Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Octava ediciión Premios Adrián Celaya

Lan zuzenbidea  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Oporrak erreklamatzeko demanda

OPORRAK

LAN-ARLOKO EPAITEGIARI

Nik,«IZEN-ABIZENA» jaunak/andreak -adinduna,«NAN» zenbakiko NANa; helbidea,«HELBIDEA», lan-arloko epaitegiaren aurrean agerturik, zuzenbidean bidezkoen den moduan, esaten dut:

Idazki honen bitartez oporrak erreklamatzeko demanda jartzen dudala«ENPRESA» enpresaren aurka -helbidea,«HELBIDEA»-, haren legezko ordezkariari zuzenduta. Nire eskaeraren oinarriak honako egitate eta zuzenbideko argudio hauek dira:

EGITATEAK

LEHENENGOA.- Enpresa demandatuarentzat lan egiten dut«DATA»(a)z geroztik,«KATEGORIA» kategoriarekin, eta hilabetean«KOPURUA» euroko soldata dudala.

BIGARRENA.- Enpresaren ordezkaritzak eta enpresa-batzordeak«DATA»(e)an adostu zuten, hitzarmen kolektiboak dioena betez, urteko oporren banaketa.

HIRUGARRENA.- Nire oporraldia«DATA»(e)an eta«DATA»(e)an zen.

LAUGARRENA.- Enpresako zuzendaritzak, aldebakarreko erabaki baten bitartez, aldatu egin du oraindik egiteke dudan oporraldia, eta«DATA»(e)tik«DATA»(e)ra lan egiteko agindu didate.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

LEHENENGOA.- Langileen Estatutuaren Legearen Testu Bateratuaren 38. artikulua, 1995eko martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuak onetsia.

BIGARRENA.- Lan-arloko Jurisdikzioaren 36/2011 Legea, 2011ko urriaren 10ekoa, 125. eta 126. artikuluak.

HIRUGARRENA.-«HITZARMENA» Hitzarmen Kolektiboa.

Azaldutako guztiagatik,

EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT idazki hau eta beronen kopiak onar ditzala, eta oporretako prozedura hasi, dagokion premiazko eta lehentasunezko izapidetzea agindu ondoren; alderdiak adiskidetze- eta judizio-ekitaldira dei ditzala; eta dagokion egunean epaia eman dezala, enpresak proposaturiko oporraldi-aldaketa zuzenbidearen kontrakotzat joz, oporraldia«DATA»(e)tik«DATA»(e)ra izatea aginduz, eta demandatutako enpresa kondenatuz aitortza horrek dituen ondorio guztiak betetzera.

BEREBAT DIOT, LEHENIK: alderdi honek honako FROGABIDE HAUEK ESKATZEN DITU ahozko ikustaldirako:

AITORTZA JUDIZIALA, demandatutako enpresaren legezko ordezkariarena, enpresako helbidean zitaturik, erabaki-indarrik gabeko zinpean ahozko ikustaldian egiten zaizkion posizioei erantzuteko.

DOKUMENTU BIDEZKOA, demandatutako enpresak honako agiri hauek aurkez ditzan:«DATA»(e)ko lan-egutegia, eta enpresa-batzordeak enpresako zuzendaritzarekin egindako bileraren akta, aurtengo egutegia adostu zenekoa.

BEREBAT DIOT, BIGARRENIK: alderdi hau abokatuaren laguntzaz joango dela ahozko ikustaldira.

LAN-ARLOKO EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT aurreko alegazioa egintzat eman eta onar dezala, eta horrela ondorio guztietarako kontuan har dezala, gauzatu ahal izateko behar den guztia erabakiz.

Bidezkoa delako eskatzen dut,«HERRIA»(e)n,«DATA»(e)an.

Sinadura

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra