Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Cuarta edición Premios Adrian Celaya

Zuzenbide zibila  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Ezkontzako seme-alabatasuna legez zehazteko demanda

EZKONTZAKO SEME-ALABATASUNA LEGEZ ZEHAZTEKO DEMANDA

TXANDA DAGOKIONHERRIA(E)KO LEHEN AUZIALDIKO EPAITEGIARI

Ni,PROKURADOREAREN IZEN-ABIZENAK, auzitegietako prokuradorea naizen hau, epaitegian agertzen naiz,IZEN-ABIZENAKjaunaren/andrearen izenean eta ordezkaritzan, etaPROBINTZIAko Abokatuen ElkargokoABOKATUAREN IZEN-ABIZENAK abokatuaren zuzendaritzapean.

Ordezkatuaren egoitza:HERRIA,HELBIDEA

Ordezkaritza egiaztatzen dutHAUTATU EGIAZTATZEA.

Abokatuaren bulego profesionala:HERRIA,HELBIDEA

Horiek horrela, zuzenbidean bidezkoen den moduan, hau DIOT:

Idazki honen bidez, EZKONTZAKO SEME-ALABATASUNA ZEHAZTEKO DEMANDA jartzen dutDEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunaren/andrearen kontra (bizilekua:HERRIA,HELBIDEA). Horretarako, egitate eta zuzenbideko oinarri hauetan funtsatzen naiz.

EGITATEAK

LEHENENGOA.-DATA(e)anIZEN-ABIZENAK andrea etaIZEN-ABIZENAK jauna ezkondu egin ziren, demanda honekin batera,ZENBAKIA zenbakiko agiri gisa, aurkezten den Familia Liburuan egiazta daitekeen bezala.

ZEHAZTU EGITATEAK

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

LEHENENGOA.- Jurisdikzioa. Jurisdikzio zibilak du eskumena, Botere Judizialaren Lege Organikoko 9. eta 21.1 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

BIGARRENA.- Eskumena. PZLko 45. eta 50. artikuluei jarraikiz, auzi honetaz arduratzeko eskumena zuzentzen ari natzaion lehen auzialdiko epaitegiak dauka,LURRALDE ESKUMENAREN ARRAZOIA AZALDU baita.

HIRUGARRENA.- Gaitasuna. Alderdiek judizioan agertzeko beharrezkoa den gaitasuna dute, PZLko 6. artikuluarekin eta hurrengoekin bat etorriz.

LAUGARRENA.- Ordezkaritza eta postulazioa. Auzi-jartzailearen ordezkaritza eta postulazioa behar bezalakoak dira demanda honetan, PZLko 23. artikuluaren eta hurrengoen arabera.

BOSGARRENA.- Legitimazioa. Legitimazio aktiboa nire ahalorde-emaileari dagokio, bera baita aitaren aldeko seme-alabatasuna zehatz dadila eskatzen duena. Legitimazio pasiboa daukaDEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunak, bera baita aitatasuna erreklamatzen zaion pertsona, eta Fiskalak, PZLko 749.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

SEIGARRENA.- Prozedura. Bideratu beharreko prozedura hitzezko judiziokoa da, horrela baitago xedatua PZLko 753. artikuluan.

ZAZPIGARRENA.- Auziaren funtsa.

Kode Zibileko 116. artikuluan ezartzen denez, senarraren seme-alabatzat hartzen dira ezkontza egin ostean eta ezkontideak legez edo egitez banandu eta hirurehun egun baino lehen jaiotakoak.

AZALDU ARRAZOI GEHIAGO

ZORTZIGARRENA.- Kostuak. Kostuak alderdi demandatuari ezarri behar zaizkio, Prozedura Zibilaren Legeko 394. artikuluari jarraikiz.

Azaldutakoagatik,

EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: eman ditzala aurkeztutzat demanda hau, agiriak eta kopiak, eta onar ditzala. Har nazala pertsonatutzat eta alderditzat daukadan ordezkaritzan, eta har dezala aurkeztutzat ezkontzako seme-alabatasuna legez zehazteko demandaDEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunaren aurka. Eta, egoki diren legezko izapideak egin ondoren, eman dezala epaia, honako hau erabakiz:

a.- DeklaratzeaDEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunaSEME-ALABAREN IZEN-ABIZENAK(r)en aita dela.

b.- Ebazpen judiziala jakinaraztea Erregistro Zibilari eta gainerako erregistro publikoei.

c.- Demandatua kostuak ordaintzera kondenatzea.

Berebat lehenengoa: Honekin batera aurkezten da tasa judizialaren autolikidazio-agiriaren alea, azaroaren 20ko 10/2012 Legeko 8.2 artikuluko bigarren lerrokadan eta Ogasun Ministerioaren 2662/2012 Aginduko 12.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

HERRIA(e)n,DATA(e)an.

Abokatuaren sinadura

Prokuradorearen sinadura

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra