Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Administrazio zuzenbidea  >>  Legeria  >> Azpiegiturak

18/2014 Legea, urriaren 15ekoa, hazkuntza, lehiakortasuna eta efizientzia sustatzeko urgentziazko neurriak onartzen dituena

2014-10-15

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2014/10/17, 252. zk.

bcl_1268106957.htm

I. XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

10517 18/2014 Legea, urriaren 15ekoa, hazkuntza, lehiakortasuna eta efizientzia sustatzeko urgentziazko neurriak onartzen dituena.

FELIPE VI.a

ESPAINIAKO ERREGEA

Honako hau irakurtzen duten guztiek jakin dezaten.

Jakizue: Gorte Nagusiek ondoko lege hau onetsi dutela, eta Nik, hemen, berretsi egiten dudala.

HITZAURREA

I

Espainiako ekonomian atzeraldi larria gertatzen ari zen 2008. urteaz geroztik, aurreko urteetako desorekak metatzearen ondorioz; hori dela-eta, berriro ere hazkuntzaren bideari ekiteko premiazko erreforma sakonak egin behar izan dira. Erreforma horiek politika ekonomikoaren estrategia jakin baten barruan txertatu dira; hain zuzen ere, bi zutabetan oinarritutako estrategia batean: zerga-finkapenean eta egiturazko erreformetan, merkatuen malgutasuna sustatzeko eta euroaren sisteman sartu zenetik Espainiako ekonomikak galdu duen lehiakortasuna berreskuratzeko.

Egindako erreformei esker, Espainiak lehiakortasuna ez ezik, hazkuntzaren bidea eta merkatuen konfiantza ere berreskuratu ditu. Desorekak zuzentzen aurrerapen handiak egin dira, eta hori ikus daiteke adierazle makroekonomiko nagusiek izan duten bilakaeran; izan ere, Espainiak defizit publikoa murriztea lortu du, kontu korrontean superabita lortzea eta finantzatzeko ahalmena kanpoaldearen aurrean, zorpetze publikoa murriztea eta prezioen nahiz lan-kostuen hazkuntza leuntzea lortu du.

2014. urtean, datu ekonomikoak positiboak izaki, susperraldi ekonomikoa erritmo sendo eta iraunkorrean finkatzen ari dela esan dezakegu. Espainiako Barne Produktu Gordina hazi egin da lau hiruhilekotan, eta segidako hamar hilabetez enplegu sortu du, urtarokotasunaren eta egutegiaren ondoriozko datuak zuzenduta; guztira 300.000 enplegu inguru sortu dira.

Susperraldi ekonomikoa eta enplegua sortzea ahalbidetzeko abiarazi diren erreformetan sakondu egin behar dela adierazten dute adierazle positibo horiek. Betiere erreforma horien xede desorekak zuzentzea eta lehiakortasuna hobetzea izanik.

Lehiakortasuna hobetzeko erreformen barruan txertatzen da Hazkuntzaren, lehiakortasunaren eta eraginkortasunaren aldeko neurrien Plana; Ministroen Kontseiluak ekainaren 6an onartu zuen plan hori, eta zerga-saneamenduaren helburua betetzera bideratutako neurrien pakete bat biltzen du, ekonomiaren oraingo eta etorkizuneko lehiakortasuna eta hazkuntzaz gain, enpresen finantzaketa ere bultzatzen dutela. Guztiak ere lehiakortasuna areagotzera, merkatuen funtzionamendu eraginkorra sustatzera, finantzaketa hobetzera eta enplegagarritasuna hobetzera bideratuta.

Neurri horien esparruan, Lege honek hiru ardatz nagusi ditu: lehena, lehiakortasuna eta merkatuen funtzionamendu eraginkorra sustatzea; bigarrena, finantzaketa lortzeko aukerak hobetzea; eta, hirugarrena, enplegagarritasuna eta okupazioa sustatzea. Horretaz gain, erreforma fiskaleko zenbait neurri ere aurreratuko dira.

II

Neurrien lehen multzoa jarduera ekonomikoaren finantzaketari buruzkoa da. Ekintzaileei eta beren nazioartekotzeari laguntzeko irailaren 27ko 14/2013 Legearen

bitartez, Espainiako enpresek kanpo-finantzaketa lortzeko zailtasunak gainditu nahi izan ziren eta, horretarako, nazioartekotzearen eremuko finantza-tresna publikoak –esate baterako, Compañía Española de Financiación del Desarrollo COFIDES, S.A. (COFIDES) konpainiak kudeatzen dituenak– bultzatu ziren eta malgutasun handiagoa eman zitzaien. Lege horren bidez, helburu hori betetzearren, nazioartekotzerako erabilgarri zeuden tresnetako bat moldatu zen; hain zuzen ere, COFIDESen FIEX (Atzerrian Inbertsioak egiteko Funtsa) tresna, ETE ez diren enpresei zuzendutakoa.

Baina krisi ekonomikoaren egungo egoeran eta, zehazki, Espainiako ETEek kreditua lortzeko dituzten zailtasunen ondorioz, ezinbestekoa da orain lehenbailehen jardutea eta aldaketa hori FONPYME Enpresa Txiki eta Ertainek Kanpoan Inbertitzeko Eragiketetarako Funtsean ere aplikatzea; tresna hori ere COFIDESek kudeatzen du, bereziki ETEetara zuzenduta dago eta, aurrekoa bezala, Neurri fiskalei, administratiboei eta lan-arlokoei buruzko abenduaren 30eko 66/1997 Legearen bitartez sortu zen.

Banku multilateralen eta nazioarteko finantza-erakundeen esku-hartzea lagungarri izan daiteke Espainiako ETEen finantza-baldintzak hobetzeko eta beren nazioartekotzeprozesua ahalbidetzeko, eta hartara, susperraldi ekonomikoa bultzatzeaz gain, enplegua ere sortuko da. Gaur egun Espainiako ekonomian bizi dugun egoera ekonomiko, kredituegoera eta kreditu-kalifikazioen egoera honetan, erakundeek Espainiako ETEei laguntzeko bi laguntza-ildo generiko daudela esan dezakegu. Lehenik, finantzabitartekarien bitartez, enpresei finantzaketa emateko aukera, lehentasunezko baldintzetan, inbertsio-proiektuetarako eta likidezia-premietarako. Bigarrenik, Espainiako finantzaerakundeei kalitate handiko bermeak ematea, enpresa espainiarren nazioartekotzea ahalbidetzeko. Hori horrela izanik, finantza-erakunde horiek nazioarteko kontratazioedo lizitazio-prozesuetan parte hartu nahi duten enpresa-bezeroei laguntzeko eskaintzen dituzten berme teknikoak eta finantza-bermeak nazioartean onargarriak izan daitezen laguntzen da.

Ez dugu ahaztu behar ICOk gero eta garrantzi handiagoa izan duela azken bi urteotan Espainiako produkzio-sarearentzako laguntza horiek ahalbidetzeari eta bideratzeari dagokienez, bereziki finantza-bitartekari gisa jardun baitu banku multilateraletatik eta nazioarteko finantza-erakundeetatik datorren finantzaketaren bolumen oso handia xurgatzeko gai izanik; gerora, finantzaketa hori ETEetara bideratzen da finantza-erakunde espainiarren bitartez, bitartekaritzako ICO ildoen bidez.

Banku multilateralek eta nazioarteko finantza-erakundeek eskaintzen duten potentzial hori guztia baliatzeko, dela balizko finantzatzaile moduan, dela Espainiako enpresen nazioartekotze-prozesurako goi-mailako kalitateko bermatzaile moduan, ICOk Espainiako enpresen finantzaketa eta nazioartekotzea ahalbidetzeko Berme Programa antolatu du. Programa horren bitartez, ICOk ematen dituen bermeek –eta urtero ezartzen diren muga kuantitatiboen barruan– Estatuaren zuzeneko berme esplizitua, baldintzarik gabekoa eta atzeraezina izango dute, ICOren funtsak eskuratzearekin lotura duten obligazio guztien kasuan (estatutuen bidez) gertatzen den bezalaxe.

Kreditu Ofizialeko Institutuak Programa honen babespean emandako berme eta abalen zenbatekoa Institutuak urtero baimenduta duen zorpetze-mugari esleituko zaio. Berme eta abalen izaera kontingentea dela-eta, emandako zenbatekoak ez du inolako eraginik defizitaren edo zor publikoaren zenbaketan. Betearaziz gero ere ez luke eraginik izango; izan ere, nolanahi ere, ICO ez baita sartzen Herri Administrazioen sektorean, kontu nazionalen Europako indarreko sistemaren arabera.

Espainiako ETEek zailtasunak izaten dituzte gaur egun nazioartekotze-prozesuan behar besteko kalitatea duten bermeak lortzeko; bestalde, nazioarteko zenbait finantzaerakundek eta banku multilateralek interesa agertu eta konpromisoa hartu dute gure ETEentzako behar besteko bermeak emateko. Horrela, bada, Berme Programa hori Errege Lege Dekretu honetan txertatu behar da.

Bestalde, otsailaren 24ko 4/2012 Errege Lege Dekretuaren bitartez egituratutako hornitzaileei ordainketak egiteko mekanismoaren lehen fasean formalizatutako maileguak amortizatzeko lehen gabealdia amaitzear dago. Eragiketa horiekin lotuta, Lege honetan bildutako erregulazioaren bitartez toki-erakundeek Hornitzaileen ordainketak finantzatzeko Funtsarekiko (hemendik aurrera, HOFF) zorrak kitatzeko aukera izango dute, amortizatu aurretik.

Berriki, toki-erakundeek HOFFarekin formalizatutako mailegu-kontratuetan bildutako baldintzak aldatzeko neurrien hainbat pakete onartu dira. Neurri horiek Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordearen akordioan jasota daude, eta horien ezaugarri nagusiak ekainaren 10eko PRE/966/2014 Aginduaren bitartez argitaratu ziren.

Hala eta guztiz ere, sektorearen finantza-egoera orokorra dela-eta, eta finantzamerkatuen baldintzak hobetu direnez, merkatu horiek zabaltzen ari dira toki-erakundeen kasuan eta, horri esker, HOFFarekin formalizatutako maileguak birfinantzatzeko edo ordezteko eragiketak hitzar ditzakete, azken kontratuetan bildutako finantza-baldintza hobeekin. Horrek toki-erakundeen likidezia areagotzen lagun dezake, bai eta erakunde horien finantza-egoeraren hobekuntza finkatzen ere.

Gaur egungo egoeran, birfinantzatzeko edo ordezteko eragiketa horiek egitea ezinezkoa izango litzateke, honako arrazoi hauengatik: Lehena, HOFFarekin egiten den eragiketa epe luzerako mailegu-eragiketa da. Eragiketa hori egiteko, toki-erakundeei aplikatu beharreko zorpetze-eragiketen baimen-araubidean salbuespena egin behar izan zen, ez baitzen aintzat hartu Toki Ogasunak arautzen dituen Legearen testu bateginean (TOALTB) xedatutako muga bat bera ere, ez eta eragiketaren xedea ere, funtsean, gastu arrunta finantzatzera bideratu baita. Bigarrena, eragiketa horrek Estatuko tributupartaidetzaren bermea du. Hirugarrena, hornitzaileei ordaintzeko mekanismoaren esparruan aipatutako eragiketa horiek baino ezin dira xede horietara bideratu. Esparru horretatik kanpo, finantza-erakunde batekin formalizatu nahi den epe luzeko mailegueragiketa oro inbertsioak finantzatzera bideratu behar da, eta TOALTBaren araubideari atxiki behar zaio; horretaz gain, aipatutako bermeari uko egin behar zaio. Xede hori ez litzateke inoiz beteko zeren, formalizatuz gero, eragiketa horrek gastu arrunta finantzatu duen beste eragiketa bat ordeztuko bailuke (baina eragiketa horrekin baino ezin zen egin hori, ez oraingo edo etorkizuneko beste edozein eragiketarekin) .

Aurreko guztia aintzat hartuta, lege-aldaketa egitea beharrezkotzat jotzen da aipatutako mailegu-eragiketa horiek ordeztea ahalbidetzeko, betiere hemen aurreikusitako baldintzak eta betekizunak betez gero.

III

Jarduera ekonomikoa indartzeko neurrien barruan, Lege honetan txikizkako merkataritza eta merkatuaren batasuna sustatzera bideratutakoak biltzen dira.

Lege honen bitartez, Merkataritza txikizkariaren antolamenduari buruzko urtarrilaren 15eko 7/1996 Legearen 6. artikulua aldatzen da; horren helburua da, alde batetik, Merkatu-batasuna bermatzeari buruzko abenduaren 9ko 20/2013 Legera egokitzea eta, bestetik, txikizkako merkataritzaren eremuan aplikatzen diren baimen-prozedurak sinplifikatzeko eta arrazionalizatzeko prozesuan sakontzea.

Hori horrela izanik, 6. artikuluaren egungo idazketan proposatu diren aldaketa nagusiak honako alderdi hauei buruzkoak dira:

Merkataritza-establezimenduak irekitzean administrazio-baimena lortu behar ez izateari buruzko arau orokorra aipatzen da esanbidez; beraz, erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko jakinarazpena egin beharko da. Merkataritzaestablezimenduekin lotura duten gainerako jardunak oinarrizko erregulazioaren eraginpean ere jartzearren, lehen paragrafoan beste egoera batzuk arautzen dira, hala nola, establezimenduak lekualdatzea eta handitzea; izan ere, kasu horiek ere tratamendu heterogeneoa izan baitute autonomia-erkidegoko erregulazioan.

Interes orokorreko ezinbesteko arrazoiak Merkatu-batasuna bermatzeari buruzko abenduaren 9ko 20/2013 Legearen 17.1.b) artikuluan aurreikusitakoen arabera egokitu

dira; hain zuzen ere, ingurumenean eta hiri-ingurunean eta ondare historiko/artistikoan eragin ditzaketen kalteei buruzkoak, betiere izan daitezkeen murrizketen gainean egindako premiatasuneta proportzionaltasun-azterketen ondorioz, Merkataritza txikizkariaren antolamenduari buruzko urtarrilaren 15eko 7/1996 Legearen 6. artikuluaren aurreko idazketan jada zerrendatutako merkataritza-banaketari aplikatu beharreko interes orokorreko ezinbesteko arrazoiekiko koherente izanik eta, bereziki, sektorean gai horren inguruan dagoen adostasuna ikusita, autonomia-erkidegoko indarreko arau-garapenari eta horren ondoriozko administrazio-praktikari jarraiki Horrek guztiak ez du esan nahi egungo merkataritza-erregulazioa ez denik bateragarria segurtasun eta osasun publikoari buruzko sektoreko erregulazioarekin, oro har, mota guztietako establezimenduak irekitzean aplikatu beharrekoa den aldetik.

Administrazioa sinplifikatzeko eta arrazionalizatzeko neurrietan sakontzen da; horretarako, merkataritza-baimena lortzeko prozedura integratua berretsi da jardun guztiak prozedura bakar batean txertatuta, eta prozedura hori agintari bakar baten eskumen izango da. Erakunde horrek fase guztiak kudeatuko ditu, eskaera bat bera abiapuntu hartuta. Hartara, herritarrei solaskide bakarra eskaintzen zaie eta errazagoa da herritarrentzat Administrazioarekin elkarreragitea, merkataritza-establezimenduak irekitzeari dagokionez. Autonomia Erkidegoek erabakiko dute zein izango den merkataritza-baimenak emateko eskumena duen agintaria.

Prozedura horiek ebazteko epea hiru hilabetera murriztu da, zeren, alde batetik, prozedura horiek gauzatzeko nahikoa da eta, bestetik, prozeduren egungo praktikan epeak bat ez datozela ikusi dugulako, eta, beraz, ezinezkoa da zehaztea zenbat denbora behar izan den bideratzeko. Maiz, jardun independenteetarako segidako epeak ezartzen dira -baina batera ere egin zitezkeeneta horrek ere ez du laguntzak egiaz erabilitako guztizko epea zehazten; beraz, egokitzat jotzen da muga bat ezartzea, muga horren barruan ebazpena (baimena ematea edo ez ematea) emateko. Hartara, izapideak arindu egingo dira eta, ahal denean, ezinbestekoak ez direnak bertan behera utziko dira; edo bestela, aldi berean izapidetuko dira.

Urtarrilaren 15eko 7/1996 Legearen 6. artikulua aldatzeari ekin zaio, abenduaren 9ko 20/2013 Legean aurreikusitakoa betez; izan ere, artikulu horretan sei hilabeteko epea xedatzen zen sektorean indarrean dagoen legeria Merkatu-batasuna bermatzeari buruzko Lege horren arabera egokitzeko egin beharreko arau-aldaketa guztiak egiteko.

Bestalde, Lege honetan, merkataritza-banaketaren eremurako urgentziazko neurri liberalizatzaileen sorta bat biltzen da. Nazioarteko hainbat erakundek behin eta berriz aholkatu dute arlo horretan murrizketak ezabatzea, hala nola Nazioarteko Diru Funtsak eta Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak.

Hori horrela izanik, Aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretuaren bidez landutako ordutegien liberalizazioan sakontzen da.

Merkataritza-ordutegiei buruzko abenduaren 21eko 1/2004 Legea aldatu egin da, Udalek eskatuta, Autonomia Erkidegoek turista asko biltzen diren eremuak zehazteko aintzat hartu beharreko zirkunstantziak benetan kontuan izango dituztela bermatzeko; uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretuaren bidez arautu ziren, lehen aldiz eta oinarrizko izaeraz, zirkunstantzia horiek. Horretarako, alde batetik, turista asko biltzen diren eremu izendatzeko udal-eskaerak eta, bestetik, Autonomia Erkidegoen ebazpenak irizpide objektiboetan oinarrituta egon behar izatea berretsi da; hartara, irizpide objektiboetan oinarritzen ez direnean eta eremu horietan lurraldeari edo denborari dagozkion justifikaziorik gabeko murrizketak egiten direnean, ordutegien askatasunaren printzipioa egongo da indarrean udalerri osoan eta urte osoan, betiere udalaren eskaera errespetatuz gero egoki justifikatuta dagoen kasuetan.

Helburu hori bera betetzearren, udalerrien biztanle kopuruaren atalasea murriztu egin da: 200.000 biztanle baino gehiagotik 100.000 biztanle baino gehiagora; eta ostatu-gauen kopurua milioi bat gau baino gehiagotik 600.000 gau baino gehiagora, hiri gehiago egon daitezen behartuta turista asko biltzen diren gutxienez eremu bat deklaratzera. Horrela, bada, Lege honen I. eranskinean zerrendatutako hamar hiri berriak gehitu zaizkie lehendik

behartuta zeuden hamalau hiriei (uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretuaren eranskinean zerrendatuta zeuden) .

Merkataritza-ordutegiei buruzko abenduaren 21eko 1/2004 Legearen aldaketa horiekin koherente izate aldera, honako bi alderdi hauek xedatu dira: alde batetik, 2013. urtean eskakizun horiek bete dituzten udalerriak kokatzen diren Autonomia Erkidegoek turista asko biltzen diren gutxienez eremu bat deklaratu beharko dute udalerri horietan, uztailaren 4ko Errege Lege Dekretua indarrean sartzen denetik kontatzen hasita sei hilabeteko epean; eta, bestetik, deklaraziorik egin ezean, udalerri horiek erabateko askatasuna izango dute merkataritza-ordutegiei dagokienez, lurralde guztian eta urte osoan.

Horren ildoari jarraiki, deklarazio hori oraindik egin ez duten udalerriei dagokienez, uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretua betez, uztailaren 4ko 8/2014 Errege Lege Dekretua indarrean sartzen denetik kontatzen hasita bi hilabeteko epea xedatu da Autonomia Erkidegoek dagokien ebazpena eman dezaten; beraz, epe horretan ebazpenik ematen ez badute, eraginpeko udalerriek erabateko askatasuna izango dute merkataritzaordutegiei dagokienez, lurralde guztian eta urte osoan.

Turista asko biltzen diren eremuen erregulazioaren aldaketa horiek 2012an zehaztu ziren lehen aldiz, eta turismoaren eta merkataritzaren arteko harremanak dakartzan sinergiak aprobetxatzea dute xede, turismoa merkataritza-jardueraren eragile baita, eta enplegua eta jarduera ekonomikoa sortzeko ahalmena areagotzen baitu. Bestela esateko, merkataritza-eskaintza zabala eta askotarikoa baldin bada turista asko biltzen diren unetan, zalantzarik gabe, turismoaren inpaktu ekonomikoa biderkatu egingo da, eta hazkuntza eta enplegua sortzeko lagungarri izango da.

Errealitate horrek justifikatu egiten du turista asko biltzen diren eremuak mugatzeko eta deklaratzeko irizpide berriak ezartzea, bai eta eremuen nahitaezko deklarazioa baldintzatzen duten adierazleak berraztertzea ere; izan ere, hartara, gutxienez horrelako eremu bat izan behar duten herri handien kopurua handitu ahal izango da, eta herri gehiagori egingo die mesede 2014an izan den turista kopuruaren eta gastu turistikoaren hazkuntzak.

Azken batean, Lege honetan merkataritza-ordutegiak liberalizatzearekin loturik bildu diren arau-aldaketen sorburu eta helburu dira enplegua eta salmentak hobetzea, Estatuaren produkzio-ahalmena areagotzea, enpresa-inbertsioa sustatzea establezimenduei zabalik eusteko, eta kontsumo pribatua eta sektorearen negoziobolumena dinamizatzea. Era berean, kontsumitzaileei eskaintzen zaien zerbitzua eta aukeratzeko askatasuna hobetzea dakarte, eta hartara, aldaketa sozialei erantzuten zaie, turismoak eragindako diru-sarrerak maximizatzen dira eta Estatuaren potentzial turistikoa areagotu. Bestalde, lan-arloko eta familiaren bizitza bateragarri egiteari dagokionez, eragin positiboa duela esan behar dugu, bai eta merkataritza tradizionalak lineako merkataritzaren aldean duen lehiakortasun-ahalmenean ere. Azkenik, turista asko biltzen diren eremuen deklarazioa lortzeko bidea ahalbidetu nahi zaie udalerriei, eraginpean hartutakoek deklarazio hori ahalik eta epe motzenean lortzeko beharrezkoak diren tresnak eskura izan dezaten.

Bestalde, merkatu-batasuna bermatzeari buruzko abenduaren 9ko 20/2013 Legeari jarraiki, Herri Administrazioen esku hartzeko baliabideak,ebaluatu eta berraztertu behar dira etengabe, merkaturako sarbide librea eta berdintasuna bermatzeko nazio osoan, jarduera ekonomikoak gauzatzeko garaian.

Zinematografiaren arloan indarrean dagoen araudiaren ebaluazioaren emaitzei erreparatuta, ezinbestekoa da Zineari buruzko abenduaren 28ko 55/2007 Legea aldatzea; izan ere, produkzioko eta banaketako enpresei Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren Zinematografia eta Ikus-entzunezko Enpresen Administrazio Erregistroan edo Autonomia Erkidegoetako erakunde baliokidean erregistratzeko betebeharra betetzea eskatzen zitzaien orain arte, gaitu ahal izateko, eta betebehar hori ezabatu egin behar da. Era berean, emanaldi zinematografikorako aretoen titularrei ere erregistratzeko eskakizuna betetzea eskatzen zitzaien eta, horren ordez, orain jakinarazpena igortzea nahikoa da, betiere asistentzia kontrolatzeko eta errendimenduak

aitortzeko ezarritako prozedurak betetzen direla egiaztatzeko beharrezkoa baita, bai eta pantaila-kuotaren betebeharra kontrolatzeko ere. Erregistratzeko betebeharren aldaketa horiekin koherente izanik, Zinematografia eta Ikus-entzunezko Enpresen Administrazio Erregistroaren araubide juridikoa berraztertzea onartu da; araubide hori berrantolatu egin da deklaraziorako eta informaziorako xedez eta, hartara, Sektoreko enpresak ofizioz erregistratuko dira Erregistro horretan Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuan ziurtagiriak, kredituak, laguntzak eta abenduaren 28ko 55/2007 Legean aurreikusitako gainerako pizgarriak lortzeko prozeduraren bat abiarazten dutenean, betiere beste edozein prozeduratan gauzatzen ahal diren aurreragoko jardunak ahalbidetu eta arintzearren.

Autonomia-erkidegoetako zinematografiko eta ikus-entzunezko erregistroetan egindako erregistroei dagokienez, erregistro horietan erregistratzeak Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren erregistroan erregistratzea dakarrela dioen aurreikuspenari eutsi egin zaio baina, horretaz gain, erregistro horretan nahita erregistratzeko aukera ere onartu da, eskaera eginez, baldin eta enpresa baten Autonomia Erkidegoan ez badago enpresen erregistrorik eta edozein administrazio-prozeduratan erregistratuta dagoela egiaztatu behar baldin badu.

Kreditueta zordunketa-txartelek gero eta garrantzi handiagoa eskuratu dute ordainketak egiteko moduei dagokienez; Espainian egindako hirurogeita hamar milioi txartel baino gehiago daude zirkulazioan, eta urteko transakzioen bolumena ehun mila milioi euro inguru da. Zalantzarik gabe, ordainketa elektronikoak egiteko tresnarik erabiliena dira, txikizkako erosketetan. Beraz, ordainketa-merkatuaren funtzionamendu egokiak txikizkari eta kontsumitzaileentzat onuragarri izateaz gain, ordainketa-sistemen erabilera maila ekonomiko eraginkorrean egonez gero, sektorearen berrikuntza, prestakuntzarako baldintza egokienak eta prezioen gardentasuna sustatuko dira.

Berriki, Europar Batasunaren esparruan, Batzordeak Txartel batean oinarritutako ordainketa-eragiketetarako truke-tasei buruzko Erregelamenduaren proposamena abiarazi du; proposamenaren helburua truke-tasak arautu eta mugatzea da eta, hartara, Europar Batasunean indarrean dagoen arau-esparrua osatzea, betiere ordainketen benetako barne-merkatua lortzeko.

Gaur egungo testuinguru ekonomikoan susperraldi ekonomikoa hasiberria da eta ordainketa elektronikoen merkatu espainiarra indartzeko premia dela-eta, Espainian neurri horiek lehenago ezartzea komeni da, ordainketa elektrikoak seguruak, eraginkorrak, lehiakorrak eta berritzaileak izango direla bermatzeko eta kontsumoa dinamizatzeko.

Hortaz, truke-tasak mugatzearen helburua ordainketa-txartelen erabilera sustatzea eta txartelen onarpen-maila areagotzea da; horretarako, arlo horretan berrikuntza sustatuko da sektorean, bereziki, ordainketa txikiei dagokienez. Kontsumitzaileek hainbat ordainketa-bide erabiltzeko aukera izan dezaten sustatu nahi da, eta txartelen erabilera eraginkorra izatea merkaturatze-kanal guztietan, hau da, fisiko eta tradizionaletan, edo merkataritza elektronikoarekin eta telefono mugikorraren erabilerarekin lotutakoetan.

Zehazki, truke-tasen mugaketa ordainketa-txartelekin egindako eragiketetan aplikatu behar da: gehieneko muga % 0,2 izango da zordunketaren kasuan, % 0,3 kredituaren kasuan. 20 eurotik beherako ordainketetan, zordunketa-txarteletarako % 0,1eko gehieneko atalasea ezarri da, eta % 0,2koa kreditu-txarteletarako. Horretaz gain, zordunketa-txartelarekin egiten diren ordainketetan, tasaren gehieneko maila 7 zentimo izango da nolanahi ere, eta beraz, 35 eurotik gorako ordainketa guztietan aplikatuko da.

Tasa horiek mugatzeak eragin positiboa izango du txikizkako merkataritzan, txartelekiko transakzioetan kostu txikiagoa izango baitu. Onura hori azken bezeroei (ordainketak agintzen dituztenei) berehala helarazteko, esanbidez debekatu da ordainketaren onuradun diren enpresek gastu edo kuota gehigarririk ezartzea zordunketako edo kredituko txartela erabiltzeagatik.

Araubide juridiko horren osagarri, erregulazio berriaren aplikazioan gardentasuna, zaintza eta kontrola bermatzera bideratutako neurriak ezarri dira. Zehazki, ordainketazerbitzuen hornitzaileek Espainiako Bankuari jakinarazi beharko diote zenbateko deskontu-tasak eta truke-tasak aplikatzen dituzten ordainketa-zerbitzuetan, txartelekin

gehien erabiltzen diren eragiketetarako. Informazio hori Espainiako Bankuaren eta ordainketa-zerbitzuen hornitzailearen gune elektronikoan argitaratuko da, eta arauaren efektuen eta horrelako ordainketen kostuen bilakaera orokorraren jarraipen egokia egitea ahalbidetuko du.

Era berean, Txartel Elektroniko bidezko Ordainketen Behatokiari eskumena eman zaio mugen aplikazioaren jarraipena egin dezan, eta merkatari, kontsumitzaile eta erabiltzaileei jasanarazitako kostuei bereziki errepara diezaien.

IV

Estatuaren eskumen esklusiboa baliatuta, eta interes orokorreko aireportuen zuzeneko kudeaketa aintzat hartuta, Lege honetan, interes orokorreko aireportu-sarearen araubidea interes ekonomiko orokorreko zerbitzutzat hartzen da, herritarren mugikortasuna ez ezik, ekonomiaren, gizartearen eta lurraldearen kohesioa ere bermatzeko, bai eta honako alderdi hauek ziurtatzeko ere: aireportu-azpiegituren irisgarritasuna, nahikotasuna eta edukieraren egokitasuna; sarearen jasangarritasun ekonomikoa, eta oinarrizko aireportu-zerbitzuak modu jarraituan eta egoki ematea. Bestalde, sareko kudeaketak sarean bildutako aireportuen jasangarritasun ekonomikoa bermatzen du, azpiegitura defizitarioei eustea ahalbidetzen baitu, gardentasunaren, objektibotasunaren eta diskriminaziorik ezaren baldintzetan.

Zehaztu diren interes orokorreko helburuak betetzeko bermea bi bidetatik lortu da. Alde batetik, aireportu-sarearen integritatea ezarri da, horren iraupenak herritarren mugikortasuna eta ekonomiaren, gizartearen eta lurraldearen kohesioa ziurtatzen dituen aldetik, irisgarritasunaren, nahikotasunaren, egokitasunaren, jasangarritasunaren eta jarraitutasunaren irizpideei jarraiki. Bestetik, oinarrizko aireportu-zerbitzuak atxikita egongo diren esparrua ezarri da, bai eta sare horrek izan behar dituen ezaugarri eta baldintzak ere, interes orokorraren helburuak bermatzearren. Hori horrela izanik, debekatuta dago aireportu-zerbitzuak ematen jarraitzeko beharrezkoak diren instalazioak edo azpiegiturak erabat edo partzialki ixtea edo besterentzea, Ministroen Kontseiluak edo Sustapen Ministerioak baimena ematen ez badu, behintzat; baimen hori eman ahal izateko, ezin du eraginik izan sare horrek bermatu behar duen interes orokorraren helburuetan eta ez du jasangarritasuna baldintzatu behar; baimen hori ez izatea eskubide osoko deuseztasun-zehapenarekin lotuta dago, betiere Estatuko aireportu-sare osoari eustea bermatzearren; honako hauek zehaztu dira: aireportu-tarifak eta funtsezko elementuak, oinarrizko aireportu-zerbitzuak eta gutxieneko kalitate-estandarrak erabakitzeko esparrua, zerbitzuak emateko baldintzak eta edukiera, eta zerbitzuak betetzeko beharrezkoak diren inbertsioak, bai eta oinarrizko aireportu-zerbitzu horien horniduraren ondoriozko kostuak berreskuratzeko baldintzak ere.

Aireportuko kudeatzaileak oinarrizko aireportu-zerbitzuekin loturik izaten dituen dirusarrerei dagokienez, ondare-prestazio publikotzat hartuko dira. Horien erregulazioak legeerreserba errespetatzen du Aire Segurtasunari buruzko uztailaren 7ko 21/2003 Legearen bidezko sorreran –Lege hori aldatu egin zen martxoaren 4ko 1/2011 Legearen bitartez–, eta funtsezko elementuen zehaztapenean. Bosturtekoaren urte bakoitzerako bidaiari bakoitzeko gehieneko diru-sarrera zehaztu da Ministroen Kontseiluak onartutako Aireportuak Arautzeko Dokumentuan (DORA) , eta Aenaren Administrazio Kontseiluak ondare-prestazio publiko horiek zehaztu ditu; bi faktore horiek urteroko eguneratzeprozesuko formulak eta metodologia aplikatzearekin loturiko ekintzak baino ez dira eta, hala badagokio, Lege honetan aurreikusitako hobarien inpaktuarena. Beraz, horrelako prestazioei eskatu beharreko lege-erreserba beteta geratzen da.

Gure inguruko beste herrialde batzuetako erregulazio-ereduetan bezalaxe, aireportukudeatzaileak oinarrizko aireportu-zerbitzuekin loturik izaten dituen diru-sarrerak bidaiari bakoitzeko urteko gehieneko diru-sarrera jakin bat betetzearekin baldintzatuta egongo dira, eta zenbateko hori erabakitzeko garaian, erregulatzaileak eraginkortzat hartutako kostuak berreskuratzea izango da abiapuntu.

Zerbitzuaren kalitatearen edo inbertsioaren baldintza jakin batzuk betetzea edo ez betetzea erabakigarria izango da bidaiari bakoitzeko urtean baimendutako gehieneko

diru-sarrera horien gainean pizgarriak edo zigorrak aplikatzea erabakitzeko, eta planifikatutako balioekiko desbideratzeekin batera, gehieneko diru-sarrera horiek kudeatzaileak hartu beharko ditu bere gain, beste diru-sarrera batzuen kargura, besteak beste, merkataritzako diru-sarreren, nazioarteko jarduerarekin lotuta dauden diru-sarreren edo hirigintza-kudeaketagatiko diru-sarreren kargura.

Funtsezkoak ez diren aireportu-zerbitzuen kudeaketa, azpiegituren merkataritzakudeaketa edo azpiegituren hirigintza-ustiapena merkatu libreari atxikiko zaizkio.

Esparru horren ondoriozko betebehar zehatzak Aireportuak Arautzeko Dokumentuan (DORA) zehaztu dira; dokumentu hori bosturteko aldietarako ezartzen da, sareko aireportuetako erabiltzaileen ordezkari diren erakundeei entzun ostean. Dena den, DORA dokumentuaren berri emango zaie Aireportuen Koordinaziorako Komiteei; komite horiek Aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretuaren bidez sortu ziren.

Azkenik, aireportu-tarifei dagokienez, gardentasunaren, kontsulten, diskriminaziorik ezaren eta gainbegiratzearen araubide juridikoa arau-esparruaren arabera moldatu da, eta Lege hau indarrean sartu denean indarrean dagoen Aireportuetako tasei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko martxoaren 11ko 2009/12/EE Zuzentarauaren transposizioan ezarritakoa egokitu egin da.

Araubide juridiko hori egituratzeak, bestalde, honako hau egitea ahalbidetzen du: interes ekonomiko orokorreko zerbitzu den aldetik, interes orokorreko aireportu-sareak bere egitekoa beteko duela bermatuko duten baldintzak ezartzea, betiere Aena, S.A. sozietatean kapital pribatua sartuko balitz; aldi berean, proportzionaltasun-printzipioari zorrotz atxikita, enpresa-askatasunaren eskubidea orekatu egin da esku-hartze publikoaren bidez, Magna Cartaren 128.1 artikuluan aurreikusten den interes orokorra bermatzearren, merkatu libreko ekonomiaren esparruan –esparru hori Konstituzioaren 38. artikuluan onartuta dago-. Gainerakoan, egituratutako araubidea bat dator Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Itunaren 14. artikuluan aurreikusitakoarekin.

Bestalde, araubide hori onartzea ezinbestekoa da interes orokorreko aireportusarearen kudeaketan efizientzia ekonomikoa eta eraginkortasuna indartzeko, airegarraioaren jarduerari bultzada ematearren, jarduera hori izango baita onuradun nagusia, aireportuen kudeaketaren efizientzia handiagoak hegazkintzaren beste segmentu batzuetan izango duen eragin positiboa alde batera utzi gabe ere; hala nola, hegazkintzan, oro har, eta kirol-hegazkintzan. Horretaz gain, Aena S.A. sozietatearen kapital sozialean kapital pribatua sartzeari buruzko edozein erabaki hartu aurretik esparru juridiko berria egokitzea ezinbestekoa da, inbertitzailearen konfiantza bermatzeko.

Ildo beretik, Aena Aeropuertos sozietateak azken urteotan izan duen bilakaera ikusita, egun bizi dugun egoera ekonomikoa aintzat hartuta eta finantza-merkatuen egoera orokorra zein den kontuan izanik, Aena Aeropuertos sozietatearen kudeaketan kapital pribatua sartzeko aukera izango da epe motzean eta, nolanahi ere, aukera hori gauzatzea ahalbidetuko duten oinarrizko ezaugarriak betearazi beharko zaizkio sistemari.

Horrela, bada, erregulazio ekonomikoko sistema sendo, egonkor eta aurreikusgarria eratu behar da, merkatuei konfiantza eta ziurtasuna emango dien sistema, eta epe motzera, komunitate inbertitzaileari bere inbertsioa bilduko duen esparruan araututako kostuak berreskuratzeko eta bere aktiboen ordain egokia jasotzeko aukera izango dela pentsaraziko dion sistema, betiere egiaz eta ongi ikusteko moduan; baina ezaugarri horiek bat etorri behar dute arautzaileak eskatzen dituen enpresa-kudeaketa egokiaren printzipioekin, zalantzan jarri ezin diren printzipio diren aldetik. Horri guztiari esker, gure aireportu-sarearen balorazioa maximizatu egingo da eta, zalantzarik gabe, gure ekonomia eta gure gizartea horren onuradun izango dira.

Aena Aeropuertos sozietatean kapital pribatua sartzearekin batera, balorazio-prozesu konplexu bat egin beharko da zenbait hilabetez; analistek eta inbertitzaileek sozietatea baloratuko dute eta inbertsioaren osagai guztiak zehatz-mehatz aztertuko dituzte. Inbertsio horretan, inguratzaile erregulatzailea funtsezko balore izango da eta erregulazioesparru ezaguna izateko beharra areagotu baino ez du egiten.

Neurri horiek ezartzeko beharra justifikatzen duten arrazoiak honako hauek dira: airegarraioa indartzen laguntzea, zeren Estatuko jarduera ekonomiko nagusiarekin, hau da, turismoarekin duen konexioa dela-eta, enplegu-iturri eta jarduera ekonomikoaren eragile bihurtzen baita, bereziki, testuinguru ekonomiko honetan, non turismoa behar-beharrezkoa den Estatuko jarduera ekonomikoa indarberritzeko; horretarako, aireportuak modu eraginkorrean kudeatuko direla bermatzeko beharrezkoak diren neurriak ezarri behar dira, interes orokorreko betebeharrak betetzen direla ziurtatuta interes ekonomiko orokorreko zerbitzu den aldetik.

Era berean, testuinguru ekonomikoari erreparatuta, behartzat jotzen da arau-esparru hau ezartzea merkatu-aukerak baliatzeko eta sarean balio handiena ziurtatzeko.

V

Azken urteotan, aurrerapen zientifiko eta teknikoei esker, hegazkintzak asko egin du aurrera eta aire-espazioaren erabiltzaile berriak sortu dira; erabiltzaile berri horiei modu askotara deitzen zaie: droneak, RPAk (ingelesezko siglak dira: Remotely Piloted Aircraft) edo UAVak (hauek ere ingelesezko siglak dira: Unmanned Aerial Vehicle) .

Halaber, aurrerapen teknologiko horiek esker, horrelako aireontziak erosteko kostuak nabarmen murriztu dira eta gaur egun ia edonork erabiltzen ditu, baina horrek airesegurtasunerako arriskuak dakartza.

Trantsizioa arian-arian egingo dela eta hegazkintza zibilaren segurtasunean maila handia bermatzeko, horrelako aireontziei eta horiek egiten dituzten aire-jarduerei aplikatu beharreko araubide juridiko espezifikoa finkatu behar da. Araugintza-neurri horien bitartez teknikaren egungo egoera zein den adierazi behar da, eta sektoreko industriaren beharrizanak ere bildu beharko dira, erabilerak sustatuta.

Lege honetan, aireontzi mota horiek ustiatzeko baldintzak ezartzen dira, lan teknikoak edo zientifikoak egiteko, edo Europar Batasunaren araudiari jarraiki, operazio espezializatuak egiteko, bai eta proba-hegaldiak egiteko ere, produkzioko eta mantentzelanetakoak, demostraziokoak, jarduera jakin bat urrutiko kontrol bidez pilotatutako aireontzi zibilekin egitea bideragarri ote den aztertzeko ikerketa-programetarako, produktu berriak garatzekoak, edo lan tekniko edo zientifikoetako operazio espezifikoen segurtasuna frogatzeko; hartara, berehala aplikatu ahal izango dira.

Baldintza horien aplikazioa aldi baterako izango da eta Aire Nabigazioari buruzko uztailaren 21eko 48/1960 Legearen araubide orokorrarekin osatzen dira; izan ere, Lege hori aldatu egin da urrutiko kontrol bidez pilotatutako aireontzi zibilak erabiltzeko eta horiekin eragiteko esparru juridiko orokorra ezartzeko, eta jarduera bat egin ahal izateko aldez aurretik jakinarazpena egin edo baimena lortu beharraren bi aukerak biltzen ditu, betiere Europar Batasunaren araudian operazio espezializatuei buruz aurreikusitakoaren arabera.

Urrutiko kontrol bidez pilotatutako aireontzi zibilen operazioen araubide berezia erregelamendu bidez ezarriko da, teknikaren egoeraren arabera. Dena den, erregelamendu bidezko garapen hori egiten ez den bitartean, Lege honetan ezarritako aldi baterako araubidearekin sektoreko eragiketak bermatzen dira. behar besteko segurtasun-mailekin. 150 kg baino gutxiago duten eta urrutiko kontrol bidez pilotatzen diren aireontzi zibilen eragiketak soilik landu dira, bai eta salbamendu eta suteen aurkako jarduerak egitera bideratuta dauden 150 kg baino gehiagoko aireontzienak ere, zeren gainerakoak, oro har, Europar Batasunaren araudiari atxikita geratuko lirateke.

Urrutiko kontrol bidez pilotatutako aireontzi zibilen eragiketetan aplikatu beharreko esparru juridikoa ezartzeko arrazoiak beste behar baten ondorio dira; hain zuzen ere, esparru juridiko bat ezartzeko beharraren ondorio, betiere segurtasun-baldintzetan, puntako teknologiako eta hazkuntza-ahalmen handiko sektorearen garapena ahalbidetzearren, bereziki, egungo testuinguru ekonomikoan jarduera ekonomikoa dibertsifikatzea eta industria-jarduera indartzea ahalbidetuko duten neurriak ezartzea ezinbestekoa dela kontuan izanik, ekonomiaren eta enpleguaren mesedetan. Horri dagokionez, zera aipatuko dugu, Frantzian, esaterako, jarduera arautu zutenetik bi urte igaro direlarik 600 enpresa baino gehiago gaitu dira aireontzi horiekin eragiteko.

Espainiako industriaren lehiakortasuna bultzatu behar da, gure inguruko beste Estatu batzuekin –sektorearen erregulazioa jada landuta duten edo erregulazio-prozesuan dauden Estatuekin–berdintasun-egoeran jarrita.

Horretaz gain, sektore horri esparru juridikoa ezarri behar zaio, xedapen espezifikorik ez duen aldetik. Horrela, bada, ezinbestekoa da aire-eragiketen eta eragiketa horiekin lotutako pertsona eta ondasunen segurtasuna bermatzea, aireontzi horiekin segurtasunbaldintzetan eragitea eta Aire Segurtasunaren Estatuko Agentziari eragiketa horiek kontrolatzea ahalbidetzeko, istripuak edo hegazkintzako ezbeharrak eragin ditzaketen segurtasun-arriskuak saihestearren.

Bestalde, Defentsa eta Sustapen Ministerioek aire-espazioaren arloan dituzten eskumenak honako lege hauetan xedatutakoaren bitartez egituratzen dira: Defentsa Ministerioaren eta Garraio eta Komunikazio Ministerioaren artean hegazkintza zibilaren arloko ahalmenak finkatzeari eta mugatzeari buruzko apirilaren 27ko 12/1978 Errege Lege Dekretuan eta Aire Segurtasunari buruzko uztailaren 7ko 21/2003 Legean.

Araubide horri jarraiki, Defentsa Ministerioari honako eskumen hauek dagozkio: subiranotasun nazionalaren aire-espazioa defendatzearekin loturikoa, aire-espazioa egituratzearen arloko eskumena, aire-zirkulazio operatiboa kontrolatzea, eta Gobernuko presidenteak edo Defentsa Ministerioak, hurrenez hurren, erabakitako gatazka armatuaren garaian edo ezohiko edo urgentziazko egoeretan, aire-zirkulazio orokorra kontrolatzea. Bestalde, Sustapen Ministerioari aire-zirkulazio orokorra kontrolatzeko eskumenak dagozkio, bake-garaian.

Dena den, dagozkien eskumenak baliatzeak Ministerio bakoitzari esleitutako arloetan duen eraginari erreparatuta, aire-espazioarekin lotutako gaiak koordinatzea, aztertzea eta horren berri ematea ministerioen arteko Batzorde bati esleituta daude, eta gaur egun, bi Ministerioetako ordezkariak biltzen dira Defentsako eta Sustapeneko Ministerio arteko Batzordean (aurrerantzean, CIDEFO) .

Metatutako esperientzian eta zeru bakarrari buruzko Europako araudian –bereziki, aire-espazioaren erabilera malguari buruzkoan– oinarrituta, aire-espazioarekin lotutako eginkizunen baliatzea eta eskumenen banaketa berrantolatzea komeni da, eta CIDEFOri esleitutako gainerako eginkizunak ere eguneratu egin behar dira, Defentsako eta Sustapeneko Ministerioen arteko koordinaziorako behar-beharrezkoak direnak soilik utzita.

Horretarako, Lege honen bidez Defentsako eta Sustapeneko Ministerioei esleitu zaie aire-espazioa egituratzeko eta kudeatzeko politikaren eta estrategiaren arloko baterako eskumena, bai eta arloko horretan neurri espezifikoak hartzeko ahalmena ere. Sustapen Ministerioari honako hauek dagozkio: aire-espazioa erabiltzeko baldintzak edo murrizketak zehaztea fenomeno naturalen, istripuen edo antzeko egoeraren baten ondoriozko krisiegoera arruntetan; aldiz, arloko eskumenak Defentsa Ministerioari dagozkio baldin eta Gobernuko presidenteak edo Defentsa Ministerioak deklaratutako ezohiko edo larrialdiko egoera baldin bada.

Araubide hori osatzeko, CIDEFO esleitu zaizkio aire-espazioa egituratzearekin eta kudeatzearekin lotutako eskumen partekatuen eremuko erabakiak hartzeko eta betearazteko eginkizunak; aire-espazioaren erabilera malgurako arau komunak ezartzen dituen Europako Batzordearen 2005eko abenduaren 23ko 2150/2005 (EE) Erregelamenduan aurreikusitakoari jarraiki; eginkizun horiek prozesu zibil-militar bateratu baten bitartez gauzatu behar dira eta, beraz, kide anitzeko organo horren bidez baliatzea bereziki egokia da.

Bestalde, Defentsako eta Sustapeneko Ministerioen artean eskumenak mugatzeko araubidea eguneratu da trafiko zibilari irekitako aire-baseei eta baterako erabilerako aerodromoei dagokienez; horretarako, indargabetu den apirilaren 27ko 12/1978 Errege Lege Dekretuan aurreikusitako araubidea uztailaren 7ko 21/2003 Legean txertatu da.

Eskumenak eguneratzeko testuinguru honetan, halaber, Sustapen Ministerioaren eskumena zehaztu da, zeru bakarraren arloko araudia betetzen dela gainbegiratzearekin lotutako eskumenari dagokionez.

Horretaz gain, Aire Segurtasunari buruzko uztailaren 7ko 21/2003 Legea aldatu da; izan ere, nazioko araudia zeru bakarraren Erkidegoko araudira egokitu da eta operazioen segurtasuna, erregulartasuna eta jarraitutasuna arriskuan jar dezaketen pertsonentzat betebehar orokor bat ezarri da; horren arabera, aireportu-ingurunean ezin izango dute arrisku horiek eragingo dituen jokabiderik izan, bereziki, elementuak, argiak, proiektoreak edo laser-emisioak erabilita.

Legearen arau-hauste araubidea ere eguneratu da, eta aire-zirkulazioaren subjektu aeronautikoen egintzak edo ez-egiteak tipifikatu dira, aireko zirkulazioko joan-etorrien kudeaketari buruzko arau komunak ezartzen dituen Europako Batzordearen 2010eko martxoaren 25eko 255/2010 Erregelamenduan (EB) xedatutakoa urratzen dutenei dagokienez.

Segurtasun juridikoko arrazoiak direla medio, aire-operazioak eta aire-espazioaren erabilera baimentzeko prozedurak eta operazio bereziei buruzko prozedurak Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43.1 artikuluan administrazioaren isiltasun positiboaren arauari aurreikusitako salbuespenean sartzen direla erabaki da, aire-segurtasuna babestea interes orokorreko ezinbesteko arrazoia den aldetik. Arrazoi berdin-berdinak direla-eta, arau horretatik salbuetsita geratu dira urrutiko kontrol bidez pilotatutako aireontziek egindako jardueren eta operazioen baimenak.

VI

Portuei dagokienez, interes orokorreko portuen lehiakortasuna eta lurreko konektibitatea hobetzea da neurrien xedea.

Horretarako, irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Estatuko Portuei eta Merkataritzako Marinari buruzko Legearen Testu Bategina aldatu da; aldaketa horien xedeak dira portu-sektorearen lehiakortasuna indartzea, portuazpiegituretan inbertsio pribatua areagotzea, eta itsasoko eta lurreko garraiobideen arteko konexioa hobetzea, garraio intermodala sustatzen laguntzeko.

Hori horrela izanik, Lege honetan ezarri diren neurrien helburuak honako hauek dira:

a) Portuko jabari publikoko emakiden epea zabaltzea; 50 urteko gehieneko mugara luzatu da eta, horren ondorioz, uztailaren 4ko 8/2014 Errege Lege Dekretua indarrean sartu aurretik esleitutako emakiden hasierako epearen luzapena arautuko duen zuzenbide iragankorreko araua eman behar da. b) Ezohiko luzapenaren beste kasu bat txertatzea, portuaren konektibitate-azpiegiturak finantzatzeko eta salgaien garraio-sareak hobetzeko ekarpenak egitearekin lotuta. c) Portuko Errepide Irisgarritasuna Finantzatzeko Funtsa sortzea. Eta d) Portuko jabari publikoaren barruan kokatuta daudela, ondare historikoaren zati direlako babestuta dauden eta egun erabiltzen ez diren portuko azpiegitura jakin batzuk hotel, aterpetxe edo ostatu moduan erabiltzeko debekua kentzea, ondare hori zaintzea ahalbidetzearren eta itsasargien kasurako aurreikusitako baldintzetan.

Emakidaren epea arautzeari dagokionez, merkatu logistikoaren bilakaera dela-eta, inbertsio-bolumen oso handia behar da efizientziaren eta lehiakortasunaren mailei eusteko, esparru global batean. Testuinguru horretan, inbertsio-premia berriek amortizazio-epe luzeagoak eskatzen dituztela egiaztatu ahal izan dugu, indarreko legerian baimendutako gehieneko emakida-epeak baino luzeagoak.

Horretaz gain, Espainiako portuetako emakiden gehieneko epeak Europako portuetakoekin homogeneizatu behar dira, portuen sektore nazionala lehiakortasunbaldintza berdinetan egon dadin nazioartean eta inbertsio pribatua erakartzeko ahulezia izan ez dadin.

Emakiden gehieneko epea luzatzea lagungarri da emakidaren figura are gehiago indartzeko, lankidetza publiko-pribatuko tresna den aldetik, portu-operadoreentzat errentagarritasun erakargarria izango duten proiektuak gauzatzea ahalbidetzen baitu; lagungarri da, halaber, egungo emakidetan efizientzia –energia-efizientzia ere barnean hartuta– hobetuko duten teknologia berriak eta prozesuak txertatzeko ere, lehiakortasuna

areagotzearren; horren guztiaren ondorioz, inbertsio pribatua eta jarduera ekonomikoa areagotu egingo dira portuetan.

Emakiden epeak luzatuz gero, sektorea lehiakorragoa izango da nazioarteko lehiakideen aurrean eta Espainiako industriaren logistikako kostuak murriztuko dira, esportazioei eta inportazioei dagokienez; horrela, bada, jarduera ekonomikoa areagotu eta enplegua sortuko da sektorean, bai eta industria nazionalean ere, logistikako kostuak merkatu direlako.

Aurrekoarekin lotuta, uztailaren 4ko 8/2014 Errege Lege Dekretua indarrean sartu baino lehen emandako emakidei aplikatu beharreko zuzenbide iragankorreko arau bat txertatu behar da, emakida horiek titularrek, baldintza jakin batzuetan, emakiden gehieneko epea 50 urtera luzatzeko aukera baliatu ahal izan dezaten; hartara, emakidadun horien lehiarako kokapena etorkizunean emakidak lortzen dituztenekin parekatuta egongo da, ez baitute izango orain arte indarrean egon den 35 urteko gehieneko epe hori.

Laburbilduz, lehendik dauden emakiden epea luzatzeko aukera aurreikusi da, betiere emakidadunak honako jardun hauetako bat, gutxienez, gauzatzeko konpromisoa hartzen badu: inbertsio gehigarri garrantzitsu bat; portuen lurreko konexiorako azpiegiturak finantzatzeko ekarpen bat; eta, azkenik, aplika dakizkiokeen gehieneko tarifak murriztea.

Ezohiko luzapenaren kasuak ere gehiago dira: lehendik zegoen inbertsio gehigarriaren kasuaz gain, portuetara lurretik iristeko sarbideak finantzatzeko aukera, erabilera erkideko trenbide-sare orokorra egokitzea, edo salgaien tren bidezko garraioa eta intermodalitatea sustatzeko garraio-sare orokorra hobetzea ere sartzen dira orain, portuen posizio lehiakorra hobetzearren.

Espainiako portuak jada ez dira lehiakorrak nazioarteko testuinguruan, kostu handiak dituztelako; horregatik da hain garrantzitsua neurriak ezartzea, arrazoi horregatik inbertsio garrantzitsuak galtzeko aukera egon daitekeelako.

Lege honetan hartutako beste neurri bat, lehen esan dugunez, Portuko Errepide Irisgarritasuna Finantzatzeko Funtsa sortzea da, Portuko Agintaritzek eta Estatuko Portuek mailegu gisa egindako ekarpenen bitartez. Funts hori sortuta, interes orokorreko portuetarako trenbide eta errepide bidezko konexioen gabezia gainditzeko finantzaketabaldintza mesedegarriagoak izango dira, gabezia hori baita lehiakortasun-galeraren eragile eta emakidadunek portu horietan inbertsio pribatua egitearen baldintzatzaile.

Portuetarako lurreko sarbideak eraikitzea eta konektibitate egokia izatea faktore estrategikoak dira Espainiako portuak indartzeko, Europako hegoaldeko plataforma logistikoa osatzen duten aldetik; halaber, lehiakortasun-faktore garrantzitsu ere badira. Neurriak egituratu behar dira sarbide horiek eraikitzen hasteko, inbertsio pribatuaren zati bat horiek eraikitzearekin baldintzatuta baitago, zenbait kasutan.

Azkenik, portuko jabari publikoaren barruan dauden zenbait azpiegitura ondare historiko dira eta, horiek babestearren, Estatuko Portuei eta Merkataritzako Marinari buruzko Legean ezarritako salbuespenak zabaldu egin behar dira, itsas seinaleen instalazioak ere barnean hartzeko; izan ere, hotel moduan erabiltzeko aukera onartuz gero, babestu egingo dira eta, aldi berean, orain erabili gabe dauden eraikuntza eta instalazio horien mantentze-lanen ondorioz Portuko Agintaritzak bere gain dituen kargak saihestu ere, zeren erabiltzen ez diren arren, kontserbatu egin behar baitira baina ez dira bideragarriak portu-erabilera berrietarako; era berean, instalazio horien ingurunean turismoa garatzeko lagungarri ere izan daiteke.

Neurri hori ezarri behar da ondare historiko hori gero eta narriatuago dagoelako luzaro egon baita erabili gabe, eta oso zaharrak diren higiezinen mantentze-lanak berez direlako oso zailak; hori horrela izanik, ekimen pribatuak lehenbailehen laguntzea komeni da, instalazio horien kontserbazioa bermatzearren.

Estatuko Portuei eta Merkataritzako Marinari buruzko Legearen Testu Bateginean egin diren aldaketak Konstituzioaren 149.1 artikuluaren ondorioz Estatuak duen eskumentituluaren babespean egin dira, 20. eta 21. zenbakiekin zerrendatutako gaiei dagokienez.

VII

Energiari dagokionez, hidrokarburoen merkatuetan jasangarritasuna eta irisgarritasuna bermatzera bideratutako hainbat neurri hartu dira, bai eta energia-efizientziaren sistema bat ezartzera bideratutakoak ere, Europako jarraibideei jarraiki.

Petrolio Gas Likidotuak (PGL) banatzeko jardueraren araudia onartzen duen irailaren 11ko 1085/1992 Errege Dekretuaren 25. artikuluaren arabera, PGLa hornitzen duten enpresek eskatzaile orori egin beharko diote hornidura, bai eta eskatzen duen harpidedun orori ere, baldin eta gasa entregatu beharreko tokia emandako baimenaren eremu geografikoaren barruan sartzen baldin bada.

Merkatuko agenteei dagokienez, Hidrokarburoen Sektoreko urriaren 7ko 34/1998 Legean handizkako operadorearen figurari eutsi egin zitzaion, baina PGLaren enpresa hornitzailearen figura aldatu egin zen: PGLa ontziratu gabe saltzen duen txikizkariaren figura eta ontziratutako PGLa saltzen duen txikizkariarena sortu ziren. Era berean, Zerbitzuetako jardueretara libre iristeari eta jarduera horietan aritzeari buruzko legera egokitzeko hainbat lege aldatzen dituen abenduaren 22ko 25/2009 Legearen bitartez aurreko lege hori aldatu zen: PGLaren handizkako operadore eta ontziratu gabeko PGLa saltzen duen txikizkari izateko baimenaren araubideak ezabatu ziren, eta horren ordez, jarduera bat hasteko jakinarazpena egin behar zen, jardueran jarduteko eskatzen diren betekizunak guztiak betetzen direla dioen erantzukizunpeko adierazpenarekin batera.

Hidrokarburoen Sektoreko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 47.1 artikuluan xedatzen denez, ontziratutako petrolioaren gas likidotuak txikizka saltzea libreki egingo da, baina

47.3artikuluari jarraiki, ontziratutako petrolioaren gas likidotuen hornidura-itunak egin ahal izango dira soilik operadoreen eta merkaturatzaileen artean, baldin eta eskatzen duten erabiltzaileei ontziratutako petrolioaren gas likidotua etxera eramango zaiela bermatzen bazaie.

Halaber, 49. artikuluaren arabera, kontsumitzaile guztiek petrolioaren produktu eratorriak nazio osoan hornitzeko eskubidea izango dute, Legean bertan eta hori garatzeko arauetan aurreikusitako baldintzetan.

Horretaz gain, Hidrokarburoen sektorea liberalizatzeko, egiturazko erreformak ezartzeko eta lehiakortasuna areagotzeko neurriak onartzen dituen urriaren 1eko 15/1999 Errege Lege Dekretuan neurri espezifikoak onartu ziren ontziratutako petrolioaren gas likidotuen merkatua gehiago liberalizatzeko eta lehiakortasuna areagotzeko, kontsumitzaileen interesak babestuta izaera soziala duen merkatu batean; izan ere, Hidrokarburoen Sektoreko urriaren 7ko 34/1998 Legearen laugarren xedapen iragankorrean publikoarentzako salmentako gehieneko prezioen araubidea ezarri zen merkatu horretarako, zergen aurretik eta etxez etxeko hornidura barnean hartuta.

Gaur egun, ontziratutako petrolioaren gas likidotuen merkatuko kontsumitzaileen kolektibo bat erraz iristeko moduan ez dauden tokietan kokatzen da eta, beraz, ez dute aukera handirik energiari dagokionez; bestalde, 8 kilogramo edo gehiagoko kargatik 20 kilogramoko kargara bitarteko ontzien hornidura izaera sozial nabarmena duten kontsumitzaileak biltzen diren kolektibo bati zuzenduta dagoenez, ezohiko eta presazko behartzat hartzen da ontziratutako PGLaren etxez etxeko horniduraren betebeharraren baldintzak eguneratzea, ontzi mota horien kontsumitzaile guztiek eskaera egitean ontziratutako petrolioaren gas likidotuak etxean bertan jasoko dituztela ziurtatzeko.

Horretarako, penintsula osoan eta irletako nahiz penintsulaz kanpoko lurralde bakoitzean, 8 kilogramo edo gehiagoko kargatik 20 kilogramoko kargara bitarteko ontzietan –petrolioaren gas likidotuak erregai gisa erabiltzeko nahaste-ontziak izan ezik– ontziratutako petrolioaren gas likidotuen sektorean salmenta gehien dituelako kuotamerkatu handiena duen PGLaren handizkako operadoreak etxez etxe egin beharko die hornidura eskatzaileei, betiere dagokion lurralde-eremuaren barruan.

Lege honetan, ontziratutako petrolioaren gas likidotuen publikoarentzako gehieneko salmenta-prezioen aplikazio-eremua biltzen da, eta Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordearen aldez aurreko Akordioa izanik, Industria, Energia eta Turismoko ministroak zehaztu ahal izango ditu prezio horiek, baldin eta merkatu horren konkurrentziaeta lehiakortasun-baldintzak ez baditu nahikotzat hartzen. Prezio horiek honelako

ontzietan ontziratutako petrolioaren gas likidotuen kasuetan aplikatuko dira: 8 kilogramo edo gehiagoko kargatik 20 kilogramoko kargara bitarteko ontzietan, 9 kilogramotik gorako tara dutela betiere, petrolioaren gas likidotuak erregai gisa erabiltzeko nahaste-ontziak izan ezik.

Hartara, 8 kilogramo edo gehiagoko kargatik 20 kilogramoko kargara bitarteko ontzietan ontziratutako petrolioaren gas likidotuen salmenta-prezioa liberalizatzen da, betiere 9 kilogramotik gorako tara badute. Liberalizazio horren helburua inbertsio jakin batzuk sustatzea da; hain zuzen ere,energia-kontsumo txikiagoa eragiten duten eta etxez etxeko hornidura ahalbidetzen duten inbertsioak, bezeroari emandako zerbitzua ere hobetuta. Halaber, merkatuaren konkurrentziaeta lehiakortasun-baldintzak hobetu nahi dira.

Hala ere, kontsumitzaile guztiek petrolioaren gas likidotuak etxean bertan, 8 kilogramo edo gehiagoko kargatik 20 kilogramoko kargara bitarteko ontzietan eta araututako gehieneko prezioan izango dituztela bermatzeko, liberalizazio horrek murrizketa bat izango du: etxez etxeko hornidura egiteko betebeharra duen PGLaren handizkako operadoreak ez badu 9 kilogramotik gorako tara duen ontzirik, araututako gehieneko salmenta-prezioetan etxez etxeko hornidura egiteko betebeharra 9 kilogramotik beherako tara duten ontzietara ere zabalduko da, betiere dagokion lurralde-eremuan.

Hidrokarburoen Sektoreko urriaren 7ko 34/1998 Legearen bitartez hidrokarburo likido eta gaseosoekin lotutako jardueren araubide juridikoa ezarri zen; bigarren artikuluan, jarduera horiek interes ekonomiko orokorreko jardueratzat hartzen da, eta 60. artikuluan, aldiz, gasaren oinarrizko biltegiratzea eta banaketa, garraioa eta birgasifikazioa jarduera araututzat definitzen dira. Horrela, bada, horien araubide ekonomikoa eta funtzionamendua lege horren arabera egokitu behar dira.

Hidrokarburoen Sektoreko Lege horren IV. tituluko VII. kapituluan jarduera horien araubide ekonomikoaren oinarriak ezarri ziren, eta Hirugarrenak gas-instalazioetara sartzea arautzen duen eta gas naturalaren sektorearen sistema ekonomiko integratu bat ezartzen duen abuztuaren 3ko 949/2001 Errege Dekretu bidez garatu zen.

Gas naturalaren sektorearen sistema ekonomiko integraturako 949/2001 Errege Dekretu horren bitartez ezarritako arau-esparruari esker, horniduraren segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren azpiegiturak garatu ahal izan dira, eta 2002-2006 aldian gas-sistemaren kostuen eta diru-sarreren artean oreka lortu zen. Alabaina, azken urteotan, krisialdi ekonomikoaren ondorioz gas-eskaerak behera egin du eta argi geratu da sistema hori ez dela nahikoa eskaria jaitsi edo egonkortu egiten den kasuetarako.

Aldi horretan, gas naturalaren kontsumoa nabarmen hazi zen Espainian, urtean bi digituko hazkundea ere izan zuela, eta 2008. urtean kontsumoa gehieneko historikora iritsi zen: 449 TWh. Dena den, 2009. urtetik aurrera gas naturalaren eskaria nabarmen murriztu da. 2013. urteko kontsumo-mailak 2004. urtekoen antzekoak dira, eta 2008koak baino % 25 txikiagoak; aurreikuspenen arabera, 2020. urtea baino beranduago lortuko da berriro ere 2008. urteko mailetara iristea.

Egoera horren ondorioz desorekak sortzen ziren urtero gas-sistemaren kostuen eta diru-sarreren artean; beraz, 2008. urteaz geroztik, desoreka horiei aurre egiteko sarbideagatiko bidesarietan gorakada garrantzitsuak aplikatu dira eta, horren ondorioz, azken kontsumitzaileei aplikatu beharreko prezioak Europar Batasunaren batez bestekoaren gainetik geratu dira.

Gas-sistemaren kostuak handitzea eragin duten azpiegitura asko eraiki eta ordainsarisisteman sartu dira; bestalde, eskariak behera egin du. Bi faktore horien ondorioz gassistemaren kostuen eta diru-sarreren artean sortutako desorekak zuzentzearren, Elektrizitatearen eta gasaren barne-merkatuen arloko eta komunikazio elektronikoen arloko zenbait zuzentarauren transposizioa egiten da, eta gasaren eta elektrizitatearen sektoreetako kostuen eta diru-sarreren arteko bat ez etortzeek eragindako desbideratzeak zuzentzeko neurriak onartzen dituen martxoaren 30eko 13/2012 Errege Lege Dekretuan hainbat neurri ezarri ziren desoreka edo bat ez etortze horiek ezabatzeko.

Errege Lege Dekretu horretan xedatutako neurriak lehen urrats izan ziren dirusarrerak kostuak estaltzeko adina izan zitezen, baina arauan bertan onartzen da erreforma

sakonagoa behar dela, gure Estatuan egun bizi dugun energia-egoerak eragindako erronkei berme osoz aurre egiteko mekanismo egokiak eskaintzearren sektoreari.

Errege Lege Dekretu horren bitartez, 2012az geroztik abian jarritako lurpeko biltegiratzeen ordainsari-araubidea egokitu zen: aldi baterako ordainketa eten zen eta urte berean sortutako urtesari bat baino gehiago jaso ezin izatea zehaztu zen. Halaber, gasazpiegitura berriak eraikitzeari zegokionez, gas-interkonexioen eraikuntzaren ondoriozko nazioarteko konpromiso lotesleei eusteko eta gas-kontsumitzaile berriak artatzeko beharbeharrezkoak direnak soilik eraiki zitezkeela mugatu zuen, betiere horren ondorioz sistemari kostu gehigarririk eragiten ez bazitzaion eta, jardunean zeuden birgasifikazioplanten oreka teknikoa arriskuan ez jartzearren, penintsulako lurraldean birgasifikazioplanta berriak baimentzeko eta abiarazteko prozesuak bertan behera utzi ziren.

Dena dela, eskariak beheranzko joerari eutsi dio eta 2014. urteko lehen hiruhilekoan jaitsiera are nabarmenagoa izan da, hein handi batean, neguko hilabeteetan tenperatura epela izan zelako; horren eraginez, urteko lehen hiruhilekoan soilik eskaria % 11 baino gehiago murriztu da, iazko aldi berdinarekin alderatuta. Joera negatibo horri bigarren hiruhilekoan ere eutsi zaio eta, egoera zuzentzeko urgentziazko neurririk hartu ezean, ekitaldiaren amaieran desoreka berriak agertuko dira.

Gas-sistemaren diru-sarreren eta gastuen arteko desoreka hori egiturazko defizita dela pentsa daiteke, eta araututako jardueren esparru arauemailea eguneratzera behartzen du. Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak 2013. urtearen amaieran desoreka hori 326 milioi eurokoa zela zehaztu du 2013ko ekitaldiko behin-behineko 14. likidazioan, eta 2014ko abenduaren 31n, metatutako defizita 800 milioi eurora ere irits daitekeela aurreikusi du, instalazio berriak abiarazi direlako eta 2014. urteko lehen seihilekoan gas naturalaren eskaria aurreikusitakoa baino gehiago uzkurtu delako.

Horren guztiaren ondorioz, gas naturalaren sektorean ordainsari-araubidea aldatu behar da, gas-sistemaren jasangarritasun ekonomikoaren printzipioan eta epe luzeko oreka ekonomikoan oinarrituta, eta eskariaren gorabeherak, kostuen bilakaera, efizientziaren hobekuntzak eta egun dauden gas-azpiegituren garapen-maila aintzat hartuta, betiere aktibo erregulatuetan egindako inbertsioen ordainsari egokiaren printzipioa eta horniduraren segurtasuna alde batera utzi gabe.

Lehenik, gas-sistemaren jasangarritasun ekonomikoa eta finantzarioa ezarri da; horixe izango da Herri Administrazioen eta gas-sistemaren gainerako subjektuen jardunen printzipio gidaria. Horren arabera, sektoreari dagokionez, gas-sistemaren kostua areagotzea edo diru-sarrerak murriztea eragiten duten neurri arautzaileen kasuan, kostuen beste partidaren batean murrizketa baliokide bat edo diru-sarreren hazkunde baliokide bat ere txertatu beharko da, sistemaren oreka bermatzearren. Hartara, defizita metatzeko aukera behin betiko baztertuko da.

Printzipio hori indartzeko, murrizketa tasatuak ezarri dira urteko aldi baterako desorekak agertzen diren kasuetarako eta, mekanismo zuzentzailetzat, dagozkion bidesariak eta kanonak automatikoki berraztertuko dira, atalase jakin batzuk gaindituz gero. Txertatutako atalaseei esker, egoeraren araberako zirkunstantzien edo gaseskariaren aldakortasunaren ondoriozko desbideratzea gerta daiteke eta, halakotzat hartuta, hurrengo aldian lehenera daiteke, bidesariak eta kanonak aldatu behar izan gabe; aldi berean, sistemaren finantza-egonkortasuna arriskuan jar dezaketen desorekamailetara iritsi ahal ez izatea bermatzen dute atalase horiek.

Lege hau indarrean hasten denetik gertatzen diren denbora-desfaseak (betiere atalase horiek gainditu gabe) likidazio-sistemako subjektu guztiek finantzatuko dituzte, sorrarazten dituzten kobrantza-eskubideen arabera.

Bigarrenik, gas-sistemaren jasangarritasun ekonomiko eta finantzariotzat hartuko da instalazioen erabilerak eragindako diru-sarrerekin sistemaren kostu guztiak estaltzen direnean. Gas naturalaren sektoreko ordainsarien araututako metodologietan, enpresa eraginkor eta ongi kudeatutako batek jarduteko beharrezkoak diren kostuak aintzat hartuko dira, betiere sistemari ahalik eta kostu gutxien eragiteko moduan jarduteko printzipioaren arabera jardunez gero.

Sei urteko erregulazio-aldiak ezarri dira araututako jardueren ordainsariak ezartzeko; hartara, jarduerak egonkorrak izango dira erregulazioari dagokionez. Sistemaren ordainsari-parametroak –besteak beste, bezeroen eta salmenten erreferentziako aleko unitateak, eragiteko eta mantentze-lanetako kostuak, produktibitatea hobetzeko faktoreak eta abar– hiru urtean behin egokitzeko aukera izango da diru-sarreren eta kostuen partidetan aldaketa garrantzitsuak gertatzen badira.

Garraioko, birgasifikazioko eta biltegiratzeko instalazioetarako ordainsari-sistema printzipio homogeneoen arabera ezarri da: aktiboaren balio garbia hartzea oinarritzat inbertsioaren ordainsaria kalkulatzeko; garraiatutako, birgasifikatutako edo biltegiratutako gasaren arabera ordainsari aldakorra ezartzea aktibo motaren arabera, eta ordainsariparametroak eta balioak prezio-indizeen arabera automatikoki berraztertzeko prozedura oro ezabatzea.

Lege honetan arautzen den ordainsari-eredu berrian kalkulu-metodologia bakarra ezarri da oinarrizko sareko instalazio guztietarako, eta aktiboen urteko balio garbia hartzen da oinarritzat, erregulazio-aldian balio hori eguneratzeko aukera ezabatuta. Ordainsari hori honela osatuta dago: zenbateko finko bat instalazioa erabiltzeagatik eta zenbateko aldakor bat horniduraren jarraitutasunagatik.

Erabilgarritasunaren zenbateko finkoan sartzen dira urte bakoitzerako eragiteko eta mantentze-lanetako kostuak, amortizazioa eta finantza-ordainsaria; finantza-ordainsari hori kalkulatzeko, urteko balio garbiari erregulazio-aldi bakoitzerako ezartzen den finantzaordainsariaren tasa eta inbertsioa aplikatzen zaizkio.

Instalazioen ordainsarian horniduraren jarraitasunaren zenbateko aldakorra txertatuta, alde batetik, sistemaren kostuak egoki daitezke eskaria aldatzen denean, eta sistemaren diru-sarreren eta kostuen arteko aldeak ere oreka daitezke; eta beste alde batetik, eskaria aldatzearen arriskuaren zati bat instalazioaren titularraren gain uzten du –izan ere, orain arte azken kontsumitzailearen gain zegoen arrisku osoa–.

Zenbateko hori gas naturalaren kontsumo nazionalaren urte horretako guztizko aldakuntzaren funtzio da, aurreko urteari dagokionez, garraio-instalazioen kasuan; sistemaren planta guztietan birgasifikatutako gasaren eskariaren aldakuntzaren funtzio, birgasifikazio-instalazioen kasuan; eta biltegietan bildutako gas erabilgarriaren aldakuntzaren funtzio, biltegiratzeko instalazioen kasuan.

Horniduraren jarraitutasunagatiko ordainsaria instalazio guztien artean banatuko da, instalazio bakoitzak jardueraren instalazio guztiei dagokienez duen birjarpen-balioaren haztapenaren arabera, eta balio horiek kalkulatzeko, urte bakoitzean indarrean dauden inbertsioaren aleko balioak aplikatuko dira.

Instalazioen erregulazioko bizitza baliagarria amaitutakoan, eta aktiboak eragiten jarraitzen baldin badu, eragiteko eta mantentze-lanetako kostuak zenbateko finkotzat ezarri dira, baina koefiziente bat gehituta; koefiziente horren zenbatekoa aldatu egingo da instalazioak erregulazioko bizitza baliagarria gainditzen duen urte kopuruaren arabera, eta ez da zenbatekorik sortuko inbertsioagatiko ordainsariaren kontzeptupean.

Enbor-sarekoak ez diren gasbide primario berrien ordainsarietarako, Gobernuari metodologia espezifikoa garatzeko ahalmena esleitu zaio.

Garraio sekundarioko instalazio berriei dagokienez, instalazio horien ordainsaria banaketa-instalazioen ordainsari-metodologian txertatzen dela xedatu da, eta horien ordainsaria bezeroen hazkundearekin eta sortutako eskari berriarekin lotuta egongo da.

Banaketako instalazioei dagokienez, banaketa-enpresa bakoitzerako ordainsariari eutsi egin zaio instalazio guztiei dagokienez, betiere instalazio horietara konektatutako bezeroen eta hornitutako gasaren bolumenaren arabera. Alabaina, KPIaren eta IPRIaren araberako eguneratze automatikoak ezabatu egin dira, eta egungo ordainsariaren parametro-formula aldatu da, honako bereizketa hau eginda 4 bar edo gutxiagoko presioan egindako horniduren ordainsari-kategorian: urteko kontsumoa 50 MWh baino gutxiago eta gehiago duten kontsumitzaileen arteko bereizketa, sistemarako diru-sarrerak kontsumo-maila guztietan nahikoak izango direla bermatzeko, maila bakoitzean bidesarietatik ateratako diru-sarrerak aintzat hartuta.

Sareak gasifikatu gabeko eremuetan zabal daitezen sustatzeko, eta ordainsaria enpresek izan duten benetako kostuaren arabera egokitzearren, aleko balio bereizgarriak hartuko dira aintzat betiere bezeroak eta kontsumoa berriki gasifikatutako udalerrietan baldin badaude.

Gas-sistemak 2014ko abenduaren 31n izango duen metatutako defizitari dagokionez –egun likidazio-sistemako subjektuek hartzen dute beren gain–, onartu egin da, baina defizit hori 2014ko ekitaldiari dagokion behin betiko likidazioan kuantifikatuko da. Defizit hori instalazioen titularrek finantzatuko dute 15 urteko aldian; horren urtesaria sistemaren kostutzat hartuko da, eta xedatutakoari antzeko baldintzak dituen interes-tasa izango du.

Lege honetan bildutako eta gas naturalaren sektorearekin lotutako beste neurri batzuk dira honako hauek: Hidrokarburoen Sektoreko urriaren 7ko 34/1998 Legea aldatzea, garraio-sarearen kudeatzaileen jardueren bereizketa eta garraio-sareen kudeatzaileak izendatzeko prozedura zehazteko, bai eta merkaturatzean interesak dituzten eta bertikalki txertatutako taldeetakoak diren banatzaileen bereizketa funtzionala egiteko ere, Gas Naturalaren Barne Merkatuari buruzko Zuzentarauaren transposizio egokiari dagokionez.

Energia-efizientzia Europako estrategiaren funtsezko alderdia da 2020ra begira hazkunde jasangarria lortzeko; horrekin batera, energia-horniduraren segurtasuna indartzeko eta berotegi-efektua eragiten duten gasen nahiz bestelako substantzia poluitzaileen emisioak murrizteko modurik errentagarrienetako bat ere bada energiaefizientzia. Horregatik, Europar Batasunak 2020rako helburutzat finkatu du energiakontsumoa % 20 murriztea, baina ahalegin gehigarririk egin ezean, ez dirudi helburu hori Europar Batasunean, oro har, beteko denik.

Kontseilu Europarraren 2011ko otsailaren 4ko ondorioetan jasotzen denez, ez da behar beste aurreratzen ari Batasunaren energia-efizientziaren helburua betetzeko bidean, eta eraikinen, garraioen eta produkzioko nahiz manufakturazioko prozesuen energia aurrezteko potentzial garrantzitsua aprobetxatzeko jardunak egin beharko lirateke.

Hori lortzeko, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Energia-efizientziari buruzko 2012ko urriaren 25eko 2012/27/EB Zuzentarauan (hemendik aurrera, Zuzentaraua) , Batasunaren barruan energia-efizientzia sustatzeko esparru bateratua sortu zen eta ekintza zehatzak xedatu zituen gauzatu gabeko energia aurrezteko potentzial garrantzitsua gauzatzeko; Zuzentarau horren bitartez 2009/125/EE eta 2010/30/ EE Zuzentarauak aldatu ziren eta 2004/8/EE eta 2006/32/EE Zuzentarauak indargabetu.

Energia Efizientziari buruzko Zuzentarauaren 7. artikuluan betebehar lotesle bat xedatzen da, 2020rako aurreztutako energiaren azken zenbateko bat justifikatzeko betebeharra, hain zuzen ere. Betebehar hori betetzearren, Espainiak 2014-2020 aldirako metatutako energia-aurrezkiaren 15.320 ktep-eko helburua ezarri duela jakinarazi dio Europako Batzordeari, baina Europako Batzordeak egindako azken metodologiaazterketan, helburu hori 15.979 ktep-era igo da.

Era berean, Zuzentarauaren 7. artikuluan xedatzen denez, estatu kide bakoitzak energia-efizientziarekin lotutako betebeharren sistema bat ezarriko du eta, horren arabera, energia-banatzaileek eta/edo energia-merkaturatzaileek aurrezkiaren helburu hori bete beharko dute 2020. urtean; horretarako, 2014. urtetik aurrera, banatzaile edo merkaturatzaileen urteko azken energia-salmenten ehuneko 1,5en baliokidea den aurrezkia lortu beharko dute urtero.

Bestalde, Zuzentarauaren 20. artikuluaren arabera, estatu kideek Energia Efizientziaren Funts Nazionala sor dezakete energia-efizientziaren ekimen nazionalen babeserako; 7. artikuluan behartuta dauden enpresek urtean zenbateko jakin baten ekarpena egin ahal izango dute, hau da, artikulu horretan bertan adierazitako betebeharrak betetzeko beharrezkoak diren inbertsioen adinako ekarpena, betebehar horiek betetze aldera. Energia Efizientziaren Funts Nazionalari finantza-baliokidea ordainduta, behartutako subjektuen urteko aurrezkiaren betebeharra erabat betetzat hartuko da.

Zuzentarauaren arabera, behartutako subjektuak energia-merkaturatzaile edo energia-banatzaile izan daitezke; izan ere, Espainian, energia-banatzaileek ez baitute merkaturatze-jarduerarik egiten (EBko beste zenbait herrialdetan ez bezala) , baizik eta dagokion sarea kudeatzeko jarduera arautua gauzatzen dute; hala eta guztiz ere, energia-

merkaturatzaileak behartutako subjektu direla xedatu da eta, beraz, energia-aurrezkiaren betebeharra bete beharko dute, Zuzentarauari jarraiki.

Garraio-sektorea ere behartutako subjektutzat jo da, sektore horrek garrantzi handia baitu azken energia-eskarian eta arlo horretan energia-aurrezkien potentzial handia baitago. Petrolio-produktuen eta petrolioaren gas likidotuen kasuan, ez da egoki iritzi betebeharrak sarearen kudeatzaileari ezartzea; aitzitik, produktuak azken kontsumitzaileei saltzeko merkaturatzen dituzten enpresak dira behartutako subjektu eta, zehazki, produktu horien azken merkaturatzean dagoen atomizazioa aintzat hartuta, petrolio-produktuen eta petrolioaren gas likidotuen handizkako operadoreak.

Horrenbestez, Lege honen betebehar-sistema bat ezarri da honako hauentzat, betiere indarrean sartzen denetik aurrera: gasa eta elektrizitatea merkaturatzen duten enpresentzat, petrolio-produktuen handizkako operadoreentzat eta petrolioaren gas likidotuen handizkako operadoreentzat. Sistema hori ezarri ostean, Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren Agindu bidez urteko aurrezki-helburu bat eta behartutako subjektu bakoitzari dagokion kuota finkatuko dira urtero, n-2 urtean energiaren azken salmenten arabera, 2012/27/EB Zuzentarauaren 7. artikuluko aurrezki-helburua zehazteko xedatutako irizpide berari jarraiki, bai eta betebehar horiek betetzeko beharrezkoak diren inbertsioen zenbateko baliokidea kalkulatzeko finantza-baliokidetasuna ere, Energia Efizientziaren Funts Nazionalera ekarpena eginez.

Energia Efizientziaren Funts Nazionalak ez du nortasun juridikorik eta hainbat mekanismo abian jartzea ahalbidetuko du; hala nola, laguntza ekonomikoa eta finantzarioa emateko, asistentzia teknikoa emateko, prestakuntza eta informazioa emateko mekanismoak, edo Energia Efizientziari buruzko Zuzentarauan xedatutako helburuak betetzeko beharrezkoak diren beste hainbat neurri, sektore guztietako energia-efizientzia areagotzera bideratuta.

Funts Nazionalaren jardunen bitartez urteko aurrezkiaren helburua betetzeko ezinbestekoak diren inbertsioak mobilizatzeko beharrezko laguntza-mekanismo, pizgarri eta neurri horien batez besteko kostuan oinarrituta zehaztuko da aurrezteko betebeharren finantza-baliokidetasuna, Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Erakundearen azterketa teknikoren emaitzei jarraiki.

Era berean, Lege honen bitartez azken energia-aurrezkia egiaztatzeko sistema bat ezartzeko eta garatzeko ahalmena eman zaio Gobernuari, Energia Aurrezkiaren Ziurtagiriak eginez; sistema hori abiarazten denean, enpresek arian-arian bete ahal izango dituzte beren aurrezki-betebeharrak, berme guztiak betetzen dituzten energia-efizientzia hobetzeko jardunak zuzenean sustatuta.

Zuzentarauan bildutako eta helburuen betetze-maila egiaztatzeko aplikatu beharreko energia-aurrezkiak zenbatzeko metodologiaren arabera, aurrezteko neurriak noiz ezartzen diren arabera zehaztuko da zenbateko aurrezki-metaketa lortu behar den Zuzentarauaren indarraldian. Hortaz, neurri horrek berak metatutako aurrezkien zenbateko oso desberdinak zenbatu ditzake aldiaren hasieran edo amaieran egiten den arabera, eta, beraz, energia-efizientzia hobetzeko jardunak zenbat eta lehenago burutu, orduan eta aurrezki gehiago zenbatu ahal izango dira horien ondorioz, energia-aurrezkiaren metatutako helburu lotesle hori lortze aldera. Horrenbestez, aurrezteko neurriak lehenbailehen gauzatuz gero, nabarmen murrizten da helburua betetzeko beharrezkoak diren neurrien kopurua eta, beraz, helburua betetzeak eragindako kostua ere bai.

Horregatik, energia-efizientziaren neurriak ahalik eta kostu txikienarekin gauzatu ahal izateko, neurri horiek eskala handian abiarazteko adina baliabide ekonomiko izan behar dira Efizientziaren Funts Nazionalean, eta interes orokor oso handikoa da betebeharsistema ere lehenbailehen ezartzea, Funtsak baliabide horiek eskura ditzan. Energia aurrezteko neurriak eskala handian eta lehenbailehen ezartzeko aztertu diren neurrien artean, Efizientziaren Funts Nazionalera ekarpenak egiteko betebeharren sistema bat ezartzea da aukera egokiena; izan ere, horri esker, Zuzentarauko helburuak betetzearren, aurrezkiak lehenbailehen zenbatzea ahalbidetuko duten energia-efizientziaren neurriei ekiteko beharrezkoak diren baliabideak ahalik eta epe laburrenean eskuratuko baitira, ekonomiari dagokionez ahalik eta modu efizienteenean.

Efizientziaren Funts Nazionalak energia-efizientziaren neurriak gauzatzeko premiarekin bat etorrita, betebehar-sistemaren aplikazioa aurreikusi da, baina uztailaren 4ko 8/2014 Errege Lege Dekretua indarrean sartzen denetik 2014ko abenduaren 31ra bitarteko gainerako aldiarekiko proportzionala den zatian. Dena den, behartutako subjektuek aldi horri dagokion betebeharraren baliokidea den ekarpena lehenbailehen gauzatzeko premia aintzat hartuta, enpresa merkaturatzaile txikiak betebehar horretatik at uztea komeni dela uste dugu, finantza-ahalmen murritza duten enpresak direlako; lehen aplikazio-aldi honetan ekarpena lehenbailehen egiteko premiarekin loturik epe motzera gehiegizko kargarik ez eragitea da neurri horren helburua, betiere 2012/27/EB Zuzentarauaren 20. kontuan hartuzkoan xedatutako aukera bat baliatuta, hau da, merkaturatzaile txikienak betebehar-sistematik kanpo uztea ahalbidetzen duen aukera.

Bestalde, Zuzentarauaren 9. artikuluan xedatzen denez, eraikin baten berokuntzaren, hozte-sistemaren eta ur beroaren hornidura hiri-berogailu batetik edo hainbat eraikin hornitzen dituen iturri zentral batetik egiten denean kontsumo-kontagailu indibidualak ezarriko dira 2017ko urtarrilaren 1a baino lehen. Uztailaren 20ko 1027/2007 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamenduari jarraiki, eraikin berrien instalazio termikoek sistemaren bat izan behar dute zerbitzu bakoitzari (beroa, hotza eta ur bero sanitarioa) dagozkion gastuak erabiltzaile guztien artean banatu ahal izateko; beraz, lehendik dauden eraikinetan kontsumo horiek indibidualki kontabilizatzeko betebeharra ezarri behar da.

Halaber, energia aurrezteko eta energia-efizientziako proiektuen gauzatzeak eta kudeaketak dituen arriskuak kontuan izanik, erantzukizun zibileko asegurua sinatzea ezinbestekoa da, energia-zerbitzuen hornitzaileek eta etorkizunean betebehar-sistemaren esparruan jardun dezaketen beste hainbat subjektuk jardun horiek gauzatzean eragin ditzaketen arriskuak estaltzeko.

Azkenik, 2012/27/EB Zuzentarauaren transposiziorako hartutako xedapenak eta, zehazki, energia-efizientziako betebehar-sistemaren eremuan hartutakoak betetzen ez direnean aplikatu beharreko zehapen-araubidea zehaztu da. Autonomia Erkidegoko organo eskudunei dagokie irekitako zehazpen-espedienteak izapidetu eta ebaztea, honako alderdi hauei dagokienez: energia-auditoretzak, zerbitzu-hornitzaileen eta energia-auditoretzen egiaztapena, energia-horniduraren efizientzia sustatzea eta energiakontsumoen kontabilizazioa.

Zuzentarauaren transposizio-epea 2014ko ekainaren 5ean amaitu zen; beraz, Zuzentarauaren transposizioa lehenbailehen osatu behar da.

Meategiei buruzko uztailaren 21eko 22/1973 Legearen 76. artikuluan xedatzen denez, ikerketa-baimenen eta ustiapen-emakiden perimetroak mugatzeko ezarritako longitudeak Greenwich-eko meridianoa erreferentziatzat hartuta emango dira. Universal Transverse Mercator (UTM) proiekzioa eta nazioarteko ordu-zonen banaketa hartuko dira aintzat. Erreferentziako elipsoidetzat Hayford-en nazioartekoa hartuko da (Madril, mila bederatziehun eta hogeita lau) , datum europarra (Postdam, mila bederatziehun eta berrogeita hamar) eta Greenwich-eko meridianoa longitudeen jatorritzat. Meategiei buruzko Legea aldatzeko den azaroaren 5eko 54/1980 Legearen hamaikagarren artikuluan txertatu zen alderdi hori.

Gerora, uztailaren 27ko 1071/2007 Errege Dekretuan –Konstituzioaren 149.1.13 artikuluan xedatutakoaren babespean emandakoa– Estatuari esleitzen zaio jarduera ekonomikoaren plangintza orokorraren oinarrien eta koordinazioaren gaineko eskumena eta, Errege Dekretu horren bitartez, Espainian erreferentzia-sistema geodesiko globala – ETRS89– ezarri zen, ED50 eskualdeko erreferentziako sistema geodesikoaren ordez. Gaur egun, Iberiar Penintsularen eta Balear Uharteen eremuan kartografia ofizial guztia biltzen ari da sistema horretan oinarrituta; eta REGCAN95 sistemaren bitartez Kanariar Uharteen kasuan. Horri guztiari esker, Espainiako kartografia ofiziala Europako beste herrialde batzuetako nabigazio-sistemekin eta kartografiarekin erabat txertatu ahal izango da. Era berean, eta aurrekoarekin bat etorrita, kartografia eta informazio geografiko ofiziala bildu eta argitaratzeko erabili beharreko koordinatuak irudikatzeko sistemak zehaztu dira.

Errege Dekretu horren arabera, Herri Administrazioek produzitu edo eguneratutako kartografia guztia eta informazio geografikoko eta kartografikoko datu-base guztiak arau horretan bertan xedatutakoari jarraiki bildu eta argitaratu beharko dira, 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera.

Horretan oinarrituta, Meategiei buruzko uztailaren 21eko 22/1973 Legea aldatu da, erreferentzia-sistema Espainian erreferentzia ofizialeko sistema geodesikoa arautzen duen uztailaren 27ko 1071/2007 Errege Dekretuaren bitartez txertatutako agindu berrietara egokitzeko. Zehazki uztailaren 21eko 22/1973 Legearen 76.2 artikulua aldatu da, eta abuztuaren 25eko 2857/1978 Errege Dekretuaren bitartez onartutako Meategiaren Araubiderako Erregelamendu Orokorraren 99.1 artikuluko bigarren lerrokada indargabetu da, uztailaren 27ko 1071/2007 Errege Dekretu horretan xedatutakoarekin bat ez datorren aldetik.

Horretaz gain, Espainiako meatzaritza eskubideak erreferentzia kartografiko berrietara egokitzea oso konplexua denez, azken xedapen bat gehitu da eta, horren bitartez, Gobernuari Errege Dekretu bat onartzeko ahalmena ematen zaio, uztailaren 21eko 22/1973 Legearen 76.2 artikuluaren aldaketaren aplikazioa gara dezan, idazkera berriaren arabera.

Aldaketaren beharraren arrazoia honako hau da: uztailaren 27ko 1071/2007 Errege Dekretu horren bigarren xedapen gehigarriaren arabera, Herri Administrazioek produzitu edo eguneratutako kartografia guztia eta informazio geografikoko eta kartografikoko datubase guztiak arau horretan bertan xedatutakoari jarraiki bildu eta argitaratu beharko direla, 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera; bai eta kartografia guztia oinarri geodesikoarekin egiten ari dela ere, eta ezin izango dela erabili data horretatik aurrera. Beraz, meategien sektoreak lehenbailehen jakin behar du zer aldaketa gertatuko den, aldaketa horren ondorioz aldaketa errealak gertatuko baitira esleitutako eremuan meatzaritza-eskubideak ematen direnean, eremu hori ez delako bat etorriko Lege honetan onartzen diren aldaketak gauzatuko ez balira emango litzatekeen eremuarekin.

Meatzaritza-sektorerekin analogiaz, hidrokarburoen esplorazioan, ikerketan eta produkzioan aplikatu beharreko erreferentziako sistema geodesikoa zehaztu da. Hidrokarburoen Sektoreko urriaren 7ko 34/1998 Legearen II. tituluko araudiaren garapena Hidrokarburoen ikerketa eta ustiapenari buruzko Legearen 1974ko ekainaren 27ko Erregelamendua onartzen duena uztailaren 30eko 2362/1976 Errege Dekretuan jasota dago aldi baterako. Araudiaren garapen horretan, era berean, Hayford-en elipsoidea (Madril, mila bederatziehun eta hogeita lau) eta datum europarra (Postdam, mila bederatziehun eta berrogeita hamar) aipatzen dira, Universal Transvers Mercator (UTM) proiekzioa aplikatuta. Hortaz, hori ere esanbidez indargabetu da. 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera, uztailaren 27ko 1071/2007 Errege Dekretua soilik aplikatuko da, sektoreko legeria arlo geodesikoko eta kartografikoko espezifikoarekin koherente izango dela bermatuta.

VIII

IV. tituluan, Gazte Bermea Sistema Nazionala ezartzeko araubidea xedatu da eta okupazioa ahalbidetzeko beste neurri batzuk ere biltzen dira.

Gazte Bermea Sistema Nazionala I. kapituluan arautzen da; Sistema horren xede nagusia zera da, 16 urtetik 25 urtera bitarte dituzten eta okupaturik ez dauden edo hezkuntzanahiz prestakuntza-sistemetan sartuta ez dauden gazteek, edo ehuneko 33 edo gehiagoko desgaitasun-maila duten 30 urtetik beherako gazteek enplegu-eskaintza bat, etengabeko hezkuntza, ikastun-prestakuntza edo praktikaldia jasotzeko aukera izatea hezkuntza formala amaitutakoan edo langabezian geratu ostean.

Ez dugu ahaztu behar 2013. urtean guztira 16-24 urteko 4.111.900 gazte zeudela Espainian eta horietatik 951.100 langabezian zeuden, 845.500 okupaziorik gabeko gazteak ziren eta gainera ez ziren hezkuntzarik edo prestakuntzarik jasotzen ari, berrikusitako Biztanleria Aktiboaren Inkestako datuen arabera. Kopuru horiek ikusita, Espainiako gazteen kolektiboaren lan-egoera oso larria dela esan dezakegu, eta horren

ondorioz, lan-merkatuarekiko deskonexio handia eta epe luzeko gizarte bazterketaren egoera sor daitezke.

Eurostaten datuen arabera, 2013. urtean, Espainiak Europar Batasuneko tasarik handienetako bat zuen ez lanean, ez ikasten ari ez diren 15-25 urteko gazteei dagokienez; izan ere, batez bestekoa baino sei puntu gorago dago, Bulgaria, Italia, Grezia eta Zipreren atzetik.

Kontseilu Europarrak xedatu zuenez, Gazte Enpleguaren gaineko Ekimeneko funtsak jasotzen zituzten estatu kideek Gazte Bermea Ezartzeko Plan Nazionala aurkeztu behar zuten 2013. urtea amaitu aurretik. Agindu horri erantzuteko, Espainiako Gobernuak Gazte Bermea Espainian Ezartzeko Plan Nazionala helarazi zuen 2013ko abenduan Europako Batzordera; Plan horretan, ezarpenerako beharrezkoa den esparrua xedatzen da eta Berma ezartzeari buruzko Kontseilu Europarraren 2013ko apirilaren 22ko Gomendioan bildutako jarraibideei jarraitzen die. Jarraibideetako bat, besteak beste, Bermearen xede diren gazteen generoari eta dibertsitateari erreparatzea da, bai eta nazioko, eskualdeko eta tokiko zirkunstantzietara egokitzea ere.

Sistema hori garatzean, Europar Batasunaren Egiturazko eta Inbertsiorako Funtsen 2014-2020 aldiko finantza-esparru berria aintzat hartu da eta Espainiari 1.887 milioi euro eskaini zaizkio okupaziorik gabe eta ikasten edo prestakuntza jasotzen ari ez diren gazteei zuzeneko arreta ematera bideratutako gastuak batera finantzatzeko, Gazte Enpleguaren gaineko Ekimenaren eta Europako Gizarte Funtsaren bitartez.

I. kapituluaren barruan, I. atalean Gazte Bermea Sistema Nazionalaren oinarriak ezarri dira.

2.atala Gazte Bermea Sistema Nazionalari buruzkoa da eta Gazte Bermea Sistema Nazionaleko fitxategian izena emateko alderdirik zehatzenak finkatu dira, bai eta fitxategian sartzen diren erabiltzaileei zer nolako arreta eskainiko zaien ere.

Izena emateko prozedura telematikoa ezarri da, Espainiako Gazteriaren Institutuak egindako Juventud en España 2012 txosteneko emaitzen harira. Txosten horren arabera, 15 urtetik 30 urtera bitarteko kolektiboak internet eta ordenagailuak edo antzeko gailuak erabiltzeko ohitura oso handia du.

3.atalean kontratazioari laguntzeko neurriak biltzen dira: besteak beste, Gazte Bermea Sistema Nazionalaren onuradun diren gazteei kontratu mugagabea egiten dieten enpresek Gizarte Segurantzaren kotizazioari egin beharreko ekarpenean 300 euroko hobaria izango dute hilean, gehienez sei hilabetez; Ekintzaileei laguntzeko eta enpleguaren sorrera eta hazkundea suspertzeko neurriei buruzko uztailaren 26ko 11/2013 Legea aldatu da, arau horretan aurreikusitako kontrataziorako pizgarri jakin batzuetan gazteen kolektibo hori txertatzeko.

Neurri hori gainerako pizgarriekin bateragarri izango da, baldin eta enpresak edo langile autonomoak kotizatu beharreko hileroko zenbatekoa negatiboa ez bada. Hartara, tarifa finkoarekin bateragarri izan daiteke, betiere bi pizgarriak jasotzeko baldintzak betetzen badira. Hortaz, langilearengatik sartu beharreko kotizazioa zenbatekoa den arabera, lehen 6 hilabetean enpresak kotizazio-kosturik ez izateko aukera du, eta bi pizgarriak aplikatuz gero kontratua egin duen enpresen edo langile autonomoaren aldeko soberakina geratuz gero ere, soberakin hori langile hori biltzen duen hileko likidazioan ateratzen den enpresa-ekarpenetik deskonta daiteke, betiere ekarpen hori negatiboa ez bada.

Aurreko lerrokadan aurreikusitakoarekin batera, neurri gehiago ere aurreikusi dira Langileen Estatutuaren Legearen Testu Bateginaren 11. artikuluan aurreikusitako prestakuntzako kontratuen erabilera sustatzeko, betiere Gazte Bermea Sistema Nazionalaren onuradunei egindako kontratuen kasuan. Hori horrela izanik, praktiketako kontratuari dagokionez, hobari gehigarria ezarri da enpresak kontingentzia arruntengatik Gizarte Segurantzari egin beharreko kotizazioaren ehuneko 100 osatu arte; aldiz, prestakuntzaeta ikaskuntza-kontratuen kasuan, prestakuntza-jarduerari atxikitako hobarien gehieneko zenbatekoa handitzeko aukera aurreikusi da, erregulazioa aldatuta. Horretaz gain, enpresei prestakuntzaeta ikaskuntza-kontratua egiteko pizgarriak emateko mekanismoak antolatzen aurrera egiteko konpromisoa ere jasota dago,

prestakuntza ofizialak dituen kostuak konpentsatuta, bai eta langilea tutoretzapean izateak eragindako kostuak ere. Horrekin guztiarekin prestakuntza-kontratua bultzatu nahi da, kontratu horrek prestakuntza ofiziala eta lan-esperientzia lortzea ahalbidetzen baitu eta, beraz, egokia baino egokiagoa da Gazte Bermearen hartzaileentzat.

Horrenbestez, modalitate horren bitartez kontratatutako langilearen kotizazioari hobariak emateaz gain, prestakuntzarik ez duen edo prestakuntza eta esperientzia txikia duen langile bat kontratatzea erabakitzen duen enpresa baten prestakuntza-kostuak behar bezala konpentsatu ere egingo dira. Beraz, Gazte Bermean izena eman duten langileen kasuan, pizgarri gehiago sartzea aurreikusi da.

Izan ere, prestakuntza-kontratuaren kasuan jada badagoenez kontratatutako langilearen kotizazioan aplika daitekeen murrizketa garrantzitsu bat, prestakuntzakontzeptuengatiko pizgarri berri horiek enpresak kontratatuta dituen beste langile batzuen kotizazioak ere murrizteko aplikatu ahal izango dira.

II.kapituluan Enpleguari buruzko abenduaren 16ko 56/2003 Legea aldatu da, enplegupolitika aktiboen eredu berrira eta Enplegurako Aktibatzeko Espainiako Estrategiara egokitzeko.

2013ko apirilaren 11n, Enplegu eta Lan Gaietarako LV. Konferentzia Sektoriala izan zen eta, bertan, Autonomia Erkidegoek eta Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak 2013tik aurrera Espainiako enplegu-politika aktiboen jardun-ildoak zeintzuk izango diren adostu zuten; 2013ko eta 2014ko Enplegu Politikarako Urteko Planetan jardun-ildo horiek aintzat hartu dira.

Enplegu-politika aktiboen eredua aldatzeak eredu zaharretik eredu berrira igarotzea ekarri du, hau da, modu zentralizatuan ezarritako programetarako pentsatutako tresna juridikoen inguruan egituratutako finantzaketaeta kudeaketa-eredu zahar batetik Autonomia Erkidegoen eskumenekin bat datorren eredu berri batera, ezinbestekoa den Merkatu Batasuna bermatzearen esparruan eta horren finantzaketa, gauzatzea, kontrola eta ebaluazioa helburu jakin batzuk lortzera bideratuta daudela, betiere aldez aurretik ezarritako jarduteko lehentasun-ardatzei eta jarraibideei jarraiki.

Eredu berri horrekin koherente izanik, Autonomia Erkidegoekin eta gizarte-arloko solaskideekin lankidetzan jardunda, 2014-2016 aldirako Enplegurako Aktibatzeko Espainiako Estrategia berria lantzen ari gara eta, horretarako, Enpleguari buruzko abenduaren 16ko 56/2003 Legea aldatu behar da, funtsean, hiru alderdi hauei dagokienez:

Lehenik, politika aktiboen jardunak berrantolatu eta sistematizatu behar dira. Bigarrenik, politika aktiboen «neurriak» eta «ekintzak» terminologia aldatu behar da; orain, «zerbitzuak» eta «programak» izango dira. Eta, azkenik, Legean aipatu bai baina garatu gabe dagoen Enplegu Sistema Nazionalaren Zerbitzu Zorro Erkideari forma eta edukia esleitu zaizkio.

III. kapituluan, Aldi baterako Laneko Enpresak arautzen dituen ekainaren 1eko 14/1994 Legea aldatu da, Merkatu-batasuna bermatzeari buruzko abenduaren 9ko 20/2013 Legearen printzipioetara egokitzeko; izan ere, 20/2013 Legean baimenen eraginkortasun nazionalaren printzipioa ezarri da oinarrizko printzipiotzat eta, beraz, aldi baterako laneko enpresen jarduera arautzen duen arauditik jarduteko lurralde-eremuari dagokion muga oro edo baimenak luzatzeko eskakizun oro ezabatu behar da. Baimenaraubideari eutsi egin zaio, iruzurraren aurkako borrokarekin lotuta dauden ordena publikoaren arrazoiekin justifikatuta dagoelakoan, langileen eskubideen eta Gizarte Segurantzako Sistemaren berme den aldetik. Araubidea sinplifikatu egin den arren, hartara, eman ostean, baimena indarrean egongo da enpresak lege-eskakizunak betetzen dituen bitartean, luzapenik edo berritzerik eskatu behar izan gabe.

Bestalde, lan-merkatuaren agente dinamizatzaile garrantzitsu diren aldetik, aldi baterako laneko enpresek garatu ahal izango dituzten jarduerak zabaldu egin dira, eta lanbide-kualifikaziorako prestakuntzako jarduerak eta giza baliabideen arloko aholkularitzaeta kontsultoretza-jarduerak ere sartu dira.

III. kapituluaren bitartez Enpleguari buruzko abenduaren 16ko 56/2003 Legea ere aldatzen da; hain zuzen ere, enplegatze-agentziak arautzen dituen araudia Merkatubatasuna bermatzeari buruzko abenduaren 9ko 20/2013 Legera egokitu da: enplegatze-

agentzia moduan jarduteko aldez aurretik administrazioaren baimena lortzea ezabatu egin da eta erantzukizunpeko adierazpena egin behar da horren ordez. Adierazpen horrek lurralde nazional osoan izango du balioa, aurkezten denetik aurrera.

Bukatzeko, erregulazioaren koherentzia bermatzeko ezinbestekoak diren aldaketak egin dira martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Langileen Estatutuaren Legearen testu bateginean ez ezik, abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Lan-arloko Arau-hausteei eta Zehapenei buruzko Legearen testu bateginean ere.

IV. kapituluaren barruan, Enplegua eta kontratazio mugagabea sustatzeko premiazko neurriei buruzko otsailaren 28ko 3/2014 Errege Lege Dekretuan aurreikusi diren murrizketen kasuan, hau da, kontratu mugagabea egitean kontingentzia arruntengatik enpresek Gizarte Segurantzari egin beharreko kotizazioen murrizketen kasuak zabaldu egin dira eta kooperatibetako lan-bazkideak eta bazkide langileak, bai eta lansozietateetako bazkide langile moduan sartzen direnak ere bildu dira. Enpleguaren eta Gizarte Segurantzaren arloan autoenplegurako pizgarrien araudia berrantolatzeko eskaera ere egin zaio Gobernuari.

IX

Lege honetan jarduera ekonomikoa indartzeko neurriak biltzen dira, krisiaren ondorioak leuntzera bideratuta.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari dagokionez, hiru aldaketa egin dira. Lehenik, 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera eta preskribatu ez diren aurreko ekitaldietan

ondorioak eraginik, ekitatearen eta kohesio sozialaren arrazoiengatik, ordainetan ematearen edo zergadunaren ohiko etxebizitza eraginpean hartzen duen hipoteka betearazteko prozedura baten ondorioz agerian gera daitekeen ondare-irabazia salbuetsita geratu da.

Horretaz gain, 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera ondorioak eraginik, mendeko zorraren, edo lehentasunezko partaidetzen, edo tresna horien ordez jasotako balioen ondoriozko aurrezki-oinarriaren errenta negatiboak beste errenta positibo batzuekin konpentsatzeko aukera ahalbidetu da, betiere errenta negatiboak 2015eko urtarrilaren 1a baino lehen sortu badira, eta errenta positiboak, aldiz, aurrezki-oinarrian edo ondare-elementuak eskualdatzetik sortutako oinarri orokorrean sartzen badira.

Bestalde, lanbide-jarduerak garatzen dituzten eta diru-sarrera txikiak dituzten zergadunek likidezia handiagoa berehala eskuratzeko aukera izan dezaten, atxikipen mota murriztua ezarri da –ehuneko 15– baldin eta aurreko ekitaldian zergadunak jarduera horien ondorioz lortutako etekin osoak 15.000 euro baino gutxiago izan badira eta, horretaz gain, etekin horiek zergadunaren jarduera ekonomikoen eta laneko jardueren etekin osoen baturaren ehuneko 75 baino gehiago osatzen badute.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kasuan onartutako neurriaren ildotik, 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera eta data hori baino lehenagokoak diren baina preskribatu ez diren zergapeko egitateen kasuan, Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko Zergaren salbuespen bat ezarri da ohiko etxebizitza ordainetan ematen duten edo hipoteka betearazteko prozedura baten ondorioz ohiko etxebizitza eskualdatzen duten pertsona fisikoentzat.

Horretaz gain, Finantza publikoak kontsolidatzeko eta ekonomia-jarduera bultzatzeko tributuen arloko hainbat neurri onartzeko den abenduaren 27ko 16/2012 Legea aldatu da; lege horren bitartez Kreditu Erakundeetako Gordailuen gaineko Zerga arautzen da.

Kreditu Erakundeetako Gordailuen gaineko Zerga sortzeko Lege hori eragin zuen aginduaren lege-izapidetzea hasi osteko zerga autonomikoak onartu ahal izateko ezinbestekoa da aldaketa hori egitea, Espainia osoko kreditu-erakundeetan eratutako gordailuek zergak modu harmonizatuan ordainduko dituztela bermatzeko. Horretarako, 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera ondorioak izango dituen karga-tasa jakin bat finkatu da: ehuneko 0,03; hortik bildutako dirua zergadunek kargatutako hirugarrenen funtsak

jasotzen dituzten sukurtsalak edo egoitza nagusia kokatuta dagoen Autonomia Erkidegoetara bideratuko da. Gainera, zerga-oinarriaren eraketan hobekuntza teknikoak txertatu dira.

X

Xedapen gehigarrietan, artikuluetako erregulazioa osatzen duten hainbat neurri biltzen dira.

Konstituzio Auzitegiaren 2014ko martxoaren 11ko 38/2014 Epaiaren bitartez, Estatuaren 2009. urterako aurrekontu orokorrei buruzko abenduaren 23ko 2/2008 Legearen hamabosgarren xedapen gehigarriaren c) idatz-zatia Konstituzioaren kontrakotzat izendatu eta baliogabetu egin du, Espainiako Konstituzioaren 134.2 artikulua urratzen duelako, horren edukia ez denez aurrekontu-lege baten berezko gaia.

Baliogabetutako aginduan Karrera militarrari buruzko azaroaren 19ko 39/2007 Legearen laugarren xedapen iragankorraren 7. paragrafoko b) idatz-zatiari tarteki bat gehitu zion, eta prestakuntza militarra unibertsitateko hezkuntza-sistemaren baliokide dela ezarri zen. Zehazki, jasotako prestakuntza militarra zela-eta, aurreko legerian lehen zikloko unibertsitate-titulu baten baliokidea den titulua onartuta zutenek, hau da, kidego orokorretako eta espezialisten kidegoetako ofizialen aurreko eskaletakoek gradu-mailako unibertsitate-tituluaren baliokidea den prestakuntza-titulua lortuko dute, betiere 39/2007 Legearen laugarren xedapen iragankorrean aurreikusitako egokitzapen-ikastaroa gainditu ostean, lege horren bidez sortutako ofizialen eskala berrian sartzen direnean.

Egoera hori ikusita, 39/2007 Legean ofizialen eskala bakarra aurreikusten da Lurreko Armadaren, Itsas Armadaren eta Aireko Armadaren kidego orokorretarako, bai eta Itsas Infanteriaren kidegorako ere; halaber, prestakuntzako irakaskuntza-sistema aldatzen du. Ofizialen eskalan sartzeko, orain, alde batetik, prestakuntza militar orokorra eta espezifikoa ikasi behar da eta, bestetik, hezkuntza-sistema orokorreko unibertsitateko gradu-titulu bati dagokion ikasketak egin behar dira; horretarako, defentsaren unibertsitatezentroen sistema sortu da.

Kidego orokorretako eta espezialisten kidegoetako ofizialen aurreko eskaletan sartuta zeudenak beren borondatez 39/2007 Legearen ofizialen eskala berrian sartzen badira Lege horren laugarren xedapen iragankorrean aurreikusitako prozedurari jarraiki, orain arte ofizialen goi-mailako eskalakoentzat gordetako enpleguak lortzeko aukera izango dute; arrazoi horretan oinarrituta justifikatu zen, garai hartan, unibertsitateko gradutituluaren baliokidea onartzea.

Bestalde, Konstituzio Auzitegiaren 38/2014 Epai horretan, epaian bildutako konstituzio-kontrakotasuneko eta baliogabetzeko adierazpenari zenbateko irismena eman behar zaion zehazten da; horren arabera, ez ditu eraginpean hartu behar epaia argitaratzen denean irmoak diren eta ondorioak eragin dituzten egoera juridikoak, eskala berrian sartu izangatik.

Orain, ehun ofizial baino gehiago dago egokitzapen-ikastaroak egiteko zain; izan ere, 39/2007 Legearen laugarren xedapen iragankorraren arabera, ezinbesteko eskakizun baita ofizialen eskala berrian sartzeko. Eskala berrian sartzean goi-mailako gradutituluaren baliokidea lortzea ahalbidetzen zuen lege-agindu hori Konstituzioaren kontrakoa zela adierazi eta, beraz, baliogabetu zenean, ofizial horiek justifikatu gabeko desabantailaegoeran geratu ziren eskala berekoak diren eta baliokidetasun hori onartuta duten gainerakoen aldean.

Horren ondorioz, Karrera militarrari buruzko azaroaren 19ko 39/2007 Legearen laugarren xedapen iragankorraren 7. paragrafoko b) idatz-zatiari beste lerrokada bat gehitu behar zaio, Konstituzio Auzitegiak baliogabetutako aginduaren baldintza bertsuetan. Testu horretan, arauaren gertaeraren deskribapenean tarteki bat txertatu baino ez da egin behar, egokitzapen-ikastaro hori Konstituzio Auzitegiaren 38/2014 Epai hori argitaratu denetik (2014ko apirilaren 10eko BOE, 87. zenbakia) Lege hau indarrean sartzen denera bitarte egin dutenen egoera bereziari erantzuteko.

Indar Armatuek gutxieneko kide kopuru bat behar dute Konstituzioaren bidez esleitutako dituzten misioak betetzeko eta unitateen operatibotasun-maila ziurtatzeko; kide kopuru hori baino gutxiago izanez gero, zaila da helburu horiek betetzea.

Unitateen operatibotasun-maila bermatzea ahalbidetuko duen gutxieneko kide kopuru hori denboran egoki banatuta lortzeko, ofizialen eta ofizialordeen eskala guztietan kide kopuru jakin batek sartu behar du urtero, modu konstantean.

Azken urteotan, ofizialen eta ofizialordeen zuzeneko sarbideko plazen hornidurari dagokionez, birjarpen-tasa murriztu egin da behin eta berriro, eta horren ondorioz, eskala horietan askoz kide gutxiago sartu dira eta horrek eragin negatiboa izango du denboran metatuta, Indar Armatuetako langile militarren plantillak betetzeko garaian, batik bat, eskala bakoitzeko beheko enpleguetan.

Egoera hori larriagoa da ofizialen eskaletan, eskala horietan sartu aurreko prestakuntza-aldia luzea eta konplexua delako, eta karrerako militar gisa izango dituzten eginkizunei dagozkien ikasketak ez ezik, unibertsitateko gradu-titulu bat ere lortu behar direlako. Konplexutasun hori dela-eta, unibertsitateetan gradu-titulu hori lortzeko ikasten ari direnen kasuan izaten den batez besteko uzte-maila baino handiagoa izaten da izangaien aldetik; hortaz, prestakuntza-aldiaren amaieran, karrerako militar bihurtzen diren izangaien kopurua askoz ere txikiagoa da prestakuntzako irakaskuntza-zentro militarretan sartzen direnena baino.

2014. urterako Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 22/2013 Legean birjarpen-tasa kalkulatzeko ezarritako oinarrizko izapideak zorrozki aplikatuz gero, ez da inola ere behar besteko kopurua lortzen, Indar Armatuei esleitutako helburuak egoki bete ahal izateko.

Lege honetan, 2014. urterako Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko Legearen 21. artikuluan Indar Armatuei baimendutako plazak biltzen dira, ehuneko 10eko ohiko birjarpen-tasarekin zuzenean sartzeko, zerbitzu iraunkorren zerrenda batean sartzeko, erreserbista boluntarioen kasuan eta Guardia Zibilaren ofizialen goi-mailako eskalan sartzeko; halaber, igoera bidez eta barne-igoera bidez sartzeko plazak ere biltzen dira eta, horretaz gain, beste 200 plaza ere eskaintzen dira ofizialen eskaletara zuzenean sartzeko. Horrela, bada, Indar Armatuen operatibotasuna lortzeko beharrezkoak diren giza baliabideak bermatuko dira.

Horretaz gain, irakaskuntza militarraren eta, hala badagokio, defentsaren unibertsitatezentroetan gradu-mailako unibertsitate-irakaskuntzaren programazioaren arabera, plaza horien eskaintza onartzeko prozesua lehenbailehen egin behar da; bestela, Indar Armatuetan ezohiko plaza-eskaintza hori berehala onartzen ez bada, hautaketaprozesuetan eta prozesu horiek gainditzen dituztenak ikasle izendatzeko prozesuetan atzerapenak gertatuko dira eta horrek eragin oso negatiboa izango luke ikasketaplanetako eskakizunak betetzeko landu den programazioan.

«120 años de la Primera Exposición de Picasso. A Coruña, febrero-mayo de 2015» gertakizuna aparteko interes publikoko gertakizun izendatu zen 2014rako Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 22/2013 Legearen berrogeita hemezortzigarren xedapen gehigarrian.

Gertakizun horren bitartez Malagako pintore gazteak Coruñan egin zuen lehen erakusketa ospatzen da, familia osoarekin hiri horretara bizitzera joan zelarik.

Gertakizuna kudeatzen duen Administrazio arteko Batzordeak jakinarazi duenez, gertakizun horri laguntzeko programa ezin izan da abian jarri «Picasso Administration» erakundeak, hau da, Picasso markaren titularrak ezarritako marka-murrizketak direla-eta; beraz, ezin izango da babeseta mezenasgo-kanpainarik egin marka hori erabilita.

«Picasso Administration» erakundeak «A Coruña 2015-120 años después» izena eta logotipoa erabiltzeko baimena esanbidez eman du; hortaz, ekitaldiaren babesleek erabili ahal izango dituzte.

Aparteko interes publikoko gertakizunaren izen-aldaketa horri esker, babes-programa abian jarri ahal izango da eta, hartara, babesleek emandako finantza-baliabideak jaso ahal izango dira eta ospakizuna egin ahal izango da, betiere Irabazi-asmorik gabeko

entitateen zerga-araubideari eta mezenasgoaren aldeko zerga pizgarriei buruzko abenduaren 23ko 49/2002 Legearen 27. artikulua aplikatuta.

Ospakizun-programa 2014ko irailean hasiko denez, izendapen-aldaketa hori lehenbailehen egin behar da aparteko interes publikoko gertakizun horren babesprograma abiarazi ahal izateko.

Era berean, Lege honen bitartez, 2013. urtean emandako aurrerakinak Aurrekontuan formalizatzea baimendu da, Europar Batasunari Nazio Errenta Gordina (NEG) baliabidearen bidez egindako ekarpenak –2013ko abenduaren 31n aplikatu gabe zeuden artean– artatzeko.

2013ko ekitaldian, Europar Batasunari egindako ordainketak –30.311.369,51 euro– Aurrekontuan formalizatu gabe geratu dira; ordainketa horiek zenbait aurrekontu zuzentzaile onartzearen ondorio dira eta Nazio Errenta Gordina (NEG) baliabidearen bidez egin dira.

Aurrerakin horiek aurreko ekitaldietako betebehar izaki, formalizatu ahal izateko legemailako araua behar da, azaroaren 26ko 47/2003 Legearen –Aurrekontuen Lege Orokorraren– 34. artikuluko 4. paragrafoan xedatutako aplikatuz.

Tren Zirkulazioko Erregelamendu berria idazteko prozesuan, Espainiak Erregelamendu berriaren xehetasun-maila murriztu behar duela adierazi du Europako Agentziak, erregelamendu hori esparru orokor izan dadin eta ez ditzan arautu zehazki zirkulazioari buruzko alderdiak izan ere, zirkulazioari buruzko hainbat alderdi txertatu ziren Espainian. Horretarako, Gomendio edo Zehaztapen teknikoak egitea komeni da, administratzaileek eta enpresek beren gain hartzeko. Horregatik, Segurtasunaren Agintaritza Arduradunari horrelako gomendioak egiteko ahalmena esleitu behar zaio. Horretarako, Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legea aldatu behar da.

2011ko maiatzaren 11n Lorca herrian izandako lurrikarak kalte handiak eragin zituen pertsonengan eta materialetan, eta ondorio negatiboak herriko jarduera-eremu guztietara zabaldu ziren, Lorcako gizarteeta ekonomia-sarea suspertzeko eta garatzeko eragozpen izanik.

Lorcan lurrikarak kaltetu zituenentzako laguntzen ordainketa arintzeko, eraitsitako higiezinak berreraikitzeko eta jarduera ekonomikoa bultzatzeko neurriak onartzen dituen martxoaren 30eko 11/2012 Errege Lege Dekretuaren bitartez, maiatzaren 13ko 6/2011 Errege Lege Dekretuan eta urriaren 31ko 17/2011 Errege Lege Dekretuan aurreikusitako laguntzen onuradunei ordainketak egiteko prozedura xedatu zen: Lorcan egoitza duten finantza-erakundeen bitartez egingo zen ordainketa, betiere Kreditu Ofizialeko Institutuarekin hitzarmena egin ostean.

Hala bada, hasiera batean Kreditu Ofizialeko Institutuak jartzen ditu eskura onuradunei laguntzak ordaintzeko behar diren finantza-baliabideak.

11/2012 Errege Lege Dekretuaren aldaketa honen bitartez, Kreditu Ofizialeko Institutuak, Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordearen aldez aurreko akordioa izanik, kredituaren xedea zabaltzeko legezko gaikuntza txertatzen da, udalazpiegiturak berreraikitzeko eta handitzeko jardunen egikaritzea barnean hartuta. Horrela, bada, herriaren jarduera ekonomikoa bultzatzen lagunduko duten azpiegiturak modernizatzen aurrera egitea lortu nahi da, aldi berean, larrialdi-egoeretan ebakuazioa eta komunikazioa hobetuta.

Erregistro Zibilari buruzko uztailaren 21eko 20/2011 Legeak aldaketa garrantzitsua eragin du Erregistro Zibilaren antolamenduan eta funtzionamenduan; horren ondorioz, 1978ko Konstituzioaren balioekin eta Espainiako gizartearen egungo errealitatearekin koherenteagoa den eredua lortu da.

Ikuspegi modernizatzaile horretatik begiratuta, Legeak antolamenduarekin lotutako funtsezko bi alderdi hartu zituen eraginpean: alde batetik, teknologia berriak erabiltzearen aldeko apustu sendoa egin zuen, elektronikoki sartzeko moduko datu-base bakarra eratuta; eta, bestetik, erregistro-bulegoen egitura eta lurralde-banaketa errotik aldatu zen.

Uztailaren 21eko 20/2011 Legearen bitartez aurrerapen eta hobekuntza handiak egin diren arren, oraindik ez denez indarrean sartu, legean bertan aurreikusitako «vacatio legis» aldi luzeari esker hainbat gabezia agerian geratu dira eta, beraz, legea berrikustea

komeni da, legearen inspirazio-iturri izan ziren elementu horietan bertan sakonduta eta alderdi zehatzen bat gehiago zehaztuta, baina Erregistro Zibilaren funtsezko printzipioei uko egin gabe, hau da, doako zerbitzu publikoa izatea bai herritarrentzat, bai Herri Administrazioentzat.

Antolamendu-ereduaren aldaketan sakondu egin behar da; bestalde, Erregistro Zibila eramateko eskumenean ere aldaketak egin behar dira, eta hurrengo paragrafoan aipatuko ditugu. Bi faktore horiek direla-eta, araua indarrean sartzeko aldia luzatu beharko da, sistema berriak behar bezala funtzionatuko duela bermatzeko behar adina.

Erregistro Zibila eramateko eskumena erregistratzaileei dagokie, funtzionario publiko diren aldetik; hain zuzen ere, Merkataritza Erregistroaren bulegoak beren kargura dituzten erregistratzaileei, Hipoteka Legearen 274. artikuluan argi eta garbi zehazten den moduan. Funtzionario horiek pertsonen erregistroan esperientzia egiaztatua eta gogobetegarria dute, bai eta pertsona juridikoen kasuan ere, eta, beraz, bulego horiek Erregistro Zibilaren eta Merkataritza Erregistroaren Bulego izango dira. Egungo Legean jada ezarrita dagoen Erregistro Zibilaren desjudizializazioa gauzatzeko egin da esleipen hori, antolamenduarekin lotutako, kudeaketako eta eskalako ekonomietan gorakada lortzearren, bai eta erregistrosistema zibilaren funtzionamenduan eraginkortasun eta azkartasun handiagoa ere.

Erregistro Zibilaren oinarri zer sistema informatikok izan behar duen zehaztea ere oso garrantzitsua da, sistema horren segurtasun-mailarekin batera. Horregatik, Erregistro Zibilean baliatuko diren informazio-sistemak eta aplikazioak Estatuak kontrolatuko dituela ezarri da, eta Administrazioaren berezko bitarteko bati edo Justizia Ministerioak erabakitzen duen beste administrazio-unitate bati esleitu zaizkio sistemak segurtasuneskakizun guztiak betetzeko eta hori kontratatzeko beharrezkoak diren baldintza teknikoen agiriak prestatzearekin loturiko alderdi guztiak; kontratazio hori egiteko eta sistema ordaintzeko zuzenbide publikoko Korporazio bat sortu da eta merkataritzako erregistratzaile guztiek Korporazio horretako kide izan beharko dute; Korporazioaren muga-zergak zerbitzu publikoa ematen duten bulegoen funtzionamendu-gastuak betetzeko izango dira, Tasa eta prezio publikoei buruzko apirilaren 13ko 8/1989 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian xedatzen denez.

Azkenik, unibertsitateko eta lanbide-heziketako ikasleek atzerrian egiten dituzten curriculum-praktikengatik Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kotizazioetan hobari jakin batzuk aurreikusi dira, ikasle horiek besteren konturako langileen parekotzat hartuta.

I. TITULUA

Jarduera ekonomikoa bultzatzeko neurriak

I. KAPITULUA

Jarduera ekonomikoaren finantzaketa

1.atala. Espainiako enpresen finantzaketa eta nazioartekotzea

1. artikulua. Zerga-, Administrazioeta Gizarte-alorreko neurriei buruzko abenduaren 30eko 66/1997 Legea aldatzea, Enpresa Txiki eta Ertainek Kanpoan Inbertitzeko Eragiketetarako Funtsa (FONPYME) egokitzeko.

Aldatu egin da Zerga-, administrazioeta gizarte-alorreko neurriei buruzko abenduaren 30eko 66/1997 Legearen 115. artikuluaren lehen paragrafoa, eta honela geldituko da idatzita:

«Bat. Enpresa Txiki eta Ertainek Kanpoan Inbertitzeko Eragiketetarako Funtsa sortzen da enpresa txiki eta ertainen jarduera eta, oro har, Espainiako ekonomia nazioartekotzea sustatzeko, hartarako Espainiako enpresen gizarte-kapitalean, horiek nazioartekotzeko, edo kanpoan kokaturiko enpresetan, aldi baterako,

gutxieneko eta zuzeneko partaidetzak hartuz eta, oro har, aurretik aipatutako enpresen funts propioen bidez eta parte hartzeko edozer tresnaren bitartez.

Funtsaren kontura aldi baterako, gutxieneko eta zuzeneko partaidetzak ere hartu ahal izango dira lehendik dauden edo ezartzen diren kapital hedapeneko funtsetan edo inbertsio pribatuko funtsetan, baldin eta Espainiako enpresa edo ekonomia nazioartekotzea sustatzen badute.

Lege honen 116. artikuluaren bigarren paragrafoan aipatzen den kudeatzaileak ez du zuzenean esku hartuko Funtsak partaidetutako enpresen kudeaketa operatiboan. Salbuespenez, Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak, Merkataritzaren Estatuko idazkariak proposatuta eta Funtsaren Batzorde Betearazleak aldez aurretik txostena eginda, partaidetza gehiengoduna hartzea baimendu ahal izango dio, eta kudeatzaileari baimena eman ahal izango dio funtsak partaidetutako enpresaren kudeaketa operatiboa bere gain har dezan, betiere FONPYME erakundearen xedeak betetzeko beharrezkotzat jotzen bada.»

2. artikulua. Kreditu Ofizialeko Institutuaren berme-programa Espainiako enpresen finantzaketa eta nazioartekotzea ahalbidetzeko.

1.Organismo Multilateralek eta Nazioarteko Finantza Erakundeek Espainiako enpresen finantzaketan eta nazioartekotze-prozesuetan lagun dezaten, Kreditu Ofizialeko Institutuak Organismo eta Erakunde horien aldeko bermeeta abal-programa bat abiaraziko du; gehienez 1.200 milioi euro izango dira eta Lege hau indarrean hasten denetik urtebeteko iraupena izango du.

Kreditu Ofizialeko Institutuak programa horren babespean 2014ko ekitaldian emandako berme eta abalen zenbatekoa zenbatzeari dagokionez, 2014rako Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 22/2013 Legearen III. eranskinean Kreditu Ofizialeko Institutuari esleitu zaion baimendutako kreditu-eragiketen 18.000 milioi euroko mugaren kargura egingo da.

2.Urtero, Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeak, Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak hala proposatuta, programari eustea komeni ote den aztertuko du, eta berritu edo bertan behera utziko ote duen erabaki; berritzea erabakitzen badu, eman beharreko gehieneko zenbatekoa zehaztu beharko du. Kreditu Ofizialeko Institutuak Programa honen babespean emandako berme eta abalen urteko zenbatekoa Institutuak urte bakoitzerako baimenduta duen kreditu-eragiketen mugari esleituko zaio.

3.Kreditu Ofizialeko Institutuak Programa honen esparruan emandako abal eta bermeek Estatuaren bermea izango dute hirugarrenen aurrean. Berme hori esplizitua, ezeztaezina, baldintzarik gabea eta zuzena da.

4.Sei hilean behin, ICOk honako hauen berri emango du Altxor eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusian: programaren bilakaeraren, egindako eragiketa berrien eta programaren eremuan emandako abalen saldo biziaren berri.»

2.atala. Hornitzaileen ordainketak finantzatzeko funtsak toki-erakundeei egindako maileguak

3. artikulua. Toki-erakundeek Hornitzaileen ordainketak finantzatzeko Funtsarekin sinatutako mailegu-eragiketak kitatzea.

1.2013rako Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 27ko 17/2012 Legearen azken xedapenetatik hogeita hamaikagarrenean xedatutakoaren salbuespen gisa, 2014. urtean toki-erakundeek zorpetze-eragiketa berriak hitzartu ahal izango dituzte Hornitzaileen ordainketak finantzatzeko Funtsarekin duten zorra erabat edo partzialki kitatzeko, betiere honako baldintza hauek guztiak betetzen badira:

a) Sinatuko den zorpetze-eragiketa berriaren amortizazio-aldia, gehienez, tokierakundeak Funts horrekin hitzartutako dituen kreditu-eragiketak erabat kitatzeko geratzen den amortizazio-aldiaren adinakoa izango da. Kitatu diren eragiketak

formalizatzea ahalbidetu zuten eta onartu ziren doikuntza-planak indarrean egongo dira zorpetze-eragiketa berria erabat amortizatzen den arte, artikulu honen 4. eta 5. paragrafoetan xedatzen dena alde batera utzi gabe.

b) Zorpetze-eragiketa berriarekin finantza-karga gutxitu egingo da; beraz, finantzaaurrezkia lortu behar da.

c) Zorpetze-eragiketa horrek ezin izango du txertatu Estatuaren tributuetan parte hartzearen bermea, eta eragiketa berri horiek hitzartzen dituzten kreditu-erakundeak ezin izango dira subrogatu Hornitzaileen ordainketak finantzatzeko Funtsari dagozkion eskubideetan.

d) Eragiketa hori Hornitzaileen ordainketak finantzatzeko Funtsarekin formalizatutako maileguak garaiz aurretik erabat edo partzialki amortizatzera bideratu behar da osoosorik, betiere toki-erakundeek Funts horrekin sinatutako kontratuetan ezarritako baldintza eta eskakizunak beteta.

2.Goian aipatu ditugun zorpetze-eragiketa berriak formalizatzeko, Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioari baimena eskatu beharko zaio.

Horretarako, eskabideekin batera honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

a) Toki-korporazioko organoak eskudunaren erabakia, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legean xedatutako quorumeta bozketa-baldintzak betez.

b) Toki-erakundeko kontu-hartzailearen txostena, zorpetze-eragiketa berria sinatzearen ondorioz urtean zenbateko finantza-aurrezkia lortuko den egiaztatzen duena.

3.Toki-erakundeak hornitzaileei ordainketak egiteko batez besteko aldia kalkulatu behar du finkatutako oinarrizko metodologiari jarraiki, eta epe hori berankortasunari buruzko araudian finkatutakoa baino handiagoa baldin bada, baimendutako zorpetzeeragiketa berria sinatzeak eragindako finantza-aurrezkia merkataritza-zorra eta, horrenbestez, hornitzaileei ordaintzeko batez besteko aldia murrizteko erabili beharko da. Besteak beste, neurri hori txertatu beharko da, hala badagokio, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoan aipatzen den diruzaintza-planean.

4.Toki-erakundeak martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Ogasunak arautzen dituen Legearen Testu Bateginaren 51. eta 53. artikuluetan xedatutako zorraren muga bete baldin badu 2013ko ekitaldian, bai eta aurrekontu-egonkortasunaren helburua eta gastu-araua ere, eta hornitzaileei ordaintzeko batez besteko aldia –finkatutako oinarrizko metodologiari jarraiki kalkulatu behar du aldi hori toki-erakundeak– ez bada berankortasunari buruzko araudian finkatutakoa baino handiagoa, toki-erakundeak eragiketa berria formalizatu ahal izango du. Toki-erakundeak Hornitzaileen ordainketak finantzatzeko Funtsarekin dituen maileguak erabat kitatzen baditu, mailegu horiek sinatzea ahalbidetu zuen eta onartu zen doikuntza-plana indarrik gabe geratuko da. Mailegu hori ez badira erabat kitatzen, doikuntza-planak indarrean egongo dira oraindik, bai eta horiek nola gauzatzen ari diren aztertzeko jarraipenprozedura ere.

5.2013ko ekitaldian toki-erakundeak ez badu bete goragoko 4. paragrafoan aipatutako muga edo arauren bat, zorpetze-eragiketa berria formalizatu ahal izango du baina onartutako doikuntza-plana indarrean egongo da nahiz eta Hornitzaileen ordainketak finantzatzeko Funtsarekin formalizatutako maileguak erabat kitatu.

6.Goragoko 4. eta 5. paragrafoetan xedatutakoa alde batera utzi gabe, tokierakundeak 2013ko ekitaldian likidatutako diru-sarrera arrunten ehuneko 75etik gorako aurrezki garbi negatiboa edo zorpetzea badu, 2013rako Estatuaren Aurrekontu Orokorren abenduaren 27ko 17/2012 Legearen azken xedapenetako hogeita hamaikagarrenean zehaztutakoaren arabera, toki-erakundeak, osoko bilkuraren erabaki baten bidez, finantza-saneamendurako edo zorra murrizteko plan bat onartu beharko du, gehienez bost urteko epean aurrezki garbiaren joera edo zorpetze-bolumena zuzentzeko, hurrenez hurren. Zorpetze-mailari dagokionez, ehuneko horren eta Toki-ogasunak arautzen dituen

Legearen testu bateginaren —martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen— 53. artikuluak zehaztutako ehunekoaren artekoa bada zorpetze-maila, lehen aipatutako muga horretara arte zuzendu beharko da. Gehiegizko zorpetzeko gainerako kasuetan, zorra murrizteko planak zor maila zuzendu beharko du, gehienez aipatutako azken manuan finkatutako ehunekoraino.

Plan horiek Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioan jakinarazi behar dira, artikulu honen 2. paragrafoan aipatzen den baimen-eskabidearekin batera.

Toki-erakundeko kontu-hartzaileak plan horien betetze-mailari buruzko urteko txosten bat egin beharko du, eta toki-korporazioko osoko bilkuraren aurrean aurkeztu, haren berri izan dezan; horretaz gain, Ogasun eta Herri Administrazio Ministeriora ere helarazi beharko du.

Aipatutako planei dagokienez ez-betetzeren bat gertatuz gero, toki-erakundeak ezin izango du edozein inbertsio-modalitate finantzatzeko epe luzeko zorpetze-eragiketarik hitzartu. Bestalde, Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioak ezohiko neurriak proposatu ahal izango ditu eta eraginpeko toki-erakundeek ezarri egin beharko dituzte. Tokierakundeek neurriok hartu ezean, Aurrekontu-egonkortasunari eta finantzairaunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 25. eta 26. artikuluetan ezarritako neurri hertsigarriak eta nahitaez bete beharrekoak aplikatu ahal izango dira.

7.Aurreko paragrafoetan aurreikusitakoari jarraiki, Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioan eman beharko da hitzartzen den zorpetze-eragiketa berriaren berri, sinatzen den egunetik kontatzen hasi eta hogeita hamar eguneko epean, betiere martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Ogasunak arautzen dituen Legearen Testu Bateginaren 55. artikuluan, eta Aurrekontu-egonkortasunari eta finantzairaunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoan aurreikusitako informazioa emateko betebeharrak garatzen dituen urriaren 1eko HAP/2105/2012 Aginduaren 17. artikuluan xedatutakoari jarraiki.

II. KAPITULUA

Txikizkako merkataritza eta merkatuaren batasuna

4. artikulua. 2013an, Merkataritza Ordutegiei buruzko abenduaren 21eko 1/2004 Legearen 5.5 artikuluko eskakizunak (Lege honen 7.2 artikuluan emandako idazketan) betetzen zituzten udalerrietan turista asko biltzen diren eremuak izendatzea.

Merkataritza Ordutegiei buruzko abenduaren 21eko 1/2004 Legearen 5.5 artikuluan ezarritako ondorioetarako, Lege honen 7.2 artikuluan emandako idazketan, uztailaren 4ko 8/2014 Errege Lege Dekretua indarrean sartzen denean turista asko biltzen diren eremu izendatzeko bete beharreko irizpideak betetzen dituzten udalerriak I. eranskinean deskribatzen dira.

Uztailaren 4ko 8/2014 Errege Lege Dekretua indarrean sartu eta sei hilabeteko epean, Autonomia Erkidego eskudunek turista asko biltzen diren eremuren bat izendatu ezean I. eranskinean bildutako udalerrietan, udalerri osoa halakotzat hartuko da eta merkatariek erabateko askatasuna izango dute establezimenduak urte osoan zehar irekitzeko.

5. artikulua. Aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretuaren hamaikagarren xedapen gehigarriko turista asko biltzen diren eremuak izendatzea.

Uztailaren 4ko 8/2014 Errege Lege Dekretua indarrean sartu eta bi hilabeteko epean, Autonomia Erkidego eskudunek turista asko biltzen diren eremu bat, gutxienez, izendatu ezean Aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretuaren hamaikagarren xedapen gehigarrian ezartzen diren baldintzak betetzen dituzten udalerrietan, udalerri osoa

halakotzat hartuko da eta merkatariek erabateko askatasuna izango dute establezimenduak urte osoan zehar irekitzeko.

6. artikulua. Txikizkako Merkataritza Antolatzeko urtarrilaren 15eko 7/1996 Legea aldatzea.

Aldatu egiten da Merkataritza txikizkariaren antolamenduari buruzko urtarrilaren 15eko 7/1996 Legearen 6. artikulua, eta hona nola gelditzen den idatzita:

«6. artikulua. Merkataritza-establezimenduak irekitzea, lekualdatzea edo handitzea.

1.Oro har, merkataritza-establezimenduak irekitzea, lekualdatzea edo handitzea ez dago baimen-araubideari atxikita.

2.Dena den, jarduera burutzeko beharrezkoak diren instalazio edo azpiegitura fisikoek ingurumenean, hiri-ingurunean eta ondare historiko-artistikoan kalteak eragin baditzakete eta arrazoi horiek ezin badira babestu erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko jakinarazpena eginda, merkataritza-establezimenduak ireki, lekualdatu edo handitu ahal izateko baimen bakar bat lortu beharko da; baimen hori mugagabea izango da. Baimen-araubideak araubide hori ezartzen duen legean behar adina oinarrituta egon beharko du.

3.Establezimendua ireki edo handitzeko baimen edo erantzukizunpeko adierazpenetan ezin izango da bildu instalazioari edo azpiegiturari berariaz lotuta ez dauden betekizunak, eta interes orokorreko ezinbesteko arrazoietan justifikatuta egon beharko dute.

Nolanahi ere, betekizun horiek ez dute baztertzaileak izan behar, proportzionatuak izan behar dute, argiak eta zalantzarik gabekoak, objektiboak, aldez aurretik jakinaraziak, iragartzeko modukoak, gardenak, irisgarriak eta 2. paragrafoan adierazitako arrazoietan oinarritutako irizpideei soilik erantzungo diete.

4.Inolaz ere ezin izango da betekizun ekonomikorik ezarri; besteak beste, baimena ematea honako betekizun hauen baldintzapean egotea: behar ekonomikoa dagoela, edo merkatuan eskaria dagoela, edo merkataritza-eskaintza gehiegizkoa dela egiaztatzea, jardueraren ondorio ekonomiko errealak edo ustezkoak ebaluatzea, edo jarduera agintaritza eskudunak finkatutako programazio ekonomikoaren helburuetara egokitzen den aztertzea; edo sektorearen barruan enpresaedo ekonomia-eredu jakin baten alde zuzenean edo zeharka egin dezaketen betekizunak. Era berean, merkataritza-establezimenduak jartzeko ezartzen diren baimen-prozeduretan lehiakideek esku hartzea debekatu da.

Administrazioaren esku-hartze araubideak honako bi lege hauetan aurreikusitakoaren araberakoak izango dira: Zerbitzu-jardueretara oztoporik gabe iristeari eta zerbitzuetan oztoporik gabe jarduteari buruzko azaroaren 23ko 17/2009 Legean, eta Merkatu-batasuna bermatzeari buruzko abenduaren 9ko 20/2013 Legean. Zehazki, ezin izango dira bildu azaroaren 23ko 17/2009 Legearen 10. artikuluan debekatutako betekizunak, ezta abenduaren 9ko 20/2013 Legearen 18. artikuluan aipatzen diren establezimenduaren askatasuna eta zirkulazio-askatasuna mugatzen duten jardunak ere.

5.Lurralde-administrazio eskudunari dagokio aurreko paragrafoetan aipatu diren baimenak ematea. Administrazio-prozeduran, merkataritza-establezimenduak irekitzeko, lekualdatzeko edo handitzeko beharrezkoak diren izapide guztiak bilduko dira. Aurkeztutako eskabideak hiru hilabeteko epean ebatzi eta jakinarazi behar dira, eta epe hori igarotakoan, eskabidea administrazio-isiltasunez baietsitzat hartuko da.

Baimenak hirugarrenei eskualdatzeko aukera egon badago, baina baimena eman duen administrazioari aldez aurretik jakinaraziz gero.»

7. artikulua. Merkataritza Ordutegiei buruzko abenduaren 21eko 1/2004 Legea aldatzea.

Merkataritza Ordutegiei buruzko 1/2004 Legea, abenduaren 21ekoa, honela geratu da idatzita:

Bat. Bi lerrokada berri eransten zaizkio 5. artikuluaren 4. paragrafoari. Honela egongo da idatzita:

«Zerrendatutako inguruabarrak betetzen diren kasuetan, eta Udal interesdunak turista asko biltzen diren eremua izendatzeko egindako proposamenean denboraedo lurralde-mugarik bilduz gero, proposamenean denboraedo lurralde-muga hori zertan oinarritzen den justifikatu beharko da, merkataritzaren eta turismoaren interesei jarraiki eta kontsumitzailearen mesedetan. Autonomia Erkidegoaren ustez murrizketa hori ez badago behar beste justifikatuta, udalerri osoa izendatuko da turista asko biltzen diren eremu, urte osorako.

Legerian xedatutako epean edo, horrelakorik ezean, sei hilabeteko epean Autonomia Erkidego eskudunak ez badu ebazten Udal interesdunaren eskabidea, Udal horrek proposatutakoa turista asko biltzen diren eremu izendatutakotzat hartuko da.»

Bi. 5. artikuluaren 5. paragrafoa aldatu egiten da; aurrerantzean, honela egongo da idatzita:

«5. Nolanahi ere, aurreko urtean 600.000 ostatu-gau baino gehiago izan dituzten 100.000 biztanletik gorako udalerrietan edo gurutze-ontzi turistikoak iristen diren eta aurreko urtean 400.000 bidaiari baino gehiago hartu dituzten portuak dituztenetan, turista asko biltzen dituen eremu bat gutxienez izendatuko da, gutxienez, betiere aurreko paragrafoan aurreikusitako irizpideak aplikatuta. Estatistikako Institutu Nazionalaren eta Estatuko Portuen argitalpenak izango dira informazio-iturri estatistika-datu horiek lortzeko garaian.

Datuok argitaratu eta sei hilabetera, autonomia-erkidego eskudunek aurreko lerrokadan adierazitako baldintza horiek betetzen dituen udalerrian turismo handiko eremuren bat izendatu ezean, udalerri osoa halakotzat hartuko da eta merkatariek erabateko askatasuna izango dute establezimenduak urte osoan zehar irekitzeko.»

8. artikulua. Zinemari buruzko abenduaren 28ko 55/2007 Legea aldatzea. Zinemari buruzko abenduaren 28ko 55/2007 Legea honela geratu da idatzita:

Bat. Hona hemen nola geratzen den idatzita 7. artikulua:

«7. artikulua. Enpresa zinematografikoen eta ikus-entzunezkoen Administrazio Erregistroa.

1.Zinematografia eta Ikus-entzunezko Enpresen Administrazio Erregistroa Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak kudeatzen du eta honako hauek erregistratuko dira bertan:

a) Emanaldi zinematografikorako aretoen titularrak, enpresa-forma izan ala ez izan, 15.1 artikuluko komunikazioari jarraiki.

b) Espainian finkatuta dauden eta jarduera zinematografikoarekin eta ikusentzunezkoarekin lotutako jarduerak egiten dituzten enpresen titular diren pertsona fisiko edo juridikoak, Lege honetan bildutako neurriren bat eskatzen badute.

2.Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak ofizioz egingo ditu erregistroak, dagokien jarduera-atalean, eta erregelamendu bidez zehaztutako baldintzen arabera.

3.Erregistroa publikoa izango da eta azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 37. artikuluan xedatutakoaren arabera arautuko da sarbidea; horrek araberakoak

izango dira, halaber, Erregistroaren funtzionamendua, egitura eta, hala badagokio, bertan bildutako datuen publizitatea.

4.Enpresa bat Autonomia Erkidego batek ezarrita duen zinematografiako eta ikus-entzunezko enpresen erregistroan erregistratzen bada, Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren erregistroan ere erregistratuta geratuko da, dagokion jarduera-atalean.

5.Halaber, aldez aurretik eskaera eginda, dagokien jarduera-atalean erregistratu ahal izango dira Espainian finkatuta dauden eta jarduera zinematografikoarekin eta ikus-entzunezkoarekin lotutako jarduerak egiten dituzten enpresen titular diren pertsona fisiko edo juridikoak, baldin eta, Lege honetan bildutako neurriren baten eskaerarik egin gabe ere, edozein HerriAdministraziorekiko prozeduraren batean erregistratuta daudela egiaztatu behar badute eta Administrazio horrek ez badu zinematografiako eta ikus-entzunezko enpresen berezko erregistrorik.»

Bi. Ezabatu egiten da 11. artikuluaren 1. paragrafoa, eta 2. paragrafoa paragrafo bakar bihurtzen da, zenbakirik gabe.

Hiru. Hona hemen nola geratzen den idatzita 12. artikulua:

«12. artikulua. Zinematografiako edo ikus-entzunezko obra baten espainiar nazionalitatearen ziurtagiria.

Zinematografiako film baten edo zinema-aretoetan merkataritzako ustiapenera bideratuta ez dagoen ikus-entzunezko beste obra baten espainiar nazionalitatearen ziurtagiria Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak edo dagokion Autonomia Erkidegoak emango du, betiere 5. artikuluan aurreikusitako baldintzak betetzen dituela egiaztatu ostean.»

Lau. Ezabatu egiten da 14. artikuluaren 1. paragrafoa, eta 2. paragrafoa paragrafo bakar bihurtzen da, zenbakirik gabe.

Bost. Honela idatzita gelditzen dira 15. artikuluaren 1. eta 4. paragrafoak:

«1. Emanaldi zinematografikorako aretoen titularrek, jarduerari ekin aurretik, ustiatzen dituzten areto guztien zerrendaren berri ematen duen komunikazioa bidali behar dute Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutura edo zinematografiko eta ikus-entzunezko enpresen berezko erregistroa duen Autonomia Erkidegoko dagokion organora. Komunikazio hori egin behar da, hurrengo artikuluan aipatuko diren asistentzia kontrolatzeko eta errendimenduak aitortzeko ezarritako prozedurak betetzen direla egiaztatzeko, bai eta 18. artikuluan ezarritako pantaila-kuotaren betebeharra kontrolatzeko ere; komunikazio horren edukia erregelamendu bidez zehaztuko da.»

«4. Erregelamendu bidez zehaztuko diren baldintzetan, Herri Administrazioek emanaldi zinematografikoak doan edo prezio sinboliko baten truke egiten badituzte, programazioan ez dituzte sartuko emanaldi-aretoetan estreinatu zirenetik 12 hilabetetik beherako antzinatasuna duten filmak, honako kasu honetan izan ezik: emanaldi zinematografikoak egiten dituztenen eta sektore bideografikoaren ordezkariek Administrazio horiei jakinarazten badiete ez zaiola kalterik egiten beren merkataritza-jarduerari.»

Sei. 39.3. artikuluaren d) idatz-zatia aldatu da, eta honela gelditu da idatzita:

«d) 15.1 artikuluan aipatzen den komunikazioaren betebeharra ez betetzea, bai eta emandako datuak okerrak edo faltsuak izatea ere.»

III. KAPITULUA

Truke-tasen mugak txartelekin egiten diren ordainketa-eragiketetan

9. artikulua. Xedea eta aplikazio-eremua.

1.Kapitulu honen xedea truke-tasen gehieneko mugak arautzea da, Espainian kokatuta dauden saltokietako terminaletan zordunketaedo kreditu-txartelaren bidez egiten diren ordainketa-eragiketetan eska daitezkeen truke-tasei dagokienez, merkaturatzeko edozein bide erabilita ere, eta betiere Espainian ezarritako ordainketazerbitzuen hornitzaileen lehiaketa beharrezkoa baldin bada.

2.11. artikulua ez da aplikatu behar enpresa-txartelen bidez egindako eragiketetan, ez eta kutxazain automatikoetan dirua ateratzen denean ere. Era berean, ordainketatxartelen hirutariko sistemak artikulu horretatik salbuetsita geratuko dira, honako kasu honetan izan ezik: beste zerbitzu-hornitzaile batzuei lizentziak ematen badizkiete ordainketa-txartelak egiteko edo erosteko.

Halaber, 11. artikulua ez zaie aplikatuko sare mugatu batean soilik erabil daitezkeen txartelekin egindako eragiketei, hain justu erabilera mugatuko ordainketa-tresnen bidez premia espezifikoak betetzeko diseinatutako sareak izaten direlako, edo bestela, txartelaren titularrak soilik igorlearen lokaletan eskura ditzakeelako ondasun edo zerbitzuak, igorle profesional batekin egindako merkataritza-hitzarmen baten bitartez zuzenean lotuta dauden zerbitzu-hornitzaileen sare mugatuaren barruan, edo bestela ondasun edo zerbitzu mota jakin eta mugatu batzuk eskuratzeko soilik erabil daitezkeelako.

10. artikulua. Definizioak.

1.Kapitulu honetan aurreikusitakoaren ondorioetarako, honako hauek honela ulertuko dira:

a) «Truke-tasa»: Txartel bidezko ordainketa-eragiketa batean parte hartzen duten onuradunaren eta agindu-emailearen ordainketa-zerbitzuen hornitzaileen artean egiten den eragiketa bakoitzeko, zuzenean edo zeharka, ordaintzen den komisio edo ordainsari oro.

b) «Deskontu-tasa»: Txartel bidez egindako eragiketa bakoitzean, ordainketaeragiketaren onuradunak ordainketa-zerbitzuen hornitzaileari ordaintzen dion komisio edo ordainsari oro; tasa horretan sartzen dira truke-tasa, prozesatzeagatiko eta ordainketasistemaren komisioa, eta eskuratzailearen marjina.

c) «Zordunketa-txartela»: Ordainketa-zerbitzuei buruzko azaroaren 13ko 16/2009 Legearen 2. artikuluko 9. paragrafoan definitzen denari jarraiki, ordainketa-zerbitzuen hornitzaile batek egiten duen ordainketa-tresna, titularrak afiliatutako enpresa edo establezimenduetan ondasunak edo zerbitzuak erosi ahal izan ditzan; txartel hori erabiltzeak esan nahi du txartelari atxikitako ordainketa-kontuan dagoen saldotik berehala hartzen dela dirua, gero onuradunari transferentzia egiteko. Era berean, Diru Elektronikoari buruzko uztailaren 26ko 21/2011 Legearen 1.2 artikuluan bildutako definizioarekin bat datozen aurreordainketako txartelak ere izan daitezke.

d) «Kreditu-txartela»: Ordainketa-zerbitzuei buruzko azaroaren 13ko 16/2009 Legearen 2. artikuluko 9. paragrafoan definitzen denari jarraiki, ordainketa-zerbitzuen hornitzaile batek egiten duen ordainketa-tresna; txartel horren bitartez, txartela ematen duen entitateak kreditu-linea bat eskaintzen dio txartelaren titularrari.

e) «Enpresa-txartela»: Enpresei edo sektore publikoko erakundeei egiten zaien ordainketa-txartel oro, betiere langileen gastu profesionalak ordaintzeko soilik erabiltzen bada; edo norberaren kontura jarduten duten pertsona fisikoei emandako txartel oro, betiere pertsona horren edo haren langileen gastu profesionalak ordaintzeko soilik erabiltzen bada.

f) «Saltokiko terminala»: Merkataritza-establezimendu edo enpresetan jarritako gailua edo ekipo materiala, edo horien antzeko aplikazio informatikoak, ondasun edo

zerbitzuen ordainketa zordunketaedo kreditu-txartel bidez onartzeko aukera izan dezaten establezimendu edo enpresa horiek.

g) «Ordainketa-txartelen sistema»: Xedapen, praktika, arau edo jarraibideen multzo bakarra, sistema berari atxikitako ordainketa-zerbitzuen hornitzaileen artean sistema horren bereizgarri den bandera edo markapean ematen diren txartelekin ordaintzeko egiten den operatibaren funtzionamendua arautzen duela.

h) «Ordainketa-txartelen lautariko sistema»: Ordainketa-txartelen sistema horretan, txartel baten titularraren ordainketa-kontutik onuradun baten ordainketa-kontura egiten dira ordainketak, sistema bat bitartekari dela, eta sistema horretan sartzen dira txartelaren titularraren ordainketa-zerbitzuen hornitzailea (ordainketa-txartelen igorlea) eta onuradunaren ordainketa-zerbitzuen hornitzailea (eskuratzailea) .

i) «Ordainketa-txartelen hirutariko sistema»: Ordainketa-txartelen sistema horretan, ordainketa-kontu batetik beste ordainketa-kontu batera egiten dira ordainketak, baina lehengo kontuaren titularra sistema da, txartelaren titularraren izenean, eta bigarren kontuaren titularra ere sistema da, onuradunaren izenean.

2.Nolanahi ere, artikulu honetan esanbidez definitu ez diren kontzeptuei dagokienez, Ordainketa-zerbitzuei buruzko azaroaren 13ko 16/2009 Legearen 2. artikuluan bildutako definizioak aplikatuko dira.

11. artikulua. Truke-tasen gehieneko mugak.

1.Zordunketa-txartelen bidez egindako eragiketetan, eragiketa bakoitzeko truketasak ezin izango du gainditu eragiketaren balioaren % 0,2, eta gehienez ere 7 zentimo izango dira.

Eragiketaren zenbatekoa hogei euro baino txikiagoa baldin bada, eragiketa bakoitzeko truke-tasak ezin izango du gainditu eragiketaren balioaren % 0,1.

2.Kreditu-txartelen bidez egindako eragiketetan, eragiketa bakoitzeko truke-tasak ezin izango du gainditu eragiketaren balioaren % 0,3.

Eragiketaren zenbatekoa hogei euro baino txikiagoa baldin bada, eragiketa bakoitzeko truke-tasak ezin izango du gainditu eragiketaren balioaren % 0,2.

3.Goiko paragrafoetan aipatutako mugak aplikatzearen ondorioetarako, ordainketatxartelen igorle den ordainketa-zerbitzuen hornitzaile batek ordainketa-eragiketekin edo horien jarduera osagarriekin loturik jasotzen duen komisio, ordainsari edo konpentsazio garbi oro truke-tasaren barruko zatitzat hartuko da.

12. artikulua. Gastuak agindu-emaileari egozteko debekua.

Aurreko artikuluan aurreikusitakoaren arabera, truke-tasak mugatuta dituzten

ordainketa-eragiketen onuradunek ezin izango diote agindu-emaileari eskatu zordunketaedo kreditu-txartela erabiltzeagatik gastu edo kuota gehigarririk ordaintzeko.

13. artikulua. Espainiako Bankuari jakinarazteko betebeharrak.

1.Ordainketa-zerbitzuen hornitzaileek Espainiako Bankuari jakinarazi beharko diote zenbateko deskontu-tasak eta truke-tasak jasotzen dituzten ordainketa-zerbitzuen truke, txartel bidezko eragiketetan.

2.Espainiako Bankuak erabakiko du informazio hori nola helarazi behar den eta zer eduki eta maiztasunarekin. Edonola ere, jasotako informazio horrek ordainketa-zerbitzuen hornitzaileen arteko konparazioak egitea ahalbidetu behar du, eta argi eta garbi adierazi zer tasa jasotzen diren, ordainketa motaren eta onuradunaren arabera.

3.Informazio hori Espainiako Bankuaren gune elektronikoan eta ordainketazerbitzuen hornitzailearen gune elektronikoan egongo da eskuragarri.

14. artikulua. Segimendua.

Txartel Elektroniko bidezko Ordainketen Behatokia 2006ko ekainaren 2ko Ministroen Kontseiluaren Erabaki bidez sortu zen; Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak, Behatoki horren barruan, kapitulu honetan aurreikusitakoaren aplikazioari jarraipena egingo dio eta, bereziki, zenbateko txikiko eragiketetan duen eraginari. Era berean, kapitulu honetan aurreikusitako truke-tasaren mugak kostuetan, hau da, ordainketazerbitzuen hornitzaileek ordainketa-zerbitzuen erabiltzaile diren kontsumitzaileei eta dendei egozten dizkieten kostuetan izan dezakeen eraginari ere erreparatu behar zaio, kostuen translaziorik gerta ez dadin.

15. artikulua. Zehapen-araubidea.

Aurreko 9. artikulutik 14. artikulura bitarte bildutako xedapenak antolamenduko eta diziplinako arautzat hartuko dira. Horiek ez betetzea arau-hauste oso larritzat joko da, baldin eta noizbehinkako gertaera edo gertaera isolatua ez bada; kasu horretan, arauhauste larritzat hartu eta zigortuko da, betiere Kreditu-entitateen antolamendu, gainbegiraketa eta kaudimenari buruzko ekainaren 26ko 10/2014 Legean aurreikusitakoari jarraiki.

II. TITULUA

Azpiegiturak eta garraioa

I. KAPITULUA

Abiazio zibila; Hegazkintza zibila

1.atala. Aireportuko erregulazioaren arloko xedapen orokorrak

16. artikulua. Helburua eta xedea.

Aena, S.A. sozietatearen interes orokorreko aireportu-sareari aplikatu beharreko

esparru juridikoa ezartzearen helburua da herritarren mugikortasuna eta ekonomiaren, gizartearen eta lurraldearen kohesioa bermatzea, interes orokorreko arrazoiengatik, eta horretarako, honako alderdi hauek ziurtatu behar dira: aireportu-azpiegituren irisgarritasuna, nahikotasuna eta egokitasuna; aireportu-sarearen jasangarritasun ekonomikoa eta sarearen kudeaketa efizientea, ahalik eta kostu txikienarekin; eta oinarrizko aireportu-zerbitzuak modu jarraituan eta egoki ematea, kalitateari, erregulartasunari eta segurtasunari dagokienez, eta aldi berean, aire-garraiorako azpiegitura-sare nahikoa izango dela bermatuta.

Xede horretarako, honako hauek arautu dira:

a) Interes orokorreko aireportu-sarea mantentzeko betebeharra.

b) Sarean sartutako aireportu-azpiegituren edukiera-estandarrak eta zerbitzuaren kalitate-mailak finkatzea, bai eta azpiegitura horien zerbitzuaren gutxieneko baldintzen araubidea, inbertsioen araubidea eta bidaiari bakoitzeko gehieneko diru-sarrerak ere; kostu efizienteak, ez-diskriminatzaileak eta objektiboak soilik hartuko dira kontuan, Aireportuak Arautzeko Dokumentuaren (DORA) bitartez.

c) Aireportu-tarifak onartzeko eta aldatzeko prozedura, eta tarifa horiek finkatzeko gardentasuneta kontsulta-baldintzak.

d) Goiko paragrafoetan xedatutakoa eta aplikatu beharreko zehapen-araubidea betetzen direla gainbegiratzea eta kontrolatzea.

17. artikulua. Interes orokorreko aireportuen zuzeneko kudeaketa.

1.Lege honetan biltzen diren interes orokorreko aireportuen kudeaketarako aldaketak aldaketa, Estatuak beretzat gordetzen du oraindik ere interes orokorreko aireportuen zuzeneko kudeaketa. Kudeaketa horretan sartzen dira, gutxienez, honako hauek:

a) Aire-trafikoa eta -garraioa antolatzeko funtsezkoak diren aireportu-zerbitzuak arautzea eta gainbegiratzea, bai eta, berez aeronautikakoak ez diren arren, horietan eragina izan dezaketen eta aireportuko trafikoaren bolumena dela-eta, aireportuak behar bezala funtzionatzeko ezinbestekotzat jotzen diren zerbitzuak ere.

b) Greba eginez gero,gutxieneko zerbitzuak finkatzea.

c) Gidaplanak egitea, onartzea eta jarraitzea.

d) Aireportuak Arautzeko Dokumentua edo interes orokorreko aireportuen funtzionamendu-irizpideak zehazten dituen beste edozein dokumentu edo plan, eta plan ekonomiko finantzarioak arautzea, onartzea eta gainbegiratzea, bereziki, Aena, S.A. sozietateak kudeatzen dituen aireportuen sareari dagokionez, eta aireportuetako tarifak eta operadore nahiz erabiltzaileei eskatu beharreko prezioak finkatzea.

e) Zehatzeko ahala erabiltzea.

f) Indarreko legerian esleitzen zaion oro.

Autonomia Erkidegoek interes orokorreko aireportuen kudeaketan parte hartu dute, Estatuko legerian xedatzen den moduan eta, bereziki, Aireportuen Koordinaziorako Komiteen bitartez.

2.1. paragrafoan xedatutakoak ez du esan nahi Estatuak aireportuetako, heliportuetako eta gainerako aerodromoetako segurtasun operazionalaren arloan duen eskumen esklusiboa alde batera utzi behar denik, ez eta aduanen, mugen kontrolaren eta segurtasunaren arlokoa ere.

3.Aena, S.A. sozietateak kudeatzen duen interes orokorreko aireportu-sarea interes orokorrekotzat hartzen da.

18. artikulua. Izen-aldaketa.

1.«Aena Aeropuertos S.A.» Estatuko merkataritza-sozietatea Inbertsioa sustatu eta enplegua sortzeko zerga-, laneta liberalizazio-arloko jarduketei buruzko abenduaren 3ko 13/2010 Errege Dekretu Legearen 7. artikuluan ezarritakoaren arabera sortu zen; orain, Aena, S.A. du izen berria.

2.1990. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 29ko 4/1990 Legearen 82. artikuluaren bidez sortutako Aeropuertos Españoles y Navegación Aérea (Aena) enpresa-entitate publikoaren izen berria Enaire da.

Enairek jarraitu egingo du, ekainaren 29ko 4/1990 Legearen 82. artikuluan aurreikusitako izaera eta araubide juridiko berarekin, eta egun aire-nabigazioaren eta aireespazioaren arloan dituen eskumenak soilik baliatzen jarraituko du; horretaz gain, airetrafikoaren kudeaketa-sare nazionalaren nazioko eta nazioarteko operatiba koordinatuko du, bai eta aire-espazioa modu efizientean kudeatzeko erabilerekin loturiko beste batzuk ere, erabiltzaileen beharrak aintzat hartuta; Estatuko Administrazio Orokorraren eta aireportuen arloko botere esleitzaileen baliabide propio instrumentala eta zerbitzu teknikoa den aldetik, horren ondoriozko eginkizunak beteko ditu.

19. artikulua. Aireportuen eremuko definizioak.

Kapitulu honetako 1-4 atalen eta horien xedapen osagarrien ondorioetarako, honako

definizio hauek finkatu dira:

a) Aireportua: Aena, S.A. sozietateak kudeatzen dituen aireportu eta heliportuak.

b) Bidaiari bakoitzeko urteko gehieneko diru-sarrera (IMAP) : Aireportuak Arautzeko Dokumentuan (DORA) bidaiari bakoitzeko batez besteko diru-sarreraren urteko gehieneko

maila, Lege honetan xedatutako metodologiaren arabera, eta ondare-prestazio publikoen bidez ordaindutako oinarrizko aireportu-zerbitzuen kostua estaltzeko beharrezkoak diren diru-sarrerak –aireportuetakoak– barnean hartuta. Horiek zehazteko, nazioartean garatu eta hedatzearekin lotura duten jarduerek eragindako diru-sarrerak, gastuak, inbertsioak eta gainerako partidak ez dira aintzat hartuko.

c) Bidaiari bakoitzeko urteko gehieneko diru-sarrera doitua (IMAAJ) : ekitaldi bakoitzean, Aireportuak Arautzeko Dokumentuan (DORA) ezarritako bidaiari bakoitzeko urteko gehieneko diru-sarrerari (IMAP) honako hauek aplikatzearen emaitza: Aireportuak Arautzeko Dokumentuan (DORA) ezarritako pizgarri eta zigorrak aplikatzearen ondoriozko zuzenketak; bidaiari bakoitzeko gehieneko diru-sarrera doitua % 100 betetzeko faktoreak, eta inbertsioengatiko desbideratzeak, betiere 3. atalean aurreikusitakoari jarraiki.

d) Erabiltzaileak ordezkatzen dituzten elkarteak: Espainiako trafikoaren bolumen adierazgarri bat ordezkatzen duten aire-konpainiek osatzen dituzten nazioko eta nazioarteko elkarteak, Aena, S.A. sozietatearen aireportu-sarean bidaiari-bolumen handieneko 15 konpainia garrantzitsuenak –goiko elkarteetan ordezkatuta ez badaude–, eta, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren ebazpenei jarraiki, Aire Dokumentuaren (DORA) proposamena egiteko eta aireportu-tarifak finkatzeko gardentasuneta kontsulta-prozeduran parte hartu behar duten aire-konpainiak eta bestelako erabiltzaileak.

Hegazkintza orokorreko edo kirol-hegazkinetako, aire-lanetako eta aireontzi historikoetako erabiltzaileek edo karga-garraioak presentzia garrantzitsua duten aireportuen kasuan, erabiltzaileak ordezkatzen dituzten elkartetzat hartuko dira dagokion aireportuan urteko trafiko-bolumen adierazgarria ordezkatzen duten operadoreek osatzen dituzten nazioko edo nazioarteko elkarteak.

Idatz-zati honetan aurreikusitako ondorioetarako, aintzat hartuko den trafiko-bolumena honako hau izango da: kontsulta egiten den unearen segidako aurreko urte naturalean egiaztatu dena.

20. artikulua. Eskumenak, laguntzeko betebeharra eta finantzaketa.

1.Ministroen Kontseiluari dagokio Aireportuak Arautzeko Dokumentua (DORA) onartzea, bai eta interes orokorreko aireportuen sareko aireportuetako instalazio edo azpiegiturak –20 milioi euro edo gehiagoko balioa dutenak– besterentzeko edo ixteko baimena ematea ere.

2.Azpiegitura, Garraio eta Etxebizitzako estatu-idazkariari dagokio interes orokorreko aireportuen sareko aireportuetako instalazio edo azpiegiturak –20 milioi euro baino gutxiagoko balioa dutenak– besterentzeko edo ixteko baimena ematea, eta Aireportuak Arautzeko Dokumentuaren (DORA) jarraipena egitea, Hegazkintza Zibileko Zuzendaritza Nagusiaren bitartez.

3.Sustapen Ministerioak, Hegazkintza Zibileko Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Aireportuak Arautzeko Dokumentua (DORA) prestatuko du eta Aena, S.A. sozietatearen aireportu-kudeaketaren jarraipena egingo du, besteak beste, Dokumentu hori prestatzeko beharrezkoa den informazio guztia lortzearren.

4.Aire Segurtasunaren Estatuko Agentziari dagokio Aireportuak Arautzeko Dokumentuari (DORA) eta horren aldaketei buruzko txostena egitea, betiere 29.1 artikuluaren a) idatz-zatiko 2. eta 3. zenbakietan, c) idatz-zatian, d) idatz-zatiko 1-3 zenbakietan –biak barne–, f) idatz-zatiko 2-7 zenbakietan –biak barne–, eta i idatz-zatian aurreikusitakoari dagokionez; halaber, Dokumentua betetzen ote den gainbegiratu ere egin behar du, paragrafo horiei dagokienez, eta 4. paragrafoan aurreikusitako arauhausteen eta zehapenen araubidea aplikatu behar du, bere eskumenen eremuan.

5.Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari dagokio Aireportuak Arautzeko Dokumentuari (DORA) eta horren aldaketei buruzko txostena egitea, 29.1 artikuluaren b) ,

d) eta f) -j) idatz-zatietan aurreikusitakoari dagokionez, eta DORAren proposamenean sarearen jasangarritasuna bermatzen ote den aztertu beharko du bereziki; horretaz gain, Aena S.A. sozietateak burututako gardentasuneta kontsulta-prozedura gainbegiratu behar du, kapitulu honetan aurreikusitakoari jarraiki; aireportu-tarifak modu

ez-diskriminatzailean aplikatzean direla zaindu; Aena, S.A. sozietateak aireportu-tarifei eta horien aldaketei buruz hartzen dituen erabakien aurrean aire-konpainiek edo beste erabiltzaile batzuek aurkez ditzaketen errekurtsoak ebatzi beharko ditu; eta bere eskumeneko diren gaietan ezarritako betebeharrak ez betetzearen ondorioz aurreikusitako arau-hausteen eta zehapenen araubidea aplikatu.

6.Aena, S.A. sozietatea eskumen horiek baliatzen laguntzera behartuta dago, eta eskatzen zaion informazio guztia eman beharko du.

7.Aire Segurtasunaren Estatuko Agentziak, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak eta Hegazkintza Zibileko Zuzendaritza Nagusiak artikulu honetan araututako jarduerak finantzatuko dituzte, legez ezarritako tasen bitartez. Aena, S.A. sozietateak kontzeptu horrengatik ordaindu behar dituen tasen kostua Lege honen VIII. eranskinean aipatzen den Beharrezko Sarrera Arautuan (IRR) sartuko da.

2.atala. Aireportuko erregulazioa

21. artikulua. Interes ekonomiko orokorreko zerbitzua.

Aena, S.A. sozietateak kudeatzen duen interes orokorreko aireportu-sarea interes

ekonomiko orokorreko zerbitzua da, eta herritarren mugikortasuna eta ekonomiaren, gizartearen eta lurraldearen kohesioa bermatzen ditu nazio osoan. Era berean, Aena S.A. sozietatearen interes orokorreko aireportu-sareak aire-garraioaren beharrak bermatzen ditu Estatuko lurraldean.

Interes ekonomiko orokorreko zerbitzu den aldetik, interes orokorreko aireportuen sarea kudeatzen duenean Aena, S.A. sozietateak honako hauek ziurtatu behar ditu nahitaez, kapitulu honetan aurreikusitako baldintzetan: sarearen mantentze-lanak; aireportu-azpiegituren irisgarritasuna, nahikotasuna eta egokitasuna; sarearen jasangarritasun ekonomikoa, eta oinarrizko aireportu-zerbitzuak modu jarraituan eta egoki ematea, kalitatearen, erregulartasunaren eta segurtasunaren baldintza egokietan.

22. artikulua. Interes orokorreko aireportu-sarea mantentzeko bermeak.

Aire Segurtasunari buruzko uztailaren 7ko 21/2003 Legearen 9.1 artikuluan aurreikusitako baimenak lortzeko aukera alde batera utzi gabe, interes orokorreko arrazoiengatik, Aena, S.A. sozietateak ezin izango du besterendu edo itxi, erabat edo partzialki, interes orokorreko aireportu-sareko edozein aireportutan aireportu-zerbitzua ematen jarraitzeko beharrezkoa den instalazio edo azpiegitura oro, Ministroen Kontseiluak esanbidez baimena ematen ez badu, betiere Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeak aldez aurretik txostena eginda 20 milioi euro edo gehiagoko balioa duten instalazio edo azpiegiturak badira, edo Azpiegitura, Garraio eta Etxebizitzako estatuidazkariak aldez aurretik baimena ematen ez badu, 20 milioi euro baino gutxiagoko balioa dutenen kasuan: Bi kasuetan, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak txostena egin beharko du nahitaez.

Aireportuetako instalazio edo azpiegituraren bat ixtea edo saltzea ahalbidetuko lukeen prozedura erregelamendu bidez garatu ahal izango da. Erregelamendu bidezko garapen horretan, halaber, besterentze-prozesuan sortzen diren gainbalioengatik Estatuari egindako transferentziak aipatu ahal izango dira.

Instalazio edo azpiegitura horiek baimenik gabe saltzea erabat deusez izango da. Artikulu honetan aurreikusitako baimena eman ahal izango da soilik Aena, S.A.

sozietateak proposatutako besterentzeak edo ixteak ez badu sarearen jasangarritasun ekonomikoan eragiten, eta interes orokorreko aireportu-sare nahikoari eustea ahalbidetzen badu, betiere kapitulu honetan aurreikusitakoaren arabera, interes ekonomiko orokorreko zerbitzu den aldetik eska dakizkiokeen aurreikusitako interes orokorreko helburuak bermatzeko moduan.

23. artikulua. Aireportuak Arautzeko Dokumentua.

Aireportuak Arautzeko Dokumentua (DORA) tresna bat da; hain zuzen ere, Aena S.A. sozietatearen aireportu-sarearen oinarrizko aireportu-zerbitzuak egoki ematen direla eta aireportu-azpiegituren irisgarritasuna, nahikotasuna eta egokitasuna bermatzeko beharrezkoak diren gutxieneko baldintzak bost urteko aldietarako zehazteko oinarrizko tresna.

24. artikulua. Aena, S.A. sozietatearen proposamena Aireportuak Arautzeko Dokumentuari (DORA) eta kontsultei dagokienez.

1.Indarreko Aireportuak Arautzeko Dokumentua (DORA) aplikatu beharreko azken ekitaldiaren urtarrilaren 1ean, beranduenez, Aena, S.A. sozietateak erabiltzaileak ordezkatzen dituzten elkarteei kontsultak egiteko prozesua abiarazi beharko du, hurrengo bosturtekorako Aireportuak Arautzeko Dokumentuaren (DORA) bere proposamenari dagokionez.

2.Aena, S.A. sozietateak Aireportuak Arautzeko Dokumentuan (DORA) bosturtekoaren urte bakoitzerako egin duen proposamena balioetsi ahal izateko informazio nahikoa emango die erabiltzaileak ordezkatzen dituzten elkarteei, bai eta aldagai operatibo eta finantzario nagusietan espero diren balioak ere, dela sare osorako, dela urtean bost milioi bidaiari baino gehiago dituzten sareko aireportuetarako indibidualizatuta; halaber, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak ebazpen bidez ezarritako informazio oro ere eman beharko die. Aire-konpainiekin eta sareko beste erabiltzaileekin kontsultak egiten diren bitartean, horiek 3. atalean aurreikusitako informazioa eman beharko diote Aena, S.A. sozietateari, gardentasuneta kontsulta-prozedurari dagokionez, eta Dokumentuaren proposamenak biltzen duen bost urteko aldirako.

Kontsulten gutxieneko iraupena bi hilabete izango da, eta epe horretan ohar edo esatekorik ez bada jasotzen, kontsulta-prozesua burututzat joko da.

Aireportuak Arautzeko Dokumentuaren (DORA) proposamenaren eta proposamen horri buruzko informazioaren berri eman beharko da Hegazkintza Zibileko Zuzendaritza Nagusian eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalean, erabiltzaileak ordezkatzen dituzten elkarteetara igortzen den egun berean.

Kontsulta horien esparruan, Aena, S.A. sozietateak, aire-konpainiek eta sarearen beste erabiltzaile batzuek Aireportuak Arautzeko Dokumentuaren (DORA) proposamenari buruz emandako informazioa Lege honen 35. artikuluko 3. eta 4. paragrafoetan aurreikusitako babespean egongo da.

3.Kontsulten aldia amaitu eta, gehienez ere, indarreko Aireportuak Arautzeko Dokumentua (DORA) aplikatu beharreko azken ekitaldiaren martxoaren 15ean, Aena, S.A. sozietateak Aireportuak Arautzeko Dokumentuan (DORA) ezartzen diren elementuetako bakoitzaren proposamen zehatza aurkeztuko du Hegazkintza Zibileko Zuzendaritza Nagusian, 2. atal honetan aurreikusitakoari jarraiki. Proposamenarekin batera, egindako kontsultaren egiaztapena, kontsultaren emaitzari buruzko informazio zehatza eta kontsultan proposatutako oharren balioespena egiten duen dokumentua aurkeztu behar dira, bai eta proposamenaren elementu guztiak egiaztatzeko dokumentazioa ere.

Aena, S.A. sozietateak Hegazkintza Zibileko Zuzendaritza Nagusira bidalitako dokumentazioaren kopia helaraziko du Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalera, hurrengo artikuluan aurreikusitako txostena egin aurretik aztertu ahal izateko. Era berean, Aireportuak Arautzeko Dokumentuaren (DORA) proposamenaren kopia ere igorriko du, jakinaren gainean egoteko, Autonomia Erkidegoetan eta Autonomia Estatutua duten Hirietan eratutako Aireportuen Koordinaziorako Komiteetara.

25. artikulua. Aireportuak Arautzeko Dokumentua (DORA) prestatzea eta onartzeko proposatzea.

1.Hegazkintza Zibileko Zuzendaritza Nagusiari dagokio Aireportuak Arautzeko Dokumentua (DORA) prestatzea eta Sustapen Ministerioko organo eskudunean aurkeztea, gero Ministroen Kontseiluan onar dezaten, Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeak aldez aurretik txostena eginda.

2.Aurreko artikuluan aurreikusitako epea igaro eta Aena, S.A. sozietatearen proposamenik ez bada jaso, proposamena aurkezteko eskaeraren aukera alde batera utzi gabe, Hegazkintza Zibileko Zuzendaritza Nagusia prozedura izapidetzen hasiko da ofizioz, eta amaitu arte jarraituko du horrekin, Aena, S.A. sozietateari eta erabiltzaileak ordezkatzen dituzten elkarteei entzunaldia emanda.

Aireportuak Arautzeko Dokumentuaren (DORA) proposamenik ez egoteak eragindako gastuak Aena, S.A. sozietatearen kargu geratuko dira.

3.Aireportuak Arautzeko Dokumentua (DORA) onartzeko izapidetze-prozeduran, Hegazkintza Zibileko Zuzendaritza Nagusiak, beranduenez uztailaren 1ean, txostena egiteko eskatuko die Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari eta Aire Segurtasunaren Estatuko Agentziari, bakoitzak dagokion eskumen-eremuan. Era berean, prozedura horretan Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren Politika Ekonomikoko Zuzendaritza Nagusiak txostena egin beharko du, tarifen balioei dagokienez. Horretarako, bi hilabeteko epea izango dute txosten horiek egiteko, Hegazkintza Zibileko Zuzendaritza Nagusiaren eskaera jasotzen denetik kontatzen hasita.

Horretaz gain, eta Aena, S.A. sozietateak Aireportuak Arautzeko Dokumentuaren (DORA) proposamenarekin batera aurkeztutako dokumentazioa alde batera utzi gabe, Dokumentu horren onarpen-proposamena prestatzeko beharrezkoak diren aurreikuspenak –kostuei, diru-sarrerei eta bidaiariei dagokienez– zehaztearren, Hegazkintza Zibileko Zuzendaritza Nagusiak beharrezko iritzitako dokumentazio guztia eskatu ahal izango dio Aena, S.A. sozietateari, operadorearen auditatutako kostu eta diru-sarreren azken balio errealak ere barnean hartuta, eta Lege hau indarrean sartzen denetik aurrera Aena, S.A. sozietateak izan beharko duen aireportuaren arabera banandutako kontabilitate analitikoa ere bai.

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak aireportuaren arabera banandutako kontabilitate analitikoa aurkezteko eskatu ahal izango du, esleituta dituen eskumenak baliatzean.

4.Proposamenean, bosturteko berrirako beharrezko sarrera arautuen zati izaki, Hegazkintza Zibileko Zuzendaritza Nagusiak konpentsazioak aintzat hartu beharko ditu; hain zuzen ere, benetan egindako inbertsioen bolumena aurreko Aireportuak Arautzeko Dokumentuan (DORA) aurreikusitakoa baino txikiagoa izateagatiko konpentsazioak. Lege honen VIII. eranskinean zehaztuko dugu konpentsazio horien definizioa zein den eta nola kalkulatu behar diren.

26. artikulua. Aireportuak Arautzeko Dokumentua (DORA) onartzea.

1.Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeak aldez aurretik txostena egin ostean, Sustapen Ministerioak proposatuta, Ministroen Kontseiluak Aireportuak Arautzeko Dokumentua (DORA) onartuko du. Dokumentu hori prestatzeko, Sustapen Ministerioak, Hegazkintza Zibileko Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, aurreko artikuluko 3. paragrafoan aurreikusitako txostenak eskatuko ditu.

2.Aireportuak Arautzeko Dokumentuak (DORA) bost urteko aldietan aplikatuko dira, hau da, eraginpeko bosturtekoaren lehen ekitaldiko urtarrilaren 1etik aldi horretako azken ekitaldiko abenduaren 31ra bitarte, hurrengo 3. paragrafoan aurreikusitako luzapena alde batera utzi gabe.

3.Aireportuak Arautzeko Dokumentuak (DORA) indarreko Dokumentua aplikatu beharreko azken ekitaldiko irailaren 30a baino lehen onartu beharko dira. Bestela, indarrean dagoen Aireportuak Arautzeko Dokumentuaren (DORA) aplikazioa beste urtebetez luzatuko da, aurreko urterako ezarritako baldintzetan, aurreikusitako inbertsioei

dagokienez izan ezik. Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeak eta Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren Politika Ekonomikoko Zuzendaritza Nagusiak aldez aurretik txostena egin ostean, Ministroen Kontseiluak indarreko Aireportuak Arautzeko Dokumentuaren (DORA) luzapenean egin beharreko inbertsioak onartuko ditu, Erabaki bidez. Inbertsio horiek zehazteko garaian, hala badagokio, Aena S.A. sozietateak egindako Aireportuak Arautzeko Dokumentuaren (DORA) proposamenean lehen ekitaldirako aurreikusitako inbertsioak hartuko dira oinarri.

Aurreko lerrokadan aurreikusitako luzapena amaitu eta bosturtekorako Aireportuak Arautzeko Dokumenturik (DORA) onartu ez bada, Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeak eta Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren Politika Ekonomikoko Zuzendaritza Nagusiak aldez aurretik txostena egin ostean, Ministroen Kontseiluak Aireportuak Arautzeko Dokumentua (DORA) onartuko du, Erabaki bidez.

27. artikulua. Aireportuak Arautzeko Dokumentua (DORA) aldatzea.

1.Aireportuak Arautzeko Dokumentua (DORA) indarraldian berraztertu ahal izango da, ezohiko arrazoiengatik.

Ezohiko arrazoiak izango dira Aena, S.A. sozietateri egotzi ezin dakizkiokeenak eta Aireportuak Arautzeko Dokumentua (DORA) onartzeko garaian aurreikusi ezin direnak, betiere Aena, S.A. sozietatearen aireportu-sarearen finantza-bideragarritasunean benetako eragin nabaria baldin badute; hori horrela izanik, besteak beste, ezohiko arrazoitzat hartuko da sare osorako bidaiari-trafikoan urtean % 10etik gorako murrizketak gertatzea, hondamendi naturalen, ekintza terroristen edo gerra-egoeren ondorioz.

Ezohikoak ez diren egoeretan, trafikoaren arriskua operadoreari dagokio.

2.Aireportuak Arautzeko Dokumentua (DORA) aldatzeko prozedura ofizioz hasi ahal izango du Hegazkintza Zibileko Zuzendaritza Nagusiak, aurreko lerrokadan aipatu diren ezohiko arrazoiak betetzen direla pentsatzeko arrazoi justifikatuak daudenean edo, bestela, Aena, S.A. sozietateak Hegazkintza Zibileko Zuzendaritza Nagusian eskaera aurkeztuta, betiere aldez aurretik erabiltzaileak ordezkatzen dituzten elkarteei kontsulta egin ostean; eskabide horretan, proposatutako aldaketa(k) justifikatzen dituzten ezohiko arrazoiak zehaztu behar dira.

3.Aireportuak Arautzeko Dokumentua (DORA) aldatzeko proposamena Hegazkintza Zibileko Zuzendaritza Nagusiak egingo du, Aena S.A. sozietateari eta erabiltzaileak ordezkatzen dituzten elkarteei entzun ostean eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak eta Aire Segurtasunaren Estatuko Agentziak aldez aurretik txostena eginda, bakoitzak dagokion eskumen-eremuan. Era berean, prozedura horretan Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren Politika Ekonomikoko Zuzendaritza Nagusiak txostena egin beharko du, tarifen balioei dagokienez. Sustapen Ministerioko organo eskudunetan aurkeztuko da, Ministro Kontseiluaren Erabaki bidez onar dadin, Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeak txostena egin ostean.

Aena, S.A. sozietateak Aireportuak Arautzeko Dokumentua (DORA) aldatzeko eskaera egin zuenetik sei hilabeteko epea igaro eta oraindik onartu gabe badago, horrek esan nahi du aldaketa hori ez dela egokia.

28. artikulua. Isilpeko informazioaren tratamendua eta sekretu-eginbeharra.

1.Prozeduraren edozein unetan, ofizioz edo alderdi batek eskatuta, isilpekotzat jotzen diren datu edo dokumentuak isilpean gordetzea agindu ahal izango da, datu edo dokumentu horiekin pieza banandua osatuz.

2.Kapitulu honetan xedatutako administrazioaren erantzukizuna eta dagozkion erantzukizun penal eta zibilak alde batera utzi gabe, langile publikoek sekretu-eginbeharra urratzea diziplinako hutsegite oso larritzat hartuko da.

29. artikulua. Aireportuak Arautzeko Dokumentuaren (DORA) edukia.

1. Aireportuak Arautzeko Dokumentuan (DORA) honako hauek xedatuko dira:

a) Aena, S.A. sozietatearen aireportu-sarearen bilakaerari eta egungo egoerari buruzko informazioa, eta sozietatearen datu orokorrak; hala nola:

1.a Aena, S.A. sozietatearen ildo estrategikoak bosturtekorako.

2.a Aena, S.A. sozietatearen aireportuen bilakaera eta egungo egoera: Edukiera globala, kalitatea eta zerbitzuaren baldintzak. Sarearen datuak eta sintesia aireportuaren arabera.

3.a Aena, S.A. sozietatearen bilakaera eta egoera ekonomiko-finantzarioa: Dirusarrerak, gastuak eta inbertsioak. Sareko datuak.

b) Trafikoaren aurreikuspenak, Aireportuak Arautzeko Dokumentua (DORA) aplikatu beharreko bosturtekoaren urte bakoitzerako zehaztuta aireportuaren arabera; honako datu hauek bildu beharko dira:

1.a Bosturtekorako aurreikusitako ingurune makroekonomikoa eta, bereziki, trafikoari eragiten dioten aldagai nagusien bilakaera.

2.a Kalkulu-hipotesiak.

3.a Bosturtekoaren urte bakoitzerako aire-trafikoaren aurreikuspenak (sarea osoaren datuak, eta aireportuaren arabera) , honako hauen arabera:

i.Trafikoaren tipologiaren (bidaiariak, operazioak eta karga) arabera.

ii.Merkatuaren arabera (naziokoa, Europakoa eta nazioartekoa) .

c) Azpiegituren edukiera-estandarrak, adierazle kopuru jakin baten bitartez bideratuta, jarraian aipatuko diren azpiegitura bakoitzerako, aireportu bakoitzerako eta bosturtekoaren urte bakoitzerako:

1.a Hegaldi-eremua (hegaldi-pistak, errodajea eta plataforma) .

2.a Terminalak (bidaiariak eta karga) .

3.a 30. artikuluan aipatuko diren oinarrizko aireportu-zerbitzuekin lotuta dauden bestelako aireportu-azpiegiturak.

Azpiegitura horietako bakoitzaren kasuan, egungo gehieneko edukieraren eta erabileraren mailak zehaztuko dira.

Edukiera-estandarrak finkatzeko, nazioartean ohiko moduan onartzen diren parametroak aplikatuko dira, bai eta adierazle garrantzitsuak ere, edukiera-estandar horiek Europako antzeko beste aireportu batzuetan aplikatzen diren edukieraestandarrekin alderatu ahal izateko.

d) Zerbitzuaren kalitatearen estandarrak, adierazle kopuru jakin baten bitartez bideratuta, aireportu bakoitzerako eta bosturtekoaren urte bakoitzerako, eta hala badagokio, honako hauei erreparatuta:

1.a Aireportu-zerbitzuekin lotuta dauden adierazleei (erabiltzaileek hautemandako kalitate-inkesten bitartez eta datuak zuzenean lortuz neurtuta) .

2.a Aerodromoaren aire-zirkulazioaren zerbitzuekin lotuta dauden adierazleei.

3.a Segurtasun operazionalaren adierazleei.

4.a Ingurumen-adierazleei.

Kalitate-estandarrak finkatzeko, nazioartean ohiko moduan onartzen diren parametroak ere aplikatuko dira, bai eta adierazle garrantzitsuak ere, edukiera-estandar horiek Europako antzeko beste aireportu batzuetan aplikatzen diren kalitate-estandarrekin alderatu ahal izateko.

e) Azpiegituren gutxieneko zerbitzu-baldintzak, interes orokorreko arrazoiengatik justifikatutakoak; erabakitzen denaren arabera, besteak beste, irekitzeko gutxieneko ordutegia edo erabilera-araubidea har ditzakete eraginpean.

f) Bosturtekoan aurreikusitako inbertsioak; Aireportuak Arautzeko Dokumentuan (DORA) bildutako gainerakoekin koherente izanik, azpiegituren edukiera-estandarrei, zerbitzu-kalitatearen estandarrei, azpiegituren gutxieneko zerbitzu-baldintzei eta Dokumentu horretan xedatutako bestelako betekizunei –inbertsioarekin, mantentzelanekin eta araudia betetzearekin lotutakoak– erantzungo dietenak, bai eta estrategikotzat hartu gabe programatu diren inbertsioetako desbideratze ez adierazgarriak zer baldintzetan baimen daitezkeen ere.

Aireportuak Arautzeko Dokumentuan (DORA) urtearen eta aireportuaren arabera zehaztuko dira inbertsioak, eta, estrategikotzat hartu direlako, Dokumentuan bertan aurrez ezarritako data jakin baterako bukatu behar direnak identifikatu beharko dira; kasu horietan atzerapena gertatuz gero, zehapena jasoko da eta bidaiari bakoitzeko urteko gehieneko diru-sarrera doitua (IMAAJ) erabakitzean eragina izango du; honako kategoria hauek bereiziko dira:

1.a Lursailak.

2.a Hegaldi-eremua.

3.a Terminalen eraikinak.

4.a Segurtasuna.

5.a Bagaje-garraioa.

6.a Aireko nabigazio-sistemak.

7.a Mantentze-lanak eta kontserbazioa.

8.a Intermodalitatea eta ingurumena.

9.a Azterketak eta proiektuak.

Bosturtekorako aurreikusitako inbertsioen urteko balioa urte bakoitzeko Aktiboen Oinarri Arautuan biltzen da –Lege honen VIII. eranskineko 6. puntuan aipatzen da–.

g) Urteko kostu operatiboak eta kapital-kostuak; oinarritzat hartuko dira h) idatzzatian aipatzen den bidaiari bakoitzeko urteko gehieneko diru-sarrera (IMAP) kalkulatzeko, Lege honen VIII. eranskinaren 4. paragrafoan aipatzen den efizientzia-irizpideari buruzkoa eta aplikatu beharreko indarreko legerian xedatutako efizientziako printzipio eta irizpideak aintzat hartuta.

h) Bidaiari bakoitzeko urteko gehieneko diru-sarreraren (IMAP) balioak, bosturtekoaren urte bakoitzerako; Lege honen VIII. eranskinean aurreikusitako metodologiari jarraiki xedatuko dira.

i) Honako hauek ezartzea ahalbidetuko duten balioak: emandako zerbitzuaren kalitateagatiko urteko pizgarri edo zigorrak (Lege honen IX. eranskinean bildutako formularen B parametroa) eta planifikatutako inbertsioak egikaritzen atzeratzeagatiko zigorrak (Lege honen IX. eranskinean bildutako gehieneko diru-sarreraren formularen RI parametroa) ; ekitaldi bakoitzari dagokion bidaiari bakoitzeko urteko gehieneko diru-sarrera doitua (IMAAJ) zehazteko aplikatu beharrekoak dira.

Emandako zerbitzuaren kalitateagatiko pizgarri edo zigorrei dagokienez (B parametroa) , artikulu honen d) idatz-zatian aipatzen diren kalitate-adierazleetatik, garrantzitsuak direlako edo interes estrategikoa dutelako aurreko lerrokadan aipatu diren zuzenketak egiteko erabiliko direnak identifikatuko dira. Adierazle horien kasuan, bosturtekoaren urte bakoitzerako bete beharreko balio objektibo bat eta goiko eta beheko

mugak ezarriko dira. Balio horien finkatutakoan, Aireportuak Arautzeko Dokumentuan (DORA) , bete beharreko helburu objektiboekiko hobekuntzengatiko pizgarriak edo kalitate-mailak betetze-maila horren azpitik daudenean aplikatu beharreko zigorrak nola kalkulatu ezarriko da.

f) idatz-zatian aurreikusitakoari jarraiki, estrategikotzat hartutako inbertsioei (RI parametroa) dagokienez, Aireportuak Arautzeko Dokumentuan (DORA) inbertsio bakoitzaren amaiera-epeak eta hileko atzerapenagatiko zigorrak –epe horiek ez betetzeagatik aplikatu beharrekoak– finkatuko dira.

j) Oinarrizko aireportu-zerbitzu bakoitzarengatiko kostuak, eta tarifa bakoitzarekin berreskuratzen diren kostuetatik bidaiari bakoitzeko urteko gehieneko diru-sarreraren (IMAP) zehaztapenari egiten zaion ekarpena.

2.Aireportuak Arautzeko Dokumentuan (DORA) , dokumentu hori aplikatu beharreko bosturtekoaren segidako 10 urteetarako aireportu-trafikoaren gutxi gorabeherako kalkulua egin beharko da, bai eta aldi horretarako aireportu-garapenaren ildo orokorrak ere, epe luzeko programazioa ahalbidetzearren. Kalkulu horiek ez dira lotesleak izango.

30. artikulua. Oinarrizko aireportu-zerbitzuak.

Kapitulu honetan aurreikusitako ondorioetarako, oinarrizko aireportu-zerbitzutzat

hartuko dira Aire Segurtasunari buruzko uztailaren 7ko 21/2003 Legearen 68.2 artikuluko ondare-prestazio publikoetan aipatzen direnak.

31. artikulua. Aireportuak Arautzeko Dokumentua (DORA) gainbegiratzea eta jarraipena egitea.

1.Aire Segurtasunaren Estatuko Agentziari dagokio Aireportuak Arautzeko Dokumentua (DORA) betetzen dela gainbegiratzea, kapitulu honen 1. atalean esleitzen zaizkion eskumenen eremuan.

2.Dokumentua aplikatu beharreko ekitaldi bakoitzeko lehen lau hilabeteetan, Aire Segurtasunaren Estatuko Agentziak «Aireportuen gainbegiratze teknikoari buruzko urteko txostena» landuko du; Aireportuak Arautzeko Dokumentua (DORA) betetzen dela egiaztatzeko prozesuaren emaitza bilduko du, honako hauei dagokienez:

a) Zerbitzuaren kalitatearen estandarrak betetzeari eta ekitaldi horretarako emandako zerbitzuaren kalitateagatiko pizgarri edo zigorren balioari (Lege honen IX. eranskinean bildutako formularen B parametroaren balioa) dagokienez.

b) Inbertsio-programa betetzeari dagokionez; inbertsioak amaitzeko planean estrategikotzat jotako inbertsioetarako aurrez ezarritako epeak betetzen izandako atzerapenagatiko desbideratzeak identifikatu behar dira, bai eta ekitaldi horretarako planifikatutako inbertsioak egikaritzean izandako atzerapenagatiko zigorren balioa (Lege honen IX. eranskinean bildutako formularen RI parametroa) ere.

c) Artikulu honen 5. paragrafoan jasota datozen ustiapen-gastuei eta inbertsioen desbideratzeari dagokienez, betiere bidaiari bakoitzeko urteko gehieneko diru-sarrera doitua (IMAAJ) kalkulatzeko txertatu behar badira (Lege honen IX. eranskinean bildutako formularen D parametroaren balioa) .

Aireportuen gainbegiratze teknikoari buruzko urteko txostena egiteko garaian, Aena, S.A. sozietateari entzunaldia emango zaio, gutxienez hilabete bateko epean.

Aire Segurtasunaren Estatuko Agentziak aireportuen gainbegiratze teknikoari buruzko urteko txostena Aena, S.A. sozietatera, Hegazkintza Zibileko Zuzendaritza Nagusira – Azpiegitura, Garraio eta Etxebizitzako estatu-idazkariari aurkezteko, Aireportuak Arautzeko Dokumentua (DORA) betetzen ote den jarraipena egitearren–, eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalera igorriko du.

3.Horretaz gain, Aire Segurtasunaren Estatuko Agentziak egiten duen jarraipena alde batera utzi gabe, indarreko Aireportuak Arautzeko Dokumentua (DORA) aplikatu beharreko azken ekitaldiko lehen hiru hilabeteetan eta, hala badagokio, dokumentua luzatu den ekitaldian, Agentziak honako hauek egingo ditu:

a) Azken bost ekitaldietan egindako inbertsio guztiei buruzko txostena: txosten horretan, Aireportuak Arautzeko Dokumentuan (DORA) onartutako balioen eta Aktiboen Oinarri Araututik (BAR) –bosturtekoaren laugarren urtean eguneratuta, edo bosgarrenean, Aireportuak Arautzeko Dokumentua (DORA) luzatuz gero– auditatutako balio errealen arteko aldea finkatu behar da. Txosten horretan, aurreko bosturtekoan aplikatu beharreko Aireportuak Arautzeko Dokumentuaren (DORA) azken ekitaldiari dagokion emaitza, positiboa edo negatiboa, azalduko da.

b) Aireportu-azpiegituren edukiera-estandarren betetze-mailari eta azpiegitura horien zerbitzuko gutxieneko baldintzei buruzko txostena, planaren aplikazio-aldiari eta aurreko bosturtekoan Dokumentua aplikatu beharreko azken ekitaldiari dagokienez.

Hegazkintza Zibileko Zuzendaritza Nagusiak bi txosten horiek aurkeztuko ditu Azpiegitura, Garraio eta Etxebizitzako estatu-idazkariak horren berri izan dezan, Aireportuak Arautzeko Dokumentuan (DORA) xedatutakoaren betetze-mailaren jarraipena egiteko; Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalean ere aurkeztu beharko ditu.

4.Aire Segurtasunaren Estatuko Agentziak auditore independenteen laguntza izan dezake artikulu honetan aurreikusitako txostenak egiteko.

5.Aireportuen kudeaketaren jarraipena egiteko eskumenak baliatzean, Hegazkintza Zibileko Zuzendaritza Nagusiak desbideratzeen berri emango dio Azpiegitura, Garraio eta Etxebizitzako estatu-idazkariari, onar ditzan, betiere Aire Segurtasunaren Estatuko Agentziak eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak aldez aurretik txostena eginda; hain zuzen ere, Aireportuak Arautzeko Dokumentuan (DORA) onartutako inbertsioekiko izan diren desbideratzeak izango dira, positiboak edo negatiboak, baldin eta desbideratze horiek ez badira arau-aldaketak aplikatzearen ondorio, ez badiete eragiten estrategikotzat jotako inbertsioei, atzeraezinak eta aurreikusi ezin direnak baldin badira, eta nolanahi ere, desbideratze adierazgarriak ez badira, hau da, Aireportuak Arautzeko Dokumentuan (DORA) bosturtekoaren urte bakoitzerako programatutako inbertsioen guztizko bolumenaren % 3 baino txikiagoak badira. Ezohiko desbideratze horiek desbideratzeen baimendutako gehieneko zenbatekoaren % 50etik gorakoak badira zenbateko metatutan, Ministroen Kontseiluaren Erabaki bidez onartu beharko dira, Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeak aldez aurretik txostena eginda.

Lege-mailako arau batean edo Errege Dekretu batean edo nazioarteko arauditik ondorioztatutako xedapen batean eskatzen diren arau-aldaketak gertatuz gero, eta aldaketa horien aplikazioa atzeraezina edo aurreikusi ezinezkoa baldin bada, goiko lerrokadan adierazitako % 3ko muga hori ez da aplikatuko, nahiz eta Ministroen Kontseiluak onartu egin beharko duen, lerrokada berean xedatutakoari jarraiki.

Era berean, Hegazkintza Zibileko Zuzendaritza Nagusiak atzeraezinak edo aurreikusi ezinezkoak diren arau-aldaketen ondoriozko ustiapen-gastuen hazkundeen berri emango dio Azpiegitura, Garraio eta Etxebizitzako estatu-idazkariari, onar ditzan, betiere Aire Segurtasunaren Estatuko Agentziak eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak aldez aurretik txostena eginda. Ezohiko desbideratze horiek 2 milioi eurotik gorakoak badira, Ministroen Kontseiluaren Erabaki bidez onartu beharko dira, Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeak aldez aurretik txostena eginda.

Goiko bi lerrokadetan jasotako desbideratzeak bateragarriak izango dira Aireportuak Arautzeko Dokumentuan (DORA) ezarritako baldintzekin, eta gainera, bidaiari bakoitzeko urteko gehieneko diru-sarrera doitua zehazteko garaian ere aintzat hartuko dira, Aena, S.A. sozietatearen zerga aurreko kapitalaren batez besteko kostu haztatuaren arabera kapitalizatuta.

3.atala. Aireportuko tarifak

32. artikulua. Aireportu-tarifen araubidea.

1.Aireportu-tarifak kontraprestazioak dira; hain zuzen ere, 30. artikuluan aipatzen diren oinarrizko aireportu-zerbitzuak emateagatik Aena, S.A. sozietateak jasotzeko eskubidea duen kontraprestazioak.

Aireportu-tarifa horiek aireportu-sare osoa eraginpean hartzen duen tarifen sistema bateratua osatzen dute, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluaren 2009ko martxoaren 11ko 2009/12/EE Zuzentarauaren 4. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, eta ondareprestazio publikoen izaera juridikoa dute; beraz, Aire Segurtasunari buruzko uztailaren 7ko 21/2003 Legean aurreikusitakoa bete beharko dute kudeaketari eta kobratzeari dagokienez.

2.Aireportu-tarifen egitura uztailaren 7ko 21/2003 Legearen 68. artikuluan eta 72-90 artikuluetan –biak barne– eta lege horren eguneratzeetan ezarritakoa izango da.

3.Aireportu-tarifen zenbatekoa uztailaren 7ko 21/2003 Legearen 68. artikuluan eta 72-90 artikuluetan eta lege horren eguneratzeetan ezarritakoa izango da, baina 4. parragrafoan aurreikusitakoaren arabera aplikatu beharreko eguneratzeen bidez gehituta.

Tarifa horien aplikazioaren ondorioetarako, Sustapen Ministerioaren titularraren agindu bidez, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak aldez aurretik txostena eginda, eta Aireportuak Arautzeko Dokumentua (DORA) izapidetu aurreko kontsulten aldia baino lehen, aireportuen kategoriak aldatu ahal izango dira Agindu horren segidako aurreko urte naturalean aireportu bakoitzean izan den trafikoa aintzat hartuta, eta eraginpean hartzen duen Aireportuak Arautzeko Dokumentuak (DORA) ondorioak eragiten dituen bost urteko aldi bakoitzerako indarrean egongo da. Aireportuak Arautzeko Dokumentuaren (DORA) indarraldian ezin izango da, inolaz ere, aireportu baten kategoria aldatu.

Aireportu-tarifen zenbatekoa aldatu egin daiteke interes orokorreko arrazoiengatik eta irizpide objektibo, garden eta ez-diskriminatzaileei jarraiki ezartzen diren hobariengatik, betiere lehiari buruzko arauen araberakoak badira eta lurraldearen antolamendua eta kohesioa bermatzera bideratzen badira, ingurumena babestera eta, besteak beste, bidaiarien eta salgaien garraioaren konektibitatea edo nazioartekoa sustatzeko garraiopolitikak babestera bideratzen badira; halaber, penintsulaz kanpoko eskualdeei, hau da, Kanariar eta Balear Uharteei eta Ceuta eta Melillari bereziki erreparatu behar diete, airegarraioa funtsezkoa eta ordezkaezina baita herritarren mugikortasuna bermatzeko.

Ekitaldi bakoitzerako aurreikusitako trafikoa aintzat hartuta, aireportu-tarifek ez dute ekarriko bidaiari bakoitzeko urteko gehieneko diru-sarrera haztatua gaindituko duten dirusarrerak. Horretarako, Aireportuak Arautzeko Dokumentuan (DORA) aurreikusitako trafikoari soilik erreparatuko zaio.

4.Aireportu-tarifa bakoitza eguneratzean, atal honetan aurreikusitakoari jarraituko zaio eta tarifa bakoitzari ehuneko jakin bat aplikatuko zaio; hain zuzen ere, ekitaldi horretarako (t urtea) aurreikusitako bidaiari bakoitzeko urteko gehieneko diru-sarrera doituak aurreko urteko (t-1 urtea) bidaiari bakoitzeko urteko gehieneko diru-sarrerarekiko izan duen aldakuntzaren ondoriozko ehunekoa.

Aireportuko edozein tarifari ehuneko hori aplikatzearen ondorioz, tarifa bakoitzaren bidez berreskuratzea espero diren diru-sarrera doituak handiagoak baldin badira tarifa horren bidez ordaintzen diren zerbitzuen aurreikusitako kostuak baino, tarifa hori handitu egingo da baina soilik kostu horiek estaltzea ahalbidetzeko ehunekoan. Mugatze horren ondorioz jaso gabe geratu diren esperotako diru-sarrera doituak berreskuratzeko, gainerako tarifen berrikuste-ehunekoa -paragrafo honen lehen lerrokadan aipatzen dena– modu linealean areagotuko da, aurreikusitako kostuak berreskuratzea izan dela muga.

Horretaz gain, Aena, S.A. sozietateak interes orokorreko arrazoiengatiko hobarien – artikulu honen 3. paragrafoan aipatu direnak– ondorioz jaso ez dituen esperotako dirusarrerak berreskuratzeko, paragrafo honen lehen lerrokada aplikatzearen ondoriozko hobaririk gabeko gainerako tarifen berrikuste-ehunekoa modu linealean areagotuko da, eta horren ondorioz aurreikusitako diru-sarrerak ez dira izango ordaintzen diren zerbitzuen aurreikusitako kostuak baino handiagoak. Hobaririk gabeko tarifa guztiek kostuak berreskuratzen baldin badituzte, interes orokorreko arrazoiengatik ezarritako hobarien ondorioz jaso gabe geratu diren esperotako diru-sarrerak modu linealean berreskuratu ahal izango dira, tarifa horien artean.

Tarifak urte natural bakoitzean eguneratuko dira, baldin eta, atal honetan aurreikusitako gardentasuneta kontsulta-prozeduran Aena S.A. sozietatearen eta erabiltzaileen artean ados jarri eta aplikazio-aldia urte naturala ez den beste bat dela erabakitzen ez badute. Kasu horretan, atzerapen horrengatik Aena, S.A. sozietateak jaso ez dituen esperotako diru-sarrera doituak K doitze-parametroaren bitartez berreskuratuko lirateke, Lege honen IX. eranskinean aurreikusitakoari jarraiki.

5.3. paragrafoan aurreikusitako ondorioetarako, interes orokorreko hobaritzat hartuko dira Aire Segurtasunari buruzko uztailaren 7ko 21/2003 Legearen VI. tituluko II. kapituluan eta aplikatu beharreko gainerako legeetan xedatutakoak, bai eta Sustapen Ministerioko titularraren Agindu bidez zehazten direnak ere, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak aldez aurretik txostena eginda eta 3. paragrafo horretan aipatutako irizpide eta printzipioei jarraiki.

Hobari horiek atal honetan aurreikusitako tarifen aleko zenbatekoei aplikatuko zaizkie, bidaiari bakoitzeko urteko gehieneko diru-sarrera doituaren arabera dagokion eguneratzea aplikatu ostean.

Hobariak ezartzean edo aldatzean indarreko tarifak ezin izango dira eraginpean hartu; atal honetan xedatutako aireportu-tarifetako gardentasuneta kontsulta-prozeduran aurreikusitako kontsulta baino lehen egin beharko da ezarpen edo aldaketa hori, eta kontsultaren xede izango diren aireportu-tarifetan aplikatuko da.

Interes orokorreko arrazoien ondoriozko hobariak –Aena, S.A. sozietateari ezarri egin zaizkionak– ezartzeko aukera alde batera utzi gabe, Aena, S.A. sozietateak merkataritzapizgarriak finkatu ahal izango ditu, kapitulu honetan aurreikusitakoari jarraiki.

6.Aireportu-tarifak aireportuko zerbitzu edo instalazioen erabiltzaileei aplikatuko zaizkie, gardentasunez eta diskriminaziorik gabe; erabiltzaileak tarifa horiek ordaintzera behartuta daude, baina bidaiarientzako zerbitzuei dagozkien tarifak garraio-kontratuetan jasanarazteko aukera alde batera utzi gabe.

33. artikulua. Bidaiari bakoitzeko urteko gehieneko diru-sarrera doitua zehaztea. Aireportuen gainbegiratze teknikoari buruzko urteko txostena jasotakoan, eta atal

honetan aurreikusitako gardentasuneta kontsulta-prozedura hasi aurretik, Aena, S.A. sozietateak kontsultaren xede izango den ekitaldiari dagokion bidaiari bakoitzeko urteko gehieneko diru-sarrera doitua erabakiko du, Lege honen IX. eranskinean aurreikusitako formulen arabera eta honako hauen ondoriozko zuzenketak aplikatuta:

a) Emandako zerbitzuaren kalitateagatiko urteko pizgarri edo zigorren (B parametroa) –Aireportuak Arautzeko Dokumentuan (DORA) xedatutakoak– eta planifikatutako inbertsioak egikaritzen atzeratzeagatiko zigorren (RI parametroa) ondoriozkoak, honako muga hauekin:

1.a Emandako zerbitzuaren kalitateagatiko pizgarri edo zigorren (B parametroa) gehieneko tartea % +2tik % -2ra bitarte izango da, kontsulten xede izango den urteari dagokion bidaiari bakoitzeko urteko gehieneko diru-sarrerari dagokionez. Emandako zerbitzuaren kalitateagatik pizgarri edo zigorren muga hori sare osoan aplikatu ahal izango da. Sarea osatzen duten aireportu bakoitzerako kalkulu indibiduala egiteko, zigorrei muga handiagoa ezarriko zaie, hau da, % -5. Aurrekoa gorabehera, sare osorako bidaiari bakoitzeko urteko gehieneko diru-sarreraren (IMAP) pizgarri edo zigorren gehieneko tarteak –indibidualki emandako kalitate-mailen kalkulu haztatutik ateratzen denak– ezin izango du IMAPen % +2tik % -2ra bitarteko tartetik kanpo egon.

2.a Inbertsioak egikaritzean izandako atzerapenagatiko zigorren gehieneko balioak (RI parametroa) ez du gainditu behar sarearen inbertsio guztien urteko programazioaren guztizkoaren % 2, baina inbertsio estrategikoak finkatuko dira eta horiek ez badira betetzen, urteko programazioaren % 5era bitarteko zigorra ezar daiteke.

b) Kontsulten xede izango den urtea baino bi urte lehenagoko ekitaldiari dagokion bidaiari bakoitzeko urteko gehieneko diru-sarrera doitua % 100 betetzearen faktorearen ondoriozkoak, IX. eranskinaren 2. paragrafoan aurreikusitako formulari jarraiki (K faktorea) .

c) Inbertsioen desbideratzeen eta ustiapen-gastuen ondoriozkoak, 31. artikuluan ezarritakoari jarraiki (D faktorea) .

34. artikulua. Aireportu-tarifak ezartzea eta aireportu-tarifen gardentasuneta kontsultaprozedura.

1.Bidaiari bakoitzeko urteko gehieneko diru-sarrera doitua ezarritakoan, Aena, S.A. sozietateak aireportu-tarifa bakoitzari dagokion ehunekoa aplikatuko dio, atal honetan xedatutakoaren arabera, eta horren emaitza artikulu honetan ezarritako gardentasuneta kontsulta-prozeduraren eraginpean jarriko da, baldin eta 2. paragrafoan aurreikusitakoari jarraiki hori ez bada egokia.

Aireportuak Arautzeko Dokumentua (DORA) aplikatu beharreko lehen urteari dagozkion aireportu-tarifek kontsultaren xede izan beharko dute Aena, S.A. sozietateak DORAren proposamena prestatzeko prozeduran. Dena den, Aireportuak Arautzeko Dokumentua (DORA) onartu ostean, Aena, S.A. sozietateak proposatutako aireportutarifak nabarmen aldatu behar izanez gero, bereziki, onartutako bidaiari bakoitzeko urteko gehieneko diru-sarrerara egokitzeko, beste kontsulta-prozesu bati ekin beharko zaio, gutxienez bi hilabetez.

2.Gutxienez urtean behin, aldez aurretik urte anitzeko akordiorik adostu ezean eta, nolanahi ere, Aena S.A. sozietateak aurreko paragrafoan aurreikusitakoaren arabera prestatu duen proposamenaren ondorioz aireportu-tarifak aldatu edo eguneratu behar badira, Aena, S.A. sozietateak kontsultak egiteko aldia burutu beharko du erabiltzaileak ordezkatzen dituzten elkarteekin.

Kontsulta horiek tarifa-sistemaren funtzionamenduari buruzkoak izango dira, eta hala badagokio, horien aldaketa eta eguneratzeei buruzkoak, bereziki, bidaiari bakoitzeko urteko gehieneko diru-sarrera doitua behar bezala erabaki eta aplikatzeari buruzkoak; era berean, eskatu beharreko kalitate-mailei eusteari buruzko kontsultak ere egingo dira. Kontsulten aldian, Aena, S.A. sozietateak erabiltzaileak ordezkatzen dituzten elkarteekin akordioak lortzeko ahalegina egingo du, hala badagokio, zerbitzuen kalitateari buruzko akordioak ere barnean hartuta, atal honetan aurreikusitakoari jarraiki eta Aireportuak Arautzeko Dokumentuan (DORA) aurreikusitako kalitatearen gutxieneko estandarrak betez.

3.Tarifak aplikatu nahi diren urtearen segidako aurreko urteko maiatzaren 15a baino lehen abiarazi behar da kontsulten aldia, eta gutxienez bi hilabeteko iraupena izango du.

Ezohiko arrazoiengatik Aena, S.A. sozietateak ezin badu paragrafo honetan xedatutakoa bete, erabiltzaileak ordezkatzen dituzten elkarteen aurrean eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalean justifikatu beharko du.

4.Kontsulten prozeduran, Aena, S.A. sozietateak eta erabiltzaileen konpainiek hurrengo artikuluan aurreikusitako informazioa eman beharko diote elkarri. Informazio hori isilpekoa izango da eta isilpekotasun-eginbehar hori betetzen ez bada, artikulu horretan aurreikusitakoaren araberako zehapena ezarri ahal izango da.

5.Kontsulten aldia amaitutakoan edo, 2. paragrafoan aurreikusitakoari jarraiki, kontsultak egitea egokia ez denean Aena, S.A. sozietatearen administrazio-kontseiluak aplikatu beharreko aireportu-tarifak onartuko ditu 1. paragrafoan aurreikusitakoaren arabera, eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari, erabiltzaileak ordezkatzen dituzten elkarteei eta Hegazkintza Zibileko Zuzendaritza Nagusiari emango die tarifa horien berri, aldaketa edo eguneratzea aplikatu nahi den ekitaldiaren aurreko urteko uztailaren 31n, beranduenez, edo kontsultak amaitzen direnean, kontsulta horiek Aena, S.A. sozietateak egin baditu 1. paragrafoaren bigarren lerrokadan aurreikusitakoari jarraiki.

Aireportu-tarifak aldatu edo eguneratzeari buruzko erabakian, erabiltzaileen konpainiek adierazitako ikuspuntuak aintzat hartu beharko ditu Aena, S.A. sozietateak, eta ados ez badaude, hartutako erabakiak justifikatu beharko ditu.

35. artikulua. Emandako informazioa.

1.Aurreko artikuluan aipatu den kontsulten aldi horretan, Aena, S.A. sozietateak aireportu-tarifen sistema edo maila edo horien aldaketak edo eguneratzeak erabakitzeko oinarritzat hartzen dituen elementuei buruzko informazioa emango dio aireportuetako erabiltzaileak ordezkatzen dituzten elkarteei, dela aireportu-sare osoaren gainean, dela indibidualizatuta, bost milioi bidaiari baino gehiagoko urteko trafikoa duten aireportuen gainean. Informazio horretan, gutxienez, honako datu hauek sartuko dira:

a) Tarifekin lotuta dauden azpiegitura eta zerbitzu guztien zerrenda.

b) Tarifak aldatu edo eguneratu behar direla erabakitzeko erabilitako metodologia, eta Aena, S.A. sozietatearen aireportu-tarifen proposamena,atal honetan bidaiari

bakoitzeko urteko gehieneko diru-sarrera doitua finkatzeko aurreikusitakoaren arabera egina.

c) Kostuaren egitura globala, tarifen bitartez ordaintzen diren azpiegitura eta zerbitzuei dagokienez.

d) Tarifa guztiek eragiten dituzten diru-sarrerak eta tarifa horien bitartez estaltzen diren instalazio eta zerbitzuen erabileraren guztizko kostua.

e) Tarifen bitartez ordaintzen diren instalazio eta zerbitzuetarako agintari publikoetatik jasotzen den finantzaketari buruzko xehetasun guztiak.

f) Tarifei buruzko aurreikuspenak, trafikoaren bilakaera eta aurreikusitako inbertsioak.

g) Aireportuetako ekipamenduaren eta azpiegituren benetako erabilera azken ekitaldian.

h) Aurreikusitako inbertsioen inpaktua, aireportuaren edukieran izango duten eraginari dagokionez.

i) Aireportuen gainbegiratze teknikoari buruzko urteko txostenean identifikatutako desbideratzeak eta Aena, S.A. sozietateak bidaiari bakoitzeko urte gehieneko dirusarreran egindako zuzenketak.

j) Aireportuak Arautzeko Dokumentua (DORA) aplikatu beharreko bosturtekorako aurreikusitako merkataritza-pizgarrien eskemak.

2.Era berean, kontsulten aldi horretan, aireportua erabiltzen duten aire-konpainiek honako hauei buruzko informazioa helarazi beharko dute Aena, S.A. sozietatera:

a) Hurrengo ekitaldirako egin dituzten aurreikuspenei buruzkoa, trafikoari eta flotaren osaera eta erabilerari dagokienez.

b) Garapen-proiektuei eta aireportuan dituzten beharrei buruzkoak.

3.Aena, S.A. sozietateak eta aire-konpainia erabiltzaileek emandako informazioa isilpekoa izango da; beraz:

a) Emandako informazioa zaindu egin beharko da; soilik baimendutako langileen esku egongo dela eta kapitulu honetan aurreikusitako ondorioetarako baino ez dela erabiltzen ziurtatu behar da.

b) Emandako informazioa ez da zabaldu, laga edo eskaini beharko informazio hori eman duen aireportu-kudeatzaileak edo aire-konpainiak esanbidez baimena ematen ez badu, Ministerio Fiskalaren edo organo judizialen errekerimendua ez badago.

4.Aurreko paragrafoan ezarritako isilpekotasun-eginbeharra ez betetzea arauhauste zigorgarria izango da, Aire Segurtasunari buruzko uztailaren 7ko 21/2003 Legearen

44.eta 55. artikuluetan aurreikusitakoari jarraiki, eta enpresa-sekretuak hedatu, aditzera eman edo lagatzeagatik abiaraz daitezkeen ekintza penalak alde batera utzi gabe.

36. artikulua. Zerbitzu-mailari buruzko erabakiak eta zerbitzu pertsonalizatuak.

1.Kontsulten aldian, Aena, S.A. sozietateak zerbitzuen kalitateari eta mailari buruzko akordioak negoziatu ahal izango ditu erabiltzaileak ordezkatzen dituzten elkarteekin, betiere aireportu-tarifen zenbatekoaren arabera eta Aireportuak Arautzeko Dokumentuan (DORA) aurreikusitako kalitatearen gutxieneko estandarrak betez.

2.Aireportua erabiltzen duten konpainiek eskatuta, Aena, S.A. sozietateak borondatezko zerbitzu pertsonalizatuak edo azpiegitura espezializatuen erabilera eskaini ahal izango ditu. Zerbitzu horien prezioa pribatua izango da, eta horiek zehazteko prozesuan ezin dira aplikatu atal honetan aurreikusitako gainbegiratzea, ez eta kontsulten prozedura ere.

Zerbitzu pertsonalizatu horiek baliatu nahi dituzten konpainia erabiltzaileen kopurua edukiera-mugak aintzat hartuta beharko lukeena baino handiagoa baldin bada, sarbidea lehia-araubideari jarraiki erabakiko da, irizpide egokietan, objektiboetan, gardenetan eta ez-diskriminatzaileetan oinarrituta.

37. artikulua. Gardentasuneta kontsulta-prozedura gainbegiratzea.

1.Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala sortzeko ekainaren 4ko 3/2013 Legearen 10.1 artikuluan aurreikusitako gardentasuneta kontsulta-prozedura gainbegiratzeko eginkizunak baliatzean, Batzordeak Aena, S.A. sozietateak zehaztutako aireportu-tarifen aldaketak edo eguneratzeak aplikatzen ez diren kasuak ebatziko ditu, baldin eta aldaketa edo eguneratze horiek egiteko garaian, atal honetan aurreikusitako aireportu-tarifen gardentasunari eta kontsultari buruzko prozedura alde batera utzi bada edo, eguneratzeari dagokionez, Lege honetan aurreikusitakoa betetzen ez bada; beraz, justifikatuta, aireportu-tarifak aldatzea erabakiko du eta erabaki horrek Aena, S.A. sozietatearen erabakiaren edukia ordeztuko du, betiere aplikatu beharreko bidaiari bakoitzeko urteko gehieneko diru-sarrera doituari erreparatuta.

2.Bestela, kontsultaeta gardentasun-prozeduran irregulartasunak hautematen badira, etorkizuneko kontsultetan hartu beharreko neurriei buruzko ebazpenak erabakiko dira, erabiltzaileak ordezkatzen dituzten elkarteekin loturik ez dauden aireportuko konpainia erabiltzaileei hedatu beharra barnean hartuta. Ebazpen horiek ekainaren 4ko 3/2013 Legearen 10.3 artikuluan aurreikusitako eginkizunak baliatuta emango dira eta hartzaileek nahitaez bete beharrekoak dira.

38. artikulua. Modu diskriminatzailean aplikatutako aireportu-tarifak gainbegiratzea.

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak aireportu-tarifak diskriminaziorik gabe aplikatzen direla zaindu behar du; eginkizun hori baliatzean, Batzordeak, ofizioz edo diskriminatutako aire-konpainiek edo erabiltzaileek eskatuta, modu diskriminatzailean aplikatu diren tarifak ez aplikatzeari buruzko ebazpena emango du eta, justifikatuta, horien ordez aplikatu beharreko tarifa(k) zein(tzuk) izango d(ir) en erabakiko du, betiere aplikatu beharreko bidaiari bakoitzeko urteko gehieneko diru-sarrera doituari erreparatuta.

39. artikulua. Aire-konpainien errekurtsoak, aireportu-tarifak aldatu edo eguneratzeari buruz Aena, S.A. sozietateak hartutako erabakiaren aurrean.

1.Aena, S.A. sozietateak aireportu-tarifak aldatzeari edo eguneratzeari buruz hartutako erabakien aurrean, erakunde eta erabiltzaile egiaztatuek errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalean, ekainaren 4ko 3/2013 Legearen 12. artikuluko c) idatz-zatian aurreikusitakoari jarraiki.

Hogei eguneko epea izango dute errekurtsoa aurkezteko, Aena, S.A. sozietatearen Administrazio Kontseiluak erabakia jakinarazten duen egunetik kontatzen hasita.

2.Aena, S.A. sozietateak aireportu-tarifen aldaketari edo eguneratzeari buruz hartutako erabakien aurkako errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, aire-konpainiek eta Aena, S.A. sozietatearen aireportu-sarearen bestelako erabiltzaileek bete beharreko eskakizunak erregelamendu bidez finkatu ahal izango dira.

3.Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak eginkizun hori baliatzean ematen dituen ebazpenak lotesleak izango dira, administrazioarekiko auzitarako jurisdikzioan ezar daitezkeen errekurtsoak alde batera utzi gabe.

40. artikulua. Ebazteko epea eta aireportu-tarifen eraginkortasunari buruzko behinbehineko erabakia.

1.Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak aurreko artikuluan aurreikusitakoaren arabera aurkeztu diren errekurtsoei buruzko ebazpena emango du, gehienez ere lau hilabeteko epean, errekurtso onargarrietatik azkena aurkeztu den egunetik kontatzen hasita.

Epe hori luzatzeko aukera egongo da, ezohiko moduan eta behar bezala justifikatutako arrazoiengatik, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren organo eskudunak esanbidez erabakia hartzen badu; luzapena gehienez bi hilabetekoa izango da.

2.Goiko paragrafoan aurreikusitako gehieneko epea igaro eta esanbidezko ebazpenik eman ez bada, Aena, S.A. sozietatearen erabakiaren aurka aurkeztutako errekurtsoak administrazio-isiltasunaren bidez ezetsi egin direla ulertu behar da.

3.Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalean errekurritutako tarifen aldaketak ezin izango dira aplikatu 1. paragrafoaren lehenengo lerrokadan aurreikusitakoari jarraiki dagokion ebazpena ematen ez den bitartean.

Dena dela, paragrafo horretan aurreikusitakoaren arabera ebazteko epea kontatzen hasi zen egunetik lau aste igaro eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak ezin badu prozedura amaitzeko ebazpenik eman, errekurtsoaren xede izan diren tarifen behinbehineko aplikazioari buruzko ebazpena eman beharko du, ebatzi bitartean.

Lau asteko epea igaro eta paragrafo honetan aurreikusitako erabakia ematen ez bada, Aena, S.A. sozietatearen erabakia aplikagarria dela esan nahiko du.

41. artikulua. Informazioa eskuratzea.

Aireportu-tarifen arloan gainbegiratzeko eginkizunak baliatzean, Merkatuen eta

Lehiaren Batzorde Nazionalak beharrezkoa duen informazioa guztia eskura izango du, aireportu bakoitzaren arabera banandutako kontabilitate analitikoa ere barnean hartuta, bai eta atal honetan aurreikusitako informazio guztia ere.

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren gainbegiratze-prozeduretan bildutako informazioaren kasuan, kapitulu honetan isilpeko informazioari eta sekretu-eginbeharrari buruz xedatutakoa ez da aplikatu beharko.

4.atala. Zehapen-araubidea

42. artikulua. Zehapen-prozedura eta administrazioaren erantzukizuna.

1.Aireportuen Erregulazioaren arloko zehapen-prozedura Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen IX. tituluko II. kapituluan eta lege hori garatzeko arauetan aurreikusitako printzipio orokorren araberakoa izango da.

2.Kapitulu honetan arau-hausteen administrazio-erantzukizuna Aena, S.A. sozietateari eskatuko zaio, interes orokorreko aireportu-sarearen kudeatzaile den aldetik, bai eta betebeharren hartzaile diren gainerako subjektuei ere.

43. artikulua. Arau-hausteak.

Aire Segurtasunari buruzko uztailaren 7ko 21/2003 Legean aurreikusitako arauhausteez gain.

1.Ondokoak arau-hauste oso larriak dira:

a) Oinarrizko aireportu-zerbitzuak ematen jarraitzeko beharrezkoak diren instalazioak edo azpiegiturak –aireportuetakoak– erabat edo partzialki ixtea edo besterentzea, horretarako behar den baimenik izan gabe.

b) Kontsulta-betebeharra ez betetzea, Aireportuak Arautzeko Dokumentuaren (DORA) proposamenari dagokionez, eta prozedura horretan informazio okerra edo gezurrezkoa ematea.

c) Aireportuak Arautzeko Dokumentuaren (DORA) proposamena Hegazkintza Zibileko Zuzendaritza Nagusian ez aurkeztea, edo epez kanpo aurkeztea, Zuzendaritza Nagusia prozedura ofizioz izapidetzen hastera behartuta.

d) Aireportuak Arautzeko Dokumentuaren (DORA) proposamenean edo aireportukudeaketaren jarraipena egitearekin lotutako eskumenak baliatzean informazio okerra edo gezurrezkoa ematea Hegazkintza Zibileko Zuzendaritza Nagusiari.

e) Interes orokorreko arrazoiengatik erabakitako hobariak aireportu-tarifetan ez aplikatzea.

f) Azpiegituren edukieraeta kalitate-estandarrak eta Aireportuak Arautzeko Dokumentuan (DORA) zehaztutako azpiegituren zerbitzu-baldintzak ez betetzea, baldin eta ez-betetze horrek aire-operazioen erregulartasunean eta jarraitutasunean eragiten badu.

g) Aireportuak Arautzeko Dokumentuan (DORA) finkatutako inbertsioak ez betetzea edo gauzatzean atzeratzea, baldin eta horrek aire-operazioen erregulartasunean eta jarraitutasunean eragiten badu edo segurtasun-arriskuak eragiten baditu.

h) Kapitulu honetan aurreikusitako sekretueta isilpekotasun-eginbeharrak ez betetzea.

i) Ikuskapen-jardunak eragoztea eta goragokoei gezurrezko informazioa ematea.

j) Aire-tarifen gardentasuneta kontsulta-prozeduran eskatzen diren kontsultak ez egitea eta, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren ebazpenen arabera, kontsulta horietara deitu behar diren erabiltzaileei deialdirik ez helaraztea.

k) Aireportu-tarifen gardentasuneta kontsulta-prozeduran eskatutako informazioa ez ematea, edo emandako informazioa osatu gabea, okerra edo gezurrezkoa izatea.

l) Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak onartutako urteko tarifaproposamenean bildutakoak ez diren tarifak ezartzea, Batzorde horrek berrikusitako tarifa-proposamena egin duenean.

m) Tarifak modu diskriminatzailean aplikatzea, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak gainbegiratze-eginkizunak baliatzean horrelakorik egiaztatu badu.

n) Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak bere eginkizunak baliatzean eskatutako informazioa ez ematea, edo informazio okerra edo gezurrezkoa ematea.

ñ) Aena, S.A. sozietateak Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren ebazpenak ez betetzea bere eginkizunak baliatzean.

o) Urte berean arau-hauste larriak behin baino gehiagotan egitea, ebazpen irmoz hala egin dela adierazi bada.

2.Honako hauek arau-hauste larritzat jotzen dira:

a) Kontsulta-betebeharra betetzen atzeratzea, Aireportuak Arautzeko Dokumentuaren (DORA) proposamenari dagokionez.

b) Aireportuak Arautzeko Dokumentuaren (DORA) proposamena aurkezten atzeratzea, arau-hauste oso larritzat tipifikatuta ez dagoenean.

c) Azpiegituren edukieraeta kalitate-estandarrak eta Aireportuak Arautzeko Dokumentuan (DORA) zehaztutako azpiegituren zerbitzu-baldintzak behin eta berriz ez betetzea, baldin eta ez-betetze hori arau-hauste oso larritzat tipifikatuta ez badago.

d) Aireportuak Arautzeko Dokumentuaren (DORA) Aktiboen Oinarri Arautuan jasotako inbertsioak ez egitea edo egiten behin eta berriz atzeratzea, baldin eta arauhauste hori oso larritzat tipifikatuta ez badago.

e) Aireportuko kudeaketaren jarraipena egiteko eskumenak baliatzean eskatzen den informazioa emateko betebeharra ez betetzea.

f) Urte berean arau-hauste arinak behin baino gehiagotan egitea, ebazpen irmoz hala egin dela adierazi bada.

3.Ondokoak arau-hauste arintzat jotzen dira:

a) Kapitulu honetako 1-3 ataletan eta horiek garatzeko arauetan aurreikusitako betebehar formalak ez betetzea, baldin eta ez-betetze horiek arau-hauste larriak edo oso larriak ez badira.

b) Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak kontsulta-prozedura egiteko emandako ebazpen zehatzak ez betetzea.

c) Tarifen kontsulta-prozeduran edo kontsulta horietan emandako informazioan irregulartasunak izatea, baldin eta arau-hauste oso larritzat jotzen ez badira.

44. artikulua. Zehapenak.

Aurreikusitako arau-hausteak Aire Segurtasunari buruzko uztailaren 7ko 21/2003 Legearen 55.2. eta 3., 57. eta 59. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera zigortuko dira. Zehapenak honako hauek jarriko dituzte:

a) Aire Segurtasunaren Estatuko Agentziak, 43. artikuluaren 1. paragrafoko f) eta g) idatz-zatietan eta 2. paragrafoko c) eta d) idatz-zatietan aurreikusitakoak, bai eta 43. artikuluaren 1. paragrafoko h) , i) eta o) idatz-zatietan, 2. paragrafoko f) idatz-zatian eta 3. paragrafoko a) idatz-zatian aurreikusitako arau-hausteak ere, baldin eta bere eskumeneko gaiei badagozkie.

b) Hegazkintza Zibileko Zuzendaritza Nagusiak, 43. artikuluaren 1. paragrafoko a) ,

b) c) , d) eta e) idatz-zatietan, 2. paragrafoko a) , b) eta e) idatz-zatietan aurreikusitakoak, bai eta Hegazkintza Zibileko Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen arloko arau-hausteak ere, 43. artikuluaren 1. paragrafoko h) eta o) idatz-zatietan, 2. paragrafoko f) idatz-zatian eta 3. paragrafoko a) idatz-zatian aurreikusitakoak badira.

c) Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak, 43. artikuluaren 1. paragrafoko j) , k) , l) , m) , n) eta ñ) idatz-zatietan eta 3. paragrafoko b) eta c) idatz-zatietan aurreikusitakoak, bai eta aurreko artikuluaren 1. paragrafoko h) , i) eta o) idatz-zatietan, 2. paragrafoko f) idatz-zatian eta 3. paragrafoko a) idatz-zatian aurreikusitako arau-hausteak ere, baldin eta bere eskumeneko gaiei badagozkie.

5.atala. Aireportuetako beste xedapen batzuk

45. artikulua. Gardentasuna, kontsulta eta gainbegiratzea, autonomia-erkidegoetako eta titulartasun pribatuko aireportuetako aireportu-tarifei dagokienez.

Interes orokorreko aireportu-sarean txertatuta ez dauden interes orokorreko

aireportuek eta, urtean bost milioi bidaiari baino gehiago izanik, merkataritza-trafikora zabalik dauden autonomia-erkidegoetako aireportuek gardentasuneta kontsultaprozedura aplikatuko dute aireportu-tarifen arloan, erregelamendu bidez zehazten diren baldintzetan.

Gardentasuneta kontsulta-prozedura hori Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak gainbegiratuko du, erregelamendu bidez zehazten diren baldintzetan.

46. artikulua. Administrazio-agintariei informazioa ematea.

1.Aena, S.A. sozietateak eta aire-konpainiek Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak eta Hegazkintza Zibileko Zuzendaritza Nagusiak bere eginkizunak betetzean eskatzen dieten informazioa guztia eman behar dute nahitaez. Era berean, estatistikak egiteko behar duten informazioa ere eman beharko diete Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari eta Hegazkintza Zibileko Zuzendaritza Nagusiari. Administrazioari kosturik eragin gabe, kudeatzen duen interes orokorreko aireportu-sarean garatzen diren aire-operazioei buruzko informazio estatistikoa eskuratzeko aukera bermatuko du Aena, S.A. sozietateak, horretarako dituen sistema eta tresna informatikoen bitartez.

Estatistikak egiteko eskatzen den urteko informazioa ekitaldi bakoitzeko lehen hilean eman beharko da.

2.Hegazkintza Zibileko Zuzendaritza Nagusiak segidako aurreko ekitaldiari dagozkion aire-trafikoarekin eta -garraioarekin lotutako urteko estatistikak ekitaldi bakoitzeko otsailean argitaratuko ditu.

47. artikulua. Kalitate akustikoari dagozkion konpentsazio-neurriak.

Aireportuetako kudeatzaileek udalerrietarako kalitate akustikoaren arloko konpentsazio-neurrien ondoriozko kostuak beren gain hartuko dituzte, betiere Aire Nabigazioari buruzko uztailaren 21eko 48/1960 Legearen laugarren artikuluaren 2. paragrafoko b) idatz-zatian aurreikusitakoaren ondoriozko neurriak badira.

48. artikulua. Eranskinak aldatzea.

Aireportu-kudeatzaileak bost urterako Aireportuak Arautzeko Dokumentuan (DORA) bidaiari bakoitzeko urteko gehieneko diru-sarrera zehazteko metodologiari eta bidaiari bakoitzeko urteko gehieneko diru-sarrera doitua zehazteari buruzko Lege honen eranskinak aldatzeko proposamenik eginez gero, erabiltzaileak ordezkatzen dituzten elkarteekin aldez aurretik kontsulta-prozedura egin beharko du eta prozedura horrek gutxienez bi hilabeteko iraupena izan beharko du; prozedura horretan, Aena, S.A. sozietateak proposamena bera eta tarifa-aldaketetan izango duen eragina aztertzeko nahikoa informazioa emango die.

Kontsulten ondorioz, Aena, S.A. sozietateak beste proposamen bat egingo du; bertan, konpainia erabiltzaileen ikuspuntuak nola hartu diren aintzat adierazi beharko du, eta ados ez badaude, hartutako erabakiak justifikatu beharko ditu. Erabakitako proposamenaren berri eman beharko du Sustapen Ministerioan eta, hala badagokio, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari proposamenaren gaineko txostena egiteko eskatuko dio Ministerioak.

49. artikulua. Merkataritza-pizgarriak.

1.Kapitulu honetako 1-4 ataletan xedatutakoa ez da eragozpen izango Aena, S.A. sozietateak merkataritza-pizgarriak ezarri ahal izateko; pizgarri horiek ez dute eraginik izan behar oinarrizko aireportu-zerbitzuengatiko ondare-prestazio publikoen araubide juridikoan eta zenbatekoan, eta irizpide objektibo, garden eta ez-diskriminatzaileei jarraiki zehaztuko dira, betiere lehiari buruzko arauak betez.

Pizgarri horiek ezin izango dute eragin atal horietan aipatzen diren araututako dirusarreren kalkuluan.

2.Aena, S.A. sozietateak kontsultaren eraginpean jarri duen Aireportuak Arautzeko Dokumentuaren (DORA) proposamenean eta, kontsultak amaitutakoan, dagozkien organoetara igortzen duen proposamenean bosturtekorako aurreikusi dituen pizgarrien eskemak adierazi behar dira.

6. atala Urrutiko kontrol bidez pilotatutako aireontzi zibilak

50. artikulua. Urrutiko kontrol bidez pilotatutako aireontzi zibilen operazioak.

1.Lege honen 2. paragrafoko azken xedapenetako bigarrenean aurreikusitako erregelamendu bidezko araua indarrean sartzen ez den bitartean, urrutiko kontrol bidez pilotatutako aireontzi zibilen operazioak artikulu honetan erabakitakoari atxikiko zaizkio.

Artikulu honetan ezarritakoa betetzeak ez du esan nahi operadoreak ez duenik aplikatu beharreko gainerako araudia eta, batik bat, espektro irrati-elektrikoaren erabilerarekin, datuak babestearekin edo aire-irudiak egitearekin loturikoa bete behar, operadore hori baita, nolanahi ere, aireontziaren eta operazioaren erantzule; era berean, operazioan edo aireontziak eragiten dituen kalteen erantzukizuna ere operadoreari dagokio.

2.Aireratzean gehieneko masa 25 kg baino handiagoa baldin bada, urrutiko kontrol bidez pilotatutako aireontzi zibilak aireontzien matrikula-erregistroan erregistratu behar dira eta aireko nabigagarritasunaren ziurtagiria eskuratu behar dute; aldiz, aireratzean 25 kg edo gutxiagoko gehieneko masa dutenek ez dituzte baldintza horiek bete behar.

Horretaz gain, urrutiko kontrol bidez pilotatutako aireontzi zibil guztiek identifikazioplaka bat izan behar dute egituran finkatuta; plaka horretan, honako datu hauek agertu agertuko dira, begiratu hutsarekin erraz irakurtzeko moduan eta ezabatu ezin den moduan: aireontziaren identifikazioa, izendapen espezifikoaren bitartez eta, hala badagokio, serie-zenbakia ere jarrita, enpresa operadorearen izena eta enpresa horrekin harremanetan jartzeko datuak ere adierazi behar dira.

3.Lan tekniko edo zientifikoetarako aire-jarduerak egin ahal izango dira urrutiko kontrol bidez pilotatutako aireontzi zibilen bitartez, egunez, eta ikusteko moduko meteorologia-baldintzetan, betiere honako eskakizun hauek beteta:

a) Aireratzean 2 kg baino gutxiagoko gehieneko masa duten eta urrutiko kontrol bidez pilotatzen diren aireontzi zibilen kasuan, hiri, herri edo jendea bizi den tokietako eraikin-aglomerazioko eremuetatik edo aire zabaleko jende-samaldetatik kanpo jardun ahal izango dute, kontrolatu gabeko aire-espazioan, pilotuaren ikusbitartea baino haratago, kontrol-estazioaren irrati bidezko emisioaren irismenaren barruan eta lurraren gainetik gehienez ere 400 oineko (120 m) altueran, betiere aireontzia non dagoen jakiteko baliabideak izanez gero. Hegaldiak egin ahal izateko, informazio aeronautikoko zerbitzuen hornitzaileak NOTAM bat eman beharko du, behar bezala gaitutako operadoreak hala eskatuta, operazioa gauzatuko den eremuko aire-espazioaren gainerako erabiltzaileei operazioaren berri emateko.

b) Aireratzean 25 kg baino gutxiagoko gehieneko masa duten eta urrutiko kontrol bidez pilotatzen diren aireontzi zibilen kasuan, hiri, herri edo jendea bizi den tokietako eraikin-aglomerazioko eremuetatik edo aire zabaleko jende-samaldetatik kanpo jardun ahal izango dute, kontrolatu gabeko aire-espazioan, pilotuaren ikusbitartearen barruan, pilotutik gehienez ere 500 metroko distantzian eta lurraren gainetik gehienez ere 400 oineko (120 m) altueran.

c) Aireratzean 25 kg-tik 150 kg-ra bitarteko gehieneko masa duten eta urrutiko kontrol bidez pilotatzen diren aireontzi zibilen kasuan, eta aireratzean 150 kg edo gehiagoko gehieneko masa izanik, suteen aurka borrokatzeko edo salbamendurako jarduerak egiten dituzten aireontzi zibilen kasuan, Aire Segurtasunaren Estatuko Agentziak egindako aireko nabigagarritasunaren ziurtagirian ezarritako baldintzetan eta mugekin baino ezin izango dute jardun, kontrolatu gabeko aire-espazioan.

d) Horretaz gain, aurreko idatz-zatietan aurreikusitako operazioetarako honako hauek bete beharko dira:

1.a Operadoreak erabili beharreko aireontzien ezaugarriak biltzen dituen dokumentazioa izatea, aireontziaren konfigurazioa, ezaugarriak eta prestazioak barnean hartuta.

2.a Operadorearen Operazio Eskuliburua izatea, operazioaren prozedurak ezartzen dituena.

3.a Operazioaren edo operazioen segurtasun-azterketa aeronautikoa egin izana, operazioa segurtasunez egin daitekeela egiaztatzen duela. Azterketa hori generikoa izan daiteke, edo eremu geografiko edo operazio mota jakin baterako espezifikoa; bertan, erabili beharreko aireontzi(ar) en, ekipoen eta sistemen oinarrizko ezaugarriak aintzat hartu behar dira.

4.a Egin nahi den operazioa segurtasunez egin daitekeela frogatzeko beharrezkoak diren proba-hegaldiak egitea eta ongi atera izana.

5.a Aireontziaren mantentze-lanetako programa bat finkatzea, fabrikatzailearen gomendioei jarraiki.

6.a Aireontzia urrutiko kontrol bidez pilotatuko duen pilotuak xedapen honetan ezarritako betekizunak betetzea.

7.a Aireratzean 20 kilogramo baino gutxiagoko gehieneko pisua duten aireontzien kasuan, urrutiko kontrol bidez pilotatutako aireontzi zibilen operadoreei aseguru-poliza bat edo bestelako finantza-berme bat izatea eskatuko zaie, hegaldia gauzatzen ari den bitartean sor daitezkeen kalteengatik hirugarrenen aurreko erantzukizun zibila estaltzeko, Aire Nabigazioari buruzko uztailaren 21eko 48/1960 Legean aurreikusitako kalte-ordainen zenbatekoa eguneratzen duen urtarrilaren 19ko 37/2001 Dekretuan finkatutako estalduramugen arabera. Era berean, aireratzean 20 kilogramo baino gehiagoko gehieneko pisua duten aireontzien kasuan, Aire-konpainien eta aire-operadoreen aseguruen baldintzei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004ko apirilaren 21eko 785/2004 Erregelamenduan (EE) zehaztutako estaldura-muga aplikatuko da.

8.a Operazioan aireontzia legez kanpoko interferentzia-ekintzetatik babesteko neurri egokiak hartu izana, irrati-lotura nahita interferitzeko ekintzak ere barnean hartuta; horretaz gain, kontrol-estazioan eta aireontzia gordetzen den tokian baimenik gabe inor ez sartzeko prozedurak ere ezarri beharko dira.

9.a Operazioaren segurtasuna bermatzeko eta operazioarekin lotutako pertsona eta ondasunak babesteko beharrezkoak diren neurri gehigarriak hartu izana.

10.a Operazioa aireportu edo aerodromoren batetik gutxienez 8 kilometrora egitea edo, 3. paragrafoko a) idatz-zatian bildutako hegaldien kasuan, azpiegiturak hegaldi instrumentaleko prozedurak baldin baditu, erreferentzia-puntutik gutxienez 15 kilometrora. Bestela, eta zenbaki honetan aurreikusitako kasuetarako, aerodromo edo aireportu horiekin koordinatzeko beharrezkoak diren mekanismoak ezarri beharko dira. Koordinazio hori dokumentu bidez jaso beharko da eta operadoreak dokumentu hori gorde egin beharko du, Aire Segurtasunaren Estatuko Agentziak eskatuz gero ere.

4.Era berean, urrutiko kontrol bidez pilotatzen diren aireontzi zibilek honako hegaldi mota hauek egin ahal izango dituzte, egunez eta ikusteko moduko meteorologiabaldintzetan, kontrolatu gabeko aire-espazioan, pilotuaren ikusbitartearen barruan edo, bestela, horretarako bereizitako aire-espazioaren eremu batean, betiere hiri, herri edo jendea bizi den tokietako eraikin-aglomerazioko eremuetatik edo aire zabaleko jendesamaldetatik kanpo:

a) Fabrikatzaileek edo mantentze-lanak egiten dituzten erakundeek egindako produkzioko eta mantentze-lanetako proba-hegaldiak.

b) Jendearentzat zabalik ez dauden erakustaldietako hegaldiak, ekitaldi jakin batera joaten diren talde itxientzat edo fabrikatzaile edo operadore baten bezero potentzialentzat direnak.

c) Nazioko edo Europako ikerketa-programetarako hegaldiak, jarduera jakin bat urrutiko kontrol bidez pilotatutako aireontzi zibilekin egitea bideragarria dela frogatzeko egiten direnak.

d) Garapen-hegaldiak, jarduera jakin bat urrutiko kontrol bidez pilotatutako aireontzi zibilekin egiteko teknikak eta prozedurak prest jartzeko egiten direnak, jarduera hori produzitzen hasi aurretik.

e) I+Gko hegaldiak, fabrikatzaileek produktu berriak garatzeko egiten dituztenak.

f) Proba-hegaldiak, 3. paragrafoari jarraiki eskatutako jarduerak segurtasunez egin daitezkeela frogatzeko beharrezkoak direnak.

Hegaldi horiek egin ahal izateko, gainera, 3. paragrafoko d) idatz-zatiaren 1., 3., 6., 7., 8., 9. eta 10. zenbakietan xedatutako betekizunak bete beharko dira eta segurtasuneremu bat ere finkatu beharko da, hegaldia egingo den eremuari dagokionez.

Operazioa egin behar duen operadorea ez badago atxikita Aire Segurtasunaren Estatuko Agentziaren gainbegiratzeari, jatorrizko herrialdeko aeronautikako agintaritzaren baimena eskuratu beharko du dagokion jarduera egiteko, eta agintaritza horren betekizunak paragrafo honetan xedatutakoen baliokideak direla egiaztatu beharko du Aire Segurtasunaren Estatuko Agentzian.

5.Pilotuek honako eskakizun hauek bete beharko dituzte:

a) Edozein pilotu-lizentziaren –ultrarinen pilotu-lizentzia barnean hartuta– titular izatea; lizentzia indarreko araudiaren arabera egindakoa izango da, edo azken bost urteotan hala egindakoa izana, eta zehazpen-prozedura baten ondorioz lizentziarik gabe geratu ez izana; edo

b) edozein pilotu-lizentzia –ultrarinen pilotu-lizentzia barnean hartuta– lortzeko beharrezkoak den jakintza teorikoa eskuratu dutela froga bidez egiaztatzea; edo

c) aireratzean 25 kg baino gutxiagoko gehieneko masa duten aireontzien kasuan:

1.a Pilotuaren ikusbitartearen eremuan hegan egiteko, urrutiko kontrol bidez pilotatutako aireontzi zibilak pilotatzeko oinarrizko ziurtagiri bat izatea, onartutako

prestakuntza-erakunde batek egina, Hegazkintza zibileko hegaldietako langileekin lotutako administrazio-prozedurak eta eskakizun teknikoak ezartzen dituen Europako Batzordearen 2011ko azaroaren 3ko 1178/2011 Erregelamenduaren (EB) VII. eranskinari jarraiki, eta honako arlo hauetako jakintza teoriko egokia eskuratu duela egiaztatzen duela: aeronautikako araudia, aireontzien ezagutza orokorra (generikoa eta espezifikoa) , aireontziaren perfomancea, meteorologia, nabigazioa eta mapen interpretazioa, operazioprozedurak, komunikazioak eta urrutiko kontrol bidez pilotatutako aireontzi zibiletarako giza faktoreak.

2.a Pilotuaren ikusbitartetik haratago hegan egiteko, urrutiko kontrol bidez pilotatutako aireontzi zibilak pilotatzeko ziurtagiri aurreratua izatea, onartutako prestakuntza-erakunde batek egina, Europako Batzordearen 1178/2011 Erregelamenduaren (EB) VII. eranskinari jarraiki, eta 1. zenbakian aipatutako jakintza teorikoez gain, aire-trafikoaren zerbitzuen eta komunikazio aurreratuen gaineko jakintza ere baduela egiaztatzen duela.

d) Horretaz gain, b) eta c) idatz-zatietan aurreikusitako kasuetan, honako hauek egiaztatu beharko dituzte:

1.a 18 urte beteta dituztela.

2.a Aireratzean gehienez 25 kilogramoko gehieneko masa duten aireontziekin jarduten duten pilotuek mediku-ziurtagiri bat, gutxienez, izan beharko dute; ziurtagiri horrek Hegazkintza zibileko hegaldietako langileekin lotutako administrazio-prozedurak eta eskakizun teknikoak ezartzen dituen Europako Batzordearen 2011ko azaroaren 3ko 1178/2011 Erregelamenduaren (EB) IV. eranskineko –MED zatia– MED.B.095 paragrafoan xedatutakoa bete beharko du, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 216/2008 Erregelamenduari (EE) jarraiki aireontzi arinen pilotu-lizentzia eskuratzeko medikuziurtagiriei dagokienez.

3.a Aireratzean gutxienez 25 kilogramoko gehieneko masa duten aireontziekin jarduten duten pilotuek 2. klaseko mediku-ziurtagiri bat, gutxienez, izan beharko dute; ziurtagiri horrek Batzordearen 1178/2011 Erregelamenduaren (EB) IV. eranskineko –MED zatia– B azpizatiaren 2. atalean xedatutako bete beharko du, eta aeronautikako zentro mediko batek edo aire-azterketak egiten dituen mediku baimendu batek egina izan beharko du.

e) Gainera, kasu guztietan, aireontziari eta bere sistemei buruzko eta aireontzia pilotatzeko jakintza egokia badutela egiaztatzen duen dokumentua izan beharko dute, eta operadoreak, aireontziaren fabrikatzaileak edo horren baimendutako erakunde batek, edo onartutako prestakuntza-erakunde batek egina izan beharko du. Baimenaren xede den pilotuak ezin izango du, inolaz ere, dokumentu hori egin.

6.Aireratzean 25 kg edo gutxiagoko gehieneko masa duten aireontziek 3. eta 4. paragrafoetan aurreikusitako jarduerak egin ahal izateko, Aire Segurtasunaren Estatuko Agentziari aldez aurretik jakinarazi behar zaio, operazioa hasi baino bost egun lehenago, gutxienez. Aldez aurreko jakinarazpen edo komunikazio horretan honako datu hauek bildu behar dira:

a) Operadorea, operazioan erabiliko diren aireontziak eta aireontzi horien pilotuak identifikatzeko datuak, bai eta horietako bakoitzak 5. paragrafoaren arabera eska daitezkeen betekizunak zer baldintzetan egiaztatzen dituen ere.

b) Aireontzi horien ezaugarrien deskribapena, bakoitzaren konfigurazioa, ezaugarriak eta prestazioak barnean hartuta.

c) Zer motatako lan tekniko edo zientifikoak egingo diren edo, bestela, egingo diren hegaldi motak eta horien profilak, bai eta operazioaren ezaugarriak ere.

d) Operazioan edo hegaldian segurtasuna bermatzeko zer baldintza edo muga aplikatuko diren.

Aldez aurreko jakinarazpenarekin batera, operadoreak erantzukizunpeko adierazpena ere aurkeztu beharko du eta, bertan, artikulu honetan aurreikusitakoaren arabera, jakinarazitako jarduerak edo operazioak egiteko eska daitezkeen betekizun guzti-guztiak betetzen dituela adierazi behar du, bere erantzukizunpean, hori guztia egiaztatzeko dokumentazioa baduela eta jarduera egiten duen bitartean betekizun horiek betetzen jarraituko duela. Erantzukizunpeko adierazpen horretaz gain, operadoreak honako hauek ere aurkeztu beharko ditu: operazioen eskuliburua, segurtasunaren azterketa aeronautikoa eta derrigorrezko asegurua sinatua duela egiaztatzeko dokumentazioa –3. paragrafoko d) idatz-zatiaren 2., 3. eta 7. zenbakietan eta 4. paragrafoan eskatzen dira, hurrenez hurren–. Aurreikusitako jakinarazpena 3. paragrafoan aurreikusitako operazioei buruzkoa baldin bada, dokumentazio horrekin batera, alde batetik, mantentze-lanetako programa eta, bestetik, proba-hegaldiak egin eta ongi atera direla egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko dira –paragrafo horretako d) idatz-zatiaren 4. eta 5. zenbakietan aipatzen dira–.

Jakinarazpenean aldaketarik gertatuz gero, Aire Segurtasunaren Estatuko Agentziari jakinarazi beharko zaio aldaketa ezarri baino 5 egun lehenago, gutxienez; horretarako, erantzukizunpeko adierazpena eguneratuta aurkeztu beharko da eta, hala badagokio, paragrafo honetan aurreikusitako ziurtagiri osagarriak ere bai.

Aire Segurtasunaren Estatuko Agentziak hartu izanaren agiria egin beharko du dokumentazio jaso duenetik kontatzen hasita bost eguneko epean; agiri horretan, gutxienez, jakinarazpenaren edo aldaketaren bitartez zer jarduera gaitu diren adieraziko da.

7.Aireratzean gutxienez 25 kg-ko gehieneko masa duten aireontziek 3. eta 4. paragrafoetan aurreikusitako jarduerak egin ahal izateko, edo jarduera horiek egiteko baldintzaren bat edo egiaztatutako betekizunen bat aldatzen bada, Aire Segurtasunaren Estatuko Agentziari aldez aurretik baimena eskatu beharko zaio, paragrafo honetan aurreikusitakoari jarraiki.

Baimenaren eta aldaketen eskabidean, aurreko paragrafoan aldez aurreko jakinarazpenaren kasurako aurreikusitako gutxieneko edukia bildu beharko da, eta horrekin batera, paragrafo horretan eskatzen diren erantzukizunpeko adierazpena eta dokumentazio osagarria ere aurkeztu behar dira.

8.3. paragrafoan aurreikusitako lan teknikoak edo zientifikoak egiteko edo horiek aldatzeko baimena eskatzen bada edo aldez aurreko jakinarazpena helarazten bada, jarduera denbora-mugarik gabe egiteko gaikuntza eskuratuko da, aldez aurreko jakinarazpena egin behar duten operazioen kasuan, 6. paragrafoan aipatzen den bost eguneko epea igarotakoan eta, nolanahi ere, eskatutako betekizunak betetzen badira eta horiek betetzen jarraitzen bada.

4.paragrafoan aurreikusitako hegaldiak egiteko edo horiek aldatzeko baimena eskatzen bada edo aldez aurreko jakinarazpena helarazten bada, 6. paragrafoan aurreikusitako aurrerapenarekin jakinarazi edo, hala badagokio, baimendu diren hegaldiak soilik egiteko gaikuntza eskuratuko da eta, nolanahi ere, eskatutako betekizunak betetzen badira eta horiek betetzen jarraitzen bada.

3.paragrafoan aipatzen diren aire-jarduerak egiteko artikulu honetan aurreikusitakoari jarraiki gaitutako operadoreek 3. eta 4. paragrafoetan aurreikusitako mugak eta baldintzak betetzen ez dituzten hegaldiak egin ahal izango dituzte, euren erantzukizunpean, baina soilik arrisku larriko egoeran eta katastrofe edo hondamen publikoko egoeran; halaber, egoera horiek gertatzen direnean pertsonak eta ondasunak babesteko eta laguntzeko hegaldiak ere egin ahal izango dituzte, betiere egoera horiek kudeatzeaz arduratzen diren agintariek eskatuz gero.

9.Urrutiko kontrol bidez pilotatutako aireontzi zibilen operazioetarako araubide juridikoa erregelamendu bidez xedatuko da, Lege honetan bildu ez diren kasuetarako.

10.Betetzeko moduko bitartekoak Aire Segurtasunaren Estatuko Agentziaren zuzendariaren ebazpen bidez zehaztu ahal izango dira; bitarteko horiek betez gero, artikulu honetan ezarritako betekizunak betetzen direla egiaztatzen da.

7. atala Aire-segurtasunaren eta -nabigazioaren arloko beste erreforma batzuk

51. artikulua. Aire Nabigazioari buruzko uztailaren 21eko 48/1960 Legea aldatzea.

Aire Nabigazioari buruzko uztailaren 21eko 48/1960 Legea aldatu egingo da, eta honela idatzita geratuko da:

Bat. Hamaikagarren artikulua honela idatzita geratu da:

«Hamaikagarren artikulua.

Honako hau hartuko da aireontzitzat:

a) Pertsonak edo gauzak garraiatzeko erabil daitekeen eraikuntza oro, airearen erreakzioei esker atmosferan mugitzeko gai dena, airea baino arinagoa izan ala ez izan, eta organo motopropultsatzaileak izan ala ez izan.

b) Urrutiko kontrol bidez pilotatzen den makina oro, aireak lurraren gainazalaren kontra egiten dituen erreakzioak alde batera utzita, airearen erreakzioei esker atmosferan egon daitekeena.»

Bi. Ehun eta berrogeita hamargarren artikulua honela idatzita geratzen da:

«Ehun eta berrogeita hamargarren artikulua.

1.Enpresen, hegazkintza-eskolen, lan tekniko edo zientifikoetan jarduten duten enpresen eta turismoko nahiz kirol-arloko enpresen garraio pribatuko aireontziak Lege honetako xedapenei atxikiko zaizkie, aplikagarriak diren aldetik, jarraian adieraziko ditugun salbuespenekin:

Lehena. Ezin izango dute egin pertsonak edo gauzak garraiatzeko zerbitzu publikorik, ordainduta edo ordaindu gabe.

Bigarrena. Ofizialki trafikoari zabalduta dauden aerodromoak ez diren lurrak erabili ahal izango dituzte, Aire Segurtasunaren Estatuko Agentziak aldez aurretik baimena emanda.

2.Urrutiko kontrol bidez pilotatutako aireontzi zibilak, edozein xederako erabiltzen direla ere –soilik kirolerako edo dibertitzeko erabiltzen direnak izan ezik–, Lege honetan eta, aplikagarriak diren aldetik, legea garatzeko arauetan xedatutakoari atxikiko zaizkio. Aireontzi horiek ez dute baimendutako aireportuazpiegiturarik erabili behar, betiere araudi espezifikoan esanbidez horrelakorik adierazten den kasuetan izan ezik.»

Hiru. Ehun eta berrogeita hamaikagarren artikuluko lehenengo lerrokada honela idatzita geratuko da:

«Aurreko artikuluko xedeekin egiten diren aire-jarduerak –turismokoak eta kirolekoak izan ezik– egin ahal izateko, Aire Segurtasunaren Estatuko Agentziari aldez aurretik jakinarazpena igorri behar zaio edo, operazio aeronautikoetan eta hirugarrenen segurtasuna bermatzearren, baimendu egin beharko dira, baldin eta operazio horien izaera, ingurunea edo gauzatzeko zirkunstantziak aintzat hartuta horietako edozeinentzat arrisku bereziak sortzen badira; halaber, Agentziak gainbegiratu egin beharko ditu, indarreko legerian xedatutako baldintzetan.»

Lau. Hirugarren xedapen iragankor berria erantsi da, era honetara idatzita:

«Hirugarren xedapen iragankorra. Baimenen arloko araubide iragankorra.

Ehun eta berrogeita hamaikagarren artikuluan aurreikusitako aldez aurreko jakinarazpena arautzen duen araudi espezifikoa aplikatu ezin den kasuetan, Aire

Segurtasunaren Estatuko Agentziaren aldez aurreko baimena eskuratzea eskatu ahal izango da agindu horretan aurreikusitako jarduerak gauzatzeko.»

52. artikulua. Neurri fiskalei, administratiboei eta lan-arlokoei buruzko abenduaren 30eko 13/1996 Legea aldatzea.

Neurri fiskalei, administratiboei eta lan-arlokoei buruzko abenduaren 30eko 13/1996 Legearen 166. artikulua honela idatzita geratuko da:

«166. artikulua.

1.Aire-trafikoaren eta -garraioaren beharrak bermatzeko eta, interes orokorreko aireportuei dagokienez, Hazkundea, lehiakortasuna eta eraginkortasuna bultzatzeko premiazko neurriak onartzen dituen urriaren 15eko 18/2014 Legearen

21. artikuluan xedatutako interes orokorreko helburuak beteko direla, aire-espazioa kudeatzeko beharrak eta aire-nabigazioko zerbitzuak bermatzeko, Sustapen Ministerioak zerbitzu-eremu bat mugatuko du interes orokorreko aireportuetan; eremu horretan, aireportuetako jarduerak gauzatzeko beharrezkoak diren azalerak, jarduera horren osagarri diren lanak egitekoak eta erreserba-espazioak ere sartuko dira, multzo osoaren garapeneta hazkunde-aukerak bermatzearren. Halaber, dagokion Gidaplana ere onartuko du eta, Aire Nabigazioari buruzko uztailaren 21eko 48/1960 Legearen 39. artikuluan aipatzen diren jarduerez gain, airetrafikoarekin lotura dutelako edo horren erabiltzaileei ematen zaizkien zerbitzuengatik bertan kokatzea ezinbestekoa duten edo komeni zaien industriaeta merkataritza-erabilerak ere bilduko ditu.

Gidaplanak izapidetzean, dagokion Autonomia Erkidegoaren eta eraginpeko beste herri administrazioen txostenak eskatuko dira, bakoitzaren eskumenei dagokienez eta, bereziki, hirigintzaren eta lurralde-antolamenduaren arloan, betiere erregelamendu bidez aurreikusitako baldintzetan.

2.Plan orokorren eta hiri-antolamenduko gainerako tresnen bitartez, aireportuak eta horien zerbitzu-eremuak aireportuko sistema orokortzat hartuko dira eta ezin izango dute bildu aireportu-ustiapenaren eskumenak baliatzean interferentziak edo eragozpenak eragingo dituen zehaztapenik.

Aireportuko sistema orokor hori plan berezi baten edo antzeko tresna baten bitartez garatuko da; kudeatzaileak egin beharko du plan hori, Gidaplanean jasotako aurreikuspenen arabera, eta aplikatu beharreko hirigintza-legerian xedatutakoari jarraiki onartuko da.

Plan Berezia onartzeko eskuduna den hirigintza-agintariak horren behinbehineko onarpeneko erabakiaren berri emango dio kudeatzaileari eta kudeatzaileak hilabeteko epea izango du bere eskumeneko gaiei buruzko iritzia emateko; bien artean desadostasunik sortuz gero, kontsultak egiteko sei hilabeteko aldia abiaraziko da eta, epe hori amaitutakoan, Plan Bereziaren edukiari buruzko akordiorik esanbidez hartu ez bada, espedientea Ministroen Kontseilura igorriko da eta Kontseiluak egin beharko du txostena, loteslea izango dena.

3.Kudeatzaileak aireportuko sistema orokorraren barruan egiten dituen obra guztiak aireportu-espazioa antolatzeko plan bereziaren edo tresna baliokidearen araberakoak izango dira. Betekizun hori egiaztatzeko hirigintza-arloko administrazio eskudunak txostena eman beharko du obra horien gainean; ulertuko da txosten hori aldekoa dela, baldin eta agiriak jaso direnetik hilabete igaro ondoren txostenik ez bada esanbidez eman. Plan berezia edo tresna baliokidea onartzen ez den kasuetan –artikulu honen 2. paragrafoan aipatzen dira– kudeatzaileak aireportueremuan egiten dituen obra guztiak Aireportuko Gidaplanaren araberakoak izango dira.

Kudeatzaileak aireportuko eremuan egiten dituen eraikuntza-obra berriak, konpontzaileak eta kontserbaziokoak, interes orokorreko obra publiko diren heinean, ez dira egongo Toki Araubidearen Oinarriak arautzeari buruzko apirilaren

2ko 7/1985 Legearen 84.1.b) artikuluan udalen prebentzio-ondoreetarako aipatu kontrol-egintzen mende.»

53. artikulua. Aire Segurtasunari buruzko uztailaren 7ko 21/2003 Legea aldatzea.

Aire Segurtasunari buruzko 21/2003 Legea, uztailaren 7koa, aldatu egingo da, eta honela idatzita geratuko da:

Bat. 4. artikulua honela geratzen da idatzita:

«4. artikulua. Aire-espazioaren eta aire-zirkulazioaren kudeaketaeta egituraarloko eskumenak.

1.Aire-espazioaren eta aire-zirkulazioaren kudeaketaeta egitura-arloko eskumenak Defentsa eta Sustapen Ministerioei dagozkie, artikulu honetan ezarritako baldintzetan.

2.Defentsa eta Sustapen Ministerioei dagokie aire-espazioa egituratzeko eta kudeatzeko estrategia eta politika definitzea eta ezartzea, bai eta esparru horretako neurri espezifikoak finkatzea ere, Europar Batasunean xedatutakoarekin bat etorrita eta defentsa nazionalaren beharrak kontuan hartuta.

3.paragrafoko c) idatz-zatian eta 4. paragrafoan deskribatutako egoeretan izan ezik, eskumen horiek batera baliatuko dituzte erregelamendu bidez aurreikusitako baldintzetan eta, hala badagokio, 6. artikuluan aurreikusitako Ministerio Arteko Batzordearen bitartez.

3.Defentsa Ministerioari dagozkio honako hauek:

a) Espainiar subiranotasuneko aire-espazioa zaintzea, kontrolatzea eta defendatzea, bai eta aire-zirkulazio orokorra kontrolatzea ere gatazka armatuko garaian, Espainiako aire-defentsaren arduradun nagusi den aldetik.

b) Aire-zirkulazio operatiboa antolatzea eta kontrolatzea.

c) Aire-zirkulazio orokorra kontrolatzea eta espazioaren egiturari, kudeaketari eta erabilera-baldintzak eraginpean hartzen dituzten neurriak ezartzea, Gobernuko presidenteak edo Defentsako ministroak erabakitzen duenean, hurrenez hurren, erabaki hori hartzea gomendatzen duten ezohiko zirkunstantziak edo larrialdiegoerak gertatzen direnean.

4.Sustapen Ministerioari dagokio aire-zirkulazio orokorra antolatzea eta kontrolatzea bake-garaian, eta aireontzi zibilek aire-espazioa erabiltzeko baldintzak ezartzea, aire-espazioari eragiten dioten krisi-egoeretan, betiere 3. paragrafoaren

c) idatz-zatian aurreikusitakoak ez badira.»

Bi. 4 bis artikulu berri bat gehitu da, eta honela idatzita geratuko da:

«4 bis artikulua. Trafiko zibilari zabalduta dauden azpiegitura militarren arloko eskumenak eta defentsaren interesak zaintzea beste eremu batzuetan.

1.Trafiko zibilari zabalduta dauden aire-base edo aerodromo militarretan, baseko komandanteari dagozkio instalazio guztietako buru izatea, jarraitutasun operatiboa bermatzeko beharrezkoak diren elementu guztien funtzionamenduaren erantzukizuna eta defentsa nazionala eta hegazkintza militarraren interesak bermatzeko hartu beharreko neurriak ezartzea.

Trafiko zibilari zabalik dagoen gunea koordinatzea, ustiatzea, kontserbatzea eta administratzea horretarako izendatutako lagunari dagokio, aplikatu beharreko erregelamendu bidezko xedapenetan aurreikusitakoari jarraiki; trafiko zibilaren arloan soilik baliatuko ditu eginkizunak.

2.Aireportu eta aerodromo publiko zibil bakoitzean edo mugape berari dagozkion instalazio horien multzo bakoitzean, Aire Komandantzia Militarra ezarriko da defentsa nazionalaren eta hegazkintza militarraren interesak ordezkatzeko;

komandantziako komandanteak Defentsa Ministerioaren berezko eskumenak baliatuko ditu.

3.Defentsa Ministerioak eta trafiko zibilera bideratutako azpiegitura kudeatzen duten organoek sinatu beharreko akordioak sinatuko dituzte emandako zerbitzuak konpentsatzeko, betiere aurreko paragrafoetan aurreikusitakoaren arabera; horretarako, dagozkien aurrekontu-aurreikuspenak egin beharko dira.

4.Erabilera publikoko aireportu eta aerodromo zibiletan, eta hegazkintza zibileko gainerako instalazioetan segurtasunari eta ordena publikoari eustea Barne Ministerioaren egitekoa izango da.»

Hiru. 5. eta 6. paragrafoak honela geratuko dira:

«5. artikulua. Sustapen Ministerioaren eskumenak.

1.4. artikuluan adierazi diren eskumenak ez ezik, Sustapen Ministerioak honako hauek ere izango ditu:

a) Aire-nabigazioko instalazio zibil, sistema eta zerbitzuak antolatzea, gainbegiratzea eta ematen direla bermatzea, bai eta Europako zeru bakarraren arloko araudia gainbegiratzeko eginkizunak ere, Lege honetan eta lege hau garatzeko xedapenetan ezarritako baldintzetan.

b) Interes orokorreko aireportu zibilak kalifikatzea eta horien gidaplanak onartzea.

c) Interes orokorreko aireportu zibiletan aireportu-zerbitzuak antolatzea, gainbegiratzea eta ematen direla bermatzea, eta gainerako aireportu-azpiegitura zibiletan operazioen segurtasuna antolatzea eta gainbegiratzea.

d) Aireontzi zibilen matrikula-erregistroa mantentzea.

e) Aire-garraioa antolatzea eta gainbegiratzea.

f) Aire-jarduerak eta -lanak antolatzea eta gainbegiratzea, bai eta hegazkintza orokorra eta kirol-hegazkintza ere.

g) Aire-segurtasuna bermatzeko ezarri diren betekizunak eta prozedurak antolatzea, egiaztatzea eta betetzen direla kontrolatzea, aireontzi zibilen eta, oro har, aeronautikako ekipo eta osagai zibilen diseinuari, fabrikazioari, mantentzelanei, erabilerari eta operazioari dagokienez.

h) Pertsona eta erakunde zibilak aeronautikako jarduera zibilak egiteko gaitzen dituzten tituluak antolatzea, ematea eta gainbegiratzea, eta kasu bakoitzean eskatu beharreko betebeharrak eta betekizunak betetzen direla kontrolatzea.

i) Beste Estatu batzuetako agintariek emandako titulu, lizentzia edo ziurtagiriak aintzat hartzea eta onartzea, aeronautikako lanbideetan jarduteko beharrezkoak badira.

j) Ikuskapen aeronautiko zibila antolatzea, zuzentzea eta gauzatzea, Estatuko Administrazio Orokorraren eskumenen eremuan.

k) Hegazkintza zibilaren arloan zehapen-ahala baliatzea.

2.1. paragrafoan aurreikusitako eskumenak ez ditu honako hauek biltzen: aire-baseekin lotutako aire-nabigazio militarreko zerbitzu, sistema eta instalazioak; trafiko zibilari zabalik dauden aire-baseak; eta aire-base batek eta aireportu batek batera erabiltzen dituzten aerodromoetako gune militarrak; eta aerodromo eta heliportu militarrak. horiek guztiak egiaztatzea eta kontrolatzea Defentsa Ministerioari dagozkio.

Aurreko lerrokadan xedatutakoa gorabehera, Defentsa eta Sustapen Ministerioek erabaki dezakete Sustapen Ministerioaren esku geratzen dela zerbitzuak emateko aireontzi zibilei, aire-zirkulazio orokorrari –instalazioen, airenabigazioko sistemen eta azpiegitura militarren aldetik– eta horietako langileei eska dakizkiekeen betekizunak betetzen direla egiaztatzea eta kontrolatzea. Sustapen Ministerioak eginkizun horiek baliatzeak ez du esan nahi, inolaz ere, hari dagozkiola

instalazio, sistema, azpiegitura eta langile militarren gaineko administrazioeta zehapen-eskumenak, Defentsa Ministerioari baitagozkio, nolanahi ere.

6. artikulua. Defentsa eta Sustapen Ministerioen arteko koordinazioa.

1.Defentsa eta Sustapen Ministerioei, bakoitzak bere eskumen-eremuan, dagozkien jardunak Ministerio arteko Batzorde baten bitartez koordinatuko dira; bi departamentuetako ordezkariak bilduko dira Batzorde horretan. Batzorde horren osaera, organoak, funtzionamendu-arauak eta eginkizunak erregelamendu bidez xedatuko dira; erregelamendu horietan, gutxienez, honako hauek zehaztuko dira:

a) Langile eta azpiegitura zibil edo militarren gaineko xedapen orokorreko proiektuei buruzko txostena, bi departamentuen eskumenak eta aire-zirkulazioa eraginpean hartzen badituzte.

b) Aire-espazioaren egituratzearen, erabileraren eta kudeaketaren arloko estrategiari eta politikari buruzko txostena, aire-espazioaren erabilera malguaren arloan Estatu mugakideekin koordinatzeari eta lankidetzan jarduteari buruzkoa ere barnean hartuta, ministerioetako beste departamentu batzuen eskumenak alde batera utzi gabe.

c) Erregelamendu bidez esleitzen zaizkion eginkizunak –betearazleak eta ebaztekoak, eta aire-espazioaren kudeaketa estrategikorako eginkizunak ere barnean hartuta–, betiere Aire-espazioaren erabilera malgurako arau komunak ezartzen dituen Batzordearen 2005eko abenduaren 23ko 2150/2005 (EE) Erregelamenduaren 4. artikuluan aurreikusitakoen artetik.

2.Artikulu honetan aurreikusitako Ministerio arteko Batzordeko kide guztiak biltzen dituen organoak bere erabaki-eginkizunak baliatzean ematen dituen ebazpenek administrazio-bidea amaitzen dute, baina Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioan errekurtsoa aurkez daiteke.

Batzorde horretako beste funtzionamendu-organo batzuei erregelamendu bidez erabaki-eginkizunak esleitzen bazaizkie, organo horien ebazpenen aurka errekurtsoa aurkez daiteke goiko lerrokadan adierazitako organoan, gora jotzeko errekurtsoaren kasuan aurreikusitako prozedurari jarraiki.»

Lau. 32. artikulua honela geratzen da idatzita:

«32. artikulua. Betebeharren subjektuak, segurtasun-arrazoiengatik.

1.Titulu honetan ezartzen diren betebeharrak betetzera behartuta daude honako pertsona eta erakunde hauek, segurtasun-arrazoiak direla-eta:

a) Aeronautikako langileak.

b) Hegaldi-eskolak, eta aeronautikako prestakuntza-zentro eta aeroklubak.

c) Aireontziak eta aeronautikako produktuak diseinatzen, produzitzen eta horien mantentze-lanak egiten dituzten erakundeak.

d) Aire-operadoreak.

e) Aire-konpainiak eta aire-lanetako enpresak.

f) Aire-nabigazioko zerbitzuen hornitzaileak.

g) Aireportu-zerbitzuetako hornitzaileak eta agenteak.

h) Aireportu, aerodromo eta aireportuetako beste instalazioen kudeatzaileak.

i) Bidaiariak, aeronautika-zerbitzuen beste erabiltzaile batzuk.

j) Aeronautikako ikuskapen-arloko erakunde laguntzaileak.

2.Halaber, segurtasun-arrazoiengatik ezarri diren betebeharrak betetzera behartuta daude pertsona fisiko edo juridiko guztiak, baldin eta beren egintzen edo ez-egiteen bitartez operazioen segurtasuna, erregulartasuna edo jarraitutasuna arriskuan jar badezakete, titulu honetan aurreikusitako baldintzetan.»

Bost. IV. tituluan, 42 bis artikulu berria erantsiko da, eta honela idatzita jasoko da:

«42 bis artikulua. Betebehar espezifikoak operazioen segurtasunerako, erregulartasunerako edo jarraitutasunerako arriskuei dagokienez.

32. artikuluan aipatzen diren subjektuak honako hauetara behartuta daude:

Aeronautikako operazioen segurtasuna edo erregulartasuna arriskuan jarri, operazioetan interferitu edo nahastea nahiz akatsa eragin dezaketen elementu, objektu edo argiak –proiektagailuak edo laser-emisoreak barnean hartuta– ez erabiltzera edo horrelako ondorioak izango dituzten ekintza edo jarduerak ez egitera, aireportu-esparruaren barruan edo kanpoan, ez eta ezarritako zortasun aeronautikoak babesteko eremutik kanpo ere.»

Sei. 48 ter artikulu berri bat gehitu da, eta honela idatzita geratuko da:

«48 ter artikulua. Arau-hausteak, aire-zirkulazioaren fluxua kudeatzeari (ATFM) dagokionez.

1.Aire-zirkulazioaren fluxua kudeatzeari buruzko arau komunak ezartzen dituen Batzordearen 2010eko martxoaren 25eko 255/2010 (EB) Erregelamenduaren (artikuluaren gainerako aipamenetan Erregelamendua esango diogu) esparruan, aire-zirkulazioaren fluxua kudeatzearekin (aurrerantzean, ATFM) lotutako arauhauste administratibotzat hartuko dira artikulu honetan xedatzen direnak.

2.Honako egintza edo ez-egite hauek arau-hauste arinak izango dira:

a) Aire-zirkulazioko zerbitzuen hornitzaileei dagokienez:

1.a Aire-zirkulazioko zerbitzuetako (aurrerantzean, ATS) unitateak ATFM unitate zentralarekin ez koordinatzea, tokiko ATFM unitatearen bitartez, ATFM neurriak aplikatu behar direnean.

2.a ATS jakinarazpen-bulegoek pilotu edo operadoreen eta ATFM tokiko unitate edo unitate zentralaren arteko informazio-elkartrukea ez egitea, egin behar denean.

3.a ATS unitateek aireportuetan aplikatzen diren ATFM neurriak ez koordinatzea dagokion aireportuko kudeatzailearekin.

4.a ATS unitateek ATFM unitate zentralari ez jakinaraztea, ATFM tokiko unitatearen bitartez, aire-zirkulazioa kontrolatzeko ahalmenean edo airezirkulazioaren eskarian eragina izan dezaketen gorabehera guztiak.

5.a ATS unitateek ATFM unitate zentralari honako datu hauen eta horien eguneratzeen berri eskatutako kalitate-mailarekin edo eskatutako epean edo moduan ez ematea:

i.Aire-espazioaren erabilgarritasuna aire-zirkulazioaren kontrol-sektoreetan (aurrerantzean, ATC) eta definitutako ibilbide iraunkorren egiturak;

ii.ATS unitatearen sektorearen aktibazioak eta konfigurazioak;

iii.errodaje-denborak aerodromoan;

iv.aire-zirkulazioaren eta aireportuaren kontrol-sektorearen gaitasunak, ATC gaitasun-balioei dagokienez;

v.ibilbidearen erabilgarritasuna, aire-espazioaren erabilera malgua Aireespazioaren erabilera malgurako arau komunak ezartzen dituen Batzordearen 2005eko abenduaren 23ko 2150/2005 (EE) Erregelamenduaren arabera aplikatuta;

vi.hegaldi-posizio eguneratuak;

vii.hegaldi-planen desbideratzeak;

viii.aire-espazioaren erabilgarritasuna, aire-espazioaren erabilera malgua 2150/2005 (EE) Erregelamenduaren arabera aplikatuta;

ix.hegaldiak aireratzeko denbora errealak.

6.a Irteera-aireportuaren dorreko ATS zerbitzuen hornitzaileak honako egintza edo ez-egite hauek egitea:

i.ATFM irteera-zerrenda batean ez sartzea, aire-zirkulazioa kontrolatzeko baimenaren barruan, hegaldi bat zerrenda horri atxikita dagoenean.

ii.ATFM irteera-zerrendak errespetatzen ez dituzten hegaldiak baimentzea.

iii.Altxagarrietatik ateratzeko aurreikusitako ordua errespetatzen ez duten hegaldien aireratzea baimentzea, ezarritako denbora-tolerantzia aintzat hartuta.

iv.Hegaldi-plana ukatu egin dieten edo bertan behera utzita duten hegaldien aireratzea baimentzea.

v.ATFM irteera-zerrendak errespetatuko direla bermatzeko hartutako neurriei buruzko eta ez-betetzeari buruzko informaziorik eza, aireportu bateko ATFM irteerazerrenden urteko errespetua % 80 edo gutxiago denean.

vi.Irteera-aireportuan hegaldi-plana ukatu egin dioten edo bertan behera utzita duen aireontzi baten aireratzeko baimenari buruzko eta horrelako egoerak saihesteko hartu diren neurriei buruzko informaziorik eza.

b) Aire-operadoreei dagokienez:

1.a Hegaldi bakoitzerako hegaldi-plana ez izatea, Erregelamenduaren arabera beharrezkoa denean, edo hegaldi-plan horretan, aurreikusitako hegaldiaren profila behar bezala ez jasotzea.

2.a Aplikatu beharreko ATFM neurriak eta horien aldaketak ez txertatzea hegaldi-operazioan, eta pilotuari jakinarazteko betebeharra ez betetzea.

3.a Altxagarrietatik ateratzeko aurreikusitako ordua ez betetzea, Erregelamenduaren eranskinean aurreikusitakoari jarraiki aplikatu beharreko OACI xedapenetan ezarritako denbora-tolerantzia aintzat hartuta.

4.a Hegaldi-plan bat ez eguneratzea edo ez baliogabetzea, erregelamendu bidez hori egin behar dela xedatzen denean.

5.a ATFM neurrien ez-betetze bakoitzari buruzko txostena ez aurkeztea ATFM unitate zentralean; txosten horretan, hegaldi-planik ez izatea edo askotariko hegaldi-planak izatea eragin duten zirkunstantzien xehetasunak bildu behar dira, bai eta ez-betetze hori zuzentzeko zer neurri hartu diren ere.

6.a Hegaldi-planean adierazitako hegaldi-markaren eta dagokion aireportuzerrendarako jakinarazi denaren arteko lotura ezartzeko beharrezkoa den informazioa ez ematea irteerako eta helmugako aireportuei, hegaldia abiatu aurretik.

7.a ATFM neurriei dagokienez, emandako salbuespenei buruzko informaziorik eta xehetasunik ez ematea, agintari eskudunak eskatzen duenean.

8.a ATFM neurrien salbuespenak justifikatu gabe erabiltzea, aplikatu beharreko araudiari jarraiki.

c) Aireportu-kudeatzaileei dagokienez, ATFM unitate zentralari ez jakinaraztea, dela zuzenean, dela ATFM tokiko unitatearen eta ATS unitateen bitartez, dela bietara, aire-zirkulazioa kontrolatzeko ahalmenean edo aire-zirkulazioaren eskarian eragina izan dezaketen gorabehera guztiak, eta ATFM tokiko unitateari eta ATS unitateei informaziorik ez ematea, ATFM unitate zentralari igorri beharreko zuzeneko jakinarazpenen kasuan.

d) Aire-zirkulazioaren fluxua kudeatzen duten erakundeei dagokienez:

1.a ATFM tokiko funtzioaren esanera ez egotea egunaren hogeita lau orduetan.

2.a Langileek beren eginkizunak betetzeko behar duten prestakuntza ez izatea, eta langile horiek aplikatu beharreko operazioen eskuliburuak ez prestatzea, ematea eta eguneratzea.

e) Aireportu-kudeatzaileei eta aire-zirkulazioko zerbitzuen hornitzaileei dagokienez, lehentasun-arauetan egin daitezkeen aldaketak barnean hartuta, kontingentzia-prozeduren edukia eta egokitasuna ezartzeko egoera kritikoen eraginpean dauden operadoreekin aldez aurretik ez koordinatzea.

f) Aire-zirkulazioko zerbitzuen hornitzaileei eta aire-zirkulazioaren fluxua kudeatzen duten erakundeei dagokienez, aire-zirkulazioaren fluxua kudeatzearekin lotutako lankidetzarako prozedura koherenteak ez ezartzea edo eragoztea.

g) Aire-operadoreei, aireportu-kudeatzaileei, aire-zirkulazioko zerbitzuen hornitzaileei eta aire-zirkulazioaren fluxua kudeatzen duten erakundeei dagokienez, langileek Erregelamenduaren xedapenak behar beste ezagutzen dituztela eta prestakuntza egokia jasotzen dutela bermatzeko, eta langile horiek beren eginkizunak betetzeko gaituta daudela bermatzeko neurriak ez ezartzea.

3.1. paragrafoko arau-hausteak larritzat hartuko dira 44. artikuluko 2. paragrafoan aurreikusitako zirkunstantzia kalifikatzaileren bat gertatzen denean.

4.Ondokoak arau-hauste oso larriak dira:

a) Deklaratutako egoera kritikoak kudeatzeko ATFM prozedurak ez betetzea edo oker betetzea.

b) Arau-hauste arinak, 44. artikuluko 3. paragrafoan aurreikusitako zirkunstantzia kalifikatzaileren bat gertatzen denean.»

Zazpi. 52. artikuluko 1. paragrafoa aldatu eta g) idatz-zatia berria gehitu zaio; beraz, orain arte g) idatz-zatia zena orain h) idatz-zatia izango da; honela idatzita geratuko da:

«g) Aire-zirkulazioaren fluxua kudeatzearekin (ATFM) lotutako arauhausteetan, aire-zirkulazioko zerbitzuen (ATS) hornitzaile zibilei, aireontzien operadoreei, aireportu-kudeatzaileei edo aire-zirkulazioaren fluxua kudeatzen duten erakundeei.»

Zortzi. Beste xedapen gehigarri bat gehitzen da, hemeretzigarrena. Honako hau dio:

«Hemeretzigarren xedapen gehigarria. Administrazioaren isiltasun negatiboa.

1.Aire-segurtasunarekin lotutako interes orokorreko ezinbesteko arrazoiak direla-eta, aire-operazioak eta aire-espazioaren erabilera baimentzeko prozedurak eta operazio bereziei buruzko prozedurak Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43.1 artikuluan aurreikusitako salbuespenean sartzen direla ulertu behar da.

2.Segurtasun-arloko interes orokorreko ezinbesteko arrazoiak direla-eta, urrutiko kontrol bidez pilotatutako aireontziek egiten dituzten jarduerak eta operazioak baimentzeko prozeduretan ebazpena jakinarazteko gehieneko epea igaro eta esanbidez ebazpenik eman ez bada, eskatutako baimenak administrazioisiltasunaren bidez ukatu egin direla ulertu behar da.»

Bederatzi. Honako aldaketa hauek egin zaizkio 68. artikuluari:

1.68.2 artikuluan, d) eta e) idatz-zatiak aldatu dira eta jarraian adieraziko dugun moduan idatzita geratuko dira; halaber, i) idatz-zatia kendu da eta j) eta k) idatz-zatiak i) eta j) bihurtuko dira, hurrenez hurren:

«d) Aireportuetako esparruetan bidaiariak eta bagajeak ikuskatzeko eta kontrolatzeko zerbitzuengatik, bai eta aireportu osoko aireontzien mugimendueremuetan, sarbide libreko guneetan, sarbide kontrolatuko guneetan eta segurtasuneko gune mugatuetan kontroleta zaintza-zerbitzuak emateko beharrezkoak diren baliabide, instalazio eta ekipamenduak ere, ondare-prestazio publikoekin lotuta.

e) Bisitarientzat itxita egoten diren terminal, plataforma eta pistak bidaiariei erabiltzen uzteagatik, aire-garraioko kontratua betetzeko ezinbestekoa den aldetik.»

2.3. paragrafoa kendu egingo da.

Hamar. VI. tituluko 73., 79., 80., 81., 91. eta 92. artikuluak eta IV. kapitulua kendu egingo dira, bai eta hamalaugarren eta hamabosgarren xedapen gehigarriak ere.

54. artikulua. Inbertsioa sustatu eta enplegua sortzeko zerga-, laneta liberalizazioarloko jarduketei buruzko abenduaren 3ko 13/2010 Errege Lege Dekretua aldatzea.

Inbertsioa sustatu eta enplegua sortzeko zerga-, laneta liberalizazio-arloko jarduketei buruzko abenduaren 3ko 13/2010 Errege Lege Dekretua honela aldatu da:

Bat. 8. artikuluko a) idatz-zatia honela idatzita geratuko da:

«a) Enaire enpresa-entitate publikoarentzat aurreikusitako kontratazioaraubide bera aplikatuko du, eta elkarren artean eta Estatuko Administrazio Orokorrari dagokionez, enpresa elkartutzat hartuko dira Uraren, energiaren, garraioen eta posta-zerbitzuen sektoreetako kontratazio-prozedurei buruzko urriaren 30eko 31/2007 Legearen ondorioetarako.

Halaber, hurrengo artikuluan aurreikusitakoaren arabera esleitu zaizkion ondare-ondasunak kudeatzean, horretarako egiten dituen kontratuek lehiaren, publizitatearen, gardentasunaren, tratu-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioak beteko dituztela bermatuko da.»

Bi. Honela geratzen da idatzita 13. artikuluaren 3. paragrafoa:

«3. Gobernuak Aireportuen Koordinaziorako Komiteen osaera eta funtzionamendu-araubidea finkatuko ditu; horien kideak herri-administrazioen, Ganberen Kontseiluen eta dagokion autonomia-erkidegoko edo autonomiaestatutua duen hiriko ordezkaritza handieneko ekonomiaeta gizarte-erakundeen ordezkari izango dira. Nolanahi ere, hauek ere parte hartuko dute komite horietan:

a) Sustapen Ministerioko bi ordezkarik, eta horietako bat presidente izango

da.

b) Dagokion autonomia-erkidegoko edo autonomia-estatutua duen hiriko bi ordezkarik.

c) Aena, S.A. sozietatearen bi ordezkarik, Administrazio Kontseiluak izendatuta.

d) Toki-korporazioetako hiru ordezkarik, autonomia-esparruko udalerrien eta probintzien elkarteak proposatuta.

e) Autonomia-erkidegoko edo autonomia-estatutua duen hiriko Ganberen Kontseiluko ordezkari batek.

f) Dagokion autonomia-erkidegoko edo autonomia-estatutua duen hiriko ekonomiaeta gizarte-erakunde nagusietako bi ordezkarik, aurrenekoak izendatuta.

g) Dagokion autonomia-erkidegoko edo autonomia-estatutua duen hiriko Gobernuaren Ordezkaritzako ordezkari batek, Gobernuaren ordezkariak izendatuta.

Komiteko kideak ez dauden, gaixorik dauden edo agertzen ez diren kasuetan, edo justifikatutako beste arrazoiren baten kasuan, komitekideen ordez euren ordezkoak egongo dira.

Sustapen Ministerioko ordezkarien artetik presidente denak bere ordezkoa izendatuko du, bai eta departamentu horretako beste ordezkaria –titularra eta ordezkoa– ere. Gainerako kideen ordezkoak kide titularrak izendatzeko ardura dutenek izendatuko dituzte.

Autonomia-erkidegoko edo autonomia-estatutua duen hiriko Aireportuen Koordinaziorako Komitea urtean bi aldiz bilduko da, gutxienez, bai eta kideen

gehiengo osoak eskatzen duen guztietan ere. Aireportu bakoitzak koordinaziorako komite bat eratu ahal izango du urteko bidaiari kopuruaren arabera, betiere erregelamenduan ezarritakoari jarraiki.

Aireportuko zuzendaria dagokion Aireportuen Koordinaziorako Komitearen eskubide osoko kidea izango da.»

55. artikulua. Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala sortzeko ekainaren 4ko 3/2013 Legea aldatzea.

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala sortzeko ekainaren 4ko 3/2013 Legea aldatu egingo da, eta honela idatzita geratuko da.

Bat. 10. artikulua honela idatzita geratuko da:

«10. artikulua. Aireportu-tarifak ikuskatzea eta kontrolatzea.

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak honako eginkizun hauek gauzatuko ditu aireportu-tarifen esparruan:

1.Aireportuak Arautzeko Dokumentuari (DORA) eta horren aldaketei buruzko txostena egitea, bai eta aireportuetako instalazio edo azpiegiturak ixteari edo besterentzeari buruzkoa ere, Hazkundea, lehiakortasuna eta eraginkortasuna bultzatzeko premiazko neurriak onartzen dituen urriaren 15eko 18/2014 Legean aurreikusitakoaren arabera.

2.Aena, S.A. sozietateak garatutako gardentasuneta kontsulta-prozedura betetzen dela, eta aireportu-tarifen eguneratzeak bidaiari bakoitzeko urteko gehieneko diru-sarrera doitua aplikatzearen ondoriozko ehunekoarekin bat datozela ikuskatzea, betiere Hazkundea, lehiakortasuna eta eraginkortasuna bultzatzeko premiazko neurriak onartzen dituen urriaren 15eko 18/2014 Legean aurreikusitakoaren arabera; horrez gain, aireportuko entitate kudeatzaileak zehaztutako tarifa-aldaketak ez aplikatzea erabakiko du, dagokion moduan, tarifaaldaketak egiteko orduan arau horretan aurreikusitakoa kontuan hartu ez bada.

3.Hazkundea, lehiakortasuna eta eraginkortasuna bultzatzeko premiazko neurriak onartzen dituen urriaren 15eko 18/2014 Legean aurreikusitakoaren arabera, Aena, S.A. sozietateak egin behar duen gardentasuneta kontsultaprozedurari buruzko ebazpen lotesleak ematea.

4.Aena, S.A. sozietatearen aireportu-tarifak modu diskriminatzailean ez direla aplikatzen zaintzea.

5.Aena, S.A. sozietatearen eta sareko aireportuetako erabiltzaileak ordezkatzen dituzten elkarteen artean aireportu-tarifekin loturik sortzen diren gatazkak –12.c) artikuluan aurreikusten direnak–, edo erregelamenduz garatutakoaren arabera, aireportuko konpainia erabiltzaileek banaka aurkezten dituztenak.

6.Urteko txostena argitaratzea aireportu-tarifen arloan garatzen duen ikuskapenedo gainbegiratze-jarduerari buruz, hala badagokio, urteko memorian txertatuta.

7.Lege edo errege-dekretu bidez esleitzen zaizkion eginkizunak betetzea.»

Bi. 12. artikuluko c) idatz-zatia honela idatzita geratuko da:

«c) Aireportu-tarifen esparruan, Aena, S.A. sozietateak aireportu-tarifen maila edo sistema aldatzeko erabakien aurrean aurkeztutako errekurtsoak ebatziko ditu Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak, hain zuzen ere, Aena, S.A. sozietatearen aireportu-sareko erabiltzaileak ordezkatzen dituzten elkarteek jartzen dituztenak edo, erregelamenduz garatutakoaren arabera, aireportuko konpainia erabiltzaileek banaka aurkezten dituztenak. Batzordeak aurkeztu diren errekurtsoak ebatziko ditu.

Ondorio horietarako, Aena, S.A. sozietatearen aireportu-sareko erabiltzaileak ordezkatzen dituzten elkartetzat hartuko dira Hazkundea, lehiakortasuna eta eraginkortasuna bultzatzeko premiazko neurriak onartzen dituen urriaren 15eko 18/2014 Legearen 19. artikuluko d) idatz-zatian zehazten direnak.

Ebazpen horretan, dagokion tarifa-aldaketa berrikusia sartuko da, eta, hala, Aena, S.A. sozietatearen erabakiaren edukia ordezkatuko du, bai eta, hala balegokio, zerbitzu-kalitatearen maila eta adierazleekin bat datozen adierazleak ere, tarifa-aldaketa berrikusiarekin bat badatoz eta onargarritzat jotzen badira.

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren tarifa-aldaketa berrikusian, bidaiari bakoitzeko urteko gehieneko diru-sarrera doitua (IMAAJ) errespetatu beharko da; hain zuzen ere, Aireportuak Arautzeko Dokumentuan (DORA) ekitaldirako onartutako bidaiari bakoitzeko gehieneko urteko diru-sarrerari Hazkundea, lehiakortasuna eta eraginkortasuna bultzatzeko premiazko neurriak onartzen dituen urriaren 15eko 18/2014 Legearen 33. artikuluan ezarritako zuzenketak aplikatzearen ondorio den IMAAJa.

Prozedura horretan, Batzordeak egiaztatuko du Aena, S.A. sozietatearen erabakiak betetzen duela Hazkundea, lehiakortasuna eta eraginkortasuna bultzatzeko premiazko neurriak onartzen dituen urriaren 15eko 18/2014 Legean ezarritakoa; egokitzen zaiela Aireportuak Arautzeko Dokumentuan (DORA) jasotzen diren baldintzei; bermatzen dituela sarearen jasangarritasuna, sarean sartutako aireportuetako irisgarritasuna eta diru-sarreren nahikotasuna; betetzen dituela diskriminaziorik ezaren, objektibotasunaren, eraginkortasunaren eta gardentasunaren printzipioak; justifikatua dela, Aireportuak Arautzeko Dokumentuko (DORA) aurreikuspenen arabera, trafikoaren eta inbertsioen aurreikuspenei eta aireportuetako konpainia erabiltzaileen eskakizun eta beharrei dagokienez.»

II. KAPITULUA

Portu-sektorean lehiakortasuna hobetzea eta portu-azpiegituretako inbertsio

pribatua areagotzea

56. artikulua. Estatuko Portuei eta Merkataritza Nabigazioari buruzko Legearen testu bategina —irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitakoa— aldatzea.

Estatuko Portuei eta Merkataritza Nabigazioari buruzko Legearen testu bategina, irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitakoa, honela aldatuko da:

Bat. 72. artikuluko 1. paragrafoa aldatu da eta azken lerrokada hau gehitu zaio:

«Salbuespen moduan hau ere, behar bezala egiaztatutako interes orokorreko arrazoiengatik eta babestea xede izanik, itsasargiak alde batera utzita, egun erabiltzen ez diren beste azpiegitura batzuen kasuan, portuko jabari publikoaren barruan kokatuta baldin badaude eta ondare historikoaren zati direlako babestuta baldin badaude, hotel, aterpetxe edo ostatu moduan erabiltzeko debekua ken daiteke, betiere portuko zerbitzuak edo aduanako kontrola baldintzatzen edo mugatzen ez badute. Debekua kentzen bada, itsasargien kasurako aurreikusitako termino eta baldintza berdinetan kenduko da.»

Bi. 82. artikulua honela idatzita geratuko da:

«82. artikulua. Emakiden epea.

1.Emakiden epea izango da kasuan kasuko tituluan ezarritakoa, eta ez da izango 50 urtetik gorakoa. Epe hori ezartzeko kontuan hartuko diren irizpideak honako hauek izango dira:

a) Emakidaren xedeak portu-jarduerarekin lotura izatea.

b) Portuko jabari publikoan eremua eskuragarri izatea.

c) Inbertsio-bolumena, eta ekonomiaeta finantza-azterketa.

d) Proiektuan jasotako obrak betearazteko epea.

e) Portu-plangintzarekin eta -kudeaketarekin bat etortzea.

f) Portuan sortzen duen jarduera gehitzea.

g) Emakidadunak egin beharreko inbertsioaren bizitza baliagarria.

2.Emakidak duen epearen mugaeguneratzea bat etorri beharko da jardueraren baimenak edo zerbitzua emateko lizentziak duen mugaeguneratzearekin, eta epe hori luzaezina izango da, hurrengo kasuetan izan ezik:

a) Emate-tituluan esanbidez jaso denean horren indarraldiaren luzapen bat edo batzuk izateko aukera; halakoetan, titularrak eskatuta eta Portu Agintaritzak hala erabakita, tituluaren indarraldia luzatu ahal izango da, baina hasierako epeak ezin izango du gainditu 50 urteko gehieneko epea, indarraldiaren inguruko luzatzeepeak gehituta.

Xedetzat portu-zerbitzuak ematea duten emakidetan, emakidan jaso hasierako epearen eta horren indarraldiaren inguruko luzatze-epeen arteko baturak ezin izango du gainditu 114.1 artikuluan ezarritako epea, aplikatuko dena zerbitzuemaileen kopurua mugatu denean.

b) Emate-tituluan ez denean jaso luzapena izateko aukerarik, baina emakidadunak emakidan hasieran aurreikusi gabeko inbertsio garrantzitsu bat egin badu, Portuko Agintaritzak baimenduta, dela emakidan, dela –hala badagokio– azalera handitzeagatiko emakida aldatuan, betiere ustiapen-unitate bakarra osatzen dutela eta, Portuko Agintaritzaren ustez, interesgarria baldin bada portuko operazioen produktibitatea, energia-efizientzia edo ingurumen-kalitatea hobetzeko, edo teknologia berriak sartzea edo lehiakortasuna areagotuko duten prozesuak txertatzea eragiten badute eta, nolanahi ere, emakida-tituluan hasieran aurreikusitako inbertsioaren balio eguneratuaren % 20tik gorakoa bada, epemuga luzatu ahal izango da baina, guztira, ezin izango du gaindituko 50 urteko gehieneko epea. Emakidaren indarraldia luzatzeak berarekin ekarriko du emakida horren baldintzak aldaraztea; emakidadunak aldarazitako baldintza horiek onartu beharko ditu indarraldiaren luzapena aitortzeko ebazpena eman aurretik.

c) Salbuespen gisa, Estatuko Portuak aldez aurretik txosten loteslea eginda, Portuko Agintaritzak administrazio-tituluan aurreikusi gabeko luzapenak baimendu ahal izango ditu; luzapen horiei esker, hasierako epeari gehituta, guztira 50 urteko epea gainditzea gerta daiteke honako kasu hauetakoren batean:

c1) Porturako edo bere eragin-eremurako interes estrategikoa edo garrantzitsua duten emakiden kasuan, edo portu-zerbitzuen merkatuan lehiari eustea eragiten dutenen kasuan, inbertsio gehigarri berria egiteko konpromisoa hartzen bada eta inbertsio horrek garatutako jardueraren lehiakortasuna eta eraginkortasun globala hobetzea badakar, aurreko b) idatz-zatian adierazitako baldintzetan inbertsio gehigarri berriaren zenbatekoari dagokionez izan ezik; izan ere, inbertsio gehigarri berriaren zenbatekoak emakida-tituluan aurreikusitako inbertsioaren balio eguneratuaren % 50etik gorakoa izan beharko du.

c2) Emakidadunak portuen eragin-eremuan lehiarako kokapena hobetzeko eta salgaien garraioan intermodalitatea hobetzeko honako kasu hauetakoren bat finantzatzeko ekarpena egiten duenean, zerga-izaerarik gabe:

Erabilera erkideko garraio-sare orokorren eta portuetako edo titulartasunean portu-erakunde publiko baten partaidetza duten lehorreko portuetako indarreko zerbitzu-eremuen arteko lurreko konexio-azpiegiturak.

Erabilera erkideko trenbide-sarean azpiegiturak egokitzea, gutxienez 750 m luzeko trenak ibili ahal izateko.

Erabilera erkideko garraio-sare orokorrak hobetzea, garraio intermodalaren lehiakortasuna eta salgaien tren-garraioa sustatzeko.

Konpromiso ekonomiko horrek ez du zerga-izaerarik izango; konpromiso hori aldatutako emakidan txertatuko da eta gehienez ere sei hilabeteko epean gauzatu beharko da, emakidaren luzapena ematen denetik kontatzen hasita. Konpromiso ekonomiko horren zenbatekoak ezin izango du honako zenbateko hauek baino txikiagoa izan:

Eskaera egiten den unean, luzapenik gabeko emakidaren eta luzatutako emakidaren arteko balio-aldea. Balioespen horiek Portuko Agintaritzak izendatutako enpresa independente batek egin beharko ditu, emakidadunaren kontura.

Hasierako inbertsio eguneratuaren ehuneko 20.

Goiko a) , b) eta c1) idatz-zatietako kasuetan, luzatze-epeen baturak ezin izango du gainditu hasierako epearen erdia. Luzapen bakoitza aitortzeko, beharrezkoa izango da emakidaren indarraldiaren herena, gutxienez, igaro izana, salbuespeneko inguruabarrengatik Estatuko Portuak erakundeak luzapen hori baimentzen duenean izan ezik. Kasu horietan, konprometitutako inbertsio-maila gauzatu izana beharrezkoa izango da, dagokion epean.

c2) idatz-zatiaren kasuan, luzapenaren gehieneko epea –hasierako epeari gehituta– 75 urtera irits daiteke, eta eskatu ahal izateko, konprometitutako inbertsiomailek gauzatuta egon beharko dute ustiatzen egoteko, emakida-tituluan aurreikusitakoari jarraiki, gutxienez, hasierako inbertsio eguneratuaren % 20 izanik.

Kasu guztietan, emakidadunak emakidaren ondoriozko gainerako betebeharrak beteak izan beharko ditu.

d) Salgaiak manipulatzeko portu-zerbitzua emateko lizentziaren titular den emakidadunak lan-kontratu arrunta duten langile kontratatuen ehunekoa ezarritako gutxienekoa baino gehiago handitzen badu, emakidaren hasierako epea luzatu egin daiteke, Portuko Agintaritzak egoki iritziz gero, baina nolanahi ere, 50 urteko gehieneko epea gainditu gabe, eta betiere emakidaduna emakidaren ondoriozko betebeharrak betetzen egunean baldin badago, emakida-tituluan luzatzeko aukera sartu ala ez sartu.

Emakidaren indarraldiaren luzapen hori, gehienez ere, ehuneko 35ekoa izango da baldin eta lan-kontratu arruntaren bidez kontratatutako langileen kopuruak portuzerbitzua osatzen duten jardueren ehuneko ehun betetzen badu; jardueren ehunekoa murrizten den heinean, luzapenaren ehunekoa ere proportzioan murriztuko da, betiere ehuneko-hazkunde hori emakidan trafikoa gutxitzearen ondorioz gertatu ez bada, eta luzatutako epean luzapena eragin zuten baldintzei eusten bazaie.»

Hiru. Aldatu egin da 114. artikuluaren 1. paragrafoko d) idatz-zatiaren 3 zenbakia. Aurrerantzean, honela egongo da idatzita:

«3.a Zerbitzua emateko garaian eragina duten instalazio finko eta obretan inbertsio adierazgarria eginda:

Obrak babeseko portu-azpiegiturak, esklusak, atrakalekuko obrak, itsasoko edo lehorreko sarbideak eta betelanak edo finkatze-lanak eta azalera handitako lurrak hobetzeko baldin badira: 50 urte.

Bestelako kasuetan: 30 urte.»

Lau. 159 bis artikulu berri bat gehitu da, eta honela geratu da idatzita.

«159 bis artikulua. Portuko Errepide Irisgarritasuna Finantzatzeko Funtsa.

1.Portuko Errepide Irisgarritasuna Finantzatzeko Funtsa sortu da; funts horren baliabideak Estatuko interes orokorreko portuen irisgarritasuna egokia izateko beharrekoak diren errepide eta tren bidezko konexio-azpiegiturak eraikitzeko prozesua finantzatzera bideratuko dira, ez beste ezertara, portuetako zerbitzu-eremuaren indarreko mugatik erabilera erkidera zabalik dauden garraiosare orokorrekin konektatzeko puntura bitarte; halaber, erabilera erkideko garraiosare orokorrak hobetzera ere bideratuko da, salgaien tren eta errepide bidezko garraio intermodala indartzearren. Funts hori Estatuko Portuak eta Portuko Agintaritzak administratuko dute, eta azaroaren 26ko 47/2003 Legearen – Aurrekontuen Lege Orokorraren– 2.2 artikuluan arautzen diren nortasun juridikorik gabeko funtsetan sartzen dira. Funtsaren funtzionamendua eta funtsen aplikazioa erregelamendu bidez zehaztuko dira.

2.Portuko Errepide Irisgarritasuna Finantzatzeko Funtsa elikatzeko, Estatuko Portuak eta Portuko Agintaritzak ekarpenak egingo dizkiote urtero, mailegu gisa.

3.Portuko Errepide Irisgarritasuna Finantzatzeko Funtsak emandako maileguen kasuan, Estatuko Portuei eta Merkataritzako Nabigazioari buruzko Legearen testu Bategina onartzen duen 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren

160. artikulua ez da aplikatu beharko.»

Bost. Aldatu egiten da bigarren xedapen iragankorraren 1.a) zenbakiko bosgarren paragrafoa, eta honela idatzita gelditzen da:

«Bost. Inolaz ere ezin izango da epea luzatu azaroaren 24ko 27/1992 Legea indarrean sartu zenean lehendik baziren emakiden kasuan, betiere Lege honetan edo Lege hau garatzen edo osatzen duten xedapenetan ezarritakoaren aurkako baldintzetan eta, bereziki, luzapena eta hasieran emandako epea batuta 35 urteko muga gainditzen bada, baina salbuespen izango dira Lege honen hamargarren xedapen iragankorrean aipatzen diren kasu eta baldintzak.»

Sei. Hamargarren xedapen iragankorra erantsi zaio eta honela idatzita geratuko da:

«Hamargarren xedapen iragankorra. Hazkundea, lehiakortasuna eta eraginkortasuna bultzatzeko premiazko neurriak onartzen dituen uztailaren 4ko 8/2014 Errege Lege Dekretua indarrean jarri aurretik emandako emakiden epea luzatzea.

1.Hazkundea, lehiakortasuna eta eraginkortasuna bultzatzeko premiazko neurriak onartzen dituen uztailaren 4ko 8/2014 Errege Lege Dekretua indarrean sartu baino lehen emandako emakiden hasierako epea luzatu egin dezake Portuko Agintaritzak, emakidadunak eskatuz gero eta Estatuko Portuen aldez aurretiko aldeko txostenarekin, baldin eta emakidadunak honako betebehar hauetakoren bat betetzeko konpromisoa hartzen badu:

a) inbertsio berria, 82. artikuluaren 2.b) paragrafoan xedatutako baldintzetan, inbertsioaren gutxieneko mailari dagokionez izan ezik.

b) ekarpen ekonomikoa, erabilera erkideko garraio-sare orokorren eta portuetako edo titulartasunean portu-erakunde publiko baten partaidetza duten lehorreko portuetako indarreko zerbitzu-eremuen arteko errepide bidezko konexioazpiegiturak finantzatzeko, bai eta portuen eragin-eremuan lehiarako kokapena eta salgaien garraioaren intermodalitatea hobetzeko erabilera erkideko sare horiek hobekuntzak egiteko ere; ekarpenak ez du zerga-izaerarik izango.

c) emakida-tituluan bildutako gehieneko tarifak gutxienez % 20 murriztea, titulu honetan edo, hala badagokio, portu-zerbitzuetako Baldintza tekniko zehatzen agirian aurreikusitakoari jarraiki eguneratuta.

Emakidaren luzapen-erabakia eta finkatutako epea justifikatu egin beharko dira, honako hauek aintzat hartuta: emakidaren gainerako indarraldia, emakidaren indarraldian egindako eta Portuko Agintaritzak baimendutako inbertsioaren eta berriki konprometitutakoaren bolumena, horren bizitza baliagarria, eta emakidaren memoria ekonomiko-finantzarioa emateko unean eta epea luzatzeko eskabidea aurkezteko unean; eta, hala badagokio, honako hauek ere kontuan izan beharko dira: konprometitutako inbertsio berria, konexio-azpiegiturak finantzatzeko egindako ekarpena eta/edo proposatutako tarifa-beherapena. Nolanahi ere, emakidadunaren konpromisoaren guztizko zenbatekoak ez du honako zenbateko hauek baino txikiagoa izan behar:

Eskaera egiten den unean, luzapenik gabeko emakidaren eta luzatutako emakidaren arteko balio-aldea. Balioespen horiek Portuko Agintaritzak izendatutako enpresa independente batek egin beharko ditu, emakidadunaren kontura.

Hasierako inbertsio eguneratuaren ehuneko 20.

Emakidaren epea luza daiteke baina ez hasierako epearen bi bosten baino gehiago, eta indarreko epea amaitu aurretik gauzatu beharreko konpromiso berriak konpentsatu egingo dira, bai eta aurreikusitako kutxa-fluxuen murrizketak ere, epea luzatzen den unetik indarreko epea amaitzen denera bitarte, tarifen murrizketagatik eta/edo konexio-azpiegiturak finantzatzeko ekarpenagatik luzapen-eskabidea aurkezten den unean. Luzapenaren ondoriozko epeak ezin izango ditu gainditu Lege honen 82. artikuluan finkatutako mugak.

Xedapen honetan aurreikusitako luzapena lortzeko, emakidadunak emakidaren ondoriozko betebehar guztiak betetzen egunean egon beharko du.

Emakida luzatzeak berarekin ekarriko du emakida horren baldintzak aldaraztea, hartutako konpromiso berriak eta horien gauzatzeko unea ere barnean hartuta; emakidadunak aldarazitako baldintza horiek onartu beharko ditu emateko ebazpena eman aurretik.

2.Emakidadunak gehienez ere urte bateko epea izango du –Hazkundea, lehiakortasuna eta eraginkortasuna bultzatzeko premiazko neurriak onartzen dituen uztailaren 4ko 8/2014 Errege Lege Dekretua indarrean sartzen denetik kontatzen hasita– Portuko Agintaritzan eskabidea aurkezteko; eskabidearekin batera, emakidaren memoria ekonomiko-finantzarioak aurkeztu beharko dira, emateko unean eta luzapen-eskabidea aurkeztu den unean. Eskabidean, emakidadunak proposatutako inbertsio-konpromisoak, konexio-azpiegiturak finantzatzeko edo garraio-sareak hobetzeko ekarpena eta/edo tarifa-murrizketa adierazi beharko dira.

3.Xedapen iragankor honen 1. paragrafoan aipatzen den emakida-epearen luzapena ez da aintzat hartuko erreskatea balioestearen edo emakida berrikustearen ondorioetarako, eta ez du egungo egoera juridikoa aldaraziko, emakidadunak gauzatutako obra eta instalazioei dagokienez, betiere Hazkundea, lehiakortasuna eta eraginkortasuna bultzatzeko premiazko neurriak onartzen dituen uztailaren 4ko 8/2014 Errege Lege Dekretua indarrean sartzen denean Portuko Agintaritzari itzuli badira, ez eta horien erabileragatik eskatu beharreko okupaziotasari dagokionez ere. Itzuli ez diren obra eta instalazioei dagokienez, Lege honetan aurreikusitako araubidea aplikatu beharko da.

4.Lege hau indarrean sartu aurretik, irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Estatuko Portuei eta Merkataritzako Marinari buruzko Legearen Testu Bateginaren 82. artikuluari jarraiki, luzapen-eskaera egin duten emakidadunek, eskaera izapidetzen ari bada, Hazkundea, lehiakortasuna eta eraginkortasuna bultzatzeko premiazko neurriak onartzen dituen uztailaren 4ko 8/2014 Errege Lege Dekretua indarrean jartzen denetik kontatzen hasita urtebeteko epea izango dute bi aukera hauetakoren bat hautatzeko: prozedurarekin aurreko legeriaren arabera jarraitzeko, edo eskaera euren borondatez hobetzeko,

erregulazio berrira egokitzearren; bigarren kasuan, erregulazio berriak eraginpean hartzen ez duen edukia duten egintza eta izapideei eutsi egingo zaie.

5.Emakidaren hasierako epea luzatuz gero, emakidadunak dagokion lizentziaren epea luzatzeko eskaera egin ahal izango du, betiere portu-zerbitzuak emateko baldin bada. Eskaera horren ebazpenean, 114. artikuluan aipatzen den portu-zerbitzua emateko lizentziaren gehieneko epeen baldintzak bete beharko dira, eta luzapena ez da berritzetzat hartuko, artikulu horren 2. paragrafoaren ondorioetarako; bi tituluak egun berean amaituko dira.

6.Emakidaren epea luzatzea bateragarria izango da Hazkundea, lehiakortasuna eta eraginkortasuna bultzatzeko premiazko neurriak onartzen dituen uztailaren 4ko 8/2014 Errege Lege Dekretua indarrean hasi aurretik emandako edo izapidetutako luzapenekin; nolanahi ere, xedapen honetan ezarritakoa bete beharko da.»

III. TITULUA

Urgentziazko neurriak energiaren eremuan

I. KAPITULUA

Petrolioaren gas likidotuak

57. artikulua. Hidrokarburoen Sektoreko urriaren 7ko 34/1998 Legea aldatzea.

Aldatu egin da Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legea. Honela egongo da idatzita:

Bat. Kendu egiten da 47.3 artikulua.

Bi. Hogeita hamahirugarren xedapen gehigarria gehitu da, eta honela dio:

«Hogeita hamahirugarren xedapen gehigarria. Ontziratutako petrolioaren gas likidotuaren etxez etxeko horniduraren betebeharra, 8 kilogramo edo gehiagoko kargatik 20 kilogramoko kargara bitarteko ontzietan eta publikoarentzako gehieneko salmenta-prezioan.

1.Ontziratutako petrolioaren gas likidotuak 8 kilogramo edo gehiagoko kargatik 20 kilogramoko kargara bitarteko ontzietan –petrolioaren gas likidotuak erregai gisa erabiltzeko nahaste-ontziak izan ezik– eskuratzeko hornidura-kontratua duten erabiltzaileek hornidura hori etxean bertan jasotzeko eskubidea izango dute.

Penintsula osoan eta irletako nahiz penintsulaz kanpoko lurralde bakoitzean, 8 kilogramo edo gehiagoko kargatik 20 kilogramoko kargara bitarteko ontzietan – petrolioaren gas likidotuak erregai gisa erabiltzeko nahaste-ontziak izan ezik– ontziratutako petrolioaren gas likidotuen sektorean salmenta gehien dituelako kuota-merkatu handiena duen PGLaren handizkako operadoreak etxez etxe egin beharko die hornidura eskatzaile guztiei, betiere dagokion lurralde-eremuaren barruan.

2.Hornidura-betebeharra duten PGLaren handizkako operadoreen zerrenda hiru urtean behin zehaztuko du Energia Politikako eta Meatzeetako zuzendari nagusiak, ebazpen bidez. «Estatuko Aldizkari Ofizialean» argitaratuko da ebazpen hori.

Merkatuaren bilakaera eta sektoreko enpresen egitura ikusita beharrezkoa denean eta, nolanahi ere, bost urtean behin, Gobernuak xedapen honetan ezarritako betebeharra betetzeko baldintzak berraztertuko ditu, edo betebehar hori iraungitzea erabaki.

3.Lege honen 38. artikuluan xedatutakoa gorabehera, merkatu horren konkurrentziaeta lehiakortasun-baldintzak ez baditu nahikotzat hartzen, Industria, Energia eta Turismoko ministroak, Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordearen aldez aurreko Akordioa izanik, ontziratutako petrolioaren gas

likidotuen publikoarentzako gehieneko salmenta-prezioak erabakiko ditu, 8 kilogramo edo gehiagoko kargatik 20 kilogramoko kargara bitarteko ontzietan, 9 kilogramotik gorako tara dutela betiere, petrolioaren gas likidotuak erregai gisa erabiltzeko nahaste-ontziak izan ezik; prezio horien balio zehatzak finkatuko ditu, edo bestela, prezio horiek zehazteko eta automatikoki eguneratzeko sistema bat. Gehieneko prezioan etxez etxeko horniduraren prezioa sartuko da.

4.Aurre paragrafoetan xedatutakoa alde batera utzi gabe, etxez etxeko hornidura 8 kilogramo edo gehiagoko kargatik 20 kilogramoko kargara bitarteko ontzietan egiteko betebeharra duen PGLaren handizkako operadoreak ez baldin badu 9 kilogramotik gorako tara duten ontzirik, 3. paragrafoan aipatzen den etxez etxeko hornidura gehieneko salmenta-prezioan egiteko betebeharra 9 kilogramotik beherako tara duten ontzietara ere zabalduko da, dagokion lurralde-eremuan betiere.

5.PGLaren handizkako operadoreek Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiak bere eginkizunak betetzean eskatzen dien informazio guztia –aurreko paragrafoetan aipatzen diren gaiei buruzkoa, hau da, petrolioaren gas likidotuen burututako hornidurei eta publikoarentzako gehieneko salmenta-prezioei buruzkoa– eman beharko diote Zuzendaritza Nagusiari, batik bat, etxez etxeko horniduraren betebeharraren aplikazioa, azterketa eta jarraipena egin ahal izateko.»

58. artikulua. Ontziratutako petrolioaren gas likidotuen etxez etxeko hornidura egiteko betebeharra duten PGLaren handizkako operadoreen zerrenda.

Hidrokarburoen Sektoreko urriaren 7ko 34/1998 Legearen hogeita hamahirugarren

xedapen gehigarriaren arabera, 8 kilogramo edo gehiagoko kargatik 20 kilogramoko kargara bitarteko ontzietan –petrolioaren gas likidotuak erregai gisa erabiltzeko nahasteontziak izan ezik– ontziratutako petrolioaren gas likidotuen etxez etxeko hornidura egiteko betebeharra duten PGLaren handizkako operadoreak honako hauek izango dira:

Lurralde-eremua

Etxez etxeko hornidura egiteko betebeharra duen

PGLaren handizkako operadorea

 

 

 

Penintsulan. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Repsol Butano, S.A.

Ceutako Hiria . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Atlas S.A., Combustibles y Lubrificantes.

Melillako Hiria . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Atlas S.A., Combustibles y Lubrificantes.

Kanarietako Autonomia Erkidegoa . . . . . . . . . . . . .

Disa Gas, S.A.

Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoa . . . . . . .

Repsol Butano, S.A.

 

 

Zerrenda hori eguneratu egin daiteke xedapen gehigarri horretan aurreikusitako kasuetan eta moduan.

II. KAPITULUA

Gas naturalaren sistemaren jasangarritasun ekonomikoa

59. artikulua. Jasangarritasun ekonomiko eta finantzarioa.

1.Herri Administrazioen eta gas naturalaren sektorean jarduera arautuak egiten dituzten subjektuen jardunak jasangarritasun ekonomikoaren eta finantzarioaren printzipioari atxiki behar zaizkio; jasangarritasun ekonomiko eta finantzarioa izateak zera esan nahi du, sistemak bere kostu guztiak estaltzeko gaitasuna duela, indarreko legerian ezarritakoaren arabera.

2.Gas-sistemaren diru-sarrerak gas-hornidurara bideratutako jarduera arautuen berezko ordainsariak ordaintzeko soilik erabiliko dira.

3.Aktiboen titular diren eta ordainsari arautua duten enpresen kasuan, zenbait arlotan araudi espezifikoak aplikatzen zaizkie eta horren ondorioz, egiten duten jardueran

kostu handiagoak izaten dituzte; enpresa horiek hitzarmenak edo bestelako mekanismoak ezarri ahal izango dituzte Herri Administrazioekin, sortutako gainkostua estaltzeko. Arau horiek eragindako gainkostua ez da, inolaz ere, enpresa horiei onartutako ordainsarian; beraz, ezin izango da ordaindu gas-sistemaren diru-sarreren bitartez.

4.Sistemaren kostuak gas-sistemaren diru-sarreren bitartez finantzatuko dira. Kostu horiek Lege honetan eta berau garatzeko arauetan xedatutakoari jarraiki zehaztuko dira; honako hauek izango dira:

a) Gasaren garraioko, birgasifikazioko, oinarrizko biltegiratzeko eta banaketako jardueren ordainsaria.

b) Sistemaren kudeaketa teknikoaren ordainsaria.

c) Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren tasa.

d) Hala badagokio, gas natural likidotuaren edo manufakturatutako gasaren eta/edo gas naturala ez den aire propanatuaren kostu diferentziala gasbide-sarearekin konexiorik edo birgasifikazio-instalaziorik ez duten uharteetan, bai eta banaketa-enpresek lurralde horietan egin duten tarifaren araberako hornidurari dagokion ordainsaria.

e) Eskaria kudeatzeko neurriak, erregelamendu bidez halakotzat hartzen badira Hidrokarburoen Sektoreko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 84.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

f) Lege honen 61. artikuluan aipatzen diren aldi baterako desorekei dagokien urtesaria, dagozkion interes eta doikuntzekin.

g) Lege-mailako arau batean espresuki esleitzen zaion beste edozein kostu, betiere legearen xedea gas-sistemaren araudiarekin soilik loturik badago.

5.Sistemaren diru-sarrerak nahikoak izango dira gas-sistemaren kostu guzti-guztiak ordaintzeko.

Gas-sistemari dagokionez, sistemaren kostuak areagotzea edo diru-sarrerak murriztea eragiten duten neurri arautzaileen kasuan, kostuen beste partidaren batean murrizketa baliokide bat edo diru-sarreren hazkunde baliokide bat ere txertatu beharko da, sistemaren oreka bermatzearren.

6.Urtero, Industria, Energia eta Turismoko ministroaren agindu bidez, Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeak aldez aurretik erabakita eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak aldez aurretik txostena eginda, gas-sistemaren dirusarreren eta kostuen partida guztien bilakaeraren aurreikuspena onartuko da hurrengo sei urteetarako.

60. artikulua. Araututako jardueren ordainsaria.

1.Gas naturalaren sektoreko jarduera arautuen ordainsarien metodologian, enpresa eraginkor eta ongi kudeatutako batek jarduteko beharrezkoak diren kostuak aintzat hartuko dira, betiere gas-sistemari ahalik eta kostu gutxien eragiteko moduan jarduteko printzipioaren arabera jardunez gero Espainiako lurralde guztietan irizpide homogeneoak baliatuta, uharteetarako aurreikusitako zehaztapenak alde batera utzi gabe. Araubide ekonomiko horiei esker, ordainsaria arrisku txikiko jarduera batentzat egokia dena izango da.

2.Gasaren birgasifikazioko, oinarrizko biltegiratzeko, garraioko eta banaketako jardueren ordainsarien parametroak sei urteko erregulazio-alditarako finkatuko dira, honako faktore hauek aintzat hartuta: ekonomiaren egoera ziklikoa, gas-eskaria, kostuen bilakaera, eraginkortasunaren hobekuntzak, jarduera horietarako ordainsari egokia eta sistemaren oreka ekonomiko eta finantzarioa erregulazio-aldi guztirako.

Aurrekoa gorabehera, hiru urtean behin, ordainsari-parametroak doitu ahal izango dira erregulazio-aldiaren gainerako eperako, betiere diru-sarreren eta kostuen partidetan aldakuntza esanguratsuak gertatu badira.

Erregulazio-aldian ezin izango da finantza-ordainsariaren tasa aldatu, ez eta produktibitatea hobetzeagatiko efizientzia-koefizientea ere. Ezin izango dira automatikoki

eguneratzeko formulak aplikatu inbertsio-balioetan, ordainsarietan edo horiek kalkulatzeko erabiltzen den edozein parametrotan, betiere inbertsioaren, jarduteko eta mantentzelanetako aleko kostuak barnean hartuta, bai eta Estatuko Administrazio Orokorrak araututako gas naturalaren hornidurarekin lotura duten zerbitzuak emateagatiko beste edozein prezio edo tarifa ere.

3.Birgasifikazioko, oinarrizko biltegiratzeko eta garraioko aktiboetarako, gassistemaren konturako ordainsari-eskubidea duen aktiboaren finantza-ordainsariaren tasak erreferentzia gisa hartuko du Estatuaren hamar urterako Obligazioek bigarren mailako merkatuan duten errendimendua, gehi diferentzial bat. Finantza-ordainsariaren tasa erregulazio-aldi bakoitzerako zehaztuko da.

4.Gas naturalaren oinarrizko sarearen instalazioetako inbertsioaren ordainsaria balio garbian oinarrituta kalkulatuko da.

5.Birgasifikazio-plantek autokontsumorako behar duten operazio-gasa ez da aitortutako kostutzat hartuko.

6.Industria, Energia eta Turismoko ministroaren agindu bidez, Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeak aldez aurretik erabakita eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak aldez aurretik txostena eginda, birgasifikazio-plantaren titularrak eskaera eginez gero, araubide ekonomiko berezia ezarri ahal izango da aldi baterako, GNLaren logistikako zerbitzuak emateko. Zerbitzu horiek epe luzeko kontratuekin eman beharko dira eta horien helburu nagusia ez da izango Espainiako gas-sisteman sartzea, eskari nazionala hornitzeko. Araubide berezi eta aldi baterako hori epe luzeko kontratuaren indarraldian izango da eraginkor.

Nazioarteko lehiaren eraginpean daudenez, zerbitzu horien kasuan, instalazioetarako sarbide-baldintzak eta zerbitzu horiek emateko bidesariak eta kanonak libreki itundu ahal izango dira inplikatutako aldeen artean, betiere objektibotasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioei jarraiki. Nolanahi ere, gas-sistemaren jasangarritasun ekonomikoaren eta finantzarioaren printzipioa bermatu beharko da; beraz, bidesari eta kanonetatik lortutako diru-sarrerek instalazioari onartutako ordainsariaren adinakoak edo handiagoak izan beharko dute. Espainiako gas-sisteman sartzen bada eskari nazionala hornitzeko, aplikatutako bidesaria ez da izango sistemaren gainerako birgasifikazio-plantei aplikatzen zaiena baino txikiagoa.

GNLaren logistikako zerbitzu horiek emateko inbertsio berriak egin behar izanez gero, gas-sistemak ez ditu inbertsio horiek bere gain hartuko.

61. artikulua. Sistemaren diru-sarreren eta kostuen arteko aldi baterako desorekak.

1.Gas-sistemaren kostuen eta diru-sarreren artean urteko desorekak sortzen direla esango dugu ekitaldi bateko diru-sarrera eta kostu likidagarrien arteko aldea negatiboa baldin bada.

2.Urteko desoreka ekitaldiko diru-sarrera likidagarrien % 10 baino handiagoa baldin bada, hurrengo urtean sarbideagatiko bidesari eta kanonak igo egingo dira, muga hori gainditzen duen zenbatekoa berreskuratzeko asmoz.

Urteko desoreka eta amortizatu gabe dauden aitortutako urtesariak batuta ekitaldiko diru-sarrera likidagarrien % 15 baino gehiago ateratzen baldin bada, hurrengo urtean sarbideagatiko bidesari eta kanonak igo egingo dira, muga hori gainditzen duen zenbatekoa berreskuratzeko asmoz.

Bidesarien eta kanonen igoerarekin konpentsatzen ez den desorekaren zatia –muga horiek gainditu gabe betiere– likidazio-sistemako subjektuek finantzatuko dute, egiten duten jardueragatik dagokien ordainsariarekiko modu proportzionalean.

Subjektu horiek behin betiko likidazioaren ondorioz sortzen diren desorekagatiko ekarpenak kobratzeko eskubidea izango dute hurrengo bost urteetan, eta kobratzeko garaian, dagozkien likidazioetan sistemaren gainerako kostuen gainetik lehentasuna izango dute. Kontzeptu horregatik interes-tasa jakin bat aitortuko da merkatukoen antzeko baldintzetan; Industria, Energia eta Turismoko ministroaren Agindu bidez zehaztuko da.

Halaber, ekitaldi bakoitzeko behin betiko likidazioaren konturako hileko likidazioetan diru-sarreren eta kostuen arteko desbideratze iragankorrak agertuko balira, desbideratze

horiek likidazio-sistemako subjektuek hartu beharko dituzte euren gain, hileko likidazio bakoitzean dagokien ordainsariarekiko modu proportzionalean.

3.Aitortutako ordainsarien eta diru-sarreren arteko desoreka positiboa baldin bada, zenbateko hori aurreko ekitaldietako desorekei dagozkien eta ordaindu gabe dauden urtesariak likidatzeko erabiliko da; lehenik, 2. paragrafoan aipatu direnak aplikatuko dira eta, horren atzetik, 2014ko abenduaren 31n gas-sistemaren metatutako defizitari dagozkionak.

Nolanahi ere, aurreko urteetatik amortizatu gabeko urtesariak baldin badaude, bidesari eta kanonak ezin izango dira beherantz berrikusi.

62. artikulua. Gas naturalaren jarduera arautuen ordainsaria 2014ko urtarrilaren 1etik Hazkundea, lehiakortasuna eta eraginkortasuna bultzatzeko premiazko neurriak onartzen dituen uztailaren 4ko 8/2014 Errege Lege Dekretua indarrean jartzen den arte.

1.2014ko urtarrilaren 1etik Hazkundea, lehiakortasuna eta eraginkortasuna bultzatzeko premiazko neurriak onartzen dituen uztailaren 4ko 8/2014 Errege Lege Dekretua indarrean sartu bitartean, banaketa-enpresa bakoitzaren ordainsaria zifra baten zati proportzionala izango da; hain zuzen ere, Hirugarren batzuk gas-instalazioetara sartzearekin eta araututako jardueren ordainketarekin lotutako bidesari eta kanonak ezartzen dituen abenduaren 27ko IET/2446/2013 Aginduaren IV. eranskineko 1. paragrafoan aipatzen den zifraren data horretara arteko zati proportzionala.

Ordainsari horri eta 2013ko ordainsariari araudian aurreikusitako doikuntzak egingo zaizkie, kontsumitzaile kopuruari eta urte horietan egindako salmentei buruzko aurreikuspen hobeen edo behin betiko zifren berri izandakoan.

2.Garraio-instalazioen, birgasifikazio-planten eta oinarrizko biltegiratzeen titular den enpresa bakoitzaren ordainsaria, 2014ko urtarrilaren 1etik uztailaren 4ko 8/2014 Errege Lege Dekretua indarrean sartu bitartean, abenduaren 27ko IET/2446/2013 Aginduaren IV. eranskineko 2., 3., 4. eta 5. paragrafoetan xedatuta dagoen ordainsariaren zati proportzionala izango da, aipatutako datara bitartekoa.

63. artikulua. Gas naturala banatzeko jardueraren ordainsaria zehaztea.

1.Industria, Energia eta Turismoko ministroak, aldez aurretik Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeak hala adostuta, banaketa-enpresa bakoitzarentzako ordainsaria onartuko du, uztailaren 4ko 8/2014 Errege Lege Dekretua indarrean sartu eta 2014ko abenduaren 31ra arteko eperako. Denbora-tarte horrek 2014ko bigarren epea izena jasoko du.

Horretarako, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak enpresa bakoitzarentzako ordainsari-proposamena igorriko dio Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari, txostena egin dezan. Ordainsaria X. eranskinean xedatutako metodologia aplikatzearen bidez kalkulatuko da, aplikazio-aldia aintzat hartuta.

2.2015eko urtarrilaren 1etik lehen erregulazio-aldia amaitzen denera bitarte jaso beharreko ordainsaria kalkulatzeko, Lege honen X. eranskinean bildutako metodologia baliatu behar da.

Industria, Energia eta Turismoko ministroak onartuko du epe horretarako ordainsaria, aldez aurretik Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeak hala adostuta. Horretarako, urte bakoitzeko urriaren 1a baino lehen, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak banaketa-enpresa bakoitzarentzako ordainsari-proposamena igorriko dio Industria, Energia eta Turismo Ministerioari.

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak, aurreko paragrafoan aipatutako enpresa bakoitzarentzako ordainsari-proposamenarekin batera, hura kalkulatzeko beharrezkoak diren X. eranskineko parametro guztien proposamena igorriko dio.

3.Uztailaren 4ko 8/2014 Errege Lege Dekretua indarrean sartzen denean egikaritzeproiektua onartu gabe duten garraio sekundarioko instalazioak ez dira banaketa-

instalaziotzat hartuko ordainsari-araubidearen ondorioetarako, eta ez dute derrigorrezko plangintzarik egin beharko.

Gobernuak banaketa-jardueren ordainsarien parametroak berraztertu ahal izango ditu hurrengo erregulazio-aldia hasi baino lehen, 60.2 artikuluan xedatutakoa alde batera utzi gabe. Berrazterketarik ez bada egiten, hurrengo erregulazio-aldirako luzatzen direla esan nahiko du.

64. artikulua. Gas naturalaren birgasifikazioko, garraioko eta oinarrizko biltegiratzeko jardueren ordainsaria zehaztea.

1.Industria, Energia eta Turismoko ministroak, aldez aurretik Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeak hala adostuta, gas naturalaren birgasifikazioko, garraioko eta oinarrizko biltegiratzeko instalazioen titular den enpresa bakoitzarentzako ordainsaria onartuko du, uztailaren 4ko 8/2014 Errege Lege Dekretua indarrean sartu eta 2014ko abenduaren 31ra arteko eperako. Denbora-tarte horrek 2014ko bigarren epea izena jasoko du.

Horretarako, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak enpresa bakoitzarentzako ordainsari-proposamena igorriko dio Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari, txostena egin dezan. Ordainsaria XI. eranskinean xedatutako metodologia aplikatzearen bidez kalkulatuko da, aplikazio-aldia aintzat hartuta.

2.2015eko urtarrilaren 1etik lehen erregulazio-aldia amaitzen denera bitarte jaso beharreko ordainsaria kalkulatzeko, Lege honen XI. eranskinean bildutako metodologia baliatu behar da.

Industria, Energia eta Turismoko ministroak onartuko du epe horretarako ordainsaria, aldez aurretik Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeak hala adostuta. Horretarako, urte bakoitzeko urriaren 1a baino lehen, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak gas naturalaren birgasifikazioko, garraioko eta oinarrizko biltegiratzeko instalazioen titular den enpresa bakoitzarentzako ordainsari-proposamena igorriko dio Industria, Energia eta Turismo Ministerioari.

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak, aurreko paragrafoan aipatutako enpresa bakoitzarentzako ordainsari-proposamenarekin batera, hura kalkulatzeko beharrezkoak diren XI. eranskineko parametro guztien proposamena igorriko dio.

3.XI. eranskinean xedatutako ordainsariaren metodologia ez da aplikatu beharko garraio sekundarioko instalazioetan, ez eta enbor-sarekoak ez diren garraio primarioko instalazioetan ere, baldin eta uztailaren 4ko 8/2014 Errege Lege Dekretua indarrean sartzen denean instalazioen egikaritze-proiektua onartu gabe badute.

Enbor-sarekoak ez diren garraio primarioko instalazio horietan aplikatu beharreko ordainsari-araubidearen metodologia finkatuko du Gobernuak, Errege Dekretu bidez.

4.Gobernuak ordainsarien parametroak eta ordainsari-tasa berraztertu ahal izango ditu hurrengo erregulazio-aldia hasi baino lehen, 60.2 artikuluan xedatutakoa alde batera utzi gabe. Berrazterketarik ez bada egiten, hurrengo erregulazio-aldirako luzatzen direla esan nahiko du.

65. artikulua. Lehen erregulazio-aldia.

1.Garraioko, birgasifikazioko, oinarrizko biltegiratzeko eta banaketako jardueren kasuan, lehen erregulazio-aldia uztailaren 4ko 8/2014 Errege Lege Dekretua indarrean sartzen denean hasiko da eta 2020ko abenduaren 31n bukatu. 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, hurrengo erregulazio-aldiak elkarren segidan abiaraziko dira eta bakoitzak sei urteko iraupena izango du.

2.Lege hau indarrean sartzen denetik jaso beharreko ordainsariaren ondorioetarako, eta lehen erregulazio-aldian, gas-sistemaren konturako ordainsari-eskubidea duten garraioko, birgasifikazioko eta oinarrizko biltegiratzeko aktiboen ordainsari-tasa honako hau izango da: Estatuaren hamar urterako Obligazioek –bereizi gabekoek– araua indarrean sartu aurreko hogeita lau hilabeteetan bigarren mailako merkatuan eta kontu-

titularren artean duten errendimenduaren batez bestekoa, gehi oinarrizko 50 puntuko balioa izango duen diferentziala.

66. artikulua. 2014. urterako eta hurrengoetarako aitortutako gas-sistemaren kostuak.

a) Lege honen 59.4 artikuluan zerrendatu diren gas-sistemaren kostuei honako hauek gehituko zaizkie adierazitako aldietarako:

Gas-sistemak 2014ko abenduaren 31n izango duen metatutako defizitari dagokion zenbatekoa 2014ko behin betiko likidazioan zehaztuko da.

Likidazio-sistemaren subjektuek metatutako defizit horri dagozkion urtesariak hurrengo hamabost urteetako likidazioetan berreskuratzeko eskubidea izango dute, merkatukoen antzeko baldintzak dituen interes-tasarekin.

Aitortutako defizitaren zenbatekoa, dagokion urtesaria eta aplikatutako interes-tasa Industria, Energia eta Turismoko ministroaren Agindu bidez onartuko dira, Merkatuak proposatuta eta Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeak aldeko txostena aldez aurretik eginda.

Defizit horri dagozkion urtesariek 61.2 artikuluan aipatutakoen lehentasun-maila bera izango dute kobratzeko garaian, eta urteko desoreken tratamendu berdina izango dute.

b) Aljeriako kontratutik datorren eta Magrebeko gasbidetik hornitzen den tarifaren araberako eta merkatura bideratutako gas naturalaren ordainsariari dagokion desbideratzea, Parisko Nazioarteko Gorteak 2010eko abuztuaren 9an emandako Laudoaren ondorioz.

Errekargu horregatik guztira 163.790.000 euro bildu behar ditugu eta bost urteko epean berreskuratuko dira. Urtero, 2015. urtetik aurrera eta 2019ko abenduaren 31ra bitarte –egun hori barne–, 32.758.000 euro berreskuratuko dira eta merkatukoen antzeko baldintzak dituen interes-tasa aitortu da; Industria, Energia eta Turismoko ministroaren Agindu bidez onartu behar da. Zenbateko hori hoditeria-bidesarian jasanaraziko da, 3. taldeko kontsumo-maila guztien artean kontsumitutako gas-bolumenaren araberako proportzioan, eta Magrebeko gasbidearen bitartez hornitzen den Aljeriako gas naturalaren kontratuaren jabe den enpresari likidatuko zaio; hori guztia Ondasunen eta zerbitzuen merkatuetan lehiakortasuna handitzeko premiazko neurriak arautzen dituen ekainaren 23ko 6/2000 Errege Lege Dekretuaren 15. artikuluan aipatzen da.

III. KAPITULUA

Hidrokarburoen eta meatzeen sektorearen arloko beste neurri batzuk

67. artikulua. Hidrokarburoen Sektoreko urriaren 7ko 34/1998 Legea aldatzea.

Aldatu egin da hidrokarburoen sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legea. Honela egongo da idatzita:

Bat. Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 9. artikuluari

6. paragrafoa gehitu zaio. Honakoa da:

«6. Ikerketa-baimenak eta hidrokarburoak ustiatzeko emakidak mugatzeko koordenatu geografiko guztiak Espainian erreferentziakoa den sistema geodesiko ofizialean oinarrituta zehaztuko dira.»

Bi. Honela gelditzen da idatzita 63. artikuluko 3. paragrafoa:

«3. Enpresek, baldin eta gasbideen enbor-sareko instalazioen jabe badira, beren sare propioak operatu eta kudeatu beharko dituzte, edo bestela, horien kudeaketa sare-kudeatzaile burujabe bati esleitu, lege honetan aurreikusitako kasuetan.

Honako baldintza hauek bete beharko dituzte garraio-sarearen kudeatzaileek:

a) Ezein pertsona juridikok edo fisikok ez du honetarako eskubiderik izango:

1.Produkzioko edo hornidurako jarduerak egiten dituen enpresa baten gaineko kontrolik izateko, ez zuzenean, ez zeharka, eta garraio-sarearen kudeatzaile baten edo gasbideen enbor-sarearen gaineko kontrola izateko, ez zuzenean, ez zeharka, ez eta ezein eskubide baliatzeko ere.

2.Garraio-sarearen kudeatzailearen edo garraioko enbor-sarearen gaineko kontrolik izateko, ez zuzenean, ez zeharka, eta aldi berean, produkzioko edo hornidurako eginkizunak egiten dituen enpresa baten gaineko kontrola izateko, ez zuzenean, ez zeharka, ez eta ezein eskubide baliatzeko ere.

b) Ezein pertsona juridikok edo fisikok ez du eskubiderik izango garraiosarearen kudeatzailearen edo garraioko enbor-sarearen administrazio-organoko kideak izendatzeko, ez eta, ez zuzenean, ez zeharka, produkzioko edo hornidurako eginkizunak egiten dituen enpresa baten gaineko kontrola izateko eta ezein eskubide baliatzeko ere.

c) Ezein pertsona fisikok zein juridikok ezin izango du aldi berean administrazio-organoko kide izan, alde batetik, produkzioko edo hornidurako eginkizunak egiten dituen enpresa batean eta, bestetik, garraio-sarearen kudeatzailean edo garraioko enbor-sarean.

Aurreko a) eta b) idatz-zatietan adierazitako eskubideen artean sartzen dira, zehazki, honako hauek:

1.a Boto-eskubideak baliatzeko ahalmena.

2.a Administrazio-organoko edo enpresa legez ordezten duten organoetako kideak izendatzeko ahalmena.

3.a Gehiengo zatia izatea, Merkataritzako Kodearen 42.1 artikuluan zehaztutakoarekin bat.

3.a) paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, «produkzioko edo merkaturatzeko jarduerak egiten dituen enpresa» kontzeptuaren barruan bilduko dira elektrizitatearen sektorean sortzeedo hornidura-jarduerak egiten dituztenak; eta «garraio-sarearen kudeatzailea» kontzeptuaren barruan, aldiz, sistema elektrikoaren operadorea edo elektrizitatearen sektoreko garraio-sarearen kudeatzailea.

Aurrekoa gorabehera, 2009ko irailaren 3a baino lehen enbor-sareko instalazioen jabe ziren enpresa garraiatzaileei dagokienez, enpresa-talde bateko kideak badira eta talde horretako enpresek produkzioko edo merkaturatzeko jarduerak egiten dituztelako aurreko paragrafoan xedatutakoa betetzen ez badute, kasu horretan enbor-sareko instalazioen jabetzari eusteko aukera izango dute betiere instalazio horien kudeaketa sare-kudeatzaile independente baten esku uzten badute 63 quater artikuluan xedatutako baldintzetan.»

Hiru. Aldaketak sartu dira 63. artikuluaren 4. paragrafoko d) idatz-zatian, eta honela geratu da idatzita:

«d) Sozietateek, baldin eta jarduera arautuak egiten badituzte, jokabide-kode bat ezarriko dute, zeinetan azalduko baitituzten aurreko a) , b) eta c) idatz-zatietan xedatutakoa betetzeko hartutako neurriak; kode hori Industria, Energia eta Turismo Ministeriora eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalera helarazi beharko dute.

Jokabide-kodeak langileen betebehar espezifikoak zehaztuko ditu, eta sozietateak izendatutako pertsona edo organo eskudunak behar bezala betetzen direla gainbegiratu eta ebaluatuko du. Ebaluazioaz arduratuko dena guztiz burujabea izango da, eta bere eginkizunak betetzeko behar duen sozietatearen eta horren filialen informazio guztia izango du eskura.

Urte bakoitzeko martxoaren 31 baino lehen, betetze-maila ebaluatzeaz arduratuko denak txosten bat aurkeztuko du Industria, Energia eta Turismo Ministerioan eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalean, aurreko a) , b) eta

c) idatz-zatietan xedatutakoa betetzeko hartutako neurrien berri emateko. Txostena enpresaren webgunean eta Batzorde horren webgunean argitaratuko da.»

Lau. Honela geratzen da idatzita 63 bis artikuluaren 1. paragrafoa:

«1. Industria, Energia eta Turismoko ministroak baimendu eta izendatuko ditu garraio-sarearen kudeatzaile diren merkataritza-sozietateak edo sare-kudeatzaile independenteak, interesdunek eskatuta.

Garraio-sarearen kudeatzaileek –sare-kudeatzaile independenteak barne– jarduerak bereizteko betebeharra betetzen dutela egiaztatzen duen agiria lortu beharko dute aurrez. Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak ematen du egiaztapen hori, 63.3 artikuluan ezarritako jarduerak bereizteko betebeharrak betetzeari dagokionez eta datozen paragrafoetan jasotako prozedurarekin bat.

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak kontrolatuko du garraio-sarearen kudeatzaile izendatutako sozietateak 63.3 artikuluan ezarritako baldintzak betetzen jarraitzen duela.

Garraio-sarearen kudeatzaileen izendapenon berri emango zaio Europako Batzordeari, «Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean» argitara dezan.»

68. artikulua. Meategiei buruzko uztailaren 21eko 22/1973 Legea aldatzea.

Meategiei buruzko uztailaren 21eko 22/1973 Legearen hirurogeita hamasei.Bi artikulua honela gelditzen da, aldaketa eginda:

«2. Ikerketa-baimenen eta ustiapen-emakiden perimetroak koordenatu geografikoen bitartez eskatu eta zehaztu behar dira, eta abiapuntutzat hartuko da meridianoak perimetroaren erpinetako bati dagokion paraleloarekin bat egiten duen puntua; beraz, azalera meatze-lauki batez edo gehiagoz osatuta egongo da.

Longitudeen erreferentzia Greenwich-eko meridianoa izango da. ETRS89 (European Terrestrial Reference System 1989) sistema izango da Espainiako erreferentziako sistema geodesikoa Iberiar Penintsularen eta Balear Uharteen eremuko erreferentzia geografikoak eta kartografikoak egiteko. Kanariar Uharteen kasuan, REGCAN95 sistema izango da. Bi sistemek GRS80 elipsoidea izango dute atxikia eta REGENTE SAREAk eta horren dentsifikazioek zehazten duten esparruan gauzatuko dira. Kartografia eta informazio geografiko ofiziala bildu eta argitaratzeko, koordenatuak irudikatzeko honako sistema hauek baliatu behar dira: lurreko kartografiaren kasuan –oinarrizkoa eta eratorria–, 1:500.000 eskalan edo txikiagoan, ETRS-Lambert-en Koniko Konformea koordenatuen erreferentziasistema; eta 1:500.000 eskala baino handiagoen kasuan, ETRS-Mercator-en Transversa koordenatuen erreferentzia-sistema.

Aurreko lerrokadan xedatutakoa errege-dekretu bidez alda daiteke.»

IV. KAPITULUA

Energia-efizientziaren arloko neurriak

1. atala Energia-efizientziako betebeharren sistema nazionala

69. artikulua. Betebehar-sistema nazionala sortzea.

1.Energia-efizientziako betebeharren sistema nazionala sortu da; horren arabera, gasa eta elektrizitatea merkaturatzen duten enpresei, petrolio-produktuen handizkako operadoreei eta petrolioaren gas likidotuen handizkako operadoreei –aurrerantzean, betebehar-sistemaren behartutako subjektu esango diegu– energia aurrezteko urteko

kuota bat ezarriko zaie eremu nazionalean; kuota horrek aurrezteko betebeharrak izena du.

Horren ondoriozko aurrezteko betebeharrak –gehituta sistemaren iraupeneko aldi osorakobat etorriko dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Energiaefizientziari buruzko 2012ko urriaren 25eko 2012/27/EB Zuzentarauaren 7. artikuluan Espainiari ezarritako helburuarekin, betiere Zuzentarau horren 7.9 artikuluan bildutako neurri alternatiboek eragindako aurrezkiak kenduta; Zuzentarau horren bitartez 2009/125/

EEeta 2010/30/EE Zuzentarauak aldatu ziren eta 2004/8/EE eta 2006/32/EE Zuzentarauak indargabetu.

2.Energia-efizientziako betebeharren sistema nazionalaren iraupeneko aldia Lege hau indarrean sartzen denetik 2020ko abenduaren 31ra bitarte izango da.

3.Espainiari esleitutako helburua betetzeko bidean egindako ibilbidea egiaztatzearren, sistema berraztertu ahal izango da 2017ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra bitarteko aldirako.

70. artikulua. Urteko aurrezki-helburuaren banaketa.

1.Industria, Energia eta Turismoko ministroaren Agindu bidez, Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeak aldez aurretik erabakita eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak aldez aurretik txostena eginda, urtero zehaztuko dira honako hauek: urteko aurrezkiaren helburua, behartutako subjektuen arteko banaketa-ehunekoak, aurreztu beharreko kuota edo betebeharrak eta horien finantza-baliokidetasuna.

Urteko energia-aurrezkiaren zehaztutako helburua behartutako subjektuen artean proportzionalki banatuko da gasaren eta elektrizitatearen merkaturatzaileen kasuan, azken kontsumitzaileei saldutako azken energiaren nazioko bolumenaren arabera; eta petrolio-produktuen eta petrolioaren gas likidotuen handizkako operadoreen kasuan, gerora txikizka eta azken kontsumitzaileei banatzeko saldutako azken energiaren nazioko bolumenaren arabera, GWh-tan adierazita eta betebeharraren urteko aldiaren aurreko bigarren urteari dagokionez.

Behartutako subjektu batek betebeharraren urteko aldiaren aurreko bigarren urtean ekin badio nazio mailako azken energia-salmentaren jarduerari, urteko energiaaurrezkiaren banaketa betebeharraren urteko aldi horretarako azken energiaren salmentaaurreikuspenen arabera egingo da. Kasu horretan, betebeharra berrikusi egingo da behartutako subjektu horrek betebeharraren urteko aldian izan dituen salmenten egiazko datuak eskuratzen direnean, eta behartutako subjektu horiek emandako datuetatik ondorioztatutako zenbatekoak, positibo nahiz negatiboak, Energia Efizientziaren Funts Nazionalaren kargura konpentsatu beharko dira.

Behartutako subjektu batek handizkako operadore edo merkaturatzaile gisa baja hartu badu, Lege honen ondorioetarako behartutako subjektutzat hartuko da soilik betebeharraren urteko aldiari dagokionez, baja hartu duen unera bitarte.

2.Ondorio horietarako, behartutako subjektuek aurreko urteari dagozkion energiasalmentaren datuak igorri beharko dituzte urtero, irailaren 30a baino lehen, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusira, GWh-tan adierazita.

Behartutako subjektu batek aurreko urtean ekin badio nazio mailako azken energiasalmentaren jarduerari, hurrengo urteari dagozkion energia-salmentaren aurreikuspena igorri beharko du, irailaren 30a baino lehen, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusira, GWh-tan adierazita.

71. artikulua. Betebeharrak betetzea eta Energia Aurrezkiaren Ziurtagiriak.

1.Energia-aurrezkiaren urteko betebeharrak egiaz betetzeko, behartutako subjektuek finantza-ekarpena egin beharko dute urtero hurrengo artikuluan aipatuko den Energia Efizientziaren Funts Nazionalean, hiru zatitan, beranduenez otsailaren 28an, apirilaren 30ean eta ekainaren 30ean; hona hemen ekarpenaren zenbatekoa: urteko aurrezki-betebeharra bider ezartzen den finantza-baliokidetasuna.

Finantza-baliokidetasuna Industria, Energia eta Turismoko ministroaren Agindu bidez finkatuko da, urteko aurrezkiaren helburua betetzeko ezinbestekoak diren jardunetako inbertsioak sektore guztietan mobilizatzeko aurreikusitako batez besteko kostuan oinarrituta.

2.Bestela, eta Gobernuak erregelamendu bidez arautzen dituen baldintzetan, energia-aurrezkiaren zenbateko bat lortu dela egiaztatzeko mekanismo bat ezarri ahal izango da, sistemaren betebeharrak betetzearen baliokidea izanik. Mekanismo horretan, Energia Aurrezkiaren Ziurtagiri (EAZ) negoziagarriak aurkeztu beharko dira; katalogo batean zehaztu diren energia-efizientziako jardunak egiteagatik lortzen dira ziurtagiri horiek, betiere jardunek betetzen badituzte katalogo horretan zehaztutako betekizun eta baldintzak. Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Erakundeari dagokio ziurtagiri horiek kudeatzea.

Energia-aurrezkiaren ziurtagiriak lortu eta transmititzeko, energia-efizientziako betebehar-sisteman akreditatuta egon beharko da erregelamendu bidez zehaztutako baldintzetan. Akreditatutako subjektuek erantzukizun zibileko asegurua edo bestelako finantza-bermeren bat sinatu beharko dute beren jardunak eragin ditzakeen arriskuak estaltzeko; aseguruaren gutxieneko zenbatekoa errege lege-dekretu bidez finkatuko da.

Mekanismo horretan, halaber, kontrol-sistema bat ere bilduko da, eta sistema horren bitartez, energia-efizientzia hobetzeko ziurtatutako neurrien zati bat –estatistikoki adierazgarria– egiaztatuko da.

3.Lege honetan eta berau garatzeko xedapenetan energia-efizientziako betebeharren sistema nazionalari dagokionez ezartzen diren betebeharrak ez betetzearen ondoriozko zehapen-prozedurak ikuskatzea eta izapidetzea Industria, Energia eta Turismo Ministerioari dagokio.

72. artikulua. Energia Efizientziaren Funts Nazionala.

1.Energia Efizientziaren Funts Nazionala sortu da; ez du nortasun juridikorik eta energia-efizientziako ekimen nazionalak finantzatzea du xede, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012ko urriaren 25eko 2012/27/EB Zuzentarauaren 20. artikulua betez.

2.Energia Efizientziaren Funts Nazionalak ekonomiaren, finantzaren, asistentzia teknikoaren, prestakuntzaren eta informazioaren arloko babes-mekanismoak edo bestelako neurriak finantzatuko ditu, hainbat sektoretan energia efizientzia areagotzearren eta, hartara, Zuzentarau horren 7. artikuluan aurreikusitako Energia Efizientziako Betebeharren Sistema Nazionalean ezartzen den energia-aurrezki nazionalaren helburua betetzeko lagungarri izanik.

3.Funtseko diru-horniduren kargura erantzun ahal izango zaie haren kudeaketak sortzen dituen administrazio-gastuei. Horretarako, administrazio-gastutzat hartuko dira, besteak beste, Funtsaren kudeaketa esleitzen zaion erakundeak kudeaketa-lan hori betetzean izaten dituenak, azterketak eta txosten egitea, jarduteko neurriak zehazteko asistentzia teknikoak, bai eta Funtsak babestutako neurriak aplikatzeagatik lortu diren energia-aurrezkiak neurtzeko, kontrolatzeko, egiaztatzeko eta ziurtatzeko asistentzia teknikoak ere.

73. artikulua. Funtsa antolatzea, kudeatzea eta kontrolatzea.

1.Energia Efizientziaren Funts Nazionala Industria, Energia eta Turismo Ministerioari atxikita egongo da, Energiaren Estatu Idazkaritzaren bitartez.

2.Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Erakundeari esleitu zaio Funtsaren kudeaketa.

3.Funtsa gainbegiratu eta kontrolatzea, aldiz, Industria, Energia eta Turismo Ministerioari atxikitako Jarraipen eta Kontrol Batzorde bati dagokio; Ministerioaren titularra izango da presidente eta honako hauetako titularrekin osatuta egongo da:

a) Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza.

b) Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Erakundea.

c) Gobernuko Presidentziaren Bulego Ekonomikoa.

d) Honako ministerio-departamentu hauetako zuzendari nagusi kargua duen ordezkari bat:

1.a Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioa.

2.a Sustapen Ministerioa.

3.a Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa.

4.a Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa.

Batzordeko idazkaria presidenteak izendatuko du, Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren Energiaren Estatu Idazkaritzan zuzendariorde nagusiaren maila duten funtzionarioen artetik.

Gobernuak, Errege Dekretu bidez, Batzordearen osaera aldatu ahal izango du.

4.Hauek dira Batzorde horren eginkizunak:

a) Funtsaren baliabideen aplikazio egokia betetzen dela zaintzea, hainbat jarduerasektoretan energia aurreztea eta energia-efizientzia sustatzeko neurriei buruz ezarritako jarraibideei jarraiki.

b) Finantza-inbertsioen jarraipena egitea, segurtasunaren, errentagarritasunaren eta likideziaren printzipioak betetzen direla egiaztatuta.

c) Gutxienez sei hilean behin txostenak egitea, Funtsaren konturako jardueren gauzatze-mailari buruz.

d) Urteko txostena egitea, finantza-kontrolaren ondorioetarako. Estatuko Administrazioko Esku Hartzailetza Nagusiari txosten hori eskatzea erabaki ahal izango du Batzordeak. Funtsa Estatuaren Aurrekontu Orokorretako ekarpenekin osatuta dagoen kasuan, nolanahi ere, Estatuko Administrazioko Esku Hartzailetza Nagusiari auditoretzatxostena eskatuko zaio.

74. artikulua. Energia Efizientziaren Funts Nazionalaren zuzkidura ekonomikoa.

1. Funtsak honako zuzkidura hauek izango ditu:

a) FEDER Erkidegoko egitura-funtsetik jasotako baliabideak.

b) Energia-efizientziako betebehar-sistema nazionalak behartutako subjektuen ekarpenak, subjektu horien aurrezki-betebeharrak likidatzeagatiko edo betetzeagatiko kontzeptupean.

c) Estatuaren Aurrekontu Orokorretan lortzen diren bestelako ekarpenak.

d) Energia-efizientziako eta energia aurrezteko neurriak ezartzea xede duten jardunak finantzatzera bideratutako beste edozein baliabide.

2.Funtsaren zuzkidurarako ekarpenak Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Erakundeak irekiko duen kontu espezifikoan sartuko dira, gordailu-araubidean; Erakundearen web-orrian argitaratuta identifikatuko da kontu hori.

75. artikulua. Efizientziaren Funts Nazionalari egin beharreko ekarpenen betebeharrak 2014an.

1.2014. urterako metatutako aurrezki-helburua honako hau da: 131 ktep edo 1.523,26 GWh.

2014rako finantza-baliokidetasuna: 0,789728 milioi euro aurreztutako ktep bakoitzeko, edo 67.916,58 euro aurreztutako GWh bakoitzeko.

2.Behartutako subjektuek 2014ko urriaren 15a baino lehen egin beharko diote ekarpena Energia Efizientziaren Funts Nazionalari; ekarpen hori honela kalkulatuko da: 2013ko azaroaren 25ean, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak jakinarazitako 2012rako azken bezeroei egindako energia-salmenten zifrei –bolumenari erreparatuta– dagokien urteko kuotaren ondorio diren aurrezki-kuotetan koefiziente hori aplikatuta sortzen den zenbatekoa.

3.Salbuespen gisa eta soilik 2014rako, Energia Efizientziaren Funts Nazionalari ez diote ekarpenik egin beharko 2012an azken-salmenten zifrak 5 ktep edo gutxiago zituzten subjektuek.

4.Behartutako subjektuak, dagozkien kuotak, aurrezki-betebeharrak eta horien finantza-baliokidetasuna 2014. urteari dagokion aplikazio-aldirako –horiek guztiak goian aipatutako irizpideak aplikatzearen ondorio dira– Lege honen XII. eranskinean xedatu dira behin betiko.

5.XII. eranskinean biltzen diren, 2014an behartutako subjektu diren eta Lege honen

69. artikuluari jarraiki behartuta dauden subjektuek 2012. urteari dagozkion energiasalmentari buruzko datuak helarazi beharko dituzte Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritzara, GWh-tan adierazita, 2014ko irailaren 30a baino lehen.

Behartutako subjektu batek 2012. urtean ekin badio nazio mailako azken energiasalmentaren jarduerari, 2014. urteari dagokion azken energia-salmentaren aurreikuspena igorri beharko du Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusira, GWh-tan adierazita.

Behartutako subjektuei, ehunekoei, salmentei eta gainerako aldagaiei buruz eta artikulu honen 2. paragrafoari jarraiki zehaztutakoei buruz emandako datuen ondoriozko aldakuntzak aintzat hartu ahal izango dira, zentzu positiboan edo negatiboan, behartutako subjektu bakoitzari 2015. urtean dagokion zenbatekoa zehazteko.

2.atala. Efizientziaren arloko beste neurri batzuk

76. artikulua. Energia-zerbitzuen hornitzaileen erantzukizun zibileko asegurua. Energia-zerbitzuen hornitzaileek erantzukizun zibileko asegurua edo euren jardunen

ondorio izan daitezkeen arriskuak estaliko dituen beste edozein finantza-berme kontratatu beharko dute, baina kontuan hartu beharko da arrisku-mailaren bat duten jardunak kudea ditzaketela, hala nola, besteak beste, energia aurrezteko eta energia-efizientziako proiektuak gauzatzea eta kudeatzea industriaren eta eraikingintzaren sektoreetan.

Bermearen gutxieneko zenbateko Errege Dekretu bidez zehaztuko da.

3. atala Energia-efizientziaren arloko arau-hausteen eta zehapenen araubidea

77. artikulua. Erantzuleak.

Egintza edo ez-egite batengatik arau-haustetzat hartutako gertakariak egiten dituzten pertsona fisiko edo juridikoak, ez-betetze hutsagatik bada ere, administrazioerantzukizunaren pean eroriko dira kapitulu honetan xedatutakori jarraiki, betiere zigorarloko bidean, bide penalean edo bestelako bideren batean eska daitekeen erantzukizuna alde batera utzi gabe.

Arau-hausteak egin dituzten pertsonak nortasunik gabeko ondasun-erkidegoetan, interes ekonomikoko elkarteetan edo enpresen aldi baterako elkarteetan sartuta egoteak ez du erantzukizun horretatik salbuetsiko.

78. artikulua. Arau-hausteak.

1.Arau-hauste administratibotzat hartuko dira kapitulu honetan halakotzat tipifikatzen diren energia-efizientziaren arloko egintzak edo ez-egiteak.

2.Inolaz ere ezin izango da administrazio-zehapen bikoitzik jarri lehendik zehatutako egitateetan, subjektua, gertakaria eta funtsa zehatutako berberak direla ikusten bada.

79. artikulua. Energia-efizientziako betebeharren sistema nazionalaren arloko arauhausteak.

1.Energia-efizientziako betebeharren sistema nazionalaren arloko arau-hauste oso larriak izango dira honako hauek:

a) Energia Efizientziaren Funts Nazionalari egin beharreko ekarpenak lege edo erregelamendu bidez ezarritako epean ez egitea, urteko ekarpena 5 milioi eurotik gorakoa baldin bada.

b) Energia-efizientziako betebeharren sistema nazionalaren kudeatzaileari aurrezkibetebeharra bete izana justifikatzeko energia-aurrezkiaren ziurtagiriak ez aurkeztea, urteko betebeharra 70 GWh-tik gorakoa baldin bada.

c) Energia-aurrezkiaren ziurtagiria eskuratzea gezurrezko dokumentazioa aurkeztuta.

d) Energia-salmentari buruzko datuak edo Administrazioak eskatutako beste edozein informazio faltsutzea edo ezkutatzea.

e) Energia-efizientziako betebeharren sistema nazionalean egiaztatutako subjektu izaera lortzea gezurrezko dokumentazioa aurkeztuta.

f) Behartutako subjektuek erantzukizun zibileko aseguruaren edo euren jardunen ondorio izan daitezkeen arriskuak estaliko dituen beste edozein finantza-bermeren kontratua indarrean izateko betebeharra ez betetzea.

2.Energia-efizientziako betebeharren sistema nazionalaren arloko arau-hauste larriak izango dira honako hauek:

a) Energia Efizientziaren Funts Nazionalari egin beharreko ekarpenak lege edo erregelamendu bidez ezarritako epean ez egitea, urteko ekarpena 500.000 eurotik 5 milioi eurora bitartekoa baldin bada.

b) Energia-efizientziako betebeharren sistema nazionalaren kudeatzaileari aurrezkibetebeharra bete izana justifikatzeko energia-aurrezkiaren ziurtagiriak ez aurkeztea, urteko betebeharra 7 GWh-tik 70 GWh-ra bitartekoa baldin bada.

c) Energia-aurrezkiaren ziurtagiria eskuratzea dokumentazio ez-zuzena aurkeztuta, betiere egiaztatutako subjektuari etekin ekonomikoa eragin badio.

d) Energia-salmentari buruzko datu ez-zuzenak edo Administrazioak eskatutako beste edozein informazio ez-zuzen jakinaraztea, horren ondorioz arau-hausleak etekina atera badu.

e) Energia-salmentari buruzko datuak edo Administrazioak eskatutako beste edozein informazio berandu jakinaraztea, eta horren ondorioz aurrezki-betebeharrak finkatu ezin badira.

3.Energia-efizientziako betebeharren sistema nazionalaren arloko arau-hauste arinak izango dira honako hauek:

a) Energia Efizientziaren Funts Nazionalari egin beharreko ekarpenak lege edo erregelamendu bidez ezarritako epean ez egitea, urteko ekarpena 500.000 euro edo gutxiago baldin bada.

b) Energia-efizientziako betebeharren sistema nazionalaren kudeatzaileari aurrezkibetebeharra bete izana justifikatzeko energia-aurrezkiaren ziurtagiriak ez aurkeztea, urteko betebeharra 7 GWh edo gutxiago baldin bada.

c) Energia-aurrezkiaren ziurtagiria eskuratzea dokumentazio ez-zuzena aurkeztuta, betiere egiaztatutako subjektuari etekin ekonomikorik eragin gabe.

d) Energia-salmentari buruzko datu ez-zuzenak edo Administrazioak eskatutako beste edozein informazio ez-zuzen jakinaraztea, horren ondorioz arau-hausleak etekinik atera ez badu.

e) Energia-salmentari buruzko datuak edo Administrazioak eskatutako beste edozein informazio berandu jakinaraztea, eta horren ondorioz aurrezki-betebeharrak finkatzea eragotzi ez bada.

f) Energia-efizientziako betebeharren sistema nazionalak ezarritako beste edozein eginbehar eta betebehar ez betetzea, arau-hauste larria edo oso larria ez bada.

80. artikulua. Honako arlo hauetako arau-hausteak: energia-auditoretzak, zerbitzuhornitzaileen eta energia-auditoretzen egiaztapena, energia-horniduraren efizientzia sustatzea eta energia-kontsumoen kontabilizazioa.

1.Energia-auditoretzen, zerbitzu-hornitzaile eta energia-auditoretzen egiaztapenaren, energia-horniduraren efizientzia sustatzearen eta energia-kontsumoen kontabilizazioaren arloko arau-hauste oso larriak dira honako hauek:

a) Energia-auditoretza lege edo erregelamendu bidez ezarritako epean ez egitea.

b) Energia-zerbitzuen hornitzaile edo energia-auditore ziurtagiria lortzea gezurrezko dokumentazioa aurkeztuta.

c) Energia-zerbitzuen hornitzaileek erantzukizun zibileko aseguruaren edo euren jardunen ondorio izan daitezkeen arriskuak estaliko dituen beste edozein finantzabermeren kontratua indarrean izateko betebeharra ez betetzea.

2.Energia-auditoretzen, zerbitzu-hornitzaile eta energia-auditoretzen egiaztapenaren, energia-horniduraren efizientzia sustatzearen eta energia-kontsumoen kontabilizazioaren arloko arau-hauste larriak dira honako hauek:

a) Energia-auditoretza egitean, edukiak lege edo erregelamendu bidez xedatutako gutxieneko irizpideak eta eskakizun-maila ez izatea.

b) Kostuen eta etekinen azterketak egiteko betebeharra ez betetzea, hotzaren eta beroaren produkzioan eta erabileran energia-efizientziaren sustapenaren ezarritako kasuetan.

c) Kontsumo-kontagailu (beroarenak, hotzarenak eta/edo ur bero sanitarioarenak) indibidualak edo bestelako aukerak ipintzeko betebeharra ez betetzea, betiere ekonomikoki eta/edo teknikoki bideragarria baldin bada.

d) Zerbitzu-hornitzailearen jarduerak gauzatzea lege edo erregelamendu bidez eskatzen diren baldintzak bete gabe.

e) Energia-auditorearen jarduerak gauzatzea lege edo erregelamendu bidez eskatzen diren baldintzak bete gabe.

3.Energia-auditoretzen, zerbitzu-hornitzaile eta energia-auditoretzen egiaztapenaren, energia-horniduraren efizientzia sustatzearen eta energia-kontsumoen kontabilizazioaren arloko arau-hauste arinak dira honako hauek:

a) Auditoretza egin izana ez jakinaraztea dagokion organo eskudunari, gerora Energia Auditoretzen Administrazio Erregistroan txertatzeko.

b) Energia-auditoretzen, zerbitzu-hornitzaile eta energia-auditoretzen egiaztapenaren, energia-horniduraren efizientzia sustatzearen eta energia-kontsumoen kontabilizazioaren arloan ezarritako beste edozein eginbehar eta betebehar ez betetzea, arau-hauste larria edo oso larria ez bada.

81. artikulua. Energia-efizientziako betebeharren sistema nazionalaren arloan tipifikatutako arau-hausteengatiko zehapenak.

1.Energia-efizientziako betebeharren sistema nazionalaren arloan ezarritako arauhausteak honela zigortuko dira:

a) Arau-hauste oso larriak egiteagatik, gutxienez 6.000.001 euroko eta gehienez 60.000.000 euroko isuna jarriko zaio arau-hausleari.

b) Arau-hauste larriak egiteagatik, gutxienez 600.001 euroko eta gehienez 6.000.000 euroko isuna jarriko zaio arau-hausleari.

c) Arau-hauste arinak egiteagatik, gehienez 600.000 euroko isuna jarriko zaio arauhausleari.

2.Arau-hauste oso larrien kasuan, dagokion isunaz gain, energia-efizientziako betebeharren sistema nazionaleko egiaztatutako subjektu izateko ezintasunarekin edo aukera hori galtzearekin zigortu ahal izango dira, gertatzen diren zirkunstantzien arabera bi urtetik bost urtera bitarteko eperako.

Arau-hauste larrien kasuan, dagokion isunaz gain, energia-efizientziako betebeharren sistema nazionaleko egiaztatutako subjektu izateko ezintasunarekin edo aukera hori galtzearekin zigortu ahal izango dira, gertatzen diren zirkunstantzien arabera urtebetetik bi urtera bitarteko eperako.

3.Nolanahi ere, zehapenaren zenbatekoak ezin izango du subjektu arau-hauslearen negozio-zifraren urteko zenbatekoaren ehuneko 10 gainditu, edota enpresa biltzen duen taldeko sozietate matrizearen negozio-zifra kontsolidatuaren urteko zenbateko garbiaren ehuneko 10 gainditu.

4.Gertatzen diren zirkunstantzien ondorioz, arau-hauslearen erruduntasuna edo gertakariaren antijuridikotasuna nabarmen gutxitzen dela ikusiz gero, edo arau-hauslearen egiaztatutako egoera ekonomikoari erreparatuz gero zehapena gehiegizkoa baldin bada nabarmen, organo zehatzaileak zehapenaren zenbatekoa erabaki ahal izango du eta, horretarako, kasuan kasu, arau-haustearen larritasun-mailaren aurrekoari dagokion arauhauste motaren eskala aplikatuko du.

5.Nolanahi ere, arau-hauste bakoitza egiteagatik ezarri beharreko zehapenaren zenbatekoa honako irizpide hauen arabera mailakatuko da, betiere adierazitako mugen barruan:

a) Eragindako kalte edo hondatzearen garrantzia.

b) Arau-haustetzat tipifikatutako egintzan edo ez-egintzan izandako partaidetzamaila, eta horren ondorioz lortutako etekina.

c) Arau-haustea nahita egin ote den eta behin baino gehiagotan egitea.

d) Urte berean antzeko arau-haustea berriro egitea, administrazio-bidean ebazpen irmoz hala egin dela adierazi bada.

e) Arau-haustearen gaitzespen-maila handiagoan edo txikiagoan eragina izan dezakeen beste edozein zirkunstantzia.

f) Betebeharrak betetzeko izan den atzerapenaren iraupena.

82. artikulua. Energia-auditoretzen, zerbitzu-hornitzaile eta energia-auditoretzen egiaztapenaren, energia-horniduraren efizientzia sustatzearen eta energiakontsumoen kontabilizazioaren arloetan tipifikatutako arau-hausteengatiko zehapenak.

1.Energia-auditoretzen, zerbitzu-hornitzaile eta energia-auditoretzen egiaztapenaren, energia-horniduraren efizientzia sustatzearen eta energia-kontsumoen kontabilizazioaren arloetan tipifikatutako zehapenak jartzean, arau-haustetzat hartutako gertakariaren larritasunak eta aplikatutako zehapenak bat etorri beharko dute, honako baremo honen arabera:

a) Arau-hauste oso larriengatik 10.001 eurotik 60.000 eurora bitarteko isuna jarriko

da.

b) Arau-hauste larriengatik 1.001 eurotik 10.000 eurora bitarteko isuna jarriko da.

c) Arau-hauste arinengatik 300 eurotik 1.000 eurora bitarteko isuna jarriko da.

2.Dena den, arau-hauste zehagarriaren ondorioz hirugarrenei, Herri Administrazioei edo ingurumenari kalte eragin bazaie, edo arau-hausleak irabazirik izan gabe, aurreko zenbatekoak handitu egingo dira, honela:

a) Arau-hauste oso larrien kasuan, gutxienez 30.000 euroko isuna jarriko da; edo eragindako kaltea edo lortutako irabazia hori baino handiagoa baldin bada, eragindako kalteei edo lortutako irabaziari dagozkien zenbatekoarekin eta, gehienez, eragindako kalteari edo lortutako irabaziari dagozkien zenbatekoa bider 2 eginda ateratzen den zifrarekin, betiere 100.000 euroko mugarekin.

b) Arau-hauste larrien kasuan, gutxienez 3.000 euroko isuna jarriko da; edo eragindako kaltea edo lortutako irabazia hori baino handiagoa baldin bada, eragindako kalteei edo lortutako irabaziari dagozkien zenbatekoarekin eta, gehienez, eragindako kalteari edo lortutako irabaziari dagozkien zenbatekoa bider 1,5 eginda ateratzen den zifrarekin, betiere 30.000 euroko mugarekin.

c) Arau-hauste arinen kasuan, gutxienez 600 euroko isuna jarriko da; edo eragindako kaltea edo lortutako irabazia hori baino handiagoa baldin bada, eragindako kalteei edo lortutako irabaziari dagozkien zenbatekoarekin, betiere 3.000 euroko mugarekin.

3.Nolanahi ere, arau-hauste bakoitza egiteagatik ezarri beharreko zehapenaren zenbatekoa honako irizpide hauen arabera mailakatuko da, betiere adierazitako mugen barruan:

a) Eragindako kalte edo hondatzearen garrantzia.

b) Arau-haustetzat tipifikatutako egintzan edo ez-egintzan izandako partaidetzamaila, eta horren ondorioz lortutako etekina.

c) Arau-haustea nahita egin ote den eta behin baino gehiagotan egitea.

d) Urte berean antzeko arau-haustea berriro egitea, administrazio-bidean ebazpen irmoz hala egin dela adierazi bada.

e) Arau-haustearen gaitzespen-maila handiagoan edo txikiagoan eragina izan dezakeen beste edozein zirkunstantzia.

f) Betebeharrak betetzeko izan den atzerapenaren iraupena.

4.Arau-hauste oso larrien kasuan, dagokion isunaz gain, jarduera gauzatzeko gaitasungabetzearekin zigortu ahal izango dira, bi urtetik bost urtera bitarteko eperako, gertatzen diren zirkunstantzien arabera.

Arau-hauste larrien kasuan, dagokion isunaz gain, jarduera gauzatzeko gaitasungabetzearekin zigortu ahal izango dira, urtebetetik bi urtera bitarteko eperako, gertatzen diren zirkunstantzien arabera.

83. artikulua. Arau-hauste eta zehapenen preskripzioa.

1.Kapitulu honetan ezarritako arau-hausteen preskripzio-epea hiru urtekoa izango da arau-hauste oso larrietarako, bi urtekoa arau-hauste larrietarako eta sei hilabetekoa arau-hauste arinetarako.

2.Kapitulu honetan ezarritako zehapenen preskripzio-epea hiru urtekoa izango da arau-hauste oso larrietarako, bi urtekoa arau-hauste larrietarako eta urtebetekoa arauhauste arinetarako.

3.Arau-hauste eta zehapenen preskripzio-epeak zenbatzeko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluaren 2. eta 3. paragrafoetan xedatutakoa bete beharko da.

Arau-hauste jarraituen kasuan, jarduera edo arau-haustea osatzen duen azken egintza amaitzen den unean hasiko da zenbatzen preskripzio-epea. Arau-haustea osatzen duten gertakari edo jarduerak ezezagunak badira kanpo-aztarnarik uzten ez dutelako, gertakari edo jarduerak agerian geratzen direnean hasiko da epea zenbatzen.

84. artikulua. Bideratzeko eta ebazteko eskumena.

1.Energia-efizientziako betebeharren sistema nazionalaren arloan tipifikatutako arau-hauste administratiboen ondoriozko zehapen-prozeduren instrukzio-prozesua, eta ebatzi ostean, egindako jardunak artxibatzeko prozesua Energiaren Estatu Idazkaritzako dagokion Zuzendaritza Nagusiari dagozkio.

2.Energia-efizientziako betebeharren sistema nazionalaren arloko arau-hausteei dagozkien zehapenak ezartzeko eskumena honako hauei dagokie:

a) Ministroen Kontseiluari, arau-hauste oso larriak egiteagatiko zehapenak ezarri behar direnean.

b) Industria, Energia eta Turismoko ministroari, arau-hauste larriak egiteagatiko zehapenak ezarri behar direnean.

c) Energiaren estatuko idazkariari, zehapen arinak ezarri behar direnean.

85. artikulua. Zehapen eta erantzukizunen izaera.

1.Lege honetako eta legea garatzeko xedapenetako aginduak aplikatzean ezartzen diren zehapenen zenbatekoa, bai eta nahitaez gauzatzeko gainerako egintzen eduki ekonomikoa ere Zuzenbide publikoko kreditutzat hartuko dira eta uztailaren 29ko 939/200 Errege Dekretu bidez onartutako Zerga-bilketako Erregelamendu Orokorrean arautzen den premiamenduzko administrazio-prozedura bitartez eskatu ahal izango da.

2.Lege honetan tipifikatutako arau-hausteengatiko administrazioaren erantzukizunak ez du baztertzen gerta daitekeen bestelako erantzukizunik.

3.Arau-hauste beraren ondorioz hainbat subjekturi ezartzen bazaizkie zehapenak, horiei ezartzen zaizkien zigorrak beregainak izango dira.

4.Zigoredo administrazio-arloan zehatutako egintzak ezingo dira zehatu, subjektua, egintza eta oinarria berberak direla ikusten den kasuetan.

5.Arau-haustea delitu edo faltatzat har badaiteke, zehapen-prozedura hasitakoan, erruaren berri emango zaio Fiskaltzari eta izapidetzea bertan behera utziko da ebazpen judizial irmo bidez kausa amaitzen den arte edo Fiskaltzak jardunak itzultzen dituen arte.

6.Deliturik edo faltarik ikusi ez bada, administrazio-organo eskudunak aurrera egingo du zehapen-espedientearen izapideetan. Ebazpen judizial irmoan frogatutzat emandako egitateak lotesleak izango dira organo horrentzat.

7.Lege honetan araututako arau-hausteen ondoriozko administrazio-erantzukizuna iraungi egingo da zehapena ordaindu edo betetzen denean edo preskribatzen denean.

86. artikulua. Zehapen-prozedura.

1.Lege honetan aurreikusitako zehapenak ezartzeko prozedurari dagokionez, instrukzioaren eta ebazpenaren faseak behar bezala bereiziko dira, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen arazoaren 26ko 30/1992 Legean eta lege hori garatzeko erregelamendu-mailako araudian xedatutakoa bete beharko da, kapitulu honetako gainerako artikuluetan xedatzen diren berezitasunak berezitasun.

2.Zehapen-prozeduran instrukzioko eta izapidetzeko faseak behar bezala bereizita egongo dira, eta horiek ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea urtebete izango da, prozedura hasten den egunetik kontatzen hasita. Epe hori igarota, prozedura iraungitzat joko da eta jarduketak artxibatzeko aginduko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen

92. artikuluan zehaztutako ondorioetarako.

IV. TITULUA

Enplegagarritasuna eta okupazioa sustatzeko neurriak

I. KAPITULUA

Gazte Bermea Sistema Nazionala

1. atala. Xedapen orokorrak

87. artikulua. Xedea.

Kapitulu honen xedea Gazte Bermea Sistema Nazionalaren Espainiako araubide orokorra arautzea da, bai eta sistema horren onuradunei arreta emateko prozedura ere.

Era berean, okupaziorik ez duten eta hezkuntzako edo prestakuntzako sistemetan txertatuta ez dauden gazteak kontratatzeko eta prestakuntzarako laguntza-neurri berriak ezarri dira.

88. artikulua. Aplikazio-eremua.

Gazte Bermea Sistema Nazionalean honako hauek hartzen dute parte:

a) Estatuko Administrazio Orokorrak, Autonomia Erkidegoetako administrazioek eta horiei atxikitako edo horien mendeko zuzenbide publikoko erakundeek, bakoitzak bere eskumen-eremuan.

b) Toki Administrazioa osatzen duten erakundeek eta horiei atxikitako edo horien mendeko zuzenbide publikoko erakundeek, bakoitzak bere eskumen-eremuan.

c) Eremu pribatuan jarduten duten subjektuek eta erakundeek.

d) 16 urtetik 25 urtera bitarteko gazteak edo, ehuneko 33 edo gehiagoko desgaitasun-maila dutenen kasuan, 30 urtetik beherako gazteak, betiere Lege honetan Gazte Bermea Sistema Nazionalaren ekintza baten onuradun izateko aipatzen diren baldintzak betetzen badituzte.

89. artikulua. Printzipio orokorrak.

1.Alderdi interesdun guztien arteko lankidetza, elkarrizketa eta adostasuna sustatuko da baterako lana ahalbidetzearren, eta hori guztia gauzatuta 88.d) artikuluan aipatzen diren gazteak lan-munduan txertatzera eta gazte horien enplegagarritasuna hobetzera bideratutako politikak modu koherentean integratuko dira.

Lankidetza horrek interesdunen parte-hartze eta konpromiso aktiboa dakar, Gazte Bermea Sistema Nazionalaren babespean egiten diren neurri eta ekintzak garatzeko garaian.

2.Era berean, Sistema Autonomia Erkidego guztietan ezarri eta aplikatuko dela bermatuko da, bai eta arreta jaso dezaketen gazte guztiei sarbidea baldintza berdinetan ere, egoera pertsonalak eta/edo sozialak gorabehera eta beharrizan espezifikoak aintzat hartuta, desabantaila-egoeran eta/edo bazterketa-arriskuan daudenei bereziki erreparatuta.

90. artikulua. Helburuak.

1.Gazte Bermea Sistema Nazionalaren helburuak honako hauek dira:

a) 88.d) artikuluan aipatzen diren gazte guztiek, okupaturik ez daudenek edo hezkuntzanahiz prestakuntza-sistemetan sartuta ez daudenek hezkuntza formala amaitutakoan edo langabezian geratu ostean enplegu-eskaintza bat, etengabeko hezkuntza, ikastun-prestakuntza edo praktikaldia jasotzeko aukera izatea Gazte Bermea Sistemaren bitartez; sistema hori 88. artikuluaren a) , b) eta c) idatz-zatietan aipatzen diren erakundeek garatuko dute, bakoitzak bere eskumen-eremuan.

Arreta jaso ahal izateko, gazteek esanbidez eskatu beharko dute horretarako prestatutako bideen bitartez, enplegu-eskatzaile gisa erregistratuta egon ala ez egon, eta artatu beharreko pertsonaren ezaugarriak bilduko dituen profila egin beharko da.

b) Laguntza-neurriak edo programak garatzea, honako ildo hauei bereziki erreparatuta:

1.a Bitartekaritza hobetzea.

2.a Enplegagarritasuna hobetzea.

3.a Kontratazioa sustatzea.

4.a Ekintzailetza sustatzea.

c) Gazte Bermeko ekintza eta programa guztien jarraipena eta ebaluazioa egitea, abiarazitakoak egokitu eta eguneratzeko eta, hartara, baliabideak modu eraginkor eta efizientean erabiltzen direla eta inbertsioaren errendimendu positiboak bermatuta.

2.Aurreko paragrafoan adierazitako neurri eta ekintzetan parte hartzeko, nolanahi ere, dagokion jarduera egiteko legez ezarritako gutxieneko adina bete beharko da.

91. artikulua. Izena eman behar da.

Gazte Bermea Sistema Nazionalaren arretaren onuradun izateko, Gazte Bermea

Sistema Nazionalaren fitxategian izena emanda egotea derrigorrezkoa izango da; Lege honen bidez sortu da fitxategi hori.

2. atala Gazte Bermea sistema nazionala

1. azpiatala Gazte Bermea Sistema Nazionala sortzea

92. artikulua. Sortzea eta izaera.

1.Gazte Bermea Sistema Nazionalaren fitxategia sortu da; Gazte Bermearen Espainiako ezarpenari dagokion informazioko eta jarraipeneko sistema ofiziala izango da fitxategi hori eta, beraz, eskariaren zerrenda bakarra eta Gazte Bermearen testuinguruan gauzatzen diren ekintzetan interesa dutenak izena emateko euskarri izango da.

Fitxategiak administrazio-izaera izango du eta Gazte Bermea Sistema Nazionalean txertatuta egongo da.

2.Era berean, Sistemaren ekintza eta programen jarraipena egiteko tresna izango da fitxategia, bai eta lortutako emaitzak ebaluatzeko ere.

3.Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioan Europako Gizarte Funtsa administratzeko eskumenak esleituta dituen Zuzendaritza Nagusiak antolatu eta kudeatuko du fitxategia, eta bertan bildutako datuen isilpekotasuna, segurtasuna eta osotasuna bermatuko duten neurriak hartzea ere Zuzendaritza horri dagokio. Zuzendaritza-organo horri dagokio fitxategiaren eskumeneko gaiei buruzko erabakiak, ebazpenak edo akordioak ematea.

4.Fitxategiaren ardura duen organoaren ebazpenen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Enpleguko Estatu Idazkaritzan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/92 Legearen 107. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitako moduan eta epeetan.

5.Horretaz gain, Autonomia Erkidegoek, beren eskumen-eremuan, fitxategi espezifikoak sortu ahal izango dituzte izen-ematea eta informazioaren tratamendua errazteko, baldin eta atal honetan ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Nolanahi ere, fitxategi horietan 95. artikuluan adierazitako datu guztiak bildu beharko dira, fitxategiaren titularrak eska ditzakeen zehaztapen gehigarriak alde batera utzi gabe.

Erabilitako fitxategia gorabehera, erregistratutako datuak sistema informatiko bakar batean gordeko dira; sistema horretan, sortzen den informazio guztia bilduko da eta beste sistema batzuekin integratzea ahalbidetuko du, 91. artikuluan aurreikusitakoa betetzen dela bermatzeko.

Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak aurreko paragrafoan ezarritakoa betetzeko mekanismoa ezarriko du.

6.88. artikuluaren a) , b) eta c) idatz-zatietan aipatzen diren erakunde eta subjektuek fitxategia eskura izango dute eta behar duten informazio guztia izango dute, Gazte Bermea Sistema Nazionalak eragindako ezinbesteko ekintzak garatu ahal izateko.

93. artikulua. Fitxategiaren eginkizunak.

Fitxategiak honako eginkizun hauek ditu:

a) Euren borondatez erregistratu diren erabiltzaileen datuei dagokienez, 88. artikuluaren a) , b) eta c) idatz-zatietan aipatzen diren erakundeek datu horiek gordetzeko eta horietarako sarbidea izateko euskarri izatea, dagokion eskumen-eremuan.

b) Organo eskudunei Sistema planifikatzeko eta kudeatzeko behar duten informazioa ematea.

c) Gazte Enpleguaren gaineko Ekimenaren eta Europako Gizarte Funtsaren Programa Operatiboen babespean garatzen diren ekintza eta neurriak –Gazte Bermea gauzatzeko gara daitezkeenak– fitxategian erregistratuta dauden subjektuei soilik aplikatuko zaizkiela bermatzea.

d) Ekintza eta neurrien garapena ahalbidetzea, gauzatutako baliabideen bilakaera eta egoera aztertzeko aukera emango duen informazioa eskainita.

e) Erregistratutako gazte bakoitzaren oinarrizko profil bat izatea; dagokion Autonomia Erkidegoak profil hori osatu ahal izango du Gazte Bermea Ezartzeko Plan Nazionalean garatutako Jardunen Katalogo Bakarreko ekintza edo neurri bakoitzerako zehaztutako ezaugarrien ebaluazioari jarraiki.

f) 88. artikuluaren a) , b) eta c) idatz-zatietan Gazte Bermea Sistema Nazionalaren onuradun diren erabiltzaileei arreta emango dieten erakundetzat hartzen diren subjektuei ibilbideak prestatzeko, eta eskatu beharreko betekizunak eta gara daitezkeen ekintzak betetzen ote diren egiaztatzeko beharrezkoa den informazioa ematea, deialdien edukiari jarraiki.

g) Gazte Bermearen esparruan burututako jardunen jarraipena eta ebaluazioa egiten

uztea.

94. artikulua. Euskarria.

1.Fitxategia euskarri elektronikoan inplementatuko da, eta diseinua eta egitura zehazteko garaian, 88. artikuluaren a) , b) eta c) idatz-zatietan aipatzen diren erakundeei Gazte Bermea Sistema Nazionalaren eremuan egiten dituzten jardunak gauzatzeko eta justifikatzeko beharrezkoa duten informazioa eskuragarri jartzeko moduan egingo da. Halaber, baliabide elektronikoen bitartez kontsultak egiteko aukera ere eman beharko du.

2.Herritarrek zerbitzu publikoetarako sarbide elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legearen 27.6 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, 88. artikuluaren a) , b) eta c) idatz-zatietan aipatzen diren erakundeek fitxategiarekin egiten dituzten komunikazio guztiak baliabide elektronikoen bitartez egin beharko dira.

95. artikulua. Datu-multzoa.

1.Fitxategian honako datu hauek erregistratuko dira:

a) 88. artikuluaren a) , b) eta c) idatz-zatietan aipatzen diren pertsona eta erakundeek datu pertsonalak lagatzeko eta kontsultatzeko baimena.

b) Datu pertsonalak: Eskatzaileak pertsona fisiko moduan identifikatzen dituen informazio-multzoa, eta bizilekuari buruzko legezko informazioa.

c) Beste datu pertsonal batzuk: Kolektibo erabiltzailearen alderdi sozial eta ekonomikoak sartzen dira, betiere Gazte Bermearen ikuspegitik garrantzitsuak badira.

d) Prestakuntza: Jasotako prestakuntza guztia sartzen da, hau da, araututako edo arautu gabeko irakaskuntza akademikoa, eta hizkuntzekin, txartelekin, lanbideziurtagiriekin eta abarrekin lotutako prestakuntza.

e) Lan-esperientzia: Lanak egiten izandako esperientziari buruzko informazioa, lanpostua, enpresa, iraupena eta abar deskribatuta.

f) Interesak: Erabiltzaileen lanbide-arloko lehentasunak edo jakin-nahiak adierazten dituztenak.

g) Erregistratuta dauden erabiltzaileen erantzukizunpeko adierazpena; horren bitartez, emandako datuak egiazkoak direla adierazten da eta Sistema eraginkorragoa izan dadin lortzeko modu aktiboan parte hartzeko konpromisoa sinatu.

h) Eskainitako jardun edo neurriak, arreta-prozesuan lortutako garapen-maila adierazita.

2.Europako Gizarte Funtsa administratzeko eskumenak esleituta dituen Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioa gaitu da datu bakoitzaren edukia mugatzeko edo zehazteko.

2. azpiatala Gazte Bermea Sistema Nazionalean erregistratzea

96. artikulua. Erregistratzearen xedea.

Gazte Bermearen esparruko ekintza baten onuradun izateko erregistratu egin beharko da, 88. artikuluaren a) , b) eta c) idatz-zatietan aipatzen diren subjektuek Errege Lege Dekretu honetan ezartzen diren betekizunak betetzen dituzten interesdunak zeintzuk diren eta horien ezaugarriak –pertsonalak, hezkuntzaren eta prestakuntzaren arlokoak, lan-esperientziarenak, besteak beste– identifikatu ahal izateko, aurrerago arreta emateko garrantzitsuak izan daitezkeen aldetik.

97. artikulua. Erregistratzeko baldintzak.

Gazte Bermea Sistema Nazionalean erregistratzeko honako baldintza hauek ezarri dira:

a) Espainiako edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioa sinatu duten Estatuetako edo Suitzako nazionalitatea izatea, eta askatasunez zirkulatzeko eta bizilekua hartzeko eskubidea baliatuta egotea Espainian.

Espainiako lurraldean bizitzeko eta lan egiteko gaitzen duen baimenaren titular diren atzerritarrak ere erregistra daitezke.

b) Espainiako udalerri batean erroldatuta egotea.

c) 16 urtetik 25 urtera bitarte izatea edo, ehuneko 33 edo gehiagoko desgaitasunmaila dutenen kasuan, 30 urte baino gutxiago izatea Gazte Bermea Sistema Nazionalean erregistratzeko eskaera egiten denean.

d) Eskaera aurkeztu aurreko egutegiko hogeita hamar egunetan lanik egin ez izana.

e) Eskaera aurkeztu aurreko egutegiko laurogeita hamar egunetan hilean berrogei ordu baino gehiagoko hezkuntza-ekintzarik jaso ez izana.

f) Eskaera aurkeztu aurreko egutegiko hogeita hamar egunetan hilean berrogei ordu baino gehiagoko prestakuntza-ekintzarik jaso ez izana.

g) Gazte Bermea Sistema Nazionalean parte hartzeko interesa esanbidez adierazten duen adierazpena aurkeztea, Gazte Bermearen esparruan garatzen diren jardunetan modu aktiboan parte hartzeko konpromisoa hartuta.

Izena eman nahi duenak hezkuntza-sisteman parte hartzen bukatu badu edo 106. artikuluan aipatzen diren bigarren aukera lortzeko programen hartzaile izan badaiteke, artikulu honetako e) baldintza betetzeko, eskaera aurkeztu aurreko egutegiko hogeita hamar egunetan hilean ez du berrogei ordu baino gehiagoko prestakuntza-ekintzarik jaso behar izan.

98. artikulua. Erregistratzeko prozedura.

1.Gazte Bermea Sistema Nazionalaren Fitxategian erregistratzeko prozesua interesdunak eskatuta abiaraziko da, horretarako ezarritako mekanismoen bitartez identifikatuta edo ordezkatuta, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren egoitza elektronikoaren bidez modu telematikoan.

NAN elektronikoaren, onartutako ziurtagiri elektronikoaren edo arau bidez xedatutako eta erabiltzaileek erabiltzeko gaituko diren bestelako bideen bidez egin ahal izango da identifikazio elektronikoa.

2.Modu elektronikoan izena eman nahi dutenek ez badute artikulu honen 1. paragrafoan zehaztutako identifikazio-sistemarik, erabiltzaile eta pasahitz bidez identifikatzeko erabilitako sistema eskatu ahal izango dute Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioan Europako Gizarte Funtsa administratzeko eskumenak esleituta dituen

Zuzendaritza Nagusiak horretarako prestatutako formularioaren bitartez; sistema hori fitxategian izena emateko eta, hala badagokio, gaitzen diren gainerako izapideak egiteko ere erabili ahal izango da.

3.Gizarte-bazterketa jasateko arriskuan daudenen kasuan, gizarte-zerbitzuen ziurtagiri bidez behar bezala egiaztatuz gero, eta/edo ehuneko 33 edo gehiagoko desgaitasun-maila onartuta dutenen kasuan, modu ez telematikoan erregistratzeko eskaera egin ahal izango da eta, horretarako, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak horretarako prestatutako formulazioa aurkeztu beharko dute Estatuko Administrazio Orokorraren, Autonomia Erkidegoaren eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/92 Legearen 38.4 artikuluan xedatutako erakundeen bulegoetan.

4.Horretaz gain, Autonomia Erkidegoek, beren eskumen-eremuan, erregistratzeko mekanismo espezifikoak ezarri ahal izango dituzte. Nolanahi ere, erregistratzeko baldintzatzat hartuko dira Lege honen 97. artikuluan bildutakoak.

Erregistratze-prozedura gorabehera, erregistratutako datuak sistema informatiko bakar batean gordeko dira; sistema horretan, sortzen den informazio guztia bilduko da eta beste gainerako sistemekin integratzea ahalbidetuko du.

Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak aurreko paragrafoan ezarritakoa betetzeko mekanismoa ezarriko du.

5.Eskatzaileak 97. artikuluan aipatzen diren Gazte Bermearen oinarrizko baldintzak betetzen dituela egiaztatu ostean, eskaera ebatzi egingo da: dagokion fitxategian erregistratuko da eta interesdunari jakinaraziko zaio. Bestela, eskaera ezetsi egingo da eta horren berri emango zaio.

Formulario bidezko erregistratze-eskaeraren bitartez ez bada egiaztatzen 97. artikuluko baldintzak betetzen ote diren, interesdunari alderdi hori egiaztatzeko eskatuko zaio.

Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioan Europako Gizarte Funtsa administratzeko eskumenak esleituta dituen Zuzendaritza Nagusiak eman beharko ditu fitxategian erregistratzeari buruzko ebazpenak.

Fitxategian erregistratzeak Gazte Bermea Sistema Nazionalean erregistratzeko prozedura amaitzen du. Fitxategiaren ardura duen organoaren ebazpenen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Enpleguko Estatu Idazkaritzan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/92 Legearen 107. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitako moduan eta epeetan.

99. artikulua. Eskaera-zerrenda bakarra.

1.Gazte Bermea Sistema Nazionalaren arreta jaso nahi eta horretarako sortutako zerrendan erregistratuta daudenek eskaera-zerrenda bakarra osatuko dute; 88. artikuluaren a) , b) eta c) idatz-zatietan aipatzen diren subjektuen esku egongo da zerrenda hori, baina mekanismo egokien bidez identifikatu beharko dute, eta hartara, euren jardunak Gazte Bermearen esparruan gauzatuko direla bermatuko da, bai eta arau honetan xedatutakoaren arabera ere.

2.Zerrenda bakarra 88. artikuluaren a) , b) eta c) idatz-zatietan aipatzen diren subjektuek tratatu eta antolatuko dute; subjektu horiek hautaketa-irizpideen arabera eta/ edo 90. artikuluan bildutako helburuak garatzeko egiten dituzten ekintza edo deialdiak arautzen dituzten arauen arabera baliatuko dituzte datuak.

3.Gazte Bermea Sistema Nazionalaren eskaera-zerrenda bakarraren tratamenduaren eta antolaketaren xedea zera da, 88. artikuluaren a) , b) eta c) idatzzatietan aipatzen diren subjektuek ezarritako betekizunak betetzen dituzten eta Gazte Bermea Sistema Nazionalean erregistratuta daudenak identifikatzea; haien erantzukizun izango da onuradunak hautatzea eta sortutako informazioa txertatzea, sistema eguneratzearren.

100. artikulua. Datuekin lotutako betebeharrak.

1.95. artikuluan aipatutako datuak ematera behartuta daude honako hauek:

a) Eraginpeko herri-administrazioak; Gazte Bermearen esparruan gauzatutako jardunei buruzko informazioa eman beharko dute.

b) Sistema ezartzeko prozesuan parte hartzen duten erakundeak; Gazte Bermearen esparruan gauzatutako jardunei buruzko informazioa eman beharko dute.

c) Sistemaren erabiltzaileen kolektiboa bera.

2.88. artikuluaren a) , b) eta c) idatz-zatietan eta 92. artikuluan aipatzen diren subjektuetako bakoitzak dituen datuen egiazkotasuna egiaztatu beharko du, fitxategira igorri aurretik.

Fitxategira bidaltzen dituzten datu-aldaketen egiazkotasuna egiaztatzearen ardura ere haiei dagokie.

3.Datu horiek betetzea derrigorrezkoa izango da Gazte Bermea Sistema Nazionalaren ekintza baten onuradun izateko, eta adierazpen-izaera izango du.

3. azpiatala Datuak aldatzea eta Sisteman baja hartzea

101. artikulua. Datuak aldatzea eta sisteman baja hartzea.

1.88. artikuluan aipatzen diren subjektuetako bakoitzari dagokio Gazte Bermea Sistema Nazionalean sartzeko betekizunekin edo erabiltzaileei buruzko beste edozein daturekin lotutako gorabehera oro jakinaraztea, gertatu eta gehienez ere hamabost eguneko epean.

2.Sisteman erregistratuta dagoen erabiltzaileak edonoiz har dezake baja eta, ekintza horren bitartez, Gazte Bermea Sistema Nazionalean parte hartzeari uko egiten dio.

Baja gauzatzeko, eskaera egin beharko da Gazte Bermea Sistema Nazionalaren fitxategiari atxikitako aplikazio elektronikoan aurreikusitako formularioaren bitartez. Gizarte-bazterketa jasateko arriskuan daudenen kasuan, gizarte-zerbitzuen ziurtagiri bidez egiaztatuz gero, eta/edo ehuneko 33 edo gehiagoko desgaitasun-maila onartuta dutenen kasuan, baja-eskaera egin ahal izango da eta, horretarako, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak horretarako prestatutako formulazioa aurkeztu beharko dute Estatuko Administrazio Orokorraren, Autonomia Erkidegoaren eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/92 Legearen 38.4 artikuluan xedatutako erakundeen bulegoetan.

3.Horretaz gain, berezko fitxategiak sortu dituzten Autonomia Erkidegoen kasuan, bakoitzak bere eskumen-eremuan, erregistratutako subjektuek sisteman baja hartzeko mekanismo espezifikoak ezarri beharko dituzte.

Baja hartzeko prozedurak gorabehera, datuak sistema informatiko bakar batean gordeko dira; sistema horretan, sortzen den informazio guztia bilduko da eta beste sistema batzuekin integratzea ahalbidetuko du.

Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak paragrafo honetan ezarritakoa betetzeko mekanismoa ezarriko du.

4.Sisteman baja hartzea ofizioz gertatuko da erregistratutako erabiltzaileak 25 urte betetzen dituenean edo, ehuneko 33 edo gehiagoko desgaitasun-maila dutenen kasuan,

30urte betetzen dituztenean eta, aldez aurretik, 88. artikuluaren a) , b) eta c) idatz-zatietan aipatzen diren subjektuetako batek ezarritako neurriren batean artatuta izan bada.

Sisteman erregistratutako erabiltzaileei ez zaie baja emango 106. artikuluan aurreikusitako neurri edo ekintzaren bat jasotzen ari diren bitartean.

Aipatutako subjektuek sistema honen esparruan ezarritako neurriren bati uko egin dioten erabiltzaile erregistratuei automatikoki emango zaie baja sisteman aurreko paragrafoan aurreikusitako adina betetzen dutenean.

Lehenengo paragrafoan aurreikusitako adina gainditu duten baina aldez aurretik arretarik jaso ez duten erabiltzaile erregistratuek sisteman egoten jarraituko dute; ez zaie baja ofizioz emango.

102. artikulua. Datuetan sartzea, horiek zuzentzea, ezeztatzea eta kontra egitea.

Interesdunek datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango dituzte Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioan Europako Gizarte Funtsa administratzeko eskumena esleituta duen Zuzendaritza Nagusiaren aurrean, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretu bidez onartutako Izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzen duen Erregelamenduaren III. tituluan xedatutako baldintzetan.

Horretaz gain, berezko fitxategiak sortu dituzten Autonomia Erkidegoen kasuan, bakoitzak bere eskumen-eremuan, datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko mekanismo espezifikoak ezarri beharko dituzte.

103. artikulua. Datuak lagatzea.

1.Izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta horrekin lotutako xedapen arautzaileetan xedatutako baldintzetan eta berme guztiekin laga beharko dira datuak.

2.Datuak trukatzeko prozesuaren euskarria, formatua eta bestelako ezaugarriak Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak finkatuko ditu, Gazte Bermea Sistema Nazionalaren barruan jardunak garatzeko ardura duten aldeekin aldez aurretik ados jarrita.

4. azpiatala Gazte Bermea Sistema Nazionalaren arreta

104. artikulua. Xedea.

Gazte Bermea Sistema Nazionalaren arretaren xedea zera da, Sisteman erregistratuta eta eskaera-zerrenda bakarrean sartuta dauden erabiltzaileak 106. artikuluan aurreikusitako neurri edo ekintzaren baten onuradun izatea.

105. artikulua. Baldintzak eta arreta-prozesua.

1.106. artikuluan aurreikusitako neurri edo ekintzen onuradun izateko, eskaerazerrenda bakarrean erregistratu eta sartuta egoteaz gain, 88. artikuluaren a) , b) eta c) idatz-zatietan aipatzen diren subjektuetako edozeinek egiten dituen ekintzetan edo deialdietan eskatzen diren baldintza espezifikoak bete beharko dira; eta edozein arreta mota jaso aurretik, honako baldintza hauek betetzeari eutsi egin beharko zaio:

a) Arreta jaso aurreko egutegiko hogeita hamar egunetan lanik egin ez izana.

b) Arreta jaso aurreko egutegiko laurogeita hamar egunetan hilean berrogei ordu baino gehiagoko hezkuntza-ekintzarik jaso ez izana.

c) Arreta jaso aurreko egutegiko hogeita hamar egunetan hilean berrogei ordu baino gehiagoko prestakuntza-ekintzarik jaso ez izana.

Paragrafo honen b) eta c) idatz-zatietan aurreikusitako baldintzak ez dira aplikatu beharko 106. artikuluaren c) eta d) idatz-zatietan aurreikusitako neurriak baliatzeko, ez eta Errege Lege Dekretu honen 107., 108. eta 109. artikuluetan aurreikusitako pizgarriak baliatzeko ere. Izena eman nahi duenak hezkuntza-sisteman parte hartzen bukatu badu edo 106. artikuluan aipatzen diren bigarren aukera lortzeko programen hartzaile izan badaiteke, artikulu honetako b) idatz-zatiko baldintza betetzeko, eskaera aurkeztu aurreko egutegiko hogeita hamar egunetan hilean ez du berrogei ordu baino gehiagoko prestakuntza-ekintzarik jaso behar izan.

2.Eskaera-zerrenda bakarrean oinarrituta, arreta-prozesua 88. artikuluaren a) , b) eta c) idatz-zatietan aipatzen diren subjektuek egingo dute, bakoitzak bere eskumeneremuan.

3.Nolanahi ere, 99. artikuluan aipatzen den eskaera-zerrenda bakarra ordenatzeko eta arreta-prozesua gauzatzeko, honako irizpide hauek hartuko dira aintzat: adina, aurretiazko lan-esperientzia, langabeziaren iraupena edo kualifikazio-maila; era berean, Sistemaren arretarik aldez aurretik jaso ez duten gazteek lehentasuna izango dute, bai eta sisteman aurreikusitako gehieneko adina betetzetik gertuen daudenek ere.

4.Erregistratuta daudenek eurei arreta emateko prestatu diren eduki espezifikoetarako sarbidea izango dute identifikazio elektronikoaren bitartez eta, horretarako, identifikatzeko dauden baliabideak erabili beharko dituzte, 98. artikuluan zehaztutakoari jarraiki lortutako erabiltzailea eta pasahitza barnean hartuta.

5.1. paragrafoan deskribatutako baldintzak betez gero, garatzen diren jardunetakoren bat jaso eta onuradun diren pertsonak artatutako subjektutzat joko dira. Eskainitako jardun-proposamenari uko eginez gero, 88. artikuluaren a) , b) eta c) idatzzatietan aipatzen diren subjektuek egoera aztertuko dute eta, onuradun izateko hautatu ostean, modu aktiboan parte hartzeko baldintza betetzen ez duten subjektuei beste jardun batzuk eskaintzea komeni ote den erabakiko dute.

6.Artatutako erabiltzaileak Gazte Bermea Sistema Nazionalaren onuradun izan daitezke berriro ere, baldin eta artikulu honen 1. paragrafoan aipatutako baldintzak betetzen badituzte eta arreta jaso nahi dutela adierazten badute.

7.Lege honen 101. artikuluaren 4. paragrafoko lehen lerrokadan aurreikusitako adina gaindituta ere, 106. artikuluan aurreikusitako ekintza edo neurriren batekin arreta jasotzen ari diren erabiltzaileek onuradun izaten jarraituko dute eta enpresek –autonomoek barnean hartuta– Lege 107., 108. eta 109. artikuluetan aurreikusitako pizgarriak jasotzen ere jarraituko dute.

106. artikulua. Neurriak eta ekintzak.

90. artikuluan xedatutako helburuen kasuan, 88.d) artikuluan aipatzen diren subjektuen aldeko honako neurri eta ekintza hauek garatu behar dira:

a) Bitartekotza-helburua betetzearren, aktibazio goiztiarra hobetzeko edo lan-arloko bitartekotzako nahiz mugikortasuneko prozesuak perfekzionatzeko lagungarri izango diren jardun edo neurriak garatuko dira; honelakoak izan daitezke: lanbide-orientazioa emateko jardunak, lan-arloko informazioa ematekoak eta lana bilatzen laguntzekoak, enplegatze-agentziekin egiten direnak, mugikortasun-programak eta hezkuntza-enplegu bitartekotza-programak, edo horien antzeko beste edozein.

b) Enplegagarritasunaren helburua betetzearren, lanbide-arloko gaitasun eta trebetasunak hobetzeko lagungarri izango diren neurri edo jardunak garatuko dira; honelakoak izan daitezke: kontratatzeko konpromisoa dakarren prestakuntza, hizkuntzei eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiei bereziki erreparatzen dien prestakuntza, enpresetan lanekoak ez diren praktikak egitea, lanbide-heziketa duala bultzatzea, lanbide-ziurtagiriak lortzeko prestakuntza, lanbide-gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzea, Lantegi Eskolak eta Lanbide Etxeak garatzea, bai eta enplegu-prestakuntza programa mistoak ere. Horretaz gain, bigarren aukera lortzeko programak edo horien antzeko beste edozein ere garatu ahal izango dira, ikasteari behar baino lehenago utzi zioten gazteei zuzenduta.

c) Kontratazioa sustatzeko helburua betetzearren, 16 urtetik gora dituzten eta 88.d) artikuluan aipatzen diren subjektuen laneratzerako lagungarri izango diren neurri edo jardunak garatuko dira; honelakoak izan daitezke: pizgarriak Gizarte Segurantzaren kotizazioan, indarreko araudian aurreikusitako prestakuntza-kontratuen sustapena, gutxieneko iraunaldia duten kontratuak egiteko enplegurako laguntzak, Gizarte Ekonomiaren sustapena, gazte ikertzaileen kolektiboari begirako prestakuntza eta enplegu-sustapena, edo horien antzeko beste edozein.

d) Ekintzailetza bultzatzeko helburua betetzearren, ekintzaile-espiritua bultzatzeko neurri edo jardunak garatuko dira eta, horretarako, erantzukizuna, berrikuntza eta ekintzailetza sustatuko dira, eta enpresak sortzen laguntzeko zerbitzu gehiago eskaini, batik bat, enplegu-zerbitzu, enpresei laguntzeko erakunde eta finantzaketa-hornitzaileen artean lankidetza estuagoa izanik. Honelako neurri edo jardunak garatu ahal izango dira: pizgarriak Gizarte Segurantzaren kotizazioan, autoenplegurako laguntzak, langabeziagatiko prestazioa kapitalizatzea, kultura ekintzailea sustatzea, autoenplegua eta ekintzailetza kolektiboa ahalbidetzeko neurriak Gizarte Ekonomiaren esparruan, autoenplegurako eta enpresak sortzeko aholkularitza, eta ekintzailetzarako prestakuntza, edo horien antzeko beste edozein.

Zeharkako moduan, desgaitasuna duten eta/edo bazterketa jasateko arriskuan dauden gazteen kasuan prestakuntza-programetarako eta enplegurako sarbidea aintzat hartuko da, dela enplegu arruntaren bidez, dela babestutako enpleguaren bidez. Edonola ere, jardunen diseinua, ezarpena, jarraipena eta ebaluazioa egiteko garaian generoikuspegia aintzat hartu behar da.

Hartzen diren neurriak 88. artikuluaren a) , b) eta c) idatz-zatietan aipatzen diren subjektuek egingo dituzte, bakoitzak bere eskumen-eremuan.

3. atala Kontratazioari laguntzeko neurriak

107. artikulua. Gazte Bermea Sistema Nazionalaren onuradunak kontratatzeagatiko hobaria.

1.Gazte Bermea Sistema Nazionalaren onuradun den gazte bati kontratu mugagabea –aldizkako kontratu finkoa barnean hartuta– egiten dioten enpresek –langile autonomoak ere barnean hartuta– hilean 300 euroko hobaria izango dute Gizarte Segurantzaren kotizazioari enpresak egin beharreko ekarpenean.

Hobariak sei hilabeteko iraupena izango du eta enpresak edo langile autonomoak langile gutxienez sei hilabetez kontratatua izaten beharko du, lan-harremana hasi denetik kontatzen hasita. Betebehar hori ez da urratutzat joko lan-kontratua arrazoi objektiboengatik edo diziplinazko kaleratzeagatik iraungi denean, eta bata zein bestea bidezko aitortzen direnean, edota langileak dimisioa aurkeztean, hiltzean edo ezintasun iraunkor osoa, absolutua edo baliaezintasun handia izatean.

Halaber, enpresek edo langile autonomoek enplegu mugagabearen maila eta enpleguaren guztizko maila handitu egin beharko dute kontratu berri horrekin, eta kontratu berriarekin lortutako mailari eutsi egin beharko diote hobariaz baliatzen diren bitartean. Hazkunde hori kalkulatzeko, kontratua egin aurreko egutegiko hogeita hamar egunetan enpresan lanean jardun duten langileen eguneko batez bestekoa hartuko da erreferentziatzat.

Neurri hori pizgarri mota guztiekin bateragarri izango da, baldin eta enpresak edo langile autonomoak kotizatu beharreko hileroko zenbatekoa negatiboa ez bada. Hobaria lortzeko eskubidea eragin duen langilearen Gizarte Segurantzaren kotizazioari enpresak egin beharreko ekarpena hobaria baino txikiagoa baldin bada, soberakin hori langile hori biltzen duen hileko likidazioan ateratzen den enpresa-ekarpenetik deskonta daiteke, betiere ekarpen hori negatiboa ez bada.

2.Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak enplegu mugagabearen maila eta enpleguaren guztizko maila aztertuko ditu hobaridun kontratua egin eta handik 6 hilabetera. Horretarako, baldintza hori betetzen ote den aztertu beharreko hilabeteari dagokion langile mugagabeen batez bestekoa eta langile guztien batez bestekoa hartuko dira.

Ondorio horietarako, honako kasu hauek ez dira aintzat hartu: lan-kontratuak arrazoi objektiboengatik edo diziplinazko kaleratzeagatik iraungi denean, eta bata zein bestea bidezko aitortzen direnean, edota langileak dimisioa aurkeztean, hiltzean edo ezintasun iraunkor osoa, absolutua edo baliaezintasun handia izatean, hitzartutako epea amaitzean, edota kontratuaren xede den obra edo zerbitzua burutzean edo frogaldian hura deuseztatzeagatik azkendu bada. Enplegu-mailei eusteko edo kontratatutako langilea

gutxienez sei hilabeterako izateko betebeharra betetzen ez bada, hobaria ez ezik, sortu eta aplikatu ahal izan den soberakina ere itzuli beharko dira.

3.Kontratua lanaldi partzialekoa baldin bada, lanaldi oso konparagarrian jarduten duen langile bati dagokion lanaldiaren, gutxienez, ehuneko 50ekoa izan beharko du eta hobaria honela aplikatuko da kasu horretan:

Lanaldia, gutxienez, lanaldi oso konparagarria duen langile baten % 75ari badagokio,

225 euro hilean.

Lanaldia, gutxienez, lanaldi oso konparagarria duen langile baten % 50ari badagokio,

150 euro hilean.

Ondorio horietarako, lanaldi oso konparagarria duen langiletzat hartuko da martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Langileen Estatutuaren Legearen testu bateginaren 12.1 artikuluan xedatutakoa.

4.Aurreko paragrafoetan xedatutakoa kooperatibetako eta lan-sozietateetako lanbazkide edo bazkide langileei ere aplikatuko zaie, bai eta Laneratzeko enpresen araubidea arautzen duen abenduaren 13ko 44/2007 Legearen 2. artikuluan bildutako gizartebazterketako egoeran dauden langileak kontratatzen dituzten laneratze-enpresei ere.

5.Enpresek –langile autonomoak barnean hartuta– artikulu honetan aurreikusitako hobariak behin baino ezin izango dituzte aplikatu kontratatzen duten Gazte Bermea Sistema Nazionalaren onuradun bakoitzeko, enpresak langile bakoitzeko hobaria zenbateko aldian baliatu ahal izan duen gorabehera.

6.Artikulu honetan xedatutako kontratuetarako aurreikusten diren hobariak Estatuko Enpleguaren Zerbitzu Publikoaren dagokion aurrekontu-sailaren kontura finantzatuko dira eta Europako Gizarte Funtsak lagunduko finantzaketa jasoko dute.

7.Artikulu honetan aipatzen den hobaria uztailaren 4ko 8/2014 Errege Lege Dekretua indarrean hasten denetik 2016ko ekainaren 30era bitarte egiten diren kontratu guztietan aplikatu ahal izango da.

8.Artikulu honetan sartzen ez diren kasuetan, hazkundea eta enplegua hobetzeko abenduaren 29ko 43/2006 Legearen I. kapituluko I. atalean jasotako aurreikuspenak aplikatuko dira, 2.7 eta 6.2 artikuluetan zehaztutakoa izan ezik.

9.Hazkundea eta enplegua hobetzeko abenduaren 29ko 43/2006 Legearen I. kapituluko I. atalean, oro har, bildutako salbuespenez gain, artikulu honetan aurreikusitako Gizarte Segurantzaren kuotetako hobariak ez dira aplikatuko baldin eta kontratatutako langileen jarduera erabakigarria baldin bada Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean ezarritako sistema berezietako edozeinetan sartzeko.

10.Artikulu honetan araututako hobariak jaso ahal izateko zerga-betebeharrak egunean izateko baldintza dagokion ziurtagiriaren bidez egiaztatu beharko da, organo eskudunak modu telematikoan egindako ziurtagiria izanik. Ziurtagiri horrek sei hilabeteko indarraldia izango du eta, ondorio guztietarako, baldintza hori betetzat hartuko da langileari alta eman zaion unean egindako ziurtagiria positiboa baldin bada.

11.Arau hau indarrean sartzen denean indarrean dauden Gizarte Segurantzako kuotetako hobarien onuradun diren enpresek zerga-betebeharrak egunean izateko baldintza betetzat hartzearren, organo eskudunak modu telematikoan egindako ziurtagiriak sei hilabeteko indarraldia izango duela ulertuko da, egin zen unetik kontatzen hasita, eta ziurtagiri horrekin, baldintza hori epe horretarako betetzen dela egiaztatua geratuko da.

12.Hobariak kontrolatzearren, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak honako datu hauek jakinaraziko dio Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoari hilean behin: zenbat langilek jaso duten hobari hori Gizarte Segurantzako kuotetan, langile horien kotizaziooinarriak eta zenbateko murrizketak aplikatzen zaizkien.

13.Aldizkakotasun horrekin berarekin, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak honako informazio hau emango dio Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Zuzendaritza Nagusiari: jakinarazi zaizkion kontratuetatik zenbatek jaso duten hobaria kuotan, eta haien kotizazioei eta aplikatu zaizkien murriztapenei buruzko

informazioa. Azken informazio horrek behar adinakoa izan behar du artikulu honetan aurreikusitako hobariak behar bezala aplikatzen direla kontrolatzeko.

108. artikulua. Ekintzaileari laguntzeko, hazkundea sustatzeko eta enplegua sortzeko neurriei buruzko uztailaren 26ko 11/2013 Legea aldatzea.

Ekintzaileei laguntzeko eta enpleguaren sorrera eta hazkundea suspertzeko neurriei buruzko uztailaren 26ko 11/2013 Legea aldatu egin da, eta honela idatzita gelditzen da:

Bat. Idatz-zati berri bat eransten zaio 9. artikuluaren 2. paragrafoari: e) idatz-zatia. Honela egongo da idatzita:

«e) Gazte Bermea Sistema Nazionalaren onuradun izatea Espainian.»

Bi. 9. artikuluaren 4. paragrafoaren bigarren lerrokada aldatu egiten da, eta honela idatzita geratzen da:

«Hitzartutako lanaldiak ezingo du izan langile batek lanaldi oso konparagarrian egiten duenaren ehuneko 50ekoa baino handiagoa, Gazte Bermea Sistema Nazionalaren onuradunen kasuan izan ezik; kasu horretan, lanaldiaren ehuneko 75era irits daiteke. Lanaldi oso konparagarria zer den zehazteko, Langileen Estatutuko 12.1. artikuluak arautzen duena hartuko da kontuan.»

Hiru. 13. artikuluaren 2. paragrafoari azken idatz-zatia gehitu zaio; idatz-zati horrek hurrengo idazkera izango du:

«Kontratua Gazte Bermea Sistema Nazionalaren onuradunekin egiten bada, paragrafo honen lehen lerrokadan aurreikusitako kasuan beste ehuneko 50eko hobari bat aplikatuko da, eta paragrafo honen bigarren lerrokadan aurreikusitako kasuan beste ehuneko 25eko hobaria, kontratatutako langilearen kontingentzia arruntengatik enpresak Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuotan, kontratuaren indarraldi osorako. Hobari hori 2016ko ekainaren 30era bitarte egindako kontratu guztietan aplikatuko da.»

Lau. Lehen xedapen gehigarriaren 3. eta 4. paragrafoak honela geratzen dira idatzita:

«3. Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak hilero adieraziko dio Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoari zenbat langilek jaso dituzten hobariak Gizarte Segurantzako kuotetan, eta datu horiek banakatuta emango dizkio hobaria jaso duten kolektiboen arabera –Espainiako Gazte Bermea Sistema Nazionalean sartutako gazteei buruzko datuak barnean hartuta–; horrez gainera, haien kotizaziooinarriak adieraziko dizkio eta zer kenkari aplikatu zaizkien Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak finantzatutako enplegu-sustapenerako programen barruan.

4.Aldizkakotasun horrekin berarekin, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak honako informazio hau emango dio Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Zuzendaritza Nagusiari: jakinarazi zaizkion kontratuetatik zenbatek jaso duten hobaria kuotan, kolektiboen arabera banakatuta –Espainiako Gazte Bermea Sistema Nazionalean sartutako gazteei buruzko datuak barnean hartuta–, eta, horrez gain, haien kotizazioei eta aplikatu zaizkien murriztapenei buruzko informazioa emango dio. Azken informazio horrek behar adinakoa izan behar du zuzendaritza-organo horrek ikuskapen-jardueren plangintza eta programazioa egin dezan, eta, era berean, egokitasunez zaintzeko hobarien onuradunek behar bezala aplikatzen dituztela hobariak enplegua sustatzeko programetan.»

109. artikulua. Prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratua.

Lege hau indarrean sartzen denetik hilabeteko epean, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak abenduaren 26ko ESS/2518/2013 Agindua aldatuko du; ESS/2518/2013 Aginduak prestakuntzarako eta ikasketarako kontratuaren prestakuntza-alderdiak arautzen ditu Prestakuntzarako eta ikasketarako kontratua garatzen eta bitariko lanbidehezkuntzaren oinarriak ezartzen dituen azaroaren 8ko 1529/2012 Errege Dekretua garatuz. Agindu hori aldatzearen helburua enpresek Gizarte Segurantzari egin beharreko kotizazioen hobarien –Agindu horren 8. artikuluan arautzen dira– gehieneko zenbatekoak handitzea da, betiere hobariak kontratu horri atxikitako prestakuntza-kostuak finantzatzera bideratzen badira eta Gazte Bermearen onuradun bat kontratatzen bada. Era berean, Agindu horren bitartez, prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuaren bidez langilea nahitaez tutoretzapean izateak eragindako kostuak finantzatzera bideratutako beste hobari bat txertatuko da.

110. artikulua. Hobariak berrikustea.

Lege honetan xedatutako kontrataziorako pizgarrien hobariak aplikatzeagatik lortutako emaitzak eta inpaktua ebaluatu egin beharko dira Gazte Bermea Sistema Nazionalaren eta Europako Gizarte Funtsaren esparruan; Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak egingo du ebaluazio hori.

4. atala Gazte Bermea sistema nazionalaren xedapen komunak

111. artikulua. Datu pertsonalen fitxategia sortzea.

1.«Gazte Bermea Sistema Nazionalaren Fitxategia» datu pertsonalen fitxategia sortu da eta honako ezaugarri hauek ditu:

a) Fitxategiaren helburua: Gazte Bermea Sistema Nazionalean alta hartzeko prozesua kudeatzea.

b) Aurreikusitako erabilerak: Alta ematea, mantentzea, etetea edo ezeztatzea, bai eta prozesu osoaren jarraipena egitea ere.

c) Datu pertsonalak eskuratzen diren pertsonak edo kolektiboak edo datu horiek ematera behartuta daudenak:

Datuen jatorria: Interesduna bera.

Interesdunen kolektiboak edo kategoriak: Gazte Bermea Sistema Nazionalaren eskatzaileak eta onuradunak.

Datuen jatorria: datuak interesdunen eskabideetatik ateratzen dira.

d) Datuak biltzeko prozedura: Interesduna aplikazio informatikoan sartzen da identifikazio elektronikoaren bidez edo formularioaren bidez, aurreikusitako kasuetan.

e) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta bildutako datuen deskripzioa:

Identifikazio datuak: izen-abizenak, NANa, jaiotze-data, bizilekuaren/harremanetarako helbidea, erroldatze-data, telefono-zenbakia, helbide elektronikoa.

Xehetasun pertsonalei buruzko datuak: Familia-datuak, sexua, nazionalitatea eta egoera zibila.

Zirkunstantzia sozialak: Bizilekuaren ezaugarriak, gidabaimena eta autoaren jabe izatea.

Akademikoak eta profesionalak: Prestakuntza eta titulazioak, ikaslearen historia, lanesperientzia.

Enpleguari buruzko xehetasunak: Langilearen historia, lanpostuak, onuradunak azken hogeita lau hilabeteetan izan duen egoera Gizarte Segurantzako Sistemari dagokionez.

Beste datu mota batzuk: Desgaitasuna BAI/EZ eta maila.

f) Tratamendu-sistema: Partzialki automatizatua.

g) Aurreikusitako datu-lagapenak: Gazte Bermea Sistema Nazionalean sartuta dauden erakunde laguntzaileek Poliziaren Zuzendaritza Nagusiari eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiari, informazioa egiazkoa ote den egiaztatzeko.

h) Hirugarren herrialdeetara aurreikusitako nazioarteko transferentziak: ez da horrelakorik aurreikusi.

i) Fitxategiaren ardura duen organoa: Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioan Europako Gizarte Funtsa administratzeko eskumenak esleituta dituen Zuzendaritza Nagusia.

j) Datuetan sartzeko, datuak zuzendu eta ezerezteko eta datuen aurka egiteko eskubideak baliatzeko zer organotara jo behar den: Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioan Europako Gizarte Funtsa administratzeko eskumenak esleituta dituen Zuzendaritza Nagusia.

k) Segurtasun neurriak: Oinarrizko maila.

2.Lege hau indarrean sartzen denetik hogeita hamar eguneko epean, fitxategia eratu dela jakinaraziko zaio Datuak Babesteko Agentziari, Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean erregistra dezan.

3.Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioari ahalmena ematen zaio artikulu honen 1. paragrafoan deskribatutako fitxategia aldatu edo ezabatzeko, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren

20. artikuluan xedatutakoari jarraiki.

112. artikulua. Koordinazioa eta jarraipena.

Gazte Bermea Sistema Nazionalaren ezarpenaren eta garapenaren jarraipena eta jardunak Enplegu eta Lan Gaietarako Konferentzia Sektorialaren eremuan koordinatuko dira, Gazte Bermea Sistema Nazionalaren Jarraipena eta Ebaluazioa egiteko Ordezko Batzordearen bitartez.

Batzorde horrek Gazte Bermea Sistema Nazionala gauzatzeko garatu behar diren jarduerak kontrolatzeko, koordinatzeko eta laguntzeko eskumenak izango ditu esleituta. Aipatutako eskumen horiek baliatzeko beharrezko iritzitako lantalde espezifikoak sortu eta garatu ahal izango ditu.

Batzordean gehienez ere hiru ordezkari egongo dira Enplegu eta Lan Gaietarako Konferentzia Sektorialean parte hartu zuten Autonomia Erkidego bakoitzeko, enpleguaren, hezkuntzaren, gizarte-zerbitzuen eta/edo gazteen eremu guztietatik, bai eta Autonomia Erkidegoetako Europako Gizarte Funtsaren bitarteko erakundeetatik ere. Era berean, Batzordeko kide izango dira Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak Europako Gizarte Funtsa administratzeko eskumenak esleituta dituen Zuzendaritza Nagusiaren eremutik eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren eremutik izendatzen dituenak, bai eta gaia dela-eta eskudun den beste edozein kide ere.

Aurrekoa gorabehera, adierazitakoak ez diren beste subjektu batzuk ere izan daitezke Batzordeko kide, Batzordeak halakorik erabakiz gero eta Batzordeak erabakitzen duen helmen eta ordezkagaitasunarekin.

Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren Enpleguko Idazkaritza Nagusiko titularra izango da Batzordeko presidente, edo bestela, Europako Gizarte Funtsa administratzeko eskumenak esleituta dituen Zuzendaritza Nagusiko titularra.

Batzorde hori hiru hilean behin, gutxienez, bilduko da.

113. artikulua. I. kapituluan araututako prozedurei aplikatu beharreko arauak.

1.Lege honen IV. tituluaren I. kapituluan arautzen diren prozedurak, lehenik, lege horretan eta, hala badagokio, berau garatzeko arauetan bildutako aginduen araberakoak izango dira, eta subsidiarioki, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean, Herritarrek Zerbitzu

Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legean eta gainerako arau osagarrietan xedatutakoaren araberakoak.

2.Nolanahi ere, esanbidez besterik ezartzen ez den eta Gazte Bermea Sistema Nazionalean erregistratzeko diren prozeduren kasuan, sei hilabeteko epea igaro eta erregistratzea jakinarazi edo komunikatu ez bada, subjektu interesdunak eskaera administrazio-isiltasunaren bidez ezetsi egin dela ulertu ahal izango du, ebazteko betebeharrak irauteko aukera alde batera utzi gabe.

II. KAPITULUA

Enplegu-politika aktiboen arloko neurriak

114. artikulua. Enpleguari buruzko abenduaren 16ko 56/2003 Legea aldatu egin da.

Enpleguari buruzko abenduaren 16ko 56/2003 Legea honela geratu da idatzita:

Bat. 3. artikuluaren 3. paragrafoa ezabatu da.

Bi. 4 bis artikulua honela idatzita geratuko da:

«4 bis artikulua. Enplegurako Aktibatzeko Espainiako Estrategia.

1.3.1 artikuluan zehaztutako eskumenak baliatzean, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak proposatuta, Gobernuak Enplegurako Aktibatzeko Espainiako Estrategia onartuko du; estrategia hori autonomia-erkidegoekin batera landuko da, eta enpresa-arloko eta sindikatuen erakunde garrantzitsuenek ere parte hartuko dute. Enplegu eta Lan Gaietarako Konferentzia Sektorialak txostena egin beharko du, eta Enplegu Sistema Nazionalaren Kontseilu Nagusiari kontsulta egin eta txosten ere egin beharko du.

2.Enplegurako Aktibatzeko Espainiako Estrategian honako elementu hauek sartzen dira:

a) Lan-merkatuaren egoera eta joerak aztertzea.

b) Enplegurako aktibatzeko politiken arloan Estatu osoan jarduteko printzipioak eta lortu beharreko helburu estrategiko eta egiturazkoak, enplegupolitika aktiboak eta lan-bitartekotzako politikak barnean hartuta.

c) Aurrekontu-esparrua, finantzabideak eta funtsak kudeatzeko irizpideak.

3.Enplegurako Aktibatzeko Espainiako Estrategian, Estatu osoan garatzen diren enplegu-politika aktiboak eta lan-bitartekotzako politikak bilduko dira, eta Estatuaren funtsak dituzten Enplegu Zerbitzu Publikoek gauzatzen dituzten zerbitzu eta programak ez ezik, Autonomia Erkidegoek beren baliabide ekonomikoekin garatzen dituztenak ere sartuko dira.

4.Enplegurako Aktibatzeko Espainiako Estrategia enplegurako aktibatzeko politiken ardatz jakin batzuen inguruan egituratuko da; ardatz horietan, enplegurako aktibatzeko politiken arloko helburuak eta Enplegu Zerbitzu Publikoek garatutako zerbitzu eta programa guztiak txertatuko dira. Hona hemen ardatz horiek:

a) 1. ardatza. Orientazioa. Honako jardun hauek biltzen ditu: informazioa, lanbide-orientazioa, motibazioa, aholkularitza, diagnostikoa eta lanbide-profila nahiz gaitasunak zehaztea, norberaren ikaskuntza-ibilbidea diseinatu eta kudeatzea, enplegua bilatzea, lan-bitartekotza eta, laburbilduta, onuradunak laneratzen laguntzeko jardunak.

b) 2. ardatza. Prestakuntza. Enplegurako lanbide-prestakuntzako jardunak biltzen ditu, ikaskuntzara bideratutakoak, prestakuntza, birkualifikazioa edo lanbidean birziklatzea, eta lan-jarduerarekin txandakatutako prestakuntza – enplegueta prestakuntza-programa publikoak barnean hartuta–, betiere onuradunari gaitasunak eskuratzeko edo lanbide-esperientzia hobetzeko aukera ematen badiote, bere kualifikazioa hobetzearren eta laneratzea ahalbidetzearren.

c) 3. ardatza. Enplegu-aukerak. Kontratazioa, enplegua sortzea edo lanpostuari eustea helburu duten jardunak biltzen ditu, batik bat, enplegua lortzeko edo lortutakoari eusteko zailtasun handienak dituzten kolektiboei zuzenduta, eta honako hauek bereziki aintzat hartuta: desgaitasuna dutenak, gizarte-bazterketako egoeran daudenak, familia-erantzukizunak dituztenak, terrorismoaren biktimak eta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak.

d) 4. ardatza. Aukera-berdintasuna laneratzean. Lana lortzeari, lanpostuan irauteari eta mailak igotzeari dagokienez, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko jardunak biltzen ditu, bai eta norberaren, familiaren eta lan-arloko bizitza bateragarri egitea ere. Mugikortasun geografikoa ahalbidetzera edo ohiko moduan lan egingo ez litzatekeen jarduera-sektoreetan kontratazioa sustatzera bideratutako jardunak ere sartzen dira.

e) 5. ardatza. Ekintzailetza. Enpresa-ekimena, lan autonomoa eta gizarteekonomia sustatzera bideratutako jarduerak biltzen ditu, bai eta enplegua nahiz enpresa-jarduera sortzera eta tokiko garapen ekonomikoa dinamizatu eta bultzatzera bideratutakoak ere.

f) 6. ardatza. Erakunde-esparrua hobetzea. Ardatz hau zeharkakoa izaki, gainerako guztiak hartzen ditu eraginpean. Enplegu Sistema Nazionalaren barruan kudeaketa, lankidetza, koordinazioa eta komunikazioa hobetzeko egiten diren ekintza, neurri eta jardunak biltzen ditu, sistema hori modernizatzeari bultzada ematearekin batera.

5.Enplegurako Aktibatzeko Espainiako Estrategia urte anitzekoa izango da eta berraztertu, hobetu eta eguneratu ahal izango da. Amaitutakoan, ebaluatu egin beharko da.»

Hiru. 4 ter artikulua honela idatzita geratuko da:

«4 ter artikulua. Enplegu Politikako Urteko Planak.

1.Enplegu Politikako Urteko Planetan, Enplegurako Aktibatzeko Espainiako Estrategiaren urte bakoitzerako helburuak zehaztuko dira; helburu horiek Estatu osoan betetzekoak izango dira, bai eta Autonomia Erkidego bakoitzean ere. Helburuez gain, urteko betetze-maila zein izan den jakiteko eta ebaluatzeko erabili behar diren adierazleak ere zehaztuko dira.

Era berean, helburu horiek betetzearren, gauzatzeko proposatu diren enpleguko eta lan-bitartekotzako politika aktiboen programa eta zerbitzuen aurreikuspena ere zehaztuko da; alde batetik, Autonomia Erkidegoek proposatutakoak izango dira, lanaren, enpleguaren eta enplegurako lanbide-prestakuntzaren eremuko betearazteko eskumenak baliatuta, eta, bestetik, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak, bere eskumen-eremuan. Salbuespen gisa, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak Urteko Plan bakoitzean sartutako zerbitzu eta programak aldatu ahal izango ditu, dagokion Autonomia Erkidegoak justifikatuta eskatuz gero, baldin eta ezusteko eta ezohiko beharrak direla-eta ezinbestekoa baldin bada Plana egoki kudeatu eta gauzatzeko.

2.Enplegu Politikako Urteko Planak Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak egingo ditu, Autonomia Erkidegoek eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak Enplegu eta Lan Gaietarako Konferentzia Sektorialean egindako aurreikuspenak kontuan izanik; Enplegu Sistema Nazionalaren Kontseilu Nagusiak txostena egin beharko du, 7.b) artikuluan araututakoari jarraiki, eta Ministroen Kontseiluan onartuko da.»

Lau. 6. artikuluaren 1. paragrafoko d) eta e) idatz-zatiak honela idatzita geratuko dira:

«d) Enplegu-zerbitzu publikoek, zeinek bere eskumenen eremuan, enplegupolitika aktiboak eta lan-bitartekotzako politikak berdintasunaren eta diskriminaziorik

ezaren printzipioei jarraituz aplikatzen dituztela, Konstituzioaren 9. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta lurraldeen arteko desorekak gainditzeko lan egiten dutela bermatzea.

e) Enplegurako aktibatzeko politikak eta langabezia-babesa aplikatzen direla bermatzea.»

Bost. 7 bis artikulua honela idatzita geratuko da:

«7 bis artikulua. Enplegu Sistema Nazionala koordinatzeko tresnak.

Enplegu Sistema Nazionala honako tresna hauen bidez koordinatuko da nagusiki:

a) 4 bis artikuluan arautzen den Enplegurako Aktibatzeko Espainiako Estrategiaren bidez.

b) 4 ter artikuluan aipatzen diren Enplegu Politikako Urteko Planen bidez.

c) Enplegu Zerbitzu Publikoen Informazio Sistemaren bidez; zerbitzu hori informazio-sistema komuna izango da eta egitura informatiko integratu eta bateragarriarekin antolatuko da. Informazio-sistema hori Estatu osoan Enplegu Zerbitzu Publikoek gauzatzen dituzten lan-bitartekotzari buruzko, enplegu-politika aktiboen kudeaketari eta langabeziagatiko babesari buruzko informazioa txertatuko duen tresna teknikoa izango da.

Sistema horren bitartez honako hauek bermatuko dira: lan-bitartekotzako eginkizunak egoki burutuko direla, lurralde-eragozpenik gabe; enplegu-eskatzaileen erregistroa; eskatzaileek egindako jardunen trazabilitatea Enplegu Zerbitzu Publikoei dagokienez; estatistika komunak; kontratuen edukia jakinaraztea; sortzen den informazioaren berri izatea eta, besteak beste, enplegurako lanbideprestakuntzaren kudeaketaren, lanbide-orientazioaren, enplegu-ekimenen, kontrataziorako hobarien eta enplegatze-agentzien jardunen jarraipena egitea.

Horri esker, halaber, Estatuaren Aurrekontu Orokorretatik edo Europar Batasunatik jasotako funtsen erabilera ebaluatu, jarraipena egin eta kontrolatu ahal izango da, justifikatze aldera.»

Sei. 9. artikulua honela idatzita geratuko da:

«9. artikulua. Enplegu Sistema Nazionalaren funtzioak.

1.Enplegurako Aktibatzeko Espainiako Estrategia aplikatzea eta zehaztea, Enplegu Politikako Urteko Planen bitartez.

2.Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren eta Autonomia Erkidegoetako Enplegu Zerbitzu Publikoen arteko koordinazioa eta lankidetza bermatzea, arreta berezia eskainiz enplegu-politika aktibo eta enplegurako bitartekotzako politiken eta langabezia-prestazioen arteko koordinazioari.

3.Helburu jakin eta koordinatuak ezartzea Enplegu Politikako Urteko Planen bitartez, enplegurako aktibatzeko politiken emaitzak eta eraginkortasuna ebaluatu eta adierazle konparagarriak definitu ahal izateko.

4.Enplegu Zerbitzu Publikoak lan-merkatuaren beharretara etengabe egokitu daitezen bultzatzea eta koordinatzea, Enplegu eta Lan Gaietarako Konferentzia Sektorialean lortzen diren akordioen esparruan.

5.Administrazio publikoei txostenak, proposamenak eta gomendioak egitea enplegu-politika aktiboekin eta enplegurako bitartekotza-politikekin zerikusia duten gaiei buruz.

6.Jarduera-sektore eta lurralde-eremu bakoitzeko lan-merkatua aztertzea; alde batetik, enplegu-politika aktiboak eta enplegurako bitartekotza-politikak haien beharrizanetara egokitzeko, eta bestetik, nazio-mailan enplegu-egoera zein den zehazteko, hartara zenbat langile atzerritar behar den zehazteko, migraziopolitikatik eratorritako araudiaren arabera.

7.Enplegu Sistema Nazionalaren Zerbitzuen Zorro Komuna zehaztea eta eguneratua izatea, Estatu osoan enplegu-zerbitzu publiko eta doakorako sarbidea aukera-berdintasunean izatea bermatzeko.

8.Enplegu-politiken Funtsaren jarraipena egitea.»

Zazpi. 13. artikuluko d) eta h) idatz-zatiak aldatu egiten dira, eta honela geratzen dira idatzita:

«d) Autonomia-erkidegoekin elkarlanean jardunez lantzea Enplegurako Aktibatzeko Espainiako Estrategia eta Enplegu Politikako Urteko Planak.

Ordezkagaitasun nagusia duten enpresaburu-erakunde eta sindikatuek Estrategia hori lantzen parte hartuko dute eta haren garapen eta ebaluazioari buruzko informazioa jasoko dute aldika.»

«h) Gastuen aurrekontuan ezarritako kreditu-erreserbaren kargura finantzatutako programa eta zerbitzuak kudeatzea. Hona hemen zerbitzu eta programa horiek:

1.Autonomia erkidegoa baino eremu geografiko handiago bati eragiten dioten zerbitzu eta programak, horietan parte hartzen duten langabeei edo langileei beste autonomia-erkidego edo herrialde batera lekualdatzea behartzen badiete eta koordinazio bateratua gauzatzea beharrezkoa badute.

2.Enplegu-eskatzaileen zein lanean ari diren pertsonen lanbidea hobetzeko zerbitzu eta programak, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren eta Estatuko Administrazio Orokorraren edo haren organismo autonomoen arteko lankidetzaren bitartez; kalitateko lana sortzen eta langileen aukerak hobetzen dituzten prestakuntza-jarduerak burutzea izango dute helburutzat, batik bat Estatuko planen, estrategien edo programen esparruan, eta interes orokorreko eta gizarte-intereseko obrak eta zerbitzuak egikaritzea, Estatuaren eskumen esklusiboekin lotuta.

3.Etorkinak lan-munduan integratzeko zerbitzu eta programak eta enplegupolitika aktiboak; haien jatorrizko herrialdeetan gauzatuko dira, eta migraziolekualdatzeen antolamendua erraztea izango dute helburu.

4.Epe jakin batez ezartzen diren ezohiko programak, nazio osoari eragiten diotenean; nahitaezkoa izango da modu zentralizatuan kudeatzea, horien eraginkortasuna bermatzeko eta onuradun guztiek aukera berak izan ditzaten horiek aprobetxatzeko.

Estatuaren Aurrekontu Orokorren Legeak zuzkituko du urtero lerrokada honetan aipaturiko kreditu-erreserba, aurrez Enplegu eta Lan Gaietarako Konferentzia Sektorialak txostena eginik. Aurrekontu horien bidez finantzatutako jarduketen emaitzen berri emango zaio urtero Konferentzia Sektorial horri.»

Zortzi. Honela gelditzen da idatzita 14. artikuluko 2. paragrafoa:

«2. Enplegu eta Lan Gaietarako Konferentzia Sektorialean adosturikoaren arabera egindako Autonomia Erkidegoentzako funts-banaketan, zehaztu egingo da funts horietariko zein parte zuzenduko den Enplegurako Aktibatzeko Espainiako Estrategiaren lehentasunen arabera eta Autonomia Erkidego bakoitzean diren berezitasunak kontuan izanik berariaz zehaztuko diren gizataldeentzako enplegupolitika aktiboetara, hartara Estrategia bete dadin bermatzeko.

Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoari itzuliko zaizkio xede jakin bat zuten eta xede horretarako erabili ez diren funtsak, salbu eta funts horiek, ustekabean gertatu diren eta berehalako arreta eskatzen duten ohiz kanpoko inguruabarren kariaz, beste gizatalde batzuentzat erabili behar badira, aurrekontuen xede zehatzen barruan; bestela, Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioaren txostena beharko da. Edozein kasutan, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak eta Autonomia Erkidegoaren dagokion organoak adostuko dute funts horien berresleipena; berresleipen horrek ez du aldaraziko ezein kasutan erakunde horren aurrekontua.»

Bederatzi. 17. artikuluaren 3. eta 4. paragrafoak honela geratuko dira:

«3. Autonomia Erkidegoetako Enplegu Zerbitzu Publikoek Enplegurako Aktibatzeko Espainiako Estrategia eta Enplegu Politikako Urteko Planak lantzeko prozesuan parte hartuko dute.

4.Autonomia Erkidegoek, enplegurako aktibatzeko politikak betearazteko eskumenak baliatuta, Enplegu Politikako Planak egin ahal izango dituzte Enplegu Politikako Urteko Planen helburuei jarraiki eta Enplegurako Aktibatzeko Espainiako Estrategiaren orientazio eta helburuekin koherente izanik.»

Hamar. I bis tituluaren errubrika honela idatzita geratuko da: «Enplegu Zerbitzu Publikoek ematen dituzten Enplegu Sistema Nazionalaren Zerbitzuak», eta titulu horretako I. kapituluaren errubrika, aldiz, honela: «Zerbitzuen erabiltzaileak».

Hamaika. 19 bis artikulua honela idatzita geratuko da:

«19 bis artikulua. Zerbitzuen erabiltzaile diren pertsonak eta enpresak.

Enplegu Zerbitzu Publikoek langabeei, landunei eta enpresei –forma juridikoa gorabehera– eskainiko dizkiete zerbitzuak. Enplegu Sistema Nazionalaren Zerbitzuen Zorro Komunean, lurralde nazional osoan eta Enplegu Zerbitzu Publiko guztiek bermatu beharreko zerbitzuak bilduko dira.»

Hamabi. 19 ter artikulua honela idatzita geratuko da:

«19 ter artikulua. Enplegu Sistema Nazionalaren Zerbitzuen Zorro Komuna.

1.Enplegu Sistema Nazionalaren Zerbitzuen Zorro Komuna erregelamendu bidez arautuko da eta honako helburu hau du: Estatu osoan, Enplegu Zerbitzu Publikoetarako eta horietan eskainitako zerbitzuetarako sarbidea aukeraberdintasunean bermatzea, eta enplegurako sarbidean aukera-berdintasuna bermatzea, Enplegu Zerbitzu Publikoek horien erabiltzaile diren pertsona eta enpresekiko hartutako konpromisoa baita. Nolanahi ere, langabeei Enplegu Zerbitzu Publikoek eskaintzen dituzten zerbitzuetarako doako sarbidea bermatuko zaie.

2.Enplegu Sistema Nazionalaren Zerbitzuen Zorro Komunean sartuko dira Enplegu Zerbitzu Publikoek pertsonei –langabe nahiz landun– eta enpresei eman beharreko zerbitzu komunak. Enplegu Zerbitzu Publiko bakoitzak bere Zerbitzu Zorroa eratu ahal izango du eta, Enplegu Sistema Nazionalaren Zerbitzuen Zorro Komunaz gain, Zerbitzu Publikoak berak –dagokion eskumen-eremuan– erabakitako beste zerbitzu osagarri batzuk ere bilduko ditu, bere lan-merkatuaren bilakaerari, pertsona eta enpresen beharrei, Enplegu Sistema Nazionalaren esparruan finkatutako lehentasunei eta eskura dituen baliabideei erreparatuta.

3.Katalogoko zerbitzu jakin batzuetarako sarbidea izateko, langabe nahia landunek enplegu-eskatzaile gisa erregistratu beharko dute.»

Hamahiru. Kendu egiten da 19 quater artikulua. Hamalau. Kendu egiten da 19 quinquies artikulua.

Hamabost. Honela gelditzen da idatzita 19. sexies artikuluko 1. paragrafoa:

«1. Langabeek, Enplegu Zerbitzu Publikoak baliatzeko, izena eta datuak emango dituzte hasierako elkarrizketa batean, eta laneratzeko zer zerbitzu behar dituzten baloratuko da. Horren arabera, eta egokia bada, langabe dauden pertsonekin batera enplegurako banakako ibilbide pertsonalizatua egingo da, kontuan harturik pertsonaren lanbide-profila, lanbide-gaitasunak, beharrak eta aurreikuspenak, eta lan-merkatuaren egoera. Halaber, aintzat hartuko dira prestazioak jasotzearekin eta lehentasuna duen gizataldeetako batean egotearekin loturiko irizpideak, baita Enplegu Sistema Nazionalean ezartzen direnak ere.»

Hamasei. Honela gelditzen da idatzita 19. octies artikuluko 1. paragrafoa:

«1. Konstituzioaren eta Estatutuetako aginduei jarraiki, eta Europar Batasunaren eremuan eta Enplegurako Aktibatzeko Espainiako Estrategian hartutako konpromisoak aintzat hartuta, Gobernuak eta Autonomia Erkidegoek lanmerkaturatzeko zailtasun bereziak izaten dituztenen artean, batik bat, gazteen artean enplegua sustatzera bideratutako programa espezifikoak ezarriko dituzte eta bereziki erreparatuko diete prestakuntza-gabeziak dituztenei, emakumeei, luzaroko langabeei, 45 urtetik gorakoei, familia-erantzukizunak dituztenei, desgaitasuna dutenei edo gizarte-bazterketako egoeran daudenei eta etorkinei, betiere atzerritarrei buruzko legeriarekin edo Enplegu Sistema Nazionalaren esparruan zehatz daitezkeen bestelako legeriarekin lotuta.»

Hamazazpi. 23. artikulua honela idatzita geratuko da:

«23. artikulua. Enplegu-politika aktiboen kontzeptua.

1.Enplegu-politika aktiboak honako xede hauek dituzten orientazio-, enplegueta prestakuntza-programa eta -zerbitzuen multzoa da: langabeek beren edo inoren kontura lan-merkatuan enplegua aurkitzeko aukerak hobetzea, landunek enpleguari eutsi eta mailaz igotzea, eta enpresa-espiritua eta gizarte-ekonomia sustatzea.

Aurreko paragrafoan definituriko politikak Estatu osoan garatu beharko dira, kontuan izanez Enplegurako Aktibatzeko Espainiako Estrategia, aplikatu beharreko Estatuko araudian xedatutako eduki komunak, enplegu-eskatzaileen beharrizanak eta lan-merkatu bakoitzaren eskakizunak, jarduera horiek egiten dituzten enplegurako lanbide-prestakuntzako eta lan-bitartekotzako eragileak elkarren artean koordinaturik, enplegu-eskatzaileak enplegatzen laguntzeko helburuz.

2.Politika horien osagarri izango da eta haiekin erlazionaturik egongo da, hala badagokio, langabezia-babesa, ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuak onetsiriko Gizarte Segurantzako Lege Orokorraren testu bateginaren III. tituluan arautua. Lege-testu horretako 206. artikuluak aipatzen duen langabeziababesak barnean hartzen ditu kontribuzioeta asistentzia-mailako langabeziaprestazioak eta enplegu-politika aktiboak osatzen dituzten jarduerak.

3.Enplegu-politika aktiboetara bideratutako baliabide ekonomikoak Enplegu Zerbitzu Publikoek kudeatuko dituzte, eta beharrezko iritzitako zerbitzu eta programak garatu ahal izango dituzte, artikulu honen 1. paragrafoan jasotako alderdiak aintzat hartuta; programa eta zerbitzu horiek Enplegu Politikako Urteko Planetan bilduko dira eta 4 bis 4 artikuluan xedatutako Ardatzetan txertatuta egongo dira.

Zerbitzu eta programa horiek kudeatzeko, diru-laguntza publikoak eman ahal izango dira, administrazio-kontratuak egin, hitzarmenak sinatu, zuzenean kudeatu edo zuzenbidearen araberako bestelako forma juridiko eman.»

Hemezortzi. 25. artikulua honela idatzita geratuko da:

«25. artikulua. Enplegu-politika aktiboen garapena.

Enplegu-politika aktiboen zerbitzu eta programen bitartez 4 bis.4 artikuluan ezarritako Ardatzei estaldura ematen zaie; Autonomia Erkidegoek eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak diseinatu eta garatuko dituzte zerbitzu eta programa horiek, bakoitzak bere eskumen-eremuan, aplikatu beharreko Estatuko araudian xedatutako eduki komunak aintzat hartuta. Ondorio horietarako, Estatuko lurralde osoan aplikatu beharreko zerbitzu eta programak eta eduki komunak erregelamendu bidez arautuko dira. Erregelamendu bidezko garapen horretan, desgaitasuna duten pertsonen laneratzea laguntzeko enplegu-politika aktiboen lege-esparrua arautuko da Estatuko neurriei dagokienez; lege-esparru horretan, Estatuan aplikatu beharreko gutxieneko edukiak zehaztuko dira.»

115. artikulua. Enpleguko eta prestakuntzako programa publikoen erreferentziak.

Indarreko legerian Enpleguari buruzko abenduaren 16ko 56/2003 Legearen 25.1.d) artikuluan xedatzen diren neurri eta ekintzen erreferentziak agertzen direnean, Lege hori Lege honen bidez ezabatu denez, erreferentzia horiek abenduaren 16ko 56/2003 Legearen 4 bis.4 artikuluaren b) idatz-zatian biltzen diren enpleguko eta prestakuntzako programa publikoei buruzkoak direla ulertu behar da.

III. KAPITULUA

Aldi baterako laneko enpresen eta enplegatze-agentzien arloko aldaketak

116. artikulua. Aldi baterako laneko enpresak arautzen dituen ekainaren 1eko 14/1994 Legea aldatzea.

Aldi baterako laneko enpresak arautzen dituen ekainaren 1eko 14/1994 Legea honela aldatu da:

Bat. 1. artikulua honela idatzita geratuko da:

«1. artikulua. Kontzeptua.

Aldi baterako laneko enpresa deitzen zaio batez ere langileak kontratatu eta langile horiek enpresa erabiltzaile baten esku aldi baterako uzteko jardueran aritzen den enpresari. Aldi baterako laneko enpresek baino ezin kontratatuko dute langilerik beste enpresa bati aldi baterako lagatzeko; eta, horretarako, Lege honetan aurreikusitakoaren arabera baimenduta egon beharko dute.

Aldi baterako laneko enpresek enplegatze-agentzia gisa jardun dezakete, gainera, betiere erantzukizunezko deklarazio bat aurkezten badute Enpleguaren 56/2003 Legean, abenduaren 16koan, eta haren garapen-araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela adierazteko. Era berean, lanbide-kualifikaziorako prestakuntza-jarduerak garatu ahal izango dituzte, aplikatu beharreko araudi espezifikoari jarraiki, bai eta giza baliabideen kontsultoretzako eta aholkularitzako jarduerak ere.

Aldi baterako lanerako enpresek, langileekin zein enpresa bezeroekin duten harremanean, aldi baterako laneko enpresa gisa edo baimendutako beste edozein jarduera gauzatzen jardungo duten jakinarazi behar dute, espresuki eta kasuz kasu.»

Bi. 2. artikulua honela idatzita geratuko da:

«2. artikulua. Administrazio-baimena.

1.Aldi baterako laneko enpresa eratzeko jarduera burutu nahi duten pertsona fisiko zein juridikoek administrazio-baimena eskuratu beharko dute aurretik.

Baimena bakarra izango da, lurralde nazional osoan izango du eragina eta iraupen-mugarik gabe emango da.

2.Baimena lortzeko, enpresak honako betekizun hauek betetzen dituela justifikatu beharko du administrazio-organo eskudunaren aurrean:

a) Enplegatzaile gisa sozietate-helburuari dagokionez beren gain hartu dituen betebeharrak betetzeko moduko antolaketa-egitura izatea.

b) Aldi baterako laneko enpresen eratze-jardueran aritzea soil-soilik, 1. artikuluan ezarritakoa eragotzi gabe.

c) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

d) Soldata-betebeharrak, kalte-ordainei dagozkienak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteak dituela bermatzea, hurrengo artikuluan aurreikusten denari dagokionez.

e) Jarduera-geldierarekin bitan edo gehiagotan zehatua ez izatea.

f) Bere izenean «aldi baterako laneko enpresa» dela edo «ABLE» laburdura agertzea.

3.Antolaketa-egiturari buruzko betekizuna betetzen ote den ikusteko orduan, enpresaren elementuak enpresak helburutzat daukan jarduera garatzeko egokiak eta nahikoak ote diren balioetsiko da, batez ere langileen hautapenari, haien prestakuntzari eta gainerako lan-betebeharrei dagokienez. Balioeste horretan hainbat faktore hartuko dira kontuan, hala nola, batetik, lantokien tamaina eta ekipamendua; beste batetik, aldi baterako laneko enpresaren zuzendaritzapean zerbitzu emateko kontratatutako langileen kopurua, arduraldia, lanbide-kualifikazioa eta enplegu-egonkortasuna; eta, azkenik, enpresa erabiltzaileen esku uzteko kontratatutako langileak hautatu eta prestatzeko erabiltzen diren antolaketa-sistema eta prozesu teknologikoak.

Dena den, aldi baterako laneko enpresak gutxienez hamabi langile, edo proportzioan dagozkionak, izan beharko ditu iraupen mugagabeko kontratuekin kontratatuta, lanaldi osoz edo partzialez haren zuzendaritzapean zerbitzu emateko, aurreko urtean kontrataturiko mila langile bakoitzeko, eta kalkulu hori egiteko garaian kontuan hartuko da guztira zenbat egunetan laga zaizkien langileak beste enpresei, hirurehun eta hirurogeita bostekin zatituta. Edo aurreko legearen arabera zenbatuta, lagatako langileen kopurua bost mila baino handiagoa baldin bada, gutxienez hirurogeita hamar langile.

Gutxieneko betekizun horri aldi baterako laneko enpresaren jarduerako aldi osoan eutsi beharko zaio, urtez urte kudeatzen diren kontratuen kopuruaren bilakaeraren arabera egokiturik.

Goiko lerrokadetan adierazitakoa alde batera utzi gabe, langileak lagatzeko jarduerari ekin ahal izateko, enpresak gutxienez hiru langile izan beharko ditu iraupen mugagabeko kontratuarekin kontratatuta, lanaldi osoz edo partzialez, eta jarduerako aldi osoan eutsi beharko dio gutxieneko horri.

4.Aldi baterako laneko enpresa gisa jarduteko administrazio-baimena emateko, honako hauek txosten ez-loteslea egin beharko dute aldez aurretik: Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak; Autonomia Erkidegoko organo eskudunak, enpresak Autonomia Erkidego bakarrean baditu lantokiak; edo Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren Enplegu Zuzendaritza Nagusiak, enpresak bi Autonomia Erkidegotan edo gehiagotan baditu lantokiak.

5.Artikulu honetan aurreikusitakoari jarraiki aurkeztutako baimen-eskaera hilabeteko epean ebatziko da, aurkezpen-datatik aurrera kontatuta.

Epe hori igaro eta berariazko ebazpenik eman ez bada, eskaera baietsitzat jo beharko da.

6.Jarduera egiteari urtebetez jarraian uzten zaionean iraungiko da baimena.

7.Aldi baterako laneko enpresa behartuta egongo da antolaketa-egiturari eustera, egiaz garatzen duen jarduerari erantzuteko moduan; halaber, finantzabermea urtero eguneratu beharko du.

Lan-araudia betetzen ote den zaintzearen ondorioz, baimena eman zuen lanagintaritzak ikusten badu betebehar horietakoren bat ez dela betetzen ari, baimena amaitzeko prozedurari hasiera emango dio ofizioz.

Prozedura horri hasiera eman zaiola jakinaraziko zaio aldi baterako laneko enpresari, nahi dituen alegazioak egin ditzan, eta nahitaezko txosten lotura-indarrik gabekoa eskatuko zaio Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzari, eta beste bat, aldi baterako enpresako langileen ordezkariei.

Enpresaren ez-betetzea espedientean egiaztatuta geratzen bada, baimenaren amaiera deklaratuko da ebazpenean, amaiera hori justifikatzen duten gabeziak edo hutsuneak zehaztuta. Enpresak jarduerari berriz ekiteko, baimen berria beharko da.»

Hiru. 3. artikulua honela idatzita geratuko da:

«3. artikulua. Finantza-bermea.

1.Aldi baterako laneko enpresek berme bat eratu beharko dute administraziobaimena eman dien lan-agintaritzaren eskura. Berme hori honelakoa izan daiteke:

a) Gordailu bat, Gordailuen Kutxa Nagusian edo haren sukurtsalen batean eskudiruz edo balore publikoetan egina.

b) Izaera solidarioko abal edo fidantza bat, banku, aurrezki-kutxa, kreditukooperatiba edo elkarren bermerako sozietate batek edo horretarako kontratatutako aseguru-poliza baten bidez emana.

2.Administrazio-baimena lortzeko eta lehen ekitaldian, bermeak une horretan indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldata halako hogeita bost adinakoa izan beharko du, urteko kontaketan.

Hurrengo ekitaldietan, berme horrek aurreko ekonomia-ekitaldiaren soldatamasaren ehuneko hamar adinakoa izan beharko du, betiere goiko lerrokadan adierazitako zenbatekoa baino txikiagoa izan gabe, une bakoitzean indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldataren zenbatekoa aintzat hartuta.

3.Jardunean ari den bitartean, enpresak finantza-bermea urtero eguneratu beharko du, aurreko paragrafoan aurreikusitako moduan.

4.Eratutako bermearen bidez, kalte-ordainen arloko, soldata-arloko eta Gizarte Segurantzarekiko zorrei erantzungo zaie, erregelamendu bidez aurreikusten den moduan.

5.Eratutako bermea itzuliko da aldi baterako laneko enpresak bere jarduera utzi eta kalte-ordainen arloko, soldata-arloko edo Gizarte Segurantzarekiko betebeharrik ordaindu beharrik ez duenean. Puntu horiek administrazio-baimena ematen duen lan-agintaritzaren aurrean egiaztatu beharko dira.»

Lau. 4. artikulua honela idatzita geratuko da:

«4. artikulua. Erregistroa.

1.Lege honen 2. artikuluan ezarritakoaren arabera administrazio-baimena ematen duen lan-agintaritzak Aldi baterako Laneko Enpresen Erregistro bat eramango du, non baimendutako enpresak inskribatuko diren eta haiei buruzko honako datu hauek jasoko diren: enpresa identifikatzeari buruzko datuak, sozietatearen forma juridikoa duten enpresetan zuzendaritzako kargudunak edo administrazio-organoetako kideak direnen izenak, helbidea eta administraziobaimenaren zenbakia; horrez gain, aldi baterako laneko enpresak enplegatzeagentzia gisa diharduen ere adierazi behar du.

Era berean, lan-agintaritzak Lege honetan aurreikusitakoaren arabera erabakitako jarduera-geldierak ere inskribatuko dira, bai eta aldi baterako laneko enpresak horrelakoa izateari uzten dionean ere.

2.Agintari eskudunen Erregistroetan jasotako datuei dagokienez, datu-base batean sartu beharrekoak zeintzuk diren erregelamendu bidez erabakiko da, eta euskarri elektronikoko datu-base horren kudeaketa Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren Enplegu Zuzendaritza Nagusiari dagokio.

3.Aldi baterako laneko enpresak, egiten dituen publizitate eta enplegueskaintzetan, halakoa dela agertu beharko du, bai eta zein den bere administraziobaimenaren zenbakia eta baimena zer agintaritzak eman dion ere.»

Bost. 5. artikulua honela idatzita geratuko da:

«5. artikulua. Lan-agintaritzari informatzeko betebeharrak.

1.Aldi baterako laneko enpresak langileak lagatzeko egin dituen kontratuen zerrenda igorri beharko dio administrazio-baimena eman dion lan-agintaritzari, bai eta aurreko segidako ekitaldi ekonomikoaren soldata-masari buruzko datuak ere, erregelamendu bidez ezartzen den moduan.

Lan-agintaritzak parte hartze instituzionaleko organoei –martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Langileen Estatutuaren Legearen testu bateginaren 8.3.b) artikuluan aipatzen direnei– bidaliko die lagatzekontratuen zerrenda hori, eta puntu horretan bertan lanbide-isilpekotasunari buruz xedatutakoa ere aplikatzekoa izango da.

2.Era berean, aldi baterako laneko enpresak titularitate-aldaketa, lantokiak zabaldu edo ixteko prozesu eta jarduera-uzte guztien berri eman beharko dio lanagintaritza horri.

3.Goiko paragrafoan aipatutako informazioetako edozein jasotzen duen lanagintaritzak, aldi berean, eraginpeko Autonomia Erkidegoetako lan-agintaritzari jakinarazi beharko dio eta, hala badagokio, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren Enplegu Zuzendaritza Nagusiari.

Informazioa transmititzeko, lan-agintaritzek 4.2 artikuluan aipatutako datubasea baliatu ahal izango dute.»

Sei. Bosgarren xedapen gehigarria txertatzen da, eta honako hau dio:

«Bosgarren xedapen gehigarria. Lan-agintaritza eskuduna kasu jakin batzuetan.

1.Enpresak baimena eman duen lan-agintaritzaren Autonomia Erkidegoan lantokiak izateari uzten badio, lege honetan xedatutako ondorioetarako, lantokia kokatzen den Autonomia Erkidegoko lan-agintaritza izango da lan-agintaritza eskuduna, edo enpresak bi Autonomia Erkidegotan edo gehiagotan baditu lantokiak, kasu horretan Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren Enplegu Zuzendaritza Nagusia.

2.Lantokiak soilik Ceuta edo Melilla hirietan dituzten aldi baterako laneko enpresen kasuan, Lege honetan xedatutako ondorioetarako, Gobernuaren Ordezkaritza izango da lan-agintaritza eskuduna.»

Zazpi. Seigarren xedapen gehigarria gehitzen da, eta honako hau dio:

«Seigarren xedapen gehigarria. Leihatila bakarra.

Merkatu-batasuna bermatzeari buruzko abenduaren 9ko 20/2013 Legearen 22. artikuluan xedatutakoa bermatze aldera, beteko dela bermatzeko beharrezkoak diren neurriak hartuko dira eta, bereziki, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren mendeko diren sistemen elkarreragingarritasuna bermatzeko beharrezkoak direnak, betiere Elkarreragingarritasunaren Eskema Nazionalaren arabera.»

Zortzi. Xedapen iragankor bat eransten da, eta honako hau dio:

«Xedapen iragankorra. 2014ko uztailaren 5ean baimena indarrean duten aldi baterako laneko enpresei aplikatu beharreko xedapenak.

1.2014ko uztailaren 5ean, aldi baterako laneko enpresaren jarduera gauzatzeko behin-behineko eta behin betiko baimena indarrean duten enpresek denbora-mugarik gabe garatu ahal izango dute jarduera, lurralde nazional osoan, Lege honetan xedatutakoari jarraiki, beste baimen bat eskatu behar izan gabe.

2.Aurreko paragrafoan aipatzen diren kasuetan, Lege honetan xedatutako ondorioetarako, hasierako baimena eman zuen lan-agintaritza izango da lan-

agintaritza eskuduna edo, handitu edo murriztu egin bada, azken baimena eman duena.»

117. artikulua. Enpleguari buruzko abenduaren 16ko 56/2003 Legea aldatu egin da.

Enpleguari buruzko abenduaren 16ko 56/2003 Legea honela geratu da idatzita:

Bat. 21. artikulua honela idatzita geratuko da:

«21. artikulua. Bitartekotzaren eragileak.

Enplegu Sistema Nazionalari dagokionez, honako hauek egingo dute bitartekotza lan-merkatuan:

a) Enplegu-zerbitzu publikoek.

b) Enplegatze-agentziek.

c) Atzerrian diren langileentzat erregelamenduz zehazten diren beste zerbitzuek.»

Bi. 21 bis artikulua honela idatzita geratuko da:

«21 bis artikulua. Enplegatze-agentziak.

1.Lege honetan aurreikusitakoaren ondorioetarako, enplegatze-agentziak honako hauek izango dira: 20. artikuluan aurreikusitakoaren arabera lanbitartekotzako jarduerak egiten dituzten erakunde publiko edo pribatuak, irabaziasmoa dutenak edo irabazi-asmorik gabekoak, dela Enplegu Zerbitzu Publikoen laguntzaile moduan, dela modu autonomoan baina horiekin koordinatuta. Era berean, langile-hautespenari eta enplegu-bilaketari lotutako jardunak garatu ahal izango dituzte, hala nola, lanbide-orientazioa eta -informazioa.

Berriro laneratzeko enpresak 20.2 artikuluan aipatzen den jardueran espezializatuta dauden enplegatze-agentziak dira.

Enplegatze-agentzien jarduera Espainiako lurralde osoan gara daiteke.

2.Enplegatze-agentzia gisa jardun nahi duten pertsona fisiko edo juridikoek, bai eta aldi baterako laneko enpresek ere, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko dute aldez aurretik. Erantzukizunpeko adierazpen hori Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoan aurkeztu behar da baldin eta agentziak bi Autonomia Erkidegotan edo gehiagotan kokatutako lantokietatik gauzatu behar badu jarduera, edo soilik baliabide elektronikoak baliatuta, edo Autonomia Erkidegoko erakunde baliokidean, erkidego bakarrean kokatutako lantokietatik gauzatu behar badu jarduera.

Enplegatze-agentziek erantzukizun-deklarazioa aurkezten duten egunean ekin ahal izango diote jarduerari, administrazio eskudunek esleituta dituzten egiaztatze-, kontroleta ikuskapen-ahalmenak aparte utzi gabe.

Erantzukizun-adierazpenean datu, adierazpen edo dokumentu oker edo faltsurik egin edo gehituz gero, ezingo da enplegatze-agentzia gisa jarduerarik egiten jarraitu, horrek ekar ditzakeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboei kalterik egin gabe.

3.Erregelamendu bidez, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak eta Autonomia Erkidegoetako Enplegu Zerbitzu Publikoek enplegatze-agentziei emandako informazio guztia integratzea ahalbidetuko duen sistema elektroniko komun bat arautuko da eta, hartara, erakunde horiek noiznahi jakin ahal izango dute beren lurraldean jarduten duten agentziak zeintzuk diren.

4.Nolanahi ere, kapitulu honetan aurreikusitako betebeharrak eta erregelamendu bidez zehazten diren betebehar espezifikoak alde batera utzi gabe, enplegatze-agentziek honako hauek bete beharko dituzte:

a) Enplegu Zerbitzu Publikoei erregelamendu bidez zehazten den informazioa ematea, erregelamenduan xedatutako aldizkakotasunarekin eta moduan, artatutako

langileei eta garatzen dituzten jarduerei buruz, bai eta enplegu-eskaintzei eta eskaintza horiei dagozkien lanbide-profilei buruz ere.

b) Langileen intimitatea eta duintasuna errespetatzea, datu-babesari buruzko arauak betetzea, eta eskainitako zerbitzua dohainik izango dela bermatzea langileei.

c) 26. artikuluan aipatutako kolektiboetan sartzen diren langabeak laneratzeko plan espezifikoak prestatzea eta gauzatzea, eta horien ondorioz langabe horiek lana lortzea, erregelamendu bidez zehaztutako moduan eta lan-merkatuaren egoeraren arabera.

d) Enplegu Zerbitzu Publikoetako sistemekin bateragarriak eta osagarriak diren sistema elektronikoak izatea.

e) Lan-arloan eta Gizarte Segurantzari buruz indarrean dagoen araudia betetzea.

f) Desgaitasuna dutenen irisgarritasun unibertsalari buruzko arauak betetzea eta, bereziki, eskainitako lanpostuen ezaugarriak eskatzen den ikasketaeta lanbide-profilaren araberakoak direla zaintzea, desgaitasuna dutenek ere lana lortzeko aukera izan dezaten.

g) Bakoitzak bere eremuan, enplegua eskuratzeko berdintasunaren printzipioa bermatzea, eta ezin izango da inolako bereizkeriarik egin, langileak kasuan kasuko lanpostua betetzeko gaitasuna baldin badauka, ondorengoengatik: jatorriaren eraginez (hor sartzen direlarik arraza edo etnia) , sexua, adina, egoera zibila, erlijioa edo sinesmenak, iritzi politikoa, sexu-joera, sindikatuetan afiliatuta egotea, gizarteko egoera, estatu barruko hizkuntzak edo ezintasunen bat izatea.

5.Enplegatze-agentziak Enplegu Zerbitzu Publikoen laguntzailetzat har daitezke horiekin lankidetza-hitzarmena sinatzen badute, lege hau garatzeko arauetan eta sinatzen diren hitzarmenetan beretan aurreikusitako irismenarekin.

Aurreko lerrokadan aipatutako lankidetza-hitzarmenaren bitartez, enplegatzeagentziek ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuak onetsiriko Gizarte Segurantzako Lege Orokorraren testu bateginaren 231.1 artikuluan aurreikusitako langabeziagatiko prestazioen onuradun eta eskatzaileen eta langileen ez-betetzeen berri emateko mekanismoak arautu beharko dira.

Jakinarazpen hori egin beharko da Enplegu Zerbitzu Publikoek dagozkien neurriak hartu ahal izateko, hala badagokio.»

Hiru. Honela gelditzen da idatzita 22. artikuluko 2. paragrafoa:

«2. Printzipio horiek betetzen direla ziurtatzeko, Enplegu Zerbitzu Publikoek berme emango dute lan-eskaintzaren eta enplegu-eskaeraren arteko hautaketa-eta uztartze-prozesu zehatza Enplegu Zerbitzu Publikoari eta enplegatze-agentziei dagokiela, oro har.

Laneratzeko zailtasun bereziak dituzten gizataldeen kasuan, enplegu-zerbitzu publikoek lankidetza-erakunde espezializatuekin jardun ahal izango dute aurreko paragrafoan aipatzen den prozesua burutzeko.»

Lau. Laugarren xedapen iragankorra gehitzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«Laugarren xedapen iragankorra. 2014ko uztailaren 5ean baimena indarrean duten enplegatze-agentziei aplikatu beharreko xedapenak.

1.2014ko uztailaren 5ean baimena indarrean duten enplegatze-agentziek lurralde nazional osoan garatu ahal izango dute jarduera, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar izan gabe.

2.Aurreko paragrafoan aipatzen diren kasuetan, Lege honetan xedatutako ondorioetarako, baimena eman zuen lan-agintaritza izango da lan-agintaritza eskuduna.»

118. artikulua. Martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Langileen Estatutu Legearen Testu Bategina aldatzea.

Martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Langileen Estatutuaren Legearen testu bateginaren 16. artikulua honela aldatu da:

«16. artikulua. Laneratzea.

Enpresaburuek egiten dituzten lan-kontratuen berri edo luzatzen dituztenen berri eman beharko diote enplegurako bulego publikoari, eta berdin dio idatziz egindakoak edo bestelakoak izango diren. Horretarako, hamar eguneko epea izango dute kontratua egiten denetik, eta erregelamenduz ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.»

119. artikulua. Lan-arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Legearen testu bategina aldatzea (5/2000 Legegintzako Errege Dekretua, abuztuaren 4koa) .

Aldatu egiten da Lan-arloko Arau-hausteei eta Zehapenei buruzko Legearen testu bategina (5/2000 Legegintzako Errege Dekretua, abuztuaren 4koa) . Hona nola:

Bat. Honela gelditzen da idatzita 16. artikuluko 1. paragrafoa:

«1. Mota eta eginkizun-eremu guztietako lan-bitartekotzako jarduerak egitea langileak laneratzea xede izanik, baina enplegatze-agentzia gisa jardun aurretik erantzukizunpeko adierazpenik aurkeztu gabe; Enpleguari buruzko abenduaren 16ko 56/2003 Legean eta hori garatzeko araudian xedatutako baldintzak ez betetzea, edo emandako zerbitzuengatik prezioa edo kontraprestazioa eskatzea langileei.»

Bi. 18.3. artikuluko a) , c) eta d) idatz-zatiak aldatu egiten dira, eta honela geratzen dira idatzita:

«a) Finantza-bermearen balioa ez eguneratzea, legez aurreikusitakoaren arabera.»

«c) Aldi baterako laneko enpresak arautzen dituen ekainaren 1eko 14/1994 Legearen 1. artikuluan aipatzen diren jardueretan soilik ez jardutea.»

«d) Lan-agintaritzari jardueren gainean emandako informazioan datuak ezkutatzea edo gezurrezko dokumentuak aurkeztea.»

IV. KAPITULUA

Gizarte-ekonomiaren eta autoenpleguaren arloko beste neurri batzuk

120. artikulua. Enplegua eta kontratazio mugagabea sustatzeko premiazko neurriei buruzko otsailaren 28ko 3/2014 Errege Lege Dekretua aldatzea.

Enplegua eta kontratazio mugagabea sustatzeko premiazko neurriei buruzko otsailaren 28ko 3/2014 Errege Lege Dekretuaren artikulu bakarrari 5 bis paragrafo berria gehitu zaio, eta honela geratuko da idatzita:

«5 bis. Aurreko paragrafoetan xedatutakoa kooperatibetako lan-bazkide edo bazkide langileei ere aplikatuko zaie, bai eta lan-sozietateetan bazkide langile gisa sartzen direnei ere.»

121. artikulua. Autoenplegurako pizgarriak antolatzea.

Kontratazio egonkorra bultzatzeko eta langileen enplegagarritasuna hobetzeko neurriei buruzko abenduaren 20ko 16/2013 Errege Lege Dekretuaren azken xedapenetako zortzigarrenarekin koherente izate aldera, eta segurtasun juridiko handiagoa izateko xede

berarekin, Gobernuak autoenplegurako pizgarriak berrantolatuko ditu enpleguaren eta Gizarte Segurantzaren eremuan, Langile Autonomoaren Estatutuaren uztailaren 11ko 20/2007 Legearen V. tituluan eta Gizarte Ekonomiari buruzko martxoaren 29ko 5/2011 Legean, dagokionaren arabera. Horretarako, Lege hau indarrean sartzen denean indarrean dauden pizgarri guztiak eta Gizarte Segurantzako kotizazioaren hobari eta murrizketa guztiak xedapen bakarrean bilduko dira eta, hala badagokio, legez edo erregelamendu bidez aurreikusitako baldintza eta betebeharrak bateratu egingo dira.

V. TITULUA

Neurri fiskalak

122. artikulua. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga arautzen duen eta sozietateen gaineko, ez-egoiliarren errentaren gaineko eta ondarearen gaineko zergen legeak partzialki aldatzen dituen azaroaren 28ko 35/2006 Legea aldatzea.

Aldaketa hauek sartuko dira azaroaren 28ko 35/2006 Legean, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzkoan eta sozietateen gaineko zergaren, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren eta ondarearen gaineko zergaren gaineko legeen partezko aldaketari buruzkoan:

Bat. 2014ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, 33. artikuluaren 4. paragrafoari d) idatz-zatia gehitu zaio, eta honela gelditu da idatzita:

«d) Zordunaren edo zordun-bermatzailearen ohiko etxebizitza ordainean emanez gero, etxebizitza horren gaineko hipotekadun bermatutako zorrak kitatzeko, zor hori kreditu-erakundeekin edo, modu profesionalean, mailegu edo hipotekakredituak emateko jardueran jarduten duen beste edozein erakunderekin egina bada.

Halaber, aurreko baldintzak betetzen dituen etxebizitzaren transmisioagatik agerian geratzen diren ondare-ondasunak ere salbuetsita geratuko dira, betiere transmisioa hipoteka-betearazpen judizial edo notarialetan gertatzen bada.

Nolanahi ere, ohiko etxebizitzaren jabeak ez du beste ondasun edo eskubiderik izan behar, ez behintzat zorraren zenbateko osoa kitatu eta etxebizitza besterentzea saihesteko adina.»

Bi. 2014ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, hogeita hemeretzigarren xedapen gehigarria gehitu, eta honela gelditu da idatzita:

«Hogeita hemeretzigarren xedapen gehigarria. Mendeko zorraren edo lehentasunezko partaidetzen ondorioz 2015eko urtarrilaren 1a baino lehen sortutako errenta negatiboak konpentsatzea eta integratzea.

1.Lege honen 49. artikuluaren 1. paragrafoan xedatutako gorabehera, paragrafo horretako a) eta b) idatz-zatietan aipatzen diren eta 2015eko urtarrilaren 1a baino lehen sortu diren saldo negatiboei dagokienez, Finantza-bitartekarien inbertsio-koefizienteei, baliabide propioei eta informazio obligazioei buruzko maiatzaren 25eko 13/1985 Legearen bigarren xedapen gehigarrian ezarritako baldintzetan emandako lehentasunezko partaidetzen edo mendeko zorraren balioen ondoriozko kapital higigarriaren etekinen zatia, edo balio horiek trukatu edo harpidetzeko eta berrerosteko eragiketengatik jasotako balio-transmisioen ondoriozko ondare-galera edo kapital higigarriaren etekin negatiboen zatia konpentsatu ahal izango da b) edo a) idatz-zatietan, hurrenez hurren, aipatzen den saldo positiboarekin.

Konpentsazio horren ondoren, saldoa negatiboa bada, zenbatekoa hurrengo lau urteetan konpentsatu ahal izango da, aurreko lerrokadetan zehaztutako moduan.

2010eko, 2011ko, 2012ko eta 2013ko zerga-aldiei dagokien, goian aipatutako

a) eta b) idatz-zatietan aipatzen den, 2014ko urtarrilaren 1ean konpentsatu gabe dagoen eta paragrafo honen lehen lerrokadan aurreikusitako errentetatik datorren saldo negatiboaren zatia b) edo a) idatz-zatietan, hurrenez hurren, aipatzen den eta 2014ko zerga-aldiaren ondoren agerian geratzen den saldo positiboarekin konpentsatu ahal izango da, betiere Lege honen 49. artikuluaren 1. paragrafoan aurreikusitako lau urteko epea amaitu ez bada.

Paragrafo honen lehen lerrokadan adierazitako errentetatik datorren saldo negatiboaren zatia zein den zehazte aldera, hori zehazteko bestelako errenta batzuk hartu badira aintzat eta saldo negatibo hori gerora partzialki konpentsatu bada, zera ulertuko da, konpentsazioak bestelako errentei dagokien saldoaren zatia hartu zuela eraginpean, lehenik.

2.2014ko zerga-aldian, aurreko 1. paragrafoan aipatu den konpentsazioa egin ostean saldo negatiboa ateratzen bada, horren zenbatekoa Lege honen 48. artikuluaren b) idatz-zatian aurreikusitako errenten saldo positiboarekin konpentsatu ahal izango da, betiere ondare-elementuen transmisioetan agerian geratzen diren ondare-irabaziekin bat datorren saldo positibo horren zenbatekora arte.

Konpentsazio horren ondoren, berriro ere saldoa negatiboa bada, zenbatekoa hurrengo ekitaldietan konpentsatu ahal izango da, aurreko 1. paragrafoan zehaztutako moduan.»

Hiru. Uztailaren 4ko 8/2014 Errege Lege Dekretua indarrean jartzen denetik aurrera ondorioak izateko, berrogeigarren xedapen gehigarria gehitzen da eta hona hemen nola geratzen den idatzita:

«Berrogeigarren xedapen gehigarria. Jarduera profesionalen etekin jakin batzuen gainean kontura egindako atxikipenak eta sarrerak.

Lege honen 101. artikuluaren 5. paragrafoaren a) idatz-zatian xedatutakoa gorabehera, jarduera profesionalen ondoriozko etekinen gainean kontura egindako atxikipenen eta sarreren ehunekoa ehuneko 15 izango da, baldin eta aurreko segidako ekitaldiari dagokion jarduera horien etekin osoen bolumena 15.000 eurotik beherakoa baldin bada eta zergadunak ekitaldi horretan lortu dituen lanaren eta jarduera ekonomikoen etekin osoen baturaren ehuneko 75 baino gehiago osatzen badu.

Aurreko lerrokadan aipatu den atxikipen-tasa aplikatzeko, zergadunek zirkunstantzia hori betetzen dela jakinarazi beharko diote etekinen ordaintzaileari, eta horrek komunikazioa gorde beharko du behar bezala sinatuta.

Ehuneko hori erdira murriztuko da etekinek Lege honen 68.4 artikuluan aurreikusitako kuotan kenketarako eskubidea badute.»

123. artikulua. Martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Toki Ogasunak Arautzen dituen Legearen testu bategina aldatzea.

Martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Toki Ogasunak Arautzen dituen Legearen testu bateginean honako aldaketa hauek egin dira:

Bat. 2014ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, bai eta data horren aurrekoak diren baina preskribatu ez diren zergapeko egitateen kasuan ere, 105. artikuluaren 1. paragrafoari c) idatz-zatia gehitu zaio, eta honela gelditu da idatzita:

«c) Zordunaren edo horren bermatzailearen ohiko etxebizitza ordainean emateagatik pertsona fisikoek egindako transmisioei dagokienez, etxebizitza horren gaineko hipotekadun bermatutako zorrak kitatzeko, zor hori kreditu-erakundeekin edo, modu profesionalean, mailegu edo hipoteka-kredituak emateko jardueran jarduten duen beste edozein erakunderekin egina bada.

Halaber, aurreko baldintzak betetzen dituzten etxebizitzaren transmisioak ere salbuetsita geratuko dira, betiere hipoteka-betearazpen judizial edo notarialetan gertatzen badira.

Salbuespen-eskubidea izateko, etxebizitza besterentzea saihestu ahal izateko unean, zordunak edo transmisioa egin duen bermatzaileak edo familia-unitateko beste kideren batek ez du beste ondasun edo eskubiderik izan behar, ez behintzat hipoteka-zorraren zenbateko osoa kitatzeko adina. Baldintza hori betetzen dela uste izango da. Dena den, geroago besterik egiaztatuko balitz, dagokion zergalikidazioa igorriko da.

Ondorio horietarako, ohiko etxebizitzatzat hartuko da zergaduna erroldatuta egon den etxebizitza, gutxienez, transmisioaren aurreko segidako bi urtean jarraian, edo etxebizitza erosi zuen unetik aurrera, epe hori bi urtetik beherakoa izanez gero.

Familia-unitatea kontzeptuari dagokionez, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko eta sozietateen gaineko zergaren, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren eta ondarearen gaineko zergaren gaineko legeen partezko aldaketari buruzko azaroaren 28ko 35/2006 Legean xedatutakoari jarraituko zaio. Ondorio horietarako, senar-emazteak eta legez erregistratutako izatezko bikotekideak baliokide izango dira.

Salbuespen horri dagokionez, Lege honen 9.2 artikuluan xedatutako ez da aplikatu beharko.».

Bi. Uztailaren 4ko 8/2014 Errege Lege Dekretua indarrean sartzen denetik aurrera ondorioak izateko, 106. artikuluaren 3. paragrafoa ezabatu da.

124. artikulua. Finantza publikoak kontsolidatzeko eta ekonomia-jarduera bultzatzeko tributuen arloko hainbat neurri onartzeko abenduaren 27ko 16/2012 Legea aldatzea.

Lehena.– 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera ondorioak izateko, Finantza publikoak kontsolidatzeko eta ekonomia-jarduera bultzatzeko tributuen arloko hainbat neurri onartzen dituen abenduaren 27ko 16/2012 Legearen 19. artikuluan honako aldaketa hauek egin dira:

Bat. Hona nola geratzen den idatzita bosgarren paragrafoa:

«Bost. Zerga-aldia eta sortzapena.

Zerga-aldia urte naturala izango da.

Hala ere, jarduera Espainiako lurraldean hasten bada, honako hau izango da zerga-aldia: jarduera hasten den egunetik urte naturala amaitzen den egunera arteko tartea.

Dena den, zerga-aldia entitatea edo sukurtsala iraungitzen denean edo haren jarduera Espainiako lurraldean amaitzen duenean amaituko da.

Zerga zerga-aldiaren azkeneko egunean sortuko da.»

Bi. Hona nola geratzen den idatzita zazpigarren paragrafoa:

«Zazpi. Zerga-oinarria.

Honako hau izango da zerga-oinarria: kreditu-erakundeei gordetako balantzeko pasiboaren «Bezeroaren gordailuak» 4. partidari dagokion zerga-aldiaren –aldi horren iraupena gorabehera– urte naturaleko hilabete bakoitzaren amaierako saldoaren –banakako finantza-egoerak barne– batez besteko aritmetikoa egitetik ateratzen den zenbatekoa.

Horretarako, amaierako saldoari 4.1.5, 4.2.5, 4.3.2 eta 4.4.5 partidetan sartutako «Balorazio-doikuntzetako» zenbatekoak kenduko zaizkio.

Paragrafo honetan adierazitako parametroak bat datoz abenduaren 22ko 4/2004 Zirkularraren II. tituluan eta IV. eranskinean definitutakoekin –Espainiako Bankuak kreditu-erakundeei egindako Zirkularra, finantza-informazio publikoaren

eta finantza-egoeren erreserbaren eta ereduen arauei buruzkoa–, bai eta hori ordezten duen araudikoekin ere.

Entitate edo sukurtsal bat iraungitzen denean edo haren jarduera Espainiako lurraldean amaitzen duenean abenduaren 31 baino lehen, eta zerga horri atxikitako gordailuak beste zergadun bati transmititzen badizkio, gordailuen transmisioa eragiketaren urteko urtarrilaren 1etik aurrera kontabilitate-ondorioekin adostuz gero, gordailu horiek eskuratzaileak soilik hartu beharko ditu kontuan, zerga honi dagokionez.»

Hiru. Hona nola geratzen den idatzita zortzigarren paragrafoa:

«Zortzi. Zerga-kuota.

Kuota osoa lortzeko, zerga-oinarriari ehuneko 0,03ko karga-tasa aplikatuko zaio.

Kuota diferentziala lortzeko, kuota osoari egindako konturako ordainketa kenduko zaio.»

Lau. Hona nola geratzen den idatzita bederatzigarren paragrafoa:

«Bederatzi. Autolikidazioa.

Zergadunek autolikidazioa aurkeztu beharko dute zerga-aldiaren hurrengo urteko uztailean, Ogasun eta Herri Administrazioko ministroak zehazten duen tokian eta moduan.

Zergadunek ateratzen den zenbateko hori bereizi egin beharko dute, kargatutako hirugarrenen funtsak jasotzen dituzten sukurtsalak edo egoitza nagusia kokatuta dagoen Autonomia Erkidego bakoitzaren arabera. Era berean, merkaturatze-sistema ez-presentzialen bidez jasotako funtsei dagozkien zenbatekoa bereizi egin beharko dute.»

Bost. Hona nola geratzen den idatzita hamargarren paragrafoa:

«Hamar. Konturako ordainketa egiteko betebeharra.

Zergadunek konturako ordainketaren autolikidazioa, uneko zerga-aldiari dagokiona, aurkeztu beharko dute ekitaldi bakoitzeko uztailean, Ogasun eta Herri Administrazioko ministroak zehazten duen tokian eta moduan; autolikidazioaren zenbatekoa honako hau izango da: aurreko zerga-aldiaren zerga-oinarriari zergatasa aplikatzetik ateratzen den zenbatekoaren % 50.

Aurrekoa gorabehera, 2014ko zerga-aldiari dagokion konturako ordainketa 2014ko abenduan aurkeztuko da eta zenbatekoa honako hau izango da: zazpigarren paragrafoan zergadunaren 2013ko finantza-egoera indibidualei dagokionez bildutako arauen ondoriozko zerga-oinarriari zerga-tasa aplikatzetik ateratzen den zenbatekoaren % 50.

Zergadunek konturako ordainketaren zenbateko hori bereizi egin beharko dute, zenbatekoa zehazteko aintzat hartu diruen hirugarrenen funtsak jasotzen dituzten sukurtsalak edo egoitza nagusia kokatuta dagoen Autonomia Erkidego bakoitzaren arabera. Era berean, merkaturatze-sistema ez-presentzialen bidez jasotako funtsei dagozkien zenbatekoa bereizi egin beharko dute.»

Sei. Hamahirugarren paragrafoari azken paragrafo bat eransten zaio; honela geratzen da idatzita:

«2014ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako zerga-aldiei dagokienez, Autonomia Erkidegoen aldeko konpentsazio-neurriei –8/1980 Lege Organikoaren 6.2 artikuluan oinarrituta ezarritakoei– hurrengo paragrafoan aurreikusitakoari jarraiki Autonomia Erkidegoei banatzen zaien bildutakoaren zenbatekoa kenduko zaie.»

Zazpi. Hamalaugarren paragrafoa erantsi da eta egun hamalaugarrena dena hamabosgarren bihurtuko da; paragrafo berria honela geratuko da:

«Hamalau. Bildutakoaren banaketa.

Bildutako dirua Autonomia Erkidegoei banatuko zaie, zergadunek kargatutako hirugarrenen funtsak jasotzen dituzten sukurtsalen edo egoitza nagusiaren kokapenaren arabera.

Merkaturatze-sistema ez-presentzialen bidez jasotako funtsen ondoriozko bilketa Autonomia Erkidego guztien artean banatuko da, aurreko lerrokadari jarraiki banatutako zenbatekoarekiko proportzioan.

Bildutakoaren zenbatekoa Autonomia Erkidegoen esku jarriko da urtero diruzaintzako eragiketen bitartez; horien prozedura erregelamendu bidez zehaztuko da.»

Bigarrena.– Finantza publikoak kontsolidatzeko eta ekonomia-jarduera bultzatzeko tributuen arloko hainbat neurri onartzeko abenduaren 27ko 16/2012 Legeari xedapen iragankor bakarra gehitu zaio; hona hemen:

«Xedapen iragankorra. Kreditu-erakundeetako gordailuen gaineko zergaren araubide iragankorra, Autonomia Erkidegoei dagokienez.

Autonomia Erkidegoei lagatako tributu bihurtzeko beharrezkoak diren aldaketak –finantza-sisteman– egiten ez diren bitartean, Estatuak kreditu-erakundeetako gordailuen gaineko zergaren zenbatekoa helaraziko die Autonomia Erkidegoei, erakunde-esparru eskudunetan aldez aurreko akordioak eginda, Lege honen 19. artikuluaren hamalaugarren paragrafoan xedatutakoari jarraiki, eta ez da aplikatu beharko nahikotasun globalaren funtsa berrikusteari buruz Araubide erkideko autonomia-erkidegoen eta autonomia-estatutua duten hirien finantzaketa-sistema arautzen duen eta zerga-arau batzuk aldatzen dituen abenduaren 18ko 22/2009 Legearen 21. artikuluan xedatzen dena.»

Lehenengo xedapen gehigarria. Karrera militarrari buruzko azaroaren 19ko 39/2007 Lege Orokorra aldatzea.

Karrera militarrari buruzko azaroaren 19ko 39/2007 Legearen laugarren xedapen iragankorraren 7. paragrafoari b) idatz-zatiari beste lerrokada bat gehitu zaio eta hona hemen nola geratu den:

«Eskala horietako kideei dagokienez, ikastaroa gainditu dutenei edo gainditzen dutenei unibertsitate-mailako ikasketa-mailaren baliokidea onartuko zaie eskala berrietan sartzen diren unetik aurrera.»

Bigarren xedapen gehigarria. Plaza-eskaintza Indar Armatuetako kidego komun eta armadetako kidego espezifikoen ofizialen eta ofizialordeen eskaletan.

1.2014rako Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 22/2013 Legearen 21. artikuluan aurreikusitako ohiko birjarpen-tasaz gain, 2014. urtean beste 200 plazaren deialdia egitea ere baimendu da, Indar Armatuetako kidego komun eta armadetako kidego espezifikoen ofizialen eskaletara zuzenean sartzeko.

2.Beraz, 2014. urtean eskainitako plazen guztizkoa honako hau izango da: abenduaren 23ko 22/2013 Legearen 21. artikuluan aurreikusitako % 10eko ohiko birjarpen-tasari dagozkionak gehi 1. paragrafoan adierazitako eskaintza gehigarria; beraz, Indar Armatuetako kidego komun eta armadetako kidego espezifikoen ofizialen eskaletara zuzenean sartzeko 368 plazaren eta ofizialordeen eskaletara zuzenean sartzeko 32 plazaren deialdia baimendu da, betiere Lege honen II. eranskineko banaketaren arabera.

3.Halaber, 2014. urtean, Indar Armatuetako kidego komun eta armadetako kidego espezifikoen ofizialen eskaletara igoera bidez eta barne-igoera bidez sartzeko 196 plaza

eta ofizialordeen eskaletara sartzeko 886 plaza biltzen dituen deialdia ere baimendu da, betiere Lege honen III. eranskineko banaketaren arabera.

Hirugarren xedapen gehigarria. Plaza-eskaintza troparen eta marinelen eskaletan.

Tropako militar eta marinel izateko plaza-eskaintza behar adinakoa izango da, gehienez ere, 2014rako Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 22/2013 Legearen hamargarren xedapen gehigarrian zehaztutako 79.000 kidetara iristeko.

Plazen ehuneko 9, gehienez ere, atzerritarrak tropako militar eta marinel izateko eskaintzeko aukera baimendu da.

Laugarren xedapen gehigarria. Kidegoan eta eskalan sartzeko plazak.

Indar Armatuetako kidego eta eskaletan sartzeko plazak –IV. eranskinean biltzen direnak– baimendu dira, prestakuntza-prozesua amaitutakoan, baina kidego eta eskala jakin batera sartzen direnen kopuruak ezin izango du gainditu prestakuntza-zentroetan kidego eta eskala horretarako baimendutako sarreren kopurua.

Bosgarren xedapen gehigarria. Zerbitzu-zerrenda iraunkorrean sartzea.

1.Abenduaren 23ko 22/2013 Legearen 21. artikuluan aurreikusitako % 10eko ohiko birjarpen-tasari dagozkion 32 plazaren deialdia egitea baimendu da, militar osagarrientzako zerbitzu-zerrenda iraunkorrean sartzeko (Lege honen V. eranskina) .

2.Abenduaren 23ko 22/2013 Legearen 21. artikuluan aurreikusitako % 10eko ohiko birjarpen-tasari dagozkion 100 plazaren deialdia egitea baimendu da, tropako eta itsas armadako militarrentzako zerbitzu-zerrenda iraunkorrean sartzeko (Lege honen V. eranskina) .

Seigarren xedapen gehigarria. Erreserbista boluntarioak.

Abenduaren 23ko 22/2013 Legearen 21. artikuluan aurreikusitako % 10eko ohiko birjarpen-tasari dagozkion gehienez ere 100 plazaren deialdia egitea baimendu da, erreserbista boluntario izateko (Lege honen VI. eranskina) .

Zazpigarren xedapen gehigarria. Guardi Zibileko ofizialen goi-mailako eskala.

Prestakuntzako irakaskuntza-zentro militarretan zuzenean sartzeko plazen –Lege honen VII. eranskinean agertzen direnak– deialdia egitea baimendu da Guardia Zibileko Ofizialen Goi-mailako Eskalan sartzeko; plaza horiek abenduaren 23ko 22/2013 Legearen

21. artikuluan aurreikusitako % 10eko ohiko birjarpen-tasari dagozkio. Prestakuntza-aldia amaitutakoan, eskala horretan sartzeko plazak eranskin berean agertzen direnak izango dira.

Zortzigarren xedapen gehigarria. Deialdiak.

Defentsako idazkariordeari baimena eman zaio sartzeko hautaketa-prozesuak zehaztuko dituzten deialdiak argitaratzeko.

Bederatzigarren xedapen gehigarria. «120 años de la Primera Exposición de Picasso» ekitaldia.

2014rako Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 22/2013 Legearen berrogeita hemezortzigarren xedapen gehigarriaren Bat paragrafoa aldatu da, honako gertakizun hau aparteko interes publikoko gertakizun izendatzeari dagokionez: «120 años de la Primera Exposición de Picasso. A Coruña, febrero-mayo de 2015»; honela geratu da idatzita:

«Bat. «A Coruña 2015–120 años después» gertakizuna aparteko interes publikoko ekitalditzat hartuko da, Irabazi asmorik gabeko erakundeen zergaaraubideari eta mezenasgoaren zerga-pizgarriei buruzko abenduaren 23ko 49/2002 Legearen 27. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.»

Hamargarren xedapen gehigarria. 2013ko abenduaren 31n Aurrekontuan aplikatu gabe zeuden aurrerakinen 34. atala –«Europar Batasunarekiko Finantza Harremanak»– indarreko aurrekontuan formalizatzea.

2013ko abenduaren 31n Aurrekontuan aplikatu gabe zeuden aurrerakinen 34. atala –«Europar Batasunarekiko Finantza Harremanak»– indarreko aurrekontuan formalizatzea baimendu da; aurrerakin horiek –30.311.369,51 euro– Nazio Errenta Gordina baliabideagatik Europar Batasunari egin beharreko ekarpenak ordaintzeko izan dira. 01 «Erkidegoko Funtsen Zuzendaritza Nagusia. EBarekiko Finantza Harremanak» Zerbitzuaren 943M «Europar Batasunaren Aurrekontu Orokorrerako transferentziak» programako 492 «Europar Batasunari baliabide propioagatik egindako ekarpena, Nazio Errenta Gordinean (NEG) oinarrituta» kontzeptuaren bidez hornitutako kredituari aplikatuko zaizkio aurrerakinak.

Hamaikagarren xedapen gehigarria. Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legea aldatzea.

Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legeari hamalaugarren xedapen gehigarria eransten zaio, eta honela idatzita geratuko da:

«Hamalaugarren xedapen gehigarria. Trenbide Zirkulazioari buruzko Erregelamendua.

1.Trenbide Zirkulazioari buruzko Erregelamenduan, trenek Interes Orokorreko Trenbide Sarean segurtasunez eta eraginkortasunez zirkulatzeko beharrezkoak diren arau eta prozedura operatiboak zehaztuko dira.

2.Ministroen Kontseiluari dagokio Trenbide Zirkulazioari buruzko Erregelamendua onartzea, errege-dekretu bidez, Sustapen Ministerioak proposatuta.

3.Segurtasunaz arduratzen den agintaritzak gomendio teknikoak eman ahal izango ditu trenbidearen sektoreko enpresek eta azpiegituraren administratzaileek Erregelamendua bete dezaten ahalbidetzeko.

4.Trenbide Zirkulazioari buruzko Erregelamendua onartu bitartean, gaur egun arlo horretan aplikagarriak diren xedapenak ezarriko dira.»

Hamabigarren xedapen gehigarria. Lorcan lurrikarak kaltetu zituenentzako laguntzen ordainketa arintzeko, eraitsitako higiezinak berreraikitzeko eta jarduera ekonomikoa bultzatzeko neurriak onartzen dituen martxoaren 30eko 11/2012 Errege Lege Dekretua aldatzea.

Lorcan lurrikarak kaltetu zituenentzako laguntzen ordainketa arintzeko, eraitsitako higiezinak berreraikitzeko eta jarduera ekonomikoa bultzatzeko neurriak onartzen dituen martxoaren 30eko 11/2012 Errege Lege Dekretua aldatu da eta honela geratu da idatzita:

Bat. 2. artikuluari 2. paragrafo berri bat eransten zaio; honako hau dio:

«2. Lorcako Udalak merkatariei eta ekintzaileei laguntzeko udal-azpiegituretan garatu beharreko jardunak finantzatzea, bai eta ezbehar-kasuan ebakuazio-bideak hobetzekoak ere.»

Bi. 5. artikuluaren izenburua eta 5. paragrafoa aldatu dira, eta honela gelditu da idatzita:

«5. artikulua. Lorcako Udalak gauzatu beharreko jardunak eta laguntzak finantzatzea».

«5. Kreditu Ofizialeko Institutuak bi aldeko mailegua sinatuko du Murtziako Eskualdeko Autonomia Erkidegoarekin; maileguaren zenbatekoa 115.000.000 eurokoa izango da, eta zenbatekoa handiagoa ere izan daiteke, behar izanez gero eta, betiere, Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordearekin aldez aurretik akordioa eginez. Maileguaren bitartez honako hauek ordainduko dira:

a) Partzialki finantzatu beharreko laguntzak; gehienez ere 103.000.000 euro izango dira.

b) Lorcako Udalak merkatariei eta ekintzaileei laguntzeko udal-azpiegituretan garatu beharreko jardunak –herriko jarduera ekonomikoa eta soziala berrekuratzeko beharrezkoak direnak– gauzatzea, bai eta ezbehar-kasuan ebakuazio-bideak hobetzekoak ere; gehienez ere 12.000.000 euro izango dira.

Maileguaren finantza-baldintzak Kreditu Ofizialeko Institutuak erabakiko ditu, aldez aurretik Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordearekin akordioa eginez.

Era berean, artikulu honetan aurreikusitako finantzaketa Lorcako Udalaren esku jartzeko baldintzak ere Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeak zehaztuko ditu.

Murtziako Eskualdeko Autonomia Erkidegoak, nolanahi ere, bere ordenamendu juridikoan ezarritako aurrekontu-arauei eta kontrol-arauei jarraitu beharko die laguntzak onartzeko eta ordaintzeko.»

Hamahirugarren xedapen gehigarria. «Lorcako Ondare Kulturala Lehengoratzeko Plan Zuzentzailea»ri aplika dakizkiokeen onura fiskalak.

Bat. «Lorcako Ondare Kulturala Lehengoratzeko Plan Zuzentzailea» aparteko interes publikoko gertaeratzat joko da, irabazi-asmorik gabeko erakundeen zergaaraubideari eta mezenasgorako pizgarri fiskalei buruzko abenduaren 23ko 49/2002 Legearen 27. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

Bi. Gertaera horri laguntzeko programak 2012ko urtarrilaren 1etik 2016ko abenduaren 31ra arte iraungo du.

Hiru. Egindako gastuak programaren helburuekin eta planekin bat datozela egiaztatzeko, aipatutako abenduaren 23ko 49/2002 Legean xedatutakoari jarraituko zaio.

Lau. Gertakaria behar bezala garatuko dela ziurtatzen duten jarduerak dira gauzatu beharrekoak. Organo eskuduna arduratuko da planak eta jarduera zehatzen programak garatzeaz eta gauzatzeaz, aipatu abenduaren 23ko 49/2002 Legean ezarritakoaren arabera.

Bost. Programa honen zerga-onurak abenduaren 23ko 49/2002 Legearen 27.3 artikuluan xedatutako gehienekoak izango dira.

Hamalaugarren xedapen gehigarria. Aire-nabigazioaren Gidaplana.

1.Enairek proposatuta eta lurralde nazional osorako, Sustapen Ministerioak Gidaplan bat onartuko du eta, bertan, aireportu-esparruetatik kanpo kokatu beharreko aire-nabigazioko zerbitzuak emateko beharrezkoak diren instalazioak zeintzuk diren finkatuko da, bai eta aire-nabigazioko sistemaren garapeneta hazkunde-aukerak bermatuko dituzten erreserba-espazioak ere.

Ondorio horietarako, Espainiako aireportuetan aerodromoaren aire-trafikoko zerbitzuak emateko esleitu diren hornitzaileekin kontsulta egingo du Enairek.

2.Plan orokorren eta hiri-antolamenduko gainerako tresnen bitartez, aurreko paragrafoan aipatu diren instalazio eta espazioak sistema orokortzat hartuko dira eta ezin

izango dute bildu Gidaplanean zerbitzu horiek emateko txertatutako aire-nabigazioko sistemaren ustiapenaren eskumenak baliatzean interferentziak edo eragozpenak eragingo dituen zehaztapenik.

Sistema orokor hori planen edo antzeko hirigintza-tresnen bitartez garatuko da, aplikatu beharreko hirigintza-legediaren arabera egokitzat jotako plan edo hirigintzatresnen bitartez, alegia; Enairek egin beharko du plan hori, Gidaplanean jasotako aurreikuspenen arabera, eta aplikatu beharreko hirigintza-legedian xedatutakoari jarraiki izapidetu eta onartuko da.

Gidaplanean bildutako instalazio eta espazioak kokatzen diren lurralde bakoitzean, hirigintza-tresna horiek onartzeko eskudunak diren hirigintza-agintaritzek horien behinbehineko onarpeneko erabakiaren berri emango dio Enaireri eta erakunde horrek hilabeteko epea izango du berari dagozkion gaiei buruzko iritzia emateko; bi agintaritzen artean desadostasunik sortuz gero, kontsultak egiteko sei hilabeteko aldia abiaraziko da eta, epe hori amaitutakoan, dagokion hirigintza-tresnaren edukiari buruzko akordiorik esanbidez hartu ez bada, espedientea Ministroen Kontseilura igorriko da eta Kontseiluak egin beharko du txostena, loteslea izango dena.

3.Hala badagokio, Gidaplanean zehaztutako sistema orokorraren barruan aerodromoaren aire-trafikoko zerbitzuak emateko esleitu den hornitzaileak edo Enairek egindako obrak dagokion hirigintza-antolamendurako tresnaren araberakoak izango dira. Betekizun hori egiaztatzeko hirigintza-arloko administrazio eskudunak txostena eman beharko du obra horien gainean; ulertuko da txosten hori aldekoa dela, baldin eta agiriak jaso direnetik hilabete igaro ondoren txostenik ez bada esanbidez eman. 2. paragrafoan aipatzen den tresna onartzen ez den kasuetan, egiten diren obra guztiak Sustapen Ministerioak onartutako Gidaplanaren araberakoak izango dira.

Gidaplanean aurreikusitako espazio eta instalazioetan egiten diren obrak –eraikuntzaobra berriak, konpontzaileak eta kontserbaziokoak– interes orokorreko obra publikoak diren heinean, ez dira egongo Toki Araubidearen Oinarriak arautzeari buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 84.1.b) artikuluan udalen prebentzio-ondoreetarako aipatu kontrolegintzen mende.

Hamabosgarren xedapen gehigarria. Aena S.A. sozietateak kudeatzen duen sarean sartutako interes orokorreko aireportuak.

II.tituluko I. kapituluan aurreikusitakoaren ondorioetarako, Aena, S.A. sozietateak kudeatzen duen interes orokorreko aireportuen sarean sartuta dauden aireportuak izango dira uztailaren 19ko 1150/2011 Errege Dekretuaren eranskineko zerrendan agertzen direnak; 1150/2011 Errege Dekretuaren bitartez, aireportu zibilak kalifikatzeari buruzko azaroaren 27ko 2858/1981 Errege Dekretua aldatzen da.

Sustapen Ministerioko titularraren Agindu bidez, Aena, S.A. sozietateak kudeatzen duen interes orokorreko aireportuen sarean sartuta dauden aireportuen zerrenda aldatu ahal izango da, 22. artikuluan aurreikusitako baimenen ondorioz gertatzen diren aldaketen arabera, sareari dagozkion interes ekonomiko orokorreko helburuak betetzearren eta Aena, S.A. sozietateak kudeatzen dituen interes orokorreko aireportuen kalifikazioarekin lotutako eginkizunak baliatuta.

Aena, S.A. sozietateak kudeatzen duen interes orokorreko aireportuen sarean sartuta dauden aireportuen zerrenda aldatu ahal izango da interes orokorreko aireportuen kalifikazioarekin lotutako eskumenak betearazten dituen Aginduan.

Trafiko zibilari zabalik dauden aire-baseei dagokienez, Aireportuak Arautzeko Dokumentuan (DORA) honako datu hauek bilduko dira: Aena, S.A. sozietateak trafiko zibilari zabalik dauden aire-baseen ustiapenagatik jasotzen dituen diru-sarrerak, eta ustiapen horren ondorioz egin beharreko gastu edo inbertsioak, betiere Aire Segurtasunari buruzko uztailaren 7ko 21/2003 Legearen 4 bis artikuluan eta Aire-base batek eta aireportu batek batera erabiltzen dituzten aerodromoen eta trafiko zibilari zabalik dauden aire-baseen araubideari buruzko uztailaren 7ko 1167/1995 Errege Dekretuan aurreikusitakoaren arabera Defentsa Ministerioarekin erabakitzen diren baldintzetan.

Hamaseigarren xedapen gehigarria. Gutxieneko zerbitzuak.

Azpiegitura horietan lan-gatazka edo enpresa-absentismoa sortuz gero, Sustapen Ministerioak erabakiko du zer gutxieneko zerbitzu diren derrigorrezkoak interes orokorreko aireportuetan aire-garraiorako beharrezkoak diren aireportu-zerbitzuak emateko. Aena, S.A. sozietatearen interes orokorreko aireportuen sareari dagokionez, interes orokorreko zerbitzu ekonomiko den aldetik, gutxieneko zerbitzuak zehazteko garaian, eska dakizkiokeen helburu eta betebeharrak betetzen direla bermatuko da.

Hamazazpigarren xedapen gehigarria. Aena, S.A. sozietatearen aurrekontua eta urte anitzeko jardun-programa.

Aena, S.A. sozietateak, azaroaren 26ko 47/2003 Legean –Aurrekontuen Lege Orokorrean– aurreikusitakoaren arabera egiten dituen ustiapeneko eta kapitaleko aurrekontuen eta urte anitzeko jardun-programaren aurreikuspenak Aireportuak Arautzeko Dokumentuaren (DORA) araberakoak izango dira.

Hemezortzigarren xedapen gehigarria. Enaireren araubide juridikoa, baliabide propio instrumentala den aldetik.

1.Enaire enpresa-entitate publikoa Estatuko Administrazio Orokorraren eta haren mendeko botere esleitzaileen zerbitzu tekniko eta baliabide propio instrumentaltzat hartuko da, aireportuen arloan esleitzen zaizkion jarduera edo zerbitzu guztiak egiteko.

Horren arabera, Estatuko Administrazio Orokorrak eta haren mendeko botere esleitzaileek esleitzen dizkioten lan, zerbitzu, azterlan, proiektu, asistentzia tekniko eta jardun guztiak egin behar ditu nahitaez Enairek, xedapen honetan xedatutako moduan eta xedapen honetan aurreikusi ez diren alderdiei dagokienez, agindu-emaileak xedatutakoari jarraiki.

2.Enaireren bitartez egindako lan, zerbitzu, azterlan, proiektu eta gainerako jardunengatik ordaindu beharreko zenbatekoa zehazteko garaian, Sustapeneko idazkariordearen ebazpen bidez onartutako tarifak aplikatuko dira. Tarifa horiek gauzatzekostuen arabera kalkulatuko dira.

3.Xedapen honen 1. paragrafoan aipatzen diren arloei dagokienez, Enairek ezin izango du Estatuko Administrazio Orokorrak eta haren mendeko botere esleitzaileek (betiere Enaire botere horien baliabide propio izanik) deitutako kontratu-esleipenerako prozeduretan parte hartu. Hala ere, lizitatzailerik aurkezten ez denean, Enaireri agindu ahal izango zaio lizitazio publikoaren gai den jarduera gauzatzea.

4.Xedapen honen 1. paragrafoan aipatzen diren jarduerak mandatu bidez gauzatzea Enaireri dagokio, dela bere baliabide pertsonal eta teknikoak baliatuta, dela behar adina kontratu esleituta, enpresa-entitate publikoari aplikatu beharreko kontratuei buruzko araudiari jarraiki.

Hemeretzigarren xedapen gehigarria. Enaireren gobernu-organoak.

1.Gobernuak Enaire Enpresa Entitate Publikoaren Estatutua onartzen duen bitartean, Inbertsioa sustatu eta enplegua sortzeko zerga-, laneta liberalizazio-arloko jarduketei buruzko abenduaren 3ko 13/2010 Errege Lege Dekretuan bildutako aurreikuspenetara egokituta betiere, gobernueta kudeaketa-organoen erregulazioa honako hau izango da.

2.Entitatearen gobernu-organoak Administrazio Kontseilua eta kontseilu horretako presidentea izango dira; Azpiegitura, Garraio eta Etxebizitzako estatu-idazkariak beteko du presidente-kargu hori.

3.Kudeaketa-organoak, aldiz, zuzendari nagusia eta Administrazio Kontseiluak entitatearen zuzendaritza-egitura onartzean halakotzat izendatzen dituen gainerakoak izango dira, Aeropuertos Españoles y Navegación Aérea erakunde publikoaren Estatutua onartzen duen ekainaren 14ko 905/1991 Errege Dekretu bidez onartutako Estatutuaren

18. artikuluaren b) idatz-zatian aurreikusitakoaren arabera.

4.Administrazio Kontseiluko buru Azpiegitura, Garraio eta Etxebizitzako estatuidazkaria izango da.

5.Presidenteak honako eginkizun hauek izango ditu:

a) Enpresa-entitate publikoaren eta haren Administrazio Kontseiluaren ordezkari

izatea.

b) Administrazio Kontseiluaren bileren deialdia egitea, bileretan lehendakari gisa jardutea eta bilerak amaitzea, bilerako eztabaidak bideratzea eta bileretako berdinketak erabakitzea kalitateko botoarekin.

c) Estatutua betetzen dela eta Administrazio Kontseiluak hartutako erabakiak betearazten direla zaintzea.

d) Enpresa-entitate publikoari esleitutako helburuak betetzen direla zaintzea, Sustapen Ministerioak finkatutako jarduteko jarraibideei jarraiki.

e) Zuzendari nagusiaren izendapena proposatzea Administrazio Kontseiluari.

f) Zuzendaritzako kideak izendatzea eta banatzea.

6.Aena, S.A. sozietatearen akzioak besterentzeko prozesua zuzenduko duen Batzordea eratuko da, betearazpen-eskumenak dituela eta honako hauekin osatuta: Administrazio Kontseiluko kideen artetik, Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioa, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa eta Gobernuko presidentearen Bulego Ekonomikoa ordezkatzen dutenak. Kontseiluko kide ez den ordezko bat ere izenda daiteke; Administrazio Kontseiluko presidenteak zuzenduko du eta idazkariak ahotsa bai baina botorik ez du izango. Batzordearen saioetara beste pertsona batzuk ere joan ahal izango dira, baldin eta Batzordeak erabaki eta presidenteak deitu baditu; ahotsa izango dute baina botorik ez. Batzordeak berak ezarriko du bere jarduteko araubidea.

7.Aurreko paragrafoetan xedatutakoari kontra egiten ez dioten alderdiei dagokienez, Aena Enpresa Entitate Publikoaren Estatutuak jarraituko du indarrean; Estatutu hori Aeropuertos Españoles y Navegación Aérea erakunde publikoaren Estatutua onartzen duen ekainaren 14ko 905/1991 Errege Dekretu bidez onartu zen.

8.Aurreko paragrafoetan bildutako estatutu-xedapenak aldatu ahal izango dira Enpresa Entitate Publikoaren Estatutua onartzen duen erregelamendu-mailako arauaren bidez.

Hogeigarren xedapen gehigarria. Erregistro Zibilari buruzko uztailaren 21eko 20/2011 Legea indarrean sartzearen luzapena.

Uztailaren 4ko 8/2014 Errege Lege Dekretua argitaratzen den egunean uztailaren 21eko 20/2011 Legetik indarrean sartu gabe dagoen zatia 2015eko uztailaren 15ean jarriko da indarrean.

Hogeita batgarren xedapen gehigarria. Erregistro Zibila eramatea.

Erregistro Zibilari buruzko uztailaren 21eko 20/2011 Lege osoa indarrean sartzen denetik aurrera, Erregistro Zibila Merkataritza Erregistroaren bulegoak une bakoitzean euren kargu dituzten Jabetza eta Merkataritza Erregistratzaileen esku egongo da, lurraldeeskumenaren arabera. Bulego horiei Erregistro Zibilaren eta Merkataritza Erregistroaren Bulego esango zaie.

Hogeita bigarren xedapen gehigarria. Zerbitzu publikoaren doakotasuna.

Erregistro Zibilari buruzko uztailaren 21eko 20/2011 Lege osoa indarrean sartzen denetik aurrera, Erregistro Zibilaren zerbitzu publikoak doan izaten jarraituko du, inolako salbuespenik gabe.

Hogeita hirugarren xedapen gehigarria. Erregistro Zibilari buruzko uztailaren 21eko 20/2011 Legearen beste aldaketa batzuk.

Gobernuak, ahalik eta epe motzenean, Erregistro Zibilari buruzko uztailaren 21eko 20/2011 Legean egin beharreko aldaketak egitea sustatuko du Erregistro Zibila Merkataritza Erregistroaren bulegoak une bakoitzean euren kargu dituzten Jabetza eta Merkataritza Erregistratzaileek eramateko, honako hauek barnean hartuta: Erregistro Zibilean sartu beharreko egintzak eta ekintzak erregistratzeko eskumen-arauak eta egun Erregistro Zibilean jarduten duten Justizia Administrazioaren zerbitzupeko langileen araubidea.

Hogeita laugarren xedapen gehigarria. Erregistro Zibilaren Bulegoetan sistema eta aplikazio informatikoak bateratzea.

1.Erregistro Zibilaren Bulego guztietan, Kontsularrak ere barne hartuta, sistema informatiko bakarra eta aplikazio bera erabiliko da; 2015eko uztailaren 15a baino lehen martxan egongo da eta Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak onartuko ditu.

Sistema eta aplikazio horrek segurtasuneko gehieneko mailak bete beharko ditu, bai eta abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutako gainerako betekizunak, Segurtasunaren eta Elkarreragingarritasunaren Eskema Nazionalak eta aplikatu beharreko gainerako segurtasun-arauak ere, datuen isilpekotasuna, osotasuna, eskuragarritasuna, trazabilitatea eta autentikotasuna aintzat hartuta.

2.Erregistro Zibila eta haren komunikazio-sarea formatu elektronikoan eramateko aplikazioa eta sistema informatiko bakarra sortzea, mantentzea, gerora kudeatzea eta horren segurtasuna xede dituen kontratazioa, bai eta Justiziako ministroaren agindu bidez zehazten diren bestelako erregistro eta zerbitzuetakoa ere –betiere erregistro eta zerbitzu horien antolakuntza eta zuzendaritza Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren eskumen izanik–, xedapen honen bidez sortzen den Zuzenbide Publikoko Korporazioak egingo du. Uztailaren 4ko 8/2014 Errege Lege Dekretua argitaratu eta segidako hiru hilabeteren barruan, Korporazio horrek Erregistro Zibilaren eta aipaturiko erregistro eta zerbitzuen kudeaketa integratua eta osoa egiteko beharrezkoa den sistema informatikoarekin lotutako kontratuak egingo ditu, eta geroago, sistema eguneratzeko edo egokitzeko egin beharreko kontratazioak ere egin beharko ditu.

Dena den, Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak honako mandatu hauek ezarriko dizkio «Ingeniería de Sistemas para la Defensa de España, S.A.» enpresa publikoari edo Justizia Ministerioak erabakitzen duen beste administrazio-unitate edo baliabide propio bati:

a) Espedientea abiaraztea eta kontratua arautuko duten administrazio-klausula zehatzen agiria eta baldintza tekniko zehatzen agiria prestatzea.

b) Kontratistak hautatzea eta kontratuak esleitzea.

c) Proiektuaren jarraipena egitea eta gainbegiratzea.

Xedapen honetan aipatzen den Zuzenbide Publikoko Korporazioak oso-osorik ordainduko du prezioa, bai eta dagozkion zerbitzu iraunkorrak ematearen ondoriozkoa ere.

Xedapen honen ondorioetarako, Erregistro Zibilak eta Merkataritzako Erregistroak eramateko ardura une bakoitzean duten erregistratzaileak Zuzenbide Publikoko Korporazio horretan sartuko dira, hau da, sistemaren eta geroko kudeaketaren, mantentzearen, kontserbazioaren eta eguneratzearen kontratazioa egin behar duen Korporazioan; Korporazio horrek nortasun juridiko propioa eta erabateko gaitasun juridikoa izango ditu bere helburuak betetzeko eta, horretarako, bere ondare bereizia administratuko du. Ondorio horietarako, erregistratzaileek jasotzen dituzten zergak Korporazioaren sorrerak eta kudeaketak eragindako gastuen zuzeneko estalduraren eraginpean egongo dira, bulegoen funtzionamenduko eta kontserbazioko gastu orokorren

barruan. Xedapen honetan aipatzen den Korporazioaren egitura eta organoak erregelamendu bidez zehaztuko dira, bai eta Korporazioan sartutako erregistratzaileek berau behar bezala zaintzeko beharrezkoak diren kuotak ordaintzeko egin beharreko ekarpenen araubidea ere, betiere gastu horiek erregistratzaileen artean banatzeko printzipioan oinarrituta, bakoitzak egindako erregistro-eragiketen kopuruaren araberako proportzioan.

Hogeita bosgarren xedapen gehigarria. Auzitegi eta Epaitegien eginkizunak Erregistro Zibilaren arloan.

Legeari jarraiki, Merkataritza Erregistroaren bulegoak une bakoitzean euren kargu dituzten Jabetza eta Merkataritza Erregistratzaileek Erregistro Zibilaren arloko eginkizunak euren gain hartzen dituzten arte, idazpenak egiteko, ziurtagiriak egiteko eta, oro har, Erregistro Zibilean egin beharreko gainerako jardunak egiteko eskumena ordura arte Erregistro Zibilaren arduradun zirenei egokituko zaie, edo idazkariei, ziurtatzeko ahalmena eskuordetu ostean. Hori guztia Erregistro Zibilari buruzko 1957ko ekainaren 8ko Legeari jarraiki egingo da, egun zerbitzu horiek ematen dituzten bulegoetan.

Hogeita seigarren xedapen gehigarria. Gizarte Segurantzaren kotizazioan hobaria unibertsitateko eta lanbide-heziketako ikasleek curriculum-praktikak atzerrian egiteagatik.

Unibertsitateko eta lanbide-heziketako ikasleek atzerrian egiten dituzten curriculumpraktikak, Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean txertatzeko ondorioetarako, besteren konturako langileen parekotzat hartuko dira Gizarte Segurantzaren sistema eguneratu, egokitu eta modernizatzeari buruzko abuztuaren 1eko 27/2011 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz; Lege hori Prestakuntzaprogrametan parte hartzen dutenak Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartzeko baldintzak arautzen dituen urriaren 24ko 1493/2011 Errege Dekretu bidez garatu zen. Halaber, 2014ko abuztuaren 1etik aurrera Gizarte Segurantzaren kotizazioan ehuneko ehuneko hobaria izango dute.

Hogeita zazpigarren xedapen gehigarria. Zerga-betebeharrak egunean izateko baldintza betetzen dela egiaztatzea Gizarte Segurantzako kuotetako murrizketen eta hobarien onuradun izateko.

Hori ezarrita dutenen kasuan, Gizarte Segurantzako kuotetako murrizketen eta hobarien onuradun izateko zerga-betebeharrak egunean izateko baldintza betetzat hartzearren eta horiek jasotzeko eskubideari eustearren, horretarako eskuduna den organoak bide telematikoz egindako espedientea aurkeztu beharko da. Ziurtagiri horrek sei hilabeteko indarraldia izango du eta, ondorio guztietarako, baldintza hori epe horretan betetzat hartuko da egindako ziurtagiria positiboa baldin bada.

Lehenengo xedapen iragankorra. Ordainsariaren kontu-likidazioa 2014ko bigarren ordainsari-epean, garraioko, birgasifikazio-plantetako, oinarrizko biltegiratzeetako eta banaketako jarduerentzat.

63.1eta 64.1 artikuluetan aipatutako 2014ko bigarren epe arautzaileko ordainsariak onartu arte, bigarren epeko ordainsarien likidazioetan behin-behinean aintzat hartu beharko diren kantitateak abenduaren 27ko IET/2446/2013 Aginduan biltzen den ordainsariaren zati proportzionala izango dira, garraio-enpresa, birgasifikazio-planta, oinarrizko biltegiratze eta banaketako enpresa bakoitzerako.

Bigarren aldiko ordainsariei dagozkien ministro-aginduak onartu ostean, eurak aplikatzearen ondoriozko ordainketa-betebeharrak edo, hala badagokio, kobrantzaeskubideak likidatuko dira, aginduak onartu ostean Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak egingo duen hurrengo likidazioaren kontura. Zenbatekook sistemaren sarrera

edo kostu likidagarritzat hartuko dira, gas-sistemaren kostuak likidatzeko prozeduran aurreikusitako ondorioetarako.

Bigarren xedapen iragankorra. Birgasifikazio-plantek autokontsumorako behar duten operazio-gasa.

Aldi baterako 2017ko abenduaren 31ra arte, eskuratutako guztizko zenbatekoaren ehuneko jakin bat autokontsumorako operazio-gas moduan onartuko da. Instalazio bakoitzerako azkenean onartzen diren zenbatekoak Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bidez finkatuko dira eta gas-sistemaren kostu likidagarritzat hartuko dira.

Azkenean onartutako zenbateko hori autokontsumorako eskuratutako gasaren guztizkoaren gainean aplikatzen den hurrengo urteko ehunekoari dagokio, Energiaren Estatu Idazkaritzaren Ebazpen bidez erabakitako prozeduraren arabera:

2014 2015 2016 2017

Onartutako autokontsumorako gasaren aldi baterakoa . . %100

%90

%50

%20

Hirugarren xedapen iragankorra. Erreferentzia-sistema geodesikoa aplikatzea.

Lege honen 67.Bat artikuluan eta Meategiei buruzko uztailaren 21eko 22/1973 Legearen hirurogeita hamaseigarren bigarren eta hirugarren lerrokadetan –idazkera berrian– xedatutakoa 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko da. Ordura arte, meatzaritza-eskubideak emateko, erreferentziako elipsoidea honako hau izango da: Hayford-en nazioartekoa (Madril, 1924) , datum europarra (Postdam, 1950) eta Greenwicheko meridianoa longitudeen jatorritzat. Universal Transversal Mercator (UTM) proiekzioa eta nazioarteko ordu-zonen banaketa hartuko dira aintzat. Hidrokarburoen jabari publikoko eskubideen kasuan, uztailaren 30eko 2362/1976 Errege Dekretu bidez onartutako 1974ko ekainaren 27ko Hidrokarburoen ikerketa eta ustiapenari buruzko Legearen Erregelamenduaren 16.3.2 artikuluan xedatutakoa beteko da, Hidrokarburoen Sektoreko urriaren 7ko 34/1998 Legeari kontra egiten ez dion alderdietan, betiere Lege hau indarrean sartu aurretik indarrean dauden idazketetan.

Laugarren xedapen iragankorra. Tarifei buruzko arau iragankorrak, Aireportuak Arautzeko lehen Dokumentua (DORA) aplikatu arte.

1.Lege hau indarrean jartzen denean, Aena, S.A. sozietatearen aireportu-tarifen zenbatekoa uztailaren 7ko 21/2003 Legearen 68. artikuluan eta 72-90 artikuluetan –biak barne– ezarritakoa izango da. Tarifak eguneratzeari dagokionez, Aireportuak Arautzeko lehen Dokumentua aplikatu arte xedapen honetan aurreikusitakoaren araberakoa izango da.

2.Tarifak eguneratzen direnean interes orokorreko arrazoiengatik aurreikusitako hobariak aintzat hartu beharko dira; eguneratze hori Aire Segurtasunari buruzko uztailaren 7ko 21/2003 Legearen 98. artikuluan aurreikusitako kontsulta-prozedurari jarraiki egingo da, uztailaren 7ko 21/2003 Lege horren 92. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta seigarren xedapen iragankorraren 1. paragrafoan finkatutako aireportu-tarifen zenbatekoak handitzeko gehieneko mugak aplikatuta. Ondorio horietarako, interes orokorreko hobaritzat hartuko dira uztailaren 7ko 21/2003 Legean, aplikatu beharreko gainerako legeetan, eta Lege honen 32. artikuluan aipatzen den Aginduan xedatzen direnak.

Kontsulta-prozeduran, aldeek Lege honen 35. artikuluan aurreikusitako informazioa eman beharko diote elkarri, nahitaez.

3.Ondare-prestazio publikoak aldatzeko edo eguneratzeko proposamena jasotakoan, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak gardentasuneta kontsultaprozedura gainbegiratuko du, eta 2. paragrafoan aurreikusitakoa betetzen dela ere bai.

Era berean, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak proposamen hori justifikatuta ote dagoen egiaztatu beharko du, gidaplanetan bildutako aurreikuspenen, trafikoaurreikuspenen, aireportuetako konpainia erabiltzaileen eskakizun eta beharren, eta kalitate-estandar egokien arabera; halaber, diskriminaziorik ezaren, objektibotasunaren eta gardentasunaren irizpideei jarraitzen ote dien eta sarearen jasangarritasuna bermatzen ote duen ere egiaztatu beharko du, hori guztia ofizioz eta, hala badagokio, erabiltzaileak ordezkatzen dituzten elkarteek aurkezten dituzten errekurtsoen ebazpenean.

Goiko lerrokadan xedatutakoaren ondorioetarako, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak beharrezko informazio guztia eta, bereziki, 3. paragrafoan aipatzen den informazioa eskura izango du, bai eta egin ahal izan diren zerbitzuen mailari buruzko akordioak ere.

Proposamena onartzen ez bada, Aire Segurtasunari buruzko uztailaren 7ko 21/2003 Legearen 98. artikuluan jasotzen den prozedura bete ez duelako, aireportu-kudeatzaileari epe bat emango zaio, hautemandako hutsuneak konpon ditzan. Epe hori igarotzean hutsuneak konpondu ez baditu, edo proposamena ez onartu izanaren baldintzak mantentzen badira, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak 2. paragrafoan xedatutakoa aplikatzearen ondoriozko tarifa-aldaketaren proposamena igorriko dio organo eskudunari, behar bezala justifikatuta eta identifikatutako irregulartasunak azalduz, hark dagokion lege-aurreproiektuan txerta dezan.

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak, aireportu-kudeatzaileak aireportutarifak aldatzeko edo eguneratzeko aurkeztutako proposamenak 2. paragrafoan aurreikusitakora egokitzen diren gainbegiratzean, irizpide horiekin bat datozen aireportukudeatzailearen proposamenak igorriko dizkio organo eskudunari, dagokion legeaurreproiektuan txerta ditzan.

Bestela, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak berrikusitako tarifa-aldaketaren berri emango dio aireportu-kudeatzaileari edo, hala badagokio, proposamenak aurreko lerrokadan xedatutakoa betetzea bermatzeko jarraitu beharreko irizpideak azalduko dizkio, bai eta irizpide horien araberako proposamen berria zer epetan aurkeztu behar duen ere. Aireportu-kudeatzailearen jakinarazpena jaso ondoren, edota horretarako emandako epean jakinarazpenik jaso ez bada, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak dagokion tarifa-aldaketa berrikusia igorriko dio organo eskudunari, dagokion lege-aurreproiektuan txerta dezan. Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren proposamenean, modu argian eta zehatzean adieraziko dira Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak proposaturiko tarifa-aldaketa eta aireportu-kudeatzailearen ikuspuntua.

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak proposamenari buruzko erabakia hartzeko gehienez lau hilabeteko epea izango du, eta erabaki horren berri Aena, S.A. sozietateari, erabiltzaileak ordezkatzen dituzten elkarte edo erakundeei eta organo eskudunari helaraziko die, dagokion lege-aurreproiektuan txerta dezan.

4.Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko Legea urtero egiten denez, Aena, S.A. sozietatearen aireportu-tarifak urtez urte aldatu edo eguneratu ahal izango dira.

Nolanahi ere, Aena, S.A. sozietatearen tarifak eguneratzeari edo aldatzeari buruz Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak egindako proposamena dagokion legeproiektuan txertatuko du Sustapen Ministerioak, zorrozki.

Lege-proiektu horren izapidetze parlamentarioan, Aena, S.A. sozietateak aurkeztu diren zuzenketen –bere tarifak eguneratzeko edo aldatzeko prozesua eraginpean hartzen duten zuzenketen– jarraipena egingo du, eta erabiltzaileak ordezkatzen dituzten elkarteei nahiz Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari horien guztien berri emango die.

Bosgarren xedapen iragankorra. Aireportuak Arautzeko lehen Dokumentua (DORA) .

1.Lege hau indarrean sartu eta gehienez ere hiru urteko epean jarri beharko du indarrean Aireportuak Arautzeko onartzen den lehen Dokumentuak (DORA) .

2.Aireportuak Arautzeko lehen Dokumentua (DORA) aplikatzen den hasierako bi ekitaldietan, aireportu-tarifak aplikatzen hasi aurreko urterako finkatutakoak izango dira, soilik bidaiari bakoitzeko urteko gehieneko diru-sarrerara (IMAP) egokituta.

Seigarren xedapen iragankorra. 2015-2025 aldirako efizientzia-baldintzak ezartzea.

1.Aireportuak Arautzeko Dokumentuetan (DORA) 2015., 2016., 2017., 2018., 2019., 2020., 2021., 2022., 2023., 2024. eta 2025. urteetarako bidaiari bakoitzeko urteko gehieneko diru sarreraren (IMAP) balioak definitu behar izanez gero, eta bidaiari bakoitzeko urteko gehieneko diru-sarrera (IMAP) kalkulatzeko metodologia aplikatzearen ondorioz honako taula honetan biltzen diren hazkundeak baino handiagoak aterako balira:

Urtea

2015

2016

2017

2018

2019

2020

2021

2022

2023

2024

2025

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

%0

%0

%0

%0

%0

%0

%0

%0

%0

%0

%0

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Aplikatu beharreko gehieneko hazkundea ehuneko horiek aplikatzearen ondoriozkoa izango da, xedapen honetan esanbidez adierazitako salbuespenak salbuespen. Muga horiek aplikatuko dira, halaber, urte horietan bidaiari bakoitzeko urteko gehieneko dirusarrera doitua (IMAAJ) kalkulatzean ere. Aireportuak Arautzeko lehen Dokumentuaren (DORA) aurreko ekitaldietarako, tarifen zenbatekoei ere igoeraren gehieneko hazkunde horiek aplikatuko zaizkie.

2.Lehen DORAk honako arau hauek bete beharko ditu:

a) Aldiaren urteko batez besteko inbertsioaren gehieneko maila 450 milioi euro izango da, eta ezin izango da atalase hori gainditu, atzeraezinezko eta aurreikusi ezinezko arau-aldaketengatik ez bada, eta betiere arau-aldaketa horiek Espainiak nahitaez bete beharreko erkidegoko eta nazioarteko araudia aplikatzean Errege Dekretu bidez edo legemailako arau baten bitartez eskatzen badira.

b) Lehen DORAren indarraldian metatutako defizita gehi aurreko urteetakoa ezin izango da, inolaz ere, bigarren DORAra eraman.

c) Ezohiko moduan, Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeak eta Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren Politika Ekonomikoko Zuzendaritza Nagusiak aldez aurretik txostena egin ostean, Ministroen Kontseiluak 1. paragrafoan aurreikusitakoa baino bidaiari bakoitzeko gehieneko diru-sarreren igoera handiagoa baimendu ahal izango du, Erabaki bidez, honako kasu hauetakoren bat betez gero:

i.Espainiak nahitaez bete beharreko erkidegoko eta nazioarteko araudia aplikatzean, Errege Dekretu bidez edo lege-mailako arau baten bitartez eskatzen diren arau-aldaketen ondorioz, lehen DORAren indarraldian 450 milioi euro baino gehiagoko inbertsioak baimendu behar izanez gero, atzeraezinezko edo aurreikusi ezinezko moduan.

Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeak aldez aurretik txostena egin ostean, Ministroen Kontseiluak inbertsioak aipatutako atalase horren gainetik handitzea komeni ote den ebaluatuko du, aurreko lerrokadako irizpideei jarraiki.

ii.Operadorearen kontroletik kanpoko eta arau-egileak behar bezala onartutako kostuen aurreikusi ezinezko bilakaera ezin baldin bada konpentsatu edo arindu 1. paragrafoan aurreikusitako bidaiari bakoitzeko gehieneko diru-sarreren igoera bermatzeko efizientzia-neurrien bitartez, Aireportuak Arautzeko Dokumentuan aurreikusitako estandarrak arriskuan jarri gabe.

VIII. eranskinean zehaztutako P indizea % 1etik gorakoa baldin bada urtero-urtero, beste kostu-partida batzuk berrikusi beharko dira, ekonomiaren arloko efizientziaren eta kudeaketa egokiaren printzipioari jarraiki. Salbuespenezko arrazoiengatik, 1. paragrafoan jasotako diru-sarreren gehieneko igoera ezin bada bermatu efizientzia-neurrien bitartez, Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeak aldez aurretik txostena egin ostean, Ministroen Kontseiluak bidaiari bakoitzeko gehieneko diru-sarrerak 1. paragrafoan aurreikusitakoa baino gehiago handitu behar ote diren aztertuko du.

Interes orokorreko arrazoiak –jarduera ekonomikoaren bilakaera, esaterako– direlaeta, Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeak aldez aurretik txostena egin

ostean, Ministroen Kontseiluak zera erabaki dezake, goiko idatz-zatietan zerrendatutako gertakarien inpaktuaren zati bat operadoreak bere gain hartzea.

3.Bigarren DORAren indarraldian, 2. paragrafoan aurreikusitako arau berdinak egongo dira indarrean, baina honako berezitasun hauekin:

a) 450 milioi eurotik gorako inbertsioak baimendu ahal izango dira, 2. paragrafoaren

a) idatz-zatian aurreikusitakoez gain, Ministroen Kontseiluak zehaztutako salbuespenezko beste arrazoi batzuengatik.

b) Ezin izango da erabaki diru-sarrerak handitzeko beharra eragiten duten ezusteko eta baimendutako aldaketen inpaktua Aena sozietateak partzialki bere gain hartzea.

c) Bigarren DORAren indarraldian metatutako defizita ezin izango da, inolaz ere, hurrengo bosturtekora eraman.

4.2025. urtera arte, araututako kostuak (amortizazioak eta kapital-kostuak sartu gabe) Lege honen VIII. eranskinean zehaztutako trafiko-unitateekin zatituta ateratzen den ratioak ezin izango du gainditu ratio horrek 2014. urtean erregistratutako balioa.

5.Baldin eta taulan adierazitako aldian formula hori aplikatuz ateratzen den urtesariren baten emaitza txikiagoa bada ezarritako gehieneko zenbatekoak baino, gehieneko zenbateko horiek aplikatu ahal izango dira Aena S.A. sozietateak ordura arte sorrarazitako defizitak berreskuratzeko.

Zazpigarren xedapen iragankorra. Kutxa bikoitza arian-arian aplikatzeko araubidea, 2015eko hasieratik 2018ko amaierara bitarte.

Seigarren xedapen iragankorrean xedatutakoa alde batera utzi gabe, 2015etik aurrera eta lau urteko aldi batez, bosturtekoaren Beharrezko Sarrera Arautuak eskuratzeko orduan, VIII. eranskinaren 6. paragrafoan deskribatzen diren urteko beharrezko sarrera arautuen formula horren emaitzari terminalen arautu gabeko prezio pribatuekin lotutako jarduerek sortutako ustiapen-gastuak eta kapital-kostua gehituko zaizkio; halaber, terminal horien ondoriozko arautu gabeko prezio pribatuei dagozkien diru-sarrerak ere kenduko dira. Biak K koefiziente zuzentzailearen eraginpean daude; jarraian zehaztu dugu koefiziente hori, aplikazio-urtearen arabera:

K koefiziente zuzentzailea

2015

2016

2017

2018

 

 

 

 

%60

%40

%20

%0

 

 

 

 

Nazioarteko garapeneko eta hedapeneko jarduerek eragindako diru-sarrera, gastu, inbertsio eta gainerako partidak ez dira aintzat hartuko kutxa bikoitza arian-arian aplikatzearen ondorioetarako, eta ez dira kontuan izango, halaber, bosturtekoaren beharrezko sarrera arautuak eskuratzeko garaian.

Zortzigarren xedapen iragankorra. Kargagatiko ondare-prestazio publikoak.

Lege honen bitartez Aire Segurtasunari buruzko uztailaren 7ko 21/2003 Legearen 68.2.i) artikuluan eta 79-81 artikuluetan –biak barne– egindako aldaketak indarrean jarri aurretik sortutako kargagatiko ondare-prestazio publikoen kobrantza Lege horren 69. artikuluan aurreikusitakoaren arabera egingo da.

Bederatzigarren xedapen iragankorra. Aireportuen Koordinaziorako Komiteei dagozkien arau iragankorrak.

1.Lege hau indarrean sartu eta segidako 15 egunetan, Aena S.A. sozietatearen Administrazio Kontseiluak izendatutako Komiteko idazkariak, Aireportu Koordinaziorako

Komiteen antolamendua eta funtzionamendua arautzen duen abenduaren 20ko 697/2013 Errege Dekretuan aurreikusitakoari jarraiki, honako hauek eskatuko ditu:

a) Garraioko idazkari nagusiari, Sustapen Ministerioaren ordezkari izango den kidea eta haren ordezkoa izendatzea.

b) Aena, S.A. sozietatearen Administrazio Kontseiluari, Komitean sozietatearen ordezkari izango diren bi kideak izendatzea edo berrestea, osaera berriari jarraiki, bai eta horien ordezkoak ere, eta idazkari nor izango den ere identifikatu beharko du.

c) Autonomia Erkidegoko edo Autonomia Estatutua duen Hiriko Gobernuaren ordezkariari, erakunde horren ordezkaria eta haren ordezkoa izendatzea.

d) Autonomia Erkidego edo Autonomia Estatutua duen Hiri bakoitzari, ekonomiaren eta gizartearen arloko elkarte adierazgarrien ordezkari izango den bigarren kidea izendatzea.

2.Koordinaziorako Komiteetako kide berriak izendatzeko eskudunak diren organoek

1.paragrafoan aipatzen den errekerimendua bete beharko dute, jasotzen dutenetik hilabete bateko epean.

3.2. paragrafoan aurreikusitako epea igarota, izendatutako kide berriak Komitean txertatuko dira: Aena, S.A. sozietateak horretarako izendatu duen kidea izango da Komiteko idazkari, eta Aena, S.A. sozietatearen Administrazio Kontseiluak izendatutakoen artetik, Lege hau indarrean sartu aurretik berretsi gabeko kideak edo kideek kargua utzi beharko dute.

Epe horretan Aena, S.A. sozietateak ez badu izendatzen idazkari izan behar duen kidea, aldi baterako, ordura arte eginkizun hori bete duen kideak jardungo du halakotzat.

Kide berriren bat epez kanpo izendatzen bada ere, horrek ez du eragotziko epearen barruan izendatu direnak Komitean txertatzea eta gainerakoak izendatu ahala txertatuko dira.

Hamargarren xedapen iragankorra. Aireportuak sailkatzeari buruzko arau iragankorrak, Aena, S.A. sozietatearen aireportu-tarifak aplikatzearen ondorioetarako.

32. artikuluan aurreikusitako aireportuak sailkatzeko Agindua Sustapen Ministerioko titularrak eman arte, Aena, S.A. sozietatearen aireportu-tarifak Aire Segurtasunari buruzko uztailaren 7ko 21/2003 Legearen 73. artikuluan aurreikusitako sailkapenaren arabera aplikatuko dira.

Hamaikagarren xedapen iragankorra. Aireportu-eginkizunei buruzko arau iragankorrak.

Aena, S.A. sozietateak bere gain hartu ez dituen aireportu-arloko eginkizunak Enaire enpresa-entitate publikoak egingo ditu oraindik ere, aldi baterako, beste organo bati esleitu bitartean.

Hamabigarren xedapen iragankorra. Fitxategi informatikoa egiaztatzearekin lotutako arau iragankorrak, Itsas Konpainiei ordaindu beharreko likidazioei dagokienez.

2013rako Estatuaren Aurrekontu Orokorren abenduaren 27ko 17/2012 Legearen hirugarren xedapen gehigarriaren hamabigarren paragrafoan –Azpiegitura eta garraioen erreformari eta beste neurri batzuei buruzko urtarrilaren 24ko 1/2014 Errege Lege Dekretu bidez gehitu zen– aipatzen diren betebeharrak 2014ko uztailaren 1etik aurrera eskatu ahal izango dira.

Xedapen indargabetzailea.

1.Indargabeturik gelditzen dira Lege honetan xedatutakoaren kontra dauden edo kontra egiten dioten maila bereko edo beheragoko arauak.

2.Espresuki indargabetuta gelditzen dira:

a) Ekainaren 5eko TAS/1622/2007 Aginduaren II. kapitulua, enplegu autonomoa sustatzeko programarako diru-laguntzak ematea arautzen duena.

b) Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Lan-arloko Arau-hausteei eta Zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 18.2.f) artikulua.

c) Hegazkintza zibilaren arloko ahalmenak Defentsa Ministerioaren eta Garraio eta Komunikazio Ministerioaren artean banatzen eta finkatzen dituen apirilaren 27ko 12/1978 Errege Lege Dekretua.

d) Uztailaren 30eko 2362/1976 Errege Dekretu bidez onartutako 1974ko ekainaren 27ko Hidrokarburoen ikerketa eta ustiapenari buruzko Legearen Erregelamenduaren

16.3.2artikulua.

e) Abuztuaren 25eko 2875/1978 Errege Dekretu bidez onartutako Meategiaren Araubiderako Erregelamendu Orokorraren 99.1. artikuluko bigarren lerrokada.

f) Hidrokarburoen Sektoreko urriaren 7ko 34/1998 Legearen laugarren xedapen iragankorra.

g) Hidrokarburoen sektorea liberalizatzeko, egiturazko erreformak ezartzeko eta lehiakortasuna areagotzeko neurriak onartzen dituen urriaren 1eko 15/1999 Errege Lege Dekretuaren 5. eta 6. artikuluak.

Azken xedapenetako lehena. Eskumen-titulua.

1.Merkataritza txikizkariaren antolamenduari buruzko urtarrilaren 15eko 7/1996 Legearen 6. artikuluaren 1., 2. eta 3. paragrafoei emandako idazketa berria Konstituzioaren 149.1.13 artikuluan xedatutakoaren arabera eman da; artikulu horrek Estatuari esleitzen dio «jarduera ekonomikoaren plangintza orokorraren oinarrien eta koordinazioaren» gaineko eskumena.

2.6. artikuluaren 4. eta 5. paragrafoei emandako idazketa berria Konstituzioaren 149.1.18 artikuluan eta 149.1.13 artikuluan xedatutakoaren arabera eman da; 149.1.18 artikuluak Estatuari esleitzen dio «administrazio-prozedura erkidearen» gaineko eskumena, eta 149.1.13 artikuluak, aldiz, Estatuari esleitzen dio «jarduera ekonomikoaren plangintza orokorraren oinarrien eta koordinazioaren» gaineko eskumena.

3.Lege honen 4., 5. eta 7. artikuluak Konstituzioaren 149.1.13 artikuluaren babesean eman dira; artikulu horrek Estatuari esleitzen dio «jarduera ekonomikoaren plangintza orokorraren oinarrien eta koordinazioaren» gaineko eskumena.

4.Lege honen II. tituluaren I. eta II. kapituluetan aurreikusitakoa Estatuaren eskumen esklusiboak baliatuta eman da; hain zuzen ere, interes orokorreko aireportuen, aireespazioaren kontrolaren, aire-zirkulazio eta -garraioaren arloko eskumen esklusiboak, interes orokorreko portu eta merkataritza-ontzidiei dagokienez, Konstituzioaren 149.1.20 artikuluaren arabera. Hala ere:

a) Martxoaren 30eko 11/2012 Errege Lege Dekretuaren aldaketa eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala sortzeko ekainaren 4ko 3/2013 Legea eraginpean hartzen duten aldaketak Estatuaren eskumen esklusiboak baliatuta eman dira; hain zuzen ere, jarduera ekonomikoaren plangintza orokorraren oinarrien eta koordinazioaren arloko eskumen esklusiboak, Konstituzioaren 149.1.13 artikuluaren arabera.

b) Trenbide Sektoreari buruzko Legearen aldaketa Estatuaren eskumen esklusiboak baliatuta eman da; hain zuzen ere, Autonomia Erkidego bat baino gehiagoren lurraldetik dabiltzan trenbide eta lehorreko garraioen arloko eskumen esklusiboak, Konstituzioaren 149.1.21 artikuluaren arabera.

5.III. titulua Konstituzioaren 149.1.13 eta 149.1.25 artikuluen babespean eman da; artikulu horiek jarduera ekonomikoaren plangintza orokorraren oinarriak ezartzeko eta koordinazioa egiteko, eta meatzeen eta energiaren erregimenaren oinarriak zehazteko eskumen esklusiboa esleitzen diote Estatuari, hurrenez hurren.

6.IV. tituluan aurreikusitakoa Konstituzioaren 149.1.7, 149.1.13 eta 149.1.17 artikuluetan xedatutakoaren babespean eman da; horiek eskumen esklusiboa ematen

diote Estatuari arlo hauetako gaien gainean, hurrenez hurren: lan-legegintza –horri kalterik egin gabe, Autonomia Erkidegoetako organoen ardura izan daiteke lege horiek betearaztea–, jarduera ekonomikoaren plangintza orokorraren oinarriak ezarri eta koordinazioa egitea, eta Gizarte Segurantzaren oinarrizko legeria eta araubide ekonomikoa –horri kalterik egin gabe, Autonomia Erkidegoek betearaz ditzakete haren zerbitzuak–.

7.V. tituluan aurreikusitakoa Konstituzioaren 149.1.14 artikuluan xedatutakoaren babespean eman da; artikulu horretan, Espainiako Estatuari esleitzen zaio Ogasun Nagusiaren arloko eskumena.

8.Lege honen 20-25 xedapen gehigarriak Espainiako Konstituzioaren 149.1.8 artikuluaren babespean eman dira; artikulu horrek Estatuari esleitzen dio erregistro eta agerkari publikoak antolatzeko eskumen esklusiboa.

9.Errege Lege Dekretu honen 1-8 xedapen gehigarriak Espainiako Konstituzioaren 149.1.4 artikuluaren babespean eman dira; artikulu horrek Estatuari esleitzen dio Defentsa eta Indar Armatuen arloko eskumen esklusiboa.

10.I. tituluaren III. kapitulua Konstituzioaren 149.1 artikuluaren.6, 11. eta 13. paragrafoetan xedatutakoaren babespean eman da.

Azken xedapenetako bigarrena. Arauak onartzeko gaikuntza.

1.Gobernuari eta ministerio-departamentu guztietako titularrei, bakoitzari bere eskumen-eremuan, ahalmena eman zaie Lege honetan xedatutakoa garatu eta betearazteko beharrezkoak diren xedapenak eman eta neurriak hartzeko.

2.Gobernuak erregelamendu bidez zehaztuko du urrutiko kontrol bidez pilotatutako aireontzi zibilei aplikatu beharreko araubide juridikoa, bai eta aireontzi horiek egindako operazio eta jarduerei aplikatu beharrekoa ere.

Erregelamendu-arau hori indarrean jartzen denean, 50. artikuluaren edukia indarrik gabe geratuko da.

3.Gobernuari ahalmena eman zaio Errege Dekretu bat onartzeko; hain zuzen ere, Lege honen bidez onartutako erreferentziako sistema geodesikoaren aldaketaren eraginpeko meatzaritza-eskubideak kudeatzeko prozedura finkatuko duen Errege Dekretua, Espainiako lurralde osoan aplikatu beharrekoa.

4.Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioan Europako Gizarte Funtsa administratzeko eskumenak esleituta dituen Zuzendaritza Nagusiaren titularrari ahalmena eman zaio, bere eskumen-eremuan, Lege honetan xedatutakoa aplikatzeko beharrezkoak diren xedapen guztiak emateko, bai eta berau garatzeko beharrezkoak diren formulario eta ereduak prestatzeko ere.

5.Aire Segurtasunaren Estatuko Agentziak eta Hegazkintza Zibileko Zuzendaritza Nagusiak, bakoitzak bere eskumen-eremuan, Lege hau aplikatzeko beharrezkoak diren ebazpen guztiak eman ahal izango dituzte, bai eta horiek betetzea ahalbidetzeko betetzeko moduko bitartekoak, gida-materiala edo bestelako ebazpenak ere.

6.Gobernuari ahalmena eman zaio Espainiako lurralde osoan aplikatu beharreko Errege Dekretu bidez prozedura bat onartzeko; hain zuzen ere, Espainian erreferentzia ofizialeko sistema geodesikoa arautzen duen uztailaren 27ko 1071/2007 Errege Dekretu bidez onartutako erreferentziako sistema geodesikoaren aldaketaren eraginpeko meatzaritza-eskubideak eta hidrokarburoen jabari publikoko eskubideak kudeatzeko prozedura.

7.Gobernuari ahalmena eman zaio Errege Dekretu bidez honako betebehar hau ezartzeko: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Energia-efizientziari buruzko 2012ko urriaren 25eko 2012/27/EB Zuzentarauaren transposizioaren ondorioz, lehendik dauden eraikinetan beroaren, hotzaren eta ur bero sanitarioaren kontsumoak kontabilizatzeko betebeharra; Zuzentarau horren bitartez 2009/125/EE eta 2010/30/EB Zuzentarauak aldatu dira eta 2004/8/EE eta 2006/32/EE Zuzentarauak indargabetu.

Azken xedapenetako hirugarrena. Erkidegoko Zuzenbidea txertatzea.

V. tituluko IV. kapituluaren bitartez, Espainiako zuzenbidean partzialki txertatu da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Energia-efizientziari buruzko 2012ko urriaren 25eko 2012/27/EB Zuzentaraua, 2009/125/EE eta 2010/30/EB Zuzentarauak aldatzen dituena, eta 2004/8/EE eta 2006/32/EE Zuzentarauak baliogabetzen dituena.

Azken xedapenetako laugarrena. Erregelamenduzko xedapenak aldatzea.

1.Lege honek aldatu dituen erregelamenduetako zehaztapenak ageri diren arauari dagokion erregelamendu-mailako arauen bitartez aldatu ahal izango dira.

2.Halaber, Gobernuari ahalmena eman zaio Lege honen 63. eta 64. artikuluak, X. eranskina (banaketa-jardueraren ordainsaria kalkulatzeko metodologia) eta XI. eranskina (garraioko, birgasifikazioko eta oinarrizko biltegiratzeko jardueren ordainsaria kalkulatzeko metodologia) aldatzeko, eta Industria, Energia eta Turismoko ministroari, aldiz, aurreko horien guztien edukia garatzeko.

Azken xedapenetako bosgarrena. Indarrean sartzea.

1.Lege hau indarrean jarriko da «Estatuko Aldizkari Ofizialean» argitaratzen den egunean.

2.Aire Segurtasunari buruzko uztailaren 7ko 21/2003 Legearen 92., 98. eta 100. artikuluak indarrean egongo dira Aireportuak Arautzeko lehen Dokumentua (DORA) aplikatzen hasten den arte; horretarako, egun horretan «Estatuko Aldizkari Ofizialean» argitaratuko da dokumentu hori, Azpiegitura, Garraio eta Etxebizitzako estatu-idazkariaren ebazpen bidez.

3.Aire Segurtasunari buruzko uztailaren 7ko 21/2003 Legearen 73. artikuluak indarrean jarraituko du Lege honen 32.3 artikuluan aurreikusitako Sustapen Ministerioko titularraren Agindua aplikatzen hasten den arte.

Horrenbestez,

Lege hau betetzeko eta betearazteko agintzen diet espainiar guztiei, norbanakoei eta agintariei.

Madrilen, 2014ko urriaren 15ean.

FELIPE ERREGEA

Gobernuko presidentea,

MARIANO RAJOY BREY

I. ERANSKINA

100.000 biztanletik gorako udalerrien artetik, 2013. urtean 600.000 lagunetik gorako hotel-okupazioa izan zuten edo itsas bidaia turistikoetan gutxienez 400.000 bidaiari baino gehiago izan zituzten udalerriak zehaztea, 2014an turista asko

biltzen diren eremuak izendatzeko

 

 

 

 

Itsas bidaia

 

Biztanle kop.

Hoteletako ostatu-gauen

turistikoetako

 

kop.2013an

bidaiari kop.

 

(*)

 

(**)

 

2013an

 

 

 

 

 

 

 

(***)

 

 

 

 

 

Gijón

275.274

623.943

 

14.291

Coruña

245.923

744.596

 

156.890

Oviedo

 

 

 

 

225.089

709.606

 

 

Jerez de la Frontera

211.670

601.444

 

 

 

 

Almería

192.697

641.073

 

16.972

Donostia

186.500

1.070.409

 

 

Santander

177.123

698.249

 

16.747

Salamanca

149.528

953.502

 

 

Marbella

142.018

2.463.457

 

 

León

130.601

613.480

 

 

 

 

 

 

 

Iturriak:

*EIN. Udal Errolda. 2013.

**EIN. Hotel Okupazioaren Inkesta. 2013.

***Sustapen Ministerioa, Estatuko Portuak. 2013

 

 

II. ERANSKINA

 

 

ZUZENEKO SARBIDEA

 

 

1.

Karrerako militarrak

 

 

 

Ofizialen eskalak

 

Lurreko Armada

Kidego Orokorra (a)

182

 

Intendentzia Kidegoa

6

 

Ingeniari Politeknikoen Kidegoa

3

Itsas Armada

Kidego Orokorra (a)

40

 

Itsas Infanteriako Kidegoa (a)

9

 

Intendentzia Kidegoa

3

 

Ingeniarien Kidegoa

4

Aireko Armada

Kidego Orokorra (b)

49

 

Intendentzia Kidegoa

3

 

Ingeniarien Kidegoa

4

Kidego komunak

Kidego Juridiko Militarra

4

 

Esku-hartzeen Kidego Militarra

3

 

Osasun Kidego Militarra (c)

38

 

Musika Militarren Kidegoa (n)

1

Ofizialen eskalak, guztira

 

 

349

 

 

Eskala teknikoak

 

Lurreko Armada

Ingeniari Politeknikoen Kidegoa

2

Aireko Armada

Ingeniarien Kidegoa

2

Eskala teknikoak, guztira

 

 

4

 

Ofizial Erizainen Eskala

 

Kidego Komunak

Osasun Kidego Militarra

12

Ofizial Erizainen Eskala, guztira

 

12

 

Ofizialordeen Eskalak

 

Lurreko Armada

Kidego Orokorra (s)

14

Itsas Armada

Kidego Orokorra (s)

5

 

Itsas Infanteria (s)

2

Aireko Armada

Kidego Orokorra (s)

7

Kidego Komunak

Musika Militarren Kidegoa (d)

4

Ofizialordeen eskalak, guztira

 

32

Karrerako militarrak, guztira

 

397

 

2.

Militar Osagarriak

 

Kidego Komunak

Osasun Kidego Militarreko Ofizialen Eskala (e)

3

Militar Osagarriak, guztira

 

 

3

Zuzeneko sarbidea, guztira

 

400

III. ERANSKINA

Sustapena (f)

Ofizialen eskalak

Karrerako

Militar Osagarriak

Tropako eta Itsas

Gu

militarrak

(h)

Armadako militarra

 

(g)

(i)

 

 

 

 

Lurreko Armada

 

 

 

 

Orokorra (j)

23

22

23

 

ntzia Kidegoa

2

3

2

 

ri Politeknikoen Kidegoa

3

1

1

 

Itsas Armada

 

 

 

 

Orokorra (k)

6

6

6

 

fanteriako Kidegoa (l)

2

2

2

 

ntzia Kidegoa

2

4

1

 

rien Kidegoa

3

2

1

 

Aireko Armada

 

 

 

 

Orokorra (m)

6

6

7

 

ntzia Kidegoa

2

2

2

 

rien Kidegoa

1

1

1

 

Kidego komunak

 

 

 

 

Juridiko Militarra

2

1

1

 

artzeen Kidego Militarra

2

1

1

 

n Kidego Militarra (p)

7

4

5

 

Militarren Kidegoa (q)

1

 

1

 

alen eskalak, guztira

62

55

54

1

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Karrerako Militarrak

Militar Osagarriak

Tropako eta Itsas

 

Eskala teknikoak

Armadako militarra

Gu

 

(g)

(h)

(i)

 

 

 

 

 

Lurreko Armada

 

 

 

 

ri Politeknikoen Kidegoa

4

2

3

 

Itsas Armada

 

 

 

 

rien Kidegoa

1

2

1

 

Aireko Armada

 

 

 

 

rien Kidegoa

2

2

1

 

la teknikoak, guztira

7

6

5

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Karrerako Militarrak

Militar Osagarriak

Tropako eta Itsas

 

Ofizial Erizainen Eskala

Armadako militarra

Gu

 

(g)

(h)

(i)

 

 

 

 

 

Kidego komunak

 

 

 

 

n Kidego Militarra

1

5

1

 

al Erizainen Eskala, guztira

1

5

1

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Tropako eta Itsas

 

 

 

Ofizialordeen Eskalak

Armadako militarra

 

 

 

 

(o)

 

 

 

Lurreko Armada

 

 

 

 

Orokorra

495

 

 

 

Itsas Armada

 

 

 

 

Orokorra

140

 

 

 

fanteria

21

 

 

 

Aireko Armada

 

 

 

 

Orokorra (r)

219

 

 

 

Kidego Komunak

 

 

 

 

Militarren Kidegoa

11

 

 

 

alordeak, guztira

886

 

 

 

 

 

 

 

 

Sustapena, guztira

10

IV. ERANSKINA

 

Kidegoan eta eskalan sartzeko plazak

 

Karrerako militarrak

1399

Militar osagarriak

3

Guztira

1402

V. ERANSKINA

 

Zerbitzu-zerrenda iraunkorrean sartzeko plazak

 

Militar Osagarriak

32

Tropako eta Itsas Armadako militarrak

100

VI. ERANSKINA

 

Erreserbista boluntario izateko plazak

 

Indar Armatu guztietarako

100

VII. ERANSKINA

 

Guardia Zibila

 

Ofizialen goi-mailako eskala

 

Zuzeneko sarbidea prestakuntzako irakaskuntza-zentro militarrean (a)

70

Eskalan sartzea

65

arrak:

Plaza horietan ez da beharrezkoa aldez aurretik unibertsitateko titulazioa izatea.

Aireko Armadaren Kidego Orokorrari esleitutako 49 plazei dagokienez, 44 plazetan ez da behar aldez aurretik unibertsitateko titulazioa izatea eta gainerako 5 plazetan bai, Karrera militarrari b ren 19ko 39/2007 Legearen 57.1 artikuluan eta Indar Armatuetan sartu zein sustatzeari, eta prestaku untza antolatzeari buruzko urtarrilaren 15eko 35/2010 Errege Dekretuaren laugarren xedapen iragank uan aurreikusitakoaren arabera. Kupoetako batean bete gabe geratzen diren plazak besteari gehituko

38 plaza horietatik, 15 Medikuntzako oinarrizko espezialitaterako eskainiko dira, zuzeneko sarbi eta aldez aurretik unibertsitateko titulazioa izan beharrik gabe, Indar armatuetako kideen eskubi harrei buruzko uztailaren 27ko 9/2011 Lege Organikoaren azken xedapenetatik bosgar usitakoaren arabera; lege organiko horren bitartez Karrera militarrari buruzko azaroaren 19ko 3 en seigarren xedapen gehigarria aldatzen da. Dagokion deialdian, eskuratutako kredituekin eskainik zenbat izango diren zehaztuko da, Indar Armatuetan sartu zein sustatzeari, eta prestakuntzaren irakas zeari buruzko urtarrilaren 15eko 35/2010 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian xedatu

Errege Dekretu hori uztailaren 27ko 1141/2012 Errege Dekretu bidez aldatu zen. Aldez sitateko titulazioa izatea eskatzen duten Medikuntzako oinarrizko espezialitatean sartzeko, gehienez tu ahal izango dira espezialitate mediko-kirurgikoa baten eskakizunarekin.

Betetzen ez diren plazak kidego eta eskala berean eskaintzen diren sustapen-plazei gehituko zaizk Medikuntzako oinarrizko espezialitaterako plazak; horietako bat espezialitate mediko-kirurgi unarekin eskainiko da. Plaza horietan nazionalak eta atzerritarrak aurkeztu ahal izango dira, ari buruzko azaroaren 19ko 39/2007 Legearen seigarren xedapen gehigarriaren 2. puntuan xedatu Lege hori aldatu egin da Indar armatuetako kideen eskubide eta betebeharrei buruzko uztailaren 27ko rganikoaren azken xedapenetatik bosgarrenaren bigarren puntuaren bitartez. Bete gabeko plazak Militarraren eskalan Medikuntzako oinarrizko espezializazioko titulazioa eskatzen duten zuzeneko sar zen diren plazei gehituko zaizkie.

Hiru izaera militarretako bakoitza duten langileei eskaintzen zaizkien plazetatik bete gabe geratzen ko bi izaerak dituztenei eskainiko zaizkie. Beste izaera batzuetatik datozen eskatzaileak baldin ba sun-ordena honako hau izango da: lehenik karrerako militarrak, bigarrenik tropako eta itsas arm ak, hirugarrenik eskala-aldaketarako militar osagarriak eta laugarrenik kidego-aldaketarako militar osa tza hori egin aurretik, militar osagarrien bi sustapen-moduen arteko plaza-metaketa egin behar da.

Militarrari eskainitako plazen kasuan, aldez aurreko titulaziorik eskatzen ez den Medikuntzako oin alitatean, metaketari aplikatu beharreko arauak deialdi espezifikoan zehaztuko dira.

Karrerako militar diren ofizial eta ofizialordeentzat, 17/1999 Legearen militar osagarriak izan ezik, ari buruzko azaroaren 19ko 39/2007 Legearen 62. artikuluan ezarritako baldintzetan. Armaden et riaren Kidego Orokorretan, eskainiko diren plazak eskala aldatzeko sustapen-modurako izango dira.

17/1999 Legearen militar osagarrien kidego-aldaketarako sustapenerako eta eskala-aldaketarako enerako, eta 39/2007 Legearen militar osagarrien eskala-aldaketarako, Karrera militarrari buruzko az 9/2007 Legearen bosgarren xedapen iragankorraren 4. puntuan, 62. artikuluaren 5. puntuan et etan sartu zein sustatzeari buruzko Erregelamenduaren hirugarren xedapen iragankorraren 4. p ako baldintzetan. Plaza horien kasuan, eskala aldatzeko sustapenak izango du lehentasuna. arako sustapenerako eskaini eta bete gabe geratutako plazak, kasuan kasu, kidego-aldak takoei gehituko zaizkie, eta alderantziz.

Tropako eta itsas armadako militarrentzat, Karrera militarrari buruzko azaroaren 19ko 39/2007 Legea an ezarritako baldintzetan.

Karrerako militarrei eskainitako 23 plazetatik eta tropako eta itsas armadako militarrentzat eskainit tik 4 eta 4, hurrenez hurren, gordeko dira Indar Armatuetan sartu zein sustatzeari, eta prestaku untza antolatzeari buruzko urtarrilaren 15eko 35/2010 Errege Dekretuaren laugarren xedapen iragank ako baldintzetan, aldez aurretik unibertsitateko titulazioa eskatzen duten Eskala aldatzeko sust onez. Betetzen ez badira, aldez aurretik unibertsitateko titulazioa eskatzen duten eta eskaintzen diren s aldez aurretik unibertsitateko titulazioa eskatzen ez duten sustapeneko plazei gehituko zaizk tziz.

Karrerako militarrei eskainitako 6 plazetatik eta tropako eta itsas armadako militarrentzat eskain tik 2 eta 2, hurrenez hurren, gordeko dira Indar Armatuetan sartu zein sustatzeari, eta prestaku untza antolatzeari buruzko urtarrilaren 15eko 35/2010 Errege Dekretuaren laugarren xedapen iragank ako baldintzetan, aldez aurretik unibertsitateko titulazioa eskatzen duten Eskala aldatzeko sust onez. Betetzen ez badira, aldez aurretik unibertsitateko titulazioa eskatzen duten eta eskaintzen diren s aldez aurretik unibertsitateko titulazioa eskatzen ez duten sustapeneko plazei gehituko zaizk tziz.

Karrerako militarrei eskainitako 2 plazetatik eta tropako eta itsas armadako militarrentzat eskain tik 1 eta 1, hurrenez hurren, gordeko dira Indar Armatuetan sartu zein sustatzeari, eta prestaku untza antolatzeari buruzko urtarrilaren 15eko 35/2010 Errege Dekretuaren laugarren xedapen iragank ako baldintzetan, aldez aurretik unibertsitateko titulazioa eskatzen duten Eskala aldatzeko sust onez. Betetzen ez badira, aldez aurretik unibertsitateko titulazioa eskatzen duten eta eskaintzen diren s aldez aurretik unibertsitateko titulazioa eskatzen ez duten sustapeneko plazei gehituko zaizk tziz.

Karrerako militarrei eskainitako 6 plazetatik eta tropako eta itsas armadako militarrentzat eskain tik 2 eta 2, hurrenez hurren, gordeko dira Indar Armatuetan sartu zein sustatzeari, eta prestaku untza antolatzeari buruzko urtarrilaren 15eko 35/2010 Errege Dekretuaren laugarren xedapen iragank ako baldintzetan, aldez aurretik unibertsitateko titulazioa eskatzen duten Eskala aldatzeko sust onez. Betetzen ez badira, aldez aurretik unibertsitateko titulazioa eskatzen duten eta eskaintzen diren s aldez aurretik unibertsitateko titulazioa eskatzen ez duten sustapeneko plazei gehituko zaizk tziz.

Zuzendaritza oinarrizko espezialitaterako.

Tropako eta itsas armadako militarrentzat, Karrera militarrari buruzko azaroaren 19ko 39/2007 Le ikuluan eta Tropari eta Marinelei buruzko apirilaren 24ko 8/2006 Legearen 15. artikuluan ez zetan.

16 plaza horietatik, 10 Medikuntzako oinarrizko espezialitaterako eskainiko dira, unibertsitateko titu en ez duen sarbidearen bidez, Indar armatuetako kideen eskubide eta betebeharrei buruzko uztailare Lege Organikoaren azken xedapenetatik bosgarrenean aurreikusitakoaren arabera; lege organiko Karrera militarrari buruzko azaroaren 19ko 39/2007 Legearen seigarren xedapen gehigarria aldatz on deialdian, eskuratutako kredituekin eskainiko diren plazak zenbat izango diren zehaztuko da etan sartu zein sustatzeari, eta prestakuntzaren irakaskuntza antolatzeari buruzko urtarrilaren 15eko 3 Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian xedatutakoari jarraiki; Errege Dekretu hori uztailare 012 Errege Dekretu bidez aldatu zen.

Eskaintzen diren bi plazetatik bat instrumentistaren oinarrizko espezialitaterako izango da, Musika Mi ko ofizialordeentzat gordetakoa, Karrera militarrari buruzko azaroaren 19ko 39/2007 Legearen 62.2 art takoari jarraiki. Bestea Zuzendaritzako oinarrizko espezialitaterako izango da, eta ofizialordeek eta t s armadako militarrek egin ahal izango dute eskaera.

Aireko Armadaren Kidego Orokorrari esleitutako 219 plazetatik 10 gordeko dira Indar Armatuetan sa eari, eta prestakuntzaren irakaskuntza antolatzeari buruzko urtarrilaren 15eko 35/2010 Errege Dekre kuluaren 6. puntuko b) paragrafoan ezarritako baldintzetan; gordetako horietatik bete gabe geratzen urretik Goi-mailako teknikariaren titulaziorik eskatu gabe eskaintzen diren plazei gehituko zaizkie.

Goi-mailako teknikariaren titulazioa aldez aurretik izatea eskatzen ez duten plazak.

Sustapenaren edo barne-sustapenaren bidez betetzen ez diren plazak ezin izango zaizkie gehitu, ino ko militarren zuzeneko sarbideko plazei. Dagozkien deialdietan eta soilik sustapen-kasuetarako, ge pezifikoak ezarri ahal izango dira, betiere sartzeko modu bakoitzaren barruan eta sustapen bidez sart n artean.

VIII. ERANSKINA

t urterako Aireportuak Arautzeko Dokumentuan (DORA) bidaiari bakoitzeko urteko gehieneko

sarrera doituak zehazteko metodologia

Aena S.A. sozietateak ondare-prestazio publikoengatik eskuratu ahal izango duen bidaiari bakoitzeko rrera mugatua egongo da DORA dokumentuan biltzen diren bost urteetako bakoitzean. Muga horri eko urteko gehieneko diru-sarrera (IMAP) esaten zaio eta, t urterako, aurreko urteko IMAPari (t-1) alda o bat aplikatuta kalkulatuko da, honako formula honen arabera:

akuntza-ehuneko hori bi osagaiz osatuta dago:

P osagaia: prezioak eguneratzeko indizea da; indize horren helburua zera da, operadorearen ko uta, operadorearen kontroletik kanpo dauden baina bere jardueran eragiten duten inputen prezioaren ntzek operadorearen kostuen oinarrian zenbateko eragina izango duten jakitea, ekonomia-efizientzia a-kudeaketa egokiaren printzipioei jarraiki.

sagaiaren balioa positiboa edo negatiboa izan daiteke eta ez da DORA dokumentuan zehazten, osagai ekoa urtero zehazten baita hurrengo urterako tarifak finkatzeko prozesuan.

na den, P indizea kalkulatzeko mekanismoa erregelamendu bidez zehaztuko da eta DORA dokum

.Nolanahi ere, indarreko legeriari jarraiki, sektore publikoak erabakitzen dituen balio mone spenetan aplikatu beharreko araubideari atxikiko zaio. Indize horrek ezin izango du prezioen ezein i edo horrelakorik biltzen duen ezein formulari lotuta egon.

X osagaia: operadorearen kostuen oinarriak izaten dituen gorakada edo beherakada guztiak bildu operadorearen jarduerarekin lotura duten faktore espezifikoek eragindakoak badira, eta DORA doku o garaian operadoreak aurreikusteko modukoak izanik, arau-egileak behar bezala onartzen baditu. alioa positiboa edo negatiboa izan daiteke, eta bosturtekoaren urte bakoitzerako zenbateko bera iza ea ez bezala, DORA dokumentuan zehaztuko da.

Muga hori bidaiari bakoitzeko urteko batez besteko diru-sarreraren sare osorako gehieneko balio ba da, oinarrizko aireportu-zerbitzuen kontraprestazio moduan eskuratzen dena (2009/12/EE Zuzentar uluan xedatutakoari jarraiki) .

Bidaiari bakoitzeko urteko gehieneko diru-sarrera kalkulatzeko metodologia arau-egileak espe n dituen kostuak berreskuratzean oinarritzen da, betiere hurrengo paragrafoan aipatuko diren efiz io eta irizpideei jarraiki. Berreskuratzea modu prospektiboan egituratzen denez, trafikoan edo ko diren desbideratze errealak –DORA dokumentua onartzen denean aurreikusitako balioei dagokiene dira aireportu-tarifetara eraman; operadoreak hartu beharko ditu bere gain.

aiari bakoitzeko urteko gehieneko diru-sarrera zehazteko metodologiak ez du eskatzen bosturtekoare eko ondare-prestazio publikoen ondoriozko diru-sarreren bitartez t urteko beharrezko sarrera ar mehatz berreskuratu behar direnik. Egia esateko, kostuak berreskuratzeko eskakizuna bosturteko zen zaio; hartara, bosturteko osoko ondare-prestazio publikoen ondoriozko diru-sarreren bitartez bos beharrezko sarrera arautuak –arau-egileak behar bezala onartu dituenak– berreskura daitezke.

DORA dokumentuan onartzen diren kostuek efizienteak, gardenak, ez-diskriminatzaileak eta obje har dute. Zehazki, aplikatu beharreko indarrean dagoen legeriarekin bateragarriak diren eta efizie kostuak baino ezin izango dira onartu. Horretarako, legeri horretan finkatutako irizpide eta printzipio utzi gabe, honako hauek hartuko dira kostu efizientetzat: Aena S.A. sozietatea alde batera utzita, Eu tuetako 5 kudeatzaile nagusi kotizatu efizienteenen eta alderagarrien batez bestekoaren azpiko trafiko–Air Traffic Unit) bakoitzeko kostu operatiboak, oro har, amortizazioa eta kapital-kostua sartu rako, argitaratu den azken informazio finantzarioa baliatuko da, bai eta eskura dauden aurreikuspen o

fiko-unitatea (ATU) = bidaiariak + (10 x karga-tonak) + (100 x operazioak) .

Espero diren kostuak berreskuratzeko prozesua bosturtekoaren Beharrezko Sarrera Arautuak uta egituratuko da. Kostu horiek, alde batetik, urteko osagai bat izango dute, IRRt eta, Aena S.A. soziet honako elementu hauei dagokienez, t urterako espero diren balioen batura izango da:

t:

Ustiapen-gastuak, eta kapital-kostua,

stetik, IRRak bosturtekoko osagai bat ere izango du, IRRa, eta aurreko DORA dokumentuan jaso , egiaz egindako inbertsioen bolumen txikiagoagatiko konpentsazioa biltzen du.

aren bi osagai horiek termino errealetan kalkulatuko dira, hau da, prezio-efekturik gabe, operado etik kanpoko inputen prezioaren aldakuntzekin lotutako ezein eguneratze aintzat hartu gabe. sturtekorako beharrezko sarrera arautuak (IRR) osatzen dituzten elementuen balioa 24. artikuluan a eradorearen proposamenean oinarrituko da, eta DORA dokumentua egiteko ere erabiltzen direnez onartu edo aldatu egingo dira, efizientziaren, gardentasunaren, diskriminaziorik ezaren eta objektibotas ak aplikatzearen ondorioz.

X parametroaren zenbatekoa berdina izango da bosturtekoaren urte bakoitzerako, eta honako be arabera kalkulatuko da:

n:

IMAP0: aurreko DORAren azken ekitaldiari dagokion urteko gehieneko diru-sarrera.

t:bosturtekoaren 1. urtetik 5. urtera bitarteko balioak hartzen ditu. Qt: t urterako espero den bidaiari kopurua da.

IRRt: t urterako beharrezko sarrera arautu espezifikoa da.

IRRa: aurreko bosturtekoan inbertsio txikiagoa egiteagatiko konpentsazioa, behar bezala kapitalizatu

CMPCAI: bosturtekorako kapitalaren batez besteko kostu haztatua da, zergen aurretik; eranskin hon

n zehaztu da.

ri horrela izanik, X osagaiaren balioak kalkulatzeko, alde batetik, bosturtekoaren urte bakoitzerako iru-sarreren balio eguneratuaren baturak eta bestetik, bosturtekoaren urteko osagaiaren beharrezko n (IRRt) balio eguneratuaren baturak berdinak izan beharko dute, betiere DORAn ezarritako Aen tearen kapitalaren batez besteko kostu haztatuaren –zergen aurretik– baliokide den tasa bati ken eta aurreko bosturtekoan egindako inbertsio txikiagoagatiko konpentsazioa aintzat hartuta (IRRa) . Hor efekturik gabe kalkulatuko da, hau da, termino errealetan edo konstanteetan.

harrezko sarrera arautuak (IRR) osatzen dituzten elementu bakoitzaren definizioa honako hau da:

IRRaren urteko osagaia (IRRt) :

Ustiapen-gastuak: Aireportuak Arautzeko Dokumentuan (DORA) bosturtekorako onartu eta esper ekoen batura da, honako epigrafe hauei dagokienez:

Hornidurak. Langile-gastuak.

Ustiapenak eragindako beste gastu batzuk.

Aktiboen Oinarri Arautuan (BAR) bildutako aktiboen amortizazioa. BARa besterentzearen ondoriozko narriadura eta emaitza.

Aena S.A. sozietateak Lege honen I. kapituluko II. tituluan aurreikusitako jarduerengatik Aire Segurta o Agentziari, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari eta Hegazkintza Zibileko Zuzendaritza Na z ordaindu behar dizkien tasen kostua.

Kapital-kostua: kapitalaren batez besteko kostu haztatua –zergen aurretik– (CMPCAI, aurrera en batez besteko balioari aplikatzearen ondoriozko zenbatekoa, bosturtekoaren urte bakoitzerako zeh -kostua zehazteko, CAPM (Capital Asset Pricing Model) eredua baliatuko da. Hori kalkulatzeko beh en definizioa eta balioak DORA dokumentuan zehaztuko dira, aintzat hartuta CMPCAI berdina izan ekoaren urte guztietan.

teko BARa zera da, t urteko Aktibo Garbien balioa, hau da, ondare-prestazio publikoen bidez ordain ko aireportu-zerbitzu edo -kontzeptuekin lotuta dagoen ibilgetu ez-finantzarioren batura.

PCAI kalkulatzeko Aireportuak Arautzeko Dokumentuan (DORA) aldi horretarako ezarritako kapi ri erreparatuko zaio, bai eta fondo propioen eta besteren fondoen ordainsariaren kostuari ere.

an txertatu beharreko ustiapen-gastuak eta kapital-kostuak efizientetzat, gardentzat, ez-diskriminatz ektibotzat onartutakoak izango dira, Lege honetan xedatutakoari jarraiki.

RRaren bosturtekoko osagaia (IRRa) :

reko DORA dokumentuan jasotakoen aldean, egiaz egindako inbertsio-bolumen txikiago tsazioa. Doikuntza horretan aurreko bosturtekoko beharrezko sarrera arautuen desbideratzeak bildu dokumentuan onartutako inbertsioen balioen eta gauzatutako inbertsioen auditatutako balio errealen arabera, Aireportuak Arautzeko Dokumentuan (DORA) jasotako Aena S.A. sozietatearen kapitalare o kostu haztatuari –zergen aurretik– behar bezala kapitalizatuta. DORA dokumentua luzatuko eratzeen kalkulua luzapenaren urtera luzatuko da.

a osagaian ez da sartzen DORA dokumentuan bildutakoa baino inbertsio-bolumen handiago eratzerik.

DORA dokumentuan bosturteko baterako jasotako ustiapen-gastuen onartutako balioen kudea ziek edo efizientzia-ezek ez dute eragingo beharrezko sarrera arautuak berrikustea edo eguneratzea. RA dokumentuan ezarritako eta bosturteko baterako planifikatutako balioei dagokienez, bidaiari ko herak izaten badira Aena sozietateak hartu beharko ditu bere gain, betiere ezohiko egoerak gertat badira, DORA dokumentuan zehaztutako baldintzetan.

sturteko bateko kapital-kostuak kalkulatzeko oinarria osatzen duten finantza-aldagaien (merkatu finkoko balorea eta abar) aurreikuspenari dagokionez, sortzen diren aldakuntzak ez dira doituko bostur ezko sarrera arautuak kalkulatzeko garaian.

IX. ERANSKINA

Bidaiari bakoitzeko urteko gehieneko diru-sarrera doitua (IMAAJ) .

Bidaiari bakoitzeko urteko gehieneko diru-sarrera doituaren formula.

aiari bakoitzeko urteko gehieneko diru-sarrera doituaren formula honako hau da:

n:

IMAAJt: t urteko bidaiari bakoitzeko urteko gehieneko diru-sarrera doitua da.

IMAPt: t urteko bidaiari bakoitzeko urteko gehieneko diru-sarrera da.

Bt: t-2 urtean zerbitzuaren kalitate-mailak betetzeagatik t urtean aplikatzen den pizgarri/penalizazioa

RIt: t urtean inbertsio-proiektu jakin batzuen atzerapenagatiko penalizazioa da (t-2 urteko datuekin) .

Qt: t urtean aurreikusitako bidaiariak dira.

Kt: t urtean bidaiari bakoitzeko gehieneko diru-sarrera % 100 betetzearen faktorea da.

Dt: Lege honen 31. artikuluan aurreikusitako jarraipen-eskumenen ekitaldirako onartutako ustiapen-g ertsioen desbideratzeak dira.

Bidaiari bakoitzeko urteko gehieneko diru-sarrera doitua % 100 betetzearen faktorea.

enketa horren helburua zera da, espero diren urteko diru-sarreren –urteko bidaiari bakoitzeko eko diru-sarrera doitua aplikatuta– eta benetan lortutako diru-sarreren artean sor daitekeen aldea eza mailaren desbideratzeak –bidaiari kopuruan neurtuta– isolatuta, trafiko-arriskua operadoreak hartu ere gain.

e hori sortzen da oso zaila delako baimendutako gehieneko batez besteko diru-sarreraren balio e ri bakoitzeko urteko gehieneko diru-sarrera) aireportu bakoitzerako espero diren trafiko mota eta z erako tarifen aleko balioetara eramatea. Beraz, tarifen aleko balioen proposamenak betetzen badu, e bakoitzeko urteko gehieneko diru-sarrera doitua, gerta daiteke ex post ez betetzea, trafikoaren osaera bada tarifak finkatu ziren unetik aplikatzen diren unera. Eta hori guztia sare osorako bidaiarien g nari buruzko aurreikuspenak bete ala ez bete.

rretaz gain, bidaiari bakoitzeko urteko gehieneko diru-sarrera doitua % 100 betetzearen faktore horre du; hain zuzen ere, bidaiarien eta Aena S.A. sozietatearen arteko akordioen ondorioz, t ekitaldirako ona ekoen hazkundeak ekitaldi bakoitzeko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatzen ez badira sor litekeen tza-aplikazio hori data horren ondoren eginez gero. Horrelakorik gertatuko balitz, urte horretako eko urteko gehieneko diru-sarrera doitua aplikatuta espero diren urteko diru-sarrerak eta benetan lo rrerak ez lirateke bat etorriko.

e hori positiboa edo negatiboa izan daiteke, eta berau ezabatzeko, operadoreak baimendutako geh besteko diru-sarrera baino gehiago edo gutxiago kobratu duen arabera, eta trafiko-aldakuntzaren a, bi faktore hauek alderatu behar dira: alde batetik, ekitaldian lortutako benetako bidaiari edo bidaiar eko diru-sarrera (aleko diru-sarrerat-2 hurrengo formulan) eta, bestetik, baimendutako batez b eko diru-sarrera (IMAAJt-2 formulan) . Zuzenketa t aldiko trafiko errealaren gainean aplikatzen den aleko bi diru-sarrerak hartzen dituenez eraginpean, zuzenketak ez du operadorea konpentsatzen ren eta t urterako planifikatutako trafikoaren arteko aldeagatik.

enketa hori honako formula honen bidez egiten da:

n:

Qt-2: t-2 urteko guztizko bidaiari errealak dira.

Qt: t urtean aurreikusitako bidaiariak dira.

Aleko diru-sarrera t-2: t-2 urteko diru-sarrera errealak zati trafikoa (hau da, balio hori t-2 urtean tratutako IMAAJ erreala izango litzateke) .

IMAAJ t-2: t-2 urteko bidaiari bakoitzeko urteko gehieneko diru-sarrera doitua da.

It-i /100: t-i urterako interes-tasa da, DORA dokumentuan biltzen den Aena S.A. sozietatearen zergen aren batez besteko kostu haztatuaren baliokidea.

X. ERANSKINA

Banaketa-jardueraren ordainsaria kalkulatzeko metodologia

«n» urterako banaketa-jarduerari dagokion ordainsaria (RDn) enpresa banatzaile bakoitzaren ins arako ezarriko da, hartuneak alde batera utzita, betiere honako formula honen arabera:

RDn= RD n-1 + RNn

n:

RD N-1: «n-1» urtearen ordainsaria.

RN N: Merkatu berria atzemateari dagokion ordainsaria.

rkatu berria atzemateko ordainsaria honako formula honen arabera kalkulatuko da:

n:

:Gasifikatutako udalerrietan, 4 bar edo gutxiagoko presioan konektatutako bezero bakoitzeko aria, €/bezero-tan adierazita.

: 4 bar edo gutxiagoko diseinu-presioa duten sareetara konektatutako kontsumitzaileen kop ntza gasifikatutako udalerrietan, honela kalkulatuta: ordainsaria zehazten den urterako aurreik en batez besteko kopuruaren eta aurreko urteko batez besteko balioaren arteko aldea.

: Berriki gasifikatutako udalerrietan, 4 bar edo gutxiagoko presioan konektatutako bezero bakoitzek aria, €/bezero-tan adierazita.

: 4 bar edo gutxiagoko diseinu-presioa duten sareetara konektatutako kontsumitzaileen kop ntza berriki gasifikatutako udalerrietan, honela kalkulatuta: ordainsaria zehazten den urterako aurreik en batez besteko kopuruaren eta aurreko urteko batez besteko balioaren arteko aldea.

:Urtean 50 MWh edo gutxiagoko kontsumoa duten kontsumitzaileei 4 bar edo gutxiagoko presioan eg retarako aleko ordainsaria, €/MWh-tan adierazita.

: Urtean 50 MWh edo gutxiagoko kontsumoa duten kontsumitzaileei 4 bar edo gutxiagoko p tako gas-bolumenaren aldakuntza, MWh-tan adierazita, eta honela kalkulatuta: kontsumitzaile mota , «n» urtean aurreikusitako eskariaren eta «n-1» urterako erabilgarri dagoen estimazioaren arteko ald : Urtean 50 MWh baino gehiagoko kontsumoa duten kontsumitzaileei 4 bar edo gutxiagoko p ko horniduretarako aleko ordainsaria, €/MWh-tan adierazita.

: Urtean 50 MWh baino gehiagoko kontsumoa duten kontsumitzaileei 4 bar edo gutxiagoko p tako gas-bolumenaren aldakuntza, MWh-tan adierazita, eta honela kalkulatuta: kontsumitzaile mota

,«n» urtean aurreikusitako eskariaren eta «n-1» urterako erabilgarri dagoen estimazioaren arteko ald

: 4 bar-etik 60 bar-era bitarteko presioan egindako horniduretarako aleko ordainsaria, €/MWh-tan adi

:4 bar-etik 60 bar-era bitarteko presioan hornitutakogas-bolumenaren aldakuntza, MWh-tan adiera kalkulatuta: kontsumitzaile mota horren kasuan, «n» urtean aurreikusitako eskariaren eta «n-1» u arri dagoen estimazioaren arteko aldea.

mula hori aplikatzearen ondorioetarako, hornitutako gasa eta 3.5 taldeko bezeroak hornidura 4 barbitarteko presioan jasoko balute bezala tratatuko dira.

Berriki gasifikatutako udal-mugartetzat hartzen da ordainsaria kalkulatu zenetik bost urte baino g relarik gasa lehen aldiz zerbitzuan jarri zuen udalerria.

riki gasifikatutako udal-mugarteetan atzemandako merkatuaren kasuan, 4 bar edo gutxiagoko p atutako bezero bakoitzeko aleko ordainsari bultzatzailea ezarriko da.

ainsari bultzatzaile hori udalerri ez-gasifikatuetan soilik aplikatuko da, baldin eta zerbitzuan jartze urtarrilaren 1a baino geroagokoa badute.

Aleko ordainsariak erregelamendu bidez finkatuko dira erregulazio-aldi bakoitzaren hasieran, Lege tikuluan xedatutakoari jarraiki, eta eskariaren bilakaeraren, produktibitatearen hobekuntzen eta bil mikoaren arabera.

Urte bakoitzeko banaketa-jardueraren ordainsaria berrikusi egingo da behin betiko balioa eskura izate ri eta bezeroei buruzko zifra zehatzagoak lortzean.

Industria, Energia eta Turismoko ministroaren agindu bidez, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Naz urretik txostena eginda, urte bakoitzeko urtarrilaren 1a baino lehen ezarriko da enpresa banatzaile ba paragrafoetan xedatutakoari jarraiki jaso behar duen ordainsaria.

2014ko bigarren aldiari dagokion banaketaren ordainsaria eranskin honetan finkatutako metodol a kalkulatzeko, enpresa bakoitzaren kasuan RDn-1 abiapuntuko ordainsaritzat hartuko da, urteko zenb hau:

Enpresa

Euro

 

 

Naturgas Energía Distribución, S.A.

176.118.062

Gas Directo, S.A.

1.457.263

Distribuidora Regional del Gas, S.A.

9.089.385

REDEXIS Gas Distribución, S.A.

9.077.354

Distribución y Comercialización de Gas Extremadura, S.A.

11.225.672

Gas Aragón, S.A.

41.828.907

REDEXIS Gas Baleares, S.A.

14.204.436

Tolosa Gas, S.A

755.639

Gas Natural Distribución SDG,S.A.

598.001.362

Enpresa

Euro

 

 

Gas Natural Andalucia, S.A.

63.554.545

Gas Natural Castilla-La Mancha, S.A.

41.828.780

Gas Natural Castilla y León S.A.

77.759.108

Gas Natural CEGAS, S.A.

116.977.227

Gas Galicia sdg, s.a.

35.725.234

Gas Energía Distribución Murcia, S.A.

16.306.972

Gas Navarra S.A.

27.516.631

Gas Natural Rioja,S.A.

13.833.081

Gasificadora Canaria, S.A.

737.332

Madrileña Red de Gas, S.A.

92.548.812

Madrileña Red de Gas II, S.A.

50.292.846

Guztira

1.398.838.648

 

 

rrela kalkulatutako 2014ko ordainsariari desbideratzeak gehituko zaizkio; hain zuzen ere, bezero tei buruzko zifrak berrikustearen ondorioz, aurreko urteetako ordainsarietan eta RDn-1 gerta eratzeak.

15eko ordainsaria kalkulatzeko, RDn-1-eko ordainsaritzat hartuko da eranskin honetan zeha ologia aplikatuta urteko kopurutan ateratzen dena, betiere aurreko paragrafoetan xedatutakoari tzen bada.

Banaketaren ordainsarian aplikatu beharreko parametroak.

anskin honetan xedatutako metodologia aplikatzeko, uztailaren 4ko 8/2014 Errege Lege Dekretua ind denetik aurrera honako parametro hauek erabiliko dira:

Produktibitatea hobetzeagatiko efizientzia-koefizienteak () 1 balioa izango du. Aleko ordainsariek honako balio hauek izango dituzte:

: Gasifikatutako udalerrietan, 4 bar

edo gutxiagoko presioan konektatutako

bezero bakoitzek

saria: 50 €/bezero.

 

 

 

: Berriki gasifikatu tako udalerrietan,

4 bar edo gutxiagoko presioan konektatutako bezero bak

ordainsaria: 70 €/bezero.

 

 

 

:Urtean 50 MWh edo gutxiagoko kontsumoa

duten kontsumitzaileei 4 bar

edo gutxiagoko pr

ko horniduretarako aleko ordainsaria: 7,5 €/MWh.

 

 

: Urtean 50 MWh baino gehiagoko kontsumoa

duten kont sumitzaileei 4 bar edo gutxiagoko pr

ko horniduretarako aleko ordainsaria: 4,5 €/MWh.

 

 

: 4-bar etik 60-bar era bitarteko presioan egindako horniduretarako aleko ordainsaria:, 1 25 €/MW.

XI. ERANSKINA

ioko, birgasifikazioko eta oinarrizko biltegiratzeko jardueraren ordainsaria kalkulatzeko metodo

Garraioko, birgasifikazioko eta oinarrizko biltegiratzeko jardueraren urteko ordainsaria, «n» urte aren titularrari onartzen zaiona (Rni) honako hau izango da:

n:

RDNI : «n» urtean «i» ibilgetuaren elementua eskuragarri izateagatiko urteko ordainsaria, eurotan adie

RCS NI : «n» urtean «i» ibilgetuaren elementuaren horniduran jarraitutasuna izateagatiko urteko ordai

n adierazita. Urteko ordainsari hori berrikusi egingo da behin betiko balioaren berri izatean edo 3. parag temaren jarduera guztietarako aipatzen diren gas-bolumenei buruzko zifra zehatzagoak lortzen direne

presa bakoitzaren jardueraren araberako urteko ordainsaria lortzeko, enpresa horrek gar fikazioko eta oinarrizko biltegiratzeko jardueran duen ibilgetuaren elementu bakoitzari ordaindu beh ekoak batu behar dira.

Erabilgarritasunagatiko urteko ordainsaria.

Jarduera bakoitzean, «n» urtean «i» ibilgetuaren elementuaren titularrari onartutako

arritasunagatiko urteko ordainsaria honako hau izango da:

RDNI CI NI COM NI

n:

CI NI : «n» urtean «i» ibilgetuaren elementuaren inbertsio-kostuak, eurotan adierazita.

COM NI : «n» urtean «i» ibilgetuaren elementuaren eragiteko eta mantentze-lanetako kostuak, ita.

Inbertsio-kostuak honako formula honen arabera kalkulatuko dira:

CI NI AI RF NI

n:

Ai: i ibilgetuaren elementuaren amortizazioagatiko ordainsaria.

RF NI : «n» urtean «i» ibilgetuaren elementuaren inbertsioaren finantza-ordainsaria.

«i» ibilgetuaren elementuaren amortizazioagatiko ordainsaria honako formula hau aplikatuta kalkulat

AI

VI I

 

VU I

 

n:

VI I : «i» ibilgetuaren elementuaren inbertsio-balioa, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzen aren ebazpen bidez edo Industria, Energia eta Turismoko ministroaren agindu bidez onartua. 2002. ren 1a baino lehen zerbitzuan zeuden aktiboen kasuan, Gas-sisteman araututako jardueren orda n duen otsailaren 15eko ECO/301/2002 Aginduan ordainsaria kalkulatzeko erabiltzen den balioa hart VUi: «i» ibilgetuaren elementu bakoitzaren erregulazioko bizitza baliagarria, urtetan adierazita.

«i» ibilgetuaren elementuaren inbertsioaren finantza-ordainsaria, RFNI , «n» urte bakoitzean kalkulat

inbertsioaren balio garbiari finantza-ordainsariaren tasa (TR) aplikatuta, honako formula honen arab

RFNI VNI NI TR

n:

TRi: «i» ibilgetuaren elementuari erregulazio-aldian aplikatu beharreko finantza-ordainsaria.

VNI NI : n urtean «i» ibilgetuaren elementuaren inbertsioaren balio garbia honako formula honen a tuko da:

VNI I

VI I

 

(K

 

1) AI

 

 

N

 

 

 

 

 

n k=instalazioa zerbitzuan jarri zenetik n urtera bitarte igaro den urte kopurua.

«i» ibilgetuaren elementuaren erregulazioko bizitza baliagarria bukatu ondoren, elementuak era

en badu, instalazio horrek inbertsioagatiko ordainsariaren kontzeptupean sortzen duen ordainsaria

a izango da.

urtean «i» ibilgetuaren elementuaren eragiketagatiko eta mantentze-lanengatiko ordainsaria g paragr a dagokiona izango da ( COM NI ) , bizitza baliagarria luzatzeko koefiziente batekin biderkatuta: μni. Par honako balio hauek izango ditu:

Erregulazioko bizitza baliagarria gainditzen duten lehen bost urteetan: μni=1,15.

Erregulazioko bizitza baliagarria 6 urtetik 10 urtera bitarte gainditzen denean, bizitza baliagarria luz ntearen balioa honako hau izango da: μni=1,15+0,01 (X-5) .

Erregulazioko bizitza baliagarria 11 urtetik 15 urtera bitarte gainditzen denean, bizitza baliagarria luz ntearen balioa honako hau izango da: μni=1,20+0,02 (X-10) .

Erregulazioko bizitza baliagarria 15 urtetik gora gainditzen denean, bizitza baliagarria luz ntearen balioa honako hau izango da: μni=1,30+0,03 (X-15) .

n «X»=ibilgetuaren elementuak erregulazioko bizitza baliagarria gainditu duen urte kopurua. parametroak ezin izango du 2 baino balio handiagorik izan.

2008. urteko urtarrilaren 1a baino lehen zerbitzuan jarritako garraioko gasbideen kasuan, erregu baliagarria 40 urte izango da.

Garraioko gasbide-sareko instalazioen eta birgasifikazio-planten eragiteko eta mantentze-lanetako k

I

N , honako formula honen arabera kalkulatuko dira:

COM NI COMF NI COMV NI

n:

COMF NI : «n» urtean «i» ibilgetuaren elementu bakoitzaren eragiteko eta mantentze-lanetako

,eurotan adierazita.

COMV NI : n urtean i ibilgetuaren elementu bakoitzaren eragiteko eta mantentze-lanetako kostu alda adierazita.

urtean «i» ibilgetuaren elementu bakoitzaren eragiteko eta mantentze-lanetako kostuak kalkulatze indarrean dauden eragiteko eta mantentze-lanetako erreferentziako aleko kostuak aplikatuk aren elementua martxan noiz jarri zen gorabehera.

arrizko biltegiratzeen eragiteko eta mantentze-lanetako kostuak honako formula honen arabera kalk

COM NI COMI NI COMD NI

COMI NI : «n» urtean «i» ibilgetuaren elementu bakoitzaren eragiteko eta mantentze-lanetako zeh k, eurotan adierazita.

COMD NI : «n» urtean «i» ibilgetuaren elementu bakoitzaren eragiteko eta mantentze-lanetako k, eurotan adierazita.

Horniduraren jarraitutasunagatiko urteko ordainsaria.

urtean «A» jardueraren «i» ibilgetuaren elementuaren titularrari onartutako horniduraren jarraitutasun ordainsaria (RCS i,An) honako hau izango da:

RCS I, A

I, A

(RCS AN

 

1 F A ) (1

DA )

N

 

N

 

 

 

N

n:

RCSAn-1: «n-1» urtean «A» jardueraren horniduraren jarraitutasunagatiko urteko ordainsaria, urte h a horretan aintzat hartutako aktibo guztien horniduraren jarraitutasunagatiko urteko ordainsariaren b lortuta.

 

 

M

RCS NA

1

RCS NI,A1

 

 

I 1

RCS A

I, A : Horniduraren jarraitutasunagatiko ordainsaria «n» urtean «A» jardueraren «i» ibilgetuaren elem

N

ien artean banatzeko koefizientea, honako formula honen arabera:

I, A

VRI NI

 

1

 

 

 

 

 

N

I

M

VRI NI

1

 

I

1

 

 

 

 

 

Non VRI NI 1 «i» ibilgetuaren elementuaren birjarpen-balioa den, dela behin betikoa, dela behin-behinekoa, rtean.

Birjarpen-balioa lortzeko, instalazioaren parametro teknikoei indarrean dauden inbertsioaren aleko bal katu behar zaizkie. Kalkulu hori egiteko garaian ez da presioagatiko faktore zuzentzailerik aintzat hartuko.

F A : «A» jardueraren produktibitatea hobetzeagatiko efizientzia-koefizientea. Gutxienez 0,95 eta gehie

lioa izango du.

Lehen erregulazio-aldirako, garraioko, birgasifikazioko eta oinarrizko biltegiratzeko jardueren kasuan 0,97 e

A. «A» jardueraren instalazioetan hornidura-jarraitutasunaren ordainsarirako aintzat hartutako eskari kuntza «n» urtearen eta «n-1» urtearen artean, bateko hainbestean adierazita, honako irizpide hauen arabe

Garraioko gasbide-sarearen instalazioetan, gasaren guztizko eskari nazionalaren aldakuntza hartuko zat, planta sateliteen bitartez egiten den hornidura alde batera utzita.

Birgasifikazio-plantetan, gas-sistemaren birgasifikazio-planta guztiek emititutako gasaren guzt ariaren aldakuntza aintzat hartuko da.

Biltegiratzeetan, dagokion urteko azaroaren 1ean biltegiratutako gas erabilgarriaren aldakuntza hartuk zat, mekanikoki erauz daitekeen koltxoi-gasaren zatia ere barnean hartuta.

4.«A» jardueraren instalazioetan hornidura-jarraitasunaren ordainsarian erabiltzen den «n» urtearen eta urtearen arteko eskari-aldakuntza kalkulatzeko, jarduera bakoitzerako aintzat har daitezkeen gehieneko ieneko eskariaren atalaseak ezarri dira eta, hartara, eskari erreala balio horiek baino handiagoa edo txikia in bada, eskariaren atalase horiek hartuko dira aintzat. Hona hemen atalase horiek:

Gasbide-sarearen instalazioetan, aintzat har daitekeen gasaren guztizko eskari nazionalaren gehien oa –planta sateliteen bidez egindako hornidura alde batera utzita– 410 TWh da, eta gutxieneko balioa, aldiz, h.

Birgasifikazio-plantetan, gas-sistemaren birgasifikazio-planta guztiek emititzen duten eta aintzat ekeen gasaren gehieneko balioa 220 TWh eta, eta gutxieneko balioa, aldiz, 50 TWh.

Lurpeko biltegiratzeetan, dagokion urteko azaroaren 1ean biltegiratutako eta aintzat har daitekeen ilgarriaren –mekanikoki erauz daitekeen koltxoi-gasaren zatia barnean hartuta– gehieneko balioa 30 TWh gutxieneko balioa, aldiz, 22 TWh.

5.Eranskin honetan ezarritako ordainsari-eredua ez da aplikatuko maiatzaren 16ko 855/2008 Err retuan aipatzen den lurpeko biltegiratzearen kasuan.

6.Garraioko, birgasifikazioko eta oinarrizko biltegiratzeko jardueren kasuan, 2014ko bigarren aldiari dago iduraren jarraitutasunagatiko ordainsaria eranskin honetan finkatutako metodologiaren arabera kalkulatz A n 2014rako horniduraren jarraitutasunagatiko ordainsaritzat hartuko dira, urteko zenbaketan, honako b ek:

–Gasbide-sarearen instalazioen kasuan: 233.164.337 €

–Birgasifikazio-plantetako instalazioen kasuan: 48.211.976 €

–Oinarrizko sarearen biltegiratze-instalazioen kasuan: 6.457.394 €

Horrela kalkulatutako 2014ko ordainsariari desbideratzeak gehituko zaizkio; hain zuzen ere, bezeroei mentei buruzko zifrak berrikustearen ondorioz, aurreko urteetako ordainsarietan gertatutako desbideratzeak

2015eko ordainsaria kalkulatzeko, N 1 -eko ordainsaritzat hartuko da eranskin honetan zehaztu odologia aplikatuta urteko kopurutan ateratzen dena, betiere aurreko paragrafoetan xedatutakoari jar ulatzen bada.

XII. ERANSKINA

Efizientziaren Funts Nazionalari 2014an egin beharreko ekarpenak

 

Salmentak

Urteko

Aurrezki

Finantz

 

helburuari

Behartutako subjektuak

2012

Betebeharra

baliokideta

dagokion

 

(ktep)

(GWh)

(€)

 

kuota

 

 

 

 

 

 

 

 

 

SOL, S.A.

14.389

% 18,7510

285,625

19.398

 

 

 

 

 

SA CARBURANTES Y LUBRICANTES S.L.U.

8.853

% 11,5368

175,735

11.935

 

 

 

 

 

ESA ENERGIA, S.A.

5.850

% 7,6239

116,131

7.887

 

 

 

 

 

IL S.A.U.

4.745

% 6,1834

94,190

6.397

 

 

 

 

 

NATURAL COMERCIALIZADORA, S.L.U.

4.729

% 6,1620

93,862

6.374

 

 

 

 

 

P ENERGÍA ESPAÑA, S.A.U.

4.024

% 5,2439

79,878

5.425

 

 

 

 

 

DROLA GENERACION, S.A.

3.311

% 4,3145

65,721

4.463

 

 

 

 

 

ESA ENERGÍA, S.A.

2.413

% 3,1449

47,905

3.253

 

 

 

 

 

ESA ENERGIA XXI, S.L.U.

2.074

% 2,7024

41,165

2.795

 

 

 

 

 

NATURAL SERVICIOS SDG, S.A.

1.740

% 2,2676

34,541

2.345

 

 

 

 

 

AS ENERGÍA S.A.

1.345

% 1,7527

26,699

1.813

 

 

 

 

 

SOL COMERCIAL DE PRODUCTOS PETROLÍFEROS, S.A.

1.326

% 1,7285

26,329

1.788

 

 

 

 

 

NATURAL COMERCIALIZADORA, S.A.

1.274

% 1,6602

25,289

1.717

 

 

 

 

 

URGAS ENERGIA COMERCIALIZADORA, S.A.U

1.243

% 1,6199

24,676

1.675

 

 

 

 

 

DROLA COMERCIALIZACIÓN DE ÚLTIMO RECURSO, S.A.U.

1.230

% 1,6026

24,412

1.657

 

 

 

 

 

PENÍNSULA, S.L.U.

1.214

% 1,5822

24,101

1.636

 

 

 

 

 

ROCANTABRICO ENERGIA, S.A. UNIPERSONAL

1.126

% 1,4668

22,344

1.517

 

 

 

 

 

SA GAS COMERCIALIZADORA, S.A.

1.037

% 1,3508

20,577

1.397

 

 

 

 

 

NATURAL SERVICIOS SDG, S.A.

982

% 1,2797

19,493

1.323

 

 

 

 

 

DROLA GENERACIÓN S.A.U

962

% 1,2531

19,088

1.296

 

 

 

 

 

ÓN FENOSA GAS COMERCIALIZADORA, S.A.

894

% 1,1645

17,738

1.204

 

 

 

 

 

NATURAL S.U.R. SDG, S.A

863

% 1,1244

17,127

1.163

 

 

 

 

 

RGUI S.A.

734

% 0,9565

14,570

989

 

 

 

 

 

TIA ENERGÍA, S.L.

714

% 0,9307

14,177

962

 

 

 

 

 

NATURAL S.U.R., SDG S.A.

629

% 0,8195

12,482

847

 

 

 

 

 

OIL S.A.

608

% 0,7923

12,069

819

 

 

 

 

 

ROMIRALLES 3, S.L.

478

% 0,6223

9,480

643

 

 

 

 

 

IQ ENERGÍA ESPAÑA, S.A.U.

457

% 0,5950

9,064

615

 

 

 

 

 

ENERGIA, S.L.

426

% 0,5547

8,450

573

 

 

 

 

 

RED DE SERVICIOS PETROLÍFEROS, S.A.

395

% 0,5144

7,836

532

 

 

 

 

 

AS EUROPE, S.A.U.

378

% 0,4930

7,509

510

 

 

 

 

 

IONA GREEN ENERGY

296

% 0,3853

5,869

398

 

 

 

 

 

EFF ESPAÑA S.L.U.

294

% 0,3831

5,836

396

 

 

 

 

 

SOL BUTANO, S.A.

288

% 0,3747

5,707

387

 

 

 

 

 

O IBERIA, S.L.

254

% 0,3305

5,034

341

 

 

 

 

 

VICIOS PETROLÍFEROS AVANZADOS S.L.U.

251

% 0,3271

4,982

338

 

 

 

 

 

LL & DISA AVIATION ESPAÑA, S.L.

249

% 0,3249

4,949

336

 

Salmentak

Urteko

Aurrezki

Finantz

 

helburuari

Behartutako subjektuak

2012

Betebeharra

baliokideta

dagokion

 

(ktep)

(GWh)

(€)

 

kuota