Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Prozedura zuzenbidea  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Kautelazko neurria eskatzeko idazkia, demanda jarri baino lehen aurkeztutakoa

234. KAUTELAZKO NEURRIA ESKATZEKO IDAZKIA, DEMANDA JARRI BAINO LEHEN AURKEZTUTAKOA

EPAITEGIARI

Ni,...prokuradorea... jauna/andrea, auzitegietako prokuradorea, honako honen izenean eta ordezkaritzan ari naiz: YY jauna/andrea (helbidea: ...). Horrela egiaztatzen da idazki honekin batera aurkezten dudan ahalordearen kopiaren bidez. Bide batez, kopia hori itzul dakidala eskatzen dut, autoetan lekukotza jaso ondoren beste erabilera batzuetarako behar izateagatik. AA abokatuaren zuzendaritzapean, bera...herria+(e)ko... Abokatuen Elkargokoa delarik eta bulegoa...herria+(e)n... duelarik, epaitegian agertzen naiz eta, hala, Zuzenbidean bidezkoen den moduan, DIOT:

Idazki honen bidez, kautelazko neurria eskatzen dut, bizilekua ... duen XX jaunaren/andrearen ondasunen aurreneurrizko enbargoa egin dadin, ... euro estaltzeko hainbestean, ondorengo egitateak eta zuzenbideko oinarriak direla eta:

EGITATEAK

LEHENENGOA.- Nire ordezkatuak eta XX jaunak/andreak merkataritza-harremanak izan dituzte ... eta ... urteetan, eta YY jaunak/andreak ... salgaiak saldu zizkion XX jaunari/andreari.

Erosleak ez ditu salgai guztiak ordaindu, eta guztira ... pezeta zor dizkio nire ordezkatuari.

1etik 5era bitarteko zk.ko agiri gisa aurkezten dira erosleak egin baina ordaindu ez dituen salerosketen fakturak.

Era berean, 6tik 10era bitarteko zk.ko agiri gisa aurkezten dira garraiolariaren albaranak, XX salgai-hartzaileak sinatutakoak.

BIGARRENA.- Nire ordezkatuak aurreneurrizko enbargoko kautelazko neurria eskatzen du, aurkako alderdiak munta handiko kopuruak zor baitizkio eta ezin izan baititu inola ere kobratu.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

I.- Eskumena.- Kautelazko neurriaren eskaeraz arduratzeko eskumena demanda nagusiaren ardura dagokion Lehen Auzialdiko EPAITEGIAK dauka,Prozedura Zibileko Legeko –PZLko–723-1 artikuluari jarraiki.

II.- Prozedura.- PZLko 730. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat izapidetuko da prozedura.

III.- Auziaren funtsa.

PZLko 721. artikuluari jarraiki, auzi-jartzaileak beharrezkotzat jotzen dituen kautelazko neurriak eska ditzake, epai baieslean eman litekeen babes judizialaren eraginkortasuna bermatzeko.

Lege bereko 727-1 artikuluari jarraiki, ondasunen aurreneurrizko enbargoa erabaki daiteke kondena-epaien betearazpena bermatzeko, epaiko kondena dirua edo fruituak, errentak, eta prezio zehatzak aplikatuta diru bilaka daitezkeen gauza fungibleak entregatzea denean. Horrez gain, aurreneurrizko enbargoa erabaki ahal izango da, halaber, neurri egokia denean eta ezin daitekeenean ordeztu demandatuarentzat eraginkortasun bera edo handiagoa eta kostu txikiagoa duen beste neurri batekin.

IV.- Kauzioa.- PZLko 737. artikuluari jarraiki, ... euroko kauzioa jartzen da.

V.- Kostuak.- PZLko 736-1 artikuluarekin bat, eta artikulu horri lotutako 394. artikuluari jarraiki, kostuak aurkako alderdiari ezarri behar zaizkio.

Azaldutakoagatik,

EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: eman ditzala aurkeztutzat idazki hau, agiriak eta kopiak, eta onar ditzala. Erabaki dezala alderdi demandatuaren ondasunen aurreneurrizko enbargoa, ... euroko zorrak, eta zuhurki kalkulatutako ... euroko interesak eta kostuak estaltzeko hainbestean.

...herria+(e)n..., ...data+(e)an...

Abokatuaren sinadura

          Prokuradorearen sinadura

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra