Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Octava ediciión Premios Adrián Celaya

Lan zuzenbidea  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Kaleratzeari buruzko demanda

KALERATZEARI BURUZKO DEMANDA

TXANDAZ DAGOKION«HERRIA»(E)KO LAN-ARLOKO EPAITEGIARI

Nik,«IZEN-ABIZENA»(e)k -adinduna;«NAN» zenbakiko NANa; eta zitatzeko helbidea,«HELBIDEA»-, lan-arloko epaitegiaren aurrean agertu, eta, zuzenbidean bidezkoen den moduan, ESATEN DUT:

Idazki honen bidez KALERATZE BATI BURUZKO demanda jartzen dudala,«ENPRESA»(r)en aurka -zitatzeko helbidea,«HELBIDEA»-, honako hauek oinarritzat hartuta:

EGITATEAK

LEHENENGOA.- Auzi-jartzaileak demandatuarentzat eta haren aginduetara lan egiten du,«KATEGORIA» kategoriarekin,«DATA»(a)z geroztik, urteko«KOPURUA» euroko soldata gordina duela, aparteko pagak barne.

BIGARRENA.-«DATA»(e)an, auzi-jartzaileak,«ENPRESA» enpresarekin, lan edo zerbitzu jakineko aldi baterako lan-kontratu bat sinatu zuen, eta bete beharreko lana«ZEHAZTU LANA» zen.

HIRUGARRENA.- Enpresak idatziz jakinarazi zion auzi-jartzaileari lan-prestazioa bukatu zela, sinatutako kontratuaren amaiera alegatuz. Jakinarazpenaren eragina«DATA»(e)an hasi zen.

«OSATU EGITATEAK»

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

I. Lan-arloko Jurisdikzioaren Legearen 1. eta 2. artikuluei jarraikiz, epaitegi hori da eskuduna; 21.3 artikuluarekin bat, abokatuaren laguntza erabiliko dugula jasota gera dadin; 63. artikuluaren eta hurrengoen arabera, adiskidetze-akta aurkezteko; 80.a eta hurrengoak eta 103.a eta hurrengoak.

II. Langileen Estatutuaren 49.11 artikulua,contrario sensu; 54.a, kaleratzeko kausak arautzen dituena; 55.a, kaleratzearen forma eta kalifikazioari buruzkoa eta deuseztzat emandako kaleratzearen ondorioei buruzkoa; eta 56.a, kaleratze bidegabearen ondorioei buruzkoa.

III.«HITZARMENA» Hitzarmen Kolektiboa.

Horregatik guztiagatik, aipatutako arauekin eta aplikagarriak diren beste batzuekin bat, LAN-ARLOKO EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT, idazki hau eta beronen kopiak aurkeztutzat eman eta onar ditzala, eta, egokiak diren izapideen bidez, alderdiak zitatu ditzala adiskidetze- eta judizio-ekitaldietarako. Eta, alegatutakoa onarturik, kaleratzea deuseztzat jo dezala eta demandatutakoak kondenatu ditzala auzi-jartzailea berehala berronartzera, kaleratu arte zegoen baldintza berberetan. Edo, modu subsidiarioan, kaleratzea bidegabetzat jo, eta demandatutakoak kondenatu ditzala auzi-jartzailea berronartzera edo antzinatasun-urte bakoitzeko«EGUN-KOPURUA» eguneko benetako soldata ordaintzera, haien aukeran, urte zatiak hilabetetan hainbanatuz eta zati txikiagoak hilabete osotzat hartuz, eta, edozein kasutan, jaso ez dituen soldatak ordaintzera. Hori guztia ez da eragozpen izango azken konklusioetan zehazten denerako.

BEREBAT ESATEN DUT judizio-ekitaldian honako frogabide hauek erabili nahi ditudala:

ALDERDIEI GALDEKETA EGITEA; demandatutakoei ohartaraziko zaie agertu ezean aitortutzat jo ahal izango direla.

Demandatutakoak aurkeztu beharreko AGIRI-FROGA: auzi-jartzaileak sinatutako azken sei hilabeteetako soldata-ordainagiriak; lantokiko matrikula-liburua, eginbideak behar bezala eginda, eta aldi horretako kotizazio-buletinak eta auzi-jartzailearen lan-harreman guztiaren eguneroko lan-parteak.

LEKUKOTZA-FROGA; dagokion unean proposatuko da.

Azaldutakoagatik

ESKATZEN DUT aipatutako frogabideak proposatutzat eman eta onar ditzala eta beharrezkoa dena erabaki dezala ahozko judizio-ekitaldian haiek burutzeko. Hori ez da eragozpen izango aurrerago beste frogabide batzuk aurkeztu ahal izateko.

Bidezkoa delako eskatzen dut,«HERRIA»(e)n,«DATA»(e)an.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra