Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Administrazio zuzenbidea  >>  Legeria  >> Ingurumena

21/2013 Legea, abenduaren 9koa, ingurumen-ebaluazioari buruzkoa

2013-12-09

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2013/12/11, 296. zk.

I. XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

12913

21/2013 Legea, abenduaren 9koa, ingurumen-ebaluazioari buruzkoa.

JUAN CARLOS I.a ESPAINIAKO ERREGEA

Honako hau irakurtzen duten guztiek jakin dezaten.

Jakin ezazue: Gorte Nagusiek ondoko lege hau onetsi dutela, eta Nik, hemen, berretsi egiten dudala: HITZAURREA Ingurumen-ebaluazioa ezinbestekoa da ingurumena babesteko. Plan eta programen ebaluazioa eginez, erabaki estrategikoak hartzean iraunkortasun-irizpideak kontuan izatea bideratzen du. Proiektuen ebaluazioaren bidez, eragin daitezkeen ingurumeninpaktu zehatzak modu egokian prebenituko direla bermatzen du, eta, aldi berean, zuzentzeko edo konpentsatzeko mekanismo eraginkorrak ezartzen ditu.

Ingurumen-ebaluazioa guztiz finkatu den tresna da, garapenari laguntzen diona, eta garapen hori jasangarritasunaren aldekoa eta integratzailea izango dela ziurtatzen du.

Nazioarteko eremuan, mugaz haraindiko testuinguruan, ingurumen-inpaktua ebaluatzeko 1991ko otsailaren 25eko hitzarmenaren bidez (Espoo-ko Hitzarmen gisa ezagutzen dena, eta Espainiak 1992ko irailaren 1ean berretsia) eta hari dagokion ingurumen-ebaluazio estrategikoari buruzko Protokoloaren bidez (2009ko ekainaren 24an berretsia). Europako Erkidegoko zuzenbidean, plan eta programa jakin batzuek ingurumenean eragiten dituzten ondorioen ebaluazioari buruzko ekainaren 27ko 2001/42/EE Zuzentarauaren bidez, eta proiektu publiko eta pribatu jakin batzuek ingurumenean eragiten dituzten ondorioen ebaluazioari buruzko abenduaren 13ko 2011/92/EB Zuzentarauaren bidez, lege honek barne-antolamendura iraultzen dituenak.

Bereziki aipatu behar da Espainian jada bete-betean aplikatu behar dela Paisaiaren Europako Hitzarmena, 2007ko azaroaren 26an berretsia. Horrenbestez, bai ingurumeninpaktuaren ebaluazioan, bai ingurumen-ebaluazio estrategikoan aplikatu beharra dago.

Honako erreforma hau proiektuen ingurumen-ebaluazioari buruzko Europako Erkidegoko araudia berrikustera bultzatzen duten printzipioei jarraiki egiten da. Horrez gainera, eta egoera hori kontuan hartuta, Europan etorkizunean egingo den erreformaren ondorioz sortuko diren eduki teknikoak lehenbailehen egokitzeko mekanismoak aurreikusten dira.

Legeak testu bakar batean biltzen du plan, programa eta proiektuen ebaluazioa egiteko araubide juridikoa, eta bi araubideen aplikazioa bideratzen eta errazten duten xedapen erkide batzuk ezartzen ditu.

Espainian ingurumen-ebaluazioa aplikatuz egindako hogeita bost urteetan metatutako esperientzia du lege honek abiapuntu. Denbora horretan, proiektuen ingurumen-inpaktua aintzat hartzea, aurrena, eta plan eta programena, ondoren, tresna baliagarri gisa agertu da garapen ekonomikoaren jasangarritasuna bermatzeko. Hala ere, denbora luze horretan, disfuntzio eta gabezia tekniko garrantzitsuak azaleratu dira, eta gehiago luzatu gabe zuzendu behar dira. Gutxiegitasun horien adibide dira, esate baterako, ingurumeninpaktuaren adierazpen batzuk egiten denbora gehiegi ematea eta araudien aniztasuna (batzuetan, ingurumenaren aldetik justifikaziorik ez dutela); halako arazoek indargabetu ditzakete ingurumen-ebaluazioaren prozedurak dituen prebentzio-eraginak.

Lege honen testuak eransten dituen hobekuntza teknikoak honako euskarri hauetan oinarritzen dira: urte horietan eskuratutako esperientzia zabala, inpaktuak gertatzen diren lekuari eta moduari buruzko kontzientzia hobea, eta ondorio horiek arintzeko modurik egokienari buruzko ezagutza.

Espainian, ingurumen-inpaktua eraginkorra izateko, lurralde guztirako prozedura komun bat ezarri beharra dago; guztia ere, autonomia-erkidegoek arau gehigarri babesleak ezartzeko duten konstituzio-ahalmenari kalterik egin gabe.

Horren haritik, Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren 2012ko txosten xehatua aipatu behar da: «Garapen autonomikoa, lehiakortasuna eta gizarte-kohesioa. Ingurumena».

Txosten horretan adierazten denez, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa dela-eta, jarduera batek berak, batzuetan, inpaktu-atalase zorrotzagoak edo arinagoak ezartzen dituzten araubideak bete behar izaten ditu, eta, zenbait kasutan, autonomia-erkidego batzuetan ebaluazioa behar izaten du, eta beste batzuetan ez. Txostenak hau proposatzen du:

«Ingurumenari buruzko Arloko Biltzarraren esparruan, gaur egun indarrean dauden administrazio-prozeduren harmonizazioa bultzatu beharko litzateke, izapideak sinplifikatzeko, enpresek jasaten dituzten administrazio-kargak murrizteko, eta autonomiaerkidegoen artean ingurumen-betekizunei dagokienez dauden justifikatu gabeko desberdintasunak ez egoteko».

Gobernu-maila desberdinen artean koordinazio bertikal eraginkor baten premia dagoela adierazi dute hainbat esparrutan bai ELGAk («Sustainability in Impact Assessments. A review of Impact Assessment Systems in selected OECD countries and the European Commission», 2012), bai Europako Batzordeak («Industrial Perfomance Scoreboard and Member’s States»). Azken txosten horrek adierazten du araubide desberdinen ugaltzea oztopo dela produktibitatea hobetzeko. Ohartarazpen horiek Munduko Bankuak negozioetarako gaitasunaren arabera egindako sailkapenean («Doing Business, 2012») Espainiak betetzen duen 44. tokiarekin lotu behar dira.

Premisa horiek aintzat hartuta, lege honen xedea da ingurumena babesteko tresna eraginkorra izatea. Oinarrizko helburu hori lortzeko, honako hau proposatzen da:

ingurumen-ebaluazioaren prozedura sinplifikatzea, operadoreen segurtasun juridikoa handitzea, eta, azken helburu horrekin oso estu lotuta, Estatuko lurralde osoan ingurumenebaluazioari buruzko araudia hitzartzea.

Proiektu honen bidez, lehen iragarri bezala, arau bakar batean biltzen dira bi xedapen hauek: apirilaren 28ko 9/2006 Legea, plan eta programa jakin batzuek ingurumenean eragiten dituzten ondorioen ebaluazioari buruzkoa, eta urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretua, Proiektuen Ingurumen Inpaktua Ebaluatzeko Legearen testu bategina onartzekoa, eta gerora izan dituen aldaketak.

Legeak antzeko eskema ezartzen du bi prozeduretarako (ingurumen-ebaluazio estrategikorako eta ingurumen-inpaktuaren ebaluaziorako), eta bateratu egiten du terminologia. Horrez gainera, bi prozedura horiek zehaztasun handiz arautzen dira, eta horrek bi onura hauek dakartza: alde batetik, eragingarria izan daiteke, autonomiaerkidegoek beren eskumenen eremuan onar ditzaten, bakoitzaren berezitasunei erantzuteko behar-beharrezkoak diren aldaketak soilik eginda; eta, bestetik, legea garatzeko erregelamendua ezinbestekoa ez izatea eragiten du.

Lege honek, halaber, areagotu egiten du sustatzaileen segurtasun juridikoa.

Ingurumen-ebaluazioak jarraitu beharreko printzipio batzuen ezarpenak eta Ingurumenari buruzko Arloko Biltzarraren esparruan lankidetzan jarduteko deialdiak finkatuko dute Estatuko lurralde osoan legedi homogeneo bat garatzeko bidea. Hartara, sustatzaileek aldez aurretik ezagutu ahal izango dituzte ingurumenaren aldetik eskatuko zaizkien legezko betekizunak, plan, programa edo proiektu bat izapidetzeko, garatuko den lekua gorabehera. Printzipio horien arabera, azpimarratu beharra dago legearekin batera jasotako eranskin guztiak oinarrizko legedia direla, eta, horrenbestez, oro har aplikatzekoak direla.

Legegileak, gure herrialdean dauden ingurumen-ebaluaziorako prozeduren hitzartzeak duen garrantziaren jakitun, indarrean sartzeko mekanismo berri bat ezartzen du, xedapen indargabetzailean eta azken xedapenetako hamargarrenean aurreikusia, oinarrizko legedian eta ingurumen-ebaluazioari buruzko araudia duten autonomia-erkidegoetako legedian eragina duten alderdiei dagokienez. Horrenbestez, urtebeteko epea ematen zaie autonomia-erkidegoei, beren araudiak lege honetara egoki ditzaten. Egokitzapena aipatutako epea amaitu baino lehen egiten duten autonomia-erkidegoetan, une horretan sartuko da indarrean; eta egin beharreko egokitzapenak epearen barruan egiten ez badituzte, lege hau oinarrizko legedi gisa aplikatuko zaie, indarrean sartzen den egunetik hasita urtebeteko epean.

Amaitzeko, esparru juridiko komun bat izateak –autonomia-erkidego bakoitzaren behar-beharrezko berezitasunekin– eragotzi egingo ditu deslokalizazio-prozesuak.

Ingurumen-gaietan, Estatuko oinarrizko araudiak eta autonomia-erkidegoetako garapenek ingurumena babestea eta gordetzea bermatu behar dute, Konstituzioaren 45. artikuluak aginduta, eta, horretarako, ezinbestekoa da oinarrizko esparru komun bat xedatzea.

Lege honen oinarrian, Estatuak ingurumena babesteko oinarrizko legediari dagokionez duen eskumen esklusiboa dago, baina autonomia-erkidegoek babeserako arau gehigarriak ezartzeko dituzten ahalmenei kalterik egin gabe (Konstituzioaren 149.1.23

artikulua).

II Legeak 64 artikulu ditu, hiru titulutan banatuta: I. tituluak printzipio eta xedapen orokorrak jasotzen ditu; II. tituluak, ingurumen-ebaluaziorako prozedurak arautzeko xedapenak; eta, amaitzeko, III. tituluak jarraipena eta zehapen-araubidea erregulatzen ditu.

I. tituluak printzipio eta xedapen orokorrak ezartzen ditu, bai ingurumen-ebaluazio estrategikoari, bai ingurumen-inpaktuaren ebaluazioari aplikatzekoak.

Legean jasota dauden printzipioak ez dira ex novo ezartzen, lehendik baitaude Europako Erkidegoko eta Estatuko antolamenduetan. Hala eta guztiz, arauan esanbidez jasotzea egoki dela jo da, ingurumen-ebaluazioari buruzko erabakiak hartzeko garaian aurrean egon daitezen, laburbilduta eta konpilatuta, eta, bereziki, autonomia-erkidegoek kontuan izan ditzaten, baldin eta erabakitzen badute ingurumena babesteko neurri gehigarriak hartze aldera Konstituzioak emandako ahalmena erabiltzea.

Aipatutako printzipioak dira ingurumena babestea eta hobetzea; prebentziozko eta kautelazko ekintza: ingurumen-inpaktuen prebentzioa eta eraginak zuzentzea eta konpentsatzea; kutsatzen duenak ordaintzen du; arrazionalizatzea; ingurumenebaluaziorako prozedurak sinplifikatzea eta hitzartzea; Estatuko Administrazio Orokorraren eta autonomia-erkidegoen arteko lankidetza eta koordinazioa; plan, programa eta proiektuek ingurumenean eragiten dituzten ondorioen eta kasu bakoitzean bete beharreko ebaluazio-prozeduren arteko proportzionaltasuna; ebaluazio-prozeduran parte hartzen duten administrazio-organoen arteko lankidetza aktiboa eta eskatutako informazioa ematea; parte-hartze publikoa; garapen jasangarria; eta erabakiak hartzean ingurumenalderdiak kontuan hartzea.

Ingurumen-ebaluazioari buruzko legedia printzipio horietan oinarritzeko, eta Estatuko lurraldeko toki desberdinetan aplikatu beharreko arauen artean homogeneotasun-maila handia lortze aldera, Ingurumenari buruzko Arloko Biltzarraren esparruan lankidetzan jarduteko deia egiten du legeak. Lankidetza horren bidez, legea betetzeko beharrezkoak diren arau-aldaketak aztertu eta proposatuko dira; eta, bereziki, beharrezkoak diren araualdaketak eta erreformak sustatuko dira. Aldaketa eta erreforma horiek izan daitezke lehendik dauden arau autonomikoak aldatzea, indargabetzea edo bategitea, edota lege honetara igortzea, antolaketa-berezitasunek eskatutako salbuespenak kontuan hartuta.

Haren barruan, lantalde teknikoak eratu ahal izango dira, prozedura horien estandarizazioa bideratuko duten ingurumen-ebaluaziorako gida metodologikoak egiteko.

I. tituluak honako gai orokor hauek ere arautzen ditu: arauaren xedea eta zertarakoa; definizioak; aplikazio-eremua; ingurumen-ebaluazioa egin behar ez duten kasuak eta salbuets daitezkeen proiektuak; aplikazio-eremuan dauden plan, programa eta proiektuei ingurumen-ebaluazioa egiteko mandatu orokorra; ingurumen-adierazpen eta -txostenak ez egitearen ondorio juridikoa, ingurumen-organoa mugatzea eta antzeko beste gai batzuk; administrazioen arteko harremanak; ebaluazio estrategikoaren eta ingurumen- inpaktuaren ebaluazioaren arteko lotura; ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren eta uztailaren 1eko 16/2002 Legean, kutsaduraren prebentzio eta kontrol bateratuari buruzkoan, jasotako ingurumen-baimen bateratuaren arteko lotura; konfidentzialtasuna eta ingurumen-azterketa eta -agirien egilearen gaitasun teknikoa eta erantzukizuna.

Administrazioen arteko harremanei dagokienez, ingurumen-ebaluazioa prozedura instrumental gisa hartzearen ondorioz, prozedura substantiboarekiko, beharrezkotzat jo da organo substantiboak ingurumen-organoari plan, programa edo proiektu bat abian jartzeko, onesteko edo baimentzeko prozedura izapidetzean gertatutako gorabehera guztien berri ematea, ingurumen-ebaluaziorako prozeduren izapideetarako garrantzitsuak badira; batez ere, prozedura substantiboa artxibatzea edo iraungitzea badakarte.

Horrenbestez, ingurumen-organoak alferrikako izapidearekin jarraitzea saihesten da.

Legeak ezartzen duen betebehar nagusia da ingurumenean ondorio adierazgarriak eragin ditzaken edozein plan, programa edo proiekturi buruzko ingurumen-ebaluazio egokia egitea, abian jarri, onetsi edo baimendu aurretik; edota, egoki izanez gero, proiektuen kasuan, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearenak, 71. bis artikuluan aipatutako erantzukizunpeko adierazpena edo aldez aurreko jakinarazpena aurkeztu aurretik.

Eginbide hori ez betetzearen ondorio juridikoa, legean bertan berariaz adierazita dagoena, izango da lege honen aplikazio-eremuko edozein plan, programa edo proiektu abian jartzeko, onesteko edo baimentzeko egintzak, edota proiektu bati buruzko erantzukizunpeko adierazpena edo aldez aurreko jakinarazpena baliorik gabeak izango direla, ingurumen-ebaluaziorik egin ez bada, dagozkien zehapenei kalterik egin gabe.

Prebentzio-alderdi hori, funtsezkoa eta legeari berezkoa zaiona, sendoagoa da ingurumen-prozeduretan ez erabakitzearen ondorio juridikoak –Europako Erkidegoko eta Estatuko zuzenbidearen eta jurisprudentziaren araberakoak– berariaz adierazten direlako.

Araubide horren arabera, ingurumen-adierazpen estrategikoa, ingurumen-txosten estrategikoa, ingurumen-inpaktuaren adierazpena edo ingurumen-inpaktuaren txostena legez ezarritako epeetan ez egitea ez da inolaz ere joko aldeko ingurumen-ebaluazioa egin izanaren baliokidetzat.

Definizioak ezarri dira artikuluetan adierazitako kontzeptuak argitzeko beharrezko xehetasun nahikoaz. Erabilera errazte aldera, hiru paragrafotan banatu dira: definizio orokorrak, ingurumen-ebaluazio estrategikorako definizioak, eta ingurumen-inpaktuaren ebaluaziorako definizioak.

Berrikuntza gisa, azpimarratu behar da estreinakoz definitzen dela ingurumenprozeduren zein ingurumen-erabakien izaera juridikoa, legedi honen indarraldiko urteetan finkatutako jurisprudentziaren arabera.

Lehenengoei dagokienez, ingurumen-ebaluazio estrategikoa eta ingurumeninpaktuaren ebaluazioa «administrazio-prozedura instrumental» gisa kalifikatzen dira, planak eta programak onesteko edo abian jartzeko edota proiektuak baimentzeko arloko prozedura substantiboarekiko.

Bestalde, ingurumen-erabakiek (hau da, ingurumen-adierazpen estrategikoak, ingurumen-txosten estrategikoak, ingurumen-inpaktuaren adierazpenak eta ingurumeninpaktuaren txostenak) nahitaezko txosten erabakigarri baten izaera juridikoa dute.

Ingurumen-erabakien izaera erabakigarria bi alderditan adierazten da; alegia, alde formalean eta materialean. Ikuspegi formala edo prozedura kontuan hartuta, ingurumenerabakienen izaera erabakigarriak dakar prozedura substantiboaren izapideetan aurrera egiteko ezintasuna, hura egiten ez den bitartean.

Ikuspegi materialari begira; hau da, erabakia hartzen duen organoari edukiak dakarkion lotura kontuan hartuta, txosten bat erabakigarria izateak dakar, azken aldiko jurisprudentziaren arabera, txosten hori ezinbestekoa izatea, erabakia hartzeko eskumena duen organoak bere irizpidea eratzeko aukera izan dezan, txostenak azaltzen dituen gaiei dagokienez.

Izaera erabakigarri hori gauzatzen da lege honetan desadostasunak ebazteko aurreikusitako mekanismoan. Horrenbestez, ingurumen-erabakien baldintzak mugatzen dute organo substantiboa, eta haietatik atera daiteke soilik, arrazoiak adierazita, bere eskumenen esparruan, eta dagokion desadostasuna planteatuta Ministroen Kontseiluan, edo dagokion autonomia-erkidegoaren Gobernu Kontseiluan, edota autonomia-erkidego horrek erabakitako organoan, halakorik balego.

Ingurumen-erabakien aurka, berez, ezingo da errekurtsorik jarri. Hala ere, errekurtsoa jarri ahal izango da –defentsa-gabezia saihestu nahi bada nahitaezkoa baita– organo substantiboak, plan edo programak onartzeari edo abian jartzeari zein proiektuak baimentzeari begira, ingurumen-erabakiak kontuan hartuta emandako erabakien aurka.

Ingurumen-ebaluazioaren funtsezko osagai bat da eragindako administrazio publikoei kontsulta egitea. Ingurumenaren ikuspegitik justifikaziorik ez duten atzeratzeak saihesteko eta prozedura eraginkorra izatea lortzeko, eragindako administrazio publikoek erabakirik ez hartzeak ezin du, inolaz ere, prozedura geldiagotu, eta are gutxiago gerarazi.

Prozedurak aurrera egin ahal izango du, baldin eta ingurumen-organoak ingurumenebaluazioa egiteko adina irizpen-elementu baditu.

Eragindako administrazio publikoek txostenik egiten ez badute, edo txosten horiek nahikoak ez badira, legeak honako hau aurreikusten du: ingumen-organoak txostena egin behar zuen organoaren gainetik hierarkikoki hurrena dagoen organoaren titularrari eskatuko dio organo eskudunari agintzeko, hamar eguneko epean, eskaera jasotako egunetik zenbatzen hasita, dagokion txostena entrega dezan, hamar eguneko epean, atzerapenaren erantzuleak izan ditzakeen erantzukizunei kalterik egin gabe, eta sustatzaileak administrazio eskudunari uztailaren 13ko 29/1998 Legeak, administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duenak, 29.1 artikuluan aurreikusitako prozeduraren bidez txostena erreklamatzeko duen aukeraren kalterik gabe.

Halaber, azpimarratzekoa da, bai ingurumen-ebaluazio estrategikorako, bai ingurumen-inpaktuaren ebaluaziorako, bi prozedura diseinatu direla: ohikoa eta sinplifikatua. Erabilitako terminologia oso hedatua eta finkatua dago autonomiaerkidegoetan, eta arauaren funtsezko prozedura-izaera azpimarratzen du. Bereizketa hori egitea bideratu duten arrazoiak dira, hain zuzen, Europako Erkidegoko zuzentarauak berak; izan ere, «ingurumenean ondorio adierazgarriak izan ditzakeen» plan, programa edo proiektu ororen aldez aurreko ingurumen-ebaluazioa egiteko betebeharra ezartzen dute.

Plan, programa edo proiektuen mota jakin batzuetarako, zuzentarauek ezartzen dute iuris et de iure presuntzioa; alegia, ingurumenean eragin adierazgarriak izango dituela, nolanahi ere, eta, horrenbestez, ebaluatu behar direla, onetsi, abian jarri edo baimendu aurretik, ohiko prozeduraren arabera. Gainerako plan, programa eta proiektuetarako, Estatu kide bakoitzak aztertu beharko ditu, bai kasuz kasu, bai atalaseen bidez, bai bi teknika horiek bateratuta, ingurumenean eragin adierazgarriak dituzten erabakitzeko.

Azterketa horri ebaluazio-prozedura sinplifikatua esaten zaio, eta plan, programa edo proiektuak ingurumenean ondorio adierazgarriak dituela agertuz gero, ohiko ebaluazioa egin beharko da.

Horrenbestez, Europako Erkidegoko zuzentarauak behar bezala betetzen direla bermatzen da, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren interpretazioaren arabera.

Gehienezko epeei dagokienez, honako hauek ezarri dira: ohiko ebaluazio estrategikorako, hogeita bi hilabete, beste bi hilabetez luza daitezkeenak, behar bezala justifikatu eta arrazoituz gero; ingurumen-ebaluazio estrategikorako, lau hilabete; ingurumen-inpaktuaren ohiko ebaluaziorako, lau hilabete, beste bi hilabetez luza daitezkeenak, behar bezala justifikatu eta arrazoituz gero; eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatuaren kasuan, hiru hilabete.

Legearen aplikazio-eremuari buruz ez da funtsezko aldaketarik egin, orain indargabetutako legeekin alderatuta; izan ere, Europako Erkidegoko zuzentarauek mugatzen dute eremu hori, eta lehen egindako transposizioari eutsi zaio. Hala ere, lege honen aplikazioaren eremuan, arau-teknikari lotutako arrazoiak direla-eta, proiektuen ingurumen-inpaktua ebaluatzeko Legearen testu bateginak, urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsiak, I. eta II. eranskinetan jasotako epigrafe jakin batzuk sartu dira. Halaber, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua egin beharreko proiektuek ohiko prozedura jarraitzeko aukera sartu da, sustatzaileak hala eskatuz gero. Eskumenei eta administrazioen arteko koordinazioari dagokienez, aurreko araudian aurreikusitako administrazio-jarduera partekatu batzuk argitzen ahalegintzen da legea.

Ingurumen-ebaluazio estrategikoari eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren arteko loturari dagokionez, adierazi behar da, Europako Erkidegoko zuzentarauen arabera, lehenengoak ez duela bigarrena baztertzen; horrenbestez, aurreko araudiari eusten zaio.

Halaber, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren eta ingurumen-baimen bateratuaren arteko loturari buruzko artikuluari eusten zaio; izan ere, araubide hori jasota dago uztailaren 1eko 16/2002 Legean, kutsaduraren prebentzio eta kontrol bateratuari buruzkoan.

Berrikuntza gisa, sustatzaileek aurkeztutako dokumentu jakin batzuei buruz administrazio publikoek gorde behar duten konfidentzialtasuna arautzea kontuan hartu da. Horrenbestez, uztailaren 18ko 27/2006 Legea aplikatzean (lege horrek ingurumenaren alorrean informazioa eskuratzeko, herritarrek parte hartzeko eta justiziara heltzeko eskubideak arautzen ditu) amaitu gabeko prozeduretako dokumentuak eskuratzeko eskaerak direla-eta sortzen diren hainbat arazo konponduko dira.

Amaitzeko, honako betekizun hau ere kontuan hartu da: sustatzaileek ingurumenebaluaziorako aurkezten dituzten dokumentuak izan behar dute gaitasun tekniko nahikoa duten pertsonek eginak; horrenbestez, dokumentu horiek kalitate tekniko handikoak izatea bideratuko da.

II. tituluak ingurumen-ebaluazio estrategikoa eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa lantzen ditu, kapitulu bereizitan. Oinarrizko araudia ezartzen du, Estatuko lurralde osoan aplikatu beharrekoa, azken xedapenetako zortzigarrenean adierazitako salbuespenekin, oinarrizko izaera ez duten artikuluak zehazten baititu xedapen horrek.

Organo substantiboak, arloko legediari jarraituz, sustatzaileak espediente osoa aurkezten ez badu, alde formala dela-eta plan, programa edo proiektua abian jartzeko, onesteko edo baimentzeko eskabidea ez onartzea erabakitzeko duen aukera gorabehera, legeak arautzen du, halaber, alde substantiboa edo materiala dela-eta ez onartzeko izapidea. Horren xedea da sustatzaileek prozeduraren oso hasierako fasean jakin dezatela plan, programa edo proiektuak ezingo duela eskuratu aldeko ingurumenadierazpena, bai ingurumen-arrazoiak daudelako, bai ingurumen-azterketek kalitatebaldintza nahikoak betetzen ez dituztelako, bai aurkeztutako plan, programa edo proiektuaren antzeko beste bat onartu ez delako edo haren kontrako ingurumenadierazpena eman delako. Ingurumen-organoak adierazitako ez onartzeko ebazpen horrek eragiten dio soil-soilik ingurumen-ebaluazioa hasteko eskaerari –estrategikoa zein inpaktua neurtzekoa eta ohikoa zein sinplifikatua barnean hartuta– eta organo substantiboaren erabakiari kalterik egin gabe ematen da, arloko legediari jarraituz, plan, programa edo proiektua abian jartzeko, onesteko edo baimentzeko eskaerari dagokionez.

Europako Erkidegoko zuzentarauek behartzen ez badute ere, laster Europar Batasunean agindu izango dela aurreikusita, eta, nolanahi ere, erreferentzia saihestezina dela ulertuta, klima-aldaketa aintzat hartzeko betebeharra sartzen du legeak. Horretarako, jakina, une bakoitzean eskura dauden informazio eta teknikak baliatu beharko dira.

II. titulu horren I. kapituluan ingurumen-ebaluazio estrategikoari buruzko xedapenak jasotzen ditu, eta lehen adierazitako ohiko prozedura eta prozedura sinplifikatua arautzen ditu. Halaber, apirilaren 28ko 9/2006 Legean jasotako zenbait gai, interpretatzeko zailtasuna zutenak, zehazten ditu.

I. kapitulu hori bi ataletan banatuta dago, bata ohiko ingurumen-ebaluazio estrategikoari buruzkoa, eta horren bertsio sinplifikatuari buruzkoa bestea.

1.  atalean, ohiko prozedura sistematizatzeko ahalegina egin da, ordena kronologikoari jarraituz, sustatzaileentzat errazagoa izan dadin lege hau aplikatzea.

Halaber, ingurumen-ebaluazio estrategikoaren terminologia ingurumen-inpaktuaren ebaluazioan erabiltzen denarekin asimilatzeko ahalegina egin da, azken hori lehenagokoa eta gure antolamendu juridikoan finkatuagoa baita.

Horrenbestez, ingurumen-iraunkortasunaren txostena, apirilaren 28ko 9/2006 Legeak arautzen zuena, ingurumen-azterketa estrategikoa da orain, eta ingurumen-memoria, lege honen bidez, ingurumen-adierazpen estrategikoa da orain, ingurumen-inpaktuaren azterketaren eta ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren antzera, hurrenez hurren.

Eragindako administrazioei egiten zaizkien kontsultak funtsezkoak dira ingurumenazterketa estrategikoaren irismena eta edukia zehazteko, eta, horregatik, nahitaezkoak dira, planen eta programen ingurumen-ebaluazioari buruzko Europako Erkidegoko zuzentarauen arabera, bai eta legearen beraren arabera ere, noski. Plangintzan ingurumen-alderdiak egoki integratzeko, arauak agintzen du plan edo programaren hurrenez hurrengo bertsioek –zirriborroa, hasierako bertsioa eta azken proposamena– aurreko ingurumen-agiriaren edukia jasotzea (hasierako agiri estrategikoa, ingurumenazterketa estrategikoa eta ingurumen-adierazpen estrategikoa).

Ingurumen-ebaluazio estrategikoaren ohiko prozedura ingurumen-adierazpen estrategikoarekin amaitzen da. Ingurumen-organoaren erabaki horrek, lehen esan bezala, nahitaezko txosten erabakigarri baten izaera juridikoa du, ezin da haren aurka errekurtsorik jarri, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean edo dagokion aldizkari ofizialean argitaratu behar da, ingurumen-organoaren egoitza elektronikoan argitaratzeari kalterik egin gabe.

Atal hori amaitzen da ingurumen-adierazpen estrategikoaren indarraldia eta aldatzeko prozedura ex novo arautuz, ingurumen-inpaktuaren ebaluaziorako ezartzen denarekin paraleloan. Desadostasunei buruzko ebazpenak emateari dagokionez, Estatuko Administrazio Orokorraren eremuan, Ministroen Kontseiluari esleitzen zaio, eta, autonomia-erkidegoen eremuan, Gobernu Kontseiluari edo haiek erabakitako organoari.

2.  atalak ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozedura sinplifikatua arautzen du.

Berrikuntza gisa, izapidetzea onartzea sartzen du, eragindako administrazioei egiten zaizkien kontsultak jasotzen ditu gero, eta ingurumen-txosten estrategiko batekin amaitzen du. Txosten horrek adieraz dezake plan edo programak ondorio adierazgarriak eragiten dituela ingurumenean, eta, horrenbestez, ohiko ebaluazio estrategikoa egin behar dela; edota adieraz dezake plan edo programak ez dituela ondorio adierazgarriak eragiten ingurumenean, eta, beraz, txostenak berak ezarritakoari jarraituz abian jarri edo onets daitekeela.

Ingurumen-txosten estrategikoan ateratako ondorioa izanez gero ohiko ingurumenebaluazio estrategikoa egin behar dela, berariaz eta estreinakoz arautzen da prozedura sinplifikatuan egindako jarduketak gorde egingo direla.

II. tituluaren II. kapituluak proiektuen ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa arautzen du, aurreko legeak baino xehetasun handiagoz, eta segurtasun juridiko handiagoa ematen du. Estrategikoaren kasuan bezala, ohikoa edota sinplifikatua izan daiteke.

1.  atalak ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren ohiko prozedura arautzen du.

Prozedura hori I. eranskinean adierazitako proiektuei aplikatzen zaie, eta zenbait berrikuntza egin dira, eskuratutako esperientzia eta diagnostikatutako arazoak ikusita.

Prozedura, berez, organo substantiboak ingurumen-organoari espediente osoa bidaltzen dionean hasten da: proiektua, ingurumen-inpaktuaren azterketa, eta informazio publikoaren eta eragindako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei egindako kontsulten emaitzak. Hala eta guztiz, prozeduraren aurretik, zenbait izapide egin behar dira; haietako batzuk nahitaezkoak, eta beste batzuk hautazkoak. Aldez aurreko izapide horietako lehena ingurumen-inpaktuaren azterketaren irismena zehaztea da. Berrikuntza gisa, azterketa hori borondatezkoa izango da sustatzailearentzat, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 13ko 2011/92/EB Zuzentarauan jasota dagoen bezala.

Ondoren, sustatzaileak ingurumen-inpaktuaren azterketa egin ostean, informazio publikoaren izapideak eta eragindako administrazioei eta pertsona interesdunei kontsultak egin behar ditu organo substantiboak; oraingoan, nahitaez. Legeak, estreinakoz, honako txosten hauek nahitaezkoak direla ezartzen du: autonomia-erkidegoko ingurumenalorreko eskumenak dituen organoaren txostena, arroen ardura duen erakundearen txostena, kultura-ondareari buruzko txostena, eta, hala badagokio, itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoari buruzko txostena.

Ingurumen-inpaktuaren ohiko ebaluazioak hiru fase ditu: hasiera, azterketa teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena.

Espedientea onartuta, eta azterketa teknikoa egin ondoren, ingurumen-inpaktuaren adierazpena jasotzen duen ebazpenarekin bukatzen da prozedura. Horren bidez, erabakiko da proiektua gauzatzea egokia ote den, ingurumen-ondorioei erreparatuta, eta, hala badagokio, zer ingurumen-baldintzatan egin daitekeen, ingurumen-ondorio negatiboak zuzentzeko zer neurri hartu behar diren, eta, egoki izanez gero, ingurumenondorio negatibo horiek konpentsatzeko zein neurri ezarri behar diren. Horrez gainera, ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren gutxieneko edukia xehetasun handiagoz arautzen da; halaber, aldizkari ofizialetan ez ezik, ingurumen-organoaren egoitza elektronikoan ere argitaratuko dela aurreikusten da.

Gainerako ingurumen-erabakietan adierazi bezala, ingurumen-inpaktuaren adierazpenak nahitaezko txosten erabakigarri baten izaera juridikoa du, ezin da haren aurka errekurtsorik jarri, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean edo dagokion aldizkari ofizialean argitaratu beharko da. Inpaktu-adierazpenaren indarraldiari eta hura aldatzeko prozedurari buruzko arauekin amaitzen da atala. Desadostasunak ebazteko eskumena, bestalde, Ministroen Kontseiluari esleitzen zaio, eta, autonomia-erkidegoen eremuan, Gobernu Kontseiluari edo horrek erabakitako organoari.

Aurreko araudian arazo handienak sortu dituen elementuetako bat ingurumeninpaktuaren adierazpenen indarraldia izan da, zalantzarik gabe. Egoera hori konpontzeko, data garrantzitsuak bi hauek direla jotzen da: ingurumen-inpaktuaren adierazpena argitaratutako eguna (indarraldia zenbatzen hasteko) eta proiektua egikaritzen hasitako eguna (indarraldia amaitzeko). Halaber, ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren indarraldia luzatzeko aukera aurreikusten da.

Amaitzeko, egoera jakin batzuk gertatuz gero, eta sustatzaileak eskatuta, ingurumeninpaktuaren adierazpen baten ingurumen-baldintzen aldaketa arautzen da estrainekoz.

II. kapituluaren 2. atalak ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua arautzen du.

Ebaluazio hori II. eranskinean adierazitako proiektuei egingo zaie, bai eta, I. eta II. eranskinetan ageri ez arren, zuzenean edo zeharka Natura 2000 Sareko guneetan eragina izan dezaketen proiektuei ere.

Prozedura horren funtsezko izapideak kontsultak dira, gainerako prozeduretan bezala.

Kontsulta horiek eragindako administrazioei egin behar zaizkie, eta, berrikuntza gisa, pertsona interesdunei ere bai.

Ingurumen-organoak, egindako kontsulten emaitzak kontuan hartuta, ingurumeninpaktuaren txostena emanez hartuko du erabakia. Txosten hori argitaratu egin beharko da, ingurumen-organoak erabakiz gero proiektuari ez zaiola aplikatu behar ingurumeninpaktuaren ebaluaziorako ohiko prozedura.

Azpimarratzekoa da legeak berariaz eta estreinakoz adierazten duela proiektuari ohiko prozedura aplikatu behar zaiola erabakitzen denean, egindako jarduketak gorde egingo direla. Horrenbestez, administrazioari ingurumen-inpaktuaren azterketaren irismena eta edukia muga ditzala eskatzea erabakitzen badu sustatzaileak, ez da kontsulta gehiago egin beharrik izango.

III. kapituluak mugaz gaineko kontsultak arautzen ditu. Kontsulta horiek egin beharko dira Espainian egikarituko den plan, programa edo proiektu batek Europar Batasuneko beste Estatu kide baten edo nazioarteko tresnei jarraituz Espainiak kontsultatu beharreko Estatu baten ingurumenean ondorio adierazgarriak eragin ditzakeenean. Halaber, alderantzizko egoeretan ere egin beharko da; alegia, beste Estatu batean egikarituko den plan, programa edo proiektu batek ondorio adierazgarriak izan ditzakeenean Espainiako ingurumenean.

III III. tituluak hiru kapitulu bereizitan arautzen ditu plan eta programen eta ingurumeninpaktuaren adierazpenen jarraipena –organo substantiboari esleitzen dio eginkizun hori–, eta zehapen-araubidea eta zehatzeko prozedura –zenbait hobekuntza tekniko sartuta, aurreko legearen hutsune batzuk gainditzeko–.

Zehapen-araubideari eta zehatzeko prozedurari dagokienez (II. eta III. kapituluak), lege honek behin-behineko neurriak arautzen ditu; esate baterako, zehatzeko prozedura hasi aurretik aplikatzen diren ezinbesteko neurriak, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearenak, 72. artikuluan ezarritako mugak eta baldintzak kontuan hartuta. Halaber, argitu egiten da kalteak konpontzeko eta kalte-ordainak emateko aurreikuspenen arauketa, urriaren 23ko 26/2007 Legea, ingurumen-erantzukizunari buruzkoa, aintzat hartuta.

IV Azken zatiak hamabost xedapen gehigarri, bi xedapen iragankor, xedapen indargabetzaile bat eta hamaika azken xedapen ditu. Xedapen gehigarriak gai hauei buruzkoak dira: erantzukizunpeko adierazpena behar duten proiektuak; aldez aurreko jakinarazpena behar duten proiektuak; Europar Batasunak finantzatzen lagundutako plan eta programak; informatzeko betebeharrak; ingurumen-ebaluazioaren eta beste arau batzuen arteko lotura; planen eta programen konkurrentzia eta hierarkia; Estatuaren titularitateko azpiegiturak; Natura 2000 Sareko guneetan ondorioak eragin ditzaketen Estatuko proiektuen ingurumen-ebaluazioa; natura kontserbatzeko bankuak; Natura 2000 Sarean eraginik ez izatea egiaztatzen duen ziurtagiria; aldian behingo eragiketak, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioen prozedurak metatzea; azaroaren 26ko 30/1992 Legea, herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena, aplikatzea, gehigarri gisa; eta izapidetze elektronikoa.

Natura kontserbatzeko bankuak borondatezko mekanismoak dira, balio naturalen galera garbiak konpentsatzeko, konpontzeko edo lehengoratzeko aukera ematen dutenak, eta haien erregelamenduzko garapena Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren ardura izango da.

Natura kontserbatzeko bankuetan sortutako kredituak Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren mendeko erregistro ofizial batean inskribatuko dira, eta merkatu libreko baldintzetan komertzializa daitezke zuzenean honako erakunde hauei helarazteko:

balio naturalen galera saihestezin eta konponezina eragiten duen edozein jardueratan diharduten eta kreditu horiek eskatzen dituzten erakundeak –bereziki ingurumen-inpaktua konpentsatzeko neurrien kasuan eta ingurumen-kalteak konpentsatzeko neurri osagarri eta konpontzaileen kasuan–; irabazi-asmorik gabeko erakundeak; eta administrazio publikoak.

Azken xedapenetako lehenengoaren helburua abenduaren 13ko 42/2007 Legean, natura-ondareari eta biodibertsitateari buruzkoan, jasotako zehapen-araubidearen aldaketa partziala egitea da.

Legeak sei eranskin ditu. Lehenengoan, ingurumen-inpaktuaren ohiko ebaluazioa behar duten proiektuen zerrenda jasotzen da; bigarrenean, ebaluazio sinplifikatua behar dutenena. Neurri handi batean, eutsi egin zaie orain arte indarrean egon den araudiko proiektu-talde eta -kategoriei, baina hobekuntza teknikoak sartu dira, eta proiektu-tipologia berri batzuk ere sartu dira, teknika berrien erabilera (adibidez, haustura hidraulikoa) ebaluatzeko. Halaber, eranskinetan bildutako proiektuak Zuzentarauaren edukiari egokitu zaizkio. Horrenbestez, ingurumenean benetan ondorio adierazgarriak eragin ditzaketen proiektuek ingurumen-inpaktuaren ohiko ebaluazioa beharko dute. III. eranskinean, ingurumen-organoak baliatu behar dituen irizpideak daude jasota, II. eranskinean ageri den proiektu bati ohiko ingurumen-ebaluazioa egin behar zaion erabakitzeko. IV. eranskinak ingurumen-azterketa estrategikoaren edukia zehazten du, eta V. eranskinean plan edo programa batek ohiko ingurumen-ebaluazio estrategikoa behar duen erabakitzeko irizpideak daude jasota. Azkenik, VI. eranskinean, ingurumen-inpaktuaren azterketaren edukia xedatzen da, eta I. zein II. eranskinak interpretatzeko irizpide teknikoak zehazten dira.

Amaitzeko, oro har, arroen arteko isuraldatzeei buruzko zenbait aldaketa sartzen ditu legeak, eta, bereziki, Tajo-Segura isuraldatzearen funtzionamenduari buruzkoak.

Horrenbestez, Tajo-Segura isuraldatzeari buruzko berariazko arauak 1985etik aurrera Espainian sortu zen urei buruzko araudi orokorrera egokitzen dira. Halaber, sistema orokorrari segurtasun juridikoa ematen zaio.

Segurtasun juridikoaz gainera, segurtasuna eta egonkortasun teknikoa ematen duen mekanismo bat ezartzen da; izan ere, isuraldatzearen ustiaketa-arauaren magnitude erabakigarriak errege-dekretu bidez egunera ditzala agintzen zaio Gobernuari. Eguneratze hori behar-beharrezkoa da, magnitude horiek azken urteetan ikusitako aldaketa hidrologikoetara malgutasunez egokitzeko, eta gerta daitezkeen alterazio hidrologikoetara (esate baterako, klima-aldaketak eragindako ondorioetara) egokitzeko tresna arinak eskura izateko.

Alderdi operatibo horietan sistemari gehiegizko zurruntasuna emateak nahi ez diren zenbait ondorio sor litzake, eta aurreikusitako mekanismoak horiek saihesten laguntzen du.

Uren legedian aldaketa sakonak egin beharko dira, eta, besteak beste, eskubideak lagatzeko araubide berri bat ezarri beharko da, etorkizunean eraginkortasun handiagoa izan dezan. Une honetan, Uren Legearen testu bateginaren 72. artikulua partzialki aldatzen da, dagokion araubide juridikoa malgutzearren, baina isuraldatze bakoitzaren berariazko erregulazioari kalterik egin gabe.

Halaber, behar-beharrezkoa da etorkizun hurbilean arroko plan hidrologiko desberdinetako lurralde-eremuen arteko isuraldatzeen arauketa Plan Hidrologiko Nazionalean sartzea, Uren Legearen testu bateginak berak xedatzen duen bezala. Eta, testuinguru horretan, Plan Hidrologiko Nazionalari buruzko hurrengo legeak arau-bloke bakar batean integratu, harmonizatu eta eguneratu beharko ditu arroen arteko isuraldatze guztiei buruzko xedapenak, hainbat arautan sakabanatuta baitaude.

Uztailaren 22ko 11/2005 Legearen lehenengo xedapen gehigarria indargabetu egiten da, bistakoa baita ez dela teknikoki bideragarria, isurien trukea ezinezkoa delako. Izan ere, isuraldatutako baliabideen banaketa-sareak eta konbentzionalak ez direnak ez dira gainjartzen, eta ez dute ematen ura trukatzeko behar den estaldura. Bestalde, isuraldatutako baliabideen araubidea eta baliabide ez-konbentzionalena guztiz desberdina dira, eta ez du onartzen uren legedian kontzesioentzat aurreikusitako ohiko hartzealdaketa. Horrez gainera, araubide ekonomikoa ere desberdina da, eta kostuen arteko desberdintasun oso nabarmenak daude; horrek eragotzi egiten du baliabide jakin bat beste batez ordezte soila ere.

I. TITULUA

Printzipioak eta xedapen orokorrak 1. artikulua.  Xedea eta zertarakoa.

1.  Lege honek ingurumenean ondorio adierazgarriak eragin ditzaketen plan, programa eta proiektuen ingurumen-ebaluazioa arautu behar duten oinarriak ezartzen ditu. Horrenbestez, Estatuaren lurralde osoan ingurumenaren babes-maila handia bermatzen du, garapen jasangarria sustatzea helburu hartuta. Horretarako, bitarteko hauek baliatzen ditu:

a)  Planak, programak eta proiektuak prestatzean, abian jartzean, onestean edo baimentzean, ingurumen-alderdiak integratzea; b)  ingurumenaren aldetik bideragarriak diren aukerak aztertzea eta hautatzea; c)  ingurumen-ondorio kaltegarrien prebentzioa, zuzenketa eta, hala badagokie, konpentsazioa bideratuko duten neurriak ezartzea; d)  lege honen xedeak betetzeko beharrezkoak diren zaintza-, jarraipen- eta zehapen-neurriak ezartzea.

2.  Ingurumenean ondorio adierazgarriak eragin ditzaketen plan, programa eta proiektuen ingurumen-ebaluazioaren prozedura zuzenduko duten printzipioak ere ezartzen ditu lege honek. Halaber, Estatuko Administrazio Orokorraren eta autonomiaerkidegoen arteko lankidetza-araubidea xedatzen du, Ingurumenari buruzko Arloko Biltzarraren bidez.

2. artikulua.  Ingurumen-ebaluazioaren printzipioak.

Ingurumen-ebaluaziorako prozedurek printzipio hauek izango dituzte:

a)  Ingurumena babestea eta hobetzea.

b)  Zuhurtasunez jokatzea.

c)  Prebentzioz eta kautelaz jardutea; ingurumen-inpaktuak zuzentzea eta konpentsatzea.

d)  Kutsatzen duenak ordaintzea.

e)  Ingurumen-ebaluaziorako prozedurak arrazionalizatzea, sinplifikatzea eta hitzartzea.

f)  Estatuko Administrazio Orokorraren eta autonomia-erkidegoen arteko lankidetza eta koordinazioa bultzatzea.

g)  Plan, programa eta proiektuek ingurumenean eragiten dituzten ondorioen eta kasu bakoitzean bete beharreko ebaluazio-prozedura motaren arteko proportzionaltasunari eustea.

h)  Ebaluazio-prozeduran parte hartzen duten administrazio-organoen arteko lankidetza aktiboa bultzatzea, eta eskatutako informazioa ematea.

i)  Parte-hartze publikoa bultzatzea.

j)  Garapen jasangarria sustatzea.

k)  Erabakiak hartzean, ingurumen-alderdiak kontuan hartzea.

l)  Ahalik eta ezagutza zientifiko hoberenaren arabera jokatzea.

3. artikulua.  Administrazio publikoen arteko harremanak.

1.  Administrazio publikoek honako printzipio hauen arabera jardungo dute ingurumen-ebaluazioaren alorrean: erakundeen arteko leialtasuna, koordinazioa, elkarri informazioa ematea, lankidetza eta koherentzia. Horretarako, administrazio publikoek egin beharreko kontsultek bermatuko dute inplikatutako interes publiko guztien haztatze egokia; batez ere, kudeaketa beste administrazio publiko batzuen eskuetan badago.

2.  Organo substantiboak plan, programa edo proiektu bat abian jartzeko, onesteko edo baimentzeko prozedura substantiboa izapidetzean gertatutako edozein gorabehera jakinaraziko dio ingurumen-organoari, ingurumen-ebaluaziorako prozeduren izapideetarako garrantzitsua bada; batez ere, prozedura substantiboa artxibatzea edo iraungitzea badakar.

3.  Estatuko Administrazio Orokorrari badagokio ingurumen-adierazpen estrategikoa edo ingurumen-inpaktuaren adierazpena egitea, edota lege honek araututako ingurumentxosten estrategikoa edo ingurumen-inpaktuaren txostena egitea, nahitaez kontsulta egingo dio plan, programa edo proiektu hori kokatzen den lurraldeari dagokion autonomiaerkidegoko ingurumen-alorreko eskumenak dituen organoari.

4. artikulua.  Ingurumenari buruzko Arloko Biltzarraren esparruko lankidetza.

1.  Ingurumenari buruzko Arloko Biltzarrak aztertu eta proposatuko ditu titulu honetan jasotako printzipioak betetzeko eta Estatuko lurralde guztian ingurumen-ebaluaziorako prozedura homogeneo bat ezartzeko egin beharreko aldaketak.

2.  Zehazki, Arloko Biltzarrak bultzatuko ditu egin behar diren arau-aldaketa eta erreformak. Aldaketa eta erreforma horiek egiteko, baliteke lehendik autonomiaerkidegoetan dauden araudiak aldatzea, indargabetzea edo bat egitea, edota lege honetara igortzea, haien antolaketa-berezitasunek behartutako salbuespenak kontuan hartuta.

3.  Arloko Biltzarrak zenbait mekanismo ezarri ahal izango ditu eragindako administrazio publikoek lege honetan aurreikusitako txostenak egin ditzaten, dagozkien epeetan.

4.  Arloko Biltzarraren barruan lantalde teknikoak eratu ahal izango dira, prozedura horien estandarizazioa bideratuko duten ingurumen-ebaluaziorako gida metodologikoak egiteko.

5. artikulua. Definizioak.

1.  Lege honen ondorioetarako, honako hitz hauek ondoren adierazi bezala ulertuko dira:

a)  «Ingurumen-ebaluazioa»: administrazio-prozedura instrumentala, plan eta programak onetsi edo abian jartzeko prozedurarekiko, bai eta proiektuak baimentzeko prozedurarekiko, edota, hala badagokio, erantzukizunpeko adierazpena edo aldez aurreko jakinarazpena egin beharreko proiektuak kontrolatzeko administraziojarduerarekiko, ingurumenean plan, programa eta proiektuek eragin ditzaketen ondorio adierazgarriak aztertzen dituena. Ingurumen-ebaluazioak barnean hartzen ditu «ingurumen-ebaluazio estrategikoa» eta «ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa»:

1.  «Ingurumen-ebaluazio estrategikoa», plan eta programei buruzkoa, ondorio hauetako bat duena:

i)  «Ingurumen-adierazpen estrategikoa», ohiko ebaluazio estrategikoaren prozedura egin beharrez gero, II. tituluko I. kapituluko 1. atalean xedatutakoaren arabera. ii)  «Ingurumen-txosten estrategikoa», ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura egin beharrez gero, II. tituluko I. kapituluko 2. atalean xedatutakoaren arabera.

2.  «Ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa», programei buruzkoa, ondorio hauetako bat duena:

i)  «Ingurumen-inpaktuaren adierazpena», ingurumen-inpaktuaren ohiko ebaluazioprozedura egin beharrez gero, II. tituluko II. kapituluko 1. atalean xedatutakoaren arabera. ii)  «Ingurumen-inpaktuaren txostena», ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatuaren prozedura egin beharrez gero, II. tituluko II. kapituluko 2. atalean xedatutakoaren arabera.

b)  «Inpaktu edo ondorio adierazgarria»: natura-balio baten alterazio iraunkorra edo iraupen luzekoa, eta, Natura 2000 Sareko guneen kasuan, izendapena eragin zuten elementuetan eta kontserbazio-helburuetan ere eragiten duenean.

c)  «Irismeneko dokumentua»: ingurumen-organoaren erabakia, sustatzaileari zuzendua, ingurumen-azterketa estrategikoak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak izan beharreko zabaltasuna, xehetasun-maila eta zehazpen-gradua mugatzen dituena.

d)  «Organo substantiboa»: Administrazio publikoaren organoa, bai plan edo programa bat abian jartzeko edo onesteko, bai proiektu bat baimentzeko, bai erantzukizunpeko adierazpena edo aldez aurreko jakinarazpena egin beharreko proiektuen jarduera kontrolatzeko eskumenak dituena, baldin eta proiektua ez bada Estatuko Administrazio publikoaren zenbait organo desberdinen eskumeneko alorretako jarduketa desberdinen multzoa. Kasu horretan, organo substantibotzat joko da, lehentasunez, proiektuaren xede den jardueraren alorreko eskumenak dituen organoa, harekiko jarduera instrumental edo osagarrien alorreko eskumenak dituzten organoen aurretik.

e)  «Ingurumen-organoa»: Administrazio publikoaren organoa, ingurumenebaluaziorako espedienteen azterketa teknikoa egiten duena, eta adierazpen estrategikoak, ingurumen-inpaktuaren adierazpenak eta ingurumen-txostenak egiten dituena.

f)  «Publikoa»: edozein pertsona fisiko edo juridikoa, bai eta haien elkarte, erakunde edo taldeak ere, aplikatu behar zaien araudiaren arabera eratuta badaude, eta pertsona interesduntzat jotzeko baldintzak betetzen ez badituzte.

g)  «Pertsona interesdunak»: ingurumen-ebaluazioaren prozeduran interesduntzat jotzen dira honako hauek:

1.  Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen, herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkideari buruzkoaren, 31. artikuluan aurreikusten diren egoeraren batean dauden guztiak.

2.  Irabazi-asmorik gabeko edozein pertsona juridiko, uztailaren 18ko 27/2006 Legeak, ingurumenaren alorrean informazioa eskuratzeko, herritarrek parte hartzeko eta justiziara heltzeko eskubideak arautzen dituenak, xedatutakoari jarraituz honako baldintza hauek betetzen dituena:

i)  Estatutuetan adierazitako xedeen artean jasotzea ingurumena babestea, oro har, edo haren elementuren bat, berariaz, eta xede horietan ingurumen-ebaluazioaren ondorioz eragiteko arriskua egotea. ii)  Gutxienez bi urtez legez eratuta egotea, eta bere estatutuetan jasotako xedeak lortzeko beharrezko ekintzak aktiboki gauzatzen ematea. iii)  Estatutuen arabera, jarduera garatzea ingurumen-ebaluazioa egin beharreko plan, programa edo proiektuak eragindako lurralde-eremuan.

h)  «Eragindako administrazio publikoak»: honako gai hauetan berariazko eskumenak dituzten administrazio publikoak dira: biztanleria, gizakien osasuna, biodibertsitatea, geodibertsitatea, fauna, flora, lurzorua, ura, airea, zarata, klima-faktoreak, paisaia, ondasun materialak, kultura-ondarea, lurralde-antolamendua eta hirigintza.

i)  «Kultura-ondarea»: ondarearen adiera guztiak barnean hartzen dituen kontzeptua (historikoa, artistikoa, arkitektonikoa, arkeologikoa, industriala eta materiagabea).

j)  «Konpentsazio-neurriak»: abenduaren 13ko 42/2007 Legeak, natura-ondareari eta biodibertsitateari buruzkoak, 3. artikuluaren 24. paragrafoak definitzen dituenak.

2.  Lege honetan araututako ingurumen-ebaluazio estrategikorako, hona hemen nola ulertu behar diren termino hauek:

a)  «Sustatzailea»: edozein pertsona fisiko edo juridiko, publiko edo pribatu, lege honen aplikazio-eremuan aurreikusitako plan edo programa bat egin nahi duena, dagokion unean abian jartzeko edo onesteko eskumena duen administrazioa edozein izanda ere.

b)  «Planak eta programak»: behar sozialak asetzeko estrategia, zuzentarau eta proposamenak, zuzenean egikaritzeko modukoak ez direnak, proiektu baten edo gehiagoren bidez garatzekoak baizik.

c)  «Ingurumen-azterketa estrategikoa»: sustatzaileak egindako azterketa da, plan edo programaren zati dena, eta plan edo programa hori aplikatuz gero ingurumenean eragin daitezkeen ondorioak identifikatzen, deskribatzen eta ebaluatzen ditu. Halaber, arrazoizko aukerak ematen ditu, teknikaren eta ingurumenaren aldetik bideragarriak direnak, plan edo programaren helburuak eta ezarriko den lurralde-eremua kontuan hartuta, plan edo programa horren ezarpenak ingurumenean eragin ditzakeen kalteak prebenitzeko edo minimizatzeko.

d)  «Ingurumen-adierazpen estrategikoa»: ingurumen-organoaren nahitaezko txosten erabakigarria, ingurumen-ebaluazio estrategikoaren azken emaitza dena. Plan edo programaren azken proposamenean ingurumen-alderdiak zenbateraino integratu diren ebaluatzen du.

e)  «Ingurumen-txosten estrategikoa»: ingurumen-organoaren nahitaezko txosten erabakigarria, ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren azken emaitza dena.

f)  «Aldaketa txikiak»: abian jarritako edo onartutako plan edo programen ezaugarriak aldatzea, betiere haien estrategia, zuzentarau eta proposamen edo kronologian funtsezko aldaketarik eragin gabe, baina aurreikusitako eraginen edo eragin-eremuaren ezaugarrietan desberdintasunak eraginez.

3.  Lege honetan araututako ingurumen-inpaktuaren ebaluaziorako, hona hemen nola ulertu behar diren termino hauek:

a)  «Sustatzailea»: edozein pertsona fisiko edo juridiko, publiko edo pribatu, lege honen aplikazio-eremuan aurreikusitako proiektu bat egin nahi duena, baimentzeko eskumena duen administrazioa edozein izanda ere.

b)  «Proiektua»: obra, eraikuntza edo instalazio bat egikaritzea edo ustiatzea dakarren edozein jarduketa, bai eta eraistea edo botatzea, edota ingurune naturalean edo paisaian egindako edozein esku-hartze, barnean hartuta natura-baliabideen, lurzoruaren, zorupearen eta itsasoko uren ustiaketa edo aprobetxamendua helburu dutenak.

c)  «Ingurumen-inpaktuaren azterketa»: sustatzaileak egindako dokumentua da, proiektuak ingurumenean eragin daitezkeen ondorioak ebaluatzeko behar den informazioa jasotzen duena, eta ondorio horiek prebenitzeko eta minimizatzeko erabaki egokiak hartzeko aukera ematen duena.

d)  «Ingurumen-inpaktuaren adierazpena»: ingurumen-organoaren nahitaezko txosten erabakigarria, ingurumen-inpaktuaren ohiko ebaluazioaren azken emaitza dena.

Ingurumen-alderdiak proiektuan zenbateraino integratu diren ebaluatzen du, eta erabakitzen du zer baldintza ezarri behar diren ingurumena eta natura-baliabideak egoki babesteko proiektua egikaritzen eta ustiatzen den bitartean, eta, hala badagokio, eraisteko edo botatzeko garaian.

e)  «Ingurumen-inpaktuaren txostena»: ingurumen-organoaren nahitaezko txosten erabakigarria, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatuaren azken emaitza dena.

6. artikulua.  Ingurumen-ebaluazio estrategikoaren aplikazio-eremua.

1.  Ohiko ingurumen-ebaluazio estrategikoa egin behar zaie administrazio publiko batek abian jarritako edo onetsitako plan eta programak, bai eta haien aldaketak ere, haien prestaketa eta onespena beharrezkotzat jo badu legezko edo erregelamenduzko xedapen batek, Ministroen Kontseiluaren erabaki batek edo autonomia-erkidego bateko Gobernu Kontseiluaren erabaki batek, honako egoera hauetan:

a)  Ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egitera legez behartutako proiektuak etorkizunean baimentzeko esparrua ezartzen badute, eta honako arlo hauei buruzkoak badira: nekazaritza, abeltzaintza, basogintza, akuikultura, arrantza, energia, meatzaritza, industria, garraioa, hondakinen kudeaketa, ur-baliabideen kudeaketa, itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoaren okupazioa, itsas ingurunearen erabilera, telekomunikazioak, turismoa, hiri- eta landa-lurraldearen edo lurzoruaren erabileraren antolamendua; edo bestela, b)  Ebaluazioa behar badute, Natura 2000 Sareko guneetan eragina dutelako, abenduaren 13ko 42/2007 Legean, natura-ondareari eta biodibertsitateari buruzkoan, xedatutakoaren arabera.

c)  2. paragrafoan jasota daudenak, ingurumen-organoak ingurumen-txosten estrategikoan hala erabakiz gero, kasuz kasu, V. eranskineko irizpideei jarraituz.

d)  2. paragrafoan jasota dauden plan eta programak, ingurumen-organoak hala erabakiz gero, sustatzaileak eskatuta. da:

2.  Ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua honako kasu hauetan egin behar a)  Aurreko paragrafoan aipatutako plan eta programetan aldaketa txikiak egitean.

b)  Aurreko paragrafoan aipatutako plan eta programetan, udal-mailan eremu txikien erabilera ezartzen dutenean.

c)  Etorkizunean proiektuak baimentzeko esparrua ezartzen duten plan eta proiektuetan, aurreko paragrafoan ezarritako gainerako baldintzak betetzen ez dituztenean.

7. artikulua.  Ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren aplikazio-eremua.

1.  Ingurumen-inpaktuaren ohiko ebaluazioa honako proiektu hauek behar dute:

a)  I. eranskinean jasota daudenek, bai eta zatikatuta aurkeztutako proiektuek ere, aintzat hartutako proiektu bakoitzaren magnitudeak edo dimentsioak metatuz gero I. eranskineko atalaseetara iristen badira.

b)  2. paragrafoan jasota daudenek, ingurumen-organoak ingurumen-inpaktuaren txostenean hala erabakiz gero, kasuz kasu, III. eranskineko irizpideei jarraituz.

c)  I. eranskinean edo II. eranskinean adierazitako proiektu baten ezaugarrien edozein aldaketak, baldin eta aldaketa horrek berez betetzen baditu I. eranskinean ezarritako atalaseak.

d)  2. paragrafoan jasotako proiektuek, sustatzaileak hala eskatuz gero. da:

2.  Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua honako kasu hauetan egin behar a)  II. eranskinean jasotako proiektuetan.

b)  I. eranskinean eta II. eranskinean ageri ez diren arren, Natura 2000 Sareko gune babestuetan zuzenean edo zeharka nabarmen eragin dezaketen proiektuetan.

c)  I. eranskineko edo II. eranskineko proiektu baten ezaugarrien edozein aldaketan, 7.1.c) artikuluan deskribatutako aldaketekin bat ez datorrena, jada baimendua, egikaritua edo egikaritzeko prozesuan dagoena, ingurumenean kalte adierazgarriak eragin baditzake. Aldaketa horrek ingurumenean kalte adierazgarriak eragin ditzakeela ulertuko da, honako ondorio hauek baldin baditu:

1.  2.  3.  4.  5.  6.  Atmosferara isuritako emisioen gorakada adierazgarria.

Ubide publikoetan edo itsasertzean botatako isurketen gorakada adierazgarria.

Sortutako hondakinen gorakada adierazgarria.

Natura-baliabideen erabileraren gorakada adierazgarria.

Natura 2000 Sareko gune babestuetan ondorioren bat eragitea.

Kultura-ondarean ondorio adierazgarriren bat eragitea.

d)  Zatikatuta aurkeztutako proiektuak, aintzat hartutako proiektu bakoitzaren magnitudeak edo dimentsioak metatuz gero II. eranskineko atalaseetara iristen badira.

e)  I. eranskinean jasotako proiektuak, metodo edo produktu berriak garatzeko edo probatzeko bakarrik edo nagusiki horretarako balio badute, eta proiektuaren iraupena bi urtetik gorakoa ez bada.

8. artikulua.  Ingurumen-ebaluazioa behar ez duten jarduerak eta salbuets daitezkeen proiektuak.

1.  Lege hau ez da ondorengo plan eta programetan aplikatuko:

a)  Estatuaren defentsa eta larrialdietan babes zibila ematea helburu bakartzat duten plan eta programak.

b)  Finantzen edo aurrekontuen alorreko plan eta programak.

2.  Lege hau ez da ondorengo proiektuetan aplikatuko:

a)  Estatuaren defentsarako helburuekin lotuta dauden proiektuak, haien aplikazioak aipaturiko helburuetan ondorio negatiboak eragin baditzake.

b)  Lege baten bidez berariaz onetsitako proiektu xehatuak. Proiektu horiek ingurumenean eragin ditzaketen ondorioak ebaluatzeko behar diren datuak jaso behar dituzte, eta proiektua onesteko legea izapidetzean bete behar dira lege honetan ezarritako helburuak.

3.  Ministroen Kontseiluak, Estatuko Administrazio Orokorraren eremuan, eta autonomia-erkidego bakoitzeko legediak erabakitako organoek, dagozkien eskumenen esparruan, ohiz kanpoko egoeretan eta arrazoitutako erabakiaren bidez, proiektu jakin bat ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-prozedura izapidetzeko betekizunetik salbuets dezakete.

Zehazki, Ministroen Kontseiluak, Estatuko Administrazio Orokorraren eremuan, eta autonomia-erkidego bakoitzeko legediak erabakitako organoek, dagozkien eskumenen esparruan, aurreko paragrafoan aurreikusitakoari jarraituz, kasuz kasu aztertu ahal izango dute ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-prozedura izapidetzeko betekizunetik salbuestea egoki ote den honako jarduera hauetan:

a)  Espetxeen eraikuntza, edota, administrazio eskudunek adierazitakoari jarraituz, segurtasun publikorako interes berezia duten proiektuak.

b)  Hondamendiren baten eraginez kaltetutako azpiegitura erabakigarriak konpontzeko obrak, eta larrialdietako obrak.

4.  Aurreko paragrafoan aurreikusitako kasuetan:

a)  Salbuetsitako proiektuari lege honen printzipio eta helburuak betetzen dituen beste ebaluazio-motaren bat aplikatzearen egokitasuna aztertuko da.

b)  Salbuesteko erabakia eta erabaki hori justifikatzen duten arrazoiak Estatuko Aldizkari Ofizialean edo dagokion aldizkari ofizialean argitaratuko dira. Horrez gainera, publikoaren eskura jarriko da salbuesteko erabakiari eta erabaki hori justifikatzen duten arrazoiei buruzko informazioa, bai eta salbuetsitako proiektua ebaluatzeko ordezko moduen azterketa ere.

c)  Organo substantiboak Europako Batzordeari jakinaraziko dio aurreko paragrafoan aurreikusitako informazioa, proiektua baimendu aurretik.

9. artikulua.  Betebehar orokorrak.

1.  Lege honen aplikazio-eremuan dauden plan, programa eta proiektuen kasuan, horiek abian jarri, onetsi edo baimendu aurretik egin beharko da ingurumen-ebaluazioa; edota, egoki izanez gero, proiektuen kasuan, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, herriadministrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearenak, 71. bis artikuluan aipatutako erantzukizunpeko adierazpena edo aldez aurreko jakinarazpena aurkeztu aurretik.

Lege honen aplikazio-eremuan dauden eta ingurumen-ebaluaziorik egin ez zaien plan, programa eta proiektuak abian jartzeko, onesteko edo baimentzeko egintzak ez dira baliozkoak izango, eta kasu bakoitzean egoki den zehapena jaso ahal izango dute.

2.  Jarduera bat hasteko edo gauzatzeko erantzukizunpeko adierazpen bat edo aldez aurreko jakinarazpen bat egin behar bada, eta, lege honek xedatutakoari jarraituz, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa ezinbestekoa izanez gero, erantzukizunpeko adierazpena edo aldez aurreko jakinarazpena aurkeztu aurretik, ingurumen-organoak ingurumen-inpaktuaren ebaluazio hori amaitu behar du, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo dagokion aldizkari ofizialean argitaratu behar da, eta ondoren organo substantiboaren ebazpenaren bidez onetsi behar da txostena.

Proiektu bati buruzko erantzukizunpeko adierazpena edo aldez aurreko jakinarazpena ez da baliozkoa izango, ez eta eraginkorra ere, ingurumen-ebaluazioa egiteko betebeharra bazegoen eta halakorik ez bazitzaion egin; horrez gain, dagozkion zehapenak jaso ahal izango ditu.

10. artikulua.  Ingurumen-adierazpenak eta -txostenak ez egitea.

Ingurumen-adierazpen estrategikoa, ingurumen-txosten estrategikoa, ingurumeninpaktuaren adierazpena edo ingurumen-inpaktuaren txostena legez ezarritako epeetan ez egitea ez da inolaz ere joko aldeko ingurumen-ebaluazioaren baliokidetzat.

11. artikulua.  Ingurumen-organoa eta organo substantiboa zehaztea.

1.  Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioari dagokio lege honek ingurumen-organoari esleitutako funtzioak betetzea, baldin eta Estatuko Administrazio Orokorrak eta hari lotutako edo haren mendeko organismo publikoek abian jarri, onetsi edo baimendu beharrekoak badira, edota administrazio horri erantzukizunpeko adierazpena edo aldez aurreko jakinarazpena helarazi behar badiote.

2.  Lege honek ingurumen-organoari eta organo substantiboari esleitutako funtzioak, prozedurak izapidetzeari dagokionez, autonomia-erkidego bakoitzeko legediak zehaztutako organoei dagozkie, baldin eta autonomia-erkidegoek abian jarri, onetsi edo baimendu beharrekoak badira, edota administrazio horiei erantzukizunpeko adierazpena edo aldez aurreko jakinarazpena helarazi behar badiote.

3.  Toki-erakundeek abian jarri, onetsi edo baimendu beharreko plan, programa eta proiektuen kasuan, lege honek ingurumen-organoari eta organo substantiboari esleitutako funtzioak izango dira autonomia-erkidegoko legediak xedatutako administrazio autonomikoko edo toki-administrazioko organoaren ardura.

4.  Organo substantiboa plan, programa edo proiektuaren sustatzailea ere badenean, lege honetan sustatzaileari esleitutako jarduketak egingo ditu.

12. artikulua.  Desadostasunak ebaztea.

1.  Organo substantiboaren eta ingurumen-organoaren artean desadostasunak badaude ingurumen-adierazpen estrategikoaren, ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren, ingurumen-txosten estrategikoaren edo ingurumen-inpaktuaren txostenaren edukiei buruz, erabakia Ministroen Kontseiluak hartuko du, edota Gobernu Kontseiluak edo autonomia-erkidegoak erabakitako organoak, espedientea izapidetu duen administrazioaren arabera.

2.  Organo substantiboak ingurumen-organoari helaraziko dio arrazoibideetan oinarritutako idazkia, desadostasunaren arrazoiak adierazita, eta egoki iritzitako txosten eta agiri guztiak erantsiko dizkio. Hori guztia gehienez ere hogeita hamar laneguneko epean bidali behar du, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo dagokion aldizkari ofizialean ingurumen-adierazpen estrategikoa, ingurumen-inpaktuaren adierazpena, ingurumentxosten estrategikoa edo ingurumen-inpaktuaren txostena argitaratutako egunetik zenbatzen hasita.

3.  Desadostasunen idazkia jaso ondoren, ingurumen-organoak gehienez ere hogeita hamar laneguneko epean eman beharko du erabakia. Epe hori amaituz gero ingurumenorganoak erabakirik eman gabe, ulertuko da bere irizpideari eusten diola, ingurumen- adierazpen estrategikoaren, ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren, ingurumen-txosten estrategikoaren edo ingurumen-inpaktuaren txostenaren edukiari dagokionez.

4.  Organo substantiboak desadostasuna aurkeztuko dio organo eskudunari, ebazpena eman dezan. Erabaki hori gehienez ere hirurogei laneguneko epean adieraziko du, jasotako egunetik zenbatzen hasita. Desadostasunari buruzko erabakia hartu behar duen organoak jakitera ematen ez duen bitartean, ulertuko da ingurumen-adierazpen estrategikoa, ingurumen-inpaktuaren adierazpena, ingurumen-txosten estrategikoa edo ingurumen-inpaktuaren txostena eraginkorrak direla.

5.  Desadostasuna ebazteko erabakia Estatuko Aldizkari Ofizialean edo dagokion aldizkari ofizialean argitaratuko da.

13. artikulua.  Ingurumen-ebaluazio estrategikoaren eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren arteko erlazioa.

1.  Plan edo programa baten ingurumen-ebaluazio estrategikoak ez du baztertzen haietatik sortutako proiektuen ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa.

2.  Ingurumen-organoak erabaki ahal izango du, arrazoibideetan oinarrituta eta eraginkortasun-printzipioaren izenean, ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozedurako izapide eta administrazio-egintzak baliatzea ingurumen-ebaluaziorako beste prozedura batzuetan, baldin eta plan edo programan ezarritako epea igaro ez bada, edo, halakorik ezean, lau urteko epea igaro ez bada, ingurumen-adierazpena argitaratutako egunetik zenbatzen hasita, betiere ingurumen-ebaluazio estrategikoan kontuan hartutako egoeran alteraziorik gertatu ez bada.

14. artikulua.  Ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren eta ingurumen-baimen bateratuaren arteko erlazioa.

Autonomia-erkidegoek ingurumen-baimen bateratua emateko eta aldatzeko prozeduran ingurumen-inpaktuaren ebaluazioren alorreko jarduketak sartzeko behar dena egingo dute, hala eskatzekoa izanez gero.

15. artikulua. Konfidentzialtasuna.

1.  Ingurumen-ebaluaziorako prozeduretan esku hartzen duten administrazio publikoek errespetatu beharko dute sustatzaileak emandako informazioen konfidentzialtasuna, aplikatu beharreko araudiari jarraituz izaera hori duten informazio guztiei dagokienez, eta, nolanahi ere, interes publikoa babestea aintzat hartuta.

2.  Sustatzaileak adierazi beharko du aurkeztutako dokumentazioan jasotako informazioaren zer zatik izan beharko lukeen konfidentziala. Administrazio eskudunak erabakiko du, indarrean dagoen legediaren arabera, sekretu komertzialetik edo industrialetik salbuetsita dagoen informazioari buruz eta konfidentzialtasunaren babespean dagoen informazioari buruz.

16. artikulua.  Ingurumen-alorreko azterketa eta agirien egilearen gaitasun teknikoa eta erantzukizuna.

1.  Hasierako agiri estrategikoa, ingurumen-azterketa estrategikoa eta ingurumenagiri estrategikoa, ingurumen-ebaluazio estrategikoaren kasuan, eta hasierako agiria, ingurumen-inpaktuaren azterketa eta ingurumen-agiria, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren kasuan, gaitasun tekniko nahikoa duten pertsonek egin behar dituzte, lanbide-kualifikazioei eta goi-mailako hezkuntzari buruzko arauen arabera, eta lege honen eskakizunak betetzeko adinako kalitatea izango dute. Horretarako, aipatutako azterketa eta ingurumen-agirietan egilea edo egileak identifikatu behar dira, haien titulazioa, eta, hala badagokio, lanbide arautua adierazita. Horrez gainera, amaiera-data eta egilearen sinadura ere jaso behar dira.

2.  Aipatutako dokumentuen egileak edukiaren eta informazioaren fidagarritasunaren erantzule izango dira, administrazioak frogagarri gisa emandako datuak alde batera utzita.

II. TITULUA Ingurumen-ebaluazioa I. KAPITULUA

Ingurumen-ebaluazio estrategikoa 1.  atala.  Ohiko ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozedura ingurumenadierazpen estrategikoa egiteko 17. artikulua.  Ohiko ingurumen-ebaluazio estrategikoaren izapideak eta epeak.

1.  Ohiko ingurumen-ebaluazio estrategikoak honako izapide hauek izango ditu:

a)  Hasteko eskaera.

b)  Aldez aurreko kontsultak, eta ingurumen-azterketa estrategikoaren irismena zehaztea.

c)  Ingurumen-azterketa estrategikoa egitea.

d)  Informazio publikoa, eta eragindako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei kontsultak egitea.

e)  Espedientearen azterketa teknikoa.

f)  Ingurumen-adierazpen estrategikoa.

2.  Ingurumen-organoak gehienez ere hiru hilabeteko epea izango du, ohiko ingurumen-ebaluazio estrategikoa hasteko eskaera –plan edo programaren zirriborroarekin eta hasierako agiri estrategikoarekin batera– jasotako egunetik zenbatzen hasita, 19.1 artikuluan aurreikusitako kontsultak egiteko eta 19.2 artikuluan araututako ingurumen-azterketa estrategikoaren irismenari buruzko agiria egiteko.

3.  Ingurumen-azterketa estrategikoa eta 20., 21., 22. eta 23. artikuluetan aurreikusitako kontsultak eta informazio publikoaren prozedura egiteko epea gehienze ere hamabost hilabetekoa izango da, irismen-agiria sustatzaileari helarazitako egunetik zenbatzen hasita.

4.  Espedientearen azterketa teknikoa egiteko eta ingurumen-adierazpen estrategikoa burutzeko lau hilabeteko epea izango du ingurumen-organoak. Epe hori beste bi hilabetez luza daiteke, behar bezala arrazoituz gero, espediente osoa jasotako egunetik hasita, eta sustatzaileari eta organo substantiboari jakinarazi behar zaizkie arrazoibide horiek.

18. artikulua.  Ohiko ingurumen-ebaluazio estrategikoa hasteko eskaera.

1.  Plan edo programa abian jartzeko edo onesteko prozedura substantiboaren barruan, sustatzaileak ohiko ingurumen-ebaluazio estrategikoa hasteko eskaera aurkeztuko dio organo substantiboari, arloko legediak eskatutako dokumentuekin batera.

Agiri horiez gainera, plan edo programaren zirriborroa aurkeztuko du, bai eta hasierako agiri estrategikoa ere, gutxienez honako informazio hau adierazita:

a)  Plangintzaren helburuak.

b)  Proposatutako plan edo programaren irismena eta edukia, eta teknikaren eta ingurumenaren aldetik bideragarriak diren arrazoizko aukerak.

c)  Planaren edo programaren garapen aurreikusia.

d)  Ingurumen-inpaktu potentzialak, klima-aldaketa aintzat hartuta.

e)  Arloko eta lurraldeko aldibereko planetan aurreikus daitezkeen eraginak.

2.  Organo substantiboak egiaztatuko balu hasteko eskaerarekin batera ez direla aurkeztu aurreko paragrafoan adierazitako dokumentuak, sustatzaileari eskatuko dio hamar laneguneko epean nahitaezko agiriak aurkezteko, eta azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71. artikuluan aurreikusitako ondorioak izango ditu.

Halaber, organo substantiboak egiaztatuko du arloko legediari jarraituz aurkeztutako dokumentazioak betetzen dituela eskatutako baldintzak.

3.  Aurreko egiaztatzeak egin ondoren, organo substantiboak ingurumen-organoari helaraziko dio hasteko eskaera, bai eta harekin batera aurkeztu beharreko agiriak ere.

4.  Hogei laneguneko epean, ohiko ingurumen-ebaluazio estrategikoa hasteko eskaera jasotako egunetik zenbatzen hasita, ingurumen-organoak ez onartzea erabaki dezake, honako arrazoi hauetako batzuk direla-eta:

a)  Argi eta garbi iritziz gero plan edo programa nabarmen bideraezina dela, ingurumen-arrazoiengatik.

b)  Hasierako agiri estrategikoak kalitate-baldintza nahikoak ez dituela betetzen iritziz gero.

c)  Funtsean aurkeztutako plan edo programaren oso antzekoa den beste plan edo programa bati buruz ingurumen-adierazpen estrategiko kontrakoa eman bada.

Ez onartzea erabakitzeko ebazpena eman aurretik, ingurumen-organoak sustatzaileak adierazitakoa entzungo du, eta horren berri emango dio organo substantiboari, hamar laneguneko epean. Horrenbestez, ez onartzea adierazteko aurreikusitako epea etenda geratuko da.

Ez onartzeko ebazpenak justifikatuko ditu erabakiaren arrazoiak, eta haren aurka legez dagozkion errekurtsoak jartzeko aukera dago, administrazio-bidean zein auzibidean, hala badagokio.

19. artikulua.  Eragindako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei kontsultak egitea, eta ingurumen-azterketa estrategikoaren irismen-agiria prestatzea.

1.  Ingurumen-organoak plan edo programaren zirriborroari eta hasierako agiri estrategikoari buruzko kontsultak egingo dizkie eragindako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei, eta haiek berrogeita bost laneguneko epea izango dute, jasotako egunetik zenbatzen hasita.

Epe hori amaitzen bada haien adierazpenik jaso gabe, prozedurak aurrera egingo du, baldin eta ingurumen-organoak ingurumen-azterketa estrategikoaren irismen-agiria egiteko irizpen-elementu nahikoak baditu. Kasu horretan, lehen aipatutako adierazpenak geroago jasotzen badira, ez dira kontuan hartuko.

Ingurumen-organoak irizpen-elementu nahikoak ez baditu, bai administrazio publiko eskudunen txostenik jaso ez delako, bai txosten horiek jaso arren erabakitzeko nahikoak ez direlako, txostena egin behar zuen organoaren gainetik hierarkikoki hurrena dagoen organoaren titularrari pertsonalki eskatuko dio organo eskudunari agintzeko, hamar laneguneko epean, eskaera jasotako egunetik zenbatzen hasita, dagokion txostena entrega dezan, hamar laneguneko epean, atzerapenaren erantzuleak izan ditzakeen erantzukizunei kalterik egin gabe. Egindako eskaera organo substantiboari eta sustatzaileari jakinaraziko zaie, eta 17.2 artikuluan aurreikusitako epea etenda geratuko da.

Nolanahi ere, sustatzaileak administrazio eskudunari eskatu ahal izango dio txostena egiteko, uztailaren 13ko 29/1998 Legeak, administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duenak, 29.1 artikuluan aurreikusitako prozeduraren bidez.

2.  Kontsultei emandako erantzunak jaso ondoren, ingurumen-organoak ingurumenazterketa estrategikoaren irismen-agiria egin eta sustatzaileari eta organo substantiboari igorriko die, egindako kontsulten ondorioz jasotako erantzunekin batera.

3.  Ingurumen-azterketa estrategikoaren irismen-dokumentua publikoaren eskura jarriko da, organo substantiboaren eta ingurumen-organoaren egoitza elektronikoaren bidez.

20. artikulua.  Ingurumen-azterketa estrategikoa.

1.  Irismen-agiria kontuan hartuta, sustatzaileak ingurumen-azterketa estrategikoa egingo du, plan edo programa aplikatzeak ingurumenean eragin ditzaken ondorio adierazgarriak identifikatuta, deskribatuta eta ebaluatuta. Halaber, arrazoizko aukerak emango ditu, teknikaren eta ingurumenaren aldetik bideragarriak direnak, plan edo programaren helburuak eta aplikazio-eremu geografikoa kontuan hartuta.

2.  Ingurumen-azterketa estrategikoa plan edo programaren zati dela joko da, eta IV. eranskinean adierazitako informazioa jasoko du, gutxienez, bai eta kalitatea bermatzeko beharrezkotzat jotzen diren datuak ere. Ondorio horietarako, alderdi hauek hartuko dira kontuan:

a)  Ezagutzak eta ebaluazio-metodoak.

b)  Plan edo programaren edukia eta xehetasun-maila.

c)  Erabakitzeko prozesua zer fasetan dagoen.

d)  Zenbait alderdiren ebaluazio zenbateraino osatu behar den prozesu horren beste fase batzuetan, errepika ez dadin.

3.  Ingurumen-azterketa estrategikoa egiteko erabili ahal izango da eskura dagoen informazio egokia, administrazio publiko horrek edo beste batzuek sustatutako plan eta programak egitean lortu dena.

21. artikulua.  Plan edo programaren hasierako bertsioa eta informazio publikoa.

1.  Sustatzaileak plan edo programaren hasierako bertsioa egingo du, ingurumenazterketa estrategikoa kontuan hartuta, eta organo substantiboari aurkeztuko dizkio bi dokumentuak.

2.  Organo substantiboak plan edo programaren hasierako bertsio hori, ingurumenazterketa estrategikoarekin batera, informazio publikoan jarriko du, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo dagokion aldizkari ofizialean, eta, hala badagokio, egoitza elektronikoan iragarri ostean. Informazio publikoa berrogeita bost lanegunekoa izango da, gutxienez.

Informazio publikoa sustatzaileak egin ahal izango du, organo substantiboak egin ordez, arloko legediaren arabera sustatzaileari badagokio plan edo programaren administrazio-izapideak egitea.

3.  Informazio publikoan jarritako dokumentuak barnean hartuko du ingurumenazterketa estrategikoaren laburpen ez-teknikoa.

4.  Organo substantiboak behar diren neurriak hartuko ditu informazio publikoan jarri beharreko dokumentazioak publikoaren artean ahalik eta hedapen handiena izango duela bermatzeko. Horretarako komunikabideak erabiliko dira, batez ere hedabide elektronikoak.

22. artikulua.  Eragindako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei kontsulta egitea.

1.  Informazio publikoaren izapidearekin batera, organo substantiboak plan edo programaren hasierako bertsioa, ingurumen-azterketa estrategikoarekin batera, eragindako administrazio publikoen eta 19. artikuluaren arabera aldez aurretik kontsulta egin zaien pertsona interesdunen eskura jarriko du, kontsultatzeko.

Kontsulta horiek sustatzaileak egin ahal izango ditu, organo substantiboak egin ordez, arloko legediaren arabera sustatzaileari badagokio plan edo programaren administrazioizapideak egitea.

Eragindako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei kontsulta egin ahal izango zaie bide konbentzionalak, elektronikoak edo beste edozein erabilita, baldin eta kontsulta egin dela egiaztatzen bada.

2.  Eragindako administrazio publikoek eta pertsona interesdunek berrogeita bost laneguneko epea izango dute, gutxienez, plan edo programaren hasierako bertsioa eta ingurumen-azterketa estrategikoa kontsultarako eta egoki iritzitako txosten eta alegazioak egiteko jarritako egunetik zenbatzen hasita.

23. artikulua.  Plan edo programaren azken proposamena.

Informazio publikoaren eta kontsulten izapideetan, mugaz gaineko kontsultak barnean hartuta, halakorik balego, egin diren alegazioak kontuan hartuta, sustatzaileak ingurumenazterketa estrategikoa aldatuko du, beharrezkoa izanez gero, eta plan edo programaren azken proposamena prestatuko du.

Ez dira aintzat hartuko 21. eta 22. artikuluetan ezarritako epeetatik kanpo jasotako txosten edo alegazioak.

24. artikulua.  Espedientearen azterketa teknikoa.

1.  Organo substantiboak ingurumen-organoari bidaliko dio ingurumen-ebaluazio estrategikoaren espedientea, honako dokumentu hauek osatua:

a)  Plan edo programaren azken proposamena.

b)  Ingurumen-azterketa estrategikoa.

c)  Informazio publikoaren eta kontsulten emaitzak, mugaz gaineko kontsultak barnean hartuta, halakorik balego, bai eta haiei buruzko irizpena ere.

d)  Sustatzaileak idatzitako laburpen bat, plan edo programaren azken proposamenean honako alderdi hauek nola txertatu diren azaltzen duena: ingurumenalderdiak, ingurumen-azterketa estrategikoa eta azterketa hori irismen-agiriaren arabera egokitzea, egindako kontsulten emaitza, eta kontsulta horiek nola hartu diren aintzat.

2.  Ingurumen-organoak espedientearen azterketa teknikoa egingo du, bai eta plan edo programaren aplikazioak ingurumenean eragiten dituen inpaktu adierazgarrien analisia ere, klima-aldaketa kontuan hartuta.

3.  Ingurumen-ebaluazio estrategikoari dagokion espedientearen azterketa teknikoa egitean iritziz gero informazio publikoa edo kontsultak ez direla egin lege honetan ezarritakoaren arabera, organo substantiboari eskatuko dio ingurumen-ebaluazio estrategikoaren espedientea zuzendu dezala, gehienez ere hiru hilabeteko epean. Kasu horietan, ingurumen-adierazpen estrategikoa egiteko epearen zenbaketa etenda geratuko da.

Hiru hilabete igaro ondoren organo substantiboak espediente zuzendua bidali ez badu, edo aurkeztu ostean nahikoa ez bada, ingurumen-organoak bukatutzat joko du ingurumen-ebaluazio estrategikoa, amaitzeko ebazpena sustatzaileari eta organo substantiboari jakinarazita. Ebazpen horren aurka legez dagozkion errekurtsoak jarri ahal izango dira, bai administrazio-bidean, bai auzibidean, hala badagokio.

4.  Ingurumen-ebaluazio estrategikoaren azterketa teknikoa egitean ingurumenorganoak erabakiz gero ingurumen-adierazpen estrategikoa egiteko informazio gehigarria behar dela, sustatzaileari eskatuko dio behar-beharrezko informazioa, eta organo substantiboari jakinaraziko dio, espedientea osa dezan. Eskaera horren ondorioz, ingurumen-adierazpen estrategikoa egiteko epea etenda geratuko da.

Hiru hilabete igaro ondoren sustatzaileak ez badu bidali eskatutako dokumentazio gehigarria, edo aurkeztu ostean nahikoa ez bada, ingurumen-organoak bukatutzat joko du ingurumen-ebaluazio estrategikoa, amaitzeko ebazpena sustatzaileari eta organo substantiboari jakinarazita. Ebazpen horren aurka legez dagozkion errekurtsoak jarri ahal izango dira, bai administrazio-bidean, bai auzibidean, hala badagokio.

5.  Ingurumen-organoak aurrera egingo du prozeduran, ingurumen-ebaluazio estrategikoa egiteko irizpen-elementu nahikoak izanez gero.

Ingurumen-ebaluazio estrategikoaren espedientean ez badago eragindako administrazio publikoek, 22. artikuluan ezarritakoaren arabera kontsultatu ostean, egin beharreko txostenen bat, eta ingurumen-organoak ingurumen-ebaluazio estrategikoa egiteko irizpen-elementu nahikoak ez baditu, txostena egin behar zuen organoaren gainetik hierarkikoki hurrena dagoen organoaren titularrari pertsonalki eskatuko dio organo eskudunari agintzeko, hamar eguneko epean, eskaera jasotako egunetik zenbatzen hasita, dagokion txostena entrega dezan, hamar eguneko epean, atzerapenaren erantzuleak izan ditzakeen erantzukizunei kalterik egin gabe. Egindako eskaera organo substantiboari eta sustatzaileari jakinaraziko zaie, eta ingurumeninpaktuaren adierazpena egiteko epea etenda geratuko da.

Hamar eguneko epea amaitzen bada, ingurumen-organoak txostena jaso gabe, organo substantiboari eta sustatzaileari jakinaraziko die prozedurak ezin duela aurrera egin.

Nolanahi ere, sustatzaileak administrazio eskudunari eskatu ahal izango dio txostena egiteko, uztailaren 13ko 29/1998 Legeak, administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duenak, 29. artikuluan ezarritako prozeduraren bidez.

25. artikulua.  Ingurumen-adierazpen estrategikoa.

1.  Ingurumen-organoak, espedientearen azterketa teknikoa amaitu ondoren, ingurumen-adierazpen estrategikoa egingo du, lau hilabeteko epean, espediente osoa jasotako egunetik zenbatzen hasita. Epe hori beste bi hilabetez luza daiteke, justifikazioa behar bezala arrazoitu eta sustatzaileari eta organo substantiboari adieraziz gero.

2.  Ingurumen-adierazpen estrategikoa nahitaezko txosten erabakigarria izango da eta gertaeren azalpena ere barnean hartuko du, prozeduraren une nagusiak laburbildu eta honako informazio hauek ere kontuan hartuta: informazio publikoaren emaitzak; kontsulten emaitzak, halakorik balego; mugaz gaineko kontsulten emaitzak; eta azkenean onetsiko den edo abian jarriko den plan edo programan kontuan hartu beharreko azken erabaki, neurri edo baldintzak.

3.  Ingurumen-adierazpen estrategikoa egin ondoren, hamabost laneguneko epean bidaliko da, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo dagokion aldizkari ofizialean argitara dadin, ingurumen-organoaren egoitza elektronikoan argitaratzeari kalterik egin gabe.

4.  Ingurumen-adierazpen estrategikoaren aurka ezingo da errekurtsorik jarri, plan edo programa onesteko xedapen orokorraren aurka auzibidean jar daitezkeenei kalterik egin gabe, edota plan edo programa abian jartzeko edo onesteko egintzaren aurka administrazio-bidean edo auzibidean jar daitezkeenei kalterik egin gabe.

26. artikulua.  Plana edo programa abian jartzearen edo onestearen publizitatea.

1.  Sustatzaileak ingurumen-adierazpen estrategikoaren edukia sartuko du plan edo programan, eta, arloko legedian ezarritakoari jarraituz, organo substantiboak hartuko du abian jartzeari edo onesteari buruzko erabakia.

2.  Hamabost laneguneko epean, plan edo programa abian jarritako edo onetsitako egunetik zenbatzen hasita, agiri hauek bidaliko ditu, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo dagokion aldizkari ofizialean argitaratzeko:

a)  Plan edo programa abian jartzeko edo onesteko ebazpena, eta organo substantiboak plan edo programa horren eduki osoa jarriko duen helbide elektronikoaren aipamena.

b)  Honako alderdi hauek kontuan hartuko dituen laburpena:

1.  Nola integratu diren planean edo programan ingurumenari dagozkion alderdiak.

2. Planean edo programan nola hartu diren kontuan ingurumen-azterketa estrategikoa, informazio publikoaren eta kontsulten emaitzak (mugaz gaineko kontsultak ere barnean hartuta, halakorik balego) eta ingurumen-adierazpen estrategikoa, bai eta prozesuan sortutako desadostasunak ere, halakorik izanez gero.

3.  Hautatutako aukera hautatzeko arrazoiak, aintzat hartutako gainerako aukerekin alderatuta.

c)  Plan edo programaren aplikazioak ingurumenean izandako eraginen jarraipena egiteko hartu diren neurriak.

27. artikulua.  Ingurumen-adierazpen estrategikoaren indarraldia.

1.  Ingurumen-adierazpen estrategikoa indargabetu egingo da, eta utzi egingo dio dagozkion ondorioak izateari, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo dagokion aldizkari ofizialean argitaratu eta gehienez ere bi urteko epean ez bada plan edo o programa hori abian jartzen edo onesten. Kasu horietan, sustatzaileak berriro hasi beharko du plan edo programaren ingurumen-ebaluazio estrategikoaren izapidea, ingurumen-adierazpen estrategikoaren indarraldia luzatzea erabakitzen ez bada, ondorengo paragrafoetan ezarritakoari jarraituz.

2.  Sustatzaileak ingurumen-adierazpen estrategikoaren indarraldia luzatzeko eskatu ahal izango du, aurreko paragrafoan ezarritako epea amaitu baino lehen. Sustatzaileak egindako eskaerak bi urtez etengo du aurreko paragrafoan adierazitako epea.

3.  Eskaera hori ikusita, ingurumen-organoak erabaki ahal izango du ingurumenadierazpen estrategikoaren indarraldia luzatzea, ingurumen-ebaluazio estrategikoa egiteko oinarritzat hartutako elementuetan funtsezko aldaketarik gertatu ez bada.

Horrenbestez, bi urtez luzatu ahal izango da indarraldia. Epe hori amaitzen bada, plan edo programa onetsi gabe, sustatzaileak berriro hasi beharko du ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozedura.

4.  Ingurumen-organoak luzapen-eskaerari buruzko erabakia sei hilabeteko epean hartuko du, eskaera aurkeztutako egunetik zenbatzen hasita. Horren aurretik, ingurumenorganoak txostena eskatuko die eragindako administrazioei, ingurumen-ebaluazio estrategikoa egiteko oinarritzat hartutako funtsezko elementuei buruz. Administrazio horiek bi hilabeteko epean eman beharko dute irizpena, eta epe hori hilabete batez luza daiteke, behar bezala justifikatutako arrazoiak adieraziz gero.

5.  Sei hilabeteko epea igarotzen bada, ingurumen-organoak ingurumen-adierazpen estrategikoaren indarraldiaren luzapena jakinarazi gabe, luzapen-eskaera aintzat hartu dela joko da.

28. artikulua.  Ingurumen-adierazpen estrategikoa aldatzea.

1.  Plan edo programa onetsi baten ingurumen-adierazpen estrategikoa aldatu ahal izango da ingurumen-adierazpen estrategiko hori zuzena ez dela adierazten duten inguruabarrak badaude, ingurumen-inpaktua ebaluatzeko prozeduran sortutakoak barnean hartuta, bai azken horren ondoren jazotako gertaerengatik, bai aurretik gertatutakoengatik, orduan ez baziren edo ezin izan baziren behar bezala ebaluatu.

2.  Ingurumen-adierazpen estrategikoa aldatzeko prozedura ofizioz hasi ahal izango da, bai eta sustatzaileak eskatuta ere.

Ingurumen-organoak ofizioz hasiko du prozedura hori, bere ekimenez edo organo substantiboak egindako eskaera arrazoituaren ondorioz, edota salaketagatik, akordio bidez.

Eskaera arrazoitua edo salaketa jaso badu, ingurumen-organoak prozedura hastearen egokitasunaz erabaki beharko du hogei laneguneko epean, eskaera edo salaketa jasotako egunetik zenbatzen hasita.

3.  Ingurumen-organoak erabaki dezake eskaera ez onartzea, horretarako arrazoibideak adierazita, hogei laneguneko epean, sustatzaileak ingurumen-adierazpen estrategikoa aldatzeko egindako eskaera jasotako egunetik zenbatzen hasita. Ebazpen horren aurka legez dagozkion errekurtsoak jarri ahal izango dira, bai administrazio-bidean, bai auzibidean, hala badagokio.

4.  Ingurumen-organoak kontsulta egingo die berrogeita bost lanegunez, gutxienez, organo substantiboari eta lehendik, 22. artikuluaren arabera, kontsultatutako pertsona interesdunei eta eragindako administrazio publikoei, txostenak egin ditzaten, egoki iritzitako alegazioak plantea ditzaten, eta beharrezkotzat jotzen dituzten dokumentuak aurkez ditzaten. Kontsulta hori bide konbentzionalak, elektronikoak edo beste edozein erabilita egin ahal izango da, baldin eta kontsulta egin dela egiaztatzen bada.

Epea amaitzen bada eragindako administrazio publikoen eta pertsona interesdunen txosten eta alegaziorik jaso gabe, aldatzeko prozedurak aurrera egingo du, ingurumen- organoak horretarako irizpen-elementu nahikoak baditu. Kasu horretan, geroago jasotzen diren adierazpenak ez dira kontuan hartuko.

Ingurumen-organoak aldaketa-prozeduran aurrera egiteko irizpen-elementu nahikoak ez baditu, bai administrazio publikoen txostenik jaso ez delako, bai txosten horiek jaso arren erabakitzeko nahikoak ez direlako, txostena egin behar zuen organoaren gainetik hierarkikoki hurrena dagoen organoaren titularrari pertsonalki eskatuko dio organo eskudunari agintzeko, hamar laneguneko epean, eskaera jasotako egunetik zenbatzen hasita, dagokion txostena entrega dezan, hamar laneguneko epean, atzerapenaren erantzuleak izan ditzakeen erantzukizunei kalterik egin gabe. Egindako eskaera organo substantiboari eta sustatzaileari jakinaraziko zaie, eta ingurumen-organoak ingurumenadierazpen estrategikoaren aldaketari buruzko erabakia emateko daukan epea etenda geratuko da.

Nolanahi ere, sustatzaileak administrazio eskudunari eskatu ahal izango dio txostena egiteko, uztailaren 13ko 29/1998 Legeak, administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duenak, 29.1 artikuluan ezarritako prozeduraren bidez.

5.  Ingurumen-organoak, hiru hilabeteko epean, prozeduraren hasieratik zenbatzen hasita, lehen egindako ingurumen-adierazpen estrategikoa aldatzeari buruzko erabakia hartuko du.

6.  Ingurumen-organoak aldaketari buruz hartutako erabakia erabakigarria izango da, eta ezingo da haren aurkako errekurtsorik jarri, ondorengo eta ondoriozko egintza edo xedapenen aurka administrazio-bidean edo auzibidean jar daitezkeen errekurtsoei kalterik egin gabe. Erabaki hori sustatzaileari eta organo substantiboari jakinaraziko zaie, eta hamabost laneguneko epean bidaliko da Estatuko Aldizkari Ofizialean edo dagokion aldizkari ofizialean argitara dadin, ingurumen-organoaren egoitza elektronikoan argitaratzeari kalterik egin gabe.

2.  atala.  Ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura ingurumentxosten estrategikoa egiteko 29. artikulua.  Ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua hasteko eskaera.

1.  Plan edo programa abian jartzeko edo onesteko prozedura substantiboaren barruan, sustatzaileak ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua hasteko eskaera aurkeztuko dio organo substantiboari, arloko legediak eskatutako dokumentuekin batera.

Agiri horiez gainera, plan edo programaren zirriborroa aurkeztuko du, bai eta ingurumenagiri estrategikoa ere, gutxienez honako informazio hau adierazita:

a)  Plangintzaren helburuak.

b)  Proposatutako planaren irismena eta edukia, eta teknikaren eta ingurumenaren aldetik bideragarriak diren arrazoizko aukerak.

c)  Planaren edo programaren garapen aurreikusia.

d)  Eragindako lurralde-eremuan plan edo programa garatu aurreko egoeraren ezaugarriak.

e)  Aurreikus daitezkeen ingurumen-eraginak; eta, egoki izanez gero, haien kuantifikazioa.

f)  Arloko eta lurraldeko aldibereko planetan aurreikus daitezkeen eraginak.

g)  Ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura aplikatzearen arrazoia.

h)  Aintzat hartutako aukeren artean egindako hautaketaren arrazoien laburpena.

i)  Plan edo programaren aplikazioak ingurumenean eragin dezakeen edozein ondorio negatibo prebenitzeko, murrizteko, eta, ahal den neurrian, zuzentzeko aurreikusitako neurriak, klima-aldaketa kontuan hartuta.

j)  Planaren ingurumen-jarraipenerako aurreikusitako neurrien deskribapena.

2.  Organo substantiboak egiaztatuko balu hasteko eskaerarekin batera ez direla aurkeztu aurreko paragrafoan adierazitako dokumentuak, sustatzaileari eskatuko dio hamar laneguneko epean agiriak aurkezteko, eta azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71. artikuluan aurreikusitako ondorioak izango ditu.

Halaber, organo substantiboak egiaztatuko du arloko legediari jarraituz aurkeztutako dokumentazioak betetzen dituela eskatutako baldintzak.

3.  Aurreko egiaztatzeak egin ondoren, organo substantiboak ingurumen-organoari helaraziko dio hasteko eskaera, bai eta harekin batera aurkeztu beharreko agiriak ere.

4.  Hogei laneguneko epean, ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua hasteko eskaera jasotako egunetik zenbatzen hasita, ingurumen-organoak ez onartzea erabaki dezake, honako arrazoi hauetako batzuk direla-eta:

a)  Argi eta garbi iritziz gero plan edo programa nabarmen bideraezina dela, ingurumen-arrazoiengatik.

b)  Ingurumen-agiri estrategikoak kalitate-baldintza nahikoak ez dituela betetzen iritziz gero.

Ez onartzea erabakitzeko ebazpena eman aurretik, ingurumen-organoak sustatzaileak adierazitakoa entzungo du, eta horren berri emango dio organo substantiboari, hamar eguneko epean. Horrenbestez, ez onartzea adierazteko aurreikusitako epea etenda geratuko da.

Ez onartzeko ebazpenak justifikatuko ditu erabakiaren arrazoiak, eta haren aurka legez dagozkion errekurtsoak jartzeko aukera dago, administrazio-bidean zein auzibidean, hala badagokio.

30. artikulua.  Eragindako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei kontsultak egitea.

1.  Ingurumen-organoak eragindako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei kontsulta egingo die, ingurumen-agiri estrategikoa eta plan edo programaren zirriborroa haien eskura jarrita.

2.  Eragindako administrazio publikoek eta pertsona interesdun kontsultatuek gehienez ere berrogeita bost laneguneko epean eman beharko dute irizpena, txostenaren eskaera jasotako egunetik zenbatzen hasita. Epe horretan haien adierazpenik jaso ez bada, prozedurak aurrera egingo du, baldin eta ingurumen-organoak ingurumen-txosten estrategikoa egiteko irizpen-elementu nahikoak baditu. Kasu horretan, lehen aipatutako adierazpenak geroago jasotzen badira, ez dira kontuan hartuko.

Ingurumen-organoak irizpen-elementu nahikoak ez baditu, bai eragindako administrazio publikoen txostenik jaso ez delako, bai txosten horiek jaso arren erabakitzeko nahikoak ez direlako, txostena egin behar zuen organoaren gainetik hierarkikoki hurrena dagoen organoaren titularrari pertsonalki eskatuko dio organo eskudunari agintzeko, hamar laneguneko epean, eskaera jasotako egunetik zenbatzen hasita, dagokion txostena entrega dezan, hamar laneguneko epean, atzerapenaren erantzuleak izan ditzakeen erantzukizunei kalterik egin gabe. Egindako eskaera organo substantiboari eta sustatzaileari jakinaraziko zaie, eta epea etenda geratuko da.

Nolanahi ere, sustatzaileak administrazio eskudunari eskatu ahal izango dio txostena egiteko, uztailaren 13ko 29/1998 Legeak, administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duenak, 29.1 artikuluan aurreikusitako prozeduraren bidez.

31. artikulua.  Ingurumen-txosten estrategikoa.

1.  Ingurumen-organoak lau hilabeteko epean egingo du ingurumen-txosten estrategikoa, hasteko eskaera eta hari erantsi beharreko agiriak jasotako egunetik zenbatzen hasita.

2.  Ingurumen-organoak, egindako kontsulten emaitzak kontuan hartuta, eta V. eranskinean ezarritako irizpideak jarraituz, ingurumen-txosten estrategikoaren bidez erabaki ahal izango du:

a)  Plan edo programari ohiko ingurumen-ebaluazio estrategikoa egin behar zaio, ingurumenean ondorio adierazgarriak eragin ditzakeelako. Kasu horretan, ingurumenorganoak ingurumen-azterketa estrategikoaren irismen-agiria egingo du, 30. artikuluan ezarritakoaren arabera egindako kontsulten emaitzak kontuan hartuta, eta 19. artikuluan araututako kontsultarik ez da egin beharko.

Erabaki hori sustatzaileari jakinaraziko zaio, irismen-agiriarekin eta egindako kontsulten emaitzekin batera, ingurumen-azterketa estrategikoa egin dezan eta 21. artikuluan eta ondorengoetan ezarritako izapideetan aurrera egin dezan.

b)  Plan edo programak ez ditu ondorio adierazgarriak eragiten ingurumenean, ingurumen-txosten estrategikoan ezarritakoari jarraiki.

3.  Ingurumen-txosten estrategikoa egin ondoren, ingurumen-organoak hamabost laneguneko epean bidaliko du, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo dagokion aldizkari ofizialean argitara dadin, ingurumen-organoaren egoitza elektronikoan argitaratzeari kalterik egin gabe.

4.  1. paragrafoko b) hizkian aurreikusitako kasuan, ingurumen-txosten estrategikoa indargabetu egingo da, eta utzi egingo dio dagozkion ondorioak izateari, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo dagokion aldizkari ofizialean argitaratu eta gehienez ere lau urteko epean ez bada plan edo programa hori onesten. Kasu horietan, sustatzaileak berriro hasi beharko du ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura.

5.  Ingurumen-txosten estrategikoaren aurka ezingo da errekurtsorik jarri, plan edo programa onesteko xedapen orokorraren aurka auzibidean jar daitezkeenei kalterik egin gabe, edota plan edo programa onesteko egintzaren aurka administrazio-bidean jar daitezkeenei kalterik egin gabe.

32. artikulua.  Plana edo programa abian jartzearen edo onestearen publizitatea.

Hamabost laneguneko epean, plan edo programa onetsitako egunetik zenbatzen hasita, agiri hauek bidaliko ditu, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo dagokion aldizkari ofizialean argitaratzeko:

a)  Plan edo programa abian jartzeko edo onesteko ebazpena, eta organo substantiboak plan edo programa horren eduki osoa jarriko duen helbide elektronikoaren aipamena.

b)  Ingurumen-txosten estrategikoa argitaratu den Estatuko Aldizkari Ofizialaren edo dagokion aldizkari ofizialaren erreferentzia.

II. KAPITULUA Proiektuen ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa 1.  atala.  Ohiko ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-prozedura ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiteko 33. artikulua.  Ohiko ingurumen-inpaktuaren ebaluaziorako izapideak eta epeak.

1.  Ingurumen-inpaktuaren ohiko ebaluazioa hasten da ingurumen-organoak ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren espediente osoa jasotzen duenean.

2.  Ingurumen-inpaktuaren ohiko ebaluazioa hasi aurretik, honako jarduera hauek ezarrita daude:

a)  Aukera gisa, sustatzaileak eska dezake, 34. artikuluari jarraituz, ingurumenorganoak ingurumen-inpaktuaren azterketaren irismen-agiria edin dezala. Horretarako gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da.

b)  Betebehar gisa, organo substantiboak, proiektua baimentzeko prozedura substantiboaren barruan, informazio publikoaren izapideak egingo ditu, bai eta eragindako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei egin beharreko kontsultak ere.

Informazio publikoaren eta kontsulten izapideek urtebeteko indarraldia dute, amaitzen direnetik zenbatzen hasita. Epe hori amaituz gero ingurumen-inpaktuaren ohiko ebaluazioa hasi gabe, organo substantiboak izapide horiek iraungi egin direla deklaratuko du.

3.  Aurreko paragrafoan azaldutako aldez aurreko jarduketen ondoren, ingurumeninpaktuaren ohiko ebaluazioan izapide hauek egiten dira:

a)  Hasteko eskaera.

b)  Ingurumen-inpaktuaren espedientearen azterketa teknikoa.

c)  Ingurumen-inpaktuaren adierazpena.

Ingurumen-organoak izapide horiek guztiak lau hilabeteko epean egingo ditu, ingurumen-inpaktuaren espediente osoa jasotako egunetik zenbatzen hasita. Epe hori bi hilabetez luza daiteke, behar bezala arrazoituta justifikatuz gero.

34. artikulua.  Aldez aurreko jarduketak: eragindako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei kontsultak egitea, eta ingurumen-inpaktuaren azterketaren irismen-agiria prestatzea.

1.  Ingurumen-inpaktuaren ohiko ebaluazio-prozedura hasi aurretik, sustatzaileak ingurumen-organoari eskatu ahal izango dio ingurumen-inpaktuaren azterketaren irismenagiria egiteko. Irismen-agiria egiteko epea gehienez ere hiru hilabetekoa izango da, irismen-agiriaren eskaera jasotako egunetik kontatzen hasita.

2.  Horretarako, sustatzaileak organo substantiboari aurkeztuko dio ingurumeninpaktuaren azterketaren irismena zehazteko eskaera, proiektuaren hasierako agiriarekin batera, eta honako informazio hauek jasoko ditu, gutxienez:

a)  Proiektuaren definizioa, ezaugarriak eta kokapena.

b)  Aintzat hartutako aukera nagusiak, eta haietako bakoitzak izan ditzakeen inpaktuen azterketa.

c)  Proiektuak eragindako lurraldearen eta ingurumenaren diagnostikoa.

Organo substantiboak, aurkeztutako dokumentazioaren egokitasuna egiaztatu ondoren, ingurumen-organoari igorriko dio, hamar laneguneko epean, ingurumeninpaktuaren azterketaren irismen-agiria egin dezan.

3.  Ingurumen-inpaktuaren azterketaren irismen-agiria egiteko, ingurumen-organoak eragindako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei kontsulta egingo die.

4.  Eragindako administrazio publikoek eta pertsona interesdun kontsultatuek gehienez ere hogeita hamar laneguneko epean eman beharko dute irizpena, dokumentazioa jasotako egunetik zenbatzen hasita.

Epe hori amaitzen bada haien adierazpenik jaso gabe, prozedurak aurrera egingo du, baldin eta ingurumen-organoak ingurumen-inpaktuaren azterketaren irismen-agiria egiteko irizpen-elementu nahikoak baditu. Kasu horretan, lehen aipatutako adierazpenak geroago jasotzen badira, ez dira kontuan hartuko.

Ingurumen-organoak irizpen-elementu nahikoak ez baditu, bai administrazio publiko eskudunen txostenik jaso ez delako, bai txosten horiek jaso arren erabakitzeko nahikoak ez direlako, txostena egin behar zuen organoaren gainetik hierarkikoki hurrena dagoen organoaren titularrari pertsonalki eskatuko dio organo eskudunari agintzeko, hamar laneguneko epean, eskaera jasotako egunetik zenbatzen hasita, dagokion txostena entrega dezan, hamar laneguneko epean, atzerapenaren erantzuleak izan ditzakeen erantzukizunei kalterik egin gabe. Egindako eskaera organo substantiboari eta sustatzaileari jakinaraziko zaie, eta irismen-agiria egiteko epea etenda geratuko da.

Aurreko epe hori amaitzen bada txostenik jaso gabe, ingurumen-organoak sustatzaileari jakinaraziko dio, eta hark ingurumen-inpaktuaren azterketa egin eta prozeduraren izapideetan aurrera egin ahal izango du.

Nolanahi ere, sustatzaileak administrazio eskudunari eskatu ahal izango dio txostena egiteko, uztailaren 13ko 29/1998 Legeak, administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duenak, 29.1 artikuluan aurreikusitako prozeduraren bidez.

5.  Kontsultei emandako erantzunak jaso ondoren, ingurumen-organoak ingurumeninpaktuaren azterketaren irismen-agiria egin eta sustatzaileari eta organo substantiboari igorriko die, egindako kontsulten ondorioz jasotako erantzunekin batera, 33.2.a) artikuluan ezarritako epean.

6.  Proiektuari ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egin behar zaionean, 47.2.a) artikuluan ezarritakoari jarraituz, ingurumen-organoak kontuan hartuko ditu 46. artikuluaren arabera egindako kontsulten emaitzak, eta ez da beharrezkoa izango kontsulta berriak egitea ingurumen-inpaktuaren azterketaren irismen-agiria egiteko.

35. artikulua.  Ingurumen-inpaktuaren azterketa.

1.  Sustatzaileak ingurumen-inpaktuaren azterketa egingo du, gutxienez honako informazio hauek bilduko dituena, VI. eranskinean adierazitakoari jarraituz:

a)  Proiektuaren deskribapen orokorra eta denboran zehar aurreikus daitezkeen eskakizunak, lurzoruaren erabilerari eta bestelako natura-baliabideei dagokienez.

Isuritako hondakin-motak eta kopuruak eta ondoriozko materia- edo energia-emisioak balioestea.

b)  Aztertutako aukera nagusien azalpena, zero aukera barnean hartuta (proiekturik ez egitea, alegia) eta hartutako irtenbidearen alde egiteko arrazoi nagusien justifikazioa, ingurumenaren gaineko ondorioak kontuan hartuta.

c)  Proiektuak biztanlerian, gizakien osasunean, floran, faunan, biodibertsitatean, geodibertsitatean, lurzoruan, zorupean, airean, urean, klima-faktoreetan, klima-aldaketan, paisaian, ondasun materialetan (kultura-ondarea barnean hartuta) eta aipatutako faktore guztien arteko interakzioetan eragin ditzakeen ondorio zuzen zein zeharkako, metatu eta sinergikoen ebaluazioa, eta, egoki izanez gero, haien kuantifikazioa, bai egikaritze-fasea bai ustiaketa-fasea kontuan hartuta, eta eraispenari eta proiektua bertan behera uzteko garaiari ere erreparatuta, hala badagokio.

Proiektuak zuzenean edo zeharka Natura 2000 Sareko guneetan ondorioak eragin baditzake, berariazko paragrafo bat izango du, bertan izango dituen eraginak ebaluatzeko, gunea kontserbatzeari lotutako helburuak kontuan hartuta.

d)  Ingurumenean eragiten diren ondorio kaltegarrien prebentzioa, zuzenketa, eta, hala badagokie, konpentsazioa bideratuko duten neurriak.

e)  Ingurumena zaintzeko programa.

f)  Azterketaren laburpena eta ondorioak, erraz ulertzeko moduan.

2.  Administrazioak sustatzailearen eskura jarriko ditu txostenak eta gainerako dokumentuak, ingurumen-inpaktuaren azterketa egiteko baliagarriak badira.

3.  Ingurumen-inpaktuaren azterketa baliogabetu egingo da, amaitu eta urtebeteko epean ez bada organo substantiboaren aurrean aurkeztu, informazio publikoa eta kontsultak egiteko.

36. artikulua.  Proiektuari eta ingurumen-inpaktuaren azterketari buruzko informazio publikoa.

1.  Sustatzaileak proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa aurkeztuko dizkio organo substantiboari, eta hark informazio publikoan jarriko ditu hogeita hamar egunez, gutxienez, aldez aurretik iragarrita Estatuko Aldizkari Ofizialean edo dagokion aldizkari ofizialean, bai eta dagokion egoitza elektronikoan ere, egoki izanez gero.

Proiektua baimentzeko prozedura substantiboan, proiektuaren edukia, hedapena eta definizioa zehazteari buruzko aukera guztiak zabalik dauden fasean emango da informazio publiko hori.

Estatuko Administrazio Orokorrak baimendu beharreko proiektuen kasuan, ingurumenbaimen bateratua ere behar badute, uztailaren 1eko 16/2002 Legeak, kutsaduraren prebentzio eta kontrol bateratuari buruzkoak, ezarritakoari jarraituz, organo substantiboak emango du artikulu honetan adierazitako informazio publikoa.

Erantzukizunpeko adierazpena edo aldez aurreko jakinarazpena behar duten proiektuak baldin badira, ingurumen-organoak eman beharko du informazio publikoa.

2.  Informazio publikoaren hasiera iragartzean, organo substantiboak, edo, hala badagokio, ingurumen-organoak, proiektua baimentzeko prozeduraren laburpen bat erantsiko du, honako informazio hau gutxienez jasoko duena:

a)  Proiektuak ingurumen-inpaktuaren ohiko ebaluazioa behar duela adieraztea.

Halaber, hala badagokio, mugaz gaineko kontsultei buruz titulu honen III. kapituluan ezarritakoa aplikatu behar dela zehaztea.

b)  Proiektua baimentzeko eskumena duen organoa identifikatzea; edo, erantzukizunpeko adierazpena edo aldez aurreko jakinarazpena behar duten proiektuen kasuan, aipaturiko adierazpena edo aldez aurreko jakinarazpena aurkeztu behar zaion organoa identifikatzea. Halaber, informazio baliagarria eman dezaketen organoak identifikatzea, eta alegazioak zer organoren aurrean aurkez daitezkeen adieraztea, horretarako dagoen epea zehaztuta.

3.  Organo substantiboak, edo, hala badagokio, ingurumen-organoak, behar diren neurriak hartuko ditu informazio publikoan jarri beharreko dokumentazioak publikoaren artean ahalik eta hedapen handiena izango duela bermatzeko. Horretarako, komunikabideak eta bitarteko elektronikoak erabiliko dira, batez ere.

37. artikulua.  Eragindako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei kontsulta egitea.

1.  Informazio publikoaren izapidearekin batera, organo substantiboak kontsulta egingo die eragindako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei.

2.  Organo substantiboak nahitaezko txosten hauek eskatu beharko ditu:

a)  Proiektuaren kokaleku den lurraldeari dagokion autonomia-erkidegoan ingurumeneskumenak dituen organoaren txostena.

b)  Kultura-ondareari buruzko txostena, egoki izanez gero.

c)  Jabari publiko hidraulikoaren alorrean eskumenak dituen organoaren txostena, egoki izanez gero.

d)  Itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoari buruzko txostena, egoki izanez gero.

Horrez gainera, autonomia-erkidegoek, beren eskumenen eremuan, ezarri ahal izango dute beste txosten batzuk ere ezinbestekoak izatea.

3.  Kontsultak jakinarazpen baten bidez egingo dira, honako informazio hau gutxienez adierazita:

a)  Ingurumen-inpaktuaren azterketa, edo hura kontsultatzeko gune edo guneak.

b)  Txosten eta alegazioak zer organori bidali behar zaizkion.

c)  Ingurumen-ebaluazioari begira, organo substantiboak proiektuari buruz dauzkan dokumentu baliagarri guztiak.

Eragindako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei kontsulta egin ahal izango zaie bide konbentzionalak, elektronikoak edo beste edozein erabilita, baldin eta kontsulta egin dela egiaztatzen bada.

4.  Eragindako administrazio publikoek eta pertsona interesdunek gehienez ere hogeita hamar laneguneko epea izango dute, jakinarazpena jasotako egunetik zenbatzen hasita, txostenak egiteko eta egoki iritzitako alegazioak aurkezteko.

5.  Organo substantiboak pertsona interesdunen eta eragindako administrazio publikoen eskura jarriko du artikulu honen 3. paragrafoan zehaztutako informazioaz gainera dauden datuak, 36. artikuluan adierazitako informazio publikoaren aldia amaitu ondoren soilik lor daitekeena, eta proiektua gauzatzeko erabakia hartzeko baliagarria izan daitekeena.

38. artikulua.  Informazio publikoaren eta kontsulten emaitzak sustatzaileari igortzea.

Bai informazio publikoaren izapideak, bai eragindako administrazio publiko eta pertsona interesdunei egindako kontsultak amaitu ondoren, gehienez ere hogeita hamar laneguneko epean, organo substantiboak jasotako txosten eta alegazio guztiak bidaliko dizkio sustatzaileari, proiektuaren bertsio berrian eta ingurumen-inpaktuaren azterketan aintzat har ditzan, egoki iritziz gero.

39. artikulua.  Ohiko ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa hastea.

1.  Proiektua baimentzeko prozedura substantiboaren barruan, sustatzaileak organo substantiboari aurkeztuko dio, arloko legediak eskatutako dokumentazioarekin batera, ingurumen-inpaktuaren ohiko ebaluazioa hasteko eskaera. Horrekin batera, honako agiri hauek aurkeztu behar dira, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-espedientearen gutxieneko edukia osatzen duten aldetik:

a)  Proiektuaren agiri teknikoa.

b)  Ingurumen-inpaktuaren azterketa.

c)  Informazio publikoaren izapideetan eta eragindako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei egindako kontsultetan jasotako alegazio eta txostenak.

d)  Organo substantiboak egoki iritzitako oharpenak, halakorik balego.

2.  Organo substantiboak egiaztatuko balu hasteko eskaerarekin batera ez direla aurkeztu aurreko paragrafoan adierazitako dokumentuak, sustatzaileari eskatuko dio hamar laneguneko epean nahitaezko agiriak aurkezteko, eta azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, herri-administrazioen araubide-juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearenak, 71. artikuluan ezarritako ondorioak izango ditu.

Halaber, organo substantiboak formalki egiaztatuko du aurkeztutako dokumentazioak betetzen dituela arloko legediak eskatutako baldintzak.

3.  Aurreko egiaztatzeak egin ondoren, organo substantiboak ingurumen-organoari helaraziko dio hasteko eskaera, bai eta harekin batera aurkeztu beharreko agiriak ere.

4.  Hogei laneguneko epean, ingurumen-inpaktuaren ohiko ebaluazioa hasteko eskaera jasotako egunetik zenbatzen hasita, ingurumen-organoak ez onartzea erabaki dezake, honako arrazoi hauetako batzuk direla-eta:

a)  Argi eta garbi iritziz gero proiektua nabarmen bideraezina dela, ingurumenarrazoiengatik.

b)  Ingurumen-inpaktuaren azterketak kalitate-baldintza nahikoak ez dituela betetzen iritziz gero.

c)  Funtsean aurkeztutako proiektuaren oso antzekoa den beste proiekta bati buruz ingurumen-inpaktuaren adierazpena kontrakoa izan bada.

Ez onartzea erabakitzeko ebazpena eman aurretik, ingurumen-organoak sustatzaileak adierazitakoa entzungo du, eta horren berri emango dio organo substantiboari, hamar laneguneko epean. Horrenbestez, ez onartzea adierazteko aurreikusitako epea etenda geratuko da.

Ez onartzeko ebazpenak justifikatuko ditu erabakiaren arrazoiak, eta haren aurka legez dagozkion errekurtsoak jartzeko aukera dago, administrazio-bidean zein auzibidean, hala badagokio.

40. artikulua.  Espedientearen azterketa teknikoa.

1.  Ingurumen-organoak ingurumen-inpaktuaren espedientearen azterketa teknikoa egingo du, eta proiektuaren ingurumen-eraginak ebaluatuko ditu.

Aztertuko ditu, bereziki, nola hartu diren kontuan informazio publikoaren izapidearen emaitzak, eragindako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei egindako kontsulten emaitzak, eta mugaz gaineko kontsulten emaitzak, halakorik balego. Halaber, klima-aldaketa aintzat hartuko da.

2.  Ingurumen-inpaktuaren espedientearen azterketa teknikoa egitean iritziz gero informazio publikoa edo kontsultak ez direla egin lege honetan ezarritakoaren arabera, organo substantiboari eskatuko dio ingurumen-inpaktuaren espedientea zuzendu dezala hiru hilabeteko epean. Kasu horietan, ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiteko epearen zenbaketa etenda geratuko da.

Hiru hilabete igaro ondoren organo substantiboak espediente zuzendua bidali ez badu, edo aurkeztu ostean nahikoa ez bada, ingurumen-organoak bukatutzat joko du ingurumen-inpaktuaren ohiko ebaluazioa, amaitzeko erabakia sustatzaileari eta organo substantiboari jakinarazita. Ebazpen horren aurka legez dagozkion errekurtsoak jarri ahal izango dira, bai administrazio-bidean, bai auzibidean, hala badagokio.

3.  Espedientearen azterketa teknikoa egitean, ingurumen-organoak erabakiz gero ingurumen-inpaktuaren azterketari buruzko informazio gehiago behar dela, edo sustatzaileak ez dituela aintzat hartu informazio publikoaren izapidean jasotako alegazioak, ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiteko ezinbesteko informazioa osatzeko eskatuko dio, eta horren berri emango dio organo substantiboari. Eskaera horren ondorioz, ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiteko epea etenda geratuko da.

Hiru hilabete igaro ondoren, sustatzaileak ez badu bidali eskatutako informazioa, edo aurkeztu ostean nahikoa ez bada, ingurumen-organoak bukatutzat joko du ingurumeninpaktuaren ohiko ebaluazioa, amaitzeko erabakia sustatzaileari eta organo substantiboari jakinarazita. Ebazpen horren aurka legez dagozkion errekurtsoak jarri ahal izango dira, bai administrazio-bidean, bai auzibidean, hala badagokio.

4.  Ingurumen-organoak aurrera egingo du prozeduran, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egiteko irizpen-elementu nahikoak izanez gero.

Ingurumen-inpaktuaren espedientean ez badago 37.2. artikuluan adierazitako nahitaezko txostenen bat, eta ingurumen-organoak ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egiteko irizpen-elementu nahikoak ez baditu, txostena egin behar zuen organoaren gainetik hierarkikoki hurrena dagoen organoaren titularrari pertsonalki eskatuko dio organo eskudunari agintzeko, hamar eguneko epean, eskaera jasotako egunetik zenbatzen hasita, dagokion txostena entrega dezan, hamar eguneko epean, atzerapenaren erantzuleak izan ditzakeen erantzukizunei kalterik egin gabe. Egindako eskaera organo substantiboari eta sustatzaileari jakinaraziko zaie, eta ingurumeninpaktuaren adierazpena egiteko epea etenda geratuko da.

Hamar eguneko epea amaitzen bada, ingurumen-organoak txostena jaso gabe, organo substantiboari eta sustatzaileari jakinaraziko die prozedurak ezin duela aurrera egin.

Nolanahi ere, sustatzaileak administrazio eskudunari eskatu ahal izango dio txostena egiteko, uztailaren 13ko 29/1998 Legeak, administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duenak, 29. artikuluan ezarritako prozeduraren bidez.

41. artikulua.  Ingurumen-inpaktuaren adierazpena.

1.  Ingurumen-organoak, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-espedientearen azterketa teknikoa amaitu ostean, ingurumen-inpaktuaren adierazpena egingo du.

2.  Ingurumen-inpaktuaren adierazpena nahitaezko txosten erabakigarria izango da, eta, ingurumen-ondorioei dagokienez, proiektua gauzatzea egokia den ala ez erabakiko du. Halaber, egitekotan, zer baldintzatan egin daitekeen, zer neurri zuzentzaile beharko diren eta zer konpentsazio-neurri hartuko diren erabakiko du. Ingurumen-inpaktuaren adierazpenak izango ditu, gutxienez, honako eduki hauek:

a)  Proiektuaren sustatzailearen eta organo substantiboaren identifikazioa, eta proiektuaren deskribapena.

b)  Informazio publikoaren izapidearen emaitzak, eta eragindako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei egindako kontsulten emaitzak, laburbilduta, eta nola hartu diren kontuan adierazita.

c)  Ingurumen-organoak egindako azterketa teknikoaren laburpena.

d)  Ezarri beharreko baldintzak, eta ingurumenean eragiten diren ondorio kaltegarrien prebentzioa, zuzenketa, eta, hala badagokie, konpentsazioa bideratuko duten neurriak, egoki izanez gero.

e)  Abenduaren 13ko 42/2007 Legeak, natura-ondareari eta biodibertsitateari buruzkoak, 45. artikuluan adierazitako egoeran ezarri beharreko konpentsazio-neurriak.

f)  Ingurumena behatzeko programa.

g)  Egoki izanez gero, jarraipen-batzorde bat sortzea.

h)  Aldian behingo eragiketak izanez gero, erabakiaren zioak eta hamargarren xedapen gehigarrian azaldutako epea.

3.  Ingurumen-inpaktuaren adierazpena hamabost eguneko epean bidaliko da, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo dagokion aldizkari ofizialean argitara dadin, ingurumenorganoaren egoitza elektronikoan argitaratzeari kalterik egin gabe.

4.  Ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren aurkako errekurtsorik ezingo da jarri, proiektua baimentzeko egintzaren aurka administrazio-bidean eta auzibidean egokiak izan daitezkeen errekurtsoei kalterik egin gabe.

42. artikulua.  Proiektuari emandako baimenaren publizitatea.

1.  Organo substantiboak, proiektuari baimena emateko ala ukatzeko erabakia hartu ostean, hamabost eguneko epean igorriko du erabaki horren edukiaren laburpen bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo dagokion aldizkari ofizialean argitara dadin.

Halaber, bere egoitza elektronikoan argitaratuko du proiektuari baimena emateko ala ukatzeko erabakia, bai eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena argitaratu zuen Estatuko Aldizkari Ofizialaren edo dagokion aldizkari ofizialaren erreferentzia ere.

2.  Aurreko paragrafoan adierazitako informazioa igorriko zaie titulu honen III. kapituluan, mugaz gaineko kontsultei buruzkoan, ezarritakoari jarraituz kontsulta egindako Estatu kide guztiei.

43. artikulua.  Ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren indarraldia.

1.  Ingurumen-inpaktuaren adierazpena indargabetuko da eta dagozkion ondorioak ez ditu jada izango Estatuko Aldizkari Ofizialean edo dagokion aldizkari ofizialean argitaratu ondoren lau urteko epean ez bada proiektu edo jarduera hori egikaritzen hasi.

Kasu horietan, sustatzaileak berriro hasi behar du proiektuaren ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren izapidea, ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren indarraldia luzatzea erabakitzen ez bada, ondorengo paragrafoetan ezarritakoari jarraituz.

Berariazko araudirik ezean, ulertuko da proiektua egikaritzen hasi dela, beharrezko baimen guztiak lortu ostean, proiektua edo jarduera gauzatzeko behar diren obrak egiten edo instalazioak muntatzen hasi baldin badira, eta Administrazioan hala jasota badago.

Paragrafo honetan aurreikusitako ondorioetarako, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa behar duen edozein proiektu edo jardueraren sustatzaileak ingurumen-organoari jakinarazi beharko dio proiektu edo jarduera hori hasteko data.

2.  Sustatzaileak ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren indarraldia luzatzeko eskatu ahal izango du, aurreko paragrafoan ezarritako epea amaitu baino lehen.

Sustatzaileak egindako eskaerak lau urtez etengo du aurreko paragrafoan adierazitako epea.

3.  Eskaera hori ikusita, ingurumen-organoak erabaki ahal izango du ingurumeninpaktuaren adierazpenaren indarraldia luzatzea, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egiteko oinarritzat hartutako elementuetan funtsezko aldaketarik gertatu ez bada.

Horrenbestez, bi urtez luzatu ahal izango da indarraldia. Epe hori amaitzen bada, proiektu edo jardueraren egikaritzea hasi gabe, sustatzaileak berriro hasi beharko du proiektuaren ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-prozedura.

4.  Ingurumen-organoak luzapen-eskaerari buruzko erabakia sei hilabeteko epean hartuko du, eskaera aurkeztutako egunetik zenbatzen hasita. Horren aurretik, ingurumenorganoak txostena eskatuko die eragindako administrazio publikoei, ingurumeninpaktuaren ebaluazioa egiteko baliatutako funtsezko elementuei buruz. Administrazio horiek bi hilabeteko epean eman beharko dute irizpena, eta epe hori hilabete batez luza daiteke, behar bezala justifikatutako arrazoiak adieraziz gero.

5.  Epea igarotzen bada, ingurumen-organoak ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren indarraldiaren luzapenari buruzko erabakirik hartu gabe, luzapen-eskaera aintzat hartu dela joko da.

44. artikulua.  Ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren baldintzen aldaketa.

1.  Ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren baldintzak aldatu ahal izango dira, honako egoera hauetakoren bat gertatzen bada:

a)  Indarrean sartutako araudi berriak ingurumen-inpaktuaren adierazpenean ezarritako baldintzak betetzeko funtsezko eragina du.

b)  Ingurumen-inpaktuaren adierazpenak ezarritako baldintzak betetzea ezinezkoa edo alferrikakoa da, aldaketa eskatutako unean eskura dauden teknika berri eta hobeen erabilpenak bideratzen duelako ingurumena hobeto eta egokiago babestea, hasieran ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egindako proiektu edo jarduerak baino.

c)  Ingurumen-inpaktuaren adierazpena betetzen dela egiaztatzeko jarraipena egitean detektatzea prebenitzeko, zuzentzeko edo konpentsatzeko hartutako neurriak nahikoak ez direla, beharrezkoak ez direla, edota eraginkorrak ez direla.

2.  Ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren baldintzak aldatzeko prozedura ofizioz hasi ahal izango da, bai eta sustatzaileak eskatuta ere.

Ingurumen-organoak ofizioz hasiko du prozedura hori, bere ekimenez edo organo substantiboak egindako eskaera arrazoituaren ondorioz, edota salaketagatik, akordio bidez.

Eskaera arrazoitua edo salaketa jaso badu, ingurumen-organoak prozedura hastearen egokitasunaz erabaki beharko du hogei laneguneko epean, eskaera edo salaketa jasotako egunetik zenbatzen hasita.

3.  Ingurumen-organoak erabaki dezake eskaera ez onartzea, horretarako arrazoibideak adierazita, hogei laneguneko epean, sustatzaileak ingurumen-inpaktuaren adierazpena aldatzeari ekiteko eskaera jasotako egunetik zenbatzen hasita. Ebazpen horren aurka legez dagozkion errekurtsoak jarri ahal izango dira, bai administrazio-bidean, bai auzibidean, hala badagokio.

4.  Sustatzaileak eskatuta hasitako prozeduretan, ingurumen-inpaktuaren adierazpena aldatzeko eskaera eta aldaketa hori justifikatzen duen dokumentazioa aurkeztu behar dizkio organo substantiboari, hark aztertu eta egiaztatu ostean ingurumenorganoari bidaltzeko, gehienez ere hogeita hamar eguneko epean, eskaera jasotako egunetik zenbatzen hasita.

5.  Ingurumen-inpaktuaren adierazpena aldatzeko eskaerari buruzko erabakia hartzeko, ingurumen-organoak kontsulta egingo die aldez aurretik kontsultatutako pertsona interesdunei eta eragindako administrazio publikoei. Eragindako administrazio publikoek eta pertsona interesdunek gehienez ere hogeita hamar eguneko epean eman beharko dute irizpena.

Epea amaitzen bada txosten eta alegaziorik jaso gabe, aldatzeko prozedurak aurrera egingo du, ingurumen-organoak horretarako irizpen-elementu nahikoak baditu. Kasu horretan, geroago jasotzen diren txosten edo alegazioak ez dira kontuan hartuko.

Ingurumen-organoak aldaketa-prozeduran aurrera egiteko irizpen-elementu nahikoak ez baditu, bai eragindako administrazio publikoen txosten garrantzitsurik jaso ez delako, bai txosten horiek jaso arren erabakitzeko nahikoak ez direlako, txostena egin behar zuen organoaren gainetik hierarkikoki hurrena dagoen organoaren titularrari pertsonalki eskatuko dio organo eskudunari agintzeko, hamar eguneko epean, eskaera jasotako egunetik zenbatzen hasita, dagokion txostena entrega dezan, hamar eguneko epean, atzerapenaren erantzuleak izan ditzakeen erantzukizunei kalterik egin gabe. Egindako eskaera organo substantiboari eta sustatzaileari jakinaraziko zaie, eta ingurumeninpaktuaren adierazpena egiteko epea etenda geratuko da.

Nolanahi ere, sustatzaileak administrazio eskudunari eskatu ahal izango dio txostena egiteko, uztailaren 13ko 29/1998 Legeak, administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duenak, 29.1 artikuluan ezarritako prozeduraren bidez.

6.  Ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren aldaketari buruzko erabakia emateko eta jakinarazteko epea gehienez ere hogeita hamar egunekoa izango da, gaiak eragindako administrazioei eskatutako txostenak jasotako egunetik zenbatzen hasita. Ebazpen hori Estatuko Aldizkari Ofizialean edo dagokion aldizkari ofizialean argitaratu beharko da.

7.  Artikulu honetan aurreikusitako ondorioetarako, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa behar duen edozein proiektu edo jardueraren sustatzaileak ingurumenorganoari jakinarazi beharko dio proiektu edo jarduera horri dagokionez ezarritako baldintzaren aldaketa egikaritzen hasteko data.

2.  atala.  Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua 45. artikulua.  Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua hasteko eskaera.

1.  Proiektua baimentzeko prozedura substantiboaren barruan, sustatzaileak organo substantiboari aurkeztuko dio, arloko legediak eskatutako dokumentazioarekin batera, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua hasteko eskaera. Horrekin batera, honako agiri hauek aurkeztu behar dira:

a)  Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-prozedura aplikatzearen arrazoia.

b)  Proiektuaren definizioa, ezaugarriak eta kokapena.

c)  Aztertutako aukera nagusien azalpena eta hartutako irtenbidearen alde egiteko arrazoi nagusien justifikazioa, ingurumenaren gaineko ondorioak kontuan hartuta.

d)  Proiektuak biztanlerian, gizakien osasunean, floran, faunan, biodibertsitatean, lurzoruan, airean, urean, klima-faktoreetan, klima-aldaketan, paisaian, ondasun materialetan (kultura-ondarea barnean hartuta) eta aipatutako faktore guztien arteko interakzioetan eragin ditzakeen ondorio zuzen zein zeharkakoen, metatuen eta sinergikoen ebaluazioa, bai egikaritze-fasea bai ustiaketa-fasea kontuan hartuta, eta eraispenari eta proiektua bertan behera uzteko garaiari ere erreparatuta, hala badagokio.

Proiektuak zuzenean edo zeharka Natura 2000 Sareko guneetan ondorioak eragin baditzake, berariazko paragrafo bat izango du, bertan izango dituen eraginak ebaluatzeko, gunea kontserbatzeari lotutako helburuak kontuan hartuta.

e)  Proiektua egikaritzeak ingurumenean eragin dezakeen edozein ondorio negatibo garrantzitsu prebenitzea, murriztea, konpentsatzea, eta, ahal den neurrian, zuzentzea bideratuko duten neurriak.

f)  Ingurumen-agirian jasotako argibideak eta neurri babesle eta zuzentzaileak betetzea bermatuko duen jarraipena egiteko modua.

2.  Organo substantiboak egiaztatuko balu hasteko eskaerarekin batera ez direla aurkeztu aurreko paragrafoan adierazitako dokumentuak, sustatzaileari eskatuko dio hamar eguneko epean nahitaezko agiriak aurkezteko, eta azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearenak, 71. artikuluan ezarritako ondorioak izango ditu.

Halaber, organo substantiboak egiaztatuko du arloko legediari jarraituz aurkeztutako dokumentazioak betetzen dituela eskatutako baldintzak.

3.  Aurreko egiaztatzeak egin ondoren, organo substantiboak ingurumen-organoari helaraziko dio hasteko eskaera, bai eta harekin batera aurkeztu beharreko agiriak ere.

4.  Hogei eguneko epean, ingurumen-inpaktuaren ohiko ebaluazioa hasteko eskaera jasotako egunetik zenbatzen hasita, ingurumen-organoak ez onartzea erabaki dezake, honako arrazoi hauetako batzuk direla-eta:

a)  Argi eta garbi iritziz gero proiektua nabarmen bideraezina dela, ingurumenarrazoiengatik.

b)  Ingurumen-agiriak kalitate-baldintza nahikoak ez dituela betetzen iritziz gero.

Ez onartzea erabakitzeko ebazpena eman aurretik, ingurumen-organoak sustatzaileak adierazitakoa entzungo du, eta horren berri emango dio organo substantiboari, hamar eguneko epean. Horrenbestez, ez onartzea adierazteko aurreikusitako epea etenda geratuko da.

Ez onartzeko ebazpenak justifikatuko ditu erabakiaren arrazoiak, eta haren aurka legez dagozkion errekurtsoak jartzeko aukera dago, administrazio-bidean zein auzibidean, hala badagokio.

46. artikulua.  Eragindako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei kontsultak egitea.

1.  Ingurumen-organoak eragindako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei kontsulta egingo die, aurreko artikuluan adierazitako ingurumen-agiria haien eskura jarrita.

2.  Eragindako administrazio publikoek eta pertsona interesdun kontsultatuek gehienez ere hogeita hamar eguneko epean eman beharko dute irizpena, txostenaren eskaera jasotako egunetik zenbatzen hasita.

Epe hori amaitzen bada haien adierazpenik jaso gabe, prozedurak aurrera egingo du, baldin eta ingurumen-organoak ingurumen-inpaktuaren txostena egiteko irizpen-elementu nahikoak baditu. Kasu horretan, lehen aipatutako adierazpenak geroago jasotzen badira, ez dira kontuan hartuko.

3.  Ingurumen-organoak irizpen-elementu nahikoak ez baditu, bai eragindako administrazio publikoen txostenik jaso ez delako, bai txosten horiek jaso arren erabakitzeko nahikoak ez direlako, txostena egin behar zuen organoaren gainetik hierarkikoki hurrena dagoen organoaren titularrari pertsonalki eskatuko dio organo eskudunari agintzeko, hamar eguneko epean, eskaera jasotako egunetik zenbatzen hasita, dagokion txostena entrega dezan, hamar eguneko epean, atzerapenaren erantzuleak izan ditzakeen erantzukizunei kalterik egin gabe.

Nolanahi ere, sustatzaileak administrazio eskudunari eskatu ahal izango dio txostena egiteko, uztailaren 13ko 29/1998 Legeak, administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duenak, 29.1 artikuluan aurreikusitako prozeduraren bidez.

47. artikulua.  Ingurumen-inpaktuaren txostena.

1.  Ingurumen-organoak hiru hilabeteko epean egingo du ingurumen-inpaktuaren txostena, hasteko eskaera eta hari erantsi beharreko agiriak jasotako egunetik zenbatzen hasita.

2.  Ingurumen-organoak, egindako kontsulten emaitzak kontuan hartuta, eta aurreko paragrafoan ezarritakoari jarraituz, ingurumen-inpaktuaren txostena emango du, eta, bertan, zera erabaki ahal izango du:

a)  Proiektuari ingurumen-inpaktuaren ohiko ebaluazioa egin behar zaiola, ingurumenean ondorio adierazgarriak eragiteagatik. Kasu horretan, sustatzaileak ingurumen-inpaktuaren azterketa egingo du, 35. artikuluan ezarritakoa jarraituz.

Horretarako, sustatzaileak ingurumen-inpaktuaren azterketaren irismen-agiria eskatu ahal izango dio ingurumen-organoari, 34. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

b)  Proiektuak ez dituela ingurumenean ondorio adierazgarriak eragiten, ingurumeninpaktuaren txostenean ezarritakoari jarraiki.

3.  Ingurumen-inpaktuaren txostena hamabost eguneko epean bidaliko da, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo dagokion aldizkari ofizialean argitara dadin, ingurumenorganoaren egoitza elektronikoan argitaratzeari kalterik egin gabe.

4.  1.b) paragrafoan aurreikusitako kasuan, ingurumen-inpaktuaren txostena indargabetu egingo da, eta utzi egingo dio ondorioak izateari, baldin eta, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo dagokion aldizkari ofizialean argitaratu ondoren gehienez ere lau urteko epean ez bada proiektu hori baimendu. Kasu horietan, sustatzaileak berriro hasi beharko du ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatuaren prozedura.

5.  Ingurumen-inpaktuaren txostena III. eranskinean ezarritako irizpideen araberakoa izango da.

6.  Ingurumen-inpaktuaren txostenaren aurka ezin izango da errekurtsorik jarri, proiektua baimentzeko egintzaren aurka administrazio-bidean edo auzibidean egokiak izan daitezkeen errekurtsoei kalterik egin gabe.

48. artikulua.  Proiektuari emandako baimenaren publizitatea.

Organo substantiboak, proiektuari baimena emateko edota ukatzeko erabakia hartu ostean, hamabost eguneko epea izango du erabaki horren edukiaren laburpena Estatuko Aldizkari Ofizialera edo dagokion aldizkari ofizialera igortzeko, dagokionean argitara dadin.

Halaber, bere egoitza elektronikoan argitaratuko du proiektuari baimena emateko edota ukatzeko erabakia, bai eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena argitaratu zuen Estatuko Aldizkari Ofizialaren edo dagokion aldizkari ofizialaren erreferentzia ere.

III. KAPITULUA Mugaz gaindiko kontsultak 49. artikulua.  Ingurumen-ebaluazioen prozeduretan beste Estatu batzuei kontsulta egitea.

1.  Espainian plan, programa edo proiektu bat egikaritzeak ondorio adierazgarriak eragin baditzake Europar Batasuneko beste Estatu kide baten ingurumenean, edota beste Estatu baten ingurumenean, nazioarteko tresnak direla-eta Espainiak kontsulta egiteko betebeharra izanez gero, Kanpo Arazo eta Lankidetza Ministerioak Estatu horri jakinaraziko dio plan, programa edo proiektu horren berri, abian jartzeko, onesteko edo baimentzeko zer prozedura egin behar diren adierazita. Halaber, hogeita hamar eguneko epea emango zaio, ingurumen-ebaluazioaren prozeduran parte hartzeari buruzko erabakia har dezan.

Kanpo Arazo eta Lankidetza Ministerioak jakinarazpena egingo du, organo substantiboak edo eraginen bat izan dezakeen Estatuak eskatuta.

2.  Aurreko paragrafoan adierazitako jakinarazpena lehenbailehen egingo da, eta, gehienera ere, informazio publikoaren izapidea hastean. Ingurumen-ebaluazioaren prozedurak barnean hartzen badu ingurumen-azterketa estrategikoaren edo ingurumeninpaktuaren azterketaren irismen-agiria zehazteko izapidea, jakinarazpena izapide horretan egin ahal izango da, ingurumen-organoak eskatuta.

3.  Ondorioak izan ditzakeen Estatuari jakinaraztean, dokumentazio hau erantsi behar da:

a)  Plan, programa edo proiektua abian jartzeko, onesteko edo baimentzeko prozeduraren laburpen bat, ingurumen-ebaluazioa eta mugaz gaineko kontsultak egingo diren prozeduraren fasea barnean hartuta.

b)  Plan edo programaren hasierako bertsioa, eta ingurumen-azterketa estrategikoko mugaz gainetik sor daitezkeen eraginei buruzko zatia, plan edo programen kasuan, edota proiektua eta balizko mugaz gaineko ondorioei buruzko ingurumen-inpaktuaren azterketari dagokion zatia, proiektuen kasuan.

c)  Jakinarazpena egiten bada ingurumen-azterketa estrategikoaren irismen-agiria zehazteko izapidean, plan, programa edo proiektuaren hasierako agiria beharko da, b) lerrokadan adierazitako dokumentazioaren ordez.

4.  Eragindako Estatuak adieraziz gero ingurumen-ebaluazioaren prozeduran parte hartzeko asmoa, Kanpo Arako eta Lankidetza Ministerioak, ingurumen-organoarekin eta organo substantiboarekin lankidetzan, Espainiak sinatutako aldebiko edo alde askotako akordioak kontuan hartuta:

a)  Arrazoizko egutegia ezarriko du mugaz gaineko kontsultak egiteko, eta beharrezko neurriak hartuko dira, Estatu horretan eragindako agintaritza publikoek eta publiko interesdunak ingurumen-ebaluazioaren prozeduran parte har dezan, itzuli beharreko dokumentuak erabakitzea barnean hartuta.

b)  Plan edo programaren hasierako bertsioa, eta ingurumen-azterketa estrategikoko mugaz gainetik sor daitezkeen eraginei buruzko zatia, plan edo programen kasuan, edota proiektua eta balizko mugaz gaineko ondorioei buruzko ingurumen-inpaktuaren azterketari dagokion zatia, proiektuen kasuan, dokumentazio hori ez bada lehendik igorri.

5.  Ingurumen-alorreko agintariek eta eragindako Estatuko publiko interesduna kontuan hartuko dira ingurumen-adierazpen estrategikoa egitean edota ingurumeninpaktuaren adierazpena egitean.

6.  Plan, programa eta proiektuen ingurumen-ebaluaziorako lege honetan aurreikusitako epeak etenda geratuko dira, mugaz gaineko kontsultak amaitu arte.

7.  Ingurumen-organoak Barne Arazo eta Lankidetza Ministerioari igorriko dio plan edo programaren ingurumen-adierazpen estrategikoari buruzko ebazpena edota proiektuaren ingurumen-inpaktuaren adierazpena, eragindako Estatuari helarazteko.

Halaber, organo substantiboak Kanpo Arazo eta Lankidetza Ministerioari igorriko dio plan edo programa onetsia, edo proiektu baimendua, eragindako Estatuari helarazteko.

50. artikulua.  Ingurumen-ebaluazioen prozeduretan beste Estatu batzuei kontsulta egitea.

1.  Estatu batek jakinaraziz gero bere lurraldean aurreikusitako plan, programa edo proiektu batek ingurumen-ondorio adierazgarriak izan ditzakeela Espainian, Kanpo Arazo eta Lankidetza Ministerioak beste Estatuari jakinaraziko dio, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioari kontsultatu ostean, dagokion ingurumen-ebaluazioan parte hartzeko ala ez hartzeko borondatea.

Halaber, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak edo autonomia-erkidego batek iritziz gero beste Estatu bateko plan, programa edo proiektu baten egikaritzeak ondorio adierazgarriak eragin ditzakeela Espainiako ingurumenean, Estatu horri eskatuko dio, Kanpo Arazo eta Lankidetza Ministerioaren bidez, plan, programa edo proiektu horren existentziaz eta abian jartzeko, onesteko edo baimentzeko erabili beharreko prozeduraz, dagokion ingurumen-ebaluazioan parte hartzeko ala ez hartzeko borondatea baloratzeko.

2.  Ingurumen-ebaluazioan parte hartzeko borondatea adierazi ondoren, Kanpo Arazo eta Lankidetza Ministerioak, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioarekin batera, eta horretarako Espainiak sinatutako aldebiko edo alde askotako akordioak aintzat hartuta, plan, programa edo proiektuari buruzko informazio baliagarria eta mugaz gaineko ingurumenean eragin ditzakeen ondorioei buruzko datuak eskatuko ditu.

Eragindako administrazio publikoei eta publiko interesdunari egin beharreko kontsultak ez badaude araututa beste lege baten bidez, edo Espainiak horretarako sinatutako aldebiko edo alde askotako akordioen bidez, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak egingo ditu kontsulta horiek, 36. eta 38. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

3.  Eragindako administrazio publikoei eta publiko interesdunari kontsultak egin ostean, eta espedientearen azterketa teknikoaren ondoren, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak jatorrizko Estatuari bidaliko dio, Kanpo Arazo eta Lankidetza Ministerioaren bidez, honako alderdi hauei buruzko txostena:

a)  Eragindako administrazio publikoei eta publiko interesdunari egindako kontsulten emaitza.

b)  Proiektuaren mugaz gaineko inpaktuei buruzko ondorioak, aztertutako aukerak, prebentzio-neurriak, neurri zuzentzaileak, eta, egoki izanez gero, jarraipen-neurriak, bai eta neurri horiek plan, programa edo proiektuan kontuan hartzeko modua ere.

4.  Plan, programa edo proiektuari buruzko azken erabakia jasotzen duenean, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak bere egoitza elektronikoan argitaratuko du.

III. TITULUA Jarraipena eta zehapen-araubidea I. KAPITULUA Jarraipena 51. artikulua.  Ingurumen-adierazpen estrategikoen eta ingurumen-txosten estrategikoen jarraipena.

1.  Organo substantiboek, edo Estatuaren eskumenekoak ez diren plan eta programen kasuan autonomia-erkidegoek esleitutako organoek, egoki izanez gero, aplikazioak edo egikaritzeak ingurumenean eragingo dituen ondorioen jarraipena egin beharko dute. Hartara, besteak beste, aurreikusi gabeko ondorio kaltegarriak azkar identifikatuko dira, eta haiek saihesteko neurri egokiak hartu ahal izango dira.

Ondorio horietarako, sustatzaileak organo substantiboari bidaliko dio, ingurumenadierazpen estrategikoan edo ingurumen-txosten estrategikoan ezarritakoari jarraituz, ingurumen-adierazpen estrategikoa edo ingurumen-txosten estrategikoa betetzeari buruzko jarraipen-txostena. Jarraipen-txostenak barnean hartuko du ingurumena zaintzeko programan aurreikusitako neurrien egiaztapen-zerrenda. Ingurumena zaintzeko programa eta egiaztapen-zerrenda organo substantiboaren egoitza elektronikoan argitaratuko dira.

2.  Ingurumen-organoak plan edo programa horien jarraipenean parte hartuko du.

Horretarako, ingurumen-organoak informazioa bildu eta beharrezkotzat jotzen dituen egiaztapenak egin ahal izango ditu.

3.  Estatuaren eskumeneko plan eta programen ingurumen-adierazpen estrategikoek eta ingurumen-txosten estrategikoek ezarri ahal izango dute, organo substantiboak proposatuta, eta autonomia-erkidegoaren esanbidezko adostasunarekin, ingurumenalorreko baldintza, irizpide edo adierazle jakin batzuen jarraipena autonomia-erkidegoko organo eskudunak egitea.

4.  Zereginak ez bikoizteko, lehendik dauden jarraipen-mekanismoak erabil daitezke.

52. artikulua.  Ingurumen-inpaktuaren adierazpenen eta ingurumen-inpaktuaren txostenen jarraipena.

1.  Organo substantiboari, eta, egoki izanez gero, Estatuaren eskumenekoak ez diren proiektuen kasuan, autonomia-erkidegoek esleitutako organoei dagokie ingurumeninpaktuaren adierazpena edo ingurumen-inpaktuaren txostena betetzen dela egiaztatzeko jarraipena egitea.

Ingurumen-inpaktuaren adierazpenak edo ingurumen-inpaktuaren txostenak definitu ahal izango ditu, behar izanez gero, haietan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko jarraipenaren betekizunak. Ondorio horietarako, sustatzaileak organo substantiboari igorriko dio ingurumen-inpaktuaren adierazpenean ezarritako baldintzak edo neurri zuzentzaileak eta konpentsazio-neurriak betetzen direla egiaztatzeko jarraipentxosten bat, baldin eta ingurumen-inpaktuaren adierazpenean edo ingurumen-inpaktuaren txostenean hala xedatu bada, betiere ebazpen horietan ezarritakoari jarraituz. Jarraipentxostenak barnean hartuko du ingurumena zaintzeko programan aurreikusitako neurrien egiaztapen-zerrenda. Ingurumena zaintzeko programa eta egiaztapen-zerrenda organo substantiboaren egoitza elektronikoan argitaratuko dira.

2.  Ingurumen-organoak, ingurumen-inpaktuaren adierazpenean edo ingurumeninpaktuaren txostenean ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatze aldera, informazioa bildu eta beharrezkotzat jotako egiaztatzeak egin ahal izango ditu.

3.  Sustatzailearen betebeharra da agintari publiko diren funtzionarioei proiektua egikaritzeari lotutako instalazio eta tokietan sartzen uztea, Konstituzioaren 18. artikuluan ezarritako bermeei jarraituz. Halaber, sustatzailearen eginbeharra da lan hori egiteko behar duten laguntza ematea, eta horretarako eskatutako informazio eta dokumentazio guztia aurkeztea.

4.  Estatuaren eskumeneko proiektuen ingurumen-inpaktuaren adierazpenek eta ingurumen-inpaktuaren txostenek ezarri ahal izango dute, organo substantiboak proposatuta, eta autonomia-erkidegoaren esanbidezko adostasunarekin, ingurumenalorreko baldintza, neurri zuzentzaile eta konpentsazio-neurri guztien jarraipena autonomia-erkidegoko organo eskudunak egitea, energia nuklearrari buruzko araudia bete behar duten eta leherkariak ekoiztea helburu duten proiektuetan izan ezik.

II. KAPITULUA Zehapen-araubidea 53. artikulua.  Zehatzeko ahala.

Zehatzeko ahala organo substantiboaren esku egongo da Estatuko Administrazio Orokorraren baimena behar duten proiektu pribatuetan; autonomia-erkidegoen eskumenekoetan, berriz, haiek erabakitako organoen esku egongo da.

54. artikulua.  Arau-hausteen subjektu erantzuleak.

1.  Proiektuen sustatzaileei kapitulu honetan araututako arau-hauste administratiboengatik zehapena ezarri ahal izango zaie, sustatzaile horiek pertsona fisiko edo juridiko pribatuak eta proiektuen arduradunak izanez gero.

2.  Legedian jasotako betebehar bat pertsona batek baino gehiagok elkarrekin betetzekoa bada, arau-hausteak daudenean denak izango dira egindako arau-hausteen eta horietatik ezartzen zaizkien zehapenen erantzule solidario.

55. artikulua.  Ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren alorreko arau-hausteak.

1.  Autonomia-erkidegoek, egoki izanez gero, ezar ditzaketen arau-hausteei kalterik egin gabe, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioen alorreko arau-hausteak, pertsona fisiko edo juridiko pribatuek gauzatutako proiektu pribatuen kasuetan, oso larriak, larriak edota arinak izan daitezke.

2.  Arau-hauste oso larria da ingurumen-inpaktuaren ohiko ebaluazioa behar duen proiektu baten egikaritzea hastea, dagokion ingurumen-inpaktuaren adierazpena aldez aurretik lortu gabe (erantzukizunpeko adierazpena edo aldez aurreko jakinarazpena behar dutenak barnean hartuta).

3.  Arau-hauste larriak hauek dira:

a)  Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua behar duen proiektu baten egikaritzea hastea, dagokion ingurumen-inpaktuaren txostena aldez aurretik lortu gabe (erantzukizunpeko adierazpena edo aldez aurreko jakinarazpena behar dutenak barnean hartuta).

b)  Ebaluazio-prozeduran datuak ezkutatzea, faltsutzea edo maltzurkeriaz manipulatzea.

c)  Ingurumen-inpaktuaren adierazpenean ezarritako ingurumen-baldintzak, neurri zuzentzaileak edo konpentsazio-neurriak, proiektua onesten edo baimentzen duen azken ebazpenean jasota daudenak, ez betetzea; edo ingurumen-txostenean ezarritako ingurumen-baldintzak, proiektua onesten edo baimentzen duen azken ebazpenean jasota daudenak, ez betetzea; edo, hala badagokio, proiektuaren erantzukizunpeko adierazpenean edo aldez aurreko jakinarazpenean adierazitako ingurumen-baldintzak ez betetzea.

d)  Administrazioak proiektuaren egikaritzea eteteko egindako eskaera ez betetzea.

4.  Arau-hauste arina da lege honetan jasotako edozein betebehar edo baldintza ez betetzea, oso larrien edo larrien artean sailkatuta ez badago.

5.  Arau-hausle bakar batek hainbat arau-haustetzat jo daitezkeen ekintzak gauzatzen baditu, arau-hauste adina zehapen ezarriko zaizkio. Ekintza batek berak arauhauste bat baino gehiago badakartza, arau-hauste larrienari dagokion zehapena ezarriko zaio, goiko erdiari dagokiona. Ekintza batzuk beste ekintza batzuk egitea ziurtatzeko tresna edo bidetzat har badaitezke, eta ekintza horiek arau-haustea badakarte eta, ezinbestean, lehenengoetatik badatoz, zehapenik handiena ezarriko da, goiko erdiari dagokiona.

6.  Arau-hausteak honako epe hauetan preskribatuko dira, arau-haustea egindako egunetik zenbatzen hasita:

a)  Arau-hauste oso larriak, hiru urtera.

b)  Arau-hauste larriak, bi urtera.

c)  Arau-hauste arinak, urtebetera.

56. artikulua.  Ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren alorreko arau-hausteei dagozkien zehapenak.

1.  Aurreko artikuluan jasota dauden arau-hausteen kasuan, honako zigor hauek ezarriko dira:

a)  Arau-hauste oso larria izanez gero: 240.401 eurotik 2.404.000 eurora arteko isuna.

b)  Arau-hauste larria izanez gero: 24.001 eurotik 240.400 eurora arteko isuna.

c)  Arau-hauste arina izanez gero: 24.000 eurora arteko isuna.

2.  Zehapenak honako epe hauetan preskribatuko dira, zehapena jartzea agintzen duen ebazpena irmo bihurtu den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita:

a)  Zehapen oso larriak, hiru urtera.

b)  Zehapen larriak, bi urtera.

c)  Zehapen arinak, urtebetera.

Zehapenak jarriko dira honako alderdi hauek aintzat hartuta: erantzulearen inguruabarrak, erruaren maila, behin eta berriro egitea, parte hartzea eta lortutako onura, eta ingurumenari eragindako kaltearen maila edo pertsonen osasunean eragindako arriskua, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearenak, 131.3 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

3.  Artikulu honetan ezarritakoari kalterik egin gabe, arau-hauste oso larri baten ondorioz zehapen irmoa ezartzeak kontratatzeko debekua dakar, azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak, Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duenak, 60.1.c) artikuluan ezarritakoari edo haren ordezko arauari jarraituz.

4.  Zehatutako jokabideek Administrazio Publikoan edota ingurumenean kaltegalerak eragin badituzte, eta kalte horiek arloko legedian berariaz aurreikusi gabe badaude, prozeduraren ebazpenak erabaki hauek jaso ahal izango ditu:

a)  Arau-hausleari eskatzea arau-haustearen ondorioz aldatutako egoera lehengoratzea.

Horren haritik, arau honetan aurreikusitako arau-hauste batek ingurumenean kalteak eragiten baditu, Ingurumen Erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legean ezarritakoa beteko da, edota, hala badagokio, xede horretarako emandako araudian zehaztutakoa.

b)  Eragindako kalte-galerei dagokien kalte-ordaina ordainaraztea, kate-galera horien zenbatekoa prozeduran erabaki bada.

5.  Artikulu honetan ezarritakoak ez die kalterik egingo autonomia-erkidegoek arloan dituzten eskumenei.

57. artikulua.  Zehapenak pilatzea.

1.  Zigor- edo administrazio-arloan zehatutako egintzak ezingo dira zehatu, subjektua, egintza eta oinarria berberak direla ikusten den kasuetan.

2.  Balizko arau-haustea delitua edo falta izan badaiteke, Fiskaltzari helaraziko zaio auzia. Horrenbestez, une horretan bertan zehapen-prozeduraren izapideak etenda geratuko dira, agintaritza judizialak ebazpen irmoa eman eta prozedura amaitu arte, edo jarduketak largetsi edo artxibatu arte, edota fiskaltzak espedientea itzuli arte. Deliturik edo faltarik ikusi ez bada, administrazio-organo eskudunak aurrera egingo du zehapenespedientearen izapideetan. Ebazpen judizial irmoan frogatutzat emandako egitateak lotesleak izango dira administrazio-organoarentzat.

III. KAPITULUA Zehapen-prozedura 58. artikulua. Hastea.

1.  Zehapen-prozedurak ofizioz hasiko dira beti, eskumena duen organoaren erabakiz, bere ekimenez edota goragokoaren aginduz, beste organo batzuen eskari arrazoituei erantzunez edo salaketa baten ondorioz.

2.  Prozedura hasi baino lehenago, aurretiazko hainbat jarduera egin daitezke, prozedura hasteko arrazoirik ba ote dagoen jakiteko. Bereziki, jarduera horien helburua izango da zehaztea, ahalik eta garbien, zein gertakarik ematen duen prozedura hasteko bidea, erantzulea nor edo zein organo izan daitekeen zehaztea, eta tartean izan daitezkeen gorabehera garrantzitsuak zehaztea.

3.  Aldez aurreko jarduera horiek jarraipena egiteko eskumena duen organo substantiboak egin ditzake, bai eta ikuskatzeko eskumena duen ingurumen-organoak ere.

4.  Zehapen-prozedura hasteko erabakiak honako eduki hau izan behar du, gutxienez:

a)  Ustez erantzulea den pertsona fisiko edo juridiko pribatuaren identifikazioa.

b)  Prozedurari hasiera emateko arrazoiak, laburbilduta, haien kalifikazio posiblea eta jar litezkeen zigorrak barne, instrukziotik etor litekeenari kalterik egin gabe.

c)  Instruktorea eta, beharrezkoa bada, idazkaria. Errekusatze-araubidea zein den ere adieraziko da, berariaz.

d)  Espediente ebazteko organo eskuduna, eta zer arautan dagoen jasota eskumen hori.

e)  Organo eskudunak zehapen-prozedura hasteko erabakitako behin-behineko neurriak, gero erabaki ahal izango direnei kalterik egin gabe, hurrengo artikuluan ezarritakoari jarraituz.

f)  Alegazioak aurkezteko eta prozeduran audientzia izateko eskubidea, eta eskubide hori erabiltzeko epeak.

5.  Hasteko erabakia instruktoreari jakinaraziko zaio, eta horrekin lotura duten jarduketa guztien berri emango zaio. Halaber, salatzaileari jakinaraziko zaio, halakorik balego, bai eta interesdunei ere, edonola ere haietako bat erruztatua izanik.

59. artikulua.  Behin-behineko neurriak.

1.  Zehapen-prozedura bideratzeko organo eskudunak, larrialdi-kasuetan eta inplikatutako interesak behin-behinean babesteko, ezinbesteko behin-behineko neurriak hartu ahal izango ditu, zehapen-prozedura hasi aurretik; horrelakoetan, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 72. artikuluan ezarritako mugak eta baldintzak bete beharko ditu, bai eta aplikatu beharreko gainerako arauak ere.

2.  Zehapen-prozedura hasi ondoren, ebazteko eskumena duen organoak, ofizioz edota ingurumen-organoak eskatuta, edozein unetan, eta behar bezala arrazoitutako erabakiaren bidez, proiektuaren egikaritzea etetea erabaki ahal izango du, eta behinbehineko beste neurri batzuk hartu ahal izango ditu, azken ebazpenaren eraginkortasuna bermatzeko.

60. artikulua. Instrukzioa.

1.  Interesdunek hamabost eguneko epea izango dute egoki iritzitako alegazio, agiri edo informazioak aurkezteko, eta, hala badagokio, frogak proposatzeko, baliatu nahi dituzten bitartekoak zehaztuta. Prozeduraren hasiera jakinaraztean, epe hori zehaztuko zaie interesdunei.

2.  Aurreko puntuan azaldutako jakinarazpena egin ostean, prozeduraren instruktoreak, ofizioz, gertaerak aztertzeko beharrezkoak diren jarduera guztiak egingo ditu; horretarako, zehatzeko moduko erantzukizunik baden argitzeko datu eta informazio garrantzitsuak bilduko ditu.

3.  Prozeduraren instrukzioaren ondorioz aldatu egingo balitz gertaeren hasierako zehaztapena, haien balizko kalifikazioa, ezar daitezken zehapenak edota zigortzeko moduko erantzukizunak, hori guztia ebazpen-proposamenean jakinaraziko zaio erruztatuari, eta hamabost eguneko epea eman beharko zaio, gai horri buruzko alegazioak egiteko.

61. artikulua. Froga.

1.  Alegazioak jaso ondoren, edo horretarako jarritako epea igaro ostean, organo instruktoreak frogaldi bat zabaldu ahal izango du, 30/1992 Legeak, herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearenak, 80. artikuluan eta ondorengoetan eta 137.4 artikuluan eta ondorengoetan aurreikusitakoaren arabera; frogaldi hori gutxienez hamar egunekoa eta gehienez hogeita hamarrekoa izango da.

2.  Agintaritza aitortzen zaien funtzionarioek egitateei emandako sinestamenduek, legez behar diren betekizunak dituen agiri publikoan jasotzen badira, froga-balioa izango dute; hala eta guztiz ere, herritarrek frogak aurkeztu ahal izango dituzte, beren eskubideak edo interesak aldezteko.

62. artikulua. Ebazpen-proposamena.

Froga bukatuta, hala badagokio, prozeduraren organo instruktoreak ebazpenproposamena egingo du, gertaerak arrazoituta. Zehaztuko dira frogatutzat hartutakoak, haien kalifikazio juridikoa adierazita, arau-haustea zein den zehaztuko da, eta, hala badagokio, pertsona erantzulea edo erantzuleak, ezarriko den zigorra zehaztuta, bai eta organo eskudunak edo instruktoreak prozedura hasteko behin-behinean hartutako neurriak ere, halakorik balego. Bestela, proposatuko da arau-hausterik edo erantzukizunik ez dagoela.

63. artikulua. Entzunaldia.

1.  Ebazpen-proposamena interesdunei jakinaraziko zaie, prozedura adierazita.

Jakinarazpenarekin batera, prozeduran aintzat hartutako agirien zerrenda aurkeztuko da, interesdunek egoki iritzitako kopiak eskura ditzaten; era berean, hamabost eguneko epea emango zaie interesdunei alegazioak egiteko eta egokitzat jotako agiri eta informazioak prozeduraren instruktoreari aurkezteko.

2.  Interesdunak azaldutako egitate, alegazio eta frogak bakarrik agertzen badira prozeduran, eta horiek bakarrik hartzen badira kontuan, ez da entzunaldiaren izapidea egin beharrik izango.

3.  Ebazpen-proposamena lehenbailehen helaraziko zaio organo eskudunari, jasota dauden agiri, alegazio eta informazio guztiekin batera, prozedurari buruzko erabakia har dezan.

64. artikulua. Ebazpena.

1.  Ebazpena eman aurretik, organo eskudunak prozedura ebazteko ezinbestekoak iruditzen zaizkion jarduera osagarri guztiak egiteko erabakia hartu ahal izango du, behar bezala arrazoituta.

Jarduera osagarriak egiteko erabakia interesdunei jakinaraziko zaie, eta zazpi eguneko epea emango zaie, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko modua izan dezaten.

Jarduera osagarriak gehienez ere hamabost eguneko epean egin beharko dira. Prozedura ebazteko epea etenda geratuko da, jarduera osagarriak amaitu bitartean. Prozeduraren azken ebazpenaren aurre-aurreko txostenak ez dira jarduera osagarritzat joko.

2.  Organo eskudunak ebazpen arrazoitua eman beharko du, eta, bertan, interesdunek planteatutako gai guztiak eta prozeduratik eratorritako beste guztiak ebatzita utzi beharko ditu.

Ebazpena hilabeteko epean hartuko du organo eskudunak, ebazpen-proposamena eta prozeduran bildutako agiri, alegazio eta informazio guztiak jasotako egunetik zenbatzen hasita.

3.  Ebazpenean, prozeduraren instrukzio-fasean zehaztutako gertaerak soilik onartu ahal izango dira, artikulu honen 1. zenbakian ezarritakoa aplikatuz sortutakoak salbuespentzat hartuta, balioespen juridiko desberdina gorabehera. Hala eta guztiz, erabakitzeko eskumena duen organoak iritziz gero arau-haustea larriagoa dela ebazpenproposamenean zehaztutakoa baino, erruztatuari jakinaraziko dio, egokitzat jotako alegazio guztiak egin ditzan, eta hamabost eguneko epea emango dio horretarako.

4.  Zehapen-prozeduretako ebazpenak, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, herriadministrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearenak, 89.3

artikuluan azaldutako elementuak jasotzeaz gainera, egindako frogen balioespena jasoko du, bereziki aintzat hartuta erabakiaren oinarri direnak, gertaerak finkatuko ditu, eta, hala badagokio, pertsona erantzulea edo erantzuleak adieraziko bira, bai eta egindako arauhaustea edo arau-hausteak, eta ezartzen den zehapena edo zehapenak ere; bestela, arau-hausterik edo erantzukizunik ez dagoela adieraziko du.

5.  Ebazpenak interesatuei jakinaraziko zaizkie. Prozedura goragokoen aginduz edo arrazoituta egindako eskaeraren bidez hasi bada, agindua eman duen edo eskaera egin duen administrazio-organoari ere jakinaraziko zaio ebazpena.

6.  Zehapen-espedientea iraungi egin dela joko da, hasiera emateko erabakia eman zenetik urtebeteko epean ebazpenik jakinarazi ez bada.

Lehenengo xedapen gehigarria.  Erantzukizunpeko adierazpena edo aldez aurreko jakinarazpena behar duten proiektuen ebaluazioa.

1.  Lege honetan araututako ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-prozedurak aplikatuko zaizkie, hain zuzen, aplikazio-eremuan dauden eta baimenik behar ez duten proiektuei, erantzukizunpeko adierazpena edo aldez aurreko jakinarazpena nahikoa dutelako, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearenak, 71. bis artikuluan ezarritakoari jarraituz.

2.  Araudi autonomikoan ezarritakoari kalterik egin gabe, Estatuko Administrazio Orokorrari dagokionean ingurumen-inpaktuaren adierazpena egitea edo ingurumeninpaktuaren txostena egitea, organo substantiboari esleitutako funtzioak ingurumenorganoak bete beharko ditu.

3.  Proiektuari emandako baimena argitaratzeko eginbeharra beteta dagoela joko da ingurumen-inpaktuaren adierazpena edo ingurumen-inpaktuaren txostena argitaratuz gero.

4.  Kasu horietan, ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren eta ingurumeninpaktuaren txostenaren aurka administrazio-bidean zein auzibidean egoki diren errekurtsoak jarri ahal izango dira.

Bigarren xedapen gehigarria.  Europar Batasunak kofinantzatutako plan eta programak.

Europar Batasunak kofinantzatutako plan eta programen ingurumen-ebaluazioa Europako Erkidegoko aplikatu beharreko araudian ezarritakoaren arabera egingo da.

Hirugarren xedapen gehigarria. Informazio-betebeharrak.

Administrazio publikoek nazioarteko zuzenbidearen eta Europako Erkidegoko zuzenbidearen araberako informazio-eginbideak betetzeko behar den informazio guztia emango diote ingurumen-alorreko eskumenak dituen ministerioari.

Laugarren xedapen gehigarria.  Ingurumen-ebaluazioaren eta beste arau batzuen arteko erlazioa.

Lege honen eta beste arau batzuen arabera ingurumen-ebaluazioa behar duten plan, programa edo proiektuak kontuan hartuta, administrazio publiko eskudunek prozedura koordinatuak edo bateratuak ezarriko dituzte, ebaluazioak ez bikoizteko.

Bosgarren xedapen gehigarria.  Zenbait plan edo programa aldi berean gauzatzea eta haien arteko hierarkia.

1.  Zenbait plan edo programa aldi berean gauzatzen direnean, zenbait administrazio publikok sustatuta, herri-administrazio horiek dagozkien neurriak onartu beharko dituzte, plan edo programa horiek elkarren osagarri izan daitezen eta ebaluazio bikoitzik gerta ez dadin; horretarako, plan edo programa horietako bakoitzak ingurumenari ekarriko dizkion eragin adierazgarri guztiak behar bezala ebaluatzen direla bermatu beharko da.

2.  Planei eta programei herri-administrazio beraren hainbat erabaki-gune hierarkiko dagozkienean, erabaki-prozesuaren zein fasetan dagoen kontuan hartuta egin beharko da plan edo programa bakoitzari dagokion ingurumen-ebaluazioa, ebaluazioak ez bikoizteko.

Seigarren xedapen gehigarria.  Estatuaren titulartasuneko azpiegiturak.

Laugarren xedapen gehigarrian aurreikusitako ondorioetarako, plan edo programak aldi berean gauzatzeaz eta haien arteko hierarkiari dagokionez, arloko plangintzan ingurumen-ebaluazioa lege honetan xedatutakoaren arabera egindako Estatuaren azpiegiturek ez dute berriro ebaluazio-prozedura egin beharko, hirigintzaren edo lurraldearen antolamendurako plana egitearen eta onestearen ondorioz.

Kasu horietan, hirigintzaren edo lurraldearen antolamendurako plana onesteko eskumena duen administrazio publikoak eskatu ahal izango du kontuan har daitezela lehenengo ingurumen-ebaluazioan berariaz aintzat hartu gabeko alderdiak.

Zazpigarren xedapen gehigarria.  Natura 2000 Sareko guneetan ondorioak eragin ditzaketen plan, programa eta proiektuen ingurumen-ebaluazioa.

1.  Edozein plan, programa edo proiektuk Natura 2000 Sareko gune baten kudeaketarekin lotura zuzenik izan gabe edo harentzat beharrezkoa izan gabe, aipaturiko guneei eragin ahal badie (dela banaka dela beste plan, programa edo proiektuekin bateratuta), gunean zein eragin izan ditzakeen aztertuko da, ebaluazio egokia eginez, lege honetan ezarritako prozeduren arabera. Azterketa hori, betiere, lekua babesteko helburuak aintzat hartuta egingo da, abenduaren 13ko 42/2007 Legean, natura-ondareari eta biodibertsitateari buruzkoan, ezarritakoari jarraituz.

2.  Estatuko Administrazio Orokorrak baimendutako proiektuen kasuan, Natura 2000 Sareko guneetako ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren konklusioak ikusita, eta abenduaren 13ko 42/2007 Legearen 45. artikuluak ezarritakoaren mendean, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak ezarri eta ikuskatuko ditu Natura 2000 Sarearen koherentzia globala bermatzeko beharrezkoak diren konpentsazio-neurriak. Haiek definitzeko, nahitaez kontsulta egingo zaio proiektua kokatzen den autonomia-erkidegoko organo eskudunari. Txostena emateko epea hogeita hamar egunekoa izango da. Epe horretan ez bada txostenik jaso, Estatuko ingurumen-organoak jarraipena eman ahal izango die jarduketei.

3.  Hartutako konpentsazio-neurriei buruzko informazioa Europako Batzordeari bidaltzea Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren zeregina izango da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 10. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Zortzigarren xedapen gehigarria.  Natura kontserbatzeko bankuak.

1.  Natura kontserbatzeko bankuak ingurumen-titulu edo kontserbazio-kreditu batzuk dira, berariaz sortutako edo hobetutako natura-balioak adierazten dituztenak. Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak ematen ditu titulu edo kreditu horiek, edota, hala dagokionean, autonomia-erkidegoek.

2.  Natura kontserbatzeko bankuak Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren ebazpen bidez sortzen dira, edota autonomia-erkidegoen ebazpen bidez, hala dagokionean. Ebazpen horretan, jarduketak deskribatuko dira, zer finkatan egiten diren identifikatuta, katastroko erreferentzia adierazita, bai eta erregistroko finka-zenbakia ere, hala badagokio. Halaber, adierazi beharko da Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko ingurumen-alorreko zuzendaritza nagusi eskudunak edo dagokion autonomia-erkidegoak xede horretarako izendatutako organoak lursailen titularrei esleitutako kreditu-kopurua, kontserbazio-banku bakoitza sortzeko ebazpenean ezarritako irizpide teknikoen arabera.

3.  Bankuek eragindako lursailen titularrek iraunarazi edo kontserbatu egin beharko dituzte sortutako edo hobetutako natura-balioak, eta lursail horiek baliatuko dira soil-soilik aipaturiko natura-balio horiekin bateragarriak diren erabileretarako, natura kontserbatzeko banku bakoitza sortzeko ebazpenak ezarritakoari jarraituz.

Jabariaren mugaketa hori Jabetza Erregistroan adieraziko da, natura-aktiboak hobetu edo sortu diren finkaren edo finken inskripzioan. Xede horretarako, inskripzio hori egiteko, nahikoa izango da administrazio-ziurtagiri bat, natura-aktiboa sortzeko edo hobetzeko jarduketa hori dagokion natura kontserbatzeko bankuan erregistratuta dagoela egiaztatzen duena.

4.  Kontserbazio-kredituak izan daitezke ingurumen-ebaluazioari, ingurumenerantzukizunari zein natura-ondareari eta biodibertsitateari buruzko legedian aurreikusitako konpentsazio-neurriak edo neurri osagarriak. Horrenbestez, natura-balio bati eragindako ondorio negatiboak natura-balio horretan edo antzeko batean, toki berean edo beste batean, sortuko diren ondorio positiboen bidez orekatuko dira.

5.  Banku bakoitzarentzat emandako kredituak eskualdatu egin ahal izango dira, merkatu librearen araubideari jarraituz, eta administrazio egilesle bakoitzak proposatuko ditu, erregistro publiko partekatu bakar batean inskribatzeko. Erregistro hori Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren mendekoa izango da, eta Estatuko lurralde guztiko kredituak hartuko ditu.

6.  Natura kontserbatzeko bankuen araudiaren aurkako arau-hausteak naturaondarea eta biodibertsitatea erregulatzeko araudian ezarritakoaren arabera zehatuko dira.

7.  Natura kontserbatzeko bankuen araubide orokorra, antolaketa, funtzionamendua eta irizpide teknikoak erregelamendu bidez garatuko dira.

Bederatzigarren xedapen gehigarria.  Natura 2000 Sareari ez erasatea egiaztatzeko ziurtagiria.

Europako Erkidegoko funtsei buruzko araudian ezarritakoaren ondorioetarako, Estatuko Administrazio Orokorreko ingurumen-organoa izango da Natura 2000 Sareari ez zaiola erasaten egiaztatzen duen ziurtagiria emango duen agintaritza eskuduna, Estatuko Administrazio Orokorrak baimendu beharreko proiektuen kasuan, haien ingurumeninpaktuaren ebaluazioan, nahitaezkoa denean, Natura 2000 Sareko guneei ez zaiela erasaten erabaki bada.

Hamargarren xedapen gehigarria.  Aldian behingo eragiketak.

1.  Ingurumen-ebaluazioa behar duten proiektuak guztira urtebete baino gutxiagoko iraupena duten jarduketak baldin badira, ondorengo urteetan aldian behin errepikatuko direnak, baldintza berberetan, organo substantibo berak baimendu beharreko proiektuen bidez eta sustatzaile berak bultzatuta, ingurumen-organoak ingurumen-inpaktuaren adierazpenean ezarri ahal izango du ondorioak gehienez ere lau urtez luza daitezkeela proiektu horietarako, eta metatze-efektuak kontuan hartuko ditu.

2.  Kasu horietan, aldez aurreko eskaera egin beharko du organo substantiboak, sustatzaileak eskatuta, espedientea igortzen duenean. Horrenbestez, aukera horretaz ohartarazi beharko du, eta aldian behin errepikatuko diren eragiketak (aurreko paragrafoan ezarritako urte-kopuruan, gehienez jota) berdin-berdinak izango direla justifikatu beharko du.

Ingurumen-inpaktuaren azterketak gehienez ere lau urteko epean egin beharreko aldian behingo azterketak hartuko ditu aintzat, eta sustatzaileak jarraipen-plan berezi bat egingo du, proiektua gehienez ere lau urtez gauzatzeko neurriak barnean hartuta.

Ingurumen-inpaktuaren azterketak behar bezala identifikatu eta ebaluatuko ditu metatzeefektuak.

3.  Ingurumen-inpaktuaren adierazpena aldekoa izatea eragin zuten inguruabarrak aldatuz gero, ingurumen-organoak ebatziko du ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren indarraldia amaitu egin dela, eta jada ez dituela dagozkion ondorioak sortzen.

Hamaikagarren xedapen gehigarria.  Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-prozedurak metatzea.

Oro har, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-prozedura bakoitzak proiektu bakar bati buruzkoa izan behar du. Hala eta guztiz, ingurumen-organoak prozedurak metatzea erabaki ahal izango du, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkideari buruzkoak, 73. artikuluan adierazitako egoerak gertatzen badira.

Hamabigarren xedapen gehigarria.  Ordezko araubidea.

Lege honetan aurreikusi gabekoari dagokionez, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, herri-administrazioen araubide juridikoari eta administrazio prozedura erkideari buruzkoak, xedatutakoa aplikatuko da, egoki izanez gero.

Hamahirugarren xedapen gehigarria.  Izapide elektronikoa.

Lege honetan araututako izapideak elektronikoki egingo dira, administrazio publiko eskudunetan horretarako gaitutako egoitza elektronikoetan, ekainaren 22ko 11/2007 Legeak, herritarrek zerbitzu publikoetan sarbide elektronikoa izateari buruzkoak, III. tituluan ezarritakoari jarraituz.

Hamalaugarren xedapen gehigarria.  Interesdunen identifikazioa.

1.  Administrazio publiko eskudunek neurri egokiak hartuko dituzte, lege honetan ezarritakoaren arabera kontsultatu behar diren pertsona interesdunak identifikatzeko, ingurumen-ebaluaziorako prozeduretan haien parte-hartzea eraginkorra izatea helburu hartuta.

Zehazki, erregistroak sortu ahal izango dituzte, pertsona interesdun direla egiaztatzen duten pertsona fisiko edo juridikoak inskribatzeko, lege honetan jasotako definizioaren arabera.

2.  Lankidetza, koherentzia eta elkarri informazioa ematea printzipiotzat hartuta, administrazio publikoek mekanismo eraginkorrenak ezarriko dituzte, identifikatutako pertsona interesdunei buruzko informazioa eraginkorki trukatzeko.

Hamabosgarren xedapen gehigarria.  Tajo-Segura isuraldatzea ustiatzeko arauak.

1.  Entrepeñas eta Buendía urtegietan hilabete bakoitzaren hasieran guztira dauden izakinen arabera, honako maila hauek ezartzen dira hilero, eta horrenbestez erabakiko dira isuraldatzeak, urtean gehienez ere 650 hm3 izango direnak urte hidrologiko bakoitzean (600 Segurara eta 50 Guadianara).

1.  maila. Entrepeñas eta Buendía urtegietan, guztira, 1.500 hm3 edo gehiago daudenean, edo azken hamabi hilabeteetan urtegi horietara, guztira, 1.000 hm 3 edo gehiago sartu direnean. Kasu horretan, organo eskudunak baimenduko du hilero 68 hm3-ko isuraldatzea egitea, lehen adierazitako urteko gehieneko zenbatekora iritsi arte.

2.  maila. Entrepeñas eta Buendía urtegietan, guztira, 1.500 hm3 baino gutxiago daudenean, 3. mailan aurreikusitako bolumenetara iritsi gabe, eta azken hamabi hilabeteetan urtegi horietara, guztira, 1.000 hm3 baino gutxiago sartu direnean. Kasu horretan, organo eskudunak baimenduko du hilero 38 hm3-ko isuraldatzea egitea, lehen adierazitako urteko gehieneko zenbatekora iritsi arte.

3.  maila. Salbuespeneko egoera hidrologikoa da: Entrepeñas eta Buendía urtegietan hilabete bakoitzaren hasieran ez daude, guztira, indarrean dagoen Tajoko plan hidrologikoan zehaztutako balioak. Gobernuak, paragrafo honetan geroago aurreikusitako errege-dekretuaren bidez, gehienezko hileroko isuraldatzea ezarriko du 3. mailarako, eta organo eskudunak iritziaren arabera baimenduko du, arrazoiak adierazita. Halaber, lehen aipatutako hileko balioak emango ditu, 3. maila definitzen dutenak, gero adieraziko den helburu bakarra aintzat hartuta.

4.  maila. Entrepeñas eta Buendía urtegietan, guztira, 400 hm3 baino gutxiago daudenean. Kasu horretan ezingo da isuraldatzerik onetsi.

Hornikuntzei urtetik urterako egonkortasun handiagoa ematea helburu bakartzat hartuta, 3. mailari dagozkion salbuespenezko egoera hidrologikoen agerpena minimizatze aldera, betiere isuralda daitekeen urteko gehienezko bolumena aldatu gabe, erregedekretu bidez aldatu ahal izango dira, bai 1. mailari dagozkion izakinak eta ekarpen metatuak, bai 1., 2. eta 3. mailei dagozkien hileroko isuraldatzeak, bai eta 3. mailari dagozkion hileroko izakin-bolumenak. Horretarako, uren alorreko eskumenak dituen ministerioak proposamen justifikatua aurkeztu behar du, Tajo-Segura akueduktuaren ustiaketarako batzorde zentralak aldeko txostena egin ondoren. Halaber, errege-dekretu horretan definituko dira ekarpenen aurreikuspena egiteko irizpideak, araua hainbat hilabeteko epeetan aplikatzeko.

Ibaiertzeko udalerrien garapena sustatze aldera, sistema ustiatzean bideratuko da baimendutako eta aplikatu gabeko isuraldatze-bolumena sorburuko urtegietan egoteari lehentasuna ematea, bidean edo helburuan metatzearen aurretik, baldin eta ustiaketa hori sistema osoaren arrazoizko kudeaketa integratuarekin bateragarria bada.

Ura bidaltzea eragozten duten hondamendietan eta behar bezala arrazoitutako premia larrien egoeretan izan ezik, baimendutako epean ez badira isuraldatu 1. eta 2. mailan aurreikusitako bolumen onetsiak, transferitu ahal izango dira baimendutako epea amaitu ondorengo hiru hilabeteetara, maila-aldaketarik gertatu ezean.

Isuraldatzea onetsitako baliabideak erabiltzen jarraituko dute erabiltzaileek, urte hidrologikoan zehar, urte hori amaitu arte. Urte hidrologikoa amaitu ondoren arro hartzailean geratu bada isuraldatutako ur-bolumenen bat, beste banaketa bat egingo da, baliabide probetxugarritzat hartuta, hurrengo urte hidrologikoko dagozkion isuraldatzeetarako.

Isuraldatzeko baimendutako bolumenak horniduren eta lur ureztatuen artean banatuko dira, ehuneko 25 hornidurarako eta gainerako ehuneko 75 lur ureztaturako, urteko gehienezko hornidurara iritsi arte, betiere hiri-hornidurarako 7,5 hm3 hilean bermatuta.

2.  Tajo-Segura akueduktuaren ustiaketarako batzorde zentralak isuraldatzeak baimenduko ditu, 1. eta 2. mailako baldintza hidrologikoak daudenean. Bestalde, 3. mailako baldintzak daudenean, uren alorreko eskumenak dituen ministroak baimenduko ditu isuraldatzeak, aipaturiko batzordeak txostena egin ostean. 1. eta 2. mailen kasuan, isuraldatzeak seihilekotan baimentzeari lehentasuna emango zaio; aitzitik, 3. mailan hiruhilekotan baimentzeari emango zaio lehentasuna, ingurumen-organoak edozein mailatan beste epe batzuk erabiltzea justifikatzen ez badu.

3.  Tajo-Segura akueduktuaren ustiaketarako batzorde zentralak urte hidrologikoko lehenengo bilera egin aurretik, eta, nolanahi ere, isuraldatzeko lehen baimena eman aurretik, 1. eta 2. mailan soilik, Tajo-Segura isuraldatzeari lotutako eremuetako ur-beharren eta hornikuntzen justifikazio-txostena egingo du Uraren Zuzendaritza Nagusiak, ustiaketarako batzorde zentralak kontuan har dezan. Txosten hori izango da, ureztatzeko moduko eremuetarako, planifikatutako laboreei buruzkoa, eta, hornikuntzetarako, iritzitako eskaerei buruzkoa, bai eta emari horiek arautzeko dauden aukerei buruzkoa ere.

Uraren Zuzendaritza Nagusiak egingo de txosten hori, plangintza hidrologikoko informazioa oinarri hartuta, eta sei hilabetetik behin eguneratu behar da, Plangintza Hidrologikoaren Erregelamenduan plan hidrologikoen jarraipenari buruz ezarritakoaren arabera.

Lehenengo xedapen iragankorra.  Araubide iragankorra.

1.  Lege hau aplikatuko zaie ingurumen-ebaluazio estrategikoa edo ingurumeninpaktuaren ebaluazioa lege hau indarrean sartzen den egunetik aurrera hasten duten plan, programa eta proiektu guztiei.

2.  Ingurumen-inpaktuaren adierazpenen indarraldiari buruzko xedapenak lege hau indarrean sartu ondoren argitaratutako guztiei aplikatuko zaizkie.

3.  Lege hau indarrean sartu aurretik argitaratutako ingurumen-inpaktuaren adierazpenak indargabetu egingo dira, eta utzi egingo diote dagozkien ondorioak eragiteari, lege hau indarrean sartzen denetik gehienez ere sei urteko epean proiektu edo jardueren egikaritzea hasi ez bada. Kasu horietan, sustatzaileak berriro hasi beharko du ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa, lege honetan ezarritakoari jarraituz.

4.  Ingurumen-adierazpenen estrategikoen eta ingurumen-inpaktuaren adierazpenen baldintzen aldaketarako araudia lege hau indarrean sartu aurretik egindako guztiei aplikatuko zaie.

Bigarren xedapen iragankorra.  Uztailaren 5eko 10/2001 Legea, Plan Hidrologiko Nazionalari buruzkoa, aldatzeko araubide iragankorra.

Uztailaren 5eko 10/2001 Legeak, Plan Hidrologiko Nazionalari buruzkoak, hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren aplikazioa mailakatuko da denboran zehar, honako xedapen hauen arabera:

1.  400 hektometro kubikoko erreferentzia-maila berriaren ezarpenak, Tajoren sorburutik isuralda daitezkeen soberakinak definitze aldera, araubide iragankorra jarraituko du. Horrenbestez, maila berri hori bost urtetan lortuko da, gehienez jota, ondorengo prozeduraren arabera.

2.  Tajoko plan hidrologiko berria, urari buruzko esparru-zuzentarauaren arabera egina, indarrean sartzen den egunean, aipaturiko maila 32 hektometro kubikora igoko da, eta mailaz maila igoko da 32 hektometro kubiko urte bakoitzaren urtarrilaren 1ean, amaieran 400 hektometro kubikoak lortu arte. Halaber, salbuespenezko egoera hidrologikoak definitzen dituen kurbak gora egingo du mailaz maila eta erreferentziazko mailen arabera, azken kurbara iritsi arte.

3.  Hasieran edo aldi iragankorreko edozein unetan urtegiratutako izakinek 900

hektometro kubiko hartuz gero, bai 400 hektometro kubikoko erreferentzia-maila berria, erreferentzia-maila berria, bai salbuespenezko baldintzen kurba berehala jarriko lirateke indarrean.

4.  Tajo-Segura akueduktuaren ustiaketarako batzorde zentralak zainduko du irizpide horiek aplikatzen direla, eta trantsizio-epean sor daitezkeen gorabeherak bideratuko ditu.

Xedapen indargabetzaile bakarra.  Arauak indargabetzea.

1.  Indargabetuta gelditzen dira lege honen kontra dauden maila bereko zein beheragoko xedapen guztiak, eta, bereziki, honako hauek:

a)  9/2006 Legea, apirilaren 28koa, plan eta programa jakin batzuek ingurumenari eragindako ondorioen ebaluazioari buruzkoa.

b)  Proiektuen Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazioaren Legearen testu bategina, urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia.

c)  1131/1988 Errege Dekretua, irailaren 30ekoa, Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua egikaritzeko Erregelamendua onesten duena.

2.  Aurreko paragrafoan aurreikusitako arauak, oinarrizko arauak diren aldetik, eta autonomia-erkidegoetakoak urtebeteko epean indargabetuko dira, lege hau indarrean sartutako egunetik zenbatzen hasita. Dena dela, epe hori amaitu aurretik autonomiaerkidegoek lege honi egokitutako arauzko testu berriak onetsiz gero, aurreko paragrafoan aurreikusitako indargabetzea arau autonomiko berriak indarrean sartzean gertatuko da.

3.  Indargabetuta geratzen da ekainaren 22ko 11/2005 Legearen lehenengo xedapen gehigarria. Lege horren bidez, aldatu egin zen 2001eko uztailaren 5eko 10/2001 Legea, Plan Hidrologiko Nazionalari buruzkoa.

Azken xedapenetako lehenengoa.  Ondare naturalari eta biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legea aldatzea.

Bat.  76. artikuluaren 1. paragrafoaren a) hizkia honela aldatzen da:

«a)  Produktu kimikoak edo substantzia biologikoak erabiltzea, isurketa likido zein solidoak egitea, hondakinak isurtzea, bai eta betelanetarako elementu solidoak jalkitzea, ekosistemen baldintzak alteratzeko arriskua baldin badakarte, eta haietan dauden balioentzako kaltea.» Bi.  76. artikuluaren 1. paragrafoari s) eta t) hizkiak eransten zaizkio. Hona hemen haien idazkera:

«s)  Natura-gune babestuak eta Natura 2000 Sareko gune babestuak arautzeko xedapenetan eta kudeaketa-tresnetan, planak barne hartuta, ezarritako betebeharrak eta debekuak ez betetzea.» «t)  Erregaia hornitzea edo biltegiratzea tanga-ontziak etengabe ainguratzearen bidez, natura-gune babestuetako eta Natura 2000 Sareko gune babestuetako uretan, erregai hori hartzea, eta aipaturiko tanga-ontziak erregaiz hornitzea.

Ulertuko da etengabe ainguratuta dagoela, ontzia noizean behin aldi txiki batean ez badago ere, edo haren ordez enpresa, armadore edo talde bereko beste tanga-ontzi bat jarriz gero, ainguratzearen helburua baldin bada erregaia hornitzeko biltegi izatea.» Hiru.  Aldatu egiten da 76. artikuluaren 2. paragrafoa. Aurrerantzean, honela idatzita geratuko da:

«2.  Aurreko paragrafoan jasotako arau-hausteak honela kalifikatuko dira:

a)  Oso larri gisa, a), b), c), d), e), f), s) eta t) paragrafoetan jasota daudenak, kalteak 100.000 eurotik gorakoak badira, eta beste ataletako guztiak, kalteak 200.000 eurotik gorakoak badira, bai eta berrerortzea ere; hau da, arau-hauste larri bat egiten bada, aurretik egindako beste arau-hauste baten mota berekoa, hura jakinarazi ondorengo bi urteko epean, baldin eta zehatzeko erabakia irmoa bada administrazio-bidean.

b)  Larri gisa, a), b), c), d), e), f), g), h), i), j), k), l), m), n), s) eta t) paragrafoetan jasota daudenak, oso larri gisa hartzen ez badira; eta berrerortzea, arau-hauste arin bat egiten bada, aurretik egindako beste arau-hauste baten mota berekoa, hura jakinarazi ondorengo bi urteko epean, baldin eta zehatzeko erabakia irmoa bada administrazio-bidean.

c)  Arin gisa,o), p), q) eta r) paragrafoetan jasota daudenak.» Lau.  77. artikuluaren 2. eta 6. paragrafoak aldatu egiten dira, eta honela geratzen dira idatzita:

«2.  Zehapenak ezartzean behar bezalako proportzioari eutsiko zaio arauhaustea eragin duen ekintzaren larritasunaren eta aplikatutako zehapenaren artean, honako irizpide hauek kontuan hartuta: jokaera arau-hausleak dakarren arriskuaren larritasuna eta ondorioak; eragindako kalteen zenbatekoa, halakorik balego; haien garrantzia, lege honek babestutako pertsonen edo ondasunen segurtasunari dagokionez; erantzulearen egoera; arau-hauslean edo arauhausleetan ikusitako intentzionalitate-maila; eta, hala badagokio, jokaera arauhauslearen ondorioz bidegabe lortutako onura, bai eta eragindako kalte-galeren alderantzezintasuna.» «6.  Estatuko Administrazio Orokorraren eremuan, hertsapen-isun horiek 3.000 eurokoak izango dira, gehienez jota.» Bost.  Ezabatu egiten da 77. artikuluaren 4. paragrafoa.

Sei.  Beste artikulu bat eransten da, 80. hain zuzen, eta hau dio:

«Zehatuko dira lege honetan tipifikatutako arau-haustea dakarten ekintzen edo ez-egiteen erantzule diren pertsona fisiko edo juridiko publiko edo pribatuak, honako hauek barne hartuta, halakorik balego: jarduera arau-hauslearen sustatzaileak, egikaritzen duten enpresaburuak, enpresako teknikari zuzendariak, bai eta egiteagatik edo ez-egiteagatik esku-hartzen duen beste edozein pertsona, edota arau-haustea egiteko ezinbesteko parte-hartzaileak direnak.» Azken xedapenetako bigarrena.  Urriaren 16ko 52/1980 Legea, Tajo-Segura akueduktuaren ustiaketarako araubide ekonomikoa ezartzekoa, aldatzea.

Lehenengo xedapen gehigarriko azken lerrokada aldatu egiten da, eta honela geratzen da idatzita:

«Aitzitik, galera txikiagoak gertatuz gero, sortutako baliabide gehigarriak honela banatuko dira: ehuneko 70 lur ureztaturako, eta gainerako ehuneko 30 Almeríako probintzia hornitzeko.» Azken xedapenetako hirugarrena.  Uztailaren 5eko 10/2001 Legea, Plan Hidrologiko Nazionalari buruzkoa, aldatzea.

Bat.  Hirugarren xedapen gehigarria aldatu egiten da, eta honela geratzen da idatzita:

«Tajoren sorburutik onetsitako ur-transferentziei dagokienez, soberakintzat hartuko dira Entrepeñas eta Buendía urtegietan bilduta dauden 400 hm3-tik gorako izakin guztiak. Zenbateko horren azpitik ezingo da inolaz ere isuraldatzerik egin.

Gutxieneko bolumen hori etorkizunean berrikusi ahal izango da, Tajo ibaiaren arroko eskarietan gertatzen diren benetako aldaketen arabera. Horrenbestez, efizientziaren eta iraunkortasunaren printzipioen arabera, haien lehentasuna bermatzen da, eta sorburutik egindako transferentziak arro horren garapen naturala mugatzen edo eragozten ez dutela ziurtatzen da.» Bi.  Hamabosgarren xedapen gehigarri berria eransten da, eta honako hau dio:

«Hamabosgarren xedapen gehigarria.

Urgentziaz eta bideragarritasun-irizpideen arabera egingo dira Plan Hidrologiko Nazionalaren eranskinean aurreikusita egon arren oraindik egiteko ko dauden obrak, Gaztela-Mantxak Tajo-Segura isuraldatzearen azpiegitura erabiltzea bideratuko dutenak, eta esleituta eta gordeta dituen baliabideak erabiltzeko aukera emango dutenak.» Azken xedapenetako laugarrena.  Uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretua, Uraren Legearen testu bategina onartzen duena, aldatzea.

Aldatu egiten da 72. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«72. artikulua.  Arroak lotzeko azpiegiturak.

1.  Uraren Zuzendaritza Nagusiak baimendu ahal izango du atal honetan azaldutako eskubideen lagapena, arroko plan hidrologiko desberdinetako lurraldeak lotzen dituzten azpiegiturak erabiltzea dakarrena. Baimen horrek interkonexioazpiegituren erabilera dakar. Aurreikusitako epeak igaroz gero, administrazioerabakia jakinarazi gabe, lagapen-eskaerak ezetsi direla ulertuko da.

2.  Transakzio horiei aplikatu beharreko araubide ekonomiko eta finantzarioa izango da azpiegitura horien ustiapen-araubidea ezartzen duten arau berezietan xedatutakoa, 69.3 artikuluan adierazitakoari kalterik egin gabe.

3.  Artikulu honek arautzen dituen lagapen-baimenek ezingo dute aldatu isuraldatze bakoitza ustiatzeko arauetan ezarritakoa.» Azken xedapenetako bosgarrena.  Ekainaren 22ko 11/2005 Legea, uztailaren 5eko Plan Hidrologiko Nazionala aldatzen duena, aldatzea.

Seigarren xedapen gehigarriko 1. paragrafoa aldatu egiten da, eta honela geratu idatzita:

«1.  Gardentasun-printzipioa aplikatuz, eta informazio publikoa eta eragindako guztien segurtasun juridikoa bultzatze aldera, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak argitaratu eta eguneratuko du demarkazio hidrografiko desberdinen arteko ohiko transferentziei buruzko informazioa, xedapen hauen arabera: Demarkazio hartzailean, erreferentziazko balio batzuk ezarriko dira isuraldatutako uren hileko kontsumoetarako, erabileren eta ureztapen-eremuen arabera. Eskaera horietarako hornidurak ez dira izango ezarritako erreferentziazko balioak baino handiagoak. Noizbehinkako desbideratzeak onartuko dira, baldin eta urtetik urterako desbideratzeen batez bestekoak gainditzen ez badu urterako adierazitako guztizkoa.

Arro lagatzailearen lehentasun-printzipioari eta plangintza hidrologikoaren erabakiei dagokienez, erreferentziazko hileko balioak ezarriko dira demarkazio lagatzailean urak husteko, bertako premiak asetze aldera. Hilean hustuko diren urak ez dira izango ezarritako erreferentziazko balioak baino handiagoak.

Noizbehinkako desbideratzeak onartuko dira, baldin eta urtetik urterako desbideratzeen batez bestekoak gainditzen ez badu urterako adierazitako guztizkoa.

Uraren Zuzendaritza Nagusiak txostena egin ondoren, 3 hilabeteko epean, gehienez jota, isuraldatutako uren erreferentziazko kontsumoen hileko balioak definituko dira, errege-dekretu bidez, xede duten demarkazioan izango duten erabileraren eta ureztapen-eremuen arabera, eta noizbehinkako desbideratzeen gehienezko portzentaje onargarriak. Halaber, jatorrizko demarkazioko uren hustuketaren erreferentziazko hileko balioak, noizbehinkako desbideratzeen gehienezko portzentaje onargarriak eta definizio osorako beharrezkotzat jotako berariazko egoera oro. Horretarako, eskura dagoen informazio hidrologikoa aintzat hartuko da, eta demarkazioetako plangintza hidrologikoaren erabakiak errespetatuko dira.

Uraren Zuzendaritza Nagusiak ikuskatuko ditu isuraldatzeari dagozkion hileko hornidurak, erabilerak eta ureztapen-eremuak aintzat hartuta, bai eta erreferentziazko uren hustuketak ere. Horretarako, egoki iritzitako egiaztapenak eta justifikazioak eskatu ahal izango ditu, eta behar diren baliabide teknikoak egikaritzeko agindua ere eman ahal izango du.

Errege-dekretu bidez erabakiko dira honako alderdi hauek: datuak eguneratzeko periodizitatea eta denbora-bitartea, aurkezteko formatuak, balio historikoen gutxienekoak, eta jaso beharko diren datu estatistikoak.» Azken xedapenetako seigarrena.  Europar Batasuneko Zuzenbidea txertatzea.

Lege honen bidez, Espainiako ordenamendu juridikoan txertatzen da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren ekainaren 27ko 2001/42/EE Zuzentaraua, plan eta programa jakin batzuek ingurumenean eragiten dituzten ondorioen ebaluazioari buruzkoa, bai eta Europako Parlamentuaren eta Batzordearen abenduaren 13ko 2011/92/EB Zuzentaraua, proiektu publiko eta pribatu jakin batzuek ingurumenean eragiten dituzten ondorioei buruzkoa.

Azken xedapenetako zazpigarrena.  Ingurumen-ebaluazioaren eta arloko legediaren arteko erlazioak.

1.  Urtebeteko epean, plan eta programak izapidetzea, abian jartzea edo onestea arautzeko arloko arauek jasoko dituzte beharrezkoak diren xedapenak, lege honen aplikazio-eremuan dauden plan eta programa guztien ingurumen-ebaluazio estrategikoa egiteko, abian jarri edo onetsi aurretik.

2.  Plan, programa eta proiektuak izapidetzeko, abian jartzeko eta onesteko arloko araudiak epeak ezarri behar ditu, lege honek organo substantiboari edo sustatzaileari esleitutako jarduketak egiteko. Araudiaren egokitzapen hori urtebeteko epean egin beharko da, lege hau indarrean sartzen den egunetik zenbatzen hasita.

Azken xedapenetako zortzigarrena. Eskumen-tituluak.

1.  Lege hau, eranskinak barnean hartuta, Konstituzioaren 149.1.23 artikuluaren babesean ematen da; izan ere, artikulu horrek Estatuari esleitzen dio ingurumena babesteko oinarrizko legeria egiteko eskumena, autonomia-erkidegoek, oinarrizko legeria horren gehigarri, babes-arauak emateko dituzten ahalmenei kalterik egin gabe.

2.  Honako xedapen hauek ez dira oinarrizkoak, eta, horrenbestez, Estatuko Administrazio Orokorrari eta haren organismo publikoei soilik aplikatu behar zaizkie:

a)  3.3, 8. 3, 8.4 eta 11.1 artikuluak; III. tituluko III. kapitulua; seigarren xedapen gehigarria; zazpigarren xedapen gehigarriaren 2. eta 3. paragrafoak; eta bederatzigarren xedapen gehigarria.

b)  Honako artikulu hauetan ezarritako epeak: 17, 18, 19, 24, 25, 26, 27, 28, 29, 30, 31, 32, 33, 34, 35, 36, 37, 38, 39, 40, 41, 42, 43, 44, 45, 46 eta 47, bai eta hamargarren xedapen gehigarrian ezarritakoa ere.

3.  Zortzigarren xedapen gehigarria Konstituzioaren 149.1.6 artikuluaren babesean ematen da; izan ere, artikulu horrek merkataritzaren alorrean eskumen esklusiboa esleitzen dio Estatuari. Halaber, 149.1.23 artikuluaren babesean ematen da, artikulu horrek ingurumena babesteko alorrean oinarrizko legedia emateko eskumen esklusiboa esleitzen baitio Estatuari.

Zortzigarren xedapen gehigarriaren 3. paragrafoaren bigarren lerrokada, berriz, Konstituzioaren 149.1.8 artikuluan oinarritzen da. Artikulu horrek erregistro eta tresna publikoak antolatzeko eskumena ematen dio Estatuari.

4.  Hamabosgarren xedapen gehigarria, azken xedapenetako bigarrena, hirugarrena, laugarrena eta bosgarrena, eta bigarren xedapen iragankorra Konstituzioaren 149.1.22

artikuluaren babesean ematen dira. Artikulu horrek eskumen esklusiboa ematen dio Estatuari, baliabide eta aprobetxamendu hidraulikoei buruzko legeak egiteko eta baliabide horiek antolatzeko eta emateko, baldin eta urak autonomia-erkidego batetik baino gehiagotik igarotzen badira. Halaber, Estatuari dagokio instalazio elektrikoak baimentzea, haien aprobetxamenduak beste autonomia-erkidego bati eragiten badio, edo energia hori dagokion lurralde-eremutik kanpora garraiatzen bada.

Azken xedapenetako bederatzigarrena.  Garapena baimentzea.

1.  Estatuaren eskumenen alorrean, Estatuko Administrazio Orokorra eskuduna den ingurumen-ebaluazio estrategikoen prozeduretan eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazioetan, lege honetan ezarritakoa betetzeko eta garatzeko beharrezkoak diren xedapen guztiak emango ditu Gobernuak.

2.  Halaber, Gobernuari baimena ematen zaio eranskinak egokitu ditzan, Europako Erkidegoko araudiaren bidez txertatutako aldaketen arabera, halakorik balego.

3.  Halaber, Gobernuari baimena ematen zaio, VI. eranskina egunera dezan alderdi teknikoetan edo koiunturazko izaera aldakorra duten alderdietan, aurrerabide tekniko, zientifiko eta ekonomikoen arabera egokitzeko.

Azken xedapenetako hamargarrena.  Indarrean sartzea.

Lege hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunean sartuko da indarrean.

Azken xedapenetako hamaikagarrena.  Indarrean sartzea, garapenerako araudi autonomikoari lotuta.

Indarrean sartzen denetik hasita Estatuko Administrazio Orokorraren eskumeneko ingurumen-ebaluazioei aplikatzeari kalterik egin gabe, xedapen indargabetzailean, azken xedapenetako zazpigarrenean eta bederatzigarrenean, eta lege hau oinarrizko legedi gisa aplikatzekoan xedatutako ondorioetarako, ingurumen-ebaluazioaren alorreko legedi propioa duten autonomia-erkidegoek lege honetan xedatutakora egokitu beharko dute legedi hori. Horretarako, urtebeteko epea dute, lege hau indarrean sartzen den egunetik zenbatzen hasita. Une horretatik aurrera, nolanahi ere, autonomia-erkidego guztiei aplikatu behar zaizkie lege honen artikulu guztiak, oinarrizkoak ez direnak izan ezik. Hala ere, autonomia-erkidegoek erabaki ahal izango dute lege honetara oso-osorik igortzea, dagokion lurralde-eremuan aplika dadin, oinarrizko legedi eta legedi osagarri gisa.

Horrenbestez, Lege hau betetzeko eta betearazteko agintzen diet espainiar guztiei, norbanakoei eta agintariei.

Madrilen, 2013ko abenduaren 9an.

JUAN CARLOS E.

Gobernuko presidentea, MARIANO RAJOY BREY

I. ERANSKINA II. tituluko II. kapituluko 1. atalean araututako ingurumen-ebaluazioa behar duten proiektuak 1. taldea. Abeltzaintza.

a)  Martxoaren 10eko 348/2000 Errege Dekretuaren bidez (98/58/EE Zuzentaraua, abeltzaintzako ustiategietan abereak babesteari buruzkoa, txertatzen duena) araututako abeltzaintzako ustiategietan abereak hazteko instalazioak, honako kopuru hauek gainditzen badituzte:

1.  2.  3.  4.  40.000 oilorentzako tokiak.

55.000 oilaskorentzako tokiak.

2.000 gizentzeko txerrirentzako tokiak.

750 kumetarako txerramarentzako tokiak.

2. taldea. Erauzteko industria.

a)  A, B, C eta D ataletako aire zabaleko meategiak eta gainerako baliabide geologikoak ustiatzeko emandako baimen edo lagapen bereko ustiategiak eta fronteak, uztailaren 21eko 22/1973 Legeak, meatzeei eta araudi osagarriei buruzkoak, arautzen dituztenak, honako egoera hauetakoren bat gertatzen bada:

1.  25 ha baino gehiagoko lursailean eragina duten ustiategiak.

2.  Urtean 200.000 metro kubiko lur baino gehiago mugitzea eragiten duten ustiategiak.

3.  Maila freatikoaren azpitik egiten diren ustiaketak, urteko oszilazioen artean altuena erreferentziatzat hartuta, edo azaleko zein sakoneko akuiferoen kargatzea murriztea ekar dezaketenak.

4.  Egungo dinamikara lotutako deposituen ustiategiak: ibaikoak, ibai eta izotzekoak, itsasertzekoak eta eolikoak. Flora fosil edukiagatik berreraikuntza palinologikorako eta paleoklimatikorako interes zientifikoa izan dezaketen depositu eta zohikaztegiak.

Zohikatza erauztea, erauzketa-lursailaren azalera 150 ha baino handiagoa bada.

5.  Autobideetatik, autobietatik, errepide nazionaletatik eta eskualde-errepideetatik, natura-gune babestuetatik, 1.000 biztanletik gorako hirigunetatik ikusten diren ustiategiak, edo gune horietatik 2 km baino gertuago daudenak.

6.  Oxidazioa, hidratazioa eta abar direla-eta alterazioak izan ditzaketen substantziak, indarrean dauden legedietan ezarritako mugak gaindituz gero azidotasunean, toxikotasunean eta beste parametro batzuetan eragina izan dezaketena, gizakien osasunean edo ingurumenean arriskua dakarten kontzentrazioetan; esate baterako, sulfurodun meak, erregai solidoen ustiategiak, in situ lixibiazio bidezko tratamendua behar duten ustiategiak eta mineral erradioaktiboak.

7.  Aurreko baldintza horietako bat ere betetzen ez duten erauzketak, aire zabaleko edozein meategiren jardueraren eta erantsitako instalazioren eragina aurreikusten den eremuaren mugatik 5 km baino gertuago badaude.

b)  Lurpeko meategiak, honako baldintza hauetakoren bat betetzen badute:

1.  Ustiatzean paragenesia gerta daiteke, eta, ondorioz, ur azidoak edo alkalinoak sortzeko arriskua dago (oxidazioa, hidratazioa edo disoluzioa dela-eta). Izan ere, ur horiek pH-an aldaketak eragiten dituzte edo ioi metalikoak edo ez-metalikoak askatzen dituzte, eta horrek natura-ingurunea alteratzea dakar.

2.  Mineral erradioaktiboak ustiatzen dituzte.

3.  Meatze-zamak hirigunetatik kilometro bat baino gertuago egotea (mapan neurtuta), subsidentzia-arriskua eragin badezakete.

c)  Petrolioa eta gas naturala erauztea edo zorupean biltegiratzea, helburu komertzialetarako,honako baldintza hauetakoren bat betetzen bada:

1.  Produkzio-kopurua da egunean 500 tonatik gorakoa, petrolioaren kasuan, eta 500.000 metro kubikotik gorakoa gasaren kasuan.

2.  Itsas ingurunean egiten dira.

d)  Honako helburu hauetarako zulaketak egitea dakarten proiektuak, frakturazio hidraulikoko teknikak behar badituzte: hidrokarburoen esplorazioa, ikerketa edo ustiapena; CO2 biltegian gordetzea, eta entalpia ertain eta txikiko geotermia eta gasa biltegian gordetzea.

Paragrafo honen barruan ez dira sartzen fakturazio hidraulikoko teknikak behar dituzten zulaketa-proiektuen aldez aurreko laginak hartzea helburu duten ikerketazundaketetarako zulaketak.

Talde honetako paragrafo guztietan barnean hartzen dira minerala erauzteko, tratatzeko, biltegian gordetzeko, aprobetxatzeko eta garraiatzeko beharrezko instalazio eta egiturak, meatzaritzako hondakinen metaketa, baltsak, bai eta linea elektrikoak, ur-hornikuntzak eta arazketak, eta sartzeko bide berriak.

3. taldea. Energiaren industria.

a)  Petrolio gordinaren findegiak (baina ez, ordea, petrolio gordinetik lubrifikatzaileak besterik ekoizten ez duten enpresak), eta egunean gutxienez 500 tona ikatz edo arbel bituminoso gasifikatzeko eta likidotzeko moduko instalazioak.

b)  Zentral termikoak eta beste errekuntza-instalazio batzuk, gutxienez 300 MW-ko potentzia termikoa dutenak.

c)  Zentral nuklearrak eta beste erreaktore nuklear batzuk, zentral eta erreaktore horiek eraistea edo behin betiko ixtea barnean hartuta (materia fisionagarri eta emankorrak ekoizteko eta eraldatzeko ikerketarako instalazioak izan ezik), 1 kW-ko karga termikoko potentzia gainditzen ez badute.

d)  Erregai nuklear irradiatuak birprozesatzeko instalazioak.

e)  Helburu hauetarako diseinaturiko instalazioak:

1.  Erregai nuklearra ekoiztea edo aberastea.

2.  Erregai nuklear irradiatuak edo oso hondakin erradioaktiboak berrerabiltzeko prozesua.

3.  Erregai nuklear erabilia behin betiko gordetzea.

4.  Hondakin erradioaktiboak behin betiko gordetzea soil-soilik.

5.  Erregai nuklear irradiatuak edo hondakin erradioaktiboak ekoiztu diren ez beste leku batean biltegiratzea soil-soilik (hamar urtetik gorako denbora-tarte baterako proiektatuta).

f)  800 mm-tik gorako diametroa eta 40 km-tik gorako luzera duten hodiak, honako produktu hauek garraiatzeko:

1.  Gasa, petrolioa edo produktu kimikoak, konpresio-instalazioak barnean hartuta.

2.  Biltegiratze geologikoa xede duten karbono dioxido fluxuak, haiekin lotutako ponpaketa-estazioak barnean hartuta.

g)  220 kV edo gehiagoko tentsioa eta 15 km-tik gorako luzera duten energia elektrikoaren transmisiorako lineak eraikitzea, lurzoru urbanizatuaren zorupean oso-osorik igarotzen direnak izan ezik, eta haiekin lotutako azpiestazioak.

h)  Petrolioa edo produktu petrokimikoak edo kimikoak biltegian gordetzeko instalazioak, gutxienez 200.000 tona biltegiratzeko adinakoak baldin badira.

i)  Haizearen indarra energia sortzeko erabiltzeko instalazioak (parke eolikoak), 50

haize-sorgailu edo gehiago dituztenak, edo 30 MW-tik gora dituztenak, edota funtzionamenduan, eraikitzeko prozesuan, administrazio-baimena emanda edo ingurumen-inpaktuaren adierazpena eginda dagoen beste parke eoliko batetik 2 km baino gertuago daudenak.

j)  Eguzki-energia baliatuta energia elektrikoa ekoizteko instalazioak, energia hori sareari saltzea xede dutenak, eraikinen estaldura eta teilatuetan ez badaude eta 100 ha baino gehiagoko azalera badute.

4.  taldea.  Industria siderurgikoa eta mineralen industria. Metalak ekoiztea eta lantzea.

a)  Mineralak, kontzentratuak edo bigarren mailako lehengaiak oinarri hartuta prozesu metalurgiko, kimiko edo elektrolitikoen bidez metal ez-ferrosoak gordinean ekoizteko erabiltzen diren instalazioak.

b)  Burdinurtuaren eta altzairuaren hasierako galdaketarako instalazio integratuak.

c)  Burdin-metalak egiteko instalazioak, jarduera hauetakoren bat egiten badute:

1.  Berotasun bidezko ijezketa, orduko 20 tona altzairu gordin baino gehiago ijezteko gaitasuna baldin badute.

2.  Mailu bidezko forjaketa, talka-energia 50 kJ-tik gorakoa baldin bada mailu bakoitzeko, eta erabilitako potentzia termikoa 20 MW-tik gorakoa izanez gero.

3.  Metal urtuzko babes-geruzak aplikatzea, orduan 2 tona altzari gordin baino gehiago tratatzeko gaitasuna izanez gero.

d)  Metal ferrosoen fundizioak, egunean 20 tona baino gehiago ekoizteko ahalmena dutenak.

e)  Burdinen sailekoak ez diren metalak (metal preziatuak izan ezik), errekuperazioproduktuak barne hartuta (finketa, fundizio-hondarrak eta abar), urtzeko instalazioak (aleazioa ere kontuan hartuta), egunean fusio-gaitasun hau baldin badute: berunaren eta kadmioren kasuan, 4 tonatik gorakoa; eta gainerako metalen kasuan, berriz, 20 tonatik gorakoa.

f)  Metalen eta plastikoen gainazala prozesu elektrolitikoz edo kimikoz tratatzeko instalazioak, tratamenduko kubeten edo lerroen bolumena 30 metro kubiko baino gehiago baldin bada.

g)  Mineral metalikoak kiskaltzeko eta sintetizatzeko instalazioak, urtean 5.000

tonatik gora prozesatzeko gaitasuna baldin badute.

h)  Zementuaren, karearen eta magnesio-oxidoaren ekoizpena:

1.  Zementua ehotze bidez ekoiztea, egunean 500 tonatik gorako ekoizpen-gaitasuna izanez gero.

2.  Labe birakarietan zementua edota klinkerra fabrikatzea, ekoizpen-ahalmena egunean 500 tonatik gorakoa baldin bada; edo beste mota bateko labeetan, ekoizpenahalmena egunean 50 tona baino gehiagokoa baldin bada.

3.  Karea labeetan ekoiztea, egunean 50 tonatik gorako ekoizte-gaitasuna izanez gero.

4.  Magnesio oxidoa labeetan ekoiztea, egunean 50 tonatik gorako ekoizte-gaitasuna izanez gero.

i)  Beira (beira-zuntza ere barnean hartuta) fabrikatzeko instalazioak, egunean 20

tona baino gehiago urtzeko ahalmena baldin badute.

j)  Mineralak urtzeko instalazioak (mineral-zuntzak ekoiztekoak barnean hartuta) egunean 20 tona baino gehiago urtzeko ahalmena baldin badute.

k)  Labea erabiliz zeramika-produktuak egiten dituzten instalazioak, eta, bereziki, teilak, adreiluak, adreilu erregogorrak, azulejoak, gresa edo portzelana egitekoak, baldin eta egunean 75 tonatik gora ekoizteko gaitasuna badute, 4 metro kubiko baino gehiago laberatzeko gaitasuna baldin badute, eta labe bakoitzean 300 kg-tik gorako kargadentsitatea baldin badute metro kubikoko.

5.  taldea.  Industria kimikoa, petrokimikoa, ehungintza eta papergintza.

a)  Eraldaketa kimiko edo biologikoaren bidez, honako produktu edo produktu-multzo hauek eskala industrialean ekoizteko instalazioak:

1.  Produktu kimiko organikoak:

i)  Hidrokarburo soilak (linealak edo ziklikoak, saturatuak edo ez-saturatuak, alifatikoak edo aromatikoak). ii) Hidrokarburo oxigenatuak, esaterako: alkoholak, aldehidoak, zetonak, azido organikoak, esterrak, eta azetato esterren, eterren, peroxidoen eta epoxi erretxinen nahasketak. iii) Hidrokarburo sulfuratuak. iv) Hidrokarburo nitrogenatuak: aminak, amidak, konposatu nitrosoak, nitrikoak edo nitratoak, nitriloak, zianatoak eta isozianatoak.

v)  Hidrokarburo fosforatuak. vi) Hidrokarburo halogenatuak. vii) Konposatu organiko metalikoak. viii) Gai plastikoak (polimeroak, zuntz sintetikoak, zelulosazko zuntzak). ix) Kautxu sintetikoak.

x)  Koloregaiak eta pigmentuak. xi) Tentsioaktiboak eta gainazaleko agenteak.

2.  Produktu kimiko inorganikoak:

i)  Gasak, batez ere amoniakoa, kloroa edo hidrogeno kloruroa, fluorra edo hidrogeno fluoruroa, karbono oxidoak, sufre konposatuak, nitrogeno oxidoak, hidrogenoa, sufre dioxidoa eta karbonilo dikloruroa. ii)  Azidoak, batez ere azido kromikoa, azido fluorhidrikoa, azido fosforikoa, azido nitrikoa, azido klorhidrikoa, azido sulfurikoa, azido sulfuriko fumantea eta azido sulfuratuak. iii)  Baseak, batez ere amonio hidroxidoa, hidroxido potasikoa eta hidroxido sodikoa. iv)  Gatzak, esate baterako amonio kloruroa, klorato potasikoa, karbonato potasikoa (potasa), karbonato sodikoa (soda), perboratoak eta nitrato argentikoa.

v)  Ez-metalak, oxido metalikoak edo beste konposatu ez-organiko batzuk; esaterako, kaltzio karburoa, silizioa eta silizio karburoa.

3.  Fosforoa, nitrogenoa edo potasioa erabiliz egindako ongarriak (ongarri sinpleak nahiz konposatuak).

4.  Landare-osasunarentzako produktuak eta biozidak.

5.  Prozesu kimiko edo biologikoren bat erabiliz egindako farmazia-produktuak.

6.  Produktu leherkorrak.

b)  Ehungintzako zuntzak edo produktuak aldez aurretik tratatzeko (ikuzi, zuritu, mertzerizatu) edo tindatzeko instalazioak, egunean 10 tona baino gehiago tratatzeko ahalmena badute.

c)  Larrua zurratzeko instalazioak, egunean 12 tona produktu amaitu ateratzeko adinako tratamendu-gaitasuna baldin badute.

d)  Xede hauetarako industria-instalazioak:

1.  Paper-orea ekoiztea, zura edo zuntzezko materia antzeko batzuk lehengai hartuta.

2.  Papera eta kartoia ekoiztea, egunean 200 tonatik gorako ekoizte-gaitasuna izanez gero.

e)  Zelulosa ekoizteko eta tratatzeko instalazioak, egunean 20 tonatik gora ekoizteko gaitasuna dutenak.

6. taldea. Azpiegitura-proiektuak.

a) Errepideak:

1.  Autobideak eta autobiak eraikitzea.

2.  Lau errei edo gehiagoko errepide berri bat egitea, edo lehendik dagoen bi errei edo gutxiagoko errepide bat berriro lerrokatzea, lau errei edo gehiago lortzeko, baldin eta errepide berri horrek edo berriro lerrokatutako eta/edo zabaldutako errepide horrek 10 km edo gehiagoko luzera etengabea badu.

b) Trenbideak:

1.  Ibilbide luzeko trafikorako trenbideak eraikitzea.

2.º  Lehendik dagoen trenbide baten bide-kopurua handitzea, 10 km edo gehiagoko luzera etengabean.

c)  Uztailaren 21eko 48/1960 Legeak, aire-nabigazioari buruzkoak, 39. artikuluan emandako definizioari jarraituz, aireportu gisa sailkatutako aerodromoak eraikitzea, 2.100

metro edo gehiagoko aireratzeko eta lurreratzeko pistak dituztenak.

d)  1.350 tonatik gorako itsasontziak hartzen dituzten merkataritza-, arrantza- edo kirol-portuak eraikitzea.

e)  1.350 tonatik gorako itsasontziak hartzen dituzten zamalanetarako kaiak egitea, lehorrera eta kanpo-portuetara lotuak (transbordadoreentzako kaiak izan ezik), I. eremuan kokatuta daudenak salbu, Estatuko Portuei eta Nabigazio Zibilari buruzko Legearen testu bateginak, irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsiak, 69. artikuluaren a) hizkian araututako portuko gune eta erabileren mugaketari jarraituz.

f)  Bide nabigagarriak egitea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010eko uztailaren 7ko 661/2010/EB Erabakian, Europa barneko garraio-sarea garatzeko jarraibideei buruzkoan; eta 1.350 tonatik gorako itsasontziak igarotzeko moduko nabigazio-portuak.

7.  taldea.  Ingeniaritza hidraulikoko eta ura kudeatzeko proiektuak.

a)  Presak eta ura geldiarazteko edo behin-betiko biltzeko beste instalazio batzuk, bildutako uraren bolumen berria edo gehigarria 10 hektometro kubikotik gorakoa baldin bada.

b)  Zorupeko urak ateratzeko edo akuiferoak artifizialki kargatzeko proiektuak, urtean ateratako edo ekarritako ur-bolumena 10 hektometro kubikokoa edo gehiagokoa baldin bada.

c)  Ibai-arroen artean ur-baliabideak isuraldatzeko proiektuak (gizakien kontsumorako hodi bidezko isuraldatzeak izan ezik), honako kasu hauetan:

1.  Isuraldatzearen xedea da balizko ur-eskasia saihestea, eta urtean isuraldatutako uraren bolumena da 100 hektometro kubikotik gorakoa.

2.  Ura ateratako arroako batez besteko fluxua da urtean 2.000 hektometro kubikotik gorakoa, eta isuraldatutako uraren bolumena da guztizkoaren % 5 baino handiagoa.

d)  Hondakin-urak tratatzeko instalazioak, 150.000 biztanle-baliokideren hondakinurak tratatzeko gaitasuna baldin badute.

8.  taldea.  Hondakinak tratatzeko eta kudeatzeko proiektuak.

a)  Uztailaren 28ko 22/2011 Legeak, hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzkoak, 3.e artikuluan definitutako hondakin arriskutsuak errausteko instalazioak, eta hondakin horiek zabortegian uztea, segurtasun-deposituan gordetzea edo tratamendu kimikoa ematea (22/2011 Legearen I. eranskinaren D9 epigrafean ageri den definizioari jarraituz).

b)  Hondakin ez-arriskutsuak errausteko instalazioak, edo hondakin horiek tratamendu fisiko eta kimikoen bidez ezabatzea (22/2011 Legearen I. eranskinaren D9

epigrafean ageri den definizioari jarraituz), egunean 100 tonatik gora tratatzeko gaitasuna baldin badute.

c)  Hondakin ez-arriskutsuak hartzen dituzten zabortegiak (hondakin geldoen zabortegiak izan ezik), egunean 10 tona baino gehiago jasotzen badituzte, edo guztira 25.000 tonatik gorako edukiera badute.

9.  taldea.  Beste proiektu batzuk.

a)  Honako proiektu hauek, natura-gune babestuetan eta Natura 2000 Sareko guneetan eta nazioarteko tresnen bidez babestutako eremuetan garatzen badira, abenduaren 13ko 42/2007 Legeak, natura-ondareari eta biodibertsitateari buruzkoak, araututakoaren arabera:

1. Hondakin ez arriskutsuen zabortegiak, I. eranskin honen 8. taldean sartzen ez direnak, bai eta hondakin geldoak, edo ibaietatik, lurretik zein itsasotik erauzitako materialak, hektarea batetik gorako azalera hartzen badute.

2.  Landatu gabeko lursailak edo sail erdi naturalak nekazaritza-ustiapenerako edo baso-aprobetxamendurako erabiltzen hasteko proiektuak, 10 ha-tik gorako azalera hartzen badute.

3.  Lur ureztatu bihurtzeko edo lursailak drainatzeko proiektuak, 10 ha-tik gorako azaleran eragiten badute.

4.  Ibaiak dragatzea, erauzitako bolumena baldin bada urtean 20.000 metro kubikotik gorakoa; eta itsasoak dragatzea, erauzitako bolumena baldin bada urtean 20.000 metro kubikotik gorakoa.

5.  Produktu kimikoak, gasa eta petrolioa garraiatzeko hodiak, 800 mm-tik gorako diametroa eta 10 km-tik gorako luzera izanez gero, a) paragrafoan aipatutako guneetan; eta biltegiratze geologikoa helburu duten karbono dioxido fluxuak garraiatzeko hodiak, haiekin lotutako ponpaketa-estazioak barnean hartuta.

6.  Energia elektrikoa transmititzeko lineak, haien trazadurak eragiten badie artikulu honetan kontuan hartutako natura-espazioei, 3 km-tik gorako luzeran, eremu urbanizatuak zeharkatzen dituztenak izan ezik.

7.  10 haize-sorgailutik gora edo 6 MW-tik gorako potentzia duten parke eolikoak.

8.  Energia hidroelektrikoa ekoizteko instalazioak.

9.  Uztailaren 21eko 48/1960 Legeak, aire-nabigazioari buruzkoak, 39. artikuluan emandako definizioari jarraituz, aireportuak eraikitzea, 2.100 metrotik beherako aireratzeko eta lurreratzeko pistak dituztenak.

10.  Lurzorua urbanizatzea dakarten proiektuak, 5 ha-tik gora hartzen dituzten industrialdeak egiteko edo bizitegi-erabilerarako; merkataritza-guneak eta aparkalekuak eraikitzea, lurzoru urbanizagarrietatik kanpo, hektarea bat baino gehiagoko azalera hartzen badute; hotel-instalazioak lurzoru urbanizaezinean.

11.  Eskiatzeko pistak, erremonteak, teleferikoak eta haiei lotutako eraikuntzak.

12.  Gaikako parkeak.

13.  Ura distantzia handitara eramateko instalazioak, 800 mm-tik gorako diametroa eta 10 km-tik gorako luzera dutenak.

14.  Lurzoruaren erabilera-aldaketa dakarten lurzati-biltzeak, landare-estalkian funtsezko alterazioak eraginez gero.

15.  A, B, C eta D ataletako aire zabaleko meategiak eta gainerako baliabide geologikoak ustiatzeko emandako baimen edo lagapen bateko ustiategiak eta fronteak.

Horien ustiapena uztailaren 21eko 22/1973 Legeak, meatzeei eta araudi osagarriei buruzkoak, arautzen du.

16.  Autobideak, autobiak eta trazadura berriko errepide arruntak egitea.

17.  Petrolioa eta gas naturala erauztea edo zorupean biltegiratzea.

18.  Eguzki-energia baliatuta energia elektrikoa ekoizteko instalazioak, energia hori sareari saltzea xede dutenak, eraikinen estaldura eta teilatuetan ez badaude eta 10 ha baino gehiagoko azalera badute.

b)  Lurzoruaren erabilera aldatzea dakarren edozein proiektu, 100 ha edo gehiagoko azalera hartzen badu.

c)  Biltegiratzeko guneak, abenduaren 29ko 40/2010 Legeak, karbono dioxidoaren biltegiratze geologikoari buruzkoak, ezarritakoari jarraituz.

d) CO2 fluxuak atzitzeko instalazioak, biltegiratze geologikoa helburu dutenak, abenduaren 29ko 40/2010 Legeak, karbono dioxidoaren biltegiratze geologikoari buruzkoak, ezarritakoari jarraituz, karbono dioxido hori eranskin honetan jasota dauden instalazioetakoa izanik, edo CO2-ren guztizko atzitzea 1,5 Mt edo gehiago izanez gero.

II. ERANSKINA II. tituluko II. kapituluko 2. atalean araututako ingurumen-ebaluazio sinplifikatua behar duten proiektuak 1.  taldea.  Nekazaritza, basogintza, akuikultura eta abeltzaintza.

a)  Lurzatiak biltzeko proiektuak, I. eranskinean sartuta ez badaude eta 100 ha-tik gorako azalera hartzen badute.

b)  Baso-sartzeak, azaroaren 21eko 43/2003 Legeak, mendiei buruzkoak, 6.g) artikuluan emandako definizioaren arabera, 50 ha-tik gorako azaleran eragiten badute, eta baso-mozketak, lurzoruari beste erabilera bat ematea helburu izanez gero.

c)  Nekazaritzarako ur-baliabideak kudeatzeko proiektu hauek:

1.  Lur ureztatuak finkatzeko eta hobetzeko proiektuak, 100 ha-tik gorako azalera hartzen badute (I. eranskinean sartzen ez diren proiektuak).

2.  Lur ureztatu bihurtzeko edo lursailak drainatzeko proiektuak, 10 ha-tik gorako azaleran eragiten badute.

d)  Eremu naturalak, erdi naturalak edo landatu gabeko lursailak nekazaritzaustiapenerako erabiltzen hasteko proiektuak, I. eranskinean sartuta ez badaude eta 10 ha-tik gorako azalera hartzen badute.

e)  Akuikultura intentsiborako instalazioak, urtean 500 tonatik gora ekoizteko gaitasuna izanez gero.

f)  Martxoaren 10eko 348/2000 Errege Dekretuaren bidez (98/58/EE Zuzentaraua, abeltzaintzako ustiategietan abereak babesteari buruzkoa, txertatzen duena) araututako abeltzaintzako ustiategietan abereak hazteko instalazioak, honako kopuru hauek gainditzen badituzte:

1.  2.  3.  4.  2.000 ardi- eta ahuntz-aziendarentzako tokiak.

300 esnetarako behi-aziendarentzako tokiak.

600 gizentzeko behi-aziendarentzako tokiak.

20.000 untxirentzako tokiak.

2. taldea. Elikagaien industria.

a)  Koipeak eta olioak landareetatik eta animalietatik lortzeko industria-instalazioak, baldintza hauek guztiak betetzen badira:

1.  Industrialdetatik kanpo egotea.

2.  Bizitegi-gune batetik 500 metro baino gertuago egotea.

3.  Hektarea bateko azalera hartzea, gutxienez.

b)  Animalia- eta landare-produktuak ontziratzeko eta lataratzeko industriainstalazioak, lehengaia animalia denean (esnea izan ezik), egunean 75 tona produktu bukatu ekoizteko gaitasuna izanez gero (hiruhileko batez besteko balioak); landarelehengaiak baliatzen dituzten instalazioak, egunean 300 tona produktu bukatu ekoizteko gaitasuna izanez gero (hiruhileko batez besteko balioak); edo animalia- eta landarelehengaiak baliatzen dituzten instalazioak, egunean 75 tona produktu bukatu ekoizteko gaitasuna izanez gero (hiruhileko batez besteko balioak).

c)  Esnekiak ekoizteko industria-instalazioak, egunean 200 tona esne baino gehiago jasotzen baldin badute (urteko batez besteko balioa).

d)  Garagardoa eta malta ekoizteko industria-instalazioak, baldintza hauek guztiak betetzen badira:

1.  Industrialdetatik kanpo egotea.

2.  Bizitegi-gune batetik 500 metro baino gertuago egotea.

3.  Hektarea bateko azalera hartzea, gutxienez.

e)  Konfiturak eta almibarrak ekoizteko industria-instalazioak, baldintza hauek guztiak betetzen badira:

1.  Industrialdetatik kanpo egotea.

2.  Bizitegi-gune batetik 500 metro baino gertuago egotea.

3.  Hektarea bateko azalera hartzea, gutxienez.

f)  Animaliak hiltzeko, zatitzeko edo laurdentzeko instalazioak, egunean 50 tona kanal baino gehiago ekoizteko gaitasuna baldin badute.

g)  Fekulak ekoizteko industria-instalazioak, baldintza hauek guztiak betetzen badira:

1.  Industrialdetatik kanpo egotea.

2.  Bizitegi-gune batetik 500 metro baino gertuago egotea.

3.  Hektarea bateko azalera hartzea, gutxienez.

h)  Arrain-irina eta arrain-olioa ekoizteko industria-instalazioak, baldintza hauek guztiak betetzen badira:

1.  Industrialdetatik kanpo egotea.

2.  Bizitegi-gune batetik 500 metro baino gertuago egotea.

3.  Hektarea bateko azalera hartzea, gutxienez.

i)  Azukreolak, egunean 300 tona lehengai tratatzeko gaitasuna izanez gero.

3.  taldea.  Zulaketak, dragatzeak, eta meatzaritzako eta industriako beste instalazio batzuk.

a)  Zulaketa sakonak (lurzoruen eta zorupearen egonkortasuna edo estratigrafia ikertzeko zulaketak izan ezik), zehazki:

1.  2.  3.  4.  500 metro baino gehiagoko zulaketa geotermikoak.

Hondakin nuklearrak biltegiratzeko zulaketak.

120 metro baino gehiagoko zulaketak urez hornitzeko.

Petrolioa zein gasa ateratzeko aukerak esploratzeko edo ikertzeko zulaketak.

b)  Ikatza eta arbel bituminosoak gasifikatzeko barruko eta kanpoko instalazioak, I. eranskinean sartuta ez daudenak.

c)  Itsas sismikaren bidez esploratzea.

d)  Itsas dragatzeen bidez materialak erauztea (proiektuaren helburua baldintza hidrodinamikoei edo nabigagarritasunari eustea den kasuetan izan ezik).

e)  Ibaien eta estuarioen dragatzeak (I. eranskinean sartzen ez direnak), erauzitako produktuaren bolumena urtean 100.000 metro kubikotik gorakoa izanez gero.

f) CO2 fluxuak atzitzeko instalazioak, biltegiratze geologikoa helburu dutenak, abenduaren 29ko 40/2010 Legeak, karbono dioxidoaren biltegiratze geologikoari buruzkoak, ezarritakoari jarraituz, karbono dioxido hori I. eranskinean jasota ez dauden instalazioetakoa izanik.

g)  Agregakinen ustiaketak (I. eranskinean sartuta ez daudenak) eremu hauetako batean baldin badaude:

1.  Jabari publiko hidraulikoko lursaila, urtean 20.000 metro kubikotik gorako erauzketetarako.

2.  Ibilgu-poliziaren gunea, 5 ha baino gehiagoko azalera duena.

h)  Aire zabaleko ustiategiak eta zohikatza erauztea (I. eranskinean sartuta daudenak).

i)  Ikatza, petrolioa, gas naturala, mineralak eta arbel bituminosoak erauzteko barruko eta kanpoko industria-instalazioak (I. eranskinean sartuta ez dauden proiektuak).

4. taldea. Energiaren industria.

a)  Xede hauek dituzten industria-instalazioak:

1.º  Elektrizitatea, lurruna eta ur beroa sortzea (I. eranskinean sartuta ez daudenak), 100 MW edo gehiagoko potentzia instalatuta.

b)  15 kV edo gehiagoko tentsioa eta 3 km-tik gorako luzera duten energia elektrikoaren transmisiorako lineak eraikitzea (I. eranskinean sartuta ez dauden proiektuak), lurzoru urbanizatuaren zorupean oso-osorik igarotzen direnak izan ezik, eta haiekin lotutako azpiestazioak.

c)  Harrikatz- eta lignito-briketen industria-ekoizpena.

d)  Energia hidroelektrikoa ekoizteko instalazioak.

e)  Lurruna eta ur beroa garraiatzeko instalazioak, oliobideak eta gasbideak (hirilurzoruan izan ezik), 10 km-tik gorako luzera dutenak, bai eta CO2 fluxuak garraiatzeko hodiak ere, biltegiratze geologikoa helburu dutenak (I. eranskinean sartuta ez dauden proiektuak).

f)  Hondakin erradioaktiboak prozesatzeko eta biltegiratzeko instalazioak (I. eranskinean sartuta ez daudenak).

g)  Haizearen indarra energiaren ekoizpenerako erabiltzeko instalazioak: parke eolikoak (I. eranskinean sartuta ez daudenak), autokontsumoa helburu dutenak eta guztira 100 kW edo gutxiagoko potentzia daukatenak izan ezik.

h)  Itsas ingurunean energia ekoizteko instalazioak.

i)  Eguzki-energia baliatuta energia elektrikoa ekoizteko instalazioak, energia hori sareari saltzea xede dutenak, eraikinen estaldura eta teilatuetan edo hiri-lurzoruan ez badaude, eta 10 ha baino gehiagoko azalera badute.

j)  Gas naturala lurzoruaren gainean biltegiratzea. 200 tonatik gorako edukiera unitarioa duten andelak.

k)  Gas erregaiak zorupean biltegiratzea.

l)  Erregai fosilak lurzoruaren gainean biltegiratzea (I. eranskinean sartuta ez daudenak).

m)  Burdin- edo altzairu-totxoak ekoizteko instalazioak (lehen edo bigarren fusioa) eta fundizio jarraituko instalazioak, orduko 2,5 tona baino gehiagoko gaitasuna baldin badute.

5.  taldea.  Industria siderurgikoa eta mineralen industria. Metalak ekoiztea eta lantzea.

a)  Koke-labeak (ikatzaren destilazio lehorra).

b)  Zuntz mineral artifizialak ekoizteko instalazioak.

c) Ontziolak.

d)  Aireontziak ekoizteko eta konpontzeko instalazioak.

e)  Trenetako materiala fabrikatzeko instalazioak.

f)  Ibilgailu motordunak fabrikatzeko eta muntatzeko instalazioak, eta ibilgailuentzako motorrak fabrikatzeko instalazioak.

g)  Lehergailuen edo lursail-hedagailuen bidez, hondoa enbutitzea.

6.  taldea.  Industria kimikoa, petrokimikoa, ehungintza eta papergintza.

a)  Tarteko produktuak tratatzeko eta produktu kimikoak ekoizteko industriainstalazioak.

b)  Pestizidak, farmazia-produktuak, pinturak eta bernizak, elastomeroak eta peroxidoak ekoizteko industria-instalazioak.

c)  Petrolio-produktuak, produktu kimikoak eta petrokimikoak biltegian gordetzeko industria-instalazioak, 100 metro kubikotik gorako edukiera baldin badute (I. eranskinean sartuta ez dauden proiektuak).

d)  Elastomeroak oinarri hartuta produktuak ekoizteko eta tratatzeko industriainstalazioak.

e)  Papera eta kartoia ekoizteko industria-instalazioak (I. eranskinean sartuta ez dauden proiektuak).

7. taldea. Azpiegitura-proiektuak.

a)  Industrialdeen urbanizazio-proiektuak.

b)  Urbanizazioetako eremu urbanizatuetatik kanpo kokatutako proiektuak, merkataritza-guneak eta aparkalekuak eraikitzea barnean hartuta, azalean 1 ha baino gehiago hartzen badute.

c)  Trenbideak, linea-aldaketa intermodalen instalazioak eta salgaien terminal intermodalak eraikitzea (I. eranskinean sartuta ez dauden proiektuak).

d)  Aerodromoak egitea, uztailaren 21eko 48/1960 Legeak, aire-nabigazioari buruzkoak, 39. artikuluan emandako definizioari jarraituz (I. eranskinean sartuta ez dauden proiektuak); halaber, ingurumenean ondorio adierazgarriak eragin ditzaken edozein aldaketa edo I. eranskinean eta II. eranskinean ageri diren aerodromoetan eragiketaren bat egitea, lege honen 7.2.c) artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Salbuetsita daude honako erabilera hauetarako soilik xedatutako aerodromoak:

1.  Osasun-erabilera eta larrialdiak.

2.  Suteak prebenitzea eta itzaltzea. Dena dela, ezingo dira kokatu natura-gune babestuetan eta Natura 2000 Sareko guneetan, ez eta nazioarteko tresnen bidez babestutako eremuetan ere, abenduaren 13ko 42/2007 Legeak, natura-ondareari eta biodibertsitateari buruzkoak, araututakoari jarraituz.

e)  Hondartzetan hondarra ugaritzeko obrak, 500.000 metro kubiko hondar baino gehiago ekarri behar baldin badira, bai eta dikeak edo kai-muturrak eraiki behar badira ere.

f)  Tranbiak, zutabe gaineko metroak eta lur azpiko metroak, linea esekiak edo mota jakin bateko antzeko lineak, soil-soilik edo batez ere bidaiariak garraiatzeko baldin badira.

g)  Bide nabigagarriak egitea barrualdean (I. eranskinean sartuta ez daudenak).

h)  Higadurari aurre egiteko itsasertzeko obrak, eta kostaldea alda dezaketen itsas obrak; adibidez, dikeak, itsas hesiak, kai-muturrak, eta itsasoari aurre egin eta babesa emateko beste obra batzuk. Salbuetsita daude obra horien mantentze-lanak eta berreraikitzeak, bai eta portuetako zerbitzu-guneetan egiten direnak ere.

i)  Saihesbideak eta errepide arruntak eraikitzea (I. eranskinean sartuta ez daudenak).

j)  Lehendik dagoen trenbide baten trazadura aldatzea, 10 km baino gehiagoko luzera etengabean.

8.  taldea.  Ingeniaritza hidraulikoko eta ura kudeatzeko proiektuak.

a)  Zorupeko urak ateratzea edo akuiferoak kargatzea (I. eranskinean sartuta ez daudenak), urtean ateratako edo ekarritako ur-kopurua urtean 1 hektometro kubiko baino handiagoa eta 10 hektometro kubiko baino txikiagoa izanez gero.

b)  Ura arro batetik bestera isuraldatzeko proiektuak, isuraldatutako ur-bolumena urtean 5 hektometro kubiko baino handiagoa baldin bada (I. eranskinean sartuta ez daudenak).

Salbuetsita daude gizakien kontsumorako ura hodi bidez isuraldatzeko proiektuak, bai eta ur araztuak zuzenean berrerabiltzeko proiektuak ere.

c)  Ibaiak bideratzeko obrak, eta ibilguak eta ibaiertzak babesteko proiektuak, eragindako tartearen guztizko luzera 5 km-tik gorakoa baldin bada. Salbuetsita daude hiriingurunean arriskuak saihesteko egikaritzen diren jarduketak.

d)  Hondakin-urak tratatzeko instalazioak, 10.000tik 150.000 bitarteko biztanlebaliokideren hondakin-urak tratatzeko gaitasuna baldin badute.

e)  Ura gatzgabetzeko instalazioak, egunean 3.000 metro kubikoko bolumen berria edo gehigarria baldin badute.

f)  Ura distantzia handitara eramateko instalazioak, 800 mm-tik gorako diametroa eta 40 km-tik gorako luzera dutenak (I. eranskinean sartuta ez dauden proiektuak).

g)  Presak, eta ura geldiarazteko edo biltzeko beste instalazio batzuk, kasu hauetakoren bat izanez gero:

1. Presa handiak, 1996ko martxoaren 12ko Aginduaren bidez onetsitako Presen eta Urtegien Segurtasunari buruzko Erregelamendu Teknikoan adierazitako definizioaren arabera, I. eranskinean sartuta ez badaude.

2. Ura geldiarazteko beste instalazio batzuk, aurreko paragrafoan sartuta ez daudenak, 200.000 metro kubiko baino gehiago gordetzeko gaitasuna, berria edo gehigarria, baldin badute.

9.  taldea.  Beste proiektu batzuk.

a)  Ibilgailu motordunen karrerak eta probak egiteko pista iraunkorrak.

b)  Hondakinak deuseztatzeko edo balioztatzeko instalazioak, I. eranskinean sartuta ez daudenak, industrialde bateko nabe baten barruan egikaritzen ez direnak, edo nolanahiko gaitasuna dutenak, jarduera aire zabalean edo industrialdeetatik kanpo egiten bada.

c)  Ibaietatik, lurretik edo itsasotik erauzitako materialak isurtzeko edo jalkitzeko lurreko instalazioak, I. eranskinean sartuta ez daudenak, hektarea bat baino gehiagoko azalera hartzen badute.

d)  Txatarra biltegiratzeko, baztertutako ibilgailuak biltegian gordetzeko, eta ibilgailuak ataltzeko eta deskutsatzeko instalazioak, industrialde bateko nabe baten barruan ez badaude, edo nolanahiko gaitasuna dutenak, jarduera aire zabalean edo industrialdeetatik kanpo egiten bada.

e)  Hondakinak balioztatzea xede instalazioak (produkzio-tokitik kanpo biltegiratzea barnean hartuta), ez baldin badira garatzen industrialde bateko nabe batean. Salbuetsita daude arriskurik gabeko hondakinen instalazioak, tratatzeko gaitasuna urtean 5.000 tonakoa edo txikiago bada, eta biltegian gordetzeko gaitasuna 100 tonatik beherakoa izanez gero.

f)  Motorrak, turbinak eta erreaktoreak probatzeko instalazioak edo saiakuntzabankuak.

g)  Lehergaiak berreskuratzeko edo deuseztatzeko instalazioak.

h)  Eskiatzeko pistak, erremonteak, teleferikoak eta haiei lotutako eraikuntzak (I. eranskinean sartuta ez dauden proiektuak).

i)  Kanpamentu iraunkorrak kanpadendak zein karabanak jartzeko, gutxienez 500

kanpinlari hartzeko gaitasuna dutenak.

j)  Parke tematikoak (I. eranskinean sartuta ez dauden proiektuak).

k)  Itsasoari lurrak hartzeko proiektuak, bost hektarea baino azalera handiagoa baldin badute.

l)  Lurzoru urbanizatutik kanpoko oporretarako urbanizazioak eta hotel-instalazioak, eta haiei lotutako eraikuntzak.

m)  Lurzoruaren erabilera aldatzea dakarren edozein proiektu, 50 ha edo gehiagoko azalera hartzen badu.

10.  taldea.  Honako proiektu hauek, natura-gune babestuetan, Natura 2000 Sareko guneetan eta nazioarteko tresnen bidez babestutako eremuetan garatzen badira, abenduaren 13ko 42/2007 Legeak, natura-ondareari eta biodibertsitateari buruzkoak, araututakoaren arabera.

a)  Hondakin-urak tratatzeko instalazioak, gunean eraldaketa ekologiko negatiboak eragin baldin baditzakete.

b)  Ibaiak bideratzeko obrak, eta ibilgu naturalak babesteko proiektuak, gunean eraldaketa ekologiko negatiboak eragin baldin baditzakete.

c)  II. eranskin honetan aintzat hartu gabeko edozein proiektu, 10 ha edo gehiagoko azaleran lurzoruaren erabilera aldatzea baldin badakar.

III. ERANSKINA II. eranskineko proiektu batek ingurumen-inpaktuaren ohiko ebaluazioa behar duen erabakitzearren 47.5 artikuluan aipatutako irizpideak 1.  Proiektuen ezaugarriak: Proiektuen ezaugarriak kontuan hartu beharko dira, honako alderdi hauei erreparatuta, batez ere:

a)  b)  c)  d)  e)  f)  Proiektuaren tamaina.

Beste proiektu batzuekin metatzea.

Natura-baliabideak erabiltzea.

Hondakinak sortzea.

Kutsadura eta beste arazo batzuk.

Istripu-arriskua, erabiltzen diren substantzia eta teknologiak berariaz hartuta.

2.  Proiektuen kokalekua: Proiektuen eragina izan dezaketen eremu geografikoen ingurumen-sentikortasunari erreparatu behar zaio, iraunkortasun-printzipioak kontuan hartuta; batez ere:

a)  Lurzoruaren egungo erabilera.

b)  Eremuko natura-baliabideen oparotasun erlatiboa, kalitatea, eta birsortzeko gaitasuna.

c)  Natura-ingurunearen kargatzeko eta berritzeko gaitasuna, batez ere arlo hauetan:

1. Hezeguneak.

2. Kostaldeak.

3. Mendiko eta basoko eremuak.

4. Natura-erreserbak eta parkeak.

5. Estatuko edo autonomia-erkidegoetako legediek sailkatutako edo babestutako eremuak; Natura 2000 Sareko guneak.

6. Europako Erkidegoko araudian ezarritako ingurumen-kalitatearen helburuak jada gainditu diren eremuak.

7. Dentsitate geografiko handiko eremuak.

8. Garrantzi historiko, kultural eta/edo arkeologikoa duten paisaiak.

9. Kultura-ondarean eragin potentziala duten eremuak.

3.  Balizko inpaktuaren ezaugarriak: Proiektuen eragin adierazgarri potentzialak aintzat hartu behar dira, aurreko 1. eta 2. paragrafoetan ezarritako irizpideen arabera, honako alderdi hauei erreparatuta, batez ere:

a)  Inpaktuaren hedapena (eremu geografikoa eta eragindako populazioaren tamaina).

b)  Inpaktuaren mugaz gaineko izaera.

c)  Inpaktuaren garrantzia eta konplexutasuna.

d)  Inpaktuaren probabilitatea.

e)  Inpaktuaren iraupena, maiztasuna eta itzulgarritasuna.

IV. ERANSKINA Ingurumen-azterketa estrategikoaren edukia 20.  artikuluan azaldutako ingurumen-azterketa estrategikoak gutxienez bildu beharko duen informazioa honako hau izango da:

1.  Plan edo programaren edukia eta helburu nagusiak, labur-labur, eta beste plan eta programa batzuekiko bidezko erlazioak; 2.  Ingurumenaren oraingo egoeraren alderdi nabarmenak, plana aplikatu ezean denbora horretan izango duten bilakaera kontuan hartuta; 3.  Eragin adierazgarria paira dezaketen eremuen ingurumen-ezaugarriak, eta haien bilakaera, planaren edo programaren indarraldian espero daitekeen klima-aldaketa kontuan hartuta; 4.  Planerako edo programarako aipagarria den edozein ingurumen-arazo, eta hor sartzen dira, batez ere, ingurumenaren aldetik garrantzi berezia duen edozein gunerekin lotutako arazoak, bai eta natura-guneei eta espezie babestuei buruz aplikatu beharreko legeriarekin bat etorriz izendatutako eremuak eta Natura 2000 Sareko gune babestuak; 5.  Nazioartean, Europako Erkidegoan edo Estatuan ingurumena babesteko ezarritako helburuak, planarekin edo programarekin lotura dutenak, eta helburu horiek eta ingurumenaren alorreko beste edozein alderdi nola hartu diren kontuan plan edo programa prestatzean; 6.  Ingurumenean eragin ditzakeen ondorio adierazgarriak, honako alderdi hauek barnean hartuta: biztanleria, gizakien osasuna, fauna, flora, lurra, ura, airea, klimafaktoreak, klima-aldaketan izan dezakeen eragina (bereziki, plan edo programari lotutako karbono-aztarnaren ebaluazio egokia), ondasun materialak, kultura-ondarea, paisaia eta faktore horien arteko interakzioa. Eragin horiek barnean hartu behar dituzte zeharkako efektuak, metaketak, sinergiak, epe labur, ertain eta luzerako eraginak, ondorio iraunkorrak eta aldi baterakoak, positiboak eta negatiboak; 7.  Plan edo programaren aplikazioak ingurumenean eragin dezakeen edozein ondorio negatibo prebenitzeko, murrizteko, eta, ahal den neurrian, zuzentzeko aurreikusitako neurriak, klima-aldaketan izan dezaketen eragina arinduko dutenak eta hari egokitzea bideratuko dutenak kontuan hartuta; 8.  Aintzat hartutako aukerak hautatzeko arrazoien laburpen bat, eta ebaluazioa egindako moduaren deskribapena, bai eta zailtasunak ere; esate baterako, eskatutako informazio biltzean beharbada aurkitu diren gabezia teknikoak, edo ezagutza eta eskarmentu falta; 9.  Ingurumena zaintzeko programa, jarraipena egiteko aurreikusitako neurriak deskribatzen dituena; 10.  Aurreko epigrafeen arabera emandako informazioaren laburpen ez-teknikoa.

V. ERANSKINA

Plan edo programa batek ohiko ingurumen-ebaluazio estrategikoa behar duen erabakitzearren 31. artikuluan aipatutako irizpideak 1.  Plan eta programen ezaugarriak, bereziki honako hauek kontuan hartuta:

a)  Planak edo programak zenbateraino ezartzen duen proiektu eta beste jarduera batzuetarako esparru bat, proiektuen kokaleku, izaera, dimentsio edo funtzionamendubaldintzei dagokienez, edo baliabideak esleitzeari begira.

b)  Planak edo programak zenbateraino eragiten duen beste plan edo programa batzuetan, bai eta hierarkizatuta daudenetan ere.

c)  Plana edo programa egokia den edo ez ingurumen-oharpenak integratzeko, garapen jasangarria sustatzearren, bereziki.

d)  Planarekin edo programarekin lotutako ingurumen-arazo garrantzitsu batzuk.

e)  Plana edo programa egokia den edo ez ingurumenaren arloko Europako Erkidegoko edo Estatuko legedia ezartzeko (adibidez, hondakinen kudeaketarekin edo ur-baliabideen babesarekin lotutako plan edo programak).

2.  Ondorioen eta eragina jasan lezaketen guneen ezaugarriak, bereziki honako hauek kontuan hartuta:

a)  Ondorioen probabilitatea, iraupena, maiztasuna eta itzulgarritasuna.

b)  Ondorioen metatze-efektua.

c)  Ondorioen mugaz gaineko izaera.

d)  Gizakien osasunerako edo ingurumenerako arriskuak (adibidez, istripuek eragindakoak).

e)  Ondorioen garrantzia eta hedapena (eragina jasan lezakeen eremu geografikoa eta eragindako populazioaren tamaina).

f)  Eragina jasan lezakeen eremuaren balioa eta zaurgarritasuna, zio hauek direlaeta:

1. Natura-ezaugarri bereziak.

2. Kultura-ondarean eragindako ondorioak.

3. Muga-balioak edo ingurumen-kalitatearen helburuak gainditzea.

4. Lurzoruaren ustiapen intentsiboa.

5. Estatuan, erkidegoan zein nazioartean aitortutako babesa duten eremuetan edo paisaietan eragin daitezkeen ondorioak.

VI. ERANSKINA Ingurumen-inpaktuaren azterketa eta irizpide teknikoak 1.  Edukia. 35. artikuluan azaldutako ingurumen-inpaktuaren azterketak kontuan hartu behar ditu, gutxienez, honako datu hauek:

a)  Proiektuaren helburua eta deskribapena, eta dagozkion ekintzak, egikaritzeko. ustiatzeko eta eraisteko faseak aintzat hartuta.

b)  Ingurumenaren aldetik egokien diren proiektuaren aukerak aztertzea, 1. artikuluan adierazitakoari jarraituz, teknikoki bideragarriak izateari erreparatuta, eta hartutako erabakia justifikatzea.

c)  Ingurumen-inbentarioa eta interakzio ekologiko edo ingurumen-interakzio garrantzitsuenen deskribapena.

d)  Bai proposaturiko konponbidean bai beste aukeretan gerta daitezkeen eraginen identifikazioa eta balioespena.

e)  Proiektuak Natura 2000 Sarean eragin ditzakeen ondorioen ebaluazioa, halakorik balego, 35. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

f)  Ingurumen-eragin esanguratsuak murrizteko, deuseztatzeko edota konpentsatzeko aurreikusitako prebentzio-neurriak, neurri zuzentzaileak eta konpentsazio-neurriak ezartzea.

g)  Ingurumena zaintzeko eta jarraipena egiteko programa.

h) Sintesi-dokumentua.

2.  Lege honen 5.3.b) artikuluan definitutako proiektuaren deskribapena, honako informazio hauek emango dituena:

a) Kokalekua.

b)  Jarduerari dagozkion ekintza guztien zerrenda, egikaritze-fasearen eta funtzionamenduaren azterketa xehatuaren bidez.

c)  Erabiliko diren materialen deskribapena, okupatuko den lurzorua, eta beste natura-baliabide batzuen aipamena, haiek ezabatzea edo eragitea ezinbestekotzat jotzen bada proiektua egikaritzeko.

d)  Deskribapen bat, dagozkion mota, kopuru eta osaerak zehaztuta, jarduketaren ondorioz sor daitezkeen hondakinak, isuriak, igorpenak eta beste edozein elementu direla-eta; esate baterako, arrisku sismiko naturala, proiektuak eragingo duen arrisku sismikoa, aldi baterakoa izan daitekeena (obrak egiten diren bitartean) bai eta iraunkorra ere (jada eginda eta funtzionamenduan dagoenean), eta bereziki, zaratak, bibrazioak, usainak, argi-emisioak, partikula-igorpenak, etab.

e)  Ingurumenaren aldetik egokien diren aukeren azterketa, hainbat irizpide aintzat hartuta. Zero aukera ere aztertuko da (jarduketarik ez egitea, alegia), teknikoki bideragarriak diren aukerekin batera, eta proposatutako konponbidea justifikatuko da, askotariko irizpideen arabera. Aintzat hartuko dira, besteak beste, irizpide ekonomiko eta funtzionalak, eta azken horien artean daude ingurumen-alderdiak. Aukera onenaren hautaketa oinarritu beharko da irizpide anitzeko azterketa global batean, alderdi ekonomikoak ez ezik gizarte- eta ingurumen-alorrak aintzat hartuta.

f)  Denboraz aurreikus litezkeen betekizunen deskribapena, lurzorua eta bestelako baliabide naturalak erabiltzeari begira, aztertutako aukera bakoitzaren kasuan.

3.  Ingurumen-inbentarioa, gutxienez alderdi hauen berri emango duena:

a)  Obrak hasi aurretik lekuan dagoen egoeraren eta ingurumen-baldintzen azterketa, bai eta lurzoruaren okupazio-motak eta beste natura-baliabide batzuen aprobetxamendua, lehendik dauden jarduerak kontuan hartuta.

b)  35. artikuluan aipatutako ingurumen-alderdi guztien identifikazioa, zentsua, inbentarioa, kuantifikazioa, eta, egoki izanez gero, kartografia, proiektatutako jarduketaren eragina paira dezaketela kontuan hartuta. Paisaiari ere erreparatuko zaio, Paisaiaren Europako Hitzarmenak adierazitakoari jarraituz.

c)  Giltzarrizko interakzio ekologikoen deskribapena eta justifikazioa.

d)  Proiektuak eragindako lurraldearen mugaketa eta deskribapen kartografiatua, definitutako ingurumen-alderdi bakoitzari dagokionez.

e)  Egungo ingurumen-egoera eta ebaluatu beharreko proiektuak eragingo duen jarduketa alderatzeko konparazio-azterlana, aintzat hartutako aukera bakoitzari dagokionez.

f)  Aipaturiko deskribapen eta azterketak labur-zehatz azalduko dira, proiektuak ingurumenean eragin ditzaken ondorioak ulertzeko beharrezkoak diren heinean.

4.  Inpaktuen identifikazioa, kuantifikazioa eta balioespena.

Proiektatutako jarduerek aurreko paragrafoan adierazitako ingurumen-alderdietan izango dituen ondorio adierazgarriak aurreikusiko dira, aztertutako aukera bakoitzaren kasuan, eta haien identifikazioa, kuantifikazioa eta balioespena adierazko dira.

Egoki izanez gero, ingurumen-inbentarioa osatzeko beharrezko modelizazioak txertatuko dira, eta, proiektuaren inpaktuak identifikatu ostean, balioztatuko dira.

Ingurumen-inpaktuak identifikatzeko ezinbestekoa izango da proiektuak bultzatutako ekintzen eta kasu zehatz bakoitzean erasandako ingurumen-alderdien berariazko ezaugarrien arteko interakzioen azterketa. Azterketa horretan paisaia ere aintzat hartuko da, Paisaiaren Europako Hitzarmenak adierazitakoaren arabera.

Azterketa horretan, ondorio positiboak eta negatiboak bereiziko dira; aldi baterakoak eta iraunkorrak; bakunak, metatzen direnak eta sinergia egiten dutenak; itzulgarriak eta itzulezinak; berreskuragarriak eta berreskuraezinak; aldizkakoak eta ohiz kanpo ageri direnak; jarraituak eta etenak.

Proiektua egikaritzearen ondorioz sortuko direla aurreikusi diren ingurumen-inpaktu bateragarriak, arinak, larriak eta kritikoak adieraziko dira.

Plan, programa edo proiektu batek ingurumenean eragingo dituen ondorio adierazgarriak kuantifikatuko dira plan edo programa garatzearen ondorioz edo proiektua egikaritzearen ondorioz habitat eta espezieetan gertatuko diren aldaketak identifikatuta eta deskribatuta, datu neurgarrien bidez.

Neurtuko dira, bereziki, alderdi hauetan aurreikusitako aldaketak: Zuzenean edo zeharka, bazka-sarearen edo ingurumen-bektoreen bidez erasandako habitataren azalera edo populazioaren tamaina. Bektoreak honako hauek dira, zehazki:

ur-, hondakin- eta energia-fluxuak edo fluxu atmosferikoak; lurzorua, itsasertza eta itsasadarrak. Horretarako, erasandako habitat edo espeziearen unitate biofisikoak baliatuko dira.

Inpaktuaren intentsitatea, adierazle kuantitatibo eta kualitatiboak aintzat hartuta.

Kasurako adierazle egokirik aurkitzen ez bada, eskala bat diseinatu ahal izango da, erasandako habitat eta espezieek pairatutako kalitate-aldaketak portzentajetan adieraziko dituena.

Inpaktuak habitatean eta espezieetan eragiten dituen ondorioen iraupena, maiztasuna eta itzulgarritasuna.

Banakoen ugaritasuna edo kopurua, dentsitatea, edo haien presentzia-eremuaren hedapena.

Aniztasun ekologikoa, espezieen kopuruaren bidez eta oparotasun erlatiboaren deskribapen gisa.

Espeziearen edo habitataren bitxitasuna (toki-mailan, eskualde-mailan eta goragoko mailetan, Europako Erkidegoari dagokiona barnean hartuta), bai eta arrisku-maila.

Aldaketak eragingo dira erasandako habitat eta espeziearen honako parametro hauetan: Kontserbazio-egoera.

Egoera ekologiko kuantitatiboa.

Osotasun fisikoa.

Egitura eta funtzioa.

Erasan horien balioespena egingo da, ahal dela, kuantifikazioa oinarri hartuta.

Horretarako, aplikagarriak diren araudi edo azterlan teknikoetan azaldutako metodologiak erabiliko dira. Administrazioak, bere egoitza elektronikoaren bidez, sustatzaileen eskura jarriko ditu inpaktuak identifikatzeko, kuantifikatzeko eta balioztatzeko behar diren dokumentuak.

Identifikatutako eta balioztatutako ingurumen-inpaktuak hierarkizatuko dira, haien garrantzi erlatiboa jakiteko.

5.  Proiektuak Natura 2000 Sarean eragiten dituen ondorioen kuantifikazioa eta ebaluazioa.

Natura 2000 Sareko guneen kasuan, banaka kuantifikatuko dira esleipena eragin zuten habitat eta espezieen funtsezko elementuen aldaketak hauek: Sistema ekologikoaren osagaien egitura eta funtzioa, eta tokiko funtsezko prozesu ekologikoen identifikazioa.

Tokiko lehentasunezko eta gainerako habitaten eremua, ordezkaritasuna eta kontserbazio-egoera.

Populazioaren tamaina, isolamendu-maila, ekotipoak edo tokira populazioak, talde genetikoa, adin-egitura, eta tokian dauden espezieen kontserbazio-egoera.

Tokiak eskualde biogeografikoan eta Natura 2000 Sarearen koherentzian duen garrantzi erlatiboa.

Tokian identifikatutako beste elementu eta funtzio biologiko batzuk.

6.  Prebenitzeko, zuzentzeko eta konpentsatzeko neurriak proposatzea.

Proiektuaren aukera desberdinek ingurumenean eragin ditzaketen ondorio negatiboak prebenitzeko, murrizteko, ezabatzeko edo konpentsatzeko aurreikusitako neurriak adieraziko dira. Helburu horretarako: Jardueraren ingurumen-eragin negatiboak prebenitzeko, arintzeko, edo ezabatzeko neurri egokiak deskribatuko dira, hainbat alderdi aintzat hartuta: diseinua eta kokapena, deskutsatzeko eta arazteko prozedurak, eta ingurumena babesteko gailu orokorrak.

Aldez aurreko neurririk ezean, ondorio horiek konpentsatzea helburu dutenak, ahal dela lehengoratze-ekintzekin, edota ekindako jarduketaren izaera bera eta alderantzizko efektua dutenekin.

Proiektuaren aurrekontuak neurri horiek barnean hartuko ditu, proiektuaren gainerako atalen zehaztasun-maila berarekin, berariazko paragrafo batean, eta ingurumeninpaktuaren azterketari erantsiko zaio.

7.  Ingurumena zaintzeko eta jarraipena egiteko programa.

Ingurumena zaintzeko programak sistema bat ezarriko du, ingurumen-inpaktuaren azterketan jasota dauden jarraibide eta neurriak, bai prebentzioa, bai zuzenketa, bai konpentsazioa helburu dutenak, egikaritze-fasean zein ustiapen-fasean beteko direla bermatzeko. Programa honek zainketari arreta emango dio obren fasean, eta jarraipenari erreparatuko dio proiektua ustiatzeko fasean. Honako hauek dira lortu nahi diren helburuak:

a)  Ingurumen-zainketa obren fasean:

–  Ingurumenaren aldetik garrantzia duten desbideratzeak detektatzea eta zuzentzea, eraikuntza-proiektuan proposatutakoa aintzat hartuta.

–  Ingurumen-neurriak egoki betetzen direla ikuskatzea.

–  Neurriak ezabatzeko, aldatzeko, edo neurri berriak sartzeko beharra mugatzea.

–  Ingurumen-elementu garrantzitsuen bilakaeraren jarraipena egitea.

–  Etorkizuneko ingurumen-inpaktuaren azterketak bultzatzea.

b)  Ingurumen-jarraipena ustiapen-fasean. Ingurumen-inpaktuaren azterketak justifikatuko du fase iraupena, aurreikusitako eragin kaltegarrien ingurumen-garrantzia kontuan hartuta.

–  Obren fasean aplikatutako neurrien bilakaera egokia egiaztatzea.

– Jardueraren ezarpenari buruzko erantzunaren eta ingurumen-bilakaeraren jarraipena.

–  Etorkizuneko ingurumen-inpaktuaren azterketak bultzatzea.

Proiektuaren aurrekontuan, ingurumenaren zainketa eta jarraipena ere sartuko dira, bai obrak egiteko fasean, bai ustiapen-fasean. Berariazko paragrafo batean adieraziko dira, eta atal hori ingurumen-inpaktuaren azterketan txertatuko da. 6. Sintesi-dokumentua, honako alderdi hauek laburbilduko dituena:

a)  Proposatutako jarduketen bideragarritasunari buruzko konklusioak.

b)  Aukeren azterketari eta ebaluazioari buruzko konklusioak.

c)  Prebentzioa, zuzenketa eta konpentsazioa helburu dituzten neurrien proposamena, eta zainketa-programa, bai proiektatutako jardueraren egikaritze-fasean, bai funtzionamenduari dagokion fasean, eta, hala badagokio, bai eta eraisteko fasean ere.

Sintesi-dokumentuak hogeita bost orrialde izango ditu gehienez, eta orokorrean ulertzeko moduan idatziko da.

Azterketa egitean aurkitutako zailtasun informatibo edo teknikoak ere adieraziko dira, arazo horien jatorria eta kausa zehaztuta.

8.  Kontzeptu teknikoak.

a)  Ondorio adierazgarria: Ingurumenaren, natura-baliabideen edo haien funtsezko funtzionamendu-prozesuen aldaketa da, etorkizunean haietan eragin hautemangarriak eragingo dituena edo eragin ditzakeena.

b)  Ondorio positiboa: Bai komunitate tekniko eta zientifikoak, bai herritarrek, oro har, onuragarritzat jotzen dutena, kostuen eta onura orokorren azterketa osoaren eta ekintzaren ondorioen testuinguruan.

c)  Ondorio negatiboa: Balio naturala eta estetiko-kulturala, paisaia-balioa edo produktibitate ekologikoa galtzea dakarrena, edota kutsaduraren zein higaduraren kalteak eta gainerako ingurumen-arriskuak areagotzen dituena, toki jakin baten egitura ekologikogeografikoarekin eta izaerarekin bat ez datozela.

d)  Ondorio zuzena: Ingurumen-alderdiren batean berehalako eragina duena.

e)  Zeharkako ondorioa: Interdependentzian, edo, oro har, ingurumen-sektore batek beste batekin duen erlazioan, berehalako eragina duena.

f)  Ondorio bakuna: Ingurumeneko osagai bakarrean eragina duena, edo banakako ekintza-modua duena, bestelako eraginik sortu gabe, ez metaketan, ez sinergian.

g)  Metatze-ondorioa: Eragilearen ekintza denboran luzatzearen ondorioz, larritasuna pixkanaka areagotzen duena, deuseztatzeko mekanismoek ez baitute kaltea eragiten duen eragilearen hazkundearen pareko eraginkortasunik.

h)  Ondorio sinergikoa: Hainbat eragileren ekintzek batera gertakari banakakoek baino ingurumen-eragin handiagoa dakartenean sortzen dena.

Halaber, efektu baten ekintza-modua dela-eta, denborarekin beste ondorio batzuk agertzea eragiten badu, mota honen barruan sartzen da.

i)  Ondorio iraunkorra: Tokiko erlazio ekologikoen edo ingurumen-erlazioen sistemaren egituran edo funtzioan eragina duten ezaugarrien alterazioa, denbora-tarte zehaztugabean irauten duena.

j)  Aldi baterako ondorioa: Denboran irauten ez duen alterazioa, zehaztu edo aurreikus daitekeen denbora-tartean gertatzen dena.

k)  Ondorio itzulgarria: Inguruak, segida ekologikoaren prozesu naturalen funtzionamenduaren ondorioz eta inguruaren autoarazketa-mekanismoei esker, epe ertainean eta modu neurgarrian asimilatzeko moduko alterazioa dakarrena.

l)  Ondorio itzulezina: Ekintza eragilearen aurreko egoerara itzultzeko ezintasuna dakarrena, edo lehengoratzeko arazo oso larriak dituena.

m)  Ondorio barreskuragarria: Ekintza naturalaren bidez edo gizakien ekintzaren bitartez ezaba daitekeen alterazioa, eta, halaber, ordez daitekeen alterazioa dakarrena.

n)  Ondorio barreskuraezina: Lehengoratu edo konpondu ezin den alterazioa; naturaren ekintzaren bidez edota gizakien ekintzaren bitartez.

o)  Aldizkako ondorioa: Etenka azaltzen den ekintza-moduaren bidez ageri den eragina, denboran jarraipena duena.

p)  Ohiz kanpoko ondorioa: Denboran zehar aurreikusi ezin den moduan ageri den eragina, gertatzeko probabilitateen arabera ebaluatu beharreko alterazioak dakartzana, batez ere aldizkakoak ez direnean, ez eta etengabeak ere, baina ohiz kanpoko larritasuna eragiten dutenean.

q)  Ondorio jarraitua: Denboran etenik gabe ageri den alterazioa, metatua edo metatu gabea.

r)  Ondorio etena: Alterazio gorabeheratsuen bidez edo iraupenaren aldetik noizbehinkakoak direnen bidez ageri den eragina.

s)  Ingurumen-inpaktu bateragarria: Jarduera amaitu eta berehala berreskuratzen dena; ez du prebentzio-neurririk edo neurri zuzentzailerik behar.

t)  Ingurumen-inpaktu arina: Prebentzio-neurri edo neurri zuzentzaile trinkorik behar ez duten lehengoratze-prozesuak, hasierako ingurumen-baldintzak berreskuratzeko denbora apur bat behar izaten dutenak.

u)  Ingurumen-inpaktu larria: Ingurumen-baldintzak berreskuratzeko prebentzioneurriak edo neurri zuzentzaileak egokitzea ezinbesteko duten egoerak, eta, neurri horiek hartuta ere, berreskuratze-denbora luzea behar dutenak.

v)  Ingurumen-inpaktu kritikoa: Atalase onargarria baino magnitude handiagoa duena.

Ingurumen-baldintzen kalitatea galtzen doa etengabe, eta ez dago lehengoratzeko aukerarik, ez eta babesteko edo lehengoratzeko neurriak hartuta ere.

x)  Hondar-inpaktua: natura-balioen galerak eta alterazioak, dagozkien kopuru, azalera, kalitate, egitura eta funtzioak kuantifikatuta, har daitezkeen prebentzio-neurri eta neurri zuzentzaile guztiak in situ aplikatu ondoren, saihestezinak eta konponezinak direnak.

y)  Arrisku sismikoa: Lurzoruaren mugimendua (intentsitatea, azelerazioa, eta abar) neurtzen duen parametro jakin baten balioa denboraldi zehatz batean gainditzeko arriskua.

9.  I. eta II. eranskinetan ageri diren obra, instalazio edo jarduerei buruzko zehazpenak:

a)  Petrolio gordinaren findegiak (baina ez, ordea, petrolio gordinetik lubrifikatzaileak besterik ekoizten ez duten enpresak), eta egunean gutxienez 500 tona ikatz edo arbel bituminoso gasifikatzeko eta likidotzeko moduko instalazioak.

b)  Zentral termikoak eta beste errekuntza-instalazio batzuk, gutxienez 300 MW-ko potentzia termikoa dutenak, bai eta zentral nuklearrak eta beste erreaktore nuklear batzuk (materia fisionagarri eta emankorrak ekoizteko eta eraldatzeko ikerketarako instalazioak izan ezik), 1 KW-ko karga termikoko potentzia gainditzen ez badute.

Zentral nuklearrak eta gainerako erreaktore nuklearrak ez dira jada instalazio nukleartzat hartzen erregai nuklear guztia eta erradioaktiboki kutsatutako gainerako elementuak behin betiko kentzen direnean instalazioa dagoen tokitik.

c)  Hondakin erradiaktiboak etengabe biltegiratzeko edo behin betiko deuseztatzeko besterik ez diren instalazioak: Lege honen ondorioetarako, ulertuko da hondakin erradioaktiboak etengabe biltegiratzeko instalazioak direla, haien iraupena gorabehera, jarduera horretarako berariaz eratu dena, eta hondakin horiek sortzen dituen instalazio nuklear edo erradioaktiboaren eremutik kanpo dagoena.

d)  Siderurgia-planta integralak.

e)  Instalazio kimiko integratuak: Lege honen ondorioetarako, integratutzat joko dira lehengai gordinak edo tarteko produktu kimikoak hartu eta azken produktuak egiten dituzten enpresak. Gero produktu horiek saltzeko erabil daitezke, edo beste elaborazioprozesu batean sar daitezke.

Instalazio kimiko integratua jarri nahi bada lehendik instalazio kimikoen multzorik ez dagoen kokagune jakin batean, lege hau bete beharko du, fabrikatzen duen produktu kimikoa edozein izanda ere.

Instalazio kimiko integratua jarri nahi bada lehendik instalazio kimikoen multzoa dagoen kokagune jakin batean, lege hau bete beharko du fabrikatu nahi dituen produktu kimikoak toxiko edo arriskutsu gisa sailkatuta baldin badaude, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko abenduaren 18ko 1907/2006 Erregelamenduak (EE), substantzia eta prestakin kimikoen erregistro, ebaluazio, baimen eta murrizketari buruzkoak (REACH) eta Substantzia eta Prestakin Kimikoen Europako Agentzia sortzen duenak, xede horretarako egindako arauketaren arabera.

f)  Autobideak, autobiak, errepide arruntak eta saihesbideak. Lege honen ondorioetarako, errepide-mota horiek dira Errepideen Legean definituta daudenak.

g)  2.100 metro edo gehiagoko aireratzeko eta lurreratzeko pistak dituzten aireportuak, eta erabilera partikularreko aireportuak: Lege honen ondorioetarako, aireportutzat ulertuko da uztailaren 21eko 48/1960 Legeak, aire-nabigazioari buruzkoak, eta 1944ko Chicagoko Hitzarmenak, Abiazio Zibilaren Nazioarteko Erakundea sortzeari buruzkoak (14. eranskina), jasotako definizioetan adierazitakoa. Horren haritik, aireportua da aireko edo lurreko eremu mugatua (eraikinak, instalazioak eta ekipoak biltzen ditu), guztiz edo partzialki aireontziak iristeko, irteteko edo azaleratik mugitzeko erabiltzen dena.

h)  Merkataritza-portuak; 1.350 tonatik gorako itsasontziak hartzen dituzten bide nabigagarriak eta barne-nabigazioko portuak; eta kirol-portuak.

1.350  tonatik gorako itsasontziak hartzen dituzten bide nabigagarriak eta barnenabigazioko portuei dagokienez, ulertuko da 1.350 tonako edukiera baino handiagoko itsasontziak hartzen dituztenak.

i)  Hondakin arriskutsuak errausketaz, tratamendu kimikoz edo lurrean biltegiratuta ezabatzeko instalazioak: Lege honen ondorioetarako, ulertuko da tratamendu kimikoa dela tratamendu fisiko-kimikoa, eta lurrean biltegiratzea dela segurtasun-deposituan lurrean gordetzea.

Higadura-prozesu kontrolaezina eragin dezaketen ekintzak, edo onartzeko modukoak baino lurzoru-galera handiagoak eragiten dituztenak, lurzoruaren birsortzeko gaitasuna kontuan hartuta.

Paisaia naturalak edo balio tradizional errotuen adierazgarri diren paisaia gizatiartuak aldatzen dituzten ekintzak.

Birpopulatu beharreko estazioko landareen segida-eskaletan ez dauden espezieak erabiltzea.

Biodibertsitatearen beherakada nabarmena dakarren jardunbidea.

j)  Landatu gabeko lursailak eta eremu erdi naturalak: lege honen ondorioetarako, ulertzen da multzo horretan daudela inoiz landatu gabeko lursailak, bai eta noizbait landatu zirenak eta jarduera hura utzitakoak ere, Mendien Legean zehaztutako baldintzak eta epeak betetzen badituzte, zurezko baso-landarez estaltzeko denbora izan dutelarik.

k)  Harrikatz bituminosoa, lignitoa edo beste mineral batzuk erauzteko aire zabaleko meategiak: Lege honen ondorioetarako, ulertuko da aire zabaleko erauzketak direla mineral-meatokiak eta gainerako baliabide geologikoak aprobetxatzeko edo ustiatzeko lanak edo jarduerak, nahitaez meatzaritzako teknika aplikatzea eskatzen dutenak, eta lurpeko lanen bidez egiten ez direnak. Meatzaritzako teknika aplikatzea beharrezkoa dela jotzen da lehergailuak erabili behar badira, 3 metro altu edo gehiagoko ebaki, sakan edo bankuak egin behar badira, edo beste nolabaiteko makineria behar bada.

l)  Lurzoruaren erabileraren aldaketa: Lege honen ondorioetarako, lurzoruaren erabileraren aldaketatzat joko da landa-lurzoruaren erabileraren (nekazaritza, abeltzaintza, basogintza, ehiza edo natura-baliabideak zentzuz baliatzeari lotutako edozein erabilera) edozein eraldaketa, landare-estalkiaren funtsezko alterazioa badakar, edo landa-lurzorua lurzoru urbanizatu bihurtzea badakar.

m)  Lur ureztatuak finkatzea eta hobetzea: Lege honen ondorioetarako, ulertuko da lur ureztatuak finkatzeko ekintzak direla ur faltagatik edo hoditerian ura galtzeagatik ur gutxiegi duten lur ureztatuetan eragina duten ekintzak, lehendik dauden laboreen ur-premiak osatzea helburu dutenak. Lur ureztatuak hobetzeko ekintzatzat hartzen dira ur nahikoa duten edo ur asko duten azaleretan eragina duten ekintzak, ura aurreztea edo ustiategietan hobekuntza sozioekonomikoak egitea dakarten jarduketa egokiak aintzat hartzeko.

n)  Hiruhileko batez besteko balioa: ulertuko da hiruhileko batez besteko balioa dela, benetako produkzioko egunak kontuan hartuta, elkarren segidako 90 eguneko produkzio handieneko aldia.

o)  Urteko batez besteko balioa: ulertuko da urteko batez besteko balioa dela eguneroko batez besteko balioen urte natural bateko batez bestekoa.

p)  Hotel-instalazioa: lege honen ondorioetarako, hotel-instalaziotzat hartuko dira publikoarentzat egokitutako ostatu turistikoak, 30 plaza edo gehiago dituztenak.

q)  Energia elektrikoaren transmisioa: barne hartzen ditu jarduera (garraioa), instalazioak (goi- eta erdi-tentsioko sare interkonektatua) eta xedea (azken bezeroak edo banatzaileak hornitzea). Kontzeptu honetan, azpiestazioak sartzen dira.

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra