Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Merkataritza zuzenbidea  >>  Legeria

21/2014 Legea, azaroaren 4koa, apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuz onartutako Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bategina eta Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legea aldatzen dituena

2014-11-04

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2014/11/05, 268. zk.

bcl_142410210.htm

I. XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

11404 21/2014 Legea, azaroaren 4koa, apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuz onartutako Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bategina eta Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legea aldatzen dituena.

FELIPE VI.a

ESPAINIAKO ERREGEA

Honako hau irakurtzen duten guztiek jakin dezaten.

Jakin ezazue: Gorte Nagusiek honako lege hau onetsi dutela, eta Nik, hemen, berretsi egiten dudala:

ZIOEN AZALPENA

I

Industria kulturalek eta sortzaileek garrantzia handiko sektorea osatzen dute gure herrialdean, horiek garatzen dituzten jardueren izaera bereziagatik nahiz horien pisu ekonomikoagatik. Izan ere, jabetza intelektualarekin lotutako jarduerek Espainiako barneproduktu gordinaren ehuneko 4 inguru osatzen dute.

Informazioaren teknologia digital berrien eta sare informatiko deszentralizatuen garapenak izugarrizko eragina izan du jabetza intelektualeko eskubideetan, eta nazioarteko komunitateak eta Europar Batasunak ere ahalegin handia egin behar izan dute erreminta eraginkorrak eskaini eta legezko eskubide horiek hobeto babesteko, betiere Interneten garapenari kalte egin gabe eta erabiltzaileek duten edukiak bereganatzeko askatasunean oinarrituz.

Indarrean den eta apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretu bidez onartu den Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bategina funtsezko erreminta da egileeskubide horiek babesteko; dena den, horiek azken urteetan gertatu diren gizarte, ekonomia eta teknologia arloko aldaketetara modu egokian egokitzeko duten gaitasuna guztiz eztabaidagarria da. Horregatik, Gobernuak funtsezkotzat jotzen du, legealdi honetan zehar, jabetza intelektualaren esparruko legegintzako aldaketak gauzatzea.

Arazo batzuei Jabetza Intelektualari buruzko Lege integral berria onetsi aurretik egin behar zaie aurre, eta jabetza intelektualeko eskubideen babesa sendotzera xedaturiko erabakiak hartu behar dira epe motzera. Lege honek barne hartzen dituen neurriak hiru bloketan multzokatzen dira: kopia pribatuko sistemaren berrikuspen sakona; jabetza intelektualeko eskubideak kudeatzen dituzten erakundeak aztertzeko mekanismo eraginkorren diseinua; eta ingurune digitalean eskaintza legala sustatzea ahalbidetuko duten eskubide-urraketei aurre egiteko erremintak sendotzea.

II

Bi zuzentarau onetsi ostean, Europar Batasunak bere estatu kideen Zuzenbide nazionala egokitzen jarraitzen du jabetza intelektualaren esparruan, arlo horrek garrantzia handia baitu barneko merkatuaren garapenean.

Batetik, egile-eskubidearen eta harekin lotutako beste eskubide batzuen babes-epeari buruzko 2006/116/EE Zuzentaraua aldatzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011ko irailaren 27ko 2011/77/EB Zuzentaraua dugu; haren bitartez, fonogramen ustiapenarekin lotutako epe jakin batzuk zabaltzen dira eta hainbat neurri osagarri onartzen dira artista interpretatzaileak eta exekutatzaileak areagotze horretaz

balia daitezen, eta bide batez, gizarteak horiek egiten duten ekarpen sortzaileari ematen dion garrantzia aitortu dadin.

Bestetik, obra zurtzen erabilera baimendu batzuei buruzko 2012ko urriaren 25eko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012/28/EB Zuzentaraua dugu; haren helburua legegintza-esparru bat finkatzea da, Europar Batasuneko irrati-erakunde publikoek eta erakunde kulturalek obra horiek erabiltzean segurtasun juridikoa mantendu dezatela bermatzeko, hain zuzen. Beren helburuak betez eta interes publikoaren alde, erakunde horien ekarpena funtsezkoa da Europako ondare kulturala kontserbatu eta hedatzeko orduan. Bere bildumak edo artxiboak digitalizatu eta horiek publikoaren eskura jartzen dituenean, informazio-gizarteak errazago helarazten dizkie obra horiek herritarrei, betiere horien titularrek dituzten jabetza intelektualeko eskubideei kalterik egin gabe.

Batzuetan ezin dira identifikatu jabetza intelektualeko eskubideek babestutako obren titularrak, eta identifikatuta ere, ezin dira lokalizatu bilaketa arduratsu bat egin ostean. Horrelakoetan, obra horiek zurtz gisa hartzen dira. Obra baten jabetza intelektualeko eskubideen titularrak lokalizatu ez arren, horiek herritarren eskura egon behar dute. Horregatik, erakunde kulturalek horiek digitalizatu eta herritarren eskura jarri behar dituzte, erakunde pribatuekin hitzarmenak egin behar badira eta diru-sarrera jakin batzuk jasotzen badira ere, horiek erabilera horretatik eratorritako kostuak estaltzera mugatu arren. Nolanahi ere, legezko titularrak obra zurtzaren baldintzari amaiera eman eta bidezko konpentsazio bat jaso ahal izango du. Horretarako, eragin ahal izan den kaltea hartu beharko da kontuan, baita obraren erabilera justifikatuko duen kultura eskuratzeko sustapena eta interes publikoa edo haren irabazi-asmorik gabeko izaera ere.

Horrenbestez, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bateginaren aldaketa honen bidez, Espainiako legedira aplikatuko da arestian aipatutako 2011/77/EB eta 2012/28/EB Zuzentarauen edukia.

III

Informazio-gizarteko egile-eskubideen eta horien pareko beste eskubide batzuen alderdi batzuk armonizatzeari buruzko 2001eko maiatzaren 22ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2001/29/EE Zuzentarauko 5.2.b) artikuluaren arabera, Europar Batasuneko estatu kideek erreprodukzio-eskubidea mugatu ahal izango dute (horrenbestez, egile-eskubidearen titularrak edo antzeko eskubidearen titularrak bakarrik baimendu edo debekatu ahal izango du obra kopiatzea) , pertsona fisiko batek erabilera pribaturako egindako edozein euskarritan kopiatzeko kasuetan. Dena den, muga hori ezartzen duten estatu kideen kasuan, erreprodukzio-eskubide horien titularrek bidezko konpentsazio bat jasotzeko modua ezarri behar dute, zuzentarauan jasotzen den moduan.

Espainiak, Europar Batasuneko beste estatu kide askok bezala, ezarrita du dagoeneko kopia pribatuaren muga hori, Jabetza Intelektualari buruzko azaroaren 11ko 22/1987 Legearen 25. artikuluaren bitartez, hain zuzen.

Defizit publikoa zuzentzeko aurrekontu, tributu eta finantza arloko premiazko neurriei buruzko abenduaren 30eko 20/2011 Errege Lege Dekretuaren hamargarren xedapen gehigarriak ez du jabetza intelektualeko eskubideen muga hori ezabatzen.

Errege Lege Dekretu horren helburua konpentsazio horren finantziazio-mekanismoa aldatzea da. Horrela, konpentsazio hori ez da jabetza intelektualeko eskubideen kudeaketa-erakundeek erreprodukziorako ekipo, gailu eta euskarrien merkatuko bitartekarietatik jasotzen duten diru-bilketaren menpekoa izango, eta Estatuko Aurrekontu Orokorren kargura finantzatuko da, zuzenean.

Estatuaren Aurrekontu Orokorren konturako konpentsazio hori finantzatzeko orduan, guztiz errespetatuko da haren zenbatekoaren eta mugaren babespean egindako kopia pribatuek, hau da, obra babestuek, eragindako kaltearen arteko bidezko orekaren printzipioa. Lotura hori behar bezala aurreikusten da, legean argi eta garbi zehazten baitira erabilera pribaturako erreprodukzio gisa hartzen ez diren kopiak eta gutxieneko kaltea sortzen duten egoera zehatzak. Gainera, lotura hori agerian utziko da, erregelamendu bidez, bidezko konpentsazioaren kuantifikazioeta likidazio-prozeduran

kontuan izan beharreko irizpideak garatzen direnean, betiere aurrerago adieraziko den zenbatekoaren urteko esleipena egiteko.

Estatuaren Aurrekontu Orokorren konturako finantziazio horren jatorriari dagokionez, aurrekontuen lege orokorrari buruzko azaroaren 26ko 47/2003 Legean argi eta garbi adierazten da legea betebeharren iturria dela Estatuko Ogasun Publikoarentzat, eta horiek behar bezala eskatu ahal izango dira aurrekontuak gauzatzen direnean. Gainera, Espainiako Konstituzioaren 31.2 artikuluaren arabera, gastu publikoen bidez baliabide publikoen bidezko esleipena egiten da.

2012ko urtarrilaren 1etik aurrera, kopia pribatuak egiteagatik jasotako konpentsazioa Estatuaren Aurrekontu Orokorren kargura ordaintzen da, eta beraz, beharrezkoa eta premiazkoa da legezko doikuntza batzuk egitea.

Baldintza horiek aintzat hartuta, berriz idatzi da Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bategineko 31. artikuluko 2. paragrafoa. Horrenbestez, hura murriztu egin da, bi arrazoi hauek direla eta: batetik, lanbideeta enpresa-erabilerarako erreprodukzioak kanpo geratu direlako –Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren jurisprudentzia berriari jarraiki–; eta bestetik, erabiltzailearenak ez diren eta euskarri fisikoetan oinarrituta dauden erreprodukzioak baztertu direlako, baita merkataritzako salerosketa bidez eta komunikazio publiko bidez bereganatu ez direnak ere, komunikazio publikoko ekitaldi legitimo baten bidez, irudiaren, soinuaren edo bien hedapen bidez bereganatu diren obren erreprodukzio indibidualak salbu. Kopia pribatuko mugaren babespean egoteari uzten diotenez, erreprodukzio horiek legez kontrako bihurtuko dira dagokion baimena ez dutenean, eta beraz, bidezko konpentsazioaren xede izateari utziko diote. Dena den, 31. artikuluko 3. paragrafo berri batean kopia pribatuko muga horretatik kanpo geratu diren kasuak zehazten dira. Horrela, datu-base elektronikoez eta ordenagailu-programez gain, legez kanpo geratuko dira, halaber, kontratu bidez xedatutakoaren arabera publikoaren eskura jarri diren obra guztiak, horrela, pertsona guztiek bereganatu baititzakete horiek, nahi duten lekutik eta momentuan.

Bestalde, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bategineko 25. artikulua aldatu da, 31.2 artikuluan adierazten den bidezko konpentsazioa urtero eta Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko Legearen kargura egingo dela aitortzeko. Agindu horretan erregelamendu bidez zehaztutakoa jasoko da, konpentsazio horren zenbatekoa eta ordaintzeko prozedura zehazteko prozedurari dagokionez. Aurrekoari kalterik egin gabe, legez zenbait zuzentarau aurreikusi behar dira konpentsazio horren zenbatekoa zehaztu ahal izateko. Horien xedea izango da kopia pribatu gisa hartuko diren erreprodukzioak zehaztea, gutxieneko kalteak eragiten dituzten egoerak zehaztea edo kaltearen modulazioa egitea, betiere erreprodukzio-eskubidearen titularrak neurri teknologiko eraginkorrak hartzen dituen edo ez kontuan hartuta. Horiek guztiek erkidegoko jurisprudentzia berrienarekin bat etorri beharko dute. Ordainketa jabetza intelektualeko eskubideen kudeaketaz arduratzen diren erakundeen bitartez egitea aurreikusten da, horrela, konpentsazioaren ondorengo ordainketa ahalbidetu dadin eta hura eraginkorragoa izan dadin, bikaintasunezko eta nahitaezko kudeaketa-eskubide kolektibo bat delako, hain zuzen.

Azkenik, hezkuntza-xedeetarako edo ikerketa zientifikorako ilustrazio eta erreseina eta aipuari buruzko salbuespena aldatu behar da, inprimatuta dauden obrei dagokienez batez ere. Horrela, edukiak txertatzeko zerbitzu elektronikoek egindako erreseinei aplikagarria zaien erregimena eguneratu da ingurune digitalerako. Halere, behar bezala zehaztu da, hirugarrenek aldizkako argitalpenetan edo aldizka eguneratzen diren webguneetan publikoaren eskura jarritako irudiek, obra fotografikoek edo argazkiek dagokion baimena izan beharko dutela. Bestalde, irakaskuntzari buruzko gaur egungo aipamenaren eta ilustrazioaren inguruko araudia ez da ia ezer aldatu obra-zati txikiei dagokienez; salbuespen gisa, testuliburuak, unibertsitateko gidaliburuak eta antzeko argitalpenak ditugu, baita izaera plastikoa edo fotografiko figuratiboa duten obra isolatuak ere. Salbuespen horren aplikazio-eremuan aldaketa bat gauzatu da, besterik gabe. Izan ere, hemendik aurrera hura ez da geletara mugatuko, eta horrela, beste irakaskuntza-

mota batzuk barne hartuko dira, irakaskuntza ez presentziala eta lineako irakaskuntza, adibidez.

Nolanahi ere, inprimatuta dauden edo inprimatu egin daitezkeen obren edo argitalpenen kasuan, salbuespen hori areagotu egingo da unibertsitateen eta ikerketazentroen esparruan, zentro erabiltzaileak dituen eskubideei dagozkien edukien inguruko egintzen edo baimenik izan ezean, betiere Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2001eko maiatzaren 22ko 2001/29/EE Zuzentarauaren 5.3.a) eta 4. artikuluetako edukiarekin bat etorriz. Dena den, salbuespenaz egiten den erabilera onuradun horretan ere beharrezko ordainketa egin beharko da.

Gaur egungo 32.2 artikuluan jasotakoa oso urrun dago zuzentarau horrek salbuespen edo muga horri ematen dion gehienezko irismenetik; hori behar bezala ondorioztatzen da haren artikuluetan eta xedapenetan. Horregatik, uztailaren 7ko 23/2006 Legea onetsi aurretiko Estatu Kontseiluaren txostenean argi eta garbi gogorarazten zitzaion Espainiako legegileari Espainian muga edo salbuespen horri emandako irismena ez zela beharbada nahikoa izango hezkuntza-ingurunearen eguneroko premiei aurre egiteko, 2001/29/EE Zuzentarauak baimentzen duena baino askoz beherago baitzegoen.

IV

Jabetza intelektualeko eskubideak kudeatzeaz arduratzen diren erakundeak funtsezkoak dira egile-eskubideak babesteko, eta oro har, eraginkorrak izaten dira beren helburuak betetzeko orduan. Helburu horien artean, ustiapen-eskubideen edo ondareizaerako eskubideen kudeaketa dugu, jabetza intelektualeko eskubideen titularren interesa bermatze aldera eta, oro har, jabetza intelektuala babesteko interes orokorrak defendatze aldera. Izan ere, eta arestian adierazi den moduan, kopia pribatuaren muga Estatuaren Aurrekontu Orokorren kontura ordaindu beharko da aurrerantzean, kudeaketaerakunde horien bitartez egiten jarraitu arren.

Halere, eta bereganatutako esperientziari esker, hainbat arazo identifikatu ahal izan dira ereduaren funtzionamenduan, eta gainera, nabarmen hobetu daitezkeen alderdiak geratu dira agerian, sistemaren eraginkortasunari eta gardentasunari dagokienez batik bat. Zentzu horretan, premiazko interpretazioak eragin duen eta Diputatuen Kongresuak 2011ko uztailaren 19an onartu zuen Mozioak –Jabetza Intelektualari buruzko Legean aitortzen diren eskubideak kudeatzen dituzten erakundeetan legezkotasuna betetzen dela bermatzeko neurriei buruzkoa– kontrolerako neurriak hartzeko premia jasotzen du, horrela, egileen nahiz jabetza intelektualeko eskubideak dituzten beste titular batzuen eskubide guztiak kudeatzen direla bermatzeko.

Horren ondorioz, hutsune nagusiei aurre egiteko neurri batzuk aurreratu beharko lirateke, sistema osoaren berrikuspen sakona hurrengo lege baterako utziz. Zentzu horretan, hiru neurri-mota azpimarra ditzakegu. Lehenik eta behin, kudeaketa-erakundeek Administrazio Publikoekin eta beren bazkideekin dituzten betebeharren katalogoa jasotzen da modu xehatuan eta sistematikoan, urteko kontuak ematearekin lotuta daudenak bereziki. Bigarrenik, eta aurrekoaren ondorioz, arau-hauste eta zehapenen koadro bat zehazten da; horrela, kudeaketa-erakundeei administrazio-erantzukizunak eskatu ahal izango zaizkie legezko beren betebeharrak betetzen ez dituztenean, hori ezinbesteko baldintza izango baita hura behar bezala betetzen dela bermatzeko. Hirugarrenik, Estatuaren Administrazio Orokorraren eta autonomia-erkidegoen erantzukizun exekutiborako esparruak mugatzen dira, Konstituzio Auzitegiaren doktrina errespetatuz. Hura azaroaren 13ko 196/1997 Epaian jasotzen zen hasiera batean, eta bertan, Jabetza Intelektualari buruzko azaroaren 11ko 22/1987 Legearen zenbait arautan jasotzen diren eskumenak banatzearen inguruko esparru konstituzionalera egokitu beharra adierazten da; Konstituzio Auzitegiaren ekainaren 28ko 31/2010 Epaian ere jasotzen da hori.

Zentzu horretan, eta kudeaketa-erakundeen betebehar berriak sendotzeko helburuarekin, Jabetza Intelektualaren Batzordeko Lehen Atala arautzen duen artikulua

aldatzea erabaki da, hark dituen eskumenak areagotzeko helburuarekin. Eskumen horien artean, tarifak zehazteari eta kontrola gauzatzeari dagozkion funtzioak gehituko dira, horrela, horiek ezarritako tarifa orokorrak bidezkoak eta ez diskriminatzaileak izan daitezen.

V

Jabetza intelektualeko eskubideak babesten dituzten legezko mekanismoen eraginkortasuna hobetzea da hurrengo neurrien helburua, horiek ingurune digitalean jasan ditzaketen kalteen aurrean. Horrek nabarmen lagunduko du ingurune horretako edukien eskaintza legalaren ikusgarritasuna hobetzen eta Interneteko negozio-eredu berriak sustatzen.

Arestian adierazi den moduan, teknologia berrien ezarpen orokorrak eta intentsiboak asko areagotu ditu jabetza intelektualeko eskubideak urratzen dituzten arriskuak, eta horrenbestez, industria kulturalek eta sortzaileek eraldaketa sakona gauzatu behar izan dute, legegileak indarrean den lege-esparrua premia berrietara egokitzeko egin behar izan duen etengabeko ahalegina ahaztu gabe.

Lehenik eta behin, jurisdikzio-bide zibila egokitu behar da hark interes kontrajarriekin lotutako arazoak ebazteko orduan duen eginkizuna manten dezan. Horretarako, hobekuntzak txertatuko dira, lineako ingurune digitalean, jabetza intelektualeko eskubideak babesteko beharrezkoak izan daitezkeen aldez aurretiko informazio-neurri zehatzetan.

Bigarrenik, irizpide garbi batzuk ezarri dira Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bateginean, jabetza intelektualeko eskubide bat betetzen ez duen hirugarren baten erantzukizunari dagokionez. Mota horretako egoerak oso arruntak dira ingurune digitalean, subjektu jakin batzuen jarrera urratzaileak erraztu eta areagotu egiten baitira, askotan, hirugarrenek esku hartzen dutenean; izan ere, horien jarduna bitartekotza hutsetik edo lankidetza teknikotik harantzago joaten da batzuetan. Horrelakoetan, horiek legez kontrako negozio-eredu bihurtzen dira, eta hirugarrenen jarduera urratzaileetan oinarritzen dira; gainera, horien jarduna areagotzen dute, askotan horiekin batera jarduten baitute, edo horien jarduna kontrolatzeko gaitasuna baitute. Horregatik, oinarrizko lege-elementu batzuk ezarri behar dira jarrera horien zilegitasuna epaitzeko. Zentzu horretan, honako hauek izango dira arau-haustearen erantzuleak: jarrera arau-hauslea nahita eragiten duena; harekin jarduten duena, hark jarrera arau-hauslea ezagutzen duenean edo hura ezagutzeko aztarnak izan ditzakeenean; eta, jarrera arau-hauslearen emaitzetan interes ekonomiko zuzena izanik, arau-hauslearen jarrera kontrolatzeko gaitasuna duena. Nolanahi ere, aurreko horrek ez du inolako eraginik izango informazio-gizarteko zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 14. artikulutik 17. artikulura zehazten diren erantzukizun-muga espezifikoetan, lege horretan zehazten diren horien aplikaziorako baldintza legalak betetzen diren heinean.

Jabetza intelektualeko eskubideetan egiten diren urraketen jarraipena egiteko mekanismo jurisdikzional eraginkor bat bermatu ostean, hurrengo neurria Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bategineko 158.4 artikuluan arautzen den jabetza intelektualeko eskubideak zaintzeko prozedura berrikusteari buruzkoa da, horrela, Jabetza Intelektualaren Batzordeak dituen gaitasunak eta baliabideak pilatu, eta jabetza intelektualeko eskubideak urratzen dituztenen jarraipena egin dadin. Horretarako, Jabetza Intelektualaren Batzordeko Bigarren Atalari erreakzio-mekanismo eraginkorragoak helarazi zaizkio informazio-gizarteko zerbitzuak eskaintzen dituztenen arau-hausteei aurre egiteko, egiten zaizkien erretiratzeko errekerimenduak borondatez betetzen ez dituztenean. Hori lortzeko, publizitatea eta ordainketa elektronikoak egiteko bitartekoen lankidetza eska daiteke, eta horrez gain, blokeo teknikoa gauzatu daiteke; edonola ere, hori modu egokian arrazoitu beharko da, arau-haustearen proportzionaltasuna kontuan hartuta eta eskura dauden gainerako neurriek izan dezaketen eraginkortasuna ahaztu gabe. Era berean, erretiratzeko errekerimendua behin eta berriz betetzen ez bada, jabetza intelektualaren eskubideak urratzen dituzten zerbitzu-emaileek administrazioaren aldeko zigorra jasoko dute.

Bestalde, jabetza intelektualeko eskubideak urratzen dituzten zerbitzu-emaileak agindu honen aplikazio-eremuaren barnean sartuko dira, aurreko lerrokadan adierazitako moduan, eta baimenik gabe eskaini diren obren eta prestazioen deskribapena edo kokapena eskainiko da; horretarako, ekintza aktiboa gauzatuko da, ez neutrala. Ekintza horiek ez dira bitartekotza teknikora mugatuko, jarduera hori ustiapen gisa hartuko baita, jabetza intelektualari buruzko araudian zehazten den ustiapenerako eskubide esklusiboaren kontzeptu orokorrarekin bat etorriz. Dena den, aurreko horrek ez die eragingo bitartekaritza tekniko hutseko jarduerak garatzen dituzten zerbitzu-emaileei – edukien bilaketa-motorreko jarduera neutrala gauzatzen dutenei, adibidez–, ezta legez kontra eskainitako eduki babestuen kokapena modu aktiboan eta ez neutralean eskaintzeko xedea ez dutenei, edo hirugarrenen eduki horietara loturak noizbehinka eskaini izan dituztenei ere.

Era berean, hobekuntza teknikoak egin dira zaintza-prozedura horrek sektore publikoa arrazionalizatzeko legedia berriaren eta administrazioaren aldaketarako beste neurri batzuen onurak jaso ditzan.

Alderdi horri dagokionez, lege honetan jasotzen diren neurriak Europako Batzordeari jakinarazi zaizkio, arauen, erregelamendu teknikoen eta informazio-gizarteko zerbitzuekin loturiko erregelamenduen inguruko informazioa bidaltzeko modua arautzen duen uztailaren 31ko 1337/1999 Errege Dekretuak xedatutakoarekin bat. Errege Dekretu horren bidez, Parlamentuaren eta Kontseiluaren 98/34/EE Zuzentaraua –98/48/EE Zuzentarauak aldatua– arauen eta erregelamendu teknikoen eta informazio-gizarteko zerbitzuekin loturiko erregelamenduen inguruko informazioa bidaltzeko prozedura zehazten duena ekarri da gure ordenamendura.

Berritasun horiek modu eraginkorrean ezarri ahal izateko, aldaketa puntual bat egin behar da Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legean eta Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bateginean.

Lege hau Espainiako Konstituzioaren 149.1.6, 149.1.8 eta 149.1.9 artikuluetan xedatutakoaren arabera onartu da; artikulu horietan, legeria prozesalaren, legeria zibilaren eta jabetza intelektualari buruzko legeriaren gaineko eskumena ematen zaio Estatuari, hurrenez hurren.

Lege-aurreproiektua izapidetzeko orduan lineako informazio publikorako izapideak egin dira eta autonomia-erkidegoei entzun zaie. Gainera, txostenak eskatu zaizkie Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioari, Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioari, Industria, Energia eta Turismo Ministerioari, eta Justizia Ministerioari. Horiez gain, nahitaezko txostenak eskatu zaizkie Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari, Kontseilu Fiskalari, Datuak Babesteko Espainiako Agentziari, Lehiaren Batzorde Nazionalari, eta Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Kontseiluari, baita Estatu Kontseiluaren nahitaezko irizpena ere.

Lehen artikulua. Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bateginaren aldaketa.

Apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bategina aldatu da, jarraian adierazten diren terminoetan.

Bat. 19. artikuluaren 4. paragrafoa aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

«4. Mailegua: obra originalak eta kopiak inoren eskura jartzea denbora mugatuz erabil ditzan, eta trukean, zeharkako edo zuzeneko onura ekonomiko edo komertzialik jaso gabe, betiere obra horiek publikoari irekita dauden establezimenduetan mailegatzen badira.

Zuzeneko edo zeharkako onura ekonomikorik edo merkataritza onurarik ez dagoela ulertuko da, obra horiek publikoari irekita dauden establezimenduen bitartez mailegatzen direnean, eta horren truke, zenbateko jakin bat ordaintzen denean funtzionamendu-gastuak estaltzeko baino ez direnak. Kopuru horretan ezingo da txertatu, ez guztiz ez zati batean, jabetza intelektualeko eskubideen

titularrei ordaindu beharreko ordainsari-eskubidearen zenbatekoa, 37.2 artikuluan jasotzen den moduan.

Maileguaren kontzeptutik kanpo geratuko dira 3. paragrafoko bigarren lerrokadan aipatzen diren eragiketak eta publikoari irekita dauden establezimenduen artean egiten diren eragiketak.»

Bi. 25. artikulua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

«25. artikulua. Kopia pribatuari dagokion bidezko konpentsazioa.

1.Liburu forman edo erregelamenduz liburuekin parekatzen diren argitalpenetan hedatutako obrak, eta oro har, fonogramak, bideogramak nahiz tresna edo lanabes tekniko ez-tipografikoen bidez egindako bestelako soinuzko, ikusizko zein ikus-entzunezko euskarri batzuk erabilera pribatu hutserako eta lanbideedo enpresa-xederik eta zeharkako nahiz zuzeneko merkataritza-xederik gabe erreproduzitzeak, 31. artikuluko 2. eta 3. paragrafoetan jasotzen denari jarraiki, konpentsazio bat sortuko du, bidezkoa eta bakarra izango dena aipatutako hiru erreprodukzio-mota horietako bakoitzerako.

Estatuaren Aurrekontu Orokorren kargura egingo den konpentsazio horren xedea izango da kopia pribatuaren legezko muga dela eta jasoko ez diren jabetza intelektualeko eskubideak konpentsatzea.

2.Aurreko paragrafoan adierazitako obren egileak izango dira konpentsazio horren onuradunak, obra horiek paragrafo horretan adierazi den moduren batean publikoki ustiatu direnean, eta dagozkion ekoizpen-kasuetan eta -modalitateetan, horien egileekin, fonograma eta bideogramen ekoizleekin eta artista interpretatzaileekin edo exekutatzaileekin ustiatu direnean, horien jarduketak fonograma eta bideograma horietan agertzen badira. Eskubide hori ukaezina izango da egileentzat eta artista interpretatzaile nahiz exekutatzaileentzat.

3.Konpentsazio horren zenbatekoa kalkulatzeko orduan, 2. paragrafoan adierazitako onuradunei eragindako kaltearen irizpidea hartuko da oinarritzat, 31. artikuluko 2. eta 3. paragrafoetan aurreikusitako terminoetan jasotzen den kopia pribatuaren mugaren ezarpena dela-eta; gainera, urteko diru-izendapen bat izango du Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean. Horrez gain, konpentsazioa ordaintzeko prozedura hartuko da kontuan, eta beraz, konpentsazioari dagokion zenbatekoa erregelamenduan jasotzen denaren arabera ezarriko da.

4.Bidezko konpentsazioaren zenbatekoa zehazteko orduan, honako hauek ez dira erabilera pribaturako erreprodukzio gisa hartuko:

a) Pertsona juridikoek bereganatutako erreprodukzio digitalerako ekipoen, gailuen eta euskarrien bitartez egin diren kopiak, horiek erabiltzaile pribatuen eskura jarri ez direnean –egitatez nahiz zuzenbidez– eta kopia pribatuak egiteko ez den beste erabilera batzuetara xedaturik daudenean.

b) Beren jardueraren esparruan, obra eta prestazio babestuak erreproduzitzeko beharrezko baimena dutenek egin dituzten kopiak, betiere baimen horretan jasotzen diren terminoetan.

5.Erreprodukzio-eskubidearen titularrari eragindako kaltea oso txikia denean ez da konpentsaziorik ordaindu beharrik izango; egoera horiek erregelamendu bidez zehaztuko dira. Edonola ere, pertsona fisiko batek erreprodukzioa norberarentzako eta aldi baterako bakarrik erabiltzen duenean ez da konpentsaziorik ordaindu beharrik izango, obra horiek irudia, soinua edo biak hedatzeko legezko egintza bidez eskuratu direnean, hura momentu egokiago batean ikusi edo entzun ahal izan dadin.

6.Bidezko konpentsazioaren zenbatekoa zehazteko orduan, eta erregelamenduan zehaztutako terminoen arabera, erreprodukzio-eskubidearen titularrek neurri teknologiko eraginkorrak aplikatu edo ez hartu ahal izango da kontuan, horrela, kopia pribatuak egitea saihestu edo mugatu dadin.»

Hiru. Bigarren lerrokada erantsi da 28. artikuluko 1. paragrafoan. Honela egongo da idatzita:

«Hitzak dituzten musika-konposizioen kasuan, hitzak idatzi dituen pertsonaren eta musika-konposizioa egin duen pertsonaren bizi osoan zehar iraungo dute ustiapen-eskubideek; gainera, bizirik egon den bi horietako azkenaren heriotzatik edo heriotza-deklaraziotik hirurogeita hamar urte igaro arte iraungo dute, betiere haren ekarpenak musika-konposizio letradun horretarako egin badira.»

Lau. 31. artikuluko 2. paragrafoa aldatu da, eta 3. paragrafo berri bat erantsi da. Honela geratu da idatzita:

«2. Aurretiaz adierazitako 25. artikuluan aurreikusitako bidezko konpentsazioari kalterik egin gabe, dagoeneko hedatuta dauden obren erreprodukziorako –edozein euskarritan eta hirugarrenen laguntzarik gabe– ez da egilearen baimenik behar izango, betiere kopia pribatuaren legezko muga osatzen duten honako egoera hauek aldi berean gertatzen direnean:

a) Pertsona fisiko batek haren erabilera pribatua egiten duenean, eta hark lanbideedo enpresa-xederik eta zuzeneko nahiz zeharkako merkataritza-xederik ez duenean.

b) Erreprodukzio hori egiteko, legezko iturrietatik bereganatutako obrak erabiltzen direnean. Ondorio horietarako, hedatutako obra bidezko moduan eta legezko iturri batetik bereganatu dela ulertuko da honako kasu hauetan:

1.a Erreprodukzioa egiteko, obraren erreprodukzio bat jasotzen duen euskarri bat erabiltzen denean, zuzenean nahiz zeharka. Gainera, titularrak behar bezala baimendu behar du hori, eta obra merkataritza-salerosketa bidez merkaturatuta eta bereganatuta egongo da.

2.a Obren erreprodukzio indibiduala egiten denean eta horiek komunikazio publiko bidezko legezko egintza bidez bereganatu direnean, irudiaren, soinaren edo bien hedapen bidez, eta erreprodukzio hori baimendu gabeko espazio publiko edo establezimenduetan jarri ostean bereganatu ez bada.

c) Kopia erabilera kolektibo baten edo irabazizko jarduera baten bidez bereganatu ez bada, ezta prezio bidezko hedapen bidez ere.

3. Aurreko paragrafoan xedatutakoa ez zaie honako hauei aplikatuko:

a) Publikoaren eskura 20.2.i) artikuluaren arabera jarri diren obren erreprodukzioak. Horrela, edozein pertsonak bereganatu ahal izango ditu, aukeratzen duen lekutik eta momentuan. Gainera, obra erreproduzitu egin ahal izango da, betiere kontratuan hitzartutakoa aintzat hartuta, eta hala badagokio, prezioa ordaindu ostean.

b) Datu-base elektronikoak.

c) Ordenagailu-programak, 99. artikuluko a) idatz-zatiaren arabera.»

Bost. 32. artikuluko titulua eta haren 2. paragrafoa aldatu dira. Gainera, 3, 4 eta 5. paragrafo berriak txertatu dira, eta honela geratu dira idatzita:

«32. artikulua. Aipuak eta erreseinak eta ilustrazioa, hezkuntza edo ikerketa zientifikorako helburuak dituztenean.

2.Zerbitzu-emaileek edukien zati ez esanguratsuen edukiak txertatzeko zerbitzu elektronikoak jarri ahal izango dituzte publikoaren eskura, aldizkako argitalpenetan edo etengabe eguneratzen diren webguneetan hedatzen direnak eta informazio eman, iritzi publikoa sortu edo aisialdi-xedea dutenak; horretarako ez dute inolako baimenik behar izango. Halere, editoreak, edo hala badagokio, beste titular batzuek bidezko konpentsazio bat jasotzeko eskubidea izango dute. Eskubide

hori ukaezina izango da eta jabetza intelektualeko eskubideak kudeatzen dituzten erakundeen bitartez izango da eraginkorra. Edonola ere, hirugarrenek aldizkako argitalpenetan edo etengabe eguneratzen diren webguneetan hedatutako irudiak, obra fotografikoak edo argazkiak publikoaren eskura jarri ahal izateko, horien baimena beharko dute nahitaez.

Aurreko lerrokadan zehaztutakoari kalterik egin gabe, aurreko lerrokadan adierazitako edukietan jasotzen diren hitz isolatuen bilaketarako erremintak eskaintzen dituzten zerbitzu-emaileek ez dute baimenik edo bidezko konpentsaziorik beharko, hori merkataritza-xederik gabe egiten bada eta beharrezko alderdiak hertsiki betetzen badira erabiltzaileak bilatzailean aurretiaz kontsultatutako bilaketaemaitzak eskaintzeko, eta betiere, publikoaren eskura jartzen direnean, edukiak jasotzen dituen jatorrizko orriaren esteka gaineratzen bada.

3.Espainiako hezkuntza-sisteman txertatuta dauden zentroetan eskaintzen den hezkuntza arautuko eta partekatuko irakasleek, eta ikerketa arloko erakunde publiko eta unibertsitateetako langileek, ez dute egilearen edo editorearen baimenik beharko obren zati txikiak eta izaera plastiko edo fotografiko figuratiboko obra bakanak erreproduzitu, banatu eta jakinarazteko, betiere merkataritza-xederik gabe erabiltzen badituzte eta honako baldintza hauek guztiak betetzen badituzte:

a) Egintza horiek beren hezkuntza-jarduerak ilustratzeko bakarrik gauzatuko dira, aurrez aurreko irakaskuntzan nahiz urrutiko irakaskuntzan, baita ikerkuntza zientifikorako xedearekin ere, betiere merkataritza-xederik ez duela kontuan hartuta.

b) Lehendik hedatu diren obrak izatea.

c) Obrak ez dira testuliburuak, unibertsitateko eskuliburuak edo antzeko argitalpenak izango, honako kasu hauetan salbu:

1.a Komunikazio publikorako erreprodukzio-egintzak direnean, komunikazio publikorako egintza bera barne, hartzaileek obra edo obra-zatia bereganatzea ahalbidetzen ez duten kasuetan. Kasu horietan, kokapen zehatz bat adierazi beharko da, ikasleek obra babestua legeari jarraiki bereganatu dezaten.

2.a Ikerkuntza-proiektu zehatz bakoitzeko ikerlarien artean kopiak berariaz hedatzeko egintzak, proiekturako beharrezkoa den heinean.

Ondorio horietarako, honako hau ulertuko da testuliburu, unibertsitateko gidaliburu edo antzeko argitalpen gisa: hezkuntza arautuko ikasleek edo irakasleek baliabide edo material gisa erabiliko duten argitalpen oro –inprimatua edo geroago inprimatuko dena–, horrela, irakaskuntzaedo ikaskuntza-prozesua errazteko.

d) Egilearen izena eta iturria txertatzea, ezinezkoa den kasuetan salbu. Ondorio horietarako, obra baten zati txiki gisa ulertuko da obra-multzoaren

garrantzia handiegirik gabeko laburpena edo zatia.

Egileek eta editoreek ez dute ordainik jaso ahal izango egintza horien truke.

4.Era berean, ez dute egilearen edo editorearen baimenik beharko dagoeneko inprimatuta dauden edo inprimatzeko dauden obren edo argitalpenen erreprodukzio partzialerako, banaketarako eta komunikazio publikorako egintzek, honako baldintza hauek betetzen direnean:

a) Egintza horiek hezkuntza eta ikerketa zientifikoko helburuekin gauzatzen direnean.

b) Egintzak liburu baten kapitulu bati, aldizkari bateko artikulu bati edo antzeko argitalpen baten luzera bereko zati bat dagozkionean, edo obra osoaren ehuneko 10i dagokionean; ondorio horietarako, ez da kontuan hartuko kopia hori erreprodukzio-egintza baten edo gehiagoren bitartez gauzatu den.

c) Egintzak unibertsitate edo ikerketa-zentro publikoetako langileek gauzatzen dituztenean, bertako baliabideekin eta erremintekin.

d) Gutxienez, honako baldintza hauetakoren bat gertatzen denean:

1.a Kopia partzialak erreprodukzioa egin den zentroko ikasleen eta irakasle nahiz ikertzaileen artean bakarrik banatzen direnean.

2.a Obraren erreprodukzio partziala egin den zentroko ikasleek eta irakasle nahiz ikertzaileek bakarrik erabil dezaketenean, paragrafo honetan baimentzen diren komunikazio publikorako egintzen bitartez. Horretarako, barneko sareak eta sare itxiak erabiliko dira, onuradun horiek bakarrik erabil ahal izango baitituzte horiek; bestela, irakaskuntza-zentro horrek eskainitako urrutiko hezkuntzaprograma baten esparruan gauzatu ahal izango da.

Jabetza intelektualeko eskubidearen titularrak eta unibertsitate-zentroak edo ikerketa-erakundeak elkarren artean aurretiko akordiorik egin ez badute, eta zentro edo erakunde hori erreproduzitutako, banatutako edo publikoki jakinarazitako obren jabetza intelektualeko eskubideen titularra den kasuetan salbu –b) paragrafoaren arabera–, horien egileek eta argitaratzaileek bidezko ordainketa bat jaso ahal izango dute zentro erabiltzaileen aldetik, eta ordainketa hori kudeaketa-erakundeen bitartez gauzatuko da.

5.Honako hauek ez dira 3. eta 4. paragrafoetan sartuko: musika-partiturak, erabilera bakarreko obrak, eta obra-zatien edo izaera plastiko edo fotografiko figuratiboko obra bakartuen bildumak edo multzoak.»

Sei. 37 bis artikulu berria erantsi da; hauxe dio:

«37 bis artikulua. Obra zurtzak.

1.Obra zurtz gisa hartuko dira identifikatu gabe dauden titularren obrak, edo identifikatuta egonda ere, horiek lokalizatu gabe daudenean, horien aldez aurretiko bilaketa arduratsua egin bada ere.

2.Obra berari dagozkion eskubideen titular bat baino gehiago badaude eta horiek guztiak identifikatu ez badira, edo identifikatuta ere, bilaketa arduratsu bat egin ostean lokalizatu ahal izan ez badira, obra lege honetan jasotakoari jarraiki erabili ahal izango da; halere, identifikatu eta lokalizatu diren titularren eskubideak bete beharko dira, eta hala badagokio, baita dagokion baimena ere.

3.Obra zurtz bat erabili ahal izateko, jabetza intelektualeko eskubideen egile eta titular identifikatuen izenak aipatu beharko dira, 14.2 artikuluan xedatutakoa kontuan hartuta.

4.Publikoari irekita dauden ikastetxeek, museoek, liburutegiek eta hemerotekek, eta irrati-erakunde publikoek, artxibategiek, fonotekek eta filmotekek jarraian adierazten diren obra zurtzak erreproduzitu ahal izango dituzte horiek digitalizatu, publikoaren eskura jarri, indexatu, katalogatu, kontserbatu edo zaharberritu ahal izateko, betiere 20.2.i) artikuluan zehazten den moduan. Dena den, egintza horiek ez dute irabazi-asmorik izango, eta interes publikoari mesede egiteko helburuak lortzea izango dute xede, bilduman jasotzen diren obrak kontserbatu eta zaharberritzeko orduan, eta horiek kulturaeta hezkuntzahelburuekin erabiltzeko orduan batik bat:

a) Obra zinematografikoak edo ikus-entzunezkoak, fonogramak, eta liburu, egunkari, aldizkari edo inprimatutako beste material baten antza izan dezaketen obra argitaratuak, horiek publikoa sar daitekeen ikastetxe, museo, liburutegi eta hemeroteketan, nahiz artxibategi, fonoteka eta filmoteketan daudenean.

b) Irrati-erakunde publikoek 2002ko abenduaren 31 baino lehen (hura barne) ekoitzi dituzten obra zinematografikoak edo ikus-entzunezkoak, eta fonogramak, horiek beren artxibategietan agertzen badira.

Artikulu honetan xedatutakoa aplikatuko da, halaber, paragrafo honetan jasotzen diren obretan txertatzen diren edo horiek osatzen dituzten obra eta prestazio babestuen kasuan.

5.Obra zurtzak nahi adina erabili ahal izango dira horiek lehen aldiz argitaratu ostean edo, argitaratu gabe badaude, Europar Batasuneko estatu kide batean irrati bidez transmititu ostean. Dena den, obra zurtzak erabili aurretik, obra zurtzari dagozkion jabetza intelektualeko eskubideen titularrak bilatu beharko dira kasuan kasuko estatuan. Obra zinematografikoen edo ikus-entzunezkoen kasuan, ekoizleak ohiko bizilekua edo egoitza Europar Batasuneko estatu kide batean duenean, titularrak estatu horretan bilatu beharko dira.

Eskubideen titularrek beren baimena eman ostean, aurreko paragrafoan aipatutako erakundeek obra zurtzak publikoaren eskura jartzen dituztenean horiek irrati bidez hedatu aurretik, horien titularrak artikulu honetan aurreikusten diren erabileren aurka egongo ez liratekeela uste denean bakarrik erabiliko dira obra horiek. Kasu horretan, aurreko lerrokadan adierazten den bilaketa Espainian bertan egin beharko litzateke.

Bilaketa arduratsu hori fede onez egingo da, eta horretarako, erregelamendu bidez zehazten diren informazio-iturriak kontsultatuko dira, gutxienez. Horrez gain, beste herrialde batzuetan dauden iturri gehigarriak kontsultatu beharko dira, horietan eskubideen titularrei buruzko informazioa egon daitekeela uste denean.

6.Laugarren paragrafoan adierazitako erakundeek eskubideen titularren bilaketa-prozesua erregistratu eta honako informazio hau igorriko diote hurrengo paragrafoan adierazten den organo eskudunari:

a) Egin dituzten bilaketa arduratsuen emaitzak, horien eraginez, obra edo fonograma bat zurtz gisa har daitekeela ondorioztatzen denean.

b) Erakundeek egiten duten obra zurtzen erabilera, lege hau betez.

c) Erabiltzen dituzten obrek eta fonogramek duten obra zurtz izaeran gerta daitekeen aldaketa oro, hurrengo paragrafoan jasotzen denari jarraiki.

d) Kasuan kasuko erakundearekin harremanetan jartzeko informazioa.

7.Obra baten jabetza intelektualeko eskubideak dituzten titularrek edozein unetan eskatu ahal izango diote organo eskudunari, erregelamendu bidez, obra zurtzaren izaerari amaiera eman diezaiotela, bere eskubideei dagokienez; horrela, hark bidezko konpentsazio bat jasoko du, artikulu honetan xedatutakoaren araberako erabilera dela eta.»

Zazpi. 110 bis artikulu berria erantsi da; hauxe dio:

«110 bis artikulua. Eskubideak fonogramen ekoizleari lagatzearekin lotutako xedapenak.

1.Fonograma argitaratu denetik berrogeita hamar urte igaro ostean edo, hura argitaratu ez bada, publikoari jakinarazi zaionetik berrogeita hamar urte igaro ostean, aurreikusitako publikoaren premiak asetzeko beharrezko kopia-kopurua salmentan jartzen ez bada, betiere fonogramaren izaerarekin eta xedearekin bat etorriz, edo hura publikoaren eskura jartzen ez bada, 20.2.i) artikuluan zehaztutako moduan, artista interpretatzaileak edo exekutatzaileak kontratua amaitu ahal izango du; kontratu horren bitartez, fonogramen ekoizleari lagatzen dizkio bere interpretazioaren edo exekuzioaren grabazioari dagozkion bere eskubideak.

Aurreko lerrokadan xedatutakoari jarraiki, artista interpretatzaileak edo exekutatzaileak lagatze-kontratuari amaiera eman nahi diola jakinarazten duenetik urtebeteko epea igarotzen bada, lagatze-kontratua ebatzi egin ahal izango da, ekoizleak lerrokada horretan adierazitako bi ustiapen-egintzak gauzatzen ez baditu. Artista interpretatzaileak edo exekutatzaileak ezin izango dio uko egin kontratua ebazteko aukera horri.

Fonograma batek zenbait artista interpretatzaile edo exekutatzaileren interpretazioen edo exekuzioen grabazioak baditu, horiek bakarrik ebatzi ahal izango dute eskubideak lagatzeko kontratua, betiere 111. artikuluari jarraiki. Lagatze-kontratua amaitzeko orduan paragrafo honetan zehaztutakoa kontuan hartzen bada, fonogramaren ekoizleak harekin lotuta zituen eskubide guztiak iraungiko dira.

2.Lagatze-kontratu baten bidez artista interpretatzaileak edo exekutatzaileak ordainketa bakar bat jasotzeko eskubidea bereganatzen duenean, hark urteko ordainketa gehigarri bat jaso ahal izango du amaitutako urte bakoitzeko, betiere fonograma argitaratu den urtetik berrogeita hamar urte igaro badira, edo fonograma argitaratu ez bada, publikoari jakinarazi zaionetik berrogeita hamar urte igaro badira. Urteko ordainketa gehigarri hori lortzeko eskubidea ukaezina izango da artista interpretatzailearen edo exekutatzailearen aldetik, eta horien jabetza intelektualaz arduratzen diren kudeaketa-erakundeen bitartez gauzatuko da. Ordainketa hori fonogramaren ekoizleak egin beharko du, edo hala badagokio, haren berariazko lagapen-hartzaileak.

Zordunak aurreko lerrokadan adierazitako urteko ordainketa gehigarria ordaintzera bideratu beharko duen zenbateko osoa honako hau izango da: ordainketa egin den urtearen aurreko urtean kasuan kasuko fonograma erreproduzitu, zabaldu eta publikoaren eskura jartzeagatik lortutako diru-sarrera gordinen ehuneko 20, betiere 20.2.i) artikuluan zehazten den moduan, fonogramaren bidezko argitalpena egin denetik berrogeita hamar urte igaro badira, edo hura argitaratu ez bada, publikoari jakinarazi zaionetik berrogeita hamar urte igaro badira.

Aurreko lerrokadan adierazten diren diru-sarrerak kalkulatzeko orduan ez dira kontuan hartuko zordunak eskuratutako kantitateak, hau da, kopia pribatua egin eta fonogramak alokatzeagatik bereganatutako bidezko konpentsazioaren kontzeptuan bereganatu dituenak.

Paragrafo honetan aipatzen diren urteko ordainketa gehigarriaren zordunek nahitaez helarazi beharko diote kasuan kasuko kudeaketa-erakundeari, zenbateko hori ordaintzen dela bermatzeko beharrezkoa izan daitekeen informazio guztia, betiere aldez aurretiko eskaera egin ostean.

3.Artista interpretatzaile edo exekutatzaile batek aldizkako ordainketak jasotzeko eskubidea duenean, artista interpretatzaileari edo exekutatzaileari ordaindutako zenbatekoei ez zaizkie kenduko aurretiaz egindako ordainketak edo kontratuz ezarritako kenkariak, fonogramaren bidezko argitalpena egin denetik berrogeita hamar urte bete direnean, edo hura argitaratu ez bada, publikoari jakinarazi zaionetik berrogeita hamar urte igaro direnean.»

Zortzi. 112. artikuluaren 2. lerrokada aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

«Hala ere, denbora-tarte horretan, interpretazioaren edo exekuzioaren grabazio bat zilegi den moduan jakinarazten bada edo argitaratzen bada fonograma ez den beste bitartekoren bat erabiliz, aipatutako eskubide horiek iraungi egingo dira berrogeita hamar urtera, publikoari jakinarazten zaion edo lehen aldiz argitaratzen den egunaren hurrengo urteko urtarrilaren 1etik aurrera kontatzen hasita. Interpretazioaren edo exekuzioaren grabazioa fonograma baten bidez jakinarazten bada edo argitaratzen bada, aipatutako eskubide horiek grabazioa jakinarazi edo argitaratu denetik hirurogeita hamar urtetara amaituko dira, publikoari jakinarazten zaion edo argitaratu den dataren hurrengo urteko urtarrilaren 1etik aurrera kontatzen hasita, hura lehenago gertatu bada.»

Bederatzi. 119. artikuluaren lehenengo lerrokada aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

«Fonograma-ekoizleen eskubideak grabazioa egin eta berrogeita hamar urtera amaituko dira. Hala ere, denbora-tarte horretan fonograma zilegi den moduan

argitaratzen bada, zilegizko lehen argitalpena egin den egunetik hirurogeita hamar urtera amaituko dira eskubideak. Denboraldi horretan zilegizko argitalpenik egiten ez bada, baina fonograma zilegi den moduan komunikatzen bazaio publikoari, zilegizko lehen komunikazio publikoa egin den egunetik hirurogeita hamar urtera amaituko dira eskubideak.»

Hamar. 138. artikulua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

«138. artikulua. Premiazko izaera duten kautelazko neurriak eta ekintzak.

Egokitu dakizkiokeen beste ekintza batzuei kalterik egin gabe, lege honetan aitortutako eskubideen titularrak arau-hauslearen jarduera laga dadila eskatu ahal izango du. Horrez gain, eragindako kalte materialak eta moralak ordain daitezela eskatu ahal izango du, 139. eta 140. artikuluetan aurreikusten diren terminoetan. Era berean, ebazpen judiziala edo arbitrala zati batean nahiz osorik hedabideetan argitaratu edo hedatu dadila eskatu ahal izango du, arau-hauslearen kontura.

Arau-haustearen erantzuletzat hartuko dira, halaber, honako hauek: jarrera arau-hauslea nahita eragiten duen pertsona; harekin jarduten duena, jarrera arauhauslea ezagutzen duenean edo hura ezagutzeko moduko aztarnak izan ditzakeenean; eta, jarrera arau-hauslearen emaitzetan interes ekonomiko zuzena izanik, arau-hauslearen jarrera kontrolatzeko moduko gaitasuna duen pertsona. Nolanahi ere, informazio-gizarteko zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 14. artikulutik 17. artikulura zehaztutako erantzukizun-muga espezifikoak bete beharko dira, lege horretan zehazten diren horien aplikaziorako baldintza legalak betetzen diren heinean.

Era berean, 141. artikuluan arautzen diren premiazko izaera duten kautelazko neurriak har daitezela eskatu ahal izango du aurretiaz.

139.1.h) artikuluan aurreikusitako lagapen-neurriak nahiz 141.6 artikuluan aurreikusitako kautelazko neurriak eskatu ahal izango dira, horiek egokitzat jotzen direnean, hirugarren batek lege honetan aitortutako jabetza intelektualeko eskubideak urratzeko bitartekari izan dituenei aplikatzeko, baita bitarteko horien egintzek lege-haustea eragiten ez badute ere, eta betiere informazio-gizarteko zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean xedatzen den moduan. Neurri horiek objektiboak, egokiak eta ez diskriminatzaileak izango dira.»

Hamaika. 151. artikuluko 5. paragrafoa aldatu da, eta 13. eta 14. paragrafo berriak erantsi dira. Honela geratu d ira idatzita:

«5. Bazkideen eskubideak, eta bereziki, boto-erregimena; azken hori ezartzeko orduan, boto plurala mugatuko duten haztapen-irizpideak hartuko dira kontuan, betiere bazkide guztien ordezkapen orekatua bermatuz. Haztapen-irizpide horiek zehazteko, bazkideak kudeaketa-erakundean daraman denbora bakarrik hartuko da kontuan, baldintza horren arabera jaso dituen zenbatekoak edo biak aintzat hartuta. Bazkideak kanporatzeko isunei dagokienez, boto-erregimena berdintasunean oinarrituko da.»

«13. Bere bilduma erabiltzen dutenen eraginik gabeko kudeaketa bermatzeko eta bere obra nahiz prestazio babestuen lehentasunezko erabilera bidegabea saihesteko xedapen egokiak.»

«14. Bazkideek planteatzen dituzten erreklamazioak eta kexak tratatu eta ebazteko prozedura, bazkide-izaera bereganatu eta galtzeari, kudeaketakontratuari buruzko alderdiei, eta eskubideak bereganatu eta banatzeari dagokionez, batez ere.»

Hamabi. 153. artikuluaren 1. paragrafoa aldatu da, eta honela gelditu da idatzita. Gainera, artikulu horretako 2. paragrafoa ezabatu da:

«Titularrek dagokion kudeaketa-erakundeari eskatuko diote eskubideen kudeaketa, eta horretarako, dagozkion kontratuak egingo dira. Kontratu horiek hiru urteko iraupena izango dute gehienez ere, eta urtez urte berritu ahal izango dira. Gainera, horietan ezin izango da nahitaezkotzat jo ustiapen-mota guztien nahiz obra osoaren edo etorkizuneko ekoizpenaren kudeaketa. Edonola ere, lege honetan jasotzen diren eskubideak bete beharko dira, eta horiek kudeaketaerakundeen bitartez bakarrik kudeatu ahal izango dira.»

Hamahiru. 154. artikulua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

«154. artikulua. Eskubideen banaketa, ordainketa eta preskripzioa.

1.Bereganatutako eskubideak modu zuzenean banatuko dira erabilitako prestazioen edo obren titularren artean, betiere estatutuetan zehazten den eta bidegabekeriak saihesten dituen sistema bati jarraiki. Eskubideak arreta handiz banatu eta ordainduko dira.

2.Kudeaketa-erakundeak bereganatutako eskubideen banaketan, titularren partaidetza horiei dagozkien obren edo prestazioen erabileraren araberakoa izango da. Kudeaketa-erakundeek metodo eta baliabide egokiak zehaztuko dituzte erabiltzaileek beren jardueran egiten duten obren eta prestazioen erabilerari buruzko informazio xehatua lortzeko, eta beraz, horiek informazio hori helarazi behar dute, nahitaez, kudeaketa-erakundeekin adostutako formatu batean. Informazioa bide elektronikoz eskuratu den kasuetan, nazioartean edo Europar Batasunean garatu diren arauak edo borondatezko praktika sektorialak aztertu beharko dira mota horretako datuak modu elektronikoan trukatzeko.

Horrez gain, kudeaketa-erakundeko batzar nagusiak zenbait arau onartu ahal izango ditu, horrela, banaketa egiteko orduan, kultura arloan garrantzitsuak diren obrak, interpretazioak, exekuzioak edo transmisioak, edo horien izaera, lehena izatea edo objetiboki garrantzitsua den beste edozein alderdi kontuan har dadin, baita egindako nazioarteko hitzarmenak ere.

3.Kudeaketa-erakundeei titular bati esleitu beharreko zenbatekoak ordain dakizkiola erreklamatzeko epea bost urtekoa izango da, titularrari dagozkion zenbatekoak esleitu eta hurrengo urteko urtarrilaren 1etik kontatzen hasita.

4.Banaketa-prozedura egin ostean, titularra, obra edo prestazio babestua identifikatu ez badira, kudeaketa-erakundeei oraindik esleitzeko dauden zenbatekoak ordaintzeko eskatu ahal izango zaie; horretarako, bost urteko epea izango dute, hura bereganatu eta hurrengo urteko urtarrilaren 1etik kontatzen hasita.

Banaketa-prozedura horretan, kudeaketa-erakundeek beharrezko neurriak hartuko dituzte eskubideen titularrak identifikatu eta lokalizatzeko. Neurri horien artean, honako hauek ditugu:

a) Erakundeko kideen erregistro eguneratuko datuak egiaztatuko dira, baita obra eta prestazio babestuen erregistro normalizatuetako eta erraz eskura daitezkeen beste erregistro batzuetako datuak ere.

b) Identifikatu edo lokalizatu ez diren eskubideen titularren obra eta prestazioak, bazkideen, beste kudeaketa-erakunde batzuen eta publikoaren eskura jarriko dira, 157.1.d) artikuluko 4. paragrafoak dioenarekin bat, baita eskubidearen titularra identifikatzen edo lokalizatzen lagun dezakeen bestelako informazioa ere.

5.Titularrak artikulu honetako 3. eta 4. paragrafoetan aurreikusitako epean erreklamatu ez dituen bereganatutako zenbatekoek honako xede hauek izango dituzte kudeaketa-erakundeen aldetik:

a) Erakundeko kideei laguntzeko jarduerak, eta/edo egile nahiz artista interpretatzaile eta exekutatzaileak prestatzeko eta sustatzeko jarduerak prestatzea.

b) Kudeatzen dituzten prestazio eta obra babestuen legezko eskaintza digitala sustatzea, betiere 155.1. c) 1. eta 3. paragrafoetan aurreikusitako terminoei jarraiki.

c) Kudeaketa-erakundeak kudeatutako gainerako obren aldeko banaketa areagotzea, horiek behar bezala identifikatuta daudenean.

d) Fakturazioeta ordainketa-leihatila bakarra finantzatzea.

Kudeaketa-erakunde bakoitzeko batzar orokorrak urtero hitzartu beharko ditu arestian adierazitako xede bakoitzera bideratuko diren bereganatutako eta erreklamatu gabeko zenbatekoen gutxieneko ehunekoak; dena den, zenbateko horiek ez dira, inola ere, ehuneko 15 baino txikiagoak izango, d) hizkiaren kasuan salbu.

Kudeaketa-erakundeek beren urteko kontuetan soberakin negatiboak badituzte, edo beren zerga-betebeharrak eta gizarte-segurantzako betebeharrak egunean dituztela egiaztatzen ez badute, paragrafo honetako lehen lerrokadan adierazitako zenbatekoak –edo horretarako beharrezkoa izan daitekeen zenbatekoa– beren urteko kontuetan dituzten soberakin negatiboak konpentsatzera edo arestian adierazitako betebeharrak betetzera (edo bietara) xedatu beharko dituzte.

6.Titularraren eskura dagozkion zenbatekoak edo bildutako zenbatekoak jarri diren egunaren hurrengo urteko urtarrilaren 1etik hiru urte igaro ostean, kudeaketaerakundeek preskribatzeko dauden zenbatekoen erdia bereganatu ahal izango dute, gehienez ere, urtero eta aurretiaz; zenbateko horiek aurreko paragrafoan aurreikusitako xedeetara bideratuko dira, betiere titularrek egin ditzaketen preskribatu gabeko zenbateko horien inguruko erreklamazioei kalterik egin gabe. Ondorio horietarako, kudeaketa-erakundeek berme-gordailu bat osatuko dute xedatutako zenbatekoen ehuneko hamarrekin.

7.Kudeaketa-erakundeek ezin izango dute krediturik edo mailegurik eman, ez zuzenean ez zeharka. Era berean, ezin izango dituzte hirugarrenen betebeharrak bermatu edo haien aldeko abala eman, administrazio eskudunaren berariazko baimena duten kasuetan salbu; horretarako, horiek laguntza-jarduerekin eta/edo sustapen-jarduerekin zuzenean loturik egon beharko dute, eta ordezkatutako eskubideen titularrentzako onurak izan behar dituzte.

8.Kudeaketa-erakundeek honako kasu honetan bakarrik eman ahal izango dizkiete aurrerakinak erakundeko kideei, bildutako eskubideen etorkizuneko banaketen kontura: lagapen hori diskriminaziorik gabeko arauetan oinarritzen denean eta eskubide-banaketaren azken emaitzan eragiten ez duenean.

9.Kudeaketa-erakundeek nahitaez administratu beharko dituzte bereganatutako eskubideak eta horietatik eratorritako etekinak; gainera, kontabilitatean behar bezala bereizi beharko dituzte beren aktiboetatik eta beren kudeaketa-zerbitzuetatik edo beste jarduera batzuetatik eratorritako dirusarreretatik. Bereganatutako eskubideak eta horietatik eratorritako etekinak eskubideen titularren artean banatzeko bakarrik erabili ahalko dira, horretaz aparte, kudeaketan izan diren beherapenak konpentsatzeko eta 155. artikuluan aurreikusitako zerbitzuak eta jarduerak finantzatzeko baino ezingo dira erabili, betiere kudeaketa-erakundearen batzar nagusiak hartutako erabakiak kontuan hartuta.»

Hamalau. 155. artikulua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

«155. artikulua. Funtzio soziala eta legezko eskaintza digitalaren garapena.

1.Kudeaketa-erakundeek honako hauek sustatuko dituzte, zuzenean nahiz beste erakunde batzuen bitartez:

a) Laguntzeko jarduerak edo zerbitzuak, erakundeko bazkideen alde.

b) Egileen eta artisten, interpretatzaileen eta exekutatzaileen prestakuntzaeta sustapen-jarduerak.

c) Kudeatzen dituzten eskubideei dagozkien obra eta zerbitzu babestuen legezko eskaintza digitala. Horren barnean, honako hauek sartuko dira:

1.a Eduki babestuen eskaintzari eta kontsumo legalari buruzko prestakuntza-, hezkuntzaedo sentsibilizazio-kanpainak, eta jabetza intelektualeko eskubideak urratzearen aurkako kanpainak.

2.a Obra eta zerbitzu babestuen sustapen zuzena, horien eskubideak norbere nahiz hirugarrenekin partekatutako plataforma teknologikoen bitartez kudeatzen direnean.

3.a Egile eta artista desgaituak kasuan kasuko esparru sortzailean edo artistikoan, edo bietan, txerta daitezela sustatzeko jarduerak, baita horien obra, sorkuntza eta prestazioen eskaintza digitala sustatzeko, eta pertsona desgaituak esparru digitalean horietara sarbidea izan dezatela sustatzeko jarduerak ere.

2.Kudeaketa-erakundeek 25. artikuluan aurreikusten den eta erregelamendu bidez zehazten den konpentsazio-ordainketaren ehunekoa xedatu beharko dute aurreko paragrafoko a) eta b) hizkietan aipatzen diren jardueretara eta zerbitzuetara.

3.Administrazio eskudunak hala eskatzen duenean, kudeaketa-erakundeek artikulu honetan aipatutako jarduerek eta zerbitzuek duten laguntza-, prestakuntzaeta sustapen-izaera eta eskaintza digital legala izatearena egiaztatu beharko dute.

4.Lehenengo paragrafoko jarduerak gauzatzeko helburuarekin, kudeaketaerakundeek irabazi-asmorik gabeko pertsona juridikoak osatu ahal izango dituzte indarrean den legedian zehaztutakoa kontuan hartuta eta administrazio eskudunari dagokion jakinarazpena egin ostean. Horrela osatutako pertsona juridikoa desegiten bada, kudeaketa-erakundeak desegite hori jakinarazi beharko dio haren osaera jakinarazi zion organoari, baita hura desegin izanaren terminoak ere.

5.Ezohiko izaeraz eta modu justifikatuan, eta 1. paragrafoko a) eta b) hizkietan jasotako jarduerak nahiz interesgarriak izan daitezkeen bestelako jarduerak gauzatzeko helburuarekin, kudeaketa-erakundeek irabazi-asmorik gabeko pertsona juridikoak osatu ahal izango dituzte, administrazio eskudunaren berariazko baimen singularra jaso ostean. Pertsona juridiko horiek desegiten badira, kudeaketa-erakundeak desegite hori jakinarazi beharko dio, berehala, haren osaera baimendu zuen organoari edo erakundeari, baita hura desegin izanaren terminoak ere.»

Hamabost. 156. artikulua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

«156. artikulua. Kontabilitatea eta kontu-ikuskaritza.

1.Jabetza intelektualeko eskubideen kudeaketa-erakundeek urteko kontuak aurkeztu beharko dituzte, irabazi-asmorik gabeko erakundeen Kontabilitate Planarekin arabera; gainera, horiek bertan aurreikusitako ereduetan oinarrituz prestatuko dira.

Merkataritza-sozietateetan parte hartzen duten eta sozietate nagusirako Merkataritza Kodeko 42. eta 43. artikuluetan aurreikusten diren kasuren batean dauden kudeaketa-erakundeek urteko kontu bateratuak formulatu beharko dituzte, kode horretan eta irailaren 17ko 1159/2010 Errege Dekretuan aurreikusitako terminoetan; Errege Dekretu horren bidez, urteko kontu bateratuen formulazio-

arauak onartzen dira eta azaroaren 16ko 1514/2007 Errege Dekretuak onetsitako Kontabilitate Plan Orokorra eta azaroaren 16ko 1515/2007 Errege Dekretuak onartutako Enpresa Txiki eta Ertainen Kontabilitate Plan Orokorra aldatzen dira.

2.Kudeaketa-erakundearen urteko kontuen memoriak, urteko kontuak osatzen dituzten beste dokumentuetan gaineratutako informazioa osatu, areagotu eta azaltzeaz gain, haren helburuak betetzeko garatu diren jarduerei buruzko informazioa jasoko du, baita, gutxienez, honako datu hauek ere:

a) Ekitaldiari dagozkion eta modu egokian egin diren bilketaren eta fakturazioaren zenbateko osoak, administratutako ustiapen-modalitate eta eskubide bakoitzaren arabera xehatuak.

b) Banatutako zenbateko osoa, administratutako ustiapen-modalitate eta eskubide bakoitzaren arabera xehatuta; gainera, honako hauek xehatuko dira:

1.a Erakundeko kideek eta nazioko nahiz nazioarteko kudeaketa-erakundeek esleitutako eta jasotako zenbatekoak.

2.a Banaketan oraindik esleitzeko dauden zenbatekoak.

3.a Erakundeko kide ez diren titularrei esleitutako zenbatekoak, nahitaezko kudeaketa kolektiboko kasuetan, baita horiek jasotako kantitateak ere.

c) Administratutako ustiapen-modalitate eta -eskubide bakoitzari aplikatutako deskontuak.

d) Erakundearen egoerari eta bilakaerari buruzko txosten bat, ekitaldia itxi ondoren gertatu diren gertakari garrantzitsuak, erakundeak izan dezakeen bilakaera, eta eskubideen kudeaketa-sistemen eta beste alderdi batzuen esparruan egindako ikerketaeta garapen-jarduerak.

e) 155. artikuluan aurreikusitako gizarte-funtzioa betetzera xedaturiko zenbatekoak, kontzeptuaren arabera xedatuak eta jarduera horiek gauzatuko dituzten erakundeak, proiektu onetsiak eta horietako bakoitzera xedaturiko zenbatekoak adieraziz.

f) Estatutuen, barne-erregimen eta funtzionamendurako arauen, eta kudeaketa-kontratuaren aldaketak, horiek ekitaldian zehar onetsi badira.

g) Erabiltzaile-elkarteekin sinatutako kontratuak, eta nazioko nahiz nazioarteko erakundeekin egindako ordezkaritzarako, eskubideen kudeaketa kolektiborako eta prestazio babestuetarako kontratuak.

h) Erakundeko bazkide-kopuruaren bilakaera, estatutuetan aurreikusitako kategoria bakoitzeko.

i) Oraindik esleitzeko edo banatzeko dauden bereganatutako zenbatekoak eta horiek erreklamatu ahal izateko preskripzio-datak.

3.Jabetza intelektualeko eskubideen kudeaketa-erakunde guztiek beren urteko kontuen kontu-ikuskaritza egingo dute. Kontu-ikuskaritza kontratatu eta egiteko orduan, uztailaren 1eko 1/2011 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kontuen Ikuskaritzari buruzko Legearen testu bateginean aurreikusitakoa hartuko da kontuan, 19. artikuluan xedatutakoa salbu; kontu-ikuskariek hilabete bateko gutxieneko epea izango dute kontu-ikuskapena egiteko, egindako urteko kontuak aurkezten zaizkien momentutik kontatzen hasita.

Kontu-ikuskariak erakundearen batzar nagusiak izendatuko ditu, ikuskatu beharreko ekitaldia amaitu aurretik. Kontu-ikuskariak hiru eta hamar urte arteko eperako izendatuko dira, eta ezin izango dira berritu aurreko agintalditik hiru urteko gutxieneko epea igaro arte. Batzar nagusiak ezin izango ditu kontu-ikuskariak ezeztatu horiek izendatu diren epea amaitu aurretik, behar bezala arrazoitutako kasuetan salbu.

Batzar nagusiak ikuskatu beharreko ekitaldia amaitu aurretik kontu-ikuskaririk izendatu ez badu edo izendatutako pertsonak enkargua onartu ez badu edo bere funtzioak bete ezin baditzake, erakundeko organo betearazle gorenak kontuikuskaritza egingo duen pertsona izendatu dezala eskatu beharko dio egoitza

sozialeko merkataritzako erregistratzaileari, betiere Merkataritza Erregistroan merkataritza-sozietateetarako xedatzen denari jarraiki. Kasu horietan, Merkataritzako Erregistratzaileari egindako eskaera hori egin ahal izango du erakundeko beste edozein kidek.

4.Kudeaketa-erakundeko organo betearazle gorenak urteko kontuak formulatuko ditu ekitaldi bakoitza amaitu eta hurrengo lehen hiru hilabeteetan.

Urteko kontuak eta kontu-ikuskariaren txostena erakundeko bazkideen eskura jarriko dira haren egoitza sozialean eta lurralde-ordezkaritzen egoitzan, horiek onartuko diren batzar nagusia ospatu baino hamabost egun lehenago, gutxienez.

Batzar nagusiak urteko kontuak onartu beharko ditu, ekitaldi bakoitza amaitu eta sei hilabeteko epean.

5.Urteko kontuak onartu eta hurrengo hilabetea amaitu baino lehen, egoitza sozialaren Merkataritza Erregistroan gordetzeko aurkeztuko da Batzar Nagusiak urteko kontuak onartu izanaren ziurtagiria. Horri erantsita aurkeztuko da urteko kontuen ale bana eta ikuskatzaileen txostenaren ale bana.»

Hamasei. 157. artikuluaren 1. paragrafoa aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

«1. Kudeaketa-erakundeek honako betebehar hauek izango dituzte:

a) Kudeatutako eskubideen baimen ez esklusiboen lagapena negoziatu eta kontratatu beharko dute, dagokion ordainketaren truke eta berdintasunezko baldintza ez diskriminatzaileetan oinarrituz, behar bezala justifikatutako arrazoiak daudenean salbu. Gainera, fede onez eta gardentasunez jardungo da uneoro.

b) Tarifa orokorrak, sinpleak eta argiak ezarri beharko dituzte, beren bilduma erabiltzeagatik eskatzen den ordainketa zehaztuz; zentzu horretan, murriztapenak aurreikusi beharko dira irabazi-asmorik ez duten erakunde kulturalentzat. Tarifen zenbatekoa arrazoizko baldintzetan oinarrituz zehaztuko da. Horretarako, erabiltzailearen jardueran obra edo prestazio babestuaren gaineko eskubideak erabiltzearekin lotutako balio ekonomikoa izan beharko da kontuan, bi alderdien arteko oreka egokia bilatuz, eta horretarako, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan, gutxienez:

1.a Bildumak erabiltzailearen jarduera osoari dagokionez duen erabilera-maila eraginkorra.

2.a Bildumak erabiltzailearen jarduera osoari dagokionez duen intentsitatea eta garrantzia.

3.a Kudeaketa-erakundearen bildumaren zabaltasuna. Ondorio horietarako, obrak eta prestazioak hartuko dira bilduma gisa, horien eskubideak kudeaketaerakunde kolektibo batek kudeatzen dituenean.

4.a Erabiltzaileak bildumaren merkataritza-ustiapena egiteagatik bereganatzen dituen diru-sarrerak.

5.a Kudeaketa-erakundeak tarifen aplikazioa eraginkor egiteko eskaintzen duen zerbitzuaren balio ekonomikoa.

6.a Kudeaketa-erakundeak beste erabiltzaile batzuekin erabilera-modalitate bererako zehaztu dituen tarifak.

7.a Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetan erabilera-modalitate bererako homologatu diren kudeaketa-erakundeen tarifak, betiere horiek alderatzeko oinarri homogeneoak badaude.

Tarifa orokorrak zehazteko metodologia Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren agindu bidez onartuko da; halere, aurretiaz Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren txostena eta Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezkaritzaren akordioa beharko dira.

c) Kontratu orokorrak hitzartu eta egin beharko dituzte bere bildumaren erabiltzaile-elkarteekin, horiek hala eskatzen duten eta kasuan kasuko sektorea ordezkatzen duten heinean.

d) Honako hauek hedatu beharko dituzte beren webgunean:

1.a Bildumaren erabilera-modalitate bakoitzerako indarrean dauden tarifa orokorrak, horiek aplikatu behar diren egoerak eta beherapenak barne; horiek hamar eguneko epean argitaratu beharko dira, horiek ezartzen direnetik edo azken aldiz aldatu zirenetik kontatzen hasita. Era berean, horiek kalkulatzeko erabili diren printzipioak, irizpideak eta metodologia adierazi beharko dira.

2.a Erakundeak kudeatzen duen bilduma. Bertan, kudeatzen dituzten obra eta prestazio babestuak gaineratu beharko dituzte, atzerriko kudeaketa kolektiborako erakundeekin hitzartu dituzten ordezkaritza-hitzarmenen arabera, baita erakunde horien izenak eta horiei dagokien kudeaketaren lurralde-esparrua ere.

3.a Erabiltzaile-elkarteekin hitzartuta dituzten kontratu orokorrak eta bildumaren erabilera-modalitate bakoitzerako erabili ohi diren kontratu-ereduak.

4.a Banaketarako sistemak, arauak eta prozedurak, administratutako ustiapen-modalitate eta eskubide bakoitzari aplikatutako beherapenen zenbatekoa edo ehunekoa, eta administratzen dituzten obra eta prestazio babestuak, horien titularrak zati batean edo osorik identifikatu eta lokalizatu gabe daudenean.

e) Internet bidez erabili ahal izango den fakturazioeta ordainketa-leihatila bakarraren sorkuntzan, kudeaketan eta mantentze-lanetan parte hartu beharko dute, indarrean den araudian zehaztutako epeak eta baldintzak errespetatuz. Bertan, kudeaketa-erakundeen bilduma-erabiltzaileek modu eguneratuan ezagutu ahal izango dute erakunde horiei ordaindu beharreko kostu indibiduala eta totala, bere jarduerari dagozkion tarifa orokorrak aplikatu ostean. Gainera, dagokion ordainketa egin ahal izango dute.

f) Antzeko jarduera ekonomikoak gauzatzen dituzten beste erabiltzaile batzuei emandako merkataritza-baldintzen inguruko informazioa helarazi beharko diete ordezkatzen dituzten bilduma-erabiltzaileei.

g) Honako alderdi hauek jakinarazi beharko dizkiete beren bazkideei, betiere idatzizko eskaera egin ostean:

1.a Goi-zuzendaritza eta ordezkaritza-organoak nahiz parte hartzen duten batzordeak eta lantaldeak osatzen dituzten pertsonak.

2.a Aurreko lerrokadan adierazitako pertsonei esleitutako ordainsariak eta gainerako pertzepzioak, ordezkaritza-organoetako eta goi-zuzendaritzako kide izateagatik eta batzordeak eta lantaldeak osatzeagatik, hain zuzen. Informazio horiek oro har eman ahal izango dira, ordainsari-kontzeptuan; goi-zuzendaritzako langileei dagokien informazioa modu bereizian jasoko da, eta ez baldintza hori ez duten organo eta batzordeetako gainerako parte-hartzaileekin edo bazkideekin batera.

3.a Erakundeak bere bildumako erabiltzaileekin, elkarteekin eta beste kudeaketa-erakunde batzuekin sinatutako kontratuen baldintzak, horiek interes legitimoa eta zuzena dutela egiaztatzen dutenean.

h) Bere bazkideei dagokienez, erakundearen aldetik jasotako ordainketak eta likidazioak gauzatu beharko dituzte, beren obrak eta prestazioak erabiltzeagatik, hain zuzen. Likidazio horietan honako datu hauek gaineratu beharko dira, gutxienez: dagokion eskubidea eta modalitatea, sortzapen-aldia, bilketaren jatorria, eta aplikatutako murriztapenak.

i) Lehenengo paragrafoko g) hizkiko 1. paragrafoan eta h) hizkian aurreikusitako betebeharrak bete beharko dituzte, kudeaketa-erakundearen kide ez diren eskubide-titularrei dagokienez, betiere erakunde horren bitartez titularrari dagokion eskubideen kategoria bera eskaintzen bada nahitaezko kudeaketa kolektiboko eskubideei dagokienez.

j) Modu arduratsuan, honako hauek jakinarazi beharko dizkiote administrazio eskudunari: beren administratzaile eta ahaldunen izendapenei eta lagapenei buruzko informazio osoa jasotzen duten dokumentuak; kudeaketa-kontratuen

ereduak eta horien aldaketak; tarifa orokorrak eta horien aldaketak, baita horiek kalkulatzeko printzipioak, irizpideak eta metodologia ere; erabiltzaile-elkarteekin egindako kontratu orokorrak, eta kudeaketa kolektiborako nazioko nahiz nazioarteko erakundeekin hitzartutako kontratuak; eta 156. artikuluan adierazten diren dokumentuak.

k) Kudeatutako eskubideen bilketari eta banaketari, eta erakundearen dirusarrerei eta gastuei dagokien urteko aurrekontua egin beharko dute; hura kasuan kasuko ekitaldia abiarazi aurretik onetsi beharko da. Proposamena erakundeko bazkideen eskura jarriko da haren egoitza sozialean eta horien lurraldeordezkaritzetan, hura onartzeko eskumena duen organoaren saioa ospatu baino hamabost egun lehenago, gutxienez.»

Hamazazpi. 157 bis artikulu berri bat sartu da; honako hau dio:

«157 bis artikulua. Ikuskapen-ahalmena.

1.Administrazio eskudunek behar bezala gainbegiratuko dute jabetza intelektualeko eskubideak kudeatzen dituzten erakundeek beren betebeharrak betetzen dituztela.

Xede horrekin, administrazio eskudunek egokitzat jotzen dituzten ikuskapeneta kontrol-jarduerak egin ahal izango dituzte, eta beharrezkoa izanez gero, beste erakunde publiko edo pribatu batzuekin lankidetzan jardun ahal izango dute.

2.Jabetza intelektualeko eskubideen kudeaketa-erakundeek nahitaez jardun beharko dute administrazio eskudunekin; gainera, horien informazioeta dokumentazio-eskakizunei erantzun beharko diete.»

Hemezortzi. 158. artikulua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

«158. artikulua. Jabetza Intelektualaren Batzordea: osaera eta funtzioak.

1.Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari atxikita, Jabetza Intelektualaren Batzordea sortu da esparru nazionaleko kide anitzeko organo gisa. Organo horren zeregina izango da bitartekotza, arbitrajea, tarifen zehaztapena eta titulu honetan aurreikusitako egoeren kontrola gauzatzea, eta lege honen bidez esleitzen diren jabetza intelektualeko eskubideak zaintzea. Era berean, aholkuak eskainiko ditu Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak kontsultatutako bere eskumeneko gaien inguruan.

2.Batzordeak bi atal hauen bitartez jardungo du:

a) Lehenengo Atalak bitartekaritzari, arbitrajeari, tarifen zehaztapenari eta kontrolari dagozkion funtzioak gauzatuko ditu, titulu honetan aurreikusitako terminoetan.

b) Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak dituen eskumenen esparruan, Bigarren Atalaren bitartez jabetza intelektualeko eskubideak zaintzen direla bermatuko da, informazio-gizarteko zerbitzuen arduradunek horiek urratu ez ditzaten; horretarako, informazio-gizarteko eta merkataritza elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 8. artikuluan eta harekin bat datozen artikuluetan aurreikusitakoaren arabera jardungo da.

3.Lehenengo Atala lau kide titularrek osatuko dute, eta horiek beren ordezkoei eskuordetu ahal izango dizkiete beren funtzioak. Jabetza intelektualaren eta lehiaren defentsarako esparruan eskumen handia duten adituen artean aukeratuko dituzte kide horiek guztiak, eta horien artean, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak Ataleko lehendakaria izendatuko du; hark kalitateko botoa izango du. Ataleko kideak Gobernuak berak izendatuko ditu, errege-dekretu bidez. Dena den, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak, Justizia eta Industria Ministerioak, eta Energia eta Turismo Ministerioak proposatuko

dituzte titularrak, eta horiek bost urtez izango dira ataleko kide, behin bakarrik luzatu ahal izango diren arren.

Lehenengo Atalaren osaera, funtzionamendua eta jarduketa lege honetan eta hura garatzen duten erregelamendu mailako arauen arabera eraenduko da; horien ordez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean, Arbitrajeari buruzko abenduaren 23ko 60/2003 Legearen, eta auzi zibil eta merkataritzakoetako bitartekaritzari buruzko uztailaren 6ko 5/2012 Legean jasotakoa hartuko da oinarri gisa. Gobernuak Lehenengo Atalaren osaera aldatu ahal izango du erregelamendu bidez.

4.Kulturako estatu-idazkaria edo hura delegatzen duen pertsona Bigarren Atalaren lehendakaria izango da, eta harez gain, honako hauek osatuko dute: Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko bi kidek; Industria, Energia eta Turismo Ministerioko kide batek; Justizia Ministerioko kide batek; Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioko kide batek; eta Lehendakaritza Ministerioko kide batek. Kide horiek guztiak departamentu horien bitartez izendatuko dira, goi-tituluak behar dituzten taldeei edo kategoriei dagozkien eta jabetza intelektualaren esparruan ezagutza egiaztatuak dituzten Administrazio Publikoetako langileen artean. Aurreko baldintza horri kalterik egin gabe, departamentu bakoitzak dagozkion kideak izendatzean, horiek duten zuzenbide prozesalari, administrazioarekiko auzien jurisdikzioari eta komunikazio elektronikoei buruzko prestakuntza juridikoa baloratuko da. Aipatutako departamentu horiek kide bakoitzaren ordezko bat izendatuko dute ekitaldi berean eta aurreko paragrafoan zehaztutako baldintzei jarraiki. Horrela, behar bezala beteko dira legez aurreikusitako alderdiak, kidea bertan ez denean edo gaixo dagoenean, eta oro har, arrazoi justifikaturen bat dagoen guztietan.

Erregelamendu bidez, Bigarren Atalaren funtzionamendua zehaztuko da, baita hari esleitutako funtzioak gauzatzeko prozedura ere.»

Hemeretzi. 158 bis artikulu berri bat sartu da, eta honako hau dio:

«158 bis artikulua. Bitartekaritzari, arbitrajeari, tarifen zehaztapenari eta kontrolari dagozkion funtzioak.

1.Jabetza Intelektualaren Batzordeko Lehenengo Atalak honako termino hauetan gauzatuko du bere bitartekaritza-funtzioa:

a) Negoziazioetan jardun beharko du, eta alderdien borondatezko baimena jaso beharko du adostasun batera iristen ez direnean. Negoziazio horiek jabetza intelektualeko eskubideen kudeaketa kolektiboarekin zuzenean lotutako esparruei buruzkoak izango dira, baita irrati bidezko emisio bat hari bidez hedatu dadila baimentzeko ere, jabetza intelektualeko eskubideen eta hari bidezko banaketaenpresetako titularren artean.

b) Hala badagokio, proposamenak aurkeztu beharko dizkiete alderdiei. Alderdi guztiek aurreko lerrokadan adierazitako proposamena onartzen dutela

ulertuko da, hiru hilabeteko epean, horietako bakar batek ere aurkakorik adierazten ez badu. Kasu horretan, Batzordearen ebazpenak Arbitrajeari buruzko abenduaren 23ko 60/2003 Legean aurreikusitako ondorioak izango ditu, eta jurisdikzio-ordena zibilean berrikusi ahal izango da. Proposamena eta haren aurkako jarrera oro alderdiei jakinaraziko zaie, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 58. eta 59. artikuluetan xedatutakoari jarraiki.

2.Jabetza Intelektualaren Batzordeko Lehenengo Atalak arbitraje gisa duen funtzioa gauzatuko du:

a) Alderdien borondatezko baimena jaso ostean, jabetza intelektualeko eskubideen kudeaketa kolektiboarekin zuzenean lotuta dauden gaiei buruzko gatazkak ebatziko ditu.

b) Eragindako kudeaketa-erakundeak, erabiltzaile-elkarte batek, irrati-elkarte batek edo Batzordeak bereziki garrantzitsutzat jotzen duen erabiltzaile kaltetu batek eskatuta, tarifa orokorrak ordezkatuko dituzten zenbatekoak zehaztuko ditu, beste alderdiak bere onespena eman ostean, eta 157. artikuluko 2. paragrafoan adierazitako ondorioetarako; horretarako, horiek zehazteko gutxieneko irizpideak izan beharko ditu kontuan, eta horiek 157.1.b) artikuluan aurreikusten dira.

Paragrafo honetan zehazten dena behar bezala bete beharko da, jurisdikzio eskudunaren aurrean gauzatu ahalko diren ekintzei kalterik egin gabe. Dena den, Atalaren aurrean erabaki arbitralera eraman den gatazkaren planteamenduari dagokionez, epaile eta auzitegiek ezin izango dute hura ezagutu ebazpena eman arte, eta alderdi interesdunak salbuespen gisa hala eskatzen duen kasuetan.

3.Jabetza Intelektualaren Batzordeko Lehenengo Atalak tarifak zehazteko bere funtzioa beteko du kudeaketa kolektiboko nahitaezko eskubideak ustiatu ahal izateko, baita borondatezko kudeaketa-eskubideetarako ere, titularren kategoria berari dagokionez, horiek obra edo prestazio berarekiko ordainketa-eskubidea eragiten dutenean.

Atalak behar bezala zehaztuko du kudeaketa-erakundeen bildumako obrak eta prestazioak erabiltzeagatik ordaindu beharko den zenbatekoa, hura ordaintzeko modua eta aurreko lerrokadan adierazitako eskubideak eraginkor egiteko gainerako baldintza guztiak, betiere eragindako kudeaketa-erakundeak berak, erabiltzaileelkarte batek, irrati-erakunde batek edo Atalaren ustez bereziki garrantzitsua den erabiltzaile batek hala eskatzen duenean, betiere negoziazioa abiarazi denetik sei hilabete igaro ostean horien arteko adostasunik ez badago. Funtzio hori gauzatzean, Lehenengo Atalak aldez aurretiko txostena eskatu ahal izango die honako erakunde publiko hauei: zehaztu beharreko tarifek eragiten dieten merkatu edo sektore ekonomikoekin lotuta jarduten duten erakunde publikoei, eta kasuan kasuko erabiltzaileen elkarte edo ordezkariei.

Tarifa horiek zehazteko orduan, Lehenengo Atalak 157.1 artikuluko b) hizkian adierazitako irizpideak aztertuko ditu, gutxienez. Erabaki horiek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, eta horiek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango dira aplikagarriak. Gainera, titular eta betebeharrak dituzten pertsona guztientzat izango dute irismena, obra eta prestazioen ustiapen-modalitate berari dagokionez eta erabiltzaile-sektore berari dagokionez, eta administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren aurrean jarri ahal izango da helegitea.

Horrez gain, Lehenengo Atalak dagozkion ebazpenak eman ahal izango ditu 157.1.b) artikuluan adierazitako tarifa orokorrak zehazteko metodologia eguneratuz eta garatuz, betiere Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren aldez aurretiko txostena bereganatu ostean.

4.Jabetza Intelektualaren Batzordeko Lehenengo Atalak bere kontrol-funtzioa gauzatuko du, eta kudeaketa-erakundeek beren betebeharrak betez zehaztu dituzten tarifa orokorrak bidezkoak eta ez diskriminatzaileak direla bermatuko du. Horretarako, 157.1.b) artikuluan aurreikusten diren gutxieneko irizpideen aplikazioa baloratu beharko du, besteak beste. Betebehar horietakoren bat betetzen ez dela ikusten badu, egoera Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari jakinaraziko dio, dagozkion ondorioetarako.

5.Erregelamendu bidez, Lehenengo Atalak aurreko paragrafoetan xedatutakoari jarraiki garatuko dituen funtzioak gauzatzeko prozedura zehaztuko da.»

Hogei. 158 ter artikulu berri bat sartu da, eta honela dio:

«158 ter artikulua. Ingurune digitalean eskubideak zaintzen direla bermatzeko funtzioa.

1.Jabetza Intelektualaren Batzordeko Bigarren Atalak jabetza intelektualeko eskubideak zaintzen direla bermatzeko funtzioak beteko ditu, horrela, informaziogizarteko zerbitzuen arduradunek horiek urratu ez ditzaten. Horretarako, legezkotasuna berrezartzeko xedea izango duen prozedura bat erabiliko da.

2.Legezkotasuna berrezartzeko prozedura honako hauen aurka xedatuko da:

A) Jabetza intelektualeko eskubideak urratzen dituzten informazio-gizarteko zerbitzu-emaileen aurka –Bigarren Atalari entzungo zaio Espainian audientziamailako prozedura abiarazi edo ez erabakitzeko–, eta baimenik ez duten obra eta prestazioen kopuruaren aurka, horiek zerbitzuaren edo negozio-ereduaren bitartez eskuratu daitezkeenean.

B) Aurreko lerrokadan adierazten den moduan, jabetza intelektualeko eskubideak urratzen dituzten informazio-gizarteko zerbitzu-emaileen aurka; horretarako, baimenik gabe eskaintzen diren obren eta prestazioen deskribapena edo kokapena helaraziko da, horrela, modu aktiboan eta ez neutralean jardunez; horiek ez dira bitartekaritza tekniko hutsera mugatuko. Gainera, arestian adierazitako obra eta prestazioen esteka-zerrenda antolatuak eta sailkatuak eskaintzen dituzten horiek sartuko dira barne, zerbitzu-emaileek lotura horiek hasiera batean eskaini ahal izan badituzte ere.

3.Prozedura ofizioz abiaraziko da, urratutzat jo diren jabetza intelektualeko eskubideen titularrak edo jarduera horren ardura duen pertsonak salaketa egin ostean. Gainera, hark ustezko informazio-gizarteko zerbitzu arau-hausleari egindako kentze-errekerimenduaren saiakera emaitzagabearen arrazoizko proba bat aurkeztu beharko du salaketarekin batera, hain zuzen, baimenik gabe eskaini diren eduki zehatzak kentzeko eskatu izanarena; errekerimendu hori zerbitzuemaileak publikoari helarazitako helbide elektronikora –harekin komunikatzeko eman duenera– bidali beharko da. Aldez aurretiko errekerimendu hori dagokionean hartu ahal izango da kontuan, dagozkion datuak ezagutzeko helburuarekin, uztailaren 11ko 34/2002 Legeko 16. eta 17. artikuluetan zehaztutako terminoetan, eta betiere, obra edo prestazioa identifikatzen duenean, bai eta dagozkion eskubideen titularra, eta gutxienez, informazio-gizarteko zerbitzuan eskaintzen den obraren edo prestazioaren kokapena ere. Zerbitzu-emaileak helbide elektroniko baliagarririk helarazten ez badu berarekin harremanetan jartzeko, lerrokada honetan aurreikusitako errekerimendu-saiakera ez da beharrezkoa izango. Errekerimendu-saiakerak emaitzarik eman ez duela ulertuko da, kasuan kasuko zerbitzu-emaileak erantzuten ez badu, edo erantzuten badu ere, hiru eguneko epean dagozkion edukietara sartzeko bidea kendu edo desgaitzen ez badu, errekerimendua bidali den egunetik kontatzen hasita.

Kudeaketa-erakundeek prozedura hori premiatu ahal izateko nahikoa zilegitasun izango dute, 150. artikuluan xedatzen diren terminoen arabera.

Erregelamendu bidez garatuko den prozedura hori lastertasuneta proportzionaltasun-printzipioetan oinarrituko da, eta bertan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 135. artikuluan aurreikusitako defentsarako eskubideak aplikatuko dira.

Erregelamenduan ezarritako epean ebazpenik ematen ez bada, prozedura iraungi egingo da.

Bigarren Atalak prozedura honetan emandako ebazpenek amaiera emango diote administrazio-bideari.

4.Bigarren Atalak egokitzat jotzen dituen neurriak hartu ahal izango ditu, jabetza intelektualeko eskubideak urratzen dituen informazio-gizarteko zerbitzu

baten prestazioa eten edo eskubide horiek urratzen dituzten edukiak kentzeko, betiere zerbitzu-emaileak ondare-izaerako kalteak eragin baditu edo eragin baditzake. Neurri horien artean, neurri teknikoak eta diligentzia-eginkizun zehatzak eskatu ahal izango zaizkio zerbitzu-emaile arau-hauslearentzat, eskubideak gehiago urratu ez daitezela eta arau-hauste horiek berriz gauzatu ez daitezela izango baita horien helburua.

Bigarren Atalak kentzeedo etete-neurri horiek helarazi ahal izango dizkie behar bezala identifikatuta dauden beste obra eta prestazio babestu batzuei, horien eskubideen bitartez prozeduran interesdun gisa parte hartzen duten pertsonak ordezkatzen direnean, horiek eskubide-titular berari dagozkionean edo obraedo prestazio-mota berari dagozkionean, betiere obra edo prestazio horiek legez kontra ere eskaintzen direla egiaztatzen duten egintzak edo egoerak badaude.

Neurri horiek hartu aurretik, informazio-gizarteko zerbitzu-emailea errekeritu beharko da, 48 orduko epean, arau-haustea eragin duten edukiak bere borondatez kendu ditzan, edo hala badagokio, dagozkion alegazioak egin eta egokitzat jotzen dituen probak proposa ditzan jabetza intelektualeko eskubidearen mugaren aplikagarritasunari edo erabilerari dagokionez. Epe hori igaro ostean, proba bat egingo da bi egunetara, eta horrela, interesdunei dagokion jakinarazpena egingo zaie bost eguneko epean ondorioak atera daitezen. Atalak ebazpena emango du, gehienez ere, hiru eguneko epean.

Zerbitzuaren prestazioa eten, edo baimenik gabeko obrak eta prestazioak bere borondatez kendu badira, hori jabetza intelektualeko eskubideak urratu izanaren berariazko aitorpen gisa hartuko da, eta beraz, amaiera emango dio prozedurari.

5.Hura bere borondatez kentzen ez bada, eta emandako ebazpenaren eraginkortasuna bermatzearren, Bigarren Atalak bitartekaritza-zerbitzuak, ordainketa elektrikoko zerbitzuak eta publizitate-zerbitzuak eskaintzen dituztenen laguntza eskatu ahal izango du, eta horrela, zerbitzu-emaile arau-hausleari eskaintzen dizkioten zerbitzuak eten ditzatela eskatu ahal izango zaie horiei.

Laguntza-neurriak hartzeko orduan, Bigarren Atalak egokitzat jotzen duen moduan baloratuko du arau-hausle gisa aitortutako informazio-gizarteko zerbitzuemailearen finantziazioa blokeatzeko neurriek izan dezaketen eraginkortasuna.

Internet-sarbidea hornitzen dutenek informazio-gizarteko zerbitzua blokeatzen badute, hura behar bezala arrazoitu beharko da. Horretarako, neurriaren proportzionaltasuna aztertu beharko da, gainerako neurriek izan dezaketen eraginkortasuna kontuan hartuta.

Zerbitzua eskaintzean, Espainiako estatu-kodeari dagokion domeinu-izen bat (.es) edo Espainian kokatutako erregistroa duen lehen mailako beste domeinu bat erabiltzen bada, Bigarren Atalak gertakari horiek jakinarazi beharko dizkio erregistro-agintariari; izan ere, hark domeinuaren izena baliogabetu beharko du, eta beraz, ezin izango da berriz esleitu, gutxienez, sei hilabeteko epean.

Bitartekaritza-zerbitzuak, ordainketa elektronikoko zerbitzuak edo publizitatezerbitzuak eskaintzen dituztenek laguntzarik eskaintzen ez badute, hori arau-hauste gisa hartuko da uztailaren 11ko 34/2002 Legeko 11. artikuluaren arabera, informazio-gizarteko zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzkoa.

Dena den, eta aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat etorriz, arau-haustea eragin duen informazio-gizarteko zerbitzu-emaileak bere zerbitzuak kendu edo eteteko eskaerari kasu egiten ez badio, dagokion bitartekaritza-zerbitzuak eskaintzen dituenari xedaturiko neurria gauzatu ahal izateko aurretiazko baimen judiziala beharko da; hura Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 122 bis artikuluko bigarren paragrafoan araututako prozeduraren arabera gauzatuko da.

6.Aurreko 2. paragrafoan deskribatutako informazio-gizarteko zerbitzu-emaile berak arau-hausle gisa jotzen diren edukiak kentzeko errekerimendua betetzen ez badu –aurreko 4. paragrafoan aurreikusitakoaren araberako azken ebazpenetatik eragindakoak–, bigarren arau-hauste hori gertatzen denetik –bigarren hori barne–,

hura administrazioko arau-hauste oso larritzat joko da, eta 150.001 eta 600.000 euro arteko isuna ezarriko zaio. Informazio-gizarteko zerbitzu-emaile berak legez kontrako jarduerak gauzatzen baditu bi aldiz edo gehiagotan, hori ere behin eta berriz errepikatzen den arau-hauste gisa joko da paragrafo honen ondorioetarako. Legez kontrako jarduerak berriz abiarazi direla ulertuko da, prozeduraren xede den erantzule berak berriz ere titular beraren obrak edo prestazioak ustiatzen baditu, horiek lehenengo aldian erabili ez dituenak badira ere, betiere edukiak bere borondatez kendu aurretik. Tarteko pertsona fisikoak edo juridikoak erabilita ere, arau-haustea berriz abiarazten duten zerbitzu-emaileak izango dira arauhaustearen erantzuleak.

Portaera arau-hauslearen larritasunak eta hark gizartean eragin dituen ondorioak direla-eta beharrezkoa denean, arau-haustearen batzordeak honako ondorio hauek izan ditzake:

a) Ebazpen zehatzailea «Estatuko Aldizkari Ofizialean», bi egunkari nazionaletan edo zerbitzu-emailearen Interneteko webgunearen hasierako orrian argitaratuko da, zigorra jaso duenaren kontura; horretarako, ebazpen irmoa izan beharko du, eta arau-hausteak gizartean izan duen oihartzuna eta larritasuna hartu beharko dira kontuan.

b) Zerbitzu-emailearen arau-hauste gisa hartutako jarduerak urtebetez lagako dira, gehienez ere. Neurri horren eraginkortasuna bermatzearren, organo eskudunak bitartekaritza-zerbitzuak, ordainketa elektrikoko zerbitzuak eta publizitate-zerbitzuak eskaintzen dituztenen laguntza eskatu ahal izango du, eta horrela, zerbitzu-emaile arau-hausleari eskaintzen dizkioten zerbitzuak eten ditzatela agindu ahal izango zaie. Lankidetza-neurriak hartzeko orduan, behar bezala baloratuko da arau-hausle gisa aitortutako informazio-gizarteko zerbitzuemailearen finantziazioa blokeatzeko neurriek izan dezaketen eraginkortasuna. Internet-sarbidea hornitzen dutenek informazio-gizarteko zerbitzua blokeatzen badute, hura zehatz-mehatz arrazoitu beharko da. Horretarako, neurriaren proportzionaltasuna eta balioetsitako eraginkortasuna aztertu beharko dira, gainerako neurriek izan dezaketen eraginkortasuna kontuan hartuta. Laguntzarik eza arau-hauste gisa hartuko da uztailaren 11ko 34/2002 Legeko 11. artikuluaren arabera, informazio-gizarteko zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzkoa. Dena den, dagokion bitartekaritza-zerbitzuak eskaintzen dituen pertsonari xedaturiko neurri hori gauzatu ahal izateko, aurretiazko baimen judiziala beharko da; hura Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 122 bis artikuluko bigarren paragrafoan araututako prozeduraren arabera gauzatuko da.

Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko kide ez diren, baina Espainiako lurraldera xedaturik dauden zerbitzuak eskaintzen dituzten Estatuetako zerbitzu-emaileek gauzatutako arau-hausteen kasuan, zigorra jarri duen organoak argi eta garbi agindu ahal izango die bitartekaritza-zerbitzuen emaileei, Espainiatik horiek eskainitako zerbitzuak galarazteko beharrezko neurriak har daitezela, gehienez ere urtebetez.

Zehatzeko ahala Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen IX. tituluan eta lege hori garatzeko arauetan zehaztutako prozeduraren araberakoa izango da.

Zigorrak Kulturako estatu-idazkariak ezarriko ditu, hura baita horretarako eskumena duen organoa, uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 35. eta 36. artikuluetan eta horiekin bat datozen artikuluetan xedatutakoari jarraiki.

Prozedura zehatzailearen instruktoreak espedientera gehitu ahal izango ditu Bigarren Atalak bideratutako antzeko prozedurak osatzen dituzten jarduketak, aurreko paragrafoan adierazten diren jabetza intelektualeko eskubideak zaintzeko bere funtzioen artean.

7.Artikulu honetan xedatutakoa behar bezala beteko da, dagozkion ekintza zibil eta penalei eta Administrazioarekiko Auzien ekintzei kalterik egin gabe.

8.Borondatezko jokabide-kodeak garatu ahal izango dira artikulu honetan aurreikusitako bitartekaritza-zerbitzuen, ordainketa elektronikoko zerbitzuen edo publizitate-zerbitzuen lankidetzarako neurriei dagokienez.

9.Bigarren Atalean bere funtzioen esparruan egindako jarduketetatik eratorritako xehetasunen eta informazioen inguruko datuen trataera egiten da. Trataera hori Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera gauzatuko da, eta bereziki, 7.5 artikuluan xedatutakoari jarraiki, arau-hauste penalen edo administratiboen kasuan.»

Hogeita bat. 159. artikulua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

«159. artikulua. Administrazio Publikoen eskumenak.

1.Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak honako funtzio hauek izango ditu:

a) Jarduera abiaraztean, jabetza intelektualeko eskubideak kudeatzen dituzten erakundeek legezko baldintzak betetzen dituztela eta jarduteko legezko gaitasungabetzerik ez dutela egiaztatuko du, lege honetan aurreikusitakoari jarraiki.

b) Erakunde horiek aurkeztutako estatutu-aldaketak onartuko ditu, dagokion Batzar nagusiak horiek onartu ostean eta beste aplikazio-arau batzuetan xedatutakoari kalterik egin gabe. Onespena eman dela ulertuko da, hura aurkeztu eta hiru hilabeteko epean, aurkako ebazpenik jakinarazten ez bada.

2.Jabetza intelektualeko eskubideak kudeatzeko erakundeen ikuskaritza-, zaintzaeta kontrol-funtzioak, zehatzeko ahala barne, ohiko jarduera garatzen den lurraldeko autonomia-erkidegoari dagozkio.

Jabetza intelektualeko eskubideen kudeaketa-erakunde batek autonomiaerkidego jakin batean jarduten duela ulertuko da, haren egoitza soziala eta bazkideen ehuneko 50en zerga-egoitza lurralde horretako autonomia-erkidegoan dagoenean, eta hark kudeatzen dituen eskubideei dagokien diru-bilketaren eremu nagusia lurralde horretara mugatzen denean. Diru-bilketaren eremu nagusitzat hartuko da, bilketaren ehuneko 60 baino gehiago jasotzen den eremua; baldintza hori bi urtez behin berrikusi ahal izango da.

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministroak proposatuta, Gobernuak informazioa emateko beharrezko mekanismoak eta betebeharrak zehaztuko ditu erregelamendu bidez, horrela, funtzio horien jardun koordinatua eta eraginkorra bermatzeko.

3.Ikuskaritza-, zaintzaeta kontrol-funtzioak Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari dagozkio, baita zehatzeko ahala bera ere; funtzio horiek jabetza intelektualeko eskubideen kudeaketa-erakundeei dagokienez gauzatuko dira, aurreko paragrafoan aurreikusitakoari jarraiki, funtzio horiek autonomia-erkidego batek gauzatzen ez dituenean.»

Hogeita bi. 161. artikuluaren 1. paragrafoko c) hizkia aldatu da, eta honela gelditu da idatzita:

«c) Hezkuntza edo ikerketa zientifikoaren arloko helburuak dituen aipuaren eta ilustrazioaren inguruko muga, 32.2, 3 eta 4. artikuluetan aurreikusitako terminoetan.»

Hogeita hiru. VI. titulu berri bat erantsi zaio III. liburuari. Honela egongo da idatzita:

«VI. TITULUA

Kudeaketa-erakundeen zehapen-araubidea

162bis artikulua. Administrazio-erantzukizuna, zehapen-organo eskudunak eta zehapen-prozedura.

1.Kudeaketa-erakundeek administrazio-erantzukizuna izango dute, beren funtzioak gauzatzean egiten dituzten arau-hausteei dagokienez, betiere lege honetan xedatutakoari jarraiki.

2.Zehatzeko ahala administrazio eskudunari dagokio, 159. artikuluari jarraiki. Jarduteko gaitasungabetze legala Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari dagokio.

3.Zehatzeko ahala Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen IX. tituluan eta lege hori garatzeko arauetan zehaztutako prozeduraren araberakoa izango da.

162 ter artikulua. Arau-hausteen sailkapena.

1.Jabetza intelektualeko eskubideen kudeaketa kolektiboko erakundeek egindako arau-hausteak oso larri, larri eta arin gisa sailkatuko dira.

2.Honako jokabide hauek urraketa oso larritzat hartuko dira:

a) Kudeaketa-erakundeari dagozkion eskubideen administraziorako eraginkortasunik eza nabarmena. Egoera hori eskubideen titularren eta erabiltzaileen multzoari dagokionez hauteman beharko da, eta ez modu isolatuan edo banan-banan.

b) Kudeaketa-erakundearen estatutuetan adierazitako helburuak behin eta berriz eta modu larrian ez betetzea, zuzenean nahiz zeharka, dagozkien jabetza intelektualeko eskubideak babesteko edo kudeatzeko jarduerak gauzatzen direnean; halere, ez zaie kalterik egingo bete behar dituzten legezko eskaintza digitalaren garapenari eta funtzio sozialari, ezta erakundearen esparru kulturalarekin lotuta dauden eta artikulu honetan adierazten diren irabazi-asmorik gabeko jarduerei ere, horiek estatutuetan aurreikusita badaude.

c) Kudeaketa-erakundeari dagozkion jabetza intelektualeko eskubideak administratzeari buruzko 152. artikuluan zehaztutako betebeharra modu larrian eta behin eta berriz ez betetzea.

d) IV. tituluko betebeharrak oso modu larrian ez betetzea eragiten duen beste gertakariren bat gauzatzea.

3.Honako jokabide hauek urraketa larritzat hartuko dira:

a) 153. artikuluan kudeaketa-kontratuari dagokionez ezarritako baldintzak ez betetzea.

b) Bildutako zenbatekoak modu arbitrarioan eta ez bidezkoan banatzeko sistemen, arauen eta prozeduren aplikazioa.

c) 154tik 156ra bitarteko artikuluetan, 157.1 artikuluan –b) eta k) hizkiak salbu–, eta 157.4 artikuluan zehaztutako betebeharrak ez betetzea.

d) Jabetza intelektualeko eskubideak kudeatzen dituzten erakundeek administrazio eskudunen jarduketa ikuskariari aurka egin edo uko egitea, lege honetan aurreikusten den moduan.

e) Bazkideen aldetik planteatutako kexekin lotuta, estatutuetan aurreikusitako prozedura aintzat ez hartzea, 151.14 artikuluan aurreikusten den moduan.

4.Honako jokabide hauek urraketa arintzat hartuko dira:

a) Administrazio Publikoek 157 bis artikuluan xedatutakoaren arabera egindako errekerimenduak aintzat ez hartzea. Errekerimendua aintzat hartu ez dela ulertuko da, kudeaketa-erakundeak hura jakinarazi eta hilabete bateko epean erantzuten ez badu, horretarako arrazoi justifikatuak dauden kasuetan salbu. Administrazio Publikoek hilabete bateko epea murriztu ahal izango dute behar bezala arrazoitutako arrazoiak daudenean.

b) 157.1.k) artikuluan xedatutako betebeharrak ez betetzea.

c) Betebehar formaletan edo dokumentaletan eragiten duten beste ez-betetze batzuk, aurreko paragrafoetan xedatutakoari jarraiki, horiek arau-hauste larri edo oso larri gisa jo daitezkeenean salbu.

162 quater artikulua. Zehapenak.

1.Arau-hauste oso larriengatik, erakunde arau-hausleari zigor hauetako bat ezarriko zaio:

a) Jabetza intelektualeko eskubideak kudeatzeko erakunde gisa jarduteko gaitasungabetzea.

b) Kudeaketa-erakundeak isuna ezarri aurreko urtean bereganatutako zenbateko osoaren ehuneko 1 eta 2 arteko isuna. Isuna jarri aurreko urtean dirubilketarik izan ezean, 400.001 eta 800.000 euro arteko isuna jarriko da.

2.Arau-hauste oso larriengatik ezarritako zehatzeko ebazpenak «Estatuko Aldizkari Ofizialean» argitaratu beharko dira, eta hala badagokio, kasuan kasuko autonomia-erkidegoan, horiek administrazio-bidean irmo izan eta izan ditzakeen datu pertsonalen bereizketa egin ondoren.

3.Arau-hauste oso larriak egiteagatik, arau-hausleari isuna jarri aurreko urtean bildutako diru-kopuruaren ehuneko 1eko isuna jarriko zaio, gehienez ere. Isuna jarri aurreko urtean diru-bilketarik izan ezean, 200.001 eta 400.000 euro arteko isuna jarriko da.

4.Arau-hauste larriengatik ezarritako zehatzeko ebazpenak «Estatuko Aldizkari Ofizialean» argitaratu ahal izango dira, eta hala badagokio, kasuan kasuko autonomia-erkidegoan, horiek administrazio-bidean jarri eta izan ditzaketen datu pertsonalen bereizketa egin aurretik.

5.Arau-hauste arinak egiteagatik, erakunde arau-hausleari isuna jarri aurreko urtean bildutako diru-kopuruaren ehuneko 0,5eko edo 200.000 euroko isuna jarriko zaio, gehienez ere.

6.Isunak mailakatu ahal izateko, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 131. artikuluan ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan.

7.Diruzko isunak Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak ezartzen dituenean, Diru-bilketako Erregelamendu Orokorrean (uztailaren 29ko 939/2005 Errege Dekretuak onartua) eta aplikagarriak diren gainerako arauetan finkatutako organoen eta prozeduren bidez egingo da nahitaezko diru-bilketa. Bestelako kasuetan, isunak jarri dituzten administrazio publikoek aplika ditzaketen arauetan finkatutakoak izango dira.

8.Arau-hauste oso larri baten zehazpen-prozedura abiarazi ostean, eta legezkotasuna betetzeko zailtasuna edo oztopoak justifikatzen dituzten premiazko arrazoiak badaude, agintaritza eskudunak modu arrazoituan erabaki ahal izango du erakundearen ordezkaritza-organoak kargutik kentzea eta aldi baterako izaeraz jardutea, erakundearen egoitza sozialari dagokion epaileak baimena eman ostean. Horretarako, barne-kudeatzaile bat izendatuko du, eta hark erakundearen ordezkaritza-organoei dagozkien legeeta estatutu-izaerako funtzioak hartuko ditu bere gain, honako baldintza hauetan:

a) Sei hilabetez esku hartuko da; dena den, epe hori beste sei hilabetez luzatu ahal izango da.

b) Aldi baterako esku-hartzetik eratorritako gastuak esku hartutako erakundearen kargura ordainduko dira.

c) Esku-hartzearen xedea erakundearen funtzionamendu instituzionala arautzea izango da, baita haren kudeaketa argitzea eta arlo horretako betebehar legalak betetzeko beharrezkoak izan daitezkeen neurriak hartzea eta ezartzea ere.

Gobernuak jabetza intelektualeko eskubideen kudeaketa-erakundeen aldi baterako esku-hartze prozedura garatu ahal izango du, erregelamendu bidez.»

Hogeita lau. Bosgarren xedapen gehigarria aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

«Bosgarren xedapen gehigarria. Jabetza intelektualeko eskubideak zaintzeko prozeduran egin beharreko jakinarazpenak.

1.Bere eskumenen esparruan, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak jabetza intelektualeko eskubideak zaintzen direla bermatuko du, informaziogizarteko zerbitzuen arduradunek horiek urratu ez ditzaten. Horretarako, informaziogizarteko eta merkataritza elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen

8. artikuluan eta harekin bat datozen artikuluetan aurreikusitakoaren arabera jardungo da.

2.Informazio-gizarteko zerbitzuen arduradunek jabetza intelektualeko eskubideak urratu ez ditzatela zaintzeko prozeduretan –Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari dagokio haren eskuduntza–, eta azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan aurreikusitako egoerak gertatzen direnean, edo interesdunaren helbide ezaguna edo jakinarazpenetarako lekua Europar Batasunetik kanpo dagoenean, «Estatuko Aldizkari Ofizialean» iragarki bat argitaratuta egingo da jakinarazpena, artikulu horretan adierazitako terminoetan.

3.Halere, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 6. paragrafoan aurreikusitako egoeretan, egintzaren jakinarazpena egin ordez, hura «Estatuko Aldizkari Ofizialean» argitaratu ahal izango da; hori gertatuko da, bereziki, hartzaileak informazio-gizarteko bitartekaritza-zerbitzuen emaileak direnean eta horiek hartu beharreko ebazpenak modu eraginkorrean betetzeko lagundu behar dutenean.

4.Aurreko bi paragrafoetan adierazitako egoeretan, «Estatuko Aldizkari Ofizialeko» argitalpenarekin batera mezu bat jasoko da, eta mezu horretan egoera hori jakinaraziko da. Mezua informazio-gizarteko zerbitzu-emaileak emandako helbide elektronikora bidaliko da, hura jakinaren gainean egon dadin, eta horretarako, informazio-gizarteko zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluko 1. paragrafoko a) hizkian edo atzerriko arau aplikagarrian xedatutakoa hartuko da kontuan; dena den, helbide elektroniko hori bitarteko elektronikoen bitartez helarazi beharko da, modu etengabean, errazean, zuzenean eta doan. Helbide elektroniko hori deskribatutako baldintzetan helarazten ez bada, ez da lerrokada honetan xedatutakoa eskatu ahal izango.

Jakinarazpena «Estatuko Aldizkari Ofizialean» argitaratu denetik hamar egun naturaleko epea igaro bada, jakinarazpena egina dagoela ulertuko da; horrenbestez, izapidea gauzatutzat joko da, eta prozedurak aurrera jarraituko du.

5.Informazio-gizarteko Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea aplikatu behar zaion, eta 2. artikulutik 4. artikulura xedatutakoaren babespean, 158 ter artikuluaren babespean bideratutako prozedura batean interesdun gisa hartu behar zaion informazio-gizarteko zerbitzu-emaile bat uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan zehaztutako terminoetan identifikatu ez bada, prozedura abiarazi ahal izango da hura interesdun gisa hartuta, betiere Bigarren Atalaren eskura dauden arrazoizko identifikazio-jarduketak egin ostean, eta horiek behar bezala identifikatu ahal izan ez badute; baldintza hori bere

horretan mantenduko da, identifikatu gabeko zerbitzu-emaileak eskainitako informazio-gizarteko zerbitzua identifikatu arte eta hura prozeduran agertu arte. Egoera hori argi eta garbi islatuko da espedientean, eta horretarako, xedapen honetan zehaztutako «Estatuko Aldizkari Ofizialeko» argitalpen-aurreikuspenak aplikatuko dira, eta hala badagokio, baita 158 ter artikuluan aurreikusitako lankidetza-neurriak eta neurri zigortzaileak ere, informazio-gizarteko zerbitzu hori bere borondatez kentzen ez bada.»

Hogeita bost. Seigarren xedapen gehigarria gehituko da, eta honako hau dio:

«Seigarren xedapen gehigarria. Europar Batasuneko beste estatu kide bateko legediarekin bat etorriz, zurtz gisa hartzen diren obrak.

Europar Batasuneko beste estatu kide baten legediak –obra zurtzen erabilera baimenduei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012ko urriaren 25eko 2012/28/EB Zuzentarauan xedatzen denaren arabera idatzia– zurtz gisa hartzen dituen obrek izaera hori izango dute Espainian ere, 37 bis artikuluan xedatutako ondorioetarako.»

Hogeita sei. Hogeita batgarren xedapen iragankorra gehitu da, eta honela geratu da idatzita:

«Hogeita batgarren xedapen iragankorra. Musika-konposizio letradunei, obra zurtzei eta artista interpretatzaileak edo exekutatzaileak fonogramen ekoizleari eskubideak lagatzeari buruzko xedapenen aldi baterako aplikazioa.

1.Arestian adierazitako 28.1 artikuluko bigarren lerrokada musika-konposizio letradunen kasuan bakarrik aplikatuko da, 2013ko azaroaren 1ean, horien musikakonposizioa edo letra Espainian edo Europar Batasuneko estatu kide batean gutxienez babestuta badago; hura aplikatuko zaie, halaber, data horren ostean sortutako musika-konposizio letradunei.

Lerrokada horretan aurreikusitako babesa gauzatzeko orduan ez zaie kalterik egingo amaitutako egintzei eta 2013ko azaroaren 1a baino lehen bereganatutako eskubideei.

2.Bestalde, 37 bis artikulua aplikatuko zaie, 2014ko urriaren 29an edo data horren ostean, Europar Batasuneko estatu kideen legediak babesten dituen obra eta fonograma guztiei, betiere dagoeneko egin diren egintzei eta data horren aurretik bereganatutako eskubideei kalterik egin gabe.

3.Horrez gain, 110 bis, 112 eta 119. artikuluak aplikatuko zaizkie interpretazio edo exekuzioen grabaketei eta fonogramei, 2013ko azaroaren 1ean, horien artista interpretatzaile edo exekutatzaileek eta fonogramen ekoizleak horiekiko babesa badute, betiere egun horren aurretik aplikagarria den legediari jarraiki; artikulu horiek aplikatuko zaizkie, halaber, data horren ondorengo fonogramei eta interpretazio edo exekuzioen grabaketei.

4.Aurkakorik hitzartu ezean, 2013ko azaroaren 1a baino lehen egindako lagapen-kontratuek ondorio berdinak izaten jarraituko dute, une horretan aplikagarria den 112. artikuluaren arabera, artista interpretatzaileak edo exekutatzaileak babestuta egon beharko lukeen data igaro ostean ere.»

Bigarren artikulua. Prozedura Zibilaren urtarrilaren 7ko 1/2000 Legea aldatzea.

Prozedura Zibilaren urtarrilaren 7ko 1/2000 Legea honela geratu da idatzita:

Bat. 256. artikuluaren 7. azpi-paragrafoa aldatu da eta 1. paragrafoan 10. eta 11. azpi-paragrafo berriak erantsi dira; honela geratu dira idatzita:

«7.a Ustezko arau-hausleari, haren jatorriari eta obren, salgaien edo jabetza intelektualeko nahiz industrialeko eskubide bat hausten duten zerbitzuei buruzko

datuak lor daitezela eskatuz. Eskaera hori egin ahal izango du jabetza industrialeko eskubide bat edo jabetza intelektualeko eskubide bat urratu izanagatik egintza bat jarri nahi duen pertsona orok, arau-hauste hori egin dutenak fede oneko eta onura ekonomiko nahiz komertzialak lortzeko asmorik gabeko kontsumitzaileak ez direnean. Izan ere, horiei honako datu hauek eskatu ahal izango zaizkie, bereziki:

a) Salgaiak eta zerbitzuak ekoitzi, fabrikatu, banatu, hornitu eta ematen dituztenen izen-abizenak, eta, merkataritza-xedeak izanik, salgaiak beren eskura izan dituztenen izen-abizenak.

b) Salgaiak edo zerbitzuak hornitu zaizkien handizkako eta txikizkako saltzaileen izen-abizenak.

c) Ekoitzi, fabrikatu, entregatu, jaso edo enkargatutako kantitateak, dagozkion salgaien edo zerbitzuen ordain gisa ordaindutako zenbatekoak, eta salgaien ereduak eta ezaugarri teknikoak.»

«10.a Jabetza industrialeko edo jabetza intelektualeko eskubide bat urratu izanagatik egintza bat gauzatu nahi duenak eskatuta, horrela, eskubide hori duten edukiak, obrak edo prestazioak modu zuzenean nahiz zeharka hedatzen ari dela edo publikoaren eskura jartzen ari dela uste den informazio-gizarteko zerbitzuemailea identifikatu dadin, betiere horiek jabetza industrialari edo jabetza intelektualari buruzko legedian zehazten diren baldintzak bete gabe hedatzen ari direnean, eta Espainian zerbitzu-emaile horren audientzia-maila nabarmena dela edo hedatutako baimenik gabeko obra eta prestazio babestuen bolumena handia dela uste denean.

Eskaera horren bidez, identifikazioa egiteko dagozkion datuak lortu ahal izango dira. Gainera, eskaera hori informazio-gizarteko zerbitzuak, ordainketa elektronikoko zerbitzuak eta publizitate-zerbitzuak eskaintzen dituztenei egin ahal izango zaie, azken hamabi hilabeteetan, identifikatu nahi den informazio-gizarteko zerbitzuemailearekin zerbitzuak eskaintzeko harremanak mantendu badituzte. Zerbitzuemaile horiek eskatutako informazioa eskainiko dute, identifikatu nahi den zerbitzuemailearekin mantendu duten harremanaren ondorio gisa izan edo kontserba ditzaketen datuetatik nolabaiteko informazioa eman badezakete. Dena den, Interneteko zerbitzu-emaile bakarra erabiltzen ari den datuak ez dira inola ere helaraziko, horiek komunikazio elektronikoetako datuak eta komunikazio-sare publikoetako datuak mantentzeari buruzko urriaren 18ko 25/2007 Legean xedatutakoari jarraiki erabiltzen badira.»

«11.a Jabetza intelektualeko eskubide bat urratu izanagatik egintza bat gauzatu nahi duen jabetza intelektualeko eskubide baten titularrak hala eskatuta, horrela, informazio-gizarteko zerbitzu-emaile batek beharrezko datuak eskain ditzan bere zerbitzuen erabiltzailea identifikatu ahal izateko, azken hamabi hilabeteetan harekin zerbitzuak eskaintzeko harremanak mantendu diren kasuetan, batez ere hura edukiak, obrak edo prestazioak zuzenean nahiz zeharka hedatzen ari dela edo publikoaren eskura jartzen ari dela uste denean, jabetza intelektualari buruzko legedian zehazten diren baldintzak bete gabe; gainera, pertsona horrek fede onik ez duela eta etekin ekonomikoak eta komertzialak dituela pentsatuko da, hedatutako baimenik gabeko obra eta prestazio babestuen bolumena handia dela eta.»

Bi. Honela gelditu da idatzita 259. artikuluko 4. paragrafoa:

«4. Adierazitako 256. artikuluko 1. paragrafoko 7, 8, 10 eta 11. zenbakien diligentzia bidez lortutako informazioa neurriak eskatu dituen pertsonaren jabetza industrialeko edo jabetza intelektualeko eskubideen zaintza jurisdikzionalerako bakarrik erabiliko da, eta guztiz debekatuta egongo da hura hedatu edo hirugarrenei jakinaraztea. Edozein interesdunek hala eskatuz gero, auzitegiak isilpeko izaera eman ahal izango die jarduketei, horrela, izaera konfidentzialeko datuak eta informazioa babesten direla bermatzeko.»

Lehenengo xedapen gehigarria. Transakzio-kostuak murrizteko neurriak.

1.Gobernuak dagozkion neurriak sustatuko ditu jabetza intelektualeko eskubideak dituzten titularren eta eskubide horiek erabiltzen dituztenen arteko transakzio-kostuak murrizteko; horretarako, garapen teknologikoek eskaintzen dituzten aukerak hartuko dira kontuan, besteak beste, eskubideen titular, horien ordezkari eta erabiltzaileen arteko harremanaren artikulazio eraginkorra lortzera xedaturik daudenak.

2.Legez ezarritako jabetza intelektualeko eskubideen kudeaketa kolektiborako erakundeek leihatila bakar bat sortu beharko dute; haren bitartez, erabiltzaileek ordaindu beharreko zenbatekoak fakturatu eta ordaintzeko eragiketak zentralizatuko dira, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bategineko 157.1.e) artikuluan zehaztutako betebeharrari jarraiki. Kudeaketa-erakundeek bost hilabeteko epea izango dute, lege hau indarrean sartzen denetik, leihatila bakar hori sortu, finantzatu eta mantentzeko terminoak hitzartzeko. Kudeaketa-erakundeen arteko akordiorik lortzen ez bada, eta aurreko epea amaitzen denetik hiru hilabeteko epe luzaezina igaro aurretik, Jabetza Intelektualaren Batzordeko Lehenengo Atalak ebazpena eman ahal izango du, eta bertan, termino horiek zehaztu ahal izango ditu. Gainera, sor daitezkeen eztabaidak ebatzi eta beharrezkoak izan daitezkeen instrukzioak ezarri ahal izango ditu leihatila bakar horrek modu egokian funtziona dezan, betiere dagokion zehapen-espedienteari kalterik egin gabe eta aipatutako betebehar legala betez.

Leihatila pertsona juridiko pribatu batek kudeatuko du, eta beraz, kudeaketaerakundeek ez dute hartutako erabakiak kontrolatzeko gaitasunik izango.

Leihatilak baldintza objektibo, garden eta ez diskriminatzaileetan oinarritutako zerbitzuak eskaini beharko ditu, eta honako arau hauetara egokitu beharko du:

a) Zerbitzuak legez ezarritako kudeaketa-erakunde guztiei eskaintzen zaizkiela bermatu beharko du.

b) Erabiltzaile-kolektibo bakoitzarentzat indarrean dauden tarifa orokorrak gaineratu beharko ditu, legez ezarritako erakunde guztiei dagokienez.

c) Erabiltzaileek legez ezarritako kudeaketa-erakundeei zor dizkieten tarifa orokorren zenbatekoak ordaintzen dizkietela erraztu beharko du.

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak, eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak, dagozkien eskumenen esparruan, paragrafo honetan xedatutakoa betetzen duela bermatu beharko dute, leihatila abian jarri aurretik hura kudeatzen duen pertsona juridikoaren estatutuen kontrola barne.

Gobernuak paragrafo honetan zehaztutakoa garatu ahal izango du, erregelamendu bidez.

3.Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bategineko 154.5 artikuluko d) hizkian aurreikusitakoari jarraiki, kudeaketa-erakundeek betebehar horretatik eratorritako zenbatekoak xedatuko dituzte aurreko paragrafoan aurreikusitako fakturazio eta ordainketarako leihatila bakarra finantzatzera.

Bigarren xedapen gehigarria. Tarifekin lotutako berezitasunak.

Jabetza intelektualeko eskubideen kudeaketa-erakundeek tarifa egokiak aplikatu beharko dizkiete irratieta telebista-zerbitzu publikoen kudeaketaz arduratzen diren erabiltzaileei, horiek irabazi-asmorik ez dutenean eta, legez, kultura sustatzeko betebeharrak ezartzen zaizkienean.

Hirugarren xedapen gehigarria. Tarifak zehazteko tasa.

1.Arau-iturriak: Beharrezko kudeaketa kolektiborako eskubideak ustiatzeko eta borondatezko kudeaketa kolektiborako eskubideen tarifak zehazteko –obra edo prestazio beraren ordainketa-eskubidea duten titular-kategoria berari dagokionez–, lege hau eta Tasa eta Prezio Publikoei buruzko apirilaren 13ko 8/1989 Legean zehaztutako gainerako arau-iturriak hartuko dira kontuan.

2.Zergapeko egitatea: Tasa honen zergapeko egitateari dagokio eragindako kudeaketa-erakundeek, nazioko erabiltzaile-elkarte ordezkariek, irrati-erakundeek edo erabiltzaile esanguratsuek eskatutako tarifak zehaztea.

3.Subjektu pasiboa: Tasaren subjektu pasibo izango dira tarifak zehazteko prozeduran parte hartzen duten pertsona fisikoak edo juridikoak.

Tasen subjektu pasiboek zergen autolikidaziorako eragiketak egin eta horien zenbatekoa sartu beharko dute Altxor Publikoan.

4.Sortzapena: Aurkeztutako eskaerarekin lotutako tarifa zehazten den unean sortuko da tasa.

5.Zerga-oinarria eta kuota:

1.Tasaren zerga-oinarria Jabetza Intelektualaren Batzordeko Lehenengo Atalak zehaztutako tarifen aplikaziotik balioetsitako kantitateekin osatuko da.

2.Tasa horren kontzeptuan ordaindu beharreko kuota kalkulatzeko, erregelamendu bidez finkatutako tasa proportzionalak aplikatuko zaizkie Jabetza Intelektualaren Batzordeko Lehenengo Atalak zehaztutako tarifen aplikaziotik ateratako zenbatekoei. Kantitate hori ez da, inola ere, 16.659,47 euro baino baxuagoa izango, ezta zergaoinarriaren ehuneko 0,2 baino handiagoa ere, ordaindu beharreko kuotak gutxieneko zenbateko hori gainditzen duen kasuetan.

Lehenengo xedapen iragankorra. Irabazi-asmorik gabeko erakundeen Kontabilitate Plana aplikatzea.

Kudeaketa-erakundeek irabazi-asmorik gabeko erakundeen Kontabilitate Plana aplikatuko dute lege hau indarrean sartu eta hurrengo urte naturaleko urtarrilaren 1etik aurrera, honako arau hauetan jasotakoarekin bat etorriz:

1.Irabazi-asmorik gabeko erakundeen Kontabilitate Plana lehenengo aldiz aplikatzen den ekitaldiaren irekitze-balantzea honako arau hauetan oinarrituz prestatuko da:

a) Ondare-elementuak berriz sailkatuko dira, arau hauetan xedatutakoari jarraiki.

b) Ondare-elementu horiek liburuetan duten balioan oinarrituz baloratuko dira; eta

c) Data horretan izan duen balio-murrizketa egiaztatuko da.

Aurrekoari kalterik egin gabe, erakundeak a) hizkian jasotako ondare-elementu guztiak baloratu ahal izango ditu, arau hauen atzeraeraginezko aplikazioari dagokion zenbatekoarekin.

Arau hauen lehen aplikazioa betetzeko egin behar diren egokitzapenen kontrapartida erreserben partida bat izango da.

2.Irabazi-asmorik gabeko erakundeen Kontabilitate Plana aplikatu den lehen ekitaldiari dagozkion urteko kontuetan honako hauek aurkeztu ahal izango dira:

a) Irizpide berrietara egokitu gabeko informazio konparatzailea. Kasu horretan, urteko kontuak hasierako kontu gisa sailkatuko dira, uniformetasun-printzipioaren eta konparazio-baldintzaren aplikaziotik eratorritako ondorioetarako.

b) Irizpide berrietara egokitutako konparazio-informazioa. Kasu horretan, irabaziasmorik gabeko erakundeen Kontabilitate Plana aplikatzen den aurreko ekitaldia abiarazi den data hartuko da lehen aplikazio-data gisa.

3.Irabazi-asmorik gabeko erakundeen Kontabilitate Plana lehen aldiz aplikatu den lehen ekitaldiari dagozkion urteko kontuen memorian, «Kontabilitate-arau berrietara egindako trantsiziotik eratorritako alderdiak» izeneko atal bat gehituko da. Bertan, aurreko ekitaldian eta ekitaldi honetan aplikatutako kontabilitate-irizpideen arteko desberdintasun nagusiak azalduko dira, baita kontabilitate-irizpideen aldaketa horrek erakundearen ondare garbian eragin duen inpaktua bera ere.

Bigarren xedapen iragankorra. Tarifa berrien onespena.

1.Kudeaketa-erakundeek lege honetan zehaztutako irizpideekin bat etorriko diren tarifa orokor berriak onartu beharko dituzte, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bategineko 157.1.b) artikuluan aurreikusitako tarifa horiek zehazteko metodologia onesten duen Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren agindua indarrean sartu eta sei hilabeteko epean.

2.Erabiltzaileekin hitzartutako kudeaketa kolektiborako erakundeen tarifek betebeteko ondorioak eragiten jarraituko dute akordioak indarrean dauden bitartean, eta lege hau indarrean sartu denetik gehienez ere hiru urteko epean; hori horrela izango da eskubide esklusiboen kasuan eta kudeaketa-erakundeak behar bezala egiazta dezakeenean akordioak dituela sektore horretako nazioko ordezkaritza-erakundeekin edo irrati-erakunde nagusiekin edo erabilera bereziko kasuetan.

3.Aurreko paragrafoan adierazitako kasuetan salbu, jabetza intelektualeko eskubideen kudeaketa kolektiboaz arduratzen diren erakundeek tarifa berriak hitzartu beharko dituzte nazioan dauden sektoreko ordezkaritza-erakundeekin eta irratierakundeekin, betiere Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bategineko 157.1.b) artikuluan zehazten diren irizpideak kontuan hartuta eta lege hau indarrean sartzen denetik gehienez ere urtebeteko epean. Alderdien artean akordiorik lortzen ez bada, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bategineko 158 bis artikuluko 3. paragrafoan xedatutakoa hartuko da oinarritzat.

Aurreko lerrokadan jasotzen diren kasuetarako, eta kudeaketa kolektiboko eskubideei aplikatu beharreko tarifei buruzko indarreko akordioak dauden kasuetan salbu –horien terminoak eta baldintzak nazioan dauden sektoreko elkarteekin edo irrati-elkarte nagusiekin hitzartu eta zehaztu diren kasuetan, lege hau indarrean sartu aurreko hiru urteetan–, tarifa berriak modu publikoan onartu eta hedatu bitartean, erabiltzaileek kudeaketa-erakunde bakoitzak onartutako tarifa orokorren % 70 ordaindu beharko dute kontura, kudeaketa-erakundeek ordainketa-eskubideak ustiatzeagatik eta dagozkion eskubideen baimena eman dezan. Obra edo prestazio babestu baten ustiapen-egintzak ordainketa-eskubide bat duenean, eta ordainketa-eskubidea dagokion titularren kategoria bereko obra edo prestazio berari dagokion berariazko eskubide bat dagoenean, bi eskubideen tarifak paragrafo honetan zehaztutako araubidea hartu beharko du oinarri gisa.

Xedapen indargabetzaile bakarra. Arauak indargabetzea.

Indargabetu egin dira, halaber, maila bereko edo txikiagoko arauak, lege honetan araututakoaren aurka badoaz.

Azken xedapenetako lehenengoa. Irakurketari, liburuei eta liburutegiei buruzko ekainaren 22ko 10/2007 Legearen aldaketa.

Aldatu egin da irakurketari, liburuei eta liburutegiei buruzko ekainaren 22ko 10/2007 Legearen 8. artikuluko 2. paragrafoa. Aurrerantzean, honela geratuko da idatzita:

«2015eko urtarrilaren 1etik aurrera, eta indarraldi mugagabearekin, aldatu egin da irakurketari, liburuei eta liburutegiei buruzko ekainaren 22ko 10/2007 Legearen

8. artikuluko 2. paragrafoa. Aurrerantzean, honela geratuko da idatzita:

ISBN Nazioarteko Agentziak onartutako nazioarteko gomendioak eta orientazioak aplikatuz, ISBNren Espainiako Agentziak ISBNren sistema garatzen du gure herrialdean. Espainiako Agentziak ISBNren erregistro eguneratuak eskainiko dizkio Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari, horrela, Espainian argitaratutako liburuen eta departamentu horrek kudeatzen dituen editorialen datubasearen jarraitutasuna bermatu dadin.»

Azken xedapenetako bigarrena. Eskumen-titulua.

Lehenengo artikulua eta xedapen gehigarriak nahiz iragankorrak Espainiako Konstituzioaren 149.1.9 artikuluan ezarritakoaren babesean eman da, artikulu horrek jabetza intelektualaren gaineko eskumena esleitzen baitio Estatuari.

Bigarren artikulua Espainiako Konstituzioaren 149.1.6 eta 149.1.8 artikuluetan xedatutakoaren babesean onartu da; artikulu horietan, legedia prozesalari eta legedia zibilari buruzko eskumena ematen zaio Estatuari.

Azken xedapenetako hirugarrena. Europar Batasuneko zuzenbidea txertatzea.

Lege honen bitartez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011ko irailaren 27ko 2011/77/EB Zuzentaraua txertatzen da Espainiako Zuzenbidera. Haren bitartez, egilearen eskubideak eta beste eskubide batzuk babesteko epeari buruzko 2006/116/EB Zuzentaraua (Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bategineko 110 bis, 112 eta

119. artikuluak, eta hogeita batgarren xedapen iragankorra) eta obra zurtzen hainbat erabilera baimenduei buruzko 2012ko urriaren 25eko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012/28/EB Zuzentaraua (Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bategineko 37 bis artikulua, seigarren xedapen gehigarria eta hogeita batgarren xedapen iragankorra) aldatzen dira.

Azken xedapenetako laugarrena. Jabetza Intelektualari buruzko Legearen aldaketa integrala.

Lege hau indarrean sartzen denetik urtebeteko epean, Gobernuak beharrezko aurretiazko lanak egingo ditu sektore eta eragile interesdun guztiekin, horrela, ezagutzaren gizartearen premietara eta aukeretara guztiz egokituta egongo den Jabetza Intelektualari buruzko Legearen aldaketa integrala prestatzeko. Aldaketa horrekin lotuta, eskubideen kudeaketa kolektibora aplikatu beharreko erregimena, kopia pribatuak egiteko bidezko ordainketaren erregimena eta erregulatzailearen eskumenak eta natura ebaluatu beharko dira, besteak beste.

Azken xedapenetako bosgarrena. Indarrean sartzea.

Lege hau 2015eko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean, eta honako salbuespen hauek izango ditu:

a) Jabetza Intelektualari buruzko Legeko testu bategineko 32. artikuluko 3. eta 4. paragrafoetan zehaztutakoa lege hau «Estatuko Aldizkari Ofizialean» argitaratu eta hurrengo urtean sartuko da indarrean.

b) Jabetza Intelektualari buruzko Legeko 158 ter artikuluan eta harekin bat datozen artikuluetan xedatutakoa lege hau «Estatuko Aldizkari Ofizialean» argitaratu eta bi hilabetera sartuko da indarrean.

c) Jabetza Intelektualari buruzko Legeko 154. artikuluan, 7. eta 8. paragrafoetan,

162ter eta 162 quáter artikuluetan zehaztutakoa lege hau «Estatuko Aldizkari Ofizialean» argitaratu eta sei hilabetera sartuko da indarrean.

d) Jabetza Intelektualari buruzko Legeko testu bategineko 154. artikuluko 3, 4, 5 eta

6.paragrafoak kudeaketa-erakundeek jasotako kantitateei izango zaizkie aplikagarriak, lege hau «Estatuko Aldizkari Ofizialean» argitaratu eta hurrengo urte naturaleko urtarrilaren 1etik aurrera, zorra sortu den eguna dena dela.

Horrenbestez,

Lege hau betetzeko eta betearazteko agintzen diet espainiar guztiei, norbanakoei eta agintariei.

Madrilen, 2014ko azaroaren 4an.

FELIPE E.

Gobernuko presidentea,

MARIANO RAJOY BREY

w.boe.es

BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO

D. L.: M-1/1958 ISSN: 02

 

 

 

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra