Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Cuarta edición Premios Adrian Celaya

Zuzenbide zibila  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Jabetza intelektualari buruzko demanda

JABETZA INTELEKTUALARI BURUZKO DEMANDA

TXANDA DAGOKION MERKATARITZA ARLOKO EPAITEGIARI

Ni,PROKURADOREAREN IZEN-ABIZENAK, auzitegietako prokuradorea naizen hau, epaitegian agertzen naiz,IZEN-ABIZENAK jaunaren/andrearen izenean eta ordezkaritzan, etaPROBINTZIAko Abokatuen ElkargokoABOKATUAREN IZEN-ABIZENAK abokatuaren zuzendaritzapean.

Ordezkaritza egiaztatzen dutHAUTATU EGIAZTATZEA.

Abokatuaren bulego profesionala:HERRIA,HELBIDEA.

Horiek horrela, zuzenbidean bidezkoen den moduan, hau DIOT:

Idazki honen bidez, JUDIZIO ARRUNTEKO demanda jartzen dut jabetza intelektualari buruzkoaDEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunaren/andrearen kontra egoitza:HERRIA

Horretarako, egitate eta zuzenbideko oinarri hauetan funtsatzen naiz.

EGITATEAK

LEHENENGOA.-EGITATEAK ZEHAZTU

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

LEHENENGOA.-Jurisdikzioa. Jurisdikzio zibilak du eskumena, Botere Judizialaren Lege Organikoko 9 eta 21.1 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

BIGARRENA Eskumena. Botere Judizialaren Lege Organikoko 86 ter 2 a) artikulua aplikatuz, auzi honen ardura hartzeko eskumen objektiboa merkataritza-arloko epaitegiari dagokio.

Lurraldeari dagokionez epaitegi hori da eskuduna, demandatuak muga-barru horretan baitu egoitza.

HIRUGARRENA- Gaitasuna. Alderdiek demanda hau jartzeko gaitasuna dute, PZLko 6. artikuluarekin eta hurrengoekin bat etorriz.

LAUGARRENA.- Ordezkaritza eta postulazioa. Auzi-jartzailearen ordezkaritza eta postulazioa behar bezalakoak dira demanda honetan, PZLko 23. artikuluaren eta hurrengoen arabera.

BOSGARRENA.- Legitimazioa. Legitimazio aktiboa nire ahalorde-emaileak dauka,OSATU. Legitimazio pasiboa, berriz, OSATU jaunari/andreari dagokio.

SEIGARRENA.- Prozedura. Bideratu beharreko prozedura judizio arruntekoa da, horrela baitago xedatua PZLko 249.1.4 artikuluan.

ZAZPIGARRENA.- Auziaren funtsa.EGITATEAK

ZENBAKIA ZEHAZTU.-Kostuak. Kostuak alderdi demandatuari ezarri behar zaizkio, Prozedura Zibilearen Legeko 394. artikuluari jarraikiz.

Azaldutakoagatik,

AUZITEGIARI ESKATZEN DIOT: eman ditzala aurkeztutzat demanda hau, agiriak eta kopiak, eta onar ditzala. Har nazala pertsonatutzat eta alderditzat daukadan ordezkaritzan, eta har dezala jarritakotzat jabetza intelektualari buruzko JUDIZIO ARRUNTEKO demandaIZEN-ABIZENAK jaunaren/andrearen aurka eta egoki diren legezko izapideak egin ondoren, eman dezala epaiaESKATUTAKOA ADIERAZI

Berebat lehenengoa:Honekin batera aurkezten da tasa judizialaren autolikidazio-agiriaren alea, azaroaren 20ko 10/2012 Legeko 8.2 artikuluko bigarren lerrokadan eta Ogasun Ministerioaren 2662/2012 Aginduko 12.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

HERRIA(e)n,DATA(e)an.

Abokatuaren sinadura

Prokuradorearen sinadura

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra