Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Quinta edición Premios Adrián Celaya

Nazioarteko zuzenbidea  >>  Legeria  >>  >> Giza eskubideak >> Bereizkeriaren aurkako prebentzioa

Enplegu-politikari buruzko Hitzarmena, 1964 (122. zk.). Lanaren Nazioarteko Erakundearen Konferentzia Orokorrak 1964. urteko uztailaren 9an egindako berrogeita zortzigarren bileran onetsia

1964-07-09

Enplegu-politikari buruzko Hitzarmena, 1964 (122. zk.)

Lanaren Nazioarteko Erakundearen Konferentzia Orokorrak 1964. urteko uztailaren 9an egindako berrogeita zortzigarren bileran onetsia

Indarrean jartzea:1966ko ekainaren 15ean, 5. artikuluarekin bat etorriz

Lanaren Nazioarteko Erakundearen Konferentzia Orokorrak,

Deitua izanik Lanaren Nazioarteko Bulegoaren Administrazio Kontseilua, Genevan egitekoa, eta hiri horretan bilduta 1964ko ekainaren 17an, berrogeita zortzigarren bileran;

Kontuan hartuzFiladelfiako Adierazpenak Lanaren Nazioarteko Erakundeari munduko nazio guztien artean enplegu osoa eta bizi-maila jasotzeko programak sustatzeko betebehar solemnea ezartzen diola, eta Lanaren Nazioarteko Erakundearen Konstituzioaren hitzaurrean langabeziaren aurkako borroka eta bizitzeko soldata egoki baten bermea ezartzen direla,

Kontuan hartuz, gainera, Filadelfiako Adierazpenaren arabera, Lanaren Nazioarteko Erakundeari dagokiola enplegu-politikaren gain politika ekonomiko eta finantzarioek dituzten ondorioak aztertu eta gogoan hartzea, eta aintzat hartuta "gizaki orok, arraza, sinesmen edo sexu bereizketarik gabe, euren ongizate material eta garapen espirituala lortzeko eskubidea duela, askatasun eta duintasun, ekonomia-segurtasun eta aukera-berdintasun baldintzetan”,

Kontuan hartuzGiza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak hurrengoa xedatzen duela: “pertsona orok du lan egiteko eskubidea, lana aukeratzekoa, lan-baldintza bidezkoak eta egokiak izatekoa, eta langabeziaren aurkako laguntza jasotzekoa”,

Aintzat harturik enplegu-politikarekin zuzeneko lotura duten eta indarrean dauden lanaren nazioarteko hitzarmen eta gomendioen xedapenak, bereziki, Enpleguaren zerbitzuari buruzko Hitzarmena eta Gomendioa, 1948, Lanbide orientazioari buruzko Gomendioa, 1949, Lanbide heziketari buruzko Gomendioa, 1962, bai eta Bereizkeriari buruzko Hitzarmena eta Gomendioa (enplegua eta okupazioa), 1958,

Aintzat harturik instrumentu horiek hedatze ekonomikorako nazioarteko programa zabalago baten zati gisa ikusi behar direla, enplegu osoa, ekoizpenekoa eta askatasunez aukeratua oinarrian duena,

Erabaki ondoren bilerako aztergaien zerrendako zortzigarren puntuan jasotzen diren enplegu-politiken inguruko hainbat proposamen onestea, eta

Erabaki ondorenproposamen hauek nazioarteko hitzarmen forma izan dezaten,

Mila bederatziehun eta hirurogeita laugarren urteko uztailaren bederatziko datarekin, Hitzarmen hau onesten du, enplegu-politikari buruzko Hitzarmena, 1964 izendazio pean aipatua izan daitekeena:

1. artikulua

1.Ekonomia-hazkundea eta -garapena suspertzeko xedearekin, bai eta bizi-maila jasotzeko ere, eskulanaren beharrizanak asetzeko eta langabezia eta azpienpleguaren arazoa konpontzeko, estatu kide orok enplegu osoa, ekoizpenekoa eta askatasunez aukeratua bultzatzera bideratutako politika aktiboa gauzatu eta burutu beharko du, garrantzi handiko xede gisa.

2.Aipatutako politika horrek ondorengoa bermatzera jo beharko du:

a) Lan egin dezaketen eta lan bila dabiltzan pertsona guztientzat lana izango dela;

b) Aipatu lan hori ahalik eta emankorrena izango dela;

c) Enplegua aukeratzeko askatasuna izango dela eta langile bakoitzak komeni zaion enplegua izateko beharrezko heziketa jasotzeko aukera izango duela eta enplegu horretan aurreko heziketa hori eta langileak berak dituen gaitasunak erabiltzeko aukera, bere arraza, larru-kolore, sexua, erlijioa, politika iritzia, nazio jatorria edo gizarte-jatorria kontuan izan gabe.

3.Lehenago aipaturiko politikak ekonomiaren garapen maila eta etapa izan beharko ditu kontuan, bai eta enpleguaren xedeak eta gainontzeko ekonomia eta gizarte xedeen arteko harremanak, eta baldintza eta eginera nazionalei aplikatuko zaie metodo egokien bidez.

2. artikulua

Aipatutako metodoen bidez eta herrialdearen baldintzek horretarako bide ematen duten heinean, estatu kide orok ondorengoa egin beharko du:

a) Hartu beharreko neurriak aldizka zehaztu eta berrikusi, ekonomia eta gizarte politika koordinatu baten osagai gisa, 1. artikuluan ezarritako helburuak lortzeko;

b) Horrelako neurriak aplikatzeko beharrezkoak izan daitezken xedapenak onetsi, programen prestaketa barne, halakoa premiazkoa balitz.

3. artikulua

Hitzarmen honen aplikaziorako hartu beharko diren neurriei buruzko kontsulta egingo zaie pertsona interesdunen ordezkariei eta, enplegu politikari dagokionez, enplegatzaile eta langileen ordezkariei kontsulta egingo zaie bereziki, euren esperientzia eta iritziak osotasunean kontuan izateko helburuarekin eta, gainera, euren kooperazio osoa lortzeko asmoz, dela aipatu politika hori zehazteko orduan, dela politika hori betearazteko beharrezko den laguntza haiengandik eskuratzeko.

4. artikulua

Hitzarmen honen berrespen formalak Lanaren Nazioarteko Bulegoko zuzendari nagusiari komunikatuko zaizkio, horrek erregistratu ditzan.

5. artikulua

1. Zuzendari nagusiak Lanaren Nazioarteko Erakundeko kideei dagokienez, zuzendari nagusiak zein berrespen erregistratu eta berrespen horiek egin dituzten kideak bakarrik daude behartuta Hitzarmen hau betetzeko.

2.Hitzarmena indarrean jarriko da, zuzendari nagusiak bi kideren berrespenak erregistratu eta hamabi hilabetera.

3.Une horretatik aurrera, estatu kide bakoitzarentzat, hitzarmen hau indarrean jarriko da, berrespena erregistratu eta hamabi hilabetera.

6. artikulua

1.Hitzarmen hau berretsi duen estatu kide orok hori salatu ahal izango du, hitzarmena estreinakoz indarrean jarri zenetik zenbatzen hasi eta hamar urteko epealdia amaitu ondoren, Lanaren Nazioarteko Bulegoko zuzendari nagusiari salaketa hori erregistratzeko akta komunikatuz.Salaketak ez du ondoriorik izango, salaketa erregistratu eta urtebete igaro arte.

2.Hitzarmen hau berretsi duen estatu kide orok, aurreko paragrafoan aipatu hamar urteko epealdia amaitu ondoren, urtebeteko epean artikulu honetako salaketa-eskubidea egikaritzen ez badu, beste hamar urtez bete beharko du hitzarmena, eta, aurrerantzean, hitzarmena salatu ahal izango du hamar urteko aldi bakoitza amaitzean, artikulu honetan ezarritako baldintzetan.

7. artikulua

1.Lanaren Nazioarteko Bulegoko zuzendari nagusiak Lanaren Nazioarteko Erakundeko kide guztiei jakinaraziko dizkie erakundeko kideek komunikatutako berrespen, adierazpen eta salaketa guztien erregistroak.

2.Zuzendari nagusiak berari komunikatu beharreko berrespenetatik bigarrenaren erregistroa jakinarazten dienean erakundeko kideei, abisua emango die kide horiei, hitzarmen hau indarrean jartzeko dataren inguruan.

8. artikulua

Lanaren Nazioarteko Bulegoko zuzendari nagusiak, erregistro-ondorioetarako eta Nazio Batuen Gutuneko 102. artikuluarekin bat etorriz, Nazio Batuetako idazkari nagusiari informazio osoa komunikatuko dio, aurreko artikuluekin bat etorriz erregistratu dituen berrespen, adierazpen eta salaketa-akta guztien gainean.

9. artikulua

Laneko Nazioarteko Bulegoko Administrazio Kontseiluak, egokitzat jotzen duen bakoitzean, Konferentziari hitzarmenaren aplikazioari buruzko oroitidazkia aurkeztuko dio, eta gogoeta egingo du konferentziaren eguneko aztergaien zerrendara biltzeko komenigarritasunari buruz, zer eta, hitzarmena oso-osoan edo zati batean berrikusteko aukera.

10. artikulua

1.Konferentziak hitzarmen hau oso-osoan edo zati batean berrikusten duen hitzarmen berria eginez gero, eta hitzarmen berri horrek aurkako xedapenak izan ezean:

a) Estatu kide batek berrikuspen-hitzarmen berria berresteak berarekin ekarriko du,ipso iure, hitzarmen honen berehalako salaketa, 13. artikuluan jasotako xedapenak gorabehera, betiere, berrikuspen-hitzarmen berria indarrean jarri bada;

b) berrikuspen-hitzarmen berria indarrean zein datatan jarri eta data horretatik aurrera hitzarmen honek irekia izateari utziko dio, estatu kideek berau berresteari dagokionez.

2.Edozein kasutan ere, hitzarmen honek indarrean jarraituko du, gaur egungo forma eta edukiekin, berori berretsi duten eta, aldiz, berrikuspen-hitzarmena berretsi ez duten estatu kideei begira.

11. artikulua

Hitzarmen honen testuaren bertsioak ingelesez eta frantsesez, kautoak dira maila berean.

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra