Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Prozedura zuzenbidea  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Defentsaren idazkia, erruztatu edo prozesatuaren behin-behineko askatasuna fidantzarekin eskatzekoa

042. DEFENTSAREN IDAZKIA, ERRUZTATU EDO PROZESATUAREN BEHIN-BEHINEKO ASKATASUNA FIDANTZAREKIN ESKATZEKOA

3 ZK.KO INSTRUKZIOKO EPAITEGIARI

Ni, Kepa...abizenak...jauna, auzitegietako prokuradorea, Joseba...abizenak...jaunaren izenean eta ordezkaritzan ari naiz, inputatua baita 7/95 prozedura laburtuan. Epaitegian agertzen naiz eta errespetuz DIOT:

Idazki honen bidez eskatzen dut, nire ordezkatuariBEHIN-BEHINEKO ASKATASUNAeman dakiola, eta horretarako, ondorengo egitateak eta arrazoibideak azaltzen ditut, Epaitegiak kontuan har ditzan.

Ez ditut modu zabalean azalduko behin-behineko espetxeratzearen ezaugarri diren salbuespenekotasun, subsidiariotasun eta behin-behinekotasuneko printzipioei buruzko arauak. Besteak beste, Espainiako Konstituzioko 17 eta 1-1 artikuluekin eta Europako Hitzarmeneko 5. artikuluarekin bat, Konstituzio Auzitegiak, uztailaren 2ko 41/82 epaian, 3. oinarri juridikoan dio behin-behineko espetxe-zigorra “salbuespeneko neurria” dela, eta 2. oinarri juridikoan, berriz, “salbuespenekotasun-printzipioaren arabera eraendu behar dela”. Oinarrien eta epaiaren arabera, behin-behineko espetxe-zigorra “kautelazko neurria” da eta “behar-beharrezkoa denean mantendu behar da”. Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren 1978ko ekainaren 27ko ebazpenak (Neumeister auzia), aurrean aipatutako KAren epaiari erreferentzia egin eta dio behin-behineko espetxe-zigorraren neurria hartzeko egon beharra dagoela “benetako interes publikoa, askatasun indibiduala errespetatzeko arau orokorra indargabetzea justifikatzen duena”.

Prozedura Kriminalaren Legeko –PKLko– 504. artikuluko hirugarren paragrafoaren bukaeran “beharrezkotasunaren” betekizuna jasotzen da. Ez da aski kasu konkretuan 503. artikuluan eta 504. artikuluko lehen bi paragrafoetan zehaztutako inguruabar guztiak biltzea; horietaz gain, aipatutako 504. artikuluko hirugarren paragrafoaren bukaeratik ondorioztatzen den moduan, behin-behineko espetxe-zigorrak “beharrezkoa” izan behar du. KAren 41/82 epaiak dioen moduan, behin-behineko espetxeratzea “kautelazko neurria” da eta “behar-beharrezkoa denean mantendu behar da”.

Auzitegi Nazionaleko Zigor-arloko Salaren 2. Sekzioaren 1995eko urtarrilaren 30eko autoak dio (Mario Conde auzia):

“ (...) delituaren astuntasuna, ondoriozko zigorgarritasunarekin, eta alarma soziala, bakarrik hartuta eta beste faktoreekin erlazionatu gabe, ez dira nahikoak askatasuna moduko oinarrizko eskubidea murrizteko.” (IX. ZO).- (...) Edonola ere, delituaren astuntasunak eta alarma sozialak bat egin behar dute, katalizatzaile modura,behin-behineko espetxeratzea legitimizatzen duten benetako arrazoiekin, eta arrazoi horiek dira, eragoztea ihes egiteko arriskua eta froga-iturriak desagertzea, edo saihestea inputatuak antzeko delituak egitea. Horrela esan du behin eta berriz Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren jurisprudentziak (...)”. (X. ZO).

KAren 1995eko uztailaren 26ko epaiaren arabera,

“... delituaren eta zigorraren astuntasuna (...) ezin daiteke irizpide bakarra izan (...) ihes egiteko arriskua baloratzean, erlazioan jarri behar da erruztatuaren inguruabar pertsonalekin (...) eta auzi horretako inguruabarrekin”.- ... denborak ere (...) ihes egiteko arriskua txikitu egiten du (...). Are gehiago, zigorraren astuntasunarekin eta delituaren izaerarekin batera pertsonaren eta auziaren inguruabarrak baloratu behar izana ere modu ezberdinean har daiteke neurria hartzearen hasierako unean edo hortik hilabete batzuetara neurri hori mantentzea erabaki behar denean. Izan ere, hasiera batean, behin-behineko espetxe-zigorraren xede konstituzional eta legitimoak bete beharrak -esaterako, frogak desagertzea eragoztea– eta instrukzioko epaileak une horretan dituen datuak gorde beharrak justifikatu egin dezakete espetxeratzeko agindua ematean delituaren tipoa eta zigorraren astuntasuna soilik kontuan izatea; aitzitik, denborak inguruabar horiek aldatzen ditu eta, hortaz, neurria mantendu ala ez erabakitzeko nahitaez baloratu behar dira pertsonaren eta kasu konkretuko inguruabarrak”.

Joseba...abizenak...askatasunik gabe dago duela 9 hilabetetik. Egozten zaion egintza 1991ko abuztuan gertatu zen (akusazio-idazkia eta 159 eta 48. folioak, besteak beste), hau da, duela 4 urte. Nire ordezkariak ez du aurrekaririk, eta aipatu dataz geroztik ez zaio izaera penaleko egintza zehagarririk egotzi.

Kontuan hartuta egitatea izan zenetik igaro den denbora, lau urte baino gehiago baitira, bere garaian egon zitekeen “alarma soziala”, guk ukatzen duguna, ez litzateke jada gaur egun auto hauetan existituko. Duela lau urte gertatutako egitate batengatik askatasuna emateak ere ez luke alarmarik piztuko; “alarma sozial” kontzeptua, gainera, juridikoki eztabaidagarria eta eztabaidatua da.

Bestalde, ez dago aukerarik nire ordezkatuak “froga-iturriak” desagerraraz ditzan; ezta daturik, pentsarazteko, pertsona horrek, espetxetik ateratakoan antzeko deliturik egingo duenik. Nire ustez, kasu honetan ez da betetzen arauak eskatzen duen “beharrezkotasunaren” betekizuna, ezta PKLko 503 eta 504. artikuluetan ezarritakoa, behin-behineko askatasuna eragotzi dezakeena. Nire ordezkatuak (auzi honetan behin-behineko espetxeraldia betetzen ari den bakarra) ez du Justiziarengandik ihes egin behar; aitzitik, espetxe-fidantza neurriz ezarriz gero, ihes egiteko arriskua txikitu eta bermea emango litzateke.

Azaldutakoagatik,

EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT,idazki hau aurkeztutzat eta aurreko adierazpenak egindakotzat eman ondoren, eman diezaiolaBEHIN-BEHINEKO ASKATASUNAJoseba...abizenak...jaunari, bidezko den fidantzarekin, horrela behar izanez gero. Justizia eskatzen dut,...herriaren izena +(e)n..., 1995eko urtarrilaren 22an.

Letradua:...izen-abizenak...andrea/jauna.Prokuradorea: Kepa...abizenak...jauna

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra