituen zati alikuota denean, ezin izango da ezarri produktuak gutxitzea dakarren zortasunik edo bestelako zamarik, zuzeneko ugazabaren esanbidezko adostasunik gabe.

1635 artikulua

Enfiteusidunak askatasuna du finkadohaintzan eman edo trukatzeko, zuzeneko ugazabari horren berri emanez gero.

1636 artikulua

Zuzeneko ugazabari eta jabetza erabilgarria duenari elkarrekin dagozkieeroslehentasun-eskubidea eta atzera-eskuratzeko eskubidea, baldin eta enfiteusipeko finkaren gain bakoitzak duen jabaria saldu edo ordainean ematen bada.

Xedapen hori ezin zaie aplikatu herri-onuraren ondoriozko besterentze nahitaezkoei.

1637 artikulua

Aurreko artikuluaren ondoreetarako, norbaitek enfiteusipeko finkarenjabaria besterendu nahi badu, ugazabakideari abisatu behar dio, berari eskaini izan zaion behin betiko prezioa edo jabariaren besterentzearekin berak lortu nahi duena adieraziz.

Abisua egin eta hurrengo hogei egunetan, ugazabakideak eroslehentasuneskubidea egikari dezake adierazitakoprezioa ordainduz. Ez badu halakorik egiten, eskubide hori galduko du, eta besterentzea gauzatu ahal izango da.

1638 artikulua

Zuzeneko ugazabak edo, hala denean, enfiteusidunak ez duenean erabiliaurreko artikuluak aipatutako eroslehentasun-eskubidea, atzera-eskuratzeko eskubidea erabil dezake, finka besterentze-prezioaren truk eskuratzeko.

Kasu horretan, atzera-eskuratzeaerabili behar da, salmentaren eskritura egiletsi eta hurrengo bederatzi egun baliodunetan. Eskritura ezkutatzen bada, epe-muga bera zenbatuko da, eskritura Jabetza Erregistroan inskribatu denetik.

Ezkutatzea gertatu dela uste da, eskritura hori ez denean Erregistroanaurkezten, berori egiletsi eta hurrengo bederatzi egunetan.

Presuntzioa gorabehera, ezkutatzeafroga daiteke, legezko beste bideak erabiliz.

1639 artikulua

Besterentzea egin bada 1637. artikuluan agindutako abisurik egin gabe,zuzeneko ugazabak eta, hala denean, jabetza erabilgarria duenak atzera-eskuratzeko akzioa egikari dezakete, urtebete igaro arteko epean, besterentzea Jabetza Erregistroan inskribatu denetik zenbatuta.

1640 artikulua

Enfiteusipeko finkak epaiketa bidez saltzen direnean, zuzeneko ugazabak eta jabetza erabilgarria duenak, kasuan-kasuan, eroslehentasun-eskubidea erabil dezakete, ediktuetan errematerako finkatu den epe-mugaren barruan; horretarako, enkantean oinarri gisa erabili den prezioa eta atzera-eskuratzearena ordaindu behar dituzte, eskritura egiletsi eta hurrengo bederatzi egun baliodunetan.

Kasu horretan, ez da beharrezkoaizango 1637. artikuluak agintzen duen aurretiazko abisua.

1641 artikulua

Zentsu berberaren menpeko finkak bat baino gehiago izan eta horiek besterentzen direnean, ezin izango dira erabili eroslehentasun-eskubidea eta atzera-eskuratzeko eskubidea, finka batzuei begira, besteak baztertuz.

1642 artikulua

Zuzeneko jabaria edo jabari erabilgarria indibisoan dagokienean zenbaitpertsonari, horietako bakoitzak atzera-eskuratzeko eskubidea erabil dezake, erkideen atzera-eskuratzeari buruz ezarritako erregelen menpe; zuzeneko ugazabak lehenespena izango du, jabari erabilgarriaren zati bat besterentzen bada, eta enfiteusidunak izango du, zuzeneko jabaria besterentzen bada.

1643 artikulua

Enfiteusidunari bere eskubidean nahasmendua eragiten badio hirugarrenbatek, zuzeneko jabaria edo enfiteusiaren baliozkotasuna eztabaidatzeagatik, enfiteusidunak ezin dio zuzeneko ugazabari kalte-ordainik erreklamatu, ugazaba horri ez bazaio ebikzioaren ondoriozko zitaziorik egin 1481. artikuluan agindutakoaren arabera.

1644 artikulua

Enfiteusipeko finkak kostu bidez besterentzen direnean, laudemioa zuzeneko ugazabari ordainduko zaio, enfiteusi-kontratuan beren beregi hala hizpatzen denean bakarrik.

Laudemioa ituntzean ez bada kopuru finkorik adierazi, hori besterentzeprezioaren 100eko 2 izango da. Kode hau aldarrikatu baino lehenagoko enfiteusiak laudemioa ordaintzeari lotuta badaude, hori itundu ez arren, prestazioari eutsiko zaio ohiko moduan; baina prestazio horrek ez du gaindituko besterentze-prezioaren 100eko 2, ez denean prestazio handiagorik kontratatu beren beregi.

1645 artikulua

Laudemioa ordaintzeko betebeharraeskuratzaileari dagokio, aurkako itunik izan ezean.

1646 artikulua

Enfiteusidunak, zuzeneko ugazabareneskutik, besterentzearen gaineko baimena lortzen duenean, edo zuzeneko ugazaba horri 1637. artikuluan agindutako aurretiazko abisua egiten dionean, zuzeneko ugazabak ezin izango du erreklamatu, hala denean, laudemioaren ordainketa, eskritura Jabetza Erregistroan inskribatu eta hurrengo urtean baino.

Kasu horietatik kanpo, akzio hori preskripzio arruntaren menpe egongo da.

1647 artikulua

Hogeita bederatzi urterik behin, zuzeneko ugazabak bere eskubidearen aitorpena eskatu ahal dio enfiteusipeko finkaren edukitza duenari.

Aitorpenaren gastuak enfiteusidunak ordaindu beharko ditu, eta ezinizango zaio beste prestaziorik eskatu kontzeptu horren ondorioz.

1648 artikulua

Finka konfiskatu egingo da, eta zuzeneko ugazabak finka itzultzeko eskatuahal izango du:

1) Pentsioa ordaintzen ez bada, jarraikako hiru urtetan zehar. 2) Enfiteusidunak ez badu betetzen kontratuan hizpaturiko baldintza, edo finkari narriadura larriak eragiten badizkio.

1649 artikulua

Aurreko artikuluaren lehenengo kasuan, zuzeneko ugazabak konfiskazioa eskatu ahal izateko, enfiteusidunari ordainketaren gaineko agindeia egin beharko dio epaile nahiz notarioaren bidez; eta, enfiteusidunak ez badu ordainketarik egiten agindeia egin eta hurrengo hogeita hamar egunetan, zuzeneko ugazabaren eskubideak aurrera egin ahal izango du.

1650 artikulua

Enfiteusiduna konfiskaziotik askegera daiteke, edozein kasutan, zentsua luditu eta mugaeguneratutako pentsioak ordaintzen baditu, ordainketaren gaineko agindeia edo demandaren gaineko epatzea egin eta hurrengo hogeita hamar egunen barruan.

Eskubide berbera erabili ahal izango dute enfiteusidunaren hartzekodunek ere, zuzeneko ugazabak jabari osoaberreskuratu eta hurrengo hogeita hamar egunetan.

1651 artikulua

Enfiteusi-zentsua luditzea izango da kapitalaren zuzeneko jabeari ematea, diruz eta dena batera, zentsua eratzean finkaren balio gisa finkatutako kapitala; ezin da beste prestaziorik eskatu, hori hizpatu denean izan ezik.

1652 artikulua

Konfiskazioaren kasuan, edo enfiteusi-kontratua edozein arrazoiren ondorioz hutsaltzen denean, zuzenekougazabak ordaindu beharko ditu finkaren balioa gehitu duten hobekuntzak, baldin eta gehikuntza horrek bertan badirau finka itzultzean.

Finkak narriadurak baditu enfiteusidunaren erru edo zabarkeriaren ondorioz,narriadurok hobekuntzekin konpentsa daitezke; eta hobekuntzak ez badira nahiko, enfiteusidunak betebehar pertsonala izango du horiek ordaintzeko, baita mugaeguneratuta eta preskribatu gabe dauden pentsioak ordaintzeko ere.

1653 artikulua

Azken enfiteusidunaren testamentuzko jaraunsle diren ondorengo, aurreko,alargun eta seigarren gradurainoko ahaideak izan ezean, finka zuzeneko ugazabari itzuliko zaio dagoen moduan, baldin eta enfiteusidunak ez bazuen finka hori beste modu batera xedatu.

1654 artikulua

Aurrerantzean, azpienfiteusi-kontratua ezabatuta geratzen da.

II. ATALA

Foroak eta enfiteusiaren antzeko beste kontratu batzuk

1655 artikulua

Kode hau aldarrikatu eta gero, foroak edo horien antzeko bestelako kargak ezartzen badira eperik gabe, horiekarautuko dituzte aurreko atalean enfiteusi-zentsurako ezarritako xedapenek.

Halakoak aldi baterako edo epe mugaturako eratzen badira, errentamendutzat joko dira, eta kontratu horri buruzkoxedapenak aplikatuko dira.

1656 artikulua

Kontratuaren bidez, lurraren ugazabak horren erabilera lagatzen badu bertan mahastiak landa daitezen, lehenengo anduiak bizirik dauden artean, etalagapen-hartzaileak ugazaba horri urteko errenta edo pentsioa ordaintzen badio fruituz zein diruz, hurrengo erregelek arautuko dute kontratu hori:

1) Kontratua azkendutzat joko da,hori eman eta berrogeita hamar urte igaro eta gero, emate horretan ez denean beste eperik finkatu beren beregi.

2) Kontratua azkenduta geratukoda, orobat, lehenengo anduiak hiltzen badira, edo landatu direnen bi herenak fruiturik gabe geratu badira.

3) Lagapen-hartzaile edo kolonoak kimu eta murrioak egin ditzake, kontratua bitartean.

4) Kontratuak ez du bere izaera galtzen emandako lurrean bestelako landaketak egiteko ahalmena izateagatik, baldin eta kontratuaren helburu nagusia mahastiak landatzea bada.

5) Lagapen-hartzaileak askatasunezeskualda dezake bere eskubidea, kostu bidez nahiz dohainik; baina ezin da finkaren erabilera zatitu, ugazabak ez badu horretarako esanbidezko adostasuna ematen.

6) Kostu bidezko besterentzeetan,lagatzaileak eta lagapen-hartzaileak eroslehentasun-eskubidea eta atzera-eskuratzeko eskubidea izango dituzte elkarrekiko, enfiteusiari buruz ezarritakoarekin bat etorriz, eta 1637. artikuluan agindutako aurretiazko abisua egiteko betebeharrarekin.

7) Kolono edo lagapen-hartzaileakfinka utz edo itzul diezaioke lagatzaileari, berari hori komeni zaionean, bere erruz eragindako narriadurak ordainduz.

8) Lagapen-hartzaileak ez du eskubiderik izango kontratua azkentzeanfinkan dauden hobekuntzen gainean, baldin eta hobekuntzok nahitaezkoak izan badira edo itundutakoa betetzeko egin badira.

Hobekuntza onuragarri eta borondatezkoei dagokienez, lagapen-hartzaileak ez du horien ordainketa jasotzeko eskubiderik, halakoak ez badiraegin lurraren ugazabak idatziz emandako adostasunarekin eta horiek ordaintzeko betebeharra hartuz. Kasu horretan, hobekuntzok ordainduko dira, finka itzultzean horiek duten balioaren arabera.

9) Lagatzaileak lagapen-hartzaileabotatzeko akzioa erabil dezake, kontratuaren epe-muga betetzen denean.

10) Berrogeita hamar urteko epeaedo interesdunek beren beregi finkaturiko epea amaitu ondoren, lagapenhartzaileak finkaren erabilerari eta aprobetxamenduari eusten dienean lagatzailearen isilbidezko adostasunarekin, ezin izango da lagapen-hartzaile hori finkatik bota, baldin eta ez bazaio aurretiaz botatzearen abisua ematen, kontratua azkendu baino urtebete lehenago.

III. KAPITULUA

Zainpeketa-zentsua

1657 artikulua

Zainpeketa-zentsuaren pentsioafruituz ordaintzea itundu denean, fruitu horien mota, kopuru eta kalitatea finkatu beharko dira; pentsioa ezin da izan zentsupeko finkak ematen dituen fruituen zati alikuota.

1658 artikulua

Zainpeketa-zentsua luditzea izangoda zentsu-emaileari itzultzea, dena batera eta diruz, zentsua eratzean berak emandako kapitala.

1659 artikulua

Zentsupeko finkaren aurka akzioerreala erabiltzen denean pentsioak ordain daitezen, finka horren baliotik geratzen dena ez bada nahiko zentsuaren kapitala gehi horren 100eko 25 estaltzeko, zentsu-emaileak zentsu-hartzailea behartu dezake, eta horrek aukeran du, zentsua luditu, bermea osatu edo finkaren gerakina zentsu-emailearentzat bertan behera uztea.

1660 artikulua

Halaber, aurreko artikuluak ezarritako eskubidea erabil dezake zentsu-emaileak gainerako kasuetan, baldineta horietan finkaren balioa ez bada nahiko zentsuaren kapitala gehi horren 100eko 25 estaltzeko, eta hurrengo inguruabarretatik bat gertatzen bada:

1) Finkaren balioa txikiagotzea, zentsu-hartzailearen erruz edo zabarkeriaz.

Kasu horretan, zentsu-hartzaileakizango du kalte-galeren gaineko erantzukizuna ere bai.

2) Zentsu-hartzaileak pentsioa ordaintzeari uztea bi urte jarraian. 3) Zentsu-hartzailearen gaineko porrota, konkurtsoa edo kaudimengabezia adieraztea.

IV. KAPITULUA

Erreserba-zentsua

1661 artikulua

Ezin da erreserba-zentsua baliozkotasunez eratu, aurretiaz ez bada finkabalioesten, alderdien arteko adostasunarekin egindako zenbatespenaren bidez edo adituek finkaturiko balioespenaren bidez.

1662 artikulua

Zentsu horren luditzea gauzatuko da, zentsu-hartzaileak zentsu-emaileari, dena batera eta diruz, aurreko artikuluaren arabera finkatutako kapitala emanez.

1663 artikulua

Erreserba-zentsuari 1657. artikuluko xedapena aplika dakioke.

1664 artikulua

1659 eta 1600. artikuluek agindutakokasuetan, erreserba-zentsuaren zorduna behartua izan daiteke zentsua luditzera edo finka zentsu-emailearentzat bertan behera uztera.

VIII. TITULUA

SOZIETATEA

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1665 artikulua

Sozietatea kontratua da, eta, horren bidez, bi pertsona edo gehiagokeuren gain hartzen dute dirua, ondasunak edo industria erkidegoan jartzeko betebeharra, irabaziak euren artean banatzeko asmoarekin.

1666 artikulua

Sozietateak helburu zilegia izan behar du, eta bazkide guztien intereserakoezarri behar da.

Zilegi ez den sozietatearen desegitea adierazten denean, irabaziak destinatuko zaizkie sozietatearen egoitzakoongintza-etxeei, eta, halakorik izan ezean, probintziakoei.

1667 artikulua

Sozietate zibila edozein forma erabiliz era daiteke, sozietate horretara ondasun higiezinak edo eskubide errealak ekartzen direnean izan ezik; kasu horretan, beharrezkoa izango da eskritura publikoa.

1668 artikulua

Sozietate-kontratua deuseza da,baldin eta horretara ondasun higiezinak ekartzen badira, horien inbentarioa egin gabe; inbentarioa alderdiek izenpetu behar dute, eta eskriturari batu behar zaio.

1669 artikulua

Sozietateek ez dute nortasun juridikorik izango, euren itunak isilpean gordetzen badira bazkideen artean, eta bazkide bakoitzak bere izenean kontratatzen badu hirugarrenekin.

Ondasun-erkidegoei buruzko xedapenek arautuko dituzte sozietate-motahoriek.

1670 artikulua

Sozietate zibilek, eurek erdietsi nahi duten helburuarengatik, Merkataritza Kodean araututako forma guztiak izan ditzakete. Kasu horretan, sozietateoi aplika dakizkieke kode horretako xedapenak, horiek ez badira kode honen kontrakoak.

1671 artikulua

Sozietatea unibertsala edo banakakoa izan daiteke.

1672 artikulua

Sozietate unibertsala oraingo ondasun guztien gainekoa izan daiteke, edoirabazi guztien gainekoa.

1673 artikulua

Sozietatea oraingo ondasun guztiengainekoa da, alderdiek erkidegoan jartzen badituzte, bai orain dituzten ondasun guztiak, euren artean horiek banatzeko asmoarekin, bai eta halakoekin eskuratzen diren irabazi guztiak ere.

1674 artikulua

Oraingo ondasun guztien gaineko sozietate unibertsalean, bazkide guztien jabetza erkidearen menpe geratzen dira bakoitzari zegozkion ondasunak eta horiekin eskuratzen diren irabaziak ere bai.

Sozietate horretan, halaber, itun daiteke bestelako irabaziak ere elkarrekinkomunikatzea; baina ezin dira sozietatearen baitara bildu bazkideek gerogarrenean jarauntsi, legatu edo dohaintza bidez eskuratzen dituzten ondasunak, bai, ordea, horien fruituak.

1675 artikulua

Irabazi guztien gaineko sozietateak bere barruan hartzen du sozietatea bitartean bazkideek euren industria edo lanaren ondorioz eskuratzen duten guztia.

Bazkide bakoitzak, kontratua egitean, ondasun higigarri edo higiezinak baditu, ondasunok jabari pribatukoak izateari eusten diote, eta sozietateari horien gozamena bakarrik eskualdatzen zaio.

1676 artikulua

Sozietate unibertsalaren kontratuaegin bada horren mota zehaztu gabe, irabazien gaineko sozietate unibertsala bakarrik eratzen da.

1677 artikulua

Gizabanakoek ezin dute elkarrekinsozietate unibertsalik egin, baldin eta haientzat debekatuta badago elkarri dohaintza edo abantaila bat egitea.

1678 artikulua

Banakako sozietatearen objektu izan daitezke gauza zehatzak, horien erabilera edo euren fruituak, enpresa jakin bat, edo lanbidean nahiz artean aritzea.

II. KAPITULUA

Bazkideen betebeharrak

I. ATALA

Bazkideek euren artean dituzten betebeharrak

1679 artikulua

Sozietatea hasten da, kontratua egiten den unetik bertatik, besterik itunduez bada.

1680 artikulua

Sozietateak indarrean dirau hitzarturiko epean zehar; eta, hitzarmenik izan ezean, negozioak dirauen bitartean, negozio hori aldi baterakoa izanik, modu esklusiboan erabili izan bada sozietatearen helbururako; eta, beste edozein kasutan, bazkideak bizirik dauden bitartean, 1700. artikuluan eurei erreserbaturiko ahalmena eta 1704. artikuluan xedatutakoa salbu.

1681 artikulua

Bazkideak sozietateari zor dio bertara ekarriko duela hitzeman duen guztia.

Era berean, bazkidea ebikzioarenmenpe geratzen da, sozietatera ekarri dituen gauza jakin eta zehatzei begira, saltzailea erosleari begira ebikzioaren menpe dagoen kasu eta modu berean.

1682 artikulua

Bazkideak bere gain hartu badudiru-kopuru bat ekartzeko betebeharra, eta ez badu hori egin, zuzenbidez korrituak zor izango ditu, diru-kopurua ekarri behar zuen egunetik zenbatuta; eta, kalteak eragin baditu, horien ordaina emateko beharrari kalterik egin gabe.

Gauza bera gertatzen da, bazkideak diru-kopuru batzuk hartu baditu sozietatearen kutxatik; korrituen zenbaketa hasten da, bazkideak kopuru horiek bere onura hutserako hartu izan dituen egunetik.

1683 artikulua

Industria-bazkideak sozietateari zordizkio sozietatearen helburua industriako zein arlo izan eta arlo horretan sozietatea bitartean lortu dituen irabaziak.

1684 artikulua

Bazkideak administraziorako baimena izan, eta, bere izenean, berari zorzaion eta eskatzeko modukoa den kopurua kobratzen duenean, eskatzeko moduko beste kopuru bat sozietateari zor dion pertsonaren eskutik, kobratutakoa bi kredituoi egotzi behar zaie euren zenbatekoen arabera, nahiz eta bazkideak, bere hartzekoaren kontura bakarrik, jasoagiria eman; alabaina, sozietatearen hartzekoaren kontura eman badu jasoagiria, kobratutakoa osorik egotziko zaio hartzeko horri.

Artikulu honetan xedatutakoari kalterik egin gabe, zordunak erabil dezake 1172. artikuluak ematen dion ahalmena, baldin eta bazkidearen kreditu pertsonalak berari karga handiagoa badakarkio.

1685 artikulua

Bazkideak osorik jaso badu sozietate-kredituan dagokion zatia, eta gainerako bazkideek ez badute eurena jaso,bazkide horrek betebeharra du, geroago zorduna kaudimengabe bilakatzen bada, berak jaso duena sozietatearen masara ekartzeko, nahiz eta bazkide horrek bere zatiari bakarrik dagokion jasoagiria eman.

1686 artikulua

Bazkide orok erantzukizuna du, sozietateari begira, bere erruz sozietatehorrek izan dituen kalte-galerengatik, eta ezin ditu kalte-galerok konpentsatu bere industriaren ondorioz sozietateari eman dizkion etekinekin.

1687 artikulua

Gauza jakin eta zehatzak, suntsikorez direnak, sozietatera ekartzen badira horien erabilera eta fruituak bakarrik izan daitezen erkide, bazkide-jabeak du gauza horien gaineko arriskua.

Ekarritako gauzak suntsikorrak badira, edo ezin badira gorde eurok narriatu gabe, edo halakoak ekartzen badira salduak izan daitezen, arriskua sozietatearena da. Horrela izango da, orobat, itun berezirik izan ezean, gauzak ekartzen badira inbentarioan egindako zenbatespenaren arabera; kasu horretan, erreklamazioa mugatuko da gauzok izan duten tasazio-preziora.

1688 artikulua

Sozietateak erantzukizuna du, bazkide orori begira, sozietatearentzatbazkide horrek ordaindu dituen kopuruengatik eta kopuru horiei dagozkien korrituengatik; sozietateak erantzukizuna du, halaber, bazkideak onustez eta sozietate-negozioentzat hartu dituen betebeharrengatik eta sozietatearen zuzendaritzari modu banaezinean dagozkion arriskuengatik.

1689 artikulua

Galerak eta irabaziak itundutakoarekin bat etorriz banatuko dira. Irabaziengainean bakoitzak izango duen zatia bakarrik itundu bada, galeren gaineko zatia ere berbera izango da.

Itunik egin ezean, bazkide bakoitzak irabazietan eta galeretan zati batizango du, berak egindako ekarpenaren arabera. Bazkidea industria-bazkide bakarrik bada, horren zatia ekarpenik txikiena egin duen bazkidearen bestekoa izango da. Bazkideak, industriaz gain, kapitala ekartzen badu, kapital horren ondorioz dagokion proportziozko zatia ere jasoko du.

1690 artikulua

Bazkideek hitzartzen badute hirugarren batek izendatuko duela bakoitzak zein zati izango duen irabazi etagaleretan, hirugarrenak egindako izendapena aurkara daiteke, ageri-agerian ekitatea urratzen denean bakarrik. Edozein kasutan ere, ezin du erreklamaziorik egin hirugarrenaren erabakia betearazten hasi den bazkideak, edo, erabaki horren berri izan eta hiru hilabeteko epe-mugan, berori aurkaratu ez duen bazkideak.

Galera eta irabazien izendapenaezin da bazkide baten ardurapean utzi.

1691 artikulua

Ituna deuseza da, itun horrek bazkide bat edo gehiago baztertzen badituirabazi nahiz galera guztietatik.

Industria-bazkidea bakarrik askadaiteke galeren gaineko erantzukizun orotatik.

1692 artikulua

Sozietate-kontratuan bazkidea izendatzen bada administratzaile, bazkidehorrek administratzeko egintza guztiak gauza ditzake, nahiz eta bere kideak horren aurka jarri, salbu eta bazkideak gaitzustez jarduten duenean; bazkidearen ahalordea ezeztaezina da bidezko arrazoirik izan ezean.

Ahalordea kontratuaren ostean ematen bada, kontratuan bertan beroriemateko erabakirik hartu gabe, ahalorde hori edozein unetan ezezta daiteke.

1693 artikulua

Bi bazkide edo gehiagoren esku uzten denean sozietatearen administrazioa, euren eginkizunak zehaztu gabe edo batzuek besteen adostasunik gabe ezin dutela jardun adierazi gabe, bakoitzak bere kautan gauza ditzake administratze-egintza guztiak; baina euretatik edozein bestearen eragiketen aurka jar daiteke, eragiketok legezko ondoreak sortu baino lehen.

1694 artikulua

Hizpatzen bada bazkide administratzaile batzuek ezin izango dutela besteen adostasunik gabe jardun, guztienesku-hartzea beharrezkoa da egintzak baliozkoak izan daitezen; eta ezin da alegatu euretatik edozeinen absentzia edo ezintasuna, salbu eta kalte larri edo konponezinaren hur-hurreko arriskua dagoenean sozietatearentzat.

1695 artikulua

Hizpaketarik egin ez denean administratzeko moduari buruz, hurrengoerregelak beteko dira:

1) Bazkide guztiak ahalduntzat hartuko dira, eta euretako edozeinek berekautan egiten duena bete beharrekoa izango da sozietatearentzat; baina bakoitza gainerakoen eragiketen aurka jar daiteke, eragiketok legezko ondoreak sortu baino lehen.

2) Bazkide bakoitza balia daitekesozietate-funtsa osatzen duten gauzez, lurraldeko ohituraren arabera, baldin eta ez badu hori egiten sozietatearen interesaren aurka, edo horrekin ez badu eragozten bere kideek gauzak erabiltzeko duten eskubidea.

3) Bazkide orok gainerakoak behartu ditzake berarekin batera gauza erkideen artapenerako beharrezkoak direngastuak ordaintzera.

4) Bazkide batek ere ezin du, gainerakoen adostasunik gabe, sozietatearen ondasun higiezinetan berrikuntzarik egin, nahiz eta berrikuntza hori sozietatearentzat onuragarria dela alegatu.

1696 artikulua

Bazkide bakoitza bere kautan elkardaiteke hirugarren batekin, bere zatiari dagokionez; baina pertsona elkartua ez da sozietatean sartuko, gainerako bazkideen aho bateko adostasunik gabe, nahiz eta harako bazkidea administratzaile izan.

II. ATALA

Bazkideek hirugarrenari begira dituzten betebeharrak

1697 artikulua

Sozietatea hirugarren bati begira betebeharpean jar dadin, bazkideetatik batek burututako egintzen ondorioz, beharrezkoa da:

1) Bazkideak izaera horrekin jardutea, sozietatearen kontura. 2) Bazkideak, esanbidezko nahiz isilbidezko mandatuaren ondorioz, ahalordea izatea, sozietatea betebeharpean jartzeko.

3) Bazkideak bere ahalorde edo mandatuaren mugen barruan jardutea.

1698 artikulua

Bazkideek ez dute betebehar solidariorik sozietatearen zorrei begira; etabazkide batek ere ezin ditu besteak behartu egintza pertsonal baten ondorioz, baldin eta bazkide horri ez bazaio horretarako ahalorderik eman.

Sozietatea ez da betebeharpean jartzen hirugarrenari begira, bazkide batekburututako egintzen ondorioz, bazkideak egintzok gauzatzen baditu, bere izenean edo horretarako sozietate-ahalorderik izan gabe; hala ere, sozietatea bazkide horri begira betebeharpean jartzen da, egintza horiek sozietatearen probetxurako gertatu badira.

Artikulu honetan xedaturikoa ulertzen da, 1695. artikuluaren 1. erregelanezarritakoari kalterik egin gabe.

1699 artikulua

Sozietatearen hartzekodunak lehenespenekoak dira bazkide bakoitzaren hartzekodunen aurretik, sozietatearen ondasunei dagokienez. Eskubide horrikalterik egin gabe, bazkide bakoitzaren hartzekodun pertsonalek eska dezakete sozietate-funtsean bazkide horrek duen zatia enbargatu eta errematatzea.

III. KAPITULUA

Sozietatea azkentzeko moduak

1700 artikulua

Sozietatea azkentzen da: 1) Sozietate hori zein epe-mugatarako eratu eta berori agortzen denean.

2) Gauza galtzen denean, edo sozietatearen helburu den negozioa amaitzen denean.

3) Bazkideetatik edozeinen heriotza,kaudimengabezia-, ezgaiketa- edo zarrastelkeria-adierazpenaren ondorioz, eta 1699. artikuluan ezarritako kasuan.

4) Bazkideetatik edozeinen borondatearen ondorioz, 1705 eta 1707. artikuluetan xedaturikoaren menpe. Artikulu honen 3 eta 4. zenbakietan xedaturikoari begira, salbuespen gisa har daitezke 1670. artikuluak aipatzen dituen sozietateak, horiek indarrean iraun behar dutenean Merkataritza Kodearen arabera.

1701 artikulua

Bazkide batek hitzematen dueneansozietatera gauza zehatza ekarriko duela, gauza suntsitzen bada ematea gauzatu baino lehen, galera horrek sozietatearen desegitea dakar.

Era berean, sozietatea beti desegiten da gauza galtzearen ondorioz, gauza hori ekarri duen bazkideak jabetzaerreserbatu eta sozietateari horren erabilera edo gozatzea bakarrik eskualdatu dionean.

Hala ere, sozietatea ez da desegiten gauza galtzearen ondorioz, galera gertatzen denean sozietateak gauza horren jabetza eskuratu eta gero.

1702 artikulua

Sozietatea epe zehatzerako eratu etasozietate hori luza daiteke, bazkide guztiek horretarako adostasuna ematen badute.

Adostasuna esanbidezkoa zein isilbidezkoa izan daiteke, eta ohiko bideetatik egiaztatuko da.

1703 artikulua

Sozietatea luzatzen bada epe-mugaagortu eta gero, ulertzen da beste sozietate bat eratzen dela. Sozietatea epe-muga agortu baino lehen luzatzen bada, jatorrizko sozietateak indarrean dirau.

1704 artikulua

Ituna baliozkoa da, itun horrek ezartzen badu, bazkide baten heriotza-kasurako, sozietateak iraungo duela bizirik daudenen artean. Kasu horretan,hildako bazkidearen jaraunsleak eskubidea izango du, banaketa egin dadin, hori kausatzailearen heriotza-egunean finkatuz; eta ez du parterik hartuko gerogarreneko eskubide eta betebeharretan, eskubide eta betebeharrok harako egunaren aurretik egindakoaren nahitaezko ondorio direnean baino.

Ituna bada sozietateak jaraunslearekin irautea, itun hori errespetatuko da,1700. artikuluaren 4. zenbakian agindutakoari kalterik egin gabe.

1705 artikulua

Sozietatearen desegitea bazkide baten borondate edo uko-egitearen ondorioz gertatuko da, sozietatearen iraupenerako epe-mugarik adierazi ez denean,edo epe-muga hori ezin denean atera negozioaren izaeratik.

Uko-egiteak ondoreak sor ditzan, hori onustez eta garaiz egin behar da; eta, horrez gain, uko-egitearen berri eman behar zaie gainerako bazkideei.

1706 artikulua

Uko-egitea gaitzustekoa da, horiegiten duenak berarentzat eskuratu nahi duenean bazkide guztiona izan behar den probetxua. Kasu horretan, uko-egilea ez da askatuta geratzen gainerako bazkideei begira, eta horiek ahalmena dute bera sozietatetik baztertzeko.

Uko-egitea garaiz kanpo egindakotzat hartuko da, gauzok osorik egon ezeta sozietateak interesa duenean bere desegitea atzeratzeko. Kasu horretan, sozietateak iraungo du, amaitzeke dauden negozioak bukatu arte.

1707 artikulua

Bazkideak ezin du sozietatearen desegitea erreklamatu, baldin eta kontratu-xedapenaren ondorioz edo negozioaren izaeraren ondorioz sozietate hori epe zehatzerako eratu bada, eta berori desegiteko arrazoi zuzenik ez badago, besteak beste, bazkide horren kideetatik batek bere betebeharrak urratzea, sozietate-negozioetarako gaikuntzarik gabe geratzea edo auzitegien ustez horien antzeko arrazoiren bat izatea.

1708 artikulua

Bazkideen arteko banaketa arautzen dute jarauntsiaren banaketari buruzko erregelek, formari dagokionez eta banaketen ondorioz sortzen diren betebeharrei dagokienez ere bai. Industria-bazkideari ezin zaio aplikatu sozietatera ekarritako ondasun-zatirik; bazkide horri ondasunon fruitu eta etekinak bakarrik aplika dakizkioke, 1689. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, baldin eta beren beregi aurkakoa itundu ez bada.

IX. TITULUA

MANDATUA

I. KAPITULUA

Mandatuaren izaera, forma eta motak

1709 artikulua

Mandatu-kontratuaren bidez, norbaitek bere gain hartzen du zerbitzuren batedo beste zerbait egiteko betebeharra, inoren kontura nahiz inork aginduta.

1710 artikulua

Mandatua esanbidezkoa nahiz isilbidezkoa izan daiteke. Esanbidezkoa agerkari publiko edo pribatuan eman daiteke, bai eta hitzez ere.

Onarpena ere esanbidezkoa nahiz isilbidezkoa izan daiteke; azken hori mandatariaren egintzek ondorioztatzen dute.

1711 artikulua

Aurkako itunik izan ezean, mandatua dohainekoa dela uste da. Aurrekoa gorabehera, mandatariaren lanbidea bada mandatuak adierazten duen espezie bereko zerbitzuak egitea, uste da mandatua ordaintzeko betebeharra dagoela.

1712 artikulua

Mandatua orokorra edo berezia da. Lehenengoak bere barruan hartzen ditu mandatugilearen negozio guztiak.

Bigarrenak, negozio zehatz bat edobatzuk.

1713 artikulua

Mandatuak, oro har ulertuta, administratze-egintzak baino ez ditu baitaratzen. Transakzioa egiteko, besterentzeko, hipotekatzeko edo jabari hertsiko bestelako egintzak gauzatzeko, esanbidezko mandatua behar da.

Transakzioa egiteko ahalmenak ezdu biderik ematen arazoak tartekarien edo ararteko adiskidetzaileen eskuetan uzteko.

1714 artikulua

Mandatariak ezin ditu mandatuaren mugak gainditu.

1715 artikulua

Ez da ulertuko mandatuaren mugakgainditu direnik, mandatu hori bete bada, mandatugileak agindutako moduan baino, horrentzat onuragarriagoa den moduan.

1716 artikulua

Adingabeko emantzipatua mandatari izan daiteke; baina mandatugileak horren aurkako akzioa izango du, adingabeen betebeharrei buruz xedatutakoarekin bat etorriz.

1717 artikulua

Mandatariak bere izenean diharduenean, mandatugileak ez du akziorikmandatariarekin kontratatu duten pertsonen aurka, ezta horiek mandatugilearen aurka ere.

Kasu horretan, mandatariak zuzeneko betebeharra du berarekin kontratatu duen pertsonari begira, arazoa mandatariarena berarena izango balitz bezala.

Salbuespen gisa har daiteke mandatugilearen beraren gauzak izatea.

Artikulu honetan xedatutakoa ulertzen da, mandatugilearen eta mandatariaren arteko akzioei kalterik egin gabe.

II. KAPITULUA

Mandatariaren betebeharrak

1718 artikulua

Mandatariak, onarpenaren ondorioz,mandatua betetzeko betebeharra du; eta kalte-galeren gaineko erantzukizuna, mandatua ez betearazteagatik halakoak eragiten badizkio mandatugileari.

Mandatariak, halaber, bukatu behar du mandatugilea hil aurretik hasita dagoen negozioa, baldin eta atzerapenak arriskua badakar.

1719 artikulua

Mandatua betearaztean, mandatariak jokatu behar du mandatugileakemandako jarraibideen arabera.

Jarraibiderik izan ezean, mandatariak egin beharko du negozioaren izaeraren arabera familiako guraso on batekegingo zukeena.

1720 artikulua

Mandatari orok betebeharra du,bere eragiketen kontu emateko, eta mandatuaren ondorioz jaso duena mandatugileari ordaintzeko, nahiz eta jasotako hori mandatugileari zor ez.

1721 artikulua

Mandatariak ordezkoa izenda dezake, mandatugileak ez badio hori debekatu; baina erantzukizuna du ordezkoaren kudeaketaren gain:

1. Mandatariari ordezkoa izendatzeko ahalmenik eman ez zaionean. 2. Mandatariari ahalmen hori eman arren, pertsona zehatza izendatu ez denean, izendatua nabariro ezgaia edo kaudimengabea bada.

Ordezko izendatuak zerbait egitenbadu mandatugilearen debekuaren aurka, egindako hori deuseza izango da.

1722 artikulua

Aurreko artikuluaren bi zenbakietara bildutako kasuetan, mandatugileakbere akzioa zuzen dezake, halaber, ordezkoaren aurka.

1723 artikulua

Mandatari bi edo gehiago aldi bereanizendatu arren, horien erantzukizuna ez da solidarioa, hala adierazi ez bada.

1724 artikulua

Mandatariak korrituak zor ditu bereerabileretara aplikatu izan dituen kopuruengatik, hori egin duen egunetik; eta mandatua amaitu eta gero zor dituen kopuruengatik ere bai, berandutza-egoeran jarri den unetik.

1725 artikulua

Mandatariak izaera horrekin badihardu, ez du erantzukizun pertsonalik, berarekin kontratatu duen alderdiari begira,salbu eta betebehar hori beren beregi hartzen duenean, edo mandatuaren mugak gainditzen dituenean bere ahalordeei buruz behar adina berririk eman gabe.

1726 artikulua

Mandatariak erantzukizuna du, doloaren ondorioz ez ezik, erruaren ondorioz ere bai; auzitegiek zorroztasunhandiago edo txikiagoarekin balioetsiko dute erru hori, mandatua ordaintzekoa den ala ez kontuan harturik.

III. KAPITULUA

Mandatugilearen betebeharrak

1727 artikulua

Mandatugileak bete behar ditu mandatariak mandatuaren mugen barruanhartutako betebehar guztiak.

Mandatariak mugak gainditzen dituen zatian, mandatugileak ez du betebeharrik, hori esanbidez edo isilbidezberresten duenean izan ezik.

1728 artikulua

Mandatugileak mandatariari aurreratu behar dizkio, horrek hala eskatuzgero, mandatua betearazteko beharrezko diren kopuruak.

Mandatariak kopuruok aurreratzenbaditu, mandatugileak horiek ordaindu behar dizkio, nahiz eta negozioak huts egin, mandatariak ez badu horretan errurik izan.

Ordainketaren barruan sartuko diraaurreraturiko kopuruaren korrituak, aurrerakina egin zen egunetik zenbatuta.

1729 artikulua

Era berean, mandatugileak kalte-ordaina eman behar dio mandatariari, mandatua betetzeak horri eragin dizkion kalte-galeren ondorioz, kalte-galerok mandatariaren erru nahiz zuhurtziagabekeriarik gabe gertatu badira.

1730 artikulua

Mandatariak bahi gisa atxiki ditzake mandatuaren objektu diren gauzak,harik eta mandatugileak aurreko bi artikuluek araututako kalte-ordaina eta ordainketa gauzatu arte.

1731 artikulua

Pertsona bik edo gehiagok mandatari bera izendatzen badute negozio erkide baterako, erantzukizun solidarioa dute horri begira, mandatuaren ondore guztietarako.

IV. KAPITULUA

Mandatua amaitzeko moduak

1732 artikulua

Mandatua amaitzen da: 1. Horren ezeztapenaren ondorioz.

2. Mandatariak mandatuari uko egitearen ondorioz edo mandatariaren ezgaiketaren ondorioz. 3. Mandatugile zein mandatariaren heriotza, zarrastelkeria-adierazpena, konkurtsoa edo kaudimengabezia gertatzearen ondorioz.

Mandatua azkenduko da, orobat,mandatugilearen gertatze bidezko ezgaiketaren ondorioz, salbu eta mandatuan bertan xedatu denean horrek iraun egingo duela, edo mandatua eman denean mandatugilearen ezgaitasun-kasurako, berak xedatutakoaren arabera hori balioetsiz. Kasu horietan, mandatua bukatu ahal izango da, babes erakundea eratzean emandako ebazpen judizialaren ondorioz, edo, geroago, tutoreak hala eskatuta.

1733 artikulua

Mandatugileak mandatua ezezta dezake bere borondatez, eta mandatariabehartu dezake mandatua agerrarazten duen agiria itzultzera.

1734 artikulua

Mandatua pertsona zehatzekin kontratatzeko ematen denean, mandatu horren ezeztapenak ezin die pertsona horiei kalterik egin, ez bazaie ezeztapenaren berririk eman.

1735 artikulua

Negozio berbererako beste mandatari bat izendatzeak aurreko mandatuaren ezeztapena dakar, mandatua jaso zuenari horren berri ematen zaionetik, aurretiko artikuluan xedatutakoa salbu.

1736 artikulua

Mandatariak uko egin diezaioke mandatuari, mandatugileari horren berri emanez. Mandatugileari kalte egiten bazaiouko-egitearen ondorioz, mandatariak kalteen ordaina eman behar dio mandatugileari, salbu eta uko-egitearen oinarria denean mandatuan aritzeko ezintasuna, mandatariari kalte larririk eragin gabe.

1737 artikulua

Mandatariak arrazoi zuzena izan etamandatuari uko egin arren, bere kudeaketari eutsi behar dio, mandatugileak hutsune hori betetzeko beharrezko diren xedapenak hartu arte.

1738 artikulua

Mandatariak zerbait egiten badu, mandatugilea hil dela edo mandatua amaitzeko arrazoietatik beste edozein gertatu dela jakin gabe, egindako hori baliozkoa da, eta ondore guztiak sortzen ditu mandatariarekin onustez kontratatu duten hirugarrenei begira.

1739 artikulua

Mandataria hiltzen bada, horren jaraunsleek heriotzaren berri eman behardiote mandatugileari, eta, bien bitartean, mandatugilearen intereserako inguruabarren arabera beharrezkoa dena hornitu behar dute.

X. TITULUA

MAILEGUA

Xedapen orokorra

1740 artikulua

Mailegu-kontratuaren bidez, alderdibatek besteari ematen dio gauza suntsiezin bat, horrek epe zehatzean gauza erabil dezan, eta, ondoren, berari itzul diezaion; kontratu horri komodatu deritzo. Edo, bestela, dirua edo beste gauza suntsikorren bat eman daiteke, horren espezie eta kalitate bereko beste horrenbeste itzultzeko baldintzapean; kasu horretan, kontratuak mailegu izenari eusten dio soil-soilik.

Komodatua berez dohainekoa da.

Mailegu soila dohainekoa izan daiteke, edo korrituak ordaintzeko itunarekinegin daiteke.

I. KAPITULUA

Komodatua

I. ATALA

Komodatuaren izaera

1741 artikulua

Komodatugileak mailegupeko gauzaren jabetzari eusten dio. Komodatudunak gauzaren erabilera eskuratzen du, baina ez fruituak; zerbitzu-sariren bat ordaindu behar badu erabilera jasotzen duenak, hitzarmenak komodatu izateari uzten dio.

1742 artikulua

Komodatuak eratortzen dituen betebehar eta eskubideak bi kontratugileenjaraunsleei eskualdatzen zaizkie, salbu eta mailegua egiten denean komodatuduna nor den kontuan izanik; kasu horretan, komodatudunaren jaraunsleek ez dute eskubiderik, mailegupeko gauzaren erabilerari eusteko.

II. ATALA

Komodatudunaren betebeharrak

1743 artikulua

Komodatudunak gastu arruntak ordaintzeko betebeharra du, horiek beharrezkoak badira mailegupeko gauzabehar bezala erabili eta artatzeko.

1744 artikulua

Gauza xede zehatz baterako maileguan eman bada, eta komodatudunakbeste xede baterako destinatzen badu, edo gauza bere eskuetan artatzen badu hitzarturiko epean baino luzaroago, erantzukizuna izango du gauzaren galeraren gain, nahiz eta galera hori ezusteko kasuaren ondorioz gertatu.

1745 artikulua

Mailegupeko gauza tasazioarekineman eta galtzen bada, nahiz eta galera ezusteko kasuaren ondorioz gertatu, komodatudunak prezioaren gaineko erantzukizuna izango du, salbu eta beren beregi ituntzen denean komodatuduna erantzukizunetik aske geratzea.

1746 artikulua

Komodatudunak ez du erantzukizunik mailegupeko gauzari gertatu zaizkion narriaduren gainean, horiek jazobadira erabilera hutsaren ondorioz eta komodatudunak errurik izan gabe.

1747 artikulua

Komodatudunak ezin du mailegupeko gauza atxiki komodatugileak berari zor dionaren ondorioz, zor horigastuen ondoriozkoa izan arren.

1748 artikulua

Komodatudun batzuei batera maileguan ematen bazaie gauza, komodatudun horiek guztiek gauzaren gainekoerantzukizun solidarioa dute, atal honetan xedatutakoaren arabera.

III. ATALA

Komodatugilearen betebeharrak

1749 artikulua

Komodatugileak ezin du mailegupeko gauza erreklamatu, gauza zein erabileratarako maileguan eman eta erabilera hori amaitu arte. Hala ere, epeok bete aurretik, komodatugileak presako beharrizana badu gauza izateko, itzulketa erreklama dezake.

1750 artikulua

Ez badira itundu komodatuaren iraupena eta mailegupeko gauzari emanbeharreko erabilera, eta erabilera hori ezin bada zehaztu lurraldeko ohituraren arabera, komodatugileak gauza erreklama dezake bere borondatez.

Zalantzarik izanez gero, komodatudunari dagokio froga.

1751 artikulua

Komodatugileak ordaindu behar ditu kontratua bitartean mailegupeko gauza artatzeko egin diren gastu bereziak, komodatudunak komodatugileari horien berri ematen badio halakoak egin baino lehen, salbu eta, gastuok presakoak izateagatik, ezin zaionean arriskurik gabe itxaron abisuaren emaitzari.

1752 artikulua

Komodatugileak, mailegupeko gauzak akatsak dituela jakinik, ez badio horien berririk ematen komodatudunari, erantzukizuna izango du hari begira, arrazoi horren ondorioz izandako kalteen gain.

II. KAPITULUA

Mailegu soila

1753 artikulua

Norbaitek dirua edo beste gauzasuntsikorren bat maileguan hartzen badu, horren gaineko jabetza eskuratzen du, eta betebeharra du, hartzekodunari horren espezie eta kalitate bereko beste horrenbeste itzultzeko.

1754 artikulua

Kode honetako 1170. artikuluanxedaturikoak arautzen du dirua maileguan hartzen duenaren betebeharra.

Maileguan emandakoa beste gauzasuntsikorren bat edo txanpon bihurtu ez den metal-kopurua bada, zordunak jasotakoaren espezie eta kalitate bereko beste horrenbeste zor du, nahiz eta horren prezioak aldakuntzak izan.

1755 artikulua

Ez da korriturik zor, beren beregihala itundu denean baino.

1756 artikulua

Hizpatuta egon barik korrituak ordaintzen dituen mailegu-hartzaileakezin ditu korrituok erreklamatu, ezta horiek kapitalari egotzi ere.

1757 artikulua

Bahien gaineko mailegu-establezimenduak, aurrekoaz gain, eurei buruzko araudien menpe geratzen dira.

XI. TITULUA

GORDAILUA

I. KAPITULUA

Gordailua orokorrean eta gordailu-mota desberdinak

1758 artikulua

Gordailua eratzen da, norbaitek inoren gauza jasotzen duenean, gauza horizaindu eta itzultzeko betebeharrarekin.

1759 artikulua

Gordailua epaiketan nahiz epaiketatik kanpo era daiteke.

II. KAPITULUA

Gordailua esangura hertsian

I. ATALA

Gordailu-kontratuaren izaera eta muina

1760 artikulua

Gordailua dohaineko kontratua da,horren aurkako itunik izan ezean.

1761 artikulua

Gauza higigarriak bakarrik izandaitezke gordailuaren objektu.

1762 artikulua

Epaiketatik kanpoko gordailuanahitaezkoa edo borondatezkoa izan daiteke.

II. ATALA

Borondatezko gordailua

1763 artikulua

Borondatezko gordailuan, gordailugileak bere borondatez gauzatzen duematea. Halaber, gordailua bi pertsona edo gehiagok egin dezakete hirugarren baten esku, uste badute gordailupeko gauzaren gain eskubidea dutela; hirugarrenak ematea gauzatuko du, hala denean, hori dagokionaren mesederako.

1764 artikulua

Kontratatzeko gaitasuna duenakonartzen badu ezgai batek egindako gordailua, gordailuzainaren betebehar guztien menpe geratzen da; eta gauza itzultzera behartua izan daiteke, hori eskatzen badu gordailua egin duen pertsonaren tutoreak, kuradoreak nahiz administratzaileak, edo ezgaiak berak, gaitasuna izatea lortzen duenean.

1765 artikulua

Gordailua egiten badu gaitasunaduen pertsona batek, gaitasunik ez duen pertsona baten esku, gordailugileak akzioa izango du gordailupeko gauza erreibindikatzeko, gauza hori gordailuzainaren esku dagoen bitartean; edo, bestela, gordailuzainak gauzarekin edo prezioarekin izan duen aberastearen kopurua kobratzeko.

III. ATALA

Gordailuzainaren betebeharrak

1766 artikulua

Gordailuzainak betebeharra du gauza zaintzeko, eta, halakoa eskatzen zaionean, berori gordailugileari, horren kausadunei edo kontratuan izendatu denpertsonari itzultzeko. Gauzaren zaintza eta galerari dagokienez, liburu honen 1. tituluan xedatutakoak arautuko du gordailuzainaren erantzukizuna.

1767 artikulua

Gordailuzaina ezin da gordailupeko gauzaz baliatu, horretarako gordailugilearen esanbidezko baimenik izangabe.

Osterantzean, gordailuzainak kalte-galeren gaineko erantzukizuna izango du.

1768 artikulua

Gordailuzainak gordailupeko gauzaz baliatu edo hori erabiltzeko baimena duenean, kontratuak gordailu-izaeragaltzen du, eta mailegu edo komodatu bihurtzen da.

Baimenaren inguruan ez dago presuntziorik, eta horren izatea frogatubehar da.

1769 artikulua

Gordailupeko gauza itxita eta zigilaturik ematen denean, gordailuzainakmodu horretan itzuli behar du gauza; eta kalte-galeren gaineko erantzukizuna izango du, bere erruz zigilua edo itxitura hausten bada.

Gordailuzainak errua izan duela usteda, horren aurkako froga dagoenean izan ezik.

Gordailuaren balioari dagokionez,indarra gordailuzainari egotzi ahal zaionean, kontuan hartuko da gordailugileak egindako adierazpena, horren aurkako frogarik izan ezean.

1770 artikulua

Gordailupeko gauza itzuliko dahorren produktu eta akzesio guztiekin batera.

Gordailua dirua bada, gordailuzainari aplikatuko zaio 1724. artikuluakmandatariaren inguruan xedatutakoa.

1771 artikulua

Gordailuzainak ezin du eskatu gordailugileak gordailupeko gauzaren jabea dela frogatzea. Hala ere, gordailuzainak antzematen badu gauza ebatsia dela, eta berak badaki nor den gauza horren benetako ugazaba, horri eman behar dio gordailuaren berri.

Ugazabak, aurrekoa gorabehera, ezbadu hilabetean erreklamaziorik egiten, gordailuzaina erantzukizun orotatik aske geratuko da, gordailupeko gauza zein pertsonaren eskutik jaso eta horri gauza itzuliz.

1772 artikulua

Gordailugileak bi pertsona edogehiago izanik, horiek ez badira solidarioak, eta gauza zatitzeko modukoa bada, euretako bakoitzak ezin du eskatu berari dagokion zatia baino gehiago.

Solidaritatea dagoenean, edo gauzaezin denean zatitu, kode honen 1141 eta 1142. artikuluetan xedatutakoa aplikatuko da.

1773 artikulua

Gordailugileak, gordailua egin etagero, kontratatzeko gaitasuna galtzen duenean, ezin zaie gordailua itzuli gordailugilearen ondasun eta eskubideak administratzen dituztenei baino.

1774 artikulua

Gordailua egitean itzulketa egitekotokia izendatzen denean, gordailuzainak toki horretara eraman behar du gordailupeko gauza; baina gordailugileak ordaindu beharko ditu lekualdaketaren ondoriozko gastuak.

Itzulketa egiteko tokia izendatzenez bada, itzulketa egin beharko da gordailupeko gauza dagoen tokian, toki hori eta gordailua egiteko tokia berberak izan ez arren, betiere gordailuzainak asmo gaiztoz jokatu ez duela.

1775 artikulua

Gordailua itzuli behar zaio gordailugileari, berak hori erreklamatzenduenean, nahiz eta kontratuan itzulketa egiteko epe edo denboraldi zehatza finkatu.

Xedapen hori ez da gertatuko, gordailuzainaren esku dagoen gordailuaepaiketa bidez enbargatzen denean, edo gordailuzainari jakinarazten zaionean hirugarrena gordailupeko gauza itzuli edo lekualdatzearen aurka dagoela.

1776 artikulua

Gordailuzainak arrazoi zuzenak baditu gordailuari ez eusteko, hori gordailugileari itzul diezaioke, izendaturikoepe-muga bete baino lehen ere; gordailugileak ez badu gauza jaso nahi, gordailuzainak epailearen zainpean utz dezake gauza hori.

1777 artikulua

Ezinbesteko kasuaren ondorioz, gordailuzainak gordailupeko gauza galdu,eta, horren ordez, beste gauza bat jasotzen badu, azken hori itzuli beharko dio gordailugileari.

1778 artikulua

Gordailuzainaren jaraunsleak, gauza gordailupekoa dela ez jakiteagatik,onustez saltzen badu gauza hori, betebeharra du, jasotako prezioa itzultzeko, edo, prezioa ordaindu ez bazaio, saltzailearen aurka berak dituen akzioak lagatzeko.

IV. ATALA

Gordailugilearen betebeharrak

1779 artikulua

Gordailugileak gordailuzainari ordaindu behar dizkio, horrek gordailupeko gauza artatzeko egin dituen gastuak; eta kalte-ordaina eman behar diogordailuaren ondorioz izan dituen kalte guztiengatik.

1780 artikulua

Gordailuzainak bahi moduan atxikidezake gordailupeko gauza, gordailuaren ondorioz berari zor zaiona osorik kobratu arte.

V. ATALA

Nahitaezko gordailua

1781 artikulua

Gordailua nahitaezkoa da: 1. Hori legezko betebehar bat betetzeko egiten denean.

2. Hori hondamendi baten ondoriozgertatzen denean, hala nola, sute, kaudimengabezia, harrapakeria, itsasoan galtzea edo horien antzeko beste edozeinen ondorioz.

1782 artikulua

Aurreko artikuluaren 1. zenbakirabildutako gordailua arautuko dute hori ezartzen duten lege-xedapenek, eta, halakorik izan ezean, borondatezko gordailuari buruzko xedapenek.

2. zenbakira bildutakoa arautukodute borondatezko gordailuari buruzko erregelek.

1783 artikulua

Era berean, nahitaezko gordailutzat hartzen da bidaiariek ostatu eta bentetan sartzen dituzten efektuen gainekoa. Ostatu edo bentetako nagusiek, gordailuzain gisa, efektu horien gaineko erantzukizuna dute, baldin eta eurei edo horien menpekoei ematen bazaie euren etxean sartutako efektuen berri, eta bidaiariek betetzen badituzte efektuen jagoletza eta zaintzari buruz ostalariek edo euren ordezkoek emandako aurreneurriak.

1784 artikulua

Aurreko artikuluan aipaturiko erantzukizunak bere barruan hartzen ditu ostatu nahiz bentetako nagusien morroiek eta menpekoek, bai eta kanpokoek ere, bidaiarien efektuetan egiten dituzten kalteak; baina ez ditu hartzen armak erabiliz egindako lapurretaren ondorioz edo ezinbesteko beste kasu baten ondorioz gertaturikoak.

III. KAPITULUA

Epailearen zainpean uztea

1785 artikulua

Epaiketazko gordailua edo epailearen zainpean uztea gertatzen da, ondasun auzigaien enbargoa edo aseguraketadekretatzen denean.

1786 artikulua

Epailearen zainpean utz daitezkeondasun higigarriak nahiz higiezinak.

1787 artikulua

Zainpean utzitako ondasun edo objektuen gordailuzaina ezin da bere zereginetik aske geratu, hori eragin zuen eztabaida amaitu arte, salbu eta epaileak berori agintzen duenean, interesdun guztiak horretan ados egoteagatik edo bidezko beste edozein arrazoi gertatzeagatik.

1788 artikulua

Zainpean utzitako ondasunen gordailuzainak, horiei begira, bete behar ditu familiako guraso on batek izango zituzkeen betebehar guztiak.

1789 artikulua

Kode honetan xedaturik ez daudengaietan, Prozedura Zibilaren Legeko xedapenek arautuko dute epailearen zainpean uztea.

XII. TITULUA

AUSA EDO ZORIAREN ARABERAKO KONTRATUAK

I. KAPITULUA

Xedapen orokorra

1790 artikulua

Ausazko kontratuaren bidez, alderdietako batek bestea behartzen du edobiek elkar behartzen dute zerbait eman nahiz egitera, besteak eman edo egin behar duenaren bestekoa, zalantzazko jazokuntza edo epe zehaztugabean jazo behar dena gertatzen denerako.

II. KAPITULUA

Mantenu-kontratua

1791 artikulua

Mantenu-kontratuaren bidez, alderdietatik batek betebeharra hartzen du,beste inori, horren bizitza osoan zehar, etxebizitza, elikagaiak eta mota guztietako laguntzak emateko; horren truk, kapital bat eskualdatzen zaio edozein motatako ondasun eta eskubideetan.

1792 artikulua

Mantenua emateko betebeharraduena hiltzen bada, edo, inguruabar larriren bat gertatzeagatik, alderdien arteko elkarbizitza baketsua ezinezkoa bada, alderdietatik edozeinek eska dezake hitzarturiko mantenua pentsio baten bitartez ordaintzea; pentsio hori eguneratzeko modukoa izan eta aurreraturiko epeetan ordainduko da, eta, halako gertaeretarako, beraren zenbatekoa kontratuan ezarrita egongo dira, eta, hala egin ez bada, epaiketa bidez finkatuko da.

1793 artikulua

Kontratuak ondorioztatuko ditu mantenu-ematearen norainokoa eta kalitatea; eta, aurkako itunik izan ezean, horietan ez dute eraginik izango betebeharpekoaren ondasunetan gertatutako gorabeherek eta haren beharrizanek, ezta mantenua jasotzen duenaren ondasunetan gertaturikoek ere.

1794 artikulua

Mantenua emateko betebeharra ezda bukatuko 152. artikuluak aipatzen dituen arrazoien ondorioz, lehenengo paragrafoan ezarritako arrazoiaren kasuan izan ezik.

1795 artikulua

1792. artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe, mantenu-betebeharra ez betetzeak eskubidea ematen dio mantenu-hartzaileari, eta horrek aukeran du, betetzea eskatzea, demandaren aurretik sor den mantenuaren ordainketa barne, edo, bestela, kontratuaren suntsiarazpena eskatzea; bi kasuotan, elkarrekiko betebeharren erregela orokorrak aplikatuko dira.

Mantenu-hartzaileak suntsiarazpenaaukeratzen badu, mantenua zor duenak berehalakoan itzuli beharko ditu kontratuaren ondorioz jaso zituen ondasunak, eta, haatik, epaileak, inguruabarrak kontuan hartuta, erabaki dezake, hurrengo artikuluak xedatzen duenari begira, mantenu-hartzaileari dagokion itzulketa osorik edo zati batez geroratzea, horren onurarako, kasuan-kasuan zehazten den denboran zehar eta bermeekin.

1796 artikulua

Kontratua suntsiaraztearen ondorioz, mantenu-hartzailearentzak superabit bat atera beharko du, eta superabit hori, gutxienez, bizitzeko geratzen zaion denboran zehar antzeko pentsio bat berriz eratzeko adinakoa izan behar da.

1797 artikulua

Mantenuaren truk eskualdatutakoondasunak edo eskubideak Erregistroan jasotzeko modukoak badira, hirugarrenei begira mantenu-hartzailearen eskubidea berma daiteke itun zehatza inskribatuz; itun horretan, ordainketa ezari esanbidezko baldintza suntsiarazlearen izaera emango zaio. Eskubidea berma daiteke, orobat, Hipoteka Legearen 157. artikuluan araututako hipoteka-eskubidearen bidez.

III. KAPITULUA

Joko eta apustua

1798 artikulua

Legeak ez du akziorik ematen, zori-,ausa- edo adur-jokoetan irabazitakoa erreklamatzeko; baina galtzaileak ezin du berreskaera-eskubidea erabili bere borondatez ordaindu duenaren ondorioz, salbu eta doloa tartean izan denean, adingabea denean edo bere ondasunak administratzeko gaikuntzarik ez duenean.

1799 artikulua

Aurreko artikuluak jokoaren inguruan xedatutakoa aplikatu ahal zaieapustuei ere bai.

Debekatuta daude joko debekatuenantzekoak diren apustuak.

1800 artikulua

Ez daude debekatuta gorputza lantzeko lagungarri diren jokoak, besteakbeste, armak erabiltzen trebatzea, oinez nahiz zaldiz lasterketak egitea, gurdi-lasterketak egitea, pilotan jokatzea eta horien antzeko helburuak dituztenak.

1801 artikulua

Norbaitek zerbait galtzen badu debekaturik ez dagoen joko edo apustuan, esparru zibilean betebeharpeangeratzen da.

Hala ere, agintaritza judizialakgaitziritzia eman diezaioke demandari, jokoan edo apustuan jarritako kopurua gehiegizkoa denean; edo betebeharra urri dezake, horrek familiako guraso on batek izango zituzkeen usadioak gainditzen dituen neurrian.

IV. KAPITULUA

Bizi arteko errenta

1802 artikulua

Bizi arteko errentaren kontratu ausazkoak zorduna behartzen du urtekopentsioa edo korrituak ordaintzera, pertsona zehatz baten edo batzuen bizitza bitartean; pertsona horiek zehazten dira, ondasun higigarri nahiz higiezinek osaturiko kapital bati begira, eta kapital horren gaineko jabaria zordunari eskualdatzen zaio behingoan eta pentsioaren zamarekin batera.

1803 artikulua

Errenta era daiteke kapitala ematenduen pertsonaren bizitzaren gainean, hirugarrenaren bizitzaren gainean edo zenbait pertsonaren bizitzaren gainean.

Errenta, halaber, pertsona baten edobatzuen bizitzaren gainean eman eta euren mesederako era daiteke, edo beste pertsona baten nahiz batzuen mesederako.

1804 artikulua

Deuseza da errenta, berori pertsonabaten bizitzaren gainean eratu, eta pertsona hori emate-unean hilda badago, edo, une berean, pertsona hori gaixorik egon eta gaixotasunak haren heriotza badakar emate-dataren osteko hogei egunetan.

1805 artikulua

Pentsio mugaeguneratuen ordainketa ezak ez dio biderik ematen biziarteko errentaren jasotzaileari, kapitalaren itzulketa eskatzeko, ezta funts besterenduaren edukitza berreskuratzeko ere; jasotzaile horrek eskubidea izango du, atzeratutako errenten ordainketa eta bihar-etzikoen aseguraketa epaiketa bidez erreklamatzeko bakarrik.

1806 artikulua

Errenta jasotzen duena zein urtetan hil eta urte horri dagokion errenta ordainduko da, pertsona horrek bizirik egin dituen egunen arabera; errenta epe aurreratuetan ordaindu behar bada, osorik ordainduko da pertsona horren bizitza bitartean hasitako epearen zenbatekoa.

1807 artikulua

Norbaitek dohainik errenta bat eratzen badu bere ondasunen gain, xedadezake, emate-unean bertan, errenta hori ez dela enbargopean geratuko pentsiodunaren betebeharren ondorioz.

1808 artikulua

Errenta ezin da erreklamatu, pertsona baten bizitzaren gainean eratu, etapertsona hori bizirik dagoela egiaztatzen ez bada.

XIII. TITULUA

TRANSAKZIOAK ETA KONPROMISOAK

I. KAPITULUA

Transakzioak

1809 artikulua

Transakzioa kontratua da, eta, horrenbidez, alderdiek, zerbait eman, hitzeman edo atxikiz, auzia hastea eragozten dute edo hasitakoari amaiera ematen diote.

1810 artikulua

Guraso-ahalpeko seme-alaben ondasun eta eskubideekin transakzioa egiteko, beroriek besterentzeko erregela berberak aplikatuko dira.

1811 artikulua

Tutoreak ezin du transakziorik eginbere zaintzapeko pertsonaren eskubideekin, kode honetan agindutako moduan egiten ez badu.

1812 artikulua

Nortasun juridikodun korporazioektransakzioa egin dezakete, euren ondasunak besterentzeko forma eta betekizun berberekin.

1813 artikulua

Transakzioa egin daiteke delituakeratortzen duen akzio zibilarekin; baina horren ondorioz ez da azkenduko legezko zigorra ezartzeko akzio publikoa.

1814 artikulua

Ezin da transakziorik egin pertsonen egoera zibilarekin, ezkontzarenarazoekin, ezta etorkizuneko mantenuarekin ere.

1815 artikulua

Transakzioak ez ditu bere barruanhartzen kontratuan bertan zehatz adierazitako objektuak, eta, kontratuaren hitzek nahitaez erakartzen dutenaren arabera, horretan sartuta daudela ulertu behar direnak baino.

Eskubideei orokorrean uko egitenbazaie, ulertzen da transakziopeko eztabaidarekin zerikusirik duten eskubideei bakarrik uko egiten zaiela.

1816 artikulua

Transakzioak alderdientzat gauzaepaituaren indarra du; baina premiamendu-bidea ez da bidezkoa izango epaiketazko transakzioa betetzeko baino.

1817 artikulua

Transakzioan okerra, doloa, indarkeria edo agiri-faltsutzea izan bada, transakzio hori kode honetako 1265.

artikuluan xedatutakoaren menpe dago.

Hala ere, alderdi batek ezin izango dubestearen aurka egitezko okerra jarri, baldin eta azken hori transakzioaren ondorioz baztertu bada hasitako auzi batetik.

1818 artikulua

Agiri berriak aurkitzea ez da transakzioa deuseztatu edo hutsaltzekoarrazoia, gaitzusterik izan ez bada.

1819 artikulua

Auzia epai irmoaren bidez erabakita egon arren, auzi horren gain transakzioa egiten bada alderdi interesdunetatik batek epai irmoari buruz ez duelako berririk izan, alderdi horrek eska dezake transakzioa hutsaltzea.

Ezeztatzeko moduko epaia ez ezagutzea ez da transakzioa erasotzekoarrazoia.

II. KAPITULUA

Konpromisoak

1820 artikulua

Ezabatua, Tartekaritzari buruzkoabenduaren 5eko 36/1988 Legearen ondorioz.

1821 artikulua

Ezabatua, Tartekaritzari buruzkoabenduaren 5eko 36/1988 Legearen ondorioz.

IV. TITULUA

FIDANTZA

I. KAPITULUA

Fidantzaren izaera eta hedadura

1822 artikulua

Fidantzaren bidez, norbaitek betebeharra du, hirugarrenaren ordez, zerbait ordaindu edo betetzeko, hirugarrenak hori egiten ez badu. Fidatzaileak betebehar solidarioa badu zordun nagusiarekin batera, liburu honen lehenengo tituluko hirugarren kapituluaren laugarren atalean xedatutakoa beteko da.

1823 artikulua

Fidantza hitzarmenezkoa, legezkoa,epaiketazkoa, dohainekoa edo kostu bidezkoa izan daiteke.

Fidantza era daiteke, zordun nagusiaren mesederako ez ezik, beste fidatzailearen mesederako ere bai, azkenhorren adostasuna, ezjakintasuna, eta, areago, aurkakotasuna izan arren.

1824 artikulua

Ezin da fidantzarik izan, baliozkobetebeharrik gabe.

Hala ere, fidantza betebeharrarengainekoa izan daiteke, baldin eta betebehar horren deuseztasuna erreklamatu ahal bada betebeharpekoaren salbuespen pertsonal hutsa erabiliz, hala nola, adingabetasunarena.

Aurreko lerrokadako xedapenarensalbuespen gisa har daiteke familiako seme edo alabari egindako maileguaren kasua.

1825 artikulua

Fidantza eman daiteke, orobat, etorkizuneko zorrak bermatzeko, nahiz eta horien zenbatekoa oraindik ezaguna izan ez; baina ezin izango da fidatzailearen aurka erreklamaziorik egin, zorra likidoa izan arte.

1826 artikulua

Fidatzailearen betebeharra zordunnagusiarena baino txikiagoa izan daiteke, baina ez handiagoa, bai kopuruari begira, bai baldintzek dakartzaten kargei begira.

Fidatzaileak betebehar handiagoahartzen badu, betebehar hori urrituko da zordunarenaren mugetaraino.

1827 artikulua

Fidantzaren inguruan ez dago presuntziorik: fidantza esanbidezkoa izanbehar da, eta ezin du barruan hartu berak jaso baino gehiago.

Fidantza soila edo zehaztugabeabada, horren barruan sartuko dira, betebehar nagusia ez eze, horren erantsi guztiak eta epaiketaren gastuak ere bai; azken horiei dagokienez, ulertzen da fidatzaileak ez duela erantzukizunik, gastuok ordainketaren agindeia egin zaionetik sortu direnean baino.

1828 artikulua

Fidatzailea eman behar duenak pertsona bat aurkeztu behar du, eta pertsona horrek betebeharrak hartzeko gaitasuna eta bermatu beharreko betebeharrari aurre egiteko beste ondasun izan behar ditu. Ulertuko da betebeharra betetzeko tokia zein izan eta toki horretako epailearen jurisdikziopean dagoela fidatzailea.

1829 artikulua

Fidatzailea kaudimengabezia-egoeran jartzen bada, hartzekodunak bestefidatzaile bat eska dezake, eta fidatzaile horrek ere aurreko artikuluan ezarritako ezaugarriak izan behar ditu. Salbuespen gisa har daiteke hartzekodunak eskatu eta ituntzea fidatzailea pertsona zehatza izan dadin.

II. KAPITULUA

Fidantzaren ondoreak

I. ATALA

Fidantzaren ondoreak, fidatzailearen eta hartzekodunaren artean

1830 artikulua

Ezin da fidatzailea behartu hartzekodunari ordaintzera, aurretiaz ez bada egiten zordunak dituen ondasun guztien eskusioa.

1831 artikulua

Eskusioa ez da gertatzen: 1. Fidatzaileak eskusioari beren beregi uko egin dionean.

2. Fidatzaileak betebehar solidarioahartzen duenean zordunarekin batera.

3. Zordunaren porrot- edo konkurtso-kasuetan. 4. Zorduna ezin denean epaiketa bidez demandatu erresumaren barruan.

1832 artikulua

Fidatzaileak eskusio-onura aprobetxa dezan, hori hartzekodunaren aurkajarri behar du, hartzekodunak berari ordainketaren agindeia egiteaz batera; eta fidatzaileak hartzekodunari adierazi behar dio, zordunaren ondasunen artean, zeintzuk diren Espainiako lurraldean diru bihurtu eta zorraren zenbatekoa ordaintzeko beste direnak.

1833 artikulua

Fidatzaileak aurreko artikuluko baldintza guztiak bete eta gero, hartzekoduna zabarra izan bada aipatu ondasunen eskusioa egitean, berak du erantzukizuna ondasun horien neurrian,axolagabekeria horren ondorioz zorduna kaudimengabe bilakatzen bada.

1834 artikulua

Hartzekodunak zitazioa egin diezaioke fidatzaileari, zordun nagusia demandatzen duenean; baina horrek ezindio inoiz eskusio-onurari kalterik egin, nahiz eta epaia bien aurka eman.

1835 artikulua

Fidatzaileak hartzekodunarekin transakzioa egiten badu, transakzio horrekez du ondorerik sortzen zordun nagusiari begira.

Zordun nagusiak egindako transakzioak ere ez du ondorerik sortzen fidatzaileari begira, hori transakzioarenaurka azaltzen bada.

1836 artikulua

Fidatzailearen fidatzaileak eskusio-onura du, fidatzaileari begira eta zordun nagusiari begira ere bai.

1837 artikulua

Zordun beraren fidatzaileak bat baino gehiago badira, eta zor berberarenondorioz, guztien artean zatitzen da zor horren gaineko erantzukizun-betebeharra. Hartzekodunak ezin dio fidatzaile bakoitzari erreklamatu berari dagokion zatia baino gehiago, salbu eta beren beregi solidaritatea hizpatzen denean.

Fidantzakideen aurkako zatiketa-onura amaitzen da, zordunaren aurkako eskusio-onura amaitzen den kasueta arrazoi berberen ondorioz.

II. ATALA

Fidantzaren ondoreak, zordunaren eta fidatzailearen artean

1838 artikulua

Fidatzaileak zordunaren ordez ordaintzen badu, fidatzaile horri kalte-ordaina eman behar dio zordunak. Kalte-ordainak bere barruan hartzen ditu:

1. Zorraren kopuru osoa. 2. Kopuru horren legezko korrituak, zordunari ordainketaren berri eman zaionetik, nahiz eta hartzekodunarentzat korriturik sortu ez.

3. Fidatzaileari eragin zaizkion gastuak, horrek ordainketa agindeia jasoeta zordunari horren berri eman eta gero.

4. Kalte-galerak, horiek bidezkoakdirenean.

Artikulu honetako xedapena gertatzen da, nahiz eta fidantza zordunak jakin gabe eman.

1839 artikulua

Ordainketaren bidez, fidatzailea subrogatzen da hartzekodunak zordunaren aurka zituen eskubide guztietan. Fidatzaileak hartzekodunarekin transakzioa egiten badu, ezin dio zordunari eskatu benetan ordaindu duena baino gehiago.

1840 artikulua

Fidatzaileak ordaintzen badu zordunari horren berririk eman gabe, zordunak fidatzailearen aurka erabil ditzake ordainketa-unean hartzekodunaren aurka jarri ahal zituen salbuespen guztiak.

1841 artikulua

Zorra eperako bada, eta fidatzaileakzor hori ordaintzen badu mugaeguna heldu baino lehen, ezin dio zordunari ordainketarik eskatu epea agortu arte.

1842 artikulua

Fidatzaileak ordaintzen badu zordunari horren berririk eman gabe, etahorrek ere, ordainketaren berri ez izateagatik, ordainketa errepikatzen badu, lehenengoak ez du inolako errekurtsorik bigarrenaren aurka, baina bai hartzekodunaren aurka.

1843 artikulua

Fidatzaileak, ordaindu aurretik ere,zordun nagusiaren aurka jo dezake:

1. Fidatzailea epaiketan demandatua izan denean ordainketa egiteko. 2. Porrot-, konkurtso- edo kaudimengabezia-kasuan.

3. Zordunak betebeharra dueneanepe zehatza igaro ondoren fidatzailea fidantzatik askatzeko, eta epe hori agortu bada.

4. Zorra eskatzeko moduko bihurtzen denean, hori ordaintzeko epea betetzearen ondorioz.

5. Hamar urte igaro eta gero, betebehar nagusiak mugaegun finkorik ezduenean, salbu eta betebehar horren izaeraren arabera hori ezin denean azkendu, hamar urtetik gorako epean ez bada.

Kasu horietan guztietan, fidatzaileak duen akzioaren helburua da bera fidantzatik askatzea, edo beste bermeren bat lortzea, fidatzaile hori hartzekodunak hasitako prozeduretatik eta zordunaren kaudimengabezia-arriskutik babesteko.

III. ATALA

Fidantzaren ondoreak, fidantzakideen artean

1844 artikulua

Zordun beraren fidatzaileak bat baino gehiago direnean zor berberaren ondorioz, horietatik zorra ordaintzen duenak beste fidantzakideei erreklamadiezaieke bakoitzak proportzioz ordaindu behar duen zatia.

Haietako bat kaudimengabe gertatzen bada, horren zatia guztiei gehituko zaie proportzio berean. Artikulu honen xedapena gerta dadin, nahitaezkoa da ordainketa egitea epaiketazko demandaren ondorioz, edo zordun nagusia konkurtso- nahiz porrot-egoeran jarri denean.

1845 artikulua

Aurreko artikuluko kasuan, fidantzakideek jar ditzakete, ordainketa eginduenaren aurka, zordun nagusiak hartzekodunaren aurka izango zituzkeen salbuespen berberak, baldin eta salbuespenok zordun horren salbuespen pertsonal hutsak ez badira.

1846 artikulua

Azpifidatzaileak fidatzailearen mesederako betebeharra hartu eta fidatzaile hori kaudimengabe gertatzenbada, fidatzailearen erantzukizuna zein izan eta erantzukizun berbera du azpifidatzaileak, fidantzakideei begira.

III. KAPITULUA

Fidantza azkentzea

1847 artikulua

Fidatzailearen betebeharra azkentzen da zordunaren betebeharrarekinbatera, eta gainerako betebeharrak azkentzeko arrazoi berberen ondorioz.

1848 artikulua

Bateratzea gertatzen bada zorduneta fidatzailearen artean, horietako bat bestearen jaraunsle izateagatik, bateratze horrek ez du azkentzen azpifidatzailearen betebeharra.

1849 artikulua

Hartzekodunak, zorraren ordaineaneta bere borondatez, ondasun higiezin bat edo beste edozein efektu onartzen badu, fidatzailea aske geratzen da, nahiz eta gero horiek ebikzioz galdu.

1850 artikulua

Hartzekodunak fidatzaileetako bataskatzen badu besteen adostasunik gabe, askatze hori probetxugarria da guztientzat, askatzea zein fidatzaileri egin eta fidatzaile horri dagokion zatiaren neurrian.

1851 artikulua

Hartzekodunak zordunari ematendion luzapenak, fidatzailearen adostasunik gabe, fidantza azkentzen du.

1852 artikulua

Fidatzaileak, solidarioak izan arren,euren betebeharretik aske geratzen dira, baldin eta hartzekodunaren egitate baten ondorioz ezin badira subrogatu haren eskubide, hipoteka eta pribilegioetan.

1853 artikulua

Fidatzaileak jar ditzake, hartzekodunaren aurka, zordun nagusiari dagozkion eta zorrari datxezkion salbuespenguztiak; baina ez zordunaren salbuespen pertsonal hutsak.

IV. KAPITULUA

Legezko eta epaiketazko fidantza

1854 artikulua

Fidatzailea eman behar bada lege-xedapenaren edo probidentzia judizialaren ondorioz, fidatzaile horrek izanbehar ditu 1828. artikuluan agindutako ezaugarriak.

1855 artikulua

Aurreko artikuluaren kasuetan fidantza emateko betebeharra duenak ezbadu halakorik aurkitzen, bahia edo hipoteka onartuko da fidantzaren ordez, hori nahiko bada haren betebeharra estaltzeko.

1856 artikulua

Fidatzaile judizialak ezin du eskatuzordun nagusiak dituen ondasunen eskusioa.

Azpifidatzaileak, kasu berean, ezindu eskatu zordunarena, ezta fidatzailearena ere.

XV. TITULUA

BAHI-, HIPOTEKA-ETA ANTIKRESI-KONTRATUAK

I. KAPITULUA

Bahi eta hipoteka guztietarako xedapenak

1857 artikulua

Bahi- eta hipoteka-kontratuen oinarrizko betekizunak dira: 1. Bahia edo hipoteka eratzea, betebehar nagusiaren betetzea ziurtatzeko.

2. Gauza pignoratuaren edo hipotekatuaren jabetza berori bahitu edo hipotekatzen duenarena izatea. 3. Bahia edo hipoteka eratzen duten pertsonek euren ondasunak xedatzeko askatasuna izatea, edo, halakorik izan ezean, horretarako legezko baimena edukitzea.

Hirugarrenek, betebehar nagusiaribegira kanpokoak izanik, betebehar hori ziurta dezakete, euren berezko ondasunak pignoratu edo hipotekatuz.

1858 artikulua

Kontratu horien muina da, halaber,betebehar nagusia mugaeguneratu eta gero, bahipeko edo hipotekapeko ondasunak besterendu ahal izatea hartzekodunari ordaintzeko.

1859 artikulua

Hartzekoduna ezin da jabetu bahiedo hipoteka gisa jasotako gauzez, eta ezin ditu horiek xedatu.

1860 artikulua

Bahia eta hipoteka zatiezinak dira,nahiz eta zordunaren edo hartzekodunaren kausadunen artean zorra zatitu.

Hortaz, zordunak zorraren zati batordainduta ere, zordun horren jaraunsleak ezin du eskatu bahia edo hipoteka proportzio horretan azkentzea, zorra osorik ordaintzen ez den bitartean.

Era berean, zorraren zati bat jasotzen badu hartzekodunaren jaraunsleak,ezin du bahia itzuli, ezta hipoteka ezereztu ere, ordainketarik jaso ez duten gainerako jaraunsleen kalterako.

Xedapen horien salbuespen gisa hardaiteke, hipoteka edo bahi gisa emandako gauzak bat baino gehiago izanik, gauza horietako bakoitzak kredituaren zati zehatza bakarrik bermatzea.

Zordunak, kasu horretan, eskubidea izango du bahia edo hipoteka azken daitezen, gauza bakoitzaren gaineko erantzukizun berezia zorraren zein zati izan eta zati hori ordaintzen den neurrian.

1861 artikulua

Bahi- eta hipoteka-kontratuek mota guztietako betebeharrak ziurta ditzakete, bai betebehar hutsak, bai baldintza etengarriaren edo suntsiarazlearen mendekoak ere.

1862 artikulua

Bahia edo hipoteka eratzeko hitzemateak akzio pertsonala bakarrik sortzen du kontratugileen artean; horrikalterik egin gabe, norbaitek beste bati iruzur egiten badio, gauzak kargapean daudela jakinda, gauzok kargarik gabeko ondasun gisa bahi edo hipoteka moduan eskainiz, edo, gauza horien ugazaba izan ez arren, horien ugazaba gisa agertuz, pertsona horrek erantzukizun kriminala izango du.

II. KAPITULUA

Bahia

1863 artikulua

1857. artikuluan ezarritako betekizunez gain, bahi-kontratua eratzekobeharrezkoa da bahiaren gaineko edukitza ematea hartzekodunari edo adostasunez aukeratutako hirugarrenari.

1864 artikulua

Bahi gisa eman daitezke merkataritzan dauden gauza higigarri guztiak, horiek edukitzeko modukoakbadira.

1865 artikulua

Bahiak ez du ondorerik sortuko hirugarrenaren aurka, agerkari publikoanez bada agerrarazten egiazko data.

1866 artikulua

Bahi-kontratuak eskubidea ematendio hartzekodunari, horrek edo gauza jaso duen hirugarrenak bere eskuetan gauza atxikitzeko, kreditua ordaindu arte.

Hartzekodunak bahia atxikitzenduen bitartean, zordunak hartzekodun horrekin eskatzeko moduko beste zor bat hartzen badu, lehenengo zorra ordaindu baino lehen, hartzekodunak atxikipena luza dezake bi kredituak ordaindu arte, nahiz eta bahia bigarren zorraren aseguraketari lotuta geratuko dela hizpatu ez.

1867 artikulua

Hartzekodunak bahi gisa jasotakogauza jagon behar du familiako guraso on batek egingo lukeen moduan; eskubidea du gauza hori artatzean egin dituen gastuak kobratzeko, eta erantzukizuna du gauzaren galera edo narriaduraren gainean, kode honetako xedapenekin bat etorriz.

1868 artikulua

Bahiak korrituak sortzen baditu, hartzekodunak konpentsatuko ditu berakjasotzen dituenak berari zor zaizkionekin; eta hartzekodunari korriturik zor ez bazaio, edo zuzenbidearen arabera zor direnak gainditzen diren neurrian, hartzekodunak kapitalari egotziko dizkio halakoak.

1869 artikulua

Bahi gisa emandako gauza nahitaezkentzen ez den artean, zordunak gauza horren jabetzari eusten dio.

Hori gorabehera, hartzekodunakegikari ditzake gauza pignoratuaren ugazabari dagozkion akzioak, hirugarrenaren aurka gauza hori erreklamatu edo defendatzeko.

1870 artikulua

Hartzekodunak ezin du erabili bahigisa jasotako gauza, horretarako ugazabaren baimenik ez badu; eta hori egiten badu edo beste modu batera gauzaz abusatzen badu, ugazabak gauza gordailutzea eska dezake

1871 artikulua

Zordunak ezin du bahiaren itzulketarik eskatu hartzekodunaren borondatearen aurka, zordun horrek zorra eta beraren korrituak, eta, hala denean, gastuak, ordaintzen ez dituen bitartean.

1872 artikulua

Hartzekodunari ez bazaio garaiz ordaindu bere kreditua, bahia besterendezake notarioaren bidez. Besterentze hori egin behar da, zehatz-mehatz, jendaurreko enkantean, eta zordunari, eta, hala denean, bahiaren ugazabari, zitazioa eginez. Lehenengo enkantean ez bada bahia besterentzen, beste enkante bat egin daiteke formalitate berberekin; eta, bigarren horretan ere ez bada ezer lortzen, hartzekodunak bahiaren jabetza eskura dezake. Kasu horretan, hartzekodunak kreditu osoaren ordainagiria eman behar du.

Bahia balore kotizagarrien gainekoabada, horiek Merkataritza Kodean agindutako moduan salduko dira.

1873 artikulua

Erruki-etxeei eta gainerako establezimendu publikoei dagokienez, horiek,erakunde edo lanbide gisa, maileguak ematen badituzte bahien gainean, establezimenduoi buruzko lege eta araudi bereziak beteko dira, eta, modu subsidiarioan, titulu honetako xedapenak.

III. KAPITULUA

Hipoteka

1874 artikulua

Hipoteka-kontratuaren objektu izandaitezke, bakar-bakarrik:

1. Ondasun higiezinak. 2. Legeen arabera besterentzeko modukoak diren eskubide errealak, ondasun higiezinen gainekoak badira.

1875 artikulua

Hipoteka baliozkotasunez eratutagera dadin, 1857. artikuluan ezarritako betekizunez gain, nahitaezkoa da hura eratzen duen agiria Jabetza Erregistroan inskribatzea.

Legeak pertsona batzuen mesederako hipoteka ezartzen badu, pertsona horien eskubide bakarra da hipoteka formalizatzeko agiria egilets eta inskriba dadin eskatzea, betiere, estatu, probintzia eta herrien mesederako, zergen azken urtekoari dagokion zenbatekoaren ondorioz, eta aseguratzaileen mesederako, aseguruprimaren ondorioz, Hipoteka Legeak xedatzen duenari kalterik egin gabe.

1876 artikulua

Hipotekaren bidez, hipoteka horrenmendeko ondasunak zuzenean eta behingoan lotuta geratzen dira, haien edukitzailea edozein izanik ere, hipoteka zein betebeharren segurtasunerako eratu eta horren betetzeari.

1877 artikulua

Hipoteka hedatzen da, legeak ezarritako adierazpen, zabalkuntza eta mugapenekin, berezko akzesioetara, hobekuntzetara, betebeharra mugaeguneratzean banantzeke dauden fruituetaraeta jaso gabe dauden errentetara, bai eta, ondasun hipotekatuen aseguratzaileengandik edo herri-onuraren ondorioz nahitaez jabetza kentzeagatik, jabeari eman edo zor zaizkion kalte-ordainetara ere, finka oraindik berori hipotekatu zuenaren eskuetan dagoenean eta finka hirugarrenari eskualdatu zaionean ere bai.

1878 artikulua

Hipoteka-kreditua, oso-osorik zein zati batez, besteren edo laga dakioke hirugarrenari, legeak ezarritako formalitateekin.

1879 artikulua

Hartzekodunak ondasun hipotekatuen hirugarren edukitzaileari eskadiezaioke haren edukitzapean dauden ondasunekin ziurtaturiko kreditu-zatia ordaintzea, legeak ezartzen dituen modu eta formalitateekin.

1880 artikulua

Hipotekaren forma, norainokoa etaondoreak, baita horren eraketa, aldarazpena, azkentzea eta kapitulu honetan arauturik ez dauden gainerako gaiak ere, Hipoteka Legearen aginduen menpe geratzen dira, lege horrek indarrean baitirau.

IV. KAPITULUA

Antikresia

1881 artikulua

Antikresiaren bidez, hartzekodunakeskubidea eskuratzen du, bere zordunaren ondasun higiezin batek ematen dituen fruituak jasotzeko; eta betebeharra du, fruituokin korrituak ordaintzeko, halakoak zor badira, eta, ondoren, kredituaren kapitala ordaintzeko.

1882 artikulua

Hartzekodunak, aurkako itunik izanezean, betebeharra du, finka kargatzen duten kontribuzio eta zamak ordaintzeko.

Modu berean, betebeharra du, finkaren artapen eta konponketetarakobeharrezkoak diren gastuak egiteko.

Fruituetatik kenduko dira helburubat zein bestea betetzeko erabiltzen diren kopuruak.

1883 artikulua

Zordunak ezin du berreskuratu ondasun higiezinaren gozatzea, aurretiazez badio bere hartzekodunari osorik ordaintzen horrekin duen zorra.

Dena den, hartzekoduna aske geradadin aurreko artikuluak berari ezartzen dizkion betebeharretatik, beti behartu dezake zorduna finkaren gozatzeari berriz ekitera, aurkako itunik izan ezean.

1884 artikulua

Hartzekodunak ez du eskuratzenondasun higiezinaren gaineko jabetza, hitzarturiko epean zorra ordaintzen ez bazaio.

Horren aurkako itun oro deusezaizango da. Hala ere, hartzekodunak eska dezake, kasu horretan, eta Prozedura Zibilaren Legeak agintzen duen forma erabiliz, zorra ordaindu edo ondasun higiezina saltzea.

1885 artikulua

Kontratugileek hizpa dezakete zorraren korrituak antikresian emandakofinkaren fruituekin konpentsatzea.

1886 artikulua

Kontratu horri aplika dakizkioke1857. artikuluaren azken lerrokada, 1866. artikuluaren bigarren lerrokada, eta 1860 eta 1861. artikuluak.

XVI. TITULUA

HITZARMENIK GABE HARTZEN DIREN BETEBEHARRAK

I. KAPITULUA

Kuasikontratuak

1887 artikulua

Kuasikontratuak egitate zilegi etaborondate hutsekoak dira; horien ondorioz, euren egilea betebeharpean geratzen da hirugarren bati begira, eta, batzuetan, elkarrekiko betebeharra sortzen da interesdunen artean.

I. ATALA

Inoren negozioak kudeatzea

1888 artikulua

Norbaitek bere borondatez hartzenbadu inoren negozioak agentziatu edo administratzeko ardura, horren mandaturik izan gabe, kudeaketari eusteko betebeharra du, harik eta arazoari eta horren gorabeherei amaiera eman arte; edo, interesduna zuzenean ardura badaiteke kudeaketaz, interesdun horri haren ordez jar dadin eskatzeko betebeharra.

1889 artikulua

Kudeatzaile ofiziosoak bere lanabete behar du familiako guraso on batek egingo lukeen modu berean; eta kalte-ordaina eman behar du, bere erru edo zabarkeriarengatik kalte egiten badio berak kudeatzen dituen ondasun nahiz negozioen ugazabari.

Auzitegiek, hala ere, kalte-ordainaren garrantzia molda dezakete kasuankasuko inguruabarren arabera.

1890 artikulua

Kudeatzaileak beste pertsona bati eskuordetzen badizkio bere karguaren eskubide batzuk edo guztiak, erantzukizuna izango du eskuordearen egintzen gain, horrek negozioaren jabeari begira duen zuzeneko betebeharrari kalterik egin gabe.

Kudeatzaileen erantzukizuna, horiekbi edo gehiago direnean, solidarioa izango da.

1891 artikulua

Kudeatzaileak ezusteko kasuaren gaineko erantzukizuna izango du, ugazabak egin ohi ez dituen eragiketa arriskutsuak gauzatzen dituenean, edo, ugazabaren interesaren gainetik, bere interesari lehentasuna ematen dionean.

1892 artikulua

Negozioaren ugazabak kudeaketaberretsi eta berrespen horrek esanbidezko mandatuaren ondoreak sortzen ditu.

1893 artikulua

Inoren negozioak kudeatzea beren beregi berresten ez bada, eta ondasun edo negozioen ugazabak kudeaketa horren abantailak aprobetxatzen baditu, ugazaba horrek erantzukizuna izango du bere interesean hartutako betebeharren gain, eta kalte-ordaina emango dio kudeatzaileari, horrek egin dituen gastu nahitaezko eta onuragarriengatik, eta karguan aritzean izan dituen kalteengatik ere bai.

Jabeak betebehar berbera izangodu, kudeaketaren helburua denean hurhurreko eta ageriko kaltea saihestea, nahiz eta kudeaketa horretatik inolako probetxurik atera ez.

1894 artikulua

Kanpoko batek mantenua ematenduenean, hori egiteko betebeharra duenak ezer jakin gabe, kanpoko horrek eskubidea izango du betebeharra duenari mantenua eskatzeko, salbu eta agertzen denean mantenua errukiz eta hori erreklamatzeko asmorik gabe eman zela.

Hileta-gastuak, pertsona-izaerareneta herriko usadioen araberakoak, ordaindu beharko dituzte, hildakoak ondasunik utzi ez arren, hildakoa bizirik egon balitz horri mantenua emateko betebeharra izango zuketenek.

II. ATALA

Zor ez dena kobratzea

1895 artikulua

Gauza bat jasotzen denean, hori kobratzeko eskubiderik izan gabe eta zorez dena okerraren ondorioz ematen delako, gauza hori itzultzeko betebeharra sortzen da.

1896 artikulua

Norbaitek onartzen badu zor ez denaren ordainketa, gaitzustez jardunez,legezko korrituak ordaindu behar ditu kapitalaren kasuan; eta jasotako edo jaso beharreko fruituak, hartutako gauzak halakoak ematen dituenean.

Erantzukizuna izango du, halaber,edozein arrazoiren ondorioz gauzak izan dituen urripenen gain, baita gauza eman zuenak izandako kalteen gain ere, harik eta horrek gauza berreskuratu arte. Ezusteko kasuan ez da erantzukizunik izango, ezusteko horrek modu berean ukitu izan balitu gauzak, horiek emailearen eskuetan egonez gero.

1897 artikulua

Norbaitek onustez onartzen baduzor ez den gauza jakin eta zehatzaren ordainketa, erantzukizuna izango du, gauzak izan dituen balio-urripen eta galeren gain, bai eta gauzaren akzesioen gain ere, horiekin aberastu izan den neurrian bakarrik. Gauza besterenduz gero, prezioa itzuliko du, edo prezio hori ordain dadin eskatzeko akzioa lagako du.

1898 artikulua

Zor ez den gauza jaso duenak zeinhobekuntza eta gastu egin, eta horiei dagokienez, bigarren liburuko 5. tituluan xedaturikoa beteko da.

1899 artikulua

Ez dago itzulketa-betebeharrik, baldin eta norbaitek onustez uste badu ordainketa egin dela indarreko kreditulegitimo baten kontura, eta titulua baliogabetzen badu, edo akzioa preskribatzen uzten badu, edo bahiak bertan behera uzten baditu, edota bere eskubidearen bermeak ezerezten baditu. Norbaitek zor ez duena ordaintzen badu, benetako zordunaren edo fidatzaileen aurka bakarrik jo dezake, horiei begira akzioak indarrean badirau.

1900 artikulua

Ordainketa frogatzea dagokio horiegin duela baieztatzen duenari. Horrek frogatu behar du, halaber, ordainketa okerraren ondorioz egin zuela, salbu eta demandatuak ukatzen duenean berari erreklamatzen zaion gauza jaso duenik. Kasu horretan, demandatzaileak ematea egiaztatu eta gero, demandatzaile hori beste edozein frogatatik askatuta geratzen da. Horrek ez du mugatzen demandatuak duen eskubidea, ustez jaso duena zor zitzaiola egiaztatzeko.

1901 artikulua

Ordainketa egitean okerra izan delauste da, sekula zor izan ez den gauza edo jadanik ordainduta dagoena ematen denean; hala ere, gauzaren itzulketa nori eskatu eta horrek froga dezake ematea eskuzabaltasunaren ondorioz edo beste arrazoi zuzen baten ondorioz egin dela.

II. KAPITULUA

Erru edo zabarkeriaren ondorioz

sortzen diren betebeharrak

1902 artikulua

Norbaitek, egite edo ez-egitearenondorioz, kalte egiten badio beste inori, tartean errua edo zabarkeria izanik, eragindako kaltea konpontzeko betebeharra du.

1903 artikulua

Aurreko artikuluak ezartzen duenbetebeharra eska daiteke, norberaren egite edo ez-egitearen ondorioz ez ezik, beste pertsona batzuenaren ondorioz ere bai, pertsona horien gaineko erantzukizuna norberari badagokio.

Gurasoek erantzukizuna dute, eurenzaintzapeko seme-alabek eragindako kalteen gain.

Tutoreek erantzukizuna dute, adingabeek nahiz ezgaituek eragindakokalteen gain, horiek haien agintepean badaude eta haiekin bizi badira.

Era berean, establezimendu nahiz enpresa bateko ugazaba edo zuzendariek erantzukizuna dute, euren menpekoek eragindako kalteen gain, kalteok gertatu badira euren lan-arloetan zerbitzuak egitean edo euren eginkizunetan aritzean.

Pertsona edo erakundeak goi mailakoaz besteko irakaskuntza-zentroen titularrak badira, erantzukizuna dute, euren ikasle adingabeek eragiten dituzten kalte-galeren gain, horiek gertatu badira ikasleok zentroko irakasleen kontrol edo zaintzapean dauden bitartean, eta eskolako nahiz eskolatik kanpoko jardueren eta jarduera osagarrien ondorioz.

Artikulu honek arautzen duen erantzukizuna amaituko da, bertan aipaturiko pertsonek frogatzen dutenean familiako guraso on batek izango lukeenarreta osoa jarri dutela, kaltea saihesteko.

1904 artikulua

Norbaitek ematen badu bere mendekoek eragindako kaltearen ordaina, horien aurka berreskaera-eskubidea erabildezake ordaindutakoaren ondorioz.

Goi mailakoaz besteko irakaskuntza-zentroen kasuan, horien titularrekirakasleei eska diezazkiekete ordaindutako kopuruak, baldin eta irakasleok doloz edo erru astunaz jardun badute, kaltea eragin duten eginkizunak betetzean.

1905 artikulua

Animaliaren edukitzaileak edo horretaz baliatzen denak erantzukizuna du,animalia horrek eragindako kalteen gain, nahiz eta animaliak ihes egin edo animalia hori galdu. Erantzukizuna amaituko da, kaltea ezinbesteko kasuak eragin duenean, edo kaltea gertatu denean hori jasan duenaren erruz.

1906 artikulua

Ehizarako landaren jabeak erantzukizuna izango du, ehizak auzoko finketan eragiten duen kaltearen gain, jabehorrek ez duenean behar bestekoa egin ehizaren ugalketa saihesteko, edo oztopatu duenean finka horien ugazabek ugalketari aurre egiteko burutzen duten ekintza.

1907 artikulua

Eraikinaren jabeak erantzukizunadu, eraikin osoaren edo horren zati baten aurriak eragiten dituen kalteen gain, baldin eta aurria gertatzen bada beharrezko konponketak ez egiteagatik.

1908 artikulua

Era berean, jabeek erantzukizunaizango dute, eragindako kalteen gain:

1) Behar adinako arretarekin jagonez diren makinek eztanda egiteagatik, eta leku ziur eta egokian jarri ez diren lehergaiek su hartzeagatik.

2) Gehiegizko keengatik, horiekkaltegarriak badira pertsona edo ondasunentzat.

3) Igarobideetan dauden zuhaitzakerortzeagatik, erortze hori ez duenean ezinbesteko kasuak eragin.

4) Estolden edo infekzio-gaietakogordailuen jarioengatik, horiek eraikitzen badira euren kokalekuaren arabera egoki diren aurreneurriak bete gabe.

1909 artikulua

Aurreko bi artikuluek aipatu kalteagertatzen bada eraikitze-akatsaren ondorioz, hori jasan duen hirugarrenak berreskaera-eskubidea erabil dezake arkitektoaren aurka, edo, hala denean, eraikitzailearen aurka, legezko epean bakarrik.

1910 artikulua

Familiaburua etxe batean edo horrenzati batean bizi bada, erantzukizuna du, bertatik gauzak jaurti edo erori eta gauza horiek eragiten dituzten kalteen gain.

XVII. TITULUA

KREDITUEN PILATZEA ETA HURRENKERA

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1911 artikulua

Betebeharren betetzearen gain, zordunak erantzukizuna du bere ondasunguztiekin, oraingoekin nahiz etorkizunekoekin.

1912 artikulua

Uztailaren 9ko 22/2003 Legeak,Konkurtsoari buruzkoak, indargabetua; aipatu legea indarrean jarriko da, orokorrean, 2004ko irailaren 1ean.

1913 artikulua

Uztailaren 9ko 22/2003 Legeak,Konkurtsoari buruzkoak, indargabetua; aipatu legea indarrean jarriko da, orokorrean, 2004ko irailaren 1ean.

1914 artikulua

Uztailaren 9ko 22/2003 Legeak,Konkurtsoari buruzkoak, indargabetua; aipatu legea indarrean jarriko da, orokorrean, 2004ko irailaren 1ean.

1915 artikulua

Uztailaren 9ko 22/2003 Legeak,Konkurtsoari buruzkoak, indargabetua; aipatu legea indarrean jarriko da, orokorrean, 2004ko irailaren 1ean.

1916 artikulua

Uztailaren 9ko 22/2003 Legeak, Konkurtsoari buruzkoak, indargabetua; aipatu legea indarrean jarriko da, orokorrean, 2004ko irailaren 1ean.

1917 artikulua

Uztailaren 9ko 22/2003 Legeak,Konkurtsoari buruzkoak, indargabetua; aipatu legea indarrean jarriko da, orokorrean, 2004ko irailaren 1ean.

1918 artikulua

Uztailaren 9ko 22/2003 Legeak,Konkurtsoari buruzkoak, indargabetua; aipatu legea indarrean jarriko da, orokorrean, 2004ko irailaren 1ean.

1919 artikulua

Uztailaren 9ko 22/2003 Legeak,Konkurtsoari buruzkoak, indargabetua; aipatu legea indarrean jarriko da, orokorrean, 2004ko irailaren 1ean.

1920 artikulua

Uztailaren 9ko 22/2003 Legeak,Konkurtsoari buruzkoak, indargabetua; aipatu legea indarrean jarriko da, orokorrean, 2004ko irailaren 1ean.

II. KAPITULUA

Kredituen sailkapena

1921 artikulua

Kredituak mailakatu eta ordaintzeko,horiek sailkatu egingo dira kapitulu honetan ezarritako hurrenkera eta arauen arabera.

Konkurtso-kasuetan, Konkurtsoariburuzko Legean ezarritakoa aplikatuko zaio kredituen sailkapen eta mailakatzeari*.

1922 artikulua

Zordunaren ondasun higigarri zehatz batzuei dagokienez, lehenespenekoak dira: 1) Ondasun higigarriak zordunaren esku egon, eta horiek eraiki, konpondu nahiz artatzeagatik edo euren salmenta-prezioarengatik sortutako kredituak, ondasunon balioraino.

2) Bahia hartzekodunaren eskuegon eta bahi horrekin bermaturiko kredituak, bahitutako gauzaren gain eta gauza horren balioraino.

3) Fidantza efektu edo baloreen gainekoa izan, establezimendu publikoanedo merkataritzako establezimenduan eratu, eta fidantza horrekin bermaturiko kredituak, fidantzaren gain eta efektuok duten balioaren ondorioz.

4) Garraio-kredituak, garraiaturikoefektuen gain, garraio-prezioaren, gastuen, eta gidatu eta artatzeko eskubideen ondorioz, efektuak eman arte, eta horren osteko hogeita hamar egunetan zehar.

5) Ostatua ematearen ondoriozkokredituak, zordunak ostatuan dituen ondasun higigarrien gain.

6) Zordunari aurreratutako hazien,eta lugintzarako nahiz bilketarako * Uztailaren 9ko 22/2003 Legeak, Konkurtsoari buruzkoak, gehitu du lerrokada hori; aipatu legea indarrean jarriko da, orokorrean, 2004ko irailaren 1ean.

gastuen ondoriozko kredituak, horiekin lortutako uztak eman dituen fruituen gain.

7) Urtebeteko aloger eta errentenondoriozko kredituak, errentariaren ondasun higigarrien gain, horiek errentapeko finkan badaude, eta finka horren fruituen gain ere bai.

Ondasun higigarriek lehenespenabadute eta ondasunok osten badira, hartzekodunak horiek erreklama diezazkioke beroriek dituenari, ostea gertatu eta hurrengo hogeita hamar egunetan zehar.

1923 artikulua

Zordunaren ondasun higiezin etaeskubide erreal zehatz batzuei dagokienez, lehenespenekoak dira:

1) Estatuaren mesederako kredituak,zergadunen ondasunen gain, ondasun horien gain zergak izan eta zerga horien azken urtekoaren kopururaino, urteko hori mugaeguneratuta baina ordaindu gabe badago.

2) Aseguratzaileen kredituak, aseguratutako ondasunen gain, bi urtekoaseguru-primen ondorioz; eta, asegurua mutuoa bada, banatutako azken bi dibidenduen ondorioz.

3) Hipoteka-kredituak edo errefakzio-kredituak, betiere horiek JabetzaErregistroan jasota daudenean idatzohar edo inskripzioaren bidez, ondasun hipotekatuen gain edo errefakzioaren objektu izan diren ondasunen gain.

4) Jabetza Erregistroan aurreneurrizko idatzoharraren bidez jasotakokredituak, betiere horiek manamendu judizialaren, enbargoen, zainpean uzteen edo betearazpen judizialaren ondoriozkoak direnean, idatzoharraren bidez jasotako ondasunen gain, eta gerogarreneko kredituei begira bakarrik.

5) Idatzohar eta inskripziorik gabeko errefakzio-kredituak, errefakzioakukituriko ondasun higiezinen gain, eta aurreko lau zenbakietan aipatutakoez bestelako kredituei begira bakarrik.

1924 artikulua

Zordunaren gainerako ondasun higigarri eta higiezinei dagokienez, lehenespenekoak dira: 1) Probintzia edo udalerriarentzako kredituak, zergen azken urtekoaren ondorioz, urteko hori mugaeguneratuta baina ordaindu gabe badago, eta zergok ez badaude jasota 1923. artikuluaren 1. zenbakian.

2) Kredituak, horiek sortu badira: A) Konkurtsoaren justizia- eta administrazio-gastuen ondorioz, baldin eta gastuok hartzekodun guztien intereserako izan eta behar besteko baimen edo onespenarekin egin badira.

B) Zordunaren hileten ondorioz, tokiko usadioen arabera, bai eta zordunhorren ezkontidearen eta guraso-ahalpeko seme-alaben hileta-gastuen ondorioz ere, horiek ez badute berezko ondasunik.

C) Pertsona berberen azken gaixotasunak eratorritako gastuen ondorioz, horiek azken urtean sortu badira, heriotza-egunetik zenbatuta.

D) Inoren konturako langileen etaetxe-zerbitzuko langileen alokairu eta soldaten ondorioz, horiek azken urteari badagozkio.

E) Sorospen, gizarte-aseguru eta lan-mutualismoko araubide nahitaezkoei dagozkien kuoten ondorioz, aurreko lerrokadak aipaturiko epealdi berean, baldin eta kreditu horiei ez bazaie lehenespen handiagorik aitortu aurreko artikuluaren arabera.

F) Zordunari, berarentzat eta beraren agintepeko familiarentzat, janari,jantzi edo oinetakoekin egindako aurrerapenen ondorioz, epealdi berean.

G) Mantenu-pentsioen ondorioz,konkurtso-epaiketan zehar, salbu eta pentsio horien oinarria eskuzabaltasun hutsa denean.

3) Pribilegio berezirik ez duten kredituak, baldin eta horiek agerraraztenbadira:

A) Eskritura publikoan. B) Epai irmoan, kredituok auzigai izan badira.

Kreditu horiek elkarren artean lehenespena izango dute antzinatasun-hurrenkeraren arabera, eskritura etaepaien datak kontuan izanik.

1925 artikulua

Ez dute lehenespenik izango beste edozein motatako kredituek etabeste edozein tituluren bidezko kredituek, aurreko artikuluetan barneratu gabekoek.

III. KAPITULUA

Kredituen hurrenkera

1926 artikulua

Ondasun higigarri zehatz batzueibegira lehenespena duten kredituek gainerako guztiak baztertzen dituzte, lehenespeneko ondasun higigarriaren balioraino.

Bi kreditu edo gehiago pilatzen badira ondasun higigarri zehatz batzueibegira, hurrengo erregelak beteko dira, horiek ordaintzeko hurrenkerari dagokionez:

1) Pignorazio-kredituak gainerakoak baztertzen ditu, bahian emandakogauzaren balioraino.

2) Fidantzaren kasuan, fidantza horizuzenbidearen arabera eratzen bada hartzekodun bat baino gehiagoren mesederako, hartzekodun horien arteko hurrenkera zehaztuko da bermea emateko daten arabera.

3) Kredituak badira haziak eta lugintzarako nahiz bilketarako gastuak aurreratzearen ondorio, lehenespena dute, aloger eta errenta-kredituen aurretik, haiekin lortutako uztak ematen dituen fruituen gain.

4) Gainerako kasuetan, ondasun higigarrien prezioa lainean banatuko da,ondasun horiei begira lehenespen berezia duten kredituen artean.

1927 artikulua

Ondasun higiezin edo eskubideerreal zehatz batzuei begira lehenespena duten kredituek gainerako guztiak baztertzen dituzte, lehenespeneko ondasun higiezinaren edo eskubide errealaren balioraino.

Bi kreditu edo gehiago pilatzen badira ondasun higiezin edo eskubide erreal zehatzei begira, hurrengo erregelakbeteko dira, euren arteko hurrenkerari dagokionez: 1) Lehenespena izango dute, hurrenkeraren arabera, 1923. artikuluko 1 eta 2. zenbakietan aipaturiko kredituek, artikulu bereko gainerako zenbakietan jasotako kredituen aurretik.

2) Hipoteka-kredituak eta errefakziokredituak, idatzohar edo inskripzioaren bidez jasota egonik, 1923. artikuluaren 3. zenbakian aipatzen badira, kreditu horiek eta artikulu bereko 4. zenbakian jasotakoek euren artean lehenespena izango dute antzinatasun-hurrenkeraren arabera, Jabetza Erregistroan kasuan-kasuan egindako inskripzio edo idatzoharrak kontuan izanik.

3) Erregistroan idatzohar edo inskripziorik gabeko errefakzio-kredituak1923. artikuluko 5. zenbakian aipatutakoak badira, lehenespena izango dute, elkarren artean, euren antzinatasunaren alderantzizko hurrenkeraren arabera.

1928 artikulua

Ondasun higigarri edo higiezin zehatzei begira lehenespena duten kredituakordaindu eta gero, zordunaren ondasunetatik geratzen dena metatu egingo zaie zordunak bestelako kredituak ordaintzeko dituen ondasun askeei.

Norbaitzuek, ondasun higigarri edohigiezin zehatzei begira lehenespena izanik, ez badute osorik kobratzen horien zenbatekoa, kobratuko dute, mentsari dagokionez, bakoitzaren izaeraren araberako hurrenkera eta tokian.

1929. artikulua Kredituek ez badute lehenespenik ondasun zehatzei begira, edo, lehenespena izan arren, ez badira osorik kobratzen, edo lehenespen-eskubidea preskribatu denean, kredituok hurrengo erregelen arabera ordainduko dira:

1) 1924. artikuluan ezarritako hurrenkeraren arabera. 2) Lehenespeneko kredituak, daten arabera, data horien arteko hurrenkera kontuan izanik, eta, data bereko kredituetan, lainean.

3) 1925. artikuluak aipatzen dituenkreditu arruntak, euren datak kontuan izan gabe.

XVIII. TITULUA

PRESKRIPZIOA

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1930 artikulua

Preskripzioaren bidez eskuratzendira, legean zehaztutako modu eta baldintzetan, jabaria eta gainerako eskubide errealak.

Halaber, eta modu berean, preskripzioaren bidez azkentzen dira eskubideeta akzioak, horiek edozein motatakoak izanik.

1931 artikulua

Ondasun edo eskubideak eskura ditzakete, preskripzioaren bidez, zuzenbideko beste moduen bitartez halakoakeskuratzeko gai direnek.

1932 artikulua

Eskubideak eta akzioak preskripzioaren bidez azkentzen dira edozein pertsonaren kalterako, bai eta pertsona juridikoen kalterako ere, legeak ezarritakoaren arabera.

Gizabanakoek ezin badituzte eurenondasunak administratu, eskubidea dute, beren ordezkari legitimoen aurka erreklamazioa egiteko, baldin eta ordezkarion zabarkeria izan bada preskripzioaren arrazoia; eskubide horri ezin zaio inoiz kalterik egin.

1933 artikulua

Jabekide edo erkide batek preskripzioa irabazi badu, preskripzio hori probetxugarria da besteentzat ere bai.

1934 artikulua

Preskripzioak bere ondore juridikoaksortzen ditu jarauntsiaren alde zein aurka, jarauntsi hori onartu aurretik, eta inbentarioa eta hausnarketa egiteko epean zehar ere bai.

1935 artikulua

Besterentze-gaitasuna dutenek ukoegin diezaiokete irabazitako preskripzioari; baina ez aurrerantzean preskribatzeko eskubideari.

Preskripzioari isilbidez uko egitenzaiola ulertzen da, uko-egitea egintza batzuek eratorri dutenean, egintzotatik atera badaiteke eskuratutako eskubidea bertan behera utzi dela.

1936 artikulua

Preskribatzeko modukoak dira gizakien arteko merkataritzan dauden gauza guztiak.

1937 artikulua

Hartzekodunek eta preskripzioazbaliarazi nahi diren pertsonetatik edozeinek ere hori erabil dezakete, nahiz eta zordunak edo jabeak preskripzioari esanbidez edo isilbidez uko egin.

1938 artikulua

Titulu honetako xedapenak ulertzen dira, kode honetan edo lege berezietan preskripzio-kasu zehatzen inguruan ezarritakoari kalterik egin gabe.

1939 artikulua

Kode hau argitaratu aurretik hasitakopreskripzioa arautuko dute kodearen aurreko legeek; baina, kodearen indarraldia hasi denetik, igaro bada kodean bertan preskripzioarentzat ezarritako epe osoa, preskripzio horrek bere ondore guztiak sortuko ditu, nahiz eta aurreko legeen arabera epea luzeagoa izan.

II. KAPITULUA

Jabariaren eta gainerako

eskubide errealen preskripzioa

1940 artikulua

Jabariaren eta gainerako eskubideerrealen preskripzio arrunterako, beharrezkoa da gauzen edukitza onustez eta titulu zuzenarekin izatea, legean zehazturiko epean zehar.

1941 artikulua

Edukitza izan behar da ugazabamoduan, jendaurrean, modu baketsuan eta geldiarazpenik gabe.

1942 artikulua

Edukitzaren ondorioetarako, edukitza-egintzak ez dira probetxugarriak,ugazabaren baimenarekin edo horren jasamen hutsarekin burutzen badira.

1943 artikulua

Edukitzaren geldiarazpena, preskripzioaren ondoreetarako, naturalaedo zibila izan daiteke.

1944 artikulua

Edukitzaren geldiarazpen naturalagertatzen da, urtebete baino gehiago edukitzeari utzi zaionean.

1945 artikulua

Geldiarazpen zibila gertatzen daepaileak edukitzaileari egindako zitazioaren ondorioz, nahiz eta hori epaile eskugabearen aginduz gertatu.

1946 artikulua

Zitazio judiziala egingabekotzat hartuko da, eta zitazio horrek ez du geldiarazpenik sortuko: 1) Zitazioa deuseza bada, legezko solemnitateak ez izateagatik.

2) Auzi-jartzaileak demandari amore ematen badio, edo auzialdia iraungidadin uzten badu.

3) Edukitzailea demandatik absolbitzen bada.

1947 artikulua

Geldiarazpen zibila gertatzen da,halaber, adiskidetzeko ekitaldiaren ondorioz, baldin eta, ekitaldi hori egin eta bi hilabeteko epean, epaileari demanda aurkezten bazaio auzipeko gauzaren edukitza edo jabariari buruz.

1948 artikulua

Era berean, edukitzaileak esanbidez edo isilbidez ugazabaren eskubidea aitortzen badu, edukitza geldiarazi egiten da.

1949 artikulua

Jabetza Erregistroan inskribaturiko tituluaren aurka, ez da gertatuko jabariaren edo eskubide errealen preskripzio arrunta, hirugarrenaren kalterako, salbu eta hori gertatzen denean inskribatuta dagoen beste titulu baten ondorioz; kasu horretan, epearen zenbaketa hasten da bigarrena inskribatzen denetik.

1950 artikulua

Edukitzailearen onustea da horrekuste izatea gauza zein pertsonaren eskutik jaso eta pertsona hori gauzaren ugazaba zela eta horren jabaria eskualda zezakeela.

1951 artikulua

Kode honen 433, 434, 435 eta436. artikuluetan edukitzari buruz onuste-baldintzak ezarri, eta baldintza horiek beharrezkoak dira, orobat, jabariaren eta gainerako eskubide errealen preskripzioan, harako betekizuna zehazteko.

1952 artikulua

Titulua zuzena dela ulertzen da, legearen arabera nahiko bada preskripziopeko jabari edo eskubide errealaeskualdatzeko.

1953 artikulua

Titulua, preskripzioaren ondoreetarako, benetako eta baliozkoa izan behar da.

1954 artikulua

Titulu zuzena frogatu behar da; ezdago inoiz horren inguruko presuntziorik.

1955 artikulua

Ondasun higigarrien gaineko jabariaren preskripzioa gertatzen da, edukitza geldiarazpenik gabe hiru urtean izanez gero, onustez.

Ondasun higigarrien gaineko jabariaren preskripzioa gertatzen da, berebat, edukitza geldiarazpenik gabe sei urtean izanez gero, bestelako baldintzarik gabe.

Ugazabak gauza higigarria galtzenbadu edo hori legearen aurka kentzen bazaio, gauza erreibindikatzeko eskubidea du, eta hori berori gertatzen da, jendaurreko salmentan, burtsan, azokan nahiz merkatuan eskuratutako gauza higigarriekin, edo legez behar den moduan jardun eta antzeko objektuak salerosten dituen merkatariaren eskutik eskuraturikoekin ere bai; horiei dagokienez, kode honen 464. artikuluan xedatutakoa beteko da.

1956 artikulua

Gauza higigarriak ebatsi edo lapurtzen dituztenek, eta sopikunek eta estaltzaileek, ezin dituzte horiek preskribatu, baldin eta ez bada gertatu delitu edo faltaren preskripzioa, edo haren zigorrarena, eta delitu edo falta horretatik sortutako erantzukizun zibila eskatzeko akzioarena.

1957 artikulua

Ondasun higiezinen gaineko jabariaren eta gainerako eskubide errealen preskripzioa gertatzen da, edukitza hamar urtean izanez gero, bertan daudenen artean, eta hogei urtean, absenteen artean, onustez eta titulu zuzenarekin.

1958 artikulua

Preskripzioaren ondoreetarako, absentetzat hartzen da atzerrian edo itsasozbestaldean bizilekua duena.

Epearen zati batean, bertan, eta beste zatian absente egonez gero, absentziako bi urte urtebetetzat hartuko dira, bertan daudenen arteko hamarrak bete arte.

Absentzia ez bada urtebetekoa jarraian, ez da kontuan hartuko zenbaketarako.

1959 artikulua

Era berean, ondasun higiezinen gaineko jabariaren eta gainerako eskubide errealen preskripzioa gertatzen da, horien edukitza geldiarazpenik gabe hogeita hamar urtean izanez gero; ez da titulurik ez onusterik behar, eta ez da bereizketarik egiten bertan daudenen eta absenteen artean, 539. artikuluan agindutako salbuespenari kalterik egin gabe.

1960 artikulua

Preskripziorako behar den epea zenbatzeko, hurrengo erregelak beteko dira:

1) Oraingo edukitzaileak osa dezakepreskripziorako behar den epea, bere epea eta beraren kausatzailearena batuz.

2) Oraingo edukitzailea iraganeanedukitzaile izan bada, uste da bitarteko denboran ere hala izan dela, aurkako frogarik izan ezean.

3) Epearen zenbaketa zein egunetanhasi eta egun hori osoa dela ulertzen da; baina azken eguna oso-osorik bete behar da.

III. KAPITULUA

Akzioen preskripzioa

1961 artikulua

Akzioen preskripzioa gertatzen da,legeak finkaturiko epea igarotze hutsaren ondorioz.

1962 artikulua

Ondasun higigarrien gaineko akzioerrealen preskripzioa gertatzen da, edukitza galdu denetik sei urte igaro ondoren, salbu eta edukitzaileak epe laburragoan jabaria irabazten duenean 1955. artikuluarekin bat etorriz; galeraren eta jendaurreko salmentaren kasuetan, eta ebasketa- edo lapurreta-kasuetan ere, artikulu berberaren hirugarren lerrokadan xedatutakoa beteko da.

1963 artikulua

Ondasun higiezinen gaineko akzioerrealen preskripzioa gertatzen da, hogeita hamar urte igaro eta gero.

Xedapen hori ulertzen da, jabaria edo eskubide errealak preskripzioaren bidez eskuratzeko ezarri denari kalterik egin gabe.

1964 artikulua

Hipoteka-akzioaren preskripzioagertatzen da, hogei urte igaro ondoren; eta preskripziorako epe-muga berezirik ez duten akzio pertsonalena, hamabost urte igaro eta gero.

1965 artikulua

Jaraunskideen artean, ugazabakideen artean edo finka mugakideetako jabeen artean, ez da preskribatzen jarauntsiaren banaketa, gauza erkidearen zatiketa edo lur mugakideen mugaketa eskatzeko akzioa.

1966 artikulua

Bost urte igaro ondoren preskribatzen dira hurrengo betebeharren betetzea eskatzeko akzioak: 1) Mantenu-pentsioak ordaintzeko betebeharrarena.

2) Errentamenduen prezioa ordaintzeko betebeharrarena, errentamenduok hiri-finketakoak izan zein landa-finketakoak izan.

3) Beste edozein ordainketarena,ordainketa hori egin behar bada urteka edo epe laburragoetan.

1967 artikulua

Hiru arte igaro ondoren preskribatzen dira hurrengo betebeharren betetzeaeskatzeko akzioak: 1) Epaile, abokatu, erregistratzaile, notario, eskribau, aditu, agente eta kuriakoei, euren zerbitzu-sariak eta eskubideak, eta euren kargu nahiz ogibideetan aritzean egindako gastu eta ordainketak ordaintzeko betebeharrarena, betiere betebehar horrek ukitzen dituen gaietan.

2) Farmazialariei eurek emandakosendagaiak ordaintzeko betebeharrarena; eta irakasle eta maisu-maistrei, eurek emandako irakaskuntzaren ondoriozko zerbitzu-sari eta behar-sariak, edo euren lanbide, erti nahiz ogibidean aritzearen ondoriozkoak ordaintzeko betebeharrarena.

3) Eskulangileei, morroiei eta jornaleko langileei euren zerbitzuak ordaintzeko betebeharrarena; eta zerbitzu horien ondorioz egindako hornidura edoordainketak emateko betebeharrarena ere bai.

4) Ostalariei janaria eta gela ordaintzeko betebeharrarena; eta merkatarieierositako gaien prezioa emateko betebeharrarena ere bai, halakoak saldu bazaizkie merkatari ez direnei, edo, merkatari izanik, beste trafiko batean dihardutenei.

Aurreko hiru lerrokadek akzioak aipatu, eta akzio horien preskripzio-epeazenbatuko da, kasuan kasuko zerbitzuak egiteari utzi zitzaionetik.

1968 artikulua

Urtebete igaro eta gero preskribatzen dira: 1) Edukitza berreskuratu edo atxikitzeko akzioa.

2) Erantzukizun zibila eskatzekoakzioa, erantzukizun hori sortzen bada irain edo kalumniaren ondorioz, eta 1902. artikuluan erru edo zabarkeria arautu eta horrek eratortzen dituen betebeharren ondorioz, betiere laidotuak hori jakin duenetik.

1969 artikulua

Mota guztietako akzioen preskripzio-epea zenbatuko da, bestelakoa ezartzen duen xedapen berezirik izan ezean,akzio horiek egikaritu ahal izan diren egunetik.

1970 artikulua

Akzioen helburua bada betebeharrenbetetzea erreklamatzea, eta betebehar horiek korritudun nahiz errentadun kapitalaren gainekoak badira, akzioen preskripzio-epea hasten da errenta edo korrituaren azken ordainketatik.

Gauza bera ulertzen da, zainpeketa-zentsuaren kapitalari dagokionez. Enfiteusi- eta erreserba-zentsuetan, preskripzio-epea zenbatzen da, halaber, pentsio nahiz errentaren azken ordainketatik.

1971 artikulua

Epai bidez adierazitako betebeharrenbetetzea eskatzeko akzioen preskripzio-epea hasten da epaia irmo bihurtu denetik.

1972 artikulua

Kontuen ematea eskatzeko akzioenpreskripzio epe-muga hasten da kontuak eman behar zituztenek euren karguak utzi zituzten egunetik.

Kontu-arrazoien emaitza eskatzekoakzioari dagokionez, epe-muga hasten da, alderdi interesdunek, elkarren arteko adostasunez, emaitza hori aitortu duten datatik.

1973 artikulua

Akzioen preskripzioa geldiarazi egiten da, akzio horiek auzitegietan egikaritzearen ondorioz, hartzekodunak epaiketatik kanpoko erreklamazioa egitearen ondorioz eta zordunak zorra aitortzeko burututako edozein egintzaren ondorioz.

1974 artikulua

Akzioen preskripzioa geldiaraztenbada betebehar solidarioetan, geldiarazpen horrek onura eta kalte berberak dakarzkie hartzekodun eta zordun guztiei.

Xedapen hori zordunaren jaraunsleei begira ere aplikatzen da edozein motatako betebeharretan. Betebehar mankomunatuetan, hartzekodunak ez dionean zordun bati erreklamatzen horri dagokion zatia baino gehiago, horren ondorioz ez da preskripzioa geldiarazten gainerako zordunkideei dagokienez.

1975 artikulua

Preskripzioa geldiarazten bada zordun nagusiaren aurka, zorra epaiketatik kanpo erreklamatzearen ondorioz, geldiarazpen horrek ondorea sortzen du fidatzailearen aurka ere bai; baina geldiarazpenak ez dio fidatzaileari kalterik egingo, hori gertatzen bada epaiketatik kanpoko erreklamazioen ondorioz edo zordunak modu pribatuan egindako aitorpenen ondorioz.

AZKEN XEDAPENA

1976 artikulua

Indarrik gabe geratzen dira legetestu, usadio eta ohiturak, horiek zuzenbide zibil erkidea osatzen badute kode honek arautzen dituen gai guztietan; eta indarrik gabe geratuko dira, zuzenean bete beharreko lege-izaera duten heinean, eta zuzenbide osagarri diren neurrian ere bai. Xedapen hori ezin zaie aplikatu kode honen arabera indarrean dirauten legeei.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Kode honek aldaketak egin eta aldaketa horiek kalte egiten badiete aurrekolegeria zibilaren arabera eskuratutako eskubideei, aldaketok ez dute atzeraeraginezko ondorerik izango.

Kodean beren beregi zehazturik ezdauden kasuetan legeria egokia aplikatzeko, hurrengo erregelak beteko dira:

Lehenengoa

Kodearen aurreko legeriak arautukoditu legeria horren araubidepeko egintzek eratorri eta haren arabera sortutako eskubideak, nahiz eta kodeak eskubide horiek beste modu batera arautu, edo halakorik aitortu ez. Dena den, eskubidea lehenengoz adierazten bada kodean, eskubide horrek ondorea izango du behingoan, nahiz eta berori eratorri duen egintza aurreko legeriaren menpe gauzatu, baldin eta eskubide horrek ez badio kalterik egiten jatorri beretik eskuratutako beste eskubide bati.

Bigarrena

Aurreko legeriaren araubidepean egintza eta kontratuak egin eta baliozkoak badira legeria horren arabera, euren ondore guztiak sortuko dituzte legeria horren arabera, erregela hauetan ezarritako mugapenekin. Ondorenez, baliozkoak izango dira testamentuak, mankomunatuak izan arren, eta kode honen indarraldia hasi baino lehen egiletsi edo idatzitako testamentu-ahalordeak edo testamentu-oroitidazkiak ere bai; ondore guztiak sortuko dituzte ad cautelam klausulek, testamentugilearen isilpeko jarraibideen arabera ondasunak aplikatzeko fideikomisoek eta aurreko legerian onarturiko bestelako egintzek.

Hala ere, egintza horiek edo horietan jasotako klausulak ezin izango dira ezeztatu edo aldarazi, kodea indarrean jarri eta gero, testamentua kodearen arabera egiten ez bada.

Hirugarrena

Kodearen xedapenek zigor zibilarekin edo eskubide-gabetzearekinzehatzen badituzte aurreko legeetan zehapenik ez zuten egite eta ez-egiteak, xedapenok ezin zaizkio aplikatu aurreko legeak indarrean zeuden bitartean kodeak debekatutako ez-egitea edo egitea gauzatu duenari.

Aurreko legeriak ere falta zigortzenduenean, xedapenik onuragarriena aplikatuko da.

Laugarrena

Kodearen indarraldia hasi baino lehen sorturiko akzio eta eskubideak egikaritu gabe badaude, horiek indarrean iraungo dute, aurreko legeriak halakoei aitortzen zizkien norainoko eta mugekin; baina, akzio eta eskubide horien egikaritzari, iraupenari eta horiek baliarazteko prozedurei dagokienez, akzio eta eskubideok kodean xedatutakoaren menpe geratzen dira. Eskubidea edo akzioa egikaritzeko, aurreko legeriaren menpe prozedurak hasi badira eta bukatzeke badaude, eta prozedura horiek eta kodean ezarritakoak desberdinak badira, interesdunek batzuk zein besteak aukeratu ahal dituzte.

Bosgarrena

Seme-alabak emantzipatuta eta guraso-ahalpetik kanpo geratzen dira, hogeita hiru urte bete badituzte kode honenindarraldia hastean; baina seme-alabok gurasoen etxean eta horien kontura bizi badira, gurasoek euts diezaiekete seme-alaben ondareen gain dituzten gozamen, administrazio eta gainerako eskubideei, harik eta aurreko legeriaren arabera seme-alabak guraso-ahalpetik kanpo geratzeko epea bete arte.

Seigarrena

Gurasoak bere borondatez emantzipatu badu semea edo alaba, bere buruarentzat eskubideen bat erreserbatuz, haren ondasun adbentizioen gain, guraso horrek eskubidearen luperketari euts diezaioke, harik eta aurreko legeriaren arabera seme edo alaba hori guraso-ahalpetik kanpo geratzeko epea bete arte.

Zazpigarrena

Euren ondorengoen gaineko kuradoretza betetzen ari diren aitek, ameketa aitona-amonek ezin izango dituzte kendu eurek eratutako fidantzak; ez badute fidantzarik eman, ezin dira behartu hori ematera, eta, emandakoa nahiko izan ez arren, ezin dira behartu emandakoa osatzera.

Zortzigarrena

Aurreko legeriaren araubidepean eta horren arabera izendatu diren tutore eta kuradoreek euren karguei eutsiko diete; baina, karguotan aritzeari dagokionez, kodearen xedapenen menpe geratuko dira. Erregela hori aplika dakieke inoren ondasunen edukitzaileei eta bitarteko administratzaileei ere bai, legeak halakoak ezartzen dituen kasuetan.

Bederatzigarrena

Tutoretza eta kuradoretzen behinbetiko eraketa auzitegien ebazpenaren zain badago kodearen indarraldia has tean, halakoak eratuko dira aurreko le geriaren arabera, aurretiko erregelan xedatutakoari kalterik egin gabe.

Hamargarrena

Udal epaile eta fiskalek ez dituzteofizioz izendatuko familia-kontseiluak kodearen indarraldia hastean, oraindik adingabeen gaineko tutoretza behin be tiko eratzeke dagoenean baino. Tutorea edo kuradorea jadanik hasi denean bere kargua betetzen, ez da kontseilua izendatuko, harik eta horren kide izan behar diren pertsonetatik edozeinek edo tutoreak nahiz kuradoreak hala es katu arte; bien bitartean, protutorearen izendapena etenda geratuko da.

Hamaikagarrena

Adopzio-espedienteak, boronda tezko emantzipazioari buruzkoak eta legezko barkatzearen ingurukoak buka tzeko badaude Gobernuan edo auzi tegietan, euren bideari ekingo diote aurreko legeriaren arabera, salbu eta gurasoek edo grazia eskatzen dutenek prozedura horretan amore eman eta ko deak ezarritakoa hobesten dutenean.

Hamabigarrena

Norbait hiltzen bada, testamentuarekin nahiz testamenturik gabe, kodea indarrean jarri baino lehen, aurreko le geak arautuko ditu hildako horren jarauntsiaren gaineko eskubideak. Geroago, testamentuarekin nahiz testamenturik gabe, hiltzen direnen jarauntsia kode honen arabera adjudikatu eta banatuko da; baina beteko dira, kodeak hala ahalbidetzen duen neurrian, testamentuko xedapenak. Errespetatuko dira, ondorenez, seniparteak, hobekuntzak eta legatuak; baina horien zenbatekoa urrituko da, jarauntsiko partaide bakoitzari ezin bazaio beste modu batera eman kode honen arabera dagokiona.

Hamahirugarrena

Aurreko xedapenetan zuzenean jasoez diren kasuak konponduko dira, xedapenon oinarri diren printzipioak aplikatuz.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenengoa

Auzitegi Goreneko eta lurralde-entzutegietako buruek txostena aurkeztubehar diote Grazia eta Justizia Ministerioari, urte bakoitzaren bukaeran; txosten horretan adierazi behar dute, urte horretan areto zibilen eskumenekoak izan diren negozioetan, zer-nolako gabeziak eta zalantzak sortu diren kode hau aplikatzeko. Txosten horretan xehetasunez agerraraziko da zeintzuk izan diren zuzenbidearen inguruko arazo eta gai eztabaidagarriak, eta kode honen artikuluen ondorioz edo aipamen ezaren ondorioz auzitegiek izan dituzten zalantzak.

Bigarrena

Grazia- eta justizia-ministroak Kodegintzarako Batzorde Nagusiari bidaliko dizkio txosten horiek, eta urte berekoEstatistika Zibilaren ale bat ere bai.

Hirugarrena

Datu horiek guztiak, beste herri batzuetan gauzatu eta gurean erabilgarri izan daitezkeen aurrerapenak, eta Auzitegi Gorenaren jurisprudentzia ikusirik, Kodegintzarako Batzorde Nagusiak, hamar urterik behin, komenigarri diren eraldaketak aurkeztu eta helaraziko dizkio Gobernuari.

Laugarrena

756, 822 eta 1041. artikuluek desgaidiren pertsonak aipatzen dituztenean, aipamen hori ulertuko da, Desgai diren Pertsonen Ondarea Babesteko Legeak definitu bezala, lege horrek Kode Zibila, Prozedura Zibilaren Legea eta tributuen arautegia aldarazi baititu helburu horrekin.

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra