Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Cuarta edición Premios Adrian Celaya

Zuzenbide zibila  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Obra berria geldiarazteko akzioa egikaritzeko demanda

OBRA BERRIA GELDIARAZTEKO AKZIOA EGIKARITZEKO DEMANDA

TXANDA DAGOKION LEHEN AUZIALDIKOHERRIA(E)KO EPAITEGIARI

Ni,PROKURADOREAREN IZEN-ABIZENAK, auzitegietako prokuradorea naizen hau, epaitegian agertzen naiz,IZEN-ABIZENAK jaunaren/andrearen izenean eta ordezkaritzan, etaPROBINTZIAko Abokatuen ElkargokoABOKATUAREN IZEN-ABIZENAK abokatuaren zuzendaritzapean.

Ordezkatuaren egoitza:HERRIA,HELBIDEA

Ordezkaritza egiaztatzen dutHAUTATU EGIAZTATZEA.

Abokatuaren bulego profesionala:HERRIA,HELBIDEA.

Horiek horrela, zuzenbidean bidezkoen den moduan, hau DIOT:

Idazki honen bidez, hitzezko judizioko demanda jartzen dut, obra berria geldiarazteko akzioa egikaritzekoDEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunaren/andrearen aurka (bizilekua:HERRIA,HELBIDEA). Horretarako, egitate eta zuzenbideko oinarri hauetan funtsatzen naiz.

EGITATEAK

LEHENENGOA.- Nire ahalorde-emaileaHERRIA(e)n kokatutako hiri-finka baten jabea da. Finka salerosketa-kontratu bidez eskuratu zuen, eta kontratuaHERRIA(e)koIZEN-ABIZENAK notarioaren aurrean egiletsi zen,DATA(e)an.

1 zenbakiko agiri gisa aurkezten daHERRIA(e)koIZEN-ABIZENAK notarioak eskuetsitako eskrituraren lehenengo kopia, eta 2 zenbakiko agiri gisa, berriz,HERRIA(e)ko Jabetza Erregistroan inskribatu izanaren ziurtagiria.

BIGARRENA.- Nire ordezkatuaren jabetzaren alboan dagoen orubeaDEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunarena/andrearena da. Orube horretan finka bat eraikitzen hasi dira, baina ez dira kontuan hartzen ari aipatu orubearen mugak, eta nire ordezkatuaren jabetzako lur-zatia ukitzen ari dira.

HIRUGARRENA.- Nire ordezkatua hainbat aldiz saiatu da adiskidetasunez ados jartzen bere jabetzaren alboko orubearen jabearekin,DEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunarekin/andrearekin, obrak geldi ditzan. Baina saiakera batean ere ez duenez ezer lortu, bide judizialera jo behar izan du auzia konpondu ahal izateko.

ZEHAZTU EGITATE GEHIAGO

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

LEHENENGOA.- Jurisdikzioa. Jurisdikzio zibilak du eskumena, Botere Judizialaren Lege Organikoko 9 eta 21.1 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

BIGARRENA.- Eskumena. PZLko 45. eta 52.1.1. artikuluei jarraikiz, auzi honetaz arduratzeko eskumena zuzentzen ari natzaion lehen auzialdiko epaitegiak dauka, auzigai den ondasuna dagoen lekuari dagokiona baita.

HIRUGARRENA.- Gaitasuna. Alderdiek judizioan agertzeko beharrezkoa den gaitasuna dute, PZLko 6. artikuluarekin eta hurrengoekin bat etorriz.

LAUGARRENA.- Ordezkaritza eta postulazioa. Auzi-jartzailearen ordezkaritza eta postulazioa behar bezalakoak dira demanda honetan, PZLko 23. artikuluaren eta hurrengoen arabera.

BOSGARRENA.- Legitimazioa. Legitimazio aktiboa nire ordezkatuak dauka bere jabetzako finkaren edukitzari eragin baitzaio nahasmendua. Legitimazio pasiboa, berriz,DEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunak/andreak, bera baita nire ordezkatuaren edukitza baketsuari nahasmendua eragin diona.

SEIGARRENA.- Prozedura. Bideratu beharreko prozedura ahozko judiziokoa da, horrela baitago xedatua PZLko 250.1.5 artikuluan.

ZAZPIGARRENA.- Auziaren funtsa.

Kode Zibileko 446. artikuluak ezartzen duenez, edukitzaile orok eskubidea du edukitza errespeta dakion, eta edukitzan nahasmendurik jasaten badu, edukitza babestu edo itzuliko zaio, prozedura-legeek ezarritako bideak baliatuz.

Halaber, lege bereko 349. artikuluarekin bat etorriz, ezingo zaio inori jabetza kendu, salbu eta agintari eskudunak, erabilera publikoko arrazoian oinarrituta, horrela erabakitzen badu, eta, aurretik, egoki den kalte-ordaina ematen badu. Betekizun hori betetzen ez bada, epaileek edukitza babestu, eta, kasua denean, edukitza itzuliko diote desjabetuari.

Lege bereko 441. artikuluak dioenez, ezingo da inoiz edukitza indarkeriaz eskuratu, aurka egiten duen edukitzailerik badago.

ZEHAZTU ZUZENBIDEKO OINARRI GEHIAGO

ZENBAKIA ZEHAZTU.- Kostuak. Kostuak alderdi demandatuari ezarri behar zaizkio, Prozedura Zibilaren Legeko 394. artikuluari jarraikiz.

Azaldutakoagatik,

EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: eman ditzala aurkeztutzat demanda hau, agiriak eta kopiak, eta onar ditzala. Har nazala pertsonatutzat eta alderditzat daukadan ordezkaritzan, eta har dezala aurkeztutzat HITZEZKO JUDIZIOKO demandaDEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunaren/andrearen aurka. Egoki diren legezko izapideak egin ondoren, eman dezala epaia, honako hau erabakiz:

A)DEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunari/andreari errekerimendua egitea obra geldiaraz dezan, eta ohartaraztea eraikitzen duena bota egingo dela.

B) Obrarekin jarraitzeko kauzioa eskainiz gero, kauzioaZENBATEKOA eurotan finkatzea.

D) Demandatua kondenatzea berariaz kostuak ordaintzera.

Berebat lehenengoa: Honekin batera aurkezten da tasa judizialaren autolikidazio-agiriaren alea, azaroaren 20ko 10/2012 Legeko 8.2 artikuluko bigarren lerrokadan eta Ogasun Ministerioaren 2662/2012 Aginduko 12.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

HERRIA(e)n,DATA(e)an.

Abokatuaren sinadura

Prokuradorearen sinadura

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra