Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Lan zuzenbidea  >>  Legeria

29/2012 Errege Lege Dekretua, abenduaren 28koa, Etxeko Langileen Sistema Berezian kudeaketa eta babes soziala hobetzekoa eta izaera ekonomiko eta sozialeko beste neurri batzuk hartzekoa

2012-12-28

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2012/12/31, 314. zk.

I.  XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

15764

29/2012 Errege Lege Dekretua, abenduaren 28koa, Etxeko Langileen Sistema Berezian kudeaketa eta babes soziala hobetzekoa eta izaera ekonomiko eta sozialeko beste neurri batzuk hartzekoa.

I

Gizarte Segurantzako sistema eguneratzeari, egokitzeari eta modernizatzeari buruzko abuztuaren 1eko 27/2011 Legeak hainbat aldaketa egin ditu gure pentsio-sistema epe luzera jasangarria izan dadin bermatzeko, erreferente gisa hartuta hazkuntzarako, enplegurako eta pentsioak bermatzeko akordio sozial eta ekonomikoaren barruan hartutako konpromisoak; gobernuak eta lan-munduko ordezkariek 2011ko otsailaren 2an sinatu zuten akordio hori, eta bertan, batez ere erretiroa hartzeko adina borondatez aurreratzea eta erretiro partzialaren aldaketa handi batzuk aztertu ziren. Horrez gain, sistemaren erregimen bereziak apurka sinplifikatzeko eta integratzeko prozesuan (Toledoko Itunaren seigarren gomendioak aipatua) ere aurrera egin zen, eta, horretarako, etxeko langileen Gizarte Segurantzaren erregimen berezia erregimen orokorrean integratzea erabaki zen (ondorioak 2012ko urtarrilaren 1etik aurrerakoak izanik).

Lege-arau horren ostean, gobernuak txosten bat bidali zion 2012ko urriaren 26an Toledoko Itunaren Akordioak Jarraitzeko eta Ebaluatzeko parlamentu-batzordeari; txosten horretan koefiziente murriztailedun erretiro aurreratua eta erretiro partziala aztertu ditu, eta neurri berriak hartzea proposatu du prestazio horiek arautzen dituen erregimen juridikoari dagokionez. Horrela bada, 27/2011 Legearen 5. eta 6. artikuluetan eta horiekin bat datozen beste xedapen batzuetan erretiroko modalitate horien erregulazioaren gainean egindako aldaketak ez dira aldi batez indarrean jarriko –hiru hilabetez–, neurri berriok ezarri ahal izateko; etete hori nahitaez 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera izango da, orduan jarri behar baitziren indarrean 27/2011 Legeak egindako aldaketak.

Etxeko langileen Gizarte Segurantzaren erregimen berezia erregimen orokorrean integratzeari dagokionez (hori gauzatzeko sistema berezi espezifiko bat sortu zen erregimen orokorrean), funtzionamenduko hainbat anomalia hauteman dira abian jarri denetik; horregatik, argi geratu da konfigurazio juridikoa hobetu beharra dagoela. Aldaketa horiek sistema berezi horren ekintza instrumentalen erregulazioari eragiten badiote ere – hainbat aldaketa egingo dira horretarako aplikatu beharreko araudi orokorretan–, erregulazio espezifikoa beharrezkoa dela ere ikusi da langileek enplegu-emaile bakoitzeko hilean 60 orduz baino gutxiagoz jarduten duten kasuetarako. Orobat, kolektibo horri aplikatu beharreko kotizazio-oinarrien zenbatekoak aldatuko dira; horrenbestez, oinarri horiek zehazteko modua, pixkanaka, erregimen orokorrean aplikatu beharreko arauen arabera erabilitakora hurbilduko gara.

II Errege lege-dekretu honen I. kapituluak hainbat neurri ezartzen ditu etxeko langileentzako sistema bereziaren esparruan; neurriok sistema berezi horren kokapena, kotizazioa eta zerga-bilketa arautzen dituzten lege- eta arau-mailako hainbat xedapeni eragiten diete.

1. artikuluan Gizarte Segurantzako sistema eguneratzeari, egokitzeari eta modernizatzeari buruzko abuztuaren 1eko 27/2011 Legearen hogeita hemeretzigarren xedapen gehigarriaren 2.a) paragrafoaren 2. eta 3. idatz-zatiak aldatu dira.

Aldatutako lehen zenbakian kotizazio-eskala berri bat ezarri da 2013rako, etxeko langileentzako sistema bereziko kotizazio-oinarriak sinplifikatzeko eta orekatzeko asmoz; horrela bada, tarte-kopuru txikiagoa egongo da abuztuaren 1eko 27/2011 Legearen hogeita hemeretzigarren xedapen gehigarriak 2012rako hasiera batean finkatuaren aldean. Eskala hori 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera geldituko da finkaturik, eta lehentasuna izango du 2013rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 27ko 17/2012 Legean jasotakoarekiko.

Abuztuaren 1eko 27/2011 Legearen hogeita hemeretzigarren xedapen gehigarriaren 2.a) paragrafoaren 3. idatz-zatiaren erreformak, bestalde, paragrafo bereko 2. idatzzatiaren gainean egindakoa osatuko du, sistema berezi honetan 2013tik 2018ra bitarteko kotizazioari dagokionez 3. idatz-zati horretan egindako aurreikuspenak kotizazio-oinarrien tarteen eskala berrira egokitzeko.

Errege lege-dekretu honen 2., 3. eta 4. artikuluek erregimen orokorren hainbat xedapen egokitzen dituzte enpresen inskripzioari eta Gizarte Segurantzako langileen afiliazioari, altei, bajei eta aldaketei dagokienez, Gizarte Segurantzako beste eskubide batzuen kotizazioari eta likidazioari dagokienez eta Gizarte Segurantzaren zerga-bilketari dagokionez; hori guztia etxeko langileen erregimen berezia Gizarte Segurantzaren erregimen orokorrean integratzeko prozesua garatzeko eta aplikatzeko (abuztuaren 1eko 27/2011 Legearen hogeita hemeretzigarren xedapen gehigarriaren bidez gauzatuta).

Adierazitako araudi orokor horietan egindako aldaketen artean, bereziki nabarmendu beharra dago sistema bereziaren barruko etxeko langile jakin batzuen kasuan, horiek arduratu beharko dutela afiliazio, alta, baja eta datu-aldaketen arloan dauden betebeharrak nahiz kotizazio eta zerga-bilketakoak betetzeaz; betiere zerbitzua hilean 60 orduan baino gutxiagoan eskaintzen badute familia-etxe bakoitzeko eta enplegu-emaileekin horrela adosten badute; era horretan, jarduketa horiek arindu eta erraztuko dira etxeko lanak ordu gutxiz egiten direnean.

Nolanahi ere, familia-etxeko titularrek kokapen-arloko jarduketa horiei buruzko dokumentazioa sinatu beharko dute; halaber, langileen bajak ere eskatu ahal izango dituzte, lan-harremana etenez gero.

Gainera, enplegu-emaileekin hala adostua dutenean, langile horiek arduratuko dira dagokien kotizazio osoaren likidazioa eta sarrera egiteaz, hala beren ekarpenei nola zerbitzuak ematen dieten enplegu-emaileen ekarpenei dagokienez. Horrelakoetan, lansaria ordaintzean enpresa-ekarpenari dagokion kuotaren zatia ere eman beharko diete enplegu-emaileek langileei; hala, kotizazioaren ordainketa bete ezean, enpresa-kotizazioa ordaintzearen erantzule subsidiario izango dira, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren aurrean dagokien ekarpena ordaindu dutela egiaztatzen badute izan ezik.

Neurri horren osagarri dira errege lege-dekretu honen bigarren xedapen gehigarrian eta xedapen iragankor bakarrean jasotakoak.

Xedapen horietako lehenaren arabera, indarreko legeriak etxeko enplegu-emaileen alde aitortutako kotizazio-onurak ez dira aplikatuko, baldin eta adierazitako betebeharrak langileek beraiek hartzen badituzte beren gain.

Xedapen iragankor bakarrak, bestalde, Gizarte Segurantzaren arloko betebeharrak betetzeko erregimen berria etxeko langileei aplikatzeko aukera ematen du, betiere zerbitzua hilean 60 orduan baino gutxiagoan eskaintzen badute eta neurri hori indarrean hasteko egunean Gizarte Segurantzako erregimen orokorrean alta emanda badaude.

III Gizarte Segurantzaren arloko beste neurri garrantzitsu batzuk ere badaude II. kapituluan. Zehazki, 5. artikulua pentsioen eta beste prestazio publiko batzuen igoerari buruzkoa da, eta 6. eta 7. artikuluak, berriz, gutxienekora iristeko osagarrien hainbat alderdiri buruzkoak.

Gizarte Segurantzako sistemaren sendotze- eta bermatze-neurriei buruzko azaroaren 30eko 28/2012 Errege Lege Dekretuak, bigarren artikuluaren Bat paragrafoaren bitartez, indarrik gabe utzi zuen 2012rako pentsioak eguneratzea; Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 48. artikuluaren 1.3 paragrafoan eta apirilaren 30eko 670/1987 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Estatuko Klase Pasiboei buruzko Legearen testu bateginaren 27.1 artikuluaren bigarren lerrokadan zegoen aurreikusita eguneratze hura.

Bigarren artikulu horren Bi paragrafoaren bidez, halaber, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 48. artikuluaren 1.1 paragrafoan aurreikusitakoa aplikatzea bertan behera gelditu zen 2013rako, bai eta Estatuko Klase Pasiboei buruzko Legearen 27. artikuluaren 1. paragrafoaren lehen lerrokadan aurreikusitakoa ere.

Aurrekoa gorabehera, azaroaren 30eko 28/2012 Errege Lege Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriak % 1eko gehikuntza ezarriko du 2013an Gizarte Segurantzako sistemak ordaindutako pentsioen kasuan, baita Klase Pasiboko pentsioen kasuan ere, erreferentzia gisa 2012ko abenduaren 31n legez ezarrita dagoen zenbatekoa hartuta.

Gehikuntza hori % 2koa izango da hileko 1.000 eurotik edo urteko 14.000 eurotik beherako pentsioen kasuan, azaroaren 30eko 28/2012 Errege Lege Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriaren bigarren lerrokadan ezarritakoari jarraikiz.

Lege-xedapen horietan ezarritako zenbateko-tarteen araberako gehikuntza zuzen aplikatzeko eta hileko 1.000 euro inguruan dauden pentsio-zenbatekoetan igoera ezberdinak aplikatzeak izan dezakeen ondorioa ekiditeko, ordea, arau espezifikoak ezarri behar dira gehikuntza aplikatu aurretik zegoen pentsio-hurrenkerari eustearren.

Orobat, 2013an aplikatu beharreko pentsio eta prestazio jakin batzuen zenbatekoen taula eguneratua jaso da eranskin gisa.

Horrela bada, aintzat hartu behar da ezen, baldin eta errege lege-dekretu honetan badago 2013rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko irailaren 27ko 17/2012 Legean ere ageri den Gizarte Segurantzaren arloko araurik, errege lege-dekretu honetakoek izango dute lehentasuna aplikatzeko orduan.

IV Lehen xedapen gehigarriak abuztuaren 1eko 27/2011 Legearen xedapen jakin batzuen aplikazioa etetea aurreikusten du; erretiro aurreratuari eta erretiro partzialari buruzkoak dira xedapen horiek.

Gobernuak pentsioen sistema publikoaren jasangarritasunari buruzko bi txosten bidali zizkion 2012ko urriaren 26an Toledoko Itunaren Akordioak Jarraitzeko eta Ebaluatzeko parlamentu-batzordeari.

Lehen txostenak koefiziente murriztailedun erretiro aurreratuaren eta erretiro partzialaren egoera aztertzen du. Bigarren txostenak, berriz, erretiro-pentsioa jasotzea eta besteren edo norberaren konturako jarduera bat egitea bateragarri diren aztertzen du.

Langileari lan-merkatua behar baino lehen uztea ahalbidetzen dion erretiro aurreratua enplegua erregulatzeko formula bihurtu dela egiaztatu da. Toledoko Itunaren Batzordeak horixe ikusi du, baita gomendioetan aipatu ere. Horien bitartez egoera hori aldatu beharra dagoela adierazi du.

Halaber, espainiarrek erretiroa hartzen duten batez besteko adin erreala 2011n 63,47

urtekoa izan dela ere egiaztatu da, gaur egun erretiroa hartzeko legez ezarritako adina 65

urte izan arren. Gaur egun, erretiroa hartzen duten bi pertsonetatik batek behar baino lehenago egiten du, Toledoko Itunak gure lan-merkatuan adinagatiko bereizkeriari aurre egitea gomendatu duen arren, horretarako lan-bizitza behar baino lehenago uztea ahalik eta gehien mugatuta.

Erretiroa hartzeko adin erreala legezko adinera hurbiltzeko gomendio horiek betetzeko asmoz, erreforma-aukera batzuk jaso ditu txostenak Toledoko Itunaren barruan eztabaida daitezen, aukera horiek parlamentu-batzorde horretan aztertu eta eztabaidatzeko helburua betez.

Denbora-tarte labur batean gai berari buruzko arau ezberdinak egon ez daitezen, beraz, komeni da hiru hilabetez atzeratzea Gizarte Segurantzako sistema eguneratzeari, egokitzeari eta modernizatzeari buruzko abuztuaren 1eko 27/2011 Legean erretiro aurreratuaren eta partzialaren arloan ezarritako aldaketen aplikazioa.

V Errege lege-dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak, bestalde, lana sustatzeko ekintzetako batzuk enplegurako lanbide-heziketaren kuotaren kontura finantzatzeko aukerari eusteko aukera ematen du (2012an ezarri zen).

Enplegua sustatzeko ekintzak etengabe hobetzeko beharra dago etengabeko bilakaeran dagoen errealitate ekonomikoari egokitu ahal izateko; horregatik, enpleguko politika aktiboen ekintzak finantzatzen dituzten funtsak malgutasunez erabili behar dira, politika horiek ahalik eta eraginkortasun handienaz gauzatzen direla bermatzearren.

VI Ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren seigarren bis xedapen iragankorra aldatzen du azken xedapenetako lehenak.

Abuztuaren 1eko 27/2011 Legearen lehen xedapen gehigarriak ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 175. artikuluaren 1. eta 2. paragrafoak zein seigarren bis xedapen iragankorra aldatu zituen. Xedapen gehigarri horrek umezurtz-pentsioei aplikatu beharreko adin-mugak aldatu ditu (ondorioak 2011ko abuztuaren 2tik dituela), onuradunen adin-muga, oro har, 18 urtetik 21 urtera geroratuta. Umezurtzek ez badute lanik egiten, edo lanaren truke eskuratzen duten diru-sarrera lanbide arteko gutxieneko soldata baino txikiagoa bada, adin hori 25 urtera igoko da; hala ere, gurasoetako bat bizirik dagoenean (zurztasun sinplea) adin-muga apurka-apurka aplikatuko da, 2011ko 22 urtetik 25 urtera iritsita 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Lege-aldaketaren aurretik, gutxienez % 33ko ezintasuna zuten umezurtzei aplikatu beharreko adin-muga 24 urtekoa zen, gurasoetako bat bizirik egon arren. Hau da, ezintasuna duten pertsona horien egoera, adin-mugari dagokionez, erabateko zurztasunarekin parekatuta zegoen.

Gizarte Segurantzaren Legearen testu bateginaren 175.1 eta 2. artikuluan eta seigarren bis xedapen iragankorrean ezarritako lege-idazketa berriaren hutsune legal batek («gurasoetako bat bizirik dagoenean» baitio) pentsaraz lezake adin-muga murriztu egin dela ezintasuna duten umezurtz horiei dagokienez aldi baterako tarte horretan (2011, 2012 eta 2013).

Begi-bistakoa da lege-erreformak umezurtz-pentsioen onuradunen adin-muga oro har igo badu, kasu guztietan pentsio hobea xedatuta, legearen hutsune horrek ez duela justifikaziorik; ondorioz, ezintasuna duten umezurtzak erabateko umezurtzekin parekatu behar dira, azken erreformaren aurretik legearen idazketan jasota zegoen moduan.

Ondorioz, erabateko umezurtzak eta ezintasuna duten umezurtzak aurreko arauetan parekatu izan direla oinarri hartuta, ulertu da kolektibo hori adin-muga pixkanaka aplikatzetik salbuetsi behar dela, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren seigarren bis xedapen iragankorrean hala egonagatik aurreikusita.

Horregatik, aldatu egin da Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren seigarren bis xedapen iragankorra, segurtasun juridiko handiagoa egon dadin eta berriki egindako erreformaren espirituarekin bat ez datozen interpretazio-zalantzak saihestearren.

VII Errege lege-dekretu honen azken xedapenetan bigarrenak Gizarte Segurantzaren Nekazaritza Erregimen Bereziko langile autonomoak Langile Autonomoen Erregimen Berezian sartzen dituen uztailaren 4ko 18/2007 Legearen 2. artikuluaren 1. paragrafoaren azken lerrokada aldatzen du; hala, Nekazaritzako Norberaren Konturako Langileentzako Sistema Bereziaren barruan jarrai dezaten, ekitaldi ekonomiko gehiago hartu beharko dira kontuan nekazaritzako ustiapenen errentei eta mozkinei buruzko eskakizunak betetzen direla egiaztatzeko, eta horrela, malgutasun handiagoa izango da eskakizun horiek egiaztatzeko orduan.

Azken xedapenetan hirugarrenean, Gizarte Segurantzako Nekazaritzako Erregimen Berezia Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean sartzeko irailaren 22ko 28/2011 Legeari bi aldaketa egin zaizkio; aldaketok 2. artikuluaren 3. paragrafoari eta lehen xedapen gehigarriaren 3. paragrafoari eragiten diete.

Lege horren 2.3 artikulua erreformatuta, jarduerarik ez duten aldietan Besteren Konturako Langileentzako Nekazaritzako Erregimen Berezian sartzea langile guztientzat automatikoa eta nahitaezkoa izan beharrean, borondatezkoa izango da, betiere gutxieneko lanaldi errealak egiteko baldintza betetzen badute; horrela bada, adierazitako baldintza hori betetzen duten langileek, halaber, jarduerarik gabe daudenean sistema berezi horretan jasota egon nahi dutela espresuki adierazi beharko dute.

Era berean, lege-testu horren lehen xedapen gehigarriaren 3. paragrafoa aldatuta, Gizarte Segurantzako Nekazaritzako Erregimen Berezitik datozen besteren konturako nekazaritzako langileak, jarduerarik ez duten aldietan, sistema berezi berritik kanpo geldi daitezkeen egoeretako bat kenduko da (horren arabera sei hilabete naturalez baino gehiagoz jarraian lanaldi errealik egin ezean sistematik kanpo geldituko ziren). Egoera hori ken daiteke, nekazaritzako errolda zeharrean jasotako pertsonak nekazaritzako profesionalak direla egiaztatuta baitago lanaldi errealik egin beharrik gabe; horrenbestez, jarduerarik ez duten aldietan sistema berezitik kanpo gelditzeko egoera bakarra aldi horiei dagozkien kuotak bi hilabetez jarraian ez ordaintzea izango da.

VIII Azkenik, elektrizitatearen eta hidrokarburoen sektoreko neurriak hartu dira III. kapituluan. Urte honetan zehar premiazko hainbat neurri hartu dira sistema elektrikoaren kostuen eta araututako prezioen bidez lortutako sarreren arteko desorekak zuzentzeko asmoz.

Hala, lehenik eta behin, urtarrilaren 27ko 1/2012 Errege Lege Dekretua promulgatu zen, energia elektrikoa kogeneraziotik, energia berriztagarriko iturrietatik eta hondakinetatik sortzeko instalazio berrietarako ordainsariak aurrez esleitzeko prozedurak eten eta pizgarriak kentzen dituena; lege-dekretu horrek erregimen bereziko teknologien instalazioak eraikitzeko pizgarriak kendu zituen aldi baterako, harik eta sistema elektrikoaren diru-sarreren defizitaren arazoa konpondu arte.

Ondoren, martxoaren 30eko 13/2012 Errege Lege Dekretua onartu zen; horren bidez, elektrizitatearen eta gasaren barne-merkatuen arloko eta komunikazio elektronikoen arloko zenbait zuzentarauren transposizioa egiten da, eta gasaren eta elektrizitatearen sektoreetako kostuen eta diru-sarreren arteko bat ez etortzeek eragindako desbideratzeak zuzentzeko neurriak onartzen dira. Lege-dekretu horrek hainbat neurri hartu zituen, funtsean kostuak murriztekoak, tarifa-nahikotasuna lortzen laguntzeko.

Gainera, osagarri moduan, garraio- eta banaketa-sarbideetarako ordainsariak berrikusi ziren. Berrikuspen hori 2012ko apirilaren 1etik aurrerako sarbide-ordainsariak eta erregimen bereziko instalazioen tarifak eta sariak ezartzen dituen apirilaren 25eko IET/843/2012 Aginduaren bidez egin zen.

Azkenik, uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretua onartu zen, aurrekontuegonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzkoa; bertan, kostuak murrizteko neurri berriak sartu ziren.

Nolanahi ere, 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera sarbide-ordainsariak eta erregimen bereziko instalazioen tarifak eta sariak ezartzeko abenduaren 20ko 35/2012 txostenean Energiaren Batzorde Nazionalak jakinarazitako datuek 2012ko azken hiruhilekoan hainbat faktorek eragindako beste desoreka bat agertu dela jakinarazi dute. Batetik, eskariaren murrizketa aurreikusitakoa baino handiagoa izan da, industria-jarduera eta kontsumoa murriztu egin direlako; eta ondorioz, sareetara sartzeko ordainsarietan diru-bilketa txikiagoa izan da. Bestetik, erregimen bereziaren gainkostua handitu egin da, ordainsariak aurrez esleitzeko erregistroan inskribatutako zentral berriak uste baino azkarrago hasi direlako energia sortzen eta hasiera batean uste zena baino ordu gehiagoan egon direlako funtzionamenduan.

Halaber, 2013rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 27ko 17/2012 Legea onartzeak uharteetako eta penintsulatik kanpoko sistema elektrikoak energia sortzeko gainkostuaren zati bat bere gain hartzea geldiarazi du 2013rako; kostu hori aurrekontu publikoaren kontura ordaintzea aurreikusita zegoen, ondorioz, 2012. urtearen kontura 1.217 milioi euroko kostu gehigarria dakarkio horrek sistemari.

Labur esanda, sistema elektrikoaren 2012ko diru-sarrerekin sistemaren 2012ko kostuak ez ezik (aipatutako aurreikusi gabeko gorabeherek baldintzatuta), 1.106 milioi euroko 2011ko desoreka ere ordaindu behar da; hau da, behin betiko likidazioan islatutako desoreka eta uharteetako eta penintsulatik kanpoko sistema elektrikoak sortzeko gainkostuaren % 17 (2012rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 29ko 2/2012 Legearen hogeita hemezortzigarren xedapen gehigarriak eragindako etetearen ondorioz).

Horrenbestez, aurten hartutako neurriak gorabehera, desbideratze horien ondorioz 2012ko behin betiko likidazioan sistema elektrikoaren diru-sarreren eta kostuen arteko desoreka egongo dela aurreikusten da, 2012an gerora agertutako desorekaren eta 2011tik datorren desorekaren emaitza dena, esan bezala.

Egoera horren aurrean, garraio- eta banaketa-sarbideetarako ordainsarien beste igoera handi bat izango litzateke hemen plazaratzen diren neurrien ordezko aukera, eta igoera hori elektrizitatearen kontsumitzaileek ordaindu beharko lukete. Dena den, aukera hori ez da aintzat hartu, oso eragin larria izango bailuke azken kontsumitzailearengan, eta dagoeneko igoera handiak pairatu behar izan ditu azken urteotan; oraingoa bezalako atzeraldi-egoera batean, horrelako igoera batek are gehiago ahulduko luke haren errenta erabilgarria, baita haren lehiakortasuna ere.

Egoera hau salbuespenezkoa denez, errege lege-dekretu honetan premiazkoa da xedatzea 2012rako likidazio-sistema elektrikoaren diru-sarreren defizit gisa hartuko direla 2012an gertatzen diren sistema elektrikoaren likidazioen aldi baterako desorekak, Energiaren Batzorde Nazionalaren behin betiko likidaziotik ondorioztaturiko zenbatekoan; hala, titularrek Elektrizitate Sistemaren Defizita Titulizatzeko Funtsari laga ahalko dizkioten kobrantza-eskubideak sortuko ditu defizit horrek; horri, gainera, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen hogeita batgarren xedapen gehigarrian aitortutako defizita gehitu behar zaio (1.500 milioi euro).

Neurri horri esker sistemak orekatuta ekingo dio 2013. urteari, egun ditugun datuen arabera; datuok Energiaren Batzorde Nazionalak jakinarazi ditu abenduaren 20ko 335/2012 txostenean. Era horretan, 2013. urterako sarbide-ordainsariak finkatzen dituen aginduak 2013. urte horretarako aurreikusitako diru-sarrerak eta kostuak baino ez ditu kontuan hartuko aurrekontua ezartzeko orduan.

Horrela, bada, orain arte hartutako neurriek zein 2013rako Estatuko Aurrekontu Orokorretan sistema elektrikoaren kontusail jakin batzuk estaltzeko kontusailek sistema elektrikoa ekonomikoki jasangarria izatea ahalbidetuko dute, 2013tik aurrera; betiere Energiaren Batzorde Nazionalak emandako datuen arabera.

Orobat, erregimen bereziko instalazioei ordainsariak aurrez esleitzeko mekanismoa sortzean finkatutako azken helburua bermatzeko (alegia, erregimen bat ziurtatzea, epe zehatz batean instalazioa guztiz burutzeko oinarri eta baldintza pean), erregimen ekonomiko saritua kentzeko edo zuzentzeko gaikuntza bat ere sartu da arau honetan, erregimen ekonomikoa behin betiko eskuratzeko funtsezko baldintza osatzen duten betebeharrak ez direla betetzen egiaztatuko balitz ere.

Neurri hau urgentziaz hartu da, abenduaren 31rako instalazioetako batzuek amaiturik behar baitzuten, eta horien erregimen ekonomikoa, urratuz gero, zuzentzeko edo kentzeko edozein neurri hartzeko ezinbestekoa delako. Halakorik hartu ezean, ez litzateke tresna juridiko aski egongo sistema elektrikoak finantzaturiko sarien hartzaileei ezarritako baldintzen ez-betetzeak zuzentzeko.

Azkenik, gasaren sektoreari dagokionez, petrolioaren gas likidotu ontziratuen prezio arautuak erabakitzeko formula berri bat egitea arras konplexua da; izan ere, formula horrek egoki bildu behar ditu lehiaren sustapena eta 2012ko ekainaren 19ko Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salaren Epaiak aipatutako elementu konpentsatzaileak (haren bidez indargabetu egin zen ekainaren 26ko ITC/1858/2008 Agindua aldatzen duen irailaren 28ko ITC/2608/2009 Agindua). Horrek guztiak formula 2013ko urtarrilaren 1a baino lehenago onartzea eragotzi du. Aipatutako formula hori prestatu arteko denbora laburrean kontsumitzaileak lehengaien eta pleiten nazioarteko kotizazioen aldakortasun handitik babesteko, beharrezkoa da errege lege-dekretu honek etetea, 2013ko lehen hiruhilekoan, ekainaren 26ko ITC/1858/2008 Aginduak (petrolioaren gas likidotu ontziratuak saltzeko zergen aurretiko gehienezko prezioak automatikoki zehazteko sistema eguneratzen duena) ezarritako gehienezko prezioa zehazteko formularen aplikazioa.

Horren ondorioz, 2012ko urriaren 1etik indarrean dagoen gehienezko prezioari behinbehinean eutsiko zaio, Energia Politikako eta Meatzeetako zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez egiten den hurrengo berrikuspenera arte, ekainaren 26ko ITC/1858/2008 Aginduaren azken xedapenetako lehenean aurreikusitakoari jarraikiz eta ondorioak 2013ko martxoaren 1etik aurrera eraginda.

IX Erretiro partzialeko eta aurreratuko modalitateek nahitaez etenda egon behar dute 2013ko urtarrilaren 1ean, orduan sartzen baitziren indarrean 27/2011 Legeak egindako aldaketak; horregatik, gai hori presaz arautu beharra dago errege lege-dekretu honen bidez, Espainiako Konstituzioaren 86. artikuluak xedatutakoaren arabera.

Era berean, Etxeko Langileen Sistema Bereziko langileei aplikatu beharreko kotizaziooinarrien zenbatekoen aldaketak ere ondorioak izan behar ditu 2013ko urtarrilaren 1ean, oinarri horiek Erregimen Orokorrean aplikatu beharreko arauen arabera zehazteko erara egokitzen joan dadin pixkanaka aldaketa hori; hori dela-eta, apartekoa eta presazkoa da errege lege-dekretu honen bidez arautzea.

Halaber, ezintasuna duten umezurtzei adin-muga apurka-apurka aplikatuz gero, umezurtz-pentsiorik gabe utziko genituzke behin-behineko aldian –muga hori Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren aurreko idazketan aitortua baitzuten–, atzerakorik gabeko kaltea eraginda; azken xedapenetan lehena justifikatzen du horrek. Horrela, bada, lege horren testu bateginaren seigarren bis xedapen iragankorra aldatzen duen legemailako erregulazioa luzatu gabe onartu beharra dago, kolektibo horren egoera argitzeko eta abuztuaren 1eko 27/2011 Legearen aurretik aitortua zuen eskubidea berriz emateko.

Horrek guztiak errege lege-dekretu honi jarraikiz azken xedapen hori premiaz onartzeko beharra justifikatzen du.

VII. paragrafoan azaldutakotik ikus daitekeenez, Besteren Konturako eta Norberaren Konturako Langileen Nekazaritzako Sistema Bereziei buruzko erreformaren helburua hauxe da: sistema bereziaren langile batzuen bazterketak saihestea eta, alderantziz, nekazaritza-esparruan bizibiderik ez duten eta, ondorioz, bertan egoteko interesik ez duten langileak dagokien sistemaren barruan atxikitzea. Egindako aldaketak une honetan urgentziaz egin behar dira, bereziki irailaren 22ko 28/2011 Legearen lehen xedapen gehigarriaren 3. paragrafoari dagokiona; izan ere, paragrafo hori bere horretan utziz gero, desagertutako Nekazaritzako Erregimen Bereziko langile asko baztertuko lirateke, nekazaritzako langileen izaera egiaztatuta eduki arren (bere garaian ohikotasuneko eta funtsezko bizibideko eskakizunak betetzea frogatu zuten, erregimen horren barruan egoteko eskatu bezala). Orobat, sistemaren barruan nekazaritzako langile gisa sartu nahi ez dutenak bertatik atera behar dira lehenbailehen. Horrenbestez, guztiz justifikatuta dago errege lege-dekretu bidez sistema horiek aldatzea.

Batetik, 2013rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko irailaren 27ko 17/2012 Legean eta azaroaren 30eko 28/2012 errege lege-dekretuan ezarritako zenbateko-tarteen araberako gehikuntza zuzen aplikatzeko beharra dago, hileko 1.000 euro inguruko pentsioetan igoera ezberdinak aplikatzeak izan lezakeen eragina saihesteko, eta, era horretan, aurretik zegoen hurrenkerari eusteko; bestetik, araudiak argia eta juridikoki segurua izan behar du; horregatik guztiagatik, errege lege-dekretu honetan gutxienekora iristeko osagarriak eta horien eskakizunak ere arautu behar dira, gaiari tratamendu bateratua emanda eta azaldutako lege-aldaketak aintzat hartuta. Hurrengo aurrekontuekitaldia laster hasi behar denez, ez dago beste aukerarik adierazitako gaiak premiaz arautzeko; hori, gainera, lege-mailako arau bidez egin beharra dago; hori dela-eta, beharrezkoa da errege lege-dekretuaren formulara jotzea.

Halaber, enplegua sustatzeko ekintzetako batzuk enplegurako lanbide-heziketaren kuotaren kontura finantzatzeko aukera justifikatuta dago, 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera lan-zerbitzu publikoek funts horiek malgutasunez eta eraginkortasun handienez erabiltzeko beharra dela-eta. Egun hori hurbil egoteak aparteko eta presazko beharra justifikatzen du.

Azkenik, elektrizitatearen eta hidrokarburoen sektorerako onartutako neurriek badute Espainiako Konstituzioaren 86. artikuluak xedatutako aparteko eta presazko beharrizana; batetik, kontsumitzaileak krisi ekonomiko larriko egoera batean babesteko, eta bestetik, elektrizitate- eta gas-sistemaren jasangarritasun ekonomikoa bermatzeko. Neurriok berehala indarrean jartzea ezinbestekoa da, gainera, arau-aldaketak nahi den eraginkortasuna izan dezan.

Han ezarritakoari jarraikiz, Espainiako Konstituzioaren 86. artikuluko baimenaz baliatuta, Lan eta Gizarte Segurantzako ministroak, Ogasun eta Herri Administrazioko ministroak eta Industria, Energia eta Turismoko ministroak proposatuta, eta Ministro Kontseiluak 2012ko martxoaren 28ko bileran eztabaidatu ondoren, honako hau XEDATU DUT: I. KAPITULUA Etxeko langileentzako sistema bereziaren esparruko neurriak 1. artikulua.  Gizarte Segurantzako sistema eguneratzeari, egokitzeari eta modernizatzeari buruzko abuztuaren 1eko 27/2011 Legea aldatzea.

Gizarte Segurantzako sistema eguneratzeari, egokitzeari eta modernizatzeari buruzko abuztuaren 1eko 27/2011 Legearen hogeita hemeretzigarren xedapen gehigarriaren 2.a) paragrafoaren 2. eta 3. idatz-zatiak, honela geratu dira idatzita:

«2. 2013an gertakari arruntengatiko eta profesionalengatiko kotizazio-oinarriak eskala honi jarraikiz kalkulatuko dira, etxeko langileek jasotako ordainsariaren arabera: Tartea 1.

2.

3.

4.

5.

6.

7.

8.

Hileko ordainsaria, aparteko ordainsarien proportzioa gehituta – euro/hilabete Kotizazio-oinarria – euro/hilabete Gehienez 172,05 . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

172,06 eta 268,80 euro artean . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

268,81 eta 365,60 euro artean . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

365,61 eta 462,40 euro artean . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

462,41 eta 559,10 euro artean . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

559,11 eta 655,90 euro artean . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

655,91 eta 753,00 euro artean . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Gutxienez 753,01 . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

147,86

244,62

341,40

438,17

534,95

631,73

753,00

790,65

3.  2014tik 2018ra arte, eskalako hileko ordainsariak eta kotizazio-oinarriak urte horietan lanbide arteko gutxieneko soldata handitzen den proportzio berean eguneratuko dira.» 2. artikulua.  Urtarrilaren 26ko 84/1996 Errege Dekretuak onetsi duen Gizarte Segurantzan enpresak inskribatzeari eta langileen afiliazioari, altei, bajei eta datualdaketei buruzko erregelamendu orokorra aldatzea.

Urtarrilaren 26ko 84/1996 Errege Dekretuak onetsi duen Gizarte Segurantzan enpresak inskribatzeari eta langileen afiliazioari, altei, bajei eta datu-aldaketei buruzko erregelamendu orokorra, honela geratu da idatzita: Bat. 10. artikuluaren 1. paragrafoari 7. idatz-zatia erantsi zaio, hau dioena:

«7. Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean ezarritako Etxeko Langileentzako Sistema Berezian jasotako langileei dagokienez, enpresaburutzat hartuko da familia-etxeko titularra, dela horrela delako, dela etxeko zerbitzuak eskaintzen diren etxearen edo bizitokiaren titular huts gisa. Zerbitzu-prestazio hori bi pertsona edo gehiagorentzat egiten bada, eta horiek, familia edo pertsona juridiko bat osatu gabe, etxe berean bizi badira, bizi diren etxearen titularra edo pertsona horien ordezkaritza bere gain hartzen duena izango da familia-etxeko titularra; titulartasuna horietako bakoitzak izan dezake, bata bestearen ondotik.» Bi. 10. artikuluaren 3. paragrafoa ezabatu da. Aipatu artikuluko egungo 4. eta 5. paragrafoak 3. eta 4. paragrafoak izango dira aurrerantzean.

Hiru. 16. artikuluaren 1. paragrafoaren 2. eta 5. idatz-zatiak ezabatu dira.

Lau.  2013ko apirilaren 1etik eragina izango duela, 2. paragrafo berri bat erantsi zaio 43. artikuluari, eta aipatutako artikuluaren egungo 2. paragrafoa aldatu da, 3 zenbakia hartuta; bi paragrafo horiek honela geratu dira idatzita:

«2. Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean ezarritako Etxeko Langileentzako Sistema Bereziko langileek, baldin eta zerbitzua hilean 60 orduz baino denbora laburragoz eskaintzen badute enplegu-emaile bakoitzeko, afiliazioa, altak, bajak eta datu-aldaketak zuzenean egin beharko dituzte, enplegu-emaileekin horrela adostuz gero. Azken horiek, halere, aurkeztu ahal izango dute baja-eskaera lan-harremana amaitzekotan.

Aurreko lerrokadan aurreikusitako kasuan, langileek, halaber, gertakari profesionalen estaldura formalizatu beharko dute aukeratzen duten Gizarte Segurantzaren kudeaketa- edo laguntza-erakundearekin, betiere haien enpleguemaileek gertakari horiek aseguratuta ez badituzte sistema berezi honetan jasotako beste langile batzuei dagokienez; horrelakoetan, familia-etxeko titularrak hautatutako kudeaketa- edo laguntza-erakundearen esku geldituko da estaldura.

Kokapen-egintza horiek formulatzeko betebeharra beren gain hartu duten langileek aurkeztutako alta, baja eta datu-aldaketen eskaerek, nolanahi ere, enplegu-emaileek sinatuta ere egon beharko dute.

Datu-aldaketek, baldin eta paragrafo honetan aipatutako betebeharrak betetzeaz arduratu beharreko subjektua eta, beraz, Etxeko Langileentzako Sistema Berezian kotizatzeko betebeharra ere betetzeaz arduratzen dena, aldatzea badakarte edo ahalbidetzen badute, ondorioak jakinarazpena egin ondoko hilaren lehen egunetik aurrera edukiko dituzte.

Sistema berezi honetan alta egiteko eskaeretan (enplegu-emaileak nahiz etxeko langileak berak eginak), oro har finkatutako datuez gain, kotizazioaren ordainketa helbideratu beharreko finantza-erakundeko kontuaren kodea eta lankontratu motari eta horren gutxieneko edukiari dagozkion datuak jasoko dira; hau da, lan-ordu kopurua asteko, hitzartutako soldataren zenbatekoa –egindako ordukoa zein hilekoa–, aparteko ordainsarien zati proportzionala barne, bai eta, hala badagokio, hitzartutako hileko gauzazko soldataren zenbatekoa eta presentziaorduen eta gaueko orduen itunik dagoen ere, orduko hitzartutako ordainsariarekin batera.

3.  Gizarte Segurantzako erregimenen gainerako sistema berezietan sartutako langileei dagozkien afiliazioak, altek, bajek eta datu-aldaketek arau espezifikoetan ezarritako betebeharrak, epeak eta gainontzeko baldintzak bete beharko dituzte.» Bost. 49. artikulua kendu egin da.

3. artikulua.  Abenduaren 22ko 2064/1995 Errege Dekretuak onartutako Gizarte Segurantzaren beste eskubide batzuen kotizazioari eta likidazioari buruzko erregelamendu orokorra aldatzea.

Abenduaren 22ko 2064/1995 Errege Dekretuak onartutako Gizarte Segurantzaren beste eskubide batzuen kotizazioari eta likidazioari buruzko erregelamendu orokorra honela geratu da aldatuta: Bat. 2013ko apirilaren 1etik aurrerako ondorioak dituela, 11. artikuluko 1. paragrafoa honela aldatu da:

«1. Enpresariek, norberaren konturako langileek eta, erregelamendu honetan ezarritakoari jarraikiz, betebehar hori beren gain hartu duten etxeko langileek laneko istripuengatik eta eritasun profesionalengatik kotizatzeko orduan, enpresen eta langileen eta azken horien lanbideei edo egoerei dagozkien kotizazio-tasak aplikatuko dira, indarrean dagoen sari-tarifaren arabera.» Bi. 2013ko apirilaren 1etik aurrerako ondorioak dituela, 34 bis artikulua erantsi da, honela dioena:

«34 bis artikulua. Etxeko Langileentzako Sistema Bereziko kotizazioa.

1.  Abuztuaren 1eko 27/2011 Legearen, Gizarte Segurantzako sistema eguneratzeari, egokitzeari eta modernizatzeari buruzkoaren, hogeita hemeretzigarren xedapen gehigarriaren 2. paragrafoan aurreikusitakoa beteko du Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean ezarritako Etxeko Langileentzako Sistema Bereziaren babespeko gertakari eta egoera guztietarako kotizazioak, bai eta aurreko azpiatalen arauak ere, hurrengo paragrafoetan adierazitako berezitasunak daudela.

2.  Enplegu-emaile bakoitzeko gehienez hilean 60 orduz zerbitzua eskaintzen duen etxeko langilea arduratuko da sistema horretan kotizatzeaz, baldin eta enplegu-emaile horrekin hitzartu badu sistema berezi honetan kokatzeko betebeharrak bere gain hartzea; hala, bere ekarpena egin beharko du, baita akordioa egin duen enplegu-emaileena ere, gertakari arruntengatik zein gertakari profesionalengatik.

Horrelakoetan, enplegu-emaileak, soldaten ordainagiriaz gain, bere zerbitzupean egondako hileko egunengatik gertakari arrunt eta profesionaletarako dagozkion ekarpena eta kuota ere eman beharko dizkio langileari.

Kasu horietan Etxeko Langileentzako Sistema Berezian kotizatzeko betebeharra ez betetzearen erantzukizuna langilearena berarena izango da eta, subsidiarioki, enplegu-emaileena, betiere azken horiek ekarpenak eta kuotak ordaindu dituztela egiaztatzen ez badute zuzenbidez onartutako edozein bidez.

3.  Aurreko 2. paragrafoan aurreikusitako kasuan, aldi baterako ezintasun, amatasun, aitatasun, haurdunaldiko arrisku eta edoskaldi naturaleko arriskuegoeretan, subsidioa ordaintzea dagokion Gizarte Segurantzaren kudeaketa- eta laguntza-erakundeak egoera horietan ordaindu beharreko Gizarte Segurantzako kotizazioaren zenbateko osoa kenduko du subsidiotik.» Hiru. II. kapituluaren bosgarren atala ezabatu da.

4. artikulua.  Ekainaren 11ko 1415/2004 Errege Dekretuaren bidez onartutako Gizarte Segurantzaren Diru Bilketaren Erregelamendu Orokorra aldatzea.

Ekainaren 11ko 1415/2004 Errege Dekretuaren bidez onartutako Gizarte Segurantzaren Diru Bilketaren Erregelamendu Orokorra, honela geratu da idatzita: Bat. 59. artikuluaren 2. paragrafoaren b) idatz-zatia honela geratu da idatzita:

«b) Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean ezarritako norberaren konturako langileen edo autonomoen erregimen bereziari dagozkion kotizaziodokumentuak eta hitzarmen berezietako, itsasoko langileen erregimen bereziko eta nekazaritzako besteren konturako langileentzako eta etxeko langileentzako sistema berezietako kuota finkoei dagozkienak, baldin eta bidezko kasuetan alta egin ondoko aldiei badagozkie.» Bi. 85. artikuluaren 1. paragrafoaren b) idatz-zatia honela geratu da idatzita:

«b) Ez ordaintzea Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean ezarritako norberaren konturako langileen edo autonomien erregimen berezian alta eginda dauden langileei dagozkien kuotak, ez hitzarmen berezietako, itsasoko langileen erregimen bereziko eta nekazaritzako norberaren konturako langileentzako eta etxeko langileentzako sistema berezietako kuota finkoak, ezta ezar litekeen beste edozer kuota finko ere.» Hiru. Zortzigarren xedapen gehigarria erantsi zaio, hau dioena:

«Zortzigarren xedapen gehigarria. Etxeko langileentzako sistema bereziko kuoten ordainketa helbideratzea.

Kotizazioa, Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean ezarritako etxeko langileentzako sistema berezian, nahitaez, Gizarte Segurantzaren bulego biltzaile gisa jarduteko baimena duen finantza-erakunde bateko kontuan helbideratuta ordaindu behar da.

Sistema berezi honen kuoten ordainketa helbideratuta dagoen kontuaren aldaketak jakinarazten den hil berean izango ditu ondorioak, jakinarazpena hilaren 1aren eta 10aren artean eginez gero, eta jakinarazi ondoko hiletik aurrera, jakinarazpena hilaren 11ren eta azken egunaren artean eginez gero.» II. KAPITULUA Gizarte Segurantzaren arloko beste neurri batzuk 5. artikulua.  Pentsioen eta beste prestazio publiko batzuen zehaztapena eta gehikuntza.

1.  Gizarte Segurantzako sistemak eta Estatuko Klase Pasiboen sistemak ordaindutako pentsioak % 1 handituko dira 2013an, erreferentzia gisa 2012ko abenduaren 31n legez ezarritako zenbatekoa hartuta, betiere 2013rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 27ko 27/2012 Legearekin bat etorriz, Gizarte Segurantzako sistemaren sendotze- eta bermatze-neurriei buruzko azaroaren 30eko 28/2012 Errege Lege Dekretuarekin lotuta.

Hileko 1.000 eurotik edo urteko 14.000 eurotik beherako pentsioak, dena den, % 2

handituko dira.

Hileko 1.000,01 eurotik 1.009,90 eurora edo urteko 14.000,01 eurotik 14.138,60

eurora arteko pentsioak hileko 1.020,00 eurora edo urteko 14.280,00 eurora iristeko adina handituko dira.

Halaber, % 2 handituko dira honako pentsio hauen gutxieneko zenbatekoak: Gizarte Segurantzako sistemarenak eta Estatuko Klase Pasiboenak; apirilaren 7ko 13/1982 Legeko mugikortasun-subsidioarenak eta garraio-gastuengatiko konpentsazioarenak; 18

urtetik gorako eta gutxienez % 65eko ezgaitasuneko bere ardurapeko seme-alabagatiko diru-laguntzarenak, eta Zahartzaroko eta Elbarritasuneko Derrigorrezko Aseguru iraungiaren zenbateko finkoak, beste pentsio publiko batzuk jasotzen ez badira, gertaera eragilearen data edozein dela ere, edo Gizarte Segurantzako Sistemaren erregimenen bateko alargun-pentsioekin batera edo alarguntzako beste edozein pentsio publikorekin batera jasotakoak, betiere 2013rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 27ko 27/2012 Legearekin bat etorriz, eta Gizarte Segurantzako sistemaren sendotze- eta bermatze-neurriei buruzko azaroaren 30eko 28/2012 Errege Lege Dekretuarekin lotuta.

2.  Indar Armatuen Gizarte Segurantzako Erregimen Bereziaren baliaezintasun handiko prestazio ekonomikoak % 1 handituko dira. Berdin handituko dira martxoaren 18ko 3/2005 Legearen babesean Gerra Zibilaren ondorioz adingabe zirenean atzerrira joandako espainiarrei aitortutakoak, bai eta giza immunoeskasiaren birusak (GIB) kutsatutako pertsonen alde aitortutako laguntza sozialen hileko zenbatekoak ere – maiatzaren 28ko 9/1993 Errege Lege Dekretuaren 2.1 artikuluaren b), c) eta d) lerrokadetan ezarria–.

3.  Honako pentsio hauek, ordaintzen hasteko eguna edozein dela ere, ez dira Gizarte Segurantzako sistemaren 65 urtetik gorakoen alargun-pentsioen gutxieneko zenbatekoa baino txikiagoak izango: irailaren 18ko 5/1979 Legearen babesean gerra zibilaren ondorioz hildakoen senideen alde aitortutako pentsioak eta ekainaren 26ko 35/1980 Legearen babesean Errepublikako eremuko gudari ohi gerra-elbarriei aitortutakoak, ezinduak ez dauden umezurtzen aldeko pentsioak kenduta; gerrako elbarri zibilen oinarrizko ordainsariei buruzko martxoaren 29ko 6/1982 Legekoak, eta Errepublikaren aldeko indar armatuetan, Errepublikako ordena publikoko indarretako eta Karabinero Kidegoko kideak izandakoen eskubideak eta haiek emandako zerbitzuak onartzen dituen urriaren 22ko 37/1984 Legearen II. tituluaren alargun-pentsioak.

Halaber, urriaren 22ko 37/1984 Legearen II. tituluaren babesean kausatzaileen alde aitortutako pentsioak ere ez dira izango Gizarte Segurantzako sistemako 65 urtetik gorakoen –ardurapeko ezkontidearekin– erretiro-pentsioen gutxieneko zenbatekoa baino txikiagoak, ordaintzen hasteko eguna edozein dela ere.

4.  Ondoko pentsio publiko hauek artikulu honen 1. paragrafoan ezarritako gehikuntzatik kanpo egongo dira:

a)  1989rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 37/1988 Legearen 42. artikuluan adierazitako aurreikuspen-erregimen edo -sistemen kontura ordaintzen diren pentsioak, baldin eta hileko zenbateko osoak, titularrak eskuratutako beste pentsio publikoen hileko zenbateko osoari gehituta, hala badagokio, errege legedekretu honen eranskinean ezarritako pentsio publikoengatik hilabetean gehienez eskura daitekeen zenbatekoa gainditzen badu.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa ez zaie aplikatuko ekintza terroristek eragindako Estatuko Klase Pasiboen Erregimeneko eta Gizarte Segurantzako sistemako aparteko pentsioei, ez atentatu terroristek eragindako eta ekainaren 23ko 6/2006 Errege Lege Dekretuaren babesean aitortutako salbuespenezko pentsioei, ez eta abenduaren 30eko 62/2003 Legeak, Zerga-, Administrazio- eta Lan-alorreko neurriei buruzkoak, berrogeita hirugarren xedapen gehigarriari jarraikiz aitortutako pentsioei ere.

b)  1985eko urtarrilaren 1a baino lehenago eragindako eta Estatuko Bidezainen alde aitortutako Klase Pasiboen pentsioak, titularrak bidezain gisa jasotzen duen pentsio bakarra den kasuetan izan ezik.

c)  Zahartzaroko eta Elbarritasuneko Derrigorrezko Aseguru iraungiaren pentsioak, beste pentsio publiko batzuekin batera ematen direnean, salbu eta Gizarte Segurantzako sistemaren erregimenetakoren baten alarguntasun-pentsioekin batera ematen badira, edota pentsio hauetako batekin eta, gainera, alarguntzako beste edozein pentsio publikorekin batera ematen direnean. Halako kasuetan, ez dira aldi bereko pentsiotzat hartuko martxoaren 18ko 3/2005 Legearen babesean aitortutako prestazio ekonomikoa, Espainiako Gerra Zibilaren ondoriozko elbarri baliagarriek edo ezinduek jasotako pentsioa –araudi arautzailea edozein dela ere–, Elbarriak Gizarteratzeko apirilaren 7ko 13/1982 Legean aurreikusitako hirugarren pertsonaren laguntzagatiko subsidioak, eta terrorismoekintzen ondoriozko aparteko pentsioak.

Aurreko atalean xedatutakoa gorabehera, aldi bereko pentsio guztiak eta Zahartzaroko eta Elbarritasuneko Derrigorrezko Aseguruarenak –horien balioa handituta– batu ondoren, zenbatekoa aldi bereko aseguru horren pentsioaren 2013rako ezarritakoa baino txikiagoa denean –guztietan urteko zenbatekoa kalkulatuta–, Zahartzaroko eta Elbarritasuneko Derrigorrezko Aseguruaren pentsioaren balioa aipatutako aldea adina handituko da.

Diferentzia hori ez da finkagarria, eta interesdunak jasotzen dituen zenbatekoen edozein igoeren bidez (balioak handitzeagatik edo aldian behingo prestazio berriak baiesteagatik) berdin daiteke.

d)  Estatuko Funtzionario Zibilen Mutualitate Orokorraren Funts Berezian sartutako Mutualitateen pentsioak, baldin eta, 2011ko abenduaren 31n, 1973ko abenduaren 31ko zenbatekoetara iritsi baziren.

e)  2010erako Estatuko Aurrekontu Orokorren abenduaren 23ko 26/2009 Legearen 45.Bi artikuluan aipatutako mutualitateen, montepioen edo gizarte-aurreikuspeneko erakundeen pentsioak.

5.  Estatuko Funtzionario Zibilen Gizarte Segurantzari buruzko Legearen testu bateginaren –ekainaren 23ko 4/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onartua– seigarren xedapen gehigarriaren Bat paragrafoan xedatutakoarekin bat, Estatuko Funtzionario Zibilen Mutualitate Orokorraren Funts Berezian jasotako pentsioek, baldin eta 2007ko abenduaren 31ren ostean eragin badira, 2013ko urtarrilaren 1ean murrizketa izango dute 2012ko abenduaren 31n jasotako zenbatekoekiko; aipatutako murrizketa 1978ko abenduaren 31ko zenbatekoaren –edo Erakunde Sindikaleko Funtzionarioen Montepioaren kasuan, 1977ko abenduaren 31koaren– eta 1973ko abenduaren 31koaren arteko aldearen % 20koa izango da.

6.  Artikulu honetan xedatutakoa betetzeko orduan, 2013an aplikatu beharreko pentsio eta prestazio publikoen zenbatekoak errege lege-dekretu honen I. eranskinean jasotakoak izango dira.

6. artikulua.  Gizarte Segurantzako pentsioen gutxienekora iristeko osagarriak. Dirusarreren muga eta beste eskakizun batzuk.

1.  Gutxienekora iristeko osagarriak ez dira finkagarriak, eta interesdunaren pertzepzioek izan lezaketen geroko edozein gehikuntzak xurga ditzake, dela gehikuntzako kontzeptuan, dela pentsioak aldi berean jasotzea ekar dezaketen aldian behingo prestazio berriak onesteagatik. Azken kasu horretan, gutxienekora iristeko osagarria xurgatzeak ondorioak izango ditu pentsio berria onesteko ebazpena ematen den egunaren ondoko hilaren lehen egunetik.

2.  Pentsiodunak ezin izango du gutxienekora iristeko osagarriekin batera eskuratu lanaren, kapitalaren edo jarduera ekonomikoen eta ondare-irabazien etekinik, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan errenta horientzat ezarritako etekin garbi murriztuaren kontzeptuaren arabera, edo, halakorik jasoz gero, urtean 7.063,07 euro baino gutxiagokoak izan behar dute.

3.  Aurreko paragrafoan adierazitako etekinen urte osoko zenbatekoaren eta pentsioaren etekinen batura txikiagoa bada 7.063,07 euroren eta pentsio-klase horrentzat finkatutako gutxieneko zenbatekoaren batura baino, aldea adinako osagarri bat baietsiko da, pentsio horren hilabete-sarietan banatua.

4.  Aurreko paragrafoetan adierazitako baldintzak betetzen direla joko da, baldin eta interesdunak adierazten badu 2013an zehar 2. paragrafoan esandako moduan zenbatutako etekinak eskuratu behar dituela, eta horiek, gehienez, 7.063,07 eurokoak direla.

Pentsiodunek, 2013ko ekitaldian zehar, aurreko paragrafoak adierazitako zenbatekoa baino errenta metatu handiagoak eskuratzen badituzte, horren berri eman beharko diete kudeaketa-erakundeei, hori gertatu eta hilabeteko epean.

Gizarte Segurantzaren kudeaketa-erakundeek, errentak eta diru-sarrerak egiaztatzeko asmoz, gutxienekora iristeko osagarrien aitorpena eta ondare-ondasunena eskatu ahal izango dizkiete uneoro, gutxienekora iristeko osagarriak eskuratzen dituztenei eta, hala egokituz gero, baita aurkeztutako zerga-aitorpenak ere.

5.  Baliaezintasun handiko pentsioei esleitutako gutxieneko zenbatekoan pentsioa osatzen duten bi elementuak jasoko dira: pentsioa eta baliaezintasun handia dutenei laguntzen dieten pertsonentzako osagarria.

6.  2013ko urtarrilaren 1etik aurrera eragindako pentsioei dagokienez, pentsioen gutxienekora iristeko osagarrirako eskubidea edukitzeko beharrezkoa izango da Espainiako lurraldean bizitzea. Egun horretatik aurrera eragindako pentsioetan, osagarri horien zenbatekoa ez da inola ere handiagoa izango ekitaldi bakoitzean asistentziamailako modalitateko erretiro- eta baliaezintasun-pentsioentzat ezarritako zenbatekoa baino.

7.  Umezurtz-pentsioa alargun-pentsioaren zenbatekoan handitzen denean, gutxienekora iristeko osagarrien zenbatekoaren mugak umezurtz-pentsioa handitzea eragiten duen alargun-pentsioari baino ez dio eragingo.

8.  Arreta ematen dieten pertsonei ordaintzeko osagarria aitortua duten baliaezintasun handiko pentsiodunei ez diete eragingo 6. paragrafoan ezarritako mugek.

9.  Pentsioen gutxienekora iristeko osagarria hura aitortu ondoren eskatzen bada, eskaeraren aurreko hiru hilabeteetatik aurrera izango ditu ondorioak, betiere orduan osagarri horretarako eskubidea edukitzeko eskakizun guztiak betez gero.

7. artikulua. Gizarte Segurantzako pentsioetan gutxienekora iristeko osagarriak, elkarbizitzaren eta mendekotasun ekonomikoaren modalitateen araberakoak.

1.  Eranskinean ezarritako gutxieneko zenbatekoak aitortu ahal izateko pentsio baten titularraren ardurapeko ezkontidea dagoela joko da, baldin eta hura pentsiodunarekin batera bizi bada eta ekonomikoki harekiko mendekotasuna badu.

Epaiketa bidezko banantzea denean izan ezik, elkarbizitza dagoela joko da ezkontzaharremanari eusten bazaio; dena den, administrazioaren ikerketak uste hori desegin dezake.

Halaber, ezkontidearen mendekotasun ekonomikoa dagoela ulertuko da honako baldintza hauek betetzen badira:

a)  Pentsiodunaren ezkontidea ez izatea, aldi berean, gizarte-aurreikuspeneko oinarrizko erregimen publiko baten konturako pentsio baten titularra. Ulertuko da kontzeptu horren barruan daudela gutxieneko diru-sarrerak bermatzeko subsidioak eta hirugarren pertsona baten laguntzagatikoak, biak ere ezinduak gizarteratzeari buruzko apirilaren 7ko 13/1982 Legean xedatutakoak, eta uztailaren 21eko 45/1960 Legean araututako laguntzapentsioak.

b)  Pentsiodunak edo ezkontideak jasotako edozein motatako etekinak, aurreko artikuluaren Bi paragrafoan adierazi bezala zenbatuak, urtean 8.239,15 eurotik beherakoak izatea.

c)  Aurreko paragrafoan adierazitako urteko etekinen eta osatuko den pentsioaren urteko zenbatekoaren batura txikiagoa izanez gero 8.239,15 euroko zenbatekoaren eta ezkontidearen ardura izanda dagokion gutxieneko zenbatekoaren batura baino; kasu horretan diferentzia hori adinako osagarria baietsiko da, dagozkion hilabete-saritan banatua.

2.  Eranskinean ezarritako gutxieneko zenbatekoak aitortu ahal izateko, pentsio baten titularraren ardurapeko ezkontidea dagoela joko da, baldin eta hura pentsiodunarekin batera bizi bada eta ekonomikoki harekiko mendekotasunik ez badu aurreko paragrafoan aurreikusitakoaren arabera.

3.  Gizarte Segurantzaren alorreko neurriei buruzko abenduaren 4ko 40/2007 Legearen hogeita laugarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoa aplikatzeko, pentsiodunak pertsona bakarreko unitate ekonomiko bat osatzen duela joko da, baldin eta, diru-sarrerengatik gutxienekora iristeko osagarria izateko eskubidea duela egiaztatuta –aurreko artikuluan xedatutakoaren arabera–, artikulu honen aurreko paragrafoetan aurreikusitako kasuetan jasota ez badago.

4.  Ardurapeko ezkontideagatiko osagarriak eskuratzen dituztenek, baldin eta egoera horri eragiten dion egoera zibilaren edozein aldaketa nahiz ezkontidearen mendekotasun ekonomikoaren egoeraren edozein aldaketa ere gertatuz gero, gertatu ondoko hilabetearen barruan jakinarazi beharko dute.

Aurreko lerrokadan ezarritakoa gorabehera, Gizarte Segurantzaren kudeaketaerakundeek ezkontidea identifikatzeko datuak noiznahi eskatu ahal izango dituzte, bai eta bi ezkontideek dituzten diru-sarreren aitorpena ere.

5.  Ardurapeko ezkontideagatiko eskubidea galtzeak berau aitortzea eragin zuten kausak desagertu ondoko hilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

6.  Onuradunek 6.4 artikuluan eta artikulu honen 4. paragrafoan xedatutakoa ez betetzea arau-haustea izango da, abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako lan-arloko arau-hausteei eta zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren III. kapituluaren 2. atalean xedatutakoarekin bat.

III. KAPITULUA Elektrizitatearen eta hidrokarburoen sektoreko neurriak 8. artikulua.  Epea amaituta bukatu gabe dauden edo gauzatze-proiektuan aurreikusi gabeko tresneria duten erregimen bereziko sortze-instalazioetarako erregimen ekonomiko saritua ez aplikatzea.

1.  Erregimen bereziko sortze-instalazioei dagokienez erregimen ekonomiko saritua ezin izango da aplikatu, baldin eta, ikuskapen bidez edo zuzenbidean balio duen beste edozein bidez, egiaztatzen bada ordainsaria aurrez esleitzeko erregistroan inskribatutako energia elektrikoa sortzeko erregimen bereziko instalazio bat ez dagoela guztiz amaiturik erregimen bereziko sortze-instalazioen administrazio-erregistroan behin betiko inskribatzeko eta energia saltzen hasteko ezarritako epea bukatzean.

Horretarako, instalazioa guztiz amaituta dagoela joko da energia sortzeko eta sistema elektrikora bideratzeko beharrezko elementu, ekipo eta azpiegitura guztiak baditu, eta horien ezaugarriak onartutako gauzatze-proiektuarekin bat badatoz. Nolanahi ere, honako egoera hauetan instalazioa ez da guztiz amaitutzat joko:

a)  Energia banatzeko edo garraiatzeko sarera bideratzeko beharrezko ebakuazioazpiegitura guztiak ez badaude erabat gauzatuta eta jarduten.

b)  Elektrizitatea sortzeko tresneria guztia ez badago erabat gauzatuta eta jarduten.

c)  Eguzki-eremu osoa –kasu aplikagarrietan– ez badago instalaturik eta jarduten.

d)  Gauzatze-proiektuan aurreikusitako metatze-instalazio guztiak –kasu aplikagarrietan– ez badaude jarduteko moduan.

2.  Aurrekoa gorabehera, instalazioa behin betiko inskribatzea eragin zuen onartutako gauzatze-proiektuan espresuki jasota ez dauden elementuak ez dira instalazioaren osagaitzat hartuko, eta ezin izango dira abian jarri, eskudun organoaren aurrean gauzatzeproiektuaren aldaketari dagozkion izapideak egin ezean. Horrelakoetan, egindako aldaketei dagokien energiaren erregimen ekonomikoa zuzenduko da instalazioetan, eta ekoizpenaren merkatu-prezioa jasoko dute.

Nolanahi ere, ordainsarien erregimen hori aitortu ondoren funtsezko aldaketa edo potentzia-gehikuntza izan duten erregimen bereziko instalazioen ordainsari-erregimen espezifikoa ezarri ahal izango du Gobernuak, erregelamendu bidez.

3.  Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiak deklaratuko ditu artikulu honetan jasotako gorabeherak, bai eta, horien ondorioz, instalazioei aplikatu beharreko erregimen ekonomiko saritua ez dela aplikatzekoa edo aldatu behar dela ere, kasuak kasu; halere, aurretik prozedura bat izapidetuko du, eta interesdunari entzutea bermatuta egongo da bertan beti. Prozedura hori ebazteko eta jakinarazteko, urtebeteko epea izango da gehienez.

9. artikulua.  Petrolioaren gas likidotu ontziratuak saltzeko zergen aurretiko gehienezko prezioak; ontziak gutxienez 8 kg eta gehienez 20 kg-koak izango dira, petrolioaren gas likidotuak erregai gisa erabiltzeko nahasketa-ontziak izan ezik.

2013ko urtarrilaren 1etik aurrera, petrolioaren gas likidatu ontziratuak saltzeko zergen aurretiko gehienezko prezioa –petrolioaren gas likidotu ontziratuak saltzeko zergen aurretiko gehienezko prezioak automatikoki zehazteko sistema eguneratzen duen ekainaren 26ko ITC/1858/2008 Aginduaren bigarren paragrafoan definitua– Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiaren 2012ko irailaren 24ko ebazpenean xedatutakoa izango da; haren bidez petrolioaren gas likidotu ontziratuak saltzeko zergen aurretiko gehienezko prezio berriak argitaratzen dira –ontziak, gutxienez 8 kg eta gehienez 20 kg-koak izango dira, petrolioaren gas likidotuak erregai gisa erabiltzeko nahasketaontziak izan ezik–. Sistema hori indarrean egongo da 2013ko martxoaren 1erako aurreikusitako hurrengo hiru hileroko berrikuspena egin arte, aipatutako aginduaren azken xedapenetako lehenean ezarritakoari jarraikiz.

Lehen xedapen gehigarria. Erretiro aurreratuari eta erretiro partzialari buruzko abuztuaren 1eko 27/2011 Legearen xedapen jakin batzuen aplikazioa etetea.

1.  Hiru hilabetez geroratuko da Gizarte Segurantzaren sistema eguneratzeari, egokitzeari eta modernizatzeari buruzko abuztuaren 1eko 27/2011 Legearen 5. artikuluaren Bat paragrafoaren, 6. artikuluaren Bat eta Hiru paragrafoen eta azken xedapenetan lehenaren aplikazioa.

Aurreko lerrokadan ezarritakoarekin bat, erretiroa behar baino lehenago hartzeko eta erretiro partzialeko modalitateak 2012ko abenduaren 31n indarrean dagoen legerian ezarritakoaren bidez arautuko dira; halere, joko da erretiro-adin arruntaren aipamenak Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 161.1.a) artikuluan eta hogeigarren xedapen iragankorrean jasotakoari dagozkiola, betiere abuztuaren 1eko 27/2011 Legearen 4. artikuluaren bat eta bi paragrafoek emandako idazketan, hurrenez hurren.

2.  Orobat, hiru hilabetez geroratuko da Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 163. artikuluaren 3. paragrafoan xedatutakoaren aplikazioa ere, betiere abuztuaren 1eko 27/2011 Legearen 4. artikuluaren Bost paragrafoak emandako idazketan.

3.  Hiru hilabetez geroratuko da abuztuaren 1eko 27/2011 Legearen hogeita laugarren, hogeita zazpigarren eta hogeita hamalaugarren xedapen gehigarrietan ezarritakoaren aplikazioa ere.

Bigarren xedapen gehigarria. Onurak baztertzea Etxeko Langileentzako Sistema Bereziko kotizazioan.

Indarrean dauden legeek etxeko enplegu-emaileen alde aitortutako kotizazio-onurak ez dira aplikatuko, baldin eta hilean enplegu-emaile bakoitzeko gehienez 60 orduz jarduten duten langileek sistema berezi horretan kokatzeko, kotizatzeko eta biltzeko betebeharrak beren gain hartzen badituzte, betiere artikulu hauetan aurreikusitakoaren arabera: urtarrilaren 26ko 84/1996 Errege Dekretuak onetsi duen Gizarte Segurantzan enpresak inskribatzeari eta langileen afiliazioari, altei, bajei eta datu-aldaketei buruzko erregelamendu orokorraren 43.2 artikuluan eta abenduaren 22ko 2064/1995 Errege Dekretuak onartutako Kotizazioari buruzko Gizarte Segurantzako beste eskubide batzuen kotizazioari eta likidazioari buruzko erregelamendu orokorraren 34 bis artikuluan.

Hirugarren xedapen gehigarria. Malgutasuna enplegua sustatzeko funtsak aplikatzeko orduan.

2013ko ekitaldian, salbuespen gisa eta eskudun lan-zerbitzu publikoak txosten bat egin ostean, 2013rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 27ko 27/2012 Legearen arabera hasiera batean lehentasunez langabetuei zuzendutako prestakuntzaekintzak eta enplegu-prestakuntzako programa publikoak finantzatzeko bideratutako funtsetatik gehienez ere % 20 erabili ahal izango da enplegua sustatzeko ekintzak egiteko, betiere Enplegu Politikako Urteko Planean jasota badaude eta horietan lan-eskatzaile gisa izena emandako langabetuek parte hartzen badute.

Xedapen iragankor bakarra. Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean ezarritako Etxeko Langileentzako Sistema Berezian dagoeneko sartutako dauden langileek Gizarte Segurantzako betebeharrak beren gain hartzea.

Errege lege-dekretu honen 2. artikuluaren Lau paragrafoa eta 3. artikuluaren Bi paragrafoa indarrean jartzean Etxeko Langileentzako Sistema Berezian dauden langileek, baldin eta zerbitzuak hilean gehienez 60 orduz eskaintzen badituzte enplegu-emaile bakoitzeko, sistema horretan egoteko, kotizatzeko eta biltzeko betebeharrak beren gain hartu ahal izango dituzte, betiere enplegu-emaileekin horrela adostuz gero.

Akordio hori indarrean jarriko da Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari jakinarazi eta hurrengo hilaren lehen egunetik –horretarako bi aldeek sinatutako dokumentua helarazita–; hala, orduz geroztik, etxeko enplegu-emaileen esku egongo da betebehar horiek betetzea, errege lege-dekretu honek aurreikusitakoaren arabera aplikatu beharreko kotizazio-onurak, halakorik badago, kenduta.

Xedapen indargabetzaile bakarra. Arauak indargabetzea.

Indargabeturik geratzen dira errege lege-dekretu honetan xedatutakoaren aurkakoak diren maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.

Azken xedapenetan lehena. Ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina aldatzea.

Ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren seigarren bis xedapen iragankorra, honela geratu da idatzita:

«Lege honen 175. artikuluaren 2. paragrafoan aurreikusitako kasuetan, gurasoetako bat bizirik badago, umezurtz-pentsioaren onuraduna izateko adinmuga 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko da.

Egun horretara iritsi arte, hauxe izango da muga:

a)  2012an zehar, hogeita hiru urtekoa.

b)  2013an zehar, hogeita lau urtekoa.

Aurreko lerrokadetan xedatutako adin-mugaren mailakako aplikazioa ez zaie aplikagarria izango gutxienez % 33ko ezgaitasuna duten umezurtzei, zeinei onuraduna izateko lege honen 175. artikuluaren 2. paragrafoan aurreikusitako adinmuga aplikatuko baitzaie 2011ko abuztuaren 2tik aurrera.» Azken xedapenetan bigarrena. Gizarte Segurantzaren nekazaritzako erregimen berezian dauden norbere konturako langileak Gizarte Segurantzako langile autonomoen erregimen berezira sartzen dituen uztailaren 4ko 18/2007 Legea aldatzea.

Uztailaren 4ko 18/2007 Legearen, Gizarte Segurantzaren nekazaritzako erregimen berezian dauden norbere konturako langileak Gizarte Segurantzako langile autonomoen erregimen berezira sartzen dituenaren, 2. artikuluaren 1. paragrafoaren azken lerrokada, honela geratu da idatzita:

«a) eta b) idatz-zatietan ezarritako eskakizunak betetzen direla egiaztatzeko, egiaztapena egiten den ekitaldiaren aurreko sei ekitaldi ekonomikoetako errenta guztien eta urteko etekin garbien batez besteko sinplea hartu ahal izango da kontuan.» Azken xedapenetan hirugarrena. Gizarte Segurantzako Nekazaritzako Erregimen Berezia Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrera sartzeari buruzko irailaren 22ko 28/2011 Legea aldatzea.

Irailaren 22ko 28/2011 Legea, Gizarte Segurantzako Nekazaritzako Erregimen Berezia Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean sartzeari buruzkoa, honela geratu da aldatuta: Bat. 2. artikuluko 3. paragrafoa honela geratu da idatzita:

«3. Jarduerarik gabeko aldietan sistema berezian jasota egoteko, beharrezkoa izango da langileak, gutxienez, 30 lanaldi erreal eginak izatea 365 eguneko aldi jarraitu batean, bai eta sistema berezi horretara sartzeko espresuki eskatzea ere lanaldi horietako azkena egin ondoko hiru hilabete naturalen barruan.

Aurreko lerrokadan adierazitako eskakizunak beteta, jarduerarik gabeko aldietan zehar sistema berezira sartzeak eta bertan kotizatzeak sartzeko eskaera aurkeztu ondoko hilaren lehen egunetik aurrera izango dituzte ondorioak.» Bi. Lehen xedapen gehigarriaren 3. paragrafoa, honela geratu da idatzita:

«3. Langile horiek jarduerarik gabeko aldiei dagokien kuota ordaintzen ez badute baino ez dira aldi horietan baztertuko sistema berezitik, lege honen 2.5.b).2. artikuluan adierazitakoari jarraikiz eta, beraz, erregimen orokorrean baja eginda; betiere haiek ez badute berariaz halakorik eskatu.» Azken xedapenetan laugarrena.  Elektrizitatearen sektoreari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legea aldatzea.

Elektrizitatearen sektoreari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legea aldatu egin da.

Honela geratu da idatzita: Bat. Hogeita batgarren xedapen gehigarriaren 1. paragrafoaren lehen lerrokada ezabatu da.

Bi. Hogeita batgarren xedapen gehigarriaren 4. paragrafoa aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

«4. Nolanahi ere, garraio- eta banaketa-sarbideetarako ordainsariak onartzeko xedapenean 2009, 2010, 2011 eta 2012rako aurreikusitako diru-sarreren defizita ez da 3.500 milioi euro, 3.000 milioi euro, 3.000 milioi euro eta 1.500 milioi euro baino gehiagokoa izango, hurrenez hurren.

Era berean, 2010erako eta 2012rako sistema elektrikoaren likidazio-sistemako diru-sarreren defizit gisa hartuko dira 2010ean gertatzen diren sistema elektrikoaren likidazioen aldi baterako desorekak –gehienez ere 2.500 milioi eurora arte– eta 2012an gertatzen direnak, azken horiek, berriz, Energiaren Batzorde Nazionalaren behin betiko likidaziotik ondorioztatzen den zenbatekoan gehienez, eta defizit horrek titularrek Elektrizitate Sistemaren Defizitaren Titulizazio Funtsari laga ahalko dizkioten kobrantza-eskubideak eragingo ditu.» Azken xedapenetan bosgarrena. Arauzko xedapenak aldatzea.

Errege lege-dekretu honek aldatzen dituen erregelamendu-arauetako zehaztapenak aldatu ahal izango dira etorkizunean, jasotzen dituen arauari dagokion erregelamendu mailako arauen bitartez.

Azken xedapenetan seigarrena. Eskumen-titulua.

Errege lege-dekretu hau Espainiako Konstituzioaren 149. artikuluaren 1.7., 1.17.eta 1.18. idatz-zatietan xedatutakoaren babespean eman da; horiek eskumen esklusiboa ematen diote Estatuari arlo hauetako gaien gainean, hurrenez hurren: lan-arloa – autonomia-erkidegoetako organoek gauzatzea gorabehera–, Gizarte Segurantzaren oinarrizko legeria eta erregimen ekonomikoa eta herri-administrazioen erregimen juridikoaren oinarriak eta haien funtzionarioen estatutu-erregimena.

Dena den, errege lege-dekretu honen 8. eta 9. artikuluetan eta azken xedapenetako laugarrenean xedatutakoa oinarrizkoa da, Espainiako Konstituzioaren 149. artikuluaren 1.13 eta 1.25 idatz-zatien arabera Estatuari dagozkion eskumenen baitan; 149. artikuluaren lerrokada horiek Estatuari esleitzen diote jarduera ekonomikoaren plangintza orokorraren oinarriak eta koordinazioa eta meatzeen eta energiaren erregimenaren oinarriak ezartzeko eskumen esklusiboa, hurrenez hurren.

Azken xedapenetan zazpigarrena. Garatzeko eskumena.

Gobernuari eta Lan eta Gizarte Segurantza, Ogasun eta Herri Administrazio, eta Industria, Energia eta Turismoko ministerioen titularrei ahalmena ematen zaie errege lege-dekretu honetan ezarritakoa garatzeko eta gauzatzeko beharrezko xedapen guztiak eman ditzaten.

Azken xedapenetako zortzigarrena.  Indarrean jartzea.

Errege lege-dekretu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Madrilen emana, 2012ko abenduaren 28an.

JUAN CARLOS E.

Gobernuko presidentea, MARIANO RAJOY BREY.

ERANSKINA

2013an aplikatu beharreko pentsio eta prestazio jakin batzuen zenbatekoak Gizarte Segurantzako Sistemaren ordaindutakoaren araberako modalitateko pentsioen 2013rako gutxieneko zenbatekoen taula Titularrak Pentsio-mota Erretiroa 65 urteko titularra 65 urtetik beherako titularra Baliaezintasun handiko 65 urteko titularra Ezgaitasun iraunkorra Baliaezintasun handia Erabatekoa Guztira: 65 urteko titularra Guztira: 60 urtetik 64 urtera bitarteko titularra Guztira: 60 urtetik beherakoa, gaixotasun arruntaren ondorio Ardurapeko ezkontideduna – Euro urtean Ezkontiderik gabe:

pertsona bakarreko unitatea – Euro urtean Ezkontidearen ardurarik ez – Euro urtean 10.904,60

10.220,00

16.357,60

8.838,20

8.267,00

13.258,00

8.383,20

7.812,00

12.574,80

16.357,60

10.904,60

10.904,60

10.220,00

5.496,40

13.258,00

8.838,20

8.838,20

8.267,00

5.496,40

12.574,80

8.383,20

8.383,20

7.812,00

(*) Titularrak Pentsio-mota Ardurapeko ezkontideduna – Euro urtean Partziala, lan-istripuen erregimenekoa: 65 urteko titularra Alarguntasuna Familia-zamak dituen titularra 65 urteko titularra, edo % 65eko edo gehiagoko ezgaitasuna duena 60 urtetik 64 urtera bitarteko titularra 60 urtetik beherako titularra 10.904,60

Ezkontiderik gabe:

pertsona bakarreko unitatea – Euro urtean Ezkontidearen ardurarik ez – Euro urtean 8.838,20

8.383,20

10.220,00

8.838,20

8.267,00

6.690,60

(*) Erregimen orokorreko gutxieneko kotizazio-oinarriaren % 55 Pentsio-mota Euro urtean Zurztasuna Onuradun bakoitzeko % 65eko edo gehiagoko ezgaitasuna duen 18 urtetik beherako onuradun bakoitzeko Erabateko zurztasuna izanez gero, gutxienekoa 6.690,60 eurokoa izango da urtean, baldin badaude, hainbat onuradunen artean banatuta 2.699,20

5.311,60

Senideen alde Onuradun bakoitzeko Alargun edo umezurtz pentsiodunik ezean:

–  Onuradun bakarra, 65 urtekoa –  Onuradun bakarra, 65 urtetik beherakoa – Hainbat onuradun: bakoitzari esleitutako gutxienekoari 3.991,40 euroko urteko zenbatekoa onuradunen kopuruaren artean proportzionalki banatuta ateratzen den zenbatekoa gehituko zaio 2.699,20

6.525,40

6.146,00

Klase Pasiboen pentsioen gutxieneko zenbatekoen taula Titularrak Pentsio-mota Erretiro-pentsioa Ardurapeko ezkontideduna – Euro urtean 10.904,60

Ezkontiderik gabea: pertsona bakarreko unitate ekonomikoa – Euro urtean 8.838,20

Alargun-pentsioa 8.838,20

Alargun-pentsioa ez den pentsio familiarra, N

pentsioaren edo pentsioen onuradun kopurua izanik 8.612,80 N

Ezkontidearen ardurarik ez – Euro urtean 8.383,20

Pentsio publikoaren muga: 35.673,68 euro urtean.

Zahartzaroko eta Elbarritasuneko Derrigorrezko Aseguru iraungiaren pentsioak, aldi berekoak ez badira: 5.651,80 euro urtean.

Zahartzaroko eta Elbarritasuneko Derrigorrezko Aseguru iraungiaren pentsioak, Gizarte Segurantzako sistemaren erregimenen bateko alarguntasun-pentsioekin edo pentsio hauetako batekin batera ematen direnean, eta, gainera, alarguntzako beste edozein pentsio publikorekin batera ematen direnean: 5.490,80 euro urtean.

Gizarte Segurantzako pentsioak, asistentzia-mailako modalitatean: 5.108,60 euro urtean.

18 urtetik gorako ardurapeko seme edo alaba batengatiko prestazioak:

–  Gutxienez % 65eko ezgaitasun-maila badu: 4.378,80 euro urtean.

–  Gutxienez % 75eko ezgaitasun-maila badu eta bizitzaren funtsezko ekintzak egiteko beste pertsona baten laguntza behar badu: 6.568,80 euro urtean.

Mugikortasun- eta garraio-gastuetarako subsidioa: 752,40 euro urtean.

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra