Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Prozedura zuzenbidea  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Atxilotuaren ezkontide edo senitartekoaren idazkia, habeas corpus eskatzekoa

041. ATXILOTUAREN EZKONTIDE EDO SENITARTEKOAREN IDAZKIA, HABEAS CORPUS ESKATZEKOA

GUARDIAKO INSTRUKZIO EPAITEGI ZENTRALARI

Ni, Jose Antonio...abizenak..., auzitegietako prokuradorea, eta, honekin batera ematen dudan ahalordearekin bat, Joseba...abizenak...jaunarena –adin nagusikoa, erretiratua, helbidea...helbidea...–, Epaitegian agertzen naiz eta errespetuz DIOT:

Habeas corpus-aren prozedura eskatzen dut Iker...abizenak...jaunaren inguruan, nire ahalorde-emailearen semea baita, eta, horretarako, jarraian azaltzen ditudan alegazioak egiten ditudala.

1.- Hil honen 8an Frantziako Estatuko agintari administratiboek Iker...abizenak...bota zuten, Espainiako agintariei entregatuz. Botatzea eta entregatzea Espainiako Gobernuko agintariek eskatuta egin zen, Espainian prozesu penala baitzegoen haren aurka.

2.- Une honetan aipatu Iker...abizenak...poliziaren lokaletan dago atxilotua eta inkomunikatua hil honen aipatu 8aren 22:45etik.

3.- 1 zk.ko Instrukzioko Epaitegi Zentralak, 3/87 sumarioan, bilaketa-aginduak eman ditu Iker...abizenak...bilatu eta atxilotzeko, Epaitegi horretara eraman dezaten, aipatu auzian prozesatzeko eta behin-behineko espetxeko autoa eman baitzen bere aurka. (Are gehiago, egunkarietan jakitera eman denez, aipatu Epaitegiak estradizio aktiborako izapideak hasi zituen).

Ondorioz, bilaketa-aginduak betez, bidezko da Iker...abizenak...lehenbailehen 1 zk.ko Instrukzioko Epaitegi Zentralaren esku uztea.

4.- 1 zk.ko Instrukzioko Epaitegi Zentrala ikertzen ari da Iker...abizenak...jaunaren partaidetza 3/88 sumarioan, auzi-ihesean prozesatua baitago bertan, ikertze-deklarazioaren eta ondorengo izapideen zain.

Ondorioz, ez da bidezkoa Iker...abizenak...jaunari galdeketa egitea...zehaztu zertan...izan dezakeen partaidetzaren inguruan, aipatu 3/88 sumariotik kanpo, hau da, aipatu prozedura judizialaren berme eta izapideetatik kanpo.

Prozedura Kriminalaren Legeko –PKLko– 386. artikuluak ikertze-deklaraziorako ezarritako epea da aplikagarria.

5.- Iker...abizenak...jaunaren atxiloketa eta egungo egoera PKLko 490-7 eta 492-2 artikuluetan ezarritakoarekin bat dator, beraz, aplikagarria da 496 artikuluko 1 paragrafoko epea eta, dagokion kasuan eta unean, lege prozesal bereko 498. artikuluko azken paragrafokoa.

Hortaz, ez dira aplikagarriak lege bereko 520 bis.-1 artikuluan polizia judizialaren ikerketarako ezarritako epeak.

6.- Aurreko alegazioetan azaldutakotik (1-5 puntuak) ondorioztatzen dahabeas corpus-ari buruzko 6/84 Lege Organikoko 1.c) artikuluko kasuan gaudela.

Azaldutakoagatik,

EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT, onar dezala idazki hau, eman dezala hasitzat HABEAS CORPUSaren izapidea, jarrai dezala prozedura eta erabaki dezala polizia judizialari edo gobernu-agintariei errekerimendua egitea Iker...abizenak...jauna epaitegiaren esku uzteko. Justizia eskatzen dut, Madrilen, 1997ko irailaren 11n.

Letradua:...izen-abizenak...andrea/jauna

         Prokuradorea: J. Antonio...abizenak...jauna

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra