Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Prozedura zuzenbidea  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Zuzentzeko eskubidea egikaritzeko demanda

ZUZENTZEKO ESKUBIDEA EGIKARITZEKO DEMANDA

TXANDA DAGOKION LEHEN AUZIALDIKOHERRIA(E)KO EPAITEGIARI

Ni,PROKURADOREAREN IZEN-ABIZENAK, auzitegietako prokuradorea naizen hau, epaitegian agertzen naiz,IZEN-ABIZENAKjaunaren/andrearen izenean eta ordezkaritzan, etaPROBINTZIAko Abokatuen ElkargokoABOKATUAREN IZEN-ABIZENAK abokatuaren zuzendaritzapean.

Ordezkatuaren egoitza:HERRIA,HELBIDEA.

Ordezkaritza egiaztatzen dutHAUTATU EGIAZTATZEA.

Abokatuaren bulego profesionala:HERRIA,HELBIDEA.

Horiek horrela, zuzenbidean bidezkoen den moduan, hau DIOT:

Idazki honen bidez, HITZEZKO JUDIZIOKO demanda jartzen dut, zuzentzeko eskubidea egikaritzekoa,DEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunaren/andrearen aurka,ENPRESAREN IZENA enpresaren ordezkaria baita (bizilekua:HERRIA,HELBIDEA). Horretarako, egitate eta zuzenbideko oinarri hauetan funtsatzen naiz.

EGITATEAK

LEHENENGOA.-DATA(e)an,ZEHAZTU HEDABIDEA(a)n, honako informazio hau agertu zen nire ordezkatuari buruz:INFORMAZIOA.

1 zenbakiko agiri gisa aurkezten da nire ordezkatuari buruzko informazioa agertzen denZEHAZTU HEDABIDEA(r)en alea.

BIGARRENA.-DATA(e)an, nire ordezkatuak, informazioa okerra zela ikustean, zuzen zezatela eskatu zion hedabide horretako zuzendaritzari.

2 zenbakiko agiri gisa aurkezten da alderdi honek bidalitakoZUZENKETA ESKATU ZEN MODUAren kopia.

HIRUGARRENA.- Hiru eguneko legezko epea igaro da, eta egunkariak ez du aipatutako zuzenketa argitaratu. Ondorioz, alderdi honek demanda hau jarri behar izan du.

ZEHAZTU EGITATE ETA DOKUMENTU GEHIAGO

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

LEHENENGOA.- Jurisdikzioa. Jurisdikzio zibilak du eskumena, Botere Judizialaren Lege Organikoko 9. eta 21.1 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

BIGARRENA.- Eskumena. PZLko 45. eta 2/1984 Lege Organikoko 4. artikuluei jarraikiz, auzi honetaz arduratzeko eskumena zuzentzen ari natzaion lehen auzialdiko epaitegiak dauka,HAUTATU dagokiona baita.

HIRUGARRENA.- Gaitasuna. Alderdiek judizioan agertzeko beharrezkoa den gaitasuna dute, PZLko 6. artikuluarekin eta hurrengoekin bat etorriz.

LAUGARRENA.- Ordezkaritza eta postulazioa. Auzi-jartzailearen ordezkaritza eta postulazioa behar bezalakoak dira demanda honetan, PZLko 23. artikuluaren eta hurrengoen arabera.

BOSGARRENA.-Legitimazioa. Legitimazio aktiboa nire ordezkatuak dauka bere eskubidea urratu baita. Legitimazio pasiboa, berriz,DEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunari/andreari dagokio, bera baita eskubidea urratu duen enpresaren legezko ordezkaria.

SEIGARRENA.- Prozedura. Bideratu beharreko prozedura hitzezko judiziokoa da, horrela baitago xedatua PZLko 250.1.9 artikuluan.

ZAZPIGARRENA.- Auziaren funtsa.

Martxoaren 26ko 2/1984 Lege Organikoak pertsona fisiko edo juridiko orori aitortzen dio gizarteko edozein komunikabidetan berari buruz argitara emandako informazioa zuzentzeko eskubidea, baldin eta informazio hori zuzena ez bada eta argitara emateak kalteak eragin badiezazkioke. Eskubidea egikaritzeko modua ezartzean, adierazten da komunikabideak erreklamazioa jaso eta hurrengo hiru egunean argitaratu behar duela zuzenketa, eta epe horretan zuzenketa argitaratzen edo zabaltzen ez bada, edota gizarte-hedabidearen zuzendariak nahiz arduradunak espresuki adierazten ez badu zuzenketa ez dela zabalduko, edota aurreko artikuluan xedatutakoa bete barik argitaratzen edo zabaltzen bada, orduan, kaltedunak hurrengo 7 egun baliodunen barruan egikaritu ahal izango du zuzentzeko akzioa.

GEHITU ZUZENBIDEKO OINARRIAK

ZENBAKIA ZEHAZTU.- Kostuak. Kostuak alderdi demandatuari ezarri behar zaizkio, Prozedura Zibilaren Legeko 394. artikuluari jarraikiz.

Azaldutakoagatik,

EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: eman ditzala aurkeztutzat demanda hau, agiriak eta kopiak, eta onar ditzala. Har nazala pertsonatutzat eta alderditzat daukadan ordezkaritzan, eta har dezala aurkeztutzat HITZEZKO JUDIZIOKO demandaENPRESAREN IZENA enpresaren aurka. Egoki diren legezko izapideak egin ondoren, eman dezala epaia, eta kondena dezala komunikabidea egoki den zuzenketa argitara dezala bertan; halaber, ezar diezazkiola berariaz kostuak alderdi demandatuari.

Berebat lehenengoa: Honekin batera aurkezten da tasa judizialaren autolikidazio-agiriaren alea, azaroaren 20ko 10/2012 Legeko 8.2 artikuluko bigarren lerrokadan eta Ogasun Ministerioaren 2662/2012 Aginduko 12.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

HERRIA(e)n,DATA(e)an.

Abokatuaren sinadura

Prokuradorearen sinadura

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra