Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Cuarta edición Premios Adrian Celaya

Zuzenbide zibila  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Ondasun hipotekatuaren gaineko exekuzio-demandari aurka egiteko idazkia

224.ONDASUN HIPOTEKATUAREN GAINEKO BETEARAZPENEKO DEMANDARI AURKA EGITEKO IDAZKIA

EPAITEGIARI

Ni,...prokuradorea... jauna/andrea, auzitegietako prokuradorea, honako honen izenean eta ordezkaritzan ari naiz: YY jauna/andrea (alderdiaren gainerako datuak jasota daude zuzentzen ari natzaion Epaitegian, .../... auto-zk.arekin bideratutako ... prozeduran). Epaitegian agertzen naiz eta, Zuzenbidean bidezkoen den moduan, DIOT:

Idazki honen bidez, AURKA EGITEN DIOT ondasun hipotekatuen gaineko betearazpen-demandari. Demanda XX jaunak/andreak sustatu zuen –bizilekua: ...–,...herria+(e)ko... Jabetza Erregistroan, ... liburuan, ... liburukian, ... folioan inskribituta dagoen ondasun hipotekatuaren gainean. Horretarako, ondorengoetan oinarritzen naiz.

EGITATEAK

LEHENENGOA.- Ados nago aurkako alderdiaren idazkiko lehenengo egitatearekin.

BIGARRENA.- Ez nago ados aurkako alderdiak azaldutako bigarren egitatearekin.

...data+(e)an..., ezereztu egin zen aipatutako ondasun higiezinaren gaineko hipoteka, zorra ordaindu egin baitzen. Horren egiaztagiri dugu ordainketa-gutunaren eskritura publikoa.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Ados nago aurkako alderdiak demanda-idazkian alegatutako I-VI zuzenbideko oinarriekin.

VIII.- Kostuak. Kostuak aurkako alderdiari ezarri behar zaizkio, Prozedura Zibileko Legeko –PZLko– 561. artikuluari jarraiki.

Azaldutakoagatik,

EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: eman ditzala aurkeztutzat idazki hau, agiriak eta kopiak, eta onar ditzala. Eman dezala AURKA EGINDAKOTZAT betearazpen-demanda,...herria+(e)ko... ... kalean kokatutako eta...herria+(e)ko... Jabetza Erregistroan, ... liburuan, ... liburukian, ... folioan inskribitutako ondasun hipotekatuaren gainekoa. Egoki diren legezko izapideak egin ondoren, eman dezala autoa, betearazpena largestea erabakitzen duena.

...herria+(e)n..., ...data+(e)an...

Abokatuaren sinadura

         Prokuradorearen sinadura

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra