Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Octava ediciión Premios Adrián Celaya

Lan zuzenbidea  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Kaleratze-epaia betearaztea

KALERATZE-EPAIA BETEARAZTEA

Lan-arloko epaitegiaren zk.:«ZEHAZTU»

Auto-zk.:«ZEHAZTU»

Langilea berronartu ez izanari buruzko intzidentea

LAN-ARLOKO«ZENBAKIA»ZENBAKIKO EPAITEGIARI

Ni,«IZEN-ABIZENA», KALERATZEAri buruzko«ENPRESA» enpresaren aurkako prozesu honetan auzi-jartzailea, lan-arloko epaitegiaren aurrean agertzen naiz eta esaten dut:

Idazki honen bitartez, prozedura honetan emandako EPAIA BETEARAZTEKO ESKATZEN DUDALA, epaitzak agindutakoa bete ez delako. Eskaeraren oinarriak hauek dira:

ALEGAZIOAK

LEHENENGOA.- Epaiaren arabera, kaleratzea bidegabea izan da, eta, ondorioz, enpresari honako kondena hau ezarri zaio: langilea berronartzea izapidetze-aldiko soldata ordainduz, edo dagokion kalte-ordaina ematea, langilearen aukeran.

BIGARRENA.- Enpresak ez du aukerarik egin.

HIRUGARRENA.- Halaber, intzidente-ekitaldirako DEMANDATUAREN AITORTZA JUDIZIALA ESKATZEN DUT.

Azaldutakoagatik, eta LPLko 278. artikuluaren eta hurrengoen arabera, LAN-ARLOKO EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT idazki hau eta beronen kopiak aurkeztutzat eman eta onar ditzala, eta horrela eskatutzat izan dezala BERRONARTU EZ IZANARI BURUZKO INTZIDENTEA; eta, alderdiak agertu ondoren, auto baten bidez demandatzailearen lan-harremana azkendutzat eman dezala eta dagozkion kalte-ordaina eta izapidetze-aldiko soldata ezar ditzala.

Bidezkoa delako eskatzen dut,«HERRIA»(e)n,«DATA»(e)an.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra